TXISTORRAREN PROIEKTUA - HH

1
HAUR HEZKUNTZAKO TXISTORRAREN PROIEKTUA “Arbizuko txistorraren eguna” zela eta urrian Andra Mari ikastolako Arbizu eta Etxarriko 4 urteko haurrek txerriaren inguruko proiektu bat egin genuen. Elkarrizketan aritu ondoren galdera asko sortu ziren, horiek erantzuteko aito- amonen eta gurasoen laguntza eskatu genuen guk idatzitako ohar baten bidez. Hurrengo egunetan gauza asko iritsi ziren gure geletara: Aiton-amonek emandako edo internetetik ateratako txistorraren errezetak, inprimategi batean lan egiten duten guraso batzuk kartel koloretsu polit bat prestatu zuten. Irakasleak asmatutako ipuin bat, olerkiak, asmakizunak,hiztegia, abesti batzuk,jolasak ,txerriari buruzko power point bat … Aiton-amonen garaian txerriak zuen garrantzaiaz jabetzeko Arbizuko udaletxean aiton-amonek hitzaldi bat eman ziguten, haien garaian hozkailurik ez zegoenez nola gordetzen zuten kontatuz.Ondoren denon artean harategian erosi eta txistorra egin genuen! Etxarrin berriz harategira joan, errezetan jartzen zituen osagaiak erosi eta gelan txistorra egin genuen makina eta guzti. Sukaldean frijitu eta pintxoak jan genituen. Bukatzeko etxera eramateko txerriari buruzko aldizkari bat, eskulanak, txistor puska, marrazkiak… eraman genituen. Gauza asko ikasi genuen txerriaz eta antzinean zuen garratziari buruz! Nola aldatu den txerrien bizimodua!

description

TXISTORRAREN PROIEKTUA

Transcript of TXISTORRAREN PROIEKTUA - HH

Page 1: TXISTORRAREN PROIEKTUA - HH

HAUR HEZKUNTZAKO

TXISTORRAREN PROIEKTUA

“Arbizuko txistorraren eguna” zela eta urrian Andra Mari ikastolako Arbizu eta

Etxarriko 4 urteko haurrek txerriaren inguruko proiektu bat egin genuen.

Elkarrizketan aritu ondoren galdera asko sortu ziren, horiek erantzuteko aito-

amonen eta gurasoen laguntza eskatu genuen guk idatzitako ohar baten bidez.

Hurrengo egunetan gauza asko iritsi ziren gure geletara:

Aiton-amonek emandako edo internetetik ateratako txistorraren errezetak,

inprimategi batean lan egiten duten guraso batzuk kartel koloretsu polit bat

prestatu zuten. Irakasleak asmatutako ipuin bat, olerkiak, asmakizunak,hiztegia,

abesti batzuk,jolasak ,txerriari buruzko power point bat …

Aiton-amonen garaian txerriak zuen garrantzaiaz jabetzeko Arbizuko udaletxean

aiton-amonek hitzaldi bat eman ziguten, haien garaian hozkailurik ez zegoenez

nola gordetzen zuten kontatuz.Ondoren denon artean harategian erosi eta

txistorra egin genuen!

Etxarrin berriz harategira joan,

errezetan jartzen zituen osagaiak

erosi eta gelan txistorra egin genuen

makina eta guzti. Sukaldean frijitu eta

pintxoak jan genituen.

Bukatzeko etxera eramateko txerriari buruzko aldizkari bat, eskulanak, txistor

puska, marrazkiak… eraman genituen.

Gauza asko ikasi genuen txerriaz eta antzinean zuen garratziari buruz!

Nola aldatu den txerrien bizimodua!