Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltzamendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Norbere etxe...

18
Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltza Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia Karmele Perez Urraza Esaera zaharrak dinoanez “etxean entzune umean zentzune”; umeak zer entzun, haxe ikasi. Ingurukoari buruz bere zer entzun, ha jakingo. Umeak bere inguruneari buruz ikasteko erarik daukan edo ez, eta holan danean zer irakasten jakon aztertu gura izan dogu lan honetan. Ingurunearen Ezaguera deritxon arloan proposatzen diran edukiak arakatu ditugu eskolako testu-liburuetako edukietan, ikasle- ari emoten jakozan erreferentziak zeintzuk diran argitu gurean. Ingurunearen Ezaguera deritxon arloaren definizinoan (1992, 11) azalarazten da ezagutza honeen garrantzia, ze hor baieztatzen da “ingurunea pertsonen jarduerak burutzen diren testuingurua osatzen duten elementu, faktore edo gertaera desberdinen multzoa” dala. Ingurunea “osotasun” bat da, alkarren arteko erlazinoa eta menpeko- tasuna daben elementu natural, sozial eta kulturalek osoturiko mul- tzo konplexua. Gainera, inguruneak, bere dimentsino sozialean eta kulturalean batez be, “balioen, tradizioen, jakintzen berri ematen digu”, eskola erakundeak transmititu behar daben inguruneko kultu- 53

Transcript of Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltzamendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Norbere etxe...

Page 1: Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltzamendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Norbere etxe ingurua da...Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltza Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia

Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltza

Begoña BilbaoGurutze Ezkurdia

Karmele Perez Urraza

Esaera zaharrak dinoanez “etxean entzune umean zentzune”; umeak zer entzun, haxe ikasi. Ingurukoari buruz bere zer entzun, hajakingo. Umeak bere inguruneari buruz ikasteko erarik daukan edoez, eta holan danean zer irakasten jakon aztertu gura izan dogu lanhonetan. Ingurunearen Ezaguera deritxon arloan proposatzen diranedukiak arakatu ditugu eskolako testu-liburuetako edukietan, ikasle-ari emoten jakozan erreferentziak zeintzuk diran argitu gurean.

Ingurunearen Ezaguera deritxon arloaren definizinoan (1992, 11)azalarazten da ezagutza honeen garrantzia, ze hor baieztatzen da“ingurunea pertsonen jarduerak burutzen diren testuingurua osatzenduten elementu, faktore edo gertaera desberdinen multzoa” dala.Ingurunea “osotasun” bat da, alkarren arteko erlazinoa eta menpeko-tasuna daben elementu natural, sozial eta kulturalek osoturiko mul-tzo konplexua. Gainera, inguruneak, bere dimentsino sozialean etakulturalean batez be, “balioen, tradizioen, jakintzen berri ematendigu”, eskola erakundeak transmititu behar daben inguruneko kultu-

53

Page 2: Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltzamendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Norbere etxe ingurua da...Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltza Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia

ra da eta, ondorioz, arlo guztien curriculumean funtsezko eduki gisabarne hartu beharrekoa, baina “Inguru Natural eta Sozialaren arloanmodu zabalago batez eta garrantzi gehiagoz”. Halaber, hamar-hamai-ka urteko umeei berez dagokien ingurunea globaltasun gisa haute-mateak, fokapen globalizatzailea emotea bere badakar, eta “bere edu-kiak abiapuntu gisa hartzea, arlo guztiak globalizatzeko” bere. Fun-tsezkoak dira, beraz, arlo honetako edukiak, pertsonaren bizimoduarizuzenean dagokiozanak, eta horrexegaitik garrantzi handia emotenjake eskolan. Funtsezkoa eta garrantzizkoa izateaz gain, ardatz etaabiapuntu moduan be planteatzen dira curriculumean, ezen LehenHezkuntzako arlo guztiak globalizatzeko funtzinoa bere emoten jakeeta.

Lehen Hezkuntzari dagokion diseinuan, helburu legez eskatzenjako ikasleari, ingurunean integratzeko gaitasuna zein era aktibo etakritiko batez parte hartzeko trebetasuna izatea, baita kulturarekikoidentifikazinoa eta indibidualki zein kolektiboki inguruneko bizitzasozialean parte hartzea bere. Hori lortu ahal izateko, beste arloakazbatera, Ingurune Naturalaren eta Sozialaren Ezaguera arloak egitendituen ekarpenen artean, ondorengoa azpimarratu gura geunke:“Ikasleengan eurok partaide diran eta erreferentzia gisa dituzten taldesozialekiko identifikazioaren garapena; (...) garrantzi apartekoak dirajarduera sozialean parte hartze arduratsu eta kritikoa, bai eta ikasleapartaide dan taldearenak edo besteenak diran ohitura, tradizino etaforma kulturalekiko balorapena”. Inguru Natural eta Sozialaren Eza-guera arloaren funtsezko helburua da, bestalde, ikaslearen autonomiapertsonalaren garapena bideratzea, eta, horregaz batera, talde soziale-kiko zein bizi dan inguru naturalekiko identifikazinoa eraikitzea.

