“irratiko saioa egiten jarraituko › pdf › Puntua0582016-04-22.pdf · 2016-06-28 · Mariano...

25
MARIANO FERRER “IRRATIKO SAIOA EGITEN JARRAITUKO BANU, EZER EZ DAKIDAN SENTSAZIOA IZANGO NUKE EGUNERO” PUNTUA, GOIENAREN ALDIZKARIA 4.100 ETXETAN JASOTZEN DUTE DAGOENEKO. JARRI GUREKIN HARREMANETAN, ETA JASO ZUK ERE ASTERO, URTE BUKAERARA ARTE*. ESKAINTZA BEREZIA: 55 EURO 40 EURO BAKARRIK 943 25 05 05 edo [email protected] edo Whatsapp: 688 69 00 07 edo www.puntua.eus *GOIENA KLUBEKO BAZKIDEOK EZ DAUKAZUE ESKATU BEHARRIK. 058

Transcript of “irratiko saioa egiten jarraituko › pdf › Puntua0582016-04-22.pdf · 2016-06-28 · Mariano...

Page 1: “irratiko saioa egiten jarraituko › pdf › Puntua0582016-04-22.pdf · 2016-06-28 · Mariano Ferrer “irratiko saioa egiten jarraituko banu, ezer ez dakidan sentsazioa izango

Mariano Ferrer“irratiko saioa

egiten jarraituko

banu, ezer ez dakidan

sentsazioa izango nuke

egunero”

Puntua, goienaren aldizkaria 4.100 etxetan jasotzen dute dagoeneko.

jarri gurekin harremanetan, eta jaso zuk ere astero, urte bukaerara arte*.

Eskaintza bErEzia: 55 Euro 40 Euro bakarrik

943 25 05 05 edo [email protected] edo Whatsapp: 688 69 00 07 edo www.puntua.eus

*goiena klubeko bazkideok ez daukazue eskatu beharrik.

058

Page 2: “irratiko saioa egiten jarraituko › pdf › Puntua0582016-04-22.pdf · 2016-06-28 · Mariano Ferrer “irratiko saioa egiten jarraituko banu, ezer ez dakidan sentsazioa izango

Puntua 0582016-04-22 EGubakoitzaazalEko arGazkiarEn EGilEa: jon urbE (arGazki PrEss)

H ez k u n t z a , H i z k u n t z a Po l i t i ka e ta Ku l t u ra Sa i l a k ( H i z k u n t z a Po l i t i ka ra ko Sa i l b u r u o rd e t z a k) d i r u z l a g u n d u ta ko a l d i z ka r i a

|

Argitaratzailea Goiena Komunikazio Taldea Kooperatiba ElkarteaOtalora Lizentziaduna 31 20500 ARRASATELehendakaria Aitor IzagirreZuzendari nagusia Iban ArantzabalZuzendaria Eneko Azkarate

Erredaktore burua Monika BelastegiDiseinu arduraduna Iñaki IturbeEuskara arduraduna Sergio AzkaratePublizitate arduraduna Mireia LarrañagaKluba eta banaketa Marta Leturia

Maketazioa Aitor Lagoma, Oxel Arrieta.Publizitatea Mireia Larrañaga, Amaia Mundiñano, Ziortza Martin, Imanol ElortzaAdministrazioa Agurtzane Gaintzarain, Ane Berezibar, Iratxe Bengoa

EgoitZA nAguSiA Arrasate 20500 Otalora Lizentziaduna 31 132 posta-kutxa 943-25 05 05 | Faxa: 943-25 05 [email protected]

PubLiZitAtEA Arrasate 20500 Otalora Lizentziaduna 31 943-25 05 05 | Faxa: 943-25 05 [email protected]

HArPiDEtZA Arrasate 20500 Otalora Lizentziaduna 31Tel.: 943-25 05 05 [email protected] gordailua: SS-1509-2014iSSn: 2443-9738tirada: 4.100 ale

iritzia nire txanda

maddi iñarra.

ez dute sekula ulertukoherri mailako Facebook talde bat sortzen da zerbait antolatzeko. demagun euskaraz hasten dela lehena idazten, eta jendeak jarraitzen duela euskaraz iruzkinak egiten. zenbat denbora igaroko litzateke norbaitek “agian gazteleraz idazten badugu jende gehiagok ulertu eta parte hartuko du” idatzi arte?

kirol jarduera bat antolatzen da herriko kiroldegian. irakaslea euskaraz hasten da argibideak ematen, baina, gehiegi aurreratu aurretik, galdetzen du ea guztiek ulertzen duten euskaraz. zenbat pertsonek erantzun beharko lukete ezetz irakasleak gazteleraz egiteko? batek? bik?

eta abar.batzuek ez dute sekula ulertuko

egunerokotasunean euskaldun batek senti ditzakeen mina, pena eta amorrua. estatuetatik etor daitezkeen eta euskarari eragin diezaioketen lege edo neurri zapaltzaileak alde batera utzita, egunero jasan behar izaten ditugu gure hizkuntzarekiko jarrera baztertzaileak. “hitz egidazu gazteleraz, mesedez, hobeto ulertzen dut eta” famatua herrian berrogei urte daramatzatenen ahotik; euskara

(ere) ofiziala den eremuetan gaztelera hutsean sortzen diren kartel, propaganda eta hizkuntza paisaia osatzen duten bestelako euskarriak “gazteleraz mundu guztiak ulertzen du eta” aitzakian babesturik; taldean euskaraz ez dakien pertsona bakarra egonda automatikoki gaztelerara pasatzen direnak “bi hizkuntzetan egiten badugu denbora galduko dugu eta” argudiatuz…

hizkuntza komunikatzeko tresna soiltzat duenak, herri baten arima eta identitatearen funtsa dela ikusten ez duenak, ez du sekula ulertuko hizkuntza bestela bizi dugunontzako zeinen nahitaezkoa den euskara dagokion lurraldean, behintzat, errespetatzea. ez du sekula ulertuko zeinen arriskutsua eta baztertzailea den gutxiengoondako erosotasunaren izenean beti gehiengoarenaren alde egitea.

hanna lantto hizkuntzalari finlandiarraren hitzei erreferentzia eginez (hizkuntza komunitate edo beste edozein kolektibo gutxituri aplikatu dakizkiokeenak), “pribilegiatua izateko ohitura duzunean berdintasunak zapalkuntza dirudi”.

nahitaezkoa da euskara dagokion lurraldean, behintzat, errespetatzea

4 bat-batean mikel urrutikoetxea6 irudiz etengabe eguneratzen 8 mundutik albania bizikletaz 10 Erreportajea ziklismo solidarioa 20 Elkarrizketa mariano Ferrer kazetaria24 osasuna nautilus erakusgailu birtuala 26 kirola txuri-urdin jantzita 28 adituen esanetan bariku matematikoa 30 otorduan goiko benta: etxeko platerak 32 moda detaile txiki horiek 34 motorra debutatzeko gertu 36 Gure artistak Pello alberdi38 kultura zirkuarekin jolasean 40 liburu artean La lucecita 42 Gure altxorrak aretxabaleta: ziuntzako askak 46 jaioberriak

iritzia 3 nire txanda maddi iñarra Ez dute sekula ulertuko 16 Hainbat aburu iban Perez Irakurketa taldeak16 Eztabaida adikzioen lege berria16 joxe ta Piku 16 Errematea rufina olasagasti Etxean han ere? 18 talaiatik juanjo alvarez Erresuma Batua: Europa kartara? 33 moda ainhoa garitano Madonna: 80ko hamarkadan erreferente 44 komunikazioa edorta arana WiFree

2 puntua puntua 3

Page 3: “irratiko saioa egiten jarraituko › pdf › Puntua0582016-04-22.pdf · 2016-06-28 · Mariano Ferrer “irratiko saioa egiten jarraituko banu, ezer ez dakidan sentsazioa izango

Mikel urrutikoetxea

bat-batean tEstua: txomin madina. / arGazkia: luis jaurEGialtzo (arGazki PrEss). buruz buruko, lau t’erdiko eta binakako txapelak jantzi ditu azken urtean zaratamoko pilotariak. atseden hartzeko asti handirik barik, hasi berri den buruz buruko txapelketa du orain helburu.Hiru txapelketa handiak irabazten dituen eta nafarroako ez den lehen pilotaria zara. kontziente zara egindakoaz? ez dut guztiz barneratzeko asti handirik izan. ohorea da. orain arte bost pilotari ziren hiru txapelak zituztenak, izenak ikusita, bost fenomeno. horien artean sartzea historian geratuko den gauza bat da, baita nire bizitza osorako geratuko zaidana ere. oso pozik nago.zenbat sakrifizio eta izerdi dago lorpen horren atzean? asko. emaitzek aurten lagundu didate, baina urte asko daramat pilota munduan, garai bakoitzean tokatzen zena ikasten, entrenamendu eta entrenatzaile ezberdinekin... horrek guztiak orain eman ditu fruituak.zaratamon heroi bat izango zara... heroia ez dakit, baina jendeari ilusioa egin dio. Pilotan dabiltzan gazteak ilusionatuta ikusten ditut, pilotan jarraitzeko zaletasunarekin, eta, batez ere, horrek pozten nau. euren lekuan jartzen naiz, euren adina nuenean, eta orduan beti izaten nuen pilotari erreferenteren bat. beraientzat lagungarria bada ni hor egotea, ni oso pozik. txikitan aimar olaizola ei zenuen erreferente. nolakoa da zure idoloarekin, edo idoloaren kontra, pilotan aritzea? beti esan izan dut gehien gustatzen zitzaidan pilotaria bera zela. debutatu aurretik, 16-17 urterekin asegarcen entrenatzen hasi nintzenean, berarekin entrenatzen nintzen buruz burukorako. hortik hasi zen gaur egun dugun adiskidetasuna; bion artean oso feeling ona dago, oso ondo konpontzen gara. ilusioa egiten zidan bere kontra final bat jokatzeak, eta berarekin jokatu eta irabazteak, zer esanik ez!Pilotari bati edo besteari irabazi, garaipenak zapore bera du? bai. akaso, azken urteotan agindu duten irujori edo aimarri irabazteak ilusio berezia egiten du, baina garaipen guztiek ilusioa egiten dute beti; txapelketa bat irabazteak are gehiago. bati edo besteari irabazi, garrantzitsuena hor goian egotea da. Partidu garrantzitsu baten aurretik baduzu maniarik? ez, zentzu horretan ez naiz maniatikoa. beti errutina bera jarraitzen dut, baina maniarik gabe.martxan da berriz ere buruz buruko txapelketa. titulua defendatzeko gogoz? bai; ilusioarekin, txapelketa guztiekin bezala. apur bat nekatuta ere banago; lau t’erdiko finalaren hurrengo astean binakakoa hasi zen, eta lau hilabete gogor izan dira, partidu gogorrak jokatzen eta tentsio handiarekin. Finalera iristen denak gainean izaten du hurrengo txapelketa; ez dut prestatzeko denbora handirik izango, baina ahalik eta ondoen heltzen saiatuko naiz. argi dago partidu bakoitzean gauzak zailak izango direla, baina saiatuko naiz nire maila ematen.betidanik izan duzu pilota lehen aukera? bai. sei urte ingururekin hasi nintzen pilotan. zaratamo herri txikia da, pilota-eskola dago eta nire lagun guztiak bertan sartu ziren, baita ni ere. hortik sortu zen zaletasuna. eskolako jolas-orduan ere, gure jolastokia frontoia zen eta han ere ordu asko sartzen genituen. gure bizitza frontoian ematen genuen eta uste dut hori dela garrantzitsuena: hor ibiltzea, hor aritzea; pilota-eskolako orduak bakarrik ez dira nahikoa. Frontoiko lanaz gain, hedabideokin aritzea ere tokatzen zaizu. zelan moldatzen zara? Frontoian bezala ez, behintzat; ezberdina da, ez gaude-eta ohituta. baina uste dut seinale ona dela, goian gauden seinale. espero dut urte askoan hor jarraitzea.zein izan da inork inoiz eman dizun aholkurik onena? aholku on asko eman dizkidate, baina azken urte hauetan Pablo berasaluzerenak izan dira onenak. oso adiskidetasun ona dugu; frontoietatik kanpo ere ordu asko ematen ditugu elkarrekin astean zehar. urte asko daramatza profesional munduan, partidu asko ikusi ditu eta bere aholkuak oso baliagarriak dira, badaki-eta mundu hau zer den.Pilotaz gain, beste zer dago mikel urrutikoetxearen bizitzan? Pilotatik guztiz deskonektatzea gustatzen zait: lagunekin egotea; bilbora edo kostaldera buelta bat ematera joatea; athleticen partidu bat edo beste edozein kirol ikustea... modu asko daude deskonektatzeko.

4 puntua puntua 5

Page 4: “irratiko saioa egiten jarraituko › pdf › Puntua0582016-04-22.pdf · 2016-06-28 · Mariano Ferrer “irratiko saioa egiten jarraituko banu, ezer ez dakidan sentsazioa izango

irudiz

etengabe eguneratzenarGazkia: imanol soriano. / tEstua: EnEko azkaratE. trikitia osasuntsu eta boladan dago. tradizioa eguneratzeko egindako ahaleginak eta lanak fruituak eman ditu eta gaur egun neska-mutiko asko ari dira musika edota trikiti eskoletan. soinu eta pandero doinuek musikaz, erritmoz, dantzaz eta umore onez zipriztindu zituzten bergarako kaleak zapatuan. ehunka lagun debagoieneko xii. trikiti egunean. askotariko doinuak. galiziar gaitaren eta panderoaren arteko fusioa, esaterako, ikusgarria izan zen. egunari amaiera borobila eman zitzaion, gainera. ordu txikietan, gozategik dantzan jarri zuen jendea, seminarioko karpa bete-bete zela.

trikiti Eguneko irudi gehiago ikusteko, eskaneatu Qr kode hau poltsikoko telefonoarekin.

6 puntua

Page 5: “irratiko saioa egiten jarraituko › pdf › Puntua0582016-04-22.pdf · 2016-06-28 · Mariano Ferrer “irratiko saioa egiten jarraituko banu, ezer ez dakidan sentsazioa izango

albaniara iritsi aurretik ez genekien zerekin topo egingo genuen; hobeto esanda, herrialde horren gaineko uste okerra genuen. kroazian ezagutu genuen elkar Felipek eta ugaitzek; ibilbide bera egitekoak ginen, bidaiatzeko modu bera genuen eta motxila oso antzekoa: 6.000 kilometro inguru bizikletaz eta bakarrik.

montenegroko biztanleek herrialde txiro bati buruz egiten ziguten berba, txiroago batez, eta, montenegro aldean bizi ziren familia albaniarrekin berba eginda, islama oso presente dagoen lekua izan behar zela pentsarazi ziguten. ezta gutxiagorik ere.

albaniarako geneukan hasierako plana zen tiranarantz, hiribururantz, joatea, bidean topatzen genituen herrietan bizikletei beharrezko konponketatxoak eginez eta gaur egun antzuolako uzarraga auzoko elizako kanpaia dagoen herria bisitatuz. horren ostean, hegoaldeko mendietarantz egitea zen asmoa, greziara iritsi arte.

lehen zatia primeran zihoan; izan ere, shkodër herrian, britainia handian bizi izandako bizikleta mekanikari batek arazo pare bat konpondu zizkigun. erradioak aldatzeko truku pare bat erakutsi zizkigun; are gehiago, erreminta zahar batzuk oparitu zizkigun eta onartu ez genuen erabilitako gurpil-azal bat ere eskaini

orrialde honetako bi argazkietan, iturbek eta mendozak ibilitako bideak ikus daitezke.

argazki nagusian, iturbe, madinabeitia eta mendoza, uzarragako kanpaiaren ondoan.albania bizikletaz

mundutik

zigun. ez genuen onartu, guk baino behar handiagoa zuten pertsonendako zegoelako han, euretako asko diru barik, eta ez zen gure kasua.

lezhe-ra aurrez abisatu barik iritsi ginen, eta, auzoetako elizetan galdetuta, jesus madinabeitia abadea aurkitu genuen. goienan irakurrita genekien antzuolako uzarraga auzoko elizako kanpaia –ustez tenplarioen garaiko eliza da eta gaur egun lagata eta erotzeko arriskuan dago– gu geunden inguru haietan zegoela, eta aukera polita zen jesus madinabeitiarerekin elkartu eta lurralde hartaz gehiago jakiteko. izan ere, 14 urte daramatza han bizi izaten eta proiektu asko garatu ditu bertan.

lezhen ezagutu genuen errealitate soziala hiriburukotik oso ezberdina da. lezhen mendialdeko herrietako immigrazio handia dago, pobrezia, zaborrez jositako errekak. hiriburuan, berriz, pobrezia ez da horren agerikoa eta denda, konponketa tailer txiki eta ile-apaindegi ugari ikus daitezke han-hemenka. biak berdintzen dituena da, bateko eta besteko periferian izaten ari den hazkunde azkarra, eta bizilagunek beste herrialde batzuetara lan egitera joateko duten gogoa; aebetan, dagoeneko, albaniarren komunitate handia dago.

edozelan ere, jaioterrian bizi eta lan egin nahi duten gazteak ere badira. eta, hain zuzen, helburu horrekin, madinabeitiak martxan jarritako karakolak hazteko kooperatiba ezagutzeko aukera izan genuen.

tiranan ezusteko oso atsegina izan genuen; postetxe bat topatzeko helburuarekin galdezka genbiltzala,

neska batek bere etxera gonbidatu gintuen lo egitera eta geldialdi txikia izan behar zena bi astez luzatu zen –tirana hegoaldetik lagatzekoak ginela, egoitzek istripua izan zuen–.

bi aste haietan okinak, jostunak, ile-apaintzailea, denda baten jabeak... ezagutu genituen. izan ere, tiranako bizimoduak duela 50 urte euskal herrian zegoenaren antza du, eta, sarri, garrantzitsuagoak dira harremanak erosketaren zenbatekoa baino.

tirana lagatzeko bigarren saiakera ekialdetik izan zen, 1.400 metroko altuerara dagoen errepide bat erabilita; egia esan, harriz jositako pista bat erabilita, nahiz eta egoera onean egon, elurra dela eta, erdizka laga genuena. bide erdira, bailarara jaisten zen bide bat hartzea erabaki genuen eta zenbait herritxo zeharkatu genituen, non astoak diren erremintak eta pertsonak eroateko garraiobide. orduan bai ikusi genuen gure imajinarioan geneukan albania.

gure asmoetan zegoen atzerapena ikusita, ekialdeko lakuetarantz egitea erabaki genuen.

tEstua: uGaitz iturbE Eta FEliPE mEndoza,sEtarEn ibilbidEa biziklEtaz EGitEn ari dirEn antzuolarra Eta mExikarra.

goienan irakurrita genekien antzuolako uzarragako elizako kanpaia han zela

8 puntua puntua 9

Page 6: “irratiko saioa egiten jarraituko › pdf › Puntua0582016-04-22.pdf · 2016-06-28 · Mariano Ferrer “irratiko saioa egiten jarraituko banu, ezer ez dakidan sentsazioa izango

Etiopiako mekele hiriko txirrindularitza eskolako gazteak.

txirrindulari Proiektu solidarioak eskola bat sortu du etiopian eta errefuxiatuek osaturiko talde bat bultzatu du. arkaitz ruiz de loizaga etiopian izan da, eskola hori bertatik bertara ezagutzen. testua: josu bilbao. argazkiak: arkaitz ruiz de loizaga.

ziklismo solidarioaerrePortajea

10 puntua puntua 11

Page 7: “irratiko saioa egiten jarraituko › pdf › Puntua0582016-04-22.pdf · 2016-06-28 · Mariano Ferrer “irratiko saioa egiten jarraituko banu, ezer ez dakidan sentsazioa izango

bizikletak nola zituzten ikusi ahal izan zuten: “10 bat bizikleta zakarrera botatzeko moduan zeuden. mendateak hanka aterata jaisten zituzten… dohainak dituztela ikusten duzu, mendi altuak igotzen dituzte, baina material egokirik gabe edo materiala egoera kaskarrean dutelarik”.

txirrindularitzan aritzeko gaitasuna badutela konfirmatu ostean, gazteei behar bezalako oinarria ematea eta ezagutza transmititzea da gkeren helburua. “haiek formazio hori jasotzea nahi dugu. etiopiatik euskal herrira etorri zirenean, gaitasun onak zituztela konturatu ginen, baina lasterketetan jaten eta edaten eta beste hainbat gauza ez zituztela kontrolatzen ere. izan ere, etiopian, lasterketa askotan ez du onenak irabazten, baizik eta jan barik gehien irauten duenak. hona etorri zirenean etiopiarrak, lehenengo bi lasterketetan aurreneko 90 kilometroetan aurrean ibiltzen ziren erasotzen. 95. kilometroan, ordea, lehertuta gelditzen ziren. horregatik, etiopiara esperientziarekin itzultzea nahi genuen”, dio ruiz de loizagak.

“gazteak kalean ez gelditzea ere bilatzen dugu, kaleetan ume asko egoten dira eta. adibidez, eskolan ditugun 25 txirrindularietatik 11 umezurtzak dira, eta umezurtz-etxe baten bizi dira. beraz, ez dute ezer. hala ere, etiopian jendea oso gutxirekin pozik bizi da. gure aldetik materiala eta kaleko arropa ere ematen ahaleginduko gara”, aipatu du arkaitz ruiz de loizagak.

Etorkizuneko belaunaldiak momentu honetan 25 gazte daude eskolan, astero sei egun entrenatzen, eta 50 ikaslera heltzea gustatuko litzaieke. monitore moduan euskal herrira etorri ezin izan den beste txirrindulari bat jarri eta monitore bakoitzak 25 txirrindulari hartzea izango litzateke euren helburua: “hemendik urte batzuetara afrikar gehiago izango dira nazioarteko tropelean. dohainak badituzte. ezberdintasun bakarra, etiopiarekin, adibidez, oinarrizko lan hori egiten ez dela da. etorkizuna, azpitik, hurrengo belaunaldietatik etorriko da, eta hor egin behar dugu lan”.

dimension data talde afrikarrak, adibidez, ner group taldearen ibilbidea jarraitzen du: “baina gu ez gara konturatzen. Proiektuari buruz asko hitz egin arren, guk lanean berdin jarraitzeko asmoa dugu”.

etiopiako txirrindularitza federaziotik ez dutela mugitu nahi ere salatu du gkek. europan ibiltzen diren etiopiarrak “mehatxua” dira eurendako: “txirrindularitza federaziokoak ez dira gazteez arduratzen. emaitzei soilik erreparatzen diete. etiopian egon ginenean, federaziokoei behin eta berriz azpimarratu genien lana azpitik egin behar dela. etiopian atletismoa oso ondo kontrolatzen dute federaziotik. txirrindularitzarekin berdin egin beharko litzateke. txikitatik erakusten joan teknika, kontrola, entrenamenduak, estiramenduak... guk, adibidez, bertan dugun pertsonari bideoak bidaltzen dizkiogu, eta materiala ere bidaltzen jarraitzeko asmoa dugu. Pixkanaka ari dira aurrera egiten, eta mutiko hauek prestatuago irtengo dira. gainera, iaz egon ziren etiopiarrek esperientzia hori transmititu ahal izango dute”, esan du arkaitz ruiz de loizagak.

txirrindulari Proiektu solidarioa gobernuz kanpoko erakundea bi proiektu garrantzitsutan murgilduta dabil: alde batetik, etiopian txirrindularitza eskola bat sortu du, 12 eta 17 urte arteko 25 ikaslerendako; eta bestetik, ner group-marco Polo, eritreako eta siriako errefuxiatuek osatzen duten txirrindulari taldea eratu du, amateur mailan lehiatzeko asmoarekin. arkaitz ruiz de loizaga bergararra buru-belarri dabil bi proiektuekin, eta, aste santuko oporretan, hamar egun izan zen

etiopiako eskola eta bertako ikasleak ezagutzen. gainera, javier Casanellas masajista bergararra boluntariotza-lan garrantzitsua egiten dabil errefuxiatuen taldearekin.

Proiektuaren bultzatzaile nagusia mikel gurrutxaga tolosarra izan da. “Facebook bidez etiopiako mutil bat ezagutu zuen, haile melekot. txirrindularia da haile. eta mikelekin kontaktuan jarri zen ea entrenamenduak jartzen lagundu ahal zion. erlazioak aurrera egin zuen, eta 2014-2015eko gabonetan etiopian izan zen mikel, astebetez. bertan, guna team taldea ezagutu zuen. modu batean edo bestean ea laguntzeko aukerarik zegoen aztertu zuten, eta ner group-i esker lortu ahal izan dugu. laguntzarekin, iaz, bost etiopiar eta entrenatzaile bat formatzeko asmoarekin ekarri genituen euskal herrira, idiazabalera”, azaldu du arkaitz ruiz de loizagak.

hiru hilabete inguru egon ziren etiopiarrak, eta ondoren euren jaioterrira bueltatu ziren. hala ere, etiopiar batzuk berriz ere itzuliko dira, txirrindularitza taldeek fitxatu dituztelako. bi manolo sainzen talde berrira joango dira, aldro team-era, eta batek profesionaletara egingo du jauzia, burgos taldera, hain zuzen ere. “iaz oso ondo ibili ziren eta postu onak lortu zituzten. horregatik fitxatu dituzte. hala ere, etiopiarren edota errefuxiatuen taldearen proiektua esporadikoa da. laguntza bat behar da, eta egunen baten bukatuko dela badakigu. hori dela eta, etiopiako eskola mantendu nahi dugu. jarraipen bat egitea da asmoa, eta urtean behin bertara joatea proiektua nola doan ikusteko”, dio bergararrak.

Etiopian egoera txirrindulari taldeak badaudela baina ziklistek ez dutela oinarririk konturatu ziren iazko esperientziarekin. horrela, gazteendako eskola bat egitea pentsatu zuten (12tik 17 urtera), gero, 18 urterekin, maila dutenak etiopiako talde handietara joaten dira-eta: “18 urte baino gehiagoko txirrindulariak taldeetan ibiltzen dira. gaztetan lasterketa batzuk egiten dituzte, baina ez dute jarraikortasunik. ondo dabilena mekeleko talde batek fitxatzen du. bertan sei talde daude eta taldeak jarritako etxe batzuetan bizi dira, soldata txiki batekin. mutilendako irtenbide bat da, behintzat, eta urte batzuetan dirua aurreztuz gero negozio bat jartzeko gai izaten dira. beraz, txirrindulari profesionalak dira, baina ez dute materialik”, azaldu du ruiz de loizagak.

errepideak ere hala-nolakoak direla azaldu du bergararrak: “orain dela urte gutxi asfaltatu dituzte errepideak, zazpi bat urte, gutxi gorabehera. oso gaizki eginda daude, eta bideak puzten hasi dira. alboetan maila ezberdin baten bidegorri bat dagoela dirudi”.

tigray eskualdean dago mekele hiria eta alde horretan txirrindularitza zaletasuna badago. lehenengo kirola futbola da, baina txirrindularitzak ere pisua du, beste eskualde baten atletismoak duen bezala: “6 talde garrantzitsu daude, eta astero lasterketak egoten dira. gero, hango txirrindulari batzuek munduko txapelketan ere parte hartzen dute. gabongo itzulian eta afrikako txapelketetan ere parte hartzen dute. gurekin izan ziren hiru txirrindulari, adibidez, olinpiar jokoetara joango dira abuztuan”.

Eskolara bisita aste santuan hamar egunez egon ziren mekeleko eskola ezagutzen arkaitz ruiz de loizaga, mikel gurrutxaga eta bere emaztea, eta materiala eta, batez ere, arropa eramateko aukera izan zuten: “asko lagundu digu spiuk-ek. kaskoak eta zapatilak eman dizkigu. idiazabalgo udalak ere diru laguntza bat eman zigun. horri esker, etiopian bizikletak eta kasko batzuk erosi ahal izan ditugu. gainera, bizikletak zituztenei gurpilak, frenoak eta materiala, orokorrean, ondo jarri dizkiegu. orain, txandalak erosten ari gara bertara bidaltzeko”.

tokira heldu ostean txirrindulari gazteak ezagutu zituzten. ondoren, haiekin bizikletan ibiltzera joan ziren eta orduan

12-17 urte arteko gazteek txirrindularitza ForMazioa jasotzea da eskolaren helburu nagusia

etiopian txirrindularitza zaletasuna badago, baina Material aldetik oso gaizki dabiltza gazteak

Ezkerrean, Etiopiako txirrindularitza proba bat, eta gazteak entrenatzen. Eskuman, arkaitz ruiz de loizaga bizikletan ibiltzen Etiopiako errepideetan.

12 puntua puntua 13

ziklismo solidarioa ziklismo solidarioa

Page 8: “irratiko saioa egiten jarraituko › pdf › Puntua0582016-04-22.pdf · 2016-06-28 · Mariano Ferrer “irratiko saioa egiten jarraituko banu, ezer ez dakidan sentsazioa izango

daniel abraham, abel gebrehiwet, nahom desale, Wedeb Fikadu, johanna tesfay eta awet gebremedin eritrearrek eta Firas Wardeh siriarrak osatzen dute ner group-marco Polo txirrindulari taldea. zazpi gazte hauek hilabete batzuk egongo dira, idiazabalen, talde moduan lehiatzen. goizetan entrenamenduetan murgiltzen dira txirrindulariak, eta arratsaldez ingelesa, gaztelera eta informatika ikasten dute.

“errefuxiatuak, sei eritrearrak dira eta zazpigarren bat siriatik heldu da. sei holandan daude eta beste bat suedian. errefuxiatu egoera herrialde horietan dute. izan ere, holandan marco Polo izeneko talde bat dago, eta talde horretako kideak dira. marco Poloko arduradunek pasa den urteko proiektua ikusi zuten, eta 2016rako laguntza eskatu ziguten. laguntza asko jaso dugu hau aurrera eraman ahal izateko. ner group, orbea, Polar, sPiuk… hainbat inplikatu dira. bestela ezin izango genuke aurrera atera”, dio arkaitz ruiz de loizagak.

“errefuxiatu batek eritreatik ihes egin ostean libiatik zeharkatu behar izan du, paperik gabe, eta urtebete kartzelan egon da. Patera baten etorri zen beste bat, laguntza psikologikoa

behar duen beste bat ere badago... gazte hauek asko pasa dute, eta ezin dira euren herrialdeetara bueltatu. orain, geroz eta gehiago irekitzen ari dira, baina hasieran kosta egiten zaie. lo egitea, adibidez, asko kostatzen zaie. gure leloa bizikletaren bidez bizitza aldatzea da. gure helburua, behintzat, txirrindularitzarekin

deskonektatzen laguntzea da”, azpimarratu du ruiz de loizagak.

boluntarioen laguntzarekin taldea aurrera eramateko ezinbestekoa da boluntarioen lana, eta, tartean, javier Casanellas bergararra ibiltzen da. “laguntzen ibiltzen naiz, masajista. hala ere, ia ez dute masajerik behar. ematen du oso ondo errekuperatzen direla. orain arte lasterketa batzuk egin ditugu, zortzi inguru, eta gazte hauen gaitasuna ikusgarria da. mina izanda ere, askotan ez dute masajerik eskatzen. gogorrak dira, gauza asko pasa dituzte eta”.

ErrEFuxiatuEndako aukEra

goizetan entrenatu eta arratsaldeetan hizkuntzak eta informatika ikasten izaten dira

ner Group-marco Polo taldeko bost eritrear.

bost eritrearrak, taldeko entrenatzailearekin.

14 puntua

ziklismo solidarioa

Page 9: “irratiko saioa egiten jarraituko › pdf › Puntua0582016-04-22.pdf · 2016-06-28 · Mariano Ferrer “irratiko saioa egiten jarraituko banu, ezer ez dakidan sentsazioa izango

iritzia hainbat aburu

iñaki san miGuEl.

etxean han ere? baxenabarrera bisitan joatean, estatu muga gainditu ondoren atentzioa ematen du alde guztietan agertzen den Pays Basque markak. honek ekoiztutako produktu eta zerbitzuen kalitate konpromisoa agertu eta identifikatu nahi ditu; halere, penagarria da euskal herria marka gehienetan frantsesez azaltzea.

ez da adibide bakarra, bertan aurkitutako kartel eta komunikazio gehienak frantsesez baitira; suerte pixkarekin baliteke orain martxan duten herri elkargo hautaketa prozesuak beste aukera batzuk zabaldu eta hegoaldearekin dituzten harremanetara aldaketa ekartzea.

bisitak sentsazio gazi-gozoa sortu dit: alde batetik, harreman sendoak edukitzeko, kultur eta hizkuntza oinarri komuna eduki arren, ez dugu elkar ezagutzen edo ez da nahiko ahalegin egiten. bestetik, bertan aurkitutako euskaldun askorekin euskaraz mintzatzeko aukera izan dugu eta hango txokoetan aurkitutako euskararen presentzia ere pozgarria izan da.

hurbil sentitu naiz batzen gaituztenei esker, kantuak dioen bezala bagarela egiaztatzeko modua izan da, bai hegoaldean eta baita iparraldean ere.

errematea

ruFinaolasaGasti.

ados al zaude adikzioen lege berrian hartu diren neurriekin?

Futbol estadioetan ezingo da erre eta debekatu egingo da frontoietan alkohola saltzea, besteak beste.

Pilota partiduetan edo bestelako kirol ekintza ugaritan alkohola kontsumitzen dute ikus-entzule askok eta lege hori ezartzeak kaltetu egingo du gure negozioa. izan ere, hein handi batean, salmenta horietatik ateratzen dugun dirutik bizi gara. uste dut ezin dela lege bat ezarri gutxi batzuen jarrera txarragatik, beste ikus-entzule guztiek ere ezin izango dutelako edan. egoera oso ondo aztertu beharko litzateke, frontoietan taberna dugunon negozioak ixteko arriskuan egon daitezkeelako lege hori dela eta.

FErnando rincon,Frontoiko tabErnaria.

lege berriak parkeetan eta haur jolasak dauden eremuetan erretzea debekatuko du, eta, guraso naizen aldetik, ondo iruditzen zait neurri hori. uste dut gaur egun batzuk, behintzat, badaudela kontzientziatuta eta ez dutela umeen ondoan erretzen edo ahalegintzen direla, behintzat. molestatu egiten nau umeekin baldin banago ondoan norbait erretzen egoteak. bestalde, ondo iruditzen zait futbol estadioetan ere erretzea debekatzea. alkoholarenari ez diot horrenbesteko zentzurik ikusten.

nErEa Gabilondo,Gurasoa.

ohitura handia dago futbola ikustera zigarroarekin edo puruarekin joateko, baina, agian, legeak dioenaren arabera, aldatu egin beharko da ohitura hori. udalarekin harremanetan gaude jakiteko nor egingo den erantzule, nola kontrola daitekeen ikus-entzuleek ez erretzea partiduetan... izan ere, baliabideak beharko ditu horrek ere. ez dakit jendearengan zein eragin izango duen. guk legeak dioena egin beharko dugu, baina oraindik ez dakigu zehazki zein neurri hartu beharko diren.

jaimE bEnGoa,mondrako ordEzkaria.

onartu berri den legearekin pozik dago kalamuaren euskal erakundea (eusFaC), urteetako lanaren ostean, 83. artikuluak horren fruituak jasotzen baitu. aurrerapauso nabarmena da, euskal autonomia erkidego mailan, legebiltzarrean, legeak onartzen diren erakunde gorenean, testu legal batean lehen aldiz kalamu elkarteak aipatzea, horrek errekonozimendu legal kutsua baitauka, eskubideen aurre ezagupen bat. egiteke geratzen den lana 83. artikuluaren araudiaren garapena da.

aitor brion,kalamuarEn FEdErazioa.

eztabaida

gaur egun nahiko ohikoak izaten dira herrietan, eta, batez ere, liburutegietan. irakurketa taldeez ari naiz. gure inguruan lehenengoak sortu ziren orain ez asko. sare sozialak ez oso zabalduak zeudenean eta, ondorioz, talde txikiek egindako ekintzen inguruko informazioa zabaltzea eta helaraztea kopuru handiei zailagoa zenean. unibertsitate ikasle garaian oroitzen naiz gasteizkoaz. ikasturte hasierako aurkezpen ekitaldian liburu zerrenda pasatzen zitzaien interesatuei, eta, ohikoa izaten den bezala, batzuetan jende gehiago hurbiltzen zen eta beste batzuetan

dozena erdiko solasaldi bat genuen hilabetean behin.

gero sortu ziren beste batzuk, eta, aipatu bezala, ohiko bihurtu da herri eta hiri ezberdinetako kultura agendetan tokia egitea eta edukitzea talde hauek.

irakurketa zerbait bakartia izaten da. batzuetan, egon daitezkeen esaldien arabera, gogorra ere egin daiteke, eta, normalean, kontzentrazioa maila altua eskatzen duen ekintza denez, isiltasuna izaten da nagusi. horregatik, talde hauen sorrera zerbait positiboa izan daiteke aipatutako ezaugarri negatibo horiei bira emateko. irakurraldiak zerbait dibertigarria

eta are aberatsagoak bihur daitezke!

egun hauetan gabiltza liburuaren nazioarteko egunarekin baitan ekintza ugari ikusten. irakurketa sustatzeko talde hauek har dezakete pisu garrantzitsu bat, herritarrei aurkeztuz eta partaideek beraien esperientzia pertsonalak partekatuz.

beste behin ikusten da, topikoak puskatuz, bakarkako lana izan daiteke garrantzitsua, baina talde-lanak esperientziak ere aberastu egiten ditu. irakurtzera ohituta bazaude, ez galdu aukera zure inguruko irakurle taldeetan parte hartzeko!

hainbat aburu

ibanPErEz.

irakurketa taldeak

16 puntua puntua 17

Page 10: “irratiko saioa egiten jarraituko › pdf › Puntua0582016-04-22.pdf · 2016-06-28 · Mariano Ferrer “irratiko saioa egiten jarraituko banu, ezer ez dakidan sentsazioa izango

juridikoa- abokatuakABOKATUAK: Zuzenbideko arlo guztietan diharduten bi abokatu, enpresak eta partikularrak atenditzeko.

•ENPRESAK: Sozietateak eratu eta horiekin lotutako operazioak –kapital handitzeak, txikitzeak, likidazioak…–,

ordaingabeen erreklamazioak, kaleratzeak, sindikatuekin negoziazioa...

•Kooperatibetanadituak.

•PARTIKULARRAK: Dibortzioak, herentziak, kontratuak, errentamenduak, zirkulazio istripuak,

erreklamazioak…

•Epaitegietanbezeroareninteresakdefendatzenditugu.

FiskalitatEaPlangintza fiskala, egoera fiskalaren azterketa. •Zergaktelematikokitramitatu:BEZa,SOZIETATEAK,ERRENTA,INTRAKOMUNITARIOAK,INTRASTAT,ZERGA

BEREZIAK.

•Sozietateerregimenbereziak:kooperatibak,fundazioak,elkarteak,patrimonialak...

•Banakakoekintzaileak:BEZa(erregimenbereziak),errentaaitorpena(estimaziodesberdinak)…

•Partikularreiaholkularitzafiskala:ERRENTAAITORPENA,EPSVbaterreskatatubainoaurreko

azterketa, ohiko etxebizitza erosteko edo promotore lanen kudeaketa, berrinbertsioak...

kontabilitatEa •Kontabilitateaholkularitzaetakudeaketa:enpresaetaautonomoak.

•Kontabilitateplanaknorberarenenpresarenbeharretaraegokitu.

•Enpresarenegoerarenaldizkakotxostenakprestatuzuzendaritzabileretan,bankuetan,dirulaguntzetanaurkezteko.

•Berenkontabilitateaeramatendutenenpreseilaguntza,kontsultak,urtekokontuak,zergenaurreikuspena,ekitaldiitxiera.

•Derrigorrezkourtekoliburuenaurkezpentelematikoadagokionerregistroan.

lan arloaEnpresak:GizarteSegurantzakoizapideak:enpresareninskripzioa,langileenaltaketabajak.Gizarte-aseguruak.

•Lan-kontratuak:Negozioarenbeharretaraegokituta.

•Nominak:Bezero-gunean,langilebakoitzariberehelbideelektronikorabidalketaedoMetapostan.

•Pertsonalkostuaketalanarlokoegutegipertsonalizatuak.

•DirulaguntzaketaSEPEkoprestazioak:langabeziaetakapitalizazioa.

•Kotizazioa,autonomoak:kotizaziooinarriarenaldaketarentramitazioaetaaholkua.

•GizarteSegurantzakojakinarazpentelematikoakjasotzekokudeaketa.

Partikularrak:Etxe-langileak:eginbeharrekoizapideguztiak;soldatakalkulatuetakotizazioa,alta,lan-kontratua,nominaeredua.

•GizarteSegurantzakoprestazioenizapidea:erretiroa,alarguntzaetazurztasuna.

•Dirulaguntza,familiak:seme-alabenjaiotza,lanmurrizketazaintza,eszedentzia,dependentzia.

EkintzailEak: EnPrEsa bErriak sortzEko laguntza •Proiektuberribakoitzarentzatformajuridikoegokienaaztertuetaaholkatu.Sozietateeratzeak.

•OgasuneanetaGizarteSegurantzanaltak.

•Enpresaberriarenobligaziofiskalak,kontableaketamerkataritzakobetebeharrenazalpena.

•Dirulaguntzengainekoinformazioa.

30 urteko eskarmentua fiskal, kontabilitate, lan eta merkataritza arloetan, enpresen, autonomoen,partikularren eta enpresa bat sortu nahi dutenen zerbitzura.

iritzia talaiatik erresuma batuak estatu moduan jarraitu edo ez europako batasunaren barruan. hori da lehen ministro david Cameron-ek egindako proposamena erreferendum baterako. europako merkataritza askearen elkarte (eFta) huts moduan aurrera egin behar dugu ala europako estatu batuetako benetako estatu federal moduan? erresuma batuak, ia beti bezala, ikuspegi pragmatikoa hartu du, emozionala baino gehiago. agian, eztabaida horrek argitu egingo du zein izan behar den bidea europaren eraikuntzan etorkizunean.

david cameronek hauteskunde kanpainan agindu zuen erreferendum bat egingo zuela europako batasuna uztearen gainean, eta bere bazkide europarrek eskaintza eskuzabala egin diote. harrigarria da nola oraindik ez den kutsatze-efektua azaleratu: zergatik –galde dezake beste edozein estatu agintarik– bai erresuma batuari eta ez nire estatuari?

begirale askoren ustez, balantzan jarrita europako batasunetik irteteko aukera, Cameronek xantaia egiten die bere bazkide europarrei. izan liteke, baina, nire ustez, beste ikuspegi batetik aztertu beharra dago: berriki zabaldu den eztabaida honek aukera eskaintzen dio europari benetan zer izan nahi duen berresteko.

margaret thatcher-ek bere garaian egin zuen moduan, david Cameroni ez dio ardura europaren eraikuntzak potentzia ekonomiko eta politiko moduan erakusten duen interes komunak. europa kartara gura du hark. historikoki, orduko sei estatu fundatzaileek europako batasuna sortu ostean –alemania, Frantzia, italia, belgika, luxenburgo eta holanda–, erresuma batuak kontraerasoa egin zuen eFta sortuta (europako merkataritza askearen elkartea), muga-zerga bakarreko zona bat sortzeko helburu argiarekin; bada, frogatu zituenean proiektu haren porrota eta erroman 1957an eratutako proiektu hartan sartzearen abantaila garrantzitsuak, erresuma batuak

proiektu komunitariora gerturatzeko pausoa eman zuen 1973an, bere berezitasun eta anbiguotasunekin; izan ere, ostean izan diren gobernu ingelesek sekula ere ez dute benetako batasun batean sinetsi: merkatu bakarra bakarrik interesatu izan zaie, zokoa edo europako merkatua.

Historikoki tentsioak izan dira proiektu europarra ulertzeko moduari dagokionez –merkatu batura hutsa, ingelesek; edo benetako integrazio politiko bat, kontinenteko estatu gehienek aldarrikatua–, eta horren adierazgarri dira honako hauek: erresuma batua nPeren aurka agertu zen (nekazaritza Politika erkidea), eta horrek eragin zuen txeke britainiar bidezko konpentsazioa; schengen-go akordioaren parte izatearen aurka agertu zen –aurrerapauso politiko handia izan zen eta ahalbidetu zuen barneko muga-kontrolak kentzea–; diru batasunean sartzeari ezezkoa eman zion; pribilegioa lortu zuen, betoarekin mehatxu eginda, askatasun, segurtasun eta justizia alorrekin lotutako lege guztiek zuzenean eragin ziezaioten, eta, hortaz, beharrezkoa da hari kontsultatzea alor horiekin lotutako lege bat egiten denean. erresuma batuak gogo biziz babestu zuen europako batasuna 15 estatutik 28ra pasatzea, pentsatzen baitzuen modu horretan diluitu egingo zela eta zaildu egingo zela benetako batasun politiko batera aurrera egitea, europa Federal batera.

Prozesu honek ekarri du hainbat abiaduratan doan europa, eta, okerragoa dena, hainbat lemazain dituena. gaizki dimentsionatutako tren-makina bat genuen 28 bagoi bultzatzeko, eta orain, errail gehiago zabaldu ditugu trenbide-zabalera ezberdinekin, eta horrek zaildu egingo du erabakiak hartzea. batzuen ustez, europa berri baten hasiera da; beste batzuen ustez, desintegrazioaren hasiera; eta beste batzuen ustez, lehen pausoa, selektiboa, integrazio-maila handiagorantz, europa federalaren ametsaren hazia.

erresuma batua: europa kartara?

berriki zabaldu den eztabaida honek aukera eMaten dio europari zer izan nahi duen berresteko

juanjo alvarEz,nazioartEko zuzEnbidEan katEdraduna Pribatuan.

18 puntua

Page 11: “irratiko saioa egiten jarraituko › pdf › Puntua0582016-04-22.pdf · 2016-06-28 · Mariano Ferrer “irratiko saioa egiten jarraituko banu, ezer ez dakidan sentsazioa izango

komunikaziorako tresna berrien loratzeak bere ibilbide profesionalaren amaieran harrapatu zuen mariano Ferrer (donostia, 1939). hedabideetan ez ezik irakasle ere ibili baitzen kazetaritzarekin lotuta; kontatzen du deustuko unibertsitatean eskolak ematen zituelarik, irakaskuntza modua aldatu eta

“ordenagailuaren oso menpeko” bihurtu zenean, uzteko “obligazioa” sentitu zuela, ikasleek behar zutenaren neurririk ezingo zuela eman pentsatuz. kazetaritzan, gaur egungo informazio eta iturri oparotasunak gauzak erraztu ez dituela egiten uste du; dena den, oraingo kazetariek twitter eta gisako tresnei ezin diezaieketela muzin egin dio, bakoitza bere gurasoen seme-alaba baino “askoz gehiago” ei delako bere garaiaren seme-alaba. irratia utzi zuenean, denbora batez egon zen entzun ere askorik egin gabe; berriz entzuten hastean, euskadi irratirako joerarekin itzuli zela aitortzen du: “ez dudalako hil nahi euskaraz erraztasunez jarduteko gai izan gabe”. espainiako politikaren bilakaera “euskadiko egoera politikoa baino askoz interesgarriago” bilakatu dela-eta, berriz, hura jarraitzeko madrilgo kateak entzuten ditu; eta hango politikaz dio: “lau urtez eduki dugun gobernuak izan duen kalitatearekin, inor arduratzen al du beste zenbait hilabetez gobernu gabe jarraitu beharrak? ni, behintzat, ez”. komunikabideetan Salvame-ren erako hainbat saio ditugu, denbora tarte zabalak hartzen dituztenak, non

parte-hartzaileek eztabaidatzen duten, gainera, gai garrantzitsuez ariko balira bezala. Ezer eragiten dizu? esaten badizut ez dudala nire bizitzan programa horren minutu bat ikusi...... pentsatzen nuen hori. entzun izan dut saio horri buruz, eta batzuetan zapping egiterakoan ikusi izan dut aurkezle ezin hobe hori... ez, begira, munduan dena kabitzen da; eta profesio guztietan daude onak, txarrak, balio dutenak, balio ez dutenak, langileak, alferrak... eta hedabideetan ere askotarikoak kabitzen dira. jendea nahi duenarekin distraitu daiteke. ni ez nau samintzen; samintzen nau halakoek gehiegizko lekua badute, denbora luzeegia hartzen badute, eragozten badute jendeak pentsatzea pentsatu behar duen beste gauza batzuetan ere. baina existitzea... nire bizitzaren puntu honetan, zahar samarra naiz dagoeneko, ia ezerk ez nau harritzen ez eta askorik kezkarazi ere. eta, egia esan, askoz gehiago arduratzen nau, adibidez, albistegien degradazioak; bi minutuan denetik kabitzen den gatzik gabeko potpourri bilakatuak: sukaldaritza, zomorrotxoak, istripuak, tragediak... dena nahasian. gauza horiei notizia maila ematea, ze gizartetan bizi garen jakin ahal izateko ezagutu beharreko horren maila ematea, horri askoz larriagoa deritzot. Eta irratia salbu al dago halakoetatik? arinkeria txikiagoa dago irratian?nik uste dut irratian, batzuetan, hitz gehiegi izaten dela, logikoa den moduan den hedabidea izateagatik; edukien

“prentsa idatzian ikusten da nola ari diren profesioa hondatzen”kazetari entzutetsua. jubilatu arren erretiratzen ez den horietakoa. komunikazioan, bere sasoiko euskarri nagusietan jardundakoa; gusturen, irratian, aitortzen duenez. ez alferrik hiru hamarkada pasa egin zituen herri irratian ‘el quiosco de la rosi’ saioarekin. eguneroko albisteak aztertzen zituen bertan. orain, aztertu beharrean, idatzizko prentsaren norabidea ikusten du, adibidez; telebistako albistegiena ere bai. ondoen irratia dagoela dio.testua: julen iriondo. argazkiak: jon urbe (argazki Press) eta imanol soriano.

elkarrizketa mariano Ferrer, kazetaria

errepikapen gehitxo ere izaten da, eta apur bat neka dezake horrek. baina nik onartu behar dut, hiru medioetan lan egin izanda –telebistan, prentsan eta irratian–, zalantza barik, gehien irratian gozatu dudala, eta egokiena dela informazioa ulertzeko nik dudan erarako: berehalakoa da; malgua; edukiekin, sentimenduekin, irudimenarekin batera jolasteko aukera ematen du; aukera ematen du une berean bi lekutan egoteko... beste hedabideak askoz pisutsuagoak dira, egitura bat behar dute, gastu bat... eta ikusleak horretara bakarrik egon behar du, eta irratiak aukera ematen du entzuteko beste gauza batzuk egiten diren bitartean. irratian ere badago bla-bla-bla asko, noski, baina nik uste dut duinen eusten ari zaion hedabidea dela. ze, idatzizko prentsaren bilakaerari begiratzen badiogu, dardarka jartzekoa da. hor bai ikusten dela profesioa nola ari diren hondatzen. Profesioaren zutabe izan beharko luke, kazetaria idatzizko kazetaritzarekin jaio zen-eta, eta bere dnan behar luke kazetaritzaren zentzua babesteko obligazioa, baina uste dut bertan antzematen dela ondoen noraino galdu den... El País da adibidea: urte batzuetan eredu izan genuen askok, kazetaritza serioa, erantzulea, ondo antolatua, eta abar izateagatik; baina zer bihurtu da? azkenaldian, ikusten ari gara hauteskundeekin eta bipartidismoa amaitzeko aukerarekin Prisakoei sartu zaien izu-ikararekin –bipartidismotik bizi izan direlako eta harekin handitu dutelako negozioa–, nola aldendu diren herritik: kaleko panfleto bat ematen du.

Esandakoa aintzat hartuta, eta baita beste tresna batzuk ere badirela orain –twitter...–, lehen baino errazagoa edo zailagoa da ondo informatuta egotea informazioaren gizarte deitzen dugun honetan? nondik begiratzen duzun. nik irratian lan egiten nuenean, batez ere lehenengo hogei urteetan, izaten nuen sentsazioa irratiko saiora nindoala hitz egin behar nuen horretaz jakiteko modua nuen dena jakinda. eta nola egiten nuen hori? irratia entzunez, donostiara iristen zen prentsa irakurriz, ingalaterratik iristen zen aldizkariren bat, Frantziako egunkariren bat... hori zen egunean egon nahi zuen pertsona batek eskura zuen materiala. eta harekin izaten nuen sentsazioa izaten zen: “gutxi jakingo dut, baina ez dira asko izango hau baino gehiago dakitenik, ez direlako asko izango horiek denak kontsultatu ahal izan dituztenik”. gaur egun, irratiko saioa egiten jarraituko banu, ezer ez dakidan sentsazioarekin joango nintzateke egunero: “ez dakit ezer! ordu laurden da ez dudala ordenagailuan begiratu! ez naiz enteratu pasatzen ariko diren 17.000 gauzez!”. baina uste dut nik egin nahi nuena hobeto egin nezakeela lehen orain baino; ze lehengo unibertso informatiboa askoz argiagoa zen, eta hor banekien ze irizpiderekin jokatu, munduan gertatzen zenari erantzun ordenatu, koherente eta arrazional bat emateko. orain hainbeste dira ahots-kakofoniak, iritziak, akzioak, erreakzioak eta post-akzioak... hain azkar aldatzen da gauzekiko pertzepzioa... nik uste dut nahikoa galduta

20 puntua puntua 21

Page 12: “irratiko saioa egiten jarraituko › pdf › Puntua0582016-04-22.pdf · 2016-06-28 · Mariano Ferrer “irratiko saioa egiten jarraituko banu, ezer ez dakidan sentsazioa izango

sentituko nintzatekeela. egingo nukeen nire lana, baina infinitua sinplifikatzen ariko nintzatekeen sentsazioarekin, eta lehen ez nuen halakorik, baliabide gutxiago izanda. zaila da, ezta, halako informazio emaria galbahetik pasatzea, balio duen edo ez jakiteko. lehen, erreferentzia mugatuko mundu horretan, bazenuen nolabaiteko bermea iristen zitzaizunak egiaztapen prozesu profesional ondo egindako bat pasea zuela; bazen iturriarekiko nolabaiteko konfiantza. gaur egun, uste dut badela nahikoa motibo besteek saltzen dizuten merkantziarekiko konfiantza txikia edukitzeko, eta zentzu horretan galduago sentitzen gara orain.Gaur egun, telefono batekin edonor izan daiteke informatzailea; gero, bakoitzaren esku dago jasotako informazioari sinesgarritasuna eman edo ez. baina ez ditugu izaten tresnak uneoro egiaztapenak egiteko. azkenean, zure esku dago sinetsi edo ez, eta bihurtzen da, eta horretan sarearena sintomatikoa da, bihurtzen da gehiago Atsegin dut edo Ez dut atsegin, Egia da edo Ez da egia baino. oraingo jolasa da: “kontatzen didatena gustatzen zait, pentsatzen dudanaren edo gertatzea nahi dudanaren norabidean doalako”; edo, kontrako zentzuan badoa, kasurik ez. lehen, irizpidea gehiago zen egiaren araberakoa, gustuaren araberakoa baino.Esan dut edonor izan daitekeela informatzaile telefono batekin; bueno, eta edonor zigor dezakete, baita kazetari bat ere, Argia-koari gertatu zaion bezala. Halakorik imajinatuko zenukeen? ez, baina hainbeste gauza gertatzen ari dira! eta zehazki, espainiako barne ministerioari dagokionez hainbeste ikusi dut, ezerk ez nau harritzen; eta barne ministro dugun pertsonaiarekin, are gutxiago. nahiago dut ez hitz egin, ze astakeriaren bat esan beharko nukeen.Etak armak utzi eta ia bost urte pasa direnean, zer deritzozu gatazkan inplikatutako aldeek denbora honetan egindakoari? oso argi esango dizut nire ustea, nahiz eta egon daitekeen jendea gustatuko ez zaiona. noski, batetik, PPren gobernuaren jarrera tristea iruditzen zait. gauzak bere lekuan jarrita, baina etaren bukaera prozesu hau argiagoa, ordenatuagoa, irmoagoa izan zedin laguntzeko aukera izanda... eta, noski, aldatu behar zukeen etaren kontrako borrokagatik salbuespenezko neurriekin kutsatu duten indarrean dagoen legedia guztia, batez ere espetxe politikari dagokiona. hori aldatu ez izana tristea da, eta erakusten du eurak ez direla etaren kontra borrokatu bakarrik egin, baizik eta jakin izan dutela eta erabiltzen euren politikarako. baina, beste aldetik, beste muturrera joanda, ezker abertzaleari dagokionez, uste dut behin alderdien legea asumitzeko jauzia eginda, indarkeria argi eta irmo errefusatzen zuten estatutu batzuk eginda, etarengandik era nabarmenagoan aldendu behar zutela, ez zezaten oraindik eduki, gaur-gaurkoz bezala, egin ahal izango luketen politika egitea asko zailtzen dien motxila hori. nolabait esatearren, alderdiaren estatutuetan, juridikoki, honi buruz esan daitekeen dena esan eta gero, politikoki

falta da esatea halako gauza erraz bat: “egin genuen egin genuena, pentsatzen genuen ondo ari ginela, baina iritsi da une bat non ikusten dugun gizarteak ez duela nahi guk egin beharrekotzat jotzen genuen hori”; besterik ez. eta: “estrategia politiko-militar horrek inora eramango ez gintuela garaiz ohartu ez ginen neurrian, edo, horretaz ohartuta gure ekintzetan kontsekuente izan ez ginenez, onartzen dugu huts egin genuela, eta sentitzen dugu izan dituen ondorioengatik”; halako zerbait. baina argi, agudo eta behin; kito. ez lau urte gaur adjektibo bat jarriz, bihar sustantibo bat eta etzi adberbio bat. aktore berriak agertu dira EaEn ere: Eajk gidatuko du berriro jaurlaritza eta urkullu izango dugu gero ere lehendakari?ez naiz profeta politikoa, baina nik esango nuke, gaur-gaurkoz, oso harritzekoa izango litzatekeela hauteskunde autonomiko batzuetan emaitza abenduaren 20koaren antzerakoa izatea. nik uste dut abenduaren 20ko emaitza horiek gertatzeko zenbait gauza batu zirela, eta asko zigortu zutela ezker abertzalea eta asko goratu Podemos. ez dut uste hauteskunde autonomikoetan eszenatokia gako horien araberakoa izango denik, eta esaten duten bezala orduko emaitzak errepikatuko direnik. nik zalantza egiten dut.baina, nahiz eta gero ados jarri beharko liratekeen, ez dakit EH bilduren eta Podemosen arteko batuketak aldaketa gertatzeko adina eman ahalko lukeen. hori ikusteko dago. Podemosek lagundu du espainiako politika garbitzen, nahiz eta orain zentzurik gabeko nahasmena bizi duela dirudien. espainiako politika ez aurrera ez atzera dago, eta usain txarra du; oraindik ez da garbiketa burura eraman, erabat gauzatu, baina Podemosek lagundu du horretan. baina ez dakigu espainiako politikaren garai berezi hau pasatzean, Podemosen eragin horren behar bera izaten jarraituko duen. ez dakigu. Podemosek lan handia egin behar du bere ideietan, bere egituran, bere estrategian, eta uste dut Podemosen etorkizunari buruz aurreikustea ez dela erraza, ezin dela ziurtasunez esan errotutako indarra denik eta baditugula etorkizunean izango denaren gakoak. nik ikaragarri eskertzen diot Podemosi agertoki politikoan azaldu izana, ez diot inolako beldurrik, harritzen nau beste batzuek dioten beldurrak, baina ez nuke esango autonomikoetan bigarren indarra izan eta eajrengandik gertu ibiliko denik ere. gaur-gaurkoz, ezetz esango nuke.Eajk ere erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen du. zer erabakitzera eraman ditzake euskaldunak Eajk: aurrez madrilekin adostutako zerbait? Gasteizen adostutako zerbait? Gizarteak eskatzen duena?begira... hainbeste urte daramatzagu honekin, nik ez dudala aldaketarik espero. sokatira jokoa da: indartsu nagoenean tira egiten dut apur bat, ahul nagoenean soka laxatu; tira eta laxa, tira eta laxa, eta mantendu egiten dut teorian apustua egiten ari naizen itxura. baina, egiazki, ez dago apusturik; eta horren froga da Ibarretxe plana. hor lehendakariak apustu bat egin nahi izan zuen, eta alderdia ez zen ausartu; ez dut esango huts egin zutenik, baina bai

lehendakariak apustua egin zuela eta alderdia ez zela ausartu. antza, eajk hortik atera zuen irakaspena da hobe zela apusturik ez egitea, eta horretan dago. zer gertatuko da katalunian?hura ez dut behar beste ezagutzen, nahiz eta asko irakurri dudan, interes politikoa duen edonork bezala, katalunian esaten, pentsatzen, idazten denari buruz. baina falta zait katalunian bizi izana; badira gauza batzuk hemendik ez ditudanak ondo ulertzen. asko pasa gara esatetik “ze ondo egiten dituzten gauzak kataluniarrek” esatera “ze desastrea diren kataluniar hauek”. beraz, zalantza horretan nagoenez, nahiago dut nire ezjakintasuna aitortu, jakintsu plantak egitea baino. ez dakit. orain, iruditzen zaidanaren arabera berba egitekotan, nik uste dut bi errealitate daudela, eta, gainera, badu antza euskadin lehen, ez orain, gertatutako zerbaitena, eta zera da: iruditzen zait oso kontzientzia sozial handia dagoela, eta klase politiko bat orain arte horren onuradun izan dela baina ez duela olatu horren gainean bizitzeko baino gehiago arriskatu nahi izan. eta une honetan, tentsio urte batzuen ostean, jendea nekatu egin da, eta lider politikoak atzera egiten ari dira apur bat. baina, esaten dizut, ez dakit asko.normala al da PP bezala ustelkeriak hain zulatua duen alderdi batek oraindik halako babesa jasotzea eta, gainera, alderdiak aukera izatea normaltasunez jarduten jarraitzeko?hor sakoneko soziologiaren esparruan sartzen gara. zerbait gertatzen da espainian boterean jarraitu ahal izan dezan hankapean halako lokatz pila duen jendeak. beraz, goazen sustraira: herri honetan publikotasunaren kontzientzia falta da, erabat; publikoa dena babestu behar den kontzientzia, eta publikoa dena ordaindu egin behar den kontzientzia. eta ez dugunez publikoa dena babestu egin behar den kontzientzia, ez digu inporta egiten den horren erabilpen txarrak, eta ez dugunez publikoa dena ordaindu egin behar den kontzientzia, behin eta berriz saiatzen gara tranpa txikiak edo handiak egiten hori saihesteko. nahi dugun bizitza kalitatea ordaindu egin beharko dugula eta denoi dagokigun horretan kolektiboki egin behar dugula; herritarrok horren kontzientzia garbia ez dugun bitartean, espainiar eta euskal herritarrek hau orain arte baino sakonago barneratzen ez dugun bitartean, ustelkeria erabat saihestezina da. bukatzeko, nola daramazu euskararena?oso ondo irakurtzen dut; esango nuke ulertzen dudala ia oso ondo; eta hitz egiten dut trakets. nire familia inguru gertukoan ez dago euskal hiztunik; beraz, falta dut egunero, gauza txikietarako, hitz egite hori. eta gainerakoekin berba egiten dudanean, jarduten dut ez gauza arinez, baizik politikaz, eta abar, eta halakoetan jardutea zailagoa da ez baduzu hizkuntza dominatzen. beraz, ez naiz soltatzen. esango nuke euskara asko dakidala gramatikari-eta dagokionez, eta erraz ulertzen dudala –telebistan eta irratian jarraitzen dut, eleberriak irakurtzen ditut...–; gertukoa zait, baina espresatzerakoan muga handiak ditut eta trakets jarduten dut.

“ezker abertzaleak eta-rengandik argiago aldendu behar zuen, egin ahalko lukeen politika egitea zailtzen dion Motxila hori ez edukitzeko”

“eaj-k Mantendu egiten du teorian apustua egiten ari den itxura. baina, egiazki, ez dago apusturik; eta horren Froga da ‘ibarretxe plana”

“espainiar eta euskal herritarrek publikotasunaren kontzientzia sakonago barneratzen ez dugun artean, ustelkeria saihestezina da”

mariano Ferrer, ekitaldi batean hizlari.

22 puntua puntua 23

Page 13: “irratiko saioa egiten jarraituko › pdf › Puntua0582016-04-22.pdf · 2016-06-28 · Mariano Ferrer “irratiko saioa egiten jarraituko banu, ezer ez dakidan sentsazioa izango

beheko argazki txikietan, arrasateko (goiko argazkia) eta bergarako dendak.

bezero bat nautilus erakusgailu birtual bat probatzen bergarako multiopicas dendan.

nautilus erakusgailu birtualaosasuna ikusmena

egunerokotasunean teknologiaren eta berrikuntzaren munduan gero eta sartuago gaude, eta, gaur egun, erosketak egitea ez da denda batera joatea bakarrik; askoz gehiago da. horregatik etorri gara multiopticas dendara, beraien produktuen berri emateko eta optikan betaurreko batzuk erosteko esperientzia nolakoa den bertatik bertara ezagutzeko.Produktuen salmentan eta erosketetan marketin esperientziala indarra hartzen ari den tendentzia da. zergatik egin duzue horren aldeko apustua? batetik, erosketa esperientziak kontsumitzailearen beharrak asebete behar ditu, eta bestetik, esperientzia atsegina izan behar da. bezeroak egin duen erosketa egokia eta ona dela sinetsita atera behar du dendatik, eta horretarako oso garrantzitsua da gure produktuak ahalik eta modurik ikusgarrienean erakustea. Eta nola lortu hori optikaren munduan? hori da etorkizuna, eta, hemendik urte batzuetara, ezin izango dugu imajinatu ere egin nola saltzen genituen betaurrekoak erakusgailu birtual bat erabili gabe. multiopticasen nautilus sistema dugu, essilor lenteen erakusgailu birtual bat da, eta gure bezeroei lente berri batek eskaintzen dizkien onurak lehen pertsonan probatzeko aukera ematen die, erosi aurretik. horrela, hanka sartzeko beldurrik gabe aukera ditzakete betaurrekoak.

zirraragarria dirudi horrek. Eta nola funtzionatzen du nautilusek? nautilusek erabiltzailearen etorkizuneko ikusmena simulatzen du, 3d irudi baten bidez, bezeroa esperientzia horretan erabat barneratu dadin. lehen esan dudan bezala, erreminta honek erosketa esperientzia erabat aldatzen laguntzen digu, baina, batez ere, gure bezeroei soluziorik onena eskaintzeko aukera ematen digu.beraz, erakusgailu birtual honekin betaurrekoak aukeratu eta nire lente pertsonalizatuak ditudanean nola ikusiko dudan jakin dezaket, ezta? bai, hala da. gainera, nork bere beharren arabera egokitutako erakustaldiak egiten ditugu, eta bezero bakoitzarentzat tratamendurik onena ere aukera dezakegu. adibidez, bezero batek lente polarizatuak, lurrunaren kontrakoak edo fotokromatikoak erabili behar dituen jakiteko, aurrez erakustaldia egiteko aukera dugu.ikusten da multiopticasen azken tendentzietara egokituta zaudetela eta merkatuko azken aurrerapenak eskaintzen dituzuela; 3dko erakusgailu birtual bat hala da, behintzat. egia esan, gure bezeroei onena eman nahi izaten diegu beti, eta uste dugu ezinbestekoa dela beraien beharretara egokitzea ez ezik, gure optikan erosterakoan bizitzen duten esperientziarekin gozatzea.

Etorri Eta Probatulenteak probatzeko errealitate birtualeko lehenengo aparailua da nautilus. aitzindari izan da multiopticas sistema hau erabiltzen. bezeroei onena eman nahi izan diote beti, eta, horregatik, arrasaten eta bergaran dituzten dendetako ateak zabalik dituzte, interesa duten herritar guztiek bertara joan eta nautilus erakusgailu birtuala proba dezaten.

nautilus erakusgailu birtuala aurrerapauso handia da: bezeroei lente berri batek eskaintzen dizkien onurak lehen pertsonan probatzeko aukera ematen die, erosi aurretik. izan ere, sistema horri esker, bezeroak betaurrekoak aukeratu eta lente pertsonalizatuak dituenean nola ikusiko duen jakin dezake.

Publizitatea

GurEkin HarrEmanEtan jartzEko

arrasate: j. Carlos guerra, 1telefonoa: 943 79 29 95bergara: ibargarai, 16telefonoa: 943 76 15 75

Web orria: www.multiopticasgipuzkoa.comtwitter: https://twitter.com/opticasgipuzkoa?lang=esbloga: blogmultiopticasgipuzkoa.esFacebook: multiopticas gipuzkoa

“gure bezeroei onena eMan nahi izaten diegu beti Multiopticasen”

24 puntua puntua 25

Page 14: “irratiko saioa egiten jarraituko › pdf › Puntua0582016-04-22.pdf · 2016-06-28 · Mariano Ferrer “irratiko saioa egiten jarraituko banu, ezer ez dakidan sentsazioa izango

Futbolean jokatzen duten neskek, infantil mailakoek, realarekin entrenatzeko aukera polita izan dute azken astean. bergarako ipintza futbol zelaian elkartu dira deba ibarreko hainbat taldetako jokalariak: arizmendikoak, bergarakoak, aloña mendikoak, urkikoak eta hamaika batekoak. talde horiek hiruna jokalari eraman dituzte entrenamendura: arizmenditik maialen diez, lide agirre eta june guirado egon dira; aloña menditik eider egaña, malen osa eta elene guridi; eta, bergaratik maitane etxabarria, maider moral eta ane gallastegi. aipatutako jokalariek garbiñe etxeberria realeko emakumezkoen futbol taldeko kirol teknikariaren agindutara egin dute saioa.

Gipuzkoara zabaltzea topaketa horien helburua da reala gipuzkoako lurraldera hurbiltzea. sei saio egin dituzte realekoek gipuzkoan infantil mailako neskekin: “reala gertutik ikusi eta sentiaraztea da helburua”, azaldu du etxeberriak, eta “baita reala gipuzkoara hurbiltzea ere”. neskek bi entrenamendu saio egiten dituzte realarekin: “bi entrenamendurekin ezin daiteke gauza askorik egin, baina oinarri batzuk erakusten saiatzen gara”, dio etxeberriak. “entrenamendu baten egitura nolakoa den erakusten diegu; eta nabarmentzen diegu gutxienez ikas dezatela egiten duten hori garrantzitsua dela”, azaldu du. euren taldeekin egiten dituzten entrenamenduen oso antzerakoak dira

Futbol jokalariak entrenatzailearen esanak entzuten eta baloiarekin entrenatzen.

ipintzako topaketan parte hartu zuten neskak, tartean debagoiendarrak.txuri-urdin jantzita

kirola Futbola

tEstua: arantzazu EzkibEl.arGazkiak: mirEia bikuña.

realarekin egiten dituztenak, “baina denak berdin jantzita eta realaren ezkutuarekin”, gaineratu du etxeberriak. etorkizunean norbaitek txapelketaren batean realarekin parte hartzeko aukera baldin badauka, “reala pozik” egongo dela adierazi du etxeberriak.

infantil mailako talderik ez realak ez dauka infantil mailako talderik; talde bakarra dauka donostiako elkarteak: lehenengo mailakoa. “gipuzkoako elkarte guztiekin hitzarmen bat daukagu. lan zailena eurek egiten dute, elkarteek. realak egiten duena da elkarteekin lan hori uztartu, eta egiten duten lan horri plus bat eman”, dio.

gipuzkoako infantil mailako 110 jokalarirekin egin ditu entrenamenduak realak.

entrenamenduetara nortzuk joan aukeratzea ez dela samurra izaten azaldu du etxeberriak: “aukeraketa egitea ez da samurra izaten. guk hemen jokalari batzuk ikusten ditugu, baina maila handiko jokalari gehiago ere badaude”. aukeraketa hori elkarteek egiten dute, eta saiatzen dira ahalegina, ilusioa eta lana saritzen.

ilusioa eta koloreak sentitzeajokalarien ilusioa eta txuri-urdin koloreak gertutik sentitzea da garrantzitsuena, etxeberriaren esanetan. “horrez gain, gogoa izatea eta ikasteko gogoz etortzea ere oso garrantzitsua da”, dio. realeko talde nagusira igotzeko aukera izatea beste kontu bat dela dio: “inoiz aukera hori badute, pozik egongo dira bai eurak eta baita gu ere”.

ElkartEak ErE Pozik

bailarako elkarteendako positiboa izaten da euren jokalariek horrelako entrenamenduak egitea realarekin. jabi azpiazu aloñako mendiko futbol saileko presidenteak dio neskendako “ilusioa” dela realarekin entrenatzea, eta eurendako, aldiz, “nesken futbola indartzeko” balio duela. gorka gabilondo arizmendiko kirol elkarteko koordinatzaileak dio reala taldeetara heltzeko modua izan dela: “merezi duten jokalariak bidaltzen ditugu entrenamendu horietara, ilusioa dutenak, gogoa... hurrengo batean beste hiru joango dira, denek ezagutu dezaten reala”. horrelako ekimenekin neskak motibatu egiten direla gaineratu du gabilondok. realak aholkua eskatzen diela eta elkarlanean dihardutela dio.

26 puntua puntua 27

Page 15: “irratiko saioa egiten jarraituko › pdf › Puntua0582016-04-22.pdf · 2016-06-28 · Mariano Ferrer “irratiko saioa egiten jarraituko banu, ezer ez dakidan sentsazioa izango

edonon, eskala logaritmikoan. bat-batean euria hasten da; gogotik, gainera. dantzariek plaust azkenean. Parean bazar bat duzula ikusi eta euritako txiki bat erostera sartzen zara.

matematikaren eta logikaren arau guztiak apurtuko dituzu momentu batez. 5=15 berdintza daukazu aurrean. 15 euro balio beharko lukeen euritakoak 5 euro besterik ez du balio. made in China; lekutan! bateren batek materiala, teknologia, langileren baten zerbitzuak erosi ditu eta euritakoa debagoienera ekartzeko garraioa ordaindu du eta hala ere 5 euro!

momentu singularra bizi izan duzula pentsatu eta euritakoa zabaltzen duzu, gora begiratu eta proiekzio oktogonala duela ikusten duzu. berriz ere espazio euklidearrean zaude. eskerrak!

erosketak egin dituzu azkenean, baina diru gutxi zeneukanez, poltsikoan kopuru zenbaki oso eta negatibo batekin bueltatu zara etxera; -6 euro. zorretan utzi dituzu auzoko fruta-dendan.

eguna bukatu aurretik, ordu erdi batez leku berezi batera joatea erabaki duzu; zuk burua erlaxatzea nahi duzu han. ingurukoak, ordea, kalorien unitateekin batuketak eta

segundoekin kenketak egiten ikusten dituzu jo eta egurra: gimnasiora zoaz.

orain bai, etxera joan, afaldu eta ohera joatea geratzen zaizu. ametsen mundura. berriz ere munduak euklidearra izateari uzten dion esparrura. gabon!

kenketa azkar batekin konturatu zara 20 minutu dituzula jantzi eta autobusa hartzeko; segundo batez geratu eta ideia kurioso bat datorkizu burura: hogei, berrogei… euskararen kapritxoak. hizkuntza gehienetan hamartarrean izendatzen dituzte zenbakiak; guk ez, guk hogeitarrean. zergatik? burua astindu eta presaka mugitzen hasten zara.

matematikak, oinarrizko eragiketetatik eta hiruko erregelatik harago, gure bizitza izorratzeko eta ezer gutxirako balio balute bezala bizi dituzte askok. gizakiekin batera garatzen joan dira, ordea, hasierako gizaldietatik, gure mundua ikusteko, ulertzeko, deskribatzeko eta aurreikuspenak egiteko modua baitira. are gehiago, arnasten dugun airea bezalaxe daude gure inguruan; guk haiek non ikusiko zain. gizakion artelan ederrenetako bat dira, nire ustez. zehaztasuna barnean dutelako, baina baita ere bizitzak berezkoa daukan ziurgabetasuna islatzen dakitelako. esnatzen garenetik oheratzen garenera arte inguratzen gaituzte.

Esnatu naiz esnatu, sistema hirurogeitarrean dabilen tresnaren soinuak esnatzen zaitu; erlojuak, alegia. gaur ez da salbuespena; bihar agian bai, baina gaur ez. begiak ireki eta 4 zifrako zenbaki bati begiratzen diozu: 07:00. egun osoan erabiliko dituzun beste zenbaki guztiak sistema hamartarrean emanda egongo dira, baina erlojuari begiratzen diozun bakoitzean sistema hirurogeitarrera salto egingo dizu buruak; automatikoki, konturatu gabe. gogo onez edo txarrez, jaiki eta komunera joango zara. Pixa parrastada parabolikoa egingo duzu. neskok ere bai? bai, neskok ere bai.

erpina beherago duen parabola, baina parabola, hala ere. gosaltzeko zerealak aukeratzen dituzu eta mundu harrigarri baten sartzen zara hurrengo ordu laurdenean. zaporeetan denak antzera, baina formatan toroideak, esferak, lerro perpendikularren sareak, pentagonoen diagonaletatik eratorritako izarrak… edozer aurki dezakezu. egunkaria eskuan duzu eta eguraldiaren aurreikuspenari begira zaude. “gaur eguzkia eta zeru urdinak nagusi”. gaueko ordu txikietan euskalmeten dantzan aritu dira ekuazio diferentzialak eta probabilitatea; dantza horren azken emanaldia duzu aurrean. dantzariak dotore eta batera ariko ote diren ala lurrera plaust eroriko diren ez dago aldez aurretik jakiterik.

kenketa azkar batekin konturatu zara 20 minutu dituzula jantzi eta autobusa hartzeko; segundo batez geratu eta ideia kurioso bat datorkizu burura: hogei, berrogei… euskararen kapritxoak. hizkuntza gehienetan hamartarrean izendatzen dituzte zenbakiak; guk ez, guk hogeitarrean. zergatik? burua astindu eta presaka mugitzen hasten zara.

banoa kalera autobusaren ibilbideak eta zureak espazioko puntu eta denbora konkretu baten bat egitea lortzen duzu; ekuazio sistema ezezagun eta konplexu batek emaitza konkretu bat izatea otu da gaur. oso gustuko duzu pentsatzea horrela izan ez balitz agian zure etorkizuneko bizitza guztia aldatuko litzatekeela. zirrara eragiten dizu.

autobusetik jaisterakoan ateak nola irekitzen diren ikustea oso gustuko

duzu: atearen bi azalak simetria ardatza mantenduz zabaltzen dira. ederra!

200 metro dituzu lantokira iristeko; gaur egingo duzun bidea, berdin-berdina, ez duzu gehiago sekula errepikatuko, kaosaren teoriak dioenez.

iritsi zara lanera. hortik aurrera, matematikakeriak utzi eta txintxo jardutea dagokizu. hori bai, dirua gora, interesak behera, portzentaiak ezkerrera eta batez bestekoak eskumara emango dituzu orduak.

laneguna bukatuta erosketak egitera zoaz. bidean trafikoaren zarata da nagusi. dezibelioak

bariku matematikoaadituen esanetan

tEstua: lEirE arana,Fisikan lizEntziaduna Eta ‘matEmatikEtan.Eus’ wEbGunEarEn sortzailEa.arGazkiak: Pmk.

ikurrina = laukiluze baten barruan 4 paralelogramo berde, 8 triangelu zuzen gorri eta dodekagono zuri bat.

6.5=30 m luzera apaletan, produktuak jartzeko.

0,72.x=P; non x=ogi kopurua den.

1,39.x=P non x mahats kilo kopurua den.

Gizonaren abiadura 2baldosa/sg.

Frutak pisatzeko balantzan, 100eko taula bat.

10.000 intxaur gutxi gorabehera.

%70eko beherapena.

30 abdominal x 3 serie = 90 abdominal.

zirkulazioa: gehienez, 70 dezibelio.

28 puntua puntua 29

Page 16: “irratiko saioa egiten jarraituko › pdf › Puntua0582016-04-22.pdf · 2016-06-28 · Mariano Ferrer “irratiko saioa egiten jarraituko banu, ezer ez dakidan sentsazioa izango

osaGaiak

taloen orea:gari-irina, 4 koilarakadaura, zurrusta batarrautzak, 1gatzabexamela egiteko:margarina, 50 girina, 2 koilarakadaesnea, 100 gurdaiazpiko egosia, txiki-txiki egindagatza/piperbeltz zuria

PrEstakEta

1. nahasi taloen orea egiteko osagaiak hotzean, eta irabiatu, pikorrik gera ez dadin.2. berotu eta koipeztatu ongi zartagin biribil bat. bota ore kantitate txiki bat burruntzali batez eta zabaldu ondo. eman buelta, eta egin bi aldeetatik, erre gabe. atera eta geroko gorde. egin gauza bera orea amaitu arte.3. bexamela egiteko: urtu margarina ontzi batean, gehitu irina eta egin roux bat. eragin hagaxkekin, eta, bitartean, gehitu esnea, nahi dugun lodiera lortu arte. bota urdaiazpikoa txikituta, eta ondu gatzaz eta piperraz.4. zabaldu bexamela talo baten gainean, eta estali beste batez. gorde geroko. hozten direnean, ebaki triangelutan, eta pasatu ertzak arrautzetan eta ogi arrailetan, ongi itxita gera daitezen. 5. Frijitu oliotan. xukatu paperean.6. jarri plater batean, eta lagundu entsalada pixka batekin.

zailtasuna: •••••

EtxEko talotxoak

antzinako jatetxe tradizionala abiapuntutzat hartuta, biderik berritzaileenak hartzen ditugu arantzazuko goiko bentan, betiko platerei aurkezpenik modernoena emateko. etxearen ikur diren platerei eustea da gure nahia, sukaldaritza soil baina kalitatezkoaren emaitza: askotariko frijituak, etxean hazi eta

erretako bildotsa, arrain freskoa euskal erara, etxeko gozoak, sasoi honetan gatzatua ere bai, bizkotxoak...

askotariko frijituak ondorengo orrian datozen etxeko talotxoak beste lauzpabost frijiturekin batera ateratzen ditugu, dastatzeko, modu originalean. orain dela 100 urte baino gehiagoan egin izan ditugu etxe honetan, betidanik, eta, nahiz eta eman dezakeen frijituak modaz pasata daudela, bezero guztiek gustura jaten dituzte eta umeei ere asko gustatzen zaizkie. talotxoak bakarrik jan daitezke

edo balio dezakete baita ere okelari laguntzeko, esaterako. eta guk triangelu forma ematen diogun arren, edozein eratara aurkez daitezke.

asteburuetako opari atseden-lekua da goiko benta; familia eta haurrentzat bilgunea edota mendirako abiapuntua. 10 logela dauzkagu eta asteburuetako opari bezala balio dezake lotan gelditzeko eta, nahi izanez gero, otorduak bertan egiteko. Familia osoa elkartu eta ospakizunak egiteko aukera aproposa eskaintzen dugu.

Goiko bentari esker irabazi bi lagunendako otordua. hartu parte!

Aurreko zozketako irabazlea: Beatriz Arana Arabaolaza (Oñati)

Indarrean dagoen LOPD 15/1999 legearen arabera, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak Goiena Komunikazio Zerbitzuaren fitxategi automatizatu baten sartuko direla. Datu-bilketa honen helburu bakarra da indarrean dagoen sustapena gestionatzea.

Eskubidea izango duzu datuotan sartzeko, haiek zuzentzeko edo ezeztatzeko, helbide honetara idatzita: [email protected]

943 25 05 05 [email protected]

KLUBA Jatetxea [bazkidearen zenbakia] 688 69 00 07 zenbakira. Euskara irabazle, denok irabazle!

goiko benta jatetxean etxeko platerak

otorduan

mirEn maiztEGi,sukaldaria.arGazkiak: natxo santos Eta amaia txintxurrEta.

Goiko bEnta jatEtxEa

telefonoa: 943 78 13 05 Webgunea: www.goikobenta.com Posta: [email protected]

30 puntua puntua 31

Page 17: “irratiko saioa egiten jarraituko › pdf › Puntua0582016-04-22.pdf · 2016-06-28 · Mariano Ferrer “irratiko saioa egiten jarraituko banu, ezer ez dakidan sentsazioa izango

Madonna: 80ko hamarkadan erreferente aurtengo udaberrian kalean ikustea besterik ez dago 80ko hamarkada berriro bueltan daukagula. berriz ere gure sorbalden gainean eramango ditugu sorbaldako babesak. izan ere, hauek ipintzeko joera handia dagoela ohartuko gara kaleetako street style-ei erreparatzen badiegu.

gure gorputzari forma emateko, larruzko txaketak datozela ere ohartuko gara.

Prakak berriro gerrira bueltatu dira –hanka motza daukagunondako aproposa benetan; izan ere, hanka luzatzen du–.

barrena ere pixka bat orkatilaraino jasota datorrela ikusiko dugu. eta horrek goiko janzkia motzagoa eskatzen du izatea; tripa erakustea, alegia.

Outfit honetan, zapatilak ezinbestekoak dira. Converse-ak edo new balance-ak dira aproposenak. motxila gainean jantzi eta... honekin guztiarekin nori ez datorkio 80ko hamarkadako madonna erreferente handia burura?

iritzia moda

ainHoa Garitano,modan [email protected]

mimoz zaindutako detaile txikiek eta ondo aukeratutako osagarriek egiten dute janzki bat aparta eta bakarra. dena aldatu dezakeen osagarri horietako bat da gerrikoa. modu askotara eraman daitekeena soinean, gainera. txikitasunean handia dena eta galtzak estutzetik harago doana. nortasuna, estiloa eta bizitzeko filosofia islatzeko eta norberaren sormena azaleratzeko gai dena.

Pertsonala nola jantzi, gerrikoa erabakitzeko orduan, hainbat irizpide hartu behar dira kontuan. ukitu pertsonala lortzeko ezinbesteko da gerrikoaren materiala eta jartzeko modua. berokiaren edo jertsearen gainetik ipini daiteke. baita, gerria markatuz, soinekoaren gainetik ere. korapiloa eginda edo ohiko moduan estututa. larruzkoak, txirikordatuak, kotoizkoak… askotariko materialak eta koloreak, nahi adina estilo sortzeko jokoa bilatuz.

‘slow fashion’ geroz eta gehiago dira, ordea, daramaten bizitza estiloa eta filosofia modarekin lotzen dutenak: material organikoak, beganoak eta ingurumenarekiko errespetua adierazten dutenen aldeko apustua egiten dutenak, alegia. birak handmade proiektu oñatiarra da horren eredua eta bizitza estilo horrekin bat egiten duena. “gerrikoek janzkerari plus bat ematen diote eta jendeak zaintzen du hori; baina, gure kasuan bezala, beti errespetuarekin eta birziklatzeko kontzientziaz. modaz

‘slow’ filosofian, nahiago dute birziklatutako materiala erabili.

Gerrikoa gabardinaren gainetik jartzean janzkiari estiloa gehituko zaio.detaile txiki horiek

moda gerrikoak

tEstua: maidEr arrEGi.arGazkiak: birak HandmadE Eta GoiEna.

gain, harago doaz gure gerrikoak erosten dituztenak”, dio itziar bastarrika gerrikoen egileak.

Gomazko gurpilak izan ere, bizikleten gomazko gurpil zaharrak birziklatuz egiten dituzte birak handmadeko kideek gerrikoak. “bartzelonan ikusi genituen lehenengoz; halaxe sortu zitzaigun ideia ere. Proba egin genuen eta jendeari gustatu zitzaion, eta halaxe hasi ginen”. egun slow mugimenduarekin bat egiten duten asko gerturatzen zaiela materialaren jatorriaz galdetuz dio. “beganoa denak ez du animalia larruz egindako gerrikorik gura. halako sentsibilitatea duenak bai galdetzen du zein materialez egina dauden birak handmadeko gerrikoak. gerriko bereziak direla ohartzen

direnei ere arreta pizten zaie, kuriositatea eta jakin-mina slow filosofiaren gainean, alegia”, gaineratu du.

dena den, oraingoz, hemen ez du guztiz merkatua konkistatu slow mugimenduak. “sektore honetan 5-7 urteko aldea dute bartzelonan. gu atzeragotik goaz, baina bagoaz, eta hori da garrantzitsuena”.

bizikleta dendetara joaten gara material bila eta sorta bat egiten dugu; ondoren, Facebook sare sozialean erakusgai jartzen ditugu. edonork egin dezake eskaera, orrialde publikoa da eta. halaxe hasi ginen, bada; pixkanaka lagunendako eta ondoren merkatura salto eginez. artisau azoketan bagabiltza. hala, maiatzaren 7an, zapatua, oñatiko san migel txikiko azokan aurkituko gaituzue”.

EskumuturrEan ErE dotorE

gerrian, lepoan eta orain bai, eskumuturrean... hori da-eta gerrikoen azken boom-a. “gerrikoak egiteko darabilgun materialaz eskumuturrerako osagarriak egokitu ditugu; hala, gure osagarrien aukera zabaldu dugu. arrakasta izan dute, gainera“, azaldu du itziar bastarrikak. egun, askotariko jokoa eman dezaketenak daude, gainera, merkatuan: gurutzatuak, apaingarri metalizatuekin...

32 puntua puntua 33

Page 18: “irratiko saioa egiten jarraituko › pdf › Puntua0582016-04-22.pdf · 2016-06-28 · Mariano Ferrer “irratiko saioa egiten jarraituko banu, ezer ez dakidan sentsazioa izango

mikel beretxinaga (22 urte) eta oskar sarasua (22 urte) elgetarrak euren autoak puntuan jartzen ari dira azken egunotan, motorraren munduan debuta egiteko asmoarekin. gorlako igoeran aurrenekoz parte hartuko dute biek lehiaketa ofizial baten, eta, urduri egon arren, bolanteari heltzeko gogotsu daude. gainera, aurten gorlako igoeraren 25. urteurrena izango da, edizio berezia, eta etxeko taldearekin, gorla racing-ekin, lehiatuko dira elgetarrak. “apur bat urduri gaude, bai, baina dena prestatzen dugunean lasaiago ibiliko garela uste dut. izan ere, hilabete bat baino gutxiago gelditzen da debutatzeko. ea eguna heltzen den, pasatzen den, eta dena ondo irteten den”, azaldu du mikel beretxinagak. “oraindik gauza batzuk gelditzen

zaizkigu, babesleen pegatinak jartzea, adibidez, baina autoetan egindako lan gehiena bukatuta dugu. orain, lehia aurreko urduritasuna sumatzen hasi gara”, azpimarratu du sarasuak.

beretxinagak bmW e30 autoarekin parte hartuko du eta sarasuak, opel astra gsi batekin. “astrarekin lehiatzea azken unean erabaki nuen. kopilotu lanetan ibiltzea zen nire lehenengo asmoa, mikelen aldamenean, baina burua pixka bat berotu zidan, eta, azkenean, animatu egin naiz”, adierazi du oskar sarasuak.

“bmW autoak beti gustatu izan zaizkit eta auto honekin parte hartzea hasieratik erabaki nuen. orain, ibilgailua puntuan jarri eta mirandako zirkuituan probatu egin beharko dugu, autoak ondo portatzen diren edo ez ikusteko”, dio beretxinagak.

gorlako proban parte hartu ostean, zornotzako rallysprintean ibiltzea da

elgetarren asmoa. gainera, gernikako rallya ere denboraldiko helburuen artean dute. “udanako igoera ere egingo dugu, ia ziur. koldo olaortua urretxuarra, koadrilakoa, kopilotu lanetan arituko da nirekin, eta bera ere pozik eta gogoz dabil. mikelek ez daki oraindik seguru parte hartuko duen edo ez, eta oraindik ez daki eramango duen kopilotua nor izango den”, azaldu du sarasuak.

zaletasuna Elgetaniaz asier unzetabarrenetxea elgetarra izan zen motor probetan parte hartu zuen bakarra. aurten, ostera, elgetako hiru gazte ibiliko dira lehiatzen. “herri txiki bat izateko, hiru pilotuk parte hartzea... kopuru esanguratsua dela uste dut. beraz, afizioa badagoela esan daiteke. autoen inguruko zaletasuna, gutxienez, badago. lehiatzea, gero, beste gauza bat da”, dio oskar sarasuak.

debutatzeko gertumotorra mikel beretxinaga eta oskar sarasua, Pilotuak

tEstua: josu bilbao.arGazkiak: josu bilbao.

mikel beretxinaga eta oskar sarasua euren autoekin.

bezeroaren askatasunean oinarritutako igogailuen mantentze-lan zerbitzua.

gipuzkoan sortu eta bertan zerbitzua ematen hasi zenetik, gure eskualdean ere finkatu du enpresa bertan igogailuak kooperatibak. azkeneko sei hilabeteetan eskualdeko 170 jabeen erkidegok baino gehiagok eurekin lan egitea erabaki dute eta horrek aldaketak ekarri ditu. alde batetik, bi teknikari gehiago kontratatu behar izatea eta dituzten instalazioak handitzea.

igogailuen esparruan gipuzkoan konpetentzia txikia egon da eta horrek mugimendu txikia egotea ekarri du; hau da, zaila zen jabeen erkidego batek mantentze-lan enpresa aldatzea.

Enpresaren apustu sendoazein izan da bertan igogailuak kooperatibaren apustua? bezeroari askatasuna ematea; hau da, lehiakideek egiten dituzten 3, 5 eta 10 urteko kontratuak alde batera utzi eta penalizazio eta iraupen-konpromiso gabeko kontratuak egitea. azkenengo hilabeteotan beste enpresa askok 3 urte kontratuak egiten dihardute, era horretan jabeen erkidegoek askatasun hori galtzeko; bertanek, ordea, bezero guztiei askatasun hori eman die, momentu oro azken hauek erabaki dezaten zeinekin lan egin nahi duten.

bertan igogailuak kooperatibako kide guztiak esperientzia handiko pertsonak dira sektorean, eta, azkenaldian, filosofia aldaketa baten beharra igarrita, euren kabuz lan egiteko beharra ikusi zuten, eskaintza etiko eta zintzo baten oinarritua.

24 orduko zerbitzuaezberdintasunak? benetako 24 orduko zerbitzua astelehenetik igandera (ez

bakarrik emergentzientzat, baizik eta abisu guztientzat), euskarazko zerbitzua, gertutasuna eta, lehen aipatu bezala, bezeroaren askatasuna; haien eskubideen eta langileon eskubideen arteko orekan oinarritutako eskaintza.

euren orotariko eskaintza 100 eurotik aurrera (hilean) kontratatzeko aukera dago eta kasu guztietan emergentzia telefonoa barne daukazue, baita led argiekin eta efizientzia energetikoan oinarritutako instalazioa ere.

jakin badakite jabeen erkidego askok euren aurrekontuak erabiliz betiko enpresekin negoziatu eta hauekin jarraitzen dutela, konturatu gabe gizartean gauzak aldatzeko apustuak egin behar direla, baina azken sei hilabeteetan beraiekin lanera joandako 170 jabeen erkidego hauek indarra ematen die aurrera jarraitzeko eta frogatzeko txikiak izanda zerbitzu handia eman dezaketela.

iraupen-konpromiso bariko mantentze-lanak

bertan igogailuakPublizitatea

www.bertan.eus / [email protected] goiru 1a - 20500 arrasate / tel: 943 90 34 50 eta 691 64 79 65

34 puntua

Page 19: “irratiko saioa egiten jarraituko › pdf › Puntua0582016-04-22.pdf · 2016-06-28 · Mariano Ferrer “irratiko saioa egiten jarraituko banu, ezer ez dakidan sentsazioa izango

argazki nagusian, ‘barruan’ margolana(146 x 97 cm).

argazki txikietan, azkenaldiko lanak; geometria da nagusi.

Pello alberdi (elgeta, 1958) 70eko hamarkadan hasi zen lehen margo erakusketak egiten. ordutik hona margotzen eta erakusketak egiten jarraitu du etengabe. bere azken erakusketaren izena Beti da, eta bergarako aroztegi aretoan dago ikusgai hilaren bukaerara arte.zer aurkituko du Beti erakusketara datorrenak? kolore aldetik nahiko biziak diren koadroak aurkituko ditu. abstrakzioa bilatzen duten lanak dira eta ikuslea bere interpretazioa egitera gonbidatzen dutenak. estiloari dagokionez oso geometrikoak dira.zein denbora tartean lortu duzu koadro uzta hau? azken urtean zehar egindako lanak dira denak.urte hauetan guztietan zein izan da zure estiloaren bilakaera? Formak eta koloreak aldatu arren, nire koadroen nortasuna beti mantendu dudala uste dut. tratamenduari dagokionez aldatu egin naizela esango nuke, bai margotzeko moduan eta baita margoen espresioan. gazteagoa nintzenean koadro harrigarriagoak egiten nituen, baina orain, koadro anbientalagoak bilatzen ditut, lasaiagoak. 1994 eta 1996. urte bitartean zure artelanak japonian egon ziren ikusgai. nolako esperientzia izan zen hura? garai hartan, Yoshiatsu izeneko artista japoniar bat elgetan bizi zen eta

harremana zeukan bergara inguruan mugitzen ginen margolariekin. horri esker, bingen de Pedroren, ricardo azkargortaren eta nire lanak japonian erakutsi genituen. Positiboa izan zen gure margolanak hemendik kanpora ateratzeko aukera izatea, baina gero ez zuen jarraipenik izan.artearen munduan lehiakortasuna badago (bekak, sariak...). nola bizi izan duzu lehiakortasun hori urte hauetan zehar? nire ibilbide guztian zehar sari eta beka batzuk izan ditut, eta laguntza hori baliagarria izaten da gauza berriekin esperimentatzeko. egia da sariak eta bekak dauden artean lehiakortasuna badagoela. baina adinarekin ikasten da margolanetatik bizitzea oso zaila dela, eta lehiakortasunak indarra galtzen du.

zure ibilbidean, inguruko margolariekin elkarlanean aritu zara. nolakoa da zuen arteko erlazioa? denbora luzea daramat bergaran margotzen. orain bearten eta aurretik irizar jauregian geneukan lokalean ere. erlazio handia izan dut rikardo eta bingenekin eta talde bezala funtzionatzen dugu askotan. erakusketa bat bakarrik prestatzeak lan handia eskatzen du, eta, taldean eginez gero, askoz errazagoa da bat osatzea.nola ikusten duzu euskal artearen etorkizuna? gaur egun lan gehiago egin behar dute gazteek. artista eta arte forma asko daude eta hainbeste eskaintzaren aurrean nabarmentzea zailagoa da.

pello alberdigure artistak

tEstua: xabi Gorostidi.arGazkiak: PEllo albErdi.

36 puntua puntua 37

Page 20: “irratiko saioa egiten jarraituko › pdf › Puntua0582016-04-22.pdf · 2016-06-28 · Mariano Ferrer “irratiko saioa egiten jarraituko banu, ezer ez dakidan sentsazioa izango

hilero bi zapatutan elkartzen dira aretxabaletako arkupe kultura etxean zirkuko teknikak ikasteko asmoarekin. xabier larrea da irakaslea, eta hark gidatzen du zazpi eta hamaika urte bitartean dituzten hamalau laguneko taldea. aretxabaletakoak dira gehienak, baina badira bergaratik eta leintz gatzagatik ere etortzen direnak.

irailetik maiatzera bitarteko tailerra da eta interesa duen edonorentzako dituzte ateak zabalik; saio irekiak eta doakoak dira. aurtengo ikasturtea borobiltzeko, maiatzeko bi saioak geratzen zaizkie. ordu eta erdi ingurukoak izaten dira, goizeko 10:00etan hasita.

bakoitzaren sormena bultzatuz orain dela hiru urte hasi ziren aretxabaletan zirku teknikak lantzen. “arkupetik deitu zidaten proba bat egin gura zutela esanaz. hiru hilabeteko tailerra antolatu genuen, eta, sekulako arrakasta izan zuenez, jarraitu egin genuen. orain, asmoak aldatu egin dira, ikasturte osoko tailerra da eta talde finko bat eratu da. oso pozik etortzen dira eta jendaurrean ikuskizuna egiteko gogoz ari dira lanean. hala ere, taldekide berrientzako lekua dugu beti. Probatu gura duten guztiak izango dira ongietorriak. zirku teknikak landuz, bakoitzaren sormena bultzatzen ahalegintzen naiz. bidea zabalik uzten diet bakoitzak izan dezan aukera nahi duena ikasteko”, azaldu du xabier larrea irakasleak.

larrearen esanetan, tailerrak helburu artistiko eta sortzailea du.

“ondo pasatzen dugu. zirkua jolasa da, horrela izan da niretzako beti. niretzako, helburu nagusia ez da zirku tekniketan edo ariketetan abilezia hartzea, nahi dutena egiteko tresnak lantzea baizik. gustatzen zaielako eta ondo pasatzen dutelako datoz, eta, era berean, gai direlako hori taularen gainean erakusteko modu artistikoan”.

Edozein kirolen parekolarrearen esanetan, zirkuko ariketak egiteak onura handiak ditu: malgutasuna, indarra eta oreka lantzeko oso baliagarriak dira. “Psikomotrizitate eta erreflexu onak izaten laguntzen du zirkuak. urteetan egin ditut tai txia eta bestelako arte martzialak. Patinete gainean ere askotan ibili izan naiz. askotariko kirolak egin ditut, eta konturatu naiz guztietarako oso garrantzitsuak direla

askotariko tresnak erabilita eta ariketak eginda, malgutasuna oreka eta indarra lantzen dute. zirkuarekin jolasean

kultura zirku tailerra

tEstua aitzibEr aranburuzabala.arGazkiak: imanol soriano.

zirkuak oinarri dituen hiru ezaugarri nagusiak: malgutasuna, oreka eta indarra. hazten dabilen gazte batendako bestelako kirol jarduera arruntagoak –futbola edo saskibaloia, esaterako– baino osatuagoa da.

larreak gaineratu du aebetako eta europako herrialde askotako elkarte askok zirkua kirol moduan praktikatzen dutela. “beste kirol jarduerekin nahasten dute, adibidez: 100 metroko hesi lasterketan pilotekin malabarismoak egiten dituzte. beste hainbat konbinaketa ere badaude. horrez gainera, gaur egungo olinpiar jokoetan acrosport modalitatea ere badago”.

askotariko tresnak erabilita Pilota handi baten edo hankapaluen gainean ibiltzen ikasi dute; askotariko akrobaziak ere egiten dituzte; pilota

txikiekin eta platerekin malabarismoak egiteko trebezia ere lantzen dute. “aukera guztiak eskaintzen dizkiet guztiei eta bakoitzak aukeratzen du gogokoen duena. aretxabaletako taldeko neskei, akrobaziak, dantzak eta uztaia gustatzen zaizkie, gehienbat; eta mutilei, berriz, malabarismoak eta akrobazia gogorragoak. eguneko saioa hasteko, beroketa ariketak egiten ditugu; tartean, korrikaldi batzuk ere bai. ondoren, tresna bat aukeratu eta elkarrekin ariketak egiten ditugu, kideen arteko koordinazioa landuz horrela. segidan, koltxonetetara joaten gara akrobaziak lantzera, eta bukatzeko, bakoitzak aukeratzen du egin gura duena. oso pozik nago taldearekin, haurrak oso motibatuta eta inplikatuta daude. gauza berriak ikasteko prest beti. sekulako giroa dugu gure artean”.

xabi larrEa: iturGintzatik zirkura

1994an hasi zen xabi larrea zirku kontuak ikasten. ogibidez iturgina zen eta malabarismoak eta, orokorrean, zirkua zituen afizio. halako baten, dublinera lagun batekin egin zuen bidaian, lagun hark bristolen (ingalaterra) zegoen zirku eskola batera joateko asmoa zuela komentatu zion. izugarri gustatu zitzaion ideia eta bera ere joango zela erantzun zion larreak. lagunak besoa apurtu zuen, eta ez zuen ingalaterrako eskolara joaterik izan, baina larreak asmoari eutsi zion. iturgin izateari utzi zion orduan. ingalaterratik japoniara joan zen zirkuan lan egitera, eta, diru apur bat egin zuenean, kubara joan zen hango zirku eskolan ikasketak sakontzera.

gaur egun, zirku kontuak ditu ofizio. ikastaroak edo tailerrak emateaz gainera, kaleko ikuskizunak ere egiten ditu. gaur egun bakarrik jarduten du, baina urte askoan izan da koblakari, bizkaiko malabaristen elkarteko kidea, eta orain dela urte batzuk biribil zirku taldea sortu zuen lagun batekin. aretxabaletakoaren aurretik leku askotan eman ditu zirku tailerrak, horren iraupen luzekoak izan ez badira ere. laster, leintz gatzagan hasiko du hurrengoa. tailerrak, udazken eta neguko lanak ditu; udaberrian eta udan kaleko ikuskizunak ditu, bereziki, lan zerrendan sartuta.

aretxabaletako arkupe kultura etxean hilero egiten duten zirku tailerreko kideak, xabi larrea irakaslearekin.

38 puntua puntua 39

Page 21: “irratiko saioa egiten jarraituko › pdf › Puntua0582016-04-22.pdf · 2016-06-28 · Mariano Ferrer “irratiko saioa egiten jarraituko banu, ezer ez dakidan sentsazioa izango

“gure bizitzaren leku edo gune sakon batetik aterea, nire bizitzaren kaxa beltza duzu istorio hau”. honelaxe aurkezten digu antonio morescok La lucecita eleberria, hitzaurre gisa, editoreari bidaltzen dion gutunean.

italian egile ezaguna, 2013an Castiglioncello saria irabazi zuen La lucecita edo La lucina eleberri honekin, bere obra beste publiko bati irekiaz eta beste esparru batzuetara iritsiz.

Eleberri labur honek, fabula kutsua duenak, xumetasun formal eta argumentalak ditu zutabe.

izenik gabeko pertsonaia bat da liburu honetako protagonista.

desagertzeko intentzioarekin, giza bizitzaren aztarnarik ez duen hustutako herrixka batera joaten da bizitzera.

bakarrik bizi dela, bere aurrean duen mendian, gauero, ordu berean, argitxo bat pizten da iluntasuna hautsiz; honen jatorria ezezaguna zaio. argitxo horren atzean zer jazotzen den jakiteko asmoz, ondoko herrian bizi den dendari batekin eta artzain batekin arituko da hizketan, baina erantzunen faltan argiak distiratzen duen lekura joatea erabakiko du. bidea ez da erraza izango, landaredi eta animalia basatiak izango baititu bidelagun. honela, bide ezezagun honek harrizko etxetxo batera eramango du, eta bertan, bakarrik bizi den haur batekin egingo du topo. haurrak kuriositatea ernaraziko dio, eta bere bakardadea hautsiko du,

egunero haur hau bisitatzera joanda. harriduraz entzungo ditu bere galderei umeak emandako erantzunak. honek mundu misteriotsu bat aurkeztuko baitio, bizidunen mundutik hildakoen mundu paralelo batera jauzi eginez. izan ere, haurra ez dago bizirik, hildakoen artetik ari zaio.

lan hau fantasmen istorio edo ghost-story bat bezala sailkatzea ez litzateke justua izango; izan ere, nahiz eta bizien eta hildakoen munduak agertu, pertsonaia nagusiak egiten digun munduaren soslaiak dimentsio filosofikoak ditu. bakardadea, existentziaren zentzua, naturarekiko erlazioa dira garrantzitsuak.

honengatik guztiagatik, eleberri honek egoera ezberdinak biziaraziko dizkigu. horregatik, piztu eta irakurri argitxoa.

argitxoa bakardadean

la lucEcita

egilea: antonio moresco argitaratzailea: anagrama 2016 / 176 orrialdegeneroa: eleberria

liburu artean

Garikoitz tEllEria,bErGarako liburutEGikoa.

haurrak kuriositatea ernaraziko dio, eta bere bakardadea hautsiko du

40 puntua

Page 22: “irratiko saioa egiten jarraituko › pdf › Puntua0582016-04-22.pdf · 2016-06-28 · Mariano Ferrer “irratiko saioa egiten jarraituko banu, ezer ez dakidan sentsazioa izango

kargalekutik ziuntzara doazen mendizaleentzat ez dira batere arraroak harrian egindako askak, harraskak. lau dira eta 200 urtetik gora dituzte. aretxabaletako kurtzebarri mendiaren atzealdean –magalaren erdialdean– daude, bidasoro eta etxezuriko txaboletatik gertu, eta horiekin topo egiteko bertaraino joan beharra dago. batzuk urez beterik egoten dira eguraldiaren eta sasoiaren arabera, eta gaur egun behorrak eta zaldiak sarri hurreratzen dira ur bila. horiek garbitu eta txukuntzeko ardura, gainera, baten batek hartu izan du.

mendian orain baino ganadu gehiago ibiltzen zen sasoian ur

beharra izaten zuten uda partean ziuntza inguruan ibiltzen ziren behiek eta gainerako animaliek. horregatik, Pedro tirso de Ysurieta alkate jaunaren inguruan elkartu ziren aretxabaletako udal agintariak arazo hori konpontzeko asmoarekin. han erabaki zuten derrigorrez egin behar zirela aska batzuk animalien beharrak asetzeko.

1771ko abuztuaren 11 zen eta bilera hartan honako hau erabaki zuten (aretxabaletako udal artxibotik jasotako dokumentua): “Erabaki zuten eta agindu Santtos de Arenaza, Ynchaurbekoak, harrizko bi aska eraiki beharko dituela bere kontu Erbiacheta eta San Juan Yturri izeneko mugen barruan ganaduak edan dezan bailara honetako justizia eta gobernamendua asetzeko, eta

eraikitzen bukatu Santo Domingo egunerako, datorren mila zazpiehun eta hirurogeita hamabiko maiatzaren hamabia. Eta harrizko aska bi horien eraikuntzan izandako lanen eta gastuen trukean emango diote Ziuntzako mugetako lurrek emandakoak usufruktuan, hori izango da uztaren anega erdi, gutxi gorabehera, esandako denbora bete arte goza dezan; izan ere, Ugaztegiko mugetan dauden lurrak ere eman zaizkio haritzekin betetzeko obligazioarekin”.

dokumentu horretan bi askaren gaineko kontuak bakarrik jaso zituen garai hartako idazkariak, erbiacheta eta ziuntzakoa, baina beste biak ere han daude: san juan Yturri (gaur egun harraskabarri izenarekin ezaguna) eta san juan Yturriko hegaleko iturria. argazkien gaineko

ziuntzako askakgure altxorrak aretxabaleta

tEstua: aitor antxia Eta mirari altubE.arGazkiak: aitor antxia.

argibideak javier arando aretxabaletarrak emandakoak dira.

Errege bidea konpontzeaziuntzako asken gaineko erabakiaren berri dakarren dokumentu horretan bertan beste hiru kontu daude jasota. izan ere, 1771ko abuztuan egindako bilera hartan beste erabaki batzuk ere hartu zituzten aretxabaletako udal agintariek: errege bideak konpontzeko erabakia arrasateko bukaeratik azpicoa sarreraraino, eta hori lehenbailehen egitea landaeta baserriraino, harri-koxkorra zabalduaz.

kaparetasun eskaera bilera hartan bi kaparetasun ere aurkeztu zituzten, biak bailararen justiziaren aurka borrokatutakoak; bata, juan asensio de azcaraterena eta bestea, Francisco de biainena –

bere izenean– eta ramon, joseph eta Cecilio biain hiru semeren izenean. (kaparetasuna frogatu beharra zeukaten bizitokia herriz aldatzerakoan alkate, idazkari eta antzeko postuak bete gura zituztenek. odol garbikoak eta kristau onak zirela frogatu behar zuten, eta gainera, ez zutela inolako zerikusirik judutarrekin, mairuekin eta inkisizioarekin)

Giltzaperatuak hirugarren kontu bat ere jaso zuten dokumentuan; honako hau: ehun erreal ordainduko zaizkio antonio de uriberi, udaltzain eta kartzelako alkaideari, tomas de garay, bere alaba benita de garay eta horren senar zen juan martin de abarrategui giltzaperatuta edukitzeagatik, eta egurra, argia, ura eta sukalderako atea irekita izateagatik.

santtos de arenaza intxaurbekoari agindu zioten eraikitzeko askak 1771ko abuztuan

Erbiacheta (Harraskabarri) eta ziuntzako harraskak lehen bi argazkietan.

san juan Yturriko hegaleko iturria txakurra bertan dela eta san juan Yturri.

42 puntua puntua 43

Page 23: “irratiko saioa egiten jarraituko › pdf › Puntua0582016-04-22.pdf · 2016-06-28 · Mariano Ferrer “irratiko saioa egiten jarraituko banu, ezer ez dakidan sentsazioa izango

tabernan jarrita zegoen afixak garbi esaten zuen: “ez daukagu wifirik. zuen artean berba egin dezakezue”.barregarria iruditu zitzaidan hasieran eta gero oso esanguratsua. gure egunerokoan tramankulu elektronikoen presentziarekin eta komunikazioarekin lotu nuen oharra.

argazkiak ateratzea gustatzen zait, baina denbora asko da ez ditudala paperean inprimatzen. nire gutun gehienak e-mail-ak dira eta ez posta bidez jasotakoak/bidalitakoak. mapak pantailan begiratzen ditut. apunteak ala entziklopedia euskarri informatikoan dauzkat. musikak aspaldi utzi zituen bazterrean diskoak, Cdak eta, baita, pendrive-ak ere. dena dago hor, lainoan. ukitu ezin daitekeen biltegi horretan. Pantaila handi ala txiki baten atzealdeko gordailu birtualean.

inmaterialitate hori harreman pertsonaletan ere gero eta gehiago sumatzen da, bat-bateko mezularitza, bideo-deiak, e-postak

eta, orokorrean, aurrez aurrekoak ez direnak nagusitzen ari dira. zalantzarik ez, sekulako indarra daukatela baliabide elektronikoek, baina gauza askotarako motz. Pertsonen keinukera, usaina, begiratzeko modua, distira eta gertutasuna ez dira erraz antzematen, 720x1280 pixeleko irudia izanik ere.

badago beste kontu bat espazio fisikoarekin zerikusia daukana, lehen aipatu dudan inmaterialitate horren ondorioz, akaso: edozein tokitan egonik ere, beste nonbaiteko informazioa, tenperatura eta zuzeneko irudiak jasotzeko aukera. oporretan gaudela, herriko gertakarien berri izatea eta, kontrara, hemendik mila kilometrora gertatzen diren kontuen berri izatea etxetik. teklatuan izen bat ala leku bat idatzi eta hara goaz bat-batean. ikusi gura dugun pelikulaz gozatzeko bidea laburtu da zeharo. erosketak inongo tarterik itxoin

gabe egin daitezke. hitzak eta iritziak burutik pasatu gabe plazaratzeko aukera daukagu. nahia ere halaxe garatu zaigu: gura izatetik berehalaxe eduki behar izatera.

seguru nago bat-batekotasun horrek eta denbora eta espazioaren esanguran bizi ditugun aldaketek eragiten dutela gure pentsatzeko, egiteko eta izateko moduetan. eta, esandakoak esanda, nor ez da harritzen bi edo hiru pantaila aldi berean erabiltzen ari diren askok erakusten duten trebezia digitalarekin? ohiko telebista giro-soinu eta dekoratu gisa hartuta, ordenagailuan trasteatzen dutenean, mugikorrean mezuak erantzuten dituzten bitartean. garai digitaletarako egokituak, estimulu ugaritarako prest eta erreakzioetan azkarrak.

zentzumen saturazio horretan baina, aldamenekoarekin berriketan egiteko tartea harrapatzea ez da erraza izango.

iritzia komunikazioa

nahia ere halaxe garatu zaigu: gura izatetik berehala eduki behar izatera

tEstua: Edorta [email protected]: Pmk.

WiFree

44 puntua puntua 45

Page 24: “irratiko saioa egiten jarraituko › pdf › Puntua0582016-04-22.pdf · 2016-06-28 · Mariano Ferrer “irratiko saioa egiten jarraituko banu, ezer ez dakidan sentsazioa izango

Euskara irabazle, denok irabazle!

943 25 05 05

edo [email protected]

edo whatsapp: 688 69 00 07

edo www.puntua.eus

*goiena klubeko bazkideok ez daukazue eskatu beharrik.

goienaren aldizkaria

4.100 etxetan

jasotzen dute dagoeneko.

jarri gurekin harremanetan,

eta jaso zuk ere astero,

urte bukaerara arte.

Eskaintza bErEzia:

55 Euro

40 Euro bakarrik

jurgi Gonzalez agirrezabal bergara. 3,170 kilo. apirilaren 15a. gurasoak: aroa eta josu. argazkian, jurgi jaioberria amarekin.

anje samaniego uribarren oñati. 4,040 kilo. apirilaren 14a. gurasoak: jaione eta jon. argazkian, anje, arreba anerekin.

ilazki lorenzo martinez arrasate. 3,840 kilo. apirilaren 12a. gurasoak: nerea eta lander. argazkian, ilazki sehaskan.

lea abaroa de los santos oñati. 3,440 kilo. apirilaren 12a. gurasoak: ane eta aitor. argazkian, lea, gurasoekin.

unai sanchez Fernandez de arroiabe oñati. 3,600 kilo. apirilaren 11. gurasoak: ane eta ion. argazkian, unai, amarekin.

katrin lazkano kortabarria oñati. 4 kilo. apirilaren 11. gurasoak: ainhoa eta gorka. argazkian, katrin argi-argi.

Gilen Fernandez lomas oñati. 3,930 kilo. apirilaren 11. gurasoak: miren eta mikel. argazkian, gilen amaren besoetan.

jaioberriak

jaio da!Eman jaiotzen berri Puntuan eta interneten. deitu 943 25 05 05 telefonora edo zatoz GoiEnaren egoitzara.

asteleheneko 11:00ak arte jasotako jaiotzak bakarrik argitaratuko ditugu. hortik aurrera jasotakoak hurrengo astean argitaratuko ditugu.

46 puntua

Page 25: “irratiko saioa egiten jarraituko › pdf › Puntua0582016-04-22.pdf · 2016-06-28 · Mariano Ferrer “irratiko saioa egiten jarraituko banu, ezer ez dakidan sentsazioa izango