IBAIZABALEKO HEZKUNTZA PROIEKTUA

16
IBAIZABALEKO HEZKUNTZA PROIEKTUA SARRERA Ikastolaren Hezkuntza Proiektua ikastolaren egitekoa zehazten duen tresna da; dokumentu honetan, non gauden, zer garen, zer egiten ari garen eta zer egin nahi dugun zehazten dira. Hau guztia pentsatuta, zelan antolatuko garen adostuko dugu. Gure ikastolan kide askok hartzen dugunez parte, helburua IHPa guztion artean osotzea da: langile, guraso, ikastola bazkideak, laguntzaile eta ikasleen artean hain zuzen. Proiektu hau ez da hutsetik abiatzen, ikastolen 40 urtetik gorako ibilbideak gure gaur eguneko nortasuna osotu baitu eta aurrera begira egin beharrekoak ere taldean adosten ditugu. Gure erroak ahaztu barik, ikastolatan gizarearen premiei aurre hartu diegu erantzun egokiak eskainiz; hainbat egitasmotan aintzindari izan gara ikastolak. Datozen urteotan hezkuntzaren erronkak zeintzuk izango diren aztertu eta Ikastolak orain eta gero deitu dugun dokumentua landu dugu talde moduan. Ibaizabalen ere taldean adosten dugun lan ildoa kontutan hartuko dugu, eta hortik abiatuta, gureak diren ezaugarriak zehazten saiatuko gara. Hauxe dio Batxilergoko dekretu berriak (23/2009 DEKRETUA, otsailaren 3koa) hezkuntza proiektuari buruz: 27. artikulua.– Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua. 1.– Proiektu honen ondorioetarako Ikastetxeko Hezkuntza Proiektutzat ulertzen da hezkuntza-aukera eta jarraibide handiak jasotzen dituen proposamen integrala; aukera eta jarraibide horiek ikastetxean hez- kuntza-komunitatearen esku-hartze prozesua modu koherentean bideratzeko erreferentzia gisa balio dute. 2.– Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuak jarduteko baloreak, helburuak eta lehentasunak, bizikidetza-plana, ikasteko prozesuan hizkuntzak erabiltzeko, aukera askeko ikasgaiak eskaintzeko irizpideak, ebaluazio-prozesuaren alderdi orokorrak, tutoretzako ekintza-plana eta aniztasunari arreta emateko neurriak eta ikastetxeak zehazten dituen bestelako alderdiak jasoko ditu. Hori guztia euskal gizartearen zein ikastetxearen inguruaren testuinguru sozioekonomiko eta kulturalari erantzunez eta testuinguru horretara, ikasleen ezaugarri eta premi- etara egokituz, neurri horien funtsezko helburua oinarrizko xedeak eta gaitasunak lortzea erraztea izan behar dela aintzat hartuz. 3.– Ikastetxe publikoetako Ordezkaritza Organo Nagusiari, edo itunpeko ikastetxe pribatuetako titularrari dagokio Ikastetxeko Ibaizabaleko Hezkuntza Proiektua 1

Transcript of IBAIZABALEKO HEZKUNTZA PROIEKTUA

Page 1: IBAIZABALEKO HEZKUNTZA PROIEKTUA

IBAIZABALEKO HEZKUNTZA PROIEKTUA

SARRERA

Ikastolaren Hezkuntza Proiektua ikastolaren egitekoa zehazten duen tresna da; dokumentu honetan, non gauden, zer garen, zer egiten ari garen eta zer egin nahi dugun zehazten dira. Hau guztia pentsatuta, zelan antolatuko garen adostuko dugu.Gure ikastolan kide askok hartzen dugunez parte, helburua IHPa guztion artean osotzea da: langile, guraso, ikastola bazkideak, laguntzaile eta ikasleen artean hain zuzen.Proiektu hau ez da hutsetik abiatzen, ikastolen 40 urtetik gorako ibilbideak gure gaur eguneko nortasuna osotu baitu eta aurrera begira egin beharrekoak ere taldean adosten ditugu. Gure erroak ahaztu barik, ikastolatan gizarearen premiei aurre hartu diegu erantzun egokiak eskainiz; hainbat egitasmotan aintzindari izan gara ikastolak.Datozen urteotan hezkuntzaren erronkak zeintzuk izango diren aztertu eta Ikastolak orain eta gero deitu dugun dokumentua landu dugu talde moduan. Ibaizabalen ere taldean adosten dugun lan ildoa kontutan hartuko dugu, eta hortik abiatuta, gureak diren ezaugarriak zehazten saiatuko gara.