Kontuan hartzen badogu norberak inguruneagaz daukan harre-manean eraikitzen dauela bere nortasuna, harreman dialektikoenbidez garatua (Vigotski, 1979), ingurune hurbilak hartzen dauengarrantzia handia da zeren honetan gertatzen diran harremanetan

54

Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza

Page 3: Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltzamendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Norbere etxe ingurua da...Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltza Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia

definitzen baita pertsonaren identitatea. Identitatearen eraikuntzariburuzko ikerketak dinosku -bai psikologiaren ikuspegitik zein sozio-logiarenetik garatutakoak-, ingurune soziokulturalak garrantzi han-dia daukala, identitatea, bizi dogun kulturagaz zerikusi zuzena daueningurune hurbilean eraikitzen dogulako. Castells-en (2000, 98) esa-netan XXI. mende honen hasieran bizi dogun egoera kulturala kon-tuan hartuta hiru identitate mota desbardin garatzen dira: 1) identi-tate hegemonikoa edo ofiziala, 2) identitate soziokulturala, 3) proiek-tuan dagoen identitatea edo garatzen diharduen identitate eredubarriak. Guretzat, lehenengoak estatala eta gero eta indartsuagozabaltzen dabilen mundu mailako kultur anglosaxoia dira. Bigarrena,estatu bako nazioei legokie, eta azkenaren eredu modura EuropaBatuaren inguruan eraiki gura dan identitate barria.

Baina identitatearen eraikuntzan ingurune hurbilaren ezaugarriakeguneroko alkar-harremanetan ikasten eta ezagutzen ditugun arren,eskola mundura hurreratzen garanean konturatu egiten gara inguru-ne hurbila osotzen daben ezagutzak eta edukiak ez dirala askotaneskola edukietan islatzen. Lehen Hezkuntzako curriculum ofizialakgero eta antzerakoagoak dira, batetik, oso estandarizaturik dagozela-ko derrigorrezko ikasgaiak, eta bestetik, eskaintzen jaken ordu kopu-rua antzekoa dalako. Curriculumak ikasleek zer ikasi behar dabenbakarrik zehazteaz gain, subjektuak heztea eta sozializatzea dau hel-buru, gizartearen erreprodukzinoa bermatzeaz batera. Horregaitikkulturaren transmisinoan eta identitatearen eraikuntzan daukan era-gina oso garrantzitsua da, kultura hegemonikoaren transmisinoanezinbesteko papera beteten dau eta. Horrela, eskolan eduki eta balo-reen bidez lantzen danaren bitartez, umeak zein gazteak taldearenpartaide sentituko dira, komunitatean integratuta. Curriculum ofi-zialean, azken finean, eskola-ezagutza edukietan zehaztuta batzen da(Bilbao, 2002, 30-38). Ageriko curriculumaren bidez oinarrizko eza-gutzak ikasgai bihurtzen dira, eta ezkutukoaren bidez ezagutza ofizialez diranak estaldu egiten dira, “ez dira existitzen” (Apple, 1986, 80).

55

Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltza

Page 4: Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltzamendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Norbere etxe ingurua da...Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltza Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia

Azken honeen artean kokatzen dira errealitate soziokulturalei buruz-ko ezagutza asko.

Arduratzekoa da kultura akademikoan islatu barik geratzea ingu-rune hurbiletik jaso daitekezan datuak edo markak. Gaur egunekojoera hauxe ez ete dan gagoz, ezaugarri sozialei eta kulturalei behardaben baino leku gitxiago emoten jakelako curriculumean. Kulturaunibertsalaren izenean gero eta leku gitxiago emoten jako kulturapartikularrari. Edo kultura bereziari ikuspegi hegemonikoa emotenjako, kultura nagusian integratuz. Eta kultura unibertsalaren garran-tziaz ezer gitxi dago esaterik, landu beharrekoa da, baina guretik abia-tuta, geu kolektibitate gisa erreferente garala, geu subjektu izanda.Beste kontu bat da zenbat bateko edo besteko isla leiteken eskolacurriculumean.

Curriculumetako edukiak zeintzuk eta zelakoak diran ohartuta,eta eskolako edukia non eta zelan zehazten dan garrantzizkoa dalaikusita, Mendebaldetik heldu jakun aukeraz baliaturik, ingurunehurbilari lotutako eduki zehatzak mugatzeari ekin deutsagu.

Eskola edukia eta ikaslearen ingurune hurbila

Testu-liburua tresna didaktiko bimedia da, idatzizkoa eta irudiz-koa alkar osotzen dabe. Testu-liburuko irudiak idatzikoari laguntzendeutso, umeak mezuak hobeto eta arinago jaso daizan. Une histori-koak eta kanpoko egoerak zein gureak –urrunekoak eta antxinakoak–,erraz ekarten dira gure begien aurrera ikonoen bidez, islatzen danegoera horrekiko zehaztasun handiak emonaz. Prozesu jakin batenaldiak hobeto finkatzen dira irudiz, errealitatea iraunkorragoa bihur-tuz. Baina ez da ahaztu behar irudiaren bidez zerbait komunikatzendogun bakotxean -ikasleriaren kultura eta aurrezagutzaren arabera-,modu batera edo bestera hartuko dala. Ideiak eta kontzeptuak hela-raziz batera sentimendu eta jarrerak piztu egiten dira ikonoak azal-tzen dauen egoera horrekiko.

56

Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza

Page 5: Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltzamendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Norbere etxe ingurua da...Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltza Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia

Eskolak, eta testu-liburuak, ikaslearen identitatearen eraikuntzanbeteten dauen rola garrantzi handikoa da, ikasleak eskolan jorratzendiran mota guztietako edukien bidez talde sozialekiko zein bizi daninguru naturalekiko idantifikazinoa eraikitzen dau-eta.

Oraingo lan honetan 2000-2005era bitartean euskeraz argitaratudiran testu-liburuak aztertu ditugu, beti bere, arteko epeagaz, -1992-2000era- doanagaz, alderatzeko usteagaz. Argitaletxeari begira, Ibai-zabal, Erein, Santillana, Edebé eta Anaya dira azken bost urte honee-tan testu-liburu barria plazaratu dabenak, EAErako eta Nafarroarakobereziak dira batzuk, eta Euskal Herrirako besteak. Aitatu beharrekoada bidenabar -lan honetatik kanpo geratu arren-, Nafarroarako beargitaratzen dirala euskeraz, lehenengoz, artean argitaletxe handihorreek ez dabelako harako euskerazko testu-liburu berezirik atara.

Gizarte bat besteetatik bereizten daben ezaugarrien artean hiz-kuntza dogu garrantzitsuena ez bada, garrantzitsuenetarikoa. Iker-lan honetan ulertzen dogu, batetik hizkuntza eta pentsamenduaalkartuta dagozela ezin askatuzko loturaz, eta bestetik, hizkuntzabakarkako fenomenoa izateaz gainera gizarteko tresna be badala,komunikazinoa, azken batean, giza komunitate bati dagokiongoren-goreneko gizarte-fenomenoa dalako. Bestalde, eta alderdi haubere azaldu gura dogu, hizkuntza giza talde edo herri baten berezi-tasuna markatzen dauena da eta bere memoria historikoan nor iza-tea emoten deutsona. Computer Shock-Vasconia liburuan (1984,177) Federiko Krutwigek dinoana da: “Nada une o separa más a loshombres que el uso y la posesión de una lengua diferente, propia delgrupo. (…) la lengua étnica es el depósito de la memoria colectivade dicha étnia”. Taldearen arau eta balio kulturalak hizkuntzarenbitartez transmititzen dira. Talde sentimenduak indartu egiten dirataldekideen erabileran, eta taldeko ez diran kideak barne-harrema-netatik kanpo geratzen dira. Taldea hizkuntza bidez bereizten da.Beraz, argiro baiezta daiteke, soziolinguistikako printzipio onartua

57

Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltza

Page 6: Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltzamendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Norbere etxe ingurua da...Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltza Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia

dala hizkuntzek esanahi edo konnotazio sozialak transmititzendituela.

Honekin defendatu gura doguna da, hizkuntzak ez dirala esangu-ra transmititzen daben tresna objektibo eta sozialki neutro hutsak,talde sozial edo etnikoen identitateakaz loturik dagozanak baino, etaondorioek, diranak dirala, arlo estua dabela norbere gogoko interpre-tazinoetarako.

Testu-liburuetan Euskal Herria, euskera eta kultura jorratzen dira-nean, inguru hurbileko zein eduki eta zelan lantzen diran aztertukodogu, gure berbeta dan bizkaiera eta gainontzeko ezaugarriak zenba-tean eta zelan agertzen diran mugatzeko.

