Sariak dbh narrazioa

10
BOSKO EGUNA LITERATURA LEHIAKETA Narrazioa Gaia: AZKENEAN, AILEGATU ZAIGU ZORIONA 2013-2014 Ikasturtea

description

Bosko Eguneko Literatura Lehiaketako sariak.

Transcript of Sariak dbh narrazioa

Page 1: Sariak dbh narrazioa

BOSKO EGUNA

LITERATURA LEHIAKETA

Narrazioa

Gaia: AZKENEAN, AILEGATU ZAIGU ZORIONA

2013-2014 Ikasturtea

Page 2: Sariak dbh narrazioa

1. SariaESKERRIK ASKO, MIKEL

Euria. Euria ari du. Zer egingo dut? Bustiz gero blai amaituko dut, eta ez zait komeni katarroarekin egotea; ez orain.

Korrika bizian noa kale estuetan zehar, oinak lokatzez zikinduak ditudala, noraezean. “Etxe bat izango banu…” pentsatzen dut askotan. Zoritxarrez, ez da horrela. Aspaldi galdu nuen etxebizitza, ama nire albotik joan zenean. Gauero zeruan ikusten dut, izarrik distiratsuena. Niri deika dabil, horregatik ikusi dezaket, baina begira egotea da egin dezakedan gauza bakarra.

Mutiko bakartia naiz, ametsak ezik beste guztia galdu duen mutikoa.

Hiri honetan etorkizun on bat izatea ia ezinezkoa da. Ikasketak amaitzeko zortea duten gazte guztiak kanpoko herrialdeetara doaz lan egitera. Eta ni hemen, janaria eta edaria mirariz aurkitzen ditudan bitartean.

Lortu dut azkenean aterpea, fruta-dendaren azpian. Loalditxo bat egitea ez legoke gaizki egongo…

Ametsetan gustura nagoela, musika soinua entzutea iruditu zait. Pixkanaka esnatu eta hala dela ohartzean, sekulako poza igarri dut gorputz barruan. Jada atertu du, eta saxofoi baten doinuarekin iratzartu naiz, goxo-goxo.

Amaitu duenean, bere inguruan bilduta dagoen jendetza txaloka hasi da. Berarekin jotzera irteteko gogoa ere sartu zaidala

onartu behar dut, eskuartean instrumenturik inoiz eduki ez dudan arren. Nor izango ote da hona etorri den musikari hori? Bere musika-tresna kuttuna ahotik ateratzerakoan irribarrea piztu zaio ezpainetan. Niri begira dagoela ohartu naizenerako, pare bat hitz esan dizkit.

-Zer? –galdetu diot, burua aldeetara mugitzen nuen bitartean.

-Mutiko, zer egiten duzu hor, bakarrik? Etor zaitez nirekin, gozatu dezagun musikaz! Gizonak Mikel izena duela esan dit. Oso arraroa egin zait, berari nirea bezalaxe. Ni Amin naiz, Amin Kimura.

Page 3: Sariak dbh narrazioa

Berehala bere bizilekura iritsi gara. Nire hirian zer egiten duen ez dakidanez, galdetu egin diot, lotsa izpirik gabe. Munduanzehar musikak sorrarazten dituen sentsazioak transmititzea nahi duela erantzun dit, jendeak musika behar beste ez duela sentitzen gehituz.

Pare bat egunetan nire gorputzak pisua irabazi du, ia nire adineko mutila ematen dut. Mikelen laguntzagatik.

Idazten eta irakurtzen ez dakidanez, berak erakutsi dit. Baina ez edozer, musika baizik. Pentagramako edozein nota irakurtzen dakit orain.

Jazz estiloa da gehien atsegin dudana, Louis Armstrong eta Ella Fitzgerald batez ere, eta Mikelen eskuzabaltasunagatik mutiko alaia bihurtu naiz. Saxofoia jotzen hasi nintzenean harrituta geratu zen. Honetarako jaio naizela esaten dit uneoro.

Bi aste igaro dira jadanik, Mikel ezagutu nuen unetik. Ez nuen imajinatu honela amaituko nuenik, ezta ametsetan ere.

Arratsaldero kalera ateratzen naiz auzoko kaleak alaituz, musika pixka batekin jendea poztuz, eta dituzten arazoak alde batera uzten saiatuz. Instrumentua jotzen dudanean, kaleko jendea eta ni bat egiten gara. Denok elkarrekin abesten dugu, musikak gure barrenean esperantza argi bat pizten duela sentituz. Hau da behar genuena.

Oraindik behartsuak gara, baina, azkenean, ailegatu zaigu zoriona.

Idazlea: Haizea Sanchez Fernandez de Jauregi3 B

Page 4: Sariak dbh narrazioa

2. sariaAHOTS TENTAGARRIA

Azkenean, ailegatu zaigu zoriona.

Azkenean…  esan zuen urrunean ezkutaturik zegoen ahotsak.

Esnatu nintzenean, zorabiaturik nengoen eta ez nuen oso ondo ikusten. Makina batera loturik nengoen, eta izara zuri distiratsuekin estalirik. Mugitzen saiatu nintzen, baina bizkar minduak eta hanka apurtuak, ez zuten asko laguntzen. Ospitalean nengoen.                    

Baina zergaitik?

Bat-batean, atea ireki zen. Ama zen eta negarrez zegoen. Nekatuta zirudien, aspalditik lo egingo ez bazuen bezala. Amaren kezkak eta urduritasunak, nire malko beroak erortzen hastea eragin zuten, beldurrak erakarritako malkoak. Segituan, nekeak eraginda lokartzen hasi nintzen, hurrunean amaren ahots urduria entzunez.

Orduan gogoratu nintzen:  Gaua zen eta dena ilun zegoen. Udako beroaren eraginez esnatu nintzen, izerditan blai. Lehioa irekita zegoen, eta kaleko autoek eragindako soinuek buruko mina eragiten zuten.

Isiltasunean ahots bat. Ahots misteriotsu eta tentagarria, niri deika zegoela iruditzen zitzaidan. Eta ahotsa segitzeko ideiak tentatuta irri maltzur eta dibertigarria. Emozioak jota, etxetik irten, eta portaleko eskailerak igotzen hasi nintzen ahotsari segika, portaleko sabairaino.    

Lurrean eseri nintzen ahotsa noiz entzungo itxaroten urduri.                   

Ez dakit zergatik edo nola, baina lurretik altxatu eta korrika hasi nintzen, beste pertsona batek bultzaturik bezala. Gelditu egin behar nintzen, baina ezin nuen. Sabaitik salto egin behar nuen segundo batzuen buru.

      

Page 5: Sariak dbh narrazioa

Azkenean gertatu zen. Airean nengon eta hil egingo nintzen, ezin nuen ezer egin.

Eta berriro ahots hori: 

Azkenean ailegatu zaigu zoriona.                               

Azkenean…   

Idazlea: Saioa Marcos

3 C

 

Page 6: Sariak dbh narrazioa

3. Saria

NEGU OSTEAN UDABERRI

Bukatu zen. Bukatu zen negua. Bukatu zen negu gorria. Bukatu zen hain gaizki pasatu genuen negu gorria, bukatu zen. Hainbeste espero genuen bukaera hemen zen. Bukaera. Bukaera eta zoriontasuna, ez guztiz, baina guretzat bai, gu biontzat bai, sinonimoak ziren, atzean utzitako gauza guztiengatik, haiekin bizitzen ikasi dugulako.

Christian esnatu zenean ez zuen sinesten. Ez zuen sinesten dena bukatu zenik, bukaera zenik, zoriontasuna zenik. Ez zuen sinesten. Dena hasieratik gogoratzen hasi zen bere ondoan eseri nintzenean, ohe gainean, azkenengo aldiz gogoratzen uzteko eskatu zidan, azkenengo aldiz.

-Zu ezagutzea ez zen niretzat orain den zoriontasuna izan, Nerea, eta badakizu. Ezagutu zintudan gaua izan zen, da, eta beti izango da nire bizitzako gaurik txarrena. Eza, gabezia, mingarria. Nire lagun mina hil zuten, Leo, eta hor zinen zu, bere hilketa argitu nahian. Polizia hotza, baina liraina, bere lana ongi egin nahian, eta hor nengoen ni, negarrez, oihuka, zoroaren pare, sinistu ezinik Leo hil zutenik. Hurbildu zinen, neska hotza ematen zenuen, bihotzera heldu zitzaizun kasu hori, ez dakit zer arrazoiegatik. Zure lagun bat aurkeztuko zenidan, lagunduko zidalakoan, ez gainditzen, pertsona bat joan zaigula inoiz ez delako gainditzen, bakarrik horrekin bizitzen erakutsiko zidan. Ez zen ez psikologo ez antzekorik, asko bizitako norbait baizik, edozein psikologo baino onagoa, esperientziaduna, bizitzan esperientziaduna. Mark. Negu gorriko lau hilabeteak eta gero Leoren hilketarekin bizi izaten ikasi nuen, eta zu bezain arraroa ezagutu nuen, hobeto ezagutu. Arraroa zara, zuk zeuk esaten duzu, maitagarriena eta hotzena batera, tuntunena eta argiena batera, zu.

Eta hemen gaude, Nerea, lau hilabete eta gero, ez ditugu ahaztuko baina gogoratuko ere. Gure buruetan egongo dira beti. Beti. Baina ez dugu inoiz berriro haietaz hitz egingo. Inoiz.

-Izugarria da, Christian, badakizu zergatik garen orain zoriontsu? Leoren hilketarekin bizitzen ikasi duzulako. Badakizu zergatik izan zen hura niretzat kasu berezia? Niri berdina gertatu zitzaidalako orain dela lau urte, eta ikasi nuen horrekin bizitzen, Marki esker. Handia da Mark. Bizitzako “Einsteina”. Hainbeste lagundu digun Mark. Orain etapa berri bat dugu hasteko, beste etapa bat, bizitzako beste etapa bat, biok batera. Zu eta ni. Nerea eta Christian. Goazen udaberriari ongi etorria ematera!

Idazlea: Irene Makazaga Núñez2 C

Page 7: Sariak dbh narrazioa
Page 8: Sariak dbh narrazioa
Page 9: Sariak dbh narrazioa
Page 10: Sariak dbh narrazioa