Hezkuntza Proiektua (I.H.P.) - gorliz.ikastetxea.netgorliz.ikastetxea.net/files/2_ZIKLO.pdf · 2....

25

Transcript of Hezkuntza Proiektua (I.H.P.) - gorliz.ikastetxea.netgorliz.ikastetxea.net/files/2_ZIKLO.pdf · 2....

Page 1: Hezkuntza Proiektua (I.H.P.) - gorliz.ikastetxea.netgorliz.ikastetxea.net/files/2_ZIKLO.pdf · 2. zikloko beste zenbait ezaugarri: • Irakur-idazketa bigarren hizkuntzan. • Eskola
Page 2: Hezkuntza Proiektua (I.H.P.) - gorliz.ikastetxea.netgorliz.ikastetxea.net/files/2_ZIKLO.pdf · 2. zikloko beste zenbait ezaugarri: • Irakur-idazketa bigarren hizkuntzan. • Eskola

okumentu honen bidez eskolako ezaugarri nagusiak jakitera eman nahi ditugu,

honetarako oinarrizko bi dokumentu aipatuko ditugu: Ikastetxeko

Hezkuntza Proiektua (I.H.P.) eta Ikastetxeko Curriculum Proiektua (I.C.P.).

I.H.P. gure oinarrizko dokumentua da eta bertan gure hezkuntz asmoa lortu nahi

duguna, jasota dago.

Guk dugun ikaslearen kontzepzioa da gure I.H.P. ko ardatza:

•••• Ikasle bakoitza izaki globala da, beraz bere garapenaren esparru guztiak

interesatzen zaizkigu: nortasuna, harreman sozialak eta arloekin lotutako

ikasketak. GURE XEDEA UMEAREN GARAPEN ARMONIKO ETA GLOBALA

DA. Beraz, eskolako helburu orokorrak biziki lotuta daude garapen hiru

esparru hauekin.

•••• Izaki bakoitza norberaren kontzeptu eskema eta emozio-egoeratik abiatzen

da eta bere ahalmena du.

•••• Badago berezitasun bat haur guztiak batzen dituena: jolaserako interesa.

Jolasaren bidez helduen mundua imitatzen dute eta imitazioz ikasten dute.

Prinzipio metodologikoak ikaslearen konzeptzioarekin guztiz lotuta daude eta

hauek gure eguneroko eginbeharra bideratzen dute:

•••• INDIBIDUALIZAZIOA: Eskolak, ikasle bakoitzak dituen ahalmena eta

egoera kontuan harturik, bere mailan eta erritmoan lan egiteko aukera

emango dion programa ahalbideratu behar du.

•••• SOZIALIZAZIOA: Elkarreraginak aurrera jotzen eta gure eskemak aldatzen

laguntzen digu; honengatik, guk proposatzen ditugun aktibitate guztiak

kontestu sozialak dira.

•••• AKTIBITATEA: “Ikasleak bere kasa egin dezakeena, ez dezala irakasleak

egin”. Gure helburua ikasle gogotsuak, aurrea hartzen dutenak, jakinmina

dutenak lortzea da.

•••• SORMENA: gizaki orok duen gaitasuna da. Eremu guztietan sustatzen dugu,

pertsona bakoitzak barruan daramana kanporatu eta bere berezitasunaz

jabetzeko aukera izan dezan.

•••• ASKATASUNA: Besteen eskubidea errespetatuz, bakoitzak pentsatzeko,

adierazteko, eta aukeratzeko duen eskubidea da. Muga bakarra besteen

eskubidea da, honi “ muga soziala” deitzen diogu.

•••• NORMALIZAZIOA: Haur bakoitzak inguruan duen espazioa eta bizitzen ari

den egoeraz jabetzen joateari deitzen diogu normalizazio prozesua. Egoera

berri eta aldakorren aurrean bere buruarekiko konfidantza sustatu nahi dugu

erantzuna ahalik eta baikorrena izan dadin.

D

Page 3: Hezkuntza Proiektua (I.H.P.) - gorliz.ikastetxea.netgorliz.ikastetxea.net/files/2_ZIKLO.pdf · 2. zikloko beste zenbait ezaugarri: • Irakur-idazketa bigarren hizkuntzan. • Eskola

•••• GLOBALIZAZIOA: Bizitza globala da. Haurra bizirik eta bizitzen nahi dugu

eskolan eta bizi delako ikasiko du.

Ikastetxeko Curriculum Proiektua (I.C.P.) dokumentuaren bitartez aurreko

ideiak eguneroko praktikan gauzatzen dira. Ikasleari buruz dugun ikuskerak, dena

antolatzeko, programatzeko, eskuhartzeko eta jarraipena egiteko era zehatz

batera eramaten gaitu. Ondoren datozen metodologia ezaugarriek, ikuskera eta

hezkuntza-praktikaren arteko koherentzia adierazten dute.

•••• Antolamoldea bera eskuharmenerako oinarrizko estrategia da.

•••• Osagarri eta egonkorrak diren kontestu sozialen bidez programatzen dugu,

hau da, ikuspuntu multidisziplinarrean arloak elkar batzen diren bizi

ekintzen bidez. Aktibitate hauei Kontestu Sozial, Egonkor eta Osagarriak

deitzen diegu. Sozialak, umeen arteko harremanak sustatzen dituztelako;

egonkorrak, ziklo osoan mantentzen direlako eta osagarriak, aktibitateen

baturak curriculuma osatzen duelako.

•••• Aktibitate guztiek beraien baitan edo ematen zaien irteeretan zertarakoa

edo helburua

dute. Lanak

irteera

desberdinak

izan ditzake,

gela barruan

besteen

aurrean

aurkeztu,... edo eskola

irrati eta telebistaren

bitartez emititu edo

eskola prentsan

argitaratu. Baliabide hauen bitartez ikasleek Informazio eta

Komunikaziorako Teknologia Berrietan jarduten dute, testu prozesadoreak,

interneta, eskanerra, argazki kamera digitala, bideo kamera, bideoen

editaia,... erabili eta ikasiz.

•••• Ziklo programen bitartez eta adin nahasketarekin lana egiten dugu.

•••• Irakasle desberdinek lan egiten dute ikasle talde bakoitzarekin.

Page 4: Hezkuntza Proiektua (I.H.P.) - gorliz.ikastetxea.netgorliz.ikastetxea.net/files/2_ZIKLO.pdf · 2. zikloko beste zenbait ezaugarri: • Irakur-idazketa bigarren hizkuntzan. • Eskola

•••• Aktibitate bakoitzak bere lan metodo idatzia du. Ikasleek lana burutu ahal

izateko, lan metodoan adierazten diren urratsak jarraitu behar dituzte.

•••• Mediateka edo baliabide gunea lanak

burutzeko oinarrizko informazio-

etorbidea da.

•••• Kritika eraikitzaileak aurreratzeko baliabidetzat jotzen dugu.

•••• Aniztasunaren aldekoak gara. Daukagun programari ikasle bakoitzak bere

erritmo eta mailaren arabera heldu diezaioke. Ikasketa prozesua ez da

adinarengatik geldiarazten.

•••• Ezberdintasuna aberasgarria da eta ez diskriminatzeko arrazoia. Denok

ezberdinak gara.

Ikastetxeak badu Arreta Bereziko Zerbitzua. Honek ikasketetan behar bereziak

dituzten ikasleei, gaitasun ezagatik, zein gaitasun apartagatik, erantzuna ematen

die.

2. zikloko beste zenbait ezaugarri:

• Irakur-idazketa bigarren hizkuntzan.

• Eskola ordutegi barruan kanporako Fmko emanaldiak etengabe egiten dira.

• Ziklo honetako ikasleek, lan teknikoa burutuz, komunikabide honetako

funtzionamentua bermatzen dute.

• Plastikako departamentua.

• Ingurunea ikertzeko departamentua.

Page 5: Hezkuntza Proiektua (I.H.P.) - gorliz.ikastetxea.netgorliz.ikastetxea.net/files/2_ZIKLO.pdf · 2. zikloko beste zenbait ezaugarri: • Irakur-idazketa bigarren hizkuntzan. • Eskola

MEDIOTEKA

IKASLE ANTOLAKETA / ORGANIZACIÓN DEL ALUMNADO

CAJÓN DE SASTRE HITZ JARIO

KOMERTZIALA ERAKUSKETA ETA ENKANTEA

IKERKETA STORY TELLER

ARTE HEZKUNTZA

GORPUTZ HEZKUNTZA

ARRETA BEREZIKO ZERBITZUA / SERVICIO DE ATENCION ESPECIFICA

Komunikabideak medios de comunicación komunikabidea k medios de comunicación i r r a t i a

p r e n t s a t e l e b i s t a I n t e r n e t a

e r a k u S k e t a i k u s k i z u n a k

r a d i o

p r e n s a t e l e v i s i ó n I n t e r n e t e x p o s i c i ó n e s p e c t á c u l o s

Komunikabideak medios de comunicación komunikabidea k medios de comunicación

Page 6: Hezkuntza Proiektua (I.H.P.) - gorliz.ikastetxea.netgorliz.ikastetxea.net/files/2_ZIKLO.pdf · 2. zikloko beste zenbait ezaugarri: • Irakur-idazketa bigarren hizkuntzan. • Eskola

Lehen Hezkuntza EDUCACIÓN PRIMARIA

Hitz jario

Chorro de palabras KOMUNAKABIDEAK- MEDIOS DE COMUNICACÓN- KOMUNIKABIDEAK- MEDIOS DE COMUNICACIÓN

R R A

A D D I

I O O

P

P R

R E

E

N Publikoari aurkezpena N

Presentación al público S S A A

E

E X X P

P O

O S S I

I C

C I I O

O N

N

I I

R R R R

A A

T T I I

A A

P P

R R

E E N N

T T

S S A A

E E R R

A A

K K S U

K S

E K T T

A A

KOMUNIKABIDEAK-MEDIOS DE COMUNICACIÓN-KOMUNIKABIDEAK-MEDIOS DE COMUNICACIÓN

Hitzaldiak

Charlas

Gune gramatikala

Ipuin irakurketa

Entzuteko ipuinak

Diktaketak

Ordenagailu programak

Zona gramatical

Lectura de cuentos

Audición de cuentos

Dictados

Programas de ordenador

Denporapasak

Gurutzegramak

Hitzen kiniela

Jokoz kanpoko hitza

Asmakizunak (sortu/kopiatu

Txisteak

Ahokorapiloak (sortu/kopiatu)

Hizki zopa

Hieroglifikoak

Pasatiempos

Crucigramas

Quiniela de palabras

Palabras fuera de juego

Adivinanzas (copiar/crear)

Chistes

Trabalenguas (copiar/crear)

Sopa de letras

Jeroglíficos

--------------

Irratinobela

Radionovela

Sail literarioa Sección literaria Olerkia (azterketa) Poemas

Irakurtzeko ipuin laburrak Cuentos breves para leer

Kontakizunak Relatos

Eskutitza Carta

Tarjeta postala Tarjeta postal

Pertsonaia misteriotsua Personaje misterioso

Nonbait galduta Adivina dónde estoy

Page 7: Hezkuntza Proiektua (I.H.P.) - gorliz.ikastetxea.netgorliz.ikastetxea.net/files/2_ZIKLO.pdf · 2. zikloko beste zenbait ezaugarri: • Irakur-idazketa bigarren hizkuntzan. • Eskola

uskara arloan, bost gune edo kontestu dituen Hitz Jario departamentuan lan

egiten da.

Departamentuko oinarrizko helburua hau da: gure ikasleriak testu desberdinen

(narratiboak, espositiboak, deskriptiboak, poetikoak,...) ulermena eta ekoizpena ahoz zein

idatziz hobetzea.

Nahi duguna da beraien hizkuntzan sakontzen joatea eta, honek ematen dien aukera

ezagututa, gaitasun komunikatiboa handiagotzea.

Hitzaldiak. Gune honetan gizarte eta naturari dagozkion testu espositiboak lantzen

dira.

Jarduera honetako helburua ideiak

erlazionatzen eta oinarrizkoak ez hain

oinarrizkoak direnengandik bereizten ikastea da.

Jardueraren garapena heldutasunaren arabera

dago. Bi maila bereizten ditugu. Lehenengo

mailan beraien hitzekin testuan agertzen diren

ideia ezberdinak adierazten dituzte. Bigarren

mailan paragrafoa aztertzen dute, ideia komunak

erlazionatu, oinarrizkoak direnak ez hain

oinarrizkoengandik bereizi eta sintesi lanean

hasi. Hitzaldia buruz ikasteko, baliogarria egiten

zaien gidoia burutzen dute, ondoren gelakideen aurrean hitzaldia aurkez dezaten, dagokien

balorazioa jasoz.

Denborapasak. Gune honetako helburua jokoen bidez hiztegia aberastea,

barneratzea eta menperatzeaz gain, arau ortografikoak ikastea eta erabiltzea da.

Gure helburua da ikasleak jokoen bidez (gurutzegramak, hizki zopak, hieroglifikoak, hitzen

kiniela,...) hizkuntzaren aspektu hauek barneratuz joatea: hitzen definizioak, arlo

semantikoak, hizkuntza sinbolikoa, sinonimia-antonimia, hitz eratorriak eta familiakoak eta

arau ortografikoak.

Irrati-nobela. Antzeztuko duten testua aukeratu eta lehen irakurketa egiten dute.

Hitz ezezagunak azpimarratu eta ondoren hiztegira joko dute hauen esanahiaren bila.

Pertsonaien deskribapena egingo dute, hauek hobeto ezagutuz, antzezpenean adierazpen

egokiagoa eskaini ahal izateko. Horretarako kontuan hartuko dituzte bai pertsonaien

nortasunaren ezaugarriak eta baita ere duten itxura eta kanpoko ezaugarriak. Irratitik

emititzeko asmoa baldin badute efektu bereziak prestatu behar dituzte. Bestalde, lantzen

ari diren emanaldia Telebistan eskaintzekoa denean dekoratua egingo dute eta pertsonaia

bakoitzaren janzkera eta karakterizazio egokiena pentsatu. Papera buruz ikasi,

eszenatokira egingo dituzten sarrerak eta irteerak entseatu eta azkenik emanaldia

eskaintzen dute.

Prozesu guzti horretan helburuak ildo honetatik doaz: lexikoa eta egitura gramatikal

berriak barnera ditzatela, adierazpen kode eta baliabide berezituak erabil ditzatela

prestatzen ari diren emanaldiaren formatuaren arabera (antzerkia, irratia,...), gorputz

adierazpena landu dezatela, pertsonaien deskribapena egiten ikas dezatela eta talde lanean

trebatzen joan daitezela.

E

Page 8: Hezkuntza Proiektua (I.H.P.) - gorliz.ikastetxea.netgorliz.ikastetxea.net/files/2_ZIKLO.pdf · 2. zikloko beste zenbait ezaugarri: • Irakur-idazketa bigarren hizkuntzan. • Eskola

Sail literarioa. Kontestu honetan testuen ANALISIA eta SORMENA lantzen

ditugu.

ANALISIA lantzean, ipuin, olerki edo

asmakizunen egitura aztertu, liburuen

txostenak egin, laburpen teknika eta

deskribapenaren aspektu aipagarrienak

bereizten ikasten dute. SORMENA lantzen

dutenean, aldiz, erreferentzi hauez baliatuz,

eskutitzak, tarjeta postalak, kontakizunak,

tokien eta pertsonen deskribapenak eta

olerkiak idazten dituzte.

Jarduera guzti hauen helburuak:

- Literatur sentsibilitatea, irakurtzeko zaletasuna eta egileek kontatzen

dutenaren jakin-mina iratzartu.

- Beraien barne mundua transmititzen eta sormena garatzen lagunduko dien

hizkuntza aberatsago batez hornitu.

- Hiztegia eta sintaxiaren errekurtsoak barneratu, adierazpen idatziaren

kalitatea, argitasuna eta koherentzian aurrera egin dezaten.

Gusturago idatzi eta komunikatzen dela ohartaraztean datza.

Gramatika gunea. Kontestu honetan testu idatziak zein ahozkoak eta

ordenagailu edo soinu tresna errekurtso bezala erabiliz, eduki ezberdinak lantzen dira:

ulermena, ipuinak ahoz birlaboratu, ortografia, hiztegia eta orokorrean zikloari dagozkion

eduki gramatikal guztiak.

Gure helburua da beraien ahozko eta adierazpen idatzia pixkanaka kalitatez hobetzen

joatea, beraiei hausnarketa linguistiko eremu bat helbideratuz. Gainera, autonomia

indartzeko, hausnarketa gaitasunerako, atentzioa zentratzeko eta lana berrikusteko

jarduerak diseinatuta daude.

Page 9: Hezkuntza Proiektua (I.H.P.) - gorliz.ikastetxea.netgorliz.ikastetxea.net/files/2_ZIKLO.pdf · 2. zikloko beste zenbait ezaugarri: • Irakur-idazketa bigarren hizkuntzan. • Eskola

Lehen Hezkuntza

2. zikloa EDUCACIÓN PRIMARIA

Cajón de sastre KOMUNIKABIDEAK- MEDIOS DE COMUNICACION- KOMUNIKABIDEAK- MEDIOS DE COMUNICACIÓN

R R A A

D D

I I O O

P P R R

E E

N N S S

A A

E

E X

X P P O

O S

S I I C

C I

I O

O N

N I

I R

R R R A

A T

T I I A

A

P P

R R

E E N N

T T

S S A A

KOMUNIKABIDEAK-MEDIOS DE COMUNICACIÓN-KOMUNIKABIDEAK-MEDIOS DE COMUNICACIÓN

HITZALDIAK

CHARLAS

DENBORAPASAK

Txisteak

Igarkizunak

Ahokorapiloak

Hizki zopa

Gurutzegramak

Jokoz kanpoko hitza

PASATIEMPOS

Chistes

Adivinanzas

Trabalenguas

Sopa de letras

Crucigramas

Palabras fuera de

juego…

DRAMATIZAZIOA

DRAMATIZACIÓN

SAIL LITERARIOA

SECCIÓN

LITERARIA

Page 10: Hezkuntza Proiektua (I.H.P.) - gorliz.ikastetxea.netgorliz.ikastetxea.net/files/2_ZIKLO.pdf · 2. zikloko beste zenbait ezaugarri: • Irakur-idazketa bigarren hizkuntzan. • Eskola

aztelania arloan, lau gune edo kontestu dituen Cajón de sastre departamentuan

lan egiten da.

Departamentuko oinarrizko helburua hau da: gure ikasleriak testu desberdinen

(narratiboak, azalpen testuak, deskriptiboak, poetikoak,...) ulermena eta ekoizpena ahoz

zein idatziz hobetzea.

Nahi duguna da beraien hizkuntzan sakontzen joatea eta, honek ematen dien aukera

ezagututa, gaitasun komunikatiboa handiagotzea.

Hitzaldiak. Gune honetan gizarte eta naturari dagozkion azalpen testuak lantzen

dira.

Jarduera honetako helburua ideiak

erlazionatzen eta oinarrizkoak ez hain

oinarrizkoak direnengandik bereizten ikastea da.

Jardueraren garapena heldutasunaren arabera

dago. Bi maila bereizten ditugu. Lehenengo

mailan beraien hitzekin testuan agertzen diren

ideia ezberdinak adierazten dituzte. Bigarren

mailan paragrafoa aztertzen dute, ideia komunak

erlazionatu, oinarrizkoak direnak ez hain

oinarrizkoengandik bereizi eta sintesi lanean

hasi. Hitzaldia buruz ikasteko, baliogarria egiten

zaien gidoia burutzen dute, ondoren gelakideen aurrean hitzaldia aurkez dezaten, dagokien

balorazioa jasoz.

Denborapasak. Gune honetako helburua jokoen bidez hiztegia aberastea,

barneratzea eta menperatzeaz gain, arau ortografikoak ikastea eta erabiltzea da.

Gure helburua da ikasleak jokoen bidez (gurutzegramak, hizki zopak, hieroglifikoak, hitzen

kiniela,...) hizkuntzaren aspektu hauek barneratuz joatea: hitzen definizioak, arlo

semantikoak, hizkuntza sinbolikoa, sinonimia-antonimia, hitz eratorriak eta familiakoak eta

arau ortografikoak.

Dramatizazioa. Kontestu honetan lana taldean egiten da eta ipuin bat antzerki

bihurtzean datza; hau da, testu narratibotik antzerki estruktura batera pasatu.

Horretarako gaiaren koherentzia mantenduz, narratutako zatia laburtu eta elkarrizketak

gehitzen dituzte. Lortutako antzerki testua entseatzen dute, ahots erregistro egokia

aukeratuz, adierazkortasuna eman arte. Ondoren emititu, beraien kideen balorapena jasoz.

Jarduera honetako helburuak hau lortzeko bideratuak daude:

- Bi testu hauek (ipuina - antzerkia) bereizten ikasi.

- Irakur adierazpen ona lortu.

- Taldean lan egiten ikasi, harreman sozialerako jarrerak sustatuz (lankidetza,

inplikazioa, tolerantzia, kritika eraikitzailea, ...).

G

Page 11: Hezkuntza Proiektua (I.H.P.) - gorliz.ikastetxea.netgorliz.ikastetxea.net/files/2_ZIKLO.pdf · 2. zikloko beste zenbait ezaugarri: • Irakur-idazketa bigarren hizkuntzan. • Eskola

Sail literarioa. Kontestu honetan testuen ANALISIA eta SORMENA lantzen

ditugu.

ANALISIA lantzean, ipuin, olerki edo

asmakizunen egitura aztertu, liburuen

txostenak egin, laburpen teknika eta

deskribapenaren aspektu aipagarrienak

bereizten ikasten dute. SORMENA lantzen

dutenean, aldiz, erreferentzi hauez baliatuz,

eskutitzak, tarjeta postalak, kontakizunak,

tokien eta pertsonen deskribapenak eta

olerkiak idazten dituzte.

Jarduera guzti hauen helburuak:

- Literatur sentsibilitatea, irakurtzeko zaletasuna eta egileek kontatzen

dutenaren jakin-mina iratzartu.

- Beraien barne mundua transmititzen eta sormena garatzen lagunduko dien

hizkuntza aberatsago batez hornitu.

- Hiztegia eta sintaxiaren errekurtsoak barneratu, adierazpen idatziaren

kalitatea, argitasuna eta koherentzian aurrera egin dezaten.

Gusturago idatzi eta komunikatzen dela ohartaraztean datza.

Gramatika gunea. Kontestu honetan testu idatziak zein ahozkoak eta

ordenagailu edo soinu tresna errekurtso bezala erabiliz, eduki ezberdinak lantzen dira:

ulermena, ipuinak ahoz birlaboratu, ortografia, hiztegia eta orokorrean zikloari dagozkion

eduki gramatikal guztiak.

Gure helburua da beraien ahozko eta adierazpen idatzia pixkanaka kalitatez hobetzen

joatea beraiei hausnarketa linguistiko eremu bat helbideratuz. Gainera, autonomia

indartzeko, hausnarketa gaitasunerako, atentzioa zentratzeko eta lana berrikusteko

jarduerak diseinatuta daude.

Page 12: Hezkuntza Proiektua (I.H.P.) - gorliz.ikastetxea.netgorliz.ikastetxea.net/files/2_ZIKLO.pdf · 2. zikloko beste zenbait ezaugarri: • Irakur-idazketa bigarren hizkuntzan. • Eskola

Lehen Hezkuntza

2. zikloa EDUCACIÓN PRIMARIA

Ikerketa/Investigación

KOMUNIKABIDEAK- MEDIOS DE COMUNICACÓN- KOMUNIKABIDEAK- MEDIOS DE COMUNICACION

R R

A A

D D I I

O O

P P

R R E E

N N

S S A A

E

E X

X P

P O O S

S I

I C C I

I O

O N N

I

I R R R

R A

A T T I

I A

A

P P

R R E E

N N

T T S S

A A

KOMUNIKABIDEAK-MEDIOS DE COMUNICACIÓN-KOMUNIKABIDEAK-MEDIOS DE COMUNICACION

Herria

El pueblo

Landaretza

Zuhaitzen behaketa

Ibilbide botanikoa

Flora

Observación de árboles

Recorrido botánico

Eguraldia Orduz ordu

Egunez egun

El tiempo Hora a hora

Día a día

Esperimentuak

Experimentos

Animaliak

Los animales

Giza Gorputza

El Ccuerpo Humano

Page 13: Hezkuntza Proiektua (I.H.P.) - gorliz.ikastetxea.netgorliz.ikastetxea.net/files/2_ZIKLO.pdf · 2. zikloko beste zenbait ezaugarri: • Irakur-idazketa bigarren hizkuntzan. • Eskola

IKERKETA

Departamentu honetan ingurumena arloa nagusitzen da.

Ikasleen ingurunearen ezaguera eta honen bidez

naturarekiko eta pertsonekiko begirunea sustatzea da

gure helburua. Behaketa sistematikoa da batik bat

erabiltzen dugun

tresna; izan ere,

ikasleek begiratzen,

aztertzen, jakin-mina

pizten, galderak

egiten,...ikasi behar

dute. Ikasturtean zehar bi txango egingo ditugu, gelan egiten den lanarekin biziki lotuta daudenak.

Departamentuan bost kontestu ditugu:

Animaliak

Kontestu honetan, animalia munduan murgiltzen

dira. Lehendabizi eta bideo bat ikuskatuz,

animalia espezie bat aztertzen da. Animalia

honen berezitasunak kontuan izanda, goi

sailkapen batean kokatzen da. Dagokion

sailkapenari buruz informazioa bibliografiatik

jaso eta talde bereko beste espezie batzuk

lantzen dira. Herria Txoko honetan herritar mundura hurbiltzen

dira eta hainbat prozeduraren bidez (planoaren

erabilpena,zuzeneko

behaketak,galdeketak,informazioaren

kudeaketa, datu bilketak, … ) herriaren inguru

fisiko eta soziala aztertzen eta ezagutzen

dute.

Esperimentuak Kontestu honetan, metodo zientifikoan

oinarriturik, tenperatura aldaketa, ura, airea

eta elektromagnetismoarekin lotura duten

esperimentuak egiten dituzte. Hauek

burutzeko ezarritako hainbat urrats

sistematikoki jarraitzen dituzte. Gure helburu

nagusiak hauexek dira: honelako fenomenoen

aurrean harridura, jakin-mina, behatzeko

ahalmena sustatu eta esperimentuen ondorioak

zehaztasunez azaltzea.

Giza gorputza Gure gorputzeko bizi funtzioetan parte

hartzen duten zentzumenak eta lokomozio

aparatua (hezurrak, giharrak, artikulazioak)

landu egiten dute. Gure gorputzaren

garapenerako osasungarriak edo kaltegarriak

diren ohiturak aztertzeari garrantzia handia

ematen diogu.

Landaretza eta meteorologia Zuhaitz eta zuhaixka zehatz baten behaketa

sistematikoa egiten dute, landaretza mundura

hurbiltzeko. Behaketa eginda, informazio hori

eta bibliografiak ematen duena alderatzen

dituzte. Guretzako arrotzak diren izaki bizidun

horiek nolakoak diren eta beren bizi funtzioak

nola egiten dituzten aztertzen dute.

Irteeretan gelan egindako lana osatzen dute.

Horrez gain, eguraldiaren behaketa egiten da

eta neurketarako aparailu ezberdinak

erabiltzen dira: termometroa, barometroa eta

higrometroa. Hauen bidez, behatutako datuak

grafika ezberdinetan jasotzen dituzte eta

honela grafikak interpretatzen hasten dira.

Page 14: Hezkuntza Proiektua (I.H.P.) - gorliz.ikastetxea.netgorliz.ikastetxea.net/files/2_ZIKLO.pdf · 2. zikloko beste zenbait ezaugarri: • Irakur-idazketa bigarren hizkuntzan. • Eskola

Lehen Hezkuntza 2.zikloa - Educación primaria 2º ciclo

Komertziala/ Comercial

Dendak / Tiendas

Lehen Hezkuntza 2.zikloa - Educación primaria 2º ciclo

Erakusketa eta enkantea/Subasta y exposición

Prentsa

Prensa

Erakusketa - Exposición

Enkantea- subasta

Langileak Erosleak

Trabajadores/as Compradores/as

Banketxea

Banco

Lantegia / Fábrica

Buruketak

Problemak

Disenutegia

Diseño

Jolas matematikoak

Juegos matematicos

. Mahai jolasak-Juegos de

mesa

. Ordenagailu jolasak-Juegos

de ordenador

. Enkantea - Subasta

Ehundegia

Mercería . .

.Kontularitza praktika-

Prácticas de

contabilidad.

.Ehundegia – Mercería

Page 15: Hezkuntza Proiektua (I.H.P.) - gorliz.ikastetxea.netgorliz.ikastetxea.net/files/2_ZIKLO.pdf · 2. zikloko beste zenbait ezaugarri: • Irakur-idazketa bigarren hizkuntzan. • Eskola

KOMERTZIALA

omertziala departamentua

honako kontestu hauek osatzen

dute: lantegia, dendak eta

banketxea. Hemen ikasleek dirua sartu,

atera, maileguak eskatu,.. egiteko aukera

dute.

Lehen aipatutako

kontestu guztien artean

salerosketa harreman

bat sortzen da, non

lantegikoek dendakoei

saltzen diete eta hauek

erosleei.

alerosketa prozesu honetan, eskaera orri bat prestatu, salneurriak

kalkulatu, faktura egin, bueltak eman, maileguak eskatu eta abar egiten

dute. Honekin batera diru sarrera, irteera eta saldoa kontularitza orrian

jasotzen dute.

Departamentu honetako beste kontestu batean, buruketak, zenbakuntza eta

neurriak lantzeko aktibitateak egiten dituzte.

Departamentu honen bidez honako helburu hauek bete nahi ditugu:

Logika arrazoibide estrategiak eskuratu.

(+,-,x, :) eragiketak erabiliz, buruzko kalkulurako estrategiak garatu.

Eguneroko bizitzako egoerak ebazteko, matematikako eragiketak

erabili.

Merkataritzako, antolamenduko eta lan egoeretan sor daitezken

buruketak ebazteko norberaren estrategiak landu eta erabili.

Moneta sistema erreztasunez erabili.

Eguneroko bizitzan, matematikaren baliotaz ohartu.

Salerosketa aktibitatea aurrera eramateko elkarlanean aritu, bestearen

presentzia kontuan hartuz.

K

S

Page 16: Hezkuntza Proiektua (I.H.P.) - gorliz.ikastetxea.netgorliz.ikastetxea.net/files/2_ZIKLO.pdf · 2. zikloko beste zenbait ezaugarri: • Irakur-idazketa bigarren hizkuntzan. • Eskola

ERAKUSKETA ETA ENKANTEA

Departamentu hau bestearen osagarria da eta

lau kontestuk osatzen dute: mertzeria,

buruketak, joku matematikoak eta diseinua.

Mertzeria. Kontestu honetako

helburutako bat kalkulu aritmetikoa

garatzea da. Honetarako “kontularitza

praktikak” egiten dituzte, kalkulurako

estrategiak eta eragiketak egiteko

mekanismo ezberdinak erabiliz.

Luzera, edukiera eta masa neurriak

lantzeko eta erabiltzeko, behaketa, neurri

ezberdinen artean alderaketa eta

estimazio estrategiak erabiltzen ditugu.

Luzera neurriak lantzeko, kometak,

ponpoiak, olagarroak, … egiten dituzte,

honetarako behar duten artilea neurri

ezberdinetan kalkulatu ondoren.

Egindako lana enkantatu egiten dute.

Enkante hau egiteko jolas kontestuan

asmatutako buruzko kalkulu serieak

erabiltzen dituzte.

Edukiera eta masa neurriak, “ginkana”

jolasaren bitartez lantzen ditugu. Bertan,

manipulazioaren bidez, froga desberdinak

egiten ditugu neurri ezberdinak lantzeko.

Jolas matematikoak. Eragiketa eta joku matematiko ezberdinak

erabiliz, logika matematikoa eta buruzko

kalkuloa garatzea da kontestu honetako

helburu nagusia. Buruzko kalkulua lantzeko

eragiketak asmatu (batuketak, kenketak,

biderketak eta zatiketak) eta emaitza

buruz ateratzen dute. Joku informatikoak

eta mahai jokuak ere badituzte

matematikarako trebeziak garatzeko.

Buruketak. Kontestu honen

helburua, buruketen ulermena eta

ebazpena da, prozeduraz eta emaitzaz

hausnarketa bat eginez, baita estimazio

eta kalkukurako estrategiak sortzea ere.

Helburu hau betetzeko, gero eta

korapilatsuagoak diren buruketa

ezberdinak ebazten dira. Problema

hauetan, enuntziatuan erabilitako

hizkuntza, datuak antolatzeko eta

azaltzeko erak, prozedurak eta aukerak

eta lortutako emaitzaren azterketa,

azpimarratu nahi ditugun alderdiak dira.

Diseinutegia. Kontestu honetan

geometria lantzen da. Prozedura

ezberdinak (erabilera, dokumentazioa,

azterketa, marrazketa eta maketen

eraikuntza) erabiliz, beraien inguru

hurbilean dituzten gorputz eta irudi

geometrikoak ezagutu eta deskribatzen

dituzte, beraien eta beste kideen lanak

baloratuz eta produkzioen bukaera

estetikoa zainduz.

Bi eratako diseinoak egiten dituzte: bat

planoan eta bestea bolumenean.

Gorputz eta irudi geometriko hauen

elementuak ( aurpegiak, erpinak, ertzak..)

aztertzen dituzte eta azkenik kartulinaz

edo balio gabeko materiala erabiliz,

maketa bat egiten dute gero gelakideen

aurrean aurkeztua izango dena.

Page 17: Hezkuntza Proiektua (I.H.P.) - gorliz.ikastetxea.netgorliz.ikastetxea.net/files/2_ZIKLO.pdf · 2. zikloko beste zenbait ezaugarri: • Irakur-idazketa bigarren hizkuntzan. • Eskola

Lehen Hezkuntza 2. ZIKLOA. EDUCACIÓN PRIMARIA

Ingelesa

English KOMUNIKABIDEAK- MEDIOS DE COMUNICACÓN- KOMUNIKABIDEAK- MEDIOS DE COMUNICACIÓN

R R A

A D

D I I O

O

P R R

E E

N

N S S A

A E

E X

X P P O

O PRESS S

S I I C

C I

I O O N

N

I I

R R

R R A SHOW A

T T

I DAY I A A

P P R R

E E

N N T T

S S

A A

E E R R

A

K A U PRESS K

S U

K S E K

T T

A A

KOMUNIKABIDEAK-MEDIOS DE COMUNICACIÓN-KOMUNIKABIDEAK-MEDIOS DE COMUNICACIÓN

DAILY REPORT

- Date

- Weather

- Season

- Missing

- Planning

STORIES

Stories

GAMESLAND

Vocabulary worksheets

FUN ZONE

Did you know

that…?

BOOKLAND

Activity book

Listenings

Picture dictionary

Page 18: Hezkuntza Proiektua (I.H.P.) - gorliz.ikastetxea.netgorliz.ikastetxea.net/files/2_ZIKLO.pdf · 2. zikloko beste zenbait ezaugarri: • Irakur-idazketa bigarren hizkuntzan. • Eskola

STORY TELLER

ngelerako departamentuak ere lau

kontestu ditu. Aho adierazpen gaitasunari

garrantzi handia ematen diogu eta

irakurketa zein idazketa pixkanaka garatzen

dugu.

Fun zone kontestuan ingurune eta gizarte arloei buruzko testu laburrak egin,

ikasi eta besteen aurrean aurkezten dituzte.

Bookland kontestuan hizkuntza honi buruzko gramatika hausnarketa egiten

hasten dira. Zikloko eduki horiek barneratzeko, kontestupean dauden hainbat

ariketa burutzen dituzte. Horretarako liburua erabiltzen dugu.

Stories kontestuan aho ulermena eta adierazpena lantzen dituzte. Ipuinaren

eta bere edukien aurkezpena egin aurretik ikasle bakoitzak “booklet” txiki bat

egiten du, istorioa lantzeko. Bukaeran antzerkitxoa antzezten da.

Games kontestuan, hiztegia lantzen dute. Honetarako fitxa desberdinak

erabiltzen dituzte liburuxkatxo bat eginez. Ikasleek, haiei dagozkien gaiak

lantzeko ordena aukeratzen dute.

Aurreko saioez aparte, badago astean hirugarren saio bat ikasleak mailaka

bananduta daudela. Honetan eduki linguistiko berriak aurkeztu eta lantzen ditugu

idatzizko aktibitate eta bideoaren bitartez.

I

Page 19: Hezkuntza Proiektua (I.H.P.) - gorliz.ikastetxea.netgorliz.ikastetxea.net/files/2_ZIKLO.pdf · 2. zikloko beste zenbait ezaugarri: • Irakur-idazketa bigarren hizkuntzan. • Eskola

LASTIKA

Plastikako departamentuaren helburuak ziklo honetarako hauek dira:

Ahalik eta modu original eta pertsonalenean, forma, kolore eta guneak

konbinaturik, adierazpen artistikoa sustatu.

Behaketa, pertzepzioa eta irudimena garatu.

Zenbait teknika eta materialen erabiltze zuzena ezagutu eta landu.

Egindakoarekin gozatzen lagundu eta sormena bultzatu.

Departamentuan teknika ezberdinak

lantzen dira: marrazketa librea,

abstraktua, collage, oinarrizko eta

bigarren mailako koloreak, mosaikoak,

esgrafiado, puntilismo, rayonismo,

marrazketa kromatiko eta akromatikoak,

eta abar. Obrak egiteko materiala ere

anitza da: mota desberdinetako margoak,

tenperak, papera eta abarrekin egiten

dituzte.

Lanak gelan erakutsi eta gero, taldean baloratzen dira.

P

Page 20: Hezkuntza Proiektua (I.H.P.) - gorliz.ikastetxea.netgorliz.ikastetxea.net/files/2_ZIKLO.pdf · 2. zikloko beste zenbait ezaugarri: • Irakur-idazketa bigarren hizkuntzan. • Eskola

MUSIKA

Hauek dira lortu nahi ditugun helburuak:

Musika klasikoaren ezaguera eta

gozamena.

Orkestrako eta Euskal Herriko

instrumentuen ezaguera.

Musika belarriaren garapena.

Ahots trebetasuna.

Errepertorio ezaguera.

Musika instrumentua den

gorputzaren garapena.

flauta ikasketa.

Musika mintzairaren ikasketa.

Mugimendu koordinaketa.

Musika hezkuntzan arlo hauek lantzen ditugu: kantua, musika instrumentuen

praktika, musika mintzaira, gorputz adierazpena eta musika entzuketa.

KANTUA

arnasketa.

ahotsaren hezkuntza:

- emisioa.

- bokalizazioa.

abestien ikasketa.

INSTRUMENTUAREN PRAKTIKA

gorputza soinuak egin dituen

instrumentutzat hartuta:

- gorputz perkusioak

- fonazio-aparatua

perkusiozko musika instrumentuak

flautaren ikasketa.

GORPUTZ ADIERAZPENA

gorputza mugimenduan.

dantza ikasketa.

MUSIKA MINTZAIRA

partitura irakurketa.

musika mintzairaren teoria

MUSIKA ENTZUKETA

musika klasikoen obren ezaguera.

orkestrako eta Euskal Herriko

instrumentuen ezaguera.

musikagile handien ezaguera.

musikogramak.

Page 21: Hezkuntza Proiektua (I.H.P.) - gorliz.ikastetxea.netgorliz.ikastetxea.net/files/2_ZIKLO.pdf · 2. zikloko beste zenbait ezaugarri: • Irakur-idazketa bigarren hizkuntzan. • Eskola

GORPUTZ HEZIKETA

epartamentu honetan garatu nahi ditugun

helburuak hauexek dira: Joku arauen

ezaguera eta talde ekintzen bidez

JOLASAREN HASTAPENA BULTZATU; AUTOESTIMA

ETA NORBERE EZAGUERA SENDOTU, oinarrizko

trebetasunen praktikaren bidez (korrikaldiak, jauziak,

jaurtiketa, jasoketa, ...); ELKARKIDETZA OHITURAK

SORTU, norberaren eta besteen ekintzetan indartze

positiboa erabiliz egoera eta espazio ezberdinetan,

OREKA ETA KOORDINAKETA OROKORRA LANDU;

GORPUTZ MUGIMENDUA ERRITMO EZBERDINETARA MOLDATU. GORPUTZ GARBIKETA ETA

HIGIENEA BULTZATU, ERA BEREAN, OSASUNBIDEZKO OINARRIZKO NOZIOEKIN HASI.

Gorputz-Hezkuntzako arloak LOE legean ezarritako oinarrizko zortzi konpetentzien lorpenean laguntzen

du.

Helburu hauek guztiak aurrera eramateko ekintza multzo handi bat eskeiniko diogu gure ikasleriari,

guztien edo gehienen gustukoak betetzen saiatuz. Ekintza hauek lau multzotan banatuko ditugu:

Aisialdia eta denbora librerako hezkuntza. Koordinaketa orokorra (lasterketa, norabide aldaketa, geldiketak, ...) garatu eta jokuen arauak ezagutu eta errespetatzea da bere helburua Multzo

honetan, talde dinamikari baiezko laguntza emango dion estrategia eta elkarketa ezberdinen erabilpenaren

bidez, ezagutzen ditugun jolas mota guztiak sartuko ditugu. Ziklo honetan saski baloia , futbola , esku

baloia , esku pilota , floorball , beisbola , herri kirolen hastapenak praktikatuko ditugu .

Gorputz komunikazio eta adierazpena. Multzo honen helburua, dantza errez batzuren ikasketa, gorputz mugimenduak musikaren erritmora moldatzea, gorputz eskemaren garapena, taldekideen

arteko dantzak eskatzen duen kontaktu fisikoa onarpena lantzea, deshinibizioa, bapatekotasuna, eta

mugimenduen sormena bultzatzea.

Hemen biribilketak, euskal dantza errez batzuk, ... sartuko ditugu.

Norberaren ezagutza eta kontrola. Bere helburua bizkortasuna lantzea eta gorputza menderatu eta ezagutzea (desplazamendu ezberdinak, igoketa, harrastak, lau hanketan, biraketak,espazio

eta denborazko nozioak, orekak, ...). Honez gain multzo honek mugikor ezberdinak erabiliz, oinarrizko

trebetasunak eta abilezien garapena du helburu, baita kirol jolasak ezagutu eta praktikatzea ere.

Jarduera fisikoa eta osasuna . Multzo honetan jarduera fisikoa osasungarria izateko ezinbesteko diren ezagutzak lantzen dira . Gainera bizitzan zehar jarduera fisikoa egiteko ohitura

hartzeko edukiak ere .

Jolasa edo jokua izango da oinarrizko metodologia. Umeek bizi duten errealitatea eta aurre

esperientziak kontutan hartu eta eurentzat zentzudunak eta motibagarriak diren edukien bitartez

ikaskuntza esanguratsuak proposatuko ditugu .

Egoeraren ebazpenak era desberdinetan ahalbideratzen duten jolas jarduerekin autobalorazioa ,

aniztasuna eta solidarizazioa bermatuko dira , arazoei aurre egiteko irtenbide ezberdinak egongo dira eta

.

D

Page 22: Hezkuntza Proiektua (I.H.P.) - gorliz.ikastetxea.netgorliz.ikastetxea.net/files/2_ZIKLO.pdf · 2. zikloko beste zenbait ezaugarri: • Irakur-idazketa bigarren hizkuntzan. • Eskola

IKASLEEN ANTOLAKUNTZAIKASLEEN ANTOLAKUNTZAIKASLEEN ANTOLAKUNTZAIKASLEEN ANTOLAKUNTZA ORGANIZACIÓN DE ALUMNOS/ASORGANIZACIÓN DE ALUMNOS/ASORGANIZACIÓN DE ALUMNOS/ASORGANIZACIÓN DE ALUMNOS/AS

ZIKLOEN ARTEKO ORDEZKARIEN BILERAZIKLOEN ARTEKO ORDEZKARIEN BILERAZIKLOEN ARTEKO ORDEZKARIEN BILERAZIKLOEN ARTEKO ORDEZKARIEN BILERA REUNIREUNIREUNIREUNIN DE LOS REPRESENTANTES ENTRE CICLOSN DE LOS REPRESENTANTES ENTRE CICLOSN DE LOS REPRESENTANTES ENTRE CICLOSN DE LOS REPRESENTANTES ENTRE CICLOS

ASANBLADAASANBLADAASANBLADAASANBLADA ASAMBLEAASAMBLEAASAMBLEAASAMBLEA

ZIKLOEN ARTEKO ORDEZKARIEN BILERAZIKLOEN ARTEKO ORDEZKARIEN BILERAZIKLOEN ARTEKO ORDEZKARIEN BILERAZIKLOEN ARTEKO ORDEZKARIEN BILERA REUNIÓN DE LOS REPRESENTANTES ENTRE CICREUNIÓN DE LOS REPRESENTANTES ENTRE CICREUNIÓN DE LOS REPRESENTANTES ENTRE CICREUNIÓN DE LOS REPRESENTANTES ENTRE CICLOSLOSLOSLOS

ASANBLADAASANBLADAASANBLADAASANBLADA ASAMBLEAASAMBLEAASAMBLEAASAMBLEA

ORDEZKARIEN ORDEZKARIEN ORDEZKARIEN ORDEZKARIEN BILERABILERABILERABILERA

REUNIÓN DE REUNIÓN DE REUNIÓN DE REUNIÓN DE REPRESENTANTESREPRESENTANTESREPRESENTANTESREPRESENTANTES

IA BILERAIA BILERAIA BILERAIA BILERA REUNIÓNREUNIÓNREUNIÓNREUNIÓN PAGOAKPAGOAKPAGOAKPAGOAK

IA IA IA IA BILERABILERABILERABILERA

REUNIÓNREUNIÓNREUNIÓNREUNIÓN ARTEAKARTEAKARTEAKARTEAK

IA BILERAIA BILERAIA BILERAIA BILERA REUNIÓNREUNIÓNREUNIÓNREUNIÓN URKIAKURKIAKURKIAKURKIAK

IA BILERAIA BILERAIA BILERAIA BILERA REUNIÓNREUNIÓNREUNIÓNREUNIÓN LIZARRAKLIZARRAKLIZARRAKLIZARRAK

Zerbitzu Zerbitzu Zerbitzu Zerbitzu batzordeabatzordeabatzordeabatzordea

Comisión de Comisión de Comisión de Comisión de ServiciosServiciosServiciosServicios

Zerbitzu Zerbitzu Zerbitzu Zerbitzu batzordeabatzordeabatzordeabatzordea

Comisión deComisión deComisión deComisión de SerSerSerServiciosviciosviciosvicios

Zerbitzu Zerbitzu Zerbitzu Zerbitzu batzordeabatzordeabatzordeabatzordea

Comisión de Comisión de Comisión de Comisión de

ServiciosServiciosServiciosServicios

Zerbitzu Zerbitzu Zerbitzu Zerbitzu batzordeabatzordeabatzordeabatzordea

Comisión de Comisión de Comisión de Comisión de ServiciosServiciosServiciosServicios

IA BILERAIA BILERAIA BILERAIA BILERA REUNIÓNREUNIÓNREUNIÓNREUNIÓN HARITZAKHARITZAKHARITZAKHARITZAK

Page 23: Hezkuntza Proiektua (I.H.P.) - gorliz.ikastetxea.netgorliz.ikastetxea.net/files/2_ZIKLO.pdf · 2. zikloko beste zenbait ezaugarri: • Irakur-idazketa bigarren hizkuntzan. • Eskola

IKASLEEN ANTOLAKUNTZA

kasleen antolakuntzaren bidez gure

Hezkuntza Proiektuak jasotzen dituen baloreak

bultzatu nahi ditugu, baita gaitasun pertsonalen

hazkundea eta sozial arloko trebeziak ere.

Gure iritziz, ezdabaidatzen eztabaidatuz

ikasten da, erabakitzen erabakiak hartzen, entzuten entzunez, erantzule izaten

erantzukizunak hartzen. Ideiak argudiatzen ikasteko edota aldatzeko gai izateko;

gutxiengoari entzuteko eta ulertzen saiatzeko; ondokoaren lekuan ipintzeko…

helburu horiek sustatzen dituen egitura egonkorra behar dela uste dugu, horiek

garatzea ahalbideratzen duen marko zehatza. Eta marko hori da Ikasleen

Antolakuntza izenez deitzen duguna.

Ikasleak Asanbladetan, Gelako Bileretan, Zerbitzuetako Bileretan…

antolatzen ditugu. Hauteskunde prozesu baten bitartez talde bakoitzak

bileretarako ordezkari eta bozeramaleak aukeratzen ditu. Bileretan ikastetxeko

bizitzan sortu ohi diren gorabeheretatik abiatuta gai desberdinak jorratzen dira

eta hobetzeko bideak bilatzen dira.

Era honetan, ikaslea badoa konturatzen talde baten partaidea dela, eskola

estamentu desberdinek osatzen dutela (ikasleak, irakasleak, zerbitzuetako

langileak, zuzendaritza taldea …) eta denak elkarlanean aritzen direla eskola

hobetzeko.

Irakaslearen zeregina da gogoetak eta eztabaidak bultzatzea, benetako

konponbide zuzenen bilaketan inplikatzea.

I

Page 24: Hezkuntza Proiektua (I.H.P.) - gorliz.ikastetxea.netgorliz.ikastetxea.net/files/2_ZIKLO.pdf · 2. zikloko beste zenbait ezaugarri: • Irakur-idazketa bigarren hizkuntzan. • Eskola

TUTORITZA SAIO KOLEKTIBOAK

Tutoritza saio kolektiboak testuinguru espezifiko

bat bezala hartzen ditugu non helburu nagusia

norbanako eta taldearen hazkundea da, jarrera

zabalak garatuz eta balore positiboak barneratuz.

Hauen bitartez, hainbat aspektutan eragina

edukitzen saiatzen gara, hain zuzen, dibertsitatea kualitate bezala onartzea, iritzi

pertsonalen eraketa eta besteen iritzien onarpena, objetibitatearen garapena edo giza

mugen barneratzea.

Saio hauetan bi ardatz nagusi lantzen ditugu.:

• Talde barruko harremanak:

Bloke honetan talde barruan sortzen diren dinamikak aztertzen ditugu baita hauek

sortzen dituzten sentimenduak eta gatazkak ere, tutoreen ustez hobe daitezken egoerak

edo ikasleentzat kezkagarriak direnak.

• Jarrera eta balore positiboak:

Bigarren bloke honetan gizarte hobe batean parte hartzeko behar ditugun jarrerak eta

baloreak ikertzen saiatzen gara.

Hasieran gure egoera pertsonaletik abiatzen gara: nire sentimenduak, nire auto-estima…

geroago begirada gure ingurune hurbilean jarriz: familia, taldea, eskola...

Gai hauen trataeran metodoa edo aztertzeko bide jakin bat jarraitzen saiatzen gara

baliabide eta ekintza ezberdinen laguntzaz (testuak, marrazkiak, rol-playing, inkestak...):

o Gaiaren aukeraketa.

o Arazoa kokatu: laburbildu eta ahal den neurrian zehaztu bere zama afektiboa

ekidinez.

o Egoera desiragarria definitu.

o Desiragarria eta posiblearen arteko desegokitzeaz konturatu. Egoera batzuk

ez dute konponbiderik baina gehienak hobe daitezke.

o Argitu zer aldatu behar dugun egoera hobetzeko.

o Erabaki eta konpromisoak hartu.

Page 25: Hezkuntza Proiektua (I.H.P.) - gorliz.ikastetxea.netgorliz.ikastetxea.net/files/2_ZIKLO.pdf · 2. zikloko beste zenbait ezaugarri: • Irakur-idazketa bigarren hizkuntzan. • Eskola

ZERBITZU KOMUNAK

ure sisteman antolamendu-egitura esku

hartzeko estrategia giltzarria da. Eskola

komunitaterako beharrezkoak diren

zerbitzuetan ikaslearen partehartzea erabiliz

pentsamendu sozialaren garapena bultzatu nahi

dugu., norberaren ekarpenak eskeini eta

besteenak jasotzeko jarrera irekia, alegia.

Ziklo honetan, departamentuei hertsiki loturik

dauden zerbitzuetan parte hartzeaz gain

ikasleak ondorengoetan ere aritzen dira:

IRRATIA ETA TELEBISTA

Ikasleek txandaka, eskolako irratitik eta telebistatik emititzen den albistegian parte hartzen dute.

Bertan etxean idatzitako berriak eskeintzen dituzte.

Mundu hurbileko gertaerak jaso eta albiste bihurtzean, piskanaka haien begira-puntua gizarte

zabalagora hedatzen dute.

Ikus-entzunezko baliabideen balioaz jabetzen dira eta arduraren kontzeptua garatzen dute

hartutako konpromisuak betetzean.

Kurtsoan zehar, ikasleek departamentuetan egiten dituzten zenbait lan, medio hauen bidez,

aurkezten dute ere.

G