Nola egin ePub formatuko testuak
Badirudi testuak irakurtzeko gehien hedatzen ari den formatua ePub dela,
PDFrekin batera. Batzuentzat (http://www.idpf.org/ esaterako) ePub hori
Open eBook-aren, liburu elektroniko librea ren estandarra da, liburu
elektronikoetarako gomendagarriena beraz. Liburu elektronikoen trepetak sortzen
dituzten hainbat enpresa ePub euskarri horrekin ari dira dagoeneko: Stanza
mahaiganarekin ibiltzen diren gailuak iPhone, iPod Touch... baita Adobe Digital
Editions, Apple's iBooks, eta tinta elektronikoarekin dabiltzan gailuak ere bai
Sony Reader...
Horrelako ePub testuak sortzeko badago hainbat baliabide:
1. Calibre (http://calibre-ebook.com): Windows, Mac OSX eta Linuxerako
lanabes librea. Hainbat formatuetatik ePub formatura bihurketak egiteko
aukera ematen du. Irakurri dut Stanza mahaigainak baino hobe lortzen
duela jatorrizko testuen estilo eta formatuei eustea. Euskaratzen ari gara.
2. Adobe InDesign (http://www.adobe.com/products/indesign/): InDesign
egile eta editoreentzako lanabes aurreratua da. Testuak ePub formatuan ere
ekoizten ditu.
3. Feedbooks (http://feedbooks.com/share/): izena eman ahal duzu Feedbooks
horretan eta hortxe bertan zure edukiak sortu. Eduki horiek ePub
formatuan eskuragarri izango dituzu. Erraz lortuko dituzu beste formatu
batzuk ere bai, PDF eta Kindle. Horretaz gain, zuk sortu eta elkarbanatu
nahi dituzun liburu guztiak "Free Books by Feedbooks" atalean sartuko
dira; Stanza-ren Katalogo nagusian, "User Created Books" gunean, ez
duzu, beraz, liburua deskargatu behar formatu bakoitzean, banan-banan.
Liburuaren formatuak online gordeta geratuko dira, beste erabiltzaileentzat
eskuragarri.
4. BookGlutton API (http://www.bookglutton.com/api): HTML formatutik,
ePub formatura bihurtu, online API erabiliz bihurketak egiteko.
5. ePub Tools (http://code.google.com/p/epub-tools): Lanabes bilduma bat
Word, RTF, DocBook, TEI, eta FictionBook formatuetatik ePub
formatuetara iristeko.
6. Adobe PDFXML (http://labs.adobe.com/technologies/mars) - Ikus
Adobe's blog, Dagoeneko eginak daudenePUB fitxategietan aldaketa txikiak
egiteko.
7. eScape - ePub Creator
(http://www.infogridpacific.com/igp/AZARDI/eScape%20-ODT2ePub) -
Open Office paketeko testu dokumentu estandarrak (ODT) >>> ePub
bihurtzeko"
8. eCub (http://www.juliansmart.com/ecub) – "Erabiltzeko erraza den EPUB
eta MobiPocket formatuetako liburu elektronikoak sortzeko"
9. Sigil (http://code.google.com/p/sigil/) - "Sigil plataforma anitzeko
WYSIWYG ebook editorea. Zuzenean ePub formatuan editatzen du."
10. Easy EPUB (http://www.easypress.com/products/aqpep/) - Besterik gabe
kargatu zure InDesign edo zure Quark testu fitxategiak, (testu luzeak).
EasyEPUB horrek kopia bat egingo dizu EPUB formatuan. Bost bat
minututan edo.
11. DNAML's PDF2EPUB (http://www.pdftoepub.com/) - PDF formatutik
EPUB formatura bihurketa egingo dizu sei urrats errazetan. Software
honen onena, goiburuak eta azpiko oharrak ere oso ondo bihurtzen dituela.
Horixe izaten da problema nagusietako bat PDFtik ePUBera bihurketak
egiterakoan.
12.ODFToEPub (http://www.pincette.biz/odftoepub/) - OpenOffice
paketearentzako gehigarria. Zure testua ePub formatuan gordetzeko aukera
emango dizu.
13. Stanza Desktop (http://stanza.lexcycle.com): Stanza bihurketak egiten
lagunduko dizu hainbat formatuen artean: MS LIT, Mobipocket, Kindle,
RTF, PDF, MS Word... baita ePub formatu estandarrera ere.
XHTML eta XML lengoaietan arituak eta adituak direnentzat. Esaten dute ePub
fitxategia azken batean lengoaia horretan dagoen datuen bilketa handia besterik
ez dela, nolabait esateko lengoaia horietan eginda datu guztiak konprimitzeko
bide bat omen da ePub. Nahi izanez gero, aditu batek “eskuz” edita dezake
ePub bat. Tutorial bat ingelesez: http://www.jedisaber.com/eBooks/tutorial.asp.
Top Related