Sahats

16
S ahats 67. zbka 2010eko abenduaren 1a sahats.wordpress.com 2,5Arrosadiako hamaboskaria Goodbye British .7 Arrosadian haur-eskola berria eraikitzen ari dira eta herri mugimendua martxan jarri da eredu euskalduna aldarrikatzeko. Gaurko alean erreportajea eta batzordea- ren hitzak. .11 Ezabaketa Astea Euskal Herrian Euskarazek seiturik, hainbat ekintza egin dira auzoan ema- ten diren eskubide urraketak salatzeko .12 Argi utzi dugu Arrosadiak euskalduna behar duela izanEuskaraz Bai egunaren kronika .6 Yolanda, zergatik zigortzen duzu Olentzero?Pirritx eta Porrotxen iritzi artikulua Eta beti bezala GAZTETXOko, Zer berri, Zenbat buru eta Karrikan

description

Arrosadiako hamaboskaria

Transcript of Sahats

Page 1: Sahats

Sahats 67. zbka2010eko abenduaren 1a

sahats.wordpress.com

2,5€

Arrosadiako hamaboskaria

Goodbye British .7Arrosadian haur-eskola berria eraikitzenari dira eta herri mugimendua martxanjarri da eredu euskalduna aldarrikatzeko.Gaurko alean erreportajea eta batzordea-ren hitzak.

.11 Ezabaketa AsteaEuskal Herrian Euskarazek seiturik,

hainbat ekintza egin dira auzoan ema-ten diren eskubide urraketak salatzeko

.12 ““Argi utzi dugu Arrosadiakeuskalduna behar duela izan””

Euskaraz Bai egunaren kronika

.6 ““Yolanda, zergatik zigortzen duzu Olentzero?””Pirritx eta Porrotxen iritzi artikulua

Eta beti bezala GAZTETXOko, Zer berri, Zenbat buru eta Karrikan

Page 2: Sahats
Page 3: Sahats

sahats:Manuel de Falla karrika 8 beheiti31006 Iruñea.

argitaratzailea:IRUÑERRIKO KOMUNIKABI-DEAK EM

zuzendaria:IKER [email protected]

zuzendariordea:HARITZ TELLETXEA

telefonoa:948- 235 231

faxa: 948 300 943

webgunea:http://sahats.wordpress.com

erredakzioa:ANTONIO [email protected]

edizio arduraduna:LURDES BOUGART

diseinua: NABARRERIA.COM

maketazioa:IKER TUBIA

laguntzaileak:IÑAKI ALDAYA, JON URRUTI-KOETXEA, OIER ARANGUREN,ORTZADAR ERRAMUZPE, ANEELIZONDO, IANIRE ARRETXE,IBAN MOLVIEDRO

argazkiak:ION GARAY, IRATI ELIZETXE,MIKEL VALENTZIA

publizitatea: [email protected]

harpidetza saila:948 235 235

lege gordailua:NA-0662/03

batzorde parekidea:0712I84059

AURKIBIDEAZer berri?

Hilabete honetanArrosadian eta Iruñerrian

gertatu denaren berri.4

Zenbat buru...Pirritx eta PorrotxekIruñeko Udalari idatzirikokarta etaTaxioren bineta .6

ErreportajeaHaur eskola berriari

buruzko erreportajea.Batzordearen hitzak ere

biltzen ditu.7

GAZTETXOkoGazte Asanbladaren kartaNarrazio lehiaketaBitxikeriak.10

EuskaltzaleEHEren Ezabaketa Asteari

buruzko artikulua.11

KronikaAzaroaren 6an EuskarazBizi Eguna ospatu zenauzoan.12

KarrikanAuzo segurua da gurea?

Kamerak behar dira?Karrikan aurkitu ditugu

erantzunak.14

Page 4: Sahats

Zer berriArrosadian

Iruñerrian

Arrosadiako Euskaraz Bai

eguna ospatu zen

Urtero bezala auzoko eusk

altzaleak bildu zituen

euskararen aldeko bestak.

Pintxo lehiaketa arra-

kastatsua izan zen Zabald

in, Solaskilo jokoaren

aurkezpena egin zuen EH

Ek eta afari herrikoia

ere izan zuten auzokideek.

Egunari amaiera ema-

teko gaupasa egin zuten Sa

n Fermin peñan.

EHEren txirrindula martxan Arrosadian hasieta Txantrean akitu zen

zzeerr bbeerrrrii??

900 euroko isuna ezarridiote Piru Zabalzari“irainengatik”Del Burgori “txorizo” esateaga-tik paratu diote isuna ezker abert-zaleko kideari. Hasieran absolbi-tu egin zuten, baina errekurtsoakepaiketa errepikarazi zuen.

Ezabaketa Asteari amaiera emateko Euskal Herrian Euskarazek txirrindulamartxa antolatu zuen Iruñerrian. Arrosadian hasi eta Txantrearaino joanziren, bidean ezabaketak eginez.

Pirritx eta Porrotxek irriz bete zutenAnaitasuna Olentzeroren aldePailazoek Olentzerorekin batera estreinatu dute OngiEtorri Pupu eta Lore ikuskizuna, Iruñeko Anaitasuna kirol-degian. Iruñerriko herri eta auzoetako Olentzerozaleek etapailazoek antolatutako emanaldia, irrien besta mundialabilakatu da, lagun bihurri eta kilikagarriak eta gonbidatubereziak izan direlarik bertan. Bertaraturikoek ozen kanta-tu diote Maite Zaitut Oloentzerori

4

Page 5: Sahats

Zer berriArrosadian

??Iruñerrian

4 urte eta erdiko zigorra ezarri dioteIñaki Marin auzoko presoariIñaki Marin eta Iker Araguasek 4 urte eta erdiko kondena bete beharkodute kale borroka ekintzetan parte hartzea leporaturik eta 2 urtekoa DiegoOctvio Martikorenak. Tribunalak frogatutzat eman du delitua Araguasenetxean ezker abertzalearen propaganda aurkitu ondotik. Ibai Moreno,Xabier Arina eta Imanol Salinas absolbituak izan dira, hondar operaziopolizialean atxilotutako gazteak.

EHEren txirrindula martxan Arrosadian hasieta Txantrean akitu zen

ggaauurrkkoottaassuunnaa

Gora Iruñea! Kolektiboak jakinarazi du auzoek elkarrekin egin dutela Olentzero kalejira ospatzeko baimen eskaria“arazorik izan ez dadin”. “Udalari eskatzen diogu ahalik eta azkarren erantzun dezala, gutienez bi eguneko margena-rekin”, esan dute prentsaurrekoan. Joan zen urtean Arrosadia, Donibane, Errotxapea eta Txantreako Olentzero kalejirak debekatuko zituela iragarrizuen, ETAko kideen “aldeko manifestazioa” zirela argudiaturik. Bestalde, Mendillorri, Iturrama, Etxabakoitz,Azpilagaña eta Sanduzelaiko kalejirak poliziaren zaintzapean ospatu ziren. Neurri hauen eta Udalak paratzen dituentraben aurka agertu dira beti auzoetako koordinadora kulturalak.

Ezabaketa Asteari amaiera emateko Euskal Herrian Euskarazek txirrindulamartxa antolatu zuen Iruñerrian. Arrosadian hasi eta Txantrearaino joanziren, bidean ezabaketak eginez.

Olentzero kalejirak antolatzeko baimenak eskatudituzte auzoetako koordinadora kulturalek

5

Page 6: Sahats

IritziaIritzia

KomikiaKomikia

zzeennbbaatt bbuurruu

Pirritx eta Porrotx Iruñeko Udalari

6

Mendi gailurretan elurra, kalean argi distiratsuak etaetxeetan mukizapiak eta gabonetako oporren usainanagusi diren sasoi honetan, pailazoak urteroOlentzerori laguntzen jarduten gara.

Gauza jakina da gure ikazkin maitea zahartzen aridela, baina ez du erretiroan pentsatzen, ez alajaina!Lanean darrai, beti alai, pipa irribarretik zintzilikduela. Zorionez, geroz eta gehiago dira Olentzerorimarrazkiak eta eskutitzak bidaltzen dizkioten hau-rrak, eta horiek irakurtzen laguntzen diogu guk, berabista galtzen hasia baita, eta musu gorrien gaineanipintzen dituen betaurrekoak ez dira nahikoa ilusiozbeterik euskaraz idatzitako mezu politak behar beza-la ikusteko. Eskuak ere, eta hatz okertuak, ikatzakaspaldi belztu eta laztu zizkion, eta horregatik, opa-riak biltzen ere laguntzen diogu. Ez da lan makalaOlentzerorena!

Halere, guztia prest izaten du gabon gauerako, etailuntzean tokian tokiko haur, gazte eta helduekinosteratxoa egitea oso gustuko du: kantari, gaztainakbanatzen ditu eta haurrek sekretutxoak xuxurlatzendizkiote, eta muxuak eman eta jasotzen ditu. Hainda maitagarria!

Horregatik, Yolanda, ez dugu ulertzen Iruñean zer-

gatik ezartzen dizkiozun Olentzerori hainbestedebeku eta traba, halako ibilbide eta ordutegi estuak,horrenbeste polizia kaleetan eta hainbat isun auzota-rrei. Azken finean, zergatik zigortzen duzuOlentzero?

Buruari bueltaka aritu gara, eta azalpen bakarratopatu dugu: Ez duzu Olentzero ezagutzen.Horregatik, proposamen bat egin nahi dizugu, orain-dik garaiz zabiltza eta: aurten, bidali eskutitza zukere Olentzerori, ziur berak irakurriko duena, etagabon gauean, bihotz oneko jentil euskaldun honekbisita egingo dizu. Nahi baduzu, ilundutakoan, belarondu pixka bat utzi astoarentzat, eta baxoerdi batOlentzerorentzat, eta deskuiduan ikusiko bazenu,esan «kaixo eta eskerrik asko», berak ere bene-bene-tan eskertuko dizu eta. Hori bai, opari bakarra eska-tu, Olentzerok eta astoak erreuma dute eta! Gainera,etxe guztietara iritsi behar dute. Maite zaitut! ozenkantatu diogu Olentzerori denon artean Anaitasunaneta ozenago kantatuko diogu Eguberrietan.

Espero dugu Iruñeko Udalak ere aurki Olentzerorenlagun egingo direla, gu bezala.

Pirritx eta Porrotx

Page 7: Sahats

Goodbye,British

Haur eskola euskalduna eraikitzekolanetan hasi dira Arrosadiako euskalt-zaleak. Eredu euskalduna eskatukoduen plataforma sortu berri da.

Page 8: Sahats

Euskal Herrian aunitz izan dirabertako berezko hizkuntzari eginzaizkion erasoak urteetan zehar.Egun ere bere horretan diraute era-sook, izan ere, hizkuntza baitanazioaren oinarririk sendoena.Etorkizuneko euskal Estatuarikohesioa eta egonkortasuna ema-nen dion tresna dugu euskara.Kolonizatzaileek hori badakite eta

horregatik ibiltzen dira hain sutsu-ki euskararen zabaltzea oztopatunahian. Komunikabideak, osasunzerbitzuak, administrazioa, lan-mundua eta hezkuntza erdaldunanahi dute unionistek. Horretandihardu Miguel Sanz NafarroaGaraian eta Patxi Lopez EuskalAutonomia Erkidegoan. Zer esa-nik ez Sarkozy buru duenFrantziako Gobernuak indarreanduen lege linguistiko-genozida,euskararen existentzia justukionartzen duena.Euskara zabaltzea izan behar dugure helbururik nagusiena, eta

bide horretan hezkuntza dugubiderik eraginkorrena. Hezkuntzaeuskaldunak baizik ez du bermatu-ko euskal herritarron alfabetiza-zioa. Alberto Catalanek hori bada-ki, eta horregatik paratu ditu ahale-gin oro euskal hezkuntza oztopat-zean. Hezkuntza elebidunak goitiegiten ari zela konturaturik, euska-ra baztertu eta atzerriko bigarren

hizkuntza batbarneratzenduen ereduaasmatu dute.British etaTIL ereduakditugu, inge-lesa eta espai-nola uztart-zen dituzteneredu arrot-zak. Eremue u s k a l d u nd e r i t z o t e nhorretan ere,

euskarari dagozkion orduakmurriztu nahi dituzte ingelesaren -eta azken finean espainolaren-mesedetan. Testuinguru honetan, Arrosadian

eraikitzera doazen haur-eskolakkezkaturik dabiltza herritar bat-zuk. Iruñean ia ez dago aukerarikhaur-eskola euskalduna aurkitze-ko, baina ingeles-espainol elebita-

suna ziurtatu nahi duen ereduahainbat auzotan aurki dezakegu.Hello Azpilagaña, HelloDonibane, ... Hello aunitz etakaixo gutxi dugu Iruñean.Arrosadian ere haur-eskola berriaeraikitzen ari dira, baina oraindikez dute azaldu zein izanen den ber-tako hizkuntza eredua. BainaNafarroako Gobernuaren curricu-luma ikusi baizik ez dago haienasmoak zein izanen diren igertze-ko. Dena-den, nahiz eta oraindik ezden jakina etorkizunean HelloArrosadia -Hello Milagrosa ziurre-nik- izanen dugula, auzokide eus-kaltzale batzuk hasi dira mugitzen.Egoerak kezkatzen ditu, eta bertanizanen den eredua dena delarikere, haur-eskola euskalduna eskat-zeko bildu dira. Eragile ezberdinekosatu dute afera honi helduko dionbatzordea eta jadanik badute mani-festua (ikus heldu den orrialdean).Orain borroka hau gizarteratu etahaur-eskola euskalduna lortzeageratzen da. Horretarako, auzoki-deek baturik behar dute,Arrosadia euskaldunarenbidean denok baikarabeharrezko. UPNrennahia ezagun dugu, haur-eskola berria 2011. urte-an martxan izanen delaere. Orain, auzoarenerantzuna baizik ezda geratzen: Goodbye british, ongietorri haur eskolaeuskalduna!

eerrrreeppoorrttaajjeeaa

2011. ikasturterako irekirikizanen da haur-eskola berria

Hello Azpilagañak joanzen ikasturtean eskariaren%21a (19 haur) baizik ezzuen izan British ereduak

Haur eskola berria eraikitzen ari dira oraindik

Argazkia: Hello Azpilagaña

Page 9: Sahats

BBaattzzoorrddeeaarreenn iiddaattzziiaa

ggaauurrkkoottaassuunnaa

Arrosadian eta oro har Iruñean euskarak bizi duenegoera tamalgarriak kezkatzen gaitu. Gure hizkunt-zaren normalizazio prozesuan hezkuntzak jokatzenduen papera ezinbestekoa da, eta horregatik haur-eskola euskalduna aldarrikatzeko plataforma eratzeabeharrezkoa ikusi dugu. (...) Horrek eraman gaituArrosadiako talde eta eragile euskaltzaleak bildu etahaur-eskola euskalduna aldarrikatzeko batzordeasortzera. (...)Auzoko haurrek erdaraz baizik ezin dituzte hasihaien ikasketak eta Hegoalde ikastetxera pasatzendirelarik, gabezia linguistiko bat dute. Arazo haukonpontzeko haur-eskola euskaldun bat beharrezkoadugu. (...) Administrazio honek inposatu nahi dueneredu arrotzari ezezko borobila eman behar zaio,euskarazkoari lehentasuna eman diezaion eskatuz.Ingelerazko “Hello!” haur eskoletan matrikulaziominimoak betetzen ez dituzten bitartean, gurasoeneuskararen aldeko apustua geroz eta handiagoa daeta eskariari ez zaio erantzuten.Honengatik guziagatik, honako hau exijitzen dioguNafarroako Gobernuari:

11..11.. Euskaldunduko duen eredua paratu dezanArrosadian eraikitzen ari diren haur-eskola berrian.British ereduaren porrota onartu eta euskarazkoereduari lehentasuna eman behar zaio. Auzoakmerezi eta behar du haur-eskola euskalduna.22..22.. Haur-eskola demokratikoa izan dadin, hau da,gurasoen behar eta nahiak errespetatu ditzan.Horren barnean kokatzen dugu ere gurasoek haienseme-alabak euskaraz hezteko duten beharrarierantzutea.33..33.. Gure auzoan ditugun gainontzeko haur-eskolekere euskarazko eredua izan dezaten. Euskal herritargarenez gero, euskara ikasteko eskubidea dugu etaberau bermatu beharra dago. Gainera, kultura mailahandiagoa izanen dute haurrek eta eredu elebidunakonurak ekarriko dizkie haien heziketa prozesuan.

Gure helburuak lortze bidean, hainbat mobilizazioeginen ditugu. Auzokide orori luzatzen diogu gurekinelkarlanean aritzeko gonbita eta bidenabar mobiliza-zioetan parte hartzera animatu nahi ditugu.Arrosadiak merezi duelakoz, guk hhaauurr--eesskkoollaa eeuuss--kkaalldduunnaarrii BBAAII!! bbeehhaarr eettaa nnaahhii!!

Page 10: Sahats

10

GGAAZZTTEETTXXOOkkoo

Arrosadiako Gazte Asanbladak 2010eko plan−gintzaren oinarrian Autogestio Proiektuaizan du. Arrosadian gaztetxe autogestiona−tu bat eratzea du helburu, gazteon artekokomunikazioa sustatzeko, gazte mugimen−dua indartzeko eta bizi eredu alternatiboe−tan sakontzeko.Azaroan zehar Autogestio ProiektuaArrosadiako kolektiboen artean aurkeztuaizan da. Gero, Udaleko gaztediaren batzor−dean aurkeztua izan da.Udalak baina ezezkoa eman du, autoges−tioari bizkarra emanez. UPN eta CDNrenesanetan Arrosadian ez dago lokal hutsikegitasmoa aurrera eramateko. ANVk,NaBaik eta IUk, berriz, proiektuaren ingu−ruan eztabaidatzeko lantalde bat sortzeaproposatu dute.Udalaren jarrera ikusirik, Arrosadiako GazteAsanbladak alternatiba bakarra du gaztet−xea eskuratzeko: OKUPAZIOA.

AA..GG..AA..

Bidali zure lanahonako helbide-ra:Manuel de Falla karrika 8, baxua.31005 Arrosadia,Iruñea.edo [email protected]

Irabazleak 450 euroko balea jasoko du Elkarmegadendetan erabiltzeko eta parte-hartzai-leen artean Elkar argitaletxearen liburu sortajasoko du etxean.

AANNIIMMAA HHAADDII!!Parte hartu Sahatsek antolaturikonarrazio labur lehiaketan.

OOiinnaarrrriiaakk::-Lanek ezinen dituzte 1600 karaktere-tik goiti izan.-Gaia libre izanen da.-Lanek originalak beharko dute izan.

Duela urte asko, oihanean, Josu izeneko mutil bat, 15urtekoa abenturazalea bizi zen.Egun batean, pirata batzuk derrigortu zuten Josualtxor bat bilatzera. Hasi zen bilatzen, hasieran tun-tunarena egiten; gero, hasi zen ongi bilatzen oihane-tik, matxete bat, mapa bat eta errifle bat hartutaoztopoak saihesteko. Pasa ziren 3 aste piratak sartuziren oihanera baina Josu zuhaitz batean ezkutatuzen. Halako batean, hartu matxetea eta pirata batibizkarrean sartu zion. Honen arropa jantzi eta pira-ten kapitainarengana joan eta esan zion Josu hildazegoela.Kapitaina joan zen begiratzera eta ondoren, Josuksartu zion matxetea bizkarrean. Egun batean hilzituen pirata guztiak eta berriz altxorraren bila joanzen. Aurkitu zuen altxorra 20 metro neurtzen zuenzuhaitz batean eta hasi zen eskalatzen. Baina ezinzuen igo. Begiratu zuen motxilan; bazuen arnes bateta bota zuen. Hasi zen eta eskalatu zuenean, ondo-ren, hartu altxorra, ireki eta amuleto magikoa aurki-tu zuen. Gero esan zuen Josuk "konbertitu gepardobatean". Ondoren, atera zen oihanetik, hartu zuenitsasontzi bat eta etxera joan zen.

AAMMUULLEETTUU MMAAGGIIKKOOAA

Aingeru J.O.Hegoalde Ikastola

AAuuttooggeessttiioo PPrriieekkttuuaazz::

BBaazzeenneekkiieenn......aauuzzookkoo iikkaasstteettxxeeeenn ppaarreekkoozzeebbrraabbiiddeeeettaann kkrrookkooddiillooaakkmmaarrggoottuu ddiittuuzztteellaa??

Page 11: Sahats

eeuusskkaallttzzaallee

EEzzaabbaakkeettaa AAsstteeaa iirraaggaann dduu EEHHEEkk

Urtero bezala EHEk EzabaketaAstea egin zuen, euskaldunokpaisai linguistikoan ere gure

“hizkuntza eskubideak bermatuakizan daitezen galdegiteko” asmoz.Iruñean eta Donostian hasi zenEzabaketa Astea hilaren 20an eta 27anZiburun eta Donibane-Lohizunenakitu. Salaketa tenore honi hasieraemateko elkarretaratzea deitu zuenEuskal Herrian Euskarazek UPNkhiriburuan duen egoitzan eta PSE-EEren egoitzaren parean Donostian.Goizeko 12:00etan kalejirak eginzituzten bi hiriburuetan 'Hizkuntzazapalkuntzaren aurrean eskola euskal-duna!' lemapean eta 12:30etan izanziren elkarretaratzeak.Nafarroako Gobernuakegun aplikatzen duenhizkuntza politikaetnozida salatu etaeskola euskaldunaaldarrikatu ditu EHEk. 31 urte daramatza EHEk EuskalHerria berreuskalduntzeko bideanurratsak ematen; 30 urte luze, euskal-dunon hizkuntza eskubideen aurkakoerasoak salatzen, euskararen normali-zazio prozesuan akuilu lana egiten,euskaraz bizitzeko hautua hedatzeneta herritarrei ibilbide horretara atxi-kitzeko dinamikak eta espazioak

eskaintzen. Halarik ere, duela 31 urteEHE sortzera eraman zuten funtsezkoarrazoiak, tamalez, arnas betean direlaegun esan behar dugu.Euskal Herrian oro har eta Nafarroanbereziki euskaldunak bigarren maila-ko herritarrak gara. Sasi-elebitasunsuntsitzaile batek gure hizkuntza biga-rren plan batean paratzen du hizkunt-za inperialistaren mesedetan. Bigarrenmailakoak garela diogu administra-zioan euskaraz solasteko eskubideaukatzen zaigularik, medikuari minanon dugun euskaraz ezin diogularikazaldu, unibertsitatean edo lanbideheziketan euskaraz ikasi ezin

dugularik, epaiketetan erdaraz mint-zatzera behartzen gaituztelarik, heda-bide euskaldun eta erdaldunen balant-zan aunitzengatik galtzaile ateratzengarelarik, karriketan barna paisai lin-guistiko arrotza dugularik eta, batezere, gure herritarrekin gure hizkuntzansolasteko paradarik ez dugularik. Euskal Herrian Euskarazek egoera

horiek guziak eta izaten ahal direnguziak salatzen ditu urtean zehar etaeuskaldunon hizkuntza eskubideenalde borrokatu. Azaroa heltzen dela-rik, paisai linguistikoari so paratzengara, izan ere, errotulazio erdaldunakaski garbi uzten du ez garela EuskalHerri euskaldunean bizi. Karriken ize-nak, herri-lanetako iragarpenak, oina-rrizko kontsumo produktuen etiketak,errezetak, epaitegietako ebazpenak,erakundeetako formularioak eta abarluzeegi bat, erdara hutsez agertzenzaizkigu edonon, eta batzuetan,euskararentzat irain diren itzulpenkaskarren ondoan baizik ez diraagertzen, kasurik onenetan. Horrek guziak erantzuna beharduela uste du EHEk eta horren

kariaz egiten da urtero EzabaketaAstea. Herri eta auzoetan kalejirak,txirrindula martxak, ... antolatzen diraaste honen barnean eta hizkuntzaeskubideak urratzen dituzten seinale-ak edota lekuak markatu. Euskaltzaleaktiboak ere, norbanako gisa, aritzendira ezabaketa lanetan, beti ere segur-tasun indarrek eskura dituzten oztopoguztiak jarriko dituztela ahantzi gabe.

Azaroan zehar egindako ekimenek euskararen“zapalkuntza” agerian utzi dute Arrosadian etaEuskal Herrian

Arrosadiako Ezabaketa Astea iruditan

UPNren egoitza pareko kontzentrazioa goiti. EskuineanArrosadian egindako ezabaketak

11

Euskalduntzen ez duten eskolak eremarkatu egin dituzte.

Page 12: Sahats

kkrroonniikkaa

Eguraldi onak alaituzuen Euskaraz Bai egunaUrteroko pintxo lehiaketa arrakastatsuan Euskal HerrianEuskarazek irabazi zuen lehendabizikoz

Hotza nabaria zen egu-naren lehendabizikoorduetan, baita ilundu

zuelarik ere. Hala ere, karrikaraatera ziren Arrosadiako euskalt-zaleak Euskaraz Bai egunaospatzeko asmoz. Goizeanhamaiketakoa izan zenSahatsaren plazan. Antzararenjoko erraldoia prest zen, bainalau haurrek baizik ez zuten parte-hartu. Dena-den, gogotsu ibiliziren lauak antzaratik-antzarara,kasila bakoitzean froga bat egi-nez. Haurrendako prestatua zengoiza, helduak bien bitarteanpintxoak prestatzen ari baitziren.Eguerdi alderaZabaldi Kultureta Kirol elkar-tea prest zegoenurteroko pintxolehiaketa arra-kastatsuari heltzeko. Orotarahamar bat pintxo aurkeztu ziren

eta epaileek ez zuten lan errezaizan onena hautatzeko tenorean.Ofizialtasunerantz lasterketanari ziren barraskiloek, ofizialta-sunaren aldeko manifestariakzituzten animatzen. Bi pintxohauek lortu zituzten hirugarreneta lehenbiziko postuak hurre-nez-hurren. Lehenbiziko aldizEuskal Herrian Euskarazeklortu zuen garaipena, izan ere,hondarreko urteetan mailamakala eman baitu. Bigarrensaria AEK euskaltegiko taldebatek eskuratu zuen, beraz, aur-ten ez da saririk izan Zabaldikosukaldari finendako. Beti ezin

da ta!Bazkaldu eta lauak pun-tuan zirelarik, Solaskilojokoa izan zen estreine-koz Zabaldin bertan.Arrosadiako Euskal

Herrian Euskarazek prestatutakojokoa da hau, trivial joko ezagu-

nean oinarritutakoa. Partaideeksei gaztatxo lortu beharko dituz-te, galderei egoki erantzunez,imintzioka edo hitz debekatuaerran gabe. Euskal Herriaz, eus-

karaz eta auzoaz galdetuzieten, kantuan ere ibiliziren eta irriak izanziren nagusi garagardoartean jokatu zen parti-dan. Azkenean denakgaraile, taldeen artekolehiak alde batera utzibaitzuten jokalariekhaien artean laguntzeko.Nagusiak jokoan zirela-rik, haurrek ere izanzuten gozatzeko aukera.Txan Magoak emanal-dia eskeini zuenZabaldin bertan, bainagela handian. Beremagiarekin txunditurikutzi zituen guziak, baitaguraso batzuk ere. Adi-adi egon ziren

Solaskilo, ArrosadiakoEuskal Herrian

Euskarazek prestatu-tako jokoa da

Txan Magoak zur eta lur utzi zituenZabaldin bilduriko haurrak.

Pintxo lehiaketa Zabaldi KKEn izan zen. Epaimahaiak txapelduna izendatu ondotik pintxojana izan zen auzokideendako.

12

Page 13: Sahats

ggaauurrkkoottaassuunnaa

Goiti ikus daitekeenezjende aunitz bildu zenEuskaraz Bai Egunekoafarian. Ezkerretan joal-dunetako bi kide haienpintxoa prestatzen etaEuskal HerrianEuskarazek prestaturikoaperitifa beste argaz-kian. Hondarreko honekirabazi zuen lehiaketalehenbiziko aldiz, orainarte Zabaldik eta AEK-klortu baitute garaipena.

Arrosadiako haurrak, trukoarenbila agian edo ikusten ari zirenasinetsi ezinik bestelaz. Arratsaldeak aitzinet egin zuenprogramatutakoa burutu ezin zenarren. Oierren ongi etorriarenkariaz, Independantza taldeahankamotz geratu zen eta kaleji-ra txistulariekinegin zen azkenean.Hala ere, zahar etagazte dantzan ibiliziren auzoko plazaberrian. Giroaberotzen hasia zen jadanik etazezensuzkoak eman zion faltazitzaion txinparta. Haurrak korri-ka ibili ziren Albeniz karrikanzehar, gurasoei lerdea zeriela.Batzuek tabernan sartzea erabaki

zuten, agian nagusiek beldurhandiagoa zioten zezenak botat-zen zituen zuziriei. Euskaraz Bizi egun honetanhainbat ekitaldi bertan beheitigeratu ziren, afariko karaokeabezala. Hala ere, peñan bildutakolagunek gogotsu egin zuten kanta

mikroaren hutsuneagaindituz. Bapoafaldu eta gaupasariekin zitzaionOskiak paratutakom u s i k a r e k i n .

Orduan ere izan zen mikroa hartueta kantatzera ausartu zenik.Antza, karaokeak ezin izanen dufalta heldu den urtean.Gauak luze jo zuen, musikarikgabe ere goizaldean baziren

dozena bat gazte parranda akitze-ko gogorik ez zutenak. EuskalHerrian Euskarazek positibokibaloratu du iragan euskaraeguna.”Euskaraz Bai eguneanargi utzi zuen Arrosadia euskal-duna behar duela izan”, esandute bertako kideek. Beste behin joan zaigu euskara-ren eguna eta orain Olentzerokalejira prestatzea dagokioArrosadiako KulturKoordinadorari. Trabak izanendira seguruenik, baina urterobezala auzoa karrikara aterakoda, baimenarekin edo bera gabe.Izan ere, hori baita auzo hauberezi egiten duena, bestak herri-tik eta herriarendako prestatzekoduen gaitasuna.

“Argi utzi duguArrosadiak euskalduna

behar duela izan”

13

Page 14: Sahats

kkaarrrriikkaann

11 Arrosadia ez bada segurua poliziaren presentzia ito-

garriarengatik da. Ez dago karrikan barna lasai ibilt-

zerik, beti baitaude itzuliak ematen eta noizean behin

gazteoi identifikatzeko eskatuz. Bestela nik ez dut

uste Arrosadia ez denik segurua. Nik behinik behin ez

dut arriskurik sumatzen. Agian gauez izan daiteke

beldurrez etxeratzen denik, sistema patriarkatu honek

eragiten duen terrorea beti hor dago. Baina ez nuke

esanen arriskutsua denik gauez auzoan ibiltzea.

22 Iruñeko Udalak ohituak gaitu horrelako neurriak

hartzera. Badakigu segurtasuna aitzakia erraza dela

kamerak paratu eta bidenabar auzoa zelatatzeko.

Hemen arriskuan gaudenok ez gara auzokideok, Udala

eta haien sistema baizik. Ez dute nahi auzoko gazteok

mugi gaitezen, ez dute nahi bestelako mundu batenga-

tik borroka dezagun.

33 Faltan dudana haurrendako alternatibak dira. Aita

naizen heinean, nire seme-alabek kezkatzen naute.

Haiekin edozer egiteko auzotik atera beharra dago eta

horrek auzoko bizitza apaldu egiten du. Badakit zaila

dela eta Kultur Koordinadorak lan handia egiten

dituela Euskararen Eguna, Olentzero, Inauteri zein

bestetan. Baina egun puntualetatik at, ongi legoke ere

haurrendako tailerrak edo edozein

ekintza prestatzea.

falta eta hori ezin da onartu.

22 Kamerekin ez da konponduko segurtasun falta sen-

timendu hori. Kamerek balio al dute bortxaketa bat

saihesteko? lapurreta bat ekiditeko? Kamera zer da

ba, zaintzaile bat? Ez dut uste hori denik arazoari

eman beharreko aterabidea. Uste dut beldurrez itzu-

liko garela etxera beti, izan ere, hain dira handiak

hedabideetan aditzen diren astakeriak...

33 Ez dakit, baina zerbait falta dela dirudi. Nik adibidez

nire aisialdia ez dut auzoan pasatzen, normalean alde

zaharrera goaz. Baina normala da, izan ere, San

Fermin peñaz gain deus gutxi baitago gazteendako.

Bueno, gazteendako eta baita helduendako ere. Hala

ere, ez nioke garrantzi handirik emanen. Guttinaka-

guttinaka apalduz doaz Iruñeko auzoak, lotarako auzo-

ak bihurtzen ari dira. Baina alde zaharra inoiz baino

biziago dago. Ez dakit, nik ez dut deus faltan sumat-

zen.

EEddoorrttaa AAllbbeenniizz

11 Ez dakit segurua denentz, baina sarri ni ez naiz

seguru sentitzen. Batez ere etxera bueltan, parranda-

tik itzultzen naizelarik. Arrosadia auzo beltza da, esan

nahi dut, iluna. Ez dago sobera argirik eta horrek

segurtasun falta iradokitzen du. Normalean saiatzen

naiz bakarrik ez bueltatzen. Hala ere, pentsatzen dut

ere estereotipoek gidatzen dutela askoren segurtasun

falta. Badira etorkinei egozten diotenik segurtasun

MMiirreenn IIrriibbaarrrreenn

11 Ez dakit, ez dut pentsatzen auzo arriskutsua denik.

Are gehiago, auzo lasaia dela esanen nuke nik.

Gehienbat hori da auzo honetatik

gehien gustuko dudana, lasaitasuna

dela nabarmena. Bai, egia da geroz eta

atzerritar gehiago dagoela, baina

horrek ez du esan nahi gure segurta-

suna kolokan denik. Imajinatzen dut

hori dela auzokide aunitz kezkatzen

duena, inmigrante kopuruaren igoera.

Bestalde, egia da ere gauez ez dagoe-

la sobera argirik auzoko txoko bastan-

tetan. Horrek beldur dezake gauez

etxera bakarrik doan edonor, baita etxean zain ditue-

nak ere. Nik bi haur ditut eta hazten direlarik badakit

kezka izanen dudala karrika beltz hauetatik itzuli

behar badute.

22 Kamerak paratzea alternatiba bat da, baina ez dut

uste horrekin aski denik. Lehenesten dut karrikak

hobeki argiztatzea. Erran dudan bezala, argi falta da

auzo honetan segurtasun falta iradoki dezakeena.

Beraz, kamerak paratu nahi badituzte, para ditzatela,

baina argi gehiago ere.

33 Ez dut deus falta duenik. Besta arrakastatsuak ditu

eta egun horietaz aparte ongi dago auzo lasaia izatea.

Nik behinik behin ez dut deus faltan sumatzen.

GGAALLDDEERRAAKKGGAALLDDEERRAAKK11 Pentsatzen duzu Arrosadia

ez dela auzo segurua?22 Udalak kamera gehiago

paratuko dituela iragarri du,zer iduritzen?

33 Arrosadian zer da faltansumatzen duzuna?

JJoossee AAnnttoonniioo ZZaabbaallttzzaa

14

Page 15: Sahats

hheelldduu ddeennaa

15

Abenduaren 15eko ahatsenS

Horra, horra, Olentzero badatorAbenduaren 18an Hegoalde Ikastolako haurrakOlentzerori bisitan joanen zaizkio eta bidenabar haienkartak emanen dizkiote eskura. 23an, berriz, Olentzerokbisita itzuliko die eta auzoko karriketan barna ibiliko da.Gaztainak, txistorra, salda, musika eta giro ezinhobea...

Auzoko ekintzak prestatzendituen KulturKoordinadorari elkarriztekaeginen diogu.

Eguberritan zer?Alternatibak, tailerrak eus-karaz, ... aurten ere ez dagoaspertzeko aitzakiarik

Page 16: Sahats