NAFARROA OINEZ ETA LAISTERKA: MENDI IBILALDI – … · 11 – 12 URTE: Itzuli bat osorik,...

8
- 1 - NAFARROA OINEZ ETA LAISTERKA: MENDI IBILALDI – LAISTERKETA: NAFARROAKO IKASTOLENDAKO AURKEZPENA. Agur beroa Baztan Ikastolatik. Jakinen duzuenez, 2015ean guri dagokigu Nafarroa Oinez antolatzea. Urtean zehar antolatu beharreko jardueren artean, hauxe duzue bat: Mendi Ibilaldi – Lasterketa. Bertan parte- hartzera gonbidatzen zaituztegu, zuei eta Nafarroa Garaiko eta Behe Nafarroako gainerako ikastolei ere. Uste dugu honen inguruan ekitaldi polita burutzen ahal dugula. Ondoko puntutan harrapatuko duzue behar den informazioa. Gibelalde grisaz markatu dizkizuegu zuendako interesgarriagoak izaten ahal diren puntuak. Informazio gehiago behar izanez gero, helbide elektroniko honetarat jotzen ahal duzue: [email protected] Bertan, behar duzuena trankil eskatu eta ahalik eta lasterren erantzunen dizuegu. Zuen jendea anima ezazue, ea lehenbailehen zuen ordezkarien berri dugun! Esker mila! 1.- ANTOLAKETA: DATA DISTANTZIA MAILAK IBILBIDEA Abuztuaren 30ean, igande goizean. 27 km. Lasterketan 2 kategoria: gizonezko+ emakumezko Ibilaldian sailkapenik ez. Elizondo – Urballo – Albako Harria – Belaun – Aldude – Berdaitz – Basabar – Oketa – Etxaide – Elizondo. 1.1.- ORDUTEGIA : Mendi ibilaldi ko 400 partaideak goizeko 7:00etan abiatuko dira. Mendi lasterketa ko 400 partaideak goizeko 9:00etan abiatuko dira. Partaide guztiek denbora izanen dute bazkarirako helmugarat ailegatzeko. 1.2.- IBILBIDEA : 1. grafikoa.

Transcript of NAFARROA OINEZ ETA LAISTERKA: MENDI IBILALDI – … · 11 – 12 URTE: Itzuli bat osorik,...

- 1 -

NAFARROA OINEZ ETA LAISTERKA: MENDI IBILALDI – LAISTERKETA:

NAFARROAKO IKASTOLENDAKO AURKEZPENA. Agur beroa Baztan Ikastolatik. Jakinen duzuenez, 2015ean guri dagokigu Nafarroa Oinez antolatzea. Urtean zehar antolatu beharreko jardueren artean, hauxe duzue bat: Mendi Ibilaldi – Lasterketa. Bertan parte-hartzera gonbidatzen zaituztegu, zuei eta Nafarroa Garaiko eta Behe Nafarroako gainerako ikastolei ere. Uste dugu honen inguruan ekitaldi polita burutzen ahal dugula. Ondoko puntutan harrapatuko duzue behar den informazioa. Gibelalde grisaz markatu dizkizuegu zuendako interesgarriagoak izaten ahal diren puntuak. Informazio gehiago behar izanez gero, helbide elektroniko honetarat jotzen ahal duzue:

[email protected] Bertan, behar duzuena trankil eskatu eta ahalik eta lasterren erantzunen dizuegu. Zuen jendea anima ezazue, ea lehenbailehen zuen ordezkarien berri dugun! Esker mila! 1.- ANTOLAKETA:

DATA DISTANTZIA MAILAK IBILBIDEA Abuztuaren 30ean, igande goizean.

27 km.

Lasterketan 2 kategoria: gizonezko+ emakumezko Ibilaldian sailkapenik ez.

Elizondo – Urballo – Albako Harria – Belaun – Aldude – Berdaitz – Basabar – Oketa – Etxaide – Elizondo.

1.1.- ORDUTEGIA: ● Mendi ibilaldiko 400 partaideak goizeko 7:00etan abiatuko dira. ● Mendi lasterketako 400 partaideak goizeko 9:00etan abiatuko dira. Partaide guztiek denbora

izanen dute bazkarirako helmugarat ailegatzeko.

1.2.- IBILBIDEA:

1. grafikoa.

- 2 -

1.2.1) EZAUGARRI TEKNIKOAK:

PROFILA: Elizondo Albako Harria Aldude Burga Maulitx Elizondo

● Distantzia: 27 km. ● Altuera maximoa: 1044 m. ● Altuera aldea: 1661 m. ● Altuera minimoa: 194 m.

- PARTAIDEAK: 800 kirolari; 400 mendigoizale eta 400 lasterkari. Guztiek ibilbide bera eginen dute: > Oinezkoek ikuskizuna izanen dute. > Lasterkariak animatuak izanen dira.

Tartetxo zehatz batzuetan, bi ibilbideak desberdintzen ahal dira, oinezkoei aukera bat baino gehiago eman ahal izateko.

2 grafikoa: Lehenbiziko sailkatuen denbora prebisioa.

1.2.2) KONTROL ETA EDATE-JATE GUNEAK izanen dira.

● Kontrol guneak: KONTROL GUNEAK

Zbkia Km NON 1 - 6 0 – 27 Elizondo: ABIATZEA. 2 X X 3 X X 4 X X 5 X X 6 27 Elizondo: HELMUGA.

- 3 -

• Eskuz kronometratzeko: Orriak prestatuta + zbkiak: 1-400 lasterkariak eta 500-800 oinezkoak.

● Edate/jate guneak: Elizondoko eta Aldudeko elkarteei laguntza eskatu diegu lana egin dezaten. Hauexek dira EDATE/JATE GUNEAK eta ELKARTE LAGUNTZAILEAK:

Zbk Km NON ZER ELKARTE 1 5,2 Larramendi parean: Basegiko igoeraren azpian. Jan 1 – Edan 2 Casino. 2 7,8 Urballo. Edan 2 Urballo. 3 10, 8 Belaun. Jan 2 – Edan 3 Beti Zurrutak. 4 14,5 Aldude. Edan 4 Aldudeko Herria. 5 17 Berdaitz. Jan 3 – Edan 5 Falfarak. 6 19,2 Basabar. Edan 6 Aise. 7 22,6 Goisemesko borda. Jan 4 - Edan 7 Arriarte. 8 24,2 Atxarreta Edan 8 Azeriak 9 23,9 Intzuri. Edan 9 Arizkun. 10 26 Elbeteko Errota Edan 10 Urpe. 11 27 Helmuga: Kirolariei jan - edatera eman. Jan 5– Edan 11 Urgain. Jate/edate guneak, osasun guneak eta arduradunen grafikoa:

3. grafikoa 1.2.3) Km KARTELAK: 5, 10, 15, 20 + 21, 22, 23 ,24, 25, 26. km-tan. 1.2.4) OSASUN GUNEAK izanen dira: Ikusi 2 grafikoa.

3 Anbulantzia Mediku – Erizain - Fisioterapeutak: - Elizondon: anbulantzia medikalizatua. - Urballon: Anbulantzia bat. - Basabarren: Anbulantzia bat.

- Belaunen. - Basabarren. - Intzurin. - Jate/edate gune bakoitzean fisioterapeuta.

- 4 -

2.- OSAGARRIAK: Ikusgarritasuna, pertsonaiak, bazkaria.

❶ Ikusgarritasuna emateko neurriak:

● IKUSLEGOA:

a. 15 ikusteko toki zehaztu ditugu (+ Aldude) eta horietako bakoitzerat Baztango herri bat gonbidatu dugu.

HERRIA NON 1) Almandoz Akullegi – Landako borda. 2) Berroeta Ermitegi ondoko GR 11a, malkartsu egoten dena. 3) Ziga GR 11a eta Baileiko errepideko bide gurutzea (Bentakobordaren azpian). 4) Oronoz-Mugaire Basegiko igoera (Baileirako azkena). 5) Arraioz Tranpa (eta aitzineko basoa). 6) Elizondo Urballo + igoerako pagadia (Urballoko bide zaharrean). 7) Azpilkueta Albako Harriko igoera, Urballotik goiti. 8) Gartzain Albako Harriko kaskoa. 9) Irurita Albako Harriko jaitsiera eta lepoa Arrikulunka alderat. 10) Amaiur Arrikulunkatik Belaunerat. Eiartzako lepoan. 11) Lekaroz Belaun. 12) Behe Nafarroa Aldudeko plaza eta inguruak. 13) Elbete Berdaitz. 14) Erratzu Basabar eta Burgako igoera. 15) Arizkun Intzuriko bide gurutzea (Oketako kasko ondoan). 16)Aniz Oketako Etxaide errotarako jaitsiera.

Herritarrek partaideak animatuko dituzte. Gainera, ibilaldiari besta giroa ematen saiatuko gara, bertan eta momentuan ikusiko duzue.

● ARGAZKI LEHIAKETA:

Argazki lehiaketatxoa antolatuko dugu: - Edozein ikuslek parte hartzen ahal du. Anima zaitezte argazkiak ateratzera! Gero guri igorri eta guk Nafarroa Oinezen web orrian argitaratuko ditugu, bisitariek puntuatu ditzaten.

- Saritua, web orrian sartuz eta botoa emanez erabakiko da. Saria oroigarri bat izanen da. - Argazkiak, gero, lagundu duten ostatu, jatetxe eta landetxeetan erakutsiko dira.

● HAUR LASTERKETAK: Goizean zehar izanen dira, adin-kategoria-ibilbide-arau desberdinekin.

- 5 -

5 – 6 URTE: Itzuli bat Merkatuzelaian. 7 – 8 URTE: Merkatuzelaian itzuli bat + Plazako helmugaraino. 9 – 10 URTE: Itzuli osoa, baina abiadura kontrolatzen duen gidari batekin Merkatuzelairaino. 11 – 12 URTE: Itzuli bat osorik, gidaririk gabe. 13 – 14 URTE: bi itzuli, lehenbizikoa gidariarekin, bigarrena gabe.

Ibilaldia egitera pertsonai garrantzitsuak eta animatzaileak gonbidatuko ditugu.

Ondoren, BAZKARIA izanen da, 800 pertsonendako. Baztango frontoi estalian izanen da. - Bazkalondoan:

1) Lasterketako sari banaketa eginen da. Saritako 22 garaikur + 2 txapel (dirurik ez).

1. sailkatuak: gizonezko + emakumezko: txapel eta oroigarri bana. 2. sailkatuak: gizonezko + emakumezko: oroigarri bana. 3. sailkatuak: gizonezko + emakumezko: oroigarri bana.

1. baztandarra: gizonezko + emakumezko: oroigarri bana. 2. baztandarra: gizonezko + emakumezko: oroigarri bana. 3. baztandarra: gizonezko + emakumezko: oroigarri bana.

1. beteranoa: gizonezko + emakumezko: oroigarri bana. 1. gaztea (21 urte azpitik): gizonezko + emakumezko: oroigarri bana.

1. ikastola: bikotekideendako oroigarri bana. 2. ikastola: bikotekideendako oroigarri bana. 3. ikastola: bikotekideendako oroigarri bana. + 4.1.A ikusi.

2) Opari zozketa eginen da partaideen artean.

3) Ibilaldirat gonbidatutako pertsonai garrantzitsuetako batzuek bazkalondoan ikuskizuna eskainiko digute.

3.- EGITARAUA:

EGITARAUA: 2015eko ABUZTUAREN 29a (LARUNBATA) ETA 30a (IGANDEA) LARUNBATA. 9:30etik 10:30erat: zenbaki banaketa. 11:00etan: solasaldiak: ● Prestaketa fisikoa. ● Elikadura – hidratazioa. ● Mendigoizale baten solasa.

15:30etik 16:30erat: zenbaki banaketa.

16:30ean: Tirolina Park. 19:30ean: solasaldi teknikoa.

IGANDEA. 6:00etatik 7:00etarat: zenbaki banaketa oinezkoendako. 7:00etan: mendi martxaren abiatzea.

7:30etik 8:30erat: zenbaki banaketa lasterkariendako. 9:00etan: mendi lasterketaren abiatzea.

10:00etatik 10:45erat: haur lasterketak. 11:00etatik aintzin: kirolarien helmugaratzea.

14:30ean: bazkaria. 15:30ean: sari banaketa eta bazkalondoko besta ttipia.

17:30ean: kalejira txarangarekin Txokotoraino.

- 6 -

4.- PARTE HARTZEA ETA IZEN-EMATEA: 4.1.- GONBIDATUAK: A) IKASTOLETAKO ORDEZKARIAK: Hauxe, Nafarroako ikastolen taula:

NAFARROAKO IKASTOLA ZERRENDA: 1. ANDRA MARI IKASTOLA Etxarri Aranatz 2. ARANGOITI IKASTOLA http://www.nafarroakoikastolak.net/ikastolak.asp?IdIkastola=2

Ilunberri

3. ARGIA IKASTOLA http://www.nafarroakoikastolak.net/ikastolak.asp?IdIkastola=3

Fontellas

4. BAZTAN IKASTOLA http://www.nafarroakoikastolak.net/ikastolak.asp?IdIkastola=4

Baztan

5. ERENTZUN IKASTOLA http://www.nafarroakoikastolak.net/ikastolak.asp?IdIkastola=5

Viana

6. GARCÉS DE LOS FAYOS IKASTOLA http://www.nafarroakoikastolak.net/ikastolak.asp?IdIkastola=13

Tafalla

7. IBAIALDE IKASTOLA http://www.nafarroakoikastolak.net/ikastolak.asp?IdIkastola=6

Lodosa

8. IÑIGO ARITZA IKASTOLA http://www.nafarroakoikastolak.net/ikastolak.asp?IdIkastola=7

Altsasu

9. JASO IKASTOLA http://www.nafarroakoikastolak.net/ikastolak.asp?IdIkastola=8

Iruñea

10. LABIAGA IKASTOLA http://www.nafarroakoikastolak.net/ikastolak.asp?IdIkastola=9

Bera

11. LIZARRA IKASTOLA http://www.nafarroakoikastolak.net/ikastolak.asp?IdIkastola=10

Lizarra

12. PAZ DE ZIGANDA IKASTOLA http://www.nafarroakoikastolak.net/ikastolak.asp?IdIkastola=11

Atarrabia

13. RINCÓN DEL CARMEN IKASTOLA http://www.nafarroakoikastolak.net/ikastolak.asp?IdIkastola=15

Zangoza

14. SAN FERMIN IKASTOLA http://www.nafarroakoikastolak.net/ikastolak.asp?IdIkastola=12

Zizur Txiki

15. TANTIRUMAIRU IKASTOLA http://www.nafarroakoikastolak.net/ikastolak.asp?IdIkastola=14

Lesaka

16. OZTIBARREKO IKASTOLA

pagatxa.mundua.com/ikastola

Lartzabale

17. BAI IKASTOLA

www.baigorrikoikastola.wordpress.com Baigorri

18. ORTZAIZEKO IKASTOLA

www.ortzaizeko-ikastola.net Ortzaize

19. GARAZIKO IKASTOLA

[email protected] Donibane Garazi

20. AMIKUZEKO IKASTOLA

amikuzeko-ikastola.eklablog.net Donapaleu

Behe Nafarroako eta Nafarroa Garaiko ikastolak ere daude hemen, Nafarroa osoko ikastolak gure proiekturat hurbiltzea baita gure helburua. Beraz, gure proba honetan zuen parte hartzea biziki estimatuko genuke. Hiru modutara egiten ahal duzue:

- 7 -

1. IKUSLE MODUAN parte hartuz: Ikusi 2. puntua: “Osagarriak”. 2. IBILALDIAN parte hartuz: Kasu honetan, izen-emate prozesuaren gaineko informazioa jakitera

emanen dugu. Gainerako partaide arruntekin batean “Parte hartze orokorra” eginen duzue. 3. LASTERKETAN parte hartuz, IKASTOLAKO ORDEZKARI GISA. Honetarako, baldintza

hauek bete beharko dira: ● Ordezkatutako ikastolako irakasle izatea. ● Ordezkatutako ikastolako ikasle ohia izatea (18 urtetik gorakoa). ● Ordezkatutako ikastolako guraso izatea. ● Ikastola bakoitzak bikote ordezkari bakarra aurkezten ahal du. ● Bikotea sexu bereko partaideek osatua edo mistoa izaten ahal da.

IZEN-EMATE PROTZESUA:

Lehenbiziko hiru aukerei (irakasle / ikasle ohi / guraso) “Kondizioa” deituko diegu (*1) eta behitxeago duzuen taulan horietako zein betetzen duzuen zehaztu behar diguzue, faborez. Ikastoletako ordezkari lasterkarien izen-ematea egiteko, honako taula zuen datuekin betetzea eskatzen dizuegu:

NAFARROA OINEZ – LASTERKA: IKASTOLETAKO ORDEZKARIAK. IKASTOLA IZEN - ABIZENAK KONDIZIOA

(*1) TLF POSTA-E KAMISETA

NEURRIA ZANGO NEURRIA

Ondotik, helbide elektroniko honetarat LEHENBAILEHEN IGORRI, FABOREZ,:

[email protected].

Ikastoletako ordezkariek ez dute izen-emate kuotarik ordainduko. Beren denbora, bi ordezkarien denborak batuz lortuko da. Ikastoletako ordezkarien denborekin sailkapen berezia eginen da. Nafarroako Ikastoletako bikoteetako lehenbiziko bortz sailkatuei gau bateko ostatu hartzeko

aukera eta afari bat emanen zaie saritako. B) BERTZELAKO GONBIDATUAK: Mendi lasterketan Euskal Selekzioko kirolari batzuek parte hartuko dute. 4.2. ZENBAKI BANAKETA + BILERA TEKNIKOA: 4.2.1.- ZENBAKI BANAKETA: OINEZKO ETA LASTERKARIENDAKO. Bezperan eta egunean bertan banatuko dira zenbakiak.

● Larunbatean (9:30etik 10:30erat eta 15:30etik 16:30erat) UDALETXEKO GORAPEAN. ● Igandean, SINADURA KONTROLArekin batean, Udaletxe azpiko gorapean:

- 8 -

- Oinezkoei goizeko 6:00etatik 7:00etarat - Lasterkariei 7:30etik 8:30erat

Zenbaki ematearekin batera, bazkarirat joateko txartela emanen da ere. Zenbakiak kirolariei banatzeko 3 mahai prestatuko dira. Hauetan, partaideak zerrendetan alfabetikoki banatuta antolatuko dira: A-F mahaia, G-M mahaia, N-Z mahaia.

4.2.2.- Larunbat atsaldean BILERA TEKNIKOA – AURKEZPENA eginen da, 19:00etan, Jorge Oteiza Museo Etnografikoan. Bidenabar, museoa bisitatu ahalko da.

Bertan, jardueraren xehetasunak argituko dira (HAUEK, ORDURAKO, WEB ORRIAN PUBLIKATUTA EGONEN DIRA HALA ERE, PARTAIDE GUZTIEK EZAGUTU DITZATEN).

Eta hauxe dena! Izan ongi.