lipdub_euskararen_eguna

2
EUSKARAREN EGUNA Aurtengoan ere, urteroko legez, Andra Mari ikastolan “Euskararen eguna” ospatu dugu maiatzaren 11n. Adin tarte guztietako ume eta gazteentzat jolasak egon zirelarik. Goizean goiz, Lip Dub bat grabatu genuen ikastolako ikasle, irakasle eta langile guztien artean. Momentu polita izan zen, adin guztietako ikasleak dantzan jarri baikenituen lip duberako. Grabaketa egiteko aukeratutako abestia, Esne Beltzaren “Euskaraz bizi nahi dut” izan zen, eta emaitza, benetan ederra. Lip Duba, ikastolako web orrian daukazue ikusgai: www.andramariikastola.net Ondoren, Haur Hezkuntzako umeentzat euskarazko filme bat proiektatu genuen kultur etxean. A ze gozatua txikienentzat “Balto” txakurraren abenturak bizitzea!

description

euskararen eguneko lipduba

Transcript of lipdub_euskararen_eguna

Page 1: lipdub_euskararen_eguna

EUSKARAREN EGUNA

Aurtengoan ere, urteroko legez, Andra Mari ikastolan “Euskararen

eguna” ospatu dugu maiatzaren 11n. Adin tarte guztietako ume eta gazteentzat

jolasak egon zirelarik.

Goizean goiz, Lip Dub bat grabatu genuen ikastolako ikasle, irakasle eta

langile guztien artean. Momentu polita izan zen, adin guztietako ikasleak

dantzan jarri baikenituen lip duberako. Grabaketa egiteko aukeratutako

abestia, Esne Beltzaren “Euskaraz bizi nahi dut” izan zen, eta emaitza,

benetan ederra. Lip Duba, ikastolako web orrian daukazue ikusgai:

www.andramariikastola.net

Ondoren, Haur Hezkuntzako umeentzat euskarazko filme bat

proiektatu genuen kultur etxean. A ze gozatua txikienentzat “Balto”

txakurraren abenturak bizitzea!

Page 2: lipdub_euskararen_eguna

11:00etan, ikastolako gurasoek prestatutako txokolatada goxoaz gozatu

genuen ikasle eta irakasle guztiok. Patioan elkarrekin egon eta jolasteko parada

izan genuen txokolate taza bero bat hartzen genuen bitartean.

Txokolatearekin indarberritu ondoren, txikienek berriro ere, DBHko

ikasleek eurentzat prestatutako jolasekin dibertitzeko aukera izan zuten:

sokasaltoa, igelaren jokoa, aulkien jolasa… Momentu batez, ikaslerik

zaharrenak txikienen arduradun bilakatu ziren, eta bai ondo pasa ere batzuk

nola besteak, euskara jolaserako aitzakitzat hartuta!

Amaitzeko, DBHko ikasleak kalejiran kultur etxeraino joan ziren, eurek

ere euskarazko filma batekin gozatzeko aukera izan nahi baitzuten.

Maiatzaren 11a beraz, beste urte batez ere, euskaraz eta euskararekin

jolasteko egun paregabean bilakatu genuen.

http://www.youtube.com/watch?v=VcEeIMzMCYI&feature=youtu.be