mila leiho zabalik...2020/04/04  · Etxea ikasgela eta jolastoki 25 Duela ehun urtekoak eta...

32
AUTORITARISMOAREN BIRUSA? BESTELA ERE ASKOTAN BORTXATZEN DIREN GIZA ESKUBIDEENTZAT OSO KALTEGARRIA IZATEN ARI DA KORONABIRUSA ARABIERAZ EGITEN DUTEN HERRIALDEETAN. I ZURRITEARI AURRE EGITEKO HARTU DIREN NEURRI ZORROTZEK EZ DIETE BATERE LAGUNTZEN EZ ASKATASUNEI EZ DEMOKRAZIARI . > 4 Fadel SENNA | AFP ETXEA IKASGELA ETA JOLASTOKI: Mundua pantailaz bestaldetik ikasi eta ikusi behar denean > 25 ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Eraldaketarako «gertaera» izango al da Covid-19 hau? RAMON SOLA > 11 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2020ko apirilaren 4a | XIV. urtea • 666. zenbakia 0,50 euro

Transcript of mila leiho zabalik...2020/04/04  · Etxea ikasgela eta jolastoki 25 Duela ehun urtekoak eta...

Page 1: mila leiho zabalik...2020/04/04  · Etxea ikasgela eta jolastoki 25 Duela ehun urtekoak eta gaurkoak 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 22 28 12 SINADURAK: 03 Iñaki Soto: Mahai

AUTORITARISMOAREN BIRUSA?BESTELA ERE ASKOTAN BORTXATZEN DIREN GIZA ESKUBIDEENTZAT OSO

KALTEGARRIA IZATEN ARI DA KORONABIRUSA ARABIERAZ EGITEN DUTEN

HERRIALDEETAN. IZURRITEARI AURRE EGITEKO HARTU DIREN NEURRI ZORROTZEK

EZ DIETE BATERE LAGUNTZEN EZ ASKATASUNEI EZ DEMOKRAZIARI. > 4 Fadel SENNA | AFP

ETXEA IKASGELA ETA JOLASTOKI:Mundua pantailaz bestaldetik ikasieta ikusi behar denean > 25

ASTEARI ZEHARKA BEGIRA

Eraldaketarako «gertaera» izangoal da Covid-19 hau? RAMON SOLA > 11

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2020ko apirilaren 4a | XIV. urtea • 666. zenbakia0,50 euro

Page 2: mila leiho zabalik...2020/04/04  · Etxea ikasgela eta jolastoki 25 Duela ehun urtekoak eta gaurkoak 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 22 28 12 SINADURAK: 03 Iñaki Soto: Mahai

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Xabier Izaga Gonzalez.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

Arabiar munduko autoritarismoa,

koronabirusak indartuta 04

Afrikako mendebaldeko feministen

sarkasmoz eta ironiaz betetako

kanpaina, biral bihurtuta07

Parkourra: Kalea, hankekin eta

buruarekin salto egiteko eremua12

Buruz behera edo hankaz gora? 16

Dantzaterapia, zenbait buruko

arazo tratatzeko aproposa 22

Etxea ikasgela eta jolastoki 25

Duela ehun urtekoak eta

gaurkoak28

Juantxo Egañaren behatxulotik 31

4

22

28

12

SINADURAK:

03 Iñaki Soto: Mahai gainean

dagoena eta futbolin azpiko

hautsak

10 Ula Iruretagoiena Busturia: Eztanda egin du

11 Ramon Sola: Eraldaketarako «gertaera» izango al da

Covid-19 hau?

18 Unai Gaztelumendi19 Oihane Larretxea de la Granja: Txakurrak parkean, haurrak etxean

19 Koldo Sagasti: Normaltasunera

itzuli

20 Beñat Gaztelumendi: Etxetik ateratzen garenean

21 Itzea Urkizu Arsuaga: Zergatik niri?

Page 3: mila leiho zabalik...2020/04/04  · Etxea ikasgela eta jolastoki 25 Duela ehun urtekoak eta gaurkoak 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 22 28 12 SINADURAK: 03 Iñaki Soto: Mahai

2020 | apirila | 4

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Koronabirusaren krisiaren dimentsioaz jabe-tzeko hitz egiten dugun aditu guztien ustez,gakoetako bat dugun informazioaren ondo-rioz hartu beharko genituzkeen erabakieneta jendartearen gehiengoa onartzeko prestdagoen informazioaren arteko talkan dago.

Printzipio orokor gisa, jendeari ezin omen zaio digerituedo onartu dezakeen baino informazio gehiago eman.Hori egin ahal izateko beste kultura politiko bat beharda. Adituen ustez, orain ez da alor horretan esperimen-tuak egiteko garai aproposa. Agian, arrazoia dute.

Printzipio horren arabera, ezin zaio jendeari zuzeneaneta besterik gabe esan, ziur asko, gehienok apirila etxeanpasako dugula. Agian, baita maiatza ere. Ezin zaio argitukaleratzea partziala, mailakatua, baldintzatua eta zain-tzapean izango dela, alegia,buruan duten «askatasuna-ren festak» ez dirudiela ideiaona. Ezin zaio esan, adibidez,hezkuntzan zenbait ziklotanerrepikapen orokorraren hi-potesia mahai gainean dago-ela. Ezetz esateko bada ere.Berdin industria sektore oso-en errekonbertsioarekin,zenbait arduradun entzundaauzia pertsiana altxatu edojaistea dela dirudien arren.Dena ez bada, gauzak askoaldatuko dira. Adibidez, osasungintzan, erditzeetatik ha-si eta helduen zainketaraino, gauzak aldatu beharko di-ra. Ezin omen zaio jendeari esan, baina ingurura begira-tzen badu konturatuko da, osasun sistemaren iraupentesta orain atzeratzen ari diren proba eta ebakuntza guz-tiei ekitean izango dela. Jakina, baldin eta koronabirusakbigarren olatu bat ez baldin badakar.

Gauza horietatik batzuk gertatuko dira, beste zenbaitez, baina guztiak daude arduradunen mahaien gaineaneta jendartearen begi bistatik kanpo. Agian, horrela izan behar du. Halere, horrela izan ez dadin zerbait egin be-harko genuke. Bestela, esperimentuetarako garaiak ez di-rela dioten berdinek arratoi gisa tratatuko gaituzte beti.

Uneotan, taktika horren arazoetako bat aldaketenabiadura da. Agian ezin dira gauzak zuzenean esan, bai-na erabakiak garaiz hartu behar dira. Horrekin batera,datu ofizialak zalantzagarriak dira eta, ondorioz, ez dirakalkuluak egiteko baliagarriak. Estrategiaren parte izandaiteke: izua kontrolik gabe zabaltzeko arriskuagatik ezdira datu errealak ematen. Horrela bada, izan bedi, bainaez dezatela aldiro esan gardentasun osoz ari direla. Guarduratsu jokatzeko prest gaude, baina ez gaude hemenbesteen propaganda arduragabea banatzeko.

Orain egin behar dena, hemendik hiru hilabetera eginbeharko dena egiteko orain egin behar dena, eta hemen-dik bi urtera egin behar dena egin ahal izateko orainegin behar dena oso gauza desberdinak dira. Guztiak, or-dea, orain egin behar dira. Plano desberdin horiek aurre-

ra atera ahal izateko, maila, epe eta ikuspuntu desberdi-netatik ariko diren lantaldeak beharko dira. Hemendimentsio arazo bat dugu, gure egitura gehienak txikie-giak direlako, sakabanatuegiak daudelako eta itxiegiakdirelako. Ondorioz, premiak, logistika eta auzi estrategi-koak jende berdinaren esku geratzen dira maiz.

Itxialdian, gaitasunak eta autonomia hezi daitezkeelaerakusten ari dira etxeko txikienak. Jendarte gisa hortikikasi beharko genuke, datozen krisietarako. Orain jendeguztiak mahai gainean dagoena jasateko gaitasunik ezduela egia izan daiteke. Nagusiek –jauntxoek, esan nahida– ez dezatela ahuldade hori jendea futbolinaren azpi-tik pasarazteko duten gogoarekin nahastu. •

{ datorrena }

Mahai gainean dagoena etafutbolin azpiko hautsak

Izua ez zabaltzeko ez badituzte datuerrealak ematen, ados. Baina ez dezatelaaldiro esan gardentasun osoz ari direla. Gu arduratsu jokatzeko prest gaude;propaganda arduragabea banatzeko, ez

Iñaki Soto

hutsa

hutsahutsa

Page 4: mila leiho zabalik...2020/04/04  · Etxea ikasgela eta jolastoki 25 Duela ehun urtekoak eta gaurkoak 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 22 28 12 SINADURAK: 03 Iñaki Soto: Mahai

atzerria

2.600 eraman zituen Covid-19ak. Datuhoriek ikusita, nazioarteko erakundeakizurritearen aurkako neurri gogorrago-ak eta kudeaketa gardena eskatu zienagintariei. Mezuaren lehen zatia osoondo ulertu dute gobernuek, baina bi-garrena ulertzea gehiegi kostatzen arizaie.Denbora gehiegi egin al dute gauza

guztiak ezkutuan kudeatzen? Agianhorregatik politikari horiei garden jo-katzeko eskatzea gehiegi izan daiteke.Baita jokoan dagoena herritarren osa-suna izanda ere.Jordania monarkia bat denez, bertan

Abdullah erregeari tokatu zaio Gober-nuari ahalmen bereziak ematen diz-kion dekretua sinatzea. Militarrek be-ren ibilgailu blindatuak atera zituztenkalera eta ehunka lagun atxilotu dituz-te dagoeneko etxeratzeko agindua be-

har bezala ez betetzeagatik (espetxe zi-gor gogorrak iragarri dituzte aginta-riek).

AUTOAK KONFISKATU JORDANIAN

Jordania da neurri zorrotzenak hartudituen arabiar herrialdea. Gobernuakjoan den igandean jakinarazi zuen ins-tituzio guztiak itxita edukiko dituztelabeste hiru aste. Etxeratzeko aginduabortxatzen duenari ibilgailua konfiska-tzen diote. Hamar milioi biztanle di-tuen herrialdean 259 lagun daude ku-tsatuta eta oraingoz hiru hildako bainoez dituzte zenbatu.Arabiar munduko mendebaldean ere

monarkia bat daukate. Marokon Arma-da hedatu dute Rabat hiriburuan, «la-rrialdi sanitario egoera» bete dadinbermatzeko. Berriketa gutxi horiekin.«Jendeak ordena eskatzen du. Aitzakia

hutsa

Gizadiaren erdia konfinamenduanbizitzera behartuta dago koronabi-rus izurritearen eraginez eta kasuaskotan herritarrak oso zorrotzzaintzen dituzte segurtasun inda-rrek, gaixotasunaren aitzakiapean.

Baita gainerako herritarrek ere, egunotan urrutirajoan gabe ikusi ahal izan dugunez. Populazioarengehiengoak bat egiten du hartu diren neurri horie-kin, baina begirale batek baino gehiagok gogoraraz-ten du izurritea geldiarazteko abian jarritako eki-men batzuek oso ondorio kaltegarriak izangodituztela giza eskubideentzat. Kezka hori oso nabarmena da Ekialde Hurbilean

zein Afrikako iparraldean, herrialde horietan herri-tarren eskubideak betidanik oso ahul egon baitira.Gainera, leku horietako erregimenak oso autorita-rioak izaten dira eta aginteari aurre egin ahal izate-ko herritarrek beren eskuetan dituzten baliabideakoso eskasak dira.

AZKEN HILABETEOTAKO IRAULTZAK

Koronabirusak aginduta, askatasun pertsonal ba-tzuk mugatuta daude herrialde askotan, herritarrakpuntu batetik bestera mugitzea batez ere. Eraginez,gaur egun ia erabat hutsik ikusten ditugu makinabat hiritako etorbideak. Ia erabat idatzi behar, tarteka ibilgailu militarren

bat ikusten baita, konfinamendua betearazi nahian.Kale nagusi, plaza eta etorbide horiek oso ezberdinikusi genituen orain hilabete batzuk: manifestarizgainezka, benetako aldaketak exijitzen. 2019an Alje-ria, Irak, Libano eta Sudango gobernuak erori eginziren herri mobilizazioen eraginez, eta herritarrenhaserrea begi bistakoa da oraindik ere, herrialde ho-rietan zein beste batzuetan ere.Koronabirusa herrialde arabiarretan ere zabaldu

da. OME Osasunaren Mundu Erakundeak emandakodatuen arabera, eremu horretan 42.000 pertsonazeuden kutsatuta joan zen asteburuan eta horietako

AUTORITARISMOA INDARTU EGIN DUKORONABIRUSAK ARABIAR MUNDUAN

Egiptoko Giza hiriko udallangileak, aurpegia

maskarekin estalita,piramideen inguruak

desinfektatzen saiatzen.Argazkia martxoaren 25ekoa

da. Khaled DESOUKI | AFP

[email protected]

Bestela ere askotan bortxatzen diren gizaeskubideentzat oso kaltegarria izaten ari dakoronabirusa arabiar munduan. Izurriteari aurreegiteko hartu diren neurriek ez diete laguntzenez askatasunei ez demokraziari. Populazioarenzaintza, hori bai, gero eta zorrotzagoa da.

Page 5: mila leiho zabalik...2020/04/04  · Etxea ikasgela eta jolastoki 25 Duela ehun urtekoak eta gaurkoak 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 22 28 12 SINADURAK: 03 Iñaki Soto: Mahai

2020 | apirila | 4

GAUR8• 4 / 5

horrekin, koronabirusa dela-eta, Esta-tuaren zereginari politikoki zilegitasu-na emateko operazio erraldoi bat ikus-ten ari gara», esan dio France-Presseagentziari bere izena eman nahi ezduen kazetari marokoar batek.Marokoko erregimenak agindu due-

nez, izurritearen eraginez lanik gabe,diru sarrerarik gabe alegia, geratu di-ren familia pobreenei laguntza eman-go zaie datozen hiru hilabeteetan. Mo-hamed Benchaaboun ministroakemandako datuen arabera, lau milioilagunek jasoko dute laguntza hori api-rilaren 6tik aurrera.Palestinarrei israeldar agintariek

esandakoa betetzea beste erremediorikez zaie geratzen. Israel potentzia kolo-nizatzaileak Shin Beth barne segurta-sun zerbitzuaren izaera aldatu eta «te-rrorismoaren aurkako borrokan»egotetik, koronabirusari aurre egitekoherritarren datuak biltzera pasa da.