XX. mendearen hasiera eta XXI. mendearena alderatuz gero, betibere euskeraz argitaratutako testu-liburuei begira, ikusi doguna da,alde batetik, euskeraz gai eta maila honetarako kopuru bera dirala,lehen 10 eta orain bere 10 testu-liburu plazaratu dira-eta. Bizkaierada konparaketa honetan galtzaile geratu dana, XX. mendearen hasie-rako horreetatik, Txomin ikasle, Pisia, Kimia, Aurtxoa II eta Giza Soi-na bizkaieraz egin ziralako. Hau da, lehen bost bizkaieraz egin zirala-ko, eta oraingoen artean Ibaizabalek ataraten dauen bakarra.

Bizkaiera ez eze, XX. mende hasierakotestu-liburuetako edukiak inguru ezagu-na, hurbilekoa darabile erreferentziatzat.Adibiderako orduko testu-liburuen izen-buruak: Xabiertxo, Martin Txilibitu,Sabin euskalduna, Txomin ikasle edo Ba-ttitta eta Mariaño izenburuetako umeakbertokoak dira, ume euskaldunak, hurre-koak (Ezkurdia, G.; Perez Urraza, K.; Bil-bao, B. 2005, 215). XXI. mendearenhasieran, ostera, agertzen diran umeak ezdaukie izenik, galdu egin dabe lehen izan

58

Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza

Page 7: Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltzamendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Norbere etxe ingurua da...Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltza Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia

eben protagonismoa. Irudian Txomin ikasle, bizkaieraz osotutako1931ko alea.

Lurraldea da hizkuntzagaz batera talde sozialaren erreferentziagarrantzizkoa. Testu-liburuetako ikonografian Euskal Herria osotzendaben lurraldeei emoten jaken lekua aztertuta, Bizkaiak daukan etaizan dauen presentzia ikusi daiteke hurrengo grafikoan, argitaletxebardinak alderatuta.

Grafikoetan Ibaizabal, Erein, Santillana, Edebé eta Anaya argita-letxeak alderatu dira, ikusteko Bizkaiko lurraldea maiztasun handia-goagaz agertzen dala oraingoetan. Bizkaiak euskerazko testu-liburue-tan daukan presentzia handiagoa da 2005era bitartekoetan lehen-goetan baino, orain lurraldeak erakusten diran ikonoetatik %29raheltzen da lehen %25 baino ez zana.

1. grafikoa: Bizkaia eta beste lurraldeak 2000 aurretik eta ostean

Arteko grafikoan datozan datuak argitaletxez argitaletxe begiratze-ak emon daike argitasuna, 2000era bitartean eta ostean testu-liburubakotxak ez darabilelako maiztasun bera. Hurrengo grafikoan ikusidaiteke argitaletxe bakotxaren joera:

59

Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltza

Page 8: Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltzamendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Norbere etxe ingurua da...Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltza Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia

2. grafikoa: Bizkaia lehen eta orain, ehunekotan

Grafikoan ikusten danez, goranzko joera agertzen dabe argitaletxeguztiak. Ereinek %0,26 gehiagotan aipatzen dau Bizkaia. AnayaHaritzak ale bi konparagarri daukaz. Batetik, Anaya Haritza-Euskaditestu-liburuetan diferentzia gutxi dagoen bitartean, bestetik, D ere-durako eta Eleketan deitutako aleetan Bizkaiaren presentzia puntubitan nabarmentzen da lehengotik oraingora. Zubia Santillanak bejoera bardintsua agertzen dau portzentajean gora eginez %1,09an.Azkenik, Ibaizabalek bere gora egiten dau nabarmen %2,71an. Baiez-ta daikeguna zera da, 2000tik hona argitaratu diranetan Bizkaiarenpresentzia ugaritu egin dala argitaletxe guztietan, eta Anaya Eleketaneta Ibaizabal dirala gehien aitatzen dabenak.

Bizkaiari emoten jakon testuingurua, erreferentzia, ez da beti bar-dina izan, testu-liburu bakotxean zein argitaletxeka aldatuz joan da-eta. Artean bere gertatu dan moduan, 1994tik gorabehera batzukizan dira, argitaletxeak eurak argitu egin dabelako testuinguratzekomodua. Alde batetik, edukiak gero eta zehatzagoak dira, 2000. urteaurretik % 66,61 zehaztu barik geratzen zana orain %62,3ra jaitsiegin da-eta. Beste alde batetik, zehaztuta dagoana bere era askotaraaldatu da, eduki guztietan, batzuetan testuinguru soziokulturalarenalde, besteetan estatuaren zein egoera autonomikoaren alde. Bizkaiatestuinguratzeko joerak aldatu egin dira liburu batzuetan, zelan gara-tu dan ikusi daiteke hurrengo grafikoan.

