mila leiho zabalik - naiz: › ... › editions › gaur8_2015-01-17-06-00.pdf2015/01/17  ·...

32
ELITEA DAVOSERA, NEGOZIOAREKIN JARRAITZEKO D ATORREN ASTEAN EGINGO DA MUNDUKO EKONOMIA FOROA, ELITE POLITIKOA ETA EKONOMIKOA URTERO ELKARTZEN DITUEN HITZORDUA. «MUNDUKO TESTUINGURU BERRIA» LELOAREKIN EGINGO DUTE 140 HERRIALDETAKO GONBIDATUEK. > 4 Jeff J. MITCHELL | THINKSTOCK KRONIKA DURANGON: Euskara ikasle erretiratuak, inoiz ez da berandu > 12 ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Ez da xakea, aurrerabideak galarazteko saioa baino ez IÑAKI ALTUNA > 11 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2015ko urtarrilaren 17a | VIII. urtea • 400. zbk. 0,50 euro

Transcript of mila leiho zabalik - naiz: › ... › editions › gaur8_2015-01-17-06-00.pdf2015/01/17  ·...

Page 1: mila leiho zabalik - naiz: › ... › editions › gaur8_2015-01-17-06-00.pdf2015/01/17  · KRONIKA DURANGON: Euskara ikasle erretiratuak, inoiz ez da berandu > 12 ASTEARI ZEHARKA

ELITEA DAVOSERA,NEGOZIOAREKINJARRAITZEKO

DATORREN ASTEAN EGINGO DA MUNDUKO

EKONOMIA FOROA, ELITE POLITIKOA ETA

EKONOMIKOA URTERO ELKARTZEN DITUEN

HITZORDUA. «MUNDUKO TESTUINGURU BERRIA»LELOAREKIN EGINGO DUTE 140 HERRIALDETAKO

GONBIDATUEK. > 4 Jeff J. MITCHELL | THINKSTOCK

KRONIKA DURANGON:Euskara ikasle erretiratuak, inoizez da berandu > 12

ASTEARI ZEHARKA BEGIRA

Ez da xakea, aurrerabideakgalarazteko saioa baino ez IÑAKI ALTUNA > 11

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2015ko urtarrilaren 17a | VIII. urtea • 400. zbk.0,50 euro

Page 2: mila leiho zabalik - naiz: › ... › editions › gaur8_2015-01-17-06-00.pdf2015/01/17  · KRONIKA DURANGON: Euskara ikasle erretiratuak, inoiz ez da berandu > 12 ASTEARI ZEHARKA

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Oihana Llorente Arretxea.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK DIRUZ LAGUNDUTAKO HEDABIDEA

SINADURAK:

03 Iñaki Soto: Irriterapia ideologikoa, ispiluaren aurrean10 Ander Gortazar Balerdi: Merkatuaren alde (eta kontra)11 Iñaki Altuna: Ez da xakea, aurrerabideak galarazteko saioa baino ez16 Ainara Azpiazu «Axpi»19 Amaia Agirre: Berreketa19 Koldo Sagasti: Nahastu gabe 20 Arantxa Urbe: Hezkuntza- erreforma herri ez normalizatu batean21 Iker Barandiaran : Kable batetik zintzilik31 Ana Arruarte Lasa: MOOCen bidez jakintza mokora

Munduko Ekonomia Foroak

Davosen du hitzordua 04

Ikusmira: Elurra ez da jolasteko,

egungo Ekialde Hurbilean 07

Bost urte geroago, Haitik ez du

lurrikaratik burua altxatu 08

Euskara ikasle erretiratuak: inoiz

ez da berandu 12

EHKolektiboa, agroekologia

bultzatzeko ahaleginean 18

e.lkarrizketa: Beatriz Moral eta

Margaret Bullen 22

Txotx denboraldian, bertako

ekoizleen alde 26

Infraganti: Iñaki Uribesalgo 28

8

22

18

12

28

Page 3: mila leiho zabalik - naiz: › ... › editions › gaur8_2015-01-17-06-00.pdf2015/01/17  · KRONIKA DURANGON: Euskara ikasle erretiratuak, inoiz ez da berandu > 12 ASTEARI ZEHARKA

2015 | urtarrila | 17

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Al Jazeera telebista katearen erredakzioan“Charlie Hebdo” agerkariaren harira eztabai-da bizia izan dutela irakurri dut. Ez dira ez ba-karrak izan. Gurean ere izan ditugu. Adibidez,“Charlie Hebdo”-koak «banda de capullosarrogantes e irresponsables» gisa definitu di-

tu norbaitek hemen, gutako askorentzat biktima izateakez baititu kazetari horiek heroi bihurtu, are gutxiago ere-du. Baina notizia zer den eta zer ez den ez dago horren ara-bera, berri askoren protagonistak halaxe baitira, «capullo»hutsak. “Charlie Hebdo”-k ez digu graziarik egiten eta, on-dorioz, auzia gutxiesteko joera dugu. Honelakoetan, gaine-ra, argudioak sarri gure aurka erabiltzen direnen ispilu hu-tsa izaten dira. Ziur naiz batek baino gehiagok «que sejodan» pentsatu duela. Aste honetan sarri esango zutenhori bera guri buruz. Ez nau horrek kezkatzen, erreakziogisa. Errealitatea ulertzeko eta aldatzeko ezgaitzen gaituenneurrian bai, ordea, kezkagarria iruditzen zait.

Sarri auziak baloratzeko garaian jendeaz ahazten gara.Adibidez, aurreko astean Baionan milaka eta milaka eus-kal herritar bildu ziren. 20.000, zenbait iturriren arabera;asko, nolanahi ere. Ez izan zalantzarik horietatik asko «ca-pullo gabatxoak» izango zirela. Eta kazetari, «celebrity»eta agintari «capullo»-ez gaindi, herritar «capullo»-ekineraiki beharko dugu herri ostia hau.

Irribarrea tresna iraultzaile gisa baliatu nahi bada, aurre-an duguna erreflexuarekin distiratzeaz harago gure buruaislatu behar dugu, autokritiko izan eta, sikiera lantzeanbehin, barre egin. Harrigarriro, oso jendarte ozpinduabihurtu gara; euskal jendea arrazoia duenean ere haserredago.

Honen guztiaren harira eta azkenaldian tertulietan izanditudan bizipenengatik, Arnaldo Otegiren lemaz oroitunaiz: «Egin irribarre, irabaztera goaz-eta». Lema horrek biibilbide posible ditu. Bata, orokorra eta epe luzekoa da, gi-zarte gisa, «win-win» eskeman oinarritua; eskubideen es-zenatoki bat irekiz gero irabazteko aukera guztiak ditugu-lako, gure argudio eta proiektuak besteenak baino askozhobeak direlako. Bestea, epe laburragokoa eta partikularrada, gurea, independentistona, norgehiagoka politikoarenbotere-balantzan gu gainetik jarriko gaituen estrategia gi-sa ulertuta. Honek errelatoarekin du zerikusia.

Unionistek, baita zenbait abertzalek ere, gure benetakohistoriaren aurrean negazionismora jokatuko badute, guk,

gure ardurak onartzearekin batera, beste aldetik ez baldinbadago erantzun positiborik edo «feedback»-ik –alegia, pa-ternalismorik gabe, denon artean eta norberak bere ardu-rak onartuz, guztion egiez osatutako egia ardatz izangoduen kontakizun komun bat eraikitzeko asmo zintzorikizan ezean–, historikoki gaitzetsi dugun biktimen paperabaliatu beharko dugula uste dut. Gure diskurtsoan histo-riaren indarra apaldu beharko dugu, memoria batez ereerrekurtso erretoriko gisa erabiliz. Are gehiago, iraganariburuz pentsatzen eta sentitzen dugunaz zer puntutarainogezurra esan behar dugun ere baloratu beharko dugu. Etaorainaldiaren eta etorkizunaren ardatzak lehenetsi behar-ko ditugu. Bestela ere honela jokatu beharko genukeela us-te dut, beti pentsatu izan baitut gure aukera bakarra etor-kizun hobeago bat marraztetik datorrela, ez iraganloriatsu bat berreraikitzetik. Baina, aipatutako eszenato-kian, iraganarekiko axolagabekeria puntu hori zinismorai-no eraman beharko dugu, agian. Besteez trufatu beharkogara, nolabait esateko, beraiek gutaz trufatzen diren beza-la. Agian, jokabide zital baina efikaz horrekin, herri honenmaila kultural eta ideologikoa are gehiago motelduko du-gu, hori posible bada. Ondorio hau oso kontuan hartu be-har da. Baina «fair play» identitario eta politikoari ateakirekiko dizkion eta guztiok irabazle aterako garen eszena-tokiari ateak irekitzeko adostasunik ezean, gizartearen joe-ra negargarriak baliatuko dituen estrategia zitala martxanjartzea baloratu beharko dugu, lehenago edo beranduago.Bals hau dantzatzeko gezurra menperatu behar da, edo gu-txienez egiak soilik ez gaituela askatuko jakin behar dugu.

Ez dut etsi nahi, ez dut gizarte gisa atzera egiterik nahi.Maila pertsonalean, herria pobretuko duen marko bateraikitzea baino nahiago dut zigorra jasan. Baina, kasu ho-rretan ere, gure sufrimenduaren errentagarritasun politi-koari begiratzen hasi beharko dugu. Gaur, orain, hemen,bortxatzen ari diren giza eskubideak gureak direlako. He-men Javier Salutregi, Jose Luis Elkoro, Pablo Gorostiaga etaMurga anaiak direlako “Charlie Hebdo”, besteak beste.

Aurreko hitzak apokaliptikoegiak iruditu bazaizkizu, ira-kurle lagun hori, pentsa ezazu ispiluen jokoak horretaraeramaten gaituela, era batean edo bestean. «Capullo»-enmailara jaitsi edo guztion maila igotzen ahaleginduko ga-ren erabaki behar dugu. Eta nola egin asmatu, erdibidetikedo zuzenean eskemak hautsiz. Edonola ere, hobe irribarrebatekin bada, nigandik hasita. •

{ datorrena }

Irriterapia ideologikoa,ispiluaren aurrean

Bals hau dantzatzeko gezurra menperatu behar da, edogutxienez egiak soilik ez gaituela askatuko jakin

Iñaki Soto

hutsa

hutsahutsa

Page 4: mila leiho zabalik - naiz: › ... › editions › gaur8_2015-01-17-06-00.pdf2015/01/17  · KRONIKA DURANGON: Euskara ikasle erretiratuak, inoiz ez da berandu > 12 ASTEARI ZEHARKA

atzerria

dira; 300 inguru, antolatzaileenarabera. Horien artean, berro-geiren bat estatuburu eta gober-nuburu ere egongo dira. Nazio-arteko erakundeek, konpainiahandienek, mundu akademiko-ak, gobernuz kanpoko erakun-deek eta hedabide jakin batzuekere ordezkaritza izango duteSuitzako Alpeetako herrian.Aurten, gainera, Nobel saria ja-sotako hamalau pertsona erebertan izango omen dira. Sekulako jakinduria biltzen

dute «munduko testuinguru be-rria» aztertzeko eta «gure garai-ko arazoei konponbidea aurki-tzen laguntzeko», Klaus SchwabForoko sortzaile eta presidente-ak adierazi izan duenez. «Egun-go buru eta agintariek aurreka-ririk ez duten erronkei aurreegin behar diete, inoiz bainokonplexuagoak direlako, sekula-ko abiaduran gertatzen direlakoeta elkarri lotuta daudelako»esan zien kazetariei Schwab ira-kasleak orain astebete. «2015

[email protected]

DAVOSEKO HITZORDUA«Munduko testuinguru berria» lelopeanegingo da Munduko Ekonomia Foroa

Datorren astean egingo da Suitzako Davosen MundukoEkonomia Foroa, elite politikoa eta ekonomikoa urteroelkartzen dituen hitzordua. Inoiz baino esku-hartzailegehiago izango du aurten, 2.500dik gora. «Mundukotestuinguru berria» leloarekin egingo dute foroa 140herrialdetatik iritsiko diren gonbidatuek.

Davos Alpeetako herriablindatu egiten dute urterosegurtasun indarrek,manifestari ezerosoakurruti edukitzeko etaluxuzko instalazioetanberen negozioak lasai askoegiteko. Fedor SELIVANOV | THINKSTOCK

EKONOMIA / b

Kapitalismoareninternazionala»deitu izan zaioDavoseko Foroa-ri, baita «abera-tsen arazoak

konpontzeko aberatsen bilera»,«boteretsuenen irudia hobetze-ko ekimena» eta «joera ekono-miko eta enpresarialak zehazte-ko lekua» ere. Brasilen ia urterosortzen den eztabaidak (Lula le-

hen eta Dilma Rousseff orain ez-kerreko alderdi bateko aginta-riak izanda, Davosera joateaegokia ote den edo ez) pentsa-razten du munduko ekonomiamerkatuaren parte izateko ezin-besteko baldintza dela Davosenegotea, eta herrialde hartako PTLangileen Alderdiak badirudihorixe uste duela.45. foroko esku-hartzaileen

zerrendan agintari ugari ageri

Page 5: mila leiho zabalik - naiz: › ... › editions › gaur8_2015-01-17-06-00.pdf2015/01/17  · KRONIKA DURANGON: Euskara ikasle erretiratuak, inoiz ez da berandu > 12 ASTEARI ZEHARKA

2015 | urtarrila | 17

GAUR8• 4 / 5

honetan, arazo horien artean,arrakasta osoz nabigatzeko mo-duak aurkitzea lehentasunezkokontua da lider guztientzat, ezhazkunde ekonomiko iraunko-rra bermatzeko bakarrik, kon-fiantza berrezartzeko ere ga-rrantzitsua da-eta».Ban Ki-moon NBE Nazio Ba-

tuen Erakundeko idazkariak es-katuta, aurten Milurtekoko Ga-rapen Helburuak ere aztertukodituzte. NBEk berak ezarritakohelburuak betetzeko epea aur-ten amaituko da eta hemendikaurrera zein helburu ezarri etazer egin erabaki beharko duteorain agintariek. Horretaz ereariko omen dira Davosen hila-ren 21etik 24ra.Klaus Schwabek joan den as-

teazkenean esan zuenez, gizadiabidegurutze batean dago unehonetan. «Bide batek desinte-grazio, gorroto eta fundamenta-lismora eramango gaitu, etabesteak, aldiz, elkartasuna etakooperaziora». Parisen aurrekoastean izandako atentatuek etaondorengo manifestazioek bibide horiek utzi dituzte agerian,sortzailearen iritziz.Jim Yong Kim Munduko Ban-

kuko presidentea, Eric SchmidtGoogle konpainiakoa, RobertoEgydio Setubal Itau UnibancoBrasileko bankuko zuzendariaeta Winnie Byanyima Oxfam In-ternational gobernuz kanpokoerakundeko burua ageri dira es-ku-hartzaileen artean.Enpresariei dagokienez, Davo-

sen elkartuko direnen heren batAEBetakoak dira; beste horren-beste, Europakoak; eta gainera-koak, «garapen bidean» daudenherrialdeetakoak. Nabarmentze-ko modukoa da Asiako hego-ekialdeko herrialdeetako ordez-

karitza. Baita Turkiatik eta Nige-riatik joango dena ere. Gainera,aurten inoiz baino sektore eko-nomiko gehiago egongo diraDavosen ordezkatuta: nekazari-tza, telekomunikazioak, roboti-ka... Internet eta sare sozialakahaztu gabe.

TXINAKO LEHENMINISTROA

Agintariei dagokienez, AEBek,Japoniak eta Errusiak goi maila-ko ordezkaritzak bidaliko dituz-te luxuzko eski estaziora. Txi-nak ere bai, Li Keqiang lehenministroa bertan izango baita.Zhang Wenkui Garapena Iker-tzeko Zentroko ikerlariak zeraadierazi dio New Yorken egoitzaduen Bloomberg hedabideari: «2014an atzerriko enpresa etainbertitzaile batzuek zalantzanipini zuten gure merkatuarenirekiera. Li premier-a horrelakoforo ekonomiko garrantzitsubatean kezka eta zalantza horiekuxatzen saiatuko da eta Txinakerreforma gehiago egiteko etagehiago irekitzeko duen kon-promisoa azalduko du».2009an Wen Jiabao garaiko

Txinako lehen ministroa joanzen forora, munduko ekonomiasustatzeko 585 milioi euroko in-bertsioak iragarri ondoren.Txinan bertan ez diote ga-

rrantzi handirik eman Davoserajoateko erabakiari. Xinhua berriagentzia ofizialak idatzi du le-hen ministroaren bidaiaren be-rri Hong Lei Atzerri Ministerio-ko eledunak eman zuela,«Pekinen eskainitako ohikoprentsaurreko batean». Lik Sui-tzan egingo duena kontatu duagentziak, herrialde horretakoagintariekin izango dituen ha-rremanak nabarmenduz, ez Da-voseko Foroa bera.

Sekulako jakinduria biltzen dute «mundukotestuinguru berria» aztertzeko eta «guregaraiko arazoei konponbidea aurkitzenlaguntzeko», Klaus Schwabek adierazi duenez

Enpresariei dagokienez, Davosen elkartukodirenen heren bat AEBetakoak dira; bestehorrenbeste, Europakoak; eta gainerakoak,«garapen bidean» dauden herrialdeetakoak

Klaus Schwab Foroko sortzaile eta presidentea, joan den asteazkenean. Fabrice COFFRINI | AFP

Page 6: mila leiho zabalik - naiz: › ... › editions › gaur8_2015-01-17-06-00.pdf2015/01/17  · KRONIKA DURANGON: Euskara ikasle erretiratuak, inoiz ez da berandu > 12 ASTEARI ZEHARKA

atzerria

Latinoamerikatik joandakogonbidatuen kopuruak goraegin izan du azken urteotan,kontinenteak munduan gero etagarrantzi handiagoa duen adie-razle. Aurten, Rousseff brasilda-rra joatekoa da, bere herrialde-an zenbait «murrizketaprebentibo» egin ondoren. Begi-raleek diote gerrillari ohia zergapolitika berria abian jartzekoprest dagoela. Azken bolada ho-netan hartu dituen erabakiakikusita, politika berri horrek ereaberatsenei egingo diela mese-de pentsa daiteke, Rousseffi be-rari botoa emandako milioikalagunen haserrerako.Juan Manuel Santos Kolonbia-

ko presidenteak eta Enrique Pe-ña Nieto Mexikokoak jakinarazidute aurten ez direla joango.Txilek aurreko ekitaldietara bai-no maila txikiagoko ordezkari-tza bidaliko du Suitzara.François Hollande frantses

presidentea eta Angela MerkelAlemaniako kantzilerra ber-tan izango dira. Baita Poros-henko Ukrainako burua ere.Antolatzaileen arabera,

aurten aztertuko dituzten gaienartean azpimarratu behar datentsio geopolitikoak gora eginizana, potentzia nagusiak talkaegiten ari baitira mundukohainbat tokitan. Moneta arazo-ak, klima aldaketaren ondoriosozial eta ekonomikoak (gai ho-nen inguruan hitz egingo duOllanta Humala Peruko presi-denteak), teknologia berrien za-baltzeak eragin dituen aldake-tak eta ebola izurritea ere ageridira aurtengo agendan (IbrahimBoubaar Keita Gineako buruajoango da).Aztertu beharreko beste gai

batek oso ondo adierazten duDavosen elkartutakoen eta gai-nerako herritarren arteko aldeikaragarria. Milioika lagun krisiekonomiko latza jasaten ari di-ren bitartean, luxuzko eski esta-ziokoek «krisiaren ondorengoekonomiak dinamikoago, inte-gratzaileago eta erresilientziahandiagoko nola bihurtu» ezta-baidatuko dute. Batzuk krisitikbizirik nola atera ez dakitela, etabesteak, krisiaren ondorengomunduan negozio hobeak nolaegin pentsatzen hasita!