KONTROL NEURRI INTRUSIBOAK

Horretarako Shin Bethek Gobernuarenbaimena jaso du. Benjamin Netanyahulehen ministroaren erabakiak eztabai-da eragin du, sekulako krisi politikoabizitzen ari den Israelgo gizartean. “Fi-nancial Times” egunkarian Yuval NoahHarari antropologo israeldarrak idatziduenez, «izurritea gertaera gogoanga-rri eta erabakigarria izan daiteke, zain-tza masiborako tresneria erabiltzeakherritarrak gero eta kontrol neurri in-trusiboagoetara eramango dituelako».Aljeriako protestaldiak izurritearen

eraginez amaitu egin dira, oraingoz.Orain urtebete abian jarri zen giza mu-gimenduak gauza aipagarriak ere lortuditu, baina oraingoz manifestarieketxean geratu beharra dute. Gobernuzkanpoko erakundeek jakinarazi dute-nez, protestaldiak amaitu dira, bainaJustizia Administrazioak martxan ipi-nitako zigor makineria ez da gelditu.«Hirak protesta mugimenduak mobili-zazio guztiak bertan behera utzi ditukoronabirusaren eraginez, baina Go-bernuak ez du eten errepresioa», adie-razi du Twitter sare sozialean EricGoldstein Human Rights Watch gober-nuz kanpoko erakundeko eledunak.

Gazako palestinarrek IsraelgoArmadak bidalitako misilen erasoa

jasan behar izan dute egunotan.Irudian, Jihad Islamikokoekintzaileak Rafah hiriko

kaleetatik koronabirusa ezabatunahian.

Said KHATIB | AFP

Beheko irudia Rabat Marokokohiriburuan hartutakoa da. Polizia

batek ogia kalean saltzen duenherritar bati bere gauza guztiakjaso eta etxera joateko agintzen

dio. Fadel SENNA | AFP

Yuval Noah Harari israeldarrak idatzi duenez, «izurriteagertaera gogoangarri eta erabakigarria izan daiteke, zaintzamasiborako tresneria erabiltzeak herritarrak gero etakontrol neurri intrusiboagoetara eramango dituelako»

Jordania da neurri zorrotzenak hartu dituen herrialdea.Gobernuak joan den igandean jakinarazi zuen instituzioguztiak itxita edukiko dituztela beste hiru aste. Etxeratzekoagindua bortxatzen duenari ibilgailua konfiskatzen diote

Page 6: mila leiho zabalik...2020/04/04  · Etxea ikasgela eta jolastoki 25 Duela ehun urtekoak eta gaurkoak 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 22 28 12 SINADURAK: 03 Iñaki Soto: Mahai

atzerria

Demokraziaren aldeko ekintzaileaklarri eta Abdelaziz Bouteflika iaz erori-tako agintaria, berriz, Aljer hiriburutikgertu bizi da, Zeraldan, arreba eta me-dikuak ondoan dituela. Berak aginteanegin zituen hogei urteetan izandakoustelkeriaren arduradun nagusitzatdute Hirak mugimendukoek. «Aljeria-rrok ezin izango dugu orrialdea pasaBouteflika epaitu arte», esan du Moha-med Hennad ekintzaileak.

SEKTARISMOAREN AURKAKOAK

Libanon ere herri mugimendua birusa-ren biktima izan da. Hilabete luzez Bei-rut hiriburuko erdigunean antolatuta-ko kanpaldian egin eta gero, Poliziajoan zen astean joan zitzaien manifes-tariei, gauez jakina, eta karpa eta kan-pin denda guztiak kendu zituen. MalekKabrit Sabaa alderdiko eledunak Efeberri agentziari kontatu dio beraiekkarpa bat zutela protestaldian, izurri-tearen aurkako neurriak hartu ziren ar-te, eta orduan utzi egin zutela mobili-zazioa. Karpa plazan utzi zuten, etxerikgabeko herritarrek erabil zezaten. Tunisiako egoeraren azterketak gal-

dera asko uzten ditu. Bertako sistemademokratikoa oso berria da eta, horre-xegatik, hauskorra. Ben Ali diktadorea-ren erregimenaren indarrik garrantzi-tsuena Polizia zen, begirale guztiekonartzen dutenez, baina, diktadoreakihes egin ondoren ia ez ziren aldatusegurtasun indarrak, hurbilago dauz-kagun beste “trantsizio” prozesu ba-tzuetan gertatu moduan. Lehen poliziaziren asko orain ere halaxe dira. Tunisiako Giza Eskubideen Ligak

konfinamenduaren inguruko xeheta-sunak argitzeko eskatu du, jarduera ar-bitrarioak saihestu nahian. Izan ere,egunotan sarean zabaldu denez, Poli-ziak gogor jipoitu ditu kalera ondo jus-tifikatuta ateratako herritarrak ere. As-teartean presidenteak jakitera emanzuenez, pandemia garaian kartzelakbeteegiak daudela-eta, 1.400 preso as-katuko dituzte. Aldi berean, izurritea-ren aurkako neurriak ez betetzeagatikmila lagunetik gora atxilotu dituzte. Egipton ere egin zituzten 2011n dik-

tadorearen aurkako mobilizazio ikara-

garriak, baina orduan irabazitakoa etagehiago, galdu egin zen hurrengo urte-etan eta gaur egun zalantza izpirik ga-be esan daiteke ez prentsa ez justiziaindependenterik ez dutela. Preso poli-tikoen senideak oso kezkatuta daude,bete-bete eginda dauden kartzela ziki-netan koronabirusak sekulako txiki-zioa eragin dezakeelako. Giza eskubide-en aldekoek emandako datuen arabera,Egipton 60.000 preso politiko dituzte.Amnesty International gobernuz kan-poko erakundeak iritzi delituengatikpreso dauzkaten guztiak aske uztekoeskatu du, baina Kairok horietako ha-mabost besterik ez ditu utzi kalean.Persiar golkoan ere giza eskubideen

defenditzaile asko espetxean dituzte.Arabiar Emirerri Batuetako AhmedMansour eta Bahraingo Nabil Rajab ekintzaileak askatzeko eskatu dute.HRWk gogorarazi du kartzelak lepodaudela eta inolako higienerik ez dute-la. Zerbitzu medikoak luxuzko produk-tu bilakatu dira. «Pandemia dela-eta,ez al da garaia kontzientzia presoak as-katzeko?», galdetu du sarean Anwar al-Rashid Kuwaiteko ekintzaileak.

Normalean ibilgailuz beteta egoten diren Dubai hiriko errepideak hutsik zeuden martxoaren 28an, pandemiaren eraginez. Karim SAHIB | AFP

Hizbula mugimenduko kideak laguntza antolatzen Libanoko hiriburuan. AFP

Page 7: mila leiho zabalik...2020/04/04  · Etxea ikasgela eta jolastoki 25 Duela ehun urtekoak eta gaurkoak 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 22 28 12 SINADURAK: 03 Iñaki Soto: Mahai

2020 | apirila | 4

GAUR8• 6 / 7

Emakume beltza,benetako afrika-rra zarela erakus-teko minez erdi-tuko zara». Gerragarrasi itxurako

esaldi horretatik abiatu daAfrikako mendebaldeko he-rrialdeetan izugarri zabalduden sarkasmoz betetako kan-paina feminista.Boli Kostako telebistan erdi-

tzeari buruz eskainitako saiobatek piztu zuen sua. Bertanemakume batek esaten zionbeste bati benetako andre afri-karrak ezin zuela umea izanzesarea baten bitartez edoanestesia epidurala hartuta.Hori entzun eta gero, Bintou

Mariam Traore kazetari femi-nista haserretu egin zen etahorrela adierazi zuen Facebo-ok sare sozialean otsailaren26an. Berak orduan onartuzuenez, saio hark hausnarke-tak eragin zizkion. Bere bururaetorri zitzaion feminista izate-agatik ez dela benetako ema-kume afrikarra zenbat aldizesan ote dioten eskubideenaurka dauden horiek.Tankerako pentsamenduak

beste askori ere etorri zitzaiz-kion burura, sare sozialetanizan ziren erreakzioak ikusita.Facebooken 5.000 jarraitzaileditu Traorek eta bere mezuakberehala sortu zituen erantzu-nak. Batek baino gehiagok sa-latzen zuten egungo Afrikan“emakume ona” izatea zerkontsideratzen den. Pentsaerahorri aurre egiteko sarkasmoaerabili zuten askok.

ARRAKASTA SAREAN

Sare sozialetan beren mezuaerantsi nahi zuten erabiltzaile-ek #vraiefemmeafricaine eti-keta (“Benetako emakumeafrikarra”, frantsesez) erabilizuten. Egun bakar batean, bi-rala bihurtuta zegoen eta han-

dik aste batzuetara ez zirenoraindik erabat isildu oihar-tzunak Instagram eta Twitte-rren. Arrakastaren seinale!Nabarmentzekoa da Afrika-

ko leku gehienetan betiko ohi-turek diotena betetzea izuga-rri garrantzitsua dela, neskabatek zer izan behar duen etanola portatu behar duen esan-go diotela tradizioek neskati-lei, eta arau hori bortxatzeraausartzen direnak berehala sa-latzen dituzte. Oso zaila da fe-minista izatea. Eta aldi berean,inon baino beharrezkoagoa.

izan nien», kontatu dio Efe be-rri agentziari Isabelle Otchou-mare Beningo feministak.Norbait haserretu egin zi-tzaion, bere kontua pirateatuegin zioten-eta.Sare sozial berean erabiltzai-

le batek modu honetan labur-tu zuen egoera: «Afrikako be-netako emakumeak gauzaguztiak jasan eta irribarrearieutsi egin behar dio».«Zure ezkontzan sufritzen ez

baduzu, benetako emakumeafrikarra ez zarela esan nahidu», idatzi du Twitteren Sali-mata Traore Maliko ekintzailefeministak.

GIZONAK BELDURTU

Sareetan #vraiefemmeafricai-ne etiketarekin batera plazara-tutako argitalpen ezberdine-tan ezkontzaren errealitateasalatzen da, langabeziarena,etxeko lanena, lan egiteagatikkobratzen duten kopuru urria-rena, berdintasunarena, preka-rietatearena eta emakumeekjasan behar izaten duten besteindarkeriena, betiere sarkas-moa arma bezala erabilita. «Afrikako benetako emaku-

mea, zer egin, doktoretza lortuarte ikasten jarraitu ala irakas-le bihurtu? Nor ezkonduko dazurekin? Gizonak beldurtuegingo dituzu», idatzi zuenTwiterren Sakina Walet Malikoume eta emakume behartsueilaguntzeko elkarte bateko pre-sidenteak.Isabelle Otchoumare benin-

darrak Efe agentziari telefonozesan dionez, beraiek, ekintzai-le eta feminista moduan, ososalaketa serioak egiten dituz-te, baina herritarrek ez dietejaramonik egiten. «Beraz, pen-tsatu dugu ironia apur batekinlagunduta gure mezua hobetoiritsiko zaiola herritarrari. Etaberehala ikusi dugu umorea-ren eragina».

Sare sozialetan berenmezua erantsi nahizuten erabiltzaileek«#vraiefemmeafricaine»etiketa («Benetakoemakume afrikarra»,frantsesez) erabili zuten. GAUR8

AFRIKABirala bihurtu da sarkasmoz eta ironiazbetetako feministen kanpaina

Maria Rodriguez (Efe)

«Emakume beltza, benetako afrikarra zarela erakustekominez erdituko zara». Gerra garrasi itxurako esaldihorretatik abiatu da Afrikako mendebaldekoherrialdeetan izugarri zabaldu den sarkasmoz betetakokanpaina feminista. Erditzeari buruz telebistakeskainitako saio batek piztu zuen sua.

JENDARTEA / b

«Afrikako benetako emaku-me batek gutxienez mutil batsortu behar du, bestela etxekoapaingarri bat besterik ez da.Ni: ‘A, bai! Apaingarri guztiakagurtu nahi ditut’», argitaratuzuen Facebooken bertan Me-ganne Lorraine Ceday BoliKostako feministak.«Postak argitaratzen ari zire-

la ikusi nuenean, neroni erehasi egin nintzen, eta beste la-gun batzuk, beste feministak.Hasiera batean jendeak ezzuen ulertzen zertan ari ginen.Sare sozialean azaldu behar

Page 8: mila leiho zabalik...2020/04/04  · Etxea ikasgela eta jolastoki 25 Duela ehun urtekoak eta gaurkoak 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 22 28 12 SINADURAK: 03 Iñaki Soto: Mahai

Edonola ere, ekintzaileakonartzen du herritar guztiakez direla berdinak, «beren her-tsikeria dela medio, batzuek ezbaitute ezer ikasi nahi». Halaere, «gure mezua salatzen ba-dute, ukitu egin dituela esannahi du».«Benetako afrikar emaku-

mea azkarra da eta, horrexega-tik, beti feminismoaren aurkaegongo da, ulertu baitu femi-nismoa zuriek antolatutakokonplota besterik ez dela,emakume beltzaren eta gizonbeltzaren artean liskarrak era-giteko sortutakoa», idatzi du,ironiarekin, Halimatou Souc-ko Maliko feministak.Bintou Mariam Traorek be-

rak gogoan du nondik norasortu zen lehen ideia. Berak ezzuen buruan kanpaina batabian jartzea, ezta pentsatuere! Martxoaren 8rako, hau da,Emakumeen Nazioarteko Egu-nerako hamabi egun baino fal-ta ez zirela hasi zen, baina ezkanpaina baten hasiera zelako,kasualitatez baizik. Kazetariaharrituta geratu zen bere etike-tak izan zuen harrera ikusita.