Hauxe dio Batxilergoko dekretu berriak (23/2009 DEKRETUA, otsailaren 3koa) hezkuntza proiektuari buruz:

27. artikulua.– Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua.

1.– Proiektu honen ondorioetarako Ikastetxeko Hezkuntza Proiektutzat ulertzen da hezkuntza-aukera eta jarraibide handiak jasotzen dituen proposamen integrala; aukera eta jarraibide horiek ikastetxean hezkuntza-komunitatearen esku-hartze prozesua modu koherentean bideratzeko erreferentzia gisa balio dute.

2.– Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuak jarduteko baloreak, helburuak eta lehentasunak, bizikidetza-plana, ikasteko prozesuan hizkuntzak erabiltzeko, aukera askeko ikasgaiak eskaintzeko irizpideak, ebaluazio-prozesuaren alderdi orokorrak, tutoretzako ekintza-plana eta aniztasunari arreta emateko neurriak eta ikastetxeak zehazten dituen bestelako alderdiak jasoko ditu. Hori guztia euskal gizartearen zein ikastetxearen inguruaren testuinguru sozioekonomiko eta kulturalari erantzunez eta testuinguru horretara, ikasleen ezaugarri eta premietara egokituz, neurri horien funtsezko helburua oinarrizko xedeak eta gaitasunak lortzea erraztea izan behar dela aintzat hartuz.

3.– Ikastetxe publikoetako Ordezkaritza Organo Nagusiari, edo itunpeko ikastetxe pribatuetako titularrari dagokio Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua onestea, eta edonola ere jendeari jakinarazi beharko zaio.

4.– Ikastetxeek, halaber, konpromisoak sustatuko dituzte familiekin, profesionalekin eta ikasleekin; batzuek zein besteek zein eginkizun eta jarduera egiteko konpromisoa hartuko duten zehazteko eta hezkuntza-prozesua errazteko.

INGURUAREN AZALPENA ETA IKASTETXEAREN EZAUGARRIAK

Ibaizabal ikastola 1998. urtean zabaldu zuten bost ikastolek, Durangoko Kurutziagak, Zornotzako Andra Marik, Elorrioko Txintxirri ikastolak eta Lekeitio eta Ondarruko RM Azkue eta Zubi Zahar ikastolek. Laguntzaileak dira Galdakaoko Eguzkibegi ikastola eta Ermuko Anaitasuna ikastetxe publikoko guraso taldea.Ikastola hauek Derrigorrezko bigarren hezkuntzara arteko eskaintza dute eta Ibaizabal sortu zuten euren ikasleei ikastola ereduari jarraituz eta euskal sena indartuz Batxilergoa eta hurrengo

Ibaizabaleko Hezkuntza Proiektua 1

Page 2: IBAIZABALEKO HEZKUNTZA PROIEKTUA

mailetako ikasketak eskaintzeko. Gainera ikastola hauetako arduradunek bazuten kezka berezi bat Lanbide heziketan dagoen eskaintza nagusiki erdaldunarekin, eta arlo horretan euskarazko eskaintzari bultzada bat emoteko asmoak ere ekarri zuen Ibaizabalen sorrera.Ibaizabal ikastolak badu berezitasun bat gainerako hezkuntza zentruekin alderatuz. Hezkuntza gunea bada ere nagusiki, erakin berdinean bestelako jarduerak ere burutzen dira. Ostatua eta aterpetxea ditu, gimnasioa eta kafetegi bat. Hauek jarduerok ere ikastolak kudeatzen ditu eta bertatik lortzen diren etekinak hezkuntzako proiektuak bultzatzeko erabiltzen dira.

Ibaizabal ikastola kooperatiba da. Kooperatiba bi sekziotan banatzen da: Hezkuntza Sekzioa eta Errota Sekzioa. Ibaizabal Herri onura izaera duen Kooperatiba da.

Hezkuntza Sekzioan hezkuntzarekin lotutako jarduerak. Errota Sekzioan jarduera enpresarialekin lotutakoak biltzen ditu. Gaur egun hiru

jarduera ditugu: Errota Ostatu-Aterpea, Kirolerrota gimnasioa eta Kafetegia. Jarduera hauek euskara hutsean burutzen dira. Kirolerrotak hainbat ikastaro eskaintzen ditu urte osoan eta hauek guztiak euskaraz egiten dira. Monitore guztiak euskaldunak dira. Hauetatik lortutako etekin ekonomikoak Hezkutza proiektua sendotzeko baliatzen dira.

Ibaizabalen sorrerako urteetan Durangaldeko biztanlegoak gora egin zuen. Ikastolak 1993an abiatutako publifikazio prozesuak egindako zauriak gainditzen ari ziren eta matrikulazioa ere egonkortzen ari zen.Ibaizabal, inguruko ekonomia eta hezkuntzaren suspertzaile izateko sortzen da, baita hezkuntza eta lan munduan kultura berri bat zabaltzeko asmoz ere. Honengatik guztiagatik estrategikotzat eta premiazkotzat ikusten da hasitako bideari eustea bai ikastola bazkideek eta baita Ikastolen taldeak berak ere.

Lehen ikasturtean Batxilergoko hiru modalitate eskaini ziren. Gela bi eta jantoki zerbitzuarekin egin zen aurrera, matrikulatutako 34 ikasle eta 10 irakaslerekin. Hasiera erronka ikasleen beharrei erantzutea, materiala lortzea eta ikastolaren funtzionamendua antolatzea izan zen.Hasieratik irakaskuntza hurbila izan du helburu Ibaizabalek, ikasleen eta familiekin elkarlanean lortutakoa.Honek erantzun egokia izan du ikasle eta familien aldetik eta matrikula datuek erantzun on hori baieztatzen dute. Ikus eranskina: Matrikulazioa urtez-urte Ibaizabalen.

Kontzertazio osoa lortzeko bidea luzea izan zen ordea. 2003-2004 ikasturtean lortu zen lehenengoz sei gelak kontzertatuta izatea. Ikus eranskina: kontzertu ekonomikoen bilakaera Ibaizabalen.

Ibaizabaleko ikasleen jatorria anitza da. Azken urteetako bataztebesteko bat eginez, jatorriaren ondoko sailkapena egin genezake:

Kurutziagatik: %42Eguzkibegitik: %21Andra Maritik: %19Elorriotik: %6Gainerakoak: %12

Lanbide heziketa lantzeko bidea ez da erraza izan. Hasierako ahalegina Markinako Lea Artibai ikastetxearekin elkarlanean zikloak eskaintzea izan bazen ere, ahalegin honek ez zuen fruiturik eman. Honela 2007-2008an gure lehen zikloa jarri genuen martxan: Haur Hezkuntzako goi teknikaria.

Hezkuntza arautuaz gain, ez arautuan ere urratu ditu pausu batzuk Ibaizabalek. Hobetuz eta Inem erakundeen bitartekaritzarekin ikastaro batzuk eskaintzen dira langileentzako, euskara hutsean hauek ere.

Ibaizabaleko Hezkuntza Proiektua 2

Page 3: IBAIZABALEKO HEZKUNTZA PROIEKTUA

Gaur egun Ibaizabalek bazkide sortzaile diren ikastolen matrikuletan ere eragiten duela esan genezake. Finkatu dugun lan ildoak Ikastolen mugimenduaren atxikimendu osoa du eta aurrera begira gure eskaintza hobetzen jarraitzeko asmo sendoa dugu.

HARREMANAK:

Ibaizabal ikastola ikastolen mugimenduko partaide da. Gaur egun Bizkaiko Ikastolen Elkartean bazkidetuta dago eta ikastoletan egingo den egituraketa berria martxan jartzean, Euskal Herriko Ikastolen Elkartea, EKE erakundeko bazkide izango da.

Sortzaile diren ikastola bazkideekin harreman zuzena du; harremana estua da baita Galdaoko Eguzkibegi ikastolarekin eta Ermuko Anaitasuna ikastetxe publikoko guraso elkartea ere Ibaizabaleko bazkide laguntzailea da.

Udalarekin harremanak mantentzen dira. Udaleko euskara batzordetik dirulaguntza txiki bat jasotzen dugu Irakurrixu aldizkarirako.

Alderdi politikoak. Gaur egun ez dugu plangintzan finkatuta alderdiekin aldizkako bilerak egitea. Helburua da urtean behin alderdi politikoeri ikastolaren urteko planaren berri ematea. Bestelako erakundeekin harremana mantentzea ere interesgarritzat jotzen da, hala nola, Durangoaldeko udalak, Durangaldeko Amankomunazgoa, Behargintza, Bizkaiko Foru Aldundia.

Hezkuntza administrazioarekin harremanak taldearen bitartez bideratzen dira batik bat. Durangoko elkarteekin harremanak:

o Berbaro euskara elkartearekin harremana mantentzen dugu. Berbaroren helburua Durangon euskararen erabilera bultzatzea denez, talde honekin Ibaizabalek modu eskuzabalean jokatzen du egiten dituen eskarien aurrean: gelen alokairua ikastaroak antolatzeko, IKT tresnen erabilera uzterakoan...

o Di-da diseinu enpresa Ibaizabaleko bazkide laguntzailea da. Diseinu digitalak egin behar dituenean Ibaizabalek lehentasunezko jarrera du di-da enpresarekin.

o Durangaldeko Herri Komunikabideak. Elkarte honek Anboto astekaria kaleratzen du gaur egun, eta anboto.org agerkaria kudeatzen du. Gaur egun Urkiola SL enpresako bazkide da. Enpresa honen helburua Durangon euskarazko telebista martxan jartzea da. Ibaizabal Urkiola SL enpresako bazkidea da.

o Helburua Durangoko talde eta elkarte ezberdinekin harremana mantentzea da, gure egitasmoen berri emateko. Ikus eranskina: Durangoko elkarteak.

ESKAINTZA AKADEMIKOA 2008-2009an:

Batxilergoan 2 modalidade eskaintzen dira:o Giza-gizarte zientziak.o Zientifiko-teknologikoa

Antolaketa:o 1. mailan 33 saio eskaintzen dira, legeak 32 saio finkatzen dituo 2. mailan 33 saio eskaintzen dira, legeak 32 saio finkatzen ditu.o Ordu gehigarri horrekin ikasgai bat indartu egiten dugu.

Arratsaldeko saioak: ikasleek arratsaldetan aukera dute irakasleekin zalantzak argitzeko saioak egiteko. Ikasleak banaka zein taldean gelditu daitezke. Batazbeste urtean horrelako 100 saiotik gora egiten dira. Guztira 900 bat ikaslek hartzen du parte saio hauetan.

Ordutegia:

Ibaizabaleko Hezkuntza Proiektua 3

Page 4: IBAIZABALEKO HEZKUNTZA PROIEKTUA

o Astelehen, astearte eta ostegunetan: 8:00etatik 16:05ak arteo Asteazkenetan: 8:00etatik 14:15ak arteo Ostiraletan: 8:00etatik 14:15ak arte.

Zerbitzuak:

Ikasle guztiek dute jantokian gelditzeko aukeraAutobus zerbitzua dugu: Galdakao / Zornotza /Durango

Elorrio/Apata/Abadiño/Iurreta/Durango

Aukerako ikasgaiak:

GIZA-GIZARTE ZIENTIFIKOA TEKNOLOGIKOA OROKORRAK1. MAILA 1. MAILA 1. MAILA 1. MAILAPsikologia Lur eta Ingurugiro

zientziakMarrazketa teknikoa Basques

Latin I Giza Fisiologia eta Anatomia

Frantsesa

IKT2. MAILA 2. MAILA 2. MAILA 2. MAILAAdministrazio prozesuak

OMD Basques

Latin I

Lanbide heziketan Haur Hezkuntzako goi teknikaria zikloa eskaintzen da. Hobetuz-eko eskaintza:

o Haur masaje tailerra, hezitzaileei zuzendutao Ipuin kontaketa tailerra, hezitzaileei zuzendutao Tresna informatikoak erabiliz 0-6 etaparako material informatikoa sortzea

Eskaintza hau aldakorra da eta gehitzeko asmo sendoa dago. Gaur egun 35 ordu eskaintzen dira eta helburua 100 ordutara iristea da.

Batxilergoko dekretua, 23/2009 Dekretua, EHAAan argitaratuta, 2009ko otsailaren 27an (41. zkia).

4. artikulua.– Batxilergoaren helburua.

Helburuak honakoak dira:

1.– Ikasleei prestakuntza osoa, adimen- eta giza heldutasuna, eginkizun sozialak garatzea eta bizitza aktiboan erantzukizunez eta gaitasuna izanik sartzea ahalbidetzen dien ezagutza eta trebetasunak ematea.

2.– Ikasleak gizabanako, gizarteko biztanle aktibo bezala eta natura zaintzearekin eta garapen iraunkorrarekin konpromisoa izateko helduen bizitzari ekiteko gai izateko prestatzea.

3.– Ikasleak Batxilergoarekin loturiko euskal kulturaren eta kultura unibertsalaren oinarrizko gaitasunak lortzeko gaitzea, eta goi-mailako ikasketak egiteko pres-tatzea.

4.– Ikasleak sentsibilizatu eta gaitzea bizitza osoko ikaskuntza iraunkorra garatzeko gai izateko.

Batxilergoan ikasgaiak honela banatzen dira: Zeharkakoak, Modalitatekoak eta Aukerakoak. Zeharkako ikasgaien helburuak hauek dira:

Irakurtzeko, ikasteko eta diziplinarako ohiturak bermatzea ikaskuntza eraginkortasunez aprobetxatzeko beharrezko baldintza bezala eta garapen pertsonalerako bitarteko bezala.

