Lana eta lurra ez daude salgai - Argia · tzia lortuta, 1919an Vienara itzuli zen...

16

Transcript of Lana eta lurra ez daude salgai - Argia · tzia lortuta, 1919an Vienara itzuli zen...

Page 1: Lana eta lurra ez daude salgai - Argia · tzia lortuta, 1919an Vienara itzuli zen ekonomia-kazetaritza lanak egitera. 1920ko hamarkadako Vienan sozialismorako kalkulu ekonomikoa zegoen
Page 2: Lana eta lurra ez daude salgai - Argia · tzia lortuta, 1919an Vienara itzuli zen ekonomia-kazetaritza lanak egitera. 1920ko hamarkadako Vienan sozialismorako kalkulu ekonomikoa zegoen

2

207. zenb. 2016ko martxoa

Lana eta lurra ez daude salgai

Karl Polanyiren (1884-1964) izena indartsu ari da aurrera egiten. Ez diogu guk, JoanMartínez Alier ekologia politikoan adituak baizik. Hamarkada askoan kasik

ahaztuta izan ondoren, aktualitate osokoak egiten zaizkigu orain bere ideiak.Berrargitaratu dira liburuak, antolatu dira konferentziak, eta estatuburu aurrerakoiekbere esaldiak erabiltzen dituzte diskurtsoa sendotzeko: “Merkatua zerbitzari bikaina da,baina nagusi oso txarra”, zioen Rafael Correa Ekuadorko presidenteak Polanyiparafrasetatuz; eta horretaz zerbait badakite Sumak Kawsay lurraldean.

XX. mendeko antropologo inportanteenetakoa izan zen Polanyi, eta ikuspegi sozialhori ekonomiaren historiara eraman zuen. Bere ustez ekonomia jendarteak gidatu izandu iraganean, merkatu librean oinarritutako sistema XIX. mendeko exotismo modernobat baino ez da. Eraldaketa handia liburuan idatzi zuen kapitalismoaren azken deribahorrek perturbazio handiak sortu zituela herritarrengan eta totalitarismoa ekarri zuela.1944an idatzi zuen liburua, ordurako bizituak zituen 1929ko krisia, faxismoarengorakada eta gerra.

Ez al gara antzeko egoera batera iristen ari? Neoliberalismoaren azken 40 urteetakodoktrinak ingurumen eta ekonomia krisi orokorra ekarri dizkigu. Ez da harritzekoaekologisten eta borroka sozialak daramatzatenen artean Polanyiren ideiak kariño handizhartzea. Esku artean duzun LARRUN honetan antropologoaren biografia eta pentsaeraaztertuko ditugu, bere lanen testu hautatuak ere aurkituko dituzu, eta ikertu zituenantzinako zibilizazioen hartu-eman ekonomiko sozialen berri ere jakingo duzu. Eraberean, Polanyiren teoria gaur egungo borroka sozialen testuinguruan berrirakurtzenduen artikulu esanguratsu baten pasarteak dakarkizugu.

� Egilea: Urko Apaolaza Avila

LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Estitxu Eizagirre Kerejeta. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: [email protected] Telefonoa:(00 34) 943 37 15 45. Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.501. zenbakiarekin banatua, 2016ko martxoaren 27an)

Azala: Joseba Larratxe · Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

Page 3: Lana eta lurra ez daude salgai - Argia · tzia lortuta, 1919an Vienara itzuli zen ekonomia-kazetaritza lanak egitera. 1920ko hamarkadako Vienan sozialismorako kalkulu ekonomikoa zegoen

Davosen 2012an Mundu Ekonomia Foroa egi-ten ari zirela, Karl Polanyiren mamua hegan pasaomen zela zioen The Guardian egunkari ingelesak.Eraldaketa Handia leloa jarri zioten ekitaldiari.Egiaz, aspaldian urtero sumatzen da Polanyirenitzala luxuzko eski estazioan barrena, kasik faltazaio esatea: “Abisatu nuen”. Hain dira gaur egu-nekoak bere ideiak. Agian oraindik ez dira nazio-arteko agintari ekonomikoen agendan tokatzen,baina kapitalismoari alternatiba eraikitzen aridirenen artean oso presente daude.

Maiatzaren 19an eta 20an Karl Polanyirenizena daraman nazioarteko bigarren mintegiaegingo dute Parisen. EMES unibertsitate iker-tzaileen nazioarteko sareak eta FrantziakoCNAM arte eta lanbideen kontserbatorio entzu-

tetsuak antolatu dute ekitaldia. Bertan landukodituzte, besteak beste, ekonomia sozial eta soli-darioa, buen vivir eta “komunaren” ikusmoldeak.Azken aldian indar handiz bultzaka datozenkorronte ekonomiko-ideologiko horiek Polanyi-ren lanaren aterkipean aztertzea, bada zerbaitenseinale.

Karl Paul Polanyi –sortzez Károli Pál Pollac-sek– Vienan jaio zen 1886an. XIX. mendeamaieran Austria-Hungariako Inperioaren hiri-burua intelektualen Europako kabi nagusia zen;metropoli horretan liberalismoaren pisua osohandia zen, baina sozialismoaren bide-orriak erediskutitzen ziren. Haurra zela egin zuen aldeDanubio ertzeko hiritik, baina gaztaroan itzulizen, eta beregan eragin itzela izan zuen.

3

Karl Polanyi / Erreportajea

Karl Polanyi eta Ilona Duczynska senar-emazteak. Ez da aski ikertu emakume iraultzaile anarkistak zer nolakoeragina izan zuen antropologo hungariarraren pentsaeran.

CONCORDIA UNIBERTSITATEA / KARI POLANYI LEVITT

Page 4: Lana eta lurra ez daude salgai - Argia · tzia lortuta, 1919an Vienara itzuli zen ekonomia-kazetaritza lanak egitera. 1920ko hamarkadako Vienan sozialismorako kalkulu ekonomikoa zegoen

Aita ingeniari eta enpresari hungariarra zuen,ama berriz, errusiar jatorriko pentsalaria. Ondobizi zen familia judu burges batean hazi izan zenberaz. Lau urte baino ez zituenean Budapesteraaldatu ziren eta hiri hartako unibertsitatean filo-sofia eta zuzenbide ikasketak egin zituen. Polan-yik, oraindik lumatu berria zela hartu zuen kon-tzientzia politikoa. Unibertsitatean Galileiizeneko zirkulua sortu zuen; bertatik igaro zirengerora pentsalari garrantzitsu izandako hainbatlagun. Urte asko igaro ondoren Polanyik penazaitortu zuen ez zutela Galilei ekintza politikorakotresnatzat erabiltzen jakin.

ESKOLA AUSTRIAR AHALTSUARIERRONKA

Lehen Mundu Gerran parte hartu eta zaurituaizan ondoren, eta behin Hungariak independen-tzia lortuta, 1919an Vienara itzuli zen ekonomia-kazetaritza lanak egitera. 1920ko hamarkadakoVienan sozialismorako kalkulu ekonomikoazegoen eztabaidaren zurrunbiloan. Sobietariraultza gertatu berria zen, baina ekonomia erru-siarra birrinduta zegoen gerra zibilaren ondo-rioz. Testuinguru horretan, ekonomia sozialistaplanifikatu baten bideragarritasunaz kritika osozorrotza jaurti zuen eskola austriarreko LudwigVon Mises-ek. Merkatu librearen teorian gehiensakondu zuen ekonomialariak zioen ezinezkoazela sozialismoak merkatua antolatzea, Googlen,smarth gailuen eta metadatuen garaiotan harriga-rria dirudien gauza batengatik: horretarako beha-

rrezkoa zen egitura zentralizatuak ez lukeelakonahikoa informaziorik izango.

Polanyik erronka bota zion Misesi. Antropo-logoak arbuiatu egiten zituen hala merkatu eko-nomian oinarritutako sistema, nola sozialismozentralizatua, biekin sumatzen zuen “libertate”falta. Bere ustez ekonomia “ikuspegi orokor”batetik aztertu beharra zegoen: “Hitz egitendugu ekonomiaz objektu natural bat balitz beza-la, eskualde baten gainetik hegan egiten dugu-nean gure begiz osorik ikus dezakegun paisaiabaten antzera. Baina ekonomia ez da objektunaturala, naturala bezain soziala da”. Eta errefle-xio hori orainaldira ekarrita: Noiz hitz egingodugu ekonomiaz irabazien eta lehiakortasunarenparametroetatik kanpo? Ez dirudi Confebaskek“lan harremanen eredu berria” proposatzeanhori duenik buruan.

Merkatu-ekonomia baino “ekonomia merka-tuduna” aldezten zuen Polanyik; kapitalismoanmerkatuek berezko bizitza independentea zutelazirudien. Berak kooperazioa eta eskualdeetakohartu emanak zituen begipean, herritarren ardu-ra soziala erdigunean zuen sistemaren alde zego-en. Ekonomia sozialistaren teoria positibo bateraikitzeko saiakera hori oso garrantzitsua izanzen bere pentsaeran ahalduntzeko.

ZEIN DA FAXISMOAREN ESENTZIA?

Gerraostean ezagutu zuen Ilona Duczynska,Hungariako kontrairaultzaileen terrore zuritik Vie-nara ihesi joan zen anarkista; urte gutxirenburuan ezkondu ziren. Komeni da emakumehonen bizitza ezagutzeko geldialdi bat egitea.Duczynska Lehen Mundu Gerran hurbildu zenanarkosindikalismora eta Zurichen ikasketak egi-ten ari zela gerraren kontra zeuden sozialistakezagutu zituen, tartean Lenin bera. Vienaraerbesteratu zenean, Moskuk aginduta BigarrenInternazional Komunista antolatzen aritu zenkazetari moduan –gero alderditik bota zuten

207. zenb. 2016ko martxoa

Arte telebista kateanPolanyiren

eraldaketaren teoriaazaltzeko egindako

marrazkia.

4

Page 5: Lana eta lurra ez daude salgai - Argia · tzia lortuta, 1919an Vienara itzuli zen ekonomia-kazetaritza lanak egitera. 1920ko hamarkadako Vienan sozialismorako kalkulu ekonomikoa zegoen

Rosa Luxemburgen ideiak defendatzen zituelako-an–. 1934an Vienako langileen iraultzan sartutaibili zen; Bigarren Mundu Gerran Ingalaterranhegazkinak egiten jardun zuen –matematiketanjakintza handia zuen–; pilotu izateko eskaera ereegin zuen, baina ukatu egin zioten. Duczynskakharreman estua izan zuen hungariar poeta etaidazleekin, haien izkribu asko itzuli zituen ingele-sera. Gerrilla-urbanoari buruzko lan bat ere idatzizuen, 70eko hamarkadan Alemaniako RAF taldearmatu ezkertiarraren eskuliburu izango zena.

Ez da gehiegi ikertu Ilona Duczynskak zernolako eragina izan zuen Karl Polanyiren jarrere-tan. Bistan da baina, emakume iraultzailea ekintzapolitikoekin eta mugimendu sozialekin oso lotutaegon zela, eta horrek Polanyiren alde erradikalenaindartu zuela. “Badakit bizitza birrintzea zer den,bere distira etengabea izan eta halako bateanerortzea. Egin duzun gauza bakoitza laguntzahandia izan da niretzat”, leitu daiteke MontrealgoConcordia Unibertsitsatean gordetzen dituztenPolanyiren gutunetako batean. Gertatzen denada, kasik ikusezina dela Duczysnkaren irudia,

1936ko Espainiako anarkosindikalistak zirenmoduan, edota gaur egun Donbass eta Kurdista-nen diren bezala. Toki horietako gatazketanarmak eskuan ala negarrez ikusten ditugu emaku-me estereotipatuak, baina dikotomia horretatikaparte makina bat lagun daude isilean zapalkun-tzari paparretik heldu nahian. Horietako bat zenDuczysnka.

Austrian egoera gero eta zailago bihurtu zenfaxismoaren gorakadarekin. Polanyik Volkswirtegunkariarentzat egiten zuen lan eta arretaz jarrai-tu zituen nazioarteko albisteak. Faxismoak Men-debaldeko kristautasunaren balore demokratikoakbirrindu zituela jabetu zen: “Sistema faxistak tre-guarik gabe jarraitu behar du mugimendu faxistakemandako zeregina: deuseztatzea alderdiak, era-kunde demokratikoak eta gizartea. Faxismoa, gizakontzientziaren izaera bera aldatzen saiatu beharda”, idatzi zuen. 1933an, jadanik Engelbert Doll-fuss kantzilerrak Austrian demokrazia deseginikzuela, lankide eta lagunek aholkatuta hanka altxazuen Ingalaterrara. Viena ez zen toki seguruajudutar jatorriko ezkertiar batentzat.

5

Karl Polanyi / Erreportajea

Testu hautatuak IGURE MERKATU PENTSAMOLDE ZAHARKITUA

Berez elikatzen zen prozesu batsorrarazi zen, eta haren ondoriozlehen batere kalterik egiten ezzuen merkatu egitura, izugarrike-ria soziologiko bat bihurtzerainozabaldu zen. (...) Gosea eta iraba-zia motibazio “ekonomiko” gisadefinitu ziren, eta egunerokobizitzan giza-jarduera sustatzenzutela suposatu zen, gainontzekomotibazioak etereoagoak eta iza-tearen oinarri materialarekin zeri-kusirik ez zutenak bailiran hartu

zirelarik. Ohorea edo harrotasu-na, hiritarren eskubideak etabetebehar moralak, norberekikoerrespetua eta umiltasuna ekoiz-penarentzat garrantzirik gabeko-tzat hartu ziren, eta, bereziki,motibazio “idealista” gisa har-tuak izan ziren.

Hala, gizakiak bi osagai zitue-la pentsatu zen, bata goseari etairabaziari lotua, eta bestea, oho-reari eta botereari. Bata “mate-

riala” zen, eta bestea “ideala”;bata “ekonomikoa”, eta bestea“ez-ekonomikoa”; bata “arrazio-nala”, eta bestea “irrazionala”.Utilitaristek, urrutirago joanez, bitermino multzoak bereizi zituz-ten, gizatasunaren parte “ekono-mikoari” arrazionaltasunarenaura emanez. Horregatik, iraba-ziak sortzeko xedeaz soilik ari-tzen zela pentsatzeari uko egitenziona ez zen soilik inmoraltzathartzen, baita zorotzat ere.

[Karl Polanyi, Commentary, 1947. Euskarazko itzulpena: Iñaki Heras, Gogoa, 2002]

Page 6: Lana eta lurra ez daude salgai - Argia · tzia lortuta, 1919an Vienara itzuli zen ekonomia-kazetaritza lanak egitera. 1920ko hamarkadako Vienan sozialismorako kalkulu ekonomikoa zegoen

SPEENHAMLAND: OINARRIZKO ERRENTA UNIBERTSALAZ EZTABAIDA

Ingalaterran helduei klaseak ematen jardun zenhainbat hiritan. Lan horren bidez auzo langileingelesen miseria bekoki aurrean ikusi zuen Polan-yik, eta errealitate horren ezagutzatik edan zuenEraldaketa Handia bere liburu sonatuena idazteko.Besteak beste, XVIII. mende amaieran Speenham-land hirian abian jarritako behartsuentzako lagun-tza sistemari erreparatu zion. Ingalaterrako hego-aldeko zenbait konderritan nekazal guneetakogoseteari aurre egiteko karitatezko laguntzak emanziren garai horretan, aurretik existitzen ziren“pobreentzako legeetan” inspiratuta. Eztabaida

handia izan zen, langile ororentzako gutxienekodiru-sarrera ezartzea baitzen beste aukera, bainaaskoren ustez horrek lanerako estimulua kentzenzuen eta ekonomia apaldu.

Speenhamland sistema hainbat urteren ondo-ren bertan behera geratu zen. Polanyirentzat indus-trializazio gizagabeari emandako erantzuna izanzen, baina arazo nagusietako bat zen gutxienekodiru-sarreren muga oso behetik ezarri zela. Aldiberean, enpresariek soldatak ahalik eta gehien jais-ten zituzten, bazekitelako zergadunen poltsikotikateratako diru-laguntzekin konpentsatuko zirela;eta lan-merkatua eratze bidean zegoenez, ez zego-en sindikaturik prekarizazioari hortzak erakusteko.

Gaur egun Speenhamland askoren ahotandabil Oinarrizko Errenta Unibertsalaz (OEU) hitzegitean, eta badirudi duela bi mendeko eztabaidakberriz ere bizkortu direla –Euskal Herrian, jaio-tzeagatiko soldataren eskariak indar handia izan dubeti, Gipuzkoan OEU ezartzeko simulazioa ereegin zuen Aldundiak–. Baina Ingalaterrako adibidehistorikora baino, gehiago jotzen da Brasilen edoAlaskan indarrean dauden esperientzietara, pater-nalismotik emantzipaziora jauzi egitea alegia.Nolanahi ere, Polanyiren ideia nagusia berekindoa: kapitalismoaren amildegiaren gainetik “bizi-tzeko eskubidea” dago. Kapitala edo bizitza.

MERKATU LIBREA, FIKZIO MODERNO HORI

1941ean beka bati esker Amerikako Estatu Batueta-ra joan zen. Aurretik ere maiz izan zen kapitalismo-aren lurralde handienean, eta bertatik bertara eza-gutu ahal izan zuen 1929ko hondoratzeari aurreegiteko Roosevelt presidenteak abian jarritako NewDeal politika. Estatuaren interbentzionismo horimerkatu librearen logikaren erabat kontrakoa zeneta Polanyiren ideiak baieztatu baina ez zituen egin.

Urte horietan higatu zituen buru-fuinak1944an Eraldaketa Handia argitaratzeko, orain

6

207. zenb. 2016ko martxoa

Testu hautatuak IIEKONOMIA ETA DEMOKRAZIA

Leize bat ireki da ekonomia eta politikaren artean.Hori da, hitz gordinez, garai honetako diagnosti-koa. Ekonomia eta politika, gizartearen bizitzekobi era horiek, autonomo bihurtu dira, eta elkarrenartean gerran ari dira etengabe; kontsigna bihurtudira, alderdi politikoek eta klase ekonomikoekinteres gatazkak dituzte haien izenean. Hainbeste-raino, non ezkerra eta eskuina aurrez aurre dau-den demokraziaren eta ekonomiaren izenean,gizartearen oinarrizko funtzio horiek ordezkatuahal izango balira bezala bi alderdi ezberdinen-gan! Esloganek beti ezkutatzen dute errealitatekrudela. Ezkerra demokrazian sustraitzen da, etaeskuina ekonomian. Hain justu, horrelaxe, ekono-mia eta politikaren arteko harreman disfuntziona-la hondamendia dakarren polaritate batean heda-tzen da. Demokrazia politikoaren eremutik datozekonomiari eragiten dioten indarrak, eta pertur-batu egiten dute, kateatu. Ekonomiak erantzutendu demokraziaren kontrako asalto orokorrarekin,ematen baitu anti-ekonomizismo arduragabe etairreala haragiztatzen duela.

