Ba dozak 13 urte!

24
Ba dozak 13 urte! Normalkuntza proiektuak eskualdean abian direla

Transcript of Ba dozak 13 urte!

Page 1: Ba dozak 13 urte!

Ba dozak 13 urte!

Normalkuntza proiektuak eskualdean abian direla

Page 2: Ba dozak 13 urte!

Normalkuntza 1982etik aurrera

Irakasleen bilakaera

0102030405060708090100

79/80 94/95 2006/07

HE0

HE1

HE2

Page 3: Ba dozak 13 urte!

Ikasleen eboluzioa

Lehen Hezkuntza (HH + LMH) EAEko herri-ikastetxeetan

0%

20%

40%

60%

80%

100%82-83

85-86

88-89

91-92

94-95

97-98

00-01

03-04

06-07

ikasturtea X A B D

Page 4: Ba dozak 13 urte!

Hizkuntza gaitasuna 14 urte geroago

Page 5: Ba dozak 13 urte!

Zertaz ari gara euskararen erabilera diogunean? • Labur esanda, euskararen erabilera diogunean egunero,

gure ohiko jardunean, ahoz zein idatziz egiten dugun euskararen aprobetxamenduaz ari gara, horrezaz gain irrati, telebista zein liburu edo aldizkarietatik jasotzen dugun hizkuntza inputaz edota euskaraz diren kultur eskaintzen kontsumoaz.

• Ikastetxeetako Normalkuntza planak, hezkuntza komunitate horretako kideen artean euskararen erabilera babestu, indartu eta zabaltzea du helburu: ikasle, guraso, irakasle, jantokietako langile, begirale, e.a.

• Ezin espero daiteke ikastetxeek herrietako egoera soziolinguistiko osoa, goitik behera, eraldatzea; ikastetxeak nahi duena eskolako errealitatea, ikaslea inguratzen duen eguneroko jarduna, ahalik eta euskaldunena bihurtzea da, batez ere ikusten delako -eta neurketek hala frogatzen dutelako (Berriotxoa, 2007)- eskolatik kanpo herri euskaldunenetan ere, umeak zein gazteak zein helduak kale eta familia barneko harremanetan eta kultura kontsumoan, euskara ez den beste hizkuntza bat erabiltzen dutela. Horregatik dauka eskolak duen garrantzia euskararen normalkuntzan ere.

Page 6: Ba dozak 13 urte!

13 urteko ahaleginak egin ondoren, zer ari gara lortzen?• Normalkuntza planak, hizkuntza

plangintza guztiak bezala, eraldaketa prozesuak dira, ikastetxeetako hezkuntza komunitateko kideen arteko hizkuntzaren jakite maila, erabilera eta kontsumoa norabide jakin batean aldatu nahi duten jardunbideak dira.

• Edozein eraldaketa prozesuk bezala, bere bilakabidean hurrengo 10 erronkei egin die haurre (Barrenetxea, 2009 ):

Page 7: Ba dozak 13 urte!

1. Denboraren kontrolaren erronkari. “Ez daukagu horretarako astirik”. • Hamahiru urtetan gutxienez hiru epe ertaineko

plangintza burutu ditu ikastetxe bakoitzak. Hortaz, edozein plangintzak behar dituen urrats guztiak hiru bider garatu dira ikastetxe bakoitzean, eta esan daiteke prozeduraren bizkarrezurra sendo errotuta dagoela bertan.

• Egoeraren diagnosia egitea. Une horretan hezkuntza komunitateko kide guztien euskararen ezagutza eta euren arteko erabileraren diagnosia.

• Plana diseinatzea. Jasotako emaitzen argitan hurrengo lau urteko plana diseinatu.

• Ekimenak burutzea. Planean ezarritako helburuak landu eta interbentzioak burutu.

• Ebaluatzea.Urtez urte egindako lanaren inguruan hausnartu eta jasotako emaitzen arabera neurriak egokitu.

Page 8: Ba dozak 13 urte!

2. Entrenamendu, gida eta laguntza koherente, konpetente eta jarraituaren erronkari. “Ez daugaku laguntzarik”

• Erronka honi buruz luze eta zabal idatz daiteke. Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Ulibarri Programako deialdiaren bidez, bideratu du normalkuntza proiektuak garatzeko aholkularitza eta laguntza sistema, hau Ulibarri Programan barne dabiltzan Euskal Herriko ikastetxe guztien sarea sortzeko lagungarria izan bada ere, ikastetxeen artean sortutako lan taldea da, batez ere, bertako ikastetxeen motorea, elkarlana zein elkarri laguntzeko bideak eta baliabideak diseinatu, jorratu, landu eta garatzeko promotorea.

• Lan talde honetan ikastetxe guztietako kideak daude, berdin ikastetxeko normalkuntza teknikaria, ikastetxeko zuzendaria edo beste irakaslearen bat. Hauexek osatzen dute entrenamendu, gida eta laguntza jarraituaren erdigunea edo bihotza.

Page 9: Ba dozak 13 urte!

3. Desegokitasuna definitzearen erronkari. “Hau ez da egokia” • Normalkuntza planen oinarrietan eta gidaritzan hizkuntza gutxituak

indarberritzeko ezinbestekoa izan den Soziolinguistika dago. Zientzia bera, beste batzuekin konparatuta, nahiko berria da, eta horrez gain, irakasleok gure ikasketetan ez dugu horren inguruko prestakuntzarik jaso. Hori gutxi balitz, ez da erraza gure inguruan adituak bilatzea, eta oraindik gaitzagoa egiten zaigu gure helburua betetzeko zer egin behar den esatera ausartzen direnak aurkitzea. Gauzak horrela, geuri dagokigu bidea egitea, batzuetan entsegu eta erroreen bidez egokitasuna eta desegokitasunaren arteko aldea bereiziz, beste batzuetan beste inguru batzuetan egin dena gurera egokituz.

• Ikasleekiko lanak, gainera, beste bi zientzien gidaritza eskatzen du derrigorrez (Hornberger, 2003), hots gutxienez Hizkuntzalaritza eta Hizkuntzen Didaktikarena.

• Ikastetxe bakoitzeko ordezkariak bere espezialitate, afizio eta gaitasunak ditu. Bakarka ez ginateke urrun helduko, baina denon artean, bakoitzak bere ahalmenak besteen zerbitzura jarrita, talde sendo eta ondo prestatua osatzen dugu. Aldez aurretik guretzat ahuleziaren iturri ziren arloak, taldean indargune bihurtu zaizkigu; elkarren laguntzaz hizkuntza plangintzaren inguruko adituak bihurtu gara eta denon artean arloari buruzko ezagutza eraikitzen ari gara.

• Taldearen babesa, norbanakoaren esperientzia eta prestakuntzari esker ikastetxeetako ordezkariak kapaz izan dira normalkuntza planen zabalkundea, dinamizazioa eta kideen arteko hausnarketa eta adostasunak aurrera ateratzeko.

Page 10: Ba dozak 13 urte!

4. Kudeaketa argi eta kontsekuentearen erronkari. “Ez dute esandakoa betetzen” • Hiru dira normalkuntza proiektuaren kudeaketan ezinbesteko izan diren

lanabesak:• Programaren markoa: Normalkuntza proiektua, Hezkuntza Unibertsitate eta

Ikerketa Sailak, 1996tik aurrera bultzatzen duen Ulibarri Programa (ikus 323/2003 DEKRETUA[i]). Hasierako deialditik aurrera, Saileko Euskara Zerbitzuak beste hainbat eragileren laguntzaz, UEU, Ikastolen Elkartea, Soziolinguistika Klusterra edo Mondragon Unibertsitatea, besteak beste, programa egituratzen eta kudeaketa sistematizatzeko bitartekoak jartzen ahalegindu da. Egindako lanak bere etekina ematen ari da; 2000-2001 ikasturtez geroztik ikastetxe bakoitzak bere diagnosiak, proiektuak, urtez urteko planak, memoriak zein bidean osatutako beste hainbat fitxategiren metaketa txukuna eta zehatza kontserbatzen du www.ulibarri.info web gunean. Txoko honen sorrerak ate ugari ireki dizkie ikastetxeei; barrura begira progresioa eta jarraipenerako derrigorrezko tresna bihurtu zaie eta kanpora begira berdin harreman sarea eraikitzeko zein komunikazio plana burutzeko bitarteko garrantzitsua dute.[i] 323/2003 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Hizkuntza Normalkuntzako Ulibarri programa arautzen duena.

Page 11: Ba dozak 13 urte!

• Ikastetxean eraikitako egitura. Ikastetxe bakoitzean normalkuntza teknikaria deitzen diogun arduradun bat dago. Arduradun hau etengabeko harremanetan dago ikastetxeko Normalkuntza Batzordearekin, zeinek ikastetxeko komunitate osoaren ordezkariak dituen –ikasle, guraso, irakasle- eta normalkuntza planaren gauzatze prozesua burutzen duen. Normalkuntza batzordeko kideen bidez modu erraz eta sistematiko batean ikastetxeko edozein gune zein txokotara heltzen dira eginkizunak. Ikastetxean egitura sendoa eraikita egoteak proiektuaren kudeaketa ez ezik, proiektuaren jarraipena ere errazten du. Ikastetxeak ez dira lau hormako eraikinak, ikastetxeak kide ugariz osatutako erkideak dira; rol, funtzio, adin eta zeregin ezberdinak dituzten kide askoren ekosistemak. Beste hainbat bizitzako arlotan bezalaxe, ikastetxeetan ere aldaketak zein gora beherak gertatzen dira, momentu indartsuagoak eta ahulagoak, larrialdiak edo gaixoaldiak. Ikusi izan dugu, eta hainbat adibide jar genitzake, larrialdi egoeretan ikastetxeko egiturak zelan eusten dion egoerari eta sasoi hobeak datozenean ezinkizunak zelan eginkizun bihurtzen dituen.

• Eskualdeko elkarlanerako egitura. Ikastetxearen gainetik beste egitura bat sortuta egoteak beste energi iturri bat dakarkio proiektuari. Guk badakigu ikastetxearen zereginak berebiziko garrantzia duela, alabaina gure eragina eskola eremu eta orduetara mugatzen da, eta hori gainditu ahal izateko ikastetxetik haratago heltzen diren beste eragile batzuen laguntza eta elkarlana behar dugu,

Page 12: Ba dozak 13 urte!

Horretan guztiz bat gatoz Euskararen Aholku Batzordeak, euskararen arnasguneei erreferentzia egitean azpimarratzen duen elkarlanaren garrantziarekin:Eremu honetan, bestalde, oso da garrantzitsua herri-aginteeneta gizarte mugimenduen arteko lankidetza, euskararen aldeko konpromisoaren kontzientzia soziala edo kultura kolektiboa hedatzeari begira.(2009:47)

Bat gatoz baita ere proposatzen duen osagarritasunaren prinpioarekin:Lankidetza bermatu beharra dago, beraz, alde bietatik, eta, horretarako, ezinbesteko abiapuntua da euskalgintza guztien (instituzionala, soziala, politikoa, kulturala) zeregina elkarri aitortzea eta errespetatzea. Denak dira euskalgintza, den-denak dira beharrezkoak. (2009: 37)

[i

Page 13: Ba dozak 13 urte!

5. Beldurraren eta kezkaren erronkari. “Gauza berri hauek ikastea da…”

Hizkuntza gaietara denok gara oso sentikorrak. Hizkuntza ez da soilik komunikazio tresna bat; hizkuntza bakoitzean kultura osoaren arrastoak metatzen dira eta, era berean, gutariko bakoitzak dakigun hizkuntza bakoitzarekiko lotura afektibo, aurreiritzi, jakite maila ezberdinak sortu eta lortu ditugu. Hori gutxi balitz, euskara bezalako hizkuntza gutxituez ari garenean, beste hainbat esanahi edo balentzia hartzen du gaiak.

Ikastetxeetako normalkuntza proiektuaren diseinuan zein garapenean kontu handiz jarduten dugu, hezkuntza komunitateko kideek proiektuaren inguruko beldurrak edo aurreiritziak uxatu ditzaten. Familietako hizkuntza guztiak errespetuz hartu eta onartzen ditugu, ikasle zein irakasle bakoitzaren eta guztien atxikimendua lortzea da gure azken xedea. Eraldaketa prozesuetan norbanakoaren eta taldearen posizionamendua eraldatu behar badugu, kide bakoitza zein talde osoa hartu behar da kontuan.

Erronka horri aurre egiteko bi gako daude gutxienez, bata ikastetxean normalkuntza proiektuaren hedapena edo komunikazio-plana garatzea; ahal den heinean hezkuntza komunitateko kide guztiek proiektuaren nondik norakoak ezagutu ditzaten eta jakin dezaten nola egin euren ekarpenak edo kritikak, nola argitu euren kezkak, nola plazaratu artega jartzen dituen hori. Bestea, aurrekoa bezain erabakigarria, normalkuntza arduradunen zintzotasuna da, eguneroko jarduna betetzen duten prozesuan zintzo jokatzea (Fishman, 1991). Zintzotasuna diodanean, adierazi nahi dudana hurrengoa da, ikastetxeko normalkuntza arduradunek egiten dutena egiten dutela, beti, mesedegarria izatea kideentzat –ikasle, irakasle, guraso zein lankide.

Nik zintzo deitzen diodan hori, hurrengo paragrafoan Fishmanek askoz ere zehatzago azaltzen du: RLS advocates (gure normalkuntza teknikariek ) can and should stress, therefore, that no infringement of anyone’s rights and no rejection of anyone’s dignity or legitimacy is part or parcel of their program or goal. This should not be merely a public relations position but, hopefully, a deeply felt conviction. […] Cultural democracy is possible and its pursuit must be an honest and deep commitment, rather that merely a temporary strategy and disarming tactic of the pro-RLS forces. (1991: 83.o.)

Page 14: Ba dozak 13 urte!

6. Bilakaeraren ebaluazio ezkorraren erronkari. “Honek ez du funtzionatzen” • Erronka honen harira Barrenetxeak dio “[proiektuan]

murgildutako kide askok ere zalantzak izan ditzake emaitzak ez direlako, gehienetan, epe laburrean ikusten. Neurri batean, hau guztiau organizazio-alorrean indarrean dagoen ‘optimizazioa’ren ideiaren ondorio da; izan ere, joera orokorra da organizazioetan epe laburreko emaitzak eskatzea plangintzaren izaera kontuan hartu barik. […] Gauzak horrela, ezinbestekoa da pazientzia lantzea eraldaketa-plangintzaren helburuak kontuan hartuta” (2010: 92-93. o.).

• Guk ere sarri egin dugu topo ebaluazio ezkorraren harrarekin. Normalkuntza proiektua hizkuntza plangintza da, eta hizkuntzen indarberritze edo biziberritze prozesuak ez dira gauetik goizera burutzen, ez behintzat euskararena (Azurmendi et al., 2001; 2006; Zalbide, 2007a). Gure artean sarri esaten dugu gurea maratoia bezalako lasterketa dela, zeinetan batzuek formula 1eko autoarekin eta beste batzuek koxuka dabiltzan, baina euskararen erabilera luze-zabalean hedatzeko derrigorrez pasatu behar dugu denok helmuga, jakina baita mundu mailan burutu diren hizkuntza gutxituen indarberritze prozesuak epe luzekoak eta ekinaren bidez lortuak direla (Fishman, 1991).

Page 15: Ba dozak 13 urte!
Page 16: Ba dozak 13 urte!

• Zuzendaritzan 37 puntuko aldea dagoela ikusi dugu. Lehendabizi, aztertu beharko genuke ea 37 puntuko alde hori ondo neurtuta dagoen, eta horrela balitz, zergatik gertatzen den gertatzen dena. Zuzendaritzako zereginek mintzajardun[i] mota asko eskatzen dituzte:

• Solaskidearen arabera: formalak, aurrez aurre ikuskaria, klaustroa, fisikako gaia gelan azaltzen edo guraso-bilera batean, informalak ikasle talde batekin edo lankideekin atsedenaldian, edo intimoak konfiantzazko giroan, lagun artean, txutxu-mutxuka gaudenetan.

• Atazaren arabera: berbazkoak, ahoz azalpenak edo argibideak ematen ditugunean, irakurritakoak, iturri ezberdinetatik etorritako dokumentuen lanketan ari garenean eta idatzitakoak, geu gurasoei ohar bat, administraziora dokumentua edota barne erabilerarako akta bat osatzen gabiltzanetan.

• Beraz, erabiltzen dugun hizkuntza, aldaera edo estiloa, sarri askotan, geu eta gure solaskidearen arteko aukeraketa, negoziazio eta erabakia izaten da; mezua igorri eta jasotzen dutenen arteko hautua.

•[i] Jardun-gune edo mintzajardunaren kontzeptua ere Mikel Zalbidek 2009ko Aurrez aurreko jardunaren lekua HINBE-saioetan artikuluan (2-3. o.) honela azaltzen du:.

• Uste baino konplikatuagoa da kontua. Mintzajarduna aldatu egiten da sarri, hiztun berearen kasuan ere, hainbat faktoreren arabera. Jardun hori aurrez aurrekoa izan ala ez izan garrantzitsua da, bai: baina ez da hori aldakuntza-iturri bakarra. Zein dira beste aldakuntza-iturriak?

• […] Ondoko sailkapenak biltzen du, labur bilduz, aldakuntza-iturrion sintesia:– a) agerbidea (ingelesezko media). Hiru elementu nagusi ditu agerbideak: hitz egitea, irakurtzea eta idaztea(5). Hiru

agerbide horiek badute loturarik, bistan denez, hiztunon ohiko gaitasunekin: agerbide horien parez pare doaz mintzamena, irakurmena eta idazmena(6). Agerbidea eta gaitasuna ez dira gauza bera ordea.

– b) zabalera (overtness). Hiru elementu nagusi ditu zabalerak ere: barne-hizkera, mezua jasotzea eta mezua igortzea(7). Aurreko puntuko agerbide horietariko batek, hitzezko jardunak edo hitz egiteak, berezkoak-edo ditu hiru zabalerak. Irakurketari bi atxikitzen zaizkio, aldiz, eskuartean izan ditudan nagusitasun-moldaera gehienetan, eta idatzizkoari bakarra. Aurrerago ikusiko dugu hori, adibide praktikoz horniturik.

– c) situazioa. Aldian aldiko erabilera-kontestuak markatu ohi du situazioa: nork norekin diharduen hitzez edo idatziz, noiz-non, zertaz eta zertarako. Situazio horri ongien egokitzen zaion estiloa erabiltzen da, sarri, markatzaile gisa. Eskuartean dugun eginkizunerako, hiru elementuok har litezke erreferentzia moduan. c1) situazio (eta horri dagokion estilo) formala: jasoa, landua, jendaurreko hizkera edo idazkera zaindua; c2) situazio (eta horri dagokion estilo) informala: kolokiala, lagunarteko hizkera (gutxiagotan idazkera, baina bai chat-eko edo zenbait e-mailetako) bizi-piperduna, zuzentasunari baino gehiago bizitasunari eta inpresio-lanketari begiratzen diona, eta c3) situazio (eta horri dagokion estilo) intimoa: barrenkoia, barne-emoziorik gordeenak azaltzeko edo iradokitzeko aplikatzen dena, konfiantza handiko giroan (edo haren antzezpen-egoeretan). Horrelakoa da, adibidez, senar-emazteek edo lagun minek zenbaitetan elkarrekin eratzen dutena.

• Ez dago dudarik: segun hitzez ari garen edo idatziz, mezua jasotzen ari garen edo igortzen, situazio formal batean dihardugun (jendaurrean, hitzaldi landu bat emanez) edo informalean (lagun zaharrekin, taberna-zuloan) aukera handiak ditugu hizkera bat ala beste erabiltzeko. Hizkera bat ala beste egitetik harantzago, zenbaitetan, euskaratik erdarara (edo alderantziz) eramango gaitu kontestu-aldakuntza horrek. Ez al dugu inoiz ikusi euskaraz (herriko mintzamoldeaz, eskualdekoaz, are errejistro formal samarraz) zoragarri mintzo den hiztunik, paper baten aurrean jarri orduko zuzenean erdarara jotzen duenik? Hain ezdeusa eta garrantzi gabea ote da goiko ohar-sorta hori? Ez dut uste adituak oker dabiltzanik. Garrantzitsua da zinez, guretzat ere, mintzajardunaren aldakuntza-iturriak gogoan izatea. Gizatalde batek une jakinean zer hizkuntza darabilen ganoraz aztertzeko, funtsezko zehaztapena da hori.

Page 17: Ba dozak 13 urte!

Gela-argazkiaren emaitzak Arratian

Page 18: Ba dozak 13 urte!

• Orain arte egin ditugun hainbat baieztapenen frogak bi taula hauetan aurkitu genitzake. Azter ditzagun jardun-guneak banan-banan:

• Eskola da LH2ko zein DBH2ko ikasleen gune euskaldunera, emaitza guztiak 4 eta 5 puntu bitartean ditugu. Baina bertan ematen diren rol-harremanen arabera, ikusten dugu baita solaskidea irakaslea denean, gelaz barne zein gelaz kanpo, solaskidea kide bat denean baino euskara gehiagotan erabiltzen dutela ikasleek. Hemen ere ikusten da 7 edo 8 urteko umeak 14 urteko nerabeak baino gehiago darabiltela euskara.

• Familian egiten denak gako ugari ematen ditu. Lehen hezkuntzako umeen kasuan, eurak gurasoekin zein neba arrebekin ari direnean euskara da nagusi, baina gurasoak, umeei erreparatu gabe euren artean dabiltzanean, orduan erdara da nagusi (2.00). Bigarren hezkuntzako nerabeen kasuan, gurasoekin berbaz ere ia jardun erdiak erdaraz egiten dituzte, eta gurasoen arteko jardunetan erdara da nagusiena (2.29).

• Auzoan, ezagunen artean euskara nagusi izan arren, gure araneko herri guztietan eraiki diren urbanizazioetan gero eta ezezagun gehiago daudenez, erdara da nagusi bai umeen kasuan zein nerabeen kasuan ezezagunei hurbiltzean. Ezaguna ez denari, erdaraz hurbiltzen gatzaizkio, horrela izan da orain arte ere.

• Komunikazioaren esparrura goazenean, puntuazioak jaisten doaz, telefono bidezko jardunetan, umeak zein nerabeak, euskaraz aritzen dira baina jada euskararen nagusitasuna ez da hain agerikoa, internetez dabiltzanetan argi eta garbi erdara da nagusi eta berdin gertatzen da irratia edo telebista entzun edo ikusten dabiltzanean.

• Aisialdia eta kirolaren gunean, umeen kasuan euskara da nagusi, baina adinean gora egin ahala ikusten da nagusitasun hori leuntzen doala.

• Arratiako elizkizunetan, umeentzako zein nerabeentzako direnetan, euskara da nagusi baina ez erabat.

Page 19: Ba dozak 13 urte!

7. Isolamenduaren eta harrotasunaren erronkari. “Gu ondo egiten ari gara/Beraiek dira ulertzen ez digutenak”Gure eskoletan erabilera indize batzuk lortuta daudenean aurrera egitea askoz gaitzago bihurtzen da eta horretan jarduteko ahalegin, estrategia eta bitarteko bereziak behar izaten ditugu.

Page 20: Ba dozak 13 urte!

• Gurea bezalako inguru soziolinguistikoetan ikastetxeetako normalkuntza proiektuek berebiziko garrantzia dute (Euskararen Aholku Batzordea; 2009); beste testuinguru soziolinguistikoetan ez bezala, hemen ezinbestekoa da hezkuntzaz kanpoko beste eragileekin elkarlanean aritzea –Udalak, kultur eragileak, Eliza, guraso elkarteak, kirol taldeak,…- gure ikasleek jardun-gune eta rol-harreman guztietan euskara erabiltzeko kapaz izan daitezen gutxienez.

Honen harira honela dio Euskararen Aholku Batzordeak, Euskara 21. Itun Berritu Baterantz txosteneko 30-31 orrialdeetan:

• Hizkuntza batek, garatuko bada, bera nagusia den esparruak behar ditu. Arnasgune horietan, eta ez beste inon, bilatu beharko du biziberritu nahi den hizkuntzak helduleku nahikorik, bai belaunaldiz belaunaldiko transmisioari, bai hizkuntzaren funtzio komunikati- boei, bai hizkuntzaren balio erreferentzialari dagokienez. Arnasgune horiek zaindu, sortu eta, ahal balitz, hedatu ezean, alferrik izango da, seguruenera, gainerako ahalegin oro. Horrenbestez, lehentasunezko trataera garbia eman beharko zaie euskararen arnasguneei XXI. mende hasierako hizkuntza politikan. (2009: 30-31.o)

Page 21: Ba dozak 13 urte!

8. Dagoen gobernu-egituraren erronkari. “Non da honen arduraduna?” Ikastetxeetan izendatu diren normalkuntza

proiektuen arduradunak eta normalkuntza batzordeak ikastetxerekin lotura duten ekintzen ardura osoa hartzen dute, baina nori dagokio eskolaz kanpo gure ikasleek egin eta jasotzen dutenaren ardura? Nor izendatu kalean, auzoan edo kirolean umeen jarduna zaintzeko arduradun? Nork eragin dezake familiako hizkuntza ohituretan?

Euskararen erabilera bermatzearen erronka gutariko bakoitza eta denona da. Lehenago esan dugun bezala, orain arte ikusi eta ikasi dugunak erakusten digu, ikastetxeek, bakarrean, ezin dutela herri edo bailara bateko egoera soziolinguistikoa eraldatu baina, hezkuntzaz kanpoko beste erakunde eta eragile batzuekin elkarlanean aritzeak emaitza oparoak dakartzala.

Page 22: Ba dozak 13 urte!

9. Hedapenaren erronkari.• Barrura begirako komunikazioa:

Ikastetxeetako ikasle, irakasle, guraso zein langile taldeak, urtez urte, aldatzen doaz. Gure planen lau urteko epean ikastetxeetako kideen % 60a, gutxi gora behera, aldatzen zaigu tarte horretan. Etorri berriak diren kideei planen zergatia, zentzua eta norabidea azaldu behar zaie, eta euren ekarpenak planetan txertatu.

• Eskualdeari begira zabalkundea:Begitu, bailara osoan zabaltzen den aldizkariak zein herriz herri udalen laguntzez argitaratzen diren txostenak eta liburuak, itzelezko laguntza ematen digute. Ez gaude ohituta geure buruei loreak botatzen edo norberak egindakoa nasai eta lasai ingurukoekin konpartitzen. Horregatik eta horretarako da hain garrantzitsua lehen aipatu dudan eskualdeko ikastetxeen lan taldea. Gure artean, gutxienez, bakoitzak bere ikastetxean egiten duenaren berri ematen diogu elkarri eta horri esker erraz hedatzen da herri batetik bestera. B06 Basauri-Galdakaoko Berritzeguneak urtero antolatzen dituen Jardunbide egokiak deritzon jardunaldietan ere, orain arte egindakoaren berri azaltzen dugu Nerbioalde eta Galdakaoko irakasleriaren aurrean.

• Euskal komunitate osoari egindako ekarpenaren zabalkundea:Zenbat eta hedapena urrunago heldu, orduan eta zailagoa egiten zaigu. Ahalegintxo batzuk, behinik behin, egiten dihardugu: eskualdeko ikastetxeetan egindakoaren berri, lehen aipatu dugun bezala, zabaldu dugu, gutxienez hiru bider, Ulibarri Programak antolatzen dituen Eskola Hiztun Bila jardunaldietan, azken urteotan Mendebalde Alkarteak antolatzen dituen jardunaldietan ere izaten da gure ikastetxeetan egiten denaren berri, Diman antolatu genituen Herririk herri jardunaldietan Euskal Herri osoko eta Europako hainbat herrialdeko jendea hurbildu zitzaigun, gure ikastetxe batzuk beste herrialde batzuetako eskolekin harremanetan daude eta urtero daramate gurearen berri kanpora eta kanpotarrak hona datozenean egiten duguna azaltzen diegu.

Page 23: Ba dozak 13 urte!

10.Estrategia eta helburuaren erronkari. “Norantz goaz? Zertarako gaude hemen?”• Lau urterik behin gure normalkuntza proiektuak berritu beharrak hausnarketara bultzatzen gaitu eta azken erronka honen galderei erantzutera eramaten gaitu.

• Ireki dugun bide honi jarraitzeko, ezinbestekoa dugu mundu mailan dauden aditu eta esperientzien berri izatea, gure errealitatearen gainean egiten dugunaz sakon eta zintzo hausnartzea eta gizartearen erronkei sormenez erantzutea.

Page 24: Ba dozak 13 urte!

Eskerrik asko prozesu honetan kide izateagatik.