«ALU USTEL»

«Gauzak zein gaizki daudensalatzen duten emakumezko-ak bazter guztietan aurkitukodituzu, baina beti deabruaizango balira tratatzen dituzte,beraien aurka egiten du gizar-teak. Zortzi urte daramatzatsare sozialetan ekintzaile lanaegiten, betiere beste emakumebatzuekin batera. Burla egitendigute, gure izena zikindu egi-ten dute, iraintzen gaituzte:‘feminista frustratu’, ‘ez zarainoiz ezkonduko’, ‘alu ustel’ etaantzekoak, badakizu», azaldudu Traorek. Sarkasmoaren eta ironiaren

bitartez egindako salaketekarrakasta handia izan dute etasare sozialetan herrialde ez-

atzerria

Page 9: mila leiho zabalik...2020/04/04  · Etxea ikasgela eta jolastoki 25 Duela ehun urtekoak eta gaurkoak 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 22 28 12 SINADURAK: 03 Iñaki Soto: Mahai

2020 | apirila | 4

GAUR8• 8 / 9

berdinetako emakume askomobilizatu dituzte, batez erefrantsesez egiten duten lekue-tan. Baina salaketa horiekinhaserretu egin diren herrita-rrak ere badira, gizonezkoakgehienak. Traorek berak eginduen irakurketaren arabera,«feministen kanpainak gizo-nek gizartean dituzten pribile-gioak zalantzan jartzen ditue-lako» izan dira era horretakoerreakzioak. «Gure mezuaulertzen duten gizonak ere ba-dira, beti izan dira emakume-en alde borroka egin duten gi-zonak, baina beti gutxiengobat izanda».Beninen kanpainaren aurka

zeudenek, feminista belaunal-di berri baten ekimena zelaesan zuten, eta bere helburubakarra familiak suntsitzeadela. «Feministen inguruangauza asko irakurri dugu; se-narrik gabeko emakume mo-duan tratatzen gaituzte, sorginmoduan. Tamalez, eztabaidaetxearen inguruan murgilduda eta esan dute fenomenohau senarrik gabeko andreenadela, etxe eta familia guztiaksuntsitu eta emakumeak di-bortziatu daitezen animatzendituztela», dio Otchoumarek.«Senarrak sastakaia sartu

eta lepoa mozteko mehatxuaegin dizu. Baina ez dibortzia-tu. Barkatu eta otoitz egin gi-zona alda dadin. Dibortziatuzgero, ez zara benetako emaku-me afrikarra izango», idatzizuen Halimatou Souckok.

SENARRA SALATU?

Mezu gehienak egunero sufri-tzen duten indarkeriaren in-gurukoak dira. Nabarmentzendute Afrikan ez dela begi onezikusten “benetako emakumeafrikar” batek bere senarra sa-latzea, nahiz eta bikotekideak jipoitu edo bortxatu, otzanaizan behar du. Deborah Marie-

Estelle Boli Kostako feminis-tak esaldi bakar batean labur-tu du egoera: «Benetako ema-kume afrikar bat izatekoirizpideak: ikasketa maila txi-kia izatea edo eskolara inoizjoan ez izana, gizon batek hitzegiten duenean isilik egotea,gizona barkatu eta zu izorratuegurra eman edo bortxatuzgero, bakarrik hezi behar ditu-zu zure umeak. Zerrenda hauez da sakona. Afrikako beneta-ko emakumeok, osa ezazue!».Zer gertatuko da etiketarekin?

Traorek berak ez daki emaku-meek antolatzeko bidea hartu-ko duten, mugimendu horre-tatik zerbait aterako ote den...Ezta agintariek gogoan hartu-ko ote duten ere.Otchoumareren ustez ,

«emakumeak hitz egitekobeldurrez dira, baina orain hi-tza bera askatzen da, emaku-meek sufritu duten guztia sa-latzen dute eta , erronkakegon badaude ere, salatzekoausardiari eusten badiote,txalotzekoa da».

«Zortzi urte daramatzat sarean ekintzaile lanaegiten, beste emakume batzuekin batera. Burlaegiten digute, iraintzen gaituzte: ‘feministafrustratu’, ‘alu ustel’ eta antzekoak, badakizu»

«Afrikako benetako emakumea, zer egin,doktoretza lortu arte ikasten jarraitu alairakasle bihurtu? Nor ezkonduko da zurekin?Gizonak beldurtu egingo dituzu»

Feministen kanpainak Afrikako gizarteetan nagusi diren ideiakontserbadore batzuk ditu jomugan eta goiko irudien tankerakoakerabiltzen ditu. Aurreko orrialdean, Boli Kostako Abidjan hiriko biemakume erregaia etxera eramaten, maskara ahaztu gabe. GAUR8 - Rissouf SANOGO | AFP

Page 10: mila leiho zabalik...2020/04/04  · Etxea ikasgela eta jolastoki 25 Duela ehun urtekoak eta gaurkoak 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 22 28 12 SINADURAK: 03 Iñaki Soto: Mahai

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ ge

ltok

iak

Zin dagizuet lerrohauen prestaketan in-darrez saiatu naizelabirus ditxosoaren ger-takariekin zerikusirikez duen kontakizunen

bat asmatzen. Alperrik. Abian jarri-tako zirriborro guztiak denbora etaespaziotik lekuz eta jokoz kanpoko-ak, antzuak eta hutsalak iruditu zaiz-kit, funtsa eta funtsezkoa zer den ez-tabaidagai den egunotan, zertarakoidatzi ere –idazketa ekoizpen errobe-raren automatismoan kokatzen ba-dugu–, krisian jarriz. Lurraldearenantolaketa fisikoak gure bizimoduanduen eragina helarazteko helburuazjesarri naiz eginkizun honen aurre-an, bozgorailu-abagune hau aprobe-txatuz arkitekturaren eta hirigintza-ren polit ikaz ohartarazteko etahausnartzeko. Egiteko horren zilegi-tasuna egun hauetan ere bermaturik

egonik ere, hain da sakona eta inten-tsua gertatzen ari zaiguna, hainbestegertakizun eta sentsazio pilatzen arizaizkigu gainean, ez dakit zuek, bai-na nik denbora behar dudala “hauguztia” digeritzeko. Distantziarekinerrelato propio bat erditzeko aukeraizan dezakegula jakinik, gertaeren“zero-denboran” gaudenez, sentsazioeta intuizioekin aritzeari zentzuaaurkitu diot.

Desegite bat. Baliteke bizi dugunegoerak orain arteko begiradak etapraktikak baliogabe uztea, usteak us-teltzea, erroturiko baliabide teoriko-ak ezbaian jartzea, erlatibizatzeaedota konplexuago egitea, eta, dena-ren gainetik, galdera eta zalantzaugari zabaltzea. Ez da gutxi. Orain-dik forma zehatz bat ez duen zerbaitsortzearen atarian egotea bezala da.Irudikaezina irudikatzen ari gara.

Ariketa bat. Ziurgabetasunean bizi-tzeko deserosotasuna ari gara senti-tzen. Planak epe luzera egiteko ezin-tasuna. Ziurgabetasunak kontrol etaziurtasunen esparruaren murrizke-tarekin harremanik badu, ariketaosasungarria da unean unekoariarreta jarri eta beste erabaki-siste-matika bat praktikatzeko.

Proba bat. Agerian gelditu da, nor-maltasunaren eta normala ez denbeste egoeren artean dagoen tarteaerrealitatearen parte ere badela. Au-rreikusi gabeko egoeren onarpenakbehartzen gaitu errealitatea pentsa-tzeko egiturak, arauak eta antolake-ten zurruntasuna malgutzeko siste-mak ezartzera. Auto-antolakuntzaereduetatik ikasiz. Horrek bat egitendu hegemonikoak diren eta homoge-neizatzen duten antolaketa etaarauek definituriko normalitatetikkanpoko beste hainbeste errealitatebarneratzeko aldarrikapenarekin.

Ikasketa bat. Begia entrenatu dugumetro bat eta erdiko distantzia neur-tzera iritsi arte, grafikoak eta mapakegoera bat ikusarazi eta diagnostika-tzeko gailu boteretsuak direla ohar-tu gara, eraikinen egokitze-gaitasunazkarraren erabilgarritasuna frogatudugu, erosotasun mailaren ingurukohausnarketa existentzial sakonakburutu ditugu etorkizuneko etxebi-zitzaren beharrizanak birdefinitzekoerabilgarriak.

Aukera bat. Egun probetxugarriakizango ote dira hauek, mugikortasu-na txikitzeko aukerez, kontsumorikgabeko poztasunaz, indibidualismo-aren zentzugabekeriaz, gelditzeakdakarren osasunaz eta komunitate-rik gabe bizi irauterik ez dagoelaohartarazteko. Akaso, esnatu egingara normala ez zen errealitate bate-tik. •

Ilustrazioa: ULA IRURETAGOIENA BUSTURIA

Eztanda egin du

Ula Iruretagoiena Busturia -@ulissima5Arkitektoa

Page 11: mila leiho zabalik...2020/04/04  · Etxea ikasgela eta jolastoki 25 Duela ehun urtekoak eta gaurkoak 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 22 28 12 SINADURAK: 03 Iñaki Soto: Mahai

2020 | apirila | 4

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Gure belaunaldiek sekulan ezagutu ez du-ten moduko izurrite baten une gorenene-takoan gauden honetan, orriotan jorratuohi diren gaien neurria aldatu egin da.2008ko krisialdiak gogor astindu zuen

gure gizartea, desorekak handituz eta prekarizatutako-en klase berria erdituz. Hortik gutxira, ezker abertzale-aren erabakiek “denbora berria” deitu genuena sortuzuten, gure inguruko politika moldeak irauliz. Beran-duxeago, Katalunian gertatutakoa guztiz disruptibo-tzat hartu genuen. Iraultza feministak abiadura eta sa-kontasuna hartu zuen gero. Hor segitzen du horrekguztiak, baina gizarte osoa eta mundu zabala iraul de-zakeen gertaera tragikoa gailendu da guztiaren gaine-tik. Auskalo asmo eraldatzaile askok zain zuten “gerta-era” birus hiltzaile etaikusezin hau ote den...

Aurreko bat-bateko gerta-era guztiekin alderatuta,Covid-19ak duen eraginamundu gerren osteko han-diena da. Eta inoizko zaba-lena ere bai. Guztiok berdinsufrituko ez badugu ere, ezda hemen irabazle eta gal-tzailerik antzematen, ez kla-se aldetik, ez herrien mapa-ri begiratuta. Mundu osoa kolpatu du birusak.

Aterako gara, noski, Txinan bertan ere atera baitira ja-da. Baina nola aterako garen da orain koxka. Eta borro-ka abiatua dute batzuek, konfinamendua gerra lubakibilakatuta. 2008koan ere, hasiera batean herritarrakerreskatatzeko ari zirela finantzak salbatzen sinestarazinahi izan zuten, baina gezurra zen; orain, hasieratik di-rua gizakiaren gainean dutela mozorrorik gabe erakutsidigute Arantxa Tapiak eta enparauek. Autoritarismoa-ren zaleek ere, amestu ezin zuten egoera aurkitu dutebat-batean eta kosta egingo zaie alarma hotsa itzaltzea;militarra, udaltzaina edo balkoiko inkisidorea izan, ber-din da. Demokrazia beti ahoan baina dekretuz goberna-tu nahiko luketenek oposiziorik gabeko tartea betiko-tzeko gura izango dute ( jada egin du Orbanek

Hungarian); EAEko hauteskundeak ahalik eta lasterrenegiteko asmoak horren seinale ematen du. Salbuespenegoera honek ase egin ditzake kontrolaren obsesioak jo-takoen amets lizunenak. Beldurra erabiltzearen lagune-nak, zer esanik ez: langileei langabeziaren ala osasunagaltzearen artean erabakiarazteak ez du izenik.

Pandemia jada eragiten ari den sarraskiarekin bate-ra, beraz, den-dena oso gaizki buka daiteke. Baina gure-an gizarte berria erditzeko gaitasuna eta mundu mai-lan irizpideak aldarazteko gaitasuna ere barruandaramatza birusak, eragingo duen kaltea orokorra etaerabatekoa den heinean. “Pertsonak erdian jartzea”ezin izango da aurreratzean lelo hutsa izan. Osasunikgabe ekonomiarik ez dela garbi frogatu da. Indibidual-tasunaren inperioan ginela, elkartasunik gabe aurrera

egiterik ez dela egiaztatu da. Behar larriak direnean au-rrekontuak iraultzeko oztoporik ez dela ikusi dugu.Abiadura handiko gizartean bat-batean galga jartzeaposible dela ikusi dugu. Epe motzekoaren erreinuan,hausnarketa sakonetarako tartea ageri da. Arinkerianagusi zela, pitokeriak alboratu eta serio-serio begira-tu behar izan dugu barrurantz. Zientziaren zorroztasu-na birpiztu da. Azken mailakoak ziren zainketa laneklehentasun osoa hartu dute. Eztabaida asko suspertudira: diru publikoaren erabileratik globalizaziora, euta-nasiatik oinarrizko errentara... Gauzak ez dira berdinakizango aurrerantzean, guztiz okerragoak edo dezentehobeak baizik. Aterako gara, bai, baina pertsona beraizanda ere, ez gara berdinak izango. Gure gizartea etamundua ere ezin izango dira orain artekoak izan. •

{ asteari zeharka begira }

Eraldaketarako «gertaera»izango al da Covid-19 hau?

