1
BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATUA
PROBA LIBREA
EREMU SOZIALA
2019ko MAIATZA
ABIZENAK ETA IZENA: ____________________________________________________
SINADURA:
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
HEZKUNTZA SAILA
2
Lehen zatia Galdera bakoitzak 0,25 puntu balio du.
Puntuazioa, guztira: 4,5 puntu.
1. Definitu zein den NATO siglen esanahia:
2. Adierazi zein eguraldi aurreikusten den ondorengo mapa meteorologikoan, Islandiarako.
3. Zein da Diplomaziak herrialdeen artean duen zeregina?
3
4. Azaldu labur-labur zein desberdintasun dagoen gehiengo osoaren eta gehiengo soilaren artean, bozketa bat egiten denean.
5. Zein desberdintasun dago Estatu Kolpe baten eta Pronuntziamendu baten artean?
6. Mapamundian, inguratu zirkulu batez ondorengo toki hauek:
Arabiar penintsula Alaska Patagonia Groenlandia Madagaskar
Iturria: http://vanstrotterstore.com
4
7. Zein da “utopiaren” eta “distopiaren” arteko desberdintasuna?
8. Labur-labur, eman itzazu “Oinarrizko Errenta Unibertsalaren” aldeko edo aurkako
argudioak.
Alde: Aurka:
5
9. Ekonomia Ituna eta Kupoa Erdi Aroan desagertu ziren Euskal Autonomia Erkidegotik, ala oraindik ere indarrean jarraitzen dute?
10. Antolatu kronologikoki datu historiko hauek eskuineko zutabean.
Berlingo Harresia erori zen
J.F. Kennedy presidentea hil zuten
Gorbatxov SESBeko presidente bihurtu zen
Andropov hil zen, eta, haren ondoren, Txernenko sartu zen SESBeko gobernuan
Carter Estatu Batuetako presidente izendatu zuten
6
11. Zein gertakari historiko islatzen du irudi honek?
12. Historiaurreko zein kulturatakoak dira irudian agertzen diren hondar arkeologikoak?
7
13. Ordenatu kronologikoki Euskal Autonomia Erkidegoaren historiako datu eta data hauek.
1 Lehen Karlistaldia
2 Jose Antonio Agirrek aurreneko Eusko Jaurlaritza osatu zuen
3
Gatzaren matxinada Bizkaian
4 Ekonomia Ituna sortu zen Euskal Autonomia Erkidegoan
5 Bergarako Besarkada sinatu zen
6 Banco de Bilbao banketxea sortu zen
14. Bigarren Mundu Gerran, bi bando egon ziren elkarren aurka (Ardatzeko Potentziak eta Aliatuak). Aipa itzazu bando horietako bakoitzeko BI herrialde.
Ardatzeko Potentziak Aliatuak
15. Lotu pertsonaia eta gertakari historiko hauek:
1 J. Carter
IAEE eta EEE
2 Patricio Lumumba
Camp David-eko hitzarmenak
3 Mao Zedong
Alemaniaren eta SESBen artean erasorik ez egiteko ituna
4 Molotov
Kongoko independentzia
5 Jean Monnet Iraultza Kulturala
8
16. Zein pintura-generotakoa da obra hau?
17. Deskribatu labur-labur Euskadiko klima “ozeanikoaren” ezaugarriak.
9
18. Espainiako Gerra Zibilean (1936-1939), nazioarteko zein babes izan zituen Franco jeneralaren bando matxinoak, eta zeintzuk, berriz, Errepublikako Gobernuak?
- Franco jenerala: - II. Errepublikako Gobernua:
10
Bigarren zatia Irakurri testu hau, eta erantzun galderei.
Puntuazioa, guztira: 3 puntu
Egunero-egunero, milaka ume behartzen dituzte oso lan gogorrak egitera.
Agian, zeure buruari galdetuko diozu zein ote den haur-esplotazioaren eta lanaren arteko
muga, eta zeintzuk ote diren adin jakin bateko ume batek modu osasungarrian egin ditzakeen
lanak.
Garrantzitsua da kontuan izatea umeak zenbat ordu igaro behar dituen lan horretan, bai eta
zeintzuk diren lanaren atzean dauden helburuak ere.
Bestetik, haurtzaroaren barruan adin-tarteak daude, eta ez da gauza bera 4 urteko ume bat lan
gogor batean, eta hamaika urteko bat limonada saltzen.
Hala ere, Lanaren Nazioarteko Erakundea oso argia da Haurren Lana definitzeko orduan:
Haurrei haurtzaroa modu naturalean bizitzen uzten ez diena da. Lan horiek ez diete
haurrei modu egoki eta duinean garatzen uzten.
Eguneroko ekintzei buruz ari garela, haurren lanak ondorio hauek ditu:
Ez die aukerarik ematen behar bezala eskolatzeko. Eskolara modu
erregularrean joaterik ez dutelako edo ikasteko denbora gutxi dutelako,
ikasketa-prozesua eten edo hondatu egiten da.
Arriskuan jartzen du haurraren integritate fisikoa eta osasun mentala.
Batzuetan, lanak eskatzen duen ahalegin fisikoa haurrak jasan dezakeena
baino handiagoa izaten da. Era berean, eta hau ere oso garrantzitsua da,
umearen osasun mentala arriskuan jartzen da; izan ere, umea ez dago
psikologikoki prestatuta bizi beharko dituen egoera batzuetarako.
Haurraren harreman pertsonalei eragiten die. Lan fisikoak denbora kentzen
die umeei beren parekoekin jolasteko eta elkarreraginean aritzeko, eta
jarduera horietan aritzea funtsezkoa da garapen egokia izateko.
UNICEFek emandako datuen arabera, 5 eta 14 urte bitarteko 150 milioi ume inguruk egiten
dute lan mundu osoan.
Azken urteotan, zifra hori murriztuz doa, baina, edonola ere, oso kopuru altua da.
11
Haur horien banaketa geografikoa aztertuta, Afrika da zerrendaren buruan agertzen den
kontinentea. Batez beste, Afrikako lau umetik bat aritzen da haurren lanean.
Asia dago bigarren tokian: datuen arabera, kontinente horretan, zortzi umetik bat aritzen da lan
ordainduan.
Latinoamerikan, zifra hori murriztu egiten da: hamarretik batek egiten du lan.
Mundu mailan, haurren lanean aritzen diren umeen kopurua beherantz doa, apurka-apurka.
Alabaina, Afrikan, kopuruak goraka jarraitzen du.
Herrialdeko kulturaren, hango maila sozioekonomikoaren eta toki horretako gizarte-politikek
duten zorroztasunaren arabera, Haurren Lana modu desberdinetan agertzen da.
Haurren lanik txarrenetakoa esklabotza-egoera argiak ezartzen dituena da. Kasu
horretan, haurrak familietatik bereizten dituzte eta soldata txikia jasotzen dute edo
soldatarik ez, elikagaiaren truke lan eginda.
Alberto Rubín Martín
© Lifeder 2018
GALDERAK:
1. Idatzi titulua artikuluari. 2. Adierazi zein den testuaren ideia nagusia. 3. Azaldu testuko esapide hauen esanahia:
Adin-tarteak. Denbora kentzen die umeei beren parekoekin jolasteko eta elkarreraginean
aritzeko. Haurren lanik txarrenetakoa esklabotza-egoera argiak ezartzen dituena da.
Kasu horretan, haurrak familietatik bereizten dituzte eta soldata txikia jasotzen
dute edo soldatarik ez, elikagaiaren truke lan eginda.
4. Azaldu zein iritzi duzun paragrafo honi buruz, argumentuak emanez:
“Haurrei haurtzaroa modu naturalean bizitzen uzten ez diena da. Lan horiek ez diete
haurrei modu egoki eta duinean garatzen uzten”.
12
Hirugarren zatia: Lan-mundua
Galdera bakoitzak 0,5 puntu balio du. Puntuazioa, guztira: 2,5 puntu.
1. Azaldu labur-labur “enplegu betea” terminoaren esanahia.
2. Definitu labur-labur "urte-sasoiko langabezia” terminoa.
3. Zer esan nahi du “bidegabeko kaleratze” terminoak?
4. Zer esan nahi du “laneko arrisku” terminoak?
5. Definitu ezazu “prebentzioko ordezkari” terminoa.
Top Related