XII. ERDI AROKO AZOKA - Ayuntamiento de Balmaseda · eta beste abestia Heviaren “Busindre...

12
XII. ERDI AROKO AZOKA Balmasedako Udalak web gu- nea berritu du. Www.balmase- da.net helbidean aurkitu dezakezu. 6. or. La Oreja de Van Gogh-en kontzer- tua udako ekital- dirik garrantzitsue- na izango da Ga- ragardoaren Azo- karekin batera. 9. or. XII. ERDI AROKO AZOKA + Euskadi Planari eta OPEA jardue- rei esker,Udalak 28 lanpostu sortu ditu orain arte. Gehiago sortzeko programak eska- tu ditu. 7. or. DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4000 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA - 7. URTEA - MAIATZA 10/1. - 122. ZK.

Transcript of XII. ERDI AROKO AZOKA - Ayuntamiento de Balmaseda · eta beste abestia Heviaren “Busindre...

EJEMPLAR GRATUITO - TIRADA 4.000 UNIDADES - TU AYUNTAMIENTO TE INFORMA - AÑO 7 - MAYO 10/1º - Nº 122

XII. ERDI AROKO AZOKABalmasedakoUdalak web gu-nea berritu du.Www.balmase-da.net helbideanaurkitu dezakezu.6.or.

La Oreja de VanGogh-en kontzer-tua udako ekital-dirik garrantzitsue-na izango da Ga-ragardoaren Azo-karekin batera.9.or.

XII. ERDI AROKO AZOKA+ Euskadi Planarieta OPEA jardue-rei esker,Udalak28 lanpostu sortuditu orain arte.Gehiago sortzekoprogramak eska-tu ditu.7.or.

DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4000 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA - 7. URTEA - MAIATZA 10/1. - 122. ZK.

Laburki ERDI AROKO AZOKAUdalBerriak

XII. ERDI AROKO AZOKA

2

Maiatzaren 15ean eta 16ean Er-di Aroko Azoka gure herriko alde his-torikoko kaleetan izango da berriro.Egun horietan komikoak,pikaroak,artisauak,aztiak, sorginak eta askozere pertsonaia gehiago izango diragure artean eta iraganera eramangogaituzte,antzinako bizipenak gertu-tik ezagutu ditzagun.Balmasedako XII.Erdi Aroko Azoka-ren aurkezpen publikoa apirilaren29ko prentsaurrekoan egin zen Bilbo-ko Carlton hotelean.Hantxe,komuni-kabide ugarien aurrean,Balmaseda-ko biztanleen parte hartzeak eta hiri-bilduko alde historikoaren kokalekuezin hobeak Erdi Aroko Azokarako

duten garrantzia nabarmendu zen.Osagai bi horiez gain,urtez urte umenahiz helduentzat berrikuntzaksartzen dituen azokaren egitarau lan-duak,zalantza barik,BalmasedakoErdi Aroko Azoka penintsula osokoazokarik onenetako bat izaten la-guntzen du.Hori dela eta,balmasedar guztioi deiegiten zaie,aurreko urteetan bezala-xe,etxeetako fatxadak eta lokalakapaintzeko eta Erdi Aroan bezalaxejanzteko,azoka girotzeko eta bereiz-ten gaituen kutsua emate aldera.Ho-ri guztia errazagoa izateko,maiatza-ren 6tik 14ra Erdi Aroko jantziak alo-katu ahal izango dira Aldapa kaleko

17 zenbakian.Denda hori astelehe-netik ostiralera egongo da zabalik10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik20:00etara,eta larunbat goizetan erebai.

Herri antzezpena“Txakolina”titulupean San Juan pla-zan,12:00etan,Balmaseda hiriarenhistoriaren pasarte bat antzeztukodute,maiatzaren 15ean, larunba-tean. Izenburuak berak esaten duenbezala, txakolingintzaren ingurukozirritu guztiak jakiten saiatuko gara.

Prentsaurrekoa Carlton Hotelean

Ordutegi bereziakostalaritzanMaiatzaren 14an eta 15ean (osti-rala eta larunbata) ostalaritzakolokalak ordu hauetan itxi beharkodituzte.Ostiralean,maiatzaren 14an:II taldea: 2:30eanIII taldea: 4:00etanLarunbatean,maiatzaren 15ean:II taldea: 4:30ean III taldea:6:00etan

Horario especial enel Parking delAteneoErdi Aroko Azokaren egunetan,Balmasedako Ateneo aparkaleku-ko ordutegia hauxe izango da:Maiatzak 14,ostirala7etatik 11etara.Maiatzak 15, larunbata7etatik 01era.Maiatzak 16, igandea7etatik 11etara.

EgitarauaErdi Aroko XII.Azokaren egitarauaEnkarturren bulegoan dago guz-tion eskura datorren astearen er-dialdean eta jada udal web guneberrian:www.balmaseda.net.

Herri Antzezpenaren argazkia

Maiatza 10/1 3

...urtean 6.093,81 euro kostatzenzaiola Udalari olioaren bilketa etabirziklapena?

...urtean 14.184 euro kostatzenzaiola Udalari hondakin handienbilketa?

Herritarrentzako zerbitzu bi horiekdoan ematen dira;beraz,erabilieta birziklatu. Informazio gehiago946800000 zenbakian (Gorka).

Laburki

FEVEren ordutegiberezia Maiatzaren 15ean eta 16an Bal-masedako Erdi Aroko Azoka izan-go dela eta, Bilbao-Balmasedatren zerbitzua areagotuko du Fe-vek. Horrela, ohi baino trengehiago abiatuko dira eta jendegehien aurreikusten den ordu-tarteetan trenak hogeita hamarminututik behin aterako dira. Bil-botik Balmasedara joateko larun-batero dagoen tren zerbitzuazgain, maiatzaren 15ean, la-runbatean, 9:50etik aurrera ho-geita hamar minututik behin trenbat aterako da. Era berean,10:50etik 21:50era bitartean Bal-masedatik Bilbora hogeita hamarminututik behin tren bat abiatukoda. Balmasedatik Bilbora joatekoazken trenak 22:25ean eta23:30ean aterako dira, larunbate-tako ohiko ordutegia mantenduz.Igandean, maiatzaren 16an,ohiko irteerak ia-ia bikoiztu egin-go dira eta trenak Bilbotik Balma-sedara hogeita hamar minututikbehin aterako dira. BalmasedatikBilbora joateko, 10:50etik21:20era bitartean ere hogeitahamar minututik behin aterakodira trenak.

Erdi Aroko XII. Azokaren sustapena

Aurreko urteotan bezalaxe,Udalakahalegin handia egin du Erdi Aroko XII.Azoka sustatzeko.Portugaleteko Ballonti merkataritzazentroan dagoen sustapen lokaleanazokari buruzko informazioa eta foile-toak ematen dira eta kartelak jarri dirajendeak ikusteko moduan.Leioako Ar-tea merkataritza zentroan aurpegi bi-koitzeko plotter bi jarri dira azoka ira-gartzen duten kartelekin.Maiatzaren6tik 9ra Expovacaciones azoka izangoda BECen eta bertan,Enkarturrenstandean jendeak publizitatea eta sus-tapeneko plotter bat aurkituko ditu.Telebistan azokaren publizitatea Tele-Bilbaon,Canal Bizkaian eta Tele7nagertuko da.

TelebilbaoMaiatzaren 8an eta 9an (larunba-ta eta igandea,hurrenez hurren) Tele-bilbaoren “La Visita”saioan,Balma-sedako Joseba Zorrilla alkateari etaLourdes De La Puente lehenengo alka-teordeari elkarrizketa emango dute,larunbatean 20:00etan eta igandean15:00etan.Gainera,saio horretan saribi hauek emango dira sortu berri duenlehiaketan:hoberen apaindutakofatxada eta komertzio-ostalaritzan ho-beren apaindutako fatxada.

Canal BizkaiaMaiatzaren 5etik 14ra Canal Biz-kaianpublizitate-faldoi bi agertukodira egun bakoitzean “La Cocina deLocalia”,“Bacalao-Bacalao”,“En bo-ca de todos”eta “Todos contra el

chef”saioetan.Gainera,egunero ira-garki bat emango dute 11:00etan,13:30ean,21:00etan eta 22:30ean.Maiatzaren 13angaueko23:00etan,“En boca de todos”saioanelkarrizketa bat emango dute etamaiatzaren 18an saio berean,azo-kari buruzko erreportaje-laburpena.Irratian Erdi Aroko Azokari buruzko ira-garki laburrak izango dira EnkarterriFM,Radio Llodio,Cadena Ser,RadioPopuar eta beste irrati askotan.Azkenik,prentsa idatzian informazioaargitaratuko da maiatzaren 7an eta14an GPS gehigarrian,ADN egunka-rian maiatzaren 7 eta 13an,El Correoegunkarian maiatzaren 9 eta 10eaneta Deia egunkarietan.Esker ona adierazi nahi diegu La Caixa-ri eta lagundu duten komertzioei.

Artea Merkatal Gunean jarritako Erdi Aroko Azokaren inguruko promozioa

·Instalaciones·Reparaciones

·Sanitarios·Reforma de cocinas

y baños...

Teléfono: 687 535 874 BALMASEDA

Ba al zenekien

LaburkiUdalBerriak4

Artisauak eta Ofiziotailerra160 artisauk eta Erdi Aroko merka-tarik baino gehiagok euren trebe-ziak erakutsiko dizkigute hainbatlanbidetan:Aloe vera, Ilerakoapaingarriak,Amuletoak,Arkuaketa geziak,Egurrezko eskulanak,Egurrezko jaiotzak,Fantasiazkobitxiak,Margotutako larruzkopoltsak,Sorginak eta orakuluak,Zaldunak,Egurrezko zulo-broda-tuak,Galdaragilea, Idazkera ara-biarra,Zeramika,Egurrezko gerri-koak,Ustelak,Ezti-kremak eta xa-boiak,Aurrealde koadroak,Larrua,Margotutako larrua,Lore-diade-mak,Ispiluak,Berogailuak,Egu-rrezko loreak,Larruzko grabatuak,Jarapak,Bitxigintza,Azkartasun jo-koak,Jostailuak,Miniaturazko libu-ruak,Olibondo-egurra,Txotxongi-loak,Maketak,Mineralak,Mitolo-gia,Urregilea,Larruak,hezurraketa danborrak,Egurrezko xaflak,Planeta liluragarriak,Artisau-zilar-gintza,Egurrezko erlojuak,Erdi Aro-ko arropak,etab.Hauek dira izangoditugun ofizio tailerrak:Beirapuztea,Upelgilea,Kategilea,Hargi-na,Errementaria,Zeramika-tor-nua,Beira-labea,Egurrezko eskul-turak,Egurrezko zulo-brodatuak,Galdaragilea,Ogi-labea,Ehungai-lua,Metal-bozeltzea,Urregilea,Txanpongintza, Miniaturazko libu-ruen koadernaketa.Eta hauek dirasaldukko diren elikagaiak:Antxo-ak,kontserbak,Gozokiak,Txokola-tea,Arrain-kontserbak,Hestebete-ak,Espeziak,Fruitu lehorrak,Garra-pinatuak,Senda-belarrak,Ogi-la-bea,Kebab-ak,Likoreak,Eztia,Oli-bak eta eratorriak,Pastak,Patataerreak,Pateak,Denetariko denda,Gaztak,Erregaliza eta kokoa,Ara-biar jatetxea, Taberna,Teak,Tortazeltak,Trufak etaTxakolina.

ERDI AROKO AZOKA

ERDI AROKOAZO

Berrikuntza nagusienak Erdi ArokoAzoka honetan , komiki taldeak etamusikari taldeak berriztatzea izangoda.Pirotecnia Catalana-ren lana ereazpimarragarria da.XII.Erdi Aroko Azoka honetako berri-kuntzarik garrantzitsuenak izango di-ra,batetik,musika eta antzerki taldeberriak eta bestetik,azoka amaierakoPirotecnia Catalanaren ikuskizuna.Gure azokan ohikoa den La Cremalle-ra Teatre taldeaz gain,L´Alauda La

Muzai,Cia la que tú me haces eta En-tract konpainietako aktoreak ereegongo dira;azken horiek izango diraaurtengo apustu nagusia,batez ere,Ouruburous izenburua duen antzez-lan ikusgarriagatik.L´Alauda La Muzai taldeak “Mercato-res”ikuskizuna eskainiko digu: Zortzisaltzaile ibiltariek garai hartako mer-kantziak daramatzate bizkar gainean:kandelak,erromes dominak,xingolaketa oihalak,pergaminoak… Sasi-

merkantzia horiek euskarri batzuenbidez zintzilikatzen dituzte bizkarre-an.Keinuen bidez komunikatzen diraeta okzitanieraz abesten dute; izanere,horixe zen euren eskualdean garaihartan erabiltzen zen hizkuntza.Euskara ere agerian egongo da ErdiAroan.Horretarako,“ Cia la que tú mehaces”taldeak kaleko hainbat ikuski-zun eskainiko dizkigu euskaraz.“Zal-duna eta Ezkutaria”,“Harri-zopa”“Agotaren eta damaren arteko ezinez-

Zeramika tornua

Ourobouros ikuskizuna

Mercatores ikuskizuna

5Maiatza10/1

OKAREN ANIMAZIOA

ko amodioak”,“Gentil Versus Cristia-na”eta“Eskaleak”ikuskizunak aur-keztuko dizkigute.Musikari dagokionez,Erdi Aroko doi-nuak ere izango dira,noski.Acibreira(Galitzia) musikari talde ezagunazgain,Tuttis Catraputti (Portugal) talde-ak ere Erdi Aroko musika tresnekin ga-rai hartako doinuak eskainiko dizkigu.Talde biak alde historikoko kaleetatikzehar jotzen ibiliko dira.Eguna amaitzeko,gaueko iluntasunakizaki magikoak eta su ikuskizunak eka-rriko ditu.Larunbatean,maiatzaren15ean,Pirotecnia Catalanak “Piro-Musical”izenburuko ikuskizuna eskai-niko du San Severino plazan;bi musikakonposiziok osatzen dute ikuskizunaeta “Pyromusic system”tiro digitala-ren sistema berriaren bidez egingo da.Hauetariko abesti bat “Conquest ofparadise”filmarena izango da,4 mi-

nutu eta 37 segunduko luzapenarekin,eta beste abestia Heviaren “BusindreReel:Tierra de nadie”,4 minutu eta 48segunduko luzapenarekin.Azkenik,jaiari amaiera ezin hobea emateko,igandean,maiatzaren 16an,dea-bruek Udaletxea erreko dute.Horrekin guztiarekin batera,pertso-naia ezagunak izango dira,hala nola,suge-hezlea,gizon orkestra,fakirra,orekariak eta falkoneria.Gainera,umeentzat Erdi Aroko zaldiko-maldikobat egongo da eta astoan ibili izangodira.Honetaz gain,ezagunak diren bestepertsonaiak ikusteko aukera izangodug:suge-hezitzailea,musika gizona,fakirra,orekariak eta falkoneria.Txi-kienak,gainera,zaldiko-maldikoa etaasto gaineko ibilalditxoak egin ahalizango dituzte.

Pregoia San Severino Plazan

Beira-labea

LaburkiUdalBerriak6

San IsidrorenPandozalesenAurten San Isidro eguna (maiatza-ren 15a) eta Erdi Aroko Azoka egunberean direnez,San Isidroren ome-nez urtero egiten den mezamaiatzaren 17an, astelehenean,izango da,eguerdiko 12:00etanPandozalesko baselizan.Ohikoadenez,mezaren ondoren txakolinaeta tortoak dastatuko dira.

Kolitzako igoeraMaiatzaren 22an, larunbatean,Kolitzako igoera egingo dugu.Deiadar-mendi horretako baselizaneguerdiko mezaren ondoren,AitaZortziko bandak bere musikaz gi-roa alaituko du. Eguraldiak la-guntzen badu,18:00etan menditikjaisten hasiko gara talde horrenmusikarekin.Eta egunari amaieraemateko,20:30ean musika etadantzaldia izango dugu San Juanplazan.Ordutegi bereziakostalaritzanMaiatzaren 21an eta 22an (ostiralaeta larunbata) ostalaritzako loka-lak ordu hauetan itxi beharko di-tuzte.Ostiralean,maiatzaren 21an:II taldea: 2:30eanIII taldea: 4:00etanLarunbatean,maiatzaren 22ean:II taldea: 4:30ean III taldea:6:00etan

Ikasturte amaierakojaialdia igerilekuetanUdal Igerilekuetako igeriketa-ikas-taroetan parte hartu duten umeguztiek urpeko bataioa izango dutemaiatzaren 21ean, arratsaldez.Gainera, ikasturte amaiera os-patzeko,maiatzaren 28an laupuzgarri jarriko dira igerilekuan txi-kienentzat.Goizean ikastetxeetakoumeek izango dute puzgarri horie-tan ibiltzeko aukera eta arratsalde-an ikastaroetan parte hartu dute-nek.Guraso guztiok animatu nahi zai-tuztegu zuen seme-alabak ekartze-ra, ikastarorik egin ez duten arren,ekintza horiez goza dezaten.

TEKNOLOGIA BERRIAK

UDALAREN WEB BERRIA

Web gune berriaren aurkezpena:www.balmaseda.net

Bizkaiko Foru Aldundiaren Biscaytikproiektuan hilabeteetan gogor lanegin ondoren, Balmasedako Udalakdagoeneko web gune berria dauka.Gure hiribilduaren irudi berrian oi-narriturik plataforma modernoasortu da, intuiziozkoagoa, erabilga-rriagoa eta eduki berriekin. Gureudalerriaren arlo batzuei buruzkoinformazioa (udal zerbitzuak, turis-mo eta kultur eskaintza, berdintasu-nari buruzko politika, euskara edoingurumena) emateaz gain, helbu-rua Balmasedaren gaur egungoegoera argi eta azkar eskaintzea da,azken finean, udalerriari buruz inte-resgarritzat jotzen den guztia.Informazioa sei multzo handitan da-go sailkatuta:· “Udala” atalean toki administra-zioaren antolakuntza, sailak eta his-toria ezagutu ahal dira, baita alka-tearen bulegoa, kontratatzailearenbulegoa, udal albisteak eta hautes-kundeak ere.·“Zerbitzuak” atalean hainbat gaiematen dira: osasuna, hezkuntzaeta irakaskuntza, euskara, kultura,berdintasuna, herritarren segurta-suna, ingurumena, lana eta etxebi-

zitza, gizarte ekintza, garraioak etazirkulazioa, kirola, kultur eta jaieta-ko ekitaldiak eta telefono zenbakiinteresgarriak.·“Baliabideak” multzoan gauregungo gaiak ematen dira, mapak,datu interesgarriak, gure hiribildurairisteko jarraibideak eta Udalbe-rriak-en ale zaharrak pdf forma-tuan.·“Herritarrak” atalean adin-tar-tearen arabera sailkatzen da infor-mazioa (haurrak eta helduak, etatartean ikasleak, gazteak eta nagu-siak), eta herriko elkarteei buruz erehitz egiten da.·“Enpresa” multzoan negozioaezartzeko informazio erabilgarriadaukagu: baimenak eta lizentziak,udal zergak, laguntzak eta diru-la-guntzak, eta Balmasedako enpresa,komertzio eta zerbitzuen direkto-rioa. ·Azkenik, “Turismo” ataleanostatua, gastronomia, erosketak,kultura, kultur eta jai ekitaldiak,agenda eta bidaien plangintza.http://www.balmaseda.net helbi-detik zuzenean sartzen zara orri na-gusian; hantxe, orain arte bezalaxe,“Alkatearen agurra”,“Agenda” eta

“Berriak” nabarmentzen dira. Gai-nera, link interesgarriak eta mapainteraktiboa ere badaude.Web gunea hau proiektu handiagobaten lehenengo fasea da eta lasterherritarrei administrazioko tramite-ak etxetik bertatik egiteko aukeraeskaini nahi zaie web gune horre-tan. Nolanahi ere, web gune berriainteraktiboa izatea lortu nahi da,baita aldakorra ere, informazio be-harren arabera eta herrian ger-tatzen diren aldaketen arabera.Azpimarratzekoa da web horrekegoitza elektronikoa eta EV hedape-na dituela. Horrek adierazten duBalmaseda beste administraziobatzuk baino aurreratuago dagoelateknologia horri dagokionez besteadministrazio batzuk baino, eta ho-rien artean Madril eta Bartzelonabezalako hiriak daude. Halaber,A Bi-koitza (segurtasun gehigarriarenagiria) erabiltzen du, herritarrek arelasaiago gauzatu ditzaten eurenizapideak. Orri hau ere bada esku-ratzeko arazoak dituztenentzat; be-raz, herritar guztiek izango dute sar-bidea.

Laburki

Autobusak IbilaldirajoatekoAurten Ibilaldia maiatzaren 30eanizango da Bermeon.Udalaren Eus-kara Zerbitzuak eta Zubi ZaharraIkastolak autobusak jarriko dituz-te jendea hara eramateko.Emanizena ikastolan maiatzaren 26abaino lehen.Balmasedan errolda-tuta daudenentzat 4 euro balio dueta beste guztientzat 5 euro.

MatrikulazioaHaurreskolanMaiatzaren 3an ireki zen Zumala-be Haurreskolan datorren ikastur-terako matrikula egiteko epea,etamaiatzaren 14an amaituko da.Matrikula Presa Encimera 7 zen-bakian dagoen zentroan egin be-har da astelehenetik ostiralera8:00etatik 16:00etara,edo beste-la,ordutegi berean 946800762 te-lefonora deituta.

2010-11kobatxilergokoaurrematrikulak IESBalmaseda BHInIES Balmaseda BHIk 2010-11 ikas-turterako aurrematrikulak egitekoepea ireki du maiatzaren 12raarte.Ordutegia:8:00etatik14:00etara. Informazio gehiago94 680 02 36 telefonora deituzedo [email protected] gunean.Besteak beste,“Zientziak eta Tek-nologia”eta “Giza eta GizarteZientziak”modalitateak ematendira A eta D ereduetan.

Ibilaldiaren logo eta leloa

LANA

305.000 eurotik gora 28lanpostu berrirakoAzken hilabeteotan Balmasedan lan-gabezia bikoiztu egin da;hori delaeta, langabezia da gobernu-talde ho-nen kezka nagusietako bat.Egoerahori leuntzeko asmoz,enpleguasortzeko plan bi garatzen ari da Uda-la.Hauek dira aurrera atera diren pro-grama batzuk:

+ Euskadi Plana Balmasedako Udalak 285.358,98 eu-roko diru-laguntza jaso du EuskoJaurlaritzaren “+ Euskadi”planaabiarazteko.Planaren helburua daEuskadi osoko 7.000 langabe (Balma-sedan 26) kontratatzea hainbat zer-bitzu eman ditzaten.Lanpostu horien % 30 diru-sarrerakbermatzeko errenta jasotzen dutenpertsonentzat izango dira eta besteguztiak Lanbide eta SPEE-Inemen bi-tartez kontratatuko dira.Horrela,sei hilabetez honako langilehauek izango ditugu: ingurumen

zaindariak;bi urteko haurren gelakodinamizatzaileak;gazteentzako,kiroljardueretarako eta Pasioaren Zentro-rako dinamizatzaileak; igerilekukoeta liburutegiko langileak;“Show Ci-ties”programa eta komunikazio-ka-binetea abiarazteko eta hiri-inguru-nea mantentzeko langileak;datu-ba-seen eta web edukien kudeatzaileak,agiriak digitalizatzeko langileak etakirol instalazioak koordinatzeko lan-gileak.OPEA jarduerakINEMek 20.101,65 eurotik gorako di-ru-laguntza eman dio BalmasedakoUdalari enplegurako eta autoenple-gurako lan orientazioko jarduereta-rako (OPEA jarduerak).Programa horren bitartez, informa-zioa,orientazioa, laguntza edo besteprozedura batzuk erabiliz langabeenegoera lan-merkatuan hobetzeko etabesteren kontura lana bilatzean la-guntza emateko jarduerak garatuko

dira (Enplegurako Lan OrientazioZerbitzuak).Herriko 120 langaberi lagundukozaie eta Zallako INEMen bulegoakaukeratuko ditu pertsona horiek.OPEA jarduerak maiatzaren amaie-ran hasiko dira eta parte hartu ahalizateko beharrezkoa da langabezia-ren txartela edukitzea. Informaziogehiago nahi izanez gero, jo ezazuINEMen enplegu bulegora edo Uda-laren Enplegu Sailera (tel.:946801002).Ebazpenaren zainBestalde,Tokiko Korporazioak-INEMProgramaren eta eskatu ditugun hi-ru enplegu-tailerrak noiz ebatzikozain gaude.Programa eta tailer ho-riek 50 pertsonari baino gehiagorieskainiko diete lana.Eskatu dugundiru-laguntza 800.000 euro inguru-koa da.

Truke-bidaia KorsikatikApirilaren 23an,17 eta 19 urte bitar-teko 32 gazte korsikar heldu zirenBalmasedara,Santanderren eta Gue-ñesen egon ondoren.Duela pare baturte Balmaseda,Gueñes eta Villasa-na de Menako gazte batzuek bidaiaegin zuten Korsikara,eta,horregatik,oraingoan korsikarrak gure eskual-dera etorri dira.Goizean Joseba Zorrilla alkateak on-gi etorria eman zien korsikarrei Uda-laren Osoko Bilkuren Aretoan;

hantxe,gure hiribilduaren historiazhitz egin eta Euskadi eta Korsikarenarteko antzekotasunak nabarmenduzituen.Alkatearen ondoren,korsikarbatek hitz egin zuen eta bereitzultzaileak azaldu zuenez, gaztehori bereziki interesatua zegoen bisi-ta honetan.Bere hitzetan,Korsikanez dago nazio izaera adierazteko etagaratzeko Euskadin daukagun senti-beratasunik,eta,horregatik, zegoenhain interesatua bidaia honetan,

hain zuzen ere,ezagutu, ikasi etagaztetxoei irakasteko,etorkizuneanEuskadirekin batera lan egiteko as-moz.Opariak trukatu ondoren,Balmase-dako gida berriak barne,gazte korsi-karrek La Encartada museoan bisitaegin,putxera dastatu eta gure hiribil-duan zehar bisita gidatua egiteazgain,Euskal Herriko musika tresnenkontzertu-erakusketa batera joan zi-ren.

GAZTERIA

Maiatza 10/1 7

Gazte korsikarrak Alkatearekin, Udaletxean egin zen harreran

LaburkiUdalBerriak8

MerkataritzarakoAholkularitzaZerbitzua Udala merkataritzarako aholku-laritza zerbitzu berria eskaintzenhasiko da, Eusko JaurlaritzarenIndustria, Merkataritza eta Turis-mo Sailak diruz lagunduta. Zer-bitzua doakoa izango da eta Uda-letxeko 1. solairuan emango dute.Informazio gehiago behar baduztelefono zenbaki honetara deitu:946801002 (Mirenla).

Trakziozko ibilgai-luen gaineko zergaTrakzio Mekanikozko Ibilgailuengaineko Zerga ordaintzeko epeamaiatzaren 17an hasi eta uz-tailaren 16an amaituko da. Hel-bideratuta ez dauden ordainagi-riak BBKn ordaindu behar dira.Horretarako, zergadunen etxerabidaliko diren inprimakiak aur-keztu behar dira. Helbideratutadaudenak dagokion banketxetikordaindu beharko dira ekaina-ren 16an.Ordaintzeko epea amaituta, zo-rrak premiamendu bidetik ordai-naraziko dira, berandutza intere-sak eta % 20ko errekargua barne,eta beharrezkoa bada, sortzen di-ren kostuak barne.Inprimakiak etxean jaso ezeanedo galtzen badira, beste alebatzuk eska daitezke Diruzaintza-ko udal bulegoan (Udaletxeko 2.solairua).

ElikagaiakManipulatzekoikastaroa apirilean Azken hilabeteotako arrakastaikusita, elikagaien manipulatzai-le ikastaroa egingo da berriromaiatzan. Ikasi eta titulua lortunahi baduzu, hauxe da zure auke-ra. Ikastaroa Emakumearen Etxe-an izango da, maiatzaren 18eta 19aan 16:00etatik19:00etara, eta 25 euro balio du.Aldez aurretik inskripzioa eginbehar da 946103099 telefonoradeituz.

MERKATARITZAMERKATARITZAREN IRUDI BERRIA

Balmasedako Merkataritza Elkarteak logo berria dauka,gure hiribilduaren irudi berrira egokitzeko eta gaurkotzekoasmoz. Logo berria gutxi barru ikusiko dugu elkartearen ko-mertzioetako bezeroen artean banatuko diren 5.000poltsetan inprimatuta. Horretaz gain, komertzio horietankortesiazko euritakoak izango dira egun euritsuetan beze-roei uzteko, eta euritakoetan ere logo berria agertuko da.Logoaz gain, maskota ere sortu dute elkarteak antolatuta-ko ekitaldiak girotzeko, eta asteburuetan alde historikokokaleetatik ibiliko da giroa alaitzen eta umeei puxikak etagozokiak oparitzen.

Balmasedako Merkataritzako maskota berria

Lau komertzio berri

Balmasedan zenbait motatako pro-duktu eta zerbitzuak eskaintzen di-tuzten lau komertzio berri daude.Hedegile kaleko 30eko Zelai fruta-denda jadanik zabalik dago eta baitaIgone Aretzagaren notariotza ereSan Severino plazako 7 zenbakian.BeyBe litxarreria-denda duela zen-bait aste ireki zuten San Inazio Auzo-

an helbidean eta maiatzaren hasie-ran El Katre tabernaren inaugurazioaizan zen Martín Mendia kaleko 30zenbakian.Pertsona ekintzaile horiei gure eskerona adierazi nahi diegu negozioaksortzeko Balmaseda aukeratu izana-gatik. Zorte on!Zuk ere komertzioren bat irekitzeko

asmoa baduzu,Udalaren Merkata-ritza Sailaren zerbitzu horretan eskadezakezu informazioa:enpresa-pla-na nola egin, eskatu ahal dituzun di-ru-laguntzak… Zerbitzua Enkartur-Behargintza eraikinaren azken solai-ruan dago eta han Mirenlaz edo Ire-nez galdetu behar duzu.

ZERBITZUAKZerbitzu berriak Santa Clara parkeanSanta Clara parke tematikoa astele-henetik igandera arte egoten da za-balik,12:00etatik 14:30era eta

16:30etik 21:00etara.Gutxi barruizozki, gozoki eta kafe salmenta-postua egongo da eta gainera,babe-

sa jarriko zaio tirolinari.Azkenik, le-hendik zeuden hamalau eserlekuezgain,beste zortzi jarri dira.

Apirilaren 23an Balmasedako Uda-lak prentsaurrekoa eman zuen LaOreja de Van Gogh talde ezagunakgure herrian emango duen kontzer-tua aurkezteko. La Oreja de Van Goghtalde donostiar ezagunak jendetzaerakarriko du Balmasedara, eta hori-xe izango da gure artean ondo pa-satzeko aitzakia eta gure herriko ta-

berna eta jatetxeetara joateko aitza-kia ere bai; izan ere,gure ostalaritzakontzertuaren laguntzailea da.Gai-nera,ekitaldiak badu beste pizgarribat,hain zuzen ere,kontzerturako au-keratu den eguna, ekainaren 25a,gure herrian ekainaren 24tik 27raizango den Garagardoaren I.Azoka-ren barruan,alegia.

Kontzertua 21:30eanhasiko da udal fron-toian,eta aurretik Bal-masedako Mild taldeakjoko du. Frontoia be-tetzen bada,kanpoanizango da kontzertuajende guztiak La Orejade Van Gogh taldearenkontzertua ikus dezan.Sarrerak 21 euro baliodu aldez aurretik erosizgero,eta 24 euro txar-teldegian.Sarrerak sal-gai daude herriko ta-bernetan,Kultur Etxe-an eta Udalak Ballontin(Portugalete) duen tu-rismo sustapenerakozentroan.Telekan ereerosi ahal dira ( BBKrenerabilera anitzeko

kutxazainetan,944310310 telefonozenbakira deituz eta www.bbk.esweb gunean).Egun horretan FEVErentren gehiago egongo dira eta1:30ean tren bat aterako da Balmase-datik Bilborantz.Kontzertuaren antolatzailea Balma-sedako Udala da eta Euskaltel babes-lea.

Laburki

Pintura erakusketaEmakumearen Etxean ematenden pintura-tailerreko ikasleekikasturte honetan egindako lanikonenekin erakusketa egingo daKlaret Antzokiaren pasabideetan,18:00etatik 20:00etara. Inaugura-zioa maiatzaren 26an 17:30eanizango da eta maiatzaren30era arte egongo dira lanakikusgai.Ana García izan da aur-tengo tailerreko irakaslea.

Natxo EtxebarriarenerakusketaDuela gutxi López de Haro hotele-an izan den erakusketa arrakas-tatsuaren ondoren, Natxo Etxeba-rria margolari balmasedarrarenolio-pinturen erakusketa ikusgaiegongo da Bilboko Ercilla hotele-an.Bere margolanen gaiak osobestelakoak dira,esaterako,zeze-nak edo gure hiribilduarekin zeri-kusia dutenak.Erakusketamaiatzaren 31ra arte egongoda,eta baliteke gehiago luzatzea.

TxominEtxebarriarenhitzaldiaBizkaiko Santiago Bideen Lagu-nak Elkartearen presidentea denTxomin Etxebarria balmasedarrakDone Jakue bideari buruzkohitzaldia emango du maiatza-ren 18an, 19:45ean Kultur Etxe-an.

Natxo Etxebarriaren margolana

KULTURA

La Oreja de Van Goghtaldearen kontzertua

Jaietako kartelen lehiaketa

Maiatza 10/1 9

Zoko Maitea elkarteak Jaietako Kar-telen XXII. Lehiaketa antolatu du.14urtetik gorako guztiek parte hartuahal dute eta pertsona bakoitzakgehienez 2 lan aurkez ditzake. Lanak48x68 cm-koak izango dira eta eus-karri gogorrean aurkeztu behar dira“Balmasedako Jaiak 2010” lelopean

eta sinadurarik gabe.Gutunazal itxibatean adieraziko dira egilearen da-tuak,eta kanpoaldean lelo berberajarri beharko da. Lanak ekainaren18a baino lehen inskribatu eta aur-keztu beharko dira Balmasedako 16zenbakiko posta kutxan edo Emaku-mearen Etxean duen lokalean.

Gure jaietako giroa eta izaera hobe-ren islatzen dituen kartelak 600 eu-roko saria eta garaikurra ( La Caixakdohaintzan emandakoa) jasoko ditu;gainera, kartel saritua aurtengo “ElCarmen”eta “San Severino” jaieta-ko kartela izango da.

Prentsaurrekoa Bilbon

Kapelen erakusketa La EncartadanBoinas La Encartada Museoa “Som-breros y sombrerería contemporá-nea” izeneko aldi baterako erakus-keta antolatzen ari da kapelen histo-ria, erabilera eta bitxikerien ingu-

ruan.Erakusketan 90 kapela inguruegongo dira eta antzinako kapelate-gi bat ere ikusi ahal izango da.Era-kusketa maiatzaren 21ean hasieta urriaren 30ean amaituko da.

Sarrerak euro bat balio du eta bisitaosoa egin nahi izanez gero,museo-rako sarreraren prezioa baino ez daordaindu beharko.

Laburki

Txakur erakusleakMaiatzaren 23an, ehiza etaarrantzako Zubi Zaharra klubakkontinenteko eta Britainiako txa-kur erakusleen lehiaketa antolatudu La Garbean goizeko 9:00etan.Inskripzioa irekia da eta bertanegin daiteke 8:30tik 9:30era 10 eu-ro ordainduz.Lehiaketa galeperra-rekin eta zozketarik gabe egingoda.Lehiaketan jende gehiagosartzeko asmoz,ez da inor kanpo-ratuko hegaldia eta tiroa errespe-tatu ez arren.Goiz erdian hamaike-takoa egongo da bertaratzen direnguztientzat.

Masaje linfatikoaUdalaren Berdintasun,Osasun etaInmigrazio Sailak masaje linfati-koko saioak eskainiko ditumaiatzaren 25ean, 9:00etatik13:00etara.Goizeko ordutegianjende gehiegi badago,arratsaldezere egingo da 16:00etatik20:00etara. Inskripzioa egin beharda Emakumearen Etxean eta saiobakoitzak 30 euro balio du, Uda-lak diruz lagundu duelako.

Maria JoseAurteneche moja hilda Apirilaren 5ean,Baan Marinan(Thailandia) misiolari lanak egitenzituen María José Aurteneche mo-ja balmasedarra hil zen.45 urtezaritu zen Baan Marina fundazioanegoera ahulean bizi ziren landa-in-guruetako neska gazteak pres-tatzen eta prostituziotik al-dentzen.Bizitza osoa behartsuenalde eman zuen misiolarietako batjoan zaigu.Gure hiribilduko MisioTaldea eta Balmasedako Udalaproiektu horren laguntzaileak dira.Samina agertu dute María José-ren heriotzagatik.Goian bego.

UdalBerriak10

Aurteneche moja

KULTURA

Oliorako edukiontzi berriak

Balmasedako Udalak 6.452,16 euro-an Eko3r enpresari eman dio etxeko

olioaren birzikla-pen-sistema berria-ren adjudikazioa.Enpresa horrek oliobilketaren zerbitzuosoa ematen du etahain kutsagarriaden hondakin horimurriztu,berrerabilieta birziklatzen dukalitate handiko le-hengai bihurtzeko,betiere ingurumenazaindu eta babeste-ko helburuaz.Horretarako,Udalak

maiatzetik aurrera ezarriko duen sis-tema erabiliko da: lehenengo eta

behin,etxeetan doan banatu direnontzietan sartu behar da olio erabiliaeta,ontzia beteta dagoenean,he-rrian dauden edukiontzi berrietanutzi behar da.Bi makina daude,bataEnkarterri etorbidea 2 zenbakian etabestea,Udaletxe alboan.Ontzia beteta uztean,erabiltzaileariontzi berria (hutsik eta garbi) eman-go zaio.Ontziekin batera, triptikoak banatudira.Triptiko horietan sistema ondoerabiltzeko informazioaz gain,etxe-ko olioaren birziklapenak ingurume-nean dituen onuren datuak ere ema-ten dira.

Erabilitako ontzia utzi ondoren berria hartu

INGURUMENA

Cine en el Klaret Antzokia

Maiatzak 23-24,19:30ean

Furia de TitanesGeneroa:akzioa,abenturak,fantasia12 urtetik gorakoakPerseok, jainko gisa jaio baina gizakibaten moduan hezitakoak,ezin de-zake ezer egin bere familia ilunpeta-ko Hades jainko mendekariarengan-dik askatzeko.Hades gizakien beldu-rretik elikatzen da eta Perseok,galtzeko ezer ez daukala,bere buruaeskaintzen du lan arriskutsua gau-zatzeko:Hades garaitzea.

Maiatzak 9,17- 19:30eanMaiatzak 10,19:30ean

Maiatzak 30,17- 19:30eanMaiatzak 31,19:30ean

La niñera mágica y elBig BangGeneroa:komediaAdin guztietarako

“La niñera mágica”filmaren ondo-rengo honetan,senarra gerran dago-en bitartean abeletxearen arduradaukan ama gazte baten (Isabel Gre-en andrea) etxeko atean agertzen daNanny McPhee.Green andrearen se-me-alabek bi lehengusuekin dutenliskarraz ohartzen da Nanny McPhee.

Alicia en el País de lasMaravillasGeneroa:Fantasia,abenturak7 urtetik gorakoakJohnny Depp da Kapelagile Zoroapertsonaia eta Mia Wasikowskamundu miresgarrira itzultzen den 19urteko Alizia; izan ere,neskato batzela sartu zen Alizia lurralde horretanlehenengo aldiz eta oraingoan bereaspaldiko lagunekin elkartzera doa:Untxi Zuria,Tweedledee eta Tweedle-dum,Beldarra,Cheshire Katua,etab.

Maiatza 10/1

HERRITARRAK

11

Menopausiari buruzko hitzaldia

Minbiziaren aurkako Elkarteak Bal-masedan daukan Tokiko Batzordeak,Alfonso Fernández Cid sendagilearenlaguntzari esker,“Menopausia, trata-miento hormonal sustitutivo y cáncerde mama”izenburuko hitzaldia anto-latu du. Maiatzaren 20an (ostegu-na) izango da 19:00etan Kultur Etxe-an.Bartzelonako Instituto Dexeus-ekoginekologoa aditua da Fernández Cidbularreko minbizian eta hitzaldianzenbait gai landuko ditu:emakumea-

ren bizi-kalitatea menopausian,or-dezko hormona-tratamendua eta ho-rrek bularreko minbiziarekin duen er-lazioa.AECCk eskerrak eman nahi ditu, ba-tetik,Alfonso Fernández Cid sendagi-learen lankidetzagatik,eta,bestetik,Balmasedako Udalak hitzaldia anto-latzeko eman duen laguntzagatik.Udalerriko emakume guztiei hitzaldiinteresgarri horretara joateko dei egi-ten diegu.Herritar guztiei irekita da-go eta doan izango da.

Mendi Klubaren irteeraMaiatzaren 9an Mendi Klubakegun osoko txangoa antolatu duFrías herriko Umión mendira (1.436m).Etorri eta gozatu naturaz. Infor-

mazio gehiago astelehen,asteazkeneta ostegunetan 20:00etatik21:00etara Mendiko Etxean edo bes-tela,946800646 telefonora deituz. Decoraciones Javi

Pintura, ferretería, papel pintado, menaje y

artículos de regaloLa Cuesta, 16/18

Tel. y Fax: 946 801 752Balmaseda

60ko kintaren bazkaria60ko kintak bazkaria antolatu du Is-lan ekainaren 5ean. Joan nahi ba-duzu,65 euro sartu behar duzumaiatzaren 28a baino lehen IparKutxaren kontu-zenbaki honetan:

30840035186400028820. Islara jo-ateko autobusa 11:00etan aterakoda Balmasedako San Roke hoteletik.Informazio gehiago:946800263(Maite).

TURISMOAEnkartur Expovacaciones 2010azokanEnkartur Turismo Elkartea aurtengoExpovacacionesen egongo damaiatzaren 6tik 9ra (biak bar-ne).Turismo azoka garrantzitsu ho-rretan Enkarterri eskualdea eta ber-tako xarmak erakusteko stand batizango da.

Gure Hiribilduak ohiko turismo balia-bideak sustatzeaz gain,arreta berezijarriko du,batetik,Erdi Aroko Azoka-ren XII. edizioan eta,bestetik, La Ore-ja de Van Gogh taldearen kontzer-tuan.

Enkarturrek Alimara saria jaso du

Apirilaren 15ean Enkartur turismo el-karteak Alimara saria jaso zuenBartzelonan “Enkarterri en tí”publi-zitate kanpainagatik.Sari hori urtero ematen dute CETTek,Kataluniako Nazioarteko Turismo

Azokak (SITC) eta Kataluniako Gene-ralitateak,katalanaren hizkuntz ere-mutik kanpoko erakundeek turismosustapenari buruzko material grafi-koa ekoiztu eta argitaratzeko egitenduten lana saritzeko.

Enkarturren Bilera NagusiaMaiatzaren 19an, Enkartur Elkarteturistikoak bere Bilera Nagusia izan-go du Balmasedako Kultur Etxean.

Lehenengo deialdia 19:15ean izangoda eta bigarrena 19:30ean.

Zoko Maitearen lorezaintzako ikastaroa Zoko Maitea elkarteak lorezaintza-ko ikastaroa antolatuko du maiatze-an. Interesatuta bazaude,Emaku-

mearen Etxera jo, izena ematekoedo informazioa eskatzeko.

Taubal-en bileraMaiatzaren 7an Balmasedako Ze-zen Elkarteak bilkura egingo du

19:00etan Kultur Etxeko Ekitaldi Are-toan.

Salmenta

Lana- Neska lan bila dabil umeak zaintzeko,etxeko lanak egiteko… 688633382.- Neska bat lan bila dabil umeak etaadinekoak zaintzeko edo/eta etxeko la-nak egiteko.Lansaio erdia edo orduka,as-teko edozein egunetan.Balmasedan bizinaiz. 663592081.

-12 hazbeteko telebista ia-ia berriasalgai 100 euroan.LTD gabe.626166439.- Pisua salgai Balmasedan.79 m2,guztiz berritua eta altzari guztiekin,gasnaturaleko berogailua,3 logela,egongela,sukaldea eta komuna altzari guztiekin.De-nak kanpoaldera jotzen du.Despentsa etaganbara.178.000 euro.635727848.- Pisua salgai,Enkarterri etorbidea 32 -3E.70 m2,2 logela,egongela,sukaldehandia eta komuna,2 terraza.Dena kan-poaldera begira eta altzari guztiak.646148922.-Pisua salgai Medina de Pomarren.70 m2,3 logela,egongela,sukaldea,ko-muna,14 m2-ko terraza,berogailua.99.500 euro.639868819 /686409133.- 74 m2-ko pisua salgai,erdialdean,den-dena kanpora begira,altzari guztiaketa berogailuak. Ia-ia guztiz berria.2 loge-la,egongela-sukaldea,komuna eta traste-lekua.Igogailua jartzeko aukera.25 milioipezeta. 647821764.-Pisua salgai.Altzari guztiak,hiru logelaeta terraza-solarium handia.620759362.-25 m2-ko txokoa salgai Magdalena ka-lean.656763047.

- Garaje partzela alokatzenda La Magdalena pasealekua15ean,Gizarte Segurantzarenalboan.60 euro.696535151/946103059.- Garaje plaza alokatzen da ElAteneon, lehenengo solairuan.675704044.- Balmasedan logela behar daalokairuan.608560916-Garaje-plaza alokatzen daAteneo eraikinean.635714371-Merkataritzako lokala alo-katzen da Hedegile kalean (ko-muna dauka).60 m2.635714371- 3 logelako etxebizitza alo-katu nahi dut.Partikularren ar-tean.946801553/656710411.- Aparkaleku zabala ematendut alokairuan anbulatorio au-rrean.60 euro. 630713591.-Erretzailea ez den pertso-na behar dugu etxebizitzaosatzeko. 946801553 /656710411.-Garaje plazak alokatzendiraMendia ikastetxearen ondoan.675708482.

Alokairua

Salmenta- Pisua salgai Gaztelu kalea,3 -3.ezkerrean.3 logela,egon-gela, sukaldea,komun konpon-du berria,despentsa eta balkoihandia.Gaueko metagailuak.Oso argitsua. 946801348 /619535230.

UdalBerriak Maiatza 10/112

“Alicia en el País de las Mara-villas”filma:maiatzak 9-1017etan eta 19:30ean Klaret Antzo.Erdi Aroko XII.Azoka:maiatza-ren 15ean eta 16an.San Isidro:maiatzaren 17an,12:00etan Pandozalesen.“Camino de Santiago”hitzal-dia:maiatzaren 18an,19:45eanKultur Etxean.Elikagaien manipulatzaileikastaroa:maiatzak 18-19,16etan Emakumearen Etxean.Enkarturren Bilera:maiatzak19,19:15ean,Kultur EtxeaUrpekaritza:maiatzaren 21eanigerilekuetan.Kapelen erakusketa:maiatza-ren 21-urriaren 30era La Encartad.Kolitzako igoera:maiatzak 22.Txakur erakusleak:maiatzaren23an,9:00etan La Garbean.“Furia de Titanes”filma:maiat-zak 23-24,19:30ean Klaret Antzok.Ibilaldirako autobusak: inskrip-zioa maiatzak 25 arte Ikastolan.Masaje linfatikoa:maiatzaren25ean,9etan, Emakumearen Etxe.Pintura erakusketa:maiatzaren26-30era,18-20etara,Klaret Antzo.Puzgarriak:maiatzak 28, igerilek.“La niñera mágica y el BigBang”filma:maiatzaren 30ean,17etan eta 19:30ean;maiatzaren31n,19:30ean.Klaret Antzokian.Natxo Etxebarriaren erakus-keta:maiatzaren 31ra arte Lópezde Haro hotelean (Bilbo).Jaietako kartel lehiaketa:ekai-nak 17ra arte,Emakume.Etxean.La Oreja de Van Gogh taldea-ren kontzertua:ekainaren25ean,21:30ean frontoian.

Agenda

KZgunea maiatzean KZgunea irekita egongo da maiatze-an goizeko 9:00etatik 13:00era.Maiatzaren 11,12,18,20 eta 26anarratsaldeko 16:00etatik 20:00etaraere zabalik egongo da.Ikastaroak eta mintegiak:- E-administrazioa ikastaroa: 17tik26ra, 9:00etatik 11:00etara.- Flickr: 13an,9:00etatik 11:00etara.- Youtube:14an,9:00etatik 11:00eta-ra.- Gmail: 26an, 11:00etatik 13:00eta-

ra.- Skype: 27an,9:00etatik 11:00etara.- Blooger: 28an, 9:00etatik 11:00eta-ra.IT Txartelaren azterketak:- 11n,9:00etatik 11:00etara,16:00etatik 18:00etara eta 18:00eta-tik 20:00etara.- 18an, 16:00etatik 18:00etara eta18:00etatik 20:00etara..- 21,24 eta 27an,11:00etatik13:00etara.

UdaltzaingoakaurkitutakoakMaiatzaren 14an hauek diraUdaltzaingoak aurkitutakoak:Aterkintolesgarria,haur orga,haur lepo-ohia-la,giltzak,emakume erlojua,haur erlo-jua,belarritakoak, larruzko eskula-rruak, lepokoa,barrukoa txanoarekin,zapatila parea,kirol betaurrekoak,gilt-zariak,emakume jaka,betaurrekograduatuak eta eskularru bat.

Bestelakoak

TRAMEINSATRANSFORMADORE

MEKANIKO INDUSTRIALAK, S.L.

MetalgintzaBurdina

Altzairu herdoilgaitzaLetoia

Aluminioa

Telefonoa: 94 680 16 16 - Faxa: 94 610 20 58Galtzada, 40 - 48800 BALMASEDA