ZEANURI - Begitu - Maiatza I... · 2017. 5. 2. · dozu autobusa hartzeako geltokia". ANGEL LARREA...

16
273 Errotarik errota Zeanurin Maiatzaren 7an izango da Joko Alai alkarteak antolatutako Zeanuriko Erroten XII. Ibilaldia. Ibilbide bi dagoz aukeran: 18 edo 12 kilometrokoak. Ibilbide osoa egiten dabenak 9 errotaren ondotik pasauko dira eta hiru- tan sartu-urtena egiteko aukerea izango dabe. Ibilaldia 09:00etan hasiko da plazan. 10. orrialdea Motxilaren umea filma ikusi ahal izango da Dima eta Zeanurin 12. orrialdea Arratia Futbol Taldeak maila galdu eta ez dau Bigarren Mailan jokatuko 11. orrialdea 2017ko maiatzaren 3a hamabostekaria www.begitu.org Herri seguruago eta irisgarriago izateko aldaketak LEMOA Herri osoa inplikauko da ikasleak euskaldun eta eleaniztun izan daitezan DIMA Lemoako Hirigintza Antolamendu- rako Plan Orokorraren erredakzino taldearen eskutik, leku arriskutsuak eta ez irisgarriak identifikau ditue lemoaztarrak eta ibilbide bat egin eben honeek guztiak in situ ikus- teko. Ibilbidean, udal ordezkariak, alkatea tartean, teknikariak eta eda- de, interes eta egoera fisiko ugariko jentea egon zan. Tailerretan eta galdetegien bi- dezko herritarren ekarpenetan, konpondu beharreko 24 puntu jaso ziran. Kasu batzuetan, argiak ipintea edo zebrabideak konpon- dutea nahikoa izango da. Beste batzuetan, auzo osoa eraldatu be- harko da. Esate baterako, Arraibi barriztatzeko hiru fase dituan pla- na dago. Inguruko trafikoa motel- tzeko, BFAk errotonda bat egingo dau. 6. orrialdea Dima-Ugarana Herri Ikastetxeak Ikasle Euskaldun Eleaniztunak Proiektua ipini dau martxan, herriko hamasei alkarte edo eragilegaz alkarlanean. Izan be, euren ustez, hizkuntzak ikasteko metodologia guztiz aldatu behar da, euskerearen egoerea kontuan hartuta, gizartearen erronkai, eleaniztasuna barne, erantzuteko. Horretarako Hezkuntza Komunidade osoaren inplika- zinoa behar da. 8. eta 9. orrialdeak Ganadu azokea San Isidro egunean ZEANURI San Isidroetan, maiatzak 15, gure inguruko Ganadu eta Artisau azokarik ga- rrantzitsuenetakoak 36 urte beteko ditu. Bertara ez bakarrik arratiarrak, Bil- bo eta Gasteizko jentea be hurreratzen da, baserri giroan murgiltzeko. Izan be, ganadua ikusi edo erosteaz gainera baserriko produktu asko saltzean dira han. Ganadurik ederrenak saria izango dabe eta arrastian, idi probak eta giza proba erakustaldiak egongo dira. Jaiak hiru egun lehenago hasiko dira Etzanderak jantza taldearen Txirrintxanketan emonaldiagaz. 7. orrialdea www.begitu.org Gugaz harremanetan ipinteko 94 631 73 14 eta 649 979 112 [email protected] Gure Esku Dagoren herri galdeketea Zeanurin hilaren 7an D imako herri galdeketak pasautako le- kukoa jaso eban Zeanurik eta "Euskal Herri independiente bateko herritarra izan gure dozu?" itaunari erantzungo deutsie botoa emoten hurreratzen diranak. Zeanuriko Gure Esku Dagoko taldeak egun osorako jarduerak prestatu ditu herritarrak jai giroan bozkatu dagien. Hamasei urtetik gorako 1.052 zeanuriztarrek emon ahal izango dabe botoa. Bozketea 09:00etan hasiko da herriko plazan eta arrastiko 20:00ak arte luzatuko da. Antolatzaileak, hautestontzia zarratu eta ordu erdi ingurura espero dabe egitea emoitzen irakurketea. Maiatzaren 5era arte boto aurreratua emon daiteke alkartearen egoitzan, arrastiko seiretatik zortziretara. 5. orrialdea Memoria eta Kultura astea Lemoan M emoria eta Kultura astean, 1936ko gerra, gerraoste eta frankismoaren gaineko berbaldi bi, ekitaldi bat eta mendi ibilaldia egongo dira. Ekitaldiak, Lemoa hartzearen 80. urteurrena dala ekarriko dau gogora. Kulturari jagokoenean, barriz musikeak izango dau protagonismo nagusia, abesba- tzen Udabarriko Kontzertua edo txalaparta tailerra moduko jarduerakaz. Herri kirolak be izango dabe lekua kultura- ren astean. 7. orrialdea

Transcript of ZEANURI - Begitu - Maiatza I... · 2017. 5. 2. · dozu autobusa hartzeako geltokia". ANGEL LARREA...

  • 273

    Errotarik errota Zeanurin

    Maiatzaren 7an izango da Joko Alai alkarteak antolatutako Zeanuriko Erroten XII. Ibilaldia. Ibilbide bi dagoz aukeran: 18 edo 12 kilometrokoak. Ibilbide osoa egiten dabenak 9 errotaren ondotik pasauko dira eta hiru-tan sartu-urtena egiteko aukerea izango dabe. Ibilaldia 09:00etan hasiko da plazan. 10. orrialdea

    Motxilaren umea filma ikusi ahal izango da Dima eta Zeanurin

    12. orrialdea

    Arratia Futbol Taldeak maila galdu eta ez dau Bigarren Mailan jokatuko

    11. orrialdea

    2017ko maiatzaren 3ahamabostekariawww.begitu.org

    Herri seguruago eta irisgarriago izateko aldaketak

    LEMOA

    Herri osoa inplikauko da ikasleak euskaldun eta eleaniztun izan daitezan

    DIMA

    Lemoako Hirigintza Antolamendu-rako Plan Orokorraren erredakzino taldearen eskutik, leku arriskutsuak eta ez irisgarriak identifikau ditue lemoaztarrak eta ibilbide bat egin eben honeek guztiak in situ ikus-teko. Ibilbidean, udal ordezkariak, alkatea tartean, teknikariak eta eda-de, interes eta egoera fisiko ugariko jentea egon zan.

    Tailerretan eta galdetegien bi-dezko herritarren ekarpenetan, konpondu beharreko 24 puntu jaso ziran. Kasu batzuetan, argiak ipintea edo zebrabideak konpon-dutea nahikoa izango da. Beste batzuetan, auzo osoa eraldatu be-harko da. Esate baterako, Arraibi barriztatzeko hiru fase dituan pla-na dago. Inguruko trafikoa motel-tzeko, BFAk errotonda bat egingo dau. 6. orrialdea

    Dima-Ugarana Herri Ikastetxeak Ikasle Euskaldun Eleaniztunak Proiektua ipini dau martxan, herriko hamasei alkarte edo eragilegaz alkarlanean. Izan be, euren ustez, hizkuntzak ikasteko metodologia guztiz aldatu behar da, euskerearen egoerea kontuan hartuta, gizartearen erronkai, eleaniztasuna barne, erantzuteko. Horretarako Hezkuntza Komunidade osoaren inplika-zinoa behar da. 8. eta 9. orrialdeak

    Ganadu azokea San Isidro egunean

    ZEANURI

    San Isidroetan, maiatzak 15, gure inguruko Ganadu eta Artisau azokarik ga-rrantzitsuenetakoak 36 urte beteko ditu. Bertara ez bakarrik arratiarrak, Bil-bo eta Gasteizko jentea be hurreratzen da, baserri giroan murgiltzeko. Izan be, ganadua ikusi edo erosteaz gainera baserriko produktu asko saltzean dira han. Ganadurik ederrenak saria izango dabe eta arrastian, idi probak eta giza proba erakustaldiak egongo dira. Jaiak hiru egun lehenago hasiko dira Etzanderak jantza taldearen Txirrintxanketan emonaldiagaz. 7. orrialdea

    www.begitu.orgGugaz harremanetan ipinteko94 631 73 14 eta 649 979 112

    [email protected]

    Gure Esku Dagorenherri galdeketeaZeanurin hilaren 7an

    Dimako herri galdeketak pasautako le-kukoa jaso eban Zeanurik eta "Euskal Herri independiente bateko herritarra izan gure dozu?" itaunari erantzungo deutsie botoa emoten hurreratzen diranak. Zeanuriko Gure Esku Dagoko taldeak egun osorako jarduerak prestatu ditu herritarrak jai giroan bozkatu dagien. Hamasei urtetik gorako 1.052 zeanuriztarrek emon ahal izango dabe botoa.

    Bozketea 09:00etan hasiko da herriko plazan eta arrastiko 20:00ak arte luzatuko da. Antolatzaileak, hautestontzia zarratu eta ordu erdi ingurura espero dabe egitea emoitzen irakurketea. Maiatzaren 5era arte boto aurreratua emon daiteke alkartearen egoitzan, arrastiko seiretatik zortziretara. 5. orrialdea

    Memoria eta Kultura astea Lemoan

    Memoria eta Kultura astean, 1936ko gerra, gerraoste eta frankismoaren gaineko berbaldi bi, ekitaldi bat eta mendi ibilaldia egongo dira. Ekitaldiak, Lemoa hartzearen 80. urteurrena dala ekarriko dau gogora.

    Kulturari jagokoenean, barriz musikeak izango dau protagonismo nagusia, abesba- tzen Udabarriko Kontzertua edo txalaparta tailerra moduko jarduerakaz.

    Herri kirolak be izango dabe lekua kultura-ren astean. 7. orrialdea

  • KOLOREETAN / ZERBITZUAK2 begitu 2732017ko maiatzaren 3a

    Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak diruz lagundutakoa

    Babesleak:

    LarrialdiakGaldakaoko Ospitalea 94 400 70 00SOS DEIAK 112

    Guardiako Farmaziak09:00etatik 22:00etaraMaiatzaren 1etik 7raGoikoetxea. Dima. Ugarana 33Tel.: 94 673 70 5422:00etatik 09:00etaraIruarrizaga. Amorebieta-Etxano.Maiatzaren 8tik 14raZamalloa. Areatza. Askatasun kalea 15Tel.: 94 673 93 2222:00etatik 09:00etaraAranburu-Guarrotxena. Amorebieta-Etxano.Maiatzaren 15etik 21eraTraver. Bedia. J.A. Agirreren enparantza z/gTel.: 94 631 39 5022:00etatik 09:00etaraGuarrotxena. Amorebieta-Etxano.Zeberiokoak ez dau guardiarik egiten.Urte osoan22:00etatik 09:00etaraLucia Luño. Kareaga Goikoa 16. Basauri.

    MedikuakArantzazu: 94 631 56 89Artea: 94 673 92 11Areatza: 94 631 71 52Bedia: 94 631 34 13

    Dima: 94 631 56 30Igorre: 94 600 74 63 Lemoa: 94 631 31 16Ubide: 945 45 03 61Zeanuri: 94 673 91 49Zeberio: 94 648 20 79

    UdaletxeakArantzazu: 94 631 56 89Artea: 94 673 92 05Areatza: 94 673 90 10Bedia: 94 631 42 00Dima: 94 631 57 25Igorre: 94 631 53 84Lemoa: 94 631 30 05Ubide: 945 45 03 22Zeanuri: 94 673 91 46Zeberio: 94 648 10 79

    Udalen Mankomunitatea94 631 17 17 / Faxa 94 631 92 15Gorbeialde94 631 55 25 / Faxa 94 631 71 01Parketxea 94 673 92 79Igorreko Kultur Etxea94 673 62 51Gorbeialde Irratia94 631 52 90Euskotren 902 543 210Areatzako Notariotza94 673 92 26

    Bizkaibus* 902 222 265Zeanuri-Lemoa-Ospitalea-BilboLanegunetan: Lehenengoa 05:00etan.Ordu erdiro: 05:15etik 06:45era.Orduro: 06:45etik 21:45era. Azken zerbitzua 22:00etan.Zapatuetan: Lehenengoa 05:00etan.Orduro: 05:45etik 21:45era.Jaiegunetan: 07:45etik 21:45era orduro.

    Bilbo-Ospitalea-Lemoa-ZeanuriLanegun eta zapatuetan: 06:15etik 22:15era orduro.Jaiegunetan orduro 07:15etik 22:15era.

    Durango-Lemoa-Ospitalea-BilboLanegun eta zapatuetan: 06:30etik 22:30etara 30 minuturo, azkenengoa 22:15ean Galdakaoraino.Jaiegunetan: 07:00etatik 22:00etara 30 minuturo, azkenengo zerbitzua 22:45ean Galdakaoraino.

    Bilbo-Ospitalea-Lemoa-DurangoLanegun eta zapatuetan 06:30etik 22:30era 30 minuturo.Jaiegunetan 07:00etatik 22:30era 30 minuturo.

    Ubide-Otxandio-Lemoa-BilboUbidetik urteerak, lanegun eta zapatuetan: 06:45etik 20:45era bi ordurik behin.

    Jaiegunetan: 08:45etik 20:45era bi ordurik behin.

    Otxandiotik urteerak:Lanegun eta zapatuetan: 06:55etik 20:55era orduro.Jaiegunetan: 08:55etik 20:55era orduro.

    Bilbo-Lemoa-Otxandio-UbideLanegun, zapatu eta jaiegunetan,Otxandiora: 06:45etik 20:45era orduro.Ubidera: 06:45etik 20:45era bi ordurik behin.

    Zeanuri-Lemoa-Bilbo (Autopistatik)Lanegunetan: 07:00etan lehena, eta 08:15etik 21:15era orduro.Zapatu eta jaiegunetan ez dago zerbitzurik.

    Bilbo-Lemoa-Zeanuri (Autopistatik)Lanegunetan: 07:00etatik 21:00etara orduro.Zapatu eta jaiegunetan ez dago zerbitzurik.

    Artea-Zeberio-ArrigorriagaArteatik urtekerak lanegun eta zapatuetan 06:55ean eta 13:55ean. Jaiegunetan ez dago zerbitzurik ez.

    Zeberio-ArrigorriagaLanegun eta zapatuetan 07:10, 08:10, 09:10, 11:10, 14:10, 15:10, 16:10, 18:10, 19:10, 20:10

    Jai egunetan 08:10, 11:10, 14:10, 17:10, 20:10.

    Arrigorriaga-Zeberio-ArteaArrigorriagatik 12:40ean urteten dan zerbitzua Artearaino heltzean da lanegun eta zapatuetan.Jaiegunetan ez dago zerbitzurik.