KAPITALISMOAREN INTERNAZIONALA?Lehen Internazionala langileak biltzekoLondresen 1864an sortu zen nazioartekoerakunde sozialista izan zen. Gizartekopobreen arazoak konpontzen lagundunahi zuen ekimena, beraz. Erakunde horierreferentziatzat hartuta, Pablo Iglesiasirakasle madrildarrak «kapitalismoareninternazionala» deitu zion orain urtebeteDavoseko Foroari, La Tuerka Internetekotelebista saioan. Paralelismoari eutsizgero, esan beharko da Davosenkapitalisten buruak elkartzen direlaberen arazoak konpondu nahian. Alapobreen arazoek kezkatuta joaten diraluxuzko eski estaziora, paradisu fiskalenerreinura?Oso garbi du erantzuna Juan Mari

Arregik, “Argia” aldizkarian iaz idatzizuenez: «Politikariak, bankariak,finantzariak, enpresariak… denak bateraegon dira Davosen, sistema kapitalistakematen dizkien etekinak mantentzeko,ahalik eta kostu txikienarekin gainera.Kezkatu itxurak egin dituztedesberdintasunen eta gazteenlangabeziaren aurrean, baina beraiekdira horien arduradun. Azkarrak diraoso, badakitelako desberdintasun eta

langabezia hori jasaten dutenekleherketa soziala eragin dezaketela.Horregatik diote neurriak hartu behardirela egoera horiek arintzeko».Ezkerretik aztertuz gero, Davoseko

hitzorduak ez du gizakion arazorikkonpontzen laguntzen. Zentzuhorretan, «ez du ezertarako balio»,Pedro Montes ekonomialari espainolakesplikatu izan duenez: «Gizadiarenbenetako arazoak konpontze aldera ezdute ezer aurreratuko». 2.500 lagunekobilera zabal batek ez dirudi lekurikegokiena gauza handiak erabakitzeko.Ezta pertsona horiek egingo dituztenbeste 280 bilera txikiagoek ere. Baina,seguru asko, negozio ederrak egingodituzte. «Seguru asko» idatzi behar,bertan benetan gertatzen denaren berriez baitzaigu iristen herritar xumeoi.Ezkutukeria da Davoseko hitzorduarenezaugarrietako bat, aberatsenek hainbeharrezkoak dituzten paradisufiskalen ezaugarri den moduan. Etasekretismo hori apurtu nahi luketenmanifestariak luxuzko eski estaziotikurruti edukitzen dituzte Foroarenantolatzaileek.

Herritarren arazoak konpontzekobalio ez duela onartuta ere, herritarhorien egoeran inolako eraginik ezduela ezin da esan Davoseko Foroaz.Aberatsenen kezka batzuk azaltzen ditu,bertan izango diren ehunka teknikarieta adituek ondo apainduta. Etapentsatzekoa da Suitzan hitz egindakogauza batzuk bederen geure bizitzetaraere iritsiko direla. Edonola ere,esaterako, klima aldaketaren inguruanagertu izan duten kezkak ez du esannahi bertan egon diren konpainiamultinazionalek gero beren jardueraegokitu dutenik, ingurumenean duteneragin kaltegarria murrizte aldera. Etaezberdintasunaren inguruko kezkariburuz antzeko zerbait adierazi daiteke,Davosen gaia aipatu duten horiek gerozergarik ez ordaintzeko ahaleginakegiten baitituzte, baita arrakasta lortuere: alde batetik, arazo batekinkezkatuta daudela dirudi, bainabestetik, arazo hori konpontzenlagunduko luketen baliabideak ukatzendituzte. Emaitza: ezberdintasuna geroeta handiagoa eta arriskutsuagoa da,gero eta biolentoagoa.

Davoseko Foroaren aurka mobilizazio ugari egin izan dira. Irudikoa New Yorken egin zuten. Darren MCCOLLESTER | THINKSTOCK

Page 7: mila leiho zabalik - naiz: › ... › editions › gaur8_2015-01-17-06-00.pdf2015/01/17  · KRONIKA DURANGON: Euskara ikasle erretiratuak, inoiz ez da berandu > 12 ASTEARI ZEHARKA

2015 | urtarrila | 17

GAUR8• 6 / 7

Geopolitikak horrenbeste sufrimendu eragin dien

Ekialde Hurbileko herriak muturreko eguraldiaren era-

soaldia jasaten ari dira aurten. Unicef Nazio Batuen

Haurren Laguntzarako Funtsak jakinarazi du herrialde

horietako kanpalekuetan egoera negargarrian dauden

milioi bat ume ingururi laguntza ematen hasia dela: be-

rokiak, mantak, berogailuak, dirua... iheslari bihurtzera behartutako haurrentzat. Gehienak buka-

tu gabeko eraikinetan eta baldintza penagarriko lekuetan bizi dira, eta horrela egin behar diete

aurre zero azpiko tenperaturei, elurteei eta haize zakarrari. Gainera, elurrezko panpinak egiteko

aukera, mundu guztiko umeek izaten dutena, debekatu egin nahi diete ustez jakintsuak diren gi-

zon batzuek, Jainkoaren izenean. Al Munajjid Saudi Arabiako xekeak panpinak «gaitzetsi» egin

ditu (horrela diote hedabideek), «lizunkeria eta erotismoa» sustatzen dituztelako. Behin egingo

elurra, eta orduan ere arazoak besterik ez dituzte ikusten batzuek. [email protected]

ELURRA EZ DA JOLASTEKO,EGUNGO EKIALDE HURBILEAN

Maya HAUTEFEUILLE | AFP

C IKUSMIRA

Page 8: mila leiho zabalik - naiz: › ... › editions › gaur8_2015-01-17-06-00.pdf2015/01/17  · KRONIKA DURANGON: Euskara ikasle erretiratuak, inoiz ez da berandu > 12 ASTEARI ZEHARKA

atzerria

Haitiko argaz-kiak ikusitaatzo bertanizan zela di-rudien arren,bost urte iga-

ro dira dagoeneko Port-au-Prin-ce hiriburua eta hainbat herrieta herrixka guztiz suntsitu zi-tuen lurrikara izan zenetik.Lurrikara izugarria izan zen

2010eko urtarrilaren 12an Haitierrotik kolpatu zuena. 300.000hildako eragin zituen eta Ameri-ketako herrialderik txiroena ze-na hondakinen erreinu bihurtuzuen.Mundua ikaratuta geratu zen

hondamendi haren aurrean. El-kartasuna ere martxan jarri zen.Munduko gobernuek milaka mi-lioiko laguntza agindu zuten,Mendebaldeko komunikabide di-rudunenek ezbeharraren erdi-er-ditik kronika luze bezain negarga-rriak bidaltzen zituzten bitartean.Diru-laguntzaren zati handie-

naren zain daude oraindik hai-tiarrak. Hori gutxi ez eta egoeragaiztotzeko, handik hilabete ba-tzuetara kolera izurrite batekmilaka biktima eragin zituen.Nork ekarri zuen izurrite hori?Nazio Batuetako kasko urdinek,jatorriz nepaldarrek. Ikerketabaten arabera, soldadu horiekkomuneko hondakinak zuzene-an errekara botatzen zituzteneta horrek eragin zuen 150 urte-ren buruan Haitin berriz ere ko-lera gaitza izatea.

KOLERA ETA ERANTZUKIZUNA

Nazio Batuek oraindik ez dute onartu izurrite honetan eran-tzukizuna dutela. Jada 8.000hildako eragin baditu ere, «ezi-nezkoa da gaitzaren jatorriaezagutzea», diote.Gaixoek New Yorkeko auzitegi

batera jo dute justizia eske, bai-na NBEk bere immunitate esku-bidea aldarrikatu du, erakundeaeratu zeneko itun batek berma-tzen omen diona, hain zuzen.Lotsa guztiz ezkutatu ezinik,

NBEren ordezkari nagusiak, BanKi-moonek, auzian «ardura mo-rala» onartu du, batez ere herio-tza eragiten duen hesteetako in-fekzioari aurre egiteko.Iraganaren gaineko erantzuki-

zunik ez. Aurrera begirako pro-mesak. Egun, etxebizitzak desinfekta-

tzen jarraitzen dute Gurutze Go-rriaren taldeek. Carrefurren,Port-au-Prince hiriburuko auzo-an, gizon bat kolerak jota atze-man dute egun hauetan. XIX.mendearen erdialdean desager-tu zen gaitz hau Haitin, Nepalgokasko urdinek bueltan ekarri zu-ten arte. «Kasu bat antzemandugu hemen, kutsaduraren aur-kako kanpaina amaitu eta gero.Beraz, inguruko etxebizitza guz-tiak miatu behar ditugu», azal-du du Maxiles Joles Gurutze Go-rriaren langileak.Izurriteak behera egin du az-

ken urteetan. Iaz 9.000 kasu an-tzeman zituzten (2013an200.000 izan ziren). Gaitza ja-san arren bizirik irteteko tasakere nabarmen gora egin du, bai-na gaixoek sufritzen jarraitzendute. Izan ere, Haitiko osasunsistema oso ahula zen lurrikara-ren eta izurritearen orduan.Egun oraindik ez du hobera egin.Vilvert Jeanne bizirik irten ahal

izan zen. Ez, ordea, sufritu gabe.«Begiratu haur hori; ni ere lau oi-netan ibiltzen nintzen gaixoriknengoenean. Deshidratatu egitengara, ur asko galtzen dugu. GKEak botikak banatzen eta kolerari au-rre egiteko aholkuak ematenegon izan balira, lagundu ahalizango ziguten, baina ez zegoeninor», gogoratu du gaixo honek.Adituez aparte, azpiegiturak

ere faltan botatzen dira. «Urte-tan, ez da ezer inbertitu urareneta azpiegitura sanitarioen arlo-etan. Eta horrexegatik itzuli daberriro ere kolera», salatzen duPoncelet doktoreak. «Kezkatzennauena zera da, egun ebola,errubeola edota beste hainbatgaitz zabaltzeko arriskua dagoe-la, baina hauei aurre egiteko ezdela ezer inbertitzen», esan duoso kezkatuta.

HASIERAKO EGUNETAN BAKARRIK

Lurrikarara itzulita, hasierakoegunetan urgentziazko beha-rrak nola edo hala asetzeko la-guntza iritsi zen, baina nazioar-teak ez dio sekula eman Haitiherrialdeari altxatzen laguntze-ko epe ertain eta luzerako la-guntza.

EZBEHAR GUZTIEN GELTOKIABost urteren buruan, Haiti herrialdeakez du lurrikaratik burua altxatzerik izan

Dabid LAZKANOITURBURU

300.000 hildako eragin zituen 2010eko urtarrilaren12an Port-au-Prince Haitiko hiriburua suntsitu zuenlurrikarak. Hori gutxi ez eta laguntzera joan ziren kaskourdinek kolera izurritea eraman zuten Latinoamerikakoherrialderik txiroenera. Bost urte ondoren, Haitik ezbeharguztien geltokia izaten jarraitzen du.

MUNDUA / b

Page 9: mila leiho zabalik - naiz: › ... › editions › gaur8_2015-01-17-06-00.pdf2015/01/17  · KRONIKA DURANGON: Euskara ikasle erretiratuak, inoiz ez da berandu > 12 ASTEARI ZEHARKA

2015 | urtarrila | 17

GAUR8• 8 / 9

«Duela bost urte, denok Haiti-ra begira geunden, hainbestehildako eta 2 milioi pertsona ka-le gorrian utzi zituen lurrikaraodoltsua izan zela eta», gogoradakar Chiara Liguorik, AmnestyInternationaleko kideak. «Tama-lez, ordutik hona, mundua Hai-tiz ahaztu egin da berriro ere».Errefuxiatuek eraiki behar

izan dituzte euren etxe xumeberriak. Baina 100.000 ingurukanpin-dendetan bizi diraoraindik. Hiriburutik gertukoCanaan herriko Camp Corailerrefuxiatuen eremua adibidebat baino ez da. Bertakoek ez du-te lan egiteko aukerarik eta ureta argindarrik gabe bizi dira.«Port-au-Princerekin alderatuta,hemen ez dago ezer. Hiriburuanbehintzat zer edo zer sal dezake-gu eta diru pixka bat lortu», ke-xu da Djouvens Noel, bertako«biztanlea».Caananen 300.000 biztanle

inguru bizi dira egoera oso kas-karrean. «Hemen gaude, errefu-xiatu gune handi batean. Dene-tarik falta zaigu», errepikatu du76 urte bete dituen Jean Vincen-tek. Bera plastikozko txabola ba-tean bizi da.Bertan bizi da 2010eko urta-

rrilaren 10ean etxeak nola eror-tzen ziren bere begiekin ikusizuen Fabiola ikaslea ere. «Gauregun, etxeak inolako kontrolikgabe eraikitzen ari dira. Besteezbehar bat gertatuko balitz, hil-dakoak gehiago izango lirate-ke», ohartarazi du.Izan ere, Estatuaren aztarna-

rik ere ez da sumatzen Caananmoduko guneetan eta GKEgehienek alde egin dute.«Ezbeharraren biharamune-

an, bazirudien arduradunaketxebizitzen auzia behingozkonpontzeko prest zeudela. Bai-na amets hutsa zen», dio ChiaraLiguori AIko eledunak.

ELBARRITUEN ARAZOA

Badira, ordea, etxea bainogehiago galdu dutenak. La Pisteerrefuxiatu gunean 4.000 elba-rritu bizi dira, txapazko barrake-tan. «Hanka galdu nuen eta ezindut lanik egin», azaldu du Jean-Baptiste Saint-Miliok. «Noizeanbehin, jendeak janaria ematendit nire seme-alabentzat, baina

batzuetan bizpahiru egunetanez dute ezer jateko». Handicapmoduko gobernuz kanpoko era-kundeek ahal dutena egiten du-te. Kontua da Haitin bertan ezdagoela protesiak egiteko eta el-barrituei erabiltzen irakastekoinolako espezialistarik.Gobernuburuak haserre dau-

de. Nazioarteak 9.000 milioidolar agindu zien, baina sosa ba-tzuk baino ez dituzte ikusi. Iri-tsitako diru-laguntza gehienakzuzenean GKEek jaso dituzte,Gobernutik pasatu gabe. Haitikoexekutiboaren korrupzioa era-bili izan dute aitzakia gisa.Izan ere, zoritxarreko urteu-

rren honetan, Haitik duela doze-

naka urtetik bizi duen krisi poli-tikoa agerian geratu da. Aurrekoabenduan, Michel Martelli pre-sidentearen aurkako matxinadahasi zen. Kale borroka puri-pu-rian egon da (Poliziak manifes-tari bat hil zuen) eta korrupzioaeta nepotismoa salatuz, Marte-lliri boterea uzteko exijitzen zio-ten herritarrek.Lehen ministroak, telekomu-

nikazioen arloan Afrikan diru-tza egin zuen Laurent Lamo-thek, kargua utzi behar izanzuen korrupzio salaketak me-dio, baina bere ordezkoak, EvansPaulek, ezin izan zuen karguahartu, oposizioak Asanblea Na-zionalaren bilkurari boikot egin

ziolako. Lehen ministrorik gabe,hauteskundeak deitzeko datairagan astean agortu zen, eta lu-rrikaren urteurreneko ekital-diak hasteko ordu batzuk faltazirenean, azkenean Martelli pre-sidentea akordio batera helduzen oposizioko 20 bat ordezkaripolitikoekin. Hauteskundeakurtea amaitu baino lehen izan-go dira. Krisi politikoak, ordea,jarraituko du.Baina, egia bada ere, krisi poli-

tikoak eta korrupzioak ez duteesan nahi Haitiko Gobernuaknazioarteari egiten dizkion kri-tikek zentzurik ez dutenik. «Nazioarteak agindu bai, bai-

na diru-laguntzaren zati handie-na ez da sekula azaldu; gezurhutsa zen», salatzen du Jonat-han Katzek, “The Big Truck ThatWent By” liburuaren egileak (li-teralki, “Begien aurretik igaroden kamioi handia”).Horrela, bada, «bost urte

hauetan ez dira urtetan irautekoazpiegitura sakonak eraiki», sa-latu du, bide batez.Kamioiak beti hanka egiten

die haitiarrei. Ezbeharrek ez. Ez-beharrak beti geratzen dira Hai-tin. Han dute geltokia.

Aurreko bi irudietan,aurten eta lurrikararenbiharamunean ateratakoargazkiak. Aurkitu, ahalbaduzu, zazpidiferentzia. Ondoan,Gobernuaren korrupzioasalatzeko barrikadak,hiriburuan. STF / Hector RETAMAL (AFP)

«Duela bost urte, denok Haitira begia geunden.Tamalez, ordutik hona, mundua Haitiz ahaztuegin da berriro ere»

«Nazioarteak 9.000 milioi dolar agindu zienhaitiarrei, baina gehiena ez da iritsi. Gainera,iritsi diren sosak ikusi ere ez ditu egin krisipolitikoak jota jarraitzen duen HaitikoGobernuak»

Page 10: mila leiho zabalik - naiz: › ... › editions › gaur8_2015-01-17-06-00.pdf2015/01/17  · KRONIKA DURANGON: Euskara ikasle erretiratuak, inoiz ez da berandu > 12 ASTEARI ZEHARKA

hutsa

3 B

EGIR

AD

A:

arki

tekt

ura

/ h

ezku

ntz

a /

tekn

olog

ia Anne Clerval geografoak azken 50 urteotako Pa-riseko gentrifikazio-prozesua aztertu zuen“Gentrifikazioaren espazio-dinamikak Parisen:sintesi mapa bat” lanean. Gentrifikazioa, aipatuizan dugu hemen, merkatuak desiragarritzat jo-tzen dituen auzoek jasaten duten burgestea da,

bertako biztanle-profila aldarazten duena pixkanaka ala kolpe-an. Kartografia kritikoko ariketa honetan barrutik kanporakoindar gentrifikatzaile bat marraztu zuen Clervalek, hiriko men-debaldeko Beau Quartier-etan jatorria duena, eta azaltzen dunola joan den hamarkadaz hamarkada gentrifikazioaren mugahori labainduz, lekualdatuz, Paris hiria ofizialki amaitzen denBoulevard Périphérique estutuz.

Bitartean, duela hilabete gutxiko artikulu batean, Simon Ku-per kazetariak dinamika beraren hurrengo pausoaz jardunzuen eta fenomenoa azaltzeko tankera aldrebeseko hitz berribat proposatu: plutokratizazioa. Grekeratik, ploutos (aberasta-suna) + krazia (boterea).

Saskia Sassenek hiri globalak izendatu zituen horiek ghettoaristokratiko bihurtzen ari direla azpimarratzen du plutokrati-zazio kontzeptuak, alegia, eliteak bere burua iraunaraztenduen ingurune fisikoa. Fenomenoa ez da berria, eta gentrifika-zioarekin gertatzen den bezala, logika kapitalistaren baitanerraz ulertzen da. Aldatzen den ezaugarri nagusia lekuz mugia-razten den biztanleriaren profila da. Merkatua alde izan due-nak kontra du orain, historikoki gentrifikatzailea izan den kla-se soziala baita hiritik alde egitera behartua sentitzen denaprezio altuetatik ihesi. Priced out ingelesezko lokuzioak ongi la-burbiltzen duen moduan.

Gentrifikazioaren kontra edo plutokratizazioaren beldur,albiste izan da Parisko Udalak gobernu plan bat prestatu due-la fenomeno hauei aurre egiteko. Saiatzeko, bederen. Droit depreémtion (lehentasunez erosteko eskubidea) delakoa erabi-liz, kale zehatz batzuetan, etxebizitza salgai jarriz gero Udala-ri eskaini beharko dio lehenik jabeak, merkatu-balioan bainaUdalak berak erabakitzen duen prezioan. Epe motzera, helbu-rua alokairuan bizi diren klase ertain-baxuko bizilagunenihesa ekiditea da, eta nahasketa soziala eskailera-eskalan ber-matzea. Epe luzera, aldiz, Pariseko etxebizitza-multzoarenherena publikoa izatea, eta babes ofizialeko etxebizitza ho-riek puntu zehatz batzuetan kontzentratuta egon ez daitezenda helburua.

Neurri “erradikal” gisa aurkeztu dute proposamena hainbathedabidek, eta zer pentsatua eman dit. Ideia interesgarriaizanagatik, indar publikoaren ezintasunaren adibide sintoma-tikoa dela pentsatu dut, Udalak lehentasunez erosi ahal izangodituen 8.000 etxebizitzetatik 100 bat soilik pasatuko direlakoesku publikoetara, euren kalkuluen arabera. Merkatu-balioaonartzearen porrot sinbolikoan pentsatu dut ondoren, gober-nu plana de facto garestiegi bihur dezakeena, merkatuaren al-de eta kontra aldi berean. Azkenik, hain gurea dugun desjabe-tzearen sistemarekin konparatuz gero ez ote den neurritxoñimiño ia ezdeusa, pentsatu dut. Eta zeinen erraz desjabetzenden gure herrian “interes orokorra” komodinaren izenean, ko-txerik gabeko autobide bat edo trenik gabeko trenbide bat erai-kitzeko bada ere. Interes orokorraren lehentasunak, 100.000etxebizitza pasatxo huts ditugun Herrian.•

Pariseko kale batzuetan, etxebizitza salgai jarriz gero Udalari eskaini beharko zaio lehenik. Ander GORTAZAR BALERDI

Ander Gortazar BalerdiArkitektoa

Merkatuaren alde(eta kontra)

Page 11: mila leiho zabalik - naiz: › ... › editions › gaur8_2015-01-17-06-00.pdf2015/01/17  · KRONIKA DURANGON: Euskara ikasle erretiratuak, inoiz ez da berandu > 12 ASTEARI ZEHARKA

2015 | urtarrila | 17

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

ETAko biktimen izenean hitz egiten duen Da-niel Porterok (Dignidad y Justicia) Twiterrenbotatako mezua oso adierazgarria izan zen(Los batasunos estáis nerviosos porque nadieha pedido suspender la manifa de los terroris-tas de ETA de mañana??. Todo a su debido mo-

mento...). Ez litzateke espekulazio hutsa esatea PPk bikti-men mundu hori landu duela, aurreko urteko egoera ezsortzeko. Manifestazioaren debekua kontra bueltatu zi-tzaion orduan, eta inoiz Euskal Herrian izandako mani-festazio handiena egin zen. Horregatik esan daiteke PPkoraingoan ondorengo erantzuna prestatu duela eta pres-taketa horretan hainbatekin hitz egin duela. Hainbestekarranka egiten duten biktimen elkarte horiekin baibehintzat, Porteroren hitzetatik ondoriozta daitekeenez.

Ultraeskuindarrekin arazo askotxo izan eta gero (abor-tuaren gaia dela-eta, adibidez), ez du nahi ETAren aferabeste higatze fronte batbihurtzea, hauteskundeenazken txanpan baitira. AVTkurtarrilaren 24an Madrilenegingo duen kontzentrazio-tik abiarazi zitekeen ildoaerabat neutralizatu du.

Hauteskundeek gertatuta-ko guztian eragin handiaizan dutela ezin daiteke uka,baina azterketa hankamotzgeratuko litzateke gai horibakarrik hartuko bagenukontuan. Euskal Herrian sor-tutako agertoki berria oke-rrerako baldintzatzea dutexede nagusia. Azkenaldian, badirudi ezker abertzalea erekonturatu dela gatazkaren arrazoiak eta ondorioak ezin-go direla bereizi bi prozesutan (paradoxikoki, horixe es-katzen zuten gainerako eragile guztiek orain dela ez as-ko). Halaxe esan berri du Arnaldo Otegik “Berria”egunkariko elkarrizketan: «Estrategiaren ardatza proze-su independentistan jarri behar da, eta ondorioen agen-da hor kokatu». Baina, seguru asko, ezker abertzalea bai-no lehenago bakearen kontrako agenda maneiatzendutenak iritsi ziren ondorio bertsura; bi eremuak –gataz-karen muin politikoa eta gatazkaren ondorioak– ustebaino askoz ere elkarlotuago daudela, alegia. Estatuakduen krisi galanta edukita eta Euskal Herrian trantsizioa-ren iruzurrak ibilbiderik gabe geratuta, zer pasatuko otelitzateke eremu politikoan ondorioen agenda desblokea-tuko balitz? PPk egin du ekuazio hori eta emaitza ez zaio

batere gustatu, are gutxiago Kataluniako prozesuak hala-ko dimentsioa hartuta.

Edozein prozesu blokeatu nahi izatea eta hauteskundezikloan sartu izana dira PPk gidatutako azken oldarraldia-ren arrazoiak. Antza, ez zuen Eusko Jaurlaritza informatu,baina sinesgaitza da azken hilabeteetan elkarri ezer esanez izana. Nola ulertu, bestela, atxiloketen ondoko eran-tzun epela, inoiz baino epelagoa? Gobernuak ezker aber-tzalea egurtuko duela asumitua dute nonbait jelkideek,noizbait beraiek Madrilekin aritzeko aukera izango dute-lakoan. Gobernuak aldebakarreko apustua garatzea ozto-patu nahi dio ezker abertzaleari, umiliazioaren bidetik ezbadoa, eta Iñigo Urkulluren jokabidea posizio hori indar-tzen ari da (han eta hemen zabaldu diren zurrumurruekdiotenez, izugarriak dira lehendakariaren laguntzaile eza-gun batek nazioarteko zenbait eragileekin egindako ges-tioak, jokalekua txiki-txiki bihurtzeko asmoz).

Halere, PP berriro urrunegi joan da, eta Jaurlaritza ebi-dentzian utzi du. Atxiloketen ostean, Auzitegi Gorenarenebazpena etorri da, eta ebazpen horrekin presoen gaine-an ardura jartzearen diskurtso ustela agerian geratu da,kaltetua, kasu horretan, EPPK aspaldi utzi zuen Kepa Pi-kabea izan baita. Egoeraren errua presoen bizkar gainerabota izan duen Erkorekak berak hauxe aitortu behar izandu: «Espainiako Gobernuak espetxe politikaren salbues-pen egoerari amaiera eman behar dio».

Une historiko hau Euskal Herrian elkarrekin lan egitekoeta urratsak egiteko aproposa da, batez ere herritarrekbehingoz beste errealitate bat erdietsi nahi dutelako. Ho-rregatik, jelkideen esperantza ezin daiteke izan ezker aber-tzalea itolarrian ikustea –eta katalanen prozesua ez atzeraez aurrera geratzea– beraiek berriro ere hirugarren bide gi-sa azaltzeko. Herri honek ez du horrelakorik merezi.•

{ asteari zeharka begira }

Ez da xakea, aurrerabideakgalarazteko saioa baino ez

Estatuak duen krisia edukita eta EuskalHerrian ibilbiderik gabe geratuta, zerpasatuko ote litzateke eremu politikoanondorioen agenda desblokeatuko balitz?PPk egin du ekuazio hori

hutsa

hutsahutsa

Iñaki Altuna

Page 12: mila leiho zabalik - naiz: › ... › editions › gaur8_2015-01-17-06-00.pdf2015/01/17  · KRONIKA DURANGON: Euskara ikasle erretiratuak, inoiz ez da berandu > 12 ASTEARI ZEHARKA

herria

Lehenik eta behin, bakoitzari bere bu-rua aurkezteko eskatu diogu. Asunek,Arabako Errioxan jaioak, euskara gaindi-tu gabe duen ikasgaia dela dio. Etxeanbai seme-alabek bai bilobak badakitelakontatu du. Baina senarrak eta biek betigaztelaniaz hitz egiten dute. Gizona Ex-tremaduran jaio eta txikitan etorri zenEuskal Herrira. «Orain dela denbora pilabat euskaltegira joan nintzen, baina 3.mailan utzi egin nuen. Asko kostatzenzait euskaraz hitz egitea, nota altua eska-tzen zidaten eta orduan utzi egin nuen»,

oroitu du. Orain, denbora gehiago duelaaprobetxatuz, berriro heldu dio ikasketa-ri. Aitortu duenez, seme-alabak eta bilo-ba aspertu egiten ditu, mantso mintza-tzen delako. Gero ikasle aunitzen ahotanerrepikatuko den ideia da familia asper-tzearena edo etxekoen «pazientzia fal-ta»rena. Irakurtzen hobeki moldatzeare-na ere bai. «Durangon bizi naiz, euskara nire hiz-

kuntza da eta horregatik saiatzen naizikasten», hasi da Maite. «Urte asko dara-matzat, batzuetan oso nekatuta egoten

EUSKARA IKASLE ERRETIRATUAK:INOIZ EZ DA BERANDUMaider Iantzi Goienetxe

Erretiratuak dira, ez dute lanerako behar, bainaatea irekitzera animatu dira. Saltseroak dira,tematiak, hagitz aktiboak, eta talde kosmopolitaosatu dute Durangoko AEKn; isiltzen ez densolasaldia, terapia ere baden irri etengabea...Euskara, eskola baino, familiatxo bat.

Ikasleak ariketaliburuarekin lanean,Durangoko Pinondoplazako AEKn.Lehenengo planoan,Desi markinarra.Aritz LOIOLA | ARGAZKI

PRESS

Abisatu gabe agertu eta ezustea eman dieGAUR8k Durangoko euskara ikasle erre-tiratuei, eta eurek ere sorpresa politaeman diote irakasleari, hasierako urduri-tasun eta beldurrak gainditu eta euska-raz mingaina askatu eta ederki dantza-

tzeko gai direla erakutsiz. Sorpresa tarta bat ere izanzitekeen, hala bota digu ikasle batek. Segur aski elkarriz-keta baino nahiago izanen zuten, baina pentsatzen jarri-ta, ez da irudi txarra Pinondo plazako AEKren egoitzanbizitutako esperientzia azaltzeko, hala atera baikara, za-pore gozoarekin eta beteta.Astelehena, goizeko hamarrak jotzear, Amaia Sarrio-

nandia irakaslea atean dago, ikasleen zain. Oraindik ezda inor iritsi eta arraroa dela dio, normalean puntualakizaten direlako. Hara, badator lehena, Mari Carmen.Agurtu orduko poltsa zabaldu eta oparia eman dioAmaiari. Hurrengoa bizikletan dator, hurrengoa berotu-ta... «Zer, sukarra?», galdetu diote kideek. «Ez, ez, berotuegin naute». «Lasai...». Pixka bat kezkatuta gaude gu, eanola hartuko gaituzten bat-batean koaderno eta argazkikamerarekin harrapatuta, baina denak erreportajerakoprest azaldu dira hasieratik. «Dena euskaraz? Ai ama!»,irriz.“Aizu!” aldizkariak banatu eta berriketan hasi dira eu-

ren artean, isildu gabe, euskaraz. «Zer esan duzu?», gal-detu du batek, eta gaztelaniaz segitu dute kontu kontari.Sarrionandiak agertu digunez, solas aunitz egiten duteeuren artean eta joera izaten dute gaztelaniaz aritzeko,horregatik eskatua diote irakasleari berak beti euskarazegiteko. Den-denek ez, baina taldeak sei urte daramatzaeuskara ikasten. Durangoko AEKn erretiratuen lau taldedituzte, 40 ikasle baino gehiago. Hiru irakasleren arteanbanatzen dituzte. Hasieran gutxi ziren, baina jendeaanimatzen hasi da eta gero eta gehiago dira. Irakasleakere harrituta daude. Aurten, 0-tik hasiko den talde batdute. Berrizen ere 6-7 lagun batu eta orain hasi dira. Az-terketarik prestatu beharrik ez dute; euren helburua ko-munikatzea da, hitz egitea, seme-alabekin, bilobekin, la-gunekin... «Inoiz ez da berandu» dute lema.«Errepikatuko dugu, baina azkenean lortuko dugu».«Oso bereziak dira», deskribatu ditu irakasleak ezagu-

tuko ditugun lagunak. Adierazi duenez, bakoitzak bereistorioak ditu, baina badago feeling-a. Atetik sartzeantenperatura neurtu behar du eta, sarri, prestatua duenagorde eta eskola bertze era batera bideratu. Orain gukdesbideratuko ditugu ikasgaitik...

Page 13: mila leiho zabalik - naiz: › ... › editions › gaur8_2015-01-17-06-00.pdf2015/01/17  · KRONIKA DURANGON: Euskara ikasle erretiratuak, inoiz ez da berandu > 12 ASTEARI ZEHARKA

naiz, baina berriro saiatzen naiz... Eta he-men nago berriro», adierazi du eta ikas-kide guztiak barrez jarri ditu. Amama-ai-titek bazekiten euskaraz, baina ez zieteninoiz egin. Eta lanean, etxean, familiare-kin... inoiz ez du euskaraz egin Maitek.Orain ere ez, «giroa ez baita euskalduna».Osakidetzan egiten zuen lan eta han eregiro erdaldunean bizi izan zen, nahiz etajendea nahiko euskalduna izan.

Desiren kasua berezia da, Markina-Xe-meindik etortzen delako Durangora, as-telehen eta asteazkenero kotxez, euskara

2015 | urtarrila | 17

GAUR8• 12 / 13

Goian, Amaia Sarrionandia,Korrikako leloak dioen bezala,

ikasleak «euskAHALtzen» dituenirakaslea. Behean, Mari Carmen.

Aritz LOIOLA | ARGAZKI PRESS

Page 14: mila leiho zabalik - naiz: › ... › editions › gaur8_2015-01-17-06-00.pdf2015/01/17  · KRONIKA DURANGON: Euskara ikasle erretiratuak, inoiz ez da berandu > 12 ASTEARI ZEHARKA

ikastera. Hiru bilobak hemen bizi dira(laugarrena ere aurki jaioko da) eta be-raiekin mintzatzeko, ikastea komeni zaio.Durangarrek 12 euro soilik ordaindu be-har dute ikastaroaren truke; Desik gehia-go, baina Markina-Xemeingo Udalakbueltatzen dio gero dirua. Galizian jaiozen eta maisu lanpostua eskaini ziotela-ko hartu zuen Lea-Artibairako bidea. Consuelo Uruguaikoa da. «Kosmopoli-

tak gara!», bota du Desik. «Bera beti gua-pa eta pozik», erran dute lagunek Con-suelori buruz. «Ai, mugitu egin naiz!»,atera zaio honi, ondoan argazkilaria kliketa klak sumatuta. «Abisatu egin beharzenuten...». «Zertarako? Astelehenetan ezdago pelukeriarik», segitu dute irriz.«Bueno, kontatu...», eskatu diogu. «Bai-

na euskararekin izan dudan esperientzia,ezta? Ez nire bizitza guztia...», berak ziri-katzeari utzi gabe. Orain dela 50 urte bai-no gehiago etorri zen Euskal Herrira etaeuskaraz hitz egin nahi du. Senarra etasemea euskaldunak dira eta eurekin etalagunekin euskaraz egin nahi du. «Osopozik nago hemen, taldea oso jatorra daeta ikasleak animatuta gaude». Jose Mari taldeko euskaldun zaharra

da. Aitak ez zien etxean erdaraz egitenuzten eta berari esker gorde du euskara.Halere, familian ez du erabiltzen, zaha-rrekin bakarrik, osaba-izebekin. Ohiturahartzera etorri da AEKra, baita alfabeta-tzera ere, bere euskalkian ongi baina ba-tuarekin galdu egiten da-eta. Irratia adi-tzea gustatzen zaio, ongi mintzatzendirenei entzutea.Paki jaendarra txikitan etorri zen gure-

ra. «Orduan euskarari ez zitzaion garran-tzirik ematen, baina asko gustatzen zait.Orain denbora dut eta pausoa eman dut;ea ikasten dudan, bilobarekin hitz egite-ko... Jolasean egiten dugu pixka bat». Za-lantzati eta urduri abiatu du aurkezpena,baina gero primeran egin du. «Pakik betidio ‘ez dakit’ eta gero begira!», aurpegira-tu diote kideek.

GERRAREN ONDORIOAK

Biziak, zuzenak dira Mari Carmenen hi-tzak. Badute beltz puntu bat, ona. Duran-gon jaio eta bizi den emakumeak txikita-tik izan zuen euskararekin harremana,baina «zer ordu da eta txakurra kanpora»soilik erraten omen zuen. Eta gurasoekhaurrek ez ulertzeko egiten omen zuteneuskaraz. «Gerrako kontuak...». Senarraeta seme-alabak euskaldunak ditu eta eu-rekin ikasi du. «Umeei beti egiten nieneuskaraz... baina beti aditz berdinak!»,esan du eta denak irrika jarri ditu. «Bilo-bak egun batean esan zidan: zelako txar-to egiten dozun euskaraz amama! Hain-

beste erdara, hainbeste erdara... Beti? Be-ti-beti ez, baina...». Mari Carmenen buru-ko mina aditzak dira, ulertu ia dena egi-ten du. «Denda batean sartu eta euskarazhasten naiz, baina gero kieto parau! Etaumeekin beti», azaldu du.Haurra zela Arrankudiagatik Durango-

ra etorri zen Ana Marik ere oroitzen ditugaztetako lotsak eta beldurrak. Eskolan«baserritar» deitzea iraina zen. Herri er-dian, Barrenkalen bizi ziren, erdaraz.«Gurasoak euskaldunak ziren. Amaktxarto egiten zuen erdaraz, baina beti er-daraz». Orain, Ana Mariren alaba ikasto-lako irakaslea da.Azken aurkezpena, Marilirena. Bilbon

jaioa eta 10 urterekin Durangora etorriada. «Euskararekin lehenengo kontaktuaezkondu nintzenean izan nuen, amagina-rrebarekin. Gizona durangarra da, bainaAndaluzian, Katalunian... bizi izan zeneta galdu egin zuen. Euskara gustatzen

zait, euskalduna naiz, gainditu gabe du-dan ikasgaia da. Ikastolan, lonja batean,gela txiki-txiki batean, han hazi zen niresemea. Amaginarrebak esaten zidan: zer-gatik ikastolara? Han ez du ikasiko... Etaerantzuten nion: nik euskaraz ikastea nahi dut». Hizketan ari dela geldiuneakegiten ditu Marilik, urduri jarri eta bloke-atu egiten da. Gainera, ingelesezko hitzaknahasten zaizkio, hizkuntza hau ere ikas-ten ari baita.

ERREKONKISTA BENIDORMERAINO

Consuelok adierazi du, Amaiari keinu bateginez, irakasleek hitz egitera animatudituztela eta orain konfiantza handiagoasumatzen duela berak. «Etxean mintza-tzen naizenean, zuzendu egiten didate,baina desberdin, maitasun gehiagore-kin».«Emazteak esan dit masaje eskolan

euskaraz hitz egiten duzula eta ongi ari-tzen zarela», komentatu dio Denisek.Gazteak kalean euskaraz asko entzutendituztela eta poz handia hartzen duelaere agertu dute. «Bilbon ere bai!», adiera-zi du batek emozionatuta. «Eta Haron...»,besteak. «Eta Benidormen!», irakasleak.Errekonkista. Gaur egungo etorkinen umeak zeinen

ongi ikasten ari diren aipatu du uruguai-tarrak. «Esponjak bezalakoak dira; guk,aldiz, beste kezka batzuk ditugu. Ez zaiguasko gelditzen garunean». Barreak berriz. Hagitz aktiboak dira taldekideak: lite-

ratura, masajea, ingelesa, kantua, ehozi-

herria

Durangoko AEKn erretiratuen lau talde dituzte, 40 ikaslebaino gehiago. Hasieran gutxi ziren, baina orain gero etagehiago. Irakasleak ere harrituta daude. Berrizen ere 6-7lagun batu eta orain hasi dira

Azterketarik prestatu beharrik ez dute; euren helburuakomunikatzea da, hitz egitea, seme-alabekin, bilobekin,lagunekin... Beren seme-alaba eta biloba guztiakeuskaldunak dira

Amaia Sarrionandia, Asun, Maiteeta Consuelorekin. Irakasleakazaldu duenez, bakoitzak bereistorioak ditu, baina badagofeeling-a taldean. Atetik sartzeantenperatura neurtu behar du eta,sarri, prestatutakoa gorde.Aritz LOIOLA | ARGAZKI PRESS

Page 15: mila leiho zabalik - naiz: › ... › editions › gaur8_2015-01-17-06-00.pdf2015/01/17  · KRONIKA DURANGON: Euskara ikasle erretiratuak, inoiz ez da berandu > 12 ASTEARI ZEHARKA

2015 | urtarrila | 17

GAUR8• 14 / 15

ri-lana, belarrak... Jakintza ugari jorratzendute. Mari Carmenek kremak egiten ditu.«Eman zenidan ukendua, oso ona!», es-kertu dio Consuelok. «Zerez egina da-go?», jakin nahi izan dute besteek. «Hau-rrarentzat erosi behar dizut», Amaiak.«Erosi ez, hartu», Mari Carmenen eran-tzuna. Batzuetan, umeak baino okerrago por-

tatzen direla aurpegiratu die irakasleak:«Klasean sartu eta sekulako iskanbila».Batzuetan, energia guztia xahutzen dio-tela dio. «Gogorra eta jenio txarrekoa»dela erranez erantzun diote, «baina ira-kasle ona». Denetariko gaiez aritzen diraberriketan eta primeran pasatzen dute.Etortzen ez direnean ez da gogo faltaga-tik izaten, etortzeko «irrika» izaten dute.Taldea hagitz batuta dago eta berrikiudal euskaltegira bidali nahi izan dituz-tenean AEKn jarraitzeko borrokatu dira.Momentuz, lortu dute helburua.Eskolaz gain, ekintza ugari egiten dute

elkarrekin: bazkariak mendian edo txo-koan, paella jatea sanfaustotan, urtebete-tze ospakizunak... Harreman ona dute etaez dute aitzakiarik behar.

DESI, ESTOLDAN DESAGERTUTA

Norbait adinaz solasean hasi da, Desi 78urtekoa dela taldeko zaharrena... Eta be-herala agindu digute: «Egunkarian ez da-dila adinik agertu!». Desiz ari direla, tal-dearen izaera ongi deskribatzen duenpasadizo bat etorri zaie gogora eta bat-batean gainera etorri zaizkigu begirada

eta hatz guztiak: «Hori bai, agertu dadi-la!».Hor doa: behin batean, ikaskideak kale-

an zeudela, bat-batean Desi estolda zulobatean desagertu zen. Desagertu, desa-gertu... erabat ez, baina tapa gaizki jarritazegoen eta hondoratu egin zen gizona.Talde osoa udaletxera joan zen, deklara-tzera eta salaketa jartzera. Bueno, horrenaurretik galtzak erostera lagundu zioten,erabat zikindu baitzitzaizkion, baita an-bulatoriora ere, hankan zauria baitzuen.«Ze galtza politak erosi genizkizun!»,erran diote kideek Desiri. Ederra izan zenelkartasuna: «Desi, goazen udaletxera»,lagunek. «Ez», berak. «Bai, bai, bai», kide-ek. «Desi, goazen anbulatoriora». Berakezetz eta lagunek baietz.Xehetasun bat: urrian izan zen eta

oraindik ez diete ordaindu. Ordaina jaso-tzean eginen duten afari

ederrarekin –edo bazkaria, hobeki, batenbatek zehaztu bezala– amesten hasi dira. Gertakari haren ondotik, kideen elkar-

tasuna goraipatuz artikulu bat idatzi zue-la kontatu du Desik. Eta Consuelok, natu-ral-natural, bere burutazioak plazaratuditu: «Pena da, denok telefono mugiko-rra izanik, argazkirik egin ez izana. Hala,froga garbia izango genuen. Norbait eror-tzen den hurrengoan...». Barrez lehertze-koa da Consuelo.

WHATSAPPEN TIKI-TIKIDenek dute sakelako telefonoa, bai, baitaWhatsAppa ere. Eta administratzailea, as-matu duzue, taldearen lokarri den uru-guaitarra. «Nabaritzen da Mari Carme-nek noiz bukatu dituen eginbeharrak...»,aipatu dute lagunek. «Asko gustatzenzait WhatsAppa, asko», aitortu du honek.Tiki-tiki ibiltzen dira, egun osoan, baina,nabarmendu dutenez, «gauza inportan-teak» jartzen dituzte, adibidez: norbaitekezin duela klasera etorri. Euskara prakti-katzeko ere balio die, Desik dena euska-raz idazten du eta hitz berriak ikasten di-tuzte. Esaterako, ikaskide.Halaxe, kontu kontari, klaseko bi or-

duak ustekabean pasatu dira eta ikasleakmugikorrari begiratzen eta gauzak bil-tzen hasi dira. Bakoitza bere eginbeharre-tara doa, baina aitzinetik Desik elkarriz-keta egin bitartean paper batean idatziduen agur poema irakurri du.Antolatzen ari diren ekimen batzuen

berri emateko helbide elektronikoa hartuondotik, alde egin dute. Solas egiten ge-nuen bitartean ariketa liburuekin laneanaritzeko tartea ere hartu dute ikasle saia-tuek. Isildu da etengabeko solasaldia, ba-rreak bezala, eta pentsatu dugu baietz,Amaia Sarrionandia irakasleak arrazoiduela, energia aunitz xurgatzen dutela.«Kasualitatez», Durangoko Udalaren

eskariz, «beldur pixka batekin» hasi zenabenturak sei urte bete ditu eta aitzineradoa, gero eta ikasle gehiagorekin, gaine-ra. «Oso gustura gabiltza –baieztatu duAmaiak–. Aurten ia-ia galdu egin ditugu,udal euskaltegira eraman nahi zituztela-ko, baina presioa egin dute eta momen-tuz hemen daude. Udalak diruz lagun-tzen du ikastaroa». Azaldu duenez,gramatika lantzen dute, irakurketa, eta,batez ere, komunikazioa euskaratik hara-go doala eta inoiz ez dela berandu era-kusten duen ikasketa honetan.Hala leporatzen omen diote Desiri: «Bai-

na, baina zuk 20 urte gutxiago bazenitubezala pentsatu eta jarduten duzu!». «Eta,txarra al da hori?», erantzuten die marki-narrak. Hona bere errezeta: «Inportantee-na beti lan eginez eta aktibo bizitzea da».

«Umeei beti egiten nien euskaraz, baina beti aditzberdinak», esan du Mari Carmenek eta denak irrika jarriditu. Aditzak dira bere buruko mina. «Denda batean sartueta euskaraz hasten naiz, baina gero ‘kieto parau’!»

Hala leporatzen omen diote Desiri: «Baina, baina zuk 20urte gutxiago bazenitu bezala pentsatu eta jarduten duzu!».«Eta, txarra al da hori?», erantzuten die markinarrak. Honabere errezeta: beti lan eginez eta aktibo bizitzea

Ikasle taldeak WhatsApp taldeadauka eta euskara praktikatzekobaliatzen du. Argazkian, telefonozerrenda errepasatzen. Aritz LOIOLA | ARGAZKI PRESS

Page 16: mila leiho zabalik - naiz: › ... › editions › gaur8_2015-01-17-06-00.pdf2015/01/17  · KRONIKA DURANGON: Euskara ikasle erretiratuak, inoiz ez da berandu > 12 ASTEARI ZEHARKA

hutsa

iRR

ITZI

A:{

}

AinaraAZPIAZU‘AXPI’

Page 17: mila leiho zabalik - naiz: › ... › editions › gaur8_2015-01-17-06-00.pdf2015/01/17  · KRONIKA DURANGON: Euskara ikasle erretiratuak, inoiz ez da berandu > 12 ASTEARI ZEHARKA

2015 | urtarrila | 17

GAUR8• 16 / 17

Beste egun batez Poliziak esnatu du Euskal Herria.

Artean Bilboko elkartasun ajea pasatu gabe zegoela,

«abran, la Guardia Civil». Arnasa eutsita joan dira or-

duak, egunak eta gauak. Eta oraindik ez gara kontu-

ratu egun batzuk pasatu ditugula arnasa hartu gabe.

Atera direnak besarkatuz, barrura sartu dituztenak

besoekin estutzeko behar larriz, beste kolpe bat, bes-

te ubeldu bat belaunetan. Baina ez gara belaunetako

ubelei begira geratzekoak. Altxatu eta parera begira-

tzekoak gara, hurrena nora iritsi behar dugun kalkula-

tzeko. Poliziak gehiago dira goitik behera begiratze-

koak. Horregatik gustatzen zaie paretik ari zaiena

makurraraztea. Zenbat polizia hemen inguruan, eta

polizia adina polizia itzal. Noizbait gai izango balira

gora begiratu eta gainean duten herriaren taupada

sumatzeko eta ulertzeko... [email protected]

GAINEAN DUTEN HERRIAREN TAUPADA

Raul BOGAJO | ARGAZKI PRESS

C IKUSMIRA

Page 18: mila leiho zabalik - naiz: › ... › editions › gaur8_2015-01-17-06-00.pdf2015/01/17  · KRONIKA DURANGON: Euskara ikasle erretiratuak, inoiz ez da berandu > 12 ASTEARI ZEHARKA

herritarrak

NEKAZARITZA ETA ELIKADURA EKOLOGIKOA

Bertokoa, ekologikoa eta gi-zarte osoarentzat onuraga-rria den ekoizpen ereduaEuskal Herri osoan zabal-tzea du helburu EHKOLEK-TIBOAK. Iparralde eta Hego-

aldeko nekazariek zazpi urtez egindakolanaren ondoren, prest daukate Euskal He-rriko ekoizpen agroekologikoa (alegia, ba-serrikoa, ekologikoa, bertatik bertarakoaeta baldintza sozial duinak bermatzen di-tuena) identifikatzeko tresna. Aldi berean,etorkizunean ere ildo beretik jarraitu ahalizateko, kide berriak egiteko kanpaina be-te-betean dago EHKOLEKTIBOA, ahalik etaeuskal herritar gehien agroekologiaren al-deko desmartxan engaiatu asmoz.Nekazaritza ekologikoak azken hamarka-

dan izan duen bilakaera positiboaren on-dorioz, elikagai ekologikoen ekoizpena etakontsumoa aintzat hartzeko moduko jar-duera ekonomikoa izatera pasatu dira. He-rritarren artean, osasungarriak eta inguru-menarekiko errespetagarriak diren

elikagaien eskaria handituz doa. Ekoizpenekologikoak ere joera berdina du urtez ur-te, baina gurean, momentuz, eskariak es-kaintzak baino indar handiagoa dauka. Ho-rren ondorioz, askotan elikagaiekologikoak urrutiko lekuetatik ekartzendira, eskari hori asetze aldera. Bada, ekoiz-pen gunetik kontsumo gunera arteko kilo-metroen kopurua handitu ahala, elika-gaien “ekologikotasuna” ahulduz doa, baigarraioan xahutzen den energiari errepa-ratuz gero, baita nekazaritza ekoizpenarendeslokalizazioak jatorrizko herrialdeetansortzen dituen arazo sozialak aintzat har-tuta ere. Nekazaritza ekologikoaren kargafilosofiko sakona urardotu ez dadin, EH-KOLEKTIBOAren helburua da ekoizpeneredua zehaztapen tekniko soiletatik hara-tago eramatea. Horretarako, Europako ne-kazaritza ekologikoaren araudia oinarrihartuta, bertokotasunari eta alderdi sozia-lari ekoizpen ereduari bezainbesteko ga-rrantzia emango dion bereizgarria zehaztubidean da laborari ekologikoen kolektiboa.

Arras landutako ekimena da EHKOLEK-TIBOArena. 2007an, Pirinioen bi aldeetakolaborari biologikoak Euskal Herriko agroe-kologiaren ezaugarriak zehazten hasi zi-ren. Orientazioaren arabera sortutako 10lantaldeetan, lau urtez, baratzezaintzan,frutagintzan, haragitarako abere hazkun-tzan, arrautzen ekoizpenean, sendabela-rren ekoizpenean… agroekologiaren irizpi-deei jarraitzeko ezinbesteko baldintzakfinkatu dituzte. Iragan urtean, ekimenakhartutako dimentsioaren gibeletik, elkartemoduan eratu zen EHKOLEKTIBOA, eta el-kartearen dinamika mantenduko duenanimatzaile bat kontratatu ere egin zuen.Horrez gain, animatzaileari sostenguaematen dion talde eragilea eratu zen.2015 honetan, ekimenak hasieratik izan

duen helburu nagusietako bat erdiesteaespero da: kolektiboak zehaztutako irizpi-deak betetzen dituzten etxaldeei ikusga-rritasuna ematea, bereizgarri baten bitar-tez. Talde eragileak identifikatzailea abianjartzeko lehen urratsa definitu du, kon-

promisoen agiria erredaktatuz. Guztira, 7konpromiso eta 15 baldintza batzen dituagiriak, abere-hazkuntza, agronomia, sal-menta eta alderdi sozialarekin lotutakoak.Laburbilduz, EHKO identifikatzailea erabi-li nahi duten laborariek beraien etxaldea-ren aurkezpena egin beharko dute eta iriz-pideak betetzen dituztela adierazi. Horrezgain, lantaldeetan parte hartzeko konpro-misoa hartu beharko dute. Datorren larunbatean, urtarrilak 24, 8.

Topaketa egingo du EHKOlektiboak. TokiaENEEKen egoitza berria izango da, Zorno-tzako (Bizkaia) Jauregibarria baserria, hainzuzen. Arratsaldeko 4etatik aurrera, Ipa-rralde eta Hegoalde osoko laborariak batu-ko dira bertan, Talde Eragileak prestatuduen Konpromisoen agiria aurkezteko. To-paketaren beste gai garrantzitsua Onar-pen Komisioaren aurkezpena izango da.Talde eragilearen barne dagoen komisiohonek EHKO identifikatzailea erabili nahiduten laborarien eskakizunak aztertukoditu. Kolaboratzeko espirituarekin, onar-pen komisioak parte-hartzea bultzatzenduen berme sistema bat garatzea du hel-buru. Eguna borobiltzeko, transgenikoeninguruko hitzaldi bat egingo da, EHNE Biz-kaia eta COAG-eko ordezkari Andoni Gar-cíaren eskutik.

AUTOGESTIOAN OINARRITUTAKO HERRI EKIMENA

Beste ezeren gainetik, EHKOlektiboarendinamikako protagonistak laborantza bio-logikoan aritzen direnak dira. Euskal He-rriko ekoizpen agroekologikoa bereizikozuen identifikatzaile bat sortzeko espiri-tuarekin jaio bazen ere, ekimenaren gara-penak erakutsi du laborarien elkarrezagu-tza sustatzeak zer-nolako eragina duen.Irizpide agroekologikoak elkarrekin ados-teko lan-bilerez gain, lantaldeen dinami-kak laborarien artean jakintzak parteka-tzea ahalbidetzen du, etxaldeetara egitendiren bisitetan. Azpimarratu beharra da-go, ordea, laborariak EHKOlektiboaren oi-narria izanik ere, herritar ororen parte-hartzea bilatzeari garrantzi handia ema-ten diola kolektiboak. Bestela nola eraikiliteke benetan agroekologia Euskal He-rrian, herritar guztien bultzadarekin ezbada? Iragan martxoan elkartea ofizialkieratu zenetik gaurdaino, 100 kideren sos-tengua jaso du EHKOlektiboak. Bada zer-bait, baina oraindik ere atxikimendugehiago beharko ditu, Euskal Herriko ne-kazaritza ekologiko, bertoko, baserriko etasozial baten alde lanean jarraitzeko.

https://ehkolektiboa.wordpress.com/

EHKOlektiboa agroekologia bultzatzeko ahalegin betean da

HUTSA

ENEEKEuskadiko Nekazaritza eta Elikadura

Ekologikoaren Kontseilua

Argazkiak: EHKOlektiboa

Page 19: mila leiho zabalik - naiz: › ... › editions › gaur8_2015-01-17-06-00.pdf2015/01/17  · KRONIKA DURANGON: Euskara ikasle erretiratuak, inoiz ez da berandu > 12 ASTEARI ZEHARKA

2015 | urtarrila | 17

GAUR8• 18 / 19hutsa

Berreketa zenbaki bat bere buruazenbat aldiz biderkatzen den adie-razten duen eragiketa da. Gureangertatzen ari diren berreketak ez

dira berriketak! Zenbat bider bete dituguBilboko kaleak? Zenbat buru hainbat abu-ru? Aburu bakarra bider milaka buru, horida gurea.

Joan-etorrietako kilometroak ez dira joa-nekoak gehi itzulerakoak soilik. Berreketakonplikatu bati bide ematen dion matema-tika ariketa bat baino gehiago dira.

Imajina ezazue ikasgelako giroa zapuztuduen ikasle bat zigortu duela irakasleak.Ehun aldiz idatzarazi dio «nire gelakideeiez diet errespeturik galduko» esaldia. Ikas-leak, eurek jarritako arau bat hautsi duelaonartuta, belarriak makurtu eta isil-isilikerrepikatu du irakasleak agindutako esal-dia. Ustez bete du zigorra, baina zer gerta-tuko litzateke etxera joan, eta ikastetxeanjarritako zigorra errepikaraziko baliote?Eta zuzendariaren aurrean berriz ere arka-

tza dantzan jarri beharko balu zuzendaria-ren eskua dantza ez dadin?

Edo beste adibide bat. Demagun auto gi-dari batek abiadura mugak gainditu ditue-lako isuna ordaindu behar duela. Demagunbide ertzean, zapelatza bere harrapakina-ren zain bezala, Ertzaintza zain zuela, etazazpiehun metro aurrerago geratu dutela.Ustezko herriaren zaintzaileen negozioaninoiz ez dago beherapenik, eta berrehuneuroko isuna dakarte noiznahi opari gisa.Ordaindu ondoren bi puntu kentzea ere zi-legi da, ados, baina pentsa ezazue agoniabukatu dela sinetsita dagoenean, etxerabeste gutun bat datorkiola. Arau-hausteberberagatik beste isun baten jabe egitendutela. Horxe berreketa. Urraketa ber bi.

Zilegi al litzateke? Ez, ezta? Bada, euskalpresoen kasuan zilegi dela dirudi. Etainork ez dezala mendekua edo gorrotoabezalako hitzetan pentsa! Nola, bada!Arauak eta elkarbizitza hausten eta zapuz-ten dituztenak presoak soilik dira. Fran-

tzian zigorra bete arren, Espainian berrizbetetzea legezkoa da. Legeari uko eginarren, legezkoa da. Euskal gizarteari betikontra egin behar horretan kontraesane-tan erortzen dira. Euskal presoak eurenetxeetatik dauden bezain urrun dago jus-tizia agintari eskuindarrengandik.

Horregatik elkartu gintuen, besteak bes-te, urruntasunak eta zurruntasunak Bil-bon. Gertaeren lurruntasunak aurrean du-guna ikustea galaraz ez diezagun.Horregatik bete genituen Casilla, Zabalbu-ru, Autonomia eta Hurtado Ametzaga, bes-teak beste.

Eta Casilla ez da marra horizontal etabertikalek zehazten duten gunea soilik. EtaZabalburu ez da “enkasillatuta” gauzkatenburu karratuentzat bilgune. Autonomiakalean badakigu zer bilatzen dugun, hitzakberak dio. Eta Ametzagan zer esanik ez,errotik moztu nahi dizkigute ametz, haritzedo pago errotuen sustraiak, baina gukamets egiten jarraituko dugu. •

0hutsa

Berreketa

Amaia Agirre

hutsa

Txanodun guardia zibil armatuek ira-gan larunbatean Bilboko manifesta-zioan bildutako sosak lapurtu zituz-teneko argazkiak hautsak harrotu

ditu Euskal Herrian. Musu-truk diru lagun-tza hori jaso izana Ogasunari iruzurra denargudio txatxua baliatu zuen Barneko mi-nistroak oldarraldi justifikaezina justifika-tzeko. Arrazoibide berbera erabil lezake Fer-nandez Diazek igandero Espainia osokoelizetako atabaketan biltzen den dirua atze-mateko; baina Jainkoaren bideak bezainezin asmatuzkoak omen dira bere diru-kon-tuak, eta horregatik, ez da jaio kristaurik eli-zaren finantziazioa kolokan jarriko duenik,are gutxiago Opuseko kiderik. Aldi berean,

euskal presoen hamabi abokatuen eta bestelau herritarren atxiloketa argudiatzeko ere,trakets ibili zen ministroa. Trakets baina be-re Pariserako bidaian ongi ikasitako erretori-kaz. Agerraldi publikoan Fernandez Diazekezker abertzaleko legelarientzat zein EstatuIslamiarreko sikarioentzat berdin balio zeza-keen dialektika lausoa eta zehaztugabea era-bili zuen, modu bihurrian. Ondo ikasita eka-rriko zuen ikasgaia Frantziarako bisitalditik.Lehen dena ETA bazen, orain dena terroris-moa da, horrela, modu generikoan, berdinekintzaile politiko bat izan, zein haren abo-katua, zein Ceutako hesian bizitza jokoanjartzen duen etorkina, zein kazetariak garbi-tzen dituen mertzenario bat. Horixe da

“Charlie Hebdo” aldizkariaren aurkako aten-tatuaren ondoren Europatik datorkigunerrezeta, gero eta murrizketa gehiago esku-bide zibil eta politikoen arloan, gero eta ja-zarpen gehiago edozein disidentzia motara-ko, dena segurtasunaren izenean; eta orainlizunagoa dena, adierazpen askatasunarenizenean ere bai. Izan ere, Euskal Herrianegunkariak ixten dituzten eta abokatuakatxilotzen dituzten berberak ordu batzuk le-henago Netanyahu gerra kriminalarekin ba-tera erromerian zebiltzan Pariseko kaleetan,zertan eta adierazpen askatasuna aldarrika-tzen. Horixe da gakoa, gauzak nahastea, zan-patzailea maitatzen eta zanpatua gorrota-tzen amaitzen dugun arte. •

0hutsa

Nahastu gabe

Koldo Sagasti

Page 20: mila leiho zabalik - naiz: › ... › editions › gaur8_2015-01-17-06-00.pdf2015/01/17  · KRONIKA DURANGON: Euskara ikasle erretiratuak, inoiz ez da berandu > 12 ASTEARI ZEHARKA

hutsa

3 B

EGIR

AD

A:

arki

tekt

ura

/ h

ezku

ntz

a/

tekn

olog

ia Mundura begira jarri gi-nen aurrekoetan. Ikusigenuen Giza EskubideenDeklarazio Unibertsalakmunduko herritar guz-tiok hezkuntza jasotzeko

eskubidea dugula aldarrikatu arren, 57milioi haurrek baino gehiagok eskolarajoan ezinik jarraitzen dutela.Lehen mundukoak omen diren he-

rrialde askok konpromisoak hartu zi-tuzten hezkuntzaren unibertsalizazioabermatzeko. Hala ere, urtez urte, diru-laguntzak gutxituz joan dira eta, gaine-ra, gero eta gehiagotan dirua ez da be-har handienak dituztenengana iristen:diru gutxiago eta okerrago banatuta,halaxe laburbil daiteke egoera.Mundua den puzzle koloretsu horre-

tan Euskal Herria gure kolorez margo-tzea lortu ezinik jarraitzen dugu. Norma-lizatu gabeko herria da gurea, ondorioz.Geografikoki eta administratiboki zatika-tua, Espainiako eta Frantziako gobernuekezarritako legeek eta Jaurlaritzak eta Na-farroako Gobernuak haiei eginiko egoki-tzapenek arautzen dute hezkuntza.

Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroa-ko herrialdeetan eskoletako ildo na-gusiak Espainiako Gobernuak diseina-tzen eta ezartzen ditu. Frankismoarenondoren igaro diren 37 urteetan, hez-kuntzari dagozkion zazpi lege organikoipini ditu indarrean. Azkena, ikasturtehonen hasieran bertan, Hezkuntza Kali-tatearen Hobekuntzarako Lege Organi-koa –Wert legea–, LOMCE gisa ezaguna-goa. Lege organiko hori, 2013ko urteamaieran onartu, eta haren ebazpena2014ko uztailean argitaratu zuen Ma-drilek. Tokian tokiko administrazioek,ordea, ez zuten dekreturik idatzi LOM-CEa aplikatzeko edo saihesteko. Ezomen zuten denborarik izan.Hezkuntza komunitateak eta eragile-

ek behin eta berriro salatu dute lege horiinongo kontsentsurik gabe onartu dute-la. Erabateko inposaketa izan dela, beraz.Era berean, esan dute haren justifikazio-an eta diseinuan behar pedagogikoaketa sozialak ez direla inondik inora kon-tuan izan, eta azken urteetan hezkuntzaarloan lortutako aurrerapenentzat atze-rapauso nabarmena ekarriko duela.

Espainiako Hezkuntzako ministroak,bien bitartean, Espainiako Estatuko ikas-leek PISA neurketetan izandako emaitzakaskarrak argudiatu ditu. Egia da gauregun PISA dela hezkuntzaren kalitateabaloratzeko neurgailu garrantzitsuena –ia bakarra ez bada!–. KHEEko (Koopera-zio eta Hazkunde Ekonomikorako Era-kundea, OCDE) 45 herrialdeetako ausazhautatutako eskoletan egun berean egi-ten duten azterketa horretan (denentzatbera), 15 urteko ikasleen eskola-errendi-mendua neurtzen du PISAk irakurketan,matematikan eta zientzietan.

Ondoren, herrialde bakoitzeko ikasle-ek lortutako batezbestekoarekin ran-king moduko bat egiten dute. Eta ho-rixe da, batik bat , mundukohezkuntzari buruz herritar gehienoiiristen zaigun datu zabalduena.Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroa-

ko ikasleen emaitzak Espainiako Estatu-ko gainerako ikasleen datuekin pilatutadatoz. Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zu-beroakoenak, berriz, Frantziako Estatu-koenekin nahasten dira.

Seguruenik gehienok badakigu ze-rrenda horretan Finlandiak lortutakopostu onaren berri, aspalditxotik harabegira jarrita baitaude hezkuntza adituasko. Frantzia batezbestekoan dago etaEspainia, aldiz, esanguratsuki azpitik,hala nola Europar Batasuneko herrial-deen batezbestekotik ere.

Ez da lan erraza Euskal Herriko ikasle-en emaitzak bi multzo handi horieta-ko emaitzetatik banatzea. Araba, Biz-kai eta Gipuzkoako ikasleek 2012koneurketan lortutako emaitzak KHEEkobatezbestekoa baino esanguratsuki ho-beak izan dira. Hori lehen aldiz gertatuda, eta aurreko neurketetan lortutakoemaitza onen segida da.Beraz, ikasturte honen hasieratik Ara-

ba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako es-koletan aplikatzen hasi den lege lausohorrek zein gorpuzte eta eragin izangoduen jakin ez arren, bistan da jendarte-ak dituen beharrek eta PISA neurketenemaitzek ez dutela justifikatzen jendar-tearen eskakizunen aurka doan hezkun-tza-eredu hori. •

Hezkuntza komunitateak behin eta berriro salatu du LOMCEa. Raul BOGAJO | ARGAZKI PRESS

Hezkuntza-erreforma herri eznormalizatu batean

Arantxa UrbeHezitzailea eta Hik Hasi-ko kidea

Page 21: mila leiho zabalik - naiz: › ... › editions › gaur8_2015-01-17-06-00.pdf2015/01/17  · KRONIKA DURANGON: Euskara ikasle erretiratuak, inoiz ez da berandu > 12 ASTEARI ZEHARKA

2015 | urtarrila | 17

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Orain dela 15 urte izan zen. Oso ondo gogora-tzen dut. Ez zait ahaztuko. Egunkari honetanlan egiten nuen eta lagun batek Grosen zeu-kan tabernan kafea hartzen nengoen. Korri-ka eta presaka tabernara sartu zen. Meheaeta luzea zen. Sakelako telefonoa eskuetan

altxatuta zerbitzariari presaz erakutsi eta aurpegi larrizindar gabe gelditutako aparatu pisutsu hura kargatzekokablerik ote zeukan galdetu zion begi-zuloak agerianutziz, izerdi patsetan. Larria zen jonki haren egoera etakable hark baldintzatzen zuen ezinegona agerikoa zen.Luzaroan ahalegindu nintzen eszena hura burutik ken-

tzen, baina ez zen erraza izan. Handik hilabete gutxira nirebizitzako lehen sakelakoa, Nokia pisutsu bat, eskuratunuen. Bueno, eskuratu baino, GARA egunkariko gure ardu-radunak taldekoei aparatu bana ekarri zigun, edozer balego‘lokalizable’ egon gintezen.Etorriko zitzaiguna aurrera-tzeko gai ez izan arren, ez zi-tzaigun ondo iruditu eta biz-pahiru egunetan plantoeginez itzalita izan genituenguztiok; edo ia guztiok, gutakobati sintonia plano hark auto-busean jo eta luzaroan lotsa-tuta egon baitzen. Eta ez zengutxiagorako: gogoan dut au-tobus batean bizi zen lagunbatek halabeharrez sakelakobat erosi behar izan zuela –iabehartuta– eta haren aparatuarekin kalean!! lehen aldizhitz egin nuenean lotsaz jota non sartu ere ez nuela jakin.Uda hartan Portugalera jo nuen oporretan eta zur eta

lur gelditu nintzen hango hirietan jende guztia leku guz-tietan sakelakoekin hitz egiten ikusita. Horien artean, ezzait ahaztuko terraza batean bikote gazte bat jarrita etabiak aldi berean telefonoz hitz egiten ikustea. Giza-inko-munikazioaren muturra iruditu zitzaidan. Inozoa ni!Bestalde, orain gutxi jakin dut –lagun batek ikusita–

Kenyan bizi diren masaiek ere ‘taparrabos’-az eta matxe-teaz gain, sakelakoa eramaten dutela ia guztiek. Denaden, egiari zor argitu beharra dago herrialde horretan,beste askotan bezala, kable bidezko telefonoaren azpiegi-tura ezartzea baino merkeagoa eta errazagoa omen delasakelakoena bideratzea.Lanean oparitutako Nokia hark urte asko eman zituen

nirekin, ugari. Horren arrazoietako bat izango zen, ziu-rrenik, itzalita sasoi luzeak pasatzen zituela, eta ondoriozoso gutxitan kargatu behar izaten nuela. Horren harira,

badut lagun bat urtero ez bada bi urtetik behin bere gu-rasoek sakelako berria oparitzen diotena non dabilen ja-kiteko, baina ez ditu telefonoak pizten eta erabili ezeankontratua behin eta berriro eteten diote. Eta ez da txan-txa… “Euskaldunon Egunkaria” itxi zuten ostegun beltzhura, niretzat gogoangarriagoa da aipatutako lagun ho-rrek bere sakelakotik!! deitu zidalako berri hori emateko.Horretan ere gure ohiturak izugarri aldatu dira, eta sa-

kelakoei esker abantaila asko baditugu ere, benetako be-harra ez zena premiazkoa da orain eta are eta lotuago bi-zi gara, nahiz eta ez jakin zehazki zeri eta zergatik lotuta.Pentsa, nik neuk ere iaz aldatu nuen sakelakoa, berri batoparitu zidatelako, eta hala lehen aldiz Internet izannuen poltsikoan. Hala ere, pentsa ze azkar ‘ohitu’ naizenegoera berrira, 3G gabe egon naizen sasoi batean horrenhutsunea sentitzen nuela.

Horregatik neurri batean miresten ditut sakelakorik ezdutenak edo sakelako telefonoa izan arren, kalera atera-tzen ez dutenak; telefonoa behar dutenean bakarrik era-biltzen dutelako eta ez dutelako nahi uneoro ‘lokalizable’egon. Nik ez nuke horrenbeste esango, baina lagun batekorain dela urtebete esan zidan poltsikoko telefonoan In-ternet daukanetik txarrago bizi dela, hainbeste mezu,ohar eta bestelako jasotzeak gehiago aztoratzen duela.Lagunaren egonezinak zerikusi zuzena du guk gizar-

teari eta gure buruari sortarazi diogun presaren kon-tzeptuarekin: guztia egin behar da oraintxe bertan,ezin dugu itxaron erantzuna jasotzeko, egin duguna za-baltzeko, informazioa jaso edo zabaltzeko… Guk geukaztoratzen dugu gure burua, izugarrizko presa eta ‘hor-egon-beharra’ ezarriz, eta sakelakoa indar gabe geldituzgero ez gara ezer. Biluzik gaudela uste dugu, zentzuriketa benetako garrantzirik ez badu ere. Gutxienez, Do-nostian ikusi nuen jonki hark bazekien zeren behar la-rria zuen. •

{ koadernoa }

Kable batetik zintzilik

Ez zait ahaztuko terraza batean bibikotekideak aldi berean telefonoz hitzegiten ikustea. Giza-inkomunikazioarenmuturra iruditu zitzaidan. Inozoa ni!

Iker Barandiaran

hutsa

hutsahutsa

Page 22: mila leiho zabalik - naiz: › ... › editions › gaur8_2015-01-17-06-00.pdf2015/01/17  · KRONIKA DURANGON: Euskara ikasle erretiratuak, inoiz ez da berandu > 12 ASTEARI ZEHARKA

herritarrak

Danbor hotsekDonostia kon-kistatuko dutea s t e a r t e a n .E g u n e r o k o aeten eta jaiak

hartuko du protagonismoa 24orduz. Antropologoak dira Bea-triz Moral (Donostia, 1965) etaMargaret Bullen (Ingalaterra,1964) eta urte eta erdiz danborburrunbaren erdigunean sartueta berdintasunak Donostiakodanborradan duen espazioaarakatu dute. Emaitza «Emeki-emeki, berdintasunezko danbo-rradarantz» liburuan jaso duteeta oraindik ere argi bezainbes-te itzal daudela ondorioztatudute.

Egun, ikerketako datuen arabe-ra, danborraden %90 mistoakdira.Begoña Moral. Mistoak bai, bai-na, ez parekideak.

Zergatik diozue hori?

B.M. Parte hartzen duten ema-kumeek ez dutelako gizonenbaldintza berdinetan parte har-tzen. Kuantitatiboki sekulako al-dea dago, adibidez, parte-har-tzaile guztien herena baino ezdira emakumeak.

Zein da Donostiako danborra-daren argazkia berdintasuna-ren ikuspegitik ?Margaret Bullen .Aniztasunhandia dago, gauzak ez dira li-nealak. Gizartearen isla izan ohida jaia, baina danborradan ezdago ispilu bakarra. Historia au-rrera joan ahala aldaketak gerta-tu dira, baina baita erresisten-tziak ere. Ez da Irun edoHondarribiko alardeetan bezala,han irudi bakarra dago, hemendanborrada asko daude eta ba-koitza bere neurrian joan da al-datzen. Ez doaz denak batera, al-daketa pixkanaka egin da eta,noski, instituzioen ekarpenaoso garrantzitsua izan da.

Alde handia dago, danborradabatetik bestera?B.M. Bai, sekulakoa. Oraindik ba-dira erabat maskulinoak direnak.Horietan emakumeek ez dute to-kirik eta guk ikerketa egin genue-nean, hau da 2013an, 13 ziren.

Badira maskulinoak zirenaketa haien kasa ala BerdintasunLegeak aginduta misto bihurtudirenak ere. Horietan, oro har,emakumeak egon bai, bainamurrizketa askorekin sartu dira.Gizonak baino gutxiago dira etaaskotan kopuru hori betetzekozozketa bidez sartzen dira. Gizo-nek, aldiz, beren postua dute etamantentzen dute, antzinakota-suna oso baloratuta dago-etahaien kasuan. Gainera, danbo-rrada antolatzen duen elkartea,elkarte gastronomiko klasikoabada, bertan emakumeek ez du-te lekurik eta, beraz, danborra-daren beraren antolaketan ereez.M.M. Badaude, baina, misto etaparekideak direnak, elkarte gas-tronomiko parekideak edo bes-telako guraso elkarte, kultur el-karte edota kirol elkarteetakodanborradak, adibidez.

Bota dezagun begirada atzera.Emakumeen parte-hartzea, de-

BEATRIZ MORALMARGARET BULLEN

Jaia gauza serioa dela sinetsita, Donostiako

Danborrada lupaz begiratu dute eta

berdintasunak eskuratutako eta eskuratu

beharreko espazioak ikusarazi dituzte.

[email protected]

ANTROPOLOGOAK

Argazkiak: Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

«Danborrada mistoa da, bainaez parekidea, emakumeek ezbaitute baldintza berdinetan

parte hartzen»

Page 23: mila leiho zabalik - naiz: › ... › editions › gaur8_2015-01-17-06-00.pdf2015/01/17  · KRONIKA DURANGON: Euskara ikasle erretiratuak, inoiz ez da berandu > 12 ASTEARI ZEHARKA

2015 | urtarrila | 17

GAUR8• 22 / 23

bekaturik bederen ez da inoizegon, ezta?B.M. Ez, debeku formalik ez dainoiz egon, baina beharrik ere ezzegoelako. Erabat onartuta zego-en emakumeek ezin zutela bertan atera eta hori ez zenkuestionatzen ere. Elkarte gas-tronomikoekin ere berdina ger-tatzen da, idatziz ez da inon jaso-tzen emakumeen debekua, egon,baina, badago.

Noiz atera zen lehen emaku-mea Danborradan?B.M . Egun ezagutzen dugunDanborradan 1980. urtean aterazen lehen emakumea, Kresalakodanborradan, hain zuzen ere. Ja-kin badakigu, baina, aurrekariakizan zirela, nahiz eta data zeha-tzak ez ezagutu. 1927 eta 1936.urteen artean kokatutako argaz-kiak aurkitu ditugu eta bertanemakumeak ageri dira, ez baka-rrik kantinera moduan, gainera.Errepublikako lehen urteetanjazo zen emakumeen lehen pre-sentzia Danborradan, eta, diru-dienez, nahiko kritikatuak izanziren.Garai horretan, Danborrada

eta inauteriak batera zihoazen,danborradarekin hasten baitzi-ren orduan inauteriak eta garaihorretan mozorrotuta ateratzenziren danborradetan. Inauteriakdira, beraz, danborradaren jato-rria, poliki-poliki, baina, Danbo-rrada inauterietarik bereizteneta bere nortasun propioa har-

tzen joan zen. Orduan hasi zirenmilitarrez janzten edota iringi-leak sartzen...

Gerra Zibilak eta FrankismoakDanborrada bera eten zuten.B.M. Bai, ez zegoen Danborrada-rako giro handirik eta urteren ba-tean danborrada bat bera ere ezzen atera. Honek ere emakume-en parte-hartzean eragin zuzenaizan zuen. Eboluzioa, inboluzioaeta erreboluzioa izan zirela esa-ten dugu guk. Eboluzioa, Errepu-blika garaian gertatu zen; inbolu-zioa, aldiz, Gerra Zibil etaFrankismoan, eta, iraultza, azke-nik, Kresalako emakumeen esku-tik.

Nola izan zen Kresalako ema-kumeen parte-hartzea?M.M. Kresala elkarte kulturalbat da eta jai askotan parte har-tzen zuen garai horretan ere, be-ti, baina, emakume eta gizonakbatera aritzen ziren, ordukoDanborradan izan ezik. 1980.urtean, elkarteko emakumeekDanborradan ere parte hartunahi zutela esan, eta, elkarte ba-rruan eztabaidatu ondoren, halaerabaki zuten. Bertan ere ezta-baida piztu zen eta kide batzuekelkartea utzi zuten.Emakumeek parte hartzea eta

danborrada mistoa bihurtzeaerabakita, Kresala elkartea alka-tearengana joan zen, euren as-moa agertzera eta, dirudienez,alkatearen oniritzia jaso zuten.

Alde Zaharreko danborrada tra-dizionalek, ordea, ez zuten begionez ikusten eta emakumeakateraz gero haiek ez zirela ate-rako esan zuten. Alkateak ezzuen atzera egin eta eurak ate-ratzen ez baziren hiriko bande-ra Kresalak berak igoko zuelaesan omen zuen. Eta, noski, Al-de Zaharreko beste danborra-dek ez zioten ateratzeari ukoegin.

Emakumeek presentzia fisikoaeskuratzeaz gainera, irudite-rian ere eragin zuen Kresalak.B.M. Bai, halaxe da. Javier Sadakronistarengana jo zuten Kresa-lakoek, emakumeak Danborra-dan nola atera aztertzeko. Mito-ak dioenez, goizean goiz ur bilaiturrira zihoazen iringileak, sol-daduen danborrak entzun or-duko, soinean zeramatzatenupelak jota imintzioka hastenomen zitzaizkien. Handik datorDanborradaren mitoa. Ur bilazihoazenen artean emakumeakere egongo zirenez, urketarienfigura sortu zen. Garaiko ema-kumeek ura biltzeko erabiltzenzuten ontzia, suila, irudikatzendu urketarien barrilak eta janz-kera ere berezia dute, gonare-kin.M.M. Estrategia honek bere aldeona du, danborradan emakume-en parte-hartzea sustatu eta mi-toan emakumearen rola ikusa-razi zuelako, baina, gerora mugaere bihurtu da.

Emakumea urketarien posturamugatu izan da hala?M.M. Denetarik dago, Donostia-ko danborrada oso anitza delako.Danborrada batzuetan ez daemakumerik ateratzen edo urke-tari gisa bakarrik ateratzen da;beste batzuetan, ordea, danbo-rrarekin ageri da, baita agintepostuetan ere. Danborrada nahi-ko hierarkikoa da: danbor nagu-sia –askotan, bizitza osorakopostua izaten da–;danborrak –soldaduak baldin ba-daude, haiek dira danborra jo-tzen dutenak–, barrilak –sukal-dariak– eta urketariak –betiemakumeak–. Zenbat eta goragojoan hierarkian, orduan eta ema-kume gutxiago topatzen ditugu.Sukaldariena da talde mistoena.

2006. urtean beste mugarri batidatzi zuen Historiak. Lehen al-diz, emakumeak banderarenigoeran eta jaitsieran suila jo-tzen agertu ziren.B.M Bai, halaxe da, 2006. urtetikemakumeek oholtza gainean sui-la jotzen dute. 2006. urte hartan,Gaztelubide elkartearekin batera,Intxaurrondoko Artzak Ortzeokelkarteko hamabi emakume igoziren oholtza gainera. Ikerketanjakin dugunez, baina, gau hartanez zuten elkarrekin afaldu etaemakumeak ez ziren ezta elkar-teko komunera ere sartu.

Afariari kapitulu oso bat eskai-ni diozue.

“«Eboluzioa,

inboluzioa eta

erreboluzioa izan

ziren. Eboluzioa,

Errepublika

garaian; inboluzioa,

Gerra Zibil eta

Frankismoan, eta,

iraultza, Kresalako

emakumeen

eskutik»

1

2

Page 24: mila leiho zabalik - naiz: › ... › editions › gaur8_2015-01-17-06-00.pdf2015/01/17  · KRONIKA DURANGON: Euskara ikasle erretiratuak, inoiz ez da berandu > 12 ASTEARI ZEHARKA

herritarrak

B.M. Bai, eta gau hartako me-nuak konparatu ditugu. Gazte-lubidekoek urtero prentsanagertzen diren afari horietakobat jan zuten bitartean, oholtza-ra haiekin igo ziren emakumeek12 euroko plater konbinatu batafaldu zuten.

Gauza jakina al zen hori?M.M. Guk dakigula, ez. Hala etaguztiz ere, oso galdera eta kezkagutxi planteatzen dira emaku-meen parte-hartzearen ingu-ruan. Asko jota desfilean partehartzeko moduak pizten duarreta, ez inguruan gertatzen di-ren kontuek. Ez antolaketak, ezafariak... Gauza horiek, baina,badute garrantzia, bestela zerga-tik dakigu denok, urtero, Gazte-lubideko afariko menua zeinden?

1987. urtean Pilar Mirok Urrez-ko Danborra irabazi osteko afa-ria ere polemikoa izan zen.B.M. 1934. urtetik, gutxienez, eta1989. urtera arte, udal ordezka-riek eta ondoren Urrezko Danbo-rra jasotzen zutenek Gaztelubi-den afaltzen zuten, Donostiaegunaren bezperan. Noski, sari-tua emakumea ez zenean. 1987.urtean Pilar Miro zinemagileakjaso zuen Urrezko Danborra. Sa-ria jaso zuen historiako hiruga-rren emakumea izan zen eta al-kateak Gaztelubiden afaldu zuenbitartean, Mirok Arzak jatetxeanafaldu zuen, Udaleko hainbat zi-

negotzirekin eta alkatearenemaztearekin. Debeku horrek ez-tabaida piztu zuen kalean, izanere, Udalean zeuden emakumeordezkariek ere debekatuta zutenafarian parte hartzea.Bi urte ondoren, 1989an, Gaz-

telubideko afari ofizialen gain-behera etorri zen. Izan ere, Ga-briel Celaya poetak UrrezkoDanborra jaso eta bere tradizioaemaztearekin ospatzea zelaesan ondoren, uko egin zionGaztelubiden afaltzeari.

Instituzioek lan berezia egin aldute emakumeen parte-har-tzea sustatzeko?B.M. Odon Elorza nahiko saiatuda Danborrada aldatzen eta

pauso garrantzitsuak eman di-tu. Hiru mugarri daude:1998an, Donostiako Udala akziopositiboak egiten hasi izana;2005ean, Berdintasun Legeaonartzea, eta, 2008an, danbo-rrada baztertzaileei diru-lagun-tzak ukatu izana.

Zein ekintza positibo egin zi-tuen Udalak?B.M. Banderaren igoera eta jai-tsiera oso une garrantzitsuakdira, eta oholtzan emakumeakez zeudenez, 1998an balkoiraigo zituen alkateak lehen ema-kumeak. Zehazki, DonostiakoOrfeoiko bi emakumek igo zu-ten Donostiako bandera urtehartan. 1999. urtean, alkateak

beste danborradetako ordezka-riak gonbidatu zituen oholtzagainera, bakoitzak bere danbo-rradako bandera eraman zezan.Horietako batzuk emakumeakzirenenez, oholtza gaineanemakumeen presentzia ziurta-tu zen.

Erakundeek, baina, badituzteoraindik etxeko lanak UrrezkoDanbor eta Hiritar merezimen-duaren dominekin, ezta?M.M. Bai. Historian emandakoUrrezko Danbor eta Hiritar me-rezimenduaren dominak azter-tuta, hurrenez hurren, kasuen%8,5 eta %21ean baino ez dituz-te emakumezkoek jaso sari ho-riek.

Haur Danborradan ere neska-toen parte-hartzea ez da betikokontua.B.M. Ez, ezta gutxiago ere. Ezdakigu, gainera, zehazki zeinurtetan hasi ziren neskatoakHaur Danborradan ateratzen.Eskoletako danborradak diragehienak, eta beraz, 1970eko ha-markadan hezkuntza mistoa bi-lakatu eta eskola gehientsuenakmistoak zirenean hasi omen zi-ren neskak danborrarekin ate-ratzen. Hala eta guztiz ere, or-duan ez zen nesken presentziabaimentzen. Hasieran, oharka-bean ateratzen ziren, belarrita-ko gabe eta ilea bilduta. Neskaksoldadu gisa ateratzen zituzteneskolei diru-laguntza ukatzenzien-eta Udalak. Debeku harkindarrean zirauen azken urtee-tan —80ko hamarkadaren er-dialdera arte—, nesken integra-zioa modu ez-ofizialean etaarian-arian egiten ari zen.M.M. Elkarrizketatutako irakaslebatek gogora ekarri zuenez, ga-rai horretan neskatoen debekuagehiegizkoa zela salatzeko, des-file erdira atera eta neskatoeiilea askatu zieten. Haur Danbo-rradako antolatzaileei “orain,nahi baduzue, erretiratu!” esate-ko modu bat izan zen.Aurrerapausoak eman dira

ondoren ere. Haur Danborrada-ko lehen neskato jenerala2013an etorri zen eta, egun, LaBella Easoren karroza eta figuraaldatzen saiatzen ari dira.

3

4

Page 25: mila leiho zabalik - naiz: › ... › editions › gaur8_2015-01-17-06-00.pdf2015/01/17  · KRONIKA DURANGON: Euskara ikasle erretiratuak, inoiz ez da berandu > 12 ASTEARI ZEHARKA

ere bertan ikusten dira, baita al-darrikatzen den gizarte ereduaere. Ikurrinaren legalizazioarenaldarrikapena, presoak, Reala...presente daude jaian.Gizartea aldatzen da eta ho-

rren heinean jaia ere bai. Bestenorabidean ere gertatzen da,jaian aldaketak badaude horrekgizartean eragina du.

Zuena dibulgaziozko lana da.M.M. Bai, urrian aurkeztu ge-nuen ikerketa eta danborradaguztien esku jarri du Udalak, baieta Udaletxeko webgunean de-nen eskura ere.

Zein gomendio egiten duzueikerketa egin ostean?B.M. Liburua irakurtzea da gukegiten dugun gomendioa. Osoideia sinpleak eta fundamentugabekoak erabiltzen dira ema-kumeen parte-hartzearen kon-tra. Gainera, ezezagutza handiadago. Bakoitzak bere danborra-da ezagutzen du, baina ondoko-an zer gertatzen den ez daki.Jendeak, gainera, desfilean ba-

karrik jartzen du arreta, ez ingu-ruan gertatzen den guztian. Aregehiago prentsak! Konstituzioplazan du foku bakarra. Gukarreta bestelako danborradetanjartzeko eskatzen diogu pren-tsari. Zentroan klasikoenak dau-de, baina Donostia askoz gehia-go da. Esperientzia parekideetanarreta jartzeko eskaria egitendugu, beraz.

2015 | urtarrila | 17

GAUR8• 24 / 25

Nola sortu zen ikerketa hauegiteko asmoa?B.M. Donostiako Udaleko Ber-dintasun Sailak beka bat aterazuen 2013. urtean. Berdintasunalorreko lehen beka serioa izanda eta asmoa bi urtetik behinateratzea omen da. Apustu go-gorra izan da Udalarentzat, bekaoso hornituta dago, eta, gaiaridagokionez —berdintasuna etajaia, hain zuzen ere—, ikuspegiezberdinak daude. Askok ez du-te hori ikertzeko beharrik ikus-ten eta Udalak apustu potoloaegin zuen horren alde.Sei ikertzaile aritu gara lan

honetan. Ni proiektuaren koor-dinatzailea izan naiz eta nirekinbatera Margaret Bullen, XabierKerexeta, Savina Lafita, SilviaLoza eta Luz Maceira Ochoa. Ke-rexeta eta Loza historialariak di-ra, eta besteak antropologoakgara. Urte eta erdiz egon gara la-nean. Lan potoloa izan da.

Zein metodologia erabili duzueikerketa egiteko?M.M. Bi lerro nagusi izan ditu-gu. Kerexeta, batez ere, historiazarduratu da eta beste guztiak,etnografiaz. 2013. urteko Danbo-rrada egunean, behaketa parte-hartzailea egin genuen, horiizan zen gure abiapuntua. Do-nostia sei zonaldetan banatu etazona bakoitzaren ardura batekhartu zuen. Zonalde eta danbo-rraden profilen arabera egin ge-nuen banaketa. Beti mistoa, ha-

sieran gizonezkoena edo orain-dik ere gizonezkoena den ain-tzat hartuta, baita elkarte motaere: gastronomikoa, kirol arlo-koa, guraso elkartea... Entsegue-tan eta Donostia eguneko 24 or-duetan aritu ginen behaketaegiten. Antropologian lagin txi-kiekin lan egiten dugu eta zuze-nean pertsonekin aritzen gara.Hortaz, elkarrizketa zabalak ereegin ditugu, 20 bat lagunekinaritu gara elkarrizketa hauekegiten.

Garrantzitsua al da jaia iker-tzea?B.M. Alde batetik, ez zaio garran-tzirik ematen, baina beste aldebatetik, bai. “Festa ondo pasatze-ko zerbait da, zertarako egin iker-keta bat?”. Hori da askotan en-tzun behar izan duguna. Festakgarrantzirik ez duela dirudi, bai-na, aldiz, festan gaudenean begi-rada guztiak, foku guztiak harengainean daude. Egunkariak, irra-tiak... pertsona ezagunak... Festagarrantzitsua da. Hiria eta auzoaegiteko balio du jaiak. Beraz, hiri-tartasuna egiteko garrantzitsuabada festa, nola ez da izango iker-tzeko garrantzitsua?Festa, azkenean, erritual bat

da, oso gauza serioa, jende mor-doa mugiarazten du eta gizarte-aren isla da. Festari zuzenean be-giratuta, gizartearen isla ikustenda, gizartea eszenatoki batean ja-rri eta gizartea bera errepresen-tatzen da. Gizartearen gatazkak

«Festari zuzenean

begiratuta,

gizartearen isla

ikusten da, gizartea

eszenatoki batean

jarri eta gizartea

bera

errepresentatzen da

jaian»

1: «Lord Weelingtonengudarostea», 1927 eta 1929

artean.

2: Unión Artesanako turkiardanbor-joleak. 1929 eta 1937

urteen artean.

3: Kresalako danborrada. 1980.urtean mistoa bihurtu zen

lehen danborrada.

4: Eskaut Gia. 1982. urteanmisto gisa jaio zen lehen

danborrada.

5: 2006. urtean emakumeakKonstituzio plazako oholtzara

igo ziren suila jotzera.

6: Haur Danborradan, 2013.urtean, Sara Huegun izan zen

lehen neskato jenerala.

KUTXATEKA, Jon URBE, Andoni

CANELLADA, Juan Carlos RUIZ |

ARGAZKI PRESS

5

6

Page 26: mila leiho zabalik - naiz: › ... › editions › gaur8_2015-01-17-06-00.pdf2015/01/17  · KRONIKA DURANGON: Euskara ikasle erretiratuak, inoiz ez da berandu > 12 ASTEARI ZEHARKA

herritarrak

Eroskik ere egin dusagardo denboral-diaren hasiera pro-pioa. Andoni Egaña-ren bertsoz abiatuzuen atzo Urbilgo

merkataritza gunean, sagardoa-ren lurraldearen bihotza osa-tzen duten Usurbil, Hernani etaAstigarragatik gertu. Ingurukosagardogileek ere parte hartuzuten hasiera ekitaldian. Lakua-

ko gobernuak eta Eroskik 2013.urtearen amaieran akordioa si-natu zuten, lehen sektoreko ber-tako ekoizleei bultzada ematekokonpromisoa hartuta. Eta kon-promiso horren baitan kokatzenda Eroskik bertako sagardoarenalde emandako pausoa.

Urtero Eroskik milioi bat eu-ro baino gehiago inbertitzendu bertako sagardoa erosten.2014. urtean, gainera, erosketahoriek %4 gehitu dira, kontsu-moa igotzen ari den seinale.Asun Bastidak, bertako produk-tuaren zuzendari komertzialakzera azaldu du: «Sagardoa guremerkataritza sare guztian esku-ra dagoen produktua da. 2014.urtean bertako ekoizle gehiago-rekin lan egin dugu, %6 gehia-gorekin, eta guztira 20 markabaino gehiago merkaturatu di-tugu. Tartean, gure marka pro-pioa duen Eroski sagardoa,

Isastegi sagardotegikoa». Har-tara, atzo Urbilen izan zen den-boraldi hasierako ekitaldia sa-gardoa bultzatzeko kanpainazabalago baten baitan kokatzenda. Bide horretan, sagardo das-taketak izango dira gaur arra-tsaldean eta datozen bi astebu-ruetan Eroskik Arrasaten,Urbilen, Eibarren, Ordizian etaTolosan dituen hipermerkatue-tan.

BERTAKO EKOIZLEEKIN LOTURA

Eroskik 245 denda ditu EuskalHerrian eta 450 euskal horni-tzailerekin lan egiten du. Bidehorretatik urtean 10.000 pro-duktu inguru merkaturatzenditu, urteko 400 milioi eurokoerosketak eginez. Eroskiren po-litika komertziala «nekazaritzaelikaduraren sektorearen iraun-kortasuna eta ekoizpen sarea-ren aniztasuna» ziurtatzea eta

bultzatzea dira eta horretarakobertako ekonomien alde egiten du, horien inguruan abe-rastasuna sortzeko asmoz.«Kontsumitzaileek bertako pro-duktuei balioa ematea nahi du-gu, izaera propioa daukatelako,gure gastronomia kulturarenikono direlako eta sektore ba-ten biziraupenerako ezinbeste-koak direlako», nabarmendu duBastidak. Bide horretan sinatuzuten akordioa Lakuako gober-nuak eta Eroskik 2013. urtean,lehen aipatu bezala.

Akordio horren baitan, 2014.urtean barna hainbat ekintzaeta kanpaina bultzatu dituEroskik.

Batetik, Euskal Okela ziurtagi-ria duen behi-haragiaren pro-mozioa eta merkaturatzea bul-tzatu ditu, Hazi eta Ekainfundazioekin lortutako akordiobati esker. Bide beretik, Euskal-Txerria ziurtagia duten produk-tuen aldeko apustua egin du.

Bestetik, artisau eran eginda-ko arrantzaren aldeko konpro-misoa areagotu du euskal lonje-tan: 2014. urtean barna bikoiztuegin ditu berdelaren erosketakeuskal kofradietan eta gure por-tuetan deskargatutako hegalu-zeen erosketa %40 handitu du.

SAGARDOABertako ekoizleen produktuekin saskia betetzekoapustuarekin segituz, Eroskik sagardo denboraldia hasi du

[email protected]

Txotx denboraldia hasi da. Urtez urte, hasiera ekitaldiakizaten dira han eta hemen, sagardogileentzat haingarrantzitsua den eta euskal jendartean hain errotutadagoen ohiturari hasteko baimena garbi emateko edo.Eroskik ere inaugurazio propioa egin zuen atzo Urbilen,sagardoaren lurraldearen bihotzean.

KONTSUMOA / b

Sagardoaren txinpartak makina bat baso blaituko ditu datozen asteetan, txotxak iraun bitartean. Jon URBE | ARGAZKI PRESS

Page 27: mila leiho zabalik - naiz: › ... › editions › gaur8_2015-01-17-06-00.pdf2015/01/17  · KRONIKA DURANGON: Euskara ikasle erretiratuak, inoiz ez da berandu > 12 ASTEARI ZEHARKA

2015 | urtarrila | 17

GAUR8• 26 / 27

hutsa

Jatorri izendapena duen Idia-zabal gaztaren alde ere egin du.Gaur egun Idiazabal markarekinmerkaturatzen den produktua-ren %10 Eroskiren bidez egitenda eta Artzai-Gaztarekin daukanakordio bati esker ehun artzainbaino gehiagok artisau eranekoizten duten gazta ere saltzendu. Gainera, 2014. urtean Idiaza-bal jatorri izendapena duen gaz-ta propioa merkaturatu du Eros-ki Seleqtiak. Eusko Label izendapena duen

Arabako patataren salmentak%10 igo dira Eroskiren sare osoan. Txakolinaren merkaturatzean

ere jarri du indarra bukatu berriden urtean. Jatorrizko izendape-na duen txakolinaren merkatu-ratzean indarra jarri du eta mar-ka propioa garatu du. Arrautzen sektorean ere sartu

da, eta Eroskik ziurtatzen duEuskal Herriko bere dendetansaltzen diren arrautzak bertako-ak direla, sektoreari bultzadaemate aldera. Azkenik, Nirea akordioa izene-

ko proiektura lotu da Eroski,Eusko Jaurlaritzak lehen sekto-rea bultzatze aldera martxan ja-rritako programara. Eta 2014.urtean, lehenengoz, Jasangarri-tasunaren Saria antolatu du.

Urdaira sagardotegian gaurhasiko da aurtengo txotxdenboraldia. Albokoargazkian, PatxiAzkonobieta, Urdairakosagardogilea. Jon URBE | ARGAZKI PRESS

SAG

AR

DO

A

SASO

IKOA

{ Sagarretik }EDOZEIN URTESASOIRAKOTXINPARTA

Sagardoa sagar muztioaren

irakite edo fermentaziotik

sortutako edari freskagarri

alkoholikoa da. Behin botila

irekita, denbora tarte

laburrean kontsumitzea

komeni da, 10-13º C

artean, freskoa. Ireki

aurretik, botila buruz

behera jarri eta astindu.

Edalontzitik 20-30

zentimetrora zerbitzatu,

sagardoa hautsi eta

txinparta ateratzeko.

Edalontzia zabala eta

kristal finekoa izatea

komeni da. Trago batean

edango den sagardo

kopurua zerbitzatu aldiro

hutsa

hutsa

·

PATXI AZKONOBIETAURDAIRA SAGARDOTEGIKO SAGARDOGILEA

Nolako denboraldia espero duzue? Tira, jendea hasi da enkarguak egiten etadenboraldi ona egitea espero dugu. Oraingozgiroak ere erantzuten du eta dena ondo joateaespero dugu. Baina seguru ezin da jakin, urteguztiak desberdin joaten dira eta.

Sagardoa prest, nolako sagardoa daaurtengoa? Sagardo politak izango dira, agian lehengourtekoak baino mehexeagoak, baina gustuederreko sagardoak.

Txotxa hilabete batzuetako kontua da,baina botila urte guztian izaten da salgai.Nolako garrantzia dauka txotxak? Guk batez ere bodegarako egiten dugu lana,horregatik botila oso garrantzitsua daguretzako. Urteko hamabi hilabeteetatikbederatzitan botilatik bizi behar dugu. Txotxaoso ondo etortzen zaigu gure izena zabaltzekoeta gure produktua ezagutzera emateko, bainagu botilatik bizi gara urtean zehar.

Zuen sagardoa Eroskin eros daiteke, eskuradauka kontsumitzaileak. Guretzako Eroski plaza oso garrantzitsua da.Guk hamabost urte daramagu laneanEroskirekin, eta primerakoa da harremana.Salmentarako plaza oso ona da Eroski.

Azken urteotan lortu da sagardo botilaetxeetara sartzea, ezta? Bai, batez ere uda partean jendeak hartu duohitura etxean sagardoa edatekoa. Jendegazteari sagardoa gustatzen zaio eta horigarrantzitsua da. Gustatuko litzaidake, halaere, jendeak neguan ere sagardoa edatekoohitura gehiago hartuko balu, baitaGabonetan eta halakoetan ere. Ospakizunbereziak ditugunean mahaian sagardo botilabat izatea gustatuko litzaidake. Egia da geroeta gehiago izaten dela, baina ohitura izateagustatuko litzaidake, garai batean gurebaserrietan izaten zen bezala.

Txotxa: jatekoa, edatekoa, gehiegikeriabatzuetan... Nola joan behar dasagardotegira?Egia da guk denetarik ikusi izan dugula. Halaere, azken urte hauetan gauza suabeagodagoela ematen du. Sagardotegiak joan etaondo pasatzeko tokiak dira; bertako janak etaedariak gozatu eta jendearekin harremanakizateko toki ona da. Baina ganberrismoaaparte utzi beharra dago. Sagardotegieninguruan ‘dena libre da’ irudia zabaldu izanda, hasierako urteetan batez ere. Edatea libreda, bai, baina norberak hartu behar dioneurria. Askatasun hori gozatu behar da, bainabesteen askatasuna zapaldu gabe, ezta?

«Gustatuko litzaidake ospakizunetanmahaian sagardo botila bat egotea»

Page 28: mila leiho zabalik - naiz: › ... › editions › gaur8_2015-01-17-06-00.pdf2015/01/17  · KRONIKA DURANGON: Euskara ikasle erretiratuak, inoiz ez da berandu > 12 ASTEARI ZEHARKA

herritarrak

Arotza da IñakiU r i b e s a l g o .Orain, Urnietakoetxeko garajeanmuntatu duentailer txikian egi-

ten du lan, baina 14 urte zituelahasi zen lanbide hau ikasten, be-re maisuarekin. Hark erakutsizizkion egurraren sekretuak etateknikak. «16 urtera arte maisuon batekin izan nintzen. Garaihaietan ohikoa ez zen maitasu-nez eta errespetuz tratatu nin-duen. Gero beste aroztegi ba-tzuetan izan nintzen, baina jada

ez nuen ezer ikasi, sukaldeak etatarimak muntatzen ibili nin-tzen. Ni beti bizi izan naiz kri-sian eta zegoenari heltzen nion,baina tailerra itxi zuten eta be-taurrekoen kontua kasualitatezagertu zen», dio artisauak.

Elena Ibañez bere bikotekide-arekin batera, Errioxako Canalesde la Sierra herrian etxe oso za-har bat erosi zuen, jakinda egi-tura bota beharko zutela eta be-rriro eraiki . Ondo zeudenegurrak mantendu eta gainera-koak aldatu behar zituzten, bai-na, nondik atera kalitatezko

egurra? Bada, ba al da basoa bai-no iturri hobeagorik? Basozai-nei bertan zegoen egurra jaso-tzeko baimena eskatu eta etxeaberreraikitzeko erabili zuten.«Astebete eman genuen bertaneta oso eguraldi txarra egitenzuen. Maisuarekin ikasitakoegurra tolesteko teknikekin etateknika berriekin saltsan ibil-tzen hasi nintzen eta bat-bateanbetaurrekoen itxura zuen piezabat lortu nuen. Orduan marraz-tu nuen lehenengo betaurrekoaeta egurrera eraman nuen eta,hara, diseinuko betaurrekoak

nituen! Izugarri gustatu zitzai-dan». Lehenengo betaurrekohaien diseinua guztiz eskuzegin zuen. Paper bat tolestu etabetaurreko erdia marraztu zuen.Ondoren, moztu egin zuen etapapera berriro destolestean ba-zuen betaurrekoa. Logikoki,neurriak ez ziren zehatzak etakristalak jartzera joan zeneanoptikariarentzat arazo bat izanzen.

Pixkanaka, ekoizpena hobe-tzen joan zen eta orain ordena-gailu bidez diseinatzen ditu be-taurrekoak. Hori da eskuz egitenez duen gauza bakarra. «Makinaasko ditut, baina azkenean denaasko sinplifikatzen da. Hasi nin-tzenean makinak erosten joannintzen, probatzen joateko etaazkenean konturatu naiz erdiasoberan dudala», kontatu digubere tailerreko makinak eraku-tsiz. Lixatzeko edo mozteko era-biltzen ditu, besterik gabe.

Uribesalgorenak ez dira mer-katuan dauden egurrezko be-taurreko bakarrak, baina baiguztiz artisau erara egindakobakarrenetarikoak. Gainerakoeklaserra edota kontrol numeriko-ko fresatzaile makina (CNC) era-biliz egiten dituzte. Artisauitxura galdu egiten da honela,nahiz eta eskuz lixatu eta berni-zatu.

«Errioxan, betaurrekoekin la-nean jarraitu nuen eta etxeraitzultzean Interneten bilatunuen ea egurrezko betaurrekoakba ote zeuden. Ikusi nuen Ale-manian eta Italian bazeudelaegileak eta etxea eraikitzen ja-rraitzea erabaki genuen. Gero-xeago, Interneten berriro begi-ratu nuen, ikusi nuenKatalunian eta Galizian sortzai-le berriak zeudela, eta pentsatunuen: ‘Egurrezko betaurrekoenhodei toxiko bat pasatu ote da?’Desanimatu egin nintzen, nireideia ez zelako berritzailea, bai-na euren teknika laser edo CNCbidezkoa zenez, aurrera jarrai-tzea erabaki nuen».

Uribesalgoren lan prozesualuzea eta zehatza da. Basokoegurra erabiltzen badu, hilabeteasko emango ditu betaurrekoaklortzen dituen arte. Egurra ure-tan jarri behar da, lehenik, erre-txina kentzeko, gutxienez sei hi-

infraganti

Puntako teknologiak eta materialak eskuragai ditugun unehonetan, atzera begiratzeko joera dago, vintage delakoamodan baitago. Egurra vintage materiala dela esandezakegu, are gehiago eskuz eta mimoz lantzen bada.Material natural honekin ondo ikusteko eta dotore janztekobetaurrekoak sortzen hasi zen Uribesalgo, ia kasualitatez.

IÑAKI URIBESALGO

Urnietako tailer txikia eta betaurrekoen erakustokia, hori ere eskuz egina. Betaurreko graduatuak eta eguzkitakoak ikus daitezke. Andoni CANELLADA | ARGAZKI PRESS

Page 29: mila leiho zabalik - naiz: › ... › editions › gaur8_2015-01-17-06-00.pdf2015/01/17  · KRONIKA DURANGON: Euskara ikasle erretiratuak, inoiz ez da berandu > 12 ASTEARI ZEHARKA

2015 | urtarrila | 17

GAUR8• 28 / 29

labete. Gero, lehortzen utzi etaxafletan moztu eta egosi. Hortikaurrera hasiko da materiala lan-tzen. Ordura arteko denbora lu-zea denez, basoko egurra erabil-tzen duen arren, erositakoxaflak ere erabiltzen ditu. Hone-la, prozesua azkartzen du etamota asko lor ditzake. Xafladuenetik hiru astetan aritzen dalanean (hiruzpalau betaurrekoegin ditzake denbora horretan).Betaurrekoen forma diseinatzendu, egur bloke batean zizelkatueta prentsa moduan erabiltzendu, tartean xafla jarrita. Denbo-ra pixka bat pasatzen denean,piezak pegatzen hasten da –ba-koitzak 25 pieza ditu, egurrezkoeskuadrak barne–.

BETAURREKOAK, NAHIERAN

Betaurrekoei Nardaia marka jar-tzea ahalbidetuko dion zigilua-ren zain dagoen bitartean, Uri-besalgo merkatuan sartzekolehenengo pausoak ematen arida. Ezagutzera emateko, Facebo-oken profil bat zabaldu zuen pa-sa den urrian: “El bosque de laslunettes” du izena, Errioxako ba-soari erreferentzia eginez. Profil horretan, pixkanaka

sortzen ari den betaurrekoakerakusten doa –San Sebastianegunerako zuri-urdin batzukprestatzen ari da– eta publikoa-rekin lehenengo harremana egi-ten du, nahiz eta oraindik ezduen dendarik, ez fisikoa ez In-ternet bidezkoa. «Webgune pro-pioa izatea garestia da. Etorkizu-nerako nahia da egur mota,kolore eta diseinu guztien kon-binazioa ahalbidetzen duenwebgune bat sortzea. Honela,erosleak zuzenean erabaki ahal-ko du zein betaurreko nahiduen», aipatu du. Izan ere, berakbetaurreko pertsonalizatuaksortzeko aukera ematen du. Pagoa, sapeli eta intxaurron-

do egurrak erabiltzen ditu batezere, baina azkenaldiko joerei erejarraitzen die. Adibidez, kolore-tako betaurrekoak egiten ditu, tindatutako xaflak erosiz, edozebradunak –marradunak–. Az-ken hauek ez ditu oso gustuko,herrialde tropikaletan ekoiztendirelako eta nahiago duelakobertakoa erabili, baina egurra modu jasangarrian eskuratzen

duen ekoizle bat topatu du etaharekin egiten du lan. Eguzkita-ko betaurrekoak ere egiten ditu.«Nik, txikitatik, betaurrekoakeraman ditut eta niretzako eginnahi nituen egurrezko betaurre-koak, ez eguzkitakoak. Merkatuhori da gehien gustatzen zaida-na, graduatutako monturarena,baina jan egin behar dugu etaeguzkitakoak ere egiten ditut».Martxoan langile autonomoa

izateko izena emango du eta hi-ru hilabete igaro behar dira arti-sautza ferietan parte hartu ahalizateko. Bitartean, artisaua delafrogatzen duen «azterketa» batgainditu beharko du, baina ezdauka kezkarik. Ferietan ibiltzenhasten denean, negozioa ondobadoa, orain garajean duen tailertxikia handitzeko eta hobetzekointentzioa dauka. Elenak lagun-duko dio, orain egiten duen be-zala, enpresa txiki hori kudea-

tzen. Beste helburuetako bat datokian tokiko optikekin lan egi-tea. Bere produktuak saltzekoprest dauden saltokiekin harre-manetan jarri nahi du Uribesal-gok. Orain arte ez du zorte han-dirik izan. Optikari batek,kristalak jartzen saiatzean, montura bat apurtu zion eta bestebatek barre egin zion. Berari mi-na eman zion horrek, lana gogozegiten duelako. «Torlojua ken-duz gero, kristala jartzeko mal-gutasuna dauka. Madrileko opti-kari batekin jarri nintzenharremanetan eta berak ez zidaninolako arazorik jarri. Orain, be-rarekin egiten dut lan eta askolaguntzen dit. Hemen badagooptikari bat interesatuta, bainaoraindik ez da animatzen», ko-mentatu du ilusioz beteta. Negozioa ondo badoa, familia

honen helburua ez da enpresahanditzea, baizik eta bizitzeko

adina diru lortzea gustatzenzaien hori eginez. Orain arte 14pieza atera dira tailerretik. Ba-tzuk oparitu egin ditu, beste ba-tzuk prezio baxuagoan saldu...lagunak dira bere bezerorik one-nak. Orain, bezero berriak era-kartzea espero du artisauak.Monturek 400 euro inguru ba-lio dute, baina berak dioen beza-la, «gauza bat da zenbat balioduten eta beste bat zein balioduten». Kontuan izan behar daeskuz egindako zerbait dela, mi-moz egindakoa eta mimoz tra-tatu beharrekoa. «Nik nahi dudana da erosten

duenak zaindu dezala, ez dahondartzara eramateko produk-tu bat, edota kotxeko eskula-rruen kutxan gordetzekoa. Egu-rra material bizia da eta beroaketa hezetasunak eragiten diote.Nik proba egin dut, betaurrekobatzuk uretan utzi ditut astebe-

te eta ez zaie ezer gertatu, kolo-rea aldatu zaie, agian, bainazaindu egin behar direla esannahi dut». Bere betaurrekoek ur-te eta erdi dituzte eta berri-be-rriak daude, nahiz eta ez dituengehiegi zaintzen. «Jendeak egi-tea nahi ez dudana egiten dut;hauekin lana egiten dut, ez ditutbabesteko betaurrekoak janzten.Azken finean, nik egiten dituteta nire kristalak bereziak dire-nez, ezin ditut bi betaurrekodesberdin izan». Uribesalgoren lanak ez dira

futbolean jokatzeko edo umebatentzako. Okasio berezietandotore jantzi nahi duenarentzatdira, edota egunerokoan itxuro-so agertu baina zaintzen ditue-narentzat. Bere lagun batek, es-treinatu zituen egunean,gainean eserita apurtu egin zi-tuela kontatzen du barrez arti-sauak. Edozein betaurrekorengainean eseriz gero, apurtuegingo dira... baina bestelakoprobak egin ditu eta badaki beresorkariek ohiko kolpe txikiakondo jasaten dituztela. «Gaine-ra, esan beharrik ez dago nire-kin betiko bermea dutela, betau-rrekoei edozein gauza gertatzenzaiela ere ahal dudan guztiaegingo dudala konpontzeko. Ho-ri da egilea ni izatearen abantai-la», aipatu du, 25 pieza txikieta-ko batzuk eskuan dituela. Umoretsu, proiektu gehiago

dituela aitortu du: gaizki ateradiren betaurrekoekin, optika ba-teko erakusleihoan ederto geldi-tuko liratekeen eskulturak egi-ten ditu eta noizean behinbetaurrekoekin apropos geldi-tzen diren osagarriak egiten di-tu: gerrikoak, lepokoak... Den-denak, egurrezkoak. Pedro hau-rrak urtebete du oraindik, bainapozik ibiltzen da aitaren ingu-ruan jolasean. Ziur pozik ikasikoduela lanbidea. •

hutsa

Gauza bat da produktu batek zenbat balio dueneta beste gauza bat zein balio duen. Artisautzazari garenean, bere balioak diru balioagainditzen du

Basoko egurra prestatu eta lantzen duen arren,egur mota askotako xaflak erosten ditu,ekoizpena azkartzeko. San Sebastian egunerakodiseinu bat prestatzen ari da, zuri-urdina

Nagore Belastegi Martin

Uribesalgo bere diseinu bat erakusten. Andoni CANELLADA | ARGAZKI PRESS

Page 30: mila leiho zabalik - naiz: › ... › editions › gaur8_2015-01-17-06-00.pdf2015/01/17  · KRONIKA DURANGON: Euskara ikasle erretiratuak, inoiz ez da berandu > 12 ASTEARI ZEHARKA

herritarrak

EUROPA

SARE N

> Ez zara Charlie

«Je suis Charlie» esaldia bolo-bolo dabil azken egunotan.Orain, denak omen CharlieHebdo. Eta sarean dagoenekoagertu dira ahots kritikoak,«zuek ez zarete Charlie» esateraausartu direnak. Izan ere, nolaatera daitezke adierazpen aska-tasunaren defendatzaile sutsugisa aspaldian hori zapaltzenaritu diren agintariak eta kaze-tariak? Marine Le Pen, AngelaMerkel, Netanyahu, MarianoRajoy... Beren etxeetan defenda-tzen eta babesten ez duten adie-razpen askatasunaren izeneanelkartu dira Parisen, besotikhelduta. Sarean batek bainogehiagok esan duen modura,“Charlie Hebdo”ko kazetariekburua altxatuko balute portadabat eskainiko liekete, zentsura-tuak izateko arriskuarekin.

> Larrialdia

Pasatu diren Gabonetako opo-rretan hackerrek PlaystationNetwork eta Xbox Live bideo-jo-koak hartu dituzte helburu, etaegun askotan ez dira erabilgarriizan. Horrek haserrea eta frus-trazioa eragin ditu bideo-jokoenerabiltzaileen artean, harpide-tzak ordaindu arren ezin izandutelako online aritu jolasean.Bakoitzak ahal duen modura ku-deatzen du frustrazioa eta haurestatubatuar batek, bi egun bi-deo-jokoetara konektatu ezinikeman ondoren, larrialdi bat zue-la ondorioztatu zuen. Hartara,larrialdien telefonora deituzuen, Sony plataformarekin ger-tatzen ari zenaz zer edo zer baote zekiten galdetuz. Telefonoahartu zionak hori larrialdi bat ezzela esan eta aholku bat emanzion: «Atera zaitez kalera edoirakur ezazu liburu bat».

> Miss Tanguita

Kolonbian hautsak harrotu ditu“Miss Tanguita” izeneko ederta-sun lehiaketak. Parte hartzaile-ek 10 urtetik behera dituzte etabikinian desfilatzen dute mila-ka pertsonaren aurrean. Barbo-sa izeneko herrian tradizioa dadagoeneko aipatu lehiaketa etabadira 25 urte ospatzen dutela.Bogotan, ordea, beste ikuspun-tu batetik ikusten dute; neska-toen eskubideen kontrako eki-mena dela salatu dute etabertan behera uzteko eskatu.ICBF erakundeak, haurren esku-bideak babesteaz arduratzendenak, lehiaketa ikertuko duelairagarri du, berriro ez dadin an-tolatu. Gainera, haurren eskubi-deak urratu direla frogatzen ba-da antolatzaileen eta neskatoengurasoen kontra egingo duelaesan du.

> Re-Timer

Europarren herenak ez du nahi-koa lo egiten. Horrek, luzera, lo-aren nahasteak eta osasun ara-zo larr iagoak sor ditzake,adituek abisu eman dutenez.Arazoaren oinarrian, batez ere,gaueko lanaldiak eta ordutegia-ren desfaseak daude. Leon Lackpsikologo australiarrak Re-Ti-mer izeneko gailuarekin kon-ponbidea topatu duela uste du.Betaurrekoak balira bezala era-biltzen dia. Betaurreko horiekargi urdin bat eta berde bat bi-daltzen dituzte begietara. Erahorretan, loaz arduratzen denburmuinaren partea estimula-tzen da eta gure gorputza en-gainatzea lortzen da. Eta argia-ren terapia horiekin guregorputzaren erritmo biologikoaorekatzea lortzen da. Betaurre-ko berezi hauek 200 bat eurokokostua daukate.

Hauek dira asteon sarean ibili diren zenbait hitz: hutsa

Urtarrilak 20, San Sebastian eguna. Donostiako Alderdi Eder inguruak urtero antzeko soinekoa janz-ten du egun horretan. Pentsa, argazkia 1967koa da. Milaka haur beren txanda noiz iritsiko zain. Des-fileak badauka militarretik, ilarak zuzen marraztu beharra, pausoa denek batera eman beharra, tentejoan beharra... horregatik gozatzen dugu haur bat ilaratik ateratzen denean, txapela lurrera erortzenzaionean edo jende artean dauden izeba eta osaba agurtzearren atzean geratzen denean. Festabaimenik gabe desfilean sartzen denean. Paco MARI. MARIN FUNTSA. KUTXA FOTOTEKA

KUTXATEKA.COM

URTARRILAREN 20KO ARGAZKIA

hutsa

Page 31: mila leiho zabalik - naiz: › ... › editions › gaur8_2015-01-17-06-00.pdf2015/01/17  · KRONIKA DURANGON: Euskara ikasle erretiratuak, inoiz ez da berandu > 12 ASTEARI ZEHARKA

2015 | urtarrila | 17

GAUR8• 30 / 31hutsa

Urte gutxi baino ez dira joan, oraindik, MOOC(Massive Open On-line Courses; lineako ikasta-ro ireki masiboak) terminoa gurera heldu zene-tik. Lineako ikastaro ireki masiboak Internete-ko irakaskuntza irekiaren bilakaera dira.Badirudi 2008. urtean aipatu zela lehenengoz

MOOC terminoa, nahiz eta asko izan 2011. urtea jotzen dutenakteknikaren abiapuntutzat; urte horretan Stanford unibertsita-teko bi irakaslek eskaini baitzuten estreinakoz MOOC ikastarobat doako Coursera hezkuntza-plataforman garatua. Noiz sortuzen garbi ez badago ere, argi dagoena da teknika honi esker ha-maika ezagutza arlotako milaka ikastaro eskaini zaizkiela da-goeneko milioika ikasleri amarauneko mundu birtualean ze-har. Askok diote, gainera, 2014. urtea dela MOOC ikastaroenurtea, urteko lehen hamar hilabeteetan 75 miloi euro bainogehiago inbertitu baita ikastaroak sortu eta eskaintzen mun-duan ezagunenak diren Coursera, EDx eta Udacity bezalakoMOOC hezkuntza-plataformetan.Linean edo online izateaz gain, edozein MOOC ikastaroren

ezaugarri nagusien artean honako hauek ere aipatuko genituz-ke: masiboak, irekiak, doakoak eta komunitatearen sostenguanoinarrituak izatea.

> Ikastaro bakoitzean osoikasle kopuru handiak partehartzen du, mugarik gabepertsona guztiei zuzenduakdirenez ez dago-eta inolakoikasle mugarik; hori da masi-botasun ezaugarriaren arra-zoi nagusia.

> Irekiak dira, beti ere erre-gistratutako bezeroentzatsoilik, eta epe-muga jakin ba-ten barruan. Behin epe-mugaigarota ikastaroa itxi egitenda eta ez da atzigarri gera-tzen.

> Filosofiaz doakoak diraeta, gehienetan, dohainikeskaintzen dira. Doakoa iza-teak badauka, ordea, ondo-rio garrantzitsu bat: izen-emateak ugariak izan arren,uzte-tasak ere horrelakoxe-ak dira, oso altuak gehiene-tan –%90eko uzte tasa ohi-kotzat jotzen da ikastaromota hauetan–. Ez zen, bai-na, hori gertatu UEUk etaAsmoz Fundazioak, Gipuz-koako Foru Aldundiaren la-guntzarekin, 2013. urtean,euskaraz lehenengoz, eskai-ni zuten Android programa-zioaren hastapenak ikasta-

roan, non uzte-tasa %73koa izan zen. Bestalde, aipatzekoa dadoakotasunaren atzean badagoela diru-sarrera iturri bat bai-no gehiago. Batetik, ohikoa da parte-hartze edo gainditze-ziurtagiriaren truke diru kantitate bat ordaintzea; bestetik,enpresek ere inbertitzen dute honelako ikastaroak eskaintzendituzten erakundeetan, gerora ikasle onenen informazioalortzeko asmoarekin.

> Komunitatearen sostenguan oinarritzen dira. Online hez-kuntza tradizionaleko errekurtso didaktikoez gain –testuak, bi-deoak, ariketa multzoak eta abar–, irakasle eta ikasleen artekokomunitate birtualak sortzeko tresnak eskaintzen dira.

Hasiera batean irakaslea, edo instituzioa, da ikastarorakomateriala prestatu eta doan erregistratutako ikasleen esku-ra uzten duena. Alabaina, ez da irakaslea ebaluazio-proze-suaz arduratuko den kide bakarra. Ataza batzuen ebaluazioamodu partekatuan egiten da ikastaroan parte hartzen duten ki-deen artean. Noski, kide bakoitzak ez du gainerako kide guztienlan osoa gainbegiratuko, kide batzuen lan jakin batzuk baizik.Horrela, ikastaro bakoitzean ebaluazio-sare bat osatzen da, nonikastaroko kide guztiek hartzen baitute parte. Elkar-ebaluazio-

az gain, online irakaskuntzatradizionaleko ebaluazio au-tomatikoa ere presente dagoikastaro mota hauetan, nonsistema gai den irakasleekgaratutako hainbat ariketaautomatikoki ebaluatzekoere; adibidez, test motakoariketak.Baina ez dira, noski, dena

abantailak MOOCen mun-duan. Nire kezka nagusiabaino ez nuke aipatu nahiartikulu labur honetan: MOOCen atzean dauden in-teres ekonomiko indartsuak.Munduko edozein tokitarahelduko da amaraunean ze-har munduko potentzia ze-hatz baten ikuspegitik sortu-tako edozein ikastaro, tokibakoitzaren hezkuntza, hiz-kuntza, kultura... bezalakoberezitasunak kontuan har-tu gabe. Teknologia datororaingoan edozein ezagutza-arlotako edukiak mundukoedozein txokotara zabaltze-ko aukera eskaintzera. Nor-beraren esku geratzen da,orain, MOOC teknologia ba-liatuz hedatutako ikastaroe-tako ezagutza bereganatunahi duen ala ez ikustea. • 3

BEG

IRA

DA

:ar

kite

ktu

ra /

hez

kun

tza

/ te

knol

ogia

MOOC, Massive Open On-line Courses, lineako ikastaro ireki masiboak. GAUR8

Ana Arruarte Lasa

MOOCen bidezjakintza mokora

UPV/EHUko Informatika Fakultateko irakaslea

Page 32: mila leiho zabalik - naiz: › ... › editions › gaur8_2015-01-17-06-00.pdf2015/01/17  · KRONIKA DURANGON: Euskara ikasle erretiratuak, inoiz ez da berandu > 12 ASTEARI ZEHARKA

97

71

88

76

75

00

1

50

11

7