[Karl Polanyi, Der Österreiche Volskswirt, 1932]

Page 7: Lana eta lurra ez daude salgai - Argia · tzia lortuta, 1919an Vienara itzuli zen ekonomia-kazetaritza lanak egitera. 1920ko hamarkadako Vienan sozialismorako kalkulu ekonomikoa zegoen

berriz ere bazterrak nahasten ari den merkatuariburuzko bere tesi nagusia. Polanyi azterketaantropologiko batetik abiatzen da eta ondorioz-tatzen du ekonomia, merkatuek ez ezik, jendar-tean dauden beste hainbat indar sozialek eremugitzen dutela, hala nola pertsonen artekoharremanek, ohiturek, erlijioak eta ideologiak,betebehar moralek, errespetuak, beldurrak etaelkartasunak... Historian zehar, ekonomia jen-dartearen “instituzioei” lotutako zerbait izan dapentsalari hungariarrarentzat, eta merkatuakperiferian egon dira, sistema horren osagarri.

XIX. mendean Ingalaterran industrializazioprozesua azkartu zenean, eredu kapitalista nagu-situ zen globoaren toki gehienetan. Merkatuakinstituzioen eta gizartearen araupean egotetikeuren kasa funtzionatzen hasi ziren, etekin eko-

nomiko hutsa helburu. Polanyik embedded deituzion fenomeno horri, merkatuak erlazio sozia-lengandik “deslotzea” alegia. Utopia batenmomentu fundazionala izan zen: auto-erregulatudaitekeen merkatu librearena, egungo neoliberalgotorrenek oraindik hain kuttun duten laissezfaire edo “utzi egiten” doktrinarena. Pertsonenjokabide erreala motibazio ekonomikoek bainoez dute determinatuko, gainerako motibazioakhutsaren hurrengoa dira, ameskeria ez materia-lak. Gainera, pentsaera hori naturalizatu eginzen, gizakiaren izatean bertan balego bezala. Lapela es la pela esango lukete katalanek, eta txin-txindiruaren hotsa euskaldunek.

Kapitalismoak lana eta lurra merkantilizatuzituen, salmentan jarri. Polanyirentzat hori “fik-zioa” zen, biak ahala biak ez baitira sekula produzi-

7

Karl Polanyi / Erreportajea

1929ko krisiak hankaz gora jarri zuen liberalismoak ordura arte amestutako arkitektura ekonomikoa, “amerikarbidea” barne. Polanyik bertatik bertara ezagutu zuen 30eko hamarkadako AEBetako New Deal politika.

Page 8: Lana eta lurra ez daude salgai - Argia · tzia lortuta, 1919an Vienara itzuli zen ekonomia-kazetaritza lanak egitera. 1920ko hamarkadako Vienan sozialismorako kalkulu ekonomikoa zegoen

tzeko edo salgai jartzeko sortu. Nolanahi ere, mer-katu bat sortu zen eta prezioa ezarri zitzaion: sol-data eta errenta. Patriarkatu horren barruan, solda-tapekoa ez zen lan erreproduktibo eta zaintza orokbalioa galdu zuen, gaur egun badakigun arren eko-nomiaren izebergaren zati handiena direla.

Jakina, hungariarrarentzat “lana” idatzitadagoen tokian “pertsona” behar luke, eta “lurra”dagoen horretan “natura” edo ingurumena. Batazein bestea era agresiboan desjabetu zitzaizkienherritarrei, eta orain ere hala da: IngalaterranXIX. mendean enclosurearekin zelaiak hesituzituzten moduan botatzen dituzte gaur Amazo-niako indigenak euren bizitokitik baliabide natu-ralak erauzteko, edo hiltzen dituzte Berta Cáce-res moduko lider ekologistak.

Merkatu librearen legeak ikaragarrizko ten-tsioak eta asaldurak sortu zituen jendartean, eko-nomiaren deslotze horrek erreakzioa eragin zuen.Mugimendu batzuk esperantzagarriak izan zirenPolanyirentzat, sozialismo demokratikoa kasu;bestetzuk ordea munduaren hondoratzea ekarrizuten, 30eko hamarkadako atzeraldi totalitarioakegin bezala: “Kataklismoaren jatorria, BigarrenMundu Gerran bere zenita izan zuena, liberalis-

moaren proiektu utopikoan zegoen –idatzi zuenantropologoak bere maisulanean–. (...) 1930etikaurrera merkatu ekonomia krisian sartu zen, krisiorokortua izan zen gainera. Urte gutxian faxis-moa munduko potentzia bilakatu zen”.

AMESGAIZTO POLANYIARRA BIZITZEN ARI AL GARA?

Polanyiren eta, batez ere, Duczynskaren curricu-lum ezkertiarra zela-eta, senar-emazteek ezinizan zuten inoiz AEBetan bizitzeko bisaturiklortu, Polanyik Columbiako Unibertsitatean ira-kasle lanpostua zuen arren. McCarthyismoarengaraiak ziren, sorgin ehizarenak. Kanadan jarriziren, Toronto ondoan, eta jubilatu arte joan-etorrian ibili behar izan zuen hungariarrak.

Columbiako Unibertsitatean ikerketa talde batsortu zuen hainbat kolaboratzailerekin, eta segu-ruenik ekarpen akademiko garrantzitsuena egin

8

207. zenb. 2016ko martxoa

Hungariarrarentzat ‘lana’ idatzitadagoen tokian ‘pertsona’ behar luke,eta ‘lurra’ dagoen horretan ‘natura’edo ingurumena. Bata zein besteaera agresiboan desjabetu zitzaizkienherritarrei, eta orain ere hala da:Ingalaterran XIX. mendeanenclosurearekin zelaiak hesituzituzten moduan botatzen dituztegaur Amazoniako indigenak eurenbizitokitik, edo hiltzen dituzte BertaCáceres moduko lider ekologistak”

Polanyiren (goian) ideiek bat egiten zuten egungo mugimendu dekrezionistaren arbaso izan zen MarcelMauss etnologoaren “eman, hartu eta itzuli” printzipioarekin.

Page 9: Lana eta lurra ez daude salgai - Argia · tzia lortuta, 1919an Vienara itzuli zen ekonomia-kazetaritza lanak egitera. 1920ko hamarkadako Vienan sozialismorako kalkulu ekonomikoa zegoen

zuen: merkatu ekonomiatik kanpoko sistemakerabiltzen zituzten antzinako zibilizazioak azter-tzea (ikusi 10. eta 11. orrialdeak). Askoren ustez,Polanyiren tesiek badute balio erantsi bat: ekin-tzara bultzatzen duten eredu “alternatiboak” eskainizituela. Merkataritza eta merkatuak antzinako inperio-etan (1957) liburuan merkatu periferikoetan, bir-banaketan eta elkarren arteko faboreetan oinarri-tutako iraganeko herriak aztertu zituen. MarcelMauss etnologoaren oinordeko den mugimendudekrezionistak, Polanyik irekitako bide horretansakondu du esanez jatorrian obligazioa zegoela“eman, hartu eta itzultzeko”, eta ideia hori ez delagizarte arkaikoetara mugatu behar, gaur egungo-ek ere onartu beharko luketela.

Polanyi 1964an hil zen Kanadan, keynesianis-moak Europan goia jo zuenean. Estatuak, kapita-lismoak sortzen zituen desorekak estaltzen zituenekonomian interbenituz, baina eredu kapitalistazalantzan jarri gabe. Merkatu librearen utopiakporrot egin eta gerraren ondoren, inoiz pentsatu alzuen hungariarrak berriz errepika zitekeela halako-rik? 70eko hamarkadan Margaret Thatcher etaRonald Reaganen politika neoliberalek berriz ereheldu zioten “utzi egiten” banderari, esperimentumonetarista eta pribatizatzaileak abian jarriz nazio-arteko erakunde eta funtsen bidez. 1987tik bihamarkadaz AEBetako Erreserba Federalekoburu izan zen Alan Greenspanek –kontrolik gabe-ko finantza eta desarautzearen erantzule– osogarbi azaldu zuen merkatuek “euren burua korreji-tu” behar zutela. Kredituan oinarrituriko ekono-miaren hasiera izan zen, 40 urteko beste “fikzio”bat, Polanyiren hitza erabiliz.

Eta orain TTIP eta antzeko ezkutuko tratatuaksinatzen dituzte estatuek, Bruselako lobbyen etaTroikaren presiopean, merkatu librearen ilusioaazken muturrera eramanez. Baina ez gaitezenengaina, Josep Fontana historialariak azaldu beza-la, ekonomia estatuen kontrolpetik enpresari pri-batuen kontrolpera baino ez da igaro. Eta hemendira antropologoak iragarritako lehen erreakzioak:Europako ateak errefuxiatuei ixtea, xenofobia,

eskuin-mutuarren gorakada, herrialde arabiarreta-ko gerrak… Eta badirudi amesgaizto polanyiarbat bizitzen ari garela beste behin.

Txanponak baditu ertz gehiago ordea. Jendeaantolatzen hasi da beste eredu baten bila eta ikusditzakegu zor bidegabea kitatzeko auditoriak,“B” planak, alternatiba sozial eraldatzaileak, eko-nomiari ikuskera feminista ematen dioten betau-rrekoak… Lana eta lurrarekiko beste harremanbat, jendarte konplexu batean. �

9

Karl Polanyi / Erreportajea

Testu hautatuak IIIXIX. MENDEKO

ZIBILIZAZIOAREN AKABERA

Garai honen hasieran, XIX. mendeko ereduakgoienean zeuden, haien eragina inoiz ez zenhain handia izan. Azkenean, gure gizarte motamunduko lidergora eraman zuen sistemahorretatik ez zen ezer geratu.

Nazio mugen esparruan, demokrazia ordez-katzaileak askatasunen erregimena zaindu zuen,eta nazio zibilizatuen ongizatea sekula ez bezalahazi zen kapitalismo liberalaren abaroan; bote-reen orekari esker ez zen izan gerra luze etabasatirik, beste garai batzuekin alderatuta, etaurre-patroia euskarri sendoa bihurtu zen ia eska-la globalean funtzionatzen zuen kooperazio eko-nomikoan oinarritutako sistemarentzako. Mun-dua perfektua izatetik urrun zegoen arren,bazirudien perfekziora bidean zihoala. Eta batbatean, eraikin paregabea amildu egin zen: guregizartearen existentzia posible egiten zuten bal-dintzak betirako hil ziren. Uste dugu gaurkozereginak ezin direla ulertu, ez bada nazionalaeta internazionala den gertaera izugarri honenargitan, eta instituzio guztiak daude nahasirik.Historialariak ez daki nondik hasi ere.

[Karl Polanyi, Columbiako Unibertsitatean emandako konferentzia, 1941]

Page 10: Lana eta lurra ez daude salgai - Argia · tzia lortuta, 1919an Vienara itzuli zen ekonomia-kazetaritza lanak egitera. 1920ko hamarkadako Vienan sozialismorako kalkulu ekonomikoa zegoen

1901ean Tigris ondoko Susa hirian –gaur egungoIran hego-ekialdean– informazio oso baliotsuazuen basaltozko zutarri bat deskubritu zutenarkeologo frantsesek: duela 81 amona Mesopo-tamian indarrean zeuden legeak zekartzan landu-ta. Hammurabiren Kodeak –garai haietan Babi-loniako erregea zenetik datorkio izena– orduraarte aurkitutako buztinezko taulatxoetan idatzi-takoa berrirakurtzeko aukera eman zuen. Babilo-nian gure munduaren sehaska aurkitu omen zen,negozioena.

Begien aurrean mentalitate kapitalista zuenmerkataritzaren egiazko jatorria azaldu zen: erre-gea, jainkoa eta etekinak maila berean gurtzenzituen zibilizazio bat. Eskariaren eta eskaintzarenlegean zimendatzen ziren ohitura monetarioak,prezioak, transakzioak, edota zorren eta mozki-nen kontabilitatea. Oasi batean jasotako harrizkoLondon city bat. Gertatzen dena da, egitura horiguztia goitik behera erortzen dela merkaturik ezbadago. Eta horixe zen Polanyik zihoena, Babilo-nian ez zela existitu merkaturik, gaur egun uler-tzen dugu moduan behinik behin.

Herodotok orain 2.500 urte Babilonia bisitatuzuenean jabetu zen pertsiarrak ez zirela merkatue-tara joaten. Ondoren egin diren ikerketa eta indus-keta arkeologiko ugarik erakutsi dute Babilonianeta Ekialde Hurbilean ez zela merkatu gisa erabil-tzeko espazio librerik egon, eta idazkera kuneifor-metik ustez “merkatu” bezala itzulitako hitzekegiatan ez zutela halakorik esan nahi.

