mila leiho zabalik - naiz: · 17 22 8 28 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta: Mindelotik Bruselara 10...

32
HIZKUNTZA GUTXITUAK KANTUAN SUNS EUROPE IZENA DU, HIZKUNTZA GUTXITUEN KANTU LEHIAKETA DA –EUROVISIONEN ANTZEKOAETA JOAN DEN ASTEBURUAN EGIN DA UDINEN, I TALIAKO IPAR-EKIALDEAN. EUSKAL HERRITIK LA BASU RAP ABESLARIA JOAN DA ETA BIGARREN TOKIA LORTU DU. HITZORDU XUME ETA GARRANTZITSUA DA, HIZKUNTZA GUTXITUENTZAKO ARNASGUNE KANTATUA. > 12 Andrea TOMASIN KOADERNOA «B igarren Emakumea, Cariño» NEREA IBARZABAL > 21 ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Paris, konponbidearen bi bideak batu dituen hiria RAMON SOLA > 11 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2017ko abenduaren 9a | XI. urtea • 547. zbk. 0,50 euro

Transcript of mila leiho zabalik - naiz: · 17 22 8 28 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta: Mindelotik Bruselara 10...

Page 1: mila leiho zabalik - naiz: · 17 22 8 28 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta: Mindelotik Bruselara 10 Saioa Aginako Lamarain: ... tzen edo korrika egiten. Lanera joan aurretik (lana

HIZKUNTZA GUTXITUAK KANTUANSUNS EUROPE IZENA DU, HIZKUNTZA GUTXITUEN KANTU LEHIAKETA DA –EUROVISIONEN

ANTZEKOA– ETA JOAN DEN ASTEBURUAN EGIN DA UDINEN, ITALIAKO IPAR-EKIALDEAN. EUSKALHERRITIK LA BASU RAP ABESLARIA JOAN DA ETA BIGARREN TOKIA LORTU DU. HITZORDU XUME ETA

GARRANTZITSUA DA, HIZKUNTZA GUTXITUENTZAKO ARNASGUNE KANTATUA. > 12 Andrea TOMASIN

KOADERNOA

«Bigarren Emakumea, Cariño»NEREA IBARZABAL > 21

ASTEARI ZEHARKA BEGIRA

Paris, konponbidearen bi bideakbatu dituen hiria RAMON SOLA > 11

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2017ko abenduaren 9a | XI. urtea • 547. zbk.0,50 euro

Page 2: mila leiho zabalik - naiz: · 17 22 8 28 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta: Mindelotik Bruselara 10 Saioa Aginako Lamarain: ... tzen edo korrika egiten. Lanera joan aurretik (lana

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Xabier Izaga Gonzalez.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

Reinaldo Iturriza Venezuelako

Kultura eta Komunen ministro

ohiarekin solasean 04

«Ekialde Hurbila, muinak etaertzak», bidaia jakingarria 08

Suns Europe, hizkuntza

gutxituen kantu lehiaketa 12

Bertsotruk Gasteizko

Kakiturri elkartean: dena ez

da Txapelketa Nagusia 17

E.lkarrizketa: Jule Goikoetxea 22

In fraganti: Gorka Arbulu 28

Juantxo Egañaren behatxulotik31

4

17 22

8

28

SINADURAK:

03 Gorka Elejabarrieta: Mindelotik

Bruselara

10 Saioa Aginako Lamarain: Gutxiago gehiago da

11 Ramon Sola: Paris,

konponbidearen bi bideak batu

dituen hiria

16 Ainara Azpiazu AXPI20 Beñat Gaztelumendi: Errituak

21 Nerea Ibarzabal: «Bigarren

Emakumea, Cariño»

27 Antton Izagirre: Etika

zaintzapean

27 Miren Azkarate: Estremera,

bost izar

30 Maite Oronoz Anchordoqui: Botiken aurkako erreakzioak

osasun txostenetan

identifikatzen

Page 3: mila leiho zabalik - naiz: · 17 22 8 28 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta: Mindelotik Bruselara 10 Saioa Aginako Lamarain: ... tzen edo korrika egiten. Lanera joan aurretik (lana

2017 | abendua | 9

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Sao Vicente irlan, Mindelo hirian, hotel bate-an gosaltzen ari naiz, goizean goiz. Cabo Ver-den egunak lehenago hasten dira, eguzkia ir-ten eta beroak jo aurretik jende asko ikusdaiteke kaleetan, malekoian bereziki, ibil-tzen edo korrika egiten. Lanera joan aurretik

(lana daukanak behintzat) kirol apur bat egitea ez datorsekula gaizki. Nire kasuan jet lag-a da nire goiztiartasu-naren arrazoi nagusia.Gosaltzen ari naiz eta italiar bikote bat ondoko ma-

haian eseri da, 50 urte inguru izango dituzte. «Bondia» esan diet. Kreoloz hitz bat bera ere ez dakit, portu-gesez ere ez, eta egia esan oraindik ez dakit «bon dia»hori nondik atera zaidan, ez eta bertokoek ulertuko lu-keten, baina bikote italiarrak ulertu dit behintzat etaberaiek ere «bon dia» erantzun didate. Gosaltzen arigarela hasi gara elkarrekin hitz egiten. «Nongoa zara?»,haien galdera. «Euskal Herrikoa, Pays Basque, PaesiBaschi –atera zait azkenean–. Eta zuek?».Galdera batek bestera era-

man gaitu eta azkenean, no-la ez, Kataluniari buruz jar-duten ibili gara. Ez dutebatere ulertzen espainiar Es-tatuaren jarrera. Erreferen-dum bat debekatzea, bozka-tzera doan jendea kolpatzeaeta demokratikoki hautatu-riko gobernu baten erdiakartzelan eta beste erdiaBruselan, kartzelatik ihesi,egotea ez dira XXI. mendekoEuropan normaltzat har dai-tezkeen gertaerak. Eta are ulertezinagoa egiten zaie Eu-ropar Batasunak izan duen jarrera, espainiar Estatuarenalde itsuki lerrokatuz. Italiarrak jazz musikariak dira,munduan zehar jotzen ibiltzen dira, bereziki Europan,jaialdiz jaialdi, askotan Ingalaterran. Beraien ustez Erre-suma Batuak ondo egin du Brexitaren alde bozkatzera-koan. Agintzen dizuet haien hitzak direla, ez nireak: Eu-ropar Batasuna gainbeheran doa, sortu zeneko arrazoieta proiektu eraldatzailea bidean nonbait galdu egin di-ra, eta egungo Europak ez dio ezer onik eskaintzen Eu-ropako herri eta herritarrei. Herrien, nazioen eskubide-ak ez ditu errespetatzen, haien subiranotasuna

murrizten doa, ongizate estatua pikutara bidaltzen arida egundoko abiadurarekin, errefuxiatuen krisiariematen ari den erantzuna lotsagarria da… «Italian Euro-par Batasunaren inguruko erreferenduma egingo ba-litz, hortxe-hortxe ibiliko ginateke gu ere», esanezamaitu du bietako batek.Ez ditut italiarrak berriz ere ikusi, baina entzundakoa

buruan bueltaka daukat geroztik. Egia da duela gutxi ar-te Europa aitzindari eta erreferente izan dela hainbat es-parrutan, baina abiadura bizian aldatzen doan munduhonetan, Europa gero eta atzerago geratzen ari da, za-harkituta, bere burua berrasmatzeko zailtasun izuga-rriarekin, munduan bere tokia aurkitu ezinik. Neolibera-lismoaren gidaritzapean jarraituz gero, Europa pikutaradoa eta Europako ezkerra ez da gai tokian tokiko alterna-tiba errealak eraikitzeko; ondorioz, kontinente mailanere galduta dabil. Greziako krisi eta prozesuan ederkiikusi genuen hori, neoliberalismoak bat egin zuen Syri-za eraikitzen saiatu zen alternatibaren aurrean, eta, bien

bitartean, Europako ezkerrak ikusle huts gisa jardunzuen, ondoren zer eta ikusle horietako batzuek Syrizari«traizioa» leporatzeko. Zein onak garen iraultzak etxekosofatik planeatzen. Kataluniako prozesuak ere antzeko panorama eraku-

tsi digu, Europako ezkerraren ezintasuna bere gordine-an azaldu du berriro, Greziako kasuan bezala ez baituoraindik ere ulertu, 1936an bezala, Bartzelonako eta Ka-taluniako kaleetan ematen ari den demokraziaren alde-ko bataila europar guztien bataila ere badela. Eta egunEuropar eredu berri eta progresista bat eraikitzeko auke-ra erreal bakarrenetarikoa Katalunian ematen ari dela. •

{ datorrena }

Mindelotik Bruselara

Europako ezkerraren ezintasuna beregordinean azaldu da berriro, ez baitu ulertueuropar eredu berri eta progresista bateraikitzeko aukera erreal bakarrenetarikoaKatalunian ematen ari dela egun

Gorka Elejabarrieta

hutsa

hutsahutsa

Page 4: mila leiho zabalik - naiz: · 17 22 8 28 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta: Mindelotik Bruselara 10 Saioa Aginako Lamarain: ... tzen edo korrika egiten. Lanera joan aurretik (lana

atzerria

Euskal Herrianibili da ReinaldoIturriza “Chavis-mo basatia” bereliburua besape-an, unibertsitate-

etan eta komunikabideetanVenezuelako egoeraz eta gero-az mintzo. Soziologoa ikaske-taz, borondatez militante boli-vartar, ministro izatea ere egokitu zaio, lehenik Komu-nen eta Mugimendu Sozialenministro, eta, gero, Kulturakoa. Ahots pausatu eta sarkorra

du Iturrizak, umiltasuna dario.Ondo ezagutzen ditu chavis-moa eta iraultza bolivartarra,beren ametsak, atakak etaetsaiak. Horiez guztiez hitzegin digu, luze eta sakon.Hori bai, hasi baino lehen,

bere abizenaren eta alaben ize-nak (Mikele eta Ainhoa) ezagu-tuta, ez diogu bere jatorriarieta euskalduntasunari buruz-ko galdera batekin hastekotentazioari eutsi. «Nire jato-rriak ez ditut zehazki ezagu-tzen. Hain zuzen ere, honaetortzearen arrazoietako bathorien inguruko jakin-minaizan da. Euskal Herriko histo-ria ez dut sakon ezagutzen,baina formazioagatik, kulturapolitikoagatik, nire euskal sus-traiengatik, eta ez orain eta he-men nagoelako, betidanik,printzipioengatik, Euskal He-rriaren independentziaren al-de kokatu izan dut neure bu-rua. Ez dakit zein euskalherritik datozen nire arbasoak.Baina euskalduntasuna nireizatearen zati bezala aitortudut beti, nire herentzia da, etanire alaben izenak euskaldu-nak izan behar zirela oso arginuen. Nolabait Euskal Herriarinire omenaldi singular eta xu-mea eskaini nahi nion, eta, ba-tez ere, bere borrokari». Venezuelako egoerak kezka-

tzen eta mintzen gaitu. Gerra

ekonomiko betean, Maduropresidentea postutik indarrezkentzeko saio iraunkorra, oli-garkiaren menpeko, inperialis-moaren sokako gobernua ezar-tzeko ahalegina, elikagaieneskasia, hiperinflazioa, herriaherriaren kontra ilaratan...Egoera horretan chavismoakduen arduraz galdetu diogu,argi utziz aldez aurretik ho-rrek inondik inora ez duela su-posatzen herri borondateaukatu eta autoritarioa den dik-tadura baten aurrean altxatuden herri baten tragediarenerrelatoa onartzea suposatzen.

EZINEGONAK SORTU ETA DEFINITUA

«Venezuelan gertatzen ari de-na ulertzea ezinezkoa da Cha-vismoaren ardura kontuanhartzeke. Hori da biderik era-ginkorrena gertatzen ari denguztia Maduroren errua delaedo Chavez balego gertatukoez zela dioen errelatoa gailen-du ez dadin. Beste hitz batzue-tan, klase politiko eta oinarrisozial bolivartarrak bere ardu-ra propioak aitortzeko duenberezko uko hori Venezuelakogizartearen haustura eta ez-berdintasun sakonen adieraz-pen dira. Chavismoak beste ja-rrera bat hartu behar du.Hasteko, chavismoa arduraekintza bat delako. Hori ez daerretolika hutsa, egia da, kon-tsentsu handia dago horreninguruan. Chavez komandan-tearen indarra eta lidergoa,hein handi batean, 1992ko es-tatu kolpe saiakeraren arduraaldarrikatu eta bere gain har-tzetik sortzen da, edo, guk dio-gun bezala, 1992ko otsailaren4ko errebelio zibiko-militarra-ren ardura bere gain hartzetik.Iraultza bolibartarra hori da:Venezuelako herriak besteetorkizun bat eraikitzeko ar-dura, ekintza, bere gain har-tzea».

«Maduro ez delaChavez? Hau ezzela Chavezekingertatuko? Hori

oportunismoa da,komandantea

esentzializatzea»

REINALDO ITURRIZA

Chavismoaren eta iraultza bolivartarraren

ametsak, atakak eta etsaiak ondo

ezagutzen ditu Iturrizak. Venezuelak

kezkatzen eta mintzen gaituen honetan,

horiez guztiez dihardu, luze eta sakon,

kritika publiko eginez baina iraultzari leial.

Mikel Zubimendi Berastegi

VENEZUELAKO KULTURA ETAKOMUNEN MINISTRO OHIA

hutsa

Page 5: mila leiho zabalik - naiz: · 17 22 8 28 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta: Mindelotik Bruselara 10 Saioa Aginako Lamarain: ... tzen edo korrika egiten. Lanera joan aurretik (lana

2017 | abendua | 9

GAUR8• 4 / 5

Chavez komandantearen hi-tzak dakartza gogora, klase go-rrotoa eta banaketa soziala xa-xatzen zituela aurpegiratzenziotenean esaten zituenak:“Gure prozesua baztertu egonden, ikusezina izan den herribaten subjektibazio prozesuada”. «Chavismoak herri horipolitizatu eta ikusarazi egindu», nabarmendu du Iturrizak.Badira, bestalde, Chavezekin

pobreak pozik eta aberatsakurduri zeudela eta Madurore-kin pobreak urduri eta aberatsasko pozik daudela diotenahotsak ere. Hausnarketa es-katu diogu: «Hori errealitatea-ren karikaturizazioa da. Cha-vismoa ezinegon sozial batenpolitizazioa da, ezinegonaksortu eta ezinegonak defini-tzen du. Antichavismoa ez be-zala, espresuki adierazten duproiektu sozial alternatibo bat,baina planaren eta errealitate-aren artean distantzia handiadago. Eta distantzia horreksortzen du ezinegon erantsia,eta horrek gogor interpelatubehar du gidaritza klase boli-vartarra. Elite eta oligarkia ve-nezuelarrak ez daude iraultzabolivartarrarekin gustura, bes-tela ez lukete holako gogorta-sunarekin borrokatuko. Gero,klase berriaren fenomenoa da-go, iraultzatik sortu eta abe-rastu diren taldeena, negoziolegitimo eta ilegitimoen bidez,ustelkeriaren bitartez. Ez da,baina, Venezuelako fenomenoesklusiboa, ez du iraultza boli-vartarra definitzen».

