Bergaraldeko

20
BERGARALDEKO “Telesforo Monzonen Pastorala” erreportaia: Larraintarrek eta bergararrek bat egin dute pertsona historiko bat omentzeko 2011/12/06- 23.alea GABONETAKO Agenda Kiko Alvarezi elkar- rizketa: "Isurketa baten ondo- rioz hil ziren Deba ibaiko arrainak, ziur- tasun osoz jakitea zaila den arren" Bergaran lapurtutako dokumentuak berreskuratu ondoren, ik- ertzen dihardu Ertzaintzak Euro zaparrada Bergarara: bi milioi eta erdi Loteria Nazionalarekin Sei debagoiendar inputatuta Korrikan presoen argazkiak eroatea- gatik Jakiunderen egoitza Bergarako Olaso dorrean egongo da BEGIZ-BEGI lehiaketak: Bergarako argazki lehiaketa Bergarako amodio gutunen 20. lehi- aketaren

description

Bergara herriko informazioa

Transcript of Bergaraldeko

Page 1: Bergaraldeko

BERGARALDEKO

“Telesforo Monzonen Pastorala”erreportaia:Larraintarrek eta bergararrek bat egindute pertsona historiko bat omentzeko

2011/12/06- 23.alea

GABONETAKOAgenda

Kiko Alvarezi elkar-rizketa:"Isurketa baten ondo-rioz hil ziren Debaibaiko arrainak, ziur-tasun osoz jakiteazaila den arren"

Bergaran lapurtutako dokumentuak berreskuratu ondoren, ik-ertzen dihardu Ertzaintzak

Euro zaparrada Bergarara: bi milioi eta erdi Loteria Nazionalarekin

Sei debagoiendar inputatuta Korrikan presoen argazkiak eroatea-gatik

Jakiunderen egoitza Bergarako Olaso dorrean egongo da

BEGIZ-BEGI

lehiaketak:

Bergarako argazkilehiaketa

Bergarako amodiogutunen 20. lehi-aketaren

Page 2: Bergaraldeko

BERGARAKO ARGAZKI LEHIAKETA

Page 3: Bergaraldeko

KULTURATE

Gaueko 22:30ean zuen ikuskizunakhasteko ordua, baina 22:00etarako jen-dez beteta zegoen Bergarako pilotalekuaurrea; kantxako eserleku guztiak beteziren segituan. Pilotalekua beteta,udazkenari dagokion omenaldia egin zi-eten Musiraka dantza taldeak, UxueAgirre olerkariak eta Arizondo Argazk-izale Elkartekoek.

Benito Lertxundiren Udazken koloretanabestiarekin hasi zen emanaldia, kantu-arekin batera udazkeneko argazkiak er-akutsiz pantailan. Ondoren, poesia saioaegin zuen Uxue Agirrek: izara batenatzean, silueta bakarrik ikusten zela, errezitaldi goxo eta hunkigarria egin zuen, rgazkiz lagunduta.Ezohiko musika

Agirreren Orekaren sokan olerkiarekinsarrera eginda eta Tirri Tarraren Sin pal-abras abestiarekin irten ziren dantzariakoholtza gainera. Hortik aurreradantzariak joan-etorrian ibili ziren eske-natokian: Agirrek olerkiarekin sarrera

egin eta dantzariak segidan, argazkiezlagunduta.Fandango eta arin-arina dira Musirakakokoreografien oinarri, eta horiek biakdantzatu zituzten ezohiko musika er-abilita. Yann Tiersenen akordeoiarekin jo-tako L'Autre Valse d'Amelie abestiarekinfandangoa dantzatu zuen neska-mutilbikoteak, une batez Parisko kaleetaraeramanez. Arin-arina neska-taldeak es-kaini zuen Anabela portugaldarrarenCovilha Cidade Neve kantuarekin.Ballet ukitua ere izan zuen ikuskizunak,batez ere taldeko gazteenak hesi batekinlagunduta egin zuen dantza-saioan.Argazki onak, olerki hunkigarriak etadantzari apartak; udazkenari eta ikusleeiomenaldi bikaina.

Pilotalekua bete zen udazkenari egindako omenaldia ikusteko2011/11/14Osintxuko Musiraka dantza taldeak, Uxue Agirre olerkariak eta Arizondo Argazkizale Elkartekoargazkilariek omenaldi bikaina egin zioten udazkenari. Pilotalekua jendez beteta, ikusleak hunkitzealortu zuten sentimenduz betetako saioarekin.

Gazte Asanbladak itxialdia egingo duGaztetxearen etorkizunaz hausnertzekoElosuko “kongresuan”Gaztetxeak komunikabideezberdinak nola erabili ditza-keen, urteko plangintza zeinizan daitekeen eta ingurukogaztetxeen egoera zein deneztabaidatu eta hausnartudute Bergarako gaztetxekokideak asteburuan, Elosuko

Azaroak 18 - Petti (Txapa irratiaren kurtso au-rkezpena)

Azaroak 21 (Astelehena) - Pete Ross australiarfamatua

Abenduak 10 - Cobra + EikostateAbenduak 16 - Rafa rueda + Andrakan

abadetxean egin duten 'kon-gresuan'.

Egubakoitz iluntzetik domekara artebilduta egon dira Bergarako GazteAsanbladako 30 gazte baino gehiagogaztetxeaz hausnartzen. Gaztetx-earen erabilpenaz eta kudeaketazeztabaidatu, adibidez; irratia etabloga nola eta zertarako erabili deza-keten ere ikusi dute Txapa irratikoeta Topatuko lagunekin; urtekoplangintza eta proiektuak ere aztertudituzte eta inguruko gaztetxeko lagu-nak ere gonbidatu dituzte euren ego-eren berri jakiteko.

Page 4: Bergaraldeko

KULTURATE

Larraintarrek eta bergararrek bat egin dute pert-sona historiko bat omentzekoDenak ados zeuden: atzo hagitz egun berezia izan zen, omenduak, Telesforo Mon-zonek, merezi bezalakoa. Ia Larraine osoa bildu zen haren jaioterrian, antzerki handibaten bidez nor izan zen oroitarazteko. Zuberotarrek ohi duten gisan, kantuz kantu.

Eguerdian, Bergarako seminarioko jo-lastokian jarritako karpa handian, lar-raintarrak makillatzen, janzten etadesfilea hasteko prestatzen ari ziren.Han zen Zuberoako herriko alkatea,Sebastien Uthurriague; banderatxoekinaktoreei noiz sartu eta atera abisatzendien eszena zuzendaria; TelesforoMonzon gaztea interpretatu beharzuen aktorea; helduaren papera eginbehar zuena ere bai... 200 biztanledituen Basabürüko herri ttiki honetakoherritar gehienak zeudela errandaiteke aktore, dantzari, musikari etalaguntzaileen artean.

Inguruan hainbat bergarar eta bisitarizebilen protagonisten jantzi dotoreeibegira. Denetariko pertsonaiak zeu-den: apaiza eta hainbat haur berari la-guntzen; militarra; artzainak; baitaTxillardegi, Jose Luis Elkoro eta Mon-zonekin harremana izan zuten bertzepertsonaia historiko batzuk ere.Bergarako Udaleko kideek dena ongiatera zedin laguntzen zuten. Leire Iruineta Maren Belastegi zinegotzienarabera, balio handia du pastoral hauegiteak. «Oso ona da larraintarrekinegin dugun harremana, bi herrienartean sortu den elkarlana. Asko dauk-agu eurei eskertzeko, esfortzu handiadelako herriaren gehiengoa etortzea».

2.400 pertsonarentzako lekua prestatuzuten karpan euskal antzerki honetazgozatzeko, eta Bergaraezagutarazteko ere aukera ona zelaazaldu zuten. «Guretzat, inportanteenaherriak zein ondo erantzun duenikustea da. Urtebetez lan talde bat arituda dena prestatzen eta bukaera alderaauzolana bultzatu dugu muntatze lan-etarako, bazkariak eta afariak zerb-itzatzeko... Bergarar pila batek hartudute parte».Larraintar batzuk ostiraletik zeudenGipuzkoako herrian, bertze batzukatzo goizean etorri ziren eta bergarar-rek euren etxeak eskaini zizkietenlotarako. «Jende baino etxe gehiagodaude! -agertu zuten zinegotziekharro-. 150 pertsona aritu dira bolun-tario bezala eta lan egiteko modu hau

oso positiboa izan da. Horregatik,hemendik aurrera ere horrela jar-raitzera animatu nahi dugu jendea».

Mezurik handienaDominika Urruti Telesforo helduaribizia eman zion aktorea da. «Bere his-toriak bihotzak hunkitzen ditu», adier-azi zuen. Erran zuenez, pastoralguztiek dute bere mezua, baina ho-nena «handiena» da. «Larrainendenok euskaraz mintzatzen gara natu-

ralki,baina abertzaleak ez gara anitz, jen-deak ez du Euskal Herriko historiaezagutzen, ez daki zer gertatu den, etaemanaldi honek hangoei momentu his-toriko hau ezagutarazteko balio du. Nikere ez nuen ezagutzen; kantuak bakar-rik, horiek txikitatik entzun nituen».Pastoralak Zuberoan duen indarraazaltzeko, Urrutik erran zigun abertza-leak ez direnek ere ez dutela gibeleraegin eta antzerkian parte hartu dutela.Eszena guztiak kantuz egin zituzten,Zuberoan beti ari direlako kantuan. Ak-toreak kontatu zigunez, bestak dire-nean ostatuetan ez dute musikarik erejartzen; zertarako? Nahikoa da batmelodia batekin hastea gau osoa eu-skal kantuak abesten emateko.

Halako batean txistu eta danbor soin-uak hasi ziren eta lauburudun banderaberde eta gorriak astinduz herrikoplazarantz abiatu ziren larraintarrak,

dotore-dotore lerroan jarrita pertsonaiaguztiak. Udaletxearen aitzinera aile-gatu zirenean, «Agur Zuberoa» abes-tiarekin agurtu zituzten aterkiak eskuanesperoan zeuden herritar guztiak.Balkoitik, Monzonen irudi batek begi-ratzen zien, besoak gora altxatuta in-dartsu mintzatzen zen politikari handiaoroitaraziz.

Hainbertze ahots elkartutaHandik Olaso dorrera jo zuten, pert-

sonaia garrantzitsu honen jaiotetxera,«Aupa gizona, jaiki mutil...» kan-tatzeko. Momentu polita izan zen, ikur-rina balkoian eta hainbertze jende etaahots desberdin elkartuta. Baina eurizaparrada zela-eta, bukaera emanbehar izan zioten desfileari.Bazkaltzeko ordua zen, gainera, eta in-darrak hartu behar zituzten arratsalder-ako. Jean Bordaxar pastoralarenidazlea eta Niko Etxart ere blai egindazihoazen. Bordaxarrek nabarmenduzuenez, Monzonek merezi zuen halakoomenaldi bat, pertsona handia izanbaitzen, Euskal Herria ororen gainetikmaite zuena. Bergaran, bere sorlekuaneta ehortzia den lekuan egiteak sin-bologia handia duela gaineratu zuen.Antzerki honetan mezu ugari agertzendirela azaldu zuen, Monzonek emanzituenak. «Gero, ikusle bakoitzakhartzen du berea, edo ez; bainamezuak hor daude. Zer pentsatzenzuen, zer bizi izan zuen, zer gerla eta

Monzonen Pastorala

Page 5: Bergaraldeko

KULTURATEborroka izan ziren denbora horretan,zer nahi zuten... Oraingo egoera ereagertzen da pixka bat. Bakoitzakhartzen du bere ustez on dena; zentzuhorretan hartzen dut historikoki zerbaiterakustea».

«Pastoral batean historia kontatzenda», jarraitu zuen. «Gazteriarentzat zerizaten ahal den esperantza hoberena:demokrazia agian, edo bizimolde hobebat, pertsonek leku hobe bat dutena,eta ez diruak...». Informazio anitz bildueta historia ezagutu ondotik, dena bert-sotan jarri zuen Bordaxarrek. Sei hil-abete eman zituen idazten etapastoralaren kodeetara atxikitzea«zinez zaila» bada ere, berarentzatgaitzena lema bat atzematea izan zen,baita historia ongi ezagutzea ere.«Idaztea zure sentimenduen araberaegiten duzu».

Gurekin solas egin eta Tasio Erk-iziarekin elkartu zen idazlea. Ezkerabertzaleko militante historikoakagertu zuenez, antzerki mota berezihauek gehienbat Ipar Euskal Herrianegin arren, ondare nazionalak dira etazabaltzen eta berreskuratzen ari dira,leku zehatz batekoak izatetik EuskalHerri osokoak izatera pasatzen ari dirapixkanaka. Bertzetik, «zazpi herri-aldeen artean sare ekonomiko, kulturaleta sozial bat sortzea beharrizannabarmena» dela adierazi zuen.

«Espainiar eta frantziar estatuek Eu-skal Herria bereizten egiten duteahalegina; eta euskaldunok batu eginbehar dugu, elkarlanean ari». At-zokoa «aurrera begira sustatubehar dugun ezinbesteko au-zolan horren adierazgarritzat» jozuen.

Giro paregabea izan zen Pas-toralak iraun zuen luzapen guzt-ian. Goizean desfile txiki batekinjantzi zuten Bergarako San Mar-tin Plaza. Beren arropa, muxika,tradizio eta ohiturak Bergararreierakusteko asmotan. Eguraldiakasko lagundu ez zuen arren, giroaparta izan zen, dantza berezi bategin zuten plazara gerturatu zirenikusle guztientzako.

Telesforo Monzon

Telesforo Monzon, idazle, politikari eta buruzagi abertzaleariburuz egindako Monzon Pastorala estreinatuko da Zuberoako Lar-raine herrian abuztuaren 7an eta 13an (15.30etan). Ondoren,ikuskizunaren protagonistaren jaioterrian ikusteko aukera izangoda, Bergaran alegia, irailaren 17an (17.00etan, Seminarioko pa-tioan). Eszenatokian 93 aktore, 16 dantzari eta 10 musikagile ar-ituko dira elkarlanean Jean Bordaxarrek idatzitako pastorala haueszenaratzeko.Monzon Pastoralak gogora ekarriko du hogeita hamar urte igarodirela Monzon hil zenetik eta hogei urte joan direla Larrainenegindako azken pastorala antzeztu zenetik. Jean Bordaxarrenesanetan, obra hau omenaldi gisa egin du Bergarako Olaso dor-retxean 1904ko abenduaren 1ean jaio zen kultura gizona, antzerkisortzaile, kantu egile eta politikaria izan zen Monzon gogo-rarazteko. Gainera, "eskoletan ikasten ez den historia kontatzeko"asmoa duela era aipatzen du Bordaxarrek.Agerraldian Monzonek bizitakoak kontatuko ditu, besteak beste,gerla, mitinak, gose greba, antzerki, kantari edo politikagintza,denak bere bizitzan gertaturikoak kontexto berezietan. Pasatehoriek, hala ere, laburtuta azaltzen ditu Bordaxarrek sortutako

ikuskizunean.Pastolara ikuskizunak teatro edo antzerti berezi baten

izena da, bertan abeslariak, dantzariak eta antzezleaktartekatzen direla. Bordaxarren esanetan, pastoralakdituen ezaugarriak aldatu egin da pixka bat azken ur-teotan "lehen luzeago" baitzen eta "orain istoriaklaburago dira". Hala ere mantentzen da "urtero

Zuberoako herri batek ematen duela pastorala".Agerraldiaz gain "Telesforo Monzon (1904-1981):bergararra, politikaria, kultura-gizona" erakusketa

izango da ikusgai Bergarako Udaleko pleno aretoan,Irailaren 15etik urriaren 2ra. Bertan, Telesforo Monzoneta bere ibilbide politikoarekin eta produkzio literar-ioarekin zerikusia duten idatzizko argibideak, jatorrizkoikonografia eta dokumentazioaren erreprodukzioak

eta hainbat objektu original ikusteko aukeraizango da.Bi herri txikiren arteko harreman handiarenhasiera da, izan ere sekula ez dute egin Lar-rainetik kanpo, benetan berezia.

1904an jaio eta 1981ean zendu zen pertsona historiko honen politikari izaerazgain, kultura-gizona eta bergararra ere izan zela azaltzen da urriaren 2ra arte ikus-gai izanen den erakusketan. «Lizardiri bezala gertatu zaio Monzoni ere neurribatean, poetaren ospeak ezkutuan utzi izan du prosagilearen handia», aipatzendu Koldo Izagirrek. Urte askotan etxetik urrunduta, Bergara izan zuen amets, etaitzuli zen eguna izan zen berarentzat zoriontsuena. Orduko irudi eta testuak bildudituzte, baita bere bizitzako bertze etapetako objektuak ere: idazmahaia, koader-noak, argazkiak... Pertsona ezagun honen alde ezezagunagoak erakusteko. M.

Page 6: Bergaraldeko

Jakiunderen egoitza BergarakoOlaso dorrean egongo da2011-11-07Bergarako Olaso dorrea izango da Jakiunde akademiaren egoitzanagusia, eta hori "gauza ederra izango da Bergararendako; EuskalHerri osorako akademia bat, Jakiunde, han egoteak Bergara berrizkulturaren mapan ipiniko du". Jakiundeko kide baten eta bergararbaten hitzak dira horiek, Jesus Ugalde fisikari eta kimikariarenak,hain zuzen ere.

Jakiunde Zientzia, Arte eta LetrenAkademia, Olaso Dorrea Sorrerakundeaeta Kutxa Fundazioa ados ipini dira Jak-iunderen egoitza nagusia, behin betiko,Olaso etxea izan dadin. Bergarak EuskalHerriko kulturan eta, batez ere, kulturaakademikoan duen historian pauso han-dia izango da hori.Bi ganbara JakiunderendakoOlaso dorretxeak bi ganbara ditu, etabiak izango dira Jakiunderen egoitza.Han izango dira bulego batzuk eta bali-abide batzuk –liburutegi txikia eta abar–baina Jakiunderen premia nagusiabatzarretarako leku egokia topatzea zen,eta batez ere horri erantzuten dio Olasok.Jesus Ugaldek honela azaltzen du: "Bil-

era gela behar modukoa izango da, kon-tuan izanda 80 bat jakitun izango dituelahemendik urte batzuetara, eta denon-dako leku aproposa behar dela".

Gaur egun ere, horien erdiak pasatxoizanda (44 jakintsu dira), arazo franko zi-tuzten: "Urtean bi batzar orokor egiten di-tugu, eta orain arte, Iruñean, Gasteizen,Donostian, Bilbon, Hendaian… egin izanditugu. Leku finko baten beharra zegoen,jakitunak ere jakinean egon zitezenurtean bitan hara joan behar zirela.Bestetik, egoitza finkoa izanda, idazkariteknikoarendako ere gauzak errazagoakdira: orain arte, infraestruktura guztiabatzar bakoitzerako muntatu behar zen,

JARDUN JARDUN JARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUN-JARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUN-JARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJAR-DUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJAR-DUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUN-JARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUN-JARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJAR-DUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUN-JARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUN-JARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARJARDUNJARDUN-JARDUNJARDUNJARDUNDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARJARDUNJARDUNJARDUN-JARDUNJARDUNDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNDUN-JARDUNJARDUNJARDUNJARJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJAR-DUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJAUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJAUNJARDUNJARDUNJARDUN-JARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJAUNJARDUNJARDUNJAR-DUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJAUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJAUNJARDUNJARDUN-JARDUNJARDUNJARDUNJARDUNJARDUNRDUNJARDRDUNJARDUNJARDUNJARDUNJA

Olaso Dorrea, Bergaran

Page 7: Bergaraldeko

eta lan handia zegoen hor ere. Oraingauzak errazagoak izango dira".

Izan ere, jakintsuak leku askotatik datoz:"Batzuk Madrilen, Bartzelonan,Parisen… bizi dira; Ameriketako EstatuBatuetan ere badugu jakintsu bat,William Douglass. Horiek guztiakbatzeko, non egon bilatu behar zen;gero, 44 lagunendako batzar areto egokibat… Orain arte, erakundeen la-guntzarekin, topatu izan dugu lekua,

"Bergarakoak hiru gara eta, zoritxarrez,Bergaran ez gara inor bizi. Guk gogoabageneukan, herri mina ere bai, gurebultzada txikia egin genuen eta gu pozikgaude, baina ez dut uste horregatik izandenik erabakia; izan ere, oso tratukomenigarria da Jakiunderentzat",esaten du Jesus Ugaldek.

Kontzertua eta bi topaketaOlaso Dorreak erreforma lan handia du,

baina hala ere ez zen batere erraza",gaineratzen du Jesus Ugaldek.

Bergarako egoitzan, hortaz, ekitaldi gar-rantzitsuenak osoko bilkurak izango dira.Batzordeak, bilera txikiak eta bestelakoekintzak ere hantxe egingo dituzte. Esatebaterako, hilean behin Jakiundeko mahaiiraunkorra batuko da, eta Olason izangoda bilera hori.

"Segituan erabaki genuen"Jakiunderi Olaso Dorrea fundazioareneta Kutxaren aldetik etorri zitzaion pro-posamena. Egoitzarako beste aukerabatzuk ere ikertu zituen, baina "segituan"erabaki zuen Jakiundek Bergararen alde:"Ikusirik Bergarak ze posizio izan duenEuskal Herriko kultura akademikoan –Adiskideen Elkartea han izanda, ErregeSeminarioaren historia…–, beste herribatzuk baino berezituagoa da", esatendu Jesus Ugaldek.Jakiunderen hiru jakintsu bergararrak –Ugalde bera, Mari Carmen Gallastegi etaJabier Retegi– pozik daude:

eta horretan badabiltza dagoeneko hil-abetean Bergarako Jesus Laskurainarkitektoaren bulegokoak.Jakiundek, hala ere, ez du luze itxoingoBergaran lan egiten hasteko: hala,azaroaren 16tik 18ra Bergaran izangodira jakintsuak, eta urtean egiten dituztenosoko bilkuretatik bigarrena,udazkenekoa, Bergaran egingo dute hi-laren 18an, egubakoitza, udaletxekoosoko bilkuren aretoan, 20:00etan. Jak-intsu gehienak hantxe izango dira.Batzar egunaren aurretik, honako besteekintzak egingo dituzte: 16an,eguaztena, Jesus Ugalde eta Mari Car-men Gallastegi Ipintza institutukoikasleekin batuko dira, 12:00etan,Topaketak programaren barruan, etaabenduaren 13an Miguel Altunakoikasleekin beste topaketa bat izango da.Topaketak programa Jakiundek bultzatu-takoa da, eta helburua da akademikoeneta irakaskuntza ertaineko azken urtee-tako eta unibertsitateko lehen urteetakoikasleen arteko elkarrizketa irekiak anto-latzea. Hala, ikasleek edozein gairi buruz

berba egin dezakete akademikoekin, etahaiek euren esperientzien berri emangodiete ikasleei.

Horrez gain, herritar guztiei zabalikegongo den hitzaldia ere antolatu dute hi-laren 16rako, Bergarako Udalarekin elka-rlanean. Jesus Mari Ugalde fisikari etakimikariak eta Amaia Zurututza Graphe-neako zuzendariak egingo dute,Kimikaren Nazioarteko Urtearen testuin-

guruan. Hitzaldi horiosoko bilkuren aretoanizango da, 19:30ean.

Hilaren 17an, hausnar-ketarako foroa egingodute Irizar jauregian.Hor, proiektuak aztertueta lehentasunak ze-haztuko dituzte jak-intsuek, eta hurrengoeguneko osoko bilkuraneztabaidatu eta, halabadagokio, erabakiakhartuko dituzte. Batzarnagusiaren bezperakoprograma bukatzeko,Alacant-etik etorritakoBenantzi Bilbaoorgano- jotzai learenkontzertua izango da,Santa Marina parrokian,20:00etan.Hiru eguneko programahorrek aurreratu egitendu datozen urteetakodinamika: "JakiundeBergaran egoteagatik,joera naturala hainbatekitaldi han egitea

izango da. Herriak eta akademiak uz-tartze-puntu batzuk badituzte eta izangodituzte", dio Jesus Ugaldek.

"Askatasuna sustatzeko"Jakiunde "gogoetan egiteko foroa da,pentsamendu-askatasuna eta sortzekoaskatasuna sustatzeko eta defen-datzeko", Pedro Miguel Etxenike presi-dentearen esanetan. Debagoieneko bostjakintsu ditu: esandako hiru bergararrezgain, Itziar Astiazaran eta Jon Markaide.

Kaleraino igogailua eta 150 metro koad-ritik gorako gelaJesus Laskurain arkitekto bergararrarenesanetan, "segurua da sei hilabete, gutx-ienez, hartuko dutela obrek". Lan handiadu dorreak: "Moztutako haberen battopatu dugu; eta, bestalde, goiko gan-barako lurrak desnibel handia dauka".Orain arte, habeak indartzen ibili dira.Segidan, goiko eta beheko ganbarenlurra maila berean ipiniko dute. Gero, es-pazioak aterako dituzte: beheko gan-baran, bost bulego eta komunak;goikoan, batzar gela,

KULTURATE

Page 8: Bergaraldeko

HEZKUNTZA

Aranzadi ikastolak amaiera borobilaeman die 40 urteurreneko ospakizunei

2011/10/10450 lagun elkartu ziren zapatuan Bergarako Udal pilotalekuan Aranzadiikastola sortu zeneko 40. urteurrena ospatzeko. Aita-ama, maisu-maistra,ume eta abarrak elkartu ziren otorduan. Aurretik, goizean, hainbat jar-duera antolatu zituzten ikastolan, umeendako bereziki; eguerdian, berriz,hamaiketakoa, eta, ostean, trikitilariekin poteoa.

Abenduaren 24an, Bergarako hiru ikastetxeak elkarrekin kantura

2011/11/15Abenduaren 24an kantura ateratzen dira Bergarako hiru ikastetxeak eta aurtengo nobedadeak zeraizango da: ikasle denak eguerdi partean batuko direla Frontoian eta San Martin plazan

Ikastetxe bakoitzak bere ibilbide propioaegin ondoren, Haur HezkuntzakoakFrontoian elkartuko dira eta gauza beraegingo dute Lehen Hezkuntzakoek SanMartin plazan. Aranzadi Ikastola, Mari-aren Lagundia eta San Martin ikastetxee-tako ordezkariek Udaleko Gazteria etaHezkuntza Teknikari Nagore Nar-baizarekin hainbat bilera egin dituzte etaaurten, lehenbizikoz, hiru ikastetxeakbatzeko akordioa egin dute.Olentzero eta Mari Domingin bakarraHiru ikastetxeendako Olentzero eta MariDomingin bakarra izango da. Txikienekbietako bat izango dute Frontoian zaineta gurasoak umeen kargu egingo dirahantxe. Bien bitartean Olentzerok edo

Mari Dominginek San Martin plazan eg-ingo die harrera Lehen Hezkuntzakoneska-mutilei. Ikale guztiak plazanbatzen direnean, ikuskizuna eskainikodute Olentzerok eta Mari Dominginek.Egun horretan txikienek, Olentzero,Alaken, Elurra teilatuan, Din dan don etaBizar Zuri abestuko dituzte. LehenHezkuntzakoek, aldiz, Horra Mari Domin-gin, Hator, hator edota Gaueko izarprestatu beharko dituzte abenduaren24rako.

Osintxuko eskolanjangela eta zaintzazerbitzuak jarri di-tuzte

2011/11/10Ixteko zorian egon zen aurten Osin-txuko eskola zaharra. Azkeneanbaina, zortzi ikaslerekin ekin ziotenjoan den irailean ikasturte berriari.Gainera, nobedadeak dituzte aurtenOsintxuko eskolan; jangela etazaintza zerbitzuak jarri dituzte abian.

Page 9: Bergaraldeko

KIROLEZ BLAIBeste bi gazte, gaurtik aurrera, profesionale-tan: Mendizabal III.a eta Aretxabaleta

17/07/2011Asegarcerekin hamar urte egin ondoren, Kepa Peñagarikanok gaurjokatuko du lehen partida Asperekin

Debut eguna izango da gaurkoa pilotamunduan. Alde batetik, bi gaztek profe-sionaletan estreinatzeko aukera izangodute: Aitor Mendizabalek Asperekin, Za-rautzen, eta Andoni AretxabaletakAsegarcerekin, Markinan. MendizabalekZarauzko jaialdiko lehen partidan hartukodu parte (17:00, ETB1), Cecilio lagunduela, eta Apezetxea eta Arrutiren kontraariko da. Ezker bizia dauka 22 urtekoantzuolarrak. Partida zailagoa izango duAretxabaletak, 19 urte izan arren estelar

batean egingo baitu debuta. BengoetxeaVI.arekin jokatuko du, Berasaluze VIII.aeta Belokiren kontra.

Bestalde, Kepa Peñagarikano Aspekoelastikoarekin ikusteko parada izango daZarauzko jaialdiko estelarrean. Hamarurte egin ditu azpeitiarrak Asegarcekokoadroan, eta orain Aspek eman dio auk-era galtza zuriak ez eransteko. Peña-garikanok Aritz Lasarekin jokatuko du,Idoate eta Laskurainen aurka. Ilusioz etagogotsu dago.

Dabid Gartzia garaile aurten ere Antxintxika krosea

2011/11/06Dabid Gartzia durangarra izan zen nagusi (32:00), iaz legez, Antxintxika lasterketa-Olatz Remente-ria memorialean. Emakumeetan, Eibarko Kristina Loeda (38:36) nagusitu zen. Lehenengoz, pati-natzaileek ere hartu zuten parte atzo, 55 lagunek, nahiz eta eguraldiak ez lagundu. Enrique Leivagasteiztarra izan zen onena patinatzaileen artean.

Gustuko tokian aldaparik ez, eta, atzoSoraluzetik Bergarara korrikan egitekoizena emandakoetatik gutxik egin zutenhuts. Antxintxika taldeko kideak pozikzeuden sekula baino gehiagok emanzutelako izena, guztira 566k: "Halakoparte-hartzea duen lasterketa gutxidaude Gipuzkoan.Emakume kopuruak ere gora egin du,eta aurten 90 inguru dira". Parte hartuzutenak 472 izan ziren gero, eta horienartean nagusi Dabid Gartzia durangarra.Euria goian behean izan arren bizkorhasi zuten lasterketa korrikalariek eta 2.kilometrorako hiru lagunek alde eginzuten. Lehenengo hirurak ziren hainzuzen, Gartzia eta Oier Ariznabarreta du-rangarrak eta Igor Esparza donostiarra.Txandaka ibili ziren tiraka eta Bergararairistean Gartziak aurrera egin eta metrobatzuen aldea atera zien beste biei."Gustuko dut lasterketa, oso giro politaegoten da bai Osintxun, bai Bergaran",zioen txapeldunak bukaeran. BigarrenaAriznabarreta izan zen (32:07) eta hiru-garrena Esparza (32:19).Lehenengoz parte hartu zuen KristinaLoeda eibartarra ere bikain ibili zen.Taldetxo batean sartu eta gustura topatuzuen bere burua ezarritako erritmoarekin;hala, beste emakumezkorik ez zuela au-rkari ikusita talde horrekin egin zuen

lasterketa guztia: "Eroso ibili naiz; toperajoan barik, eroso. Eguraldiak ez du la-gundu eta hurrengoan hobeto", zioenbukaeran. Haren atzetik sartu zen EstelaBiain oñatiarra (40:42) eta hirugarrenaNerea Etxeberria azpeitiarra izan zen(41:04).Patinatzaileak lehenengozAurtengo berrikuntza patinatzaileenparte-hartzea izan da. 55 lagunek emanzuten izena, horien artean 15 inguruBergarako Hankalabanka taldekoak.Eguraldi narrasaren ondorioz lehen kilo-metroak lasai antzean egin zituzten, ar-

riskuak ekiditeko, eta Osintxutik aurrerahartu zuten abiadura gehienek. Hala, hel-mugan Enrique Leiva gasteiztarra izanzen lehenengoa eta haren atzetik sartuziren Nico Alonso eta Enrique Martinez.Gurpildun aulkietan hiruEguraldi kaskarrak gurpildun aulkidunenparte-hartzea murriztu zuen eta hirubakarrik izan ziren. Handbike modali-tatean Imanol Martinez bakarrik ibili zen,eta gurpildun aulkietan, iazko txapeldunJose Antonio Iglesias izan zen lehenen-goa eta Mikel Goikoetxea bigarrena

Page 10: Bergaraldeko

Sailkapenak

GizonezkoakDabid Gartzia. 32:002. Oier Ariznabarreta. 32:073. Ibon Esparza. 32:194. Markel Blanco. 33:105. Ion Arzubialde. 33:116. Antonio Merino. 33:157. Jokin Redondo. 33:268. Javier Galindo. 33:479. Eduardo de Miguel. 34:1410. Andoni Agirre. 34:2111. Martin Berrizbeitia. 34:2912. Xabier Elkoro. 34:3613. Jose Antonio Ruiz. 34:4314. Ibon Iriondo. 34:43

15. Arkaitz R. de Loizaga. 34:58

Emakumezkoak1. Kristina Loeda. 38:362. Estela Biain. 40:423. Nerea Etxeberria. 41:044. Itziar Aldekoa. 42:455. Ane Ziaran. 42:536. Idoia Aranguren. 44:337. Irati Sarriugarte. 44:388. Ana Isabel Urmeneta. 45:379. Nuria Molina. 45:4110. Rosa Agirre. 46:1611. Agurtzane Arriola. 46:2412. Esther Paguey. 46:3913. Eider Mugika. 46:5314. Leire Guenetxea. 47:01

15. Lourdes San Martin. 47:11

Patinatzaileak1. Enrique Leiva. 23:012. Nicolas Alonso. 23:033. Enrique Martinez. 23:224. Sergio Uriarte. 24:125. Javier Jimenez. 24:52

Aulkian (Handbike)1. Imanol Martinez. 28:00

Gurpildun aulkian1. Jose Antonio Iglesias. 38:502. Mikel Goikoetxea. 49:25

ARTETAMUSIKA.COM

'Gaztañatan azaroa' programaren barruan Mikel Urdangarin2011/11/10Mikel Urdangarin bakarlariakkontzertua eskainiko du bihar,egubakoitza, 22:30ean, Tx-uringon. Osintxuko auzotarrekantolatutako Gaztañatanazaroa egitarauaren barruanantolatu dute emanaldia.

Euskal kantagintzak azken urteotaneman duen izenik garrantzitsuenetakoadugu zornotzarra.

'Zubia' azken lanaUrdangarinek Zubia azken lana aurkez-tuko du gaur gauean. Hamar abestiz os-

atutako lana da, eta, besteak beste, UnaiIturriaga, Karmele Jaio eta Kirmen Uribelagunen laguntza izan du letrak etamusikak idazteko.Haitzetan Urdangarinen estreinako lanaizan zen, gitarraz eta txeloz jantzitakodoinuak, ahotsa ardatz zela. Ordutikhona, beste bederatzi lan argitaratu ditu–Zubia diskoa barne.Domekan pailazoakBestalde, haurrendako ikuskizuna es-kainiko dute Poxpolo eta Konpainiakdomekan, 17:30ean. Lan berria es-treinatuko dute; frontoian izango da em-analdia.Hil osorako egitaraua prestatu dute Os-intxun. Datorren astean zinema emanal-dia eta Arimen Eguna ospatuko dute:gaztaina-jana eta sagardoa

Amodiozko gutunen 20. lehiaketa abian da2011-11-18Jardun euskara elkarteak Amodiozko gutunen lehiaketa martxan jarri du. Oraingoa 20. edizioa izango da. Lehiaketanparte hartu ahal du 1997an edo lehenago jaiotako edonork. Lan guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskarazidatziak izan beharko dute. Gutunak Jardun elkarteak Errotalde jauregian duen bulegora bidali behar dira 2012kourtarrilaren 7a baino lehen –posta elektroniko bidez:[email protected]. Sariak otsailaren 14anbnatuko dituzte.

Sariak1. saria: 500 euro2. saria: 250 euro

Bergarar onenarendako saria: 150 euro (1. edo 2. saria Bergarako norbaitek lortuko balu, bergarar onenarentzako sariahurrengo bergarar onenari emango litzaioke).

• 26 urtetik beherakoen onenari saria: 150 euro. Irakurle gazteek emandako saria (1. Edo 2. saria 26 urtetik beherako

norbaitek lortuko balu saria hurrengo gazte onenari emango litzaioke).

Page 11: Bergaraldeko

roa. 1960a izango zen; oraindik gordetadaukat margolan hori". Urte hauetanguztietan ez dio pintatzeari utzi, etaorain, azken 10 urteotako lana erakusgaiipini du Aroztegin, Bergaran egin zuenazken bakarkako erakusketatik 26 urtepasatu diren honetan.Hiri paisaiak22 lan ipini ditu erakusgai, denak oleoaneginak eta tamaina desberdinetakoak.Hiru multzotan sailkatzen du Laskurainekbere obra: "Batetik Hiriko paisaiak daude,hiriaren nire ikuspegi partikularra. Lurrapintatzen dut nik, estoldetako herdoila,galtzadaren erliebea... Bestetik Konpo-sizioak daude; natura hile klasikoeneboluzio bat, baina guztiaren gainetikkonposizioa da bilatzen dudana. Azkenikbadira erakusketan nire kapritxoak ere;lau koadrotan loreak marraztu ditut etaorain arte inoiz egin ez dudan bezala, er-akusgai ipini"."Erakusketa didaktikoa"Laskurainek dio ez diola zehatz jendearizerbati adierazi gura bere lanekin. Beret-zat margotzen duela, baina bai bultzatugura duela ikuslea hausnartzera, berekoadroetan dagoena sentitzera eta no-labait, "erakusketa didaktikoa" izan zedingura zuela. Horregatik, Andoni SalameroAlberdik koadro bakoitzari testu bat egindio; testu horrek ikuslearen gogoetakpizte aldera.Aroztegi aretoan egongo dira ikusgaiLuis Laskurainek azken 10 urteotan egin-dako hainbat koadro, azaroaren 27raarte.

2011/11/07Atzo inauguratu zen Aroztegi aretoan Luis Laskurain margolariaren azken 10urteotako lana erakusken duen erakusketa. "Hiriko paisaiak, konposizioak etanire kapritxoak" dira erakusketan ikusgai dauden 22 lanak. Inaugurazio ekitaldijendetsua izan zen, bertaratu baitziren, Laskurainen beraren lagunak, etaartean interesa duten hainbat herritar. Bera gustura gelditu zen, "ikusleak gus-tora" ikusi baitzituen.

Bizitza osoa darama pintatzen Luis Laskurainek: "9 urtekin egin nuen nire lehen koad-

Luis Laskurainen azken 10 urteotako lanaerakusgai Aroztegi aretoan

Mexiko, Argentina eta Paraguaiko Euskal Etxeetako ordezkariakizan zituen lagun Elkoroberezibarrek Domingo de Iralarengaineko liburuaren aurkezpenean

2011/11/05Donostiako Kursaalen aurkeztuzuten atzo Domingo de Irala y suentorno en la villa de Bergara libu-rua, Kanpoko Euskal GizataldeenV. Mundu Batzarraren testuingu-ruan. Miguel Angel Elkoroberez-ibar bergararra da liburuarenidazlea eta 2006an ParaguaikoHistoria Akademiaren enkarguzargitaratu zuen liburuaren egokitza-pena da honakoa. Hain zuzen ere, Paraguaiko Euskal Etx-eetako ordezkaritza zabala egon zen au-rkezpenean; baita Argentinako etaMexikoko ordezkaritza ere. OraingozAmeriketan dago salgai liburua, eta aridira aztertzen Euskal Herrian ere merkat-uratzea. Hala ere, egilearekin

[email protected] helbide elektron-ikoan harremanetan ipinita eskuratuahalko da liburua.Paraguaiko Asunciongo Euskal Etxeakaurten editatu du liburua, eta 2006anParaguaiko Historia Akademiaren enkar-guz argitaratu zen liburuaren egokitza-pen bat da atzo aurkeztu zutena. Honakohonetan, Bergara, Domingo de Iralarenjaioterria XVi. mendearen hasierako ur-teetan nolakoa zen azaltzen du Elko-roberezibarrek; eta Iralaren berarenfamiliaren gaineko kontuak ere deskrib-atzen ditu. Hain zuzen ere, IralakAmeriketara egin aurreko urteak diraliburuaren oinarria. Esan bezala, Kursaleen astean eginduten Kanpoko Euskal Gizataldeen V.Mundu Batzarraren baitan egin zutenliburuaren aurkezpena, eta Miguel AngelElkoroberezibarrek, Paraguaiko Asun-cion hiriko Euskal Etxeko lehendakariGalo Egüez izan zuen lagun. Gainera,

Mexikoko eta Argentinako euskal etxe-tako ordezkariak ere izan ziren aurkezpe-nean. "Interes berezia azaldu zutenBergararekiko eta liburuarekiko euskaletxetako ordezkariok" dio Elkoroberez-ibarrek: "Oso gustura egon ginen, hangoeta hemengo kontuak elkartrukatzen".

Page 12: Bergaraldeko

BEGIZ-BEGIBergaran lapurtutako dokumentuak berreskuratu ondoren, ik-ertzen dihardu Ertzaintzak2011-11-12 Bergarako Udal Artxibotik lapurtutako dokumentu historiko batzuk berreskuratu zituen Ertzaintzak, eta 48 urteko gi-zonezko bat atxilotu zuen Zumarragan, joan den astean. Ikerketak zabalik jarraitzen du lapurreta zelan izan zen ar-gitzeko eta dokumentuak banan-banan identifikatzeko, Ertzaintzak esan digunez.

Bergarako Ertzaindegiak koordinatutako operazio baten ondorioz,gizonezko bat atxilotu zuten, ustez Bergarako Udal Artxiboko, Loio-lako Artxiboko eta Donostiako Zabala Etxeko artxibo pribatukodokumentu historikoak lapurtu izanagatik; eta halako 200 doku-mentu inguru topatu zizkioten ertzainek. Dokumentuak XVII. etaXVIII. mendekoak dira, baina bakoitza zein den eta nongoa denjakin behar dute orain. "Baliteke beste artxiboren bateko dokumen-tuak ere egotea", esan du Ertzaintzak.Ikerketa irailean hasi zen, Bergarako Udalak ipinitako salaketabaten ondorioz. Ertzaintzak konfirmatu digunez, Bergarako UdalArtxiboko arduradunak faltan igarri zituen dokumentu batzuk, Er-rege Seminarioko Fondokoak. Filatelia ikertzaile batez susmatuzuten ertzainek. Bergarako artxibora sarritan joaten zen.Atxilotu ondoren, epaitegira eraman zuten 48 urteko gizonezkohori.

Euro zaparrada Bergarara: bi milioi etaerdi Loteria Nazionalarekin2011-11-07 07:18:18 Miren Arregi57.230 zenbakia da bigarren saritua. Osorik saldu dute Bergaran: 10 dez-imoko 10 serie. Dezimo bakoitzak 12 euro balio ditu eta bakoitzaren jabeak25.000 euro irabazi ditu. Peñalba Administrazioak saltzen du zenbaki horiduela urte askotatik, eta han ez ezik, Azpeitxi Jatetxean ere saldu dute zen-baki hori.

Peñalba administrazioko langile Mari Carmen Herasek pozik hartu du notizia. Gain-eratu du urte mordoa daramatzatela Peñalba administrazioan zenbaki hori saltzeneta orain arte inoiz ez dela saritua izan.Bolu auzoko Azpeitxi jatetxean ere pozik daude. "Auzotar askori tokatu zaio eta eu-retako asko etorri da dagoeneko dezimo sarituarekin". Jatetxean 27 dezimo salduditugu; beste guztiak kalean saldu dira.

Hormigoi-kamioi bat irauli egin daBergaran

2011/11/16Hormigoi-kamioi bat irauli egin daBergaran, AP-1 autobidetik irten etaberehala dagoen biribilgunean, Telle-riakoan, GI-627 errepidean Zumarra-garantz. Istripuaren ondorioz,kamioiko gidaria erietxera eroan dute,baina zauri arinekin. Kamioiak bide batoztopatu du luzaroan eta Ertzaintzakbideratu du zirkulazioa. 14:30ean ger-tatu da, Herrizaingo Sailak aditzera

eman duenez. Arratsalde erdiankendu dute kamioia bidetik.

16:45ean hormigoi-kamioia lurretik ezin al-txatu zeuden. Kamioiaren kabinalehenengo saiakeran jaso dute, bainaatzeko zatia ezin izan dute altxatu. Bitanapurtu zaizkie garabiako kateak. Kate lo-diago batzuen zain geratu dira. Urratz en-presako hormigoi-kamioiak gasoleoagaldu du, eta istripuaren lekuan daudenErtzainek esan digutenez, gasolei aour bat

errekara erori da. Gipuzkoako Urak en-presako bi ordezkari istripu lekuan egondira isurketa ikusten. Isurketa txikia izanda.Ordu batzuk behar izan dituzte gertatu-takoaren ondorioak ikusi eta guztia ja-sotzeko. Arratsaldean kamioia jaso etaguztia pasatu ostean normalidadera itzulidira Otzeineko rotondaren parean.Trafikoa ondo regulatu da, ez ditu inongoarazorik ekarri.

Istripuaren arrazoia zein den ez dakigunarren, Bergarako Udaltzaingoko buruakesan duenaren arabera abiadura bainolurraren egoera eta euriaren ondorioaizan direla. Kamioilaria ondo dago eta ezdute anbulantziara deitzeko beharrikizan.

Page 13: Bergaraldeko

Iruña-Veleiari buruz jardungo du Juan Martin Elexpuruk2011-11-09 06:00:00 Eneko AzkarateIruña Veleian gertartzen ari denaren gaineko ikuspuntua emango duJuan Martin Elexpuru euskal filologian doktoreak, datorren astelehe-nean, 19:00etan Bergarako Irizar Jauregiko aretoan. Zer gertatzenda Iruña-Veleian? da berbaldiaren izenburua.

Iruña-Veleiako idazkunen inguruan zalaparta handia sortu da. Adituen bat-zordeak erabaki zuen ostrakak faltsuak direla, baina harrezkero kontu horiargitu gabe dagoela-eta, argitzeko eskatzen dutenen ahotsa oso sendoentzun da. Horien artean nabarmendu da Juan Martin Elexpuru idazlea etafilologian doktorea. Ostrakak banan- banan aztertu ditu Elexpurukhizkuntzalaritzaren ikuspuntutik, eta benetakoak izateko itxura guztia duteladio.

BEGIZ-BEGI

Herri bazkaria Bergaran Euskararen Eguna ospatzeko2011-11-24Abenduaren 3an Euskararen Egunaospatuko da eta Udaleko kultura zerbitzua,herriko hainbat elkarterekin elkarlanean,egitarau zabala prestatu du egun horre-tarako.Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE)1949an Eusko Ikaskuntzaren baitan sortu-tako ekimena da eta urtero, abenduaren3an, euskal hizkuntzaren unibertsaltasunaaldarrikatzea du helburu. Zapatua da

abenduaren 3a aurten eta, esan bezala,hainbat ekitaldi izango dira Bergaran egunhorretan. Goizetik gauera euskal giroa na-gusitzea da antolatzaileen asmoa.Bazkarirako txartelak salgaiHasteko, hitz gurutzatuen lehiaketajokatuko San Martin plazan 11:30ean eta,aldi berean, Euskara eta teknologia berriaksaioa egingo da plazan. Eguerdirako herribazkaria deitu dute Muniben jarriko denkarpan.

Bergaran konposta egiteko planta lehenbailehen egin nahi duGipuzkoako Foru Aldundiak2011-11-23 Gaur egun Gipuzkoan zabor hon-dakinetatik batzen den materia or-ganikoa tratatzeko eta konpostaegiteko, lurraldean dagoen plantabakarra, Azpeitiko Lapatxekoa,gainezka dagoela-eta, hainbat alter-natiba lantzen dabil Gipuzkoako ForuAldundia. Eta, alternatiben arteandago Epelen, Bergarako lurretan,konposta egiteko planta egitea. Halaeman du aditzera Gipuzkoako Ingu-rumen eta Lurralde Antolaketa dipu-tatu eta Gipuzkoako HondakinenPartzuergoko presidente den JuanCarlos Alduntzinek. l.

Gipuzkoan azkeneko urteotan gora egindu zabor hondakinen artetik bereiztenden materia organikoak. Batetik, bosgar-ren edukiontzi marroia hainbat herritanjarri delako, tartean, Aretxabaletan. Eta,bestetik, gero eta herri gehiagotan ezarridelako atez ateko zabor batze sistema,Antzuolan, esaterako. Eta, helburua da,etorkizun hurbilean gero eta herri gehi-agotan jartzea atez atekoa. De-

abagoieneko Mankonunitateak, esater-ako, apustu garbia egin du sistema hor-ren alde eta hurrengo Oñatin etaBergaran ezarri nahiko luke.Zer egin konpostarekin?Materia organikoa tratatzeko konpostajeplanta bakarra dago, ordea, lurraldean.Azpeitian. Lapatxekoa. Eta, berau, kolap-sotik hertu dagoela dio Alduntzinek.Hori dela-eta, San Markoko Mankomuni-tatea osatzen duten Usurbil, Hernani etaOiartzunen, materia organikoa LapurdikoItxasu herrira bidaltzea aztertzen di-hardute. Herri horietatik Azpeitira edo Itx-asura antzeko distantzia dagoela dioIngurumen diputatuak.

Lapatx plantak 2.500 tona hondakin or-ganiko kudeatu ditzake urtean, baina iaz4.004 tona iritsi zitzaizkien, Usurbil, Her-nani eta Oiartzunek organikoa bereizitabiltzeko aukera jarri zutenez gero.Hiru herri horiei Itsasuko konpostajeplantan (Lorekin) askoz merkeago ater-ako litzaieke organikoa konpostatzea(tonako 50 euro) orain arte derrigor bidalibehar duten Lapatxen baino (tonako 130euro), Anduntzinek emandako datuenarabera.

Page 14: Bergaraldeko

Sei debagoiendar inputatuta Korrikan presoenargazkiak eroateagatik

BEGIZ-BEGI

2011-11-23Datorren asteko eguazteneanAuzitegi Nazionaleandeklaratzeko zitazioa jaso berridute, terrorismoa goraipatzeaakusaziopean eta bi urtekokartzela zigorra jaso dezakete.Debagoieneko sei lagunek –Bergarakobost eta Arrasateko bat– MadrilgoAuzitegi Nazionalean inputatu gisadeklaratzeko zitazioa jaso dute.Azkeneko Korrikan presoen argazkiekinkorrika egitearren, terrorismoagoraipatzea akusaziopean bi urtekokartzela zigorra jaso dezakete. Horren berri emateko, Bergaran herritaraskoren babesarekin atzo iluntzean egin-dako prentsaurrekoan, inputatuek azalduzuten salaketa Ertzaintzak egin duela:"Gure aurkako frogak AuzitegiNazionalean aurkeztu zituen Ertzaintzak.Azaroaren 15ean Pablo Ruiz epaileaksakalketa trmitera onartu eta guri zi-tazioaren berri emteko agindu zionErtzaintzari. Hala, pasa den asteburuangure gurasoen etxeetara joan dira ertx-ainak gure bila ari zirela esanez. Guresenideei beldurra, haserrea eta ezineg-ona eragitea besterik ez dute lortu jarrerahorrekin".Etorkizuna koloretanHala, salatu zuten Ertzaintzak, haien ar-duradun politikoek eta Auzitegi Nazion-alak "iraganera eraman" nahi gaituztela,"zuri-beltzeko argazkiarekin jarraitu nahidutela: errepresioa, zigorrak...".Eta gehitu zuten: "Euskal Herrian garaiberriak bizi ditugu. Guk, euskaldunguztiek bezala, bestelako etorkizuna nahidugu, koloretako etorkizuna. Eta kolore-tako etorkizun horretan euskal herritar

guztien eskubideak errespetatuak izateanahi dugu, baita preso politikoenak ere".Etorkizuna elkartasunez eraikitzen delaere nabarmendu zuten eta eurak elkarta-suna "eskaini" baino ez dutela egin. Hala,"gure aurka egiten ari direna ez da sei la-gunen aurkako prozesu judiziala, presoeielkartasuna adieraztea debekatu nahidute", gehitu zuten. Hori horrela, datozenegunetan presoei elkartasuna adier-azteko ekimenak antolatu dituzte.Elkartasun ekimenakZzapatuan, 15 minutuko Elkartasun An-txintxika deitu dute Bergaran, 19:00etan,San Martin plazatik abiatuta. Herritarreklekukoa eroango dute erreleboka, etabukaeran mezua irakurriko dute Munibeplazan. Mokolo Eguna izanik Bergaran,antolatzialeekin elkarlanean egingo duteekimen hori. Hala, jai giroan egingo dute.gainera, herritar guztiekparte hatzeko moduaizango dela ere esanzuten, ume. heldu zeinnagusiek, poliki-poliki eg-ingo delako korrika.Hilaren 28an, elkarta-suna adierazteko osokobilkura egingo daBergaran. Eta hilaren30ean, Madrilendeklaratuko dutenegunean, elkarretaratzeaegongo da plazan,12:00etan eta Bergarakoikastetxeetan bi ordukogeldialdiak ere deitu di-tuzte.Hurrengo ostiralerakodeituta zegoen kontzer-tua Munibe Plazan izanzen. Bad Sound Systemen doinuekin jantzi

zen Bergarako plaza eta bere inguruak.Iritsitako gutun guztiak irakurri zituztentaldea osatzen zuten hiru kideek etaUdaletxeko furgonetaren gaineanmusikak jarrai zezan saiatu ziren. Berazpankartaren atzean jarri eta AuzitegiNazionalaren aurrera eraman nahi zi-tuzten bost bergararrei eta arrasatearrarielkartasuna emateko asmoz, martxaberezia antolatu zuten. Furgonetan bikide eta bestea korrika zijoan, Bergarakokaleetatik korrika sinboliko bat antolatuzen. Giro aparta izan zen eta bukaerakoekitaldiko bertsoekin amaitutzat jo zen al-darrikapen oihu hura. Elkartasun hori eskertzeko asmotanbergarako preso politiko guztiak aipatuzituzten txalo zaparraden artean.

2011/11/07Jon Olibares izango da Osintxukoauzo alkatea datozen lau urteotan.Hala, Luis Mari Alberdi ordezkatukodu. Atzo egin zituzten auzo alkateaaukeratzeko bozak auzoko liburute-gian eta guztira 95 herritar gerturatuziren botoa ematera. Olibaresek 33bozka jaso zituen; beste hautagaieialde handia atera zien.

Jon Olibares, Osintxuko auzo alkate berria

Page 15: Bergaraldeko

Zubirako eskaintza zabala prestatu dute Turismo bulegoek

2011/12/05Urteko azken zubia badator.Abenduko zubiak turista askoekarriko ditu gurera. Hori hor-rela, Debagoieneko turismobulegoak, museoak eta er-akusketa gelak gertu daudeongietorria egiteko.

Turismo Bulegoa zabalik eta bisita gi-datuak BergaranHilaren 11ra arte eskaintza zabalaprestatu dute. Hurrengo astean jaiegunasko daude, eta horrek aukera ematendu zubia antolatzeko. Hori kontuan har-tuta, zortzi eguneko eskaintza prestatudute turismo eragile guztiek.

Askotariko bisita gidatuakBost turismo bulego daude Debagoie-nean (Bergaran, Oñatin, Arantzazun,Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan), etaguztiek eskainiko dituzte bisita gidatubereziak. Guztiek zabalduko dituzteateak bihartik hilaren 11ra arte, Eskori-atzakoak izan ezik; hori hilaren 5etik 7razabalduko dute. Informazio gehiagowww.turismodebagoiena.com atariandago.

Bestalde, turismo bulego horietatik,askotariko bisita gidatuak egingo dituzteia egunero: Bergarako erdigunea, Esko-riatzako erdigunea, Oñatiko harribitxiak,Arantzazuko santutegia, gatz museoa,Arrikrutz kobak eta Arantzazuko par-ketxea ezagutzeko bisitak, hain zuzenere.

Gainera, Elgetako Intxortako ibilbidetematikoak ezagutzeko irteera bi egingodituzte: hilaren 4an eta 18an. Izenaaldez aurretik eman behar da derrigorrez (943 79 64 63).

Jardunaldi gastronomikoakBisita turistikoez gain, baina, beste es-kaintza batzuk ere baditu De-bagoieneko Mankomunitateko TurismoSailak. Arrasaten paintball (www.ar-rasatepaintball.com) eta segway ibil-bideak (www.en-medio.com) egitekoaukera izango dute turistek.Azkenik, Debagoieneko IX. jardunaldigastronomikoen barruan, bisita gidatubereziak egingo dituzte: Gomiztegibaserria eta artzain txakurren erakustal-dia delako bisita egingo dute hilaren4an eta 11n eta Iturriko gatza mahaiangozo delakoa gainerako egunetan.

Euskal Herriko Mus txapelketakokanporaketa Bergaran

Iazko irabazleak

2011-12-05Euskal Herriko IV. Mus txapelketa jokatuko da Arbizun, Nafar-roan martxoaren 17an eta otsailaren 24, 25 eta 26an jokatukodira zazpi herrialdeetako finalak. Aurretik, ordea, herri eta au-zoetakoak jokatuko dira eta horietako bat, Bergarakoa, abend-uaren 17an izango da Artatse elkartean. 16:00etan hasita. Izenaemateko epea zabalik da. 20 euro dira bikoteko.

Page 16: Bergaraldeko

INGURUGROA

Kiko Alvarez: "Isurketa baten ondorioz hil ziren Deba ibaiko ar-rainak, ziurtasun osoz jakitea zaila den arren"2011-11-14Biologian doktorea da Kiko Al-varez bergararra. AzkenaldianDeba ibaian hilik agertu direnarrain eta ahateen gaineanegin dugu berba harekin. Debaibaiaren errekuperazioarengainean, oro har. Araztegien,kolektoreen, ur saneamend-uaren inguruan...

Bergaran hainbat arrain hildaagertu dira. Zein izan daiteke hor-ren arrazoia?

Oso zaila da ziurtasun osoz jakitea,baina, seguruen, isurketa baten ondoriozizan zen. Horri gehitzen badiogu urarenkalitate eskasa, bada, heriotza-tasa horiizan zen emaitza.Diputazioak eman duen azalpenagatikizan da sikateagatik ur gutxi zihoalako,ura zikina zegoelako (ur fekalen kontzen-trazioa ur eskasiagatik) eta ura beroa ze-goelako.

Arrazoizkoak dira azalpen horiek?

Neurri batean bai, hori izan daiteke arra-zoia, baina hori ez da nahikoa ikusidugun heriotza-tasa azaltzeko.Lehenago aipatu dudan moduan, ziur-renik, heriotza-tasa isurketa baten ondo-rioa izan da. Garrantzitsua da gure ibaiakura garraiatzen duten kanal sinple edohondakindegi ez kontsideratzea eta gurelaguntza behar duten sistema bizidungisa ikusten hastea.

Deba ibaia errekuperatzen doa?

Bai. Poliki-poliki errekuperatzen doa.Baina arazo batzuei aurre egin behar die,uraren kalitateaz gain. Adibidez,erriberen kontserbazio egoera negargar-ria da. Erriberaren basoetako zati txikibat geratzen zaigu eta erriberak, tarteaskotan, espezie exotiko inbaditzailezjosita daude: arkaziak, reinutriak…

Noizko errekuperatuko da guztizgure ibaia?

Oso zaila da guztiz errekuperatzea, fak-tore askoren eraginagatik. Araztegiak martxan hasten direnean,uraren kalitate fisiko eta kimikoa hobe-

tuko da eta, neurri batean, horrek harenkalitate biologikoa hobetuko du. Hala ere,berreskuratze ekologikoa askoz konplex-uagoa da eta denbora luzeagoa beharkoda.

Eta zer egin behar da Deba ibaiaduela 100 urtekoa modukoa izandadin?

Erreka unitate arro hidrografiko gisakontsideratu behar da eta ez ibai bezalabakarrik. Esate baterako, ibaiaren arroanegiten den basoko kudeaketa funtsezkoada ibaiko ekosistema osasuntsua eta

uraren kalitate ona edukitzeko. Horretazgain, lehen aipatutako faktoreei aurreegin behar zaie. Hau da, erriberarenbasoa berreskuratu, espezie inbaditza-ileak erauzi… beste neurri batzuenartean.

Ze fauna dago Deba ibaian?

Erreken oheburuak salbuestean,faunaren komunitateak oso sinplifikatutadaude. Ia-ia bakarrik espezie opor-tunistak, ahateak-eta, ikus ditzakegu.

Amuarrainik? Ezkailurik? Beste-lako arrainik?

Gero eta gehiago, aingirak ere ikus ditza-kegu.

Ibaiaren tarte guztietan daude?

Ez, espezie bakoitzak bere beharrak ditu.Adibidez, amuarrainek zati garbiagoaketa oxigenatuagoak bilatzen dituzte, na-gusiki erreka oheburuetan. Beste aldetik,

ezkailuak toleranteagoak dira eta lekugehiagotan ikus daitezke.

Ze tarte dago garbien?

Garbienak erreken oheburuetan daude,Oñati, Aramaio eta Gatzagan gora. Kut-satuena Arrasatetik behera dagoena da.

Inoiz bainurako ezagutu eta erabiliahal izango dugu?

Bai. Zergatik ez. Gure administrazioekeuropar arautegia betetzen badute,2015erako urek egoera kimiko etaekologiko ona izan beharko dute. Aur-reikuspen baikorregia da hori, dena den.Uraren kalitatea garbia izanda ere, plas-tikoak eta bestelako zaborrak nonahidaude eta azpiak kutsatuta jarraitzen du.Berreskuratzeko lanak sentsibilizaziokanpainekin lagundu beharko lirateke.Planteamenduak orokorra izan behar du,arro hidrografikoaren eta arroaren ingu-ruko biztanleekin lan egitea funtsezkoa da.

Ahateak hiltzearen arrazoia?

Oso zaila da jakitea; gainera, ahatehauek denetik jasan izan dute aurretik.Baina, hiltzeko eragatik eta gertaerarenazkartasunagatik, infekzio prozesu batizan dela esatera ausartuko nintzateke.

Araztegiak martxan egonda, kon-ponduta dago Deba ibai kutsatu-aren arazoa?

Uraren kutsaduraren arazoa, ziur asko,baina Deba ibairen ekologiaren arazoaez. Hori konpontzeko, konpromiso argiabehar da administrazioen aldetik etaapustu gogorra gure ondare naturalaberreskuratzeko eta kontserbatzeko.

Hori, zoritxarrez, oraindik ez daikusi.Ibaia garbitzeko orain arte egindiren ahaleginak egokiak dira?

Denborak esango digu. Edozein modu-tan, neurri horiez gain, ibaiko ekosis-temaren kudeaketa integralaribideratutako beste neurri batzuekin la-gundu behar da.

Page 17: Bergaraldeko

ESKELAK

Iker Egiguren Med-ina

2001eko Azaroak 24an hilzen 19 urte zituela

Josefa Otadui Aguiriano2011akok Azaroaren 20an hil

zen, 88 urte zituelaJulio Arana Larrañaga

2011ako Azaroaren 23an hil zen61 urte zituela

Manu Muniategi- An-diokoetxea Legorreta

2011ako azaroaren 20an hil zen 75urte zituela

Jesus Berroya Pildain2011ako azaroaren 23an hil zen

78 urte zituela

Jesusa ZubikaraiAzkune

"Umearen egoerara moldatu behar duzu zure bizimodua, etagainera bere ondoan egon nahi duzu 24 ordutan"

2011-12-03 Martin Sanchez eta Itziar Baltzategihaur minbizidunen gurasoen elkarteaden Aspanogiko kideak dira.Medikuengan konfiantza osoa eduk-itzeko eta Aspanogi elkartera jotzekogomendatzen dute haur minbizia ger-tutik ezagutu duten bi guraso hauek.

Nortzuk osatzen duzue Aspanogi elka-rtea?

Minbizia izan edo duten haurren gura-soek osatzen dugu. Herrialde bakoitzeanelkarte bat dago, gu Gipuzkoako elka-rtekoak gara.Nola jasotzen da horrelako notizia bat?Kolpe oso handia da hasteko eta behinez duzulako espero, eta sortzen den larri-tasuna oso handia da. Zer gertatuko da?,Nola joango da?... Galdera asko sortzenzaizkizu eta aldi berean batere ze blokea-tuta gelditzen zara. Egoera oso gogorrada.

Familiaren bizimodua guztiz aldatukoda, ezta?

Noski. Umearen erritmora bizi beharduzu, eta gainera bere ondoan egon nahiduzu 24 ordutan. Ez zaude beste ezer-tarako. Zorionez gaur egun legeak aldatuegin dira, eta baja hartu daiteke. Sasoibatean inspektoreek segidan deitzenzuten. Laster esaten zuten "gaixoa ezzara zu, gaixoa zure semea da". Ez zutenulertzen, itxura denez, ume bat ezin delabakarrik utzi.

Eta tratamendua hasten denean?

Umearen egoerara moldatu behar duzuzure bizimodua. Tratamendua jaso on-doren nekatuta badaude edo botakabadaude gaizki sentitzen dira, eta eurenerritmora ibili behar duzu. Baina umeakume dira eta bentaja hori dute. Ez dioteburuari asko eragiten, eta gaixo badaudeere ondo sentitzen direnean jolasteko

gogoa dute. Euren bizimodu normala era-maten dute.

Ze laguntza eskaintzen du Aspanogielkarteak?

Ospitalean ordu asko bota behar izatendira, askotan hilabeteak eta egunerobazkaria eramaten diogu haurraren ardu-radunari. Askok ez dute bazkaltzeko tar-terik ere hartzen-eta. Psikologoak erebaditugu, ordenagailuak... Aurten lokaltxiki utzi digute Donostia ospitalean. Guretxokoa da. Ondo dator beti.

Aholku bat egoera gogor horretanegon daitezkeen gurasoendako?

Lehenengo eta behin ospitalekomedikuengan konfiantza osoa izatekooso mediku onak ditugu-eta. Gero, es-kainitako edozein laguntza onartzeko.Eta Aspanogira jotzeko. Ez badiraetortzen gu azalduko gara.

Page 18: Bergaraldeko

GABONETAKOAgenda

'Gabon kontuk' antzerki emanal-dia

Abendua 17, 2011 ,18:00 -BERGARA

Umeen kalejiraAbendua 24, 2011 ,11:30 - Abendua 24, 2011 ,14:00

BERGARA

Olentzero eta Mari DomingiAbendua 24, 2011 ,19:00 - Abendua 24, 2011 ,21:00

BERGARA

'Mondo Flurss' haurrentzakoantzerkia

Abendua 26, 2011 ,17:30 -BERGARA

Euskal kantu eta jolasen saioaAbendua 27, 2011 ,17:30 - Abendua 27, 2011 ,19:30

BERGARA

Ur jolasak igerilekuanAbendua 28, 2011 ,10:30 - Azaroa 29, 2011 ,19:00

BERGARA

'Arrasto Bluak' antzerkiaUrtarrila 2, 2012 ,17:30 -

BERGARA

Jolas parkeaUrtarrila 3, 2012 ,11:00 - Urtarrila 5, 2012

,19:00BERGARA

Bizar Zuri, BergaranUrtarrila 5, 2012 ,17:00 -

BERGARA

Errege kabalgata, BergaranUrtarrila 5, 2012 ,19:00 -

BERGARA

Page 19: Bergaraldeko

Aimar Sotil(5 urte - Aza/19)Zorionak, txapel-dun! Besarkadahandi bat eta mar-rubizko muxu pilabat!

Oier Aranes (6 urte, Azar 15)Zorionak, guapo!Ondo pasatu zureegunian eta muxuhandi-bat familianpartetik

Ane Mujika(6 urte - Aza/15)Z o r i o n a kA r t e k a l e k oneskatila alai etapanpoxari!

Miren Elizburu eta Mirian Godoy

Miren Elizburuk azaroaren 19an etaMirian Godoyk 21ean. Andale pendejas!Juerga on bat botatzeko arrazoi on batdaukazue oinguan... ta gu betiko moduanzuen albuan. Patxo asko eta zorionak!Kuadrillia.

Zorionagurrak denborapasak

ASTEKO ERREZETA

ganba epelen entsalada

Ingredienteak

•Letxuga•Tomatia•Atuna •Artua •Kipula •2-3 Berakatz •2-3 Zanahoria •Ganbak

Nola prestatu

Ingrediente hauek nahiko zatitxikitan bol baten jartzenjoan: Letxuga, tomatea,atuna, artua, eta kipula.

Zartakin baten olioa berotueta 2-3 berakatz txikituta fri-jitzen jarri. Kolore asko izanbaino lehenago ganbak botaeta ondo erre.

Zanahoriak zuritzeko treskaerabili daiteke xafla finetanmozteko. Ganbak ondo erretadaudenean zanahoriak botaeta pixkat frijitu.

Olioa, gatza eta binagre (mod-ena ahal bada) pixkatekin na-hastu eta serbitu.

On egin!

NORBAIT ZO-RIONDU NAHIBADUZU, BIDALIARGAZKIA GURE E

POSTARA(GOIENA@BERGA

RA.COM)ETA BIDALI ZORI-

ONAK!

Page 20: Bergaraldeko

BERGARALDEKO

Hurrengo ataleanBergarako hostalaritaldeko presidentearielkarrizketa:“Pintxopotea izan daazkenengo urteetakosalbazioa bergarakotabernentzat”

ostiraleangabonetakogehigarria:2012koegunkaria

EUSKARAREN EGUNOSPATZEKO EGINDAKOBAZKARIAN ANDONIEGAÑAREKIN ELKARRIZKETA

Bixita gaitzazu sareanwww.goiena.net

...eta disfrutatu deskontu ikaragarriakdituen txartel berriaz!!

egin ezazu bidea gurekin...