ARRISKURIK GABEKO ASIRIARREN NEGOZIOA

Egungo Turkiako lurretan zegoen Kanish hiridesagertuan, asiriarrek merkataritza-gune bat sortuzuten hiria kobrez hornitzeko. Bertan jardutenziren karum estamentuko negozio gizonak. Saleros-ketan lortzen zituzten irabaziak, dirua maileguanuzten zuten edo inbertitu egiten zuten, eta enpresamodernoenetan bezala, partizipazioak zeuden etaetekinak banatzen ziren. Kanishetik oihalak etabeste produktu batzuk esportatzen ziren, nagusie-nak kuota baten pean, eta prezioek eta interes tipo-ek burtsa-indizeen moduan fluktuatzen zuten.

10

207. zenb. 2016ko martxoa

Eta Mesopotamia ez balitz kapitalismoaren sehaska?

Antzinaroko zibilizazioak presenteko finantza unibertsoaren ernamuina izan zirelauste izan da; merkatariak eta agora-k gizakiaren senetik sortu ziren tokiak. Karl

Polanyik hori guztia ezereztatu zuen bere ikerketekin: elkarrekikotasunean etabirbanaketan oinarritutako mundu bat topatu zuen. Berea ez zen iragan ideal bateraitzultzeko primitibismoa, azterketa enpirikoarekin kapitalismoak ekarritako hondamendiagainditzeko gakoak aurkitu nahi izan zituen. Los límites del mercado (Capitán Swing, 2014)bilduma liburua iturri hartuta, antropologoak idatzitako hainbat artikuluren laburpenlibrea aurkituko duzue segidan.

Page 11: Lana eta lurra ez daude salgai - Argia · tzia lortuta, 1919an Vienara itzuli zen ekonomia-kazetaritza lanak egitera. 1920ko hamarkadako Vienan sozialismorako kalkulu ekonomikoa zegoen

Horrek guztiak bat egiten du merkatu siste-marekin. Kasu hori ikertu duten adituek, ordea,bazekiten zerbaitek huts egiten zuela: antzinakotaulatxo idatzietan etekinak oso gutxitan aipa-tzen ziren eta galerak inoiz ez. Era berean, pre-zioengan ere arreta gutxi jartzen zen eta merka-tariek ez zuten traturako fidantzarik utzi behar.

Berez, karum delakoak ez ziren salmentatiknegozioa egiten zuten merkatariak, funtzionarimoduko batzuk basizik. Diferentzia nabarmenada: merkataritza librean ez bezala, merkataritza“hitzartuan” ez dago arriskurik, ez prezioen behe-rakadaren aurrean, ezta zorrak ordaintzeko zailta-sunak daudenean ere. Transakzioek ez zuten izae-ra pribaturik, botere publikoen xedapen hutsakziren, eta prezioak ez zituzten merkatuek ezar-tzen; hortaz, irabaziak ez zetozen horien gorabe-heretatik baizik eta produktuen erabileratik. Mer-katurik eta espekulaziorik gabeko merkataritzahori zirraragarria zen jarduera gisa, baina arrisku-tik libre zegoen negozio bat baino ez zen.

“MERKATARITZA ISILA” PORTU KOMERTZIALETAN

Portu komertzialak garai eta geografia guztietanegon izan dira. Rotterdam edo Bilboko portuetanikusten ditugunean metalezko edukiontziak batabestearen ondoan, lehian errotutako trafiko libreadela pentsa genezake. Baina aro modernoonaurretik, atzerriarekin merkataritzan aritzekosegurtasun bermeak behar ziren. Portu komer-tzialak instrumentu neutrala ziren, herri batekozein besteko, mehatxurik gabe jardun ahal izatekotokiak. Normalean horma baxuak zituzten, itsaso-ari, errioari edo lautadari irekiak, eta salneurriennorgehiagoka baino, administrazioaren arauakgainjartzen ziren.

11

Karl Polanyi / Erreportajea

Hammurabi kodearekin, Babilonian aurkitu zuten asiriologoekoraingo finantza merkatuaren jatorria. Polanyik eta bere kolabora-tzaileek egindako lanei esker, ordea, teoria hori ezerezean geratuzen: Mesopotamian eta Ekialde Hurbil osoan ez zegoen merkaturikgaur egun ulertzen dugun moduan.

Page 12: Lana eta lurra ez daude salgai - Argia · tzia lortuta, 1919an Vienara itzuli zen ekonomia-kazetaritza lanak egitera. 1920ko hamarkadako Vienan sozialismorako kalkulu ekonomikoa zegoen

Sarritan, portu komertzial horietan “merkata-ritza isila” praktikatzen zen. Kartagotarrek K.a V.mendean Afrikako ipar kostaren konkista hasizutenean, bertako tribuekin truke mutua egitenzuten. Zuhurtziaz, batzuk zein besteak hondar-tzatik gertu zegoen toki berera joan ohi ziren.Bertan uzten zituzten ondasunak nahiz urrea, etaoperazioa hainbat aldiz errepikatzen zuten denakkonforme egon arte. Gero nork bere bidea har-tzen zuen bestearekin inolako kontaktu fisiko etaharremanik izan gabe. Opari trukaketa itxura har-tzen zuen sistema horrek ez zuen perturbazioriksortzen bertako herriengan, ez baitzen hartu-eman komertzial gisa kontsideratzen.

Euskal baleazaleak eta Ternua inguruko ame-rindiarrak ez ziren mutu geratu elkar ikustean,haien arteko harremanetik sortu zen pigdin hiz-kuntza frankoa. Badakigu XVI. mendean euskal-dunek eta bertako herriek merkataritza sareasortu zutela Ipar Amerikan –gure burdinoletatikateratako aizkorak ere aurkitu dira itsasotikehunka kilometrotara–, baina zer punturaino ezote zen arestian aipaturiko trukaketa sistema bat?Bestela, nola uler liteke euskaldun haiek innuekinizandako laguntasuna, Europar kolonizatzaileek

Amerikako herri guztiak masakratu zituztenbitartean?

Konkista aurreko Mesoamerika portu komer-tzialez josita zegoen. Yucatánen dagoen Térmi-nos lakuan, adibidez, maiek eta aztekek hartu-eman komertzial sendoa zuten, eta lege tazituedo isileko batek zioen toki hura ezin zuela inorkmendean hartu. Bertan, biltegiak eta merkan-tziak manipulatzeko esparruak zeuden; huramerkaturik gabeko portua zen, bidaia luze bategin aurretik antolatutako bilgune anitza. Espai-niar konkistatzaileek halako portu guztiak suntsi-tu zituzten eta desagertu egin ziren.