Gauzak ez dira berdinak izangoaurrerantzean, guztiz okerragoak edodezente hobeak baizik. Erantzunak etagalderak, biak hankaz gora jarri ditu birusak

hutsa

hutsahutsa

Ramon Sola

Page 12: mila leiho zabalik...2020/04/04  · Etxea ikasgela eta jolastoki 25 Duela ehun urtekoak eta gaurkoak 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 22 28 12 SINADURAK: 03 Iñaki Soto: Mahai

herria

Desplazamen-duaren arte-ak (ADD). Ere-mu urbanoanedota natu-ran dauden

askotariko oztopoak azkar, zu-zen, modu efektiboan eta este-tikoan gainditzea, gorputza-ren gaitasunak bakarrikerabilita. Hori da, gutxi edogehiago, ADD deituriko jar-duera fisikoaren funtsa. Horbarruan kokatzen da gure ka-leetan gero eta presentzia han-diagoa daukan parkourra etabaita freerunning deiturikoaere. Finean, ADDen baitako di-ziplina bat da parkourra, aka-so ezagunena gure inguruan.Kasu askotan ADDak izenda-tzeko parkour izena erabiltzenda. Parkourraren sortzaile jo-

tzen da David Belle (1973anjaioa). Jatorrian George Hebertizeneko armada frantseseko buruaren teknika metodoa da-

go. «Indartsua izan baliagarriaizateko», defendatzen zuenmilitarrak, eta entrenamenduonena berezko mugimendue-tan indartzea zela esaten zuen,natur gune askeetan. Entrena-mendu metodo hori erabil-tzen zuen David Belleren ai-tak. Suhiltzailea zen lanbidezeta entrenatzeko eskalada, sal-toak, korrikaldiak, oreka lan-tzeko mugimenduak eta besteerabiltzen zituen. Bere aitarenmugimendu horiei begira sor-tu zitzaion David Belleri par-kourra sortzeko ideia. Parisko Lisses auzora joan

zen bizitzera familia David Be-llek 15 urte zituela. 80ko ha-markadaren amaieran, auzokokaleetan emandako ordu luze-etan sortu zituzten Bellek etalagunek ADDak, gorputzekoindarra eta buruarena moduorekatuan konbinatzen dituenjarduera fisikoa. Elkarri erron-kak jartzen, esperimentatzen,jolas moduan hasi ziren etagero eta serioago hartu zuten.Bellek eta lagunek sortu zutenYamakasi talde famatua. Denborarekin lagun talde

hori banatu egin zen. Bakoi-tzak bere ikuspuntuak etapraktikatzeko moduak zitueneta horietako batek bere mo-duari parkour izena jarri zion.Denborarekin besteak bainoezagunagoa egin zen, jatorriz-ko ADDak baino ezagunagoa.Adituen esanean, ADDak ire-

DESPLAZAMENDUAREN ARTEAKKalea, hankekin eta buruarekin salto egiteko eremua

Amagoia Mujika Telleria

Gehienok petrilak, koskak eta barandak ikusten dituguntokian, haiek saltoak praktikatzeko aukerak ikusten dituzte.Parkourra egiten dute, burua eta gorputza sinkronizatutaairean aritzen dira. Batzuk Lotzen Elkartean batu dira,parkourra salto ikusgarri eta erorketa ikaragarri sorta batbaino askoz gehiago dela uste baitute, norbere buruaindartzeko era eta inklusio sozialerako tresna, adibidez.

JENDARTEA / b

kiagoak dira, autoespresioaeta sorkuntza barnebiltzen di-tuzte, eta parkourra zentratua-go dago abiaduran eta eragin-kortasunean. Sare sozialen sorrerarekin

munduaren luze-zabalean az-kar zabaldu zen parkourrarenberri eta hainbat tokitan sortuziren trazatzaileak, parkourrapraktikatzen dutenak. Salto eta akrobazia ikusgarri

horien atzean bada lehen begi-ratuan ikusten ez den lana.Nork bere burua gainditzea,helmugak lortzeko borrokaegitea eta ezina ekinez egitekogaitasuna dira, besteren arte-an, parkourra eusten dutenzutoinak. Oztopo bakoitzarenaurrean ez ezik, bizitzaren au-rrean hartzen den jarrera erebada oinarrian bultzatzen etadefendatzen dena.

LOTZEN ADD ELKARTEA

Lotzen ADD Elkartea duela hi-ruzpalau urte sortu zen Gipuz-koan, hain justu, parkourrarenoinarriak, filosofia eta balioaklehen lerrora ekartzeko helbu-ruz. Sare sozialetan eta bideojokoetan ikusten diren saltoikusgarri eta akrobazia ezinez-ko horiek baino xumeagoa etasakonagoa delako parkourraulertzeko eta bizitzeko dutenmodua. Irungo Elatzeta ikastetxean

dauka Lotzen Elkarteak oina-rrizko kanpalekua, Bentak au-

zoan. Bertako gimnasioan kla-seak eskaintzen dituzte, hau-rrentzat zein helduentzat. Ho-rrez gain, eskola batzuetanklaseak ematen dituzte esko-laz kanpoko jarduera gisa etatailerrak ere eskaintzen dituz-te herri desberdinetako deieierantzunez. Beñat Jauregi Artola, Ibon

Andueza Linazasoro, Urko Al-varez Garcia eta Raul Mihaiagertu dira GAUR8ren hitzor-dura –alarma egoera ezarribezperan–. Irungo Bentak au-zoan badituzte parkourra egi-teko toki onak. Gehienok es-kailerak, petrilak, bankuak,barandak eta koskak bakarrikikusten ditugun tokian, traza-tzaileek saltoak egiteko tokiakikusten dituzte, gainditu beha-rreko oztopoak, aukerak. «Par-kour ikuskera» esaten omenzaio horri. Batzuek nerabezarotik dara-

mate parkourra egiten, kale-an, bakarrik. Anduezak eta Al-varezek horrela ezagutu zutenelkar, salto eta mugimenduartean. «Gu autodidaktak ga-ra. Bakarrik ikasi dugu, bide-an, arituaz. Baina garrantzi-tsua iruditzen zaigu ikasiduguna partekatzea eta horre-gatik sortu dugu elkartea. Par-kourra ariketa fisiko eta men-tal oso indartsua da. Kalekoelementuak erabiltzen ditugufisikoki eta mentalki garatze-ko, gure burua gainditzeko.

«Gu autodidaktak gara. Bakarrik ikasi dugu,bidean, arituaz. Baina garrantzitsua iruditzenzaigu ikasi duguna partekatzea. Parkourraariketa fisiko eta mental oso indartsua da»

Nork bere burua gainditzea, helmugak lortzeko borroka egitea eta ezina ekinez egiteko gaitasuna dira, besteren artean,parkourra eusten duten zutoinak

Page 13: mila leiho zabalik...2020/04/04  · Etxea ikasgela eta jolastoki 25 Duela ehun urtekoak eta gaurkoak 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 22 28 12 SINADURAK: 03 Iñaki Soto: Mahai

2020 | apirila | 4

GAUR8• 12 / 13

Garrantzitsua iruditzen zaiguhori egiten erakusten dizunnorbait ondoan izatea. Gukere eskertuko genuke gure ga-raian norbaitek erakutsi izanbaligu, baina orduan gauzakdesberdinak ziren. Parkourrabera ez zen hain ezaguna etahain modakoa. Bazterrekoa-goa zen, susmagarriagoa.Orain hasten diren haur etahelduei laguntzeko sortu du-gu elkartea», hasi du azalpenaAlvarezek. Bera klaseak ema-ten aritzen da, bai haurrei etabai helduei. Kanpotik begiradagoenak trazatzailearen abi-lidade fisikoak baino ikustenez dituen arren, parkourraksustrai sakonagoak dituela na-barmentzen du.

«Lan mentala fisikoa bainohandiagoa da. Parkourrak zureburuari neurria hartzen la-guntzen du; noraino, nola. Zu-re burua ezagutzeko tresnaaparta da; zure gaitasunak etaezinak ikusteko. Zure buruaegoera desberdinetan jartzenduzu eta horrela ikusten duzuzertarako gai zaren eta zerta-rako ez, edota zein egoeratanzauden une horretan». Bi ikasle klase omen ditu na-

gusiki; bultzada behar dute-nak eta eutsi egin behar dire-nak. «Zure buruan konfiantzaizatea oso garrantzitsua da.Batzuetan, konfiantza horilandu egin behar da. Nire ikas-leen artean sekulako aurrera-pena ikusten dut nik; lehen

egunean ezertara ausartzen ezdenak, pausoz pauso, aurreraegiten du. Fisikoki hobera egi-ten du eta, batez ere, burua in-dartzen du. Sekulako ariketada buruarentzat. Eta besteekere ikasten dute. Lehen egune-tik salto zailenak egiteko go-goa duenak ulertzen du pau-soz pauso joan behar dela,txikitik hasi behar dela handi-ra iristeko. Hori ere ikasketagarrantzitsua da», jarraitu du. Terapeutikoa da parkourra.

Norbere burua indartzeko etakonfiantza areagotzeko tresnada, ahalduntzeko tresna bat.Bide horretan, gero eta he-rrialde gehiagotan terapia psi-kologiko modura erabiltzenhasi dira. Gerrak birrindutako

herri eta hiri askotan ere ber-tako gaztetxoek parkourreantopatu dute ihesbidea, Aleponkasu. Lotzen Elkartekoek garbi

daukate: parkourra egiten ika-si egin daiteke eta edonorkedonon praktikatu dezake.«Oso estereotipo zurrunakosatu dira parkourraren ingu-ruan. Akaso azken urteotanpixka bat samurtzen ari dira,sare sozialetan presentziahandia duelako eta gero etajende gehiago ikusten delakokalean. Baina lehen arraroazen parkourra egiten zuena,bakartia, normalean futbolagustatzen ez zitzaiona, aparta-tu egiten zena... Hori aldatzenari da eta eskerrak», iritzi dio

Ezkerretik eskuinera, RaulMihai, Ibon AnduezaLinazasoro, Beñat Jauregi Artolaeta Urko Alvarez Garcia, IrungoBentak auzoko gune bateanparkour egiten. Lotzen ADDElkarteko kideak dira. Juan Carlos RUIZ | FOKU

Page 14: mila leiho zabalik...2020/04/04  · Etxea ikasgela eta jolastoki 25 Duela ehun urtekoak eta gaurkoak 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 22 28 12 SINADURAK: 03 Iñaki Soto: Mahai

Beñat Jauregik. Bera 29 urte zi-tuela hasi zen parkourrarekineta garbi dauka luze segitunahi duela. «Hori ere hautsibeharreko ustea da. Parkourraez da gaztetxoen kontua. Ba-koitzak bere neurrian egin de-zake».

Hori da, hain justu ere, Lo-tzen Elkartearen beste helbu-ruetako bat: parkourra besteera batera ikusaraztea. «He-men eta munduan ezagutzenda parkourra. Baina hitz horientzun eta teilatuetatik saltoegiten duen jendea irudika-tzen dute askok. Alderdi sen-tsazionalista bakarrik ezagu-tzen da. Edo hori ezagutzen dabatez ere. Beste era batera iku-sarazten saiatu behar dugu.Modu didaktikoan. Beldurrakgainditzeko modu bat, norbe-re buruan konfiantza irabazte-ko era. Askok uste dutena bai-no jende gehiagok egindezake, bakoitzak bere neu-rrian. Adinik ere ez dauka. Nikdenbora luzean egiten jarraitunahi dut, zahartu arren», ja-rraitu du Jauregik.

GORPUTZAK ETA BURUAK, PAREAN

Baldarrak, abilak, gazteak, za-harrak. Raul Mihaik garbi dau-ka parkourraren sekretua bateta bera dela denentzat: gor-putzak eta buruak bat egitea.«Parkourrak zure gaitasuneninguruko jakin-mina piztendu: gai izango al naiz hau edobestea egiteko? Saiatu eta saia-tu, garapen bat ematen da.Baina alderdi fisikoak eta bu-ruak parean joan behar dute,entrenamendu fisikoez aparte,zure buruan konfiantza landubehar duzu. Gorputzak eta bu-ruak parean joan behar dute.Salto baten erdian zalantzaedo beldurra sortzen bazaizu,gaizki. Eta, alderantziz, buruzindartsu egon arren, gorpu-tzak ez badu erantzuten, gaiz-

ki. Biak pare-parean joan be-har dute».

Parkourrak sare sozialetanlortu duen ikusgarritasunakbaditu bere argi-ilunak. Bate-tik, jarduera ezagutzera emandu eta normaldu egin du neu-rri batean. Baita, bestetik, par-kourra teilatuz teilatu egitendiren salto ikusgarri horiekbaino ez direla sinistarazi du.«Batzuetan hasiberriak saresozialetan ikusten dituenakrobazia ezinezko horiekegin nahi ditu lehen egunetikbertatik. Neska-mutikoek ha-sieratik mortal bat edo gatobat egin nahi dute. Horrek be-re denbora eskatzen du. Le-hendabizi salto egiten etaerortzen ikasi behar da. Gurelana da ikasle horiei ulertaraz-tea pausoz pauso joan behardugula», azaldu du Alvarezek.

Izan ere, sare sozialetako sal-to harrigarri eta erorketa ika-ragarri horietan ez da atzekolana ikusten. «Salto bakoitzak,mugimendu bakoitzak, atzetiklan gogorra eta luzea du etahori ez da ikusten bideo horie-tan. Horregatik, erraza ematendu».

Beste gako garrantzitsuaeman du Alvarezek: erortzenjakitea. «Oso garrantzitsua da;pareta bati heltzera zoazene-an, salto egiten duzunean, ko-rrika zoazenean… oso garran-tzitsua da erortzen jakitea,ahalik eta min gutxiena har-tzeko eta lesio larriak ekidite-ko. Guk ez dugu lesionatu nahidenbora luzean segitu nahidugulako parkour egiten».

Mihai ados dago. «Batzuetankomeni da modu kontrola-tuan erortzea eta horrela eror-tzen ikastea. Horrek berakkonfiantza ematen dizu saltobat egiteko orduan».

Kanpotik begiratuta arrisku-tsua begitandu arren, ez omendute susto handirik izan par-

herria

kourra praktikatzen. «Beste ki-rol batzuetan lesio garrantzi-tsuagoak izan ditut. Kanpotikematen du parkourra osoarriskutsua dela. Baina nik,behintzat, inoiz ez dut egitenseguru egingo dudala ez daki-dan zerbait. Ez duzu salto egi-ten pentsatuz ‘ea zer gertatzenden’. Ez, ez, ez da horrela. Sal-toa abiatzen duzunerako bu-ruan dituzu eman behar ditu-

zun pauso guzti-guztiak, denabisualizatzen duzu. Mentalkioso prestatuta joaten zara etafisikoki ere badakizu gaitasu-nak landu dituzula. Prestakun-tza oso garrantzitsua da», na-barmendu du Alvarezek.

Inklusio sozialerako tresnaere bada. Lotzen Elkartetik an-tolatzen dituzten jardueraguztiak doakoak dira partehartzaileentzat. «Hori da gure

Lerroon gainean, goitik behera,Urko Alvarez Garcia eta BeñatJauregi Artola, bakoitzamugimendu bat egiten. Albokoorrialdean, goitik behera, RaulMihai eta Ibon AnduezaLinazasoro. Juan Carlos RUIZ | FOKU

Page 15: mila leiho zabalik...2020/04/04  · Etxea ikasgela eta jolastoki 25 Duela ehun urtekoak eta gaurkoak 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 22 28 12 SINADURAK: 03 Iñaki Soto: Mahai

2020 | apirila | 4

GAUR8• 14 / 15

Parkourra bakarrik edo tal-dean egin daiteke. Norberakbere buruarekin lan egiten du,baina lan hori kideekin parte-katu dezake. «Parkourrean ko-munitate bat existitzen da etakomunitate horren izaeranahiko indartsua da. ADDaksortu zituztenentzat komuni-tatea oso garrantzitsua zen etahori bultzatzen zuten: elkarta-suna, lankidetza… Horregatiklehiaketen kontua nahikoa is-kanbilatsua da parkourrean,hasieratik ulertu baita par-kourrra ez dela praktika lehia-korra. Lotuago dago elkarrekinikasteari eta elkarri laguntzea-ri, elkarren arteko lehiari edokonparaketari baino», azaldudu Jauregik. Badaude parkourlehiaketak, baina bistakoa de-nez ez dira Lotzen Elkartearengustukoak. «Guk ez ditugubultzatzen». Kalea da parkourra egitekotokia eta trazatzaile bakoitzakditu bere toki kutunak. «Nikurteak neramatzan toki bere-tik pasatzen ia egunero eta ha-lako batean pentsatu nuen;‘hori salto batzuk egiteko tokiona da, ezta?’. Eta horrela hasinintzen bertan praktikatzen.Gure inguruan topatzen ditu-gu tokiak eta oso onak direne-an sitiakoak esaten diegu mo-du informalean», azaldu duIbon Anduezak. Badira Parkour Park deituri-koak, espresuki jarduera ho-rretarako prestatutako tokiak.«Aukerak ematen dituzte. Ko-munitatearentzat elkargunebat, elkar ezagutzeko, parteka-tzeko, entrenatzeko. Baina us-

te dut ez dagoela horretarakobeharrik, badira aukerak kale-an. Akaso faltan sumatzen du-guna estalitako tokiak izateada, hemen euri asko egitenbaitu. Baina, tira, euria egitenduenean ere moldatzen gara.Parkour parkeak sortzen badi-tuzte, izan daitezela gehigarribat, ez gaitzatela horietaramugatu. Ez litzaiguke gustatu-ko kalearen erabilera muga-tzea», jarraitu du Anduezak.

ERRONKA, EMAKUMEAK ERAKARTZEA

Lotzen Elkarteak dituen erron-ken artean bada garrantzitsubat: emakume gehiago erakar-tzea jarduerara. «Desorekahandia dago. Egoera pixkana-ka aldatzen ari da, oso mantso.Beste herrialde batzuetan adi-bidez lan handia egin dute ar-lo horretan. Hemen parkou-rraren munduan gabiltzaneragileak ere hasi gara desore-ka horri arreta jarri eta egoerairaultzeko moduak pentsa-tzen», azaldu du Jauregik. «Lotzenen emakume baka-rra daukagu. Zortzi gizon etaemakume bat. Ikasleen arteanemakumeak ere baditugu, bai-na askoz gutxiago haurretan.Helduetan egoera desberdinada, gero eta emakume gehiagoanimatzen da. Baina garbi da-go estereotipoak hautsi behardirela», gehitu du Alvarezek. Eta parkourra egiteko ez dabehar ez adinik, ez generorik,ez abilidade fisiko berezirik.Anduezaren hitzetan, bi gau-za bakarrik behar dira, «par-kourra egiteko gogoa eta iru-dimena».

filosofia. Baztertuta sentitzenden jende askok parkourreantopatzen du bere tokia. Ni,adibidez, oso kirolzalea naiz,baina ez zait futbola gusta-tzen. Futbola gustuko ez duenjende askok jarduera fisikohonetan topatu du bere tokia.Nik asko ezagutu ditut. Eta ba-daude futbola eta parkourragustuko dituztenak, noski. In-klusiorako tresna ere bada.

Kalean denbora asko pasatzenduten haur eta gazteentzataukera ona da. Kalean zaude,bertan dituzu baliabide guz-tiak eta zapatila batzuk baka-rrik behar dituzu, ez duzu bes-terik behar. Ez duzu futbolzelairik behar, ez baloirik, ezeskalatzeko oinetakoak… zureeskuekin eta hankekin nahi-koa duzu», nabarmendu du Al-varezek.

«Batzuetan hasiberriak sare sozialetan ikustendituen akrobazia ezinezko horiek egin nahiditu lehen egunetik bertatik. Horrek beredenbora eta lana eskatzen du»

Terapeutikoa da parkourra. Norbere buruaindartzeko eta konfiantza areagotzeko tresnada, ahalduntzeko tresna bat. Gero eta gehiagoterapia psikologiko modura erabiltzen da

Page 16: mila leiho zabalik...2020/04/04  · Etxea ikasgela eta jolastoki 25 Duela ehun urtekoak eta gaurkoak 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 22 28 12 SINADURAK: 03 Iñaki Soto: Mahai

herria

Elurrak zuritu ditu herritarrik gabeko bazterrak. Begien gozagarri, naturak aurrera jarraitzen duelako. Andoni CANELLADA | FOKU

C IKUSMIRA

Oinarrizkoak egiten segitu behar, baserriet

Gasteizko kaleetan herritarrek leihotik begiratzen dituz

BURUZ BEHERA EDO HANKAZ GORA?

Page 17: mila leiho zabalik...2020/04/04  · Etxea ikasgela eta jolastoki 25 Duela ehun urtekoak eta gaurkoak 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 22 28 12 SINADURAK: 03 Iñaki Soto: Mahai

2020 | apirila | 4

GAUR8• 16 / 17

Oinarrizkoak egiten segitu behar, baserrietan ostatu hartzen duten animaliei jaten ematea kasu. Jon URBE | FOKU

Etxeak bizitoki, babesleku, jolastoki, arnasbide, kartzela bihurtuak. Irudian, herritar bat tenisean etxeko terrazan. Jon URBE | FOKU

Zeinek esan behar zigun lapikoak bozgorailu eta balkoiak kale bihurtuko zirenik? Aritz LOIOLA | FOKU

Gasteizko kaleetan herritarrek leihotik begiratzen dituzte estatuek bere egindako kaleak eta plazak. Jaizki FONTANEDA | FOKU

Erosketak egitea bezain gauza ohikoa, xumea eta egunerokoa, arriskuko une estua bihurtu da. Marisol RAMIREZ | FOKU

Page 18: mila leiho zabalik...2020/04/04  · Etxea ikasgela eta jolastoki 25 Duela ehun urtekoak eta gaurkoak 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 22 28 12 SINADURAK: 03 Iñaki Soto: Mahai

hutsa

iRRITZIA:

{

}

UnaiGAZTELUMENDI

Page 19: mila leiho zabalik...2020/04/04  · Etxea ikasgela eta jolastoki 25 Duela ehun urtekoak eta gaurkoak 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 22 28 12 SINADURAK: 03 Iñaki Soto: Mahai

2020 | apirila | 4

GAUR8• 18 / 19

hutsaaire librean

Estatu espainiarrean 13 milioimaskota daude erregistratuta,eta 15 urtetik beherako 7 milioiadin txikiko. Animaliek ia bi-

koiztu egiten dute pertsonen zifra. Por-tzentajeak sortzen dizkidan galderez etakezkez harago, zera gogorarazi nahikonuke: lehenengoak egunean bizpahirubider ateratzen dira haize pixka bat har-tzera eta behar batzuk asetzera. Berenjabeekin, jakina. Bigarrenek, berriz, 21egun daramatzate lau hormaren artean.Eta ez naiz eskatzen ari txakurren jabe-

ei kalera irteteko eskubidea ukatu beharzaienik. Baizik eta bizi dugun egoera sal-buespenezkoa dela ulertuta, eta horrek,

halabeharrez, atxikita salbuespenezkoneurriak ekartzen dituela asumituta,malgutasun jakin bat egon daitekeela.Egun gure txikiekin ateratzeko aukerabakarra supermerkatura joatea da esneaedo fruta erostera (?!). Ez al dira espaziohoriek arriskutsuagoak etxe alboko pla-zatxoa edo kale kantoia baino?Pedro Sanchezek krisiari begira eman-

dako lehen hitzaldietako batean, hainba-tetan aipatu zituen maskotak; haurrakbehin ere ez. Psikiatra, hezitzaile eta pe-diatrek etxean mantentzeak beren ongi-zatean eta osasunean izan ditzakeenarriskuez ohartarazi dute, bizitzaren le-hen etapa honek berebiziko garrantzia

baitu. Neurriak, gainera, oso modu injus-tuan eragiten du, ez baita berdina landaeremuan bizi, balkoi batekin konformatubehar izatea edo egunak patiora bainoleihoa ez duen pisu batean igarotzea. Sukalde pareko parketxoa eta berde

apurra txakurrek kolonizatu digute.«Zer moduz daramazu?», galdegin zidanemakume batek bertatik, txakurra ingu-rua miatzen ari zela. «Ahal den moduonenean, egun bakoitza erronka bat da»,erantzun nion, txikia besoetan nuela.«Bai, ulertzen zaitut, denak berdin gau-de», erantzun zidan, aire librean, ja-rraian zigarroari zupada luzea ematenziola. Nik, ordea, ezetz esango nuke. •

hutsa

Txakurrak parkean, haurrak etxean

Oihane Larretxeade la Granja

hutsa

Esaera zahar batek dio sutan pro-batzen dela eltzea nolakoa den,alegia, egoera kritikoek nor berelekuan uzten dutela. Azken aste-

otan koronabisuraren izurriteak eragin-dako salbuespenezko egoeraren testuin-guruan ere nork bere txarrena etaonena erakutsi du. Auzokide adeitsutzatgeneukana balkoiko zelatari eta salataribihurtu da; eta ustezko agintari zentzu-dunek, kudeatzaile eredugarrien itxurasaldu dutenek, agerian utzi dute eurengupidagabetasuna, lehenetsi egin baitu-te gutxi batzuen aberastasuna gehien-goaren ongizatearen aurrean. Ifren-tzuan daude larrialdi egoerak bultzatuta

bere onena eman duten milaka herritarsolidarioak; besteak beste, han-hemen-ka itxialdi egoeraren ondorengo beharhumanitarioei aurre egiteko elkartasunsareetan antolatu diren pertsona anoni-moak. Lehenengoek erakutsi dute nor-beraren interesa hobesten duen sistemakapitalistak porrot egin duela egoerakritiko batean komunitatearen oinarriz-ko beharrak asetzeko. Aitzitik, bizi-estu-tasun baten aurrean, senak elkarri la-guntzera bultzatu dituen askok agerianutzi dute elkartasuna dela krisialdieta-tik onik ateratzeko biderik eraginkorre-na. Izurriak aurrez aurre jarri ditu kapi-tala eta bizitza.

Sinistuta nago amesgaizto honetatikesnatzen garenean ezingo garela inoizlehengo normaltasunera bueltatu. Nor-maltasunean mandatariek deusezta-tzerainoko murrizketak ezarri zizkio-ten orain salbatzen gaituen osasunsistema publikoari. Normaltasuneankezkatuago daude enpresa jardunarenetenaldiak abiadura handiko trenarieragingo dion atzerapenaz herritarrenbizitzaz baino. Dena bere onera buelta-tutakoan ez gara itzuliko muturreraeraman gaituen normaltasunera. Bes-telako gizatasun balioetan oinarrituta-ko normaltasun bat eraikitzeko abia-puntuan gaude. •

0hutsa

Normaltasunera itzuliKoldo Sagasti

Page 20: mila leiho zabalik...2020/04/04  · Etxea ikasgela eta jolastoki 25 Duela ehun urtekoak eta gaurkoak 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 22 28 12 SINADURAK: 03 Iñaki Soto: Mahai

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ g

elto

kiak

Etxetik ateratzen garene-an, denak utzi genuen le-kuan jarraituko al du?Udaberria lehertu da etxe-peko zuhaitzetan, kukuaesnatu da bazterretan eta

Whatsappetik jaso ditut herriarenkonkistan abiatutako basurdeen iru-diak. Konfinamendua parentesi bat,eten bat izango zela uste nuen. Etenakfikzio hutsa dira, ordea. Gu gabe eremunduak aurrera egin du, inolakokonplexurik gabe. Balkoirik gabekogure pisuko leihotik ikusi dut. Eta pan-tailaz bestalde nago ni, momentu ho-nen protagonista edo ikusle, zer otenaizen ezin asmatuta.

Etxetik ateratzen garenean, munduaeta gu, denok hobeak izango ginelasinetsi nuen. Hala sinesten dut orain-dik ere. Baina ekonomiaren osasunazmintzo den telebistak gizakien konta-bilitatea egiten du orduero. Telelanaaukera ederra izango zela pentsatunuen, etxetik eta etxean lan egin ahalizango nuela aldi berean: emailei eran-tzun eta garbigailua jarri, txostenakosatu eta bazkaria prestatu. Eta mugi-korra sekula baino mugikorrago dau-kat orain, jo eta jo; klik bakarrarekinsartzen naiz lantokian eta ordutegiaklausotu egin dira. Pijamak buzo itxurahartu du. Sortu egin behar omen dugu,produzitu. Ez lanean bakarrik. Konfi-namendu aurretik baino hobeak izanbehar dugu, sentiberagoak, enpatikoa-goak, osasuntsuagoak, jakintsuagoak,gorpuzkera finagokoak. Gure buruare-kin lehian gabiltza. Eta, azkenean, kon-pultsiboki kontsumitu ditugu gureeguneroko plangintzetako momentuguztiak: jakintza kontsumitu, kirolakontsumitu eta harremanak kontsu-mitu. Bi hilabetean ikusi gabeko jen-dearen whatsappak jasotzen hasi naiz,bideo-deiak egin ditut bi astean behinelkartzen naizen lagunekin. Eta arrarosentitzen dut nire burua, hotz, xomo-

rro, uzkur. Eta pentsatu dut, akaso,konfinamendua ez zela martxoan ha-si, lehenago ere bakoitza bere baitarabilduta bizi ginela.

Etxetik ateratzeko amorratzen na-go, baina orain ez dakit «etxe»deitzen diodan hau benetakoetxea ote den. Zer da etxe bat? Zerda etxea alokairuan bizi eta bi urte-an behin gure maletak auzune ez-berdin batera mugitzen ditugunon-tzat? Zer da etxea gastuakordaintzeko beste zortzi lagunekinpilatu denarentzat? Edo pisukideaketengabe gutxiesten duenarentzat?Bizileku guztiak ez dira etxe, etaetxe guztiak ez dira bizileku.

Etxetik atera nahi dut, baina ate-ratzen naizenean, sartu nintzenbera izango al naiz? Hainbeste as-tean lagunak eta maiteak birtualkibesarkatu ondoren, nire egunero-koa berrogei metro karratutaraerrenditu ondoren, eguzki izpirikedo ipar haizerik sentitu gabe egonondoren, nolakoa izango ote naiz?Lehen errutinazkoak ziren kafeek,lagunarteko solasek, bertsoek edoparrandek, ze esanahi hartuko di-tuzte? Hainbeste egunetan elka-rrengandik urrun egon ondoren,nola hurbilduko gara elkarrenga-na?Etxetik ateratzen garenean, ate-

rako al gara etxetik? •

Pantailaz bestalde nago, protagonista edo ikusle, zer ote naizen ezin asmatuta. Gorka RUBIO | FOKU

Etxetik ateratzen garenean

Beñat GaztelumendiBertsolaria

Page 21: mila leiho zabalik...2020/04/04  · Etxea ikasgela eta jolastoki 25 Duela ehun urtekoak eta gaurkoak 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 22 28 12 SINADURAK: 03 Iñaki Soto: Mahai

2020 | apirila | 4

GAUR8• 20 / 21hutsa

atze

rria

Goizeko zortziak dira, eta bikotekidea-ren telelan ordutegiarekin batera jaikinaiz gaur, zutabe hau josten saiatzera.Mahaiko ordenagailuan bera, eta uni-bertsitate garaitik mirakuluz bizirik ja-rraitzen duen eramangarrian ni. Atse-

den txiki bat hartu du nigana gerturatzeko, etahala esan dit: «Ze ondo. Oraindik beste bi aste gera-tzen zaizkigu, elkarrekin etxean oporretan». Gure erkidegoko telebista kate publikoak konfi-

namenduaren hasiera “Aupa Etxebeste!” filmarekingirotu nahi izan bazigun ere, nik neuk behintzat ezdut lortu honi guztiari opor kutsua hartzerik.Haurdun harrapatu nau Covid-19aren olatuak eta,horri nire berezko hipokondria gehituz gero, pen-tsa liteke egunok erronka psikologiko ederra izatenari direla. Koronabirusa harrapatzeko beldurra gu-txitu zen, itxialdiak haur-dunaldi sedentarioegiaeragingo ote zidan pen-tsatzen hasi nintzenean.Gerora heldu dira autoaz-terketa emozionalak: “No-la jaiki naiz gaur? Egonzaitez pozik, pribilegiatuazara, etxean ondo zaude,lasai, milaka dira zu bainoegoera makurragoan dau-denak”. Errusiar mendibat naiz, lau hormaren ar-tean. Egiazki, etxebestetarren

ibilerak baino gehiago, “The handmaid’s tale” tele-sail distopikoa ekarri baitit niri gogora, bizitzen arigarenak. Erosketak banaka, polizia eta indar arma-tuak kalean, leihoetan zelatari-salatariak, arrazake-ria filtrorik gabe bortitz eta, lehendik ere bizitzeabizirautea zitzaienak, nola-hala eusten. Surrealis-moa, sare sozialez apainduta. Eta, hala ere, gure balkoiaren pribilegio txikitik,

gehiegitan pentsatzen ari naiz: “Zergatik niri?”.Gehiegitan akordatu naiz erditzeari diodan beldu-rrarekin, eta hark pandemiarekin bat egiteko baliz-ko aukerekin. Gehiegitan egotzi diot neure buruari,

pentsatu baietz baina egin ezetz: ez ditudala amai-tuko itxialdi hasieran irakurtzekoen zerrendan ja-rri nituen liburu guztiak. Ezta horretarako ere. Ka-ka.Lagun erdi terapeuta batek ederki azaldu zidan,

sabaia esku ahurrarekin ukitzen saiatzen ari nin-tzela, etengabe; 1,63 metrotatik, ezinezko bat. Bai-na pasatu dugu konfinamenduaren ustezko ekua-torea, sortu ditugu etxeko gelen arteko errutinaketa, hori gutxi balitz, elur giroari begira nagoleihotik, manta bat izter gainean. Tamaina hartzenhasi ote naiz honi? Akaso bai, etxeko oporraldiarenideia goxo horretatik. Ez nioke larrialdi egoerarierromantizismotik begiratu nahi, baina, onar deza-gun, honetatik airoso irteteko, ongi etorriak direlahelduleku guztiak. Hilabetez –edo– etxean egonbehar izateak badituelako gauza zoragarriak ere:

bikotekide, pisukide nahiz senideekin otordu guz-tiak egin ahal izatea, edo egunero bortxatzen geni-tuen lurrak arnas betean ikustea, gu itota gaudenbitartean. Akaso karma izan da hau guztia ekarri diguna;

edo, beharbada, bestelako interes globalak. Bainaparadigma produktiboetatik afektiboetara behin-goz pasatzeko aukera dugu; hainbeste egin beha-rrean, gehiago egotekoa. Itxita egoteko hormarikere ez dutenei laguntzen saiatzekoa; distantziatikbada ere, elkar zaintzen ikastekoa. Bizitza, benetan,erdigunean jartzekoa. •

{ koadernoa }

Zergatik niri?

Paradigma produktiboetatik afektiboetarapasatzeko aukera dugu; hainbeste eginbeharrean, gehiago egotekoa. Itxitaegoteko hormarik ere ez dutenei laguntzensaiatzekoa, elkar zaintzen ikastekoa

Itzea Urkizu Arsuaga

hutsa

hutsahutsa

Page 22: mila leiho zabalik...2020/04/04  · Etxea ikasgela eta jolastoki 25 Duela ehun urtekoak eta gaurkoak 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 22 28 12 SINADURAK: 03 Iñaki Soto: Mahai

herritarrak

Pantailan ageriden neskak mu-gimendu eztiakegiten ditu; lehe-nengo mantsoak,gero biziagoak,

erritmo desberdinak erabiliz,zalu, saltoka, berriro gozoa-go... eta aldi berean era guztie-tako azalpenak ematen ditu;hau erlaxatzeko, hau tentsioakanporatzeko... orain errime,orain mantso, dantza librean,segitu musikari eta utzi gor-putza eramaten... Online saiobat da, Kepa Junkeraren doi-nuan, Gasteizko jendeari es-kainia. Beste batean Itoizekinhasi eta erritmo afrikar ba-tzuekin jarraitu du. Maria Mu-nain Moral da, Amsterdamenbizi eta lan egiten duen dan-tzaterapeuta gasteiztarra. Az-ken aste biotan mugimendu,yoga eta dantza saioak eskain-tzen ditu, online, doan, etxeankonfinatuta daudenentzat.Haren saioen helburuak, ondopasatzea, giharrak luzatzeaeta koordinazioa eta gogo-al-dartea hobetzea dira. Bere la-nean egiten duenarekin zeri-kusia dute , baina ez diragauza bera.Dantza, mugimendu eta te-

rapia psikosomatikoko saioakematen ditu Ipsy zentroan,Herbehereetako laguntza psi-kiatrikoko erakunde handie-naren parte den osasun men-taleko zentroan. Zenbaitpsikologo, psikiatra eta medi-kurekin batera, antsietatea,depresioa, trauma eta norta-sun arazoak dituzten pertso-nei arreta ematen die. Ondoasko daki, horrenbestez, mu-gitzea zein garrantzitsua den,jardunean irautea, are gehia-go egoera zailetan.Berarekin hitz egin dugune-

an, Herbehereetan ez daudederrigorrezko itxialdian; halaere, duela ia lau aste etxetik

lan egiteko eskatu zioten.Orain ezin ditu pazienteakbertatik bertara ikusi, bainalanean jarraitu beharra daukaeta hitzorduak online egitenditu. Herbehereetan hartu di-tuzten neurriak eskas sama-rrak iruditzen zaizkio, herrial-

zen baititu. Ohiko harremanhorrek asko laguntzen dioladio.

ITXIALDIRAKO «ONLINE» SAIOAK

«Denok dakigu ariketa fisiko-ak onuragarriak direla osasu-narentzat, eta berrogeialdiandauden pertsona askok haienfalta sumatzen du. Gure lanhau egiten dugunok badaki-gu, gainera, dantza egiteakgogo-aldartea altxaraz deza-keela ohiko ariketak bainoareago». Euskal Herrian alar-ma egoera hasi zenean, itxial-dia hobeto eramateko zerbaitegin zezakeela pentsatu etaInternet bidez bere ekarpen-txoa egitea erabaki zuen, mu-gimendu, yoga eta dantzasaioak doan eskaintzea hainzuzen. Pentsatu eta egin, due-

Maria Munain Moral gasteiztarra, dantza-mugimenduterapia saio batean.GAUR8

DANTZA, SENDABIDEDantzaterapia, antsietatea eta zenbaitburuko arazo tratatzeko oso egokia

Xabier Izaga Gonzalez

Herbehereetako osasun sistemaren barruan dagoendiziplinetako bat dantza bidezko terapia da. Maria MunainMoral dantzaterapeuta gasteiztarrak Amsterdamen lanegiten du, osasun mentaleko zentro batean. Azkenaldion«online» saioak eskaintzen ditu itxialdian daudenek ondopasatzeko, luzaketak egin eta gogo-aldartea hobetzeko.

OSASUNA / b

de hartan Euskal Herrian bai-no kutsatze maila txikiagoabadago ere, ikusi dituen da-tuen arabera, kutsatze kasuenlehenengo postuetan baitago,Frantziaren atzetik. Egunerojakiten du Euskal Herriko be-rri, familia eta lagunak Gastei-

Page 23: mila leiho zabalik...2020/04/04  · Etxea ikasgela eta jolastoki 25 Duela ehun urtekoak eta gaurkoak 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 22 28 12 SINADURAK: 03 Iñaki Soto: Mahai

2020 | apirila | 4

GAUR8• 22 / 23

la aste bi hasi zen eta, saio ba-tetik bestera jarraitzaile ko-puruak gora egin zuela ikusi-ta, jarraitzea erabaki zuen.Dagoeneko lau saio eman ditu.Astean bi egiten ditu, asteazke-netan 19:00etan eta larunbate-tan 12:00etan, Instagramen bi-dez, @imove.iam-era sartuta.

Adin guztietarako dira ego-kiak online saiook, gizon etaemakumeentzat. Ariketa fisi-koak egiteko modu dibertiga-rri eta askotarikoa da, yoga,luzaketak, dantza librea, kon-tzentraziorako koordinazio-ariketak... eta hori guztia mu-sikarekin. «Jende askorentzatzaila den une honetan ekar-pentxo bat egin nahi dut .Ziurgabetasunak antsietateaeta beldurra eragin dezake,eta horri aurre egiteko moduosasungarriak aurkitu beharditugu». Hasieran banakakosaioak egiteko asmoa zueladio, antsietatea, estresa etaantzeko arazoak dituen jende-arentzat, bere lanean egitenduen antzera, baina gero pen-tsatu zuen jende gehiagoren-gana iritsi behar zuela, eta an-tsietaterako programazioanbaino dantza gehiago sartuzuen saioetan.

«Hau ez da terapia, besterikgabe pixka bat laxatzea baizik,ordubeteko tarte bat ondo pa-satzea», azaldu du. Hala ere,terapeutikoa izan daitekeeladio. «Bai, osagai hori badu,dantzak osagai terapeutikogarrantzitsua izan dezake».Konfinamendua indarreandagoen bitartean, jarraitzekoasmoa du.

Bere online saioetan partehartu duten zenbait lagunenesker oneko mezuak jaso dituegunotan. Batzuek tentsioa la-xatu dutela esan diote, bestebatzuek oso gustura geratu di-rela, egun osorako irribarreaahoan... Horrelakoak irakur-

tzean, hunkitu egiten dela dioMariak.

