Colegio San Vicente de Paúl Ikastetxea – Just another ... · Web view2018/11/02 · Figura 1....
Transcript of Colegio San Vicente de Paúl Ikastetxea – Just another ... · Web view2018/11/02 · Figura 1....
Zer da hisdrosfera?
Hidrosfera deritzo urez osatuta dagoen Lurreko geruzari. Urak lurrazalaren hiru
laurdenak betetzen ditu ia. Bi ur mota aurki dezakegu:
Uraren zikloa
Figura 1. Uraren zikloa. En Gizarte Zientziak (p. 38), por Nerea Atxega et al., 2015, Etxebarri, Bizkaia:
Santillana Educación, S.L.
Ur gazia: gehiena da. Itsasoetan eta Ozeanoetan aurki dezakegu.
Ur geza: Ibaietan, aintziretan, lur azpiko uretan eta beste leku batzuetan dago, batez ere glaziarretan eta mendi-tontorretan(izoztua).
2.GAIAURAK
Itsas urak
Itsas urak ozeanoetako nahiz itsasoetako urak dira. Bost ozeano daude:
Indiako Ozeanoa
Ozeano Artikoa
Ozeano Antartikoa
Ozeano Atlantikoa
Ozeano Barea
Itsas urak etengabe ari dira mugitzen:
Olatuak itsas azalaren mugimenduak dira eta haizearen eraginez
gertatzen dira.
Itsasaldiak itsasoaren mailaren gorabeherak dira.
Itsaslasterrak ur-tenperatura ezberdinen ondorioz lekualdatzen diren
masak dira.
Kontinenteetako urak
Lurgaineko urak lurrazalaren gainean daude (ibaietan, aintziretan…) eta
glaziarretan eta bi polarretako ur izoztuan. Lur azpiko urak lurrazalaren
barneko ur-lasterrak eta ur-biltegi naturalak dira.
Ibaiak
Ibaiak itsasora doazen lurgaineko ur-laster etengabeak dira.
Figura 2. Invención propia.
Ibilbidea ibaia sortzen denetik bokaleetara iritsi arteko bidea da. Ibaiak ibilbide
desberdinak ditu:
Goi-ibilbidea: ura oso azkar mugitzen da, aldapa handiak daude eta
emari txikia dago.
Erdiko ibilbidea: ura mantso mugitzen da, bihurguneak sortzen dira eta
emari handia dago.
Behe-ibilbidea: ura oso mantso mugitzen da eta itsasoko, aintzirako eta
beste ibaietako urekin nahasten da.
Espainiako ibaiak
Figura 3. Espainiako ibaiak. En Gizarte Zientziak (p. 42-43), por Nerea Atxega et al., 2015, Etxebarri,
Bizkaia: Santillana Educación, S.L.
Espainiako isurialdeak
Isurialde deritzo zenbait arrok osatzen duten eremu zabalari; arro horietako
ibaiak itsaso edo ozeano berera isurtzen dira. Espainian hiru isurialde daude:
Kantaurialdeko isurialdea, isurialde atlantikoa eta isurialde mediterraneoa.
Kantaurialdeko isurialdeak Kantauri itsasoan itsasoratzen diren ibai
guztiak hartzen ditu: Navia, Nalón, Eo eta Ibaizabal. Bertako ibaiak
laburrak dira, eta emari eta malda handikoak.
Isurialde atlantikoak ozeano Atlantikoan itsasoratzen diren ibai guztiak
hartzen ditu: Miño, Sil, Duero, Pisuerga, Tormes, Tajo, Jarama, Alagón,
Guadiana, Cigüela, Zújar, Guadalquivir y Genil.
Ozeano Atlantikoan itsasoratzen diren ibaiak nahiko luzeak dira, emari
handiagoa dute udaberrian eta udazkenean udan baino (udan ez baitu ia
euririk egiten).
Kanaria uharteetan, berriz, ez dago ibairik, euri gutxi egiten baitu.
Sakanak daude, lurrazaleko ebakiak, euria egiten duenean soilik
eramaten dutenak euria.
Isurialde mediterraneoak Mediterraneo itsasoan itsasoratzen diren ibai
guztiak hartzen ditu: Júcar, Segura, Ebro, Segre eta Jalón. Bertako
ibaiak, Ebro ibaia izan ezik, laburrak eta emari txikikoak dira. Zona
batzuetan euri gutxi egiten du eta ez dago ibairik, ramblak eta uharrak
(torrentes) baizik. Hauek bakarrik euria egiten duenean eramaten dute
ura, sakanak bezala.
BIBLIOGRAFÍA
Atxega et al., (2015), Gizarte Zientziak. Lehen Hezkuntza 4. Etxebarri, Bizkaia:
Santillana Educación, S. L.