Baliteke antzinako Babilonia bera gisa horre-tako erriberako portu komertzial bat izatea,azken ikerketek dioten moduan merkaturik ezbaitzegoen inperio mesopotamiarraren hiribu-ruan. Orduan, galdera agerikoa da: nola, non etanoiz sortu ziren merkatuak? Irabazi eta galerakprezioen kapritxoen pean jartzen dituen sistemalehiakor hori? Agian, merkatuaren historia milur-teko bat atzeratu liteke eta mendebalderantzhainbat gradu egin, Babiloniatik Greziaraino.

GREZIAKO AGORA: DEMOKRAZIAK ARAUTUTAKO AZOKA

Yorgos Avgeropoulos zinemagileak Greziakoazken urteetako hondoratzea modu gordineankontatzen duen dokumental arrakastatsua produ-zitu zuen 2015 hasieran, Al Jazeera arabiar katea-ren laguntzarekin: Agora. Demokraziatik merkatura.Filmak erakusten du herrialde heleniarrean krisiakzer eragin izan duen herritarren eta instituziodemokratikoengan: “Pelikulan eszena surrealistabat dago, Parlamentu barruko parodia bat –dioegileak Liberation egunkari frantsesari erantzunez–. Lege bat onartzen dute Asanblada ia erabathutsik dagoenean, eta hizlaria parlamentarien fan-tasmak konbentzitzen saiatzen ari da”. Demokra-zia greziar telebista publikoa kolore beltzak hartuzuenean itzali zen Avgeropoulosen ustez.

12

207. zenb. 2016ko martxoa

Azken ikerketek dioten moduaninperio mesopotamiarreanmerkaturik ez bazegoen, galderaagerikoa da: nola, non eta noiz sortuziren merkatuak? Irabazi eta galerakprezioen kapritxoen pean jartzendituen sistema lehiakor hori? Agian,merkatuaren historia milurteko batatzeratu liteke eta mendebalderantzhainbat gradu egin, BabiloniatikGreziaraino”

Page 13: Lana eta lurra ez daude salgai - Argia · tzia lortuta, 1919an Vienara itzuli zen ekonomia-kazetaritza lanak egitera. 1920ko hamarkadako Vienan sozialismorako kalkulu ekonomikoa zegoen

Mendebaldea deitzen diogun gure zibilizazio-ra demokrazia ekarri zuen lurraldean, agora asan-bladentzako herritarren plaza publiko bat zen.Grezia modernoaren oroimenean, aldiz, saleros-ketarako merkatuarekin nahastu izan da. Ana-kronismo hori oso nabarmena da Atenas klasi-koaren kasuan: debekaturik zegoen produktuakmultzo handitan salerostea, lurrarekin egindakonegozioak publikoki iragartzen zituzten eta tra-tuak esku-dirutan ixtea zen arau komuna. Agoranesfera politikoko erabakiak ziren nagusi, eta alda-keta sozialetan eragin itzela izan zuen bere sorre-rak: nekazariak ordaintzen ez bazuen, jadanik ezzen hartzekodunek atzerrian salduko zuten bel-dur, gaur egun Alemaniako bankuek greziarenpresa publikoekin egiten duten moduan.

Oroimenetik borratu zaigu agoraren funtziosozial eta politikoa, historiografiak gibel emandiolarik Aristotelesek ekonomiari buruz zuenikuspegiari. Kuriosoa da filosofo klasiko handianola goraipatu izan den metafisikaren edo esteti-karen arloetan, baina zein kasu gutxi egin zaionmerkatuaz esan zuenari. Beretzat, dirua irabazte-ko desira ez zen naturala, gizakia berez zenburuaskia, animaliak bezala. Ekonomialarimodernoek aurreiritzi ez-zientifikotzat zutenideia hori, baina ez ziren jabetu jeinuak aurrehartu ziela gertaerei: bera bizi izan zen K.a IV.mendeko Grezian merkatu salerosketaren siste-ma oraindik hastapenetan zegoen, eta hala ere, ia2.500 urte geroago Atenasko Sintagma plazanbiltzen diren herritarrak bezain erradikal agertuzen zorraren interesen kontra. �

13

Karl Polanyi / Erreportajea

Agora. Demokraziatik merkatura dokumentalaren fotograma. Greziarrek azken urteetan jasandako hondoratzea kon-tatzen du filmak, eta antzinako agora demokratikoa gaurko deudokraziarekin kontrajartzen, Polanyik egin bezala.

WWW.AGORATHEDOC.COM

Page 14: Lana eta lurra ez daude salgai - Argia · tzia lortuta, 1919an Vienara itzuli zen ekonomia-kazetaritza lanak egitera. 1920ko hamarkadako Vienan sozialismorako kalkulu ekonomikoa zegoen

Alde askotatik gaur egungo krisiak 1930ekohamarkadakoaren antz handia dauka, KarlPolanyiren Eraldaketa Handia-tik ezagutzendugunez. Orain, lehen bezala, mundu osokomerkatuak zabaldu eta desarautzeko bultzadaikaragarria milaka milioi lagunen bizimodua txi-kitzen ari da. (...)

Antzekotasunak ikusita, ez da harritzekoaegungo krisiaren analista asko Polanyiren maisu-lanera itzultzea. Baina oraingo abagunea 30ekohamarkadaren oso bestelakoa da funtsezko alder-di bati dagokionez: antzekotasunak egonagatikere, gaurko erantzuna nabarmen ezberdina da.XX. mende hasieran krisia inguratu zuten borro-ka sozialek “mugimendu bikoitza” sortu zuten,Polanyiren esanetan. Alde batetik zeuden merka-tuen desarautzearen eta merkantilizazioa zabal-tzearen alde egin zuten alderdi politiko eta intereskomertzialak; bestetik, parean zegoen klase sozia-len nahasketa zabal bat –nekazal guneetako etahirietako langileak, lur jabeak, sozialistak, kontser-badoreak...–, “jendartea babestea” bilatzen zuenamerkatuaren txikizioaren aurrean. Krisiak aurreraegin ahala “babes sozialaren” ideiak irabazi zuen.Gerraostean klase politikoek gutxienez bat egitenzuten gauza baten: lana, ingurumena eta diruarizegokionean merkatuaren “auto-erregulazioa”bertan behera utzi behar zen, bestela gizarteadeuseztatuko zen.

