OSASUNERAKO HEZKUNTZA
-
Upload
uxue-larrea -
Category
Documents
-
view
240 -
download
3
description
Transcript of OSASUNERAKO HEZKUNTZA
AURKIBIDEA
Osaunerako Hezkuntzaren definizioa ………………..………….1.orria
Osasunerako Hezkuntzaren helburua ……………………………1,2 eta 3 orriak
Osasunerako Hezkuntza Eskolan ……………………………….. 4,5 eta 6 orriak
Bideoak eta irudiak ………………………………………… 7,8,9 eta 10orriak
Bibliografia ……………………………………………………… 11.orria
OSASUNERAKO HEZKUNTZA
Osasunerako hezkuntzaren inguruan azken garaiotako berrikuntza
garrantzitsuenetako bat dela eta geroz eta garrantzia gehiago hartzen ari dela esan
dezakegu. Horrela, honako hau, antzinako praktika bat da eta aldatu egin da bai
ideologikoki eta baita metodologikoki ere, osasunaren ikuspuntua bezala. Izan ere,
lehen osasuna gaixotasunik gabeko egoera zen, eta orain ongizate psikiko, fisiko nahiz
sozialarekin ere lotzen da.
Beraz, osasunaren hezkuntzaren helburua, hezkuntzak garatu beharreko ekintzak
bizi eredu osasuntsu batera bideratuak izatea litzateke, indar hartu duen prebentzio
ikuspuntutik. Alde batetik, osasun arazoak saihesten ikasi behar da, arrisku egoerak
kontrolatu eta horien ondorioak ekidinez. Eta bestetik, osasuna promozionatu behar da,
hots, pertsonei gaitasunak eman behar zaizkie bizi eredu osasungarriak lor ditzaten.
Honenbestez, osasunerako hezkuntza, heziketa prozesu bat bezala proposatzen
da, non ume, nerabe, gazte, heldu nahiz edadeko gizon emakumeek norbanakoaren eta
taldearen defentsa eta promoziorako hainbat eduki, jarrera eta ohitura jasoko dituzten.
Hau da, guztiak arduratsu bihurtu nahiko dira, osasunarekiko jarrera positiboak garatuz
nahiz bizi eredu osasuntsuena izateko saiakera eginaz.
Honenbestez, Ottawa eskutitzean( 1986an) eta Liverpooleko Kongresuan(1988)
bildu ziren Osasunerako Hezkuntza sustatzeko zenbait helburu hautatu ditugu, aurrerago
jorratuko ditugunak:
1- Norbere gorputza ezagutu nahiz maitatzea, horrela ahal den heinean gizabanako
bakoitzak autonomoki osasungarriak diren ohitura batzuk hartzea eta beste
gizabanakoen osasuna errespetatzea.
2- Kirolarekiko interesa piztea eta baita ariketa fisikoa bizitza osasuntsu bat izateko
bide bezala erabiltzea ere; laguntasuna eta solidaritatea sustatuz
(konpetentziarik gabeko kirola eta agresibitaterik gabeko kirola erabiliaz).
3- Gizabanakoek osasunerako arriskutsuak diren portaera nahiz ekintzak kritikatzea
eta baita hauek ekiditen saiatzea pertsonalki nahiz beste zenbait eragile
sozialekin kolaboratuz.
-1-
Jarraian beraz, helburu hauek gehiago sakonduko
ditugu:
Lehenengo helburuari dagokionez,
bizimodu osasuntsuagoak pertsonaren osasun
egoera hobetzen du, minbizi-mota batzuk eta
gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzen
laguntzen du. Ariketa fisikoa egitea, koipe
gutxiago hartzea, alkohola neurriz edatea,
larregizko pisua ebitatzea…dira adibide egokienak. Baina batez ere dieta egoki bat
mantentzea eta kirola egitea.
Bigarren helburuari dagokionez, aipatzekoa da geroz eta onartuago dagoela
ariketa fisikoa eta bizi-estilo aktiboa direla osasuna
eskuratzeko giltzak. Onura hauek direla eta, kirolean parte
hartzera bultzatzen gaituzte adituek edozein adinetan. Izan
ere, gorputzeko atal eta eremuetan onura ugari ekartzen
baititu : bizi- kalitatea eta bizi- itxaropena hobetu, muskuluak
garatu, bizkarreko minak gutxitu, hezurrak sendotu, artrosiari
aurre egiten lagundu, zirkulazioa hobetu, bihotza landu …
Onura guzti hauek direla eta, medikuek diotenez, ez dago ariketa fisikoa egitea bezalako
txertorik prebentzioaren eremua. Lema hau bultzatzen dute : “zure osasunagatik, mugi
zaitez!”.
Bestetik, hirugarren puntu honekin zerikusi zuzena du drogamenpekotasunak eta
baita horrelako ekintzak saihesteak ere. Horrela, alde batetik, gaur egungo mendetasuna
hori patologia bihurtzen ari da. Beste modu batean esanda, bi aldetako mendetasuna
sortzen ari da. Batetik, sustantzia konkretu baten kontsumoa ez delako egokia, eta
bestetik aldez aurretik beste gaixotasun mota bat dagoelako.Bi gauzak elkartzen
direnean patologia arazoak sortzen dira. Esate baterako, gaur egungo kontsumitzaile
berri asko ez dira alkoholiko hutsak, kokainomano hutsak edo heroinomano hutsak,
baizik eta dena nahastuta kontsumitzen dute. Droga batzuk estimulatzaileak dira, beste
batzuk depresiboak… eta horiek nahastuta buru osasun nahasketak gertatzen dira.
Ondorioz, arazoa ez da soilik drogamenpekotasuna, baizik eta buru osasuna ere bada.
-2-
Bestetik, badira zenbait elkarte prebenitze lanetan jarduten dutenak, esaterako,
Askagintza. Horrela, elkarte honek, ikastetxeetan topaketak antolatzen ditu, bai guraso
eta baita gazteenak ere.
Baina noski, garrantzia handiagoa ematen diete gazteei, beraiek baitira
protagonistak eta drogak oso eskuragarri eduki ditzaketenak ere. Horrela, normalean
DBH 1, 2, 3 eta 4. mailan ere aritzen dira hitzaldiak ematen nahiz informazioa
zabaltzen.
Baina beste zenbait ikastetxeetan berriz, esaterako batxilergoko ikasleak
daudenetan, urtean lau film inguru ikusten dituzte gai horrekin zerikusi zuzena dutenak.
Horrela, ondoren film horiek lantzen dituztelarik geletan irakasleekin.
-3-
OSASUNERAKO HEZKUNTZA ESKOLAN
Lehenik eta behin aipatzekoa da, Osasunerako Mundu
Erakundeak(OME) aspalditik duen funtzioetako bat, eskolan haurren osasuna
bultzatzea dela.
Horrela, Eskolako osasun-hezkuntza programatzerakoan, osasunaren
kontzeptuen artean ondokoa kontutan izan behar dugu: osasunak, geroz eta era
autonomoago, solidarioago eta gogoagoan bizitzea izan behar duela.
Beraz, ikuspegi honek, ondorio batetara eramaten gaitu. Hau da, osasuna
ez da inola ere zientzialari eta medikuen betebeharra soilik; ez baita besterik
gabe, arazo zientifiko hutsa, ezta eritasun eza bakarrik ere. Osasunaren defentsa
eta sustapenean era guztietako teknikoek hartu behar dute parte eta denek eman
behar dituzte beren ezagutza bereziak; baina, batez ere, osasuna bakoitzaren eta
komunitatearen erantzukizuna da. Osasunaren lehen erantzulea norbera da eta
arazo pertsonalak konpontzeko gure ezagutza urriegia denean, orduan bakarrik
jo behar dugu teknikariengana.
Gainera, eskola-emaitzen eta eskola asistentziaren, bizi-kalitatearen eta
emankortasun ekonomikoaren artean badago lotura. Izan ere, osasun egoera
egokia, lortzera bideraturiko ezagutzak, balioak, konpetentziak eta ohiturak
eskainiaz, haurrei bizitza osasuntsua eman eta komunitatean gertatuko diren
osasunaren alorreko aldaketen protagonista izateko beharrezko bideak irekiko
zaizkie.
Honenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoan, ikastola, Eskola Publiko
eta Pribatuetan, Eskola-osasunaz legeari esker(7/1982 ekainaren 30eko Legea),
Osasun Eskolarra izeneko programa ipini zen martxan eta oraindik ere martxan
dihardu.
-4-
Eta lege edota programa horretan agertzen diren ekintzabideak honako hauek dira:
1. Eskola-ikasleen, ikastegietako irakasle eta irakasleez bestekoen aldian-aldiko
osasun-ikerketak.
2. Eskola-ikasleen arau-kontrako jokabideez ohartzea eta horiekiko arreta.
3. Osasun-hezkuntzaren programak.
4. Janariekiko osasunbideak eta eskola-jangeletako elikadura zaingoa.
5. Eskola alorrean zabal daitezkeen gaitzekiko aurre hartzezko ekintzak.
6. Ikastetxeko eta instalazioen osasunbide eta osasuntzearen alde-etikako egoerari
bere onean eustea eta hobetzea."
Baina aipatzekoa da, egunetik egunera eskoletan aurrerapauso handiagoak egiten
badira ere, badirela zenbait lege ez direnak betetzen, esaterako, 3.puntua.Izan ere,
Osasun Hezkuntzarako programak aldatuz eta ia desagertuz joan baitira. Baina badaude
zenbait salbuespen ere, HIESarena bezalako azpiprograma batzuk.Beraz, programa
hauek osasunerako heztea izan beharrean helburua, osasun arazo zehatz batzuen
prebentzioa izaten dute helburu.
Beraz, hau ikusirik, lege guztiak bete daitezen OMEek eta beste zenbait
erakundek, beste proposamen egiten dituzte, osasun eskolak abian jartzeko. Beraz,
ekimen honek, Europan bezalako osasun-eskola sarea izango du helburu. Eta ekimen
horien arabera, eskola osasuntsuek ondokoa eskaini beharko luke:
Behar adina espaziorekin inguru osasuntsua, lan-baldintza egokiak eta klima
psikosozial positiboa.
Osasunerako heziketaren ekintza osagarriak, osasun-arazoei buruz dauden eskaeren
artean enfasia jarriz.
Eskola-osasunerako zerbitzuak, lehentasunezko osasun-arazoen erantzukizuna izan,
hauek zaindu, txikiagotu eta aurrea hartzeko.
Erakundeez kanpoko proiektuak eskoletan eta komunikabideetan osasuna
hobetzeko. -5-
Nutrizio- eta elikadura-programak, pertsonek elikagai osasuntsuak lortu, ezagutu eta
prestatzen laguntzeko.
Kirol-ekintzak, ekintza fisikoak eta aisialdikoak norbanako nahiz giza taldearen
garapena lortzera zuzenduak.
Aholku eta gizarte-laguntzarako zerbitzuak ikasleentzat, hauen familientzat eta baita
eskolako langileentzat ere.
Osasunaren sustapenerako ekintzak eskolako langileei zuzenduak.
-6-
Bestetik, zenbait bideo edota irudi interesgarri bilatu ditugu, Osasunerako
Hezkuntzarekin zerikusi zuzena dutenak. Honako hauek dira:
ERRETZEAREN KONTRAKO KANPAINAK
Argazki hauetan erretzen duten pertsonak inpaktatzeko esaldiak eta irudiak
agertzen dira, jendea horretaz jabetzeko.
Lehenengo argazkian, zigarro baten irudia ikus dezakegu eta baita bizi-zikloa
marra batean irudikatuta ere. Horregatik, bertan galdetzen da ea zenbat denbora bizi
nahi duzun zigarroak erretzen badituzu.
Bigarrenean, aldiz, erretzen duzun heinean zure bizitza murriztuz doala
irudikatzen da, azkenean, bizitza agortu arte.Gainera, hau saihestea bakoitzaren
aukera dela aipatzen da, bakoitzak bere bizitza nondik eraman erabakitzen baitu.
-7-
DROGEN AURKAKO KANPAINA
Irudi hauetan, ikus ditzakegu, drogen aurka egindako kanpaina batzuk, jendea
drogek eragiten duten kalteez jabetzeko.
Lehenengo irudian ikusten diren trenbideek bakoitzak bere bizitzan nondik joan
nahi duen irudikatzen dute.Batzuetan, bide ona aukeratzen dugu, osasuntsua, beste
batzuetan, ordea, guztiz kontrakoa, kaltegarria. Trenbide horiek, drogak hartzen
ditugunean, zer nolako bidetatik joaten garen irudikatzen dute. Hau da, bide inestablea
eta arriskutsua.
Bigarren argazkian berriz, pertsona bakoitzak jaiotzean ez daukala bere bidea
eginda eta berak bakarrik aukeratzen duela nola jokatu, zer nolako bizitza eraman eta
baita drogak kontsumitu ala ez. Izan ere, Txikitatik ez ditugu drogak hartzen, baina
denborarekin, hartzeko aukera handituz joaten da. Horregatik, hezkuntza ezinbestekoa
da, gaur egungo umeek etorkizun on bat izan dezaten.
-8-
AURKITU DITUGUN BIDEOAK
Alkoholaren aurkako kanpaina http://www.youtube.com/watch?v=v612KOLGqLg
Bideo hau, batez ere, gazteei zuzenduta dago. Izan ere, Gazte askok
asteburuetan ateratzen direnean, alkohola edaten baitute eta gero ondorio
kaltegarriak ekartzen baititu horrek.
Beraz, kanpaina honen bidez, alkoholak gizabanakoarengan dituen eraginak
erakutsi nahi dituzte, horrela, gazteek alkohola modu arduratsu batean
kontsumitu dezaten.
Drogen aurkako kanpaina http://www.youtube.com/watch?v=D8N9Fcl99Mc
Bideo hau drogen aurkakoa da. Kanpaina honetan ikus dezakegu, nola gizon
batek bere burmuinaren zati bat kentzen duen, ondoren hori esnidatzeko.
Honek adierazten du, drogak hartzen ditugun bakoitzean, gure burmuina
kaltetzen ari garela eta gure neuronak hiltzen doazela.
-9-
Minbiziaren saihesteko kanpaina http://www.youtube.com/watch?v=bnOgkIJEvYQ
Bideo hau minbizia saihesteko eginda dago. Hemen agertzen dira hiru
pertsona: gizon heldu bat, mutiko bat eta gazte bat. Haiek alkandora kentzen
dute, eta biluzik daudenean titi baten erradiografia erakusten dute, emakumeak
zerbait nabaritzen dutenean medikuarengana jotzeko, lehen-bailen minbizi
kasuren bat egotekotan detektatzeko.
-10-
BIBLIOGRAFIA
Eskolako informazioa : http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=4369
Kirolari buruzko informazioa: http://www.oreki.org/dokumentoak/2006/2006-IIICurso-Osasuna.pdf
http://www.hikhasi.com/artikulua/1296
-11-