60

Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza

Page 9: Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltzamendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Norbere etxe ingurua da...Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltza Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia

3. grafikoa: Bizkaia testuinguratuta 2000 aurretik eta ostean

Grafikoan ikusi daiteke Bizkaia gero eta autonomikoagoa dala,EAEko mugetan zehazten dala. Argitaletxe batzuetan Euskal Herria-gaz lotzen bada be, gehienetan Bizkaia-EAE binomioa da lurraldea-ren erreferentzia. Euskal Herria eta EAE, testuinguru soziokulturalaeta autonomikoa ondo bereiztea bere gertatzen da. Erreferente naha-si hori, behera joan dala ikusi daiteke, lehen argitu barik egon dana,orain ondo zehaztuta dator eta.

Gure bizimoduaren etengabeko aldaketen bidez gero eta nazioar-tekoago, mundialago egiten dira gure ohiturak, pentsamoldeak, ide-ologiak... Arlo guztietara zabaltzen dan prozesua da hori, ekonomia-ren errentagarritasunak horixe eskatzen ei dau, komunikabideen ezar-penak eta zabalkundeak bere horixe dakarrela ezinbestez, merkatuerraldoien aginduz txikiak desagertzear egotea normala ei da, herritxikien etorkizuna kolokan dagoela…

Herriak uritartu edo urien zerbitzuen menpe ezarri behar ei dirabizirik iraun dagien. Arnold Toynbeek aldarrikatzen eban Ekumeno-polisaren eredua gogan hartuz, Euskal Herrian ba ete gabilz Euskal-polisa eraikitzen? (Bilbao et al., 1996, 79-80). Euskalpoliseko biztan-le gehienak uri-bilgune handietan batzen dira, eta uri inguruetakoherri txikietan bizi diranak be, uriaren inguru-marietan antolatzendabe bizimodua. Horra hor, adibidez Bilbo Handia, Baiona-Angelu-

61

Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltza

Page 10: Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltzamendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Norbere etxe ingurua da...Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltza Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia

Miarritze edo Donostia-Pasaia-Irun antzeko konurbazioak edo-taIruña edo Gasteiz moduko uri handien biztanle metaketa handiak.

Joerak joera, euskaldun danak badaki azken mende honetan eus-keraren eta euskal nortasunaren gordeleku izan dirala herri txikiak.Ezinbesteko dogu herri txikien ekarpena aintzakotzat hartzea eta ber-tan garatu dan bizitza-eredu osoa errespetatzea. Baina, gaurko gizarteteknologizatu eta modernoan derrigorra dogu euskaldunok uria kon-kistatzea, identitate euskalduna emotea. Baina, zein da EuskalHerrian erreproduzitzen dihardugun identitatea eta zein ingurunegazlotua? Urigune arrotzagaz ala herri ingurune lokalagaz lotzen dogu?

Gure datuen ranking-ean –daturik aitatuenak ordenatzen dirane-an–, herriak eta uriak garrantzizkoak dirala ikusi daiteke, 2000 urteaurretik aitatuagoak ziran bata eta bestea oraingoetan baino. Hurren-go taulan ikusten dira herrien eta urien gorabeherak.

4. grafikoa: Herriak eta hiriak

Oro har, herriak eta uriak gitxiagotan agertzen dirala ikusi daite-ke. Aldagai biak behera egin dabela baiezta daiteken arren, interesga-rria da Bizkaiko herrien presentzia argitzea.

62

Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza

Page 11: Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltzamendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Norbere etxe ingurua da...Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltza Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia

Testu-liburuetan erakusten dan Bizkaiko irudietan herriak etauriak daben maiztasuna –ehunekotan– da hurrengo taulak erakustendauena, Bizkaiko herriak eta Bilbok dauen agerpena argitaletxebakotxak plazaratutako liburuetan.

1. taula: Bizkaiko herriak eta uriak argitaletxeka ehunekotan

Hiria Herria

1990-2000 2000-2005 1990-2000 2000-2005

Erein 0 20 11 10

Anaya-Haritza D Eleketan 0 0 0 0

Anaya-Haritza Euskadi 28,5 30 0 0

Zubia Santillana Euskadi 15 14,81 30 7,41

Edebé Giltza Euskadi 30’80 20 0 10

Ibaizabal 0 7,69 0 0

Uriari dagokionean, Edebé argitaletxea izan dan arren 2000 aurre-tik Bilbo gehien erakusten izan dauena, Anayak aurrea hartu deutso-la ikusten da, argitaletxe hau baita uria asko darabilena –eta herririkez–. Ibaizabalek be horretara jokatzen dau, Bilbo bai, herririk ez.Baiezta daitekena da, Bilbori askoz leku gehiago emoten jakola–oraingo testu-liburuetan–, herriei baino.

Zein motatako herriak dira testu-liburuetan erakusten diranak?Kalea da ugariagoa baserria baino. Horrez gain, datu demografikoaklantzeko erakusten dira, herrietako kaleak demografiagaz lotuz. Biz-kaiko erreferentzia asko era bateko edo besteko paisaia erabilita egi-ten dira, urbanoa batzuetan edo leku erakusgarriak besteetan. Argita-letxerik argitaletxe begiratuta, Bizkaiko paisaia ugaria dala ikusi dai-teke. Datuok hurrengo taulan argitzen dira.

63

Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltza

Page 12: Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltzamendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Norbere etxe ingurua da...Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltza Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia

2. taula: Bizkaiko paisaiak argitaletxeka ehunekotan

2000ra arte 2000 ostean

Erein 44,44 60,00

Anaya-Haritza D

Eleketan 0 40,00

Anaya-Haritza Euskadi 71,43 40,00

Zubia Santillana Euskadi 56,25 55,56

Edebé Giltza Euskadi 38,50 90,00

Ibaizabal 20,00 0

Edebé argitaletxea da Bizkaiko paisaia gehien darabilena. Bilboerakusteaz gain, Gorbeia, Matxitxako, Insuntza-Lekeitio, Getxo,Barakaldo eta Gallarta aurkitu ditugu. Barakaldo datu demografiko-ak jorratzerakoan erakusten da, eta Gallarta Bizkaiko industria ager-tzeko. Ereinek be, Bizkaiko paisaia darabil, alde batetik datu demo-grafikoak lantzeko eta bestetik, eraikuntza bereziak erakusten ditu,Guggenheim museoa edo Areetako Zubia.

Adibiderako hurrengo irudia San-tillana (2002) liburukoa, 122. orria.

Ostera, Bizkaiko industria –Biz-kaia herri industriala izanik–, ez daoso ugaria testu-liburuetako edukie-tan. 2000 artekoetan argitaletxe biizan dira industria erakusten ebenak,Santillana eta Edebé. 2000 ostekoetanere, jarraitzen dabe Bizkaiko paisaiaindustriala agertzen, gehiago agertubere -%7,41ean eta %20an hurrenezhurren-. Azken epe honetan Anayak

64

Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza

Page 13: Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltzamendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Norbere etxe ingurua da...Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltza Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia

erakusten dauen paisaiaren %10ean industria agertzen da. Sestaokoindustria metalurgikoa, Durangoko papertegia edo Gallartako bur-din meategia dira, besteak beste, erakusten diran industriak.

Ondorio gisa

Bizkaia eta bizkaiera gero eta gitxiagotan agertzen dira euskerazkotestu-liburuetan. Mende batetik bestera aldaketa handiak gertatudira. XX. mendearen hasieran 5 liburu idatzi ziran bizkaieraz, XXI.mende hasieran, barriz, bakarra. Ingurune hurbileko erreferentziabere zehatzagoa zan ordukoetan gaurkoetan baino.

Bizkaiko lurraldearen agerpena ugariagoa da oraingoetan, baina,Bizkaia gero eta lotuago dago autonomiagaz, EAEko mugetan zehaz-tuta lantzen da. Ibaizabal eta Erein salbuespenak dira, honeetan Biz-kaia Euskal Herrian kokatzen da-eta.

Bizkaiko irudietan Bilbori askoz leku gehiago emoten jako herrieibaino, argitaletxe batzuetan Bilbo baino ez da agertzen, ez da herririk.

Bizkaiko paisaiak be ugari agertzen dira, urbanoak zein naturalak.Bilboko Guggemheim museoa eta Portugaleteko zubia erakusten diraeraikuntza erakusgarri modura. Lurralde industrializatua izateko ezda oso ugaria irudi hori.

Ingurune hurbilari ez jako leku handirik emoten testu-liburuetan.Herriak zein eskualdeak eta euren ezaugarriak ez dira garrantzizkoedukiak eskolako testu-liburuetan. Bizkaiak daukan garrantzia baiekonomian, zein industrian edo merkataritzan ez da testu-liburuetanislatzen, ez da horretariko ia ezer Bizkaian lekutzen.

Ingurune hurbila lantzeko ereduak

Egoerak egoera, Mendebalde Kultura Alkarteagaz ingurune hur-bila jorratzeko balio daben -jadanik ezagunak diran- materialak sortu

65

Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltza

Page 14: Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltzamendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Norbere etxe ingurua da...Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltza Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia

ditugu. Totoan sortutakoa da lehenengoa, Bakio eta eskola, 2004anargitaratutako DVDa eta bere gida didaktikoa. Gida didaktikoan ber-tan argitzen dogu ingurune hurbileko edukietan eta hizkuntzan oina-rrituta osotu dala (Bilbao et al., 2004, 6): “Proiektu hau garatzekohartu ditugun oinarri teorikoak ardatz nagusi biren inguruan bildu-ko ditugu. Ardatz bat curriculuma da, ingurune hurbila lantzeko era-bili ditugun eduki zehatz-zehatzak, ikaslearentzat hurbil dagoenherriagaz lotzen direnak. Curriculumetan Ingurunearen ezagueraderitzan arloan biltzen diren arren mota honetako edukiak, matema-tikak edo musika zein dantzak ere jorra daitezke. Bigarren ardatzaden hizkuntzan ahozko adierazpenari ematen zaio garrantzi handia.DVDan entzun eta ikas daitekeen hizkuntza, neurri handian libu-ruetan ezin aurki daitekeena, betiko euskaldunen ahotik jasoa da”.Lan honen helburua berbetak berak dauen ondarea eskolara eroateada. Horretarako bitartekari erabili doguna teknologia da, ordenagai-lua. Iñaki Gamindek herrian batutakoa, betiko euskaldunak –euske-raz bizi diranak– kontata, antolatu eta eskolan jorratzeko eran ipinidogu. Ordenagailuak simulazinorako gaitasun handia emoten deus-ku, edukia –hurbilekoa, kasu honetan–, era egokian aurkeztekoa.Horrez gain, ikaslearen parte hartzea ezinbestekoa bihurtzen dau,ikasleak ordenagailuaren aurrean jarri eta ekitea baino ez daukalako.

Eskolan Ingurunearen Ezaguera arloko edukiak lantzerakoan bila-tzen dana da ikasleak talde sozialarekiko zein bizi dan inguru natura-lekiko identifikazinoa eraikitzea. Norberarengandik hasten dan ibil-bide horretan familia, etxea, eskola, auzoa, herria, eskualdeak, lurral-dea(k)… mundura heldu arteko bidaian herria da edukirik nagusienabigarren proiektuan.

“Lezama gure herria” deritzanean (Gaminde eta Bilbao, 2005)herria bera hartu dogu oinarrizko edukitzat. Lezamako etxeak, auzo-ak, ondarea, mendiak, basoak zein errekak dira jorratzen diran edu-kiak, eskolara dabilen gazteari herria ezagutzeko bide barria emonaz.

66

Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza

Page 15: Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltzamendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Norbere etxe ingurua da...Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltza Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia

Ikaslearentzako jarduerak prestatzeko arterakoan erabilitako HTMLereduaz gain Klik programak emoten dituen aukera batzukaz baliatugara. Oinarrizko plantilla batetik gai edo arlo guztietako edukietaraegokitu daiteken programa da. Horregaitik, beharbada, hizkuntzaaskotara itzuli da eta oso zabaldurik dago.

Klik programak planteatzen dituan aukeren artean, hiru erabiliditugu material honetan: buruhausteak, letra zopak eta elkarketak.Honeetariko bakotxean eredu desbardinak sortu dira, zailtasunak adi-naren arabera mailakatuta. Buruhauste sinpleak kasilla bi edo hiru-koak dira. Buruhauste bikotxak taula bi ditu, batetik bestera eroanbehar dira zatiak, bigarren taulan danak ordenatu arte. Buruhaustezulodunetan pieza bat falta da, aparte jarrita dago, beste guztiakbanan-banan ordenatu arte ezin joan da bere lekura.

Alkarketetan hainbat aukera emoten jakoz ikasleari. Alkarketa sin-plean taula bi dagoz, batean eta bestean agertzen diran elementuak alka-rregaz lotu behar dira. Batzuetan etxea eta bere izena alkartu beharkodira. Beste batzuetan, etxea eta dagokion auzoa alkartu beharra dago,edo etxearen izena entzun eta gero lotu beharko da bere irudiagaz.

Letra zopari bagagokioz, era guztietako edukiak prestatu dira, ba-tzuetan baserrien izenak aurkitzeko, edo auzoak, edo Lezamako erre-kak. Era bitakoak dira letra zopak: sinplea, letra askoren artean behardan izena topatu behar dana; edo bikotxak, alde batean dagoen izenaaurkituz gero entzun egiten da eta ondoko taulan agertzen da.

Hurrengo irudianikusi daiteke adibidea,baserrien izenak –ira-kurri eta entzuten di-ranak–, eta marrazki-ak lotzeko prestatu da-na.