Aitzitik, gaur ez dago halako kontsentsurik.Elite politikoak esplizituki edo inplizituki neolibe-ralak dira, Txina eta Latinoamerikatik kanpogutxienez. Beste ezer baino lehen, inbertitzaileakbabesten dituzte ia denek –euren burua sozialde-mokratatzat dutenek barne– eta austeritatea eta“defizita murriztea” eskatzen dute, politika horiekekonomiarentzat, ingurumenarentzat eta jendar-tearentzat arriskutsuak badira ere. Eta bitartean,herritarren oposizioa ez da irtenbide solidariobaten inguruan batu, Occupy edo indignados beza-lako protesta bizi baina laburrak egon diren arren.Azken batean, ez daukagu Polanyik aipatzen zuenmugimendu bikoitzik.

Zer egin dezakegu horren aurrean? (...) Hasgaitezen galdetzen: zergatik ez dago mugimendubikoitzik XXI. mendean? Zergatik ez dago gizar-tea eta natura babestera bideratutako hegemo-niaren kontrako proiekturik? (...) Arazoa da faltaden horretan jartzen dugula begirada, bertandagoenari ez ikusiarena eginez. (...) 1960kohamarkadan eta hurrengo urteetan lehertu zirenmugimendu emantzipatzaileen zabalkunde harri-garriaz ari naiz: arrazismoaren kontrako borroka,inperialismoaren eta gerraren kontrakoa, ezkerberria, feminismoaren bigarren olatua, LGBTrenliberazioa [Lesbiana, Gay, Bisexual eta Transe-xualen mugimendua], multikulturalismoa, etaabar. (...) Mugimendu hauek oso kritiko izan

14

Emantzipazioaren hanka

Nancy Fraser (Baltimore, 1947) AEBetako feminista intelektualak A triple Movement?(Mugimendu hirukoitza?) artikulua argitaratu zuen 2013an New Left Review

aldizkari ingeles erreferentzialean. Bertako tesiek bide luzea egin dute jadanik. FraserrekKarl Polanyiren lanari ekarpena egiten dio, hungariarrak sortutako merkatua/jendarteamundu bi-polarrak hirugarren hanka bat behar duela egungo borroka sozialakulertzeko: emantzipazioa. Hemen duzue testuaren muina euskarara ekarrita.

207. zenb. 2016ko martxoa

Page 15: Lana eta lurra ez daude salgai - Argia · tzia lortuta, 1919an Vienara itzuli zen ekonomia-kazetaritza lanak egitera. 1920ko hamarkadako Vienan sozialismorako kalkulu ekonomikoa zegoen

ziren gerraosteko estatuen ongizatean integratu-riko babes sozial moldeekin. Hierarkia injustuaketa gizarte bazterketa eragiten zituzten kode kul-turalak begi txarrez ikusten zituzten.

Adibidez, ezker berriak babes sozialak buro-kratikoki banatzean herritarrak bezero bihurtzenzirela zioten. Gerraren kontrako ekintzaile anti-inperialistek lehen munduko babes sozialarenmarko nazionala kritikatu zuten, bazterturik geratuziren herri post-kolonialen bizkar osatzen baitzen.Feministek nabarmendu zuten “familiaren solda-tan” oinarritutako babes sozialaren izaera zapal-tzailea, eta “lana” eta “zergaren” izaera androzen-trikoa, erakutsiz babesturikoa ez zela berez“gizartea”, baizik eta gizonen dominazioa.

Prozesu horretan, biluztu egin zuten “babesa”esanguraren inozentzia. Horregatik mugimen-duok, jakina, mesfidantzaz hartzen zuten babesa-ren idealizazioa eta merkatuen demonizazioa.Euren lehentasuna ez zen inondik ere “gizartea”defendatzea, dominazioa gainditzea baizik. Halaere, mugimendu emantzipatzaileak ez ziren libera-lismo ekonomikoaren aldekoak. Gizartearekikohaustura eragin nahiak ez zituen “ekonomiaren”aldeko bihurtzen.

Hortaz, orokorrean, gerraosteko mugimendusozialak ez dira egokitzen mugimendu bikoitzaren

alde batean zein bestean. Ez merkantilizazioarendefentsa, ezta babes sozialarena ere, haiek hiruga-rren proiektu politiko bat besarkatu zuten, eta nikemantzipazioa deitzen diot. Polanyiren laneanagertzen ez den arren, proiektu honek posizio zen-trala okupatu behar du XXI. mendeko borrokasozialen gramatika argitzeko orduan. Proposatzendut konstelazio hori aztertzea irudi diferente batenbidez: mugimendu hirukoitza.

Mugimendu bikoitza ez bezala, hiru aldekogatazkan lerrokatzen da irudi berri hori: merkanti-lizazioaren defendatzaileak, babes sozialarekin bategiten dutenak eta emantzipazioaren aldekoak.Mugimendu hirukoitzak agerian uzten du proiektubat bestearekin aliatu daitekeela, hirugarrenproiektuaren kontra. (...) Hiru aldeak anbibalen-teak dira sortzez. Ikus dezakegu, esaterako, Polan-yik dioenaren kontrara, babes sozialak maiz izandituela bi aurpegi, merkatuek komunitateenganduten eragin deuseztatzaileari aurre egiten dio aldebatetik, baina bestetik euren arteko menderatzeasendotzen du. (...) Emantzipazioa ere ez dagoanbibalentziatik salbu, askatasuna sortzeaz gain,elkartasun sareetan tentsioak sorrarazten baititu.Emantzipazioak babes sozialak duen etika solida-rioaren oinarria desegin dezake eta merkantiliza-zioari bidea ireki. (...)

Emantzipazioarekin konprometiturik gaude-nok erabaki genezake neoliberalismoarekin dugunerlazio arriskutsu hori behingoz haustea eta babessozialaren printzipioekin aliantza berria egin.Mugimendu hirukoitzaren aldeak berriz lerrokatuditzakegu, eta dominazioaren kontrako gure epeluzeko borrokan integratu ditzakegu igoalekobalioa duten solidaritatea eta babes soziala. (...) Jus-tizia soziala ulertzeko modu zabalagoa besarkatuz,halako proiektu batek ohore egingo lieke Polanyi-ren ideiei, eta dituen hutsuneak bete. �

15

Karl Polanyi / Hemeroteka

XX. mendeko mugimendu emantzipatzaileen artean feminismoa izan da indartsuenetako bat. Irudian,1970ean New York-en egindako manifestazioan “emakumeen emantzipazioak baturik” dio afixak.

Page 16: Lana eta lurra ez daude salgai - Argia · tzia lortuta, 1919an Vienara itzuli zen ekonomia-kazetaritza lanak egitera. 1920ko hamarkadako Vienan sozialismorako kalkulu ekonomikoa zegoen