Idatziz zein ahoz, euskara eta gaztelania menderatzea biztanle heldu baten komunikazio-egoeretan modu eraginkorrean komunikatzeko.

Ibaizabaleko Hezkuntza Proiektua 4

Page 5: IBAIZABALEKO HEZKUNTZA PROIEKTUA

Idatziz zein ahoz, jariotasunez eta zuzentasunez, atzerriko hizkuntza bat edo gehiago erabiltzea komunikazio-egoera praktikoetan parte hartzeko

IKT tresnak erraztasunez eta kritikotasunez erabiltzeko gaitasuna lortzea, informazioa jaso, tratatu eta komunikatzeko.

Herritartasun demokratikoa izatea ikuspegi orokor batetik eta iraunkortasunari mesede egiten dion gizarte zuzen eta bidezkoa eraikitzean erantzukizuna sustatzeko kontzientzia zibiko arduratsua lortzea.

Gizonen eta emakumeen eskubide eta aukeren berdintasun eraginkorra sustatzea, dauden aldeak aztertu eta modu kritikoan baloratzea, ezgaitasunen bat duten pertsonen benetako berdintasuna eta diskrimina-ziorik eza bultzatzeko.

Bide-segurtasunean errespetatzeko eta prebenitzeko jarrerak garatzea, dimentsio etikoak, ekonomikoak, gizartekoak eta pertsonalak kontuan hartuz jarrera zuzena eta erantzulea sustatzeko. Heldutasun pertsonala eta soziala sendotzea modu arduratsu eta autonomoan jokatuz eta kritikoki garatuz, gatazka pertsonalak, familiakoak eta gizartekoak aurreikusi eta bakean konpontzeko.

Gauzei ekiteko izaera finkatzea sormena, malgutasuna, iniziatiba, taldeko lana, norberaganako konfiantza eta sen kritikoaren bidez, lanbideko etorkizunari loturiko jarduera eta ekimenak burutzeko.

Norbere kabuz heziketa fisikoa eta kirola erabiltzea garapen pertsonala eta gizarteratzea hobetzeko eta ohitura osasungarriak sustatzeko.

o Modalidadeko ikasgaiak goi-mailako hezkuntza osotzen duten jakintza eta irakaskuntzak osotzen duten eremu zabalak kontutan hartuz osotzen dira. Ikasleari arloari buruzko ikuspegi orokorra emateko helburua dute.

o1.– Batxilergoko Modalitateko ikasgaien helburua aukeratutako modalitateari loturiko prestakuntza zehatza ematea da, ezagutza zabaleko eremura bideratu, ezagutza horrekin lotura handiagoa duten gaitasunak garatu, ondorengo askotariko ikasketetarako prestatu eta lan-esparru jakin batean hasten laguntzen duena.2.– Ikasleek Batxilergoko bi ikasturteetan gutxienez Modalitateko sei ikasgai eman beharko dituzte eta horietako bost gutxienez aukeratutako modalitatekoak izan beharko dira.3.– Beste ikasgai batzuen aldez aurretiko ezagutzak eskatzen dituzten ikasgaiak hauekin loturiko aldez aurretiko ikasgaiak eman edo behar diren ezagutzak egiaz-tatu ondoren bakarrik egin ahal izango dira.

o Aukerako ikasgaiek ikasleek goi-mailako ikasketak arrakastaz jarraitu ahal izateko jakintza espezializatuagoa eskaitzen dute.

1.– Batxilergoko Aukerako ikasgaiek ikasleen prestakuntza osatzen laguntzen dute aukeratutako modalitatearen alderdiak sakonduz edo prestakuntza orokorraren ikusmoldeak zabalduz.2.– Aukerako ikasgaiek Batxilergoko gaitasunak garatzen lagunduko dute proiektu, praktika eta banakakoak edo taldekoak diren lan monografikoak, ikerketa-lanak, diziplina artekoak edo antzekoak diren lanetan oinarritutako hezkuntza-metodologiak erabiliz eta, hala, ikasleak goi-mailako hezkuntzan eskatzen diren gaitasun metodologikoak lortzeko prestatuz.3.– Ikastetxe guztiek aukerako ikasgaien eskaintza nahikoa egingo dute ikasleentzako aurreikusitako prestakuntza-ibilbideen arabera, horretarako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ezartzen duenarekin bat etorriz.4.– Ikasleek ikasgai bat aukeratu behar dute lehenengo ikasturtean eta bigarrenean beste ikasgai bat, ikastetxeak eskaintzen dituen Aukerako ikasgaien artetik, hartuta ez dituen bere Modalitateko ikasgaien artetik eta ikastetxean ematen diren beste Modalitateetako ikasgaien artetik.

Ibaizabaleko Hezkuntza Proiektua 5

Page 6: IBAIZABALEKO HEZKUNTZA PROIEKTUA

o 5.– Aukerako ikasgaien eskaintzak atzerriko bigarren hizkuntza bat, Euskal Herriko historia eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak izan beharko ditu.

KOKAPENA ETA ERAIKINAK:

Ibaizabal ikastola Durangoko Intxaurrondo kaleko 54.ean dago. Eraikin nagusi bakarra du hiru solairu dituena. 1998an eraikitakoa da.

Eraikin nagusia: Beheko solairua:

Sarrera nagusi bat du ikasleek erabiltzen dutena. Kafetegiak bere sarrera dauka eta kirolerrotak eta ostatuak hirugarren sarrera bat dute. Beheko solairuan espazio hauek bereizten dira: idazkaritza, sukaldea eta jantokia, Teknologia gela, S1, S2 eta S3 ikasgelak, kafetegia, neska eta mutilen komunak.

1. solairua:Laborategia, liburutegia, marrazketa gela, irakasle gela, zuzendaritza, B1 ikasgela, biltegi txiki bi.

2. solairua:Ostatuko bost gela, gimnasioko muskulazio gela, aerobic gela, neska eta mutilen aldagela.

3. solairua:Ostatuko lau gela eta aterpetxeko 3 gela daude azken solairuan.

Egurrezko eraikina:2005ean egurrezko txabola eraiki zen. Eraikin honetan informatika gela dugu, 18 ordenagailurekin hornituta.Eraikin hau Egoin enpresaren doantza bat izan zen, ikastolak Ibilaldia antolatu zuen urtean jasotakoa.

Ibaizabaleko Hezkuntza Proiektua 6

Page 7: IBAIZABALEKO HEZKUNTZA PROIEKTUA

NOR GARA- ZER NAHI DUGU

OINARRIZKO HELBURUAK ETA IDENTITATE PRINTZIPIOAK

Herri ekimenetik sortutako ikastola gara, euskara eta euskal senarekin konprometituta eta era berean beste kulturetara irekiak. Ikasleeri heziketa egokiena eskaini nahi diegu, pertsona moduan bere osotasunean heldu eta garatu daitezen. Helburu hori lortzeko ikastolako partaide guztien elkarlana bultzatzen dugu, ikasle guztiak kontutan hartuz. Langintza horretan etengabe hobetzeko ahalegina egingo dugu. Ibaizabal ikastola Ikastolen kolektiboaren kide da eta Euskal Herriko ikastolen sarea garatu eta bertako partaide eraginkor izateko konpromezu sendoa du.Ibaizabal ikastolak gizarte-titularitatea du eta doakoa izateko bokazioa du. Arrazoi ekonomikoengatik inor ez baztertzeko asmo sendoa adierazten du Ibaizabalek baina funtzionamendua bermatzeko kuotak ezarri beharra du. Argi adierazten dugu menpekotasun ekonomikoak ez dituela gure nortasuna eta jarduteko modua baldintzatuko.

Bi sekziotan garatzen da gaur eguneko jarduna: Errota sekzioa eta Hezkuntza sekzioa.

Errota sekzioaren ezaugarriak hauek dira: Finantziazio iturri propioak lantzen ditugu, hezkuntza proiektua sendotzeko erabiltzen

ditugunak. Errota sekzioak funtzionatzeko ikastolaren filosofia hartzen du: euskalduna da,

euskarazko eskaintza egiten du.

1.- Euskalduna eta herrikoia:- Ibaizabal ikastola Euskal herri osoan zabaltzen den ikastolen mugimenduko parte da.- Ibaizabal ikastola euskalduna eta euskaltzalea da, eta euskara eta euskal kultura garatu, bultzatu eta trasmititzea du helburu nagusitzat, munduko ikuspegi zabala galdu barik. Euskal nortasuna garatzea ahalbideratzen du.- Ibaizabal ikastolak gizarte-titularitatea du, irabazi-asmorik gabekoa eta ekimen herritarren fruitu dena. Antolaketa aldetik beste sareekin bereizten gaituen ezaugarria da honako hau.- Ibaizabal ikastola, ikasleek, gurasoek, langileek, ikastola bazkideek eta aguntzaileek osatutako hezkuntza-komunitatea da eta bere bizkarrezur den ardatza, bere berariazko hezkuntza-proiektu euskalduna da, curriculum-proiektua eta hizkuntza-proiektua bere barnean dituena.- Herrikoia da eta herriko ekintza ezberdinetan parte hartzen du. Herriko elkarte ezberdinekin harremana mantentzen du.

2.- Inklusiboa:- Elkarbizitzarako beharrezkoak diren arauak adostu eta betetzen ditugu, begirunezko jarrerak bultzatuz.- Ikasle bakoitza ezberdina dela kontutan hartuz, bakoitzaren egoera ezagutuz bere garapena lortzen lagunduko dugu, maila akademikoan eta gizabanako moduan.- Ikasle bakoitzaren beharretara egokitzeko tresnak jarriko ditugu.

Ibaizabaleko Hezkuntza Proiektua 7

Page 8: IBAIZABALEKO HEZKUNTZA PROIEKTUA

- Irakaslearen hezitzaile izaera bultzatzen dugu. Gure ikastolan hezkuntza prozesu integrala dela ulertzen dugu- Ikaslearen jatorri ideologikoa, erlijiosoa, ekonomikoa anitza dela jakinik balore ezberdin horrekiko errespetua landuko dugu, berdinen arteko ezberdintasunari balioa emanez.- Hezikidetzan hezten ditugu ikasleak

3.- Hezkuntza integrala bultzatzen duena:- Ikasle bakoitzaren gaitasunak muturrera eramaten lagunduko dugu, beraien arteko ezberdintasunak errespetatuz - Edukien ezagutza lantzeaz gain, baloreak, jokabideak, jarrerak landuko ditugu metodologia ezberdinak erabiliz. Honako balore hauek lehenesten ditugu: Solidaritatea, Ekintzailetza, Erantzuleak.Batxilergoko dekretu berriak honako hezkuntza-gaitasun orokorrak aipatzen ditu 23/2009 DEKRETUA, otsailaren 3koa.:

a) Erantzukizunez bizitzen ikasi.

b) Ikasten eta pentsatzen ikasi.

c) Komunikatzen ikasi.

d) Elkarrekin bizitzen ikasi.

e) Pertsona bezala garatzen ikasi.

f) Egiten eta gauzei ekiten ikasi.

Euskal curriculumean ere aipatzen dira hauek gaitasunok eta Ibaizabaleko hezkuntza proiektuan ere helburu moduan hartzen ditugu.- Ingurunearekin errespetua bultzatzen dugu

4.- Partehartzailea- :ikaslearen hezkuntzan eta ikastolaren kudeaketan hezkuntza komunitate osoaren parte hartzea bultzatuko dugu: langile, ikasle, guraso, ikastola bazkideak eta laguntzaileak.Kooperatiba izaerak dakartzan ezaugarriak barneratzen ditugu.Elkarte dinamikoa gara, etengabeko hobekuntzaren ideia barneratuta dugu. Egin beharrekoa elkarlanean, modu solidarioan egiteko asmo sendoa dugu.

5.- EleanitzaEuskaldun eleaniztunak trebatzea dugu helburu

Ibaizabaleko Hezkuntza Proiektua 8

Page 9: IBAIZABALEKO HEZKUNTZA PROIEKTUA

ANTOLAKETA MODUA:

Kooperatibaren jarduera bi sekziotan banatzen da.Erabaki organo gorena Batzar Nagusia da, eta batzar honetan hartutako erabakiak betetzen direla bermatzeko Artezkaritza kontseilua dago. Artezkaritza 13 kidek osotzen dute: 7 ikastola sortzaileen ordezkariak dira, 4 ikastolako gurasoak, 1 langilea ( ez du boto eskubiderik,gaur egun ez dagoelako lan bazkiderik) eta 1 bazkide laguntzaileen ordezkaria.Kudeaketa organoetan zuzendaritza taldea dago. Bertako arduradun nagusia Zuzendari orokorra da. Sekzio bakoitzerako arduradun bat dago: Hezkuntzan Ikasketa buruak betetzen du funtzio hau eta Errotan hiru azpisailetako (ostatu, kafetegi, gimnasio) arduradunak.

Lan antolaketa:Errotako sekzioko langileak:Urtean 1.705 orduko lan saioa izango dute. Marko erreferentziala Ostalaritzako lan hitzarmena izango dute. Hala ere, ahal den kasuetan hezkuntza sekzioko langileen tratamendu berdina izango dute.

Ibaizabaleko Hezkuntza Proiektua

BATZAR NAGUSIA:

HEZKUNTZA SEKZIOA:

Karlos Rodriguez

ERROTA SEKZIOA:

1. mailako tutore koordinatzailea: 2. mailako tutore

koordinatzailea:ERROTA OSTATU –

ATERPEAKAFETEGIA: KIROLERROTA

GIMNASIOA

ARTEZKARITZA KONTSEILUA

ZUZENDARITZA TALDEA: Administraria

Haur Hezkuntzako goi teknikaria

9

Page 10: IBAIZABALEKO HEZKUNTZA PROIEKTUA

Hezkuntza sekzioko langileek:Marko erreferentzial moduan Ikastolan lan hitzarmena izango dute.Iraskasleek urtean 1.500 orduko lan saioa izango dute. Hezkuntza proiektuan jasotako

helburuak betetzen direla bermatuz eta antolaketa hobe batek ordu kopurua gutxitu daitekeela erakusten badu, artezkaritza kontseiluak gutxitze hori begi onez ikusten du.

22 ordu lektibo izango dira astean, 21 ordu lektibo astean tutoreek. Tutoretzaren garrantzia ikusita ahal dela gelako bi tutore izango dira (ikus Tutoritza Plana)

Ordutegia: malgua izango da, irakasle bakoitzak bere lan ordutegia antolatuko du modu eraginkorrean. Taldearen funtzionamendu egokia eta koordinazioa bermatzeko, partehartzea ezinbestekoa izango da astelehenetako bileretara eta asteazkenetan, proiektuen kudeaketara bideratutako tarteetan. Irakasle guztiek proiekturen baten parte hartzea hobetsiko da. Ibaizabaleko hezkuntza proiektuari osotasuna emoten diote martxan ditugun proiektu ezberdinek, eta hauek aurrera ateratzea denon ardura da.

Zuzendaritza eta zerbitzuetako langileek urtean 1.650 orduko lan saioa izango dute.

Artezkaritza kontseiluak argi adierazten du ikastolako langileek orohar egiten duten ahalegina bikaina dela eta horri eskerrak Ibaizabal moduko proiektuek ikastolen benetako senari erantzuten diotela. Horregatik lan hitzarmeneko beste hainbat ataletan malgutasunez jokatuko da, orain arte egin denez. Bestelako konpentsazioak jartzeko bideak ere aztertuko dira.

Ibaizabaleko Hezkuntza Proiektua 10

Page 11: IBAIZABALEKO HEZKUNTZA PROIEKTUA

ZER EGINGO DUGU:

ETORKIZUNEKO ERRONKAK

2009-2014 IKASTURTEETARAKO HELBURUAK:

Haur hezkuntza zikloaren egonkortzea:o Bi mailetarako kontzertazioa lortzeao Ez arautuko eskaintza finkotzea. Helburua: 100 orduko eskaintza urtean.

Eraikin berria egitea. Egoera ekonomikoa saneatzeko kudeaketa egokia burutzea: lurren salmenta prozesuari jarraipena eginez, Errota sezkioko jardueren kudeaketa erangikorra eginez, Hezkuntza sekzioaren antolaketa egokia bermatuz.

Batxilergoko 4. lerroa zabaltzea. Euskal Curriculumaren helburuak pedagogia lerroan txertatzea Hezkuntza proiektua oinarritzat hartuta, Hizkuntza proiektua eta Curriculum proiektua

idaztea Plantilla egonkorra eta ikasle zein familien begirunea duena lortzea, ikasleei laguntzeko

duten trebetasunagatik. Etorkinak gure hezkuntza komunitatean integratzeko ahalegina egitea Herrian ikastolaren presentzia handitzea, herriko ekimenetan parte hartuz, elkarte

ezberdinekin harremanduz… Etengabeko hobekuntza gure kudeaketan barneratzea, EFQM ereduan oinarrituz. Komunikazio plan egokia garatzea, familia eta ikasleek ikastolan duten partehartzea

sustatuz.

ERANSKINA I:

Ibaizabaleko Hezkuntza Proiektua 11

Page 12: IBAIZABALEKO HEZKUNTZA PROIEKTUA

MATRIKULAZIOA URTEZ-URTE IBAIZABALEN:

IKASTURTEAK GELAK MARTXAN

KONTZERTUAK DESBIDERAKETA

1999-2000 2 0 32000-2001 5 2 32001-2002 6 4 22002-2003 6 5 12003-2004 6 6 02004-2005 6 6 02005-2006 6 6 02006-2007 6 6 02007-2008 7 6 12008-2009 8 6 2

ERANSKINA II:KONTZERTU EKONOMIKOEN BILAKAERA IBAIZABALEN:

ERANSKINA III:DURANGOKO ELKARTEEN ZERRENDA:

Durangoko elkarteak.doc

Ibaizabaleko Hezkuntza Proiektua 12