DANTZA TERAPIA GISA

Saiook badute Mariaren lana-rekin zerikusia; hala ere, harenlana paziente jakin batzueiarreta ematea da, antsietatea,depresioa, trauma eta bestela-ko buruko arazoak dituzten la-gunei, hain zuzen. Ipsy osasunmentaleko zentroa diziplinaanitzekoa da, eta kulturarte-koa, beste herrialde askotakojendearekin lan egiten baitute.Han ematen dituen saioak,«horiek bai, terapia dira». Izanere, horietako batean partehartzeko medikuaren kontsul-ta-agiria eraman beharra dago,prozesu baten barruan. Herbe-hereetan, Estatu espainoleanez bezala, horrelako terapiapsikologikoa eskaintzen dubertako osasun sistemak. Har-tara, osagileak pazientearidiagnostikoarekin batera tra-tamendu plan bat egiten dio,

eta plan horretan dantzatera-peutaren saioak sar daitezke,egokiak direnean. Berak, betie-re psikologoen aholkuei jarrai-tuz, tratamendua aplikatu etapazienteen jarraipena egitendu: «Esate baterako, psikologo-ek erabakitzen badute pazien-te batek hitzezkoa ez den tera-pia gehixeago behar duela,nire saioetara etorriko da, gor-putz terapiara, nire saioak ezbaitira dantza bidezkoak baka-rrik, oro har gorputzezko etamugimendu bidezko terapia

da, horren bidez erregulazioemozionala, erlaxazioa etatrauma izan eta disoziazioaduten batzuek beren gorpu-tzarekiko harremanak areago-tzeko». Terapia psikosomati-koa da, dantzarena baino arlogehiago hartzen dituena:«Dantza, mugimendua, arnas-keta, zeure emozioekin harre-manetan sartzea… Oso oldar-korra denari, amorru handiadaukanari, bere haserrea kon-trolatu ezin duenari, esatera-ko, zenbait gorputz ariketarenbidez laguntzen diot bultza-den kontrola berreskuratzen.Hori guztia oso hitzezkoa ezden maila batetik, psikologoe-na ez bezala hain arrazionalaez den maila batetik».

Azaldu duenez, dantzatzeakohiko ariketa fisikoak bainoareago hobetu dezake gogo-al-dartea, eta Londresko Uniber-tsitateko ikerketa bat aipatudu. Hartan, ikertzaileek antsie-tate-arazoak zituzten pazien-

Maria Munain,joan den larunbateko«online» saioan. GAUR8

Alarma egoera hasi zenean, zerbait eginzezakeela pentsatu eta sareen bidez bereekarpentxoa egitea erabaki zuen: mugimendu,yoga eta dantza saioak eskaintzea

Maria Munain dantzaterapeuta gasteiztarrakazken aste biotan mugimendu, yoga etadantza saioak eskaintzen ditu, «online», doan, etxean konfinatuta daudenentzat

Page 24: mila leiho zabalik...2020/04/04  · Etxea ikasgela eta jolastoki 25 Duela ehun urtekoak eta gaurkoak 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 22 28 12 SINADURAK: 03 Iñaki Soto: Mahai

herritarrak

teei lau jarduera hauetako batesleitu zieten: dantza moder-nokoa, ariketa fisikoak, musi-ka edo matematika. Dantza-klaseak bakarrik murriztuzuen nabarmen antsietatea;hau da, antsietatea tratatzekojarduera onena zela ondorioz-tatu zuten. Mariak dioenez,badaude beste hainbat ikerke-ta depresio arazoak, baita az-kenaldion neuroendekapenez-ko gaixotasunak ere, ikergaidituztenak, eta ondorio ber-tsuak erakusten dituzte. Par-kinsonaren inguruan ere nora-bide bereko ikerketak daudeladio. «Izan ere, dantzaren onu-rak ez dira fisikoak bakarrik;hogei minutuz dantza egiteakserotonina-maila handitzendu, eta horrek antsietatea etaestresa murrizten laguntzendu, baita konexio neuronal be-rriak garatzen ere, batez erefuntzio exekutiboan, epe luze-

ko oroimenean eta espazioa-ren onarpenean parte hartzenduten eskualdeetan», azaldudu beste ikerketa bat aipatuta.

LIBRAZ

Lanaz kanpo, proiektu bat duesku artean Munainek. Lanazkanpo baina bere lanarekin ze-rikusia duena. Hiru lagunekinLibraz gobernuz kanpoko era-kundea abiatu du. Traumaduen jendeari laguntzeko bere

lanean hartutako eskarmentuabaliatu nahi du, sexu abusuak,indarkeria matxista jasandakojendeari, errefuxiatuei lagun-tzeko, hain zuzen, horretarakoartea, espresioa eta dantza era-biliz. Dagoeneko proiekturenbat egin du indarkeria matxis-taren biktima batzuekin, baitaprostituitzera behartutakoneskatila batzuekin; kasu ho-rietan, esate baterako, autoesti-mua lantzeko. Horrelako ka-suez arduratzen dira.Hala ere, Libraz sortzekoideia ez zion lanak iradoki. Ho-ri abian jartzeko adoretu zueladio, tratatzen dituen pertsonaaskok aurrera egiten dutelaikusita, baina «egia esan, nola-bait alderantziz izan zen».Gaztetan, 13 urterekin, gimna-sio batean dantza egiten hasizen, eta beretzat laguntza han-dia izan zela dio. Orduan pen-tsatu zuen gobernuz kanpoko

erakunde bat sortu nahi zuela,dantza bidez jendeari lagun-tzeko. Sekula ez zuen dantzaogibide gisa ikusi, baina beraribezala beste jende askori eredantzak laguntza handiaeman diezaiokeela pentsatuzuen, dantza ikuskizun gisagabe, «hobeto sentitzeko, nor-bere emozioekiko harremanaareagotzeko tresna gisa». Kazetaritza ikasi zuen gero,«mundua aldatu nahi nuen»,baina dantzaren harrak Ams-terdamera eraman zuen duelazazpi urte, bilatzen zuenarengaineko master baten berriizan zuenean: “Dantza-mugi-mendu terapia” izenekoa. Hiruurteko masterra egin eta lanaere aurkitu zuen han. Eta ho-rretan jardun du azken urtee-tan, esperientzia pilatzen, etaazkenik gobernuz kanpokoerakundea sortzeko aspaldikoasmo hura gauzatuta.

Trauma duen jendeari laguntzeko abiatu duLibraz; artea, espresioa eta dantza erabiliz sexuabusuak, indarkeria matxista jasandakojendeari, errefuxiatuei laguntzeko, hain zuzen

Herbehereetako Ipsy osasun zentroan, zenbaitpsikologo, psikiatra eta medikurekin, arretaematen die antsietatea, depresioa, trauma etanortasun arazoak dituzten lagunei

Ikuskizunetik harago,dantzak osagaiterapeutikogarrantzitsua izandezake. Ezkerrean, Kukaikonpainiak, Oreka Txtaldeak, IñakiSalvadorrek eta bestekprestatutako«Adiskideak»ikuskizuna. Eskuinean,Maria Munain.Jon URBE | FOKU

Page 25: mila leiho zabalik...2020/04/04  · Etxea ikasgela eta jolastoki 25 Duela ehun urtekoak eta gaurkoak 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 22 28 12 SINADURAK: 03 Iñaki Soto: Mahai

Programazio logi-

ka ikasteko atari

aproposa oso da

Code.org. Pro-

gramazioa egu-

nerokoan erabil-

tzen ditugun aplikazio infor-

matikoak garatzeko oinarrizko

teknika da. Atari hori algorit-

moak, aldagaiak, begiztak eta

funtzioak bezalako kontzep-

tuak ikasteko atari paregabea

da. Eskoletara eta autoikaskun-

tzara bideraturik dago. Bertan

programazioaren oinarrizko

kontzeptuak praktikan jartze-

ko aukera eskaintzen digu ata-

riak, modu oso grafiko eta erra-

zean, haurrentzako ezagunak

diren pelikuletako pertsonaie-

kin lagundurik.

Programatzen ikasteko go-

goa duen orok aurkituko du be-

re neurriko ikastaroa. Lehen

kurtsoa 4 urtetik aurrera egite-

koa da eta 18 urte bitarteko

ikastaroak aurki daitezke. Ikas-

gelan zein etxean egiteko pres-

taturik daude eta irakasleen-

tzat laguntza ere eskaintzen

du, ikasleen jarraipena egiteko

modua eskainiz. Tresna euska-

raz ere eskaintzen da.

2020 | apirila | 4

GAUR8• 24 / 25

ko hezkuntza plataforma da. Ikas-

leen eskura bideoak jartzen ditu,

azalpen errazekin, hobeto uler-

tzeko zailak egiten zaizkien ikas-

gaien inguruan, hain zuzen. Edo-

noren eskura dagoen baliabidea

izateaz gain, sarea ahalik eta kali-

tate onena duten euskarazko edu-

ki zientifikoz betetzea eta komu-

nitatea eraikitzea du helburu,

euskara eta zientziaren arteko el-

karlana aintzat hartuta.

Teknologia tresna paregabea da

ikaskuntza-irakaskuntza prozesu-

rako, ikaslearen motibazioa area-

gotu dezake eta ikasgaien inguru-

ko ulermena hobetu.

Ikasle euskaldunek ma-

tematika edota zien-

tziaren ezagutzetan

hobetzeko euskara hu-

tsezko plataforma da

Jakindun. Koronabiru-

sak eragindako itxialdiaren ondo-

rioz, Euskal Herriko irakasle eta

ikasleek etxetik eta Internet bidez

erabil dezaketen erreminta apro-

posa.

Irabazi-asmorik gabeko proiek-

tua da eta zientzia ikasgaiei lotu-

tako bideoak eskaintzen ditu bere

webgunean, euskaraz eta doan.

Bideo hauetan azalpen errazak

aurkezten dira eta denbora labu-

rrean. Plataformak hezkuntza ko-

munitatearentzako baliabide la-

gungarria izan nahi du.

Jakindun.com webgunera edo-

ta Youtuben duten kanalera sar-

tuz gero, fisika, kimika edota ma-

tematikarekin erlazionatutako

kontzeptu ezberdinen azalpena

eta kontzeptuok lantzeko arike-

tak aurki ditzakete ikasle zein ira-

kasleek. Plataforma Derrigorrez-

ko Bigarren Hezkuntzako ikasleei

bideratuta dago bereziki, eta, ber-

tan, azalpen eta ariketak kurtsoka

bereizita ageri dira.

2017. urtean jaiotako euskara

hutsezko eta doako lehendabizi-

JAKINDUN / MATEMATIKA EDOTA ZIENTZIA EZAGUTZA EUSKARAZ

ETXEA IKASGELA ETA JOLASTOKIMundua pantailaz bestaldetik ikusi eta ikasi behar denean

Etxean gordeta egon beharra egokitu zaigun honetan, haurrentzat eta gaztetxoentzat leihoak sortzen ari dira sarean. Leiho digitalak ikasteko, ondopasatzeko, gorputza mugitzeko, asperdura zirikatzeko... Mundua leihotik ikusteko leiho interesgarriak badira.

JENDARTEA / b GAUR8

CODE.ORG / PROGRAMAZIOA IKASTEKO ATARIA

Gorputz Hez-

k u n t z a k o

irakasle tal-

de batek

webgune bat

jarri du mar-

txan, etxean egon beharra dugun

egunotan txikiekin gorputza as-

tintzeko. Aholku-gomendio eta

ideia batzuk partekatu dituzte

gune horretan eta egunez egun

egin daitezkeen ariketak ere pro-

posatzen dituzte, bideoetan jaso-

ak. Haurrekin ondo pasatzeko

eta bide batez gorputza pixka bat

mugitzeko aukera da.

GHETXEAN / GORPUTZA MUGITZEKO

Jakindun plataforma bereziki DBHko ikasleei bideratua dago. GAUR8

Programazioa dibertigarria eta erraza izan daiteke. GAUR8 Gorputza astintzea garrantzitsua da egunotan. GAUR8

Page 26: mila leiho zabalik...2020/04/04  · Etxea ikasgela eta jolastoki 25 Duela ehun urtekoak eta gaurkoak 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 22 28 12 SINADURAK: 03 Iñaki Soto: Mahai

herritarrak

Marra-

zoek

z e n -

b a t

hortz

i le ra

dauzkate? Zenbat pisatu dezake

bale batek? Galdera horiei eran-

tzuna emateko, derrigorrezko

itxialdi honetan, Donostiako

Aquariumeko dibulgazio eta

hezkuntza saileko langileak bu-

ru-belarri ari dira unitate didak-

tiko berriak sare sozialen bitar-

tez zabaltzen.

20.000 ikasletik gora jasotzen

ditu Donostiako Aquariumak

urtean zehar eta horietako asko

ikasturte bukaerako txangoetan

etortzen dira. Itsas historia eta

itsas animalien inguruko gaiak

geletan ikasi ondoren, bisita gi-

datu batean eskolan landutakoa

sakontzeko eta zuzenean arrai-

nak eta itsas ornogabeak ikuste-

ko aukera izaten dute museora

gerturatutako ikasleek.

Orain zuzeneko bisita horiek

ezinezkoak direnez, sare sozia-

len bitartez ari dira edukiak za-

baltzen. Momentuz Aquariume-

ko sare sozialetara (Facebook,

Instagram eta Twitter) igo diren

unitate didaktikoak hiru izan di-

ra: Balea, Marrazoak eta Olaga-

rroak. Espezie bakoitzaren ezau-

garri nagusiak ezagutu daitezke

horietan. Unitate didaktiko guz-

tiak hiru hizkuntzatan daude:

euskaraz, gazteleraz eta frantse-

sez. Horrez gain, Aquariumeko

arrainen inguruko bideoak ere

jarri dituzte ikusgai egunotan.

AQUARIUM / UNITATE DIDAKTIKOAK ETA BIDEOAK

Euskara ez da ber-

din egiten Eus-

kal Herriko baz-

ter guztietan.

Hori, arazo bat

izan beharrean,

ordea, gure hizkuntzaren abe-

rasgarri da. Ahotsak.eus egitas-

moak eskualde, herri edo auzo

ugariko hizkera asko bildu ditu

leku horietako lagun askori

egindako milaka orduko graba-

ketetan. Horren helburua ahoz-

ko ondarea bildu eta erabiltzai-

leen esku jartzea da.

Jasotako material hori guztia

ikastetxeetan ere oso erabilga-

rria izan daitekeela pentsatu zu-

ten, eta ez hizkeraren ikuspegi-

tik bakarrik, baizik eta baita

Euskal Herriaren historia ezagu-

tzeko ere. Lehen etxean gerta-

tzen zen belaunaldien arteko

transmisioa orain ikasgelan

egin daiteke, teknologia berrien

laguntzarekin. Hartara, Aho-

tsak.eus Ikasgelan webguneak

material hori partekatzen du.

Horretarako, bi motatako fitxak

sortu dituzte. Alde batetik, fitxa

didaktikoak, edukia lantzeko

gaikako bideo-fitxak dira, gai as-

kori buruzkoak. Bestetik, Kantak

eta Jolasak, adinekoengandik ja-

sotako kanta eta jolasak, ikaste-

txeetako haurrekin landuak. Bi-

deo-fitxa guztiak mailaka, gaika

eta ikasgaika daude sailkatuta,

irakasleei egokia iruditzen zaie-

na erraz aurkitzeko moduan.

Webguneko “Euskalkitegia”

atalean, berriz, hainbat bideo-

pasarte entzun daitezke. Hasie-

rako multzoko bideoetan ager-

tzen diren hiztunak nongoak

diren asmatuz gero, ikasle maila

eskuratu eta beste bideo sail bat

ikusi eta entzuteko aukera dago,

EGA maila eskuratzeko; hori

gaindituz gero, irakasle maila...

AHOTSAK.EUS / HIZKERA ASMATZEKO

Aquariuma bisitarientzat itxita dago orain, baina sarean zabalik. GAUR8

Eñaut marrazkigi-

leak garbi dauka

oso: elkar zain-

tzeko ordua da.

Horregatik, Irri-

barrez.info bere

webgunean txoko berezi bat pa-

ratu du berrogeialdirako.

Batetik, Iratiren kontuak ekar-

tzen ditu egunero sare sozialetara

eta webgunera. Eñautek eta Iñaki

Sanz-Azkuek elkarlanean osatu

dute Iratiren ipuina. Irati, beste

haur asko bezala, triste dago aste

batzuk etxean pasatu behar di-

tuelako. Asko gustatu arren, ezin-

go ditu maite dituen animaliak

ikusi eta naturaz gozatu. Egun

hauetan, ordea, etxeko leihotik

begiratuta deskubrituko ditu na-

turako sekretu ezberdinak.

Azken asteotan, egunero ipui-

naren ataltxo bat eta marrazki

bat argitaratu dituzte sare sozia-

letan. Iñakiren ipuinek naturari

buruzko irakaspenak eman dituz-

te eta Eñauten marrazkiek hau-

rrekin lantzeko aitzakia bat. Ma-

rrazkiak koloreztatzeko moduan

emanak daude webgunean eta,

noski, ipuina entzunda librean

marrazteko aukera ere hor dago.

Material guztia eskura dago aipa-

tutako webgunean. Irakurmena,

idazmena, naturarekiko ezagutza,

marrazketa... askotariko gaiak lan-

du daitezke Iratirekin batera. Be-

netan ekarpen interesgarria.

Hasiera batean hamabostegunerako zegoen pentsatuaipuina eta, itxialdia luzatu de-nez, bigarren fase batean sartu

da proiektua azken egunotan.Oraingoan bi jolas elkartu di-tuzte. Alde batetik, eguneroanimalia baten puzzlea egitenjoango dira pieza bat emanda.Pieza hori moztea eta kolorez-tatzea da gakoa. Beste aldetik,animalia horri buruzko fitxabat betetzeko aukera izangoda –helduak eta haurrak elka-rrekin– eta, bide batez, anima-liaren xehetasunak ikastekomodua izango da.

Horrez gain, denbora-pasak ere

badira marrazkilariaren webgu-

nean. Eta ipuinak ere eskaintzen

ditu; batzuk irakurtzeko eta beste

batzuk bideoz emanak. Benetaneskaintza interesgarria daEñaut marrazkilariak berewebgunean jarri duena. Iratiren ipuinaren proiektua aurkezteko marrazkia. EÑAUT

IRRIBARREZ / ELKAR ZAINTZEKO ORDUA DA

Page 27: mila leiho zabalik...2020/04/04  · Etxea ikasgela eta jolastoki 25 Duela ehun urtekoak eta gaurkoak 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 22 28 12 SINADURAK: 03 Iñaki Soto: Mahai

2020 | apirila | 4

GAUR8• 26 / 27

Euskararen nor-

malizazio eta

erabilera susta-

tzea ipar, gara-

penerako infor-

mazioaren eta

komunikazioaren teknologiak

eta komunikaziorako sare birtua-

lak baliatu eta sarerako euskaraz-

ko edukiak sortzen ditu Azkue

Fundazioak. Haren proiektuek

hiru osagarri dituzte: sarean egi-

nak dira, parte hartzea sustatze-

ko sortutakoak dira eta helburu

didaktikoa dute, batez ere euskal

mundu eta hizkuntzari lotuak.

Haren webguneko “Ekimenak

eta lehiaketak” ataleko “Gure

proiektuak” klikatuta, “Online

jolasak” azpiatala agertzen da.

Lau jolas garatu dituzte: “Euskal

Play”, “Jakina!” euskal tribiala,

“Kaixo Frankie!” eta “Mithrida-

tes” jokoa. Aurrerantzean gehia-

go garatzeko asmoa dute.

“Euskal Play” euskara gai du-

ten bederatzi online jokorekin

osatutako aplikazioa da. Euska-

raren gaineko ezagutza handi-

tzeko eta praktikatzeko helbu-

rua du, ondo pasatuz ikastekoa.

Lehen Hezkuntzatik Batxilergo-

raino eta aurreragorako jardue-

rek osatzen dute “Euskal Play”,

eta, ikastetxeetan bezala, etxean

ere erabil daiteke.

“Jakina!” tribial formatuko

online jokoa da. Sei jokalarik

jardun dezakete elkarrekin, bai-

na egun hauetan etxean horren-

beste lagun ez badago, ez dago

batere arazorik, hiruk, bik eta,

are, batek ere joka baitezakete.

Zortzi gaitan banatutako 4.800

galdera ditu erantzuteko.

“Yo Frankie!” bideo jokoaren

itzulpena da “Kaixo Frankie!”.

Bizkaiko toki ezagunetan zehar

eta euskaraz jolasteko aukera

ematen du: Bilboko Indautxu

plazan, Guggenheim Museoa-

ren inguruan eta Getxoko portu

zaharrean, Frankie urtxintxari

bidean agertzen zaizkion hur

guztiak biltzen eta oztopoak

gainditzen lagundu behar zaio.

Euskararen “Mithridates” di-

gitala  joko didaktiko eta elka-

rreragilea da, eta, bideo eta soi-

nuen bidez, esaldi berberak

euskalki guztietan nola ahoska-

tu eta adierazten diren erakus-

ten du.

AZKUE FUNDAZIOA / EUSKARAZKO JOLAS DIDAKTIKOAK

Bederatzi joko biltzen ditu «Euskal Play» aplikazioak. GAUR8

Aralar aldetik

d a t o r r e n

p r o p o s a -

men artisti-

ko honetan

parte har-

tzeko ez dago inongo webgune-

tara sartu beharrik; hala ere,

parte hartzaileek honako helbi-

de hau gorde beharko dute:

[email protected].

Izan ere, berdin marrazten tre-

bea denak, on-ona ez denak

zein erdipurdiko irudiak sor-

tzen dituenak horraxe bidali

beharko ditu bere marrazkiak;

zehatzago esateko, bere ma-

rrazkien argazkiak. Horretara-

ko baldintza bakarra haurra

izatea da, Ortzaizekoa, Bizkai-

koa, Europakoa... mundukoa.

Hartara, beren lanak bidaltzen

dituzten haur guztiek zozketa

batean parte hartu eta marraz-

ki dotoreak jasotzeko aukera

izango dute. Eta ez dira edono-

lako marrazkiak, ez horixe,

Juan Gorriti margolari eta es-

kultore nafarrarenak baizik.

Gorritik berak abiatu du “Ate-

ra zure koloreak” izeneko eki-

men hau koronabirus berriak

eragindako egoera berezi hone-

tan, eta horrekin batera mezu

eder bat idatzi eta bidali die

munduko haurrei: «Munduko

haur guztiak besarkatzen dire-

nean jaioko da askatasuna, ko-

lorez beteta».

ATERA ZURE KOLOREAK / MARRAZKIAK BIDALTZEKO

Ikastolen Elkarteak,

edonoren eskura jarri

ditu ikasiz jolasteko

zein jolastuz ikasteko

hainbat baliabide,

Multimedia.ikastola.

eus webgunera sartuta, etxean

3tik 16 urtera arteko haur eta

gazteek “Baga Biga, Xagu eta Xi-

ga” lehiaketan parte hartzeko

aukera daukate. Horrez gainera,

askotariko gaiak lantzeko eta

trebatzeko, “Birraitonaren mu-

seoa”, “Herrien Europa”, “Mate-

matiken mundua” eta beste bisi-

tatu ditzakete ondo pasatuz.

IKASTOLA.EUS / MULTIMEDIA JOKOAK

Marrazkia bidali eta Juan Gorritiren zozketan parte hartu. GAUR8 «Arduraz kontsumitu, mundua ez zatitu». GAUR8

Page 28: mila leiho zabalik...2020/04/04  · Etxea ikasgela eta jolastoki 25 Duela ehun urtekoak eta gaurkoak 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 22 28 12 SINADURAK: 03 Iñaki Soto: Mahai

herritarrak

Espainiako gripea 1918anagertu zen Ameriketako

Estatu Batuetan eta gazteeta heldu osasungarri

askori eragin zien, baitaanimaliei ere. Gripea eta

Lehen Mundu Gerraparean gertatu ziren. Gerra

ez zen epidemiareneragilea izan, baina parte

hartu zuten tropenmugimendu masiboekhura hedatzea erraztu

zuten. Hildakoen kopurua50 eta 100 milioi artekoa

izan zen mundu osoanzehar. Infektatuen %10tik%20ra bitartean hil ziren,

eta garai hartakomunduko populazioarenherentsua infektatu zen.

Alboko irudiek baduteantzik egun ikusten ari

garenekin. BNATIONAL ARCHIVES. EEUU

Page 29: mila leiho zabalik...2020/04/04  · Etxea ikasgela eta jolastoki 25 Duela ehun urtekoak eta gaurkoak 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 22 28 12 SINADURAK: 03 Iñaki Soto: Mahai

2020 | apirila | 4

GAUR8• 28 / 29

Espainiako gripeak gogor astindu zuen mundua

1918tik 1920ra bitartean. Munduko biztanleria-

ren herena kutsatu zuen eta 50-100 milioi per-

tsona akabatu osasuntsuenekin bereziki bortitza

izan zen birusak. Orduko mundua, duela ehun ur-

teko hura, gaurkoaren oso desberdina zen. Baina

orain bezala orduan, birus ñimiño batek dardarka

jarri zuen mundua bere luze-zabalean eta mun-

dutarrak berdindu. Beldurraren aurrean denak

baikara igualtsuak. Galeraren aurrean denok bai-

kara zaurgarriak eta hauskorrak. Gauzak asko al-

datu dira akaso, edo ez; duela ehun urteko ar-

gazkietan igartzen diren begiradek gaurkoak

diruditelako. Amagoia Mujika Telleria

DUELA EHUNURTEKOAK ETAGAURKOAK

Donostiako San Antonio Abad erietxearen atarian, hildako haur baten hilkutxa zuria eramaten. FOTOCAR FUNTSA | KUTXATEKA

Gipuzkoako txoko batean, 1918an, hileta-segizioa. Espainiako gripeak Euskal Herria ere gogor astindu zuen. Ricardo MARTIN. FOTOCAR FUNTSA| KUTXATEKA

C IKUSMIRA

Page 30: mila leiho zabalik...2020/04/04  · Etxea ikasgela eta jolastoki 25 Duela ehun urtekoak eta gaurkoak 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 22 28 12 SINADURAK: 03 Iñaki Soto: Mahai
Page 31: mila leiho zabalik...2020/04/04  · Etxea ikasgela eta jolastoki 25 Duela ehun urtekoak eta gaurkoak 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 22 28 12 SINADURAK: 03 Iñaki Soto: Mahai

2020 | apirila | 4

GAUR8• 30 / 31

«SARRI», 1977KO ABERRI EGUNEAN

Juantxo EGAÑA

GEREDIAGA ELKARTEA

1977ko apirilaren 10ean, Gasteiz zen Aberri Egunaren deialdia gauzatzeko lekua. Beste behin ere, Madrilgo Gobernuak kontzentrazioa debe-katu zuen eta Arabako hiriburuaren sarbide guztiak Guardia Zibilak itxita zeuden. Hiria poliziak hartuta egon arren, manifestazio txiki batzukizan ziren hirigunean zehar. Poliziak manifestazioak desegin eta hainbat lagun zauritu zituen, tartean Belgikako telebistako kamerari bat.Beste herrialde batzuetatik Gasteizera iristerik ez zegoenez, Durangon eta Bergaran kontzentrazioak izan ziren, Guardia Zibilak zapaldu zitue-nak. Durangon 8.000 lagun inguru bildu ziren, eta Guardia Zibilak oso larri zauritu zuen Javier Lejarazu. Artikulua ilustratzen duen duen irudiaegun horretan egina da, gaur egun existitzen ez den Durangoko alondegi zaharraren inguruan. Manifestatzaileek moztutako kalea ageri da,eta haren erdian Joseba Sarrionaindia idazle eta poeta euskalduna, 1980an atxilotua eta kartzelatua eta 1985eko uztailaren 7an Iñaki Pika-bearekin batera Martuteneko kartzelatik ihes egin zuena. Kortatu taldeak ospetsu egin zuen ihesa “Sarri, Sarri” abestiarekin.

Page 32: mila leiho zabalik...2020/04/04  · Etxea ikasgela eta jolastoki 25 Duela ehun urtekoak eta gaurkoak 28 Juantxo Egañaren behatxulotik 31 4 22 28 12 SINADURAK: 03 Iñaki Soto: Mahai