KONTINGENTZIA PLANA COVID-19 · 12:30 2 urte Gelan 12:45 3 urte Jantoki txikia 13:00 4 urte Jantoki...

16
KONTINGENTZIA PLANA COVID-19 2020-21 ikasturtea COVID-19 neurri bereziak

Transcript of KONTINGENTZIA PLANA COVID-19 · 12:30 2 urte Gelan 12:45 3 urte Jantoki txikia 13:00 4 urte Jantoki...

  • KONTINGENTZIA PLANACOVID-19

    2020-21 ikasturteaCOVID-19 neurri bereziak

  • KONTINGENTZIA PLANA COVID-19

    2

    Eremu blokeagarriak eta bizikidetza talde egonkorrak:

    Haur Hezkuntza Lehen Hezkuntza 1-2-3. mailak Lehen Hezkuntzako 4-5-6. mailak DBH 1-2-3 DBH4 eta batxilergoa

    Sektore bakoitzaren baitan elkarbizitza talde iraunkorrak izango ditugu.

    Haur eta Lehen Hezkuntza ikasleen talde bakoitzak osotzen du elkarbizitza talde egonkorra.

    DBH eta batxilergoan, bikoizketak eta aukerazkoak direla eta, elkarbizitza taldeak zabalagoak dira, mailaka, taldeka ezinezkoa denean.

    Irailean aurreikusia zegoen ohiko lanaldia burutuko dugu, jantokia barne.

    Urritik aurrera lanaldi trinkoa ezarriko da Haur eta Lehen Hezkuntzan.

    Une honetan lanaldi trinko honen egituraketa fintzen ari gara eta Hezkuntza Departamentuaren zehaztapenen zain. Laster antolamenduaren berri emango dizuegu.

    Jantoki zerbitzua egongo da.

    Ariketa osagarriak egoeraren menpe daude. Hezkuntza Departamentuak ematen dituen irizpideen arabera gauzatuko dira edo ez. Oraindik ez dago argi, baldintza batzuekin, jarduera batzuk aurrera ateratzeko moduan aurkituko garen. Informatuta mantenduko zaituztegu.

    Gurasoentzako ikasturte hasierako aurkezpen bilerak, LH1, DBH1 eta batx1-ekoak, bertan behera geratzen dira.

    Informazioa emailez helaraziko zaizue.

    Normalean urrian zehar egiten diren guraso bilerak aurreratu egingo dira. Laster bileren datak helaraziko dizkizuegu.

    Arau orokorrakNafarroko Hezkuntza Departamentuaren araubideak jarraituz, ikastolak aurrez aurreko irakaskuntza ahalbidetzeko neurri orokor ezberdinak hartu ditu.

    Txosten hau familientzako bertsio laburtu bat da.

    Eskola ordutegia

    Ikasturte hasierako bilerak

  • KONTINGENTZIA PLANA COVID-19

    Haur Hezkuntzako 1., 2. eta 3.n maila bakoitzeko talde berri bat eratzen da, D taldea. Era honetan ikasle kopurua gelako 17-18 bitartekoa izango da. Jadanik talde berri hauei tutorea esleitu zaie.

    Zozketaz, eta neska-mutilen oreka gordez, pandemia bukatu arte egonkorrak izango diren taldeak eratu dira. Aste honetan, zuen seme-alaben talde aldaketa izan duzuenoi, dagokizuen taldea eta tutorea jakinarazi zaizue.

    Berrikuntza amaitzear dugu eta HH1 A, B eta Cko ikasleek gela berriak estreinatuko dituzte irailaren 7an. Txanda sistema baten bitartez D gelakoak ere aurrerago gela berrietan arituko dira. Espero dugu gustokoa izatea!

    Ahal den bezainbeste segurtasun distantzia gordetzea. Uneoro musukoaren erabilera LH1etik gora. Eskuen garbiketa, egunero 5 aldiz. Ikastolak COVID 19 arduraduna izendatuko du neurri guztien ezarpena bermatzeko.

    Zuen seme-alabei, agurtzeko garaian, kontakturik ez izatearen garrantzia azpimarratzea eskatzen dizuegu (ez besarkadarik, ez musurik...) lehenengo egunean eta gainontzekoetan.

    Familia guztiak araubidea betetzea eta seme-alabei betearaztea ezinbestekoa da segurtasun neurriak arrakasta izan dezaten.

    Edozein zalantza argitzeko ikastolak email berri bat eratu du: [email protected]

    HH 1., 2. eta 3.n, maila bakoitzeko, talde berri bat

    HH1, 3 urteko gelen berrikuntza

    Araubide orokorrak

    3

  • KONTINGENTZIA PLANA COVID-19

    4

    I. HAUR HEZKUNTZA

    Haurra heldu bakar batekin etor daiteke ikastolara (ahal den neurrian beti heldu bera). Soilik 2 eta 3 urtekoen kasuan gelaraino lagundu daiteke umea. 4 urtekoak (HH2) eraikuntzaren sarrera nagusiraino eta 5 urtekoak (HH3) parking-eko atearen inguruan mugatua egongo den eremuraino. 2 urteko ikasleak gelara Haur Hezkuntzako eraikuntzaren atzekaldean dagoen atetik sartuko dira (2 urteko gelatik hurbilen dagoen atetik). Egunaren bukaeran ere hortik aterako dira (ikus planoa).

    Haur Hezkuntza 1A, B eta Cko ikasleak (3 urte) beraien geletatik sartuko dira zuzenean (patio txikian egin berri den plataformatik). Egunaren bukaeran irteera ere hortik izango da (ikus planoa). HH1Dko ikasleak Haur Hezkuntzako ate nagusitik sartuko dira (beraien gela sartu eta ezkerrera dagoen lehenengo gela izango da).

    Haur Hezkuntza 2 A, B, C eta Dko ikasleria (4 urtekoak) Haur Hezkuntzako ate nagusitik sartuko da. Egunaren bukaeran toki beretik aterako dira (ikus planoa).

    Haur Hezkuntza 3 A, B, C eta Dko ikasleria (5 urtekoak) parking-aren atzekaldetik sartuko dira (ikastolaren egunean paella egiten den zonaldetik). Sarreran gurasoentzako pasabide bat egongo da patio txikiko hesiraino eta barruan 4 gune gela bakoitzeko umeak kokatu eta itxaroteko. Hortik irakasleak edo ikastolako arduradun batek geletara eramango ditu eraikuntzaren atzekaldetik sartuz. Maila honetako ikasleria ezin da Haur Hezkuntzako kanpoko atetik ikastolara sartu. Egunaren amaieran sartu diren lekutik aterako dira (ikus planoa).

    Ikasleriaren sarrera eta irteera

  • 5

    KONTINGENTZIA PLANA COVID-19

    II. LEHEN HEZKUNTZA

    Lehen Hezkuntza 1. eta 2. mailako ikasleak soilik sartu ahalko dira ikastolan heldu batek lagunduta (ahal den neurrian beti persona bera) eta bakarrik jolastokian (ikus planoan nondik sartu behar diren).

    LH3tik aurrera, ikastolaren eremuan, haurrak bakarrik sartzea eskatzen dizuegu.

    Lehen Hezkuntzako sarbide eta irteerak:

    Lehen Hezkuntza 1-2koak (heldu batekin sar daitezke): autobusak sartzen diren atetik sartu, eskailerak jeitsi eta dagokien zonaldean kokatu behar dira.

    Lehen Hezkuntza 3-4koak (ikasleak bakarrik): atzekaldeko parking-etik.

    Lehen Hezkuntza 5-6koak (ikasleak bakarrik): Burlatako atetik.

    Ikastolako jolastokia eremuetan zatituta egongo da eta ikasleria dagokion eremura zuzendu eta bertan itxarongo du (ikus planoa) arduradunek sar daitezela adierazi arte.

    Segurtasuna dela eta, LH5-6ko familiei goizean goiz Burlatako ate parean kotxea ez gelditzea eskatzen dizuegu.

    Ikasleriaren sarrera eta irteera

  • KONTINGENTZIA PLANA COVID-19

    6

    Puntualitateak, antolamendua eraginkorra izan dadin, garrantzi handia du. Ikasleria, heldu ahala, esleitutako zonaldean kokatuko da eta bertan tutorearekin itxarongo dute jarraian zehazten den orduan sartzeko:

    LH 5-6: 8:50 LH 3-4: 9:00 LH 1-2: 9:05

    LH 4-5 eta 6ko garraio erabiltzaileak Lehen Hezkuntzako hegaleko atetik sartuko dira (autobusen sarreraren parean dagoen atetik).

    LH1, 2 eta 3ko garraio erabiltzaileak sarrera nagusitik sartu eta beraien gelara joango dira zuzenean.

    Ikasleriaren sarrera eta irteera

  • 7

    KONTINGENTZIA PLANA COVID-19

    III. DBH 1-2-3

    8:20 baino lehen ikastolara ez iristea aholkatzen da.

    DBH1 eko ikasleria sartzerakoan jolastokira joan behar da eta zilindroaren ondoan dagoen atearen zonaldean kokatu (beraientzako eremua seinalizatuta egongo da). Egunaren bukaeran ere hortik irtengo dira.

    DBH2ko ikasleria, iaz bezala, eraikuntza nagusiaren DBHko hegaleko atetik sartuko da (iaz bezala) eta egunaren bukaeran ere hortik aterako dira.

    DBH3ko ikasleria sartzerakoan patiora joan behar da eta jolastokira ateratzeko erabili ohi duten atetik sartuko dira (beraientzako eremua seinalizatuta egongo da). Egunaren bukaeran ere hortik irtengo dira.

    Ikasleen artean distantzia gorde eta maila ezberdinen arteko hartu-emanik ez izateak berebiziko garrantzia du

    Oro har, sarrera-irteera guztiak jardunaren hasieran edo atsedenaldietan leku beretik egingo dira.

    DBH 1-2 eta 3ko mailak blokeagarriak diren 3 eremu izango dira eta komun, jolastoki eta jantokian bananduta egongo dira.

    Ikasleriaren sarrera eta irteera

  • KONTINGENTZIA PLANA COVID-19

    8

    IV DBH4 eta batxilergoa

    DBH4ko ikasleria eraikuntzaren ate nagusitik sartuko da; batxilergoko 1. mailako ikasleak pasarelatik sartuko dira eta batxilergoko 2. mailakoak atzekaldean dagoen larrialdietarako atetik. Sartu diren lekutik aterako dira denak egunaren bukaeran.

    OHAR GARRANTZITSUA: maila ezberdinen arteko ikasleen hartu-emana ahalik eta gehien ekiditu behar da. Aparteko moduloak bezala funtzionatzea dugu helburu, COVID kasuren bat izanez gero gaixoarekin hurbiltasuna izan dutenak soilik isolatzeko. Hau dela eta, gurasooi seme-alabak beraien mailakoak ez diren ikasleekin ez elkartzearen garrantzia azpimarratzea eskatzen dizuegu.

    Ikasleriaren sarrera eta irteera

  • 9

    KONTINGENTZIA PLANA COVID-19

    Jolastorduak tarte ezberdinetan izango dira Haur, Lehen eta Bigarren hezkuntzan.

    Lehen Hezkuntzan jolastokia eremuetan bananduta egongo da mailaka eta ondoren taldeka.

    DBH eta batxilergoan espazioen banaketa maila akademiko bakoitzak bere eremua izan dezan egingo da.

    Jolastorduaren kokapena bizi dugun egoeraren arabera moldagarria izango da.

    Gehienez 4 ikasle egon daitezke aldi berean komunean. Ikasleek soilik beraien mailakoentzat esleitutako komuna erabil ahal izango dute.

    Jolastokiko komunak lanaldia amaitu bezain laster itxiko dira. Garbiketa zerbitzua indartu egingo da.

    Ikastolako jolastokia ezingo da erabili lanaldi lektiboa baino lehen eta ondoren, ez bada baimen bereziarekin.

    Jolastorduak

    Komunak

    Patio arratsaldez

  • KONTINGENTZIA PLANA COVID-19

    10

    2 urteko gela Ikasle hauentzat, maskara erabiltzea ez da nahitaezkoa

    izanen, inoiz ere ez. Haur Hezkuntzako 2. zikloko ikasleentzat (3, 4, 5 urte).

    Haur Hezkuntzako ikasleek ez dute maskara ikasgeletan nahitaez erabili beharko beren bizikidetza-talde egonkorrarekin badaude.

    Maskara nahitaez erabili beharko dute ikastolako espazio komunetan, ikasgeletatik kanpo, baita sarreretan eta irteeretan ere.

    LH1etik aurrera ikasle guztiek uneoro bere musukoa erabili beharko dute.

    Ikasle bakoitzak bere gel hidroalkoholiko txiki bat ekartzea gomendatzen da. Ikastolak ere amankomunak diren espazioetan eskuragarri jarriko ditu.

    Musukoa eta gel hidroalkoho-likoa

  • 11

    KONTINGENTZIA PLANA COVID-19

    GARRAIOA

    3 urtetik gorako ikasleriak musukoa derrigorrez erabili beharra dauka ibilbidean zehar. Autobus arduradunak ikasleen arteko distantzia eta bestelako araubideen betearazpena zainduko du.

    Zerbitzua Osasun agintariek kontrakoa adierazten ez duten bitartean eskeiniko da.

    Autobusean: Adin desberdineko ikasleak nahasiko dira. Ikasle bakoitzak eserleku bera izango du beti. Haur bakoitzak bere motxila eta/edo gauzak eraman behar ditu berekin, goiko erretiluak, sotoa edo plaza libreak erabiltzea saihestuz.

    Autobusaren geralekuan itxarongo da, distantziak mantenduz, eta aurreko atetik hilaran sartzeko behar den ordenean, eta autobusaren atzekaldetik aurrerantz aurreikusitako banaketaren arabera.

    Jaitsiera alderantzizko ordenean egingo da lehen eserlekuetatik, jendetzarik gabe, eta autobuseko korridorera irtenda, lasai, eta jaistea tokatzen denean bakarrik.

    Litekeena da neurri horiek aldaketa batzuk eragitea aurreikusitako ordutegietan.

    Garraiora igotzean eta handik jeisterakoan, begiraleak hidrogela izango du ikasle bakoitzaren eskuak desinfektatzeko.

    Zerbitzua

  • KONTINGENTZIA PLANA COVID-19

    12

    HAURTZAINDEGIA

    Haur Hezkuntza haurtzaindegia. Haur Hezkuntzako ikasleek soilik erabili ahal izango dute. Haurrek musukoa erabili beharko dute. Haurrak Haur Hezkuntza ate nagusian jasoko dira.

    Lehen Hezkuntzan antolamendua erabat aldatzen da. Ikaslea bere erreferentziazko gelara joan behar da eta pasabideetan bi zaintzaile egongo dira, bat lehenengo pisuan (LH 1-2-3) eta beste bat bigarrenean (LH 4-5-6). Kopuruaren arabera moldaerak egingo dira.

    Bietan aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da arestian zirkular baten bitartez jakinarazi zaizuen bezala.

    Zerbitzu honen erabilpena soilik ezinbestekoa denean izatea aholkatzen da.

    Zerbitzua

  • 13

    KONTINGENTZIA PLANA COVID-19

    JANTOKIA

    Gela ezberdinetako ikasleen hartu-emana ekiditzeko egun solteetan ezingo da zerbitzua erabili.

    Mahai bakoitzeko ikasle kopurua 4ra murrizten da.

    Ikasleak eremuka eta talde egonkorretan kokatuko dira, distantziak mantenduz eta beti leku berean eseriz.

    Jantokian sartu eta irteteko ordutegi eta ibilbideak ezarri dira. Jolastokira denak batera hezitzailearekin aterako dira, maila bakoitzeko laguntzaile bat izanik. Hezitzaileak berak zainduko ditu jantokian eta patioan.

    Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da ikasle guztientzat Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera, bazkaltzeko unean izan ezik, dagokien lekuetan eseri aurretik eta ondoren.

    Otorduaren aurretik eta ondoren eskuak garbituko dituzte gel hidroalkoholikoarekin.

    Debekatua dago jantokira inongo objektu pertsonalik (motxilak, baloiak, zamarrak, etab.) sartzea.

    Jantokiko begiraleak izango dira elikagaiak eta ura banatzeaz arduratuko diren bakarrak.

    Irailean zehar jantoki ordutegia honako hau izango da:

    ORDUTEGIA TALDEA TOKIA12:30 2 urte Gelan

    12:45 3 urte Jantoki txikia

    13:00 4 urte Jantoki txikia

    13:00 5 urteJantoki handia

    13:30 LH 1-2-3

    13:30 LH-4 Gimnasioa

    14:15 LH 5- 6

    Jantoki handia14:30 DBH

    15:30-A-A-A-O14:30-Ostiraletan Batxilergoa

    Iraileko jantokian alta edo baja eman behar duten familiek irailaren 3a baino lehen idazkaritzan komunikatu beharra daukate.

    Zerbitzua

  • KONTINGENTZIA PLANA COVID-19

    14

    Urritik aurrera jantoki ordutegia honako hau izango da:

    ORDUTEGIA TALDEA TOKIA12:30 2 urte Gelan

    13:00 3 urte Jantoki txikia

    13:00* 4 urte*Jantoki handia

    13:00* 5 urte*

    14:20 LH 1-2-3 Jantoki handia

    14:30 LH4-5-6 Gimnasioa

    14:45 DBH Jantoki handia

    15:30-A-A-A-O14:30-Ostiraletan Batxilergoa

    Jantoki handia edo batxilergoko eraikuntza

    * 4 eta 5 urtekoen bazkalordua saio lektiboen arabera moldatuko da.

    Urriko ordutegi hau behin behinekoa da. Irailean zehar, saio lektiboen antolamenduaren arabera, jantoki ordutegiak aldaketak izan ditzake, bereziki Haur Hezkuntzan.

    Laster, urritik aurrerako saio lektiboen banaketa bidaliko zaizue eta orduan jantokian bajak eta aktak emateko epe berri bat zabalduko da aldaketaren bat egin nahi izanez gero.

    Behin behineko jantoki ordutegia

  • 15

    KONTINGENTZIA PLANA COVID-19

    IRAILA ETA URRITIK AURRERAKO IRTEERA ORDUA HAUR HEZKUNTZAN

    IRTEERA HH 2-3 (4-5 urtekoak) IRAILA

    URRITIK AURRERA

    Irteera bazkaldu baino lehen 13:00 13:00*

    Irteera bazkaldu eta gero 13:30 13:30*

    Irteera siesta/patioa eta gero 15:15 15:15

    IRTEERA 2 eta 3 urtekoak Egokitzapen ordutegia13:00 -13:30 -

    15:15

    * Bi ordutegi hauek lanaldi trinkoaren arabera alda daitezke.

    LEHEN HEZKUNTZAKO IRTEERA ORDUA IRAILEAN ETA URRITIK AURRERA

    LHko IRTEERA IRAILA

    URRITIK AURRERA

    NONDIK ATERA

    Irteera bazkaldu baino

    lehen13:30 14:20 LH1-2-314:30 LH4-5-6

    Kopuruaren arabera

    zehaztuko da

    Irteera bazkaldu ondoren

    LH 1-2-3-415:15 15:15

    LH1-2koak gurasoak sartu

    eta patioan jaso.LH3-4koak parking-etik

    Irteera bazkaldu

    ondoren LH 5-615:15 15:15 Burlatako atetik

    * LHko ikasleek 2 irteera ordu posible izango dituzte (ez 3 iaz bezala): bazkal aurretik edo 15:15ean.

    ORDUZ KANPOKO EKINTZAK

    Baliteke urrian orduz kanpoko ekintzen eremua aurrera ateratzea ezinezkoa izatea, baina erabaki hau, egoeraren eta Osasun sailak adierazten duenaren arabera hartuko da.

    Helduei begira burutzen diren ariketa osagarriak bertan behera geratzen dira.

    Behin behinekoirteeraordua

  • Ermitaldea, 1 · 31610 Atarrabia · T. 948 13 66 14www.pazdezigandaikastola.net · [email protected]