sendabelarrak1 paseoa

download sendabelarrak1 paseoa

of 9

Transcript of sendabelarrak1 paseoa

  • 8/16/2019 sendabelarrak1 paseoa

    1/9

    SENDABELARRAK

    Atzo arratsaldean euskaltegiko ikasle den eta atzokoan gure irakasle izan zen Maika

    Cesterrekin Euskaltegi ondoan dugun “farmazia naturala” ezagutzeko paseotxo bat eman

    genuen.

    Atari ondoan bertan egin genuen lehenengo geldialdia. Bertan,

    danon harridurarako,te berdea zegoela azaldu zigun. Txakur

    asko ibiltzen omen da hemen inguruan eta hauxe ez hartzea

    komeni zela aipatu zigun. Edozein sendabelar jaso baino lehen

    txoko garbiagoak bilatzeko aholkua eman zigun.

    Pixka bat aurrerago, auzoko balkoi baten azpian, beste hainbatsendabelar identifikatu genituen eta haien ezaugarri edo

    propiedade asko aipatu zizkigun Maikak. Aholku asko eman

    zizkigun: zertarako balio duen identifikatu dugun sendabelar

    bakoitzak, kontu handia zerekin eta noiz izan behar dugun,

    sendabelar batek pertsona bat erotu ere egin bait dezake,

    gorputzean non nola erabili daitezkeen, zein den garai ona sendabelar hauek jasotzeko,

    zein den sendabelarra eta zein belar ez den nahiz eta antza handia izan haien artean edo

    bata bestearen ondoan egon, entsaladan zer lore mota bota dezakegun...

  • 8/16/2019 sendabelarrak1 paseoa

    2/9

    Balkoi azpi horretan ikusi genituen besteak beste:

    -Enplastoak egiteko erabiltzen denBerbena

    -Gibela garbitzeko erabili dezakegunPareta belarra

    http://home/aek/Mahaigaina/AMAGOIA/ZILEGI%20ESKOLA/2015-2016/sendabelarrak/

  • 8/16/2019 sendabelarrak1 paseoa

    3/9

    -Karatxak kentzeko erabilzten denIodo belarra

    -Txikoria belarra edo “diente de leon”. Ezaugarri asko dituen landarea da eta gainera

     jangarria!

  • 8/16/2019 sendabelarrak1 paseoa

    4/9

    Auzotik ateratzen hasiak ginela, obra tarte batean zer eta

    malba lore erraldoi bat topatu genuen. Mota askotarikoak

    omen daude eta askotan jeraneoekin nahastu izan duela ereaipatu zuen norbaitek. Koloneko arazoetarako, argaltzeko eta

    beste hainbat kontuetarako erabiltzen omen da malba.

    Pipirita alderako belardian, aldapa gora gindoazela, beste altxor

    haundi bat ezagutu genuen: plantiña belarra.Belardietan dauden “tirita naturalak” omen dira eta sendabelar

    honen beste hainbat erabilpen ere aipatu zituen: diotenez, eta

    agian izena hortik etor daitekeela ere aipatu zuen, erromesek

    Santiago bidean oinazpietan jartzen omen zuten plantiña

    belarra babak eta honddoak ekiditeko. Beraz, zauriak

    sendatzeko oso sendabelar ona da. Askok entsaladari ere

    botatzen omen dizkiote hosto txikiak.

    Tirita bezaka erabili nahi badugu, hostoak azpian

    duen zaina kendu behar diogu.

    Ondoan bazen lore txiki lila zoragarri bat.Beronikadeitzen omen zaio. Petaloetan fijatzeko

    eskatu zigun Maikak, eta hara! Begietako betileak ziruditen! Eta zer eta begiak garbitzeko

    oso ona omen da sendabelar honekin egindako infusioa.

  • 8/16/2019 sendabelarrak1 paseoa

    5/9

    Aurrerago topatu genuenpasmobelarra(muraje). Euskal Herriko etxe askotan

    berbenarekin batera gehien erabili izan den sendabelarretako bat katarroak, infekzioak eta

    gripeak sendatzeko.

    Aurreragohirusta. Hau ere txikitako jolasetako belarra izateaz gain (askok landarearen zati

    txuria jaten genuen txikitan gozo-gozoa delako), entsaladatan ere jaten omen du jendeaketa Maikak aipatu zuen Beronikak bezala, honek ere

    begiak garbitzeko balio handia duela.

    Pipirita jaisten hasi eta etxe

    bateko atariankalendula pila

    bat topatu genuen.

    Landatutako kalendula omen

    zen. Kalendula haurren ipurdikourradurak eta sendatzeko oso

    ohikoa da pomadatan

    erabiltzea. Baina guk kalendula

    datorren astean egingo dugun

    ukenduari botako diogu

    (datorren asten intxusa,

    kalendula eta ........-z egindako ukendua egiten ikasiko dugu).

  • 8/16/2019 sendabelarrak1 paseoa

    6/9

    Hortxe zegoensalvia boteretsua ere. Ezaugarri asko baditu ere, antibiotiko natural oso ona

    omen da. Bada istorio bat (“Lau lapurren ozpina”) kontatzen duena, nola, 4 lagunez

    osatutako lapur talde harrapatu zuten Touluseneko etxeak arpilatzen (sakeatzen) bizilagun

    guztiak izurriteak jota zeuden bitartean. Hiltzera kondenatuak izan omen ziren lau lapurrak

    baina bizirik ateratzeko aukera bat eman omen zieten: izurrite hartan zergatik ez ziren

    gaixotu esplikatzen baldin bazuten, salbu geratuko ziren. Eta hor kontatu omen zuten nolasalbiaz, erromeroz, izpilikuz (espliegoz) eta erle-belar (tomilloz) egindako ozpin bat

    egosten zuten, lau sendabelak batera, eta hori gorputz guztian igurzten omen zuten. Eta

    hala mantendu omen ziren gaixotu gabe izurritean.

    Aurreraxeago aldaparen ezkerreko magaleanbostorria zer zen erakutsi zigun. Gernu-

    aparatoan ematen diren hanturak edo inflamazioak sendatzen omen ditu. Pixatokia baretu

    eta odoluzkiak (almorranak) sendatzeko ere primerako sendabelarra omen da. 5-7 bat

    hosto bildu behar dira, haien artean korapilotxo bat egin eta egosi egin behar da hosto

    xorta. Ondoren 9 egunez edo 3ko 3 txanpa eginez har dezakegu.

  • 8/16/2019 sendabelarrak1 paseoa

    7/9

    Sendabelarrak identifikatzeko askotan

    errezagoa egiten zaigu atzetik duten istorioa

    ezagutzen baldin badugu eta kasu honetan

    gerrara joan behar zuen gerlariak bere

    maitaleari lore sorta polit bat oparitu zionekoa

    kontatu zigun Maikak. Lore sorta oparituzionean esan omen zion “zuk ahaztu ez

    nazazun! “ eta geroztuz “nomeolvides” edo

    “myosotis” deitzen omen diote sendabelar

    honi. Buruko memoria aktibo mantentzeko oso

    ona omen da.

    Maiatzaren 18a baldin bada ere, oraindikSan Jose lore 

    despistaturen bat ere topatu dugu bidean. Polita izateaz gain,

    bada entsalari botatzen dionik.

    Eta ondoanlapatza,edo lapaitza edo lapatxa. Haren sustraiak ozpinetan jarri ondoren

    aurpegiko aknea eta sendatzen omen du eta beste azaleko gaitza batzuk ere bai. Baina

    ezaugarri depuratiboak ere ba omen ditu.

  • 8/16/2019 sendabelarrak1 paseoa

    8/9

    Eta hortxe antzeko bi izen dituzten beste bi sendabelar.

    Batalurruntza(lurrean topatzen duguna) eta bestea

    murruntza (murotxoetan topatzen duguna). Azken hau

    erabiltzen ez badugu ere, lurruntza oso ona omen da

    zelulitisarentzako.

    lurruntza

    murruntza

    Aurreragogarraiska (melisa). Zitronela bezala olio esentziak aportatzen dizkigu. Usain

    ederrekoa. Infusioek lasaigarri efektuak dituzte.

    Zaingorria (geraneo de San Roberto). Zain gorriak dituen

    sendabelarra. Farmazia natural honetan dagoen antibiotiko

    naturala omen da. Txakurrek azalean izan ohi dituzten soilgune

    edo ile faltak sortzen dituen “kalbak” konpontzen laguntzen

    omen du. Hagineko minarako edota sudurreko odol-jarioetarako

    ona omen da

    Eta humorea eta irribarrea ez dira paseo guztian falta izan

    baina azken sendabelar honen kontura parra ere egin dugu:

    sorgin belarra (garaizka)edo “kulantrillo del pozo” edo

    “cabello de venus” edo guk“potota belarra” bezala

    bataiatuberri duguna. Dirudienez, sendabelar honek

    hostoak galtzen dituenean bere zain beltza ageri agerian

    geratzen da eta ximurtu egiten da pubisean ditugun ileak

    bezala eta hortik omen dator izena. Ilea beltz beltza izannahi duenak hementxe du tinte natural bikaina.

  • 8/16/2019 sendabelarrak1 paseoa

    9/9