Tema 18 bizimodua

Post on 22-Jul-2015

253 views 3 download

Transcript of Tema 18 bizimodua

ERROMATARREN BIZIMODUA

Gizarte desorekatua• Erromatar Inperioko biztanleak bi

taldetan banatzen ziren:- Herritarrek: herritarren artean mailak desberdinak zeuden, aberastasunaren arabera. Herritarrek egin zitzaketen: politikan parte hartu, apaiz izan, jabe izan eta ezkondu .- Ez herritarrek: ez zuten eskubiderik, eta izan zitezkeen esklaboak edo askeak

Esklaboak• Esklabo ugari zegoen: gerrako presoak, justiziak

askatasuna galtzera kondenaturiko herritarrak, esklaboen seme-abalak.

• Lan gogorrenak egiten zituzten: meatzetan, gladiadore gisa...

• Etxeko lanetan ere aritzen ziren, edota familia aberatsen seme-alaben hezkuntzaz arduratzen ziren.

• Esklaboak beste pertsona baten jabetzakoak ziren, baina nagusiak erabakiz gero askatasuna berreskura zezaketen.ASKATUTAKO ESKLABOEI LIBERTOAK ZERITZEN.

Emakumeak• Emakumeak ez zituzten inoiz herritartzat

hartu;beraz, ez zituzten eskubide gehienak. Gizon baten tutoretzapean zeuden: lehenik aitarenean baina aita hiltzean, neba edo beste senideren batenean. Ezkontzean, senarraren menpe zeuden.

• Zer eskubide zuten emakumeak? Jabetzak izan, negozioak gobernatzea, jai eta ikuskizunetan parte hartzea.

• Eta emakumeen eginkizunak? Eginkizun nagusia seme-alabak haztea zen, baina bestelako lanak egiten zituzten: dendetan, emagin gisa…

Erromatar inperioko gizarte-hierarkia

Ekonomia oparoa• NEKAZARITZA zen oinarrizko jarduera.

Batetik, nekazari txikiak zeuden, azalera txikiko soroak lantzen zituztenak. Bestetik, lur-jabe handiak ere bazeuden, lur horietan nekazariek eta esklaboek jarduten zuten.Labore nagusiak garia, mahatsondoa eta olibondoa ziren.

• ESKULANGINTZA ere ekonomia-jarduera garrantzitsua zen. Hirietan jarduten zuten, hor zeuden eskulangileen lantegiak, eta lantegietan denda txiki bat zegoen produktoak saltzeko.

• MEATZARITZA urrea, zilarra, burdina, eztainua, kobrea, merkurioa… ustiatzen zituzten. Mediterraneoaren kostaldean gatza ustiatzen zuten, elikagaiak gazitzeko eta kontserbatzeko.

• MERKATARITZA izugarri jardun zuten bai inperioaren barruan bai inperioaren kanpoan.

• Batetik, inperio osoan diru bera erabiltzeak, eta bestetik, errepide , galtzada eta portu sare zabala izateak merkataritza ahalbidetu zen.

HIRIAK• Hiriak inperioaren gune nagusiak ziren.• Erroma zen inperioaren hiriburua.

Inperioko gainerako hiriak txikiagoak ziren, baina hiri guztiak saiatzen ziren hiriburuaren egiturari eta bizimoduei jarraitzen.

• Erromatar hiriek ia egitura berbera zuten beti. Hau da:

- Oinplano erregularra zuten, eta kale paraleloak, bi ardatz nagusiren inguruan antolatuak. Ardatz horiek CARDUSA (iparraldetik hegoaldera) eta DECUMANUSA (ekialdetik mendebaldera) ziren.- Bi ardatzen elkargunean edo handik gertu, FOROA egoten zen (politika, kultura eta gizarte-jarduetarako plaza). Foroa plaza arkupeduna zen eta enperadoreen eta hiriko biztanle ospetsuen estatuez apaintzen zuten.

• Foroaren inguruan, eraikin garrantzitsuenak kokatzen zituzten, esate baterako, kapitolioa, kuria eta basilika.

• Foroaren mugetan, dendak, azokak eta eskulangileen lantegiak egoten ziren.

• Erromatar hiriek mota guztietako zerbitzuak izaten zituzten: antzokiak, iturriak…

Cardus

Decomanus

Eraikitzaile eta ingeniari apartak

• Berrikuntza teknikoak• Erromatarrak eraikitzaile bikainak ziren. Horregatik

hainbat lanek gaur egun arte iraun izana.• Erromatar erikinak oso sendoak ziren, bi material

berri erabiltzen zituztelako: zementua eta hormigoia.

• Eraikuntza-elementu berriak ere erabili zituzten, esaterako, arkuak, kanoi-gangak eta kupulak teilatu estaltzeko. Elementu horiek erabiltzean espazio handiagoak estali ahal zituzten.

• Erromatarrek hormak margolanez dekoratzen zituzten, eta zoruak, mosaikoz estali.

• Mosaikoak egiteko, koloretako pieza txikiak igeltsu freskoan txertatzen zituzten. (Piezak horiek teselak esaten zaizkie.)

• Eraikin nagusiak:• Erromatarren arkitektura-lan handiek

helburu praktikoa zuten (jendearen beharrak asetzeko)

• Monumentalak ziren (boterea sentitzeko)

• FOROA: Eraiki nagusiak foroan izaten ziren. Nabarmenak:

-Tenpluak: Jainko-jainkosei eskainitako eraikinak ziren, hor bertan, apaizek erlijio-gurtza egiten zuten.

- Basilika: Merkataritza-trukeak egiten zituzten eta justizia administratu.

• Aisialdirako eraikinak:- Anfiteatroak: Hemen gladiadoreek

elkarren aurka borrokan jarduten zuten- Antzokiak: Hemen, tragediak eta

komediak antzezten zituzten.- Zirkuak: Zaldi-koadrigen lasterketak egiten zituzten.- Termak: Bainu publikoak ziren, bainua hartzeko, atseden hartzeko…

• Oroipen-monumentuak: Hor, eginkizuna gertaera garrantzitsuak eta garaipen handiak gogoraraztea zen.

• Oroipen-monumento nagusiak garaipen-arkuak eta zutabeak ziren.

• Inperio osoan zehar, komunikaziorako hainbat bide zeuden; esate baterako, galtzadak eta zubiak. Akueduktoak ere bazituzten.

Eguneroko bizitza• Domusa: Erroman, familia aberatsenak bizi

ziren banakako etxebizitzetan. Domus esaten zieten. Domusek ez zuten lehiorik kalera begira, gelak erdiko patio baten inguruan antolatzen ziren. Etxeko gela nagusien hormak eta zorua dekoratuta zeuden.Batzuetan, zenbait gela izaten zituzten kalera begira (taberna deritzona). Nagusiek saltzaileei alokatzen zizkieten gela horiek, denda gisa erabiltzeko.

• Intsulak: Hirietako biztanle gehienak intsuletan bizi ziren. Intsulak zenbait solairuko eraikinak ziren, ia lehiorik gabeko etxebizitza txikiz osatuak.Intsula gehienak pertsona baten jabetzakoak ziren, eta jabeak etxebizitzak alokatzen zizkion xumeari.

• Villa: Landan, villak eraiki zituzten. Pertsona baten jabetzako nekazaritza-ustiategi handiak ziren. Villen barruan, etxe handi bat egoten zen, jabearen familiaren bizilekua; bai eta txabola txiki batzuk ere, villan lan egiten zuten nekazarientzat eta esklaboentzat.

Sinesmenak• Erlijioa oso garrantzitsua zen

Erromatarrentzat.• POLITEISTAK ziren• Jainko nagusiak: Jupiter, Juno eta

Minerva (hiruko kapitolinoa)• Aldare txiki bat izaten zuten etxeetan

hiru jainko-jainkosa mota gurtzeko. Etxeko gurtza aitak zuzentzen zuen.

• Augustoren garaian enperadoreak jainkotzat hartu eta gurtu egiten zituzten.

• Tenpluetan, apaizak arduratzen ziren erlijio-gurtza egiteaz.

Kristautasuna• 313an, konstantino enperadoreak,

erlijio-askatasuna eman zuen.• 380an, Teodosio enperadoreak

Erromatar Inperioaren erlijio ofizial bakarra izendatu zuen kristautasuna.