Nola egin e pub formatuko testuak

3
Nola egin ePub formatuko testuak Badirudi testuak irakurtzeko gehien hedatzen ari den formatua ePub dela, PDFrekin batera. Batzuentzat ( http://www.idpf.org/ esaterako) ePub hori Open eBook-aren, liburu elektroniko librea ren estandarra da, liburu elektronikoetarako gomendagarriena beraz. Liburu elektronikoen trepetak sortzen dituzten hainbat enpresa ePub euskarri horrekin ari dira dagoeneko: Stanza mahaiganarekin ibiltzen diren gailuak iPhone, iPod Touch... baita Adobe Digital Editions, Apple's iBooks, eta tinta elektronikoarekin dabiltzan gailuak ere bai Sony Reader... Horrelako ePub testuak sortzeko badago hainbat baliabide: 1. Calibre (http://calibre-ebook.com ): Windows, Mac OSX eta Linuxerako lanabes librea. Hainbat formatuetatik ePub formatura bihurketak egiteko aukera ematen du. Irakurri dut Stanza mahaigainak baino hobe lortzen duela jatorrizko testuen estilo eta formatuei eustea. Euskaratzen ari gara .

description

Liburu elektronikoetan testuak formatu digitaletan gordetzen dira. Nola egin formatu horien arteko bihurketak.

Transcript of Nola egin e pub formatuko testuak

Page 1: Nola egin e pub formatuko testuak

Nola egin ePub formatuko testuak

Badirudi testuak irakurtzeko gehien hedatzen ari den formatua ePub dela,

PDFrekin batera. Batzuentzat (http://www.idpf.org/ esaterako) ePub hori

Open eBook-aren, liburu elektroniko librea ren estandarra da, liburu

elektronikoetarako gomendagarriena beraz. Liburu elektronikoen trepetak sortzen

dituzten hainbat enpresa ePub euskarri horrekin ari dira dagoeneko: Stanza

mahaiganarekin ibiltzen diren gailuak iPhone, iPod Touch... baita Adobe Digital

Editions, Apple's iBooks, eta tinta elektronikoarekin dabiltzan gailuak ere bai

Sony Reader...

Horrelako ePub testuak sortzeko badago hainbat baliabide:

1. Calibre (http://calibre-ebook.com): Windows, Mac OSX eta Linuxerako

lanabes librea. Hainbat formatuetatik ePub formatura bihurketak egiteko

aukera ematen du. Irakurri dut Stanza mahaigainak baino hobe lortzen

duela jatorrizko testuen estilo eta formatuei eustea. Euskaratzen ari gara.

Page 2: Nola egin e pub formatuko testuak

2. Adobe InDesign (http://www.adobe.com/products/indesign/): InDesign

egile eta editoreentzako lanabes aurreratua da. Testuak ePub formatuan ere

ekoizten ditu.

3. Feedbooks (http://feedbooks.com/share/): izena eman ahal duzu Feedbooks

horretan eta hortxe bertan zure edukiak sortu. Eduki horiek ePub

formatuan eskuragarri izango dituzu. Erraz lortuko dituzu beste formatu

batzuk ere bai, PDF eta Kindle. Horretaz gain, zuk sortu eta elkarbanatu

nahi dituzun liburu guztiak "Free Books by Feedbooks" atalean sartuko

dira; Stanza-ren Katalogo nagusian, "User Created Books" gunean, ez

duzu, beraz, liburua deskargatu behar formatu bakoitzean, banan-banan.

Liburuaren formatuak online gordeta geratuko dira, beste erabiltzaileentzat

eskuragarri.

4. BookGlutton API (http://www.bookglutton.com/api): HTML formatutik,

ePub formatura bihurtu, online API erabiliz bihurketak egiteko.

5. ePub Tools (http://code.google.com/p/epub-tools): Lanabes bilduma bat

Word, RTF, DocBook, TEI, eta FictionBook formatuetatik ePub

formatuetara iristeko.

6. Adobe PDFXML (http://labs.adobe.com/technologies/mars) - Ikus

Adobe's blog, Dagoeneko eginak daudenePUB fitxategietan aldaketa txikiak

egiteko.

7. eScape - ePub Creator

(http://www.infogridpacific.com/igp/AZARDI/eScape%20-ODT2ePub) -

Open Office paketeko testu dokumentu estandarrak (ODT) >>> ePub

bihurtzeko"

8. eCub (http://www.juliansmart.com/ecub) – "Erabiltzeko erraza den EPUB

eta MobiPocket formatuetako liburu elektronikoak sortzeko"

Page 3: Nola egin e pub formatuko testuak

9. Sigil (http://code.google.com/p/sigil/) - "Sigil plataforma anitzeko

WYSIWYG ebook editorea. Zuzenean ePub formatuan editatzen du."

10. Easy EPUB (http://www.easypress.com/products/aqpep/) - Besterik gabe

kargatu zure InDesign edo zure Quark testu fitxategiak, (testu luzeak).

EasyEPUB horrek kopia bat egingo dizu EPUB formatuan. Bost bat

minututan edo.

11. DNAML's PDF2EPUB (http://www.pdftoepub.com/) - PDF formatutik

EPUB formatura bihurketa egingo dizu sei urrats errazetan. Software

honen onena, goiburuak eta azpiko oharrak ere oso ondo bihurtzen dituela.

Horixe izaten da problema nagusietako bat PDFtik ePUBera bihurketak

egiterakoan.

12.ODFToEPub (http://www.pincette.biz/odftoepub/) - OpenOffice

paketearentzako gehigarria. Zure testua ePub formatuan gordetzeko aukera

emango dizu.

13. Stanza Desktop (http://stanza.lexcycle.com): Stanza bihurketak egiten

lagunduko dizu hainbat formatuen artean: MS LIT, Mobipocket, Kindle,

RTF, PDF, MS Word... baita ePub formatu estandarrera ere.

XHTML eta XML lengoaietan arituak eta adituak direnentzat. Esaten dute ePub

fitxategia azken batean lengoaia horretan dagoen datuen bilketa handia besterik

ez dela, nolabait esateko lengoaia horietan eginda datu guztiak konprimitzeko

bide bat omen da ePub. Nahi izanez gero, aditu batek “eskuz” edita dezake

ePub bat. Tutorial bat ingelesez: http://www.jedisaber.com/eBooks/tutorial.asp.