67

Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltza

Page 16: Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltzamendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Norbere etxe ingurua da...Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltza Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia

Hirugarren lanean (Gaminde et al., 2006) bere ingurune hurbile-ko edukia jorratzen da, hizkuntzaren gainontzeko arlo espezifikoakazbatera. Behar honen helburu nagusia euskeraz irakurketa ozena lan-tzeko material didaktikoa sortzea izan da, honako bi printzipioetanoinarriturik:

1) curriculum propioa eskolan garatzeko aukera izatea.

2) Euskeraz irakurketa ozena lantzeko ikasmaterial berezitua sor-tzea; derrigorreko ikasketako Lehen eta Bigarren hezkuntzakoikasleei zuzendua zein gorengo mailetan edo eskolaz kanpodabilzen gazteei eta helduei zuzendua.

Euskarri multimedia erabiltzea izan dogu helburu gure ondarekulturalean oinarrituko material didaktiko gaurkotua sortzeko.

Ikaslearen irakurketa prozesuaren maila gorago batek eskatzendituan gaitasun kognitiboak kontuan harturik, ahozko zein idatzizkotestu desberdinak erabili dira, herri ondaretik hartutakoak. SorneUnzueta, Olaeta Balleta edo Euskal Herriko Atlasa erabili dira azal-pen testuetarako eta Leturia pandero jolea edo Imanol Berriatua eus-kalgintzan bide erakuslea eta bidegilea alkarrizketa lantzeko.

Aurrerantzean, hurbiletik urrunerako norabidean abiatzen ezgaran arte, urrunetik urrunagora ibiliko gara, handik hemengoa betitxiki ikusirik, alegia, geurea inoren begiz ikusirik. Beraz, oinarritudaigun etxea garanean eta dogunean, etorkizunean sortu daikegunaaldian aldiko korronteek eraitsi barik, zutabe sendoen gainean eraikidaigun.

BIBLIOGRAFIA

APPLE, W.A. (1986): Ideologia y curriculo, Akal, Madrid.

AZURMENDI, J. (1992): Euskaldunak eta espainolak, Elkar, Donostia.

68

Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza

Page 17: Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltzamendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Norbere etxe ingurua da...Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltza Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia

BILBAO, B.; EZKURDIA, G.; PEREZ URRAZA, Kepa; UNAMUNO, M.(1996): “Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Herri TxikienIraupena” in Tantak, 16, 79-86.

BILBAO, B. (2003): Curriculuma eta Kultura Euskal Herrian, Utrius-que Vasconiae, Donostia.

BILBAO, B.; GAMINDE, I.; GOIKOETXEA, J. L.; ELGOIBAR, E.; MAR-KAIDA, I. eta OLALDE, A. (2004): Bakio eta Eskola, DVD eta GidaDidaktikoa, Bizkaiko Aldundia/ Bakioko Udala/ MendebaldeKultur Alkartea/ Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.

CASTELLS, M. (2000): La era de la información, Economia, sociedad ycultura, Alianza, Madrid, 4. argt.

EUSKO JAURLARITZA (1992): Oinarrizko Curriculum Diseinua, LehenHezkuntza, Gasteiz.

EZKURDIA, G. (2004): Identitatea eta Ingurunea Curriculumean,EHU, Bilbo

EZKURDIA, G.; PEREZ URRAZA, K.; BILBAO, B. (2005): “Umeak iko-nografian: testuliburuen garapena XX. mendean”, in DÁVILA, P.;NAYA, L.M. (coord): La infancia en la historia, espacios y represen-taciones, Erein, Donostia, 215-225.

GAMINDE, I. eta BILBAO, B. (2005): Lezama Gure Herria, CDa.Zorrizketan, Lezamako euskara elkartea, Mendebalde KulturaAlkartea, Lezamako Udala, Bizkaiko Foru Aldaundia, BBK.

GAMINDE, I. eta BILBAO, B. (2005): Lezama Gure Herria, Gida didak-tikoa, Zorrizketan, Lezamako euskara elkartea, Mendebalde Kul-tura Alkartea, Lezamako Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, BBK.

GAMINDE, I. et. al. (2006): Irakurketa ozena euskaraz lantzeko mate-rialak, Mendebalde Kultura Alkartea, Bilbo.

KRUTWIG, F. (1984): Computer Shock-Vasconia, Gráficas Lizarra,Nafarroa.

69

Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltza

Page 18: Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltzamendebalde.eus/jardunaldiak/2006/Norbere etxe ingurua da...Norbere etxe ingurua da mundua ezagutzeko giltza Begoña Bilbao Gurutze Ezkurdia

PEREZ, Karmele (2003): “Ikonografia euskarri teknologiko berrie-tan”, Euskalingua 3, 116-121. (On-line + CD-ROM).

VIGOTSKY, L.S. (1979): El desarrollo de los procesos psicológicos superio-res, Crítica, Barcelona.

70

Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza