AKELARREA Hesi guztien gainetik · 2014-06-17 · Krisia, drogak eta rock erradikala. Hernaniko...

5
2014KO EKAINAREN 22A 4 ASTEKO GAIA AKELARREA Urteko gau motzenean suak zeruraino luzatzen ditu besoak Hernaniko plazan. Gaizkiaren eta ongiaren muga ikusezin gertatzen da eszena horretan, ordena anabasa bihurtzen. Historia zimurtu egiten da, salaketa eta aldarriari bide emateko. Akelarreak sentimenduak azaleratzen ditu, kontraesanak probokatu. Ez da folklorea, ez da tradizioa. Sorginkeria hutsa da. Hesi guztien gainetik | URKO APAOLAZA AVILA | Argazkiak: Ikor Kotx AKELARRE HITZA ASMAKIZUN BAT DA. 1609an sortu zuen Inkisizioak, seguruenik Juan del Valle Alvarado fiskalak. Hala dio gai hauetan eminentzia den Gustav Henningsen ikerlari daniarrak. Urte hartako otsailaren 14an Zuga- rramurdiko herritar batzuk Logroñon azaldu ziren, Inkisizioaren tribunalari esateko eurak ez zirela sorginak. Preso hartu zituzten, eta tortu- ratu. Alvaradok itaunketa horien ondorioak eskribitu zituenean, lehen aldiz lotu zuen sata- nismoarekin ditxosozko hitza: akelarre. Geroztik ustezko sorginen batzarrei deitu izan zaie akelarre, mendeetan barrena herri sineskeran errotu eta haren parte bihurtzerai- no, nola Orozkoko Garaigortan edo Dimako Petralandan. Eta egun, hitz asmatu hura irakur dezakegu festa-egitarauetan, ikusi Alex de la Iglesiaren terrorezko komediatan edo entzun Fermin Muguruzaren ahotan: “Zugarramurdin akelarrea da, Infernuko errekak sortu leizeetan...”. Gramatikan akerrak ezinezkoa luke “r” gal- tzea beste hitz batekin elkartuta. Beraz, utikan akerraren larreak eta ongi etorri belar pozoi- tsuenak; askorentzat horixe besterik ez baita akelarre: alka-belar larrea. Egiaz, esplikazio antropologikorik ere ez dago, akerrak beti izan baitu eginkizun positiboa euskal mitologian. Eta toponimiak ere nekez onartzen ditu izaki bizidun mugikorrak. Ez, akelarre ez da euskal hitza, sorgin-mania eruditutik ernetako ipuina baizik. Baina gure egin dugu: “...Zugarramurdin akelarrea da, euskaldun askeak elizatik at!Hernani, 1986 Krisia, drogak eta rock erradikala. Hernaniko auzoetan beste herrietako ke bera arnasten zen 80ko hamarkadan. Politizatuta eta bereizita zeuden koadrilak batu behar zirela okurritu zitzaien batzuei, eta hortik sortu ziren herri olinpiadak eta baita akelarrea ere. Inkisidore, borrero eta sorginek orgia moduko bat antzezten dute. Txalaparta eta batukadaz sorturiko erritmo primitibo bat dantzatuz gauzatzen da metamorfosia.

Transcript of AKELARREA Hesi guztien gainetik · 2014-06-17 · Krisia, drogak eta rock erradikala. Hernaniko...

Page 1: AKELARREA Hesi guztien gainetik · 2014-06-17 · Krisia, drogak eta rock erradikala. Hernaniko auzoetan beste herrietako ke bera arnasten zen 80ko hamarkadan. Politizatuta eta bereizita

2014KO EKAINAREN 22A4 �

ASTEKO GAIA

AKELARREA

Urteko gau motzenean suak zeruraino luzatzen ditubesoak Hernaniko plazan. Gaizkiaren eta ongiaren

muga ikusezin gertatzen da eszena horretan, ordenaanabasa bihurtzen. Historia zimurtu egiten da,salaketa eta aldarriari bide emateko. Akelarreaksentimenduak azaleratzen ditu, kontraesanak

probokatu. Ez da folklorea, ez da tradizioa.Sorginkeria hutsa da.

Hesi guztiengainetik

| URKO APAOLAZA AVILA |

Argazkiak: Ikor Kotx

AKELARRE HITZA ASMAKIZUN BAT DA. 1609ansortu zuen Inkisizioak, seguruenik Juan delValle Alvarado fiskalak. Hala dio gai hauetaneminentzia den Gustav Henningsen ikerlaridaniarrak. Urte hartako otsailaren 14an Zuga-rramurdiko herritar batzuk Logroñon azalduziren, Inkisizioaren tribunalari esateko eurak ezzirela sorginak. Preso hartu zituzten, eta tortu-ratu. Alvaradok itaunketa horien ondorioakeskribitu zituenean, lehen aldiz lotu zuen sata-nismoarekin ditxosozko hitza: akelarre.

Geroztik ustezko sorginen batzarrei deituizan zaie akelarre, mendeetan barrena herrisineskeran errotu eta haren parte bihurtzerai-no, nola Orozkoko Garaigortan edo DimakoPetralandan. Eta egun, hitz asmatu hura irakurdezakegu festa-egitarauetan, ikusi Alex de laIglesiaren terrorezko komediatan edo entzunFermin Muguruzaren ahotan: “Zugarramurdinakelarrea da, Infernuko errekak sortu leizeetan...”.

Gramatikan akerrak ezinezkoa luke “r” gal-tzea beste hitz batekin elkartuta. Beraz, utikanakerraren larreak eta ongi etorri belar pozoi-tsuenak; askorentzat horixe besterik ez baitaakelarre: alka-belar larrea. Egiaz, esplikazioantropologikorik ere ez dago, akerrak beti izanbaitu eginkizun positiboa euskal mitologian.Eta toponimiak ere nekez onartzen ditu izaki

bizidun mugikorrak. Ez, akelarre ez da euskalhitza, sorgin-mania eruditutik ernetako ipuinabaizik. Baina gure egin dugu: “...Zugarramurdinakelarrea da, euskaldun askeak elizatik at!”

Hernani, 1986Krisia, drogak eta rock erradikala. Hernanikoauzoetan beste herrietako ke bera arnasten zen80ko hamarkadan. Politizatuta eta bereizitazeuden koadrilak batu behar zirela okurrituzitzaien batzuei, eta hortik sortu ziren herriolinpiadak eta baita akelarrea ere.

Inkisidore, borreroeta sorginek orgia

moduko batantzezten dute.Txalaparta eta

batukadazsorturiko erritmo

primitibo batdantzatuz

gauzatzen dametamorfosia.

Page 2: AKELARREA Hesi guztien gainetik · 2014-06-17 · Krisia, drogak eta rock erradikala. Hernaniko auzoetan beste herrietako ke bera arnasten zen 80ko hamarkadan. Politizatuta eta bereizita

� 52014KO EKAINAREN 22A

1986a zen, euskal paganismora garamatzanPedro Olearen Akelarre filma estreinatu berriazen, baina Hernanin akelarrea jai alternatibora-ko tresnatzat zuten gazteek, ez zen historiagogoratzeko karroza soila. Ia 30 urte geroagofuntzio sozial hori izaten segitzen du, eta urte-ro ekainaren 23an salatzen dira emakumeenzapalketa, euskararen diskriminazioa, torturakedo sexu estandar inposatuak.

1971n ikimilikiliklik oihukatuz euskal gazte-ria berriak Larraitzen egin gaupasari “akelarre”deitu zioten erreakzionarioek. Bidankotzen ere

badira hamarkadak “xurgin xastea” egiten dute-la. Aurrekari horiek kenduta, esan dezakeguHernaniko akelarrea aitzindaria izan dela.Gorabehera handiak izan ditu, baina azkenurteetan indar handiz ospatu da, herriko GazteAsanbladak hartu baitu lekukoa.

Egun, toki askotan ospatzen dute solstizioaakelarrearekin. Leioan dozena bat urte bainogehiago daramatzate eta zita garrantzitsua bila-katu da eskualde osoan. Barañainen herrikofesten ekitaldi nagusietakoa da, herritarrekegina, autogestionatua eta errealitate politiko

Page 3: AKELARREA Hesi guztien gainetik · 2014-06-17 · Krisia, drogak eta rock erradikala. Hernaniko auzoetan beste herrietako ke bera arnasten zen 80ko hamarkadan. Politizatuta eta bereizita

AKELARREA

2014KO EKAINAREN 22A6 �

eta sozialarekiko kritikoa. Zugarramurdin gauhorretan ere egiten ziren milaka laguneko kon-tzertu eta akelarre ikaragarriak, kasu honetanHernanikoa zuten eredu. Masifikazioa dela-etajada ez da halakorik egiten eta Sorginaren Egu-nak ordezkatu du.

1610eko autofedearen 400. urteurrenarenkarietara, Zugarramurdin makina bat ekitaldiantolatu zituzten jazotakoa gogoratzeko.Akelarrerik ez baitzen existitu,eta sorginak auskalo, baina sor-gin ehiza bai, hori euren haragi-tan nozitu zuten sutan erretako11 zugarramurdiar emakume etagizonek. Berrikitan, Mikel Azur-mendi antropologoak liburubatean azaldu du garai horietakomonarkia absolutistek erlijiohutsetik ideologiara jauzi eginzutela eta sorgin ehiza erabilizutela hizkuntza bera zutenherritarren artean muga psikologikoa sortze-ko: Bidasoako muga.

Paradoxikoa da. Lau mende geroago gertae-ra horiek erabiltzen dira, ez mugak sortzeko,baizik jendartean dirauten konbentzioekinhausteko. Kontu ilun eta konplikatu asko guru-tzatu ziren XVI. mendeko autofede horietan.Urte gutxira Inkisizioak onartu zuen denaasmakizuna zela –Alonso Salazar inkisidoreakhala aitortuta–, baina egungo errealitatetikinterpretazioak aske dira, belargile paganoenpertsekuzioa izan zela dioen imajinariotik hasi-ta: Akerra erdian zen / ilargi beteko gau hartan –dioLabriten abestiak–. Orain sinestu ala ez / zueneskuetan dago.

Sorgin dantza Oriako sorgin dantza tradizionalari lapurtutakomelodia eta koreografiaz ehunka sorgin, galtza-gorri eta zirikok ilara amaiezinak osatzen dituz-te Hernanin barrena, musika eskolako dultzai-neroen doinu indartsuari segituz –Juan MariBeltranek dultzainarentzat moldatu zuenairea–. Bi ordu eta erdiko kalejiran ikusiko ditu-gu zortziko solemnez osatutako paseoak,deiak, kortejatzeak eta baita keinu itsusi sama-rren bat ere. Azken pausoan, sorginak tximista-ren abiadan aterako dira, sasi guztien gainetikgarrasika, eta plazan sartuko, laino guztienazpitik irrintzika.

Euforia giro horretan antzerkia egiten da.Sorginek inkisidore zitalen tormentua ezagu-tuko dute, eta halako batean Aker azaldukoda. Ez galdetu nola, baina azkenean denek,inkisidore, borrero, sorgin-ama, monagilo...Denek orgia batean amaituko dute kasiklarru-bizik, eta txalaparta eta batukadaz sor-turiko erritmo primitibo bat dantzatuz milakabegiren aurrean.

Irudi luke halako muntaiabatek antolaketa landua beharlukeela. Baina hemen ez da zuzen-daririk, ezta gidaritza talderik ere.Hierarkizatu gabea eta asanblea-rioa da akelarrea: “Urte bateanastebete lehenago ezer prestatugabe geunden. Ez dakit nola,baina azkenean dena ondo atera-

tzen da, lurretik sortu-tako zerbait balitzbezala”. GarikoitzArrese-Igorrek badakizertaz hitz egitenduen, ez alferrik dara-matza 17 urte akela-rreko antzerki taldean.

“Europa osoan ezdago halakorik”Arrese-Igor aspaldi

hasi zen homosexualen eskubi-deen aldeko mugimenduetan etaazkar ulertu zuen akelarrearenbenetako funtsa, ez bakarriksexu askatasunari zegokionez–antzerkian saiatzen dira eszenahetero, gay, lesbiko eta bisexua-lak nahasten–, baita aldarrikatze-ko emakumeen papera, edodroga eta alkoholaren kontsu-moaz hausnartzeko. 39 urtekodonostiarrak apustu egingo lukeez dela Europa osoan halakoplaza, jendetza eta ordutegianantzeko ekitaldirik egiten.

Horrek kritikak ere ekarri dizkie. “Denetarikentzun izan dugu. Hasi ginenean Akerrekinhalako keinu sexualak egiten protesta handiakizan ziren. Gogoratzen dut guraso elkartekoekegunkarira gutuna bidali zutela eta nik erantzunnuen esanez gurea probokazioa bazen, haurrekbideo-jokoetan ikusten dutena zer ote den.Gure artean ere eztabaida sortu zen. Ni ez nen-

Irudi luke halako muntaiabatek antolaketa landuabehar lukeela, baina hemenez dago zuzendaririk ezgidaritza talderik ere.Hierarkizatu gabea etaasanblearioa da akelarrea

Page 4: AKELARREA Hesi guztien gainetik · 2014-06-17 · Krisia, drogak eta rock erradikala. Hernaniko auzoetan beste herrietako ke bera arnasten zen 80ko hamarkadan. Politizatuta eta bereizita

2014KO EKAINAREN 22A 7�

goen inondik inora prest makurtzeko, bestelaez nintzateke aterako”.

Bestelako iritziak ere izan dituzte. Taldefeministek maiz kritikatu izan dute Akerrenfuntzioa eta erotismo falikoaren nagusitasuna.Arrese-Igorrentzat ez zaie arrazoirik falta etaseguruenik aldaketak egin beharko dituzte zen-tzu horretan.

Akelarrean kontziente dira une batzuetanirudiak gogorrak direla, deserosoak akaso.Zein da probokazioaren muga? Mugarikbadu agian? Errebindikatzea eta dogmakhaustea akelarrearen esentzia dira eta detai-le txikienetan ere igartzen da hori. Zer pen-tsatuko luke militar parakaidistak jakingobalu bere uniforme zaharrari zakil bat josi

Sorgin dantzarenazken pausoan,

Hernaniko plazanabiada handiz

sartzeko unean,euforia lehertu

egiten da.

Page 5: AKELARREA Hesi guztien gainetik · 2014-06-17 · Krisia, drogak eta rock erradikala. Hernaniko auzoetan beste herrietako ke bera arnasten zen 80ko hamarkadan. Politizatuta eta bereizita

�8 2014KO EKAINAREN 22A

diotela Hernaniko Akerraren mozorrobihurtzeko?

Plazaren erdian sua, eta haren inguruan sor-ginak eta sorginduak, azken dantza frenetiko-an: bagak hatza aurrera eramanez, bigak bizka-rra konkortu eta jauzika.... Zirkulu horretansortzen diren sentsazioak deskribatzea ez da

erraza: “Hor zaude erdi biluzik, lastoz josita,jendea begira, lotsa, txantxak... Polita da azke-neko momentu hori”. Eta horrela,astiro-astiro, sugarrak hiltzendoaz, Exkixuren kanta hark zioenmoduan, gauak ere ondo baitakinoiz datorkion goiza. n

Torturak, emakumeen zapalketa, euskararen diskriminazioa, sexu estandar inposatuak. Duela lau mendeko gertaerakbaliatzen dituzte egungo errealitatea salatzeko.