SOZIABILITATEA HAUTSI

«Galderan klaseen arteko ga-tazka aipatu duzu –jarraitu duluze eta sakon–, pobreak po-breen aurkako gerra. Hori daVenezuelaren kontrako gerraekonomikoak bilatzen duenhelburu bat. Chavismoak so-ziabilitate bat sortu zuen,

apurka-apurka harreman so-zial berriak eraiki eta imajina-rio politiko berri bat sortuz. El-kartasunean, kooperazioarenzentzuan eraikitako soziabili-tate berri bat. Estatu sendo batizatearen beharra, ekonomianesku hartu behar duena, eki-men pribatuak egon beharduela baina ezin duela denaagindu eta erabat kontrolatu,aberastasuna banatu eta aska-tasunei eta era guztietako es-kubideei errespetu zabal batzor zaiela, hauteskundeakmaiz egin behar direla… Cha-vismoa historikoki umiliatutaegon den baina jada gehiagoumiliatua izango ez den herriada. Gerra ekonomikoaren egu-neroko ondorioetako bat or-duak ilaran pasatu behar horida, eta hartzen zaituen horrek,ez soilik merkatari pribatuak,baita sarri hornidura publiko-aren sarean hartzen zaituenfuntzionarioak ere, zu umilia-tzea, berriz umiliazioaren aro-ra bueltatzea esan nahi du».Galdera natural dator: desja-

betzeak, nazionalizazioak, lan-gileen kontrol zuzena... horiekdenak saiatu eta gero, Gober-nuak ba al du ekonomiarengaineko, totala ez bada ere,kontrol eraginkor bat? «Ez.Errelato bat sortu da dioenagure ekonomia estatalizatuta,zentralizatuta dagoela, Gober-nuaren esku hartzeagatik fun-tzionatzen ez duen ekonomiadela, ezker-eskuin industriakdesjabetu direlako, edo nazio-nalizazioaren alde egin delako.Errealitatea, baina, honakoada: unitate produktiboen %1bakarrik daude Gobernuarenesku, gainontzeko %99a kapi-tal pribatuaren mende daude.Oligopolioek janariaren indus-triaren kontrola dute, adibi-dez, gure eguneroko kontsu-moa kontrolpean daukate.Hori da problema: kontrol fal-Argazkiak: Jon URBE | ARGAZKI PRESS

Page 6: mila leiho zabalik - naiz: · 17 22 8 28 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta: Mindelotik Bruselara 10 Saioa Aginako Lamarain: ... tzen edo korrika egiten. Lanera joan aurretik (lana

atzerria

ta. Esaten denaren kontra, Es-tatuak kale egin du ekonomianazionalaren gaineko kontro-lean. Burdinaren, aluminioa-ren oinarrizko industriak nolakudeatzen diren kontu bat da,baina Estatuaren kontrol bategon behar da hor. Petrolioa-ren industrian, adibidez, goikargu eta ministro ohiak atxi-lotzen ari dira ustelkeriagatik,baina sektorearen nazionaliza-zioa ezin da zalantzan jarri.Arazoa da gure ekonomiarenkontrola kapital pribatuakduela, oligarkia nazionalak; hortaz baliatzen da salbues-pen egoera bat inposatzeko,Venezuelako herriaren boron-datea, bere gobernu eta insti-tuzioak ukatzeko».

SUBJEKTUA EZ ESENTZIALIZATU

“Chavismo basatia” liburuazgaldetu diogu. “Basati” adjekti-boak atentzioa eman digu, ba-sati eta popularra den chavis-moa ofizialista eta herriabideratu beharreko onuradungisa ikusten duen beste cha-vismo batekin kontrajartzenduelako. Ea ez ote duen “%100puru” etiketaren ideia indar-tzen galdetu diogu, ea ez oteduen gizatasuna kentzenzaion chavismo ezgai, ezjakin,irrazional horren estereotipoaindartzen. «Esku artean leher-tu zitzaigun egoera batekinaurkitu ginen: chavistak gara,gobernua dugu eta chavistamoduan ekin behar dugu. Go-bernatzeko, politika ulertzekomodu chavista bakarra bale-go... Bistan da ez dagoela. Cha-vismo asko daude, eta hori al-darrikatzen dut. Niretzat ez daaski identitate politiko bat etabakarrarekin aritzea, horrenaldarrikapen hutsa egitea. Ez-tabaidatu behar da zer esannahi duen era iraultzailean go-bernatzeak, izan ere, chavis-moaren izenean lehenago go-

bernatzen zen modu bereangoberna daiteke, modu klien-telar eta asistentzialean. Go-berna daiteke ere modu iraul-tzailean, instituzioak eta herriantolatuaren eta lurraldearenarteko distantziak laburtuz».

Hala ere, sinplifikazioarenarriskuaz ohartarazi nahi du.«Badaude oinarrizko militan-teak era ofizialistan jokatzendutenak eta ezagutzen ditutGobernuan dauden benetakochavista iraultzaileak ere. In-portanteena subjektua ezesentzializatzea da. Hemen ezdago auzoetan bizi den chavis-mo on, popular, pururik, pu-rutasuna Gobernu eta Estatua-ren burokraziaren aurreanbaieztatzen duena. Antichavis-moak kriminalizatu eta dea-brutu egiten du chavismoa.Ofizialismoak ez, baina astotuegiten du, subjektu bezala betifalta zaio zerbait, batzuetan ezda subjektu politikoa, asisten-tzia objektua baizik».

«MADURO EZ DA CHAVEZ»

Madurok Chavezen garaipengehienak mantendu ditu, halanola, misioak, programa sozia-lak eta norabide antiinperia-lista, baina ez da Chavez. Nolaegiten dio aurre chavismoakbatasunaren erronkari? NolaChavez bezalako figura agluti-natzailerik gabe? Non da orekagrabitate-zentro hori galduta?

«Chavez komandantearenheriotzaren ondoren, ezkerra-ren parte bat umezurtz geldituzen, liderrik gabe zereginik ezzela pentsatuz. Chavismoarenoinarri sozialak ez zuen sekuladilema hori izan, garbi zuenaurrera egin behar zela, ez zi-tuztela garaituko. Garbi oraineta hemen Maduro presiden-tea babestu egin behar dela.Argi dago inor ez dela Chavez,ezta Maduro bera ere; Chavezmilioiak dira eta soilik batuta

dira Chavez. Mugimenduak ezzuen hori zalantzan jarri. Bata-suna mantentzeak zailtasunakdauzka, elementu aglutina-tzailearen faltan are gehiago,baina bagenekien egunen ba-tean hori gertatuko zela. Vene-zuela ez da monarkia bat, ba-genekien norbaitek bere gainhartu behar zuela denon gainhartu behar zena, denok joanbehar ginela harekin bat egin-da. Madurok, aurreikuspenguztien aurka, chavismoa da-goen posizioraino batuta etaabantaila politikoarekin ekarriizanaren meritua dauka, etaaitortu egin behar zaio».

EKAITZEAN NORABIDEARI EUTSI

Ezkerreko sektore batzuek Ma-duro kritikatzen dute Chave-zek utzi zion botere orekamantentzen saiatu eta oposi-

zioarekin ituna bilatzen ari de-lakoan. Jarrera inuzentea delahori, zebra zauritu batek le-hoia motibatzen duen bezalamotibatzen duela oposizioa.

«Hori Chavez esentzializa-tzeko oso modu oportunistada. Antichavismoaren metae-rrelatoaren parte bat da, 'hauguztia Chavezekin ez zen ger-tatzen' dioena. Chavezek ezta-baida horretan bere ikuspun-tua sarri adierazi zuen: ‘ezgehiegikeria iraultzailerik, ez-ta oligarkiarekin itunik ere’.Maduro presidenteak sarri go-goratzen du hori. Egun ez dagogehiegikeria iraultzaileetarakobaldintzarik, egotekotan, oli-garkiarekin ituna egiteko dau-de. Baina hori ez da Maduropresidentearen jarrera. Bestal-de, iraultza bolivartarrak hel-buru duen gizartea ez da cha-“

«Egia da gobernu

bolivartarrak ez

duela ekonomia-

ren gaineko

kontrola, egia da

logika estraktibis-

ta gainditu eta

matrize produkti-

boa aldatzen ez

dugula asmatu.

Baina, aizu, ezin

dugu hori hama-

bost urtetan alda-

tu! Hori bai, hori

genuen asmo

eta asmo bera

izaten jarraitzen

dugu aurrera

begira ere»

Page 7: mila leiho zabalik - naiz: · 17 22 8 28 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta: Mindelotik Bruselara 10 Saioa Aginako Lamarain: ... tzen edo korrika egiten. Lanera joan aurretik (lana

vistentzako gizarte bat, denokkabitzen garen gizartea batbaizik. Duela hogei urte gutxibatzuk ordezkatuta etagehiengo handi bat baztertutazegoen gizarte batetik gatoz,eta ez dugu horrelakorik erre-pikatu nahi. Horrelakorik ezdut nahi nire alabentzat. Bai-na, hori bai, gutxiengoak ezinduena egin da Venezuelakoherriaren gehiengoaren bo-rondatea ukatzea. Eta arazoada beraiek gehiengoa izaterairisten badira, chavismoakeraikitako errealitate politikoaerrespetatuko duten zero ber-me daudela». Eta aitorpena utzi digu:

«Oraingo zailtasun ekonomi-koak kontuan hartuz, badaudebaldintzak oligarkiarekin itunbat bilatzeko, uste dut chavis-moaren barruan, baita gober-nu arduretan dauden sektorebatzuetan ere, hori bilatzendela. Iraultzaren norabide es-trategikoa sakrifikatuz gober-nuari eutsi ahal izango diote-lakoan, oligarkiaren zatibatekin gobernatzeko prestdaude. Ez dut uste hori delaMaduroren jarrera. Barne mai-lako tirabira askoko unean,itsasontziaren norabideari

eusten saiatzen ari da, ekaitzaoso gogorra izan arren, proiek-tu bolivartarraren horizonteestrategikoa galdu gabe».

CHAVISTEN ODOLA ITSASO

Oposizioaz hausnarketa egite-ra gonbidatu dugu. Ezin du bo-terea eskuratu, ez da gai di-tuen bitarteko itzelak boterebihurtzeko. Agian erreaktiboadelako. Bestalde, bere sektorebatzuen izate faxista eta men-dekatzailea ezin dira ahaztu.Boterera iritsiko balira, esperodaiteke olatu kontrairaultzai-learekin batera chavisten odo-lez beteriko itsaso gorririk? «Dudarik gabe. 2007an ja-

san zuen porrotaren ondoren,oposizioaren ahalegina hortikdoa. Ofizialki onartu zuten‘jende hau da gehiengoa’, etainsurrekzionalki irabazterik ezdutenez, ahuldu egin nahi gai-tuzte, gure oinarria atzera egi-naraziz. Beste behin ere, klasepolitiko antichavista, presi-dentegai izan zitezkeen lider-goak, denak izan dira garai-tuak: Larako gobernadorea,Mirandakoa, Asanblea Nazio-naleko presidentea... Ez dauka-te presidentegai sinesgarririk.Nik uste outsider baten alde

joko dutela, Latinoamerikakohainbat herrialdetan egin du-ten bezala, harreman publiko-etarako kristoren gaitasunaduen norbait, enpresa mundu-ko konexioekin. Saiatuko diraelektoralki irabazten ez soilikboto antichavistarekin, baita atzera egin eta gure etxera sar-tuz ere, desafiliatu den oinarribolivartarrenarekin ere bai». Eta hari beretik tiraka, «erai-

ki duten zentzu komuna odolaisurtzearen guztiz aldekoa da.Jada ikusi dugu! Gobernuegindako oposizioa irudikatueta ikusten dut gehiegikeriapatroi bezala eta ez salbues-pen gisa. 2002ko estatu kolpe-an ikusi genuen, imajinatu az-ken hamabost urteetan pilatuduten errebantxa desioa! Ba-da, chavismoaren muinekoegiturek su eta gar borrokatu-ko zituzten ziur egon».

KRITIKA PUBLIKOA BAI, BAINA...

Nazioarteko ezkerraren jarre-raz ere galdetu diogu, nola ga-tazka honetan busti nahi ezduen, ea Maduroren deriba au-toritarioaren eta chavismoa-ren akatsen errelato horrenatzean gotortuta, elkartasunfalta erakusten duen, edo Des-

mond Tutu parafraseatuz, eaVenezuelako injustizia egoe-ran, neutral azaldu nahiak ezote duen zapaltzaileen aldekojarrera hartzea esan nahi. «Jende askok esan digu hori,

momentu batean iraultza boli-vartarrak piztu zuen intereshandia, sinpatia, uneotangainbeheran dagoela, berezikiChavez hil geroztik. Ezker etaintelektualitate globalarenparte bat badago nahi izanezgero hori esan dezakeena, de-riba autoritarioaren matrakahori, eta Maduro ez dela Cha-vez diskurtso hori... Ez pentsa,Venezuelan ere badaude ho-rrelakoak. Iruzurra da, itxura-keria totala. Kritikoa izan be-har da, jakina, eta kritikapublikoa egin, baina beti iraul-tza bolivartarretik, harekin so-lidario izanik, borrokatzenduen herriarekin bat eginda…Hori beti!».

VENEZUELA, «KARIBEKO AUZIA»

Asko estimatzen duen WilliamOspina idazle kolonbiar han-diarekin izan zuen polemikagogoratuz, azken perla bat utzidigu Iturrizak. «Chavezen he-riotzaren ondoren idatzitakotesturik onena berea da. Bainaduela gutxi deriba autoritario-aren kontu horrekin atera zen eta zera esan nion publikoki:gogoratzeko Kuba bezala Ve-nezuela ere ‘Karibeko auzia’dela, gogoratzeko Gabriel Gar-cia Marquezek Kubaz horiesan ziola, ez zela marxismokontua, ezta teoria iraultzaile-en kontua ere, setiatua dagoenherri baten soberaniaren alde-ko borroka zela. Eta formalita-te eta legalitatetatik harago,hemen jokoan dagoena bere iraultzaren alde diharduen Ve-nezuelako herriaren boronda-tea da. Kritikak ondo daude,baina, bereziki egoera haue-tan, ezin zaitezke aldendu».

2017 | abendua | 9

GAUR8• 6 / 7

“«Nicolas Madurok

badu barne mailan

tentsio ugari dituen

mugimendu bat

batuta mantentzea-

ren meritua.

Pronostiko guztien

aurka chavismoa

dagoen posizioraino

abantaila politikoa-

rekin ekarri izana-

ren meritua dauka,

eta aitortu egin

behar zaio»

Page 8: mila leiho zabalik - naiz: · 17 22 8 28 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta: Mindelotik Bruselara 10 Saioa Aginako Lamarain: ... tzen edo korrika egiten. Lanera joan aurretik (lana

atzerria

Aitortu behardut. “EkialdeHurbila, mui-nak eta er-tzak” liburua-ren aurkezpen

ekitaldira gonbidatu gintuzte-nean ez nuen joateko gogohandiegirik. Izan ere, urte askodira dagoeneko bertako egoerakorapilatsua ulertzen saiatzea-ri ekin niola, 2011n “UdaberriArabiarra” bezala bataiatutakomatxinadak eztanda egin bai-no askoz lehenagotik. Zaha-rrak berri, esan nion beraz nireburuari.Nazioarteko politika nondik

nora doan atzeman nahi due-nak, baina, halabeharrez botabehar du bere burua EkialdekoHurbileko amildegitik behe-ra –intelektualki, noski–. Kon-tua, aldiz, honako hau da: kon-promiso intelektualetikemozionalera (politikora az-ken finean, politika ez baitaemozioa baino askoz gehiago)tartea guztiz fina da. Batakbestera garamatza kazetariok,batzuetan ia konturatu gabe.Aspertuta, edota gogaituta,

ez neukan ez aurkezpenera jo-ateko gogo handirik. Banekien,hala ere, nire “nagikeria” justi-fikatzeko ez nuela inolako ai-tzakiarik. Bai. Egia da ia zazpiurtez Udaberri Arabiarrekomatxinaden nondik norakoak,eta batez ere porrotak, jarraituizanak, erredakzio mahaitikbada ere, izugarrizko nekea etainpotentzia eragin dizkidala.Egia da ere Mikel Ayestaranekia egunero “El Diario Vasco”

egunkarian Ekialde Hurbiletikidazten dituen kroniken ja-rraitzaile amorratua naizela–paperean irakurtzea dutnahiago, telebistako kronikakjarraitzea baino–. Zer esan Karlos Zurutuza GARAko kola-boratzailearen lanaz! Hamarurte pasa daramatzagu jada el-karlan estu-estuan, eta bane-kien berak liburuan idatzitakokapituluek nigan –eta oro harGARA eta NAIZeko irakurleon-gan– nolabaiteko déjà vu (déjàlu?) sentsazioa utziko zutela. Dena den, azkenean Elka-

rren egoitzan argitaletxeak be-rak, “Berria” egunkariak eta Ja-kinek egindako aurkezpeneragerturatu nintzen. Nola egindaiteke, hala ere, liburu batenaurkezpen-kronika liburua be-ra irakurri gabe? Hor nuen, be-

raz, mesanotxeko liburu pila-ren gainean beste bat gehiagoirakurtzeko zain.

Iranetik PalestinaraHiru zatitan dago antolatutahiru egileko lana (Ane Irazabalere badago egileen artean Mi-kel Ayestaran eta Karlos Zuru-tuzarekin batera). Aurkezpenekitaldian bertan Ayestarani sumatu zitzaion bezala, bea-saindarraren atalari ezkorta-suna dario. Egia esan, bere bi-daia luzean izandako geltokiaketa ezagututako auzi korapila-tsuak kontutan hartuta –Siria,Irak, Palestina...– ulertzekoa daoso baikortasun falta.“Zu edo ni” atarikoan, Ekial-

de Hurbilekoa hil ala bizikogerra bezala aurkezten duAyestaranek. Eta gerra horren

barnean, Siriako kapitulua(“Gerra guztien ama”) eta Ira-kekoa (“Saddamen diktadura-tik aiatolen diktadurara”) ira-kurtzea ezinbestekoa daherriok pairatzen duten egoe-ra jasanezina ulertzeko, EstatuIslamikoari ate guztiak irekizizkion egoera hain zuzen.Erabateko zintzotasuna

onartu behar zaio Ayestarani.Irakeko auzia aztertzeko or-duan ez du inolaz ere Sadda-men erregimena benetan zerzen azaltzeko problemarik, ez-ta Iranen kasuan bere handi-keria salatzeko orduan ere. Siriako kasuan ere, Alepo hi-

rian osatutako kronika ez dahango suntsiketan amiltzen.Al-Assad familiaren «nepotis-moaren» aurkako matxinadaaztertzerako orduan erregime-nak emandako erantzun erre-presiboa salatzen du, baina bi-de batez matxinadaren kutsu«islamista» –jihadista ala sala-fista ez al dira hitz aproposa-goak?– deitoratzen du, Alepo-ko hondakinen artean irakurzitezkeen pintaketak lekuko.Hala ere, kritika orok kritika

behar du, eta, bat egitekotan,Iraneko 2009ko Iraultza Ber-dea nolabait Udaberri Arabia-rren aitzindari gisa aurkezteazuzena ez dela deritzot. Irangotempus politikoa ezin da mun-du arabiarrak bizi (izan) due-narekin alderatu. Are gehiago,Iraultza Berdea amatatu ondo-ren erregimenak bultzatutakoHassan Rohani «erlijioso di-plomatikoak» lortutako hau-teskunde garaipenak garai ba-

Ertzak muin Ekialde Hurbilean{ analisia } Dabid LAZKANOITURBURU

Aleka bildumaren laugarrenzenbakian, Ekialde Hurbilarenmuin eta ertzetara bidaiainteresgarria proposatzendigu Elkar, Berria eta Jakinekelkarrekin argitaratutako«Ekialde Hurbila, muinak etaertzak» liburuak. Gainera, aukera-aukerako bidaideekin.

hutsahutsa

hutsa

Page 9: mila leiho zabalik - naiz: · 17 22 8 28 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta: Mindelotik Bruselara 10 Saioa Aginako Lamarain: ... tzen edo korrika egiten. Lanera joan aurretik (lana

2017 | abendua | 9

GAUR8• 8 / 9

tean Persiar Inperio izandakoeta egun Errepublika Islamia-rra den herrialdearen barneegonkortasun politikoa isla-tzen du, mundu arabiarreaninondik inora sumatzen ezden egonkortasuna.

Tunisiatik EgiptoraAne Irazabalen ekarpena ezda baikorragoa. Batik bat,2011ko otsailean Tahrir plaza-ko matxinadak Hosni Muba-rak rais-a boteretik botatzealortu eta biharamunean Ro-bert Fisk korrespontsal ospe-tsuak kazetari gazte ba-tzuei –Irazabal tarteko?–ohartarazi ziena gogora ekar-tzean. «Inozo hutsak zarete.Udaberri Arabiarrak oso gaiz-ki amaituko du», esan zien.Eskerrak Arrasateko kazeta-

riak ez zuela orduan amoreeman. Horri esker irakur de-zakegu liburuan Tunis Tuni-siako hiriburuko auzo ahaz-tuetatik –Ettadham, DuarHicher...– egindako kronika,non bertako gazteek bi auke-ra baino ez dituzten: «Poliziaegin edo jihadismoa besarka-tu». “Esperantzaren argia” ka-pituluan, Tunisiako erregi-men zaharraren nostalgikoeiematen die hitza, Afrikakoiparraldeko herriak –matxi-nada arabiarraren aitzinda-riak– egun bizi duen egoeraeskizofrenikoa ulertzekoezinbestekoa. Zentzu horre-tan, faltan botatzen da Tuni-siako Ennahda alderdi isla-mista Nidaa Tounes alderdi«atzerakoiaren» menpe –koa-

lizioa osatzeraino– utzi zuenprozesu politikoaren azterke-ta sakona. Nolabait gauza be-ra gertatzen zaio Egiptorenkasuan. Abdel Fattah al-Sissi-ren estatu kolpea hitzez hitzsalatuagatik, ezkerrak milita-rrei emandako babesa oin-puntetan zeharkatzen du.

Ertzak, gutxiengoakErtzak ditu maite Irazabalek,Tunisiako homosexualek, ebaketa genitalaren aurkakoegiptoarrek eta oro har gu-txiengoek pairatzen duten ja-zarpena salatzen ditu hain-bat kapitulotan. Dena den,ertzak benetako muin bihurdaitezkeela ondoen islatzenduena Karlos Zurutuzarenazken zatia dugu. Siriako Kurdistanen, Roja-

van, bertako biztanleak bul-tzatzen ari diren iraultza de-mokratikoari («urteotan han

ezagutu dudan iraultza baka-rra») buruzko kapituluak etaLibiako amazigen berri ema-ten digunak, ezin hobeto era-kusten dizkigute Al-Assad fa-miliaren zein Gaddafirenerregimenen muina, ertzeta-tik bertatik abiatuta. Ustezkogeopolitikaren edota okermamitutako nostalgiaren on-dorioz erregimen horiek de-fendatzen dituztenen aurre-an, berauen miseriak etamaltzurkeria agerian uztenditu Zurutuzak, Ekialde Hur-bilean eta Afrikako iparralde-an «gutxiengotzat» jotzen di-ren kurduen eta berbereenborrokaren berri ematean. Izan ere, liburua irakurri

ahala berehala konturatzengara “gutxiengoen” eta“gehiengoen” arteko banake-ta erabat tranposoa dela. Etaez bakarrik aritmetika hutsa-gatik 30 milioi kurduei edota

Marokotik Libiaraino –Aljeriaahaztu gabe– bizi diren ber-bereei gutxiengo deitzea as-takeria delako. Baita kurdueneta amazigen borroka Sirianeta Libian gehiengo zabal ba-ten nahien ispilu bihur daite-keelako ere, erregimen zaha-rraren eta noraezean denmatxinadaren, bien batera,aurka.Zurutuzaren bidaia Saha-

ran amaitzen da, Aaiunen.«Zero gunetik» 201oekoGdeim Izizeko protestak etaerrepresioa gogora ekartzendizkigu, askorentzat UdaberriArabiarraren atarikoak.Eztabaida hori albo batera

utzita, benetan uste al dunorbaitek Ekialde Hurbilak,bere zentzurik zabalenean,udaberririk edota loraldirikizango duenik sahararrak –eta palestinarrak, eta...– ne-gu gorrian kiskaltzen utzita?

Mikel Ayestaran, AneIrazabal eta KarlosZurutuza, elkarrekinkaleratu duten «EkialdeHurbila, muinak etaertzak» liburua eskuetan,Donostiako Elkarrenegoitzan egin zutenaurkezpenaren ondoren. Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS

hutsa

hutsa

hutsa hu

Page 10: mila leiho zabalik - naiz: · 17 22 8 28 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta: Mindelotik Bruselara 10 Saioa Aginako Lamarain: ... tzen edo korrika egiten. Lanera joan aurretik (lana

hutsa

3 BEG

IRADA:

osas

un

a/

gelt

okia

k /

tekn

olog

ia

Masa komunikabideenpresentzia ugariareneta hedabideotan lu-rralde anglosaxoiekduten nagusigo kul-turalaren ondorioz,

tradizio asko ospatzeko hautatutakogaur egungo erak globalizazio proze-suen emaitza dira. Eguberriak ere an-tzina mundu mailan gertatutako bestenagusitasun kultural prozesuen isla di-ra, kristautzea nagusiki. Neguko solsti-zioan eguzkia eta argiari gurtza egite-tik, Belenen jaiotako haurra gurtzerapasa ginen, baita elikagaiak edo txan-ponak oparitzetik azken belaunaldikojostailu eta bestelako objektu ezin mo-dernoagoak oparitzera ere. Begi bista-koa da kontsumoak ospakizunaren es-parru handia bete duela eta helduakzein haurrak setiatu gaituela.

XXI. mendeko gizarte garaikide fre-netikoak, denbora handia bakarrikematen duten haurrei maitasuna hela-razteko modurik argiena opariak egite-arena dela erakutsi digu. Gutxitan era-bili dituzten jostailuz bete dituguhaurren gelak, urtebetetze, Eguberrieta, zergatik ez, zenbait kasketaldi ezti-tzeko aitzakiarekin. Hortaz, haurrek,jasotzen dituzten gauza kopuruareneta maitasunaren arteko lotura egitenikasi dute, lotura proportzionala, nos-ki. Hau da, maitasuna, gauza kopurua-ren arabera neurtzen dute. Hori al dabenetan maitatuak sentitzeko eskaininahi diegun tresna?

Modu horretan, gure haurren bizi-tza gauza materialekin betez ale-gia, ez diegu gauzen balioa zeinden erakusten eta izan liteke, gukgeuk ere, gure bizitzetan gauzeieman nahi diegun balioari buruzhausnartu ez izatea. Haurrek errea-litatearen eraikuntza ulergarria egindezaten, inguratzen dituzten gauzak

nondik eta nola atera diren jabetzeabeharrezkoa dute. Hori jorratzeko au-keretariko bat etxeko arduraren batberen gain hartzea izango litzateke.Hiru urtetik aurrera kapazak dira eta,horrekin, inguruaren zaintzan partehartzeaz gain, etxean oreka bat egote-ko egin behar diren ahaleginez ohar-tuko dira. Aldi berean, merezi du gurehaurren desioak beraiekin batera az-tertzea, telebistan ikusi duten azkenjostailua momentuko kapritxoa oteden hausnartzea.

Bestalde, haurrei gaitasun anitzakgaratzen laguntzen dieten bidelagu-nak garen heinean, jostailuren baterostekotan, helduona da honek hau-rrarengan izan dezakeen eraginarenerantzukizuna. Eskaintza nagusiakhaurren irudimenarekin akabatzenbaitu, estereotipatua eta errepikako-rra izaten baita, dena egina ematenduena, askatasunarentzat eta irudi-menarentzat toki eskasa utziz. Esaldiherrikoiak esaten duen bezala, “gu-

txiago gehiago da”. Eta irudimenarenaliatua, sinpletasuna. Haurrari, gaita-sun sortzaile osoa garatzeko espazioaeta adorea eskaintzen bazaizkio, bereburuaz seguruago egongo da eta au-toestimu indartsuagoa garatuko du.Gainera, harreman pertsonal osasun-tsuagoak eraikitzeko gai izango da,ikuspegi ezberdinak antzematekoerraztasun handiagoa izango baitueta frustrazioari aurre egiteko tresnakgaratuko baititu, egoera zailetan kon-ponbideak bilatzeko erantzunak argi-tasun eta lasaitasun handiagoarekinemateko ahalmena garatuz.

Guraso izatea erantzukizun handikopraktika da. Maitatuak sentitzeko,haurrek ez dituzte gauzak behar,gurasoekin kalitatezko denbora pa-satzea baizik. Besteek gurekin den-bora konpartitzen dutenean, benetanmaitatuak sentitzen baikara. •

[email protected]

Opariak al dira haurrei maitasuna helarazteko modurik aproposena? Raul BOGAJO | ARGAZKI PRESS

Gutxiago gehiago da

Saioa Aginako LamarainPsikoterapeuta

Page 11: mila leiho zabalik - naiz: · 17 22 8 28 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta: Mindelotik Bruselara 10 Saioa Aginako Lamarain: ... tzen edo korrika egiten. Lanera joan aurretik (lana

2017 | abendua | 9

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Heldu da. 2017ko abenduaren 9 hau aspaldigorriz markaturiko eguna da Euskal Herri-ko egutegi politikoan eta gerta liteke egu-nen batean historia liburuetan ere letrahandiz agertzea. Zeharo berriztatzailea dagaurko mobilizazioa, aldagai askorenga-

tik: Paris kokaleku, bakearen artisauak bultzatzaile etaeuskal ordezkaritza ezin zabalagoa eragile. Aietetik honaaskotan tunel beltz batean sarturik ageri den konponbi-de prozesuaren argi izpien atzetik abiatu dira Argien Hi-ria delakorantz milaka abertzale zein bakezale. Esan gabedoa presoen senideentzat oso berezia izango dela joan-etorri luze hau, maite dituztenak ikusi gabe baina biho-tza bero bueltan. Eta suma daiteke espetxe barruetanegunak ekarriko duen zirrara ere, goizetik gauera, nor be-re hurbilekoen deiaren zainedota telebistaren eta irratia-ren bidez Parisekoaren berrijasotzeko gosez. Ederra.Sentimendu andana alde

batera utzita, berritzaileaere bada mobilizazioarenparadigma bera. Oraingoanez baita aldarrikapen hutsaedota ohiko elkartasun eki-mena. Azken asteotan age-rrarazi denez, interlokuziolan isila ere fruituak ema-ten hasia da: FrantziakoJustizia Ministerioak eta euskal ordezkaritzak osatu-tako lan esparru komuna hor da, akordioetarako ma-haia apaindu dute. Horrek ekarriko dituen ondorioakikusteko daude oraindik, baina urratsa emana dagonorabide egokian; urtze bidean da izotza. Eta horrekzentzu eta kutsu guztiz berritzailea ematen dio gaur-ko mobilizazioari: kalea mahaiaren lagungarri bilaka-tu da, eta mahaia ere kalearen osagarri (hor dira Pari-seko Udalaren aho bateko adierazpena edota Macronpresidentearen alderdiko Euskal Herriko kideek mobi-lizazioari emandako sostengua).Eguna behar bezala gozatzearekin batera, merezi du

begirada eredu berri horren gainean jartzeak ere. Ez

da munduan izango urtean zehar gureak baino mobi-lizazio gehiago antolatzen dituen herri askorik; gertu-ko seinale dira Kataluniaren alde Bilbon eta ibilbideberean hilabete eta erdi eskasean egindako hiru mani-festazioak. Beste kontu bat da lortu ohi duten eragina.Gehienek aldian aldiko erritotik eta autoafirmaziohutsetik asko dutela ezin uka.Konponbide prozesu honetan, zehazki, hiru mobili-

zazio mota bereiziko nituzke. «Mahairik gabekoak»batetik, hau da, aldarrikapen soila egin izan dutenak,beharrezkoak dudarik gabe baina konponbideak ireki-tzeko ez-nahikoak; «mahaiaren aurkakoak» bestetik,hau da, mobilizazioaren balioa gaindimentsionatueta kaleak berez konponbideak ekar zitzakeen usteokerra oinarri zutenak (baten batek ondorio kaltega-

rriak ekarri ditu); eta «mahaiaren aldekoak» azkenik,gaurko Pariseko hauxe, alegia. Gustatu ala ez, azkenhoriek dira presoak etxera ekartzea ahalbidera deza-keten bakarrak, aldebakartasunak muga argiak baitituhemen, espetxeetako giltzak estatuen esku dira-eta.Behin hona iritsita, bitxia da ikustea herri mobiliza-

zioan trebatutako hainbat eragileren ahalegina –MixelBerokoirigoin eta Txetx Etcheverry kasu, «nekazari bateta antisistema bat» norbaitek errespetuz eta mires-menez ederki laburbildu duen bezala– erabakigarriaizan dela mahaia eratzea ahalbidetzeko, Hego EuskalHerriko itxuraz botere handiko erakundeak baino era-ginkorrago ageriz. Hausnartzeko gaia hori ere. •

{ asteari zeharka begira }

Paris, konponbidearen bibideak batu dituen hiria

Esparru komuna sortu izanak izaera berriaematen dio mobilizazioari: kalea mahaiarenlagungarri bilakatu da eta mahaia kalearenosagarri. Gustatu ala ez, hori da presoenauzia konpontzeko modu bakarra

hutsa

hutsahutsa

Ramon Sola

Page 12: mila leiho zabalik - naiz: · 17 22 8 28 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta: Mindelotik Bruselara 10 Saioa Aginako Lamarain: ... tzen edo korrika egiten. Lanera joan aurretik (lana

herria

Eurovisionen oso antzeko funtziona-mendua du, baina, bestelako helbu-ruak: Suns Europe proiektuak Europa-ko hizkuntza gutxituen artean zubiizan nahi du, hizkuntzotan egindakosorkuntza aldarrikatzearekin batera.

Udinen ospatzen da, Italiako ipar-ekialdean, nonfriulera hitz egiten den. “Suns” horrek “soinuak”esan nahi du friuleraz, nahiz jaialdian literaturaketa zinemak ere beren txokoa izaten duten, neurritxikiagoan. Aurtengoa hirugarren edizioa izan da. Hala ere, ez

da izatez berria festibala, duela hamar urte sortubaitzen, hasiera batean, «Mediterraneotik gertuagodauden hizkuntza gutxituak batzeko ahalegin gisa»,Leo Virgili jaialdiaren arte zuzendariaren hitzetan.«2015etik, aldiz, Europa mailako jaialdi handia da,eta handitzen segitzen du». Abenduaren 2an, larun-batarekin, iluntzeko bederatziak aldera, goraino be-te zen Teatro Nuovo Giovanni da Udine (konparaziobat egitearren, Donostiako Victoria Eugeniaren an-tzeko antzoki bat, baina arkitektura modernoa due-na). Bi egun lehenago 1.200 sarrerak agortuta zeu-den. Gaualdia hasi eta berehala atera ziren taula gaine-

ra jaialdiaren aurkezleak: Natalie Forma Fella etaMichele Polo, biak aktoreak eta umorearen maitale-ak. Hala, ikusleen irribarre artean, jaialdiko lehentaldeari ongietorria egin zioten: Adwaith taldeari,hain zuzen, Galesko hizkuntzan aritzen den post-punk hirukotea. Adwaithen lana ez zen erraza izan,jaialdia irekitzeaz gain, halako lehiaketetan hainohiko ez den musika estilo batean aritu baitziren.Baina ez zuten batere gaizki egin: emakumez osatu-tako taldeak “Lipstick Coch” (Ezpainetako gorria)izeneko post-punk kantu alaia ederki defendatzen

jakin zuen. Letra sinplez (bi emakume-ren arteko amodio kantu mozkortia),baina melodia eta ahots ederrarekin.Hori guztia, Galesen agian ohikoagoaden baina Udineko kaleetan ikusteaarraroagoa den punk estetika deiga-rriarekin lagunduta. Galiziar laukote bat etorri zen haien

ondotik. Esposa. Bi sintetizadore, gita-rra, bateria minimalista bat eta aho-tsak. Pop dibertigarriko “Xardin inte-rior” (Barne lorategia) kanta aurkeztuzuten. Irudi aberats eta koloretsuko le-trak ezin hobekiago egin zuen musika-rekin, nahiz eta, agian, ez zuten zortehandirik izan soinuarekin. Talde ho-rrek Italia iparraldean beste taldeekbaino egun batzuk gehiago zerama-tzan, egonaldi artistiko batetik joanbaitziren jaialdira. Zera zioten horriburuz: «Hau da guk nahiko genukeenEuropa. Etxe batean izan gara urtebe-tetze bat ospatzen, eta bertan zen jen-de guztiak jo du pianoa, mundu guz-tiak ikasten du musika hemen!». Eta,

kultura duten herriek, «mundu ikus-kera zabalagoa dute», jaialdi honetanhizkuntzekin gertatzen den moduan.Isa Zwart, Esposa taldearen ondoren

taula gainera igo zen kantari gaztea (17urte ditu), ez da berria lehiaketan etatelebistetako pantailetan. Herbeheree-tako prentsan pop izar gisa irudika-tzen dute jada. Talentu lehiaketetanaritutakoa da eta behe-saxonierazabesten du folk-pop komertziala. Ko-mertziala eta hizkuntza gutxitua ez di-ra nahitaez etsai, beraz. Musikari taldehandi batekin inguratuta igo zen ager-toki gainera, eta, “Mamme See” (Amakesan zidan) kantuaren letra xalo sama-rra bada ere, ikusleak asko animatu zi-tuela esan beharra dago. Kontraste handia izan zen Isa Zwar-

ten pop sinplearen eta ondoko taldea-ren rock-and-roll landuaren artean.Ebel Elektrik bretoiak dira eta musikaribirtuoso gisa sailka litezke. Beren ka-suak argi erakusten du hizkuntza gu-txitu bakoitzak errealitate propioa bizi

Erromantxeraz abestuzuen Thomas Cathomenbakarlaria, «Tumasch È»izen artistikoz, gailenduzen lehiaketan. Andrea TOMASIN

SUNS EUROPE, HIZKUNTZA GUTXITUENKANTU LEHIAKETA

ENERITZ DUESO

Hizkuntza gutxituen kantu lehiaketa. Esaldi horiirakurrita, eta aurreiritziren bat edo bestetarteko, ez litzateke zaila zerbait xumeaimajinatzea, «gutxitu» hitzak berak dakarrenkonplexuagatik edo. Horrela gertatu zitzaien LaBasu euskal rap abeslariari eta bere kideeigonbidapena jaso zutenean. Laster ohartu zirenantzoki «erraldoi eta eder batean» jotzekogonbidapena jaso zutela eta estilo zein jatorrianitzeko taldeekin partekatuko zutela taula.

Page 13: mila leiho zabalik - naiz: · 17 22 8 28 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta: Mindelotik Bruselara 10 Saioa Aginako Lamarain: ... tzen edo korrika egiten. Lanera joan aurretik (lana

2017 | abendua | 9

GAUR8• 12 / 13

duela: soilik abeslariak menderatzendu hizkuntza taldekideen artean. Halaere, Mathieu Scilianok, hizkuntza bre-toiaren ordezkari izandako epaileak,itxaropentsu aipatu zuen Bretainian«iraultza txiki» bat gertatzen ari delagazte sortzaileen artean: «Sare handibat sortzen ari da artista gazteen arte-an. Inoiz ez bezalako egoera bizitzenari gara».

TUMASCH È BAKARLARIA, ERROMANTXERAZ

Tumasch È izen artistikoa duen Tho-mas Cathomen bakarlaria erromantxe-raz aritzen da, baina eleaniztuna da etamunduan zehar asko ibilia. SuitzakoGrisonia kantonamendukoa da eta ba-tez ere Suitza eta Mexiko artean biziizan da. Bere emanaldia liluragarriaizan zen eta sinpletasuna dotoreziarensinonimo erakutsi zuen. Charangoare-kin hasi zuen bere “Jeu sai buc” (Ez da-kit zer den nahi dudana), letra existen-tzialista baina errazeko kantua.

Charangoa, bost soka bikoitz izan ohidituen eta atzealde konbexua duen gi-tarra txikia da; munduko txoko asko-tan erabiltzen den arren, CathomenekMexikon deskubritu zuen. Ados izanziren ikusle eta epaileak «atmosferaberezi eta hunkigarria» sortzea lortuzuela esatean. Bakarlaria izanik ere,Udineko agertoki handia bete eginzuen.

Euskaldunen txanda etorri zen ondo-tik, baina ez ziren izan euskaldunaktaula gainera igotzen bakarrak: La Basueta bere ohiko kideekin batera (Alaznekorista eta DJ Ibai), friulitar musikarizosatutako banda bat aritu zen. Rap abeslariaren emanaldiak aurre-

ko kantuekiko haustura ekarri zuen,ordura arte folketik eta rocketik ger-tuago zeuden taldeek jo baitzuten. “Ninaiz izotz erregina” kantuaz, zeinak LaBasuren disko argitaratu berriari izenaematen dion, hamarkada ezberdineta-ko rapa eta bestelako estiloak nahastuzituzten. Lehiaketan jotzen azkena Franco

Giordani friulitarra izan zen, ziurreniklehiaketako parte hartzailerik heldue-na. “Revelli” kantu ederra jo zuen, izenbereko futbolari friulitarraren bizitzarieskainitako kantua, kantautore estilo-an, baina bere taldeaz lagunduta. Kontzertua une hartan bukatu ez ba-

zen ere, lehiatzekoak ziren talde guz-

Ezker-eskuin, La Basu euskal rapabeslaria, Suns Europe jaialdianbigarren tokia lortu zuena eta EbelElectric talde bretoia, hirugarrenlekuan geratu zena. Andrea TOMASIN

Ebel Elektrik talde bretoiak argi erakusten du hizkuntzagutxitu bakoitzak errealitate propioa bizi duela: abeslariaksoilik menperatzen du hizkuntza. Hala ere, itxaropentsudaude Bretainian, «iraultza txiki bat» ikusten dutelako

Suns Europe proiektuak Europako hizkuntza gutxituenartean zubi izan nahi du, hizkuntzotan egindako sorkuntzaaldarrikatzearekin batera. Jaialdiak hamar urte baditu ere,kantu lehiaketak hirugarren urtea du aurtengoa

Page 14: mila leiho zabalik - naiz: · 17 22 8 28 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta: Mindelotik Bruselara 10 Saioa Aginako Lamarain: ... tzen edo korrika egiten. Lanera joan aurretik (lana

herria

tiak agertokitik igaroak zirenez, aur-kezleek gonbita luzatu zieten ikusleeiberen talderik gogokoena bozka zeza-ten, eta, bitartean, epaileek beren boto-ak erabakitzera alde egin zuten.

Beste hiru musika emanaldi ere izanziren lehiaketaz kanpo: Herrialde Kata-lanetako Joana Gomila Folk taldearena (Balear uharteetakoak dira zehazki),Gruff Rhys bakarlari galestarrarena etaErrusiako Buriatia errepublika autono-moko Namgar taldearena. Azken biakhasieratik aurreikusitako gonbidatuakziren; Joana Gomilaren proiektua, be-rriz, lehiaketan parte hartzekoa zen ha-siera batean, baina, azkenean, epaituakez izateko eskaera egin zuen taldeak.

KATALUNIAREKIN ELKARTASUNA

Ikusleek beren botoa eman eta antzoki-ko pantailan “No esteu sols” azaldu zenidatzita, hau da, “Ez zaudete bakarrik”katalanez, xingola horiarekin lagundu-ta, ikusleen txaloen artean. «Zein da gehiengoak hitz egiten duen hizkun-tzaren eta hizkuntza gutxitu baten ar-teko ezberdintasuna?», galdetu zionNatalie Norma Fella aurkezleak Miche-le Polori. Eta hark, ihardetsi: «Gehien-goaren hizkuntzak armada dauka, gukartearekin erantzuten dugu».

Geroago, Carlo Puppo InformazioneFriulanaren –jaialdiaren antolatzaileden Radio Onde Furlane irratiaren ar-gitaratzailea– zuzendariak honela azal-du zuen kataluniar herriari egindakokeinua: «Mezu hau igorri nahi genionkataluniar herriari; arte jaialdi bat ga-ra, baina ez ditugu behin ere ahazteneuropar herritarren eskubide sozial etalinguistikoak».

Balear uharteetako musika tradizio-nala du oinarri, ahots gozo eta jazz uki-tuz lagunduta, Joana Gomila Folk Sou-venir proiektuak. “Al·lotes colliu”(Neskatxok, bildu ezazue uzta) kantuzahar baten grabazioarekin hasi zutensaioa eta zati errezitatu batekin jarrai-tu zuten, hain zuzen, Rafael GinardekMallorcako herri kantutegian herrimusikaz egiten duen azalpenarekin.Tartean honakoa dio: «Folklorea ez daentzun edo ikusteko. Bizi egin beharda».

Lerroon gainean, jaialdiko epaileak etaparte hartzaileak elkarrekinekitaldiaren amaieran. Lerroon alboan,Adwaith taldea, gales hizkuntzanaritzen den post-punk taldea. Andrea TOMASIN

«Zein da gehiengoak hitz egiten duen hizkuntzaren etahizkuntza gutxitu baten arteko ezberdintasuna?» galdetuzion aurkezleak Polori. «Gehiengoaren hizkuntzak armadadauka, guk artearekin erantzuten dugu», ihardetsi zion

Kataluniarekiko elkartasun keinu ederra izan zen jaialdian.Antzokiko pantailan «No esteu sols» azaldu zen idatzita,hau da, «Ez zaudete bakarrik» katalanez, xingolahoriarekin lagunduta, ikusleen txaloen artean

Page 15: mila leiho zabalik - naiz: · 17 22 8 28 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta: Mindelotik Bruselara 10 Saioa Aginako Lamarain: ... tzen edo korrika egiten. Lanera joan aurretik (lana

2017 | abendua | 9

GAUR8• 14 / 15

Haien ostean, mundu mailan ezagu-na den Gruff Rhys artista polifazetiko-ak hartu zuen mikrofonoa. Kantauto-rea, idazlea, zinegilea… Super FurryAnimals taldeko kide ere bada. Bere az-ken kolaborazioa Gorillaz talde entzu-tetsuarekin egin du. Umorea darabilmaiz eta Brexitaren kontrako kantuakere idatzi ditu galestarrak. 2017koSuns jaialdiko gonbidatu berezietakobat izan da Gruff Rhys eta bere ibilbideartistikoari emandako saria jaso zuen,Lorenzo Fabro Arlef elkartearen zu-zendariaren eskutik. Europaz kanpoko gonbidatuak ere

izan ziren Udineko ekitaldian; Mende-baldeko belarrientzat, musika exotiko-ena eskaini zutenak. Namgar Lkhasa-ranova da Namgar taldeko abeslaria,eta eztarri kantua kantu modernoare-kin nahasten du; musu gitarra jotzendu, baita yatag-a ere, salterioaren edoeuskal ttun-ttunaren antza duen mon-goliar harpa. Beste bi kiderekin arituzen, batak chanza (gitarraren antzekoinstrumentu tradizionala) eta besteakgitarra elektrikoa jo zuten.

AZKEN IRABAZLEA: TUMASCH È

Musikari guztiek jo ostean atera ginenepaimahaikide eta musikari guztiakagertokira, botoen emaitzak aditzeraemateko. Lehen pertsonan hitz egitendut orain, duela bi urteko lehenengojaialdi hartan Kasernarat taldearekin jonuelako, eta aurtengo jaialdira EneritzFuryak bakarlari gisa gonbidatua izannintzelako, euskara ordezkatuko zuenepaile izateko. Epaile guztiok geure botoa eman ge-

nuen, bakoitzak geure hizkuntzan. Az-kenean, Isa Zwart gazteak izan zituenikusleen boto gehien, Tumasch È abes-lariarekiko alde txikiarekin. Baina ikus-leen eta epaileen botoak batu ostean,honakoa izan zen azken sailkapena:Tumasch È, lehena; La Basu, bigarrena,eta Ebel Elektrik, hirugarrena. Leo Vir-gili jaialdiaren zuzendari artistikoarenarabera, irabazlea Thomas Ctahomenerromantxerako bakarlaria izan bazen, «jaialdiaren zentzua hoberen ulertuzuena» izan zelako izan zen. Irabazleapozik agertu zen. Bere hitzetan, «nire-

tzat musika ez da lehia, baina asko es-kertzen dut hemen egon izana».Udineko jaialdia Arlef agentziak eta

Radio Onde Furlane bezalako beste era-kunde batzuek antolatzen dute (gonbi-datutako hizkuntzen beste instituziobatzuekin elkarlanean, Etxepare Insti-tutua kasu). Tartean izan zen Telefriuliere, zuzeneko emankizuna egiten. You-tuben topa daiteke jaialdi osoa.

Hizkuntza eta kultura zapalduen al-deko lana agerikoa bada ere, Suns Eu-rope jaialdian, inplizituki, esan litekeere, emakumeak oholtza gainean iza-tea ziurtatu zela, musikan oraindikhain ohikoa ez den beharrezko saiake-ra eginaz. Hori ere nabarmentzekoa,zalantzarik gabe. Mandi (“agur bero bat” friuleraz) eta

datorren urtera arte!

Goiko argazkian, Franco Giordanifriulitarra. Lerroon eskuinaldean,

Burutiako Namgar Lkhasaranova. Biaklehiaketatik kanpo aritu ziren.Errusiako Buriatia errepublika

autonomotik heldutako Namgartaldearen kasuan, Europaz kanpoko

gonbidatuak izan ziren. Andrea TOMASIN

Page 16: mila leiho zabalik - naiz: · 17 22 8 28 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta: Mindelotik Bruselara 10 Saioa Aginako Lamarain: ... tzen edo korrika egiten. Lanera joan aurretik (lana

hutsa

iRRITZIA:

{

}

Ainara AzpiazuAXPI

Page 17: mila leiho zabalik - naiz: · 17 22 8 28 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta: Mindelotik Bruselara 10 Saioa Aginako Lamarain: ... tzen edo korrika egiten. Lanera joan aurretik (lana

2017 | abendua | 9

GAUR8• 16 / 17

Ados. 2017. urte-an gaude etaBertsolari Txa-pelketa Nagu-siak errimazeta neurriz har-

tuta dauka Euskal Herriko ber-tsozale guztien arreta. Guztie-na? Ez! Bertsozale menderaezinbatzuek txoratu gabe eustendiote potorik onartzen ez du-ten horien erasoari. Eta bizimo-

dua eroso eta alaigarriagoa daEhariko Kakiturri kanpamentutxikira biltzen direnentzat…Elkarte dotorea da Kakiturri.

Gasteizko Ehari kontzejukoudal eraikina da, 80ko hamar-kadan hango gurasoen ekime-nez ikastola bihurtu zena. Han-dik hurbil Abendaño ikastolazabaltzean, eraikina birmolda-tu eta elkarte gastronomikoaatondu zuten. Duela hogei bat

urte, Juan Mari Juaristiri berta-ko bazkide izatea eskaini zio-ten, eta harrezkero hara biltzenda bertsolari eta bertsozalekuadrilla bat astean behin, mo-kadua jan eta bertso saiotxoaegiteko. Batzuek jardunean se-gitzen dute; beste batzuk, be-rriz, plazetara eta are gutxiagotxapelketetara agertzen ez di-ren beteranoak dira. Felipe Ze-laieta, Rikardo Gonzalez de Du-rana, Juan Mari Juaristi, AsierOtamendi, Alberto MartinezBeito, Manu Bendala, Xabier Ri-ko, Patxi Epelde, Xabi Azebo etabertsotan egin edo bertsoak en-tzun nahi dituzten lagun uga-rik giro aparta aurkitzen dutetxoko abegikor horretan.

BERTSOTRUK

Joan den azaroaren 5ean, urterobezala, Juaristi eta Felipe Zelaie-ta Gasteizko Hiria herri laster-

Ezkerretik hasita, FelipeZelaieta, UnaiMendizabal, MikelArtola, Txomin Azpiroz,Asier Otamendi, RikardoGonzalez de Durana etaManu Bendala. GAUR8

GASTEIZEN, BERTSOTRUKEuskal Herriko hainbat eskualdetakobertsolariei ateak zabaltzen dizkie Kakiturrik

Xabier Izaga Gonzalez

Milaka bertsozalek jarraituko dute datorren asteburuanBertsolari Txapelketa Nagusiko finala, bertatik bertara zeintelebistan. Bertso asko eta onak, batzuk oso onak, entzundira orain arteko saioetan. Hala ere, garaiotan txapelketanhasi eta bukatzen al da bertso mundua? Gasteizko Kakiturrielkartean txapelketaz harago ere bizirik badela ikusi genuen.

BERTSOLARITZA / b

Page 18: mila leiho zabalik - naiz: · 17 22 8 28 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta: Mindelotik Bruselara 10 Saioa Aginako Lamarain: ... tzen edo korrika egiten. Lanera joan aurretik (lana

herria

ketan izan ziren, urtero bezalakorrika egin gabe baina irabaz-leei beren bertsoak eskaintzekoprest. Haiekin hitz egin genueneta Gasteizko bertso mundukohainbat gauza ezezagun samarkontatu zizkiguten. Besteak bes-te, Bertsotruk ekimenaren berrieman ziguten. Bertsotruk? Luzegabe izan genuen ezagutzekoaukera, hurrengo saiorako gon-bita luzatu ziguten eta. Kakiturriko asteroko saioaz

gainera, bertso bazkaria egitendute noizik behin, beste he-rrialdeetako zenbait bertsolarigonbidatuta. Duela zenbait hi-labete, Irungoak izan ziren Ka-kiturrin; ondoren, Kakiturriko-ak Irunen. Topaketa horieiBertsotruk esaten diete. Azaro-aren 18an, Tolosaldekoak izanziren Gasteizen. Ordu biak baino lehen, Kaki-

turrin ziren Unai Mendizabalzizurkildarra, Txomin Azpirozanoetarra eta Mikel Artola ale-giarra. Aurkezpenak egin eta el-karren ohituren berri emateariekin zioten; egiten dituzten en-tseguen maiztasuna, erabiltzendituzten prozedurak... Tolosal-dekoek ordu eta erdiko saioaegiten dute astero, bi taldetanbanatuta, baina ez leku finkobatean, aste batean herri bate-an eta hurrengoan beste bateanbaizik, eskualde osoan barrena,bertso eskola ibiltaria baita To-losaldekoa. Gasteizkoek ere ha-latsu egiten dutela dio Juaristik,saioak luzexeagoak badira ere,ordu eta erdi afaltzen eta ber-tsotan beste horrenbeste ema-ten baitute; hartara, batzuetanluze jotzen du «saiotxoak».Arabako Txapelketaren ga-

raian saioak serioagoak izatendira, taldeko batzuek parte har-tzen baitute. Asier Otamendida horietako bat. Arabako txa-pel gehien jantzi dituen bertso-laria da Asier, eta TxapelketaNagusian ere parte hartu izan

du. Aurten, Zumaiako finallaurdenean kanpoan geratuzen, txalo zaparrada jasota bu-kaerako agurra kantatutakoan:«...hau errealitate bat da, ez dainongo ipuina/ bozketa bategin dute zilegia eta duina/ in-darrez kolpatu dute demokra-ziaren muina/ gure bihotzakzurekin dauzkazu Katalunia». Ordu biak pasatxo dira eta

bazkaltzen hasi dira. Txapelke-tatik kanpo bada mundua; halaere, ikusi dugunez, txapelketa-tik kanpoko bertso munduak ezdio txapelketari begirik ken-tzen. Azken asteetako saioakizan dituzte hizpide, tartean,nola ez, Maialenek Irunen ba-karka botatako bertsoak.

KAKITURRI VS TOLOSALDEA

Bazkaldu eta gero, Felipe Zelaie-tak, gaurkoan gai-jartzaile, agu-rrak kantatzeko abagunea za-baldu die, baina ez da tentsioizpirik ere sumatzen. Tolosal-dekoen aurrean, Kakiturriko or-dezkari, Asier Otamendi, Rikar-do Gonzalez de Durana etaManu Bendala. Hasi baino lehen baten batek

zalantzak agertu ditu taldeaklehen edo bigarren kategoria-koak ote diren, eta Asierrek ho-rretaz jardun du: «KakiturrikoB taldekoak hori entzun dugu,tira/ nere galdera o(r)ain Juaris-tiri e(g)in beharko diot di-da/saio osteko sobreak ere B-an jo-ango al dira?». Mikelek ere ba-du horretaz zer esana: «HauekB izena omen dute beraientza-ko gordeta/ ba gu ere B taldeagatoz besterik ez zegon eta».Nork bere herriaren propa-

ganda egitea proposatu die on-doren Zelaietak. Unaik, besteakbeste, Tolosako babarrunak ai-patu ditu; Txominek, berriz,txerpolarien pare agertu nahiez, nonbait, eta«norbera norbe-re herrian alde ez al da pixkatitsusi/ gonbidatuta zaudete de-

Goian, bertsobazkariaren kartela etaJuan Mari Juaristi,Gasteizen sukaldaribaina Tolosaldekosaioan, beste bilagunekin batera,Kakiturriko ordezkariizango dena. Ezkerrean,Manu Bendalaren etaLaura Lobatorenikuskizunaren kartela.GAUR8

Page 19: mila leiho zabalik - naiz: · 17 22 8 28 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta: Mindelotik Bruselara 10 Saioa Aginako Lamarain: ... tzen edo korrika egiten. Lanera joan aurretik (lana

2017 | abendua | 9

GAUR8• 18 / 19

nok, etorri eta ikusi» bota du.Rikardok Gasteizen gaineanesatekorik ez duela dio, eta bereherria eta, bide batez, bere bu-rua goraipatu ditu: «Euskal He-rriko gorengo mailan Oreitianahi dut ipini/ huraxe duguparadisua ta bertan jaio nin-tzen ni». Tolosaldekoek Gasteiztik zer

ezagutzen duten eta zer Gas-teizkoek Tolosaldetik kontatzenhasi dira gero, baita zer esperoduten elkarrengandik ere. Mi-kel, Gasteizen Euskal Filologiaikasi zueneko urteak gogoan,Rikardoren entrenatzaile ona-ren fama aipatu du: «Ne(re)ikasketak oroitzen ditut/ horiezin da ukatu/ hemen maisubat espero nuen ta ez naute de-fraudatu». Are gutxiago Txo-min: «Aste honetan hontanbertantxe/ abixatu dit lagu-nak:/ ezer txarrikan ezin du es-pero/ ezer espero ez dunak».Ofiziotan, honako gaia jarri

die Zelaietak Txomini eta Ri-kardori: “Lurrikara bat izan daeta zuen etxeak bota ditu. Txo-min berehala hasi da berea be-

rreraikitzen; Rikardok, ordea,uste du ez duela merezi, hobedela beste norabait joatea”. Go-mendio bat eman dio Txomi-nek: «...aitak esaten zun hala:/ez al dakizu zuk oinez ere ero-riz ikasten dala?», eta Rikardok,baietz diotso, berreraikiko due-la, Baigorrin baina. «Etxe txikibat egingo omen du gure lagu-nak Baigorrin/ apustu baietzurte erdian berriz egon kalego-rrin» erantzun du Txominek.Hain zuzen, Baigorrin jokatuta-ko final laurdenean parte hartuzuen Mikelek joan den irailean.“No woman no cry” Bob Mar-

leyren abestiaren doinuan etaJon Zelaietak gitarrarekin la-gunduta, Kakiturrikoak arretaz-ko greba egiten ari diren Gas-teizko udaltzainak dira;Tolosaldekoak, berriz, greba ho-ri pairatu dutenak. Benetan ba-rregarria izan zen segida: gipu-tzak kexu, «isuna jarri ez dit bahonek, etorrita trenean», Txo-minek; Unairi antiojoak gaizkigraduatuta izateagatik jarriomen diote, eta Mikeli potoegiteagatik. Gasteiztar udaltzai-

nak, berriz, erasoan: «Hiruren-tzako orain isun bat hauxe dazuen patua/ zuen abizena ezizatearren abizen konposatua»jakinarazi zien Asierrek.Txapelketari adi hainbeste

jende egonda, Kakiturriko baz-karira joateko jendea aurkituezinik ibili direla esan die Feli-pek. “Guantanamera” doinuan,eta berriz ere Jon Zelaietaren la-guntzaz, Unaik azaldu du bere-hala: «Txapelketara doana honaez dator inola/ morboa nagusihemen, bertsoak ez du axola».Asierrek Gonzalez de Durana-ren “entrenatzaile”dohainak za-lantzan jarri ditu; Rikardok, or-

dea, argi samar dauka: «Entre-natzaile ona naiz gogo eta afa-nean/ Egaña eta Elortza ditutcurriculumean». Eta nolabaitarrazoia eman behar izan dioazkenean Otamendik: «Nerekininbiriz zegon garbi daukat esa-teko/ ondo entrenatu ninduanbaina gaizki egiteko».Manu sevillarrak, hamarreko

handian, argi asko utzi du ara-barra den edo ez. Azken urteo-tan Gasteizen bizi izan badaere, lehenago Donostian eta Pa-saian bizi izan baitzen: «Honaetorri nintzen herritik Donos-tian bizi ta gero/ nahiz eta izanbai kriston hotza ta Sevillannahiko bero/ nik oso harroesan dezaket ja naizela patate-ro». Duela bi hilabete, ManukGAU8ko orrietan iragarri zuenestreinatu berri duen “PrintzeTxikia” ikuskizuna, bertso-ipuin gisa moldatua. Felipe Ze-laieta eta Aroa Arrizubietakbertsoak kantatu zituzten, Ma-nuk ipuina kontatu eta bitarte-an Laura Lobatok marrazkiaegin zuen. Laura bertso bazka-rian ere izan zen, eta marrazkibana egin zien sei bertsolariei.Itsasargi bat Unairi: «Hau gaurnerekin eramango det ez bazai-zue inporta/ hemen alperrikbaitaukazue itsasorik ez dagota», eta, ondoren, «...eta Laura-ren marrazkiari egingo diot ja-ramon/ etxe atarian jarri behardet hauxe jartzekotan inon/parranda bueltan ahaztu ez de-zadan nere etxea non dagon». Ia zazpiak dira, bukaerako

agurrak kantatzeko garaia. Ziz-tu bizian joan da denbora.Abiatu baino lehen, ordea, Ba-sarriren “Aiako Harritan gaude”bertso sorta abestu dute guz-tien artean, Felipek gitarraz etaXabi Azebok kaxoiaz lagundu-ta. Kakiturriko saioa amaitu da,baina udaberrian Tolosaldera-ko bidaia egingo dute Kakitu-rriko hiruzpalau bertsolarik.

Ezkerretik hasita, LauraLobato, Jon Zelaieta,Patxi Epelde, «Beito»Martinez eta Xabi Azebo. GAUR8

Ia zazpiak dira, bukaerako agurrak kantatzekogaraia. Ziztu bizian joan da denbora. Abiatubaino lehen, ordea, Basarriren «Aiako Harritangaude» bertso sorta abestu dute guztien artean

Kakiturriko asteroko saioaz gainera, bertsobazkaria egiten dute noizik behin, besteherrialdeetako zenbait bertsolari gonbidatuta.Topaketa horiei Bertsotruk esaten diete

Page 20: mila leiho zabalik - naiz: · 17 22 8 28 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta: Mindelotik Bruselara 10 Saioa Aginako Lamarain: ... tzen edo korrika egiten. Lanera joan aurretik (lana

hutsa

3 BEG

IRADA:

osas

un

a /

gelt

okia

k/

tekn

olog

ia

Koloretako egunen ga-raietan bizi gara. Ostiralbeltzak eta asteazkengorriak; zubiak eta egu-berriak; urtezaharraketa urteberriak. Urtean

zeharreko egutegietan kolorerik gabe-ko egunak marraztu ondoren badiru-di besteak baino egunago diren egu-netara iritsi garela. Umetan ez nuenulertzen egun guztiek hogeita lau or-du izanda zergatik ziren egun batzukbesteak baino handiagoak, zergatikziren astelehenak igandeak baino es-tuagoak; zergatik zen abenduaren 25aurtarrilaren 25a baino astunagoa.Nork eta zergatik margotzen zituenegunak galdetzen nuen, zeren arabe-ra, baina erantzunek ez ninduten ase-tzen. «Ohiturak» esaten zidaten, edo«errituek».Gabonetako argiak abendua haste-

rako pizten diren garaian bizi gara;badirudi egun hauetan dena dela po-sible. Aspaldi ikusi gabeko laguneihots egingo diegu hamar urtean egingabeko afari hori antolatzeko, hamarurtean zergatik ez garen elkartu gal-detu gabe: denok gara lagunago, zain-tzaileago, Eguberriek gure barrukosentiberatasun lokartuak iratzarri ba-lituzte bezala. Egun ez diren eguno-tan gu ere gizakiago bagina bezala.Eta etxe batzuetara Olentzero baka-rrik etorriko da, Mari Domingiren la-guntzarekin beste batzuetara, etaizango dira Errege Magoetan sinestenduten etxeak ere. Magia posible denegunotan karga-karga eginda era-mango ditugu poltsak.

Batzuetan Eguberrietan halakoerruduntasun sentsazio batek as-tintzen dizkigu barruak, urteanbehingo salbuespenak urtean zeharegin gabeko detaile eta zaintzakagerian jartzen dizkigulako. Gabo-

nak batzuetan hori direlako: kolorerikgabeko egun beltzak zuritzeko aitza-kia. Kutxa itxiak dira egutegiak, ondo

definituak, eta egun izateko handie-giak diren egunok ere forma zehatzakdauzkate. Egunero bezala, badelakoahoa arkumez eta xanpainez betetadaukagula kutxazainen aldamenekokartoipean lo egiten duenik; badelako“familia” esaten dugunaren definizio-tik kanpo geratu eta Eguberrien onke-riak bere publizitate eta biolentziasinboliko guztiarekin zanpatzen due-nik. Egun handiak ez direlako egunakbesterik: gainerako egunen miseriaeta zapalkuntza guztiak dauzkate be-ren itxituraren barruan kabitu ezinik.Baina egutegitik atera egiten ditugu,gure zapalkuntza txikiak gureak ezbailiran sentitzen laguntzen digutela-ko. Mari Domingi laguntzaile hutsizatera kondenatu genuelako: Olen-

tzeroz mozorrotu arren gu izaten ja-rraitzen dugu.

Egutegiaren gaiztakeriaz Egube-rrien atarian epaiaren zain geratuda Iruñeko epaiketa. “Manada” goraeta “Manada” behera aritu gara hila-bete luzeetan: abere izena jarri etajendartetik atera ditugu basakeria ho-rren egileak. Egun batzuk egutegitikateratzen ditugun arren, egun izatenjarraitzen dute. Nik ez dut magian si-nesten, aspaldi utzi nion munstroe-tan eta heroietan sinesteari. Eta ho-rrek egia beldurgarri bat jarri ditaurrez aurre: munstrotzat hartu ditu-gun horien inertzia eta zapalkuntzakgure barruan ere badaudela. Gabone-tako argiak, piztu aurretik ere, ikusiez arren, hortxe egoten direlako. Aka-so bada garaia kolorerik gabeko egu-nak ze koloretakoak diren pentsatze-ko. •

Nork eta zergatik margotzen ditu egunak kolore desberdinez? Gari GARAIALDE | ARGAZKI PRESS

Errituak

Beñat GaztelumendiBertsolaria

Page 21: mila leiho zabalik - naiz: · 17 22 8 28 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta: Mindelotik Bruselara 10 Saioa Aginako Lamarain: ... tzen edo korrika egiten. Lanera joan aurretik (lana

2017 | abendua | 9

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

O, finaleko bigarren emakume, zatoz. Txa-pelketa hasi zenetik hainbestetan aipa-tua, bigarrena –ez hiru, ez lau, ez bost–,Maialen eta beste bat, beste hori, zu, be-harrezkoa bezain nahikoa. Zatoz, nik in-bokatzen zaitut, bigarren emakume!

Orain arteko albiste, kronika eta iruzkin denetan ikusiizan zaitut, berdintasunaren ikur gisa aurkeztua, kris-talezko sabaiaren kontra burua hausteko programa-tua, argazki perfektua. Izango duzu, ba, zerbait esate-ko.

Egia esan behar badizut, ez zaitut gustuko izan, bi-garren izendatu zintuzten unetik bertatik. Helmugabat, baina muga bat jarri zenigun aldi berean. Eta pre-sioa buru gainean, aurtengoa emakumeen txapelketazenez, oraintxe sartu behar zuelako batek finalean,amaierak inporta du beti,ezta? Bertsoan bezala. On-do-ondo josten joan arren,amaieran huts eginez ge-ro… nork oroituko du? Go-goangarria izan zitekeen,baina…

Eta zuk badakizu, biga-rren emakume, txapelketaze eremu den. TxapelketaNagusian 43tik 13 emaku-me izateak adierazten duprobintzietako lehian erezenbat garen zenbatetik,eta epaileen artean ere ziur nago badakizula izakimitologiko bat garela ia. Hori ere jakingo duzu zerga-tik den, argi baitago nortzuk hezten dituzten erdigu-nean eroso egoteko, lehiatzeko, umorea egiteko, ezamore emateko. Ez nabil aitzakia bila, baina hori ha-la da. Esan nahi dizudana da, txapelketaren forma-tuak oraindik neskak uxatzen dituela kontutan har-tuta, ea zer espero zenuen. Estatistikak aurkageneuzkan hasieratik, eta ahal izan duguna egin du-gu, nahiko ondo gainera. Baina zu ez zaudenez fina-lean, akabo.

Gu sare bat gara, eta ez gaituzu ikusezin bihurtuko.Ze behin borrokatzen hasita, ez da gure lehentasuna

izango bigarren emakumea BECen. Nahiago dituguplaza anitzak urtean zehar, oholtzara salto egiteraanimatu diren emakume jubilatuak, neska gazteak,bertsokideen eta publikoaren inolako gutxiespenikjasango ez dugun saioak, gure kezkak eta gure umo-reak marrazteko aukera emango diguten esparruak,txapelketa den eskaparateak hainbeste baldintzatu-ko ez gaituen eremu bat. Eta, badakizu zer? Hori de-na lortzen ari garela. Susmagarria da? Bai! Konspira-zioa? Bai! Eta batzuk oraindik ez dira ohartu ere egin.Zure hutsunea baino ez dutelako ikusten, bigarrenemakume, edo okerragoa dena, zu hor inoiz egongozarenik ere ez dutelako sinesten.

Eta iritsiko zara, noski, eta seguru ez zarela bakarrikiritsiko, gainera. Txapelketak asko du pentsatzeko, etabaita gaztetzeko ere, genero aniztasunaz gain, belau-

naldi aldaketa ere ez delako islatu behar bezala, etaesango nuke lotura badagoela bien artean. Edo agianni naiz horrekin pikatuta dagoen umea, duela 15 urte-ko Prestige petrolio ontziaren hondamendiari buruzkantatu behar izan zituelako hiru bertso, bakarra bo-tatzeko aski informazio ere ez zuenean.

Aurtengoa amaitzear da, goza dezagun finala eta se-gi dezagun lanean. Soilik espero dut, bigarren emaku-me, zu finalean ez egoteak eragin duen ezinegonakurtean zeharreko bertso saioetan ere irautea, eta begi-ko min bera eragitea antolatzaileei eta bertsozaleeihalako desberdintasunak. Hori behintzat lortzen ba-duzu, eskerrak eman beharko dizkizugu azkenean. •

{ koadernoa }

«Bigarren Emakumea, Cariño»

Behin borrokatzen hasita, ez da gurelehentasuna bigarren emakumea BECen.Nahiago ditugu plaza anitzak,bertsokideen eta publikoaren inolakogutxiespenik jasango ez dugun saioak

Nerea Ibarzabal

hutsa

hutsahutsa

Page 22: mila leiho zabalik - naiz: · 17 22 8 28 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta: Mindelotik Bruselara 10 Saioa Aginako Lamarain: ... tzen edo korrika egiten. Lanera joan aurretik (lana

herritarrak

Aske izango ga-ra baldin etalotzen gaituenordenaren so-rreran partehartzen badu-

gu». Hans Kelsenen aipatu batda, Jule Goikoetxearen “Demo-kraziaren pribatizazioa. Kapita-lismo globala. Europa eta eus-kal lurraldeak” (Elkar)azkenengo lanean irakur daite-keena, beste askoren artean.Ugari dira jorratzen dituen kon-tzeptuak –demokrazia, boterea,gaitasun politikoak, askatasu-na...– eta, beste lan bat idaztekoasmorik gabe, Goikoetxearenazkena xehatuko dugu, ahaliketa modurik ulergarrienean;demokrazia pribatizatzen arizaizkigu.

Has gaitezen oinarritik. Zerda demokrazia, zer ulertu be-har dugu demokraziaz?Demokraziak esanahiz aldatzendu zertaz hitz egiten ari garenarabera. Niri prozesu emantzi-patzailetzat definitzea gusta-tzen zait, autogobernua helbu-rutzat duen prozesutzat. Bainaegia da ere zerbait deskriptibo-az ari garenean sistema politikozehatzei egiten diegula errefe-rentzia; hau da, gaur egun ditu-gun demokrazia liberal-kapita-listei deitzen diegu demokrazia.Esan bezala, baina, nahiago dutprozesuaren ideia; behin ere ezgara helduko demokrazia bate-ra, demokratizatzaileak direnprozesuak egonagatik ere. Pro-zesu demokratizatzaileak bote-retze prozesuak dira finean, zei-nak autogobernua lukeenhelburu nagusitzat.

Demokrazia egin egiten daberaz.Egin egiten da, bai. Oso kon-plexua den prozesu bat da, eta

ez da soilik eremu batean ger-tatzen; egon daitezke aldi etaleku berean prozesu demokra-tizatzaileak eta desdemokrati-zazio prozesuak. Demokratiza-zioaz ari garela boteretzeaz arigara, eta horretan sakontzendu liburuak; boteretzeak ga-tazka behar du, egitura publi-koak behar ditu.

Zein litzateke demokratiza-zioaren adibide praktiko bat? Demokratizazio prozesuak pi-la bat dira; adibidez, egun Ka-talunian gizarte zibilarekingertatzen ari dena. Demokrati-zazio prozesu bat ari da ema-ten Katalunian boteretze pro-zesu bat ari delako gertatzenzenbait eremutan, jendea bo-teretzeko estrategia eta takti-kak ari direlako garatzen. Bes-te eremu batzuetan, baina,desdemokratizazioa ari daematen, biolentziaren, erre-presioaren eta abarren ondo-rioz. Mobilizazioak izan dai-tezke, edo protesta politikoakoro har, boteretze prozesuenadibide, baina izan daitezke le-ge zehatz batzuk ere.Demokrazia ez dute agintariklasikoek egiten, goitik behe-ra; demokrazia, baldin badago,erakundeetatik eta gizartetikegiten da, bi lekuetatik. Demo-krazia kontrola da; kontrolatubehar duzu jendea, hauen eko-nomia, garraio eta hezkuntzapublikoa... Eta nork bere gor-putza ezin badu gobernatu,oso zaila izango da gero herriagobernatzea.

Baina demokrazia pribatiza-tzen ari zatzaizkigu.Lortu ditugun publikotasunhoriek guztiak, herriak sortuizan duen hori guztia –pro-duktuak, ezagutza, zaintza...–gutxi batzuen eskuetan gera-

«Konturatzerako boteregune guztiak hartuakdituzte; pribatizazioen legitimizazio fasean gaude»

JULEGOIKOETXEA

EHUko irakaslea eta Oxford International

Gender Studies Centreko kidea da Jule

Goikoetxea (Donostia, 1981). Cambridge

University Journal of Politics-eko eta

Lisipe liburu bildumako editore lanetan ere

badihardu. «Privatizing Democracy» bere

azken lanaren bertsio euskaratuaren

harira hitz egin dugu berarekin.

Aimar Etxeberria Korta

FILOSOFO ETA POLITOLOGOA

Page 23: mila leiho zabalik - naiz: · 17 22 8 28 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta: Mindelotik Bruselara 10 Saioa Aginako Lamarain: ... tzen edo korrika egiten. Lanera joan aurretik (lana

2017 | abendua | 9

GAUR8• 22 / 23

tzeari esaten diot demokrazia-ren pribatizazioa. Demokraziapublif ikazioarekin lotzendut –demokrazia izateko egi-tura publiko eta amankomu-nak izan behar ditugu–, he-rriak komunitarioki sortzenduen hori guztia bueltan he-rrira itzultzearekin. Bada, pro-zesu hori ez da ari gertatzen iadimentsio bakar batean ere;ez dira ari soilik osasungintzaeta hezkuntza pribatizatzen,legebiltzarrak ere pribatiza-tzen ari dira, herritarron or-dezkariak ari dira pribatiza-tzen. Hori guztia korporazioenesku ari da geratzen, elite fi-nantzieroen esku alegia; gai-nera, estatuen bidez egiten du-

te. Horretan, adibidez, boterejudiziala eta exekutiboa kon-plize dira; estatuen exekutibo-etatik ari dira egiten pribatiza-zioak, eta haien alde ari diraerabiltzen orain arte herrita-rrona zen sistema judiziala.Herrialde guztietan.

Nola egiten da hori?Modurik argiena enpreseikonpetentziak ematea da, le-hen erakunde publikoenak zi-ren konpetentziak enpresenesku uztea. Ondorioz, iraba-ziak enpresa pribatuetara bi-deratzen dira.

Baina bada aurrez esanda-koaren adibide argi bat, ale-gia, pribatizazioak estatuen

exekutiboetatik egiten ari di-rela argiki erakusten duenadibide bat. Orain dela urtebatzuk –George Bushen ga-raian–, ahalegindu zen Ame-riketako Estatu BatuetakoGobernua pertsonen intimi-tatearen aurka zihoan legebat pasatzen, baina Kongre-suak atzera bota zuen. Or-duan, Pentagonoaren eskuutzi zuen espioitza programaGobernuak, bertatik egitendena ez baita Kongresutikpasa behar; ez da Legebiltza-rrera sartzen. Horretan guz-tian, gainera, sistema judi-zialaren laguntza izan zuen,ongizate publikoaren aurkaeginez.

Antzerako adibideak emandaitezke Europar Batasunazhitz egitean ere, ezta?Europar Batasuna neolibera-lismoaren dispositibo bat bai-no ez da. Bertan, Legebiltza-rrak ez dauka indarrik etaguztia erabakitzen da Europa-ko Batzordearen eta EuroparKontseiluaren bidez. Kontsei-lua estatuburuek osatzen dute,eta justifikatzen dute esanezherritarrek jada lehendik boz-katu dituztela. Batzordea, bai-na, ez du inork hautatzen. Bu-rokrazia izango balitz bezalaaurkezten dute, baina eurakdira legeak idazten dituzte-nak; eurek dute informaziogehien, bertan biltzen da he-

«Ez dira ari soilik

osasungintza eta

hezkuntza

pribatizatzen;

legebiltzarrak ere

pribatizatzen ari

dira, herritarron

ordezkariak ari dira

pribatizatzen. Eta

estatuen bidez

egiten dute guztia»

Argazkiak: Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS - Iñigo IBAÑEZ

Page 24: mila leiho zabalik - naiz: · 17 22 8 28 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta: Mindelotik Bruselara 10 Saioa Aginako Lamarain: ... tzen edo korrika egiten. Lanera joan aurretik (lana

herritarrak

rrialde ezberdinetako burokra-zia. Finean, gertatzen dena daBatzordearekiko lobbygintzandabilen jende horrek guztiakamaitzen duela legeak idazten.

Europar Batasuna dago pen-tsatuta dispositibo globaliza-tzaile bat bezala; bere legeetanez da inolaz ere sartzen herri-tarren babes izan behar due-nik. Esaten dute konstituzionazionalen arabera aplikatzendirela Bruselan onartutako le-geak, horregatik gertatzen dabatzuetan –Irlandan eta Ale-manian kasu– aipatu legeenberrespena behar dutela. Fine-an, estatuburuen, hots, exeku-tiboen klub bat da Europar Ba-tasuna eta horiek, egun, elitefinantzarioaren parte dira.

Zein da demokraziaren priba-tizazioaren atzean dagoenarrazoia?Neoliberalismoaren ideologia-ren garaipena dago horrenguztiaren atzean. 80ko hamar-kadatik aurrera hasi zen ongi-zate estatuaren aurkako kon-traboterea, eta horrekin batera

hasi zen ideologia neoliberalaEuropan azken hamarkadetanez bezala hegemoniko bilaka-tzen; alegia, urte horietan hasiziren alderdi sozialdemokra-tak ideia neoliberalak eurenprogrametan sartzen.

Korronte oso potentea daneoliberalismoa –botereandauden horien ideologia da–,eta esaten du ongizate esta-tuak ez duela funtzionatzen,estatuak gutxitu egin behardirela eta publiko egitea lortuden guztia ez dela eraginkorraeta esku pribatuetan jarri be-har dela. Izan ziren urte ba-tzuk Europan non “paktu so-ziala” deitu zenak hegemonialortu zuen –horren ondorioizan zen ongizate estatuen so-rrera edota sindikalismoarengorakada–. Ezkerra krisian sar-tzearekin batera, baina, dis-kurtso neoliberala –gure ahal-menez gaindi bizi zain gara–indarra hartzen hasi zen etakonturatzerako botereguneguztiak hartuak dituzte; elika-dura, industria farmazeutikoaeta gisako sektoreak korpora-zioen esku daude eta jada hu-rrengo fasean sartu gara, hots,pribatizazioen legitimazio po-litikoan.

Testuinguru honetan, zer be-har da geratzen zaigun demo-krazia apurra mantentzeko?Demokraziaren krisi honeneta pribatizazioen kausetakobat liberalismo politikoarenideologia da: merkatu librea,indibiduo arrazionala eta mo-ral unibertsala. Gaur egun, ba-da, diskurtsoa aldatu behar dademokratizazioan sakontzeko,ezin dugu jarraitu pentsatzenestatua txarra dela, eta familiaeta merkatu librea, berriz, ona.Demokratizazioa emateko es-tatua beharrezkoa da, estatuapublikoak eta amankomunakdiren egiturak bezala ulertuta.

«Ezin dugu estatua

txarra dela

pentsatzen jarraitu,

eta familia eta

merkatu librea,

berriz, ona.

Estatuarekiko

daukagun

pertzepzioa aldatu

behar dugu

demokratizazioan

sakondu nahi

badugu»

Page 25: mila leiho zabalik - naiz: · 17 22 8 28 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta: Mindelotik Bruselara 10 Saioa Aginako Lamarain: ... tzen edo korrika egiten. Lanera joan aurretik (lana

2017 | abendua | 9

GAUR8• 24 / 25

Bestalde, behar-beharrezkoada gatazka konstantea; jende-ak ulertu behar du ez dela iri-tsiko momentu bat non ez dengatazkarik egongo, gatazka be-harrezkoa baita demokratiza-zioan sakontzeko. Botere me-taketaren aurkako praktikajarraitu bat behar da, nahiz etajendeari –ezkerrekoei barne–ez gustatu. Hirugarrenik, gaureta hemen, alegia, aro globalhonetan, behar da botereare-kiko eta botere harremanekikobeste diskurtso bat. Ezin daegon gaur demokrazia bat ezbada gizarte normalizatu ba-ten baitan, eta gizarte norma-lizatu bat gizarte diziplinariobat da, kontrolezko gizarte bat.Hori ere ez zaio gustatzen jen-deari. XIX. mendeko diskur-tsoekin gabiltza oraino, ez du-tenak balio XXI. mendeangertatzen denari aurre egiteko.

Estatua eta burujabetza, de-mokratizazioan sakontzekobi tresna beraz.Estatuaren kontzeptualizazioaaldatu egin behar da; ez dagauza bat, ez dauka bihotzik,ez da ona edo txarra. Eta zen-tzu horretan proposatzen dutburujabetzaren birkontzep-tualizazio bat beharrezkoa de-la. Gaitasun politikoa duen ko-munitate politiko baten gisaulertu behar da; gaitasuna ezda eskubidea izatea, eskubide-on egikaritzea baizik. Gaitasunpolitikoa da nork bere gorpu-tza kontrolatzeko eta goberna-tzeko gaitasuna izatea, eta mo-du horretan zure herriarekingauza bera egitea. Gaitasunaahal izana da, boterea.

Burujabetzaren aldeko alda-rriak, baina, ez datoz preseskiezkerretik...Ultraeskuinak lapurtu egindio diskurtsoa ezkerrari, etahorregatik dago ezkerra kri-

sian. Ezkerrak, bere garaian,egitura publikoak defendatzenzituen, eta azken hamarkada-tan hasi da estatuaren aurkajartzen; bide batez, subirano-tasunaren aurka. Euskal Herri-ko kasua ezberdina da, guk ezbaitaukagu estaturik. Oro har,baina, kosmopolita da ezkerre-ko jendea, eta erradikala badanazionalismoen aurka agertu-ko da; proletarioaren eskubi-deak daude lehenik eta hauenaldeko borrokak du lehentasu-na. Oinarrian boterearekikoukazio bat dago, boterea txa-rra den ideia, eta hortik datozestatuaren aurkako diskurtso-ak. Korronte hori ongizate es-tatuaren aurka egiteraino iri-tsi da, ongizate estatua kenduzaien arte. Orduan, baina, be-randu izan da, eta, gainera, es-tatua aldarrikatzen duten es-kuineko populismoak agertudira.

Zentzu horretan, Marine LePen Fronte Nazionaleko bu-ruak Europako Parlamentuanegin zuen diskurtsoa brutalaizan zen, bere parte xenofoboakenduta betiere. Subiranotasu-naren aldeko diskurtsoa izanzen, lurraldearen aldekoa, gai-tasun territorialak defenda-tzen zituena. Brexitarena ereantzeko prozesu bat da, subi-ranotasunaren galeraren aur-kako botoa da. Kontua da gerogalera hori zergatik eman denarrazoitzen asmatzea... Ezke-rra, beti bezala, berandu dabil,atzetik. Nola liteke ezkerretikegitura publikoak ez defenda-tzea?

Honek guztiak zer eragin duEuskal Herrian? Gure demo-krazia ere pribatizatze bideanal da?Euskal pribatizazioa leku guz-tietan egiten den bezala ari di-ra egiten euskal kasuan ere,ezaugarri globalak ditu priba-

tizazioak. Zerbait ezberdinabada hori demokratizazio pro-zesua da, EAEren kasuan argikiikusten dena. Boterea lurralde-ka banatua egoteak Estatukogainerako autonomiekin alde-ratuta demokratizazio mailaaltuagoa izatea izan du ondo-riotzat. EAEn ez litzateke posi-ble izango gertatu dena –pri-batizazioak masiboki emanbitartean gertatu dena–, lortuden ongizate maila –datuekberresten dute hori, nahiz ba-tzuei ez gustatu– ez balitzduen egitura federalaren on-dorioz.

Horregatik da garrantzitsualurraldearen kontzeptualiza-zioa ere, kapitalismoak bereegin duena. Orain, diskurtsoneoliberala lurraldeari garran-tzia ematen hasi da berriz. “Lu-rralde Inteligenteen Garape-na” kontzeptuarekin hasi dirabueltaka. Horrek erakusten duaskoz ere azkarragoak direlaneoliberalak, boterea nahi du-telako eta horretarako presta-tzen direlako. Horregatik dagarrantzitsua ezkerretik “lu-rraldearen” eta “lurraldetzea-ren” kontzeptuak birkontzep-tualizatzea; euskal lurraldeaere birpentsatu beharko da,bere lurralde ezberdinen arte-an euskal lurralde kohesiona-tu bat osatzeko. Ongizatea, etaberaz demokrazia, lurraldetuaizango da edo ez da izango.

Nola irudikatu behar da eus-kal demokratizazioa XXI.mendean?Gizarte diziplinario eta nor-malizatu bat bezala irudika-tzen dut nik, kontrolezkoa,baina etengabe botere metake-taren aurka borrokan egongodena. Nire proposamena de-mokrazia federalaren aldekoada, besteak beste, federalis-moa delako ziurtatzen duenaherrialde bat zarela –eta ez

zazpi–, baina botere politikoeta ekonomikoa konstituzio-nalki banatuta izanik. Argitubehar da baina ez dela existi-tzen estatu konfederalik, esta-tuen konfederazioak baizik.Hori denei esaten diet, bai ez-ker abertzaleari bai Urkulluri.Konfederazioek ez daukatekonstituziorik, eta estatu mo-dernoek bai . Ulertzen dutkonstituzio bat izango duenEuskal Estatu bat nahi dugula,ez zazpi izango dituen bat. Sin-pleki azalduta, hau da euskaldemokratizazioan sakontzekonire proposamena: Espainia-tik atera, jendea boteretu –egi-tura publiko eta etengabekogatazkaren bidez– eta egituraterritorial federala sortzea.Konbinazio horrek, nire ustez,euskal demokratizazioa gara-tuko luke.

Iritsiko al da egun hori non,inolako mendekotasunik ga-be, aske izango garen?Hori ez da inoiz gertatuko, etaez dudana ulertzen da zergatikhorrek jendea tristatzen duen.Imajinatu izan du jendeakmundu bat non ez den ezergertatzen ez dagoelako botereharremanik? Hori bizitzarikgabeko mundu bat da. Per-tzepzio hori oso liberala etakristaua da, baita ingenuoaere. Egoera hori ez da behinere iritsiko, eta eskerrak.

Zer da bada egoera horretaragehien gerturatuko gaituena?Niretzako libre eta berdin egi-ten gaituena da denok gehienduen horrek adina gaitasunizatea. Hori da demokratiza-zioaren helburua, guztiok ber-dinak izan gabe gaitasun be-rak izatea; horrek egingo gaituaske. Beraz, askatasuna betidoa boterearekin eskutik hel-duta; ezin da libre izan horre-tarako gai izan gabe.

«Oro ohar,

kosmopolita da

ezkerreko jendea,

eta erradikala bada

nazionalismoen

aurka agertuko da.

Pentsamendu

horren oinarrian

boterearekiko

ukazio bat dago»

“«Libre eta berdin

egiten gaituena da

denok gehien duen

horrek adina

gaitasun izatea.

Hori da

demokratizazioaren

helburua, guztiok

berdinak izan gabe

gaitasun berak

izatea»

Page 26: mila leiho zabalik - naiz: · 17 22 8 28 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta: Mindelotik Bruselara 10 Saioa Aginako Lamarain: ... tzen edo korrika egiten. Lanera joan aurretik (lana
Page 27: mila leiho zabalik - naiz: · 17 22 8 28 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta: Mindelotik Bruselara 10 Saioa Aginako Lamarain: ... tzen edo korrika egiten. Lanera joan aurretik (lana

2017 | abendua | 9

GAUR8• 26 / 27hutsa

Euskal Herrian bizi izan dugungatazka politikoaren eta bortxa-ri buruzkoaren errelatoa egite-rakoan, maiz, askok, ikuspegi

eta printzipio etikoetatik abiaturik egi-tea eskatu izan digute; nolabait ere,ideologiak edo politikak izan dezakeenalderdikeria ekidin nahiaz.

Hala balitz, horrek egiazki ideologiapolitikotik urrunduko bagintu, gauzabera eskatu beharko genioke gizakioneguneroko jardunean eta gizarteantxertaturik ditugun ekimen anitzi. Ger-

tuen entzun eta ikusitakoen artean adi-adi jarrarazi gaituzten bizpahiru adibi-de horren lekuko.

Iruñean berriki eman den epaiketan,zientziaren eta legearen babesean horentzun ditugu psikologoak eta legela-riak, bortxatua izan den neska gaztea-ren eguneroko bizimodua zelatan jarrieta haren egunerokoari buruzko joka-moldeak epaitzen. Non geratu dira prin-tzipio etikoak?

Zein kode etiko darabilte gure politi-koek arma bidezko erasoen aurka jardu-

ten direnean eta armaz betetako ontziakBilboko portutik itsasoratzean isilik ge-ratzean?

Nola kalifikatu preso gaixoen gainekotxostenak egitean politikoen interesenesanetara makurtzen diren sendagileenprintzipio etikoak?

Eta Katalunian erasoan ari diren al-derdi politikoekin akordioak dituztenekere arau etikoak idatzi omen dituzte.

Etika gora eta behera; ez da gezurra,inor gutxik egiten diola “kosk” jatenematen dion eskuari. •

0hutsa

Etika zaintzapean

Antton Izagirre

hutsa

Ze gogo sartu zaidan toki horiezagutzeko! Zuei ez? Luxua, ge-la indibiduala edo lagun bate-kin elkarbanatua, igerilekua, li-

burutegia, gosaria, bazkaria eta afariadena barne, antzerkia, dena garbi-gar-bia, mediku zerbitzu ezin hobeak! “Ma-rina d’Or Ciudad de vacaciones” ema-ten du, ezta? Edo are hobea!

Ba hau berria omen da, lehengoanEspainiako Atzerri ministroari entzunnion Estremera delako leku batez ho-rrelako hitz politak eta deskribapen zo-ragarri hori egiten.

Ezin nuen sinetsi kartzela batez ho-rrelako azalpen bat egin zitekeenik.Baina bai, hor zegoen Alfonso Dastisministroa ahoan irribarre batekin, ezpresoek bakarrik, edozeinek nahiko lu-keela horrelako leku batean bizi esa-nez. Aurpegia behar da gero, eta barre-na, horrelako baieztapenak egiteko.Errespetu gutxia edo eza aipatu gabenoski! Espetxeaz ari zen. Pertsona batibere askatasuna kenduko dion leku ba-tez. Luxutik ezer ez duena, espazio ziki-nez osatua, bizileku bezala bederatzipausu aurrera eta atzera egin dezakezu-

na, ez duzuna gainera aukeratzen zeine-kin partekatzen duzun, ezezagun batenaurrean dutxatu eta kaka egitera behar-tuta zauden ziega batean, beste 143 per-tsonarekin banatuko dituzun espaziokomun eta txikietan, igerilekua bi hila-betean zehar astean behin ikusiko du-zuna (kasurik onenean), antzerkia ber-din, medikua ez dakizunean medikuden edo iturgina (hori bere aurrera iris-tea lortzen duzunean), eta abar luze bat.

Hain zoragarria izanik Estremera, ha-laxe salduko al die bere alderdiko auzi-petu guztiei? •

hutsa

Estremera, bost izar

Miren AzkarateBadiola

Page 28: mila leiho zabalik - naiz: · 17 22 8 28 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta: Mindelotik Bruselara 10 Saioa Aginako Lamarain: ... tzen edo korrika egiten. Lanera joan aurretik (lana

herritarrak

Euskaha lduna .Gaztetik euskarairakaslea, AEKrilotua gazteago-tik, 16 urterekinbertan euskara

ikasten hasi zenetik, hain zu-zen. Gaur egun AEK-ko Arabako

koordinatzailea da. Guztiz batdator betidanik AEKren izaera-rekin, euskara irakatsi eta sus-tatzeko helburuarekin, alegia.«Ez da negozio bat»; hala ere,azpimarratu nahi du erakundehorren profesionaltasuna. Ne-gozio bat ez izateak ez omen du

esan nahi inondik inora gauzakganorarik gabe egiten dituztela.«Baina bihotzez egiten dugulan, bai AEKn bai oro har eus-kalduntze sarean». Diru-lagun-tzek orain arte euskaltegien bi-ziraupena baino ez omen dutebermatu. «Zatiketak egon dira,ikuspuntu desberdinak, bainahelburu berari eutsi diote de-nek», dio. Zatiketa horietako baten on-

dorioz hasi zen euskara eskolakematen, AEK eta IKA bananduzirenean, hain zuzen. Beharrakeragindako kasualitatea izanzen. Bestela ez daki irakasleizango zen. 18 urterekin, euskal-tegiko ikas prozesua bukatu be-rritan, Euskal Filologia ikasteaerabaki zuen, eta, AEKn irakas-leak behar zirenez, Glotodidak-tika ikastaroa egin eta eskolakematen hasi zen, «EGArik ere eznuela». Urte hartan bertan ate-rako zuen, ordea. Garai hartangazte mugimenduan ere milita-tzen zuen. «18 urterekin txos-neroa nintzen!».

EUSKARA, IPARRA

Gorka gasteiztarra da, familiaarabarrekoa, Errioxakoa, hainzuzen. Guraso biak erdaldunakdira, baina familian abertzaleakizan dira aspaldidanik eta Eus-kal Herriarekiko eta euskarare-kiko atxikimendua aurreko be-launaldietatik datorkio. Osogazte zela argi ikusi zuen euska-ra ikasi eta euskaraz bizi beharzuela, izeba Begok Gorkarenarreba eta bera San Mameseraeraman zituenean, Bai Euskara-ri jaialdira. Arrebak, bera bainosei urte nagusiagoa, AEK ezagu-tzen zuen, eta haren bidez jakinzuen gau-eskolen berri.Eta horrek markatu egin

zuen, Gasteizen inoiz bere adi-neko jende asko, abertzaleakizanda ere, «urrun» sumatze-raino, euskara dela eta. Gogoanditu gaztetan izan zituen ira-

kasleak, gaur egun IKAn daude-nak; oso harreman polita duhaiekin. «Eta hor jarraitzen du-te, Gasteizko helduak euskal-duntzen». Bere bizitzan gerta-tutako gauza askotan, oro harbere bizitzan, euskara nolabaitiparra izan dela dio. «Bitxia dahizkuntzak pertsona batenganhorren eragin handia izatea».Amets Arzallusen esaldi bat

ekarri du solasera: «Zure amahizkuntza da zuk aukeratzenduzuna». Gorkak honako hau gehitu du: «Zuk aukeratu etazure burmuinak asimilatzenduenean. Zuk zeure lehenengohizkuntza bihurtzen duzunean.Euskara ez da nire ama hizkun-tza baina nire lehenengo hiz-kuntza da». 1996aren hasieran euskalte-

gia utzi zuen, halabeharrez.Euskal gatazka bere gordinene-an zegoen, atxiloketak ohikoakziren, eta hainbat euskal gaztebezala, kartzelara sartu zutenGorka ere, hiru urtez. Urte etaerdi kanpoan eman ondoren,beste urte eta erdi bete beharraizan zuen. Gauza asko ulertzekobalio izan omen zion kartzelak,esate baterako, bere burua ho-beto ezagutzeko, baina baitabesteekiko harremanen arloanere. «Etorkinekiko nire lehenharremanak kartzelan izan zi-ren, beste kultura eta hizkun-tzak ezagutzeko, oso aberasga-rria izan zen». Bere bizitzarenpuskatxo bat baino ez dela izankartzela dio Gorkak, eta gogorraizanda ere, ez du damurik. Ikas-gai handiak atera eta pertsonagisa hazi egin zen. Gogoan duazken urtean, Madrilen, «osoizorratuta» egon zela, lagune-kin komunikatzeko oztopohandiak zituen, zeldan itxita...Euskararekin ere ahalegin bere-zia egin behar izan zuen. «Eus-kara urruntzen zen heinean»Euskal Herria ere urruntzen zi-tzaiola nabaritzen zuela dio.

infraganti

Etxean beti euskararen aldeko giroa bizi izan du, baina BaiEuskarari jaialdian euskaraz bizitzea erabaki zuen, 10urterekin. 16 urterekin euskara irakasten hasi zen AEKn, etabertan jarraitzen du ia 30 urte geroago, orain Arabakokoordinatzaile gisa. «Bolada kritiko» bat bizi izan ondoren,optimista da, ez dagoelako amore emateko prest.

GORKA ARBULU

Gorka Arbulu, «bidegurutzean». Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

Page 29: mila leiho zabalik - naiz: · 17 22 8 28 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta: Mindelotik Bruselara 10 Saioa Aginako Lamarain: ... tzen edo korrika egiten. Lanera joan aurretik (lana

2017 | abendua | 9

GAUR8• 28 / 29

Kartzelatik irten eta luze gabehasi zen berriro euskara irakas-le. Zenbait urteren buruan, or-dea, «bolada kritikoa» bizi izanzuen. «Ez nuen oso argi zertanari ginen». Zalantzaz beterik, ezzion Euskal Herri euskaldunarietorkizunik ikusten, ez bai-tzuen borondaterik sumatzeneragile izan behar zuten sektoresoziopolitikoetan.

AHALDUNDUTA

Gogora ekarri ditu garai bateanabian jarri ziren egitasmo mor-doa (ikastolak, euskaltegiak, Ko-rrika, Araba Euskaraz, gaztetxe-ak, irrati libreak...) eta horienbidez euskarak hartu zuen pre-sentzia, «baina puntu batera iri-tsi zen hura guztia eta gizarteanmodu hedatuagoan beste jauzibat eman beharra zegoen». Ezi-na sumatu zuen Gorkak, ezomen zuen ahalegin berezirikikusten. Pentsatu zuen inork ez

zuela sinisten Euskal Herria be-netan euskalduna izan daiteke-enik. Baina baita ezin zuela sen-timendu hori barneratu ere.

Eta bolada hura gaindituzuen. «Ditugun lege markoakizanda, orain dela gutxi artegatazka bortitza eta pasatu di-tugunak pasa-tuta, optimis-ta behar dutizan. Ez nagoprest amoreemateko!».

Bi zutaberenpremia suma-tzen du Gor-kak: gogo per-tsonala etagogo kolekti-boa. Eta kolek-tibotasunarenbarruan, herrigogoa eta administrazio egitu-ren eta oro har entitateen go-goa: enpresena, elkarteena…

Mesfidantzak baztertu beharraere nabarmendu du.

Lehenengo geltokia doakota-suna omen da, «ez guretzat, de-nontzat baizik». Baita lana etafamilia bateragarri egitea, edo-nork euskara ikasi ahal izan de-zan. Ezinbestekoak iruditzen

zaizkio «ater-ki juridikoa»eta hizkuntzapolitika inte-grala. «Ondodago norma-lizazio plane-tan baliabidenahikorik ezbadago le-hentasunakjartzea, bainalehentasunhorien pre-miaren aitza-

kian ezer baztertu gabe». Mo-mentuz euskararen lurraldeakbatzen dituen administrazio

baten faltan, dagoenarekin lanegin beharra dagoela dio, etagaur egun inoiz baino aukerahandiagoak omen daude, Nafa-rroako Gobernuaren profila etaIpar Euskal Herriko Elkargoakontuan izanda. Hankamotziruditzen bazaio ere, norabideahartuta dagoela uste du.

Bat dator euskarak orainduen erronka erabilera deladiotenenekin. «Alde batetik, masa kritikoa pizteko. Bainaerabilera bultzatzea bada ereeuskaraz bizi nahi dutenei ho-rretarako aukera ematea, eus-kaldun aktiboenei ingurune batematea, eta, aldi berean, erdi-euskaldunak direnei, eta erdal-dunei, euskaraz bizi daitekeelaeta askok bizi nahi dutela ikusa-raztea. Jakina, badaude intere-satzen ez zaienak eta kontradaudenak, nazio kontuak direlaeta. Zer egingo diogu? Zu sentizaitezke euskalduna, espainola,basko-espainiarra, euskaldun-espainiarra… baina hizkuntzakez dizu sentimendua aldarazi-ko. Beste kontu bat da euskaraikasita beharbada beste mundubat aurkituko duzula, eta buzta-na eta adarrak zituzten horiekjende maitagarria direla ikusieta euskaldunei buruzko kon-tzeptua aldatuko duzula».

Enpatikoa omen da Gorkahizkuntza ikasteko prozesuaridagokionez, denen arazoakulertzen dituela dio, «baita al-ferkeria apur bat dutenenakere». Baina malgutasun horrenbarruan, «Euskal Herriak eus-kalduna izan behar duela ustedut, eta izan daitekeela». Beldu-rraren eta mugaren langa ken-du dio bere buruari, gauza as-koz osatuta zegoen langa:legeez, pertsonaz, bizipenez…Eta uste du euskaltzale aktiboakahaldundu egin direla. Bera,behintzat, bai. •

Etorkizunera begira ezinbestean optimista izan beharra dagoela nabarmendu du Gorka Arbuluk. Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

hutsa

«Ditugun lege markoak izanda, orain delagutxi arte gatazka bortitza eta pasatuditugunak pasatuta, optimista behar dut izan. Ez nago prest amore emateko»

Xabier Izaga Gonzalez

AEK ez dela negozio bat argi izanik, GorkaArbuluk erakundearen profesionaltasunaazpimarratzen du. «Baina bihotzez egiten dugulan, bai AEKn bai oro har euskalduntze sarean»

Page 30: mila leiho zabalik - naiz: · 17 22 8 28 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta: Mindelotik Bruselara 10 Saioa Aginako Lamarain: ... tzen edo korrika egiten. Lanera joan aurretik (lana

hutsa

3 BEG

IRADA:

osas

un

a /

gelt

okia

k /

tekn

olog

ia

Ezagutza ahoz soilik transmititu izan ohi zen as-paldian, eta hori ongi dakigu euskaldunok. Badi-ra milaka urte, ordea, ahozko transmisioaz gain,idatzizkoa ere badugula. Azken urteotan, gaine-ra, ahoz zein idatziz jaso daitekeen ezagutzaeuskarri informatikoak baliatuz biltegiratzen da

eta ordenagailu-sareetan edo hodeia erabiliz barreiatu.Medikuarengana joaten garenean ere, gure diagnosia ahoz

ezagutzeaz gain, gehienetan gure osasunari buruzko informa-zioa euskarri elektronikoan jasotzen da, osasun txostenetanhain zuzen ere. Osasun txosten horietan ezagutza aberatsa da-go jasota, eta hori automatikoki erauz daiteke, besteak beste,osasun arloko langileek informazio lortzeko behar duten den-bora murriztu ahal izateko. Datu-meatzaritza erabil daitekehorretarako: testu multzoak kudeatu, automatikoki prozesatu,entitate interesgarrienak identifikatu eta horien arteko erlaziosemantikoak ezagutu eta interpretatzeko.

Biomedikuntzako literatura lengoaia naturalaren prozesa-mendua erabiliz aztertzen duen alorrean (BioLNP), besteakbeste, botikekin egiten da lan. Drogen arteko elkarrekintza lan-tzen da, adibidez. Gaixo bati medikuak hainbat botika agin-tzen dizkionean, gerta liteke botika horien artean espero ez di-ren elkarri-eragiteak gertatzea. Elkarrekintzek botika horienxurgatzea atzeratu, murriztu edo areagotu egin dezakete. Inte-rakzio horiek idatzizko testuetan automatikoki azter daitezke.

Botiken Aurkako Erreakzioak (BAE) dira testuak analiza-tuaz azter daitekeen beste fenomeno oso garrantzitsu bat.BAEak ekiditea zaila da eta botika bat gaixotasun bat sendatze-

ko agintzen denean eta beste gaixotasun bat sortzen dueneangertatzen dira. BAEak maiz gertatzen dira eta osasun txostene-tan dute isla. Jasota dauden BAEak aztertuta, besteak beste,ikasketa automatikoan oinarritutako sistemak gara daitezke,erlazio berriak automatikoki detektatu eta erakusteko.

Horretarako, lehen urratsean osasun entitateak automatiko-ki identifikatzen dira, hala nola, gaixotasun izenak (sintomakbarne) eta botika izenak (produktuen izenak eta substantziak).Irudian osasun arloko langileek eskuz etiketatutako BAE parebat ikus daitezke. Kasu honetan gaixotasun izenek Grp_Enfer-medad etiketa dute eta botikek Grp_Medicamento. Behin osa-gaiak testuan ezagutu direnean, horien artean BAE erlazio batote dagoen adierazi behar dute sistema informatikoek. Esanbeharra dago, urrats hori dela zailena, ikasten duten sistemekbotika-gaixotasun pare askoz ere gehiago topatuko baitituzte“tratamendua” adierazten, “aurkako erreakzioa” adieraztenbaino. Irudian “Beta-2 estimulantes” botika multzoa hartzea-ren testuinguruan, “angina” sortu zaio gaixoari eta horrek “is-quemia severa” izan dezakeela adierazten du.

Osakidetzako Galdakao-Usansolo eta Basurtuko Ospitaleaketa IXA taldea ari dira aspaldian BAEak ezagutzen gaztelerazidatzitako osasun txostenetan. Hori guztia, noski, gaixoarenpribatutasun eskubideak bermatuz. Lan handia dago aurretiketa hizkuntzaren tratamendu automatikoa erabiliz lantzekoatazak asko dira: diagnosia adierazten duten terminoak gaixo-tasunen nazioarteko sailkapenaren arabera automatikoki sail-katzea, gaixotasunen falta aztertzea eta abar. Hizkuntzaren tra-tamendua erabiliz, gaixoari ematen zaion arreta hobetzekoaukera anitz eta interesgarriak ditugu aurrean. •

MAITE ORONOZ ANCHORDOQUI

Maite Oronoz AnchordoquiDonostiako EHUko Donostiako Informatika Fakultateko irakasle eta ikerlaria

Botiken aurkako erreakzioak osasuntxostenetan identifikatzen

Page 31: mila leiho zabalik - naiz: · 17 22 8 28 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta: Mindelotik Bruselara 10 Saioa Aginako Lamarain: ... tzen edo korrika egiten. Lanera joan aurretik (lana

2017 | abendua | 9

GAUR8• 30 / 31

BURGOSKO PROZESUAN AUZIPETUTAKOEN IRUDIAK, MUNDUAN ZEHAR

Juantxo EGAÑA

ITZIAR AIZPURUA FUNTSA

1970ko abenduaren 3tik 9ra bitartean hamasei euskal herritarren aurkako epaiketa sumarisimoa izan zen Burgosen. Jurisdikzio militarrak hartu zuen prozesuaren ardura. Gerra-kontsei-lua Burgosko Kapitaintza Jeneralean egin zuten, Armadak eta Poliziak zainduta. Epaiketak iraun zuen denboran manifestazioak, lanuzteak eta protesta ekintzak izan ziren Euskal Herrian.Halaber, Montserrateko abadian 300 intelektual katalan itxialdia egin, epaiketa gaitzetsi eta «Euskal Herriarekiko eta haren aldarrikapenekiko erabateko atxikimendu anaikorra agertuzuten. Epaiketa zigor gogorrekin amaitu zen: sei auzipetuk heriotza zigorra jaso zuten. Europako hainbat hiriburutan epaiketaren eta heriotza zigorren aurkako protesta jendetsuak izanziren, baita Euskal Herriarekiko elkartasuna agertzeko ekitaldiak ere. Erantzun haren ondorioz, erregimenak heriotza zigorrak ordeztu egin zituen. Nazioarteko hedabideek epaiketarenberri eman zuten, eta Magnum agentziako Henri Cartier Bresson, Rapho agentziako Jacques Pvlovsky, Associated Press agentziako Michel Lipchitz eta haien mailako beste zenbait ar-gazkilari Burgosen izan ziren gertatzen ari zena beren argazkietan jasotzeko. Artikulu hau irudiztatzen duena da ezagunenetakoa. Bertan auzipetuetako batzuk ageri dira, furgoi batekobarroteen atzean. Lipchitzek Burgosko kartzelako funtzionario bati ordaindu zion argazkia egin zezan. Irudia epaiketaren lehen eguneko 22:00etan iritsi zen “Sud Ouest” kazetaren IparEuskal Herriko delegazio batera. Handik, egunkariko kazetari zen Lipchitzen lagun batek AP agentziaren Parisko egoitzara bidali zuen, nazioartean heda zezaten.

Page 32: mila leiho zabalik - naiz: · 17 22 8 28 SINADURAK: 03 Gorka Elejabarrieta: Mindelotik Bruselara 10 Saioa Aginako Lamarain: ... tzen edo korrika egiten. Lanera joan aurretik (lana

97

71

88

76

75

00

1

71

20

9