Matematika irakurtzen

41
Matematikarekin jolasean http://leer.es/wp-content/uploads/ web_tallermatematicas/Proyectos.htm EGILEAK: Eva Galan eta Mª Jose Ezeiza

Transcript of Matematika irakurtzen

Page 1: Matematika irakurtzen

Matematikarekin jolaseanhttp://leer.es/wp-content/uploads/

web_tallermatematicas/Proyectos.htm

EGILEAK: Eva Galan eta Mª Jose Ezeiza

Page 2: Matematika irakurtzen

4. mai la I . P entsatu egingo dugu.

I I . P olik i i rak urr i

I I I . E z presar ik izan

I V . K ontuz, tr ik imai lua du-eta!

V . I rak urr i , pentsatu eta erantzun.

Page 3: Matematika irakurtzen

P entsatu egingo dugu

• Zer zenbakik, aldrebes jarriz gero, balio du gutxiago?

Page 4: Matematika irakurtzen

P entsatu egingo dugu

• Zer zenbakik, erdia keduz gero, balio du zero?

Page 5: Matematika irakurtzen

P entsatu egingo dugu Alkandora eta erdi,eta alkandora eta erdi; zenbat alkandora dira?

Page 6: Matematika irakurtzen

•Ogi bat, beste ogi bat, ogi bat eta erdi eta bost ogi-erdi, zenbat ogi dira?

P entsatu egingo dugu

Page 7: Matematika irakurtzen

P entsatu egingo dugu

• Bidaiatzeko asmoz,bi guraso eta bi seme geltoki batera joan dira. Txartel bakoitzak 10 euro balio du. 30 euro ordainduta, joan dira denak. Nola liteke?

Page 8: Matematika irakurtzen

P entsatu egingo dugu

• Kopa bat bakarrik mugituta, ea lortzen duzun uztea, bat betea, bestea hutsik, bat betea, bestea hutsik…

Page 9: Matematika irakurtzen

P entsatu egingo dugu

• Madrilen eta Parisen, zer gertatzen da egunero arratsaldeko 5etatik 6etara?

Page 10: Matematika irakurtzen

P olik i i rak urr i• Hiru orduz behin,

alergiaren kontrako pilula bat hartu behar duzu.. Zenbat ordu pasako dira lehenengo eta laugarren pilularen artean?

Page 11: Matematika irakurtzen

P olik i i rak urr i

•Hamaika bitan banatzen badugu, lortu al dezakegu sei?

Page 12: Matematika irakurtzen

P olik i i rak urr i• Zertan jolasten dira

Alex, Marina eta Salvador?

• Argibideak: 1. Salvador futbolean

jolasten denarekin joan da zinemara.

2. Xakean jolasten denak esan du Salvador oso lagun ona duela.

3. Marina xakean jolasten den horren anaiarekin joan da eskolara.

Page 13: Matematika irakurtzen

P olik i i rak urr i

• Baldintza hauek betetzen dituