Saria

9
Saria

description

Saria. Saria. Lagun talde batek zenbaki bat erosi du zozketa batean, eta lehen saria egokitu zaie. Saria. Zozketako zenbakia bost laguneko talde batek erosi zuen. Saria zati berdinetan banatzen badute, zer zati dagokio bakoitzari?. 1. Saria. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of Saria

Page 1: Saria

Saria

Page 2: Saria

Saria

Lagun talde batek zenbaki bat erosi du zozketa batean, eta lehen saria egokitu zaie.

Page 3: Saria

• Zozketako zenbakia bost laguneko talde batek erosi zuen. Saria zati berdinetan banatzen badute, zer zati dagokio bakoitzari?

1

Saria

Page 4: Saria

“Oraindik ez dakigu zenbat diru gastatu dugun, baina badakit besteek baino diru gehiago jarri nuela. Ez da bidezkoa saria zati berdinetan banatzea”, dio Pellok.

“Egia da, nik 2 euro jarri nituen, Josebak 2 euro, Jonek ere 2 euro, Mirenek 4 eta Pellok 10”, dio Imanolek.

2

Saria

Page 5: Saria

Saria

Zenbakiaren prezioaren zer zatiki ordaindu du bakoitzak? 2

Page 6: Saria

Saria

• Bost lagunek adostu dutenez, zenbakia erostean ordaindutako zatikia jasoko du bakoitzak saritik. Eta hor doaz, pozarren, euren altxorra biltzera. 3

Page 7: Saria

Saria

Leihatilara iristean, ezusteko desatsegina hartu dute…

“Zorionak irabazleei! Elikagai-saski bat irabazi duzue, hori da urteko gure zozketako lehen saria.”

Hori etsipena!3

Page 8: Saria

Saria

Horietako baten etxera iristean, zenbatzen hasi dira…

“Hamar lata atun… hogei litxarreria… pastel bat… bi pizza… 100 gozokiko poltsa bat… 50 piruletako bat…”

“Oraindik bana ditzakegu gauzak proportzionalki!”

Gauza bakoitzetik zenbat egokituko zaio bakoitzari?

3

Page 9: Saria

Saria