Emaus Gizarte Fundazioak 2007. urtean prestatutako dokumentua dugu hau.
Zuri, zure taldeari, zein taldeko gazteei, Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsua
lantzen hasteko lagungarri izango zaizuela espero dugu.
Emaus Gizarte Fundazioa Garapenerako Lankidetza Saila
Belartza Poligonoa Gurutzegi kalea
PK: 20018 Donostia – Gipuzkoa
Tel: 943 367 534 Faxa: 943 474 346
E-maila: [email protected]
www.emaus.com www.cooperacionsolidaria.org
Emaus Gizarte Fundazioa Garapenerako Lankidetza Saila
Aurrekoetxea kalea 1, Behea Esk. PK: 48006
Bilbo – Bizkaia Tel: 94 4051644
Faxa: 94 4051644 E-maila:
[email protected] www.emaus.com
www.cooperacionsolidaria.org
1.- SARRERA
1.1.- EMAUS GIZARTE FUNDAZIOAREN AURKEZPENA 1
1.2.- GARAPEN SAILEKO AURKEZPENA 2
1.3.- BIDEZKO MERKATARITZA BURUZKO UNITATE
DIDAKTIKOAREN AURKEZPENA 4
1.4.- BIDEZKO MERKATARITZARI BURUZKO SARRERA
OROKORRA 7
2.- IKASTRESNAK
LANKIDETZA JOKOAK 9
MUNDUKO BIZTANLERIA. 100 pertsona 37
ZEIN DA GURE BALOREA 39
KOMIKIA. NAZIOARTEKO MERKATARITZA 41
ANTZERKIRA!!! 43
HORMA IRUDIAK 44
3.- EBALUAZIOAK 46
4.- LOTURA INTERESGARRIAK 47
BIDEZKO MERAKATARITZAKO UNITATE DIDAKTIKOA
1
1.-SARRERA
1.1.-EMAUS GIZARTE FUNDAZIOAREN AURKEZPENA
Emaus Gizarte Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde sozial eta laikoa da,
Emaus International-eko kide da eta helburu hauek ditu:
Pobrezian edo baztertuta dauden edo egoteko arrisku larrian dauden
pertsonen bizi-baldintzak hobetzea, gizarteratzeko eta lan-munduratzeko
prozesuetara bideratuz eta prozesu horietan lagunduz, ahalik eta autonomia
handiena lortu dezaten.
Injustiziari, pobreziari eta garapenari lotutako arazoen kausa, ondorio eta
konponbideen inguruko kezka zabaltzea gizartean.
Zein bitarteko ditugu?:
Esku hartzeko, jendea trebatzeko eta gizarteratzeko nahiz lan-munduratzeko
programa eta zerbitzu integralak. Bakoitzari egokitutako ibilbideak prestatzen
eta bultzatzen ditugu.
Hondakinak berreskuratu eta erabiltzeko ekimenak, garapen iraunkorra
bultzatze aldera.
Ekonomia sozial eta solidarioko enpresak, lan-munduratzeko enpresak eta
bidezko merkataritzako ekimenak bultzatzen eta sortzen ditugu.
Injustiziari, pobreziari eta garapenari lotutako arazoen kausa, ondorio eta
konponbideak etengabe ikertu eta zabaltzen ditugu (aditzera emanez,
ezagutza zabalduz, jendea sentsibilizatuz eta salaketa eginez).
Garapenerako lankidetzako egitasmoak.
www.emaus.com
2
1.2.- GARAPEN SAILAREN AURKEZPENA
Garapenerako Lankidetzarako Saila da, besteak beste, Garapenerako
Hezkuntza egitasmoak antolatzen dituena. Hauxe da sail horren egitekoa: injustizia,
pobrezia eta botere-galtzea sortzen duten kausak, arazo horiek eragiten dituzten
ondorioak eta guk horretan dugun erantzukizuna gizarteari ikusaraztea, gaur egungo
nazioarteko antolamendu ekonomikoaren ondorioz, pobrezian eta baztertuta bizi diren
Hegoaldeko pertsona eta herrien bizi-baldintzak hobetze aldera. Gure iritziz,
garapenerako hezkuntza da helburu horiek lortzeko tresna egokiena.
ZER DA GARAPENERAKO HEZKUNTZA GURETZAT?
Garapenerako hezkuntza Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko harremanen
inguruan gogoeta egiteko, harreman horiek aztertzeko eta ikusmolde kritikoa sortzeko
gai den prozesu bizia da guretzat. Garapenerako hezkuntzaren bidez gizabanakoek
nahiz taldeek egoera jakin batzuen aurrean duten ikuspegia hobetu eta egoera horien
aurrean duten jokamoldea aldatu nahi dugu. Horrekin batera, gure ekintzek epe
luzean izango dituzten ondorioen inguruan gogoeta egiten saiatzen da garapenerako
hezkuntza.
Jendearen jarrera eta balioetan aldaketa onuragarriak bultzatzen saiatzen da
hezkuntza-eredu hori. Aldaketa horien bidez jende guztiari boterea eta baliabideak
eskuratzeko aukera ematen dien mundu bidezkoagoa sortu nahi dugu.
Garapenerako hezkuntzaren helburuak hauek dira:
• Geure bizitzaren eta munduko beste pertsona batzuenaren artean dauden
erlazioez jabetzen laguntzea.
• Pobrezia, bereizkeria eta zapalkuntza egotea eragiten duten kausak eta
arazo horiek dakartzaten ondorioak azaltzea, halakoek gutako bakoitzaren
bizimodua baldintzatzen dutela kontuan hartuta.
• Pertsonen auto-estimua areagotzen duten balio, jarrera eta trebetasunak
lantzea, jendeak bere ekintzen gaineko erantzukizun handiagoa hartzeko.
• Gizabanakoei eta taldeei errealitatea aldatzen laguntzeko baliabide eta
tresna egokiak ematea.
3
• Giza garapen iraunkorra bultzatzea, pertsonen gaineko eragina duten hiru
mailetan: gutako bakoitzarengan, gure herri edo komunitatean eta
nazioartean1.
Gure iritziz, derrigorrezko hezkuntzan lantzen den beste edozein alderdi bezain
garrantzitsua da garapenerako hezkuntza. Gainera, lehen hezkuntzako, bigarren
hezkuntzako eta batxilergoko curriculumetan lantzen diren balio berberak lantzen dira
garapenerako hezkuntzan. Bestalde, gaur egun munduan dauden desberdintasunei
aurre egiteko eta desberdintasun horiek betiko ez iraunarazteko ezinbesteko tresna da
garapenerako hezkuntza. Ikasleak garapenerako hezten baditugu, ez dituzte orain
arteko egoerak errepikatuko eta aldaketarako eragileak izango dira.
Hala, ikastetxeetan lantzeko prestatu ditugun egitasmoen bidez helburu hauek
lortu nahi ditugu:
• Gaur egungo antolamendu ekonomikoaren ondorioz, pobrezian eta
baztertuta dauden Hegoaldeko pertsona eta herrien bizi-baldintzak
hobetzea.
• Injustizia, pobrezia eta botere-galtzea sortzen duten kausak, arazo horiek
eragiten dituzten ondorioak eta guk horretan dugun erantzukizuna gizarteari
ikusaraztea.
• Giza garapen iraunkorraren alde lan egitea, garapenerako lankidetza eta
hezkuntzaren bidez, eta, aldi berean, erreferente bat izatea, gaur egun
indarrean dauden nazioarteko harreman ekonomikoen ordez beste eredu
batzuk bultzatzeko jarduerak garatzeko garaian.
1 Polygone, Garapenerako eta Herri Hezkuntzarako Nazioarteko Sarea www.webpolygone.net , in UNESCO ETXEA eta EAE-KO GGKE-EN KOORDINAKUNDEA, Cuaderno de trabajo de educación para el Desarrollo. Bilbo: Unesco Etxea arg., 2004.
4
1.3.- BIDEZKO MERKATARITZARI BURUZKO UNITATE
DIDAKTIKOAREN AURKEZPENA
Sei urte daramatzagu sentsibilizazio lanean. Denbora horretan bildutako
esperientzian oinarrituta, eta jarduera horietan parte hartu duten ikasle eta irakasleek
emandako erantzun ona kontuan hartuta, Emaus Gizarte Fundazioko Garapenerako
Lankidetza Sailak unitate didaktiko hau prestatu du, bere ingurunearekiko
elkartasunean eta erantzukizunean oinarritutako jarrerak lantzeko.
GAIAK
Bidezko Merkataritza da material didaktiko honetako gai nagusia. Guretzat
berebiziko garrantzia du gai hori haur eta gazteekin lantzeak, alderdi asko ukitzen
dituelako.
Bidezko Merkataritza, Erantzukizun Pertsonala eta Iparraren eta Hegoaren arteko
desorekak dira ikastresnen bidez landu nahi ditugun gaiak. Ikaskuntza-irakaskuntza
prozesu dinamiko eta parte-hartzaile baten bidez, gaur egun gure herrialdeetan eta
nazioartean dauden egiturak eraldatzen laguntzeko gazteek beharrezkoak dituzten
ezagutza kritikoa eta gaitasunak eskuratu ditzaten.
HELBURUAK
Irakasleek gero eta gogo handiagoa dute justizia, elkartasuna eta antzeko
balioak lantzeko. Hala, gogo horri lehendik hasitako bideari jarraipena emateko
beharra gehituta, material didaktiko hau prestatu dugu, helburu hauek lortze aldera:
• Unitate didaktikoan lantzen diren gaien inguruko ezagutza barneratzea,
aurkeztutako egoeren inguruko sentsibilizazioa eta kontzientziazioa landu
ahal izateko.
• Material hau landuko dutenekin sentsibilizazio-prozesu bat hastea, gure
gizarteko gizabanako eta taldeak aldatzeko, aurreiritziak indargabetzeko
eta elkartasun-balioak bultzatzeko.
• Material hau landuko duten gazteei beren iritzia adierazteko aukera ematea,
trebetasun sozialak garatuz, errespetua, ekitatea, irmotasuna eta antzeko
zeharkako balioen bidez.
• Talde-lana bultzatzea saio bakoitzean proposatutako dinamiken bidez.
Taldean elkartzeko eta hausnarketa egiteko uneak egongo dira, halaber,
eta lankidetza eta garapena bultzatzeko ekintzen bidez landuko ditugu une
horiek.
5
NORI ZUZENTZEN ZAIZKIO
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasle eta ikasleei zuzentzen zaie material
hau.
Gainera, adin horretako gazteek garrantzi handia dute gizarteko jarrerak
aldatzeko garaian. Haiek izango dira proposatutako ekintza eta dinamiketan parte
hartzen dutenak, eta eztabaidak antolatzen, hainbat aukera edo alternatiba
proposatzen edota mundu bidezkoagoa eta solidarioagoa lortzeko proposamenak
egiten dituzten herritarrak.
METODOLOGIA
Proposatutako gaietan sakontzeko, ariketa desberdinak egingo dira, irakasleek
eta gazteek hainbat gairen inguruan gogoeta egin ahal izan dezaten: Kontsumo
Arduratsua, Bidezko Merkataritza, Publizitatea, Iparraren eta Hegoaren arteko
Desoreka… Gai horiek gazteekin lantzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu, alderdi asko
ukitzen dituztelako.
Gai horiek parte-hartzean oinarritutako jarduera dinamikoen bidez landuko dira,
gazteen artean kontzientzia kritikoa sustatzeko eta mundu bidezkoagoa eta
solidarioagoa lortzen laguntzeko gaitasunak barneratu ditzaten gazte horiek.
Irakasleak dira beren taldeak ongien ezagutzen dituztenak eta, hala, hemengo
proposamenak parte-hartzaileen ezaugarrien arabera aldatu daitezke.
MATERIALA
Unitate didaktiko honek atal hauek biltzen ditu:
Gaiaren aurkezpen orokorra:
Gaiaren aurkezpen orokor honen bidez irakasleek gaiari buruzko zenbait datu
ezagutzeko aukera izango dute.
Ikastresnak
Ikastresna hauekin irakasleek bidezko merkataritza, kontsumo arduratsua eta
Iparraldeko eta Hegoaldeko egoera landu eta sakondu, eta hausnarketa
egingo dute gaioi buruz. Ikastresnak 4 saiotan banatuta daude. Saio bakoitzak
ordubete eta ordu eta erdi arteko iraupena du, eta ariketa bat edo bi lantzen
dira saio horietako bakoitzean.
Ariketa bakoitza honela banatuta dago:
6
• Irakasleentzako informazioa: Bertan jasotako informazio osagarria lagungarria
izango zaie irakasleei zalantzak argitzeko, ikasleei alternatibak emateko, etab.
• Jardueraren garapena: Helburuak, landuko diren edukiak, ariketak non egin
daitezkeen, zenbat irauten duten, nola landu behar diren, behar diren
materialak, oharrak eta ikasleek erabili beharreko fitxak zehazten dira atal
honetan.
• Eranskinak: Ikasleek ariketak egiteko beharko dituzten material guztiak, fitxak
edo power point-ak jasotzen dira hemen.
Ebaluazioak:
Garrantzitsua da saio bakoitzaren ebaluaziotxo bat egitea: ez bakarrik
irakasleek erabilitako metodologia egokituz joateko, baizik eta ikasleek
egindako ekarpenen ondorioak ikasleei itzultzeko ere. Bukatzeko, beste
eztabaidatxo bat egin daiteke, saioa amaitutzat eman aurretik.
Saio guztiak amaitu ondoren, unitate didaktiko osoaren ebaluazio orokorra egin
behar da. Bertan, unitatea osatzen duten alderdiak (metodologia, materialen
egokitasuna, etab.) ebaluatuko dira, batetik, eta helburuak lortu diren, zertan
aurreratu den eta bestelako datu interesgarriak aztertuko dira, bestetik.
Lotura interesgarriak:
Unitate didaktikoan jorratutako gaien inguruko informazio eta agiri interesgarriak
dituzten interneteko helbideak eta bibliografia ematen ditugu atal honetan.
Irakasleek nahi izanez gero landu dituzten gaiak gehiago sakontzeko.
7
1.4.- BIDEZKO MERKATARITZARI BURUZKO SARRERA
OROKORRA
Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko desoreka handien oinarrian
merkataritza-harremanak daude. Iparraldeak, Hegoaldearen kontura finkatzen ditu
joko-arauak (lehiakortasuna eta kosta ahala kosta, ahalik eta irabazirik gehien
eskuratzea), Hegoaldea izanik lehengaien eta eskulan merkearen sorlekua zein gero
eta pobreagoa den harreman horien ondorioz. Langileen esplotazioa, esklabotza,
emakumeen bazterketa, soldata miserableak, lan-baldintza osasungaitzak, naturaren
suntsiketa… dira erosten dugunarengatik maiz ordaintzen dugun prezioaren zatitxo bat,
gu horren jakitun ez garen arren.
Bidezko Merkataritzak zuzeneko tratuan eta elkarrekiko errespetuan oinarritutako
merkataritza-harremanak finkatzen ditu, alderdi ekonomikoari ez ezik, alderdi sozialari
eta ingurumenari ere begiratuz.
Hegoaldeko herrietan, komunitate pobreenak antolatu egiten dira bizimodu
duina lortzeko. Nekazarien kooperatibak, emakume-taldeak, eskulangileen elkarteak,
erakunde sozialak (kaleko umeekin, baztertuekin eta lan egiteko) antolatzen dituzte.
Ekoizleak dira Bidezko Merkataritzaren kateko lehen maila. Era askotako gaiak
eskaintzen dizkigu haien lanak: elikagaiak, oihalak, kafea, kakaoa, txokolatea, azukrea,
arropak, etxerako gauzak, zeramika, bitxiak, larrua, jostailuak, etab.
Iparraldeko herrialdeetan, berriz, Bidezko Merkataritzako erakundeek hango
taldeekin lan egiten dute, haien produktuak gure merkatuetan zabaltzeko. Hala,
Bidezko Merkataritzako inportatzaileei eta dendei esker produktu horiek gure
eskuetaraino iristen dira.
Kontsumitzaileok gara Bidezko Merkataritza ahalbidetzen duen kateko azken
maila. Gure boteretxoa erantzukizunez erabiltzen badugu, eta produktuen prezioa ez
ezik, produktuok egindakoan izandako baldintza sozial eta ekologikoak ere
aintzakotzat hartzen baditugu, esplotazioari EZETZ esan eta merkataritza-harreman
orekatuagoak sortzen lagundu dezakegu.
Era berean, esplotazio-baldintzak behingoz ezabatzeko behar diren aldaketa
politiko eta ekonomikoak bultzatzeko Bidezko Merkataritzako erakundeek antolatzen
dituzten kanpainetan laguntzea daukagu.
8
Bidezko merkataritzaren oinarrian dauden irizpideak:
• Soldata duina: soldata duina ordaintzen zaie nekazariei beren
produktuengatik.
• Funtzionamendu demokratikoa: kide guztiek erabakietan askatasunez parte
hartzea daukaten enpresa eta kooperatibak bultzatzen dira.
• Bitartekari gutxiago: produktuen prezioekin espekulatu eta produktuok
garestitzen dituzten bitartekarien kopurua murriztu edota ezabatu egiten da.
• Inguruko gizartea eta natura errespetatzea: ekoizpenak ez du ingurumena
kutsatzen.
• Berdintasuna gizon-emakumeen artean: soldata berdina lan berdinagatik,
eta berdintasuna lan-baldintzetan ere.
• Esplotaziorik eta lan-baldintza esklaborik ez: haurrak eskolatzea eta laneko
gehiegikeria guztiak ezabatzea bultzatzen da.
• Epe luzerako harremanak: nazioarteko merkataritzaren ezusteko
gorabeherek eragin handia dute ekoizleengan. Horregatik, Bidezko
Merkataritzako erakundeek epe luzerako harremanak eratzen dituzte, eta
ekoizleek plangintzak egiteko segurtasun handiagoa dute. Gizarte-
garapenerako programak landu, hazkuntza organikora aldatu edo epe
luzerako helburuak finkatzea daukate, horrela.
9
2.- IKAS - TRESNAK
Bidezko Merkataritza justizian eta herri, komunitate eta pertsonen arteko
lankidetzan oinarritzen da. Horiexek dira bere oinarrizko balioak. Joko hauek oso
baliagarriak zaizkigu lankidetza zein beharrezkoa den azpimarratzeko.
Lankidetza-jokoen bidez bestelako jokoetan batzuetan egoten diren
agresibitate-adierazpenak murriztu nahi dira, sentsibilizazioa, lankidetza, komunikazioa
eta elkartasuna bultzatuz. Besteekin bat egiten eta naturara hurbiltzen laguntzen digute
joko hauek. Denen parte-hartzea bilatzen dute, eta taldeko helburuei lehentasuna
ematen zaie banakako helburuen gainetik. Jendeak besteekin batera jokatzen du, ez
haien kontra. Erronkak eta oztopoak gainditzeko jokatzen da, ez besteen gainetik
gelditzeko.
Irakasle edo begiraleak proposatutako jokoetan, gazte guztiek parte hartzea
lortu behar da, inor baztertu gabe, gazteen ezaugarriak, egoera, aurretiazko
esperientziak edo gaitasun pertsonalak edozein direla ere. Jokoan sortutako giro
atseginaren bidez taldeko helburuak lortu nahi dira, ez banakakoak, eta bakoitzaren
ekarpenen batura bilatu behar da, eta ez batzuk besteen aurka aritzea.
Azken batean, denek parte hartzea nahi dugu, helburu komun bat lortzeko.
Jokoen egituraren bidez bat-egitea ziurtatzen da, emaitza bat lortzeko lehian aritu
beharrak dakarren presiorik gabe. Irabazi edo galtzeko kezkarik ez dagoenez, parte-
hartzean jartzen da arreta guztia. Hezkuntzaren ikuspegitik, prozesuari ematen zaio
garrantzia eta ez emaitzari. Prozesua izanik arretagune nagusia, bakoitzaren eta talde
osoaren denborak aintzakotzat hartu daitezke, helburuak denen ekarpenekin
betetzeko1.
Lankidetza-jokoak hurrenkera mailakatu batean antolatuta daude. Ezagutza-
jokoak daude, lotsa galtzeko edo lasaitzekoak, konfiantzakoak, komunikaziokoak, tinko
jokatzekoak eta arazoak konpontzekoak. Hala, ez da komeni konfiantzako edo
arazoak konpontzeko jokorik egitea, jokalariek elkar ezagutzen ez badute, jokoa bera
gatazka bihurtu baitaiteke halakoetan.
1 Irakurgaia: Educación Física y Deportes. 3. urtea, 9. zk. Buenos Aires. 1998ko martxoa.
LANKIDETZA JOKUAK
10
Ezaugarri nagusiak:
- Jokalarien arteko lankidetza, lehian aritu beharrean helburu komuna lortzeko
lan eginez.
- Talde osoak irabazten du helburua lortzen bada, eta, bestela, talde osoak
galtzen du.
- Gu ez garen zerbaiten kontra ari gara lehian: arazo bat, egoera bat,
eragozpen bat…
- Pertsona guztien gaitasun eta ahaleginak batzen dira, helmugara iristeko.
- Gakoa ez da irabaztea edo galtzea, parte hartzea baizik.
- Ez da inor kanporatzen. Jokalari guztiek parte hartzen dute, eta denak
daude barruan.
- Ez dago lehiaren presiorik.
HELBURUAK:
• Helburu komunak lortzeko, mundu bidezkoagoa gure kasuan, lankidetzan
aritzea zein garrantzitsua den ulertzea.
• Bidezko merkataritza aurkeztea Hegoaldeko herriekin justizian,
berdintasunean eta ekitatean oinarrituta lan egiteko tresna bezala.
• Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuaren bidez, lehen pertsonan
ezagutu dezatela beste pertsona batzuen egoera aldatzeko lankidetzan
nola jardun dezaketen.
Gazteekin Lankidetza eta Elkartasuna bezalako balioak Lankidetza Jokoen
bidez lantzerako orduan, ez dugu ahantzi behar hauen bukaerako helburua balioetan
oinarritutako Hezkuntza dela. Hau kontutan hartzen ez bada, helburu zehatzik gabeko
denbora-pasa bihur daiteke jokoa. Aintzat hartzekoa da beraz, jokoak dibertigarria izan
behar duen arren, hezkuntza dela joko mota hauen ezaugarri nagusia; alegia, jokatzen
heztea!
LANKIDETZAREN GAKOAK…
EZAGUTZA
Lankidetza posible izan dadin, alegia, helburu komun baten alde guztiok elkar
lan egin dezagun, parte hartzaileen arteko ezagutza bat egon behar da.
Ondoren aipatuko ditugun joko hauen bidez, gure arteko elkar ezagutza lortzea
posible izango da.
11
• Koloretako nahaspilak.
• Urtebetetzeko ilara.
Ezagutza joko bat egin ondoren, gugandik gertu bizi ez diren pertsonen
bizimodua ezagutzeak duen garrantziaz hausnarketa egin beharko genuke. Pertsona
horiek, nola eta zein egoeratan bizi diren araberako hausnarketa besteak beste.
Honek, Hegoaldeko nekazarien bizi baldintza eta egoera hurbiltzea errazten
digu.
KONFIANTZA
Talde-lan on bat egiteko, batak bestearenganako konfiantza izan behar du.
Konfidantza hau lortzea ez da erraza izaten; eta sarri, elkarren arteko ezagutza on
baten ondorio izan ohi da. Beraz, gazteekin konfidantza landu aurretik, ezagutza
lantzea komeni izaten da.
• Pilota lotsagabea.
• Botila mozkorra.
• Globoko siamdarrak.
• Arrautzak erruten.
• Elkar ukitzen.
Joko hauen ondoren, merkataritza katean parte hartzen duten aktoreen artean
konfidantza norengan izan dezakegun eta norengan ez aztertu genezake. Honekin
batera, konfiantzazkoa den merkataritza garden eta bidezkoago baten garrantziaz
mintza gintezke.
KOORDINAZIOA
Taldekideen arteko koordinazioa, talde-lan on baten ezaugarri da. Koordinazio
hau eman dadin, ezinbestekoa da elkar ezagutzea eta besteek ere, lan ona egingo
dutela uste izatea. Hau da, besteengan konfidantza izatea.
• Munduari bira (jausgailuarekin).
• Denon artean barrura (jausgailuarekin).
• Sokak eta axota.
• Bamboleo (mahai jokoak).
• Palazio Palleti (mahai jokoak).
12
Jokoen ondoren, Bidezko Merkataritza katea eta bertako aktoreen arteko
koordinazio beharraz hitz egin genezake. Koordinazio hau, berdintasunezko
harremanetan oinarritua egon behar da.
BANATU
Taldean lan egiteak esperientzien, momentu onen... eta dauzkagun ondareen
banaketara eramaten gaitu. Izan ere, ezinezkoa da berdinen talde bat sortzea batzuk
beste batzuk baino gehiago eduki edo sentitzen bagara.
• Lankidetza aulkiak.
• Katua eta sagua (jausgailuarekin).
• Ezkutaketara (jausgailuarekin).
• Aulki ibiltaria.
• Irlak eta krokodiloak (jausgailuarekin).
Joko hauen ondoren, norbere kontsumoa, kontsumitzaile bezala dugun
erantzukizunaz eta Kontsumo Arduratsuari buruzko hausnarketa egin genezake.
13
ARIKETA: LANKIDETZA JOKOAK
KALEKO JOKOAK (egiturarik edo material berezirik behar ez duten jokoak) Aurkezpen-jokoak:
. Koloretako nahaspilak
. Paseotxo soziala
. Zertan dugu antza guk biok?
. Urtebetetzeko ilara
. Ni naiz…
. Egiten eta desegiten
. Garaieraren arabera ordenatzen
Konfiantza-jokoak:
. Pilota lotsagabea
. Globoko siamdarrak
. Arrautzak erruten
. Elkar ukitzen
. Estatua bikiak
. Radarra
. Komunikazioaren makila
Oreka-jokoak:
. Zizare zorabiatua
. Mahai eramangarriak
. Aulki ibiltaria
. Lagunei laguntzen
. Putz eta putz
. Aulkiak aldatzen
. Uztaia mugitzen
. Sudurrez sudur
. Taldean gora
. Pirañen ibaia
. Lankidetza aulkiak
Animazio-jokoak:
. Ekaitza
. Ispiluak
. Zenbakiak, letrak eta formak egiten
. Esaldi xelebreak
. Bota mozorroa
. Esku magnetikoa
. Gauzak elkarrekin egiterik bai?
. Non, non, zer, noiz?
. Robotak
. Begi magikoko sorgina
. Mazedonia
. Sentimenduzko telegrama
. Armiarma-sarea
. Uharteak eta krokodiloak
. Giza korapiloa
. Katutxo politta
. Botila
Jausgailu-jokoak . Garbantzuak, dilistak eta
babarrunak
. Oihal azpiko eskulturak
. Eskuak gora
. Denok batera
. Eskiak
. Sagarra, udarea, limoia
. Ezkutaketan
. Txanpinoia / iglua
. Txanpinoi zorabiatua
. Munduari itzulia
. Bat, bi, hiru, lekuz aldatu
. Denok batera baietz sartu
. Amerikar billarra
. Pilota eroak
. Katua eta sagua
. Krokodiloak
15
- Aurkezpen jokoak
KOLORETAKO NAHASPILAK
Adina: 6-10 urte.
Iraupena: 5 minutu.
Beharrezko materiala: Batere ez.
Hasierako kokapena: Zutik biribil bat osatuz.
Jokoaren garapena: Irakasleak agindutakoa egin behar dute, adibidez: «Eskuin
eskuarekin kolore urdineko zerbait ukitu», «Orain, aurrekoa ukitzeari utzi gabe,
ezkerrarekin zerbait horia ukitu», «Belaunarekin berde koloreko zerbait ukitzerik bai?».
Oraindik zutik jarraitzen badute, beste koloreren bat gehitu, denak lurrean botata,
elkarren gainean botata, barrez lehertzen bukatzen duten arte.
PASEOTXO SOZIALA
Adina: 8-12 urte.
Iraupena: 5 minutu.
Beharrezko materiala: Batere ez.
Hasierako kokapena: Zutik, leku txiki batean.
Jokoaren garapena: Gelan zehar nahi bezala paseatu behar dute. Bi lagunek topo
egitean, begietara adi-adi begiratu, eskua eman, “kaixo” edo esaldi atseginen bat
esan eta egoera atsegin bati buruz hitz egin behar dute pixka batean.
Oharrak: Ez daukagu beti gure sentipen, pentsamendu edo emozioei buruz hitz egiteko
aukerarik, beraz, oraingo honetan aprobetxatu egin behar!
ZERTAN DUGU ANTZA GUK BIOK?
Adina: 6-10 urte.
Iraupena: 10 minutu.
Beharrezko materiala: Batere ez.
Hasierako kokapena: Gelan zehar barreiatuta.
Jokoaren garapena: Jokatuko duten gelan zehar nahi bezala higituz, gainerako
lagunek gurekin dituzten parekotasunak aurkitzen saiatu behar dute (begien kolorea,
16
hortz bat erorita, galtzerdiak jantzita, urratu bat belaunean, ile luzea, etab.). Ondoren,
bakoitzak zein parekotasun dituen eta zeinekin dituen esan behar du.
Oharrak: Beste aukera bat parekotasun fisikoak beharrean, izaerari edo nortasunari
dagozkionak bilatzea izan liteke, eta gustuen, zaletasunen, eta halakoen arabera
elkartzea.
URTEBETETZEKO ILARA
Adina: 6-10 urte.
Iraupena: 10 minutu.
Beharrezko materiala: Batere ez.
Hasierako kokapena: Gelan zehar barreiatuta.
Jokoaren garapena: Jokalariek ezin dute hitz egin, eta ilara bat osatu behar dute
irakaslearen aurrean, bakoitzaren jaiotegunaren arabera antolatuta. Urtarril hasieran
jaiotakoak ilararen hasieran jarri beharko dute, eta abenduaren 31n jaiotakorik egonez
gero, horrek lerroaren amaieran jarri beharko luke.
NI NAIZ…
Adina: 3-8 urte.
Iraupena: 10 minutu.
Beharrezko materiala: Goma-aparrezko pilota bat.
Hasierako kokapena: Biribil batean eserita.
Jokoaren garapena: Irakasleak pilota hartu eta honela esan behar du ozenki: «Ni Asier
naiz eta Ane euli bat da». Animatzaileak pilota Aneri pasa, eta Anek pilota jasotzean
euliarena egingo du, hauxe esanez: «Ni Ane naiz eta Miren dortoka bat da».
EGITEN ETA DESEGITEN
Adina: 8-12 urte.
Iraupena: 5 minutu.
Beharrezko materiala: Batere ez.
Hasierako kokapena: Gelan zehar sakabanatuta.
Jokoaren garapena: Jokalariek korrika ibili behar dute gelan zehar. Norbaitek «egin»
oihukatzen duenean, gelditu eta egin beharrekoa entzungo dute. «Desegin» entzuten
badute, gelan zehar sakabanatu behar dute berriro. Aginduei jarraiki, jokalariek
hainbat modutara elkartu beharko dute, ezaugarri hauen arabera: kolore bereko
17
arropa, oinetako zenbakia, jaiotze-urtea, kolore gustukoena, ezagutu nahiko luketen
herria, handitan zertan jardun nahiko luketen, kirol gogokoetan, etab.
Oharrak: Taldekideek beraiek egin ditzakete proposamenak.
GARAIERAREN ARABERA ORDENATZEN
Adina: 8-12 urte.
Iraupena: 5 minutu.
Beharrezko materiala: Batere ez.
Hasierako kokapena: Denak lerro batean.
Jokoaren garapena: Denak lerro batean jarri eta garaienetik txikienera ordenatu behar
dute, lerrotik atera gabe.
Oharrak: Jokalariek ezin dute hitz egin, keinuak erabili ditzakete bakarrik.
- Konfidantza jokoa
PILOTA LOTSAGABEA
Adina: 6-12 urte.
Iraupena: 5 minutu.
Beharrezko materiala: Goma-aparrezko pilota bat.
Hasierako kokapena: Biribil batean eserita.
Jokoaren garapena: Elkarri pilota bat pasatzea, kokotsaren eta bularraren artean
eutsiaz, eskuekin lagundu gabe.
Oharrak: Zutik egiteko aukera ere badago, baloia hanken artean, belaunen parean,
pasatuz. Bestela, umeak eserita, pilota txorkatilen artean jarrita pasatu dezakete,
eskuak lurrean jarri gabe.
GLOBOKO SIAMDARRAK
Adina: 3-8 urte.
Iraupena: 5 minutu.
Beharrezko materiala: Bikote bakoitzeko globo bana.
Hasierako kokapena: Bikoteka.
18
Jokoaren garapena: Bikote bakoitzak globo bat espazioan zehar eraman behar du,
lurrera erotzen utzi gabe. Irakasleak globoa gorputzeko zein atalekin eraman behar
duten esan dezake, nahi izanez gero. Adibidez: bizkarren artean, ipurdien artean,
belaunen artean, bularren artean, ukondoen artean, etab.
ARRAUTZAK ERRUTEN
Adina: 8-12 urte.
Iraupena: 5 minutu.
Beharrezko materiala: Globo 1 eta uztai 1 talde bakoitzeko.
Hasierako kokapena: 5-6ko taldetan.
Jokoaren garapena: Talde bakoitzak («oilo bat») biribil bat osatu behar du,
ukondoetatik helduta eta kanpoaldera begira. Bizkarrarekin edo ipurdiarekin globo bat
eutsi behar dute, eta abiapuntutik hamar edo hamabost metrora jarritako uztai batean
sartu behar dute. Arrautza errutea lortuko al dute «oiloek»?
Oharrak: «Oiloek» animalia horren soinua eginez mugitu behar dute uztairaino.
ELKAR UKITZEN
Adina: 3-8 urte.
Iraupena: 10 minutu.
Beharrezko materiala: Batere ez.
Hasierako kokapena: Bikoteka.
Jokoaren garapena: Umeek beren gorputz-atalak ikaskideenekin bat eginda ibili behar
dute. Eta irakasleak beste atal batzuk izendatu ahala ukitzen zeuden atala —ukondoa,
belauna, txorkatila, belarria, lepoa, zilborra, ipurdia…— utzi edo aurrekoaz gain beste
atal bat ere ukitzen saiatu daitezke.
ESTATUA BIKIAK
Adina: 8-12 urte.
Iraupena: 10 minutu.
Beharrezko materiala: 2 musuzapi hirukote bakoitzeko.
Hasierako kokapena: Hirunaka.
Jokoaren garapena: Hirukote bakoitzean ume batek eskultorearena egingo du, beste
batek estatuarena eta hirugarrenak estatuaren kopiarena. Eskultoreak begiak estalita
dituela estatuak gorputz-jarrera eroso bat hartu arte itxoingo du. Orduan, begiak
19
estalita dituen kopiari estatuaren itxura eman beharko dio. Kopia egokia lortu duela
uste duenean, hots, «estatua biki» bat lortu duela iruditzen zaionean, begietako zapia
kenduko du, eta gauza bera egingo du kopiarekin, hirurek eskultorearen dohainak ikusi
ditzaten. Ondoren, rolak aldatu eta jokoa egingo dute berriz.
Oharrak: Kontuz kopia faltsuekin!
RADARRA
Adina: 8-12 urte.
Iraupena: 5 minutu.
Beharrezko materiala: Batere ez.
Hasierako kokapena: Zutik, biribil handi batean.
Jokoaren garapena: Parte-hartzaileek 1 eta 2 zenbakiak hartuko dituzte. 1 zenbakia
duten haurrek biribilean sartu behar dute irakasleak agintzean, eta begiak itxita eta
itsumustuka biribilaren barrenean ibiliko dira onomatopeia bat eginez (bip-bip, mok-
mok-mok, tik-tak-tik-tak, pap-pap-pap, eo-eo-eo-eoeo, etab.). 1 zenbakia dutenek
kontuz ibili behar dute ikaskideen kontra ez jotzeko, behar den guztietan noranzkoa eta
norabidea aldatuz. Bitartean, 2 zenbakia duten umeek jokalariak biribiletik ez
ateratzeaz arduratu behar dute, besotik heldu eta biribil barrura eramanez. Rol
aldaketa.
KOMUNIKAZIOAREN MAKILA
Adina: 10 urtetik aurrera.
Iraupena: 10 minutu.
Beharrezko materiala: 30 cm-ko makilak, musika klasikoa, perkusioak, guztia ere
taldearen ezaugarrien eta adinaren arabera.
Hasierako kokapena: 30 cm inguruko makilak hartuta, bi kideek makilaren mutur bat
heldu behar dute hatz erakuslearekin (biek eskuinekoarekin edo ezkerrekoarekin).
Jokoaren garapena: Irakasleak azalduko du makila nola heldu, eta esan behar du ez
diola axola makila erortzen bada, eroriz gero berriz hasi eta listo. Aurrena tokian bertan
egin behar dute, eta ondoren batetik bestera mugitzen.
Oharrak: Atzetik musika entzunez mugitu behar dute, azkarregi ez makila ez erortzeko.
Mugimendu desberdinak frogatuz (biratuz, etab.) konfiantza hartuz joango dira.
20
- Oreka jokoak
ZIZARE ZORABIATUA
Adina: 8-12 urte.
Iraupena: 5 minutu.
Beharrezko materiala: Batere ez.
Hasierako kokapena: Zutik, biribil batean, jende guztia alboka jarria.
Jokoaren garapena: Biribila txikiagotuz joan behar dute, azkenean atzean duten
pertsonaren izter gainean esertzea duten arte. Talde osoa eserita dagoenean,
irakasleak hainbat ariketa egiteko eskatuko die ikasleei (esku bat edo biak altxatzea,
ibiltzen edo jauzi egiten saiatzea, lurra ukondoekin ukitzea, etab.), denek lurraren kontra
jo eta barrez lehertzen bukatzen duten arte.
Oharrak: Lankidetza-jokoen saio bat bukatzeko joko ezin hobea.
MAHAI ERAMANGARRIAK
Adina: 8-12 urte.
Iraupena: 5 minutu.
Beharrezko materiala: Batere ez.
Hasierako kokapena: 4nakako taldeak.
Jokoaren garapena: Lau taldekideek lau hankatan jarri behar dute lauki bat osatuz.
Eskuak lurrean eta oinak beraiekin batera laukiaren alde bat osatzen duen jokalariaren
bizkarrean jarri behar dituzte. Noranzko desberdinetan ibili behar dute, talde osoaren
oreka galdu gabe.
AULKI IBILTARIA
Adina: 8-12 urte.
Iraupena: 5 minutu.
Beharrezko materiala: Batere ez.
Hasierako kokapena: Ilaran.
Jokoaren garapena: Bizpahiru taldekidek beste taldekide bat eutsi behar dute
bizkarretik eta sorbaldatik helduta, aulki batean eserita balego bezala. Gainerako
jokalariek haren gainean esertzen joan behar dute, aulki handi bat osatu arte. Orekak
21
uzten dien bitartean irakaslearen aginduak bete behar dituzte: «Aurrerantz ibili, denek
mingaina atera, ezkerretara hiru urrats eman, zaldiko-maldikoa bezala ibili, etab.»
Oharrak: Haur handienek hasieran jarri behar dute.
LAGUNEI LAGUNTZEN
Adina: 3-8 urte.
Iraupena: 10 minutu.
Beharrezko materiala: Zakutxo 1 pertsona bakoitzeko.
Hasierako kokapena: Jokalekuan barreiatuta.
Jokoaren garapena: Haur bakoitzak nahi bezala mugitu behar du jokalekuan zehar,
buruan zakutxo bat jarrita. Handik pixka batera, irakasleak hainbat mugimendu, jauzi
eta biraketa egiteko eskatuko die, gero eta bizkorrago. Zakua burutik eroriz gero,
geldi-geldi itxoin beharko dute, beste kideren bat laguntzera etorri eta zakua berriz ere
buruan jartzen dien arte.
PUTZ ETA PUTZ
Adina: 6-12 urte.
Iraupena: 5 minutu.
Beharrezko materiala: Mahai-teniseko 2 pilota.
Hasierako kokapena: Biribil bat osatuz, lurrean luze-luze etzanda.
Jokoaren garapena: Jokalariek sorbaldak eta eskuak ukitu behar dituzte bizkar atzetik.
Jarrera horretan, putz eginez mahai-teniseko pilota bat edo bi elkarri pasatzen saiatu
behar dute.
Oharrak: Jokalekuan hautsik ez egotea komeni da, jokalariei begietan ez sartzeko.
AULKIAK ALDATZEN
Adina: 8-12 urte.
Iraupena: minutu.
Beharrezko materiala: Aulki 1 bina jokalariko.
Hasierako kokapena: Biribil bat osatuz, aulki bakoitzean bina jokalari igota.
Jokoaren garapena: Aulki batetik bestera banan-banan pasa behar dute
animatzailearen edo jokalarien aginduei jarraiki. Jokalariek orekari eutsi eta gainerakoei
ere orekari eusten lagundu behar diete. Era honetako aginduak eman daitezke:
22
zakurra duten guztiek eskuineko aulkira aldatu behar dute, ile luzea dutenek bi aulki
ezkerretara mugitu behar dute, dituzuen anai-arrebak adina aulki mugitu eskuinetara,
ausartzen diren bikoteek bi bira egin behar dituzte aulkitik erori gabe, «a»-rekin hasitako
izena dutenek ezkerreko aulkira mugitu behar dute, «m»-tik hasten den izena dutenek
eskuinera, etab.
Oharrak: Txikienek aulkietan eserita egin dezakete jokoa.
UZTAIA MUGITZEN
Adina: 8-12 urte.
Iraupena: 10 minutu.
Beharrezko materiala: Uztai handi bat 5-6 laguneko.
Hasierako kokapena: 5-6 lagunez osatutako taldeak.
Jokoaren garapena: Talde bakoitzeko kideek lurrean jarritako uztai baten inguruan jarri
behar dute. Sorbaldatik helduta, uztaia jaso eta burua han sartzea lortu behar dute,
eta, ondoren, uztaia poliki-poliki jaitsi, bizkar atzetik eramanez.
Oharrak: Uztaiari bizkarra emanez ere egin daiteke jokoa.
SUDURREZ SUDUR
Adina: 6-12 urte.
Iraupena: 10 minutu.
Beharrezko materiala: Erretzeko paper 1 talde bakoitzeko.
Hasierako kokapena: 5-6 laguneko taldeak, biribil batean eserita.
Jokoaren garapena: Lehen jokalariak arnas sakona hartu behar du. Aldi berean,
erretzeko paper bat jarri behar du sudurzuloen aurrean, eta eskuekin heldu gabe
eskuinean duenari pasa behar dio, eta horrek hurrengoari. Biribil osoa egitea lortuko al
dute?
TALDEAN GORA
Adina: 8-12 urte.
Iraupena: 5 minutu.
Beharrezko materiala: Batere ez.
Hasierako kokapena: 4ko taldeak.
23
Jokoaren garapena: Taldeko haurrek biribil bat osatuz eseri behar dute elkarri
besaurretik edo eskutik helduta. Jarrera horretan, oreka galdu gabe denak batera
jaikitzeko estrategiak saiatu eta landu behar dituzte.
Oharrak: Zutitzea lortzen badute, denak batera zutitzeko beste modu batzuk saiatu
ditzakete, edo taldekideen kopurua handituz joan daitezke aurkitutako estrategiak
erabiliz.
PIRAÑEN IBAIAK
Adina: 5 urtetik aurrera.
Iraupena: 15-30 minutu.
Beharrezko materiala: Haurren pisuari eusten dion eta batetik bestera eramaten erraza
den zerbait.
Hasierako kokapena: Taldetan banatu. Erabilitako espazio eta materialaren
araberakoa izango da taldekideen kopurua. Kontrako ertzera iritsi behar dute denek.
Taldekide bakoitzak aukeratutako materiala eraman eta ondo iruditzen zaion lekuan
utzi beharko du. Ordena bati jarraiki garraiatuko eta utziko dute materiala. “Bidean”
orekari eutsi eta besteei ere orekari eusten lagundu behar diete.
Jokoaren garapena: Pirañez josita dagoen ibai bat zeharkatu behar dute, oinak ez
bustitzeko aukera ematen digun “bide” bat osatuz. Baina joan-etorrian (materiala
eramatean eta material berrien bila joatean) orekari eutsi behar zaio, eta, hortaz,
beste pertsona batzuekin gurutzatzen garenean haiei ere orekari eusten lagundu
behar diegu.
Oharrak: Ertzera iristean erabilitako materiala bildu eta hantxe pilatuko dugu, ibaia
garbi uzteko.
LANKIDETZA AULKIAK
Adina: 10-60 urte.
Iraupena: 15 minutu.
Beharrezko materiala: Aulkiak.
Hasierako kokapena: borobilean jarrita dauden aulkien inguruan zutik.
Jokoaren garapena: ezagutzen dugun aulkien jokoaren antzekoa da. Hau da, aulkiak
kentzen goazen heinean, pertsona oro aulkien gainera igo behar da. Kasu honetan
ordea, aulkirik lortzen ez duena ez da jokotik kanporatzen. Jokalariek, geratzen diren
24
aulkietan eta ahal duten bezala igotzea lortu beharko baitute. Gero eta aulki gutxiago
daudenez, gauza zailduz joango da eta jokalariek, bateratuta eta aulkien gainean
mantentzea lortu beharko dute.
Jolaskideen arteko elkar laguntza eta besteekiko adeitasuna sustatzea ezinbestekoa
da. Era honetan baino ez baita lortuko taldekide guztiek aulkien gainean igotzea.
Oharra: partaideak ziur egotea eta “Piramidea” apurtuz gero minik ez hartzea zaindu
behar da.
- Animazio jokoak
EKAITZA
Adina: 3-8 urte.
Iraupena: 5 minutu.
Beharrezko materiala: Batere ez.
Hasierako kokapena: Biribil batean eserita, animatzailea erdian dagoela.
Jokoaren garapena: Taldekide guztien artean ekaitza datorrela irudikatu behar dute.
Horretarako, animatzailea biribilaren barruan jarriko da eta jokalari bat izendatuko du,
eskuak igurzten hasteko. Irakasleak biribila osatu eta jokalarien paretik igaro ahala,
jokalariek eskuak igurzten hasi beharko dute. Bigarren itzulian, ekaitzaren irakasleak
esku bateko bi hatz beste eskuko beste bi hatzen kontra jotzeko eskatuko die jokalariei.
Ondoren, esku-ahurrekin izterretan jotzeko eta, azkenik, aldi berean oin-azpiekin lurrean
jotzeko. Ekaitza bizi-bizi dagoenean, aurreko pauso berak egingo dituzte, atzeraka
orain, ostarteak zabalduz eguzkiak bete-betean jo arte.
Oharrak: Joko ezin hobea euria ari duenerako!
ISPILUAK
Adina: 3-8 urte.
Iraupena: 5 minutu.
Beharrezko materiala: Batere ez.
Hasierako kokapena: Gelan zehar sakabanatuta.
Jokoaren garapena: Jokalariak nahi bezala mugituko dira jokalekuan zehar. irakasleak
«ispiluak!» esaten duenean, jokalari bakoitzak gertu duen norbaitengana hurbildu eta
25
elkar besarkatu beharko dute pixka batean, harri bihurtu izan balira bezala. Ondoren,
pare bat metro aldendu eta parez pare jarri behar dute. Bietako bat «ispilu» bihurtuko
da, eta besteak egiten dituen mugimendu guztiak egin beharko ditu. Animatzaileak
«kristalak!» esatean, bi jokalariak lurrean erori eta, ondoren berriro altxatuko dira
jokalekuan zehar ibili eta beste «ispilu» bat osatzen duten arte.
ZENBAKIAK, LETRAK ETA FORMAK EGITEN
Adina: 3-10 urte.
Iraupena: 5 minutu.
Beharrezko materiala: Batere ez.
Hasierako kokapena: 5-6ko taldeak.
Jokoaren garapena: Arakasleak letrak, zenbakiak eta forma geometrikoak osatzeko
eskatuko die jokalariei, beren gorputzak erabiliz horretarako. Zutik nahiz lurrean etzanda
egon daitezke jokalariak.
Oharrak: 6 urtetik aurrera, denen artean hitz bat (klasearen izena) edo esaldi bat osatuz
bukatu dezakete jokoa.
ESALDI XELEBREAK
Adina: 6-12 urte.
Iraupena: 10 minutu.
Beharrezko materiala: Batere ez.
Hasierako kokapena: Biribil batean eserita, jokalari bat erdian zutik dagoela.
Jokoaren garapena: Erdiko jokalariak biribileko norbaitengana gerturatu behar du,
hitzen bat ozen esanez. Aukeratutakoak zutitu eta erdigunera joan behar du
emandako hitza erabiliz asmatu duen esaldi bat irudikatzeko. Ekintza hori egin ondoren,
beste pertsona bat aukeratu eta beste hitz bat eman beharko dio.
BOTA MOZORROA
Adina: 6-10 urte.
Iraupena: 5 minutu.
Beharrezko materiala: Batere ez.
Hasierako kokapena: Biribil batean eserita.
Jokoaren garapena: Lehen jokalariak keinu bat egin behar du. Ondoren, bi eskuak
aurpegira eraman eta «mozorroa» hartuta, beste jokalari bati bota behar dio, hark
26
mozorroa jantzi eta keinu bera egiteko. Ondoren, keinu hori ezabatu eta keinu berria
asmatu beharko du, eta beste jokalari bati pasa…
Oharrak: Ezin da begitarte txarrik jarri!
ESKU MAGNETIKOA
Adina: 10 urtetik aurrera.
Iraupena: 5 minutu.
Beharrezko materiala: Batere ez.
Hasierako kokapena: Jokaleku osoan barreiatuta.
Jokoaren garapena: Haurrak jokalekuan zehar ibiliko dira «esku magnetikoa» entzuten
duten arte. Orduan bikote bat osatu behar dute azkar-azkar. Bikoteko kide batek eskua
beste kidearen aurpegitik cm gutxira jarri behar du, eta eskua poliki-poliki mugitu behar
du, beste kideak mugimendu bera egiten duen bitartean, beharrezko distantzia
gordeaz. Arakasleak «pilak kargatzera» esaten duenean, jokalari guztiak berriro
barreiatuko dira, «esku magnetikoa» hitzak berriz entzun arte.
Oharrak: Hirunaka ere egin daiteke jokoa, jokalari bat «bi esku magnetikorekin» jokatuz.
GAUZAK ELKARREKIN EGITERIK BAI?
Adina: 6-10 urte.
Iraupena: 5 minutu.
Material: Batere ez.
Hasierako kokapena: Jokalekuan zehar barreiatuta.
Jokoaren garapena: Jokatzen hasi aurretik, irakasleak taldeak aldatzeko esango du,
egingo zaizkien proposamenak gorputzarekin irudikatzeko bakoitzak dituen beharren
arabera: «Lepoko bat izan zaitezke?», «Eta baso bat?», «Eta kanoa bat?», «Zer moduz
moldatuko zinateke aterki bat izaten?», «Denda erraldoi bat izan zintezke?», «Eta txirrista
bat?», «Auto bat izan nahiko zenuke?», «Nola irudikatu zenuke pilota bat?», «Eta
balantza bat?», etab.
NOR, NON, ZER, NOIZ?
Adina: 6-12 urte.
Iraupena: 10 minutu.
Beharrezko materiala: Batere ez.
Hasierako kokapena: Lauko taldeak biribilean eserita, eta beste lagun bat erdian zutik.
27
Jokoaren garapena: Biribilaren barruan dagoenak pertsona bat seinalatu behar du
hatzarekin eta «Nor?» galdetu. Pertsona edo pertsonaia baten izena eman behar du
horrek, benetakoa nahiz asmatua. Ondoren, «Non?» galderari planetako txokoren bat
esanez erantzun beharko du beste pertsona batek. Hirugarren batek «Zer?» galderari
erantzun beharko dio, ekintza bat esanez. Azkenik, erdikoak laugarren jokalari bati
«Noiz?» galdetuko dio eta horrek data edo garai bat esan beharko du. Hortik aurrera,
emandako lau erantzunak oinarritzat hartuta, erdikoak garai eta leku jakin bateko
pertsonaia batek egindako ekintza bat irudikatu beharko du.
ROBOTAK
Adina: 8-12 urte.
Iraupena: 10 minutu.
Beharrezko materiala: Batere ez.
Hasierako kokapena: 4ko taldeak.
Jokoaren garapena: Taldekide batek hiru «robot» gidatu behar ditu, taldeak berak
finkatutako kodeari jarraiki hainbat norabidetan dabiltzanak. Robot bakoitzak bere
gidariak agindutako bidetik ibili behar du, eta beste roboten baten edo gauzaren
baten kontra joz gero, geldi-geldi egon behar du hantxe, etengabeko soinu bat
eginez, gidaria konturatu eta berriz ere martxan jarri arte. Taldekide guztiek egin behar
dute gidariarena.
BEGI MAGIKOKO SORGINA
Adina: 8-12 urte.
Iraupena: 10 minutu.
Beharrezko materiala: Batere ez.
Hasierako kokapena: Gelan zehar sakabanatuta.
Jokoaren garapena: Jokalari batek sorginarena egin behar du, eta gainerakoak nahi
bezala mugituko dira jokalekuan zehar, sorgina zein den asmatu arte. Sorginak
jokalariak sorgindu egiten ditu begia kliskatuz. Orduan, bost segundo igarotakoan,
sorgindutakoek hiru urrats egin eta lurrean geldi-geldi egon behar dute. Sorgina begia
kliskatzen harrapatzen badu inork, sorginaren izena ozen esan eta hortxe bukatuko da
jokoa. Sorginaren izenik asmatzen ez badute, jokoarekin jarraitu behar dute, txingoka.
MAZEDONIA
Adina: 6-12 urte.
28
Iraupena: 5 minutu.
Beharrezko materiala: Aulki 1, parte-hartzaile bakoitzeko.
Hasierako kokapena: Biribilean jarritako aulkietan eserita, eta pertsona bat erdian,
aulkirik gabe.
Jokoaren garapena: Erdian dagoenak fruta baten izena esango dio parte-hartzaile
bakoitzari jokatzen hasi aurretik, adibidez: gerezia, laranja, banana, limoia… Gero,
«gereziak» ozen esaten duenean, «gerezi» guztiek lekuz aldatu behar dute eta, aldi
berean, erdian dagoenak hutsik gelditutako aulki bat hartzen saiatu behar du. Aulkirik
gabe gelditzen denak, jokoarekin jarraitu behar du, beste fruta baten izena esanez.
«Mazedonia» esaten badu, ordea, fruta denek lekuz aldatu beharko dute. Era berean,
bizpahiru fruta mota aldi berean esatea ere badauka, adibidez, «gereziak, bananak
eta limoiak».
SENTIMENDUZKO TELEGRAMA
Adina: 8-12 urte.
Iraupena: 5 minutu.
Beharrezko materiala: Batere ez.
Hasierako kokapena: Biribil batean eserita.
Jokoaren garapena: Jokalari guztiek elkarri eskua eman eta arnasa hartu eta bota
behar dute, pixka bat lasaitu eta albait gehien kontzentratzeko. Begiak itxi eta pertsona
batek mezu bat zabaldu behar dio taldeko beste pertsona bati, bere eskuen bidez.
Mezua hartzailearengana iristean, horrek ahoz adierazi behar du mezua, jasotzean
sentitutakoaren arabera. Bakoitzak sentitu duena adierazi dezake, katean atzetik
aurrera eginez.
Oharrak: Lehenengo txandan ez da emaitza onik lortzen, normalean, baina jokoa ondo
ulertu ondoren, sintonia handia lortzen da igorlearen eta hartzailearen artean.
Horretarako, jokalari guztiek sentikor, jarrera irekiarekin eta komunikatzeko prest egon
behar dute.
ARMIARMA-SAREA
Adina: 3-8 urte.
Iraupena: 5 minutu.
Beharrezko materiala: Artilezko mataza 1.
Hasierako kokapena: Gelan zehar sakabanatuta.
29
Jokoaren garapena: Haur batek matazaren muturra gorputzeko edozein ataletan lotu
eta beste haur bati pasa behar dio mataza, hark gauza bera egiteko. Denak lotu arte
jarraitu, eta amaieran atzekoz aurrera egin behar da prozesu osoa berriz ere.
UHARTEAK ETA KROKODILOAK
Adina: 10-12 urte.
Iraupena: 10 minutu.
Beharrezko materiala: Esterillak edo mantak.
Hasierako kokapena: Esterillak lurrean jarri, eta launa lagun esterilla bakoitzaren
gainean.
Jokoaren garapena: Talde bakoitzeko haurrek esterillari buelta ematea lortu behar
dute, gorputzarekin lurra ukitu gabe. Haurrek estrategiak prestatu behar dituzte azken
helburua lortzeko: esterilla guztiei buelta ematea.
GIZA KORAPILOA
Adina: 8-12 urte.
Iraupena: 10 minutu.
Beharrezko materiala: Batere ez.
Hasierako kokapena: Denak biribil batean.
Jokoaren garapena: Begiak itxita, eskuin eskua eskuinean duten pertsonari eta ezker
eskua ezkerrean dutenari eman behar diote. Denak “lotuta” daudenean, hasierako
biribilera itzuli behar dute, askatu gabe.
Oharrak: Ezin dituzte eskuak inolaz ere askatu.
KATUTXO POLITTA
Adina: 6 urtetik aurrera.
Iraupena: Jendea aspertu arte.
Beharrezko materiala: Batere ez.
Hasierako kokapena: Denak biribil batean eserita, erdian jarri behar duen bat izan ezik.
Jokoaren garapena: Denak biribil batean eserita eta haur bat lau hankatan erdian,
katuarena egiten. Katuak barre egin arazi behar dio beste haur bati, eta horrek
“Katutxo politta” esan behar dio hiru aldiz.
30
Oharrak: Katuak haurrari barre egin arazten ez badio, beste pertsona batekin saiatu
beharko du. Barre eginarazten dion hura katua izango da ondoren, eta jokoarekin
jarraituko du.
BOTILA
Adina: 7-9 urte.
Iraupena: Joko-zuzendariak botila osoa edan arte.
Beharrezko materiala: Sokak denentzat eta musika lasaigarria.
Jokoaren garapena: Ahalik eta botila handiena osatzen saiatu behar dugu,
denon artean, denok barruan kabitzeko. Bakoitzak bere soka jarri behar du
horretarako.
Jokoaren garapena: Denen artean botila bat osatu behar dutela azaldu behar zaie
haurrei, eta botila egindakoan denak barruan kabitzen direla ikusi behar da (denak
pilatuta izan arren). Han barruan daudenean, etzateko eta musika entzuteko esango
zaie, eta kontzentratuta daudenean, zorionak eman behar zaizkie botilarengatik.
Egarriak egongo direla esan behar zaie, eta edateko botilaren leporantz joan behar
dutela denek, baina minik ez hartzeko poliki-poliki edan behar dutela, eta gero berriz
beteko dela botila. Edatea eta betetzea hainbat alditan egin behar da. Oso joko
dibertigarri eta lasaia da hau.
Oharrak: Sokekin itsasontzi bat egin eta denen artean erabakitako lekura
joateko aukera ere badago.
- Jausgailu jokoa
GARBANTZUAK, DILISTAK ETA BABARRUNAK
Adina: 6-12 urte.
Iraupena: 5 minutu.
Beharrezko materiala: Jausgailu 1.
Hasierako kokapena: Zutik, jausgailuko oihalaren inguruan.
Jokoaren garapena: Jausgailua gerriaren parean helduta, jokalariek garbantzuarena,
dilistarena edo babarrunarena egin behar dute, hurrenez hurren, zirkulua osatu arte.
Irakasleak: «Lapikoari eragitera!» esaten duenean, jokalariek eskuinaldera egin behar
31
dute, eta han itxoin egin behar dute animatzaileak eltzekariren baten izena esan arte.
Orduan, aukeratutako eltzekariak itzuli osoa egin behar du jausgailuaren inguruan, eta
bakoitza abiapuntura itzultzean, oihalari eusten daudenek gorantz igo behar dute
oihala, itzulia egin berri dutenek erdialdera korrika joan eta beren taldekoekin
besarkatu eta beren taldearen izena ozen esaten duten bitartean («dilistak!» adibidez).
Horretan ari direla, jausgailua gainera eroriko zaie.
OIHAL AZPIKO ESKULTURAK
Adina: 6-12 urte.
Iraupena: 5 minutu.
Beharrezko materiala: Jausgailu 1.
Hasierako kokapena: Zutik, jausgailuko oihalaren inguruan.
Jokoaren garapena: Jokalariek batetik bosterako zenbaki bana aukeratu behar dute.
Jausgailua puztuta dagoenean, animatzaileak zenbaki bat esan behar du ozenki.
Zenbaki hori dutenek korrika joan behar erdialdera, han, oihal azpian, eskultura bat
osatzeko. Bitartean, gainerako umeek batetik hamarrera zenbatu behar dute ozenki,
eta hamarrera iristean, jausgailua jaso eta gainerakoek osatutako irudia ikusiko dute,
miresmenezko eta harridurazko «oooohhh!» bat esanez. Eskultura desegin eta hasierako
lekura itzuliko dira denak.
ESKUAK GORA
Adina: 6-12 urte.
Iraupena: 5 minutu.
Beharrezko materiala: Jausgailu 1 eta 4 txanpon.
Hasierako kokapena: Jausgailuaren inguruan eserita, erdian lau jokalari daudela.
Jokoaren garapena: Jokalariek jausgailuko oihala hanken gainean jarri eta eskuak
azpian gorde behar dituzte. Lau haur erdian jarriko dira, gainerako kideek lau
txanponak oihal azpitik nola pasatzen dituzten adi-adi behatzeko. Erdiko jokalariek
«Eskuak gora!» esatean, eskuak gora eraman behar dituzte denek, eta «Eskuak
behera!» esaten dutenean, berriz, hanken gainean duten oihalaren gainean jarri behar
dituzte. Horrela daudela, erdiko jokalariek txanponak nork dauzkaten asmatu behar
dute. Asmatuz gero, erdikoak kanpora, eta kanpokoak erdira aldatuko dira; bestela,
erdian jarraitu beharko dute.
DENOK BATERA
32
Adina: 6-10 urte.
Iraupena: 3 minutu.
Beharrezko materiala: Soka lodi eta luze 1 edo jausgailu 1.
Hasierako kokapena: Biribil batean eserita, bi eskuekin sokari edo jausgailuari helduta.
Jokoaren garapena: Jokalariek oinazpiak lurrean jarrita, sokari (edo jausgailuari) tenk
helduta, denok batera jaikitzeko moduan.
Oharrak: Sokaren bi muturrak indarrez lotzea edo indarrez eustea komeni da,
segurtasunagatik.
ESKIAK
Adina: 6 urtetik aurrera.
Iraupena: 5 minutu.
Beharrezko materiala: Jausgailu 1.
Hasierako kokapena: Biribil batean eserita, bi eskuekin jausgailuari helduta.
Jokoaren garapena: Aurkezpen-jokoa. Bere burua aurkezten duenak, atzerantz bota
behar du eta gainerakoek heldu egin behar diote bere izena eta jatorria esaten dituen
bitartean. Aurkezpena egiten ari denak bi oinak elkarrekin eta belaunak zuzen eduki
behar ditu. Konfiantza-jokoa ere bada hau.
SAGARRA, UDAREA, LIMOIA
Adina: 8 urtetik aurrera.
Iraupena: 5-10 minutu.
Beharrezko materiala: Jausgailu 1.
Hasierako kokapena: 10-20 parte-hartzaile jausgailuaren inguruan.
Jokoaren garapena: Jokalari bakoitza hiru fruta horietako bat izango da (sagarra,
udarea edo limoia). Arakaslea frutak izendatzen joango da. Jokalari bakoitzak lekuz
aldatu beharko du, bai jausgailuaren azpitik bai haren inguruan korrika eginez.
EZKUTAKETAN
Adina: 8 urtetik aurrera.
Iraupena: Jokoa ahalik eta lasterren egitea lortzen duten arte.
Beharrezko materiala: Jausgailu 1.
33
Hasierako kokapena: Jausgailua bilduta, eta bola bat eginda.
Jokoaren garapena: Jokalari guztiek jausgailuaren azpian gorde beharko dute azkar
batean. Baten bat jausgailutik kanpo geldituz gero edo gorputz-atalen bat ikusten
bazaio, denek galduko dute jokoa.
TXANPINOIA / IGLUA
Adina: 8 urtetik aurrera.
Iraupena: 10 minutu.
Beharrezko materiala: Jausgailu 1.
Hasierako kokapena: Jausgailuaren inguruan kokoriko, jausgailuari bi eskuekin helduta.
Jokoaren garapena: Aurkezpen-jokoa. Jokalari guztiek gora eta behera astindu behar
dute jausgailua. Puzten denean (oihala goian dagoenean) jausgailuaren azpian sartu
behar dute denek, oihalaren gainean esertzen saiatuz eta iglu baten edo txanpinoi
baten antzeko irudia osatuz. Orduan aurkezpen-txanda bat egin liteke.
TXANPINOI ZORABIATUA
Adina: 6 urtetik aurrera.
Iraupena: 2 minutu.
Beharrezko materiala: Jausgailu 1.
Hasierako kokapena: Jokalariek jausgailuaren barruan sartu behar dute biribil bat
osatuz, eta besoetatik helduta. Oihalak tenk egon behar du, bizkarra han bermatu ahal
izateko.
Jokoaren garapena: Jausgailuaren barruan daudenean, jokalariek eskuinera edo
ezkerrera biratzen hasi behar dute, denak batera, gorputzaren pisu osoa oihalean
bermatuz.
MUNDUARI ITZULIA
Adina: 3-12 urte.
Iraupena: 3 minutu.
Beharrezko materiala: Jausgailu 1 eta pilota 1.
Hasierako kokapena: Jokalari guztiak jausgailuaren inguruan zutik, bi eskuekin helduta,
oihala tenk egoteko moduan. Pilota oihalaren gainean jarri behar da.
34
Jokoaren garapena: Jokalariek pilota jausgailuaren inguruan (ertzetatik) birarazten
saiatu behar dute, oihala astinduz. Pilota jasotzen duenak, beste pertsona baten izena
esan eta pilota hari zuzentzen saiatu beharko du.
BAT, BI, HIRU, LEKUZ ALDATU
Adina: 3-12 urte.
Iraupena: 5 minutu.
Beharrezko materiala: Jausgailu 1.
Hasierako kokapena: Zutik, oihalaren inguruan.
Jokoaren garapena: Jokalari bakoitzari zenbaki bat eman behar zaio. Ondoren, oihala
gora eraman eta irakasleak zenbaki bat esan behar du. Zenbaki hori duten jokalariek
aurrean duten jokalariekin lekua aldatu behar dute, oihal azpitik korrika pasatuta,
segundotxo batzuk igarotakoan gainerako jokalariek oihala behera ekarriko dutelako
berriz ere. Animatzaileak bi zenbaki esan ditzake aldi berean, eta nahaspila handiagoa
sortuko da orduan.
Oharrak: Jausgailuaren oihala koloretakoa bada, koloreekin jokatzea dago
zenbakiekin beharrean.
DENON ARTEAN BAIETZ SARTU
Adina: 6tik aurrera.
Iraupena: 2 minutu.
Beharrezko materiala: Jausgailu 1 eta tenis-pilota 1.
Hasierako kokapena: Zutik, jausgailuko oihalaren inguruan.
Jokoaren garapena: Pilota jausgailuaren erdiko zulotik sartu behar da.
AMERIKAR BILLARRA
Adina: 6-12 urte.
Iraupena: 3 minutu.
Beharrezko materiala: Jausgailu 1, teniseko 6 pilota.
Hasierako kokapena: Zutik, jausgailuaren inguruan.
Jokoaren garapena: Kolore bateko 5 tenis-pilota eta beste kolore bateko beste 1 behar
ditugu. Kolore desberdineko pilota oihalaren erdiko zulotik sartu behar dugu,
gainerakoei erortzen utzi gabe.
35
PILOTA EROAK
Adina: 6-12 urte.
Iraupena: 3 minutu.
Beharrezko materiala: Jausgailu 1, teniseko 6 pilota.
Hasierako kokapena: Zutik, jausgailuaren inguruan. Lau jokalarik taldearen
kanpoaldean jarri behar dute.
Jokoaren garapena: Parte-hartzaileek jausgailuaren gainean jarritako pilotak astindu
behar dituzte, kanpoalderantz botatzeko. Bitartean, kanpoan dauden jokalariek pilota
horiek harrapatzen eta berriz ere oihal gainean botatzen saiatu behar dute.
KATUA ETA SAGUA
Adina: 7 urtetik aurrera.
Iraupena: 5 minutu.
Beharrezko materiala: Jausgailu 1.
Hasierako kokapena: Jokalari guztiek jausgailuaren inguruan jarri behar dute, ertzetik
helduta. Jokalari bat jausgailuaren azpian sartu eta beste batek gainean jarri behar du.
Jokoaren garapena: Jausgailuaren gainean jarritako jokalaria katua da, eta azpikoa
sagua. Katuak sagua harrapatu behar du, baina gainerako jokalari guztiek saguari
lagunduko diote, jausgailua astinduz katuari sagua non dagoen ikusten utzi gabe.
Oharrak: Puska batean jolasten egon eta gero, katuak sagua harrapatzea lortzen ez
badu, katua ahulagoa dela esan nahiko du horrek, eta orduan jokalari guztiek katuari
lagundu beharko diote.
KROKODILOAK
Adina: 6 urtetik aurrera.
Iraupena: 5 minutu.
Beharrezko materiala: Jausgailu 1.
Hasierako kokapena: Denak jausgailuaren inguruan eserita, hankak oihal azpian
dituztela. Jokalari bat jausgailuaren azpian, eta beste bat kanpoan, zutik.
Jokoaren garapena: Oihalaren azpian dagoen jokalaria krokodiloa da, eta oihal azpitik
herrestaka doala gainerako jokalariak oinetatik heldu eta jausgailuaren azpian sartu
36
behar ditu. Azpian sartutakoak krokodilo bihurtu eta gainerako jokalariak harrapatzen
hasi behar dute. Kanpoan dagoen jokalaria soroslea da, eta krokodiloak jokalariren bat
“jan” behar duela ikustean, jokalari hori salbatzen saiatu behar du.
Oharrak: Jokalariei esan behar zaie ezin dutela krokodiloetatik babestu, sorosleari
laguntza eskatu besterik ezin dutela egin.
37
ADINA 8-10 urte bitartean
HELBURUAK
Munduko biztanleriaren egoera eta Ipar eta Hegoaldearen artean dauden
ezberdintasunak gazteei hurbildu.
Munduko biztanleriaren barruan dauden ezberdintasunei buruzko hausnarketa;
osasun-laguntza gabezia, hezkuntza maila gabezia, gose gabezia, etab.
Eztabaida eta espiritu kritikoaren alde egin.
Berdintasun, adeitasun eta elkartasun baloreak bultzatu.
EDUKIAK
Zentzuzkoak; Iparralde-Hegoalde ezberdintasunak eta Giza Eskubideak.
Prozedurazkoak; Munduko biztanleriaren egoera aztertu.
Portaerazkoak; enpatia, hausnarketa, berdintasuna, adeitasuna eta lankidetza
bultzatu.
JARDUERAREN GARAPENA
Ipar eta Hegoaldearen artean dauden ezberdintasunak hobeto ulertzeko,
imajinatu dezagun munduko biztanleria osoa 100 pertsona dela eta biztanleria
errealaren portzentai berdinak aplikatuko ditugu.
1. Ikaslegoa 5 taldetan banatzen da, talde bakoitzari biztanleriaren
munduko fitxa ematen zaio kontinente (subkontinentea Amerikari
dagokionez) bakoitzari dagokionez. Kontinente edo/ eta subkontinente
bakoitzean bizi diren pertsona kopurua marraztu behar dute kolore
desberdinetan. Iraupena 10 minutu.
2. Ariketa amaitzean, munduko biztanleriaren zatiketa erreala lehenengo
diapositibaren bitartez ikusiko da, fitxak eta diapositiba parekatzen dira.
3. Ariketa berriz egiten da, baina oraingo honetan, talde bakoitzari
ikaslegoaren bi fitxa ezberdin emango zaizkio eta taldeak ustez, fitxa
bakoitzaren egoeran bizi diren pertsonen kopurua marraztu behar du.
Iraupena 15 minutu.
4. Amaitzeko, power point bitartez diapositiba eta marraztu dutena
parekatuko dute, diapositiba bakoitza aztertuz eta bakoitzari buruzko
MUNDUKO BIZTANLERIA. 100 pertsona
38
hausnarketa eginez. Bereziki ezberdintasunak aipatzeko, abiapuntu
bezala Giza Eskubideak izendatuko dira,.
Internet-era sarbidea izanez gero, hurrengo bideoaz berrikasketa bat egiteko
aukera dago:
http://216.70.117.172/me_spanish.htm
LEKUA
Ikasgela bat
IRAUPENA
Ordu bat
BEHARREZKO MATERIALA
Power point, eta ezean, power point inprimatua
Eranskina: Munduko biztanleriaren fitxak 100 pertsona
Eranskina: Munduko biztanleria, 100 pertsona power point
Eranskina: Munduko biztanleria, 100 pertsona power point-a pdf-en
OHARRAK:
Ariketa nahiz taldeka nahiz talde osoaren artean egin daiteke, ariketa guztian
zehar eztabaida sortuz.
39
ZEIN DA GURE BALOREA?
ADINA: 10-12 urte bitartean
HELBURUAK
Gure balore sistemaren hausnarketa eta, nola, beti ez, gure hitzaldia gure
ekintzarekin egokitzen denaren hausnarketa.
Komunikabide handiak, gizartean dauden baloreen garapenean zein
puntutaraino eragin dezaketen aztertu.
Kontzientzia kritikoa garatzea.
EDUKIA
Zentzuzkoak; balore pertsonalak; etikoak, kontsumoa, lehiakortasuna,...
Prozedurazkoak;. Baloreen auto- ezagutza, eztabaida
Portaerazkoak; Hausnarketa eta kritika
JARDUERAREN GARAPENA
Irakasleek ikasleei errotulagailu eta orri edo kartulina zati bat banatuko diete.
Ikasleek beraien esku baten irudia marrazten dute eta ondoren azaltzen dena idatzi
beharko dute hatz bakoitzean:
Erpurua: Gehien egitea gustatzen zaiona
Erakuslea: Adin nagusira iristean izan nahiko lukeen lehenengo gauza
Nagia : Bere ondare estimatuenak
Luzea: Zertarako egin nahi duen lan
Txikia: Bere bizitzan garrantzitsuena dena
Irakaslea arbela bost zutabe handitan banatuko du. Bakoitzean hurrengoa
idatziko du:
“gustatzen zaigu”
“izatea gustatuko litzaiguke”
“ gure ondare estimatuenak”
“zertarako nahi dugu lan egin”
“garrantzitsuena”
40
Erantzunak irakurtzeko; ikasleek bere erantzunak irakurtzen dituzte, edo orri
guztiak poltsa batean sartzen dituzte, nahastu egiten dira eta ikasleen artean berriz
banatzen dira. Bakoitzak irakurriko ditu eta galderei erantzunez irakasleek erantzunak
arbelean idatziko dituzte.
Ikasleen erantzunak behin idatziak, irakasleek planteatu denaren laburpen bat
egingo dute. Taldea idatzitakoa irakurtzera bultzatzen du. Honek eztabaida bat
sortzeko balio dezake, ondorengo ideien artean: gure gizartean noraino hitz egiten den
balore etikoetaz; bakea, elkarteratzea, maitasuna,... eta kontsumoa, lehiakortasuna,
gazteria fisikoa, dirua, publizitatea bezalako baloreek nola eragiten diguten.
LEKUA
Ikasgela bat
IRAUPENA
Ordu bat
BEHARREZKO MATERIALA
Orriak eta errotulagailuak
OHARRAK:
Ez dago oharrik
41
ADINA 10-12 urte bitartean
HELBURUAK
Munduko biztanleriaren egoera eta Ipar eta Hegoaldearen artean dauden
ezberdintasunak gazteei hurbildu.
Bidezko Merkataritza ezagutu Nazioarteko Merkataritzaren hautabide bezala.
Eztabaida eta espiritu kritikoaren alde egin.
Berdintasun, adeitasun eta elkartasun baloreak bultzatu.
EDUKIA:
Zentzuzkoak; Nazioarteko Merkataritza eta Bidezko Merkataritza
Prozedurazkoak; Nazioarteko Merkataritzak eta Bidezko Merkataritzak duten
ezberdintasunen egoera aztertu
Portaerazkoak; enpatia, hausnarketa eta sormena
JARDUERAREN GARAPENA
Nazioarteko Kontsumoari buruzko komikiaren irakurketa eta azterketa.
Bidezko Merkataritzaren power pointaren laguntzarekin, ikaslegoari ohiko
Nazioarteko Merkataritzaren partaideak azaltzen zaizkio, funtzionamendua eta onuren
banaketa. Nazioarteko Merkataritzaren hautabide bezala Bidezko Merkataritza
aurkezten da, bere irizpideak, produktuak eta produktu hauek aurki ditzakegun lekua
adieraziz.
Amaitzeko, ikaslegoak Nazioarteko Merkataritzari buruzko komikia burutuko du.
LEKUA
Ikasgela bat
IRAUPENA
Ordu bat
BEHARREZKO MATERIALA
Power point, eta ezean, power point inprimatua
Eranskina: Nazioarteko Merkataritza eta Bidezko Merkataritza komikia
Eranskina: Bidezko Merkataritza power point
KOMIKIA, NAZIOARTEKO MERKATARITZA
42
Eranskina: Bidezko Merkataritza power point-a pdf-en
OHARRAK:
Komikiaren lehiaketa bat egingo da, eta irabazlearen izena Bidezko Merkataritza
jaian jakingo da.
Proiektagailurik ez badago, power point-a gardenkietara pasa dezakegu eta
gardenki- proiektugailua erabili dezakegu.
43
ADINA: 6-12 urte bitartean
HELBURUAK:
Gazteek Bidezko Merkataritzaren katearen eta ohiko merkataritza
katearen artean dauden aldeak ezagutzea eta ulertzea eta taldekideei
horren berri emateko gai izatea.
Gazteen Erantzukizun Pertsonala bultzatzea, kontsumitzaileak diren
aldetik.
Gure Kontsumo-ereduak Hegoaldeko ekoizleengan duen eragina
ezagutzea.
Sormena eta hausnarketa bultzatzea.
EDUKIAK
Zentzuzkoak; Bidezko Merkataritzaren eta ohiko merkataritza.
Prozedurazkoak; Aztertu bidezko merkataritzaren eta ohiko merkataritzan
arteko desberdintasunak.
Portaeraztekoak: enpatia, hausnarketa eta kreazio ahalmena
JARDUERAREN GARAPENA
Gazteak gutxienez bi taldetan banatuko dira. Talde bati Bidezko Merkataritza
kateari buruzko informazioa emango zaio. Beste taldeari, ohiko merkataritza-kateari
buruzkoa. Informazio horretatik abiatuta, antzerki-gidoi bat prestatu eta antzeztu
beharko dute.
Antzezpena egindakoan, kate bien arteko aldeak aztertuko dira, eta bukatzeko
Erantzukizun Pertsonalari buruzko gogoeta egingo da.
LEKUA
Ikasgela bat
IRAUPENA
Ordu bat.
BEHARREZKO MATERIALA
Eranskina: Ohizko Merkataritzako partehartzaileak
Eranskina: Bidezko Merkataritzako partehartzaileak
ANTZERKIRA!!!
44
ADINA: 8 – 18 urte bitartean
HELBURUAK:
Gazteek Bidezko Merkataritza, Kontsumo Arduratsua eta Hegoaldeko
nekazarien egoera ezagutzea, eta gai horien inguruko informazio
garrantzitsuena horma-irudi batean jasotzea.
Gazteak ingurukoak sentsibilizatzeko duten gaitasunaz konturatzea.
Sena eta azterketa kritikoa bultzatzea gizartean.
EDUKIAK
Zentzuzkoak: Bidezko merkataritza, Kontsumo Jasangarria eta Hegoaldeko
nekazarien egoera.
Prozedurazkoak:. Informazio eta sentsibulitzatzeko horma irudiak sortu.
Portaeraztekoak: Enpatia, elkarkidetza, hausnarketa, ekitatea, errespetua eta
elkartasuna bultzatzea.
JARDUERAREN GARAPENA:
Jaso duten informaziotik garrantzitsuena iruditzen zaiena aukeratu beharko dute
gazteek eta horma irudiak egin. Gero, horma-irudi hori ikastetxean edo bilerak egiteko
aretoren batean zintzilikatuko dute, beste pertsona batzuk sentsibilizatzeko.
LEKUA:
Ikasgela bat.
IRAUPENA:
Ordu bat.
BEHARREZKO MATERIALA:
• Kartoi mehea.
• Margoak.
• Aldizkari eta egunkari zaharrak.
• Itsasgarria.
• Guraizeak
HORMA IRUDIA TAILERRA
45
OHARRAK:
Gaiak landu daitezke modu desberdinetara; gela bakoitza, kurtso bakoitzak
gai bat landu edo ikasle talde bakoitzak aukeratu landu nahi duen gaia..
46
3.-EBALUAZIOAK
Atal honetan ikasleei eta irakasleei zuzendutako ebaluazioen gidoia jasotzen
da.
Hiru proposamen aurkezten ditugu:
A) IKASLEEN EBALUAZIO-GIDOIA, SAIO BAKOITZARI BURUZ
Unitate didaktikoko edozein gai lantzen ari garela ere, irakasleek ikasleei
zuzentzeko galderak jasotzen dira hemen. Ahoz egiteko dira, proposatutako
jarduera egin ondoren ateratako ondorioak ikusteko, nahiz ikasleek esateko
daukaten guztia jasotzeko. Hala, hurrengo saioetarako erabilgarri izan litekeen edo
interesgarria iruditzen zaien informazioa jaso behar dute irakasleek, ariketa bakoitza
amaitu ondoren.
B.1)IKASLEEN EBALUAZIO-GIDOIA, AZKEN SAIOARI BURUZ.
Lehen Hezkuntzako 3.zikloko ikasleentzako
Hemen aurkezten dugun ebaluazio-eredua unitate didaktiko hauetako
azkeneko saioan erabili behar da. Erantzunen bidez ikasleek unitate didaktikoei
buruz duten iritzi orokorra jakin nahi da.
B.2)IKASLEEN EBALUAZIO-GIDOIA, AZKEN SAIOARI BURUZ (irakasleak egin
beharrekoa)
Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. zikloko irakasleentzako.
Ebaluaketa honen bitartez, ikasleek unitate didaktikoei buruz duten iritzi orokorra
jakin nahi da. Irakaslea arduratzen da, aurreko informazioa jasotzen, ebaluazio
honen bidez.
D) IRAKASLEEN EBALUAZIO-GIDOIA
Saio guztiak amaitu ondoren, irakasleek saioen ebaluaziotxo bat egitea komeni
da, metodologia, iraupena etab. kontuan hartuta. Honekin batera doan eredua
lagungarria izan daiteke ebaluazio hori egiteko.
Ebaluazio horiez gain, Emaus Gizarte Fundazioak unitate didaktikoen jarraipena
egingo du prestakuntza zehar. Horretarako, aldiro-aldiro irakasleen eta emausen
artean harremana egongo da, eta irakasleen esanetara izango gara beharrezko
azalpenak eta laguntza emateko. Saio bakoitzeko ariketa guztiak amaitu ondoren,
bilera bat egingo dugu irakasleekin, egindako ebaluazioen emaitzak eta hobetzeko
egin nahi dituzten proposamenak jasotzeko.
47
4.-LOTURA INTERESGARRIAK
Gai bakoitzaren inguruko informazio interesgarria eskaintzen duten web-orri
batzuen helbideak ematen dizkizuegu jarraian.
KONTSUMISMOA ETA KONTSUMO ARDURATSUA:
www.consumoresponsable.com
Orri honetan kontsumo arduratsua zer den azaltzen da.
www.ozonalia.org
Espainiako UNICEFen OZONALIA programaren orria. Bertan, kontsumo
arduratsua eta bidezko merkataritza bultzatzen dira.
www.consumoresponsable.org
Orri honek kontsumo arduratsua eta enpresen erantzukizun soziala zer diren
azaltzen digu.
www.cooperacionsolidaria.org
Nazioarteko merkataritza-harremanen inguruko gaiak jorratzen dira orrialde
honetan, Hegoaldeko nekazarien egoera, enpresen erantzukizun soziala eta
bidezko merkataritza bereziki.
ERANTZUKIZUN PERTSONALA:
www.consumehastamorir.com
Consume Hasta Morir (Hil Arte Kontsumitu) ekimenaren orri honetan gogoeta
egiten da gaur egungo kontsumo-ohituren inguruan.
www.youthxchange.org; www.ecodes.org (gaztelaniazko bertsioa).
Jóvenes por el Cambio (Aldaketaren aldeko Gazteak) erakundeak
argitaratutako txosten hau aurkitu dezakegu hemen: “Manual de Educación
para un consumo sostenible” [Kontsumo iraunkorrean hezteko eskuliburua].
www.cooperacionsolidaria.org
Nazioarteko merkataritza-harremanen inguruko gaiak jorratzen dira orrialde
honetan, Hegoaldeko nekazarien egoera, enpresen erantzukizun soziala eta
bidezko merkataritza bereziki.
PUBLIZITATEA ETA KONTRAPUBLIZITATEA:
www.consumehastamorir.com
48
Consume Hasta Morir (Hil Arte Kontsumitu) ekimenaren orri honetan gogoeta
egiten da gaur egungo kontsumo-ohituren inguruan.
www.youthxchange.orgwww.setem.org/madrid/campanas.htm
Setem-en web-orrian hainbat kanpainaren berri ematen da, eta
kontrapublizitateari buruzko kanpaina bat dago tartean.
www.cooperacionsolidaria.org
Nazioarteko merkataritza-harremanen inguruko gaiak jorratzen dira orrialde
honetan, Hegoaldeko nekazarien egoera, enpresen erantzukizun soziala eta
bidezko merkataritza bereziki.
IPARRAREN ETA HEGOAREN ARTEKO DESOREKA
www.bakeaz.org
Mundu bidezkoagoa lortzeko bideak bilatzen eta eskaintzen dira orri honetan,
bakearen eta garapen iraunkorraren ikuspegi zabala emanez, hainbat lan-
alorretatik.
www.haurralde.org
Garapenaren eta lankidetzaren inguruko informazioa eta albisteak ematen dira
orri honetan.
www.cooperacionsolidaria.org
Nazioarteko merkataritza-harremanen inguruko gaiak jorratzen dira orrialde
honetan, Hegoaldeko nekazarien egoera, enpresen erantzukizun soziala eta
bidezko merkataritza bereziki.
BIDEZKO MERKATARITZAKO KATEA ETA OHIKO MERKATARITZA-KATEA
www.intermonoxfam.org.
Bidezko merkataritzari eta garapenerako lankidetzarekin zerikusia duten gaiei
buruzko informazioa (artikuluak, egitasmoak, etab.) aurkitu daitezke orri
honetan.
http://www.emaus.com/01integracion-comerciojusto.htm
Bidezko merkataritzari buruzko informazioa eta gai horren inguruan lantzen ari
garen egitasmoen berri aurkituko duzue hemen.
www.cooperacionsolidaria.org
49
Nazioarteko merkataritza-harremanen inguruko gaiak jorratzen dira orrialde
honetan, Hegoaldeko nekazarien egoera, enpresen erantzukizun soziala eta
bidezko merkataritza bereziki.
HEGOALDEKO NEKAZARIEN EGOERA
www.sodepaz.org/cafe/cafe_pobreza.htm.
Hegoaldean kafea hazten duten nekazarien egoerari buruzko informazioa
jasotzen da orri honetan.
http://www.pobrezacero.org/intro.php
Espainiako Garapenerako GKEen Koordinadoraren orri honetan Zero Pobrezia
kanpainari buruzko informazioa agertzen da: helburuak, ekintzak, etab.
www.cooperacionsolidaria.org
Nazioarteko merkataritza-harremanen inguruko gaiak jorratzen dira orrialde
honetan, Hegoaldeko nekazarien egoera, enpresen erantzukizun soziala eta
bidezko merkataritza bereziki.
BIBLIOGRAFIA
• BANTULÁ JANOT, JAUME. Juegos motrices cooperativos. Paidotribo,
Bartzelona (2004).
• FUNDACIÓN ADSIS. Curso de Comercio Justo. Cuaderno de trabajo, 2003.
• GUTERMAN, TULIO. Educación Física y Deportes. Año 3, Nº 9. Guterman,
Buenos Aires (Martzoa 1998)
• INTERMÓN. Comercio Justo, una opción de consumo, una opción de
justicia. Octaedro, Barcelona.
• RUIZ OMEÑACA, JESÚS VICENTE. Juegos cooperativos y Educación Física.
Editorial Paidotribo, Bartzelona.
• SODEPAZ. Guía Educativa para el Consumo Crítico. Bartzelona. 1998.