    Arrigorriaga-ZeberioLanegun eta zapatuetan, 07:40, 08:40, 10:40, 12:40, 14:40, 15:40, 17:40, 18:40, 19:40, 20:40.Jai egunetan, 10:20, 13:20, 16:20, 19:20.

    La Union* 94 427 11 11Bilbo-GasteizLanegunetan: Ubidekoak 09:15ean urtetan dau eta Otxandiokoak 16:00etan.Zapatuetan: Ubidekoak 09:00etan eta 16:30ean urtetan dau Bilbotik.Jaiegunetan: Ubidekoak 10:00etan urtetan dau eta Otxandiokoak 18:30ean.

    Gasteiz-BilboLanegunetan: Ubidekoak 09:00etan eta 16:15ean urtetan dau Gasteizetik eta Otxandiokoak 10:30ean.Zapatuetan: Otxandiokoak 10:30ean urtetan dau Gasteizetik eta Ubidekoak 16:30ean.Jaiegunetan: Ubidekoak 16:30ean urtetan dau Gasteizetik. Otxandiokorik ez dago.

    Argitaratzailea: ZERTU Kultur Elkartea.Helbidea: Herriko Plaza 24, 48142 Artea.Telefonoa: 94 631 73 14.Helbide elektronikoa: [email protected] Webgunea: www.begitu.orgZuzendaria: Iñigo Iruarrizaga.Erredakzino burua: Beatriz Azpiri. Telefonoa: 94 631 73 14 eta 649 979 112.Erredakzino taldea: Rakel Aldekoa Diez, Ainhoa Duñabeitia, Irati Urien eta Jon Urutxurtu.Maketazinoa: Beatriz Azpiri eta Iñigo Iruarrizaga. Publizidadea: Iñigo Iruarrizaga. Telefonoa: 94 631 73 14 eta 649 979 115.Banaketea: Marta Rodriguez, Pablo Rodriguez eta Rut Rodriguez (Lemoa eta Bedia), Ibai Milikua (Areatza), Iratxe Arribas (Zeanuri), Berbizkunde Arroita (Zeberio), Amaia Uriarte (Dima), Ines Arenas, Iker Perez eta Ismael Martinez (Igorre) eta Ainhoa Mendia eta Irati Urien (Arantzazu, Artea eta Ubide).Tiradea: 7.000 ale.Inprimategia: Iparragirre Editoriala.

    Ale kopurua 7.000 / Lege gordailua SS-512/02 / ISSN zenbakia 1579-5519

    tele

    fon

    o in

    ter

    esg

    ar

    ria

    k

    Haur batek egunero berrehun bat agindu jasoten ei ditu helduongan-dik: garbitu, etorri, emon mosu bat, egon geldi... Era berean, zenbat bider kejau gara irakasle, guraso edo laneko nagusien inguruan? Ez deuskuela askatasunean bizi-ten ixten, agindu baino ez dabela egiten, nahikoa nagusiak garala gure kabuz erabagiteko... Baina erabagiteko eskubidea adinagaz lotuta joan behar da, ala? Haur eta gazteak ez dira erabagiteko gai?

    Politikan parte hartze berbea bo-lo-bolo dabil azken urteotan, herri askotan jarri dira martxan adibidez herritarrak erabagi ahal izateko prozesu parte hartzaileak. Proiektu bat eregiterakoan komunidadea-ren inplikazinoa eta bere ekar-penak kontuan izateak garrantzia handia daukalako. Hata guzti be,

    HAURREN PARTE HARTZEA

    hamarkadetan ebatziak hartu di-ran espazioetatik urrun egon izan gara herritarrak eta parte hartze aktiborako metodologiak apurka barneratzen gabiz. Baina askotan, parte hartze prozesu honeek disei-neterakoan aiztu egiten da umeen abotsa, euren eretxia baztertu.

    1989. urtean, haurren eskubi-deen aldarrikapena onartu zan, munduko ia estadu guztiak onar-tutakoa (AEBen salbuespena tar-tean). Bertan, parte hartzeako, zein informazino egokia izateko umeen eskubideai buruz berba egiten da, besteak beste. Errealidadean, dana dala, urrun gagoz egoera ho-rretatik. Helduak ez dagoz umeai entzutera ohituta, askotan esateko garrantzizko ezer ez dabela be pentsauz. Beraz, bide luzea dago oindino umeen benetako parte

    hartzea sustatzeko bidean.Roger Hart estadu batuarrak par-

    te hartze maila desbardinak, "par-te hartzearen eskailera" izenekoan mailakatu ebazan, zortzi egoera desbardinduz. Maila bajuenean manipulazinoa kokatzen dau, hel-duok gure ideak transmitiduteko umeak erabiltea. Eta eskailera ho-rretan igoten joan ahala parte har- tze errealago bat deskribiduten doa. Azken mailak, umeak proiektu bat aurkeztu, sortu eta kudeatzeaz egiten dau berba, proiektuan hel-duen parte hartzea proposatuz. In-teresgarria litzateke konparetea es-kailera horretan non kokatzen dan instituzino eta herritarren arteko parte hartzea, eta zein eskaileratan helduok umeakaz daukaguna.

    Umeak parte hartzaile aktibo gisa hartzeak onura nabarmen bi dakarzala esan daiteke: alde bate-tik, sortuko dan proiektua osoagoa eta errealistagoa izango da, euren nahi eta desirak be bertan islatu-ta egongo dira-eta. Bestalde, eta ikuspuntu estrategikoago batetik

    begiratuz, ume honeen ahaldun- tzeko bidean, burujabe izateko bidean, aurrerapausuak emoteko aukerea be emoten dau.

    Holan, parte hartze hori berma-tu daiten, hainbat baldintza bete-ten dirala ziurtatu behar dogu:

    - Helduok jarkera paternalistak alde batera itxi behar doguz gidari lanak egitera pasauz eta umeai proiektuko alor guztietan parte hartzeako eskubidea emon, euren eretxi eta ideak mespretxatu barik.

    - Podere hartu-emonak apurtu eta aukera bardintasuna berma-tzeko, danen abotsari garrantzia

    bardina emongo deutsen meka-nismoak ipini behar dira martxan.

    - Umeak hartutako ebatzi ho-rreek komunidadean islatu behar dira, euren abotsak zeresana eta garrantzia daukiela ikusi dagien.

    Parte hartze errealerako bidea, badakigu ezin dala bat-batekoa izan, eta apurka-apurka metodolo-gia barriak garatzen joan behar ga-rala. Zaztaparrok hasiak gara bide horretan, gure proiektuetako me-todologia eta balioak birpentsatuz. Baina horretaz hurrengo baten ber-ba egiteko aukerea izango dogu.

    Zaztaparrak Asti Taldea

  • begitu 2732017ko maiatzaren 3a

    3BERBETAN

    Zure eretxia agertu gura badozu, Zeure Berbea atala zabalik daukazu. Ez da komenidu makinazko 15 lerro baino gehiago idazterik gutunotan. Izena, telefonoa, helbidea eta Nortasun Agiriaren zenbakia agertu beharko dira. Laburtu behar izan ezkero, begituk eskubidea dauka horretarako. Gutunak hona bidali: Zertu Kultur Elkartea. Herriko plaza, 24. 48.142 Artea edo [email protected] helbidera.

    ZEURE BERBEA ERETXIA

    Artez

    Gure artean gero eta gitxiago entzuten dogu artez berbea. Persona zentzudunari zein oker ez dagoan edozeri arteza esaten deutsagu (artésa, agoskatuta). Batuan, zuzen erabilten da gehienbat. Esate baterako: "Hori gizonori arteza da, e!"; eta "Hartuizu lehenengo bide arteza!". Edo beste era honetara, artezean: "Hemetik artezean joanda topauko dozu autobusa hartzeako geltokia".

    ANGEL LARREA ETA JUAN REKALDE

    Gazte Akelarrea Igorren, eskerrik asko

    Urtailaren 19an egin zan publiko aurtengo Gazte Akelarrea, Zornotzatik Igorrera egingo zana aprilaren 13tik 15era. Apurka-apurka herria etorkonerako prestatzen hasi zan. Alde batetik egitaraua eta guneak lotzean hasi ziran eta bestetik batzuen urduritasuna eta oina-rririk bako zurrumurruak zabaldu ziran herrian zehar.

    Gitxinaka-gitxinaka ekimenak ikutuko ebazan guneen auzoki-deakaz, jaubeakaz, alboko ko-mertzioakaz... berba egin zan, Akelarrean bertan arazorik ez egoteko.

    Korrika herritik paseteagaz ba-tera, Akelarrea baino astebete lehenago, karpen montajeagaz itxurea hartzean hasi zan. Aste-lehenean, guneetako muntake-ta guztiaz arduratuteko jente mobimentua igartzen hasi zan, Arratiako jenteaz gainera Euskal Herri osoko gazteak batuz; baita gelditzeko etorri zan eguzkiaren presentzia be.

    Eguenerako prest egoan dana. Goizean goiz martxearen ibilbi-dea markau eta Zornotzako kon-signak autobusen joan etorriagaz bete ziran. Herria itxaroten egoan, gaua hasita, martxan etozan ia mila gazteak ailegau ziranerako. Zuzien argitan gazteak Igorrera heldu ziranean suaren bueltan Gazte Akelarrea hasi zan. Antzer-kia, musikea eta jantzak; sorginak, akerrak eta magia; ekitaldi parte hartzaileak biztu eban "sugarren dantza" gazte independentisten artean.

    Ondorengo egun bietan mahai-inguru, tailer, berbaldi, kale-ani-mazino, kirol eta kontzertuez gai-nera, lagunak (barriak eta aspaldi ikusi bakoak), ekimena aurrera eroateko behar izan ziran milaka txandalari boluntarioak, mosuak, laztanak, besarkadak, ilusinoa, eta egunak topera aprobetxeteak

    GAZTE AKELARREKO ARRATIAKO ANTOLATZAILEAK

    GEURE BERBATEGIAREN LEIHOTXUA

    dakarren nekea ikusi ziran he-rriko kaleetan zehar. Amaitzeko, domekan jentea Gernikako Abe-rri Egunera bidaltzeagaz batera, desmontajeagaz hasi ginan karpa handitik dutxetara, akanpalekutik jantokira, Kobazulotik, Akeitatik eta herrian zehar sortu genduzan txoko guztietatik pasauz. Kontura-tu orduko herria normaltasunera itzuli genduan.

    Igorreko herritarrak eta hiru egunetan zehar Igorre okupau ebenak, sentipen goxo bategaz itxi eben Gazte Akelarrea. Agerian dago, gaur egun, holango ekimen bat aurrera eroateko gazteok daukagun indarra ikusita, edo-zertarako gai garala, ez gaituala ezerrek bildurtzen eta Euskal He-rri hobe baten alde burrukatuko dogu egunero.

    Behin ekimena amaituta, testu hasikeran aitatutako herritarrak eskerrak emon euskuezan egin-dako lanagaitik eta antolakun- tzeagaitik. Antolakuntzearen eta Arratiako gazteon izenean, eske-rrik beroenak eurei be.

    Beti gogoratuko dogu herrian 3000 gaztetik gora izan gendua-neko esperientzia.

    Beti gogoratuko dogu (onetik eta txarretik) ikasitakoa.

    Beti gogoratuko dogu behin-goarren eguraldia lagun izan gen-duala.

    Beti gogoratuko dogu Igorre euskaldun askoren mapan koka-tu genduala.

    Beti gogoratuko dogu gazteak herrira ekarritako Gazte Akelarrea.

    Beti gogoratuko dogu jente askoren alerik eta herritarren ulermenik eta pazientziarik barik hau ezinezkoa izango zala. Hori dala eta, eskerrik asko Akelarrean su txikiak bizten lagundu dozuen guztioi.

    Zeure Berbea

    Espazio hau irakurleentzako es-pazioa da. Irakurleak gura dauana adierazoteko lekua. Bialdu zuen kexak, eskerronak, hausnarketak, burutazinoak edota ideiak kar-ta baten bidez eta erabili begitu beste irakurleai zuen ikuspuntuak helarazoteko. Argitaratzeko derri-gorrezkoa da izen osoa, NA-ren zenbakia eta herria emotea.

    Zeure Berbea hamar herritan en-tzungo da. Zeuk daukazu berbea. Entzuteko prest gagoz.

    Hauxe dozu helbidea:Zertu Kultur Elkarteabegitu aldizkariaHerriko Plaza 2448142 ArteaEdo, helbide elektroniko honeta-

    ra bialdu zure gutunak: [email protected]

    BEGITU ALDIZKARIA

  • 4 PORRUSALDEA begitu 2732017ko maiatzaren 3a

    Poz eta negar iturria

    ALASNE ARTETXE

    Hogeigarrenez zeharkatu barri dau Korrikak Euskal Herria. Milaka zoro zoragarrik hartu dabez bideak AEK-ren furgone-tearen atzetik, eta lekukoak merezitako urte biko atsedena hartuko dau. Baina hau ez da gelditzen, Korrika 21a dogu jomugan eta arratiar batzuk erronka bat luzatu gura deutsegu gure herrikideai: Korrika 21eko kilometro guztietan arratiar bat (gitxienez) egotea. Horretarako eta apurka-apurka prestaketa beharrakaz hasteko, prest dagozanak [email protected] helbidera mezu bat bidaltzea eskertuko geunke.

    Tipi-tapa, tipi-tapa...Illart Gumuzio

    BEGI TXINDORRA

    LUMATUTEN ZERTZEAN

    IRATI ASTONDOA

    Gaia jarrita: "Ismael konkistadore?"

    Umetan hainbat betebehar eta ardura izaten gen-duzan. Txintik esan barik beteten neban horreetako bat iturrira joatearena zan.

    Ur-jarroa edo ur-kantinatxoa hartu eta solorik solo auzoko beste ume-gazteakaz batera poz-pozik ur-iturrira hurbiltzen ginan, egunean bizpahirutan.

    Gure auzokook Beratxuko itu-rrira joaten ginan. Guretzat iturririk dotoreena zan, duda barik; erre-pideko behekaldean, erreka baz-terrean... zapaburuak, kukufrakak, suge-bedarrak, patana, harritxoko-rrak...

    Bertan egotaldi itzelak emoten genduzan olgetan zein berbetan.

    Bertan "iturri jakintsuenetatik" edan egiten genduan.

    Bertan "maistra-maisu" ziran hareengandik edan genduzan hainbat kontu aberats.

    Bertan ez zan inoz inor mespre-txatu, mindu, baztertu... desaiderik ez!

    Eurak ziran gure "iturri" fidagarri,

    gure "ur" pozgarri.Bertan gutako bakotxa zan "ura-

    ren iturri".Egia da askotan berandutxo egi-

    ten jakula etxera heldu orduko. Bai-na iturritik ura edan beharra egoan.

    Egia da aita-amak (aitita-amamak gitxitxoago) gedar baten baino ge-hiagotan egin euskuela jarroa edo kantinatxoa... erdi hutsik egoalako...Ur-tantak... lorak bizkortuten ebe-zanUr-tantak... egarria asetzeko balio ebenUr-tantak... gu geu bustiteko balio eben.

    Barriro iturrira... zer erremedio!Kontrolik bako abiaduran bizi

    garan sasoi honetan, ostera, iturrira joatearena denpora galtze hutsa iruditzen jaku, are gehiago, lelokeria galanta.

    Ez dot hala danik uste, ba!Edozein herritan, edozein auzo-

    tan... iturria egoan, eta ur-iturri ho-rren inguruan biltzean zan jentea beharrerako zein berbatarako. Bizia emoten eban, auzolana bultzatzen eban, bakardadea uxatzen eban...

    Ludoteken, gaztetxeen, zahar-egoitzen, tabernen... funtzinoa be-teten eban, jakina.

    Gaur egun, barriz, ur-iturririk ez dago... Batzuk hilten itxi doguz, bes-te batzuk... baztertu egin doguz.

    Gaur egungo umeak ez doaz pla-zako eta auzoetako iturrietara ura edaten, tabernetan eskatzen dabe "basu bat ur".

    Gaur egungo umeak zer egingo leukie "tabernarik" ez balego?

    Gaur egungo umeak zer egingo leukie "edateko urik" eukiko ez ba-lebe?

    Hamahiru urtegaz institutuanegin ginen oso lagunbere ondoan zenbet momentueta zenbat alaitasunbere onena emonaz betibanatuz hainbat maitasunzapaldu dauen leku guztietanbihurtu jaku txapeldun.

    Bere gogoa beti izan daaktorea izateaeta horrez gain dekon ahalmena lotsa barik aurkezteajantzan abila, zunban artistahori da bere doteagure dauena in ahal dauelaegin eta sinistea.

    Bizitza dana aldatu eutsongau hartan notizi txarrakez ziren izin inontzako beoso momentu edarrakapurka-apurka altxatu jakunbarriro piztuz zuztarrakezin dan leku guztietatikateraz bere indarrak.

    Gorriz jantzita dana emotenda taldearen babesakonbibentzia egin izan daupositibo ta errezakonkistadore bihurtuteazalako bere promesata apurka-apurka badoa lortzenbere anaian ametsa.

    1

    2

    3

    4

    5

    6

    Hiru-lau proba irabazitedemostratu dau hainbesteago zabalik itxi baita bebeste makine bat jenteikusi dogu kapaza dalaeta dagoela fuerteikurrin handi hori Igorreraeskuetan ekarri arte.

    Programa horretan berak jarri daudanon partez umoreaerakutsiez errespetuaeta dekon adoreabera da gure faboritoaonena, ezin hobeadude barik zu zara Ismaelgure konkistadorea.

  • HERRIAI BEGITUTEN 5begitu 2732017ko maiatzaren 3a

    ZEANURI

    Zeanuriztarrak herri galdeketan parte hartzera deitu ditue

    Erredakzinoa

    Plazan egongo dira hautetsontzia eta boto-papelak, "Euskal Herri independiente bateko herritarra izan gure dozu?" itaunari Bai, Ez edo Zuri erantzun ahal izateko. Goizeko 09:00etatik iluntzeko 20:00etara egongo da bozka mahaia eta 20:30ak aldera emoi-tzen barri emotea espero dabe antolatzaileak.

    Plaza jai eta aldarrikapen gune bihurtuko da egun horretan. Ekintzaileen arabera, gizarte de-mokratiko baten herri galdeke-tea da tresnarik garrantzitsuena herritarren eretxia ezetuteko, eta gehienen borondateagaz bat datozan ebatziak hartzeako. Hori

    dala-eta, herri galdeketea jai gi-roan egingo da.

    Boto mahaia eta jaiaEgun osoan zehar ekitaldiak egongo dira plazan, goizean hasi eta gaubera arte. 11:00etan, umeentzako tailerrak egongo dira: margoak, keramika, jolasak eta animazinoa, beste batzuen artean. Ondoren, 12:30ean, ba-rauskarria egongo da eta Arkaitz Estiballes eta Beñat Ugartetxea bertsolariak bertso-saiotxo bat eskeiniko dabe.

    Ekitaldi Nagusia 13:00etan izango da. Han, taldeak orain arte egindakoaren barri eta bo-toa zelan emon azalduko dabe. Eta Areatzari pasauko deutsie le-

    Maiatzaren 7an, Gure Esku Dago ekimenak herri galdeketea antolatu dau 50

    herritan, tartean Zeanurin. Zeanuriko taldeak, Gaure Eskuetan izena hartu

    dauanak, Erabakitzeko Eskubidea gauzatzera deitu dauz herritarrak eta herri

    galdeketan parte hartzera. Hamasei urtetik gorako 1.052 biztanle dagoz

    Zeanurin, 529 gizon eta 528 andra eta herri galdeketan danak botoa emotea

    espero dabe Gaure Eskuetan taldekoak.

    kukoa. Zemendian, Dimak, lekuko moduan edo, hautetsontzi bat pasau eutsan Zeanuriri eta orain Zeanurik, Arratian hurrengo herri galdeketea egingo dauan herriari, hau da Areatzari, pasauko deutso.

    Ekitaldiaren ostean, Herri Ki-rolak egongo dira eta 14:30ean herri bazkaria. Bertan parte hartzeako txartelak tabernetan egongo dira salgai "sano prezio herrikoian" maiatzaren 5era arte. Bazkalostean Gontzal Mendibilen kantaldia eta herriko jantzarien jantzaldia egongo dira.

    Arrastiko 18:00etan, pelota partidua Plazako frontoian eta 19:00etan txokolatea. Bozketa mahaia 20:00etan zarratuko da eta kontaketea egin ostean,

    emoitzen irakurketea eta amaiera ekitaldia egongo dira.

    Aurretik kanpaineaDimatik lekukoa jaso eta gero, herri galdeketea prestatzeko kanpaineari ekin eutsien Zeanu-riko Gure Esku Dago taldekoak. Holan, aprilaren 8an, 1979 eta 2017 artean izandako zinegotzi eta alkateak adierazpen ekitaldia egin eben, herri galdeketeari atxi-kimentua erakusteko.

    Atzen asteetan, botoa emo-tearen gaineko zehaztasunak ja-soten dauan diptiko bat zabaldu dabe etxe guztietan. Bertan azal- tzen da "zer dan Gaure Eskuetan, helburua, zer egin behar dogun, zergaitik bozkatu behar dan, zein dan galderea... eta erderazko la-burpentxo bat be ipini dogu jente guztiak jakin dagian".

    Aprilaren 24tik 28ra eta maia- tzaren 1etik 5era, botoa emoteko aukerea be badago, maiatza-ren 7an botoa emon ezin izan-go dabenentzat. Horretarako, hautestontzia, Gaure Eskuetan alkartearen egoitzan (San Isidro kalea, 11) egongo da 18:00etatik 20:00etara. Gaixo edo ezinduak telefonoz deitu ezkero, antolatzai-leak, egun horreetan, 20:00etatik aurrera hautestontzia hartu eta etxera joango jakie, herri galde-ketan inor ez daiten geratu botoa emoteko aukera barik.

    Parte hartze handia espero dau Zeanuriko taldeak. "Jenteak ilusi-noa dauka eta herri osoa inplikau da, bakotxak ahal dauan mailan" dinoe. Atzen finean, ekimena idea politikoak baino zerbaist zabalagoa dala dinoe; erabakitzeko eskubi-dearen aldarria, hain zuzen be.

    Red Electricak goi-tensinoko linearen trazadua aldatutea espero dau Udalak

    IGORRE

    Erredakzinoa

    Red Electrica Españolak (REE) adierazo eutsan Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiak eskatutako aldake-

    Beinat Anzola Igorreko alkatearen ustetan, Gueñes-Itxaso goi-tensinoko linearen lanak

    atzeratzeko eta Igorretik daukan trazadua aldatu eta aldenduteko aukera asko dagoz.

    tak egingo dituala; eta BFAk au-zokoen alegazinoan adierazotako trazadu-proposamena dala egokie-na jakinarazo deutso REEri.

    Auzokoak aurkeztutako alegazi-

    noaren oinarrietako batek, oraingo trazaduak, abifaunari, batez be sai zuriari, kalte egin deikiola dino. Hori dala eta, linea iparralderantza mobi-dutea proposatzen dabe auzokoak, sai zuriak habiak egiten dituan bi puntuetatik aldentzeko. Trazadu hau harrobitik eta Aparioko zabor-tegitik be urruntzen da eta inguru horretan, sai zuriarena baino babes maila txikiagoa daukien beste he-gazti harrapakari batzuk be badagoz.

    Igorreko trazadua iparraldera mobidu ezkero, etxeetatik urruna-go pasauko litzateke goi-tensinoko linea eta hau litzateke "kalte gi-txien" egingo leuken aukerea. "Ez dauka itxura txarrik. Honek ez dau bertan behera itxiko proiektu guz-tia, baina akaso atzeratuko dau" dino alkateak.

    Igorren udaletxe aurrean martian egin zan konzentrazinoa.

  • begitu 2732017ko maiatzaren 3a

    6 HERRIAI BEGITUTEN

    Andren Jabekuntza Eskolako topaketetarako izena emoteko epea zabalik

    ARRATIA

    Erredakzinoa

    Arratiako Andren Jabekuntza Esko-lako ikasturte amaierako topakete-tan parte hartzeako izena emoteko epea zabalik dago. Topaketa bi izango dira: bata Arratia mailakoa eta bestea Bizkaikoa. Arratia mailakoa, maiatzaren 27an izango da, Aran- tzazun, eta izena hilaren 2tik 15era emon daiteke udaletxeetan edo Arratiako Udalen Mankomunitatean. Bizkaiko Emakumeentzako Jabekun-tza Eskolen topaketan be hartuko dau parte Arratiak. Hau, bagilaren 3an izango da Durangon eta bertan parte hartzeako izena maiatzaren 5etik 19ra emon daiteke AUMn.

    Arratiako Andren Jabekuntza Esko-lako Topaketan, datuak jakitera emon eta ikasturtearen balantzea egingo

    III. Ganadu eta ArtisauAzokea Karpoko jaietan

    AREATZA

    Erredakzinoa

    Baserritar giroko Karpoko jaiak, sasoi baten galduta egon ziran baina orain dala urte batzuk bi-llaroztarrak errepekurau gura izan ebezan eta ganadu azoka bat egiten be hasi ziran. Aurten hirugarren edizinoa izango da. Maiatzaren 6 eta 7an izango dira Karpoko jaiak, eta ermitara igoerea edo hain billaroztarrak diran erraldoiak ez dira faltauko.

    Arraibi.

    Maiatzak 6, zapatua11:00etan, Santikurutzera igoerea.12:00etan, mezea Santikurutzen.14:00etan, Gisadu Lehiaketearen aurkezpena.14:30ean, bazkari herrikoia. Bako-txak berea eroan behar dau.18:00etan, erraldoiak Karpotik ha-sita. Sestao, Ondalan, Zornotza eta Areatzako erraldoiak.20:00etan, Dantzaro taldeagaz jantza plaza. Larrain jantzeagaz amaituko da.

    Maiatzak 7, domekea10:00etan, III. Ganadu eta Artisasu Azokea.12:00etan, desafioa: ardia eski-letea vs. motozerreagaz enborra ebagitea.12:30ean, baskulearen apustua.13:30ean, azokearen amaierea eta zozketea.

    Leku ilunak eta ez irisgarriak in situ aztertzeko ibilbidea egin dabe

    LEMOA

    Erredakzinoa

    Aprilaren 27an, herritarrak, alka-teak, zinegotzi eta teknikariak, AUMko Bardintasun teknikariak eta HAPOko talde erredaktoreko prozesu parte hartzailearen ardu-raduna dan Irune Virgelek ibilbide bat egin eben herritik leku arrisku-tsuak edo bertatik ibilteko gatxak diranak bertatik ikusteko. Aurrezdik egindako tailerretan edo eran-tzundako galdetegian emon eben lemoaztarrak leku horreen barri eta arriskuak murrizteko eta iris-garritasuna hobetuteko ekarpenak egin ebezan.

    Holan, herrian zeharreko 24 puntutako ibilbidea sortu zan. Ibilbidearen helburua jenteagaz batera, irisgarritasun edo segur-tasun arazoak sortzean dabezan lekuak aztertzea eta balioztatzea izan zan. Erdigunekoak baino ez ziran aztertu egun horretan, eta besteak, hurrengo baten autoz joanda aztertzeko geratu ziran.

    Partaidetza ugariaIrune Virgelek, partaidetzearen ugaritasuna azpimarratu gura izan eban. "Ibilbidea egiten, karroan ume txiker bat eroian ama bat, txirrindulari bat eta edade guztie-tako jentea egon da. Tailerretan, arlo publiko eta pribaduko jentea egon da, edade guztietako andrak eta gizonak. Galdetegien bidez be ekarpen asko jaso dira" dino.

    Udalaren eskumenaUgaria izan da parte hartu dauan jentea eta ugaria baita be arrisku perzepzinoa. Seinalautako 24 pun-tuetatik erdiak inguru konpondutea ez dala Udalaren konpetentzia dino Virgelek. Izan be, horreetako batzuk, kamino orokorreko trafiko segurtasunari dagoz lotuta eta Foru Aldundiari jagoko konpondutea.

    Udalari jagokozanak, gehienak errez egitekoak dirala dinoe, baina Arraibi osoa berregiteko plan bat be badagoala esan eban Saioa Elejebarrieta alkateak. Hiru fasetan egingo da eta norabide bateko trafikoa kenduko dabe hirugarren fasean. Horretarako, Foru Aldun-diak errotonda bat egin behar dau lehenengotik.

    dabe partaideak, hurrengo ikasturte-rako helburuak eta helburuok lortu-teko bideak definiduteko.

    Maiatzaren 27an izango da, zapatuz, 10:00etatik 13:00etara Arantzazuko Kultur Gunean.

    Zortzi eskoletako jaiaDurangoko topaketea barriz, Abadi-ño, Arratia, Durango, Getxo, Elorrio, Ermua, Ondarroa eta Basauriko an-drentzako jabekuntza eskolak anto-latu dabe. "Gurekin beldurrak jai" lelopean, jaietan, indarkeria matxis-teari aurre egiteko dagozan estrate-gia feministak landuko dira. Horre-tarako, 10:30ean, mahai-ingurua antolatuko dabe, Miren Guillo, Las Farrukas eta Eragile Moreak-en par-taidetzeagaz. 13:00etan, Rebeca Lane-ren kontzertua egongo da.

    San Juan auzoko transformadorearen gaineko kezka azaldu dabe auzotar batzuek

    IGORRE

    Erredakzinoa

    Erdi tensinoa behe tensino bi-hurtzeko transformadore baten kokapenaz kejau dira San Juan auzuneko auzotar batzuk. Izan be, transformadorea euren etxetik hur ipiniko dabe eta osa-sunean eragin leikezan kalteen bildur dira. Zarata eta transfor-madoreak sortuko dituan eremu elektromagnetikoen gaineko in-formazino ezaz be kejau ziran.

    Alkatearen arabera barriz, ho-

    lango tranformadoreak "herri barruan" eta "urbanizazino guz-tietan" egoten dira eta Udalak, transformadorea ipinteko, legeak marketan dituan distantziak gor-detzen dauzan lur zati bat erosi ebala dino, auzotarrai lagundu-teko asmoz. Izan be, Iberdrolak transformadorea ipinteko eskatu eutsen eta auzotar batzuek uda-letxera jo eben lur saila erosteko laguntza eskatuten. Udalak diru kopuru batera arteko laguntza emongo deutsela agindu eutsen.

    Nekazaritza, Abeltzaintza eta Eskulangintza Azokea

    DIMA

    Erredakzinoa

    Ganadu azoken sasoi bete-betean, Dimako Udalak eta abeltzain alkarteak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Eskulangintza Azokea antolatu dabe maiatza-ren 14rako, domekea. Ingururik hurrenetako ganadua, hau da Di-makoa bertakoa, egongo da han. Ehundaka ahuntz, behi eta behor eta 40 bat artisauren lanak ikusi

    ahal izango dira bertan, jai giro ederrean.

    Dantzari Txiki Eguna

    DIMA

    Erredakzinoa

    Dimako Gazte Barri Dantza Taldeak antolatuta, XIX. Dantzari Txiki Eguna ospatuko dabe Diman maiatzaren 14ean. Bertan, Dimako jantzariakaz batera, Igorre, Galdakao, Durango eta Beasaingo euskal jantza taldeak egongo dira eguna ospatuten.

    Ume guztiak batu ondoren, 11:30ean hasiko da jaia kalejira bategaz, 13:00etan izango da jan-tza emonaldia eta ondoren jantza-rientzako bazkaria eta erromeria egongo da.

    Gazte Barri Dantza Taldea 2008an sortu zan jantzarako za-letasuna eukien guraso batzuen eskutik, ume eta gazteen artean zaletasun hori bizteko helburuagaz. Dantzari Txiki Egunagaz, umeak ikasturtean zehar ikasitakoa jen-teaurrean erakustea, beste ume jantzari batzuekaz hartu-emonak bultzatzea, herrian jantza giroa sortzea eta, batez be, "ondo pase-tea" da.

    Euskal jantza talde bi DimanDiman euskal jantza talde bi dagoz: umeentzako Gazte Barri Dantza Taldea eta, orain urtebete inguru sortutako helduen taldea. Gazte Barri Dantza Taldean 31 umek ikasten dabez euskal jantzak.

    Saneamentu obretarako kontratazinoa

    DIMA

    Erredakzinoa

    Morga enpresakoak Diman las-ter hasiko dan saneamentuaren obrarako herriko langabetu bat kontratetakoak dira. Behar horre-tan interesa daukien herritarrak udaletxean emon behar dabe izena eta telefonoa maiatzaren 5a baino lehen. Udalak heldu arazoko deutsez datuok Morga enpresakoai.

    Egur sorten zozketeaBeste alde batetik, Dimako Uda-lak dei egiten deutse egur sorten zozketan parte hartu gura daben herritarrai. Izena emoteko epea zabalik dago maiatzaren 12ra arte eta hamahiru egur sorta es-leituko dira, 200 euroko prezio-an.

    Egur sorten adjudikazinoan lehentasuna izango dabe, igaz adjudikazino barik geratu ziranak.

  • 7HERRIAI BEGITUTENbegitu 2732017ko maiatzaren 3a

    Memoria eta Kultura Astea, maiatzaren 8tik 14ra

    LEMOA

    Erredakzinoa

    Mikel Diegoren berbaldiak emon-go deutso hasikerea asteari, Lemoako herritarren eta epaite-gi frankisten gaiari atarikoa egi-nez. Maiatzaren 8an izango da 19:00etan. Bigarren berbaldia Aritz Ipiñak egingo dau, hilaren 11n, 18:00etan, 1936 eta 1975 arteko euskal erbestealdia gaitzat hartuta. Biak Jubiladuen etxe gai-neko aretoan izango dira.

    Memoriari lotutako ekitaldi na-gusia zapatuan izango da, hilaren 13an, iluntzeko 20:00etan kirol-degian. Lemoa hartzearen 80. urteurreneko ekitaldian, ikuspegi memorialistikotik, arlo artistiko eta soziala landuko da. Izan be, herriko eta inguruko artistakaz ba-tera, bonbardaketearen inguruko emonaldia egingo dabe. Felipe Murillo da zuzendari artistikoa eta Gotzon Barandiaran gidoigilea.

    Gerra eszenalekuetatik men-di ibilaldia antolatu dau Udalak domekarako. 10:30ean, Atxeta plazan batu eta Lemoatxera igoko

    dira lemoaztarrak. Han, bonbar-daketearen oroigarria inaugu-rauko dau Udalak eta gorpuak agertu diran lekuetan lora sortak ipiniko ditue.

    Memoriari lotutako ekitaldiez gainera, musikeak be protagonis-mo handia hartuko dau kultura astean. Holan, martitzenean, hilak 9, Maddi eta txalaparta 4 eta 10 urte bitarteko umeentzako ipuin musikatua egongo da 17:30ean ludotekan eta hurrengo egunean gurasoentzako txalaparta tailerra eskolako aterpean. Eguenean, hilak 11, Arratia Musika Esko-lako ikasleak kontzertua eskei-niko dabe eleizan, 19:30ean eta barikuan, Unai Ormaetxea bertsolari eta idazlea eta Mikel Inunziaga "Inun" abeslariaren errezitaldi-kantaldia antolatu dau Udalak Elizondoko Kulturgu-nean. Ondoren, DBHko ikasleak gaubela egingo dabe. Ekintza hau ikastetxeak, ikastetxeko Euskera Batzordeak eta Lemoako Udalak antolatu dabe. Egitarau musikal oparo hau Lemoako Abesbatzen

    alkarteak antolatutako Udabarriko kontzertuak zarratuko dau. Han, Amorebieta-Etxanoko Xuxurlariak Abesbatza, Bilboko Emays korua eta Lemoako abesbatza entzute-ko aukerea egongo da.

    Amaitzeko, herri kirol erakustal-dia eta herritarren arteko trontza txapelketea egongo dira dome-kan, hilak 14, Elizondon, eguer-diko 13:00etatik aurrera.

    Aste osoan zehar eskolan, ikas-leen lanen erakusketak, txalaparta tailerra eta beste kultur ekintzak egongo dira. Udal Liburutegia be eskolara hurreratuko da umeak liburuak eskuragarriago izan da-giezan.

    EgitarauaMaiatzak 8, astelehena19:00etan, Udalak antolatuta, Mikel Diego Barajasen berbaldia "Los vecinos de Lemoa ante los tribunales franquistas: una intro-ducción". Jubiladuen etxe gaine-ko aretoan.

    Maiatzak 9, martitzena17:30ean, Maddi eta txalaparta ipuin musikatua ludotekan.

    Maiatzak 10, eguaztena17:00etan, JB Eguzkitza Meabe Ikastetxeko Guraso Elkarteak an-tolatuta, gurasoentzako txalaparta tailerra eskolako aterpean.

    Maiatzak 11, eguena18:00etan, Udalak antolatuta Aritz Ipiñaren berbaldia: "Huyen-do de la guerra y de la represión franquista: el exilio vasco 1936-1975" Jubiladuen etxe gaineko aretoan.19:30ean, Arratia Musika Esko-lako ikasleen kontzertua eleizan.

    Maiatzak 12, barikua19:00etan, Udalak antolatuta, Unai Ormaetxea bertsolari eta idazlea eta Mikel Inunziaga "Inun" abeslariaren errezitaldi-kantaldia Elizondoko Kulturgunean. DBHko ikasleen gaubela, JB Eguzkitza Meabe Ikastetxea, Ikas-tetxeko Euskera Batzordea eta Lemoako Udalak antolatuta.

    Maiatzak 13, zapatua20:00etan, Udalak antolatuta, Lemoa hartzearen 80. urteurrena kiroldegian.20:00etan, Lemoako Abesbatzen Elkarteak antolatuta, Udabarriko kontzertua. Xuxurlariak Abesba- tza (Amorebieta-Etxano), Coro de Emays (Bilbo) eta Lemoako Abesbatzen Elkartea. Eleizan.

    Maiatzak 14, domekea10:30ean, Lemoako Udalak an-tolatuta, Memoria Historikoaren inguruko mendi ibilbidea.13:00etan, Mendieta Herri Ki-rol Taldeak antolatuta, herri kirol erakustaldia eta herritarren arteko trontza txapelketea Elizondon.

    Ganadu azokea eta baserri giroa nagusi sanisidroetan

    ZEANURI

    Erredakzinoa

    Ganadu azoka ikusgarria eta baserri munduaren jai jentetsua ospatuko da Zeanurin San Isidro egunean. Aiko hemen egitaraua:

    Maiatzak 12, barikua21:00etan, Etzanderak jantza tal-dearen Txirrintxanketan emonaldia.

    Maiatzak 13, zapatua11:00etan, Zeanuriko I. Olinpiadak. Jarraian: Umeen patin eta patinete karrerea.14:30ean, herri bazkaria.20:00etan, Zeanuriko Abesbatza-ren 20. urteurrena ospatzeko kon- tzertua Andra Mari Parrokian. Parte hartzaileak: Korua, Esti eta Olatz, Zeanuriko Txistulariak, bertsolariak, organo jolea eta bibolin jolea.22:30ean, Akerbeltzegaz erromeria.

    Maiatzak 14, domekea18:00etan, Bizkaiko Herriarteko Pe-lota Txapelketea.

    Maiatzak 15, astelehena10:00etan, Abere, Artisau eta Ne-kazal Produktuen Azokearen XXXVI. edizinoa. Azokearen barne hurrengo ekintzak burutuko dira: ardiak erais-tea, gaztaigintzea, zeramika tailerra eta garagardo dastaketea.11:30ean, mezea, San Isidro eleizan.12:30ean, Arrikibar jantza taldearen saioa Ibarreta plazan.13:30ean, ganaduen sari banaketea plazan.17:30ean, Harriti taldearen erakus-taldia eta idi-probak.Zeanuriko pintura tailerraren erakus-ketea egongo da Osoko Batzarre-tako gelan: maiatzaren 13 eta 14an eguerdian eta 15ean goizean zehar.

    Memoria eta Kultura astean, Memoria Historikoaren

    gaineko berbaldi bi, ekitaldi bat eta mendi ibilaldia

    egongo dira.

    Inguruko ganadu azokarik entzutetsuenak 36 urte beteko

    ditu aurten. Musikea eta giro ona be ez dira faltauko.

    "Txirrintxanketan Etzanderak jantzan"Irati Urien

    Emonaldi barria prest dauka Etzan-derak jantza taldeak daborduko: Txirrintxanketan. San Isidroak atxakia, Zeanurikoak maiatzaren 12an egin-go dabe jantzan herriko frontoian, 21:00etan. Ekitaldia jantza hutsekoa izan ez daiten herriko talde batzukaz konbinazino bat egin gura izan dabe Etzanderakekoak. Holan ba, zortzi izango dira egingo dabezan jantzak, sorpresa ugarigaz tartean. Jantzari profesionalak ez dirala baina boronda-terik onenagaz eta ilusinoagaz egiten dabela dinoe; betiko jantzak ardatz lez hartu, honeek apaindu eta euren koreografiak sortuten dabez, "beti be oinarrian geurea ahaztu barik".

    Pausu batzuk ikasi guran, helburu handiegi barik hasi ziran zeanurizta-rrak, Arratiako jotea eta erromerietan egiteko jantzak esaterako. Plazan hasi ziran ensaietan lehenengo, eta herriko gimnasioan gero, 2012an. Gustura egoazala eretxi eutsien eta emonaldi bat egitea pentsau eben, baita ha prestatu be. 2013ko Zea-nuriko Txistularien 45. urteurreneko ekitaldian lekua egin eutseen jantza-riai eta pozik gelditu ziran euki eben harrereagaz. Egiten ebena sinistu eta 2015ean, taldearen aurkezpen ofiziala egin eben Zeanuriko Andra Mari jaietan, emonaldi horretarako pentsau eta erabagi eben ´Etzande-

    rak´ izena hain zuzen be. Urte berean Igorren jantzan egiteko eskaerea lu-zatu jakien Etzanderari eta baiezko erantzunagaz abenduan igon ziran Lasarte aretoko eszenatokira.

    Helburua ez zan andran taldea izatea, hasikeran lau gizon ibili ziran baina ez eben segidu. Andrazkoak euren nortasuna agertu behar ebe-la konturatu ziran orduan, hortik ´Etzanderak´. Autoridadea, andran izakerea, personalidadea adiera-zoten dau Etzanderak berbeak, presentziaren garrantzia marketako berbea dala azaldu dabe taldekoak.

    Ezaugarri polit bat be badaukiela dinoe andrak, adin desbardinak; izan be, 25 eta 60 urte bitarteko an-drazkoak batuten dira, astero astero, jantzan eta jantzeari ekiteko.

    Igazko Lemoatxeko batailearen antzezpenaren irudia.

  • 8 BEGITANDU begitu 2732017ko maiatzaren 3a

    DIMAKO HIZKUNTZA PROIEKTUA

    Dimako eragileak Hizkuntza Proiektua partekatu dabeIkasle Euskaldun Eleaniztuak Proiektuak herriko Keixako Hegoak,

    Dantza taldea, Pelota Eskola, Dimnasioa, Abizarie, Dimesten, Igitie,

    Haur Eskola, Eskalada taldea, Gaztelekua, Jubiladuak, Jai Batzordea,

    Liburutegia, Kantu bat gara taldea, Guraso Elkartea eta Udalaren

    ekarpenak jaso dauz, martiaren 9, 16 eta 23an egindako lan saioetan.

    Bertan egindako hausnarketen kontakizuna emon dau jakitera Dima-

    Ugarana Herri Ikastetxeak.

    Erredakzinoa

    Jentarte globalizauan bizi eta aldi berean euskerea indartuteko erronkeari erantzuteko sortu zan proiektua. "Euskal Hezkuntzako partaideok, eta jentartea orohar, erronka handi baten aurrean aurkitzen gara. Mundu globalizau eta komunikazino-teknologien garai honetan, euskal umeak eta gazteak abiada bizian aldatuten dabizen biziteko era eta beharrai erantzuteko zurrunbiloan bete-betean murgilduta gagoz. Ondo-rioz, argi esan daikegu norbanako modura zein jentartean garatzeko bitartekoak eta prestakuntza bera be, bere zentzu osoan, zinez konplejua bilakatu jakula. Beraz, konplejutasun horreri zelan eran- tzun dogu gakoa, erronkea" dinoe

    Dima-Ugarana Ikastetxekoak.Egoera horrek zuzen-zuzenean

    eragiten dau hizkuntzen ere-muan, eta norbanako eleaniztun eta jentarte kulturanitz horretan, "euskaldunoi bertoko hizkuntza eta kultura dogun heinean, geure ekarpena egitea jagoku jentarte hori aberasteko eta aldi berean bizi-irauteko, euskaldunok euskal-dun modura biziraungo badogu behintzat".

    Euskerea ardatz, hizkuntzetan konpetentzia komunikatiboa lortu eta garatzeko, hizkuntzaren eza-gutza eta erabilerea funtsezkoa da, umeen garapenean zein geure kulturatik mundura salto egin eta eleaniztasunean, kultur aniztasunean, euskaldun eleaniz-tun hezi, hazi eta garatuteko.

    Gure testuinguruan nagusitzen

    dan hizkuntza gaztelania dala ja-kinda, ikastetxean indartu behar dan hizkuntza euskerea izango da. Hizkuntza proiektu batek, proiektu eleaniztun batek, hizkuntza guztiak hartu behar ditu kontuan. Zentzu horretan, ezinbestekoa da plan-gintza integral bat jorratutea, "non hizkuntzen egoera eta estatusak, hizkuntzen glotodidaktika, hizkun- tzen soziolinguistika, psikolinguis-tika eta hizkuntzen soziopolitika kontuan hartu beharreko ardatzak izango diran. Beti be hizkuntzen arteko plangintza inklusibo baten norabidean eta euskerea egoera minorizaduan eta oindino arris-kuan dagoan hizkuntza bat dala jabetuta".

    Gaiagazko ardureak, ikastetxean konpromiso eta hausnarketa pro-zesu bat zabaldutera eroan eban; gure errealidade sozio-linguis-tikoaren inguruko datu bilketa eta diagnosi bat egitera. Hortik atera ziran ondorio, helburu eta lehen-tasun batzuk finkatuteko beharrak.

    Norabidea, iparraren garran-tziaHelburuan adostasuna dago. Proiektukideak ikaslea gaitu gura dabe testuinguru desbardinetan hizkuntzagaz modu eraginkorrean komunikau daiten, egoera desbar-dinetara egokitu eta gaitasunez jardun dagian.

    Bideak askotarikoak dira, baina Diman, alkarlanean, talde lanean, barrikuntza metodologiko eta di-daktikoak bereganatuz, partaide- tzan oinarritu dira ume bakotxaren garapena lortzeako. Horretarako, euskerearenganako hurbiltasun afektiboa behar dala dinoe, atxi-kimentua eta identifikazinoa; "eta umeak persona eta espazio jakinakaz egiten dauan hizkuntza identifikazinoa kontuan hartuz, komunidadea inplikau behar da". Lan hori guztia ahalik eta ondoen egin ahal izateko hainbat arlotan eragin beharra ikusi eben: taldeen antolaketan, motibazinoan, meto-dologian, irakasleen prestakuntza teknikoan, helduen hizkuntza erabileran eta aisialdian edo-eta umeen bizi eremuetan batez be. Horretarako hezkuntza komuni-dadearen esku-hartzea bilatu eta indartu ez ezik, lankidetzan jardu-tea ezinbestekoa iruditu jakien; hizkuntza jarkeretan eragiteko, edo hizkuntzen ikas-irakaskuntza aktiboari, komunikatiboari euste-ko eta prestakuntza jasoteko edo euskerearen erabilerean aurrera

    egiteko helburuakaz. Testuinguru honetan sortu zan

    bere egunean Kontseiluaren es-kariz, Hezkuntza eragileak ados-tutako proposamena Sortzen-en eskutik: Ikasle Euskaldun Eleaniz-tunak Hizkuntza Proiektua, hain zuzen be.

    Euskeratik eta euskal kulturatik abiatuta, hizkuntza estruktura sen-doa euskeran eukitearen garrantzia eta eleaniztun izatearen abantailaz jabetuta, curriculuma euskeraz garatzen dau Dima-Ugarana Ikas-tetxeak eta, hizkuntzaren ezagutza eta erabilerea funtsezkotzat joten da umeen garapenean. Izan be, ondoizateak eta integrazino sozia-lak hizkuntza eta kultura behar ditu. "Danok emon behar dogu eredu, hezkuntza komunidade osoak bat eginda jarkerak hobetu eta erabi-lerea areagotzeko". Eta hizkuntzen egoerea kontuan hartuta hizkun-tza jarkeretan eragiteko, danak norabide baten egin behar dabe lan, "komunidadeko sektore edo eragile bakotxak, bere zeregin eta erantzunkizunetatik".

    Hizkuntzen egoerak ez diranez bardinak, hizkuntza plangintzak jarkeretan be eragin beharko dau; eta jarkeretan eragitea, ezin da es-kolatik bakarrik egin. Komunidade osoak konpromisoa hartu behar dau helburua lortzeako; hau da, ikasleak ahalik eta gaitasun ko-munikatibo egoki eta aberatsenak garatu dagiazan. Eta horretarako ezinbestekoa da norabide baka-rreko alkarlana.

    Hiru zutabe: Ikastetxea, Gura-soak eta UdalaOrduan, hezkuntza komunidade osoari aukera aurkeztu eta au-rrera egiteko ebatzia hartu eben. Behin Ikastetxea, Gurasoak eta Udalak osotutako hiru zutabeen arteko adostasuna erdietsi ostean proiektuan murgiltzeko prozesua adosteari ekin eutsien Ikastetxe, Sortzenek eta Elhuyar Aholkulari- tza taldeak.

    Lana bideratzeko egitura eta funtzionamentua zehaztuta, bes-teak beste, Jarraipen Batzordea eta Herriko Hizkuntza Batzordea sortu ziran. Jarraipen Batzordearen lana zan, prozesu osoari jarraipe-na egitea, fase bakotxean ekarpe-nak egitea, sensibilizazino saioak zein diagnostikorakoak antolatzea, Proiektuaren diseinu eta logoti-poa egitea, komunikazino planaz arduratzea, eta, beharrezkoa izan ezkero, beste edozein neurri edo

    Bideak askotarikoak

    dira, baina Diman,

    alkarlanean, talde

    lanean, barrikuntza

    metodologiko eta

    didaktikoak bereganatuz,

    partaidetzan oinarritu

    dira ume bakotxaren

    garapena lortzeako

  • begitu 2732017ko maiatzaren 3a

    BEGITANDU 9

    proposamen bideratu edo hartu-tea. Herriko Hizkuntza Batzordea-ren arduran gelditzen zan prozesu osoa herrian gauzatzeko plangin-tzea, ebatziak adostea eta bitarte-ko eta neurriak bideratzea.

    Proiektua aurkezteaz gain, mo-tibazino eta sensibilizazino saioak egin ziran ikasle, guraso, irakasle eta herriko eragileakaz. Gero, es-kolan zein herrian eginda egozan diagnosi ikerketak, gehi Kluste-rrak egindakoak kontuan hartuta, diagnostikoa osotuteko galdetegi bat prestatu eta herrian zabaldu zan herritarren eretxiak jasoteko. Lan haretatik ondorio, helburu eta lehentasunak finkatu ebezan ondoren.

    Jarraian, beste fase bat hasi zan. Alde batetik, Hizkuntza Proiektua izango danaren diseinuan Marko Teorikoa definidu eta zehazten joan; eta bestetik, lehentasun il-doetan herrian, ikastetxean pauso praktikoak planifikau eta egiten hasi.

    Informazinoaren garaian, in-formazinoa zelan tratauHorretarako hausnarketa, talde lana eta metodologia behar dirala eta interakzinoetan dagoala gakoa dinoe. Euskal Hezkuntza Sistema osoaren xedea euskal herritarrak jentartean partaidetza aktiboa iza-teko eta bizitzan modu eraginko-rrean moldatzeko gai izan daitezan trebatzea dala kontuan hartuta, eta gaur egun giza interakzinoen kontestu global baten bizi garala jabetuta, begibistakoa da guztiz aldatu dirala ekoizpen moduak, konsumitzekoak, komunikau, egin, sentidu edo pentsetako erak. Ondorioz, egoera horrek, ezinbestean, ikasketa prozesuetan be beste egiteko era bat eragin behar dau lagunduteko egoera ezegonkor horretan biziten, aniz-tasun eta konplejutasun horretan ikastera ikasten, eta ikasketak autoerreguletan, besteak beste. Egungo eskolearen zeregina da, "ezagutza bitalak eta berauek ze-lan aplikau izan behar dau, eta desbardintasunen aurrean funtzi-no konpensatorioan aportatzea". Baita hizkuntzen inguruko ardura eta erronketan be.

    Helburu eta lehentasunakHoneek guztiak, euskal hiz-tun eleaniztunak helburu, eta egungo errealidadeen ezaugarri eta erreferentziak kontuan har-tuz, helburu eta lehentasunak markatzera eroan ebazan. Le-hentasunok, konpetentzietan oinarritutako hezkuntzaren ikuspegi inklusiboaren bidean hizkuntza eskakizunai erantzu-tea; hizkuntzen irakaskuntzarako metodologiak eguneratzea, baita gelaz kanpokoak zein asialdikoak; euskerea eskola komunidadean txertatzea eta aldaketa beharrari

    eta eskaera barriai erantzuteko trebatzea umeak; euskerea komu-nidade identidadearen euskarri eta kohesino tresna bilakatutea; euskeran eta euskal kulturan ar-daztuta, kultur aniztasunari eta hizkuntz aniztasunari erantzutea; Hezkuntza komunidade osoaren partaidetza aktiboa sustatzea eta hezkuntza barritzaile, etenbarik ikasten ikasteko, aldaketarako, barrikuntzarako eta etenbako hobekuntzarako hezkuntza-sare konpartidu modura jardungo dauan ikastetxea sustatzea.

    Honeek guztiak, prozesuari au-rre egiteko lehentasunezko zeregin eta erronka barriak garatzera eroan zituan partaideak. Alde batetik, ikas-tetxearen markoan, irakaslegoaren prestakuntza eta formazinoan tre-bakuntza ildoak jorratzera; bigarre-nik, umeen inplikazinoan, umeen ikuspegiari bide emotea kudeake-ta, planifikazino eta erabakitze prozesuetan, eurak be eragile akti-bo bilakatuteko; hirugarrenik, hel-duen hizkuntza jarkeren inguruan gogoeta prozesu bat herritarren artean zabaltzera; eta laugarrenik, eta azkenik, udal administrazino eta zerbitzuen hizkuntz jarduerea-ren gaineko erronkak ezartzera.

    Irakaslegoaren prestakuntzari ja-gokonez, hizkuntzen didaktikarako oinarriak finkatu ebezan: testu ge-nerokako irakaskuntzea, hizkuntza eta edukiak buztartzeko beharra eta alkarrekintzearen garrantzia ikasleen jakintzak "aldamiatzeko" garaian, beti egoera errealak plan-teatuz. Ondorio nagusia, irakas-leen alkarrekintza moduetan for-mazioan sakondu behar zala izan zan. Formazinoaren ikuspegitik, erispide eta estrategiakaz horni-dutea da xedea.

    Momentu honetan hizkuntza proiektuaren txostena bera azken ebatziak eragileakaz zehaztu eta txostena idaztean ipini da fokoa.

    Irakaskuntzako metodologia aldatu beharraPartaideen eretxiz, "eskolak asko mugatu dira idaztera eta idaztera, irakurri eta idaztera, eta ikusten ari gara ikasleak ez dirala gai ezer azaltzeko, argudiatzeko. Argi dago ahozkotasunak bere lekua izan behar dauala, pentsamentuak eregi behar dira. Irakaskuntzan metodologia aldatu egin da edo aldatu egin behar da. Komunika-zinoa izan behar da erronkea, ikasleen beharrizanak antzeman eta diseinau erantzunak emoteko. Hitzegiteko guneak sortu behar dira".

    Umeen inplikazino eta ahal-duntzea sustatzeko, eskolan praktika egokiak bideratzen hasi ziran, umeak eurak hainbat jar-duera eta ekimenen kudeaketa eta planifikazinoa eginaz. Herri mailan, Herri Hezitzailearen pro-zesuan murgiltzea ebatzi zan.

    Lerro honetako ildo nagusiak ai-sialdi parte hartzailea, euskalduna, hezitzailea eta herritarra garatzea dira. Lan horretarako oinarriak be finkatu dira: euskerea eta euskal kulturea, haurtzaroaren kulturea, ume eta gaztetxoen aisia, balio hezitzaileak, eta partaidetzea, hain zuzen be.

    Prozesu honek Dimesten (Dima amesten) mobimentua sortu arazo dau herrian eta 2.017 urterako "Gure lurra" gaiaren inguruan, urte osorako jarduera eta programazinoa martxan da. Begirale eta langileen taldeari la-guntzeko talde motor bat be sortu da. Helduen erabilerea dala-eta, 2.016an, hizkuntzen inguruan hainbat tailer eta gogoeta saio egin ziran Topagunekoen aholku-laritzapean. Diman euskerearen gainean dinamika barri bat mar-txan ipini gura da, eta horretarako, herritarren partaidetzea bilatu da, eretxiak jaso eta iparra marketako. Gogoetaz gain, sensibilizazino tai-lerrak eta transmisinoa lantzeako ekintzak egin dira. Ondorio nagu-sia, euskaltzaleen konpaktazinoaz gain, herri mailan jarduera batzuk burutzea, eta Abizarie euskera alkartea sortzea izan dira.

    Udala eta administrazino mun-duari jagokonez, Dimako Udala UEMA, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide egin da, udal administrazinoan be "Euska-raz bizi gura dogu" ildoan daukan eragin eta garrantziaz jabetuta.

    Ikasle Euskaldun Eleaniztuak Hizkuntza Proiektua, dokumentu dinamiko eta etenbako hobe-kuntzarako tresna gisa ulertuta, emoitzak emoten hasi da, batez be irakaslegoaren prestakuntza ildoan eta "komunidadearen partaidetzan helburu komunen mesedetan, hau da, gaiari erantzuteko adostasun eta akordioetara heltzeako ahalegin eta borondate partekatuetan. Izan be, talde lana eta metodologia mailako emoitzak ez ezik, komunidadearen kohesino eta beraren parte hartze aktiboa ditu zutabe eta erronka" dinoe ikastetxetik.

    Herriko alkarteak martiko saioetanUmeengan hizkuntza estruktura sendoak eregiteko, eleanizta-sunera euskeratik saltoa emoteko, jarkeretan eragiteko eta ongizate eta kohesinorako hizkuntza tresna eraginkor, baikor eta afektiboa iza-teko danen eredua beharrezkoa da.

    Holan, egindako bidea biribil-tzeko, 2.017ko martiaren 9, 16 eta 23an egindako saioetan txos-tenaren ebatzi nagusiak jarri ziran mahai gainean, aurrera begirako norabidea, kriterioak eta eraba-giak zehaztuteko asmoz. Bertan, Keixako Hegoak, Dantza taldeak, Pelota Eskoleak, Dimnasioak, Abi-zariek, Dimesten-ek, Igitiek, Haur Eskoleak, Eskalada taldeak, Gazte-lekuak, Jubiladuak, Jai Batzordeak, Liburutegiak, Kantu bat gara tal-deak, Guraso Elkarteak eta Udalak hartu eben parte.

    Lehenengo saioan, Hizkun- tza proiektuaren, prozesuaren, ibilbideren laburpena eta eskola-bizitzako hizkuntza zehaztu ziran. Partaideen arabera, "lehen umeai hizkuntza zuzen bat heldu arazo-tea zan kontua baina orain euske-raz egitea nahikotzat joten dogu. Gaur egun errealidadea beste bat da. Hizkuntza erabilteko espazioak sortzean dago gakoa".

    Bigarren lan saioak, zerbitzuak, eremu pedagogikoa eta jarkerak

    izan ebezan aztergai.Zerbitzuetan, langile euskaldu-

    nen premina azpimarratu zan eta eremu pedagogikoan, metodolo-gietan eraginkortasuna eta lotura afektiboa indartu beharra, besteak beste. Jarkeren esparruan, euskal-kiaren garrantzia.

    Atzenengo saioan, herriko eragi-leak euren aportazino eta konsta-tazinoak mahaigaineratu ebezan. Guztiak sensibilizazinoa ezinbes-tekoa ikusten eben, beharrizanak konpartiduteko, marko kontzep-tualak norabide bateratuan buz-tartzeko, preminazko beharrizanak identifiketako, lotura afektiboak sortu eta pausu praktikoak emote-ko. Euskerearen erabileran eragi-tea azpimarratu zan eta hiztun bat galdu ezkero galera handia dala esan eben; hizkuntzak ez dirala bakarrik komuniketako, transmisi-noa behar dala. Bizi ardatza izan behar dauala euskereak, belaunal-dien arteko hartu-emona sendotu behar dala eta euskerea eta euskal kulturea bultzatzea dala erronkea, ondorioztatu ebezan beste gauza batzuen artean.

    Alkarte guztiena entzun ostean, konzientziazinoan eta erabileran dagoala gakoa ikusi zan. Aurrera begira, kultura zelan sustatu eta curriculum-ean kulturearen era-bilereari pisua emoteko beste lan saio monografiko bat egiteko aukerea mahai-gaineratu zan.

    Ugarana eskolan egindako saio bat.

  • begitu 2732017ko maiatzaren 3a

    KIROLA10

    MARTXEA

    Zeanurin, errotarik errota

    Jon Urutxurtu

    Maiatzaren 7rako prestatu dau Joko Alai alkarteak 2017ko Zeanuriko Erro-ten Ibilaldia. Aurten hamabigarren edizinoa beteko dau oinezko martxa honek eta antolatzaileak adierazoten dabenez helburuak hasikerako ber-berak dira: "alde batetik, herritarrai zein kanpotik hurreratzen diran bisi-tariai Zeanuri eta bere auzoak ezetu-tera emotea; bestetik, Zeanuriren his-torian errotak izan daben garrantzia ezetu arazotea eta atzenik, domeka goiza natureagaz hartu-emonetan eta kirola eginez pasetako aukerea eskeintzea". Ez dira gitxi, izan be, herri honetan ezagutzen diran edota han-hemenka azaltzen diran errotak edo erroten arrastoak, guztira hamazortzi, danak hidraulikoak. Ibilbidean zehar bederatziren ondotik igaroko dira ibil-tariak eta hirutan —Errotabarrin, Ibar-gutxin eta Olabarrin— sartu-urtena egiteko aukerea izango dabe.

    Ibilbide bi: luzea eta laburra Ibilbide bi prestatu dabez antolatzai-leak, bata luzea, 18 kilometrokoa, eta bestea, laburragoa 12 kilome-trokoa, jan-edana bananduko dan lekutik helmugara zuzentzen dana.

    Urtekerea herriko plazan izango da, goizeko 09:00etan; plazatik, uda-letxearen aurretik, abiatuz eta Altziber eta Errotabarri —2015ean zaharbarri-tu eben Manterolatarrak eta sartu-urtena egin ahal izango da— ondotik

    Olabarriko errotearen antepara.

    TXIRRINDULARITZEA

    Italiako Giroko eta Frantziako Tour-eko apustuak

    Erredakzinoa

    Aurten be, bigarren urtez, igazko arrakasta ikusita, Arratiko Zekorrak Rugby tabernak Italiako Girorako eta Frantziako Tourrerako apustu-taulak antolatu ditu. Giroko apus-

    pasau ostean, Undurragako urtegia-ren ertzetik jarraituko dabe parte-hartzaileak. Urtegia atzean itxi bezain laster Barrengoerrota aurkituko dabe, Beretxikora errekatxoaren ertzean. Agarre izeneko baserrien ingurutik aurrera eginez, Undurraga auzunera jeitsiko dira Ibargutxiko errotarako bi-dea hartzeako; hemen, ateak zabalik izango dira, eta gura dabenak kuku bat egin eta errotea lanean ikusi ahal izango dabe. Ibargutxitik Lan-breabeko errotara, eta hemendik ba-rriro Undurragako urtegiaren ertzetik ekingo deutsie bideari —oraingoan beste aldetik—; presatik 100 metro atxina, Alkiberren, indarrak barritzeko jan-edana bananduko dau Gastro-nomia Cantabricak. Aurrerantzean, lehenengo Otzerinmendi auzunean eta gero Uriben sartuko dira ibiltariak, eta Intxaurbeko, Axpeko eta Zulai-bargo erroten ingurutik igaro ostean, atzen kilometroa beteten hasiko dira; helmuga baino 300 bat metro lehenago ibilbideko azken errotea azalduko da, Olabarrikoa, eta bisite-tako aukerea izango da, Zeanuriko plazara heldu eta ibilaldiari amaierea emon aurretik.

    Ibilbidea burutzerakoan, 18 kilo-metro eroango dabez oinetan ibil-tariak, baina ziur ziteari erantzuteak mereziduko deutsela, erroten onda-re historiko-etnografikoa ezagutzeaz gain, udabarrian naturak azaltzen dauan koloreen sinfoniaz gozatzeko aukerea izango dabe eta.

    zemendiaren 30ean, San Andres egunean, Isidro Pujana, errentari moduan, errotearen kargu egin zan arte. XX. gizaldiaren erdirantza Be-nigno Pujanak —Isidroren semeak— errotea erosi egin eutsen Arriolata-rrai. Benignok errotari lanetan jardun eban 1995eko urri bigarrenaren 11n hil zan arte. Aitaren heriotzea-ren ostean, Fermin semeak errotea-ren zaharbarritze lanai heldu eutsen eta hor darrai gaur egun be jo eta ke apurka-apurka txukunduz.

    Olabarriko erroteak hiru harri daukaz eta, gehienbat errazoi sen-timentalakaitik bada be, betiko be-zeroen eskariai erantzuteko lanean darraien Zeanuriko errota bakarra da. Benigno Pujana —herriko azken erro-tari profesionala— hildakoan, bere alaba Ana Mari izan da lekukoa hartu dauana, azken ehun eta hamaika ur-teetan familiaren ogibidea izan dan ofizioa bizirik manteniduteko.

    Errotearen ondoan burdinolea-

    Maiatzaren 7an izango da Zeanuriko Erroten XII. Ibilaldia.

    Bisitetan diran errotak: Errota-barri, Ibargutxi eta OlabarriIbilbidean zehar bederatzi errotaren ondotik igaroko dira ibiltariak eta hirutan —Errotabarrin, Ibargutxin eta Olabarrin— sartu-urtena egiteko, errotea lanean ikusteko eta osotzen daben atalak bertatik bertara ezetu-teko aukerea izango dabe.

    Errotabarriko erroteaOtzerinmendiko kofradian dago. 1785ean eregi eben. Zeanuriko errotarik barriena da. Hiru harri ditu. Errota honetan, presa eta antepara lotuta dagoz konporta baten bidez, kaltze barik. Zeanuriko gainontzeko errotetatik bereiztuz, Errotabarrin errotapetik kaltze bat ateraten da, urak errekara bideratzeko. 1975eko aprilean itxi eutsan lan egiteari eta azken errotaria Andres Aldekoa "Ane" izan zan. 2015ean guztiz zaharbarritu eban Errotabarri Mante-rola familiak.

    Ibargutxiko erroteaIpiñaburuko kofradian dago. XIX. gizaldian burdinolea izan zan. Gaur egun harri bi badaukaz be, hiru ha-rrigaz egin eban behar. Hirugarren harriak 1950erantza itxi eutsan lan egiteari.

    1945ean errotearen azpiko al-dean turbina bat eta generadore bat jarriz argindarra ekoizten hasi ziran Ibargutxin, eta 1978ra arte gitxi gora-behera Altzua, Ipiñaburu eta Undu-rragako baserri batzuetara saltzean eben elektrizidadea.

    Ibargutxiko errotearen instalazi-noak guztiz zaharbarrituta dagoz, eta oindino, noizean behin etxe-rako garia edo artoa eihotzen dabe jaubeak; horrez gainera, generado-rearen bitartez etxerako argindarra be ekoizten dabe.

    Azken errotaria Gabriel Larrazabal izan zan. Gaur egun Bitoriano, Satur eta Mª Jesus bere seme-alabak dira jaubeak, eta errotea zaharbarritzeaz eta ingurua txukun-txukun manten-tzeaz arduratzen diranak.

    Olabarriko erroteaIbarguen kofradian dago. Jatorriz burdinolea izan zan eta Zeanuriko patronoa zan Arriola familiaren ja-betzea. Pujanatarren aurretik Man-terola familiak ustiatu eban, 1898ko

    ren arrastoak azaltzen dira eta gaur egun, hormak zaharbarritzen dabilz. Burdinolean erabilitako balantzea be errotan gordetzen da.

    Errotagintzari buruzko gorabehe-rak ezetu gura dabezanak Olabarrira hurreratzea baino ez daukie, Pujana familiak bisita gidatuak antolatzen ditu eta.

    ZehetasunakIzena emotea: 08:30etik aurrera, herriko plazan. 5 €.

    Urtekerea: 09:00etan.Errotak lanean: ibilaldiaren hasike-

    ran Errotabarriko errotan, erdibidean Ibargutxiko errotan eta amaieran Olabarrikoan sartu-urtena egiteko aukerea izango dabe ibiltariak.

    Antolatzailea: Joko Alai alkartea.Laguntzaileak: Gastronomia Can-

    tabrica, Lankidego Lantalde, Zea-nuriko Udala, Gorbeialde, Sagarna Txokoa, Zeanuriko Jubiladuen Ta-bernea eta Arratiako Gurutze Gorria.

    tuak egiteko atzen eguna maiatza-ren 6a, zapatua, 14:00etan izango da eta barikuko lehenengo etapea ez da kontuan hartuko. Informazi-no gehiago porraarratikozekorrak.blogspot.com helbidean edo ta-bernan bertan emongo dabe.

    TXIRRINDULARITZEA

    Julen Zubero desertuan barrena

    Ainhoa Duñabeitia

    Gaes Titan Desert Mountain Bike Txapelketea hasi da eta bertan dago Julen Zubero lemoaztarra.

    Marokoko Sahara basamortuan zehar ibiliko da Zubero, aprilaren 30ean hasi eta maiatzak 5ean amai-tuko dan kirol gertaera honetan.

    Igazko erronka bete eta hobetu gura dau lemoaztarrak, igaz sailkapeneko bigarren postua lortu eban baita txapelketako etapa bat irabaztea be.

    Basamortua eta munduko men-diko bizikletako txirrindulari onenak izango ditu arerio; halanda be, Zu-berok gogotsu ekingo deutso Titan Desert MTB Marathon-ari.

  • KIROLA 11begitu 2732017ko maiatzaren 3a

    FUTBOLA

    LemoaHarrobi mailaz igo da

    Partidu bat baino ez danean geratzen, Le-moako Harrobi futbol taldeko denporaldi honetan sortutako Nagusien taldeak mailaz igotea lortu dau eta Lurraldeko Hirugarren Mailatik Bigarrenera igon da.

    Hilaren 29an, Arlonagusian jokatutako parti-duan herriko talde biak neurtu ziran derbian, Le-moaHarrobi eta Lemoaberri, lehenengoak bat eta hutseko emoitzeagaz nagusitu ziran. Partidu baten faltan Lemoa bigarren da sailkapenean 58 puntugaz Cultural B taldearen atzetik. Gau

    Erredakzinoa

    FUTBOLA

    Arratiako andrazkoak maila galdu dabe eta gizonezkoak aukera handiak ditue mailaz igoteko

    Arratiako andrazkoak Euskal Ligan jokatuko dabe datorren denporaldian, aurten Bigarren

    Mailan jokatu eta gero. Atzen partidu bietan lau puntu lortu dabezan arren atzenean ezin izan deutsie mailari eutsi. Aprilaren 30ean jokatu eban atzen partidua Arratiak Eibarren kontra eta gatx eukan arren maila manteni-dutea, baegoan aukera txiki bat, baina ho-rretarako irabaztea derrigorrezkoa zan eta atzenean bana amaitu zan partidua.

    Dana dala, jokalariak eurak uste baino hobe-to ibili dirala eta datorren denporaldirako ba-liogarri izan daitekezan gauzak ikasi dabezala dino Naia Totorika kapitainak. "Hasikeran mai-la hau handi geratuko jakula uste genduan, baina atzen momentura arte manteniduteko aukerak euki doguz. Datorren urtean irabazi eta barriro bueltauko gara Bigarren Mailara. Gogor egingo dogu burrukan horretarako".

    Gizonak igoteko hiru punturen faltan Gizonezkoak ostera hiru partiduren faltan hirugarren dira sailkapenean eta partidu bat irabaztea nahikoa izango dabe Lurraldeko Ohorezko Mailara igoteko. Arratiak aukera ona eukan aprilaren 22an Igorren Iturrigorri-ren kontra jokatutako partiduan hirugarren postua ia-ia ziurtatzeko, baina 0 eta 1 galdu eban. Aprilaren atzen astegoienean jokatutako partiduan ostera Arratiak 0 eta 1 irabazi eban Gurutzetaren kontra eta Iturrigorrik galdu egin eban. Arratia hirugarren da 59 puntugaz. Hu-rrengo partidua Abadiñoren kontra jokatuko dau Igorren maiatzaren 6an, 18:00etan. Arra-tiak dei egiten deutse jarraitzaileai animetan joateko partidura, sarrerea doban izango da.

    Erredakzinoa

    Olatz Rivera jokalaria Eibarren kontrako partidua amaitutakoan.

    horretan jokalariak kamioi batera igonda buel-tea emon eben herritik igoerea ospatzeko.

    Lemoaberri taldea ostera taularen erdikal-dean dago.

    Denporaldi ezin hobea egin dau Lemoa-Harrobik. Izan be Kadete Mailako taldea be mailaz igon da eta Kadete Lehenengo Mai-lan jokatuko dau datorren denporaldian.

    Kimu mailako torneoaAprilaren 22an, Kimu mailako (2005ean jaiotakoak) torneoa antolatu eban Harrobik. Bertan, 12 talde batu ziran. Bizkaiko hiru: Ha-rrobi, Arratia eta Athletic; Gipuzkoako beste hiru: Antiguoko, Eibar eta Reala; Nafarroako bat: Osasuna; Baionako Aviron; Soriako Nu-mancia; Valladolid; Zaragoza eta Racing de Santander. Torneoa Zaragozak irabazi eban. Arratiak ez eban taldekako fasea gainditu eta Harrobi finalaurdenetan geratu zan.

    Argazkia: Javi Urola.

  • begitu 2732017ko maiatzaren 3a

    12 KULTUREA

    KONTZERTUA

    Akordeoi Orkestra Sinfonikoaren kontzertua Igorren

    Erredakzinoa

    Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu-ta, Bizkaia Hauspoka kontzertua eskeiniko dau Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoak maiatzaren 5ean, 20:00etan, Igorreko Kultur Etxean. Sarrerak Igorreko Jubila-duen bulegoan bananduko dira eta hartzaileak joateko konpromi-soa hartu behar dau.

    Kontzertua, Bizkaiko jubila-du eta pensinodunen alkarteko kideentzat da, doban. Bilboko Akordeoi Orkestrak, Amagoia Lo-roñoren zuzendaritzapean, pieza herrikoi klasikoak joko ditu, tar-tean euskal musikakoak, "bersino

    FILMA

    Motxilaren umea filma Arratian ikusteko aukerea

    Kurkuluxetan Kultur Elkartearen Motxilaren umea film laburraren zati bat Diman grabau zan, Dimako eskolan hain zuzen, eta ume pro-tagonistea Maider Latatu dimozta-rra da. Filma Bilbon estrenau zan martiaren 29an eta orain Arratiako herri bitan ikusteko aukerea egon-go da; Diman, maiatzaren 5ean, 19:00etan Abaro lokalean, eta Zeanurin 20an, 19:00etan, Kultur Etxean.

    Rita Naveiraren zuzendaritza-pean, Jose Angel Aramendi, Mai-der Latatu eta Itziar Ituñok, ama es-petxean 700 km.tara daukan ume baten istorioa kontetan dabe. Film pedagogikoa da, istorioa benetako historia eta datuetan oinarrituta

    Erredakzinoa

    dago eta umeen afektibidaderako eskubidea eta amak hazita izateko eskubidea aldarrikatzen dau.

    Maider 11 urteko umea da eta bere bizimodua besteen aldean desbardina da sarri motxila hartu eta ama bisitetako biaje luzea egin behar daualako. "Pelikulan, mo-txileari emon gura izan deutsagu protagonismoa. Motxilaren umea da eta ez motxiladun umea. Izan be, motxileak umearen bizimodua bideratu, mugatu eta markau egi-ten dau" azaldu deutso begituri Rita Naveira zuzendariak.

    Pelikulan Dimako 25 ume ingu-ru agertzen dira. Dimako eskolako 6. mailakoak eta "txikitxo batzuk".

    Kurkuluxetan alkartearen hi-rugarren filmaBilboko Kurkuluxetan alkarteak 17 urte daroaz, "ekarpen artistikoak euskeraz egiten, giza balioak bul- tzatzeko" Koldo Zelestino kidea-ren berbetan. Orain arte hiru film labur grabau dabez. Lehenengoa, Keinuka mugaz gaindi Kubagaz alkarlanean; bigarrena, Dena ez da futbola, hau be Arratian gra-bauta, eta hirugarrena Motxilaren umea, Dimako eskolan, Bilbon eta Segoviako espetxe zaharrean grabautakoa.

    Motxilaren umea pelikulaz gai-nera, Interneterako bideo bat be

    prestatu dabe egileak, nagusiai zu-zendutakoa. Han, marrazkien bidez eta off abots bategaz, hainbat datu emoten ditue. "Hor azaltzen dogu zenbat ume dagozan egoera horre-tan, egoera horrek zelango ondo-rioak dituan umearen garapenean eta gero irakasle batek eta psikolo-go batek azaltzen deuskue zer egin daikegun eskolan eta gizartean problematika horren aurrean" dino Naveirak. Gaia umeakaz landuteko unidade didaktikoa prestatu dabe.

    Orain, filma aurkeztu eta berbal-diak eta mahai-inguruak emoten dabilz. "Hemen Arratian, Diman eta Zeanurin daukagu data zehaztuta. Beste lekuetan oindino ez. Igorren eta Lemoan be egingo da seguru asko. Euskal Herriko uriburuetan be proiektauko da; gitxienez Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan. Bes-te herri batzuetan be bai, Arranku-diagan eta Laudion esate baterako" dino Zelestinok.

    Hilaren 15ean, Youtubera igo eta munduko 100 zine jaialdi baino gehiagotara bialduko dabe filma. Baita Euskal Etxe guztietara be. Pelikuleak bost hizkuntzatan izango ditu azpituluak: ingelesez, frantsesez, gaztelaniaz, portugesez eta katalaneraz, hain zuzen.

    Lan boluntarioaKurkuluxetan alkarteak "bere boltsikotik" finantziau dau filma. 22 minutuko pelikula hau egiten 4.500 euro inguru gastau dabela, lan guztia boluntarioa izan dala eta inork ez dauala ezer kobrau dino Zelestinok. Ezta Itziar Ituño aktore profesionalak be.

    eguneratu, arin eta parte hartzai-lean".

    URTEURRENA

    Kiñu Gaztetxeak hirugarren urteurrena ospatuko dau

    Erredakzinoa

    Igorreko Kiñu Gaztetxeak hiru urte beteko ditu eta hau ospatuteko jaia antolatu dabe maiatzaren 6rako.

    Eguraldi ona bada, Gaztetxe

    osteko lorategian egingo daben kopautxoagaz hasiko da jaia arras-tiko 19:30ean. Gero, gaubean, 22:30etik aurrera, hiru kontzertu egongo dira. Hasteko Eraso! metal rock talde zarauztarrak, Kaiolatik ihes, bere azken diskoa aurkez-

    tuko dau. Ondoren, Guda Dantza Bilboko ska talde gaztearen txan-dea izango da. Honeek be, euren atzen lana, Labarraren ertzean joko dabe Gaztetxean. Amaitzeko, DJ Lorok animauko dau gaua. DJ Lorok Kodigo Norte, Green Valley, Rapsusklei eta beste hainbat talde-gaz egin dau behar eta astero en- tzun geinke Radio Vitoriako Aldape-ko saioan. Reggae, Dancehall, Hip Hop eta Jungle doinuakaz mobidu arazoko ditu bertaratutakoak.

    ANTZERKIA

    Zugan Ni proiektuko hiru antzezlan ikusgai Igorren

    Erredakzinoa

    Maiatzaren 12an, 19:00etan, Igo-rreko Lasarte Aretoan, Igorreko talde bik eta Zornotzako batek ikasturtean zehar prestatutako an- tzezlan bana taularatuko dabe. Igo-rreko taldeen lanak Azterketa eta 10 urte dira. Bigarren honek Zugan Ni proiektuaren 10 urteai egiten deutso erreferentzia eta urteotako lan onenen zatiak batzean ditu. Zornotzakoak Gero arte Mari Car-

    men izeneko lana antzeztuko dabe.Orain dala 10 urte, nerabeak an-

    tzerki mundura hurreratzeko Markeli-ñe Konpainiak Zugan Ni proiektua sortu eban. Ekimen honetan 13 eta 18 urte bitarteko gazteak hartzean dabe parte eta Arratia Institutuko ikasleak osotutako talde bi sortzean dira ia urtero. Ikasturte amaieran, sari banaketea eta proiektuan parte hartu dabenak jaia egiten dabe. Aur-tengo ikasturte amaierako jaia Zor-notzan izango da maiatzaren 14an.

  • KULTUREA 13begitu 2732017ko maiatzaren 3a

    Espezie inbaditzaileakDUNBA

    Erredakzinoa

    ZINE KLUBA

    Maiatzaren 4ean, 20:00etan, Ar-thur Penn-en zuzendaritzapean 1967 urtean filmautako Bonnie and Clyde pelikulea ikusteko aukerea egongo da Igorreko Kul-tur Etxean, Igorreko zine klubaren eskutik.

    Sasoi haretako Hollywood-eko aktore ezagunenetarikoak egin eben lan Bonnie and Clyde pe-likulan: Warren Beatty-k, Faye Dunaway-k, Michael J. Pollard-ek, Gene Hackman-ek eta Stelle Parsons-ek beste batzuen artean. Gidoia Robert Benton eta David Newman-ek egin eben eta Oscar bi eta beste sari asko jaso ebazan filmak.

    Filmak kontetan dau Bonnie Parker eta Clyde Barrow bikote delitugilearen istorioa. Depresino Handiaren sasoian, Bonnie eta Clyde bikote gaztea Ameriketako Estadu Batuetatik zehar bankuak lapurtu, jente apalari lagundu eta agintariak barregarri ixten ibili zan.

    ANTZEZLANA

    Olgetan egiteko garrantzia erakusten dau Kaleko musikariak ikuskizunak

    Maiatzaren 6an, Txantxariak taldeak Kaleko musikariak ikuskizuna eskei-niko dau arrastiko bostetan, Igorreko Kultur Etxean. Lan honetan, olgetan hasteko proposatzen deutsee txan-txariak ume, guraso eta irakasleai.

    Istorioaren protagonista diran Mari Txipik, Arantxa Zabaletek, An-txon eta Txantxibiri Kaminok eta Braulio astoak, ia aiztuta egozan jo-

    lasak eta jolas barriak ikasteko auke-rea eskeiniko dabe. Izan be, euren ustez, jolasa biziten ikasteko modu bat da. Jolasen bidez geure buruari helburuak ipinten ikasten dogu eta personen arteko hartu-emonak errezteko modua da, taldeak osotu eta trinkotzeko. Jolasa, ume eta gu-rasoen arteko loturak estutzeko bi-dea be bada; umeak eta gurasoak bizitzaren alderdirik atseginenenez alkarregaz gozatuteko bitartekoa.

    Zer aituten da espezie inbaditzaile legez?

    Euren lekutik aterata leku barrietako bizitzara egokitu eta bertokotu diran animalia edo landareak dira. Baina, munduko biodibersidaderako bigarren me-hatxurik larriena eurak bihurtu dira, arazo potoloak eta kalteak sortu arazoten dabez eta.

    Arratian hainbat inbaditzaile dagoz, bat aitatutearren: errekako karramarro gorria. Amerikatik eka-

    Igorreko Inazio Zubizarreta eskolako 6. mailako ikasleak

    Erredakzinoa

    Bonnie and Clyde filma Igorreko zine klubean

    rritako espezie honen eragina dala-eta, Europako arrunta galzo-rian dago.

    Beste bat, zebra muskuilua da. Ur gezatako molusku txikia da. Errusiako hego-ekialdeko aintziretan dauka jatorria. Handik gizakiak, gura barik, munduko beste gune askotara eroan dau, eta espezie inbaditzaile bihurtu da. Ur hodiak trabatu egiten dauz eta arazo larriak dakarz gure bizi- tzara eta horregaitik Uraren Euskal Agentzia arduratuta dago.

    Vespa Velutina moduan ezagu-na dan erlastarra be gure artean

    dago. Asian dauka jatorria, itsa-sontziz etorri ei da eta bertako erleak jan egiten dauz.

    Cortadelia (panpa lorea) be hor daukagu: lorategiak atondu-teko Hego Ameriketatik ekarritako

    landare altua da. Sano indartsua da eta edonon hazi daiteke errez. Haize bolada batek lore horren haziak edonora eroan leikez eta horregaitik zabaltzen da arin-arin. Hau guztiau kontuan hartuta "ja-gon daigun geurea eta jaurti egin bestea".

    Panpa lorea Lemoan.

    Kaleko musikariak ikuskizuna.

    Zeberioko Udaleko Berdintasun Sailak ikastaroa antolatu dau

    IKASTAROA

    Zeberioko Udaleko Berdintasun Sailak, Ugao eta Arrigorriagakoakaz batera, hilekoaren zikloaren gaineko ikastaroa antolatu dau, 14 eta 50 urte bitarteko andrantzat. Estibaliz Urresolak eta Ane Uriartek dinami-

    Erredakzinoa zauko dabe. Ikastaroa Ugaoko Jane Jauregian izango da maiatzaren 6an, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era, Ilargiak J izen-pean. Bertan, hilerokoaren zikloaren faseak personearengan daukien era-gina landuko da. Udaletxean emon behar da izena maiatzaren 3ra arte.

    LEHIAKETEA

    Jaietako Kartel Lehiaketarako lanak bialtzeko epea zabalik

    Erredakzinoa

    Lemoako jaietako Kartel Lehiake-tarako lanak aurkeztu daitekez udaletxean bagilaren 9ra arte. Lehiaketan herrikoak bakarrik hartu daikie parte. "Lemoako

    Jaiak 2017" esaldia agertu behar da kartelean. Sari bi egongo dira 175 eurokoak. Eskuz zein orde-nagailuz egindako kartelak onar-tuko dira, A4 neurrian. Kartelak egilearen sinadura barik aurkeztu behar dira.

    MUSIKEA

    Idoia Kareagaren kontzertua Musika Bakarrean zikloan

    Erredakzinoa

    AKKBk antolatutako Musika Baka-rrean zikloko hurrengo kontzertua Idoia Kareaga txistulariak emongo dau David Nanclares gitarristearen laguntzeagaz. Maiatzaren 13an izango da, arrastiko 20:00etan, Areatzako Udal Aretoan.

    Idoia Kareaga, Barakaldoko Hala Dzipo Musika Eskolako fundatzai-leetakoa eta zuzendaria da eta Bilboko Txistulari Bandan be joten dau. Kontzertuan, beste gauza batzuen artean, artzai kantak, Uriondo eta, tangoak joko ditu.

    Hilaren 20an, Alejandro Aparicio

    Almeriako gitarristeak zarratuko dau Musika Bakarrean zikloa. Aparicio, Almeria eta Madrileko konserbato-rioetan ikasi eta gero, Herbeheretara joan zan Carlo Marchione-ren esko-lak jasoteko. Maastricht-en masterra egin ostean, kontzertu ugari emon ditu solista moduan Belgika, Holan-da eta Espainian.

    Zikloaren helburua, maila han-diko musikariak bakarrean ikusi eta entzutea da eta euren instrumen-tuen errekursoak erakustea. Aurten 3 kontzertu izango dira, klarinete, txistu eta gitarra kontzertuak. Apri-laren 29an, eskeini eban Javier Roldanek klarinete kontzertua.

  • ASTIA14 begitu 2732017ko maiatzaren 3a

    AGENDEA

    Maiatzak 3AREATZAHilaren 5era arte, BatuAKKBn izena emoteko epea zabalik, 645 712 151 (Mari Jose) edo 699 712 195 (Esti) telefonora deituta.

    18:00etan, Andren Jabekuntza Eskolako ikastaroa, Menopausia, eta orain zer? Desirak alkartearen eskutik, udaletxean.ARTEAErronkaribar-era ibilaldia hilaren 17an. Izena udaletxean emon 10era orduko. Mikel Deuna Jubiladu eta Pensinodunen alkarteak antolatuta.ARRATIAAndren Jabekuntza Eskolako Topaketan parte hartzeako izen emotea hilaren 15era arte. Izena udaletxeetan edo AUMen emon.IGORREUrederra errekearen jaiotzara urtekerea. Izena hilaren 5era arte emon. Gazteria zerbitzuko bulegoan edo 688 898 765 telefonoan.LEMOA26ra arte, Euskal Jairako txartelak salgai udaletxean. Jaia bagilaren 3an izango da.

    Bagilaren 9ra arte, jaietako Kartel Lehiaketarako lanak aurkezteko epea. Udaletxean.ZEANURI18:00etatik 20:00etara, 5era arte, herri galdeketan boto aurreratua emoteko aukerea. ZEBERIOUdaleko Berdintasun Sailak antolatutako Ilargiak J tailerrean parte hartzeko izena emoteko atzen eguna udaletxean. Prezioa 10 euro.

    Maiatzak 4IGORRE20:00etan, zine kluba Bonnie and Clyde.

    Maiatzak 5ARRATIAHilaren 19ra arte, Bizkaiko Andren Jabekuntza Eskoletako jaian parte hartzeako izen emotea. Jaia Durangon izango da bagilaren 3an. Izena emoteko [email protected] helbidera idatzi edo 94 631 17 17 telefonora deitu.DIMA19:00etan, Motxilaren umea filma Abaro lokalean.

    IRAGARKI LABURRAK

    SalduALOKATZEN DA100 m2 dituan lonjea alokatzen da Igorreko erdigunean. Bulego, txoko... edozertarako sano aproposa. Baldintza oso erakargarriak. Deitu 653 745 838 telefonora. SALGAIGimnasioko materiala salgai. Bankadea, barra, mankuernak eta pesak. Arratian bizi bazara 50 euro garraioa barne. Telefonoa 657 707 725.

    danerikLAN BILAEtxeak, bulegoak, portalak... eta abar garbitzen dodaz. Kotxeduna. Interesatuak 635 207 386 telefonora deitu.ALOKATZEN DAJardunean dagoan estetika zentroa alokatzen da Galdakaoko erdigunean. Hartu-emonetarako deitu 94 456 64 57 telefonora.TIRALARI BILAHarriti andra proba taldea, taldean parte hartzeako Arratiako andra bila dabil. Eider

    639 293 539. LAN BILABediako neska euskalduna persona helduak edo laguntza behar dabenak jagoteko prest agertzen da. Furgonetaduna. Telefonoa 688 647 074. ETXEA ALOKAIRUANEtxe bat alokairuan Urkuzun. Kamarea, etxebizitza, kortea eta garajea daukaz. Berokuntza txapeagaz. 4 gela, hiru sala, bainugela 2 eta terraza 2. Interesdunak deitu 646 305 624 telefonora (Margari).GARAJEA BEHAR DOTKarabanea ixteko garajea behar dot Arratian. 7 metroko luzeerea eta 2,60 m.ko altuerea. Deitu 675 712 841 telefonora.

    Zeozer saldu, erosi, alokatu, trukea egin, behar edo behargin bila bazagoz, bidali asko jota 25 berbako mezu bat. [email protected]. Mezuak doban dira.

    Zerturen

    argitalpenak

    jasoko dozuz,

    zozketetan

    sartuko zara.

    begituk 15

    urte eta

    ehundaka

    lagun.

    Begitu-lagunen txokoa

    94 631 73 14 | www.begitu.org | [email protected]

    ZEANURI21:00etan, Etzanderak jantza taldearen Txirrin-txanketan emonaldia frontoian.

    Maiatzak 13AREATZA20:00etan, Idoia Kareaga txistulariaren kontzertua Musika Bakarrean zikloan. Udal Aretoan.BEDIAEleizalde Jubiladu eta Pensinodunen alkarteak antolatuta, Ondarroa eta Lekeitiora urtekerea.IGORRE22:00etan, zinea Locas de alegria.LEMOA20:00etan, Udalak antolatuta, Lemoa hartzearen 80. urteurrena kiroldegian. 20:00etan, Lemoako Abesbatzen Elkarteak antolatuta, Udabarriko kontzertua. Xuxurlariak Abesbatza (Amorebieta-Etxano), Coro de Emays (Bilbo) eta Lemoako Abesbatzen Elkartea. Eleizan.ZEANURISanisidroak. Ikusi egitaraua 7. orrialdean.

    Maiatzak 14DIMA10:00etatik 14:30era arte, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Eskulangintza Azokea.

    Dantzari Txiki Eguna. Ikusi egitaraua 6. orrialdean.IGORRE17:00etan, umeentzako zinea, La Bella y la Bestia; 19:30ean, zinea Locas de alegria.LEMOA10:30ean, Udalak antolatuta, Memoria Historikoaren inguruko mendi ibilbidea; 13:00etan, Mendieta Herri Kirol Taldeak antolatuta, herri kirol erakustaldia eta herritarren arteko trontza txapelketea Elizondon.ZEANURI18:00etan, Bizkaiko Herriarteko Pelota Txapelketea.ZEBERIOAustarrik antolatutako urtekerea Guratz Elostara.

    Maiatzak 15BEDIA16:30etik 19:30era, bagilaren 2ra arte, Jaietako Paella Egunean parte hartzeako izen emotea Liburutegian.ZEANURIAbere, Artisau eta Nekazal Produktuen Azokea-ren XXXVI. edizinoa. Ikusi programea 7. orrial-dean.

    Miriam Herbon irakasleagaz Kultur Etxean.LEMOA19:00etan, Mikel Diegoen berbaldia "Los vecinos de Lemoa ante los tribunales franquistas: una introducción". Jubiladuen etxe gaineko aretoan.

    Maiatzak 9LEMOA17:30ean, Maddi eta txalaparta ipuin musikatua ludotekan.ZEBERIO17:30ean, Zainduz programearen barruan, menpekotasuna daukien personen senide eta zaintzaileentzako erlajazino tailerra Beatriz de la Fuenteren eskutik, udaletxeko 2. solairuan.

    Maiatzak 10LEMOA17:00etan, JB Eguzkitza Meabeko Guraso Elkarteak antolatuta, gurasoentzako txalaparta tailerra.

    Maiatzak 11BEDIA18:00etan, berbaldia "Xakearen onurak" liburutegian.IGORRE19:00etan, jaietako Kuadrilen Batzarra Kultur Etxean.LEMOA18:00etan, Aritz Ipiñaren berbaldia: "Huyendo de la guerra y de la represión franquista: el exilio vasco 1936-1975" Jubiladuen etxe gaineko aretoan; 19:30ean, Musika Eskolako ikasleen kontzertua eleizan.

    Maiatzak 12BEDIA17:00etan, familiako tailerra, Gozogintza. Liburutegian.DIMA19:00etan, Arratia Kantuz herriko plazan hasita.IGORRE19:00etan, Zugan Ni Gazteen Antzerki Topaketak Lasarte Aretoan.LEMOA19:00etan, Udalak antolatuta, Unai Ormaetxea eta Mikel Inunziaga "Inun"-en errezitaldi-kantaldia Elizondoko Kulturgunean eta DBHko ikasleen gaubela, JB Eguzkitza Meabe Ikastetxea, Ikastetxeko Euskera Batzordea eta Udalak antolatuta.ZEBERIO19:00etan, Austarri Kultur Elkarteak antolatuta, Eriz magoa udaletxeko 2. solairuan.

    Andrazko musikari rockeroengaineko erakusketea ZeberionHilaren 13tik 26ra, 18:30etik 20:30erako ordutegian, Zeberioko Udalaren Bardin-tasun Sailak antolatuta, Unai Endemañoren Rock and Roses argazki erakusketea egongo da ikusgai udaletxeko bigarren solairuan. Erakusketan, rock munduko an-dra musikariren 30 argazki batu dira. Argazkien balio artistikoaz gainera, andrazkoak rock munduan daukien gero eta presentzia handiagoa aldarrikatu gura dabe.

    Kantuan edo musika jo bitartean Endemañok ateratako erretratuak dira. Chel-sea Wolfe, Oathbreaker taldeko Caro, Sub Rosa edo In Mute taldeko Steffi agert-zen dira beste batzuen artean. Baita Marilu Tudanca santurtziarra be. Tudanca, estaduan heavy banda bateko lider izandako lehenengo andrazkoa izan zan.

    Zenbaki honetako saridunak:

    1 2Aratz Sagarna (Igorre)Lur Olabarri (Zeanuri)

    Naiara Iza (Dima)

    Igorreko Kultur Etxeak emondako bina sarrera Kaleko musikariak ikuskizunerako.

    Axpe Goikoak emondako txakolin kutxatxoa.

    IGORRE20:00etan, Bizkaia Hauspoka Kultur Etxean.LEMOAGurasoentzako Txalaparta tailerrean izena emoteko azken eguna. [email protected] idatzi.

    Maiatzak 6AREATZAKarpoko jaiak. Ikusi programea 6. orrialdean.BEDIA10:00etan, Errioxako Laguardia eta Eltziegora urtekerea Udalak antolatuta.DIMA21:00etan Rock N' Roll gaua Aramotz tabernan. Mozorrotuta joan (gura dan rock estilokoa).IGORREJubiladuen ibilaldia. Igorre (08:20 autobusa)-Zumeltza-Arkaola-Iñurrieta-Indusi-Dima-Aretoa.

    17:00etan, Kaleko Musikariak taldearen Txantxariak ikuskizuna Lasarte Aretoan.

    Kiñu Gaztetxeko urteurreneko jaia. Ikusi programea 12. orrialdean.

    20:00etan, Dirty Old Band Okela tour kontzertuan AZ Rugby tabernan.

    22:00etan, zinea El bar.LEMOAGanzabalek antolatuta, GPS ikastaroa eskoletan.

    Arantxeko jaiak. 11:30ean, txupina; 11:45ean, iturrira ibilbidea; 12:30ean, pikoteoa; 14:30ean, baba jana; 16:30ean, Briska eta Trineo Txapelketak; 20:00etan, tortilen aurkezpena eta 21:00etan, Bieskas-en kontzertua.ZEANURI09:30ean, Gorbeia Jubiladuen alkarteak antolatuta mendi ibilaldia. Plazea-Soloeta-Altzusta-Plazea.

    Maiatzak 7AREATZALamino Mendi Taldeak eta Areatzako Guraso Elkarteak antolatuta, Oma eta Basondora urtekerea.

    Karpoko jaiak. Ikusi egitaraua 6. orrialdean.IGORRE17:00etan, umeentzako zinea, Bebe jefazo; 19:30ean, zinea El bar.LEMOAGanzabalek antolatuta, goizeko urtekerea Arratiatik.ZEANURI08:30ean izen emotea eta 09:00etan, Zeanuriko Erroten XII. Ibilaldia. Plazan.

    Gaure Eskuetan alkarteak antolatuta, herri galdeketea. Ikusi programea 5. orrialdean.

    Maiatzak 8IGORRE10:30etik 12:30era, Andra Migraduen Topagunea.

  • 15begitu 2732017ko maiatzaren 3a

    DENPORA-PASA / KOMIKIA

    AKIMIKO

    Zorrozkilo

    DENPORA-PASAEZKERRETIK ESKOIERA1.- Nahaspilatsu. 2.- Letra bat. Ezen. Bokala. 3.- Indioaren sinboloa. Bokala. Zintzo. 4.- Golpe. 5.- Bada juntagailuaren laburdurea. Musika nota. 6.- Balkoi. 7.- Emea ez dana. Letra bat. Arsenikoa. 8.- Letra bat. Birritan, Afrikako tanbor antzekoa izentetako onomatopeiea. Letra bat. 9.- Tximurtsu.

    GOITIK BEHERA1.- Sortu, gauzatu. Lehiaketa bat irabazi ezkero jasoko dozu. 2.- Konsonantea. Gris. Azken letrea. 3.- Errenioaren sinboloa. Musika mota bat. Aditz atzizkia. 4.- Zeozer. Bits. 5.- Jainko germaniarra, Lurraren antolatzailea. Uribildu. Meitnerioaren sinboloa. 6.- Bokala. Haragia. Sufrea. 7.- Osasuntsu. Lapurretan egin.

    Topau bizikleta batek daukazan zazpi atalen izenak.

    IMAN OLATUA L A R R A S E G A

    D A O K E P N I O N

    E B E G I K O T A K

    B A L A U S K E R A

    I L U A M E R R A Z

    K A R L E B I U E K

    O Z K I L A K Z O R

    I T O P R E O A G I

    J A U R L A D L A N

    O S P U A R I G E A

    B I K G O K A R T U

    O S T A B I L U A Z

    E D A B I R K A K O

    G O K A L E Z T I P

    U L T Z E N U R A K

    1 2 3 4 5 6 7

    1

    2

    3

    4

    5

    6

    7

    8

    9

    ALARRASEGA

    DAOKEPNION

    EBEGIKOTAK

    BALAUSKERA

    ILUAMERRAZ

    KARLEBIUEK

    OZKILAKZOR

    ITOPREOAGI

    JAURLADLAN

    OSPUARIGEA

    BIKGOKARTU

    OSTABILUAZ

    EDABIRKAKO

    GOKALEZTIP

    ULTZENURAK

    1234567

    1ERREBES

    2GEZEA

    3INEON

    4NARRUKO

    5BARE

    6SAPAILO

    7ARPAS

    8RTAMT

    9IZURTSU

  • 16 ALKARRIZKETEA

    "Lehenengo gauzea

    burua asentetea da,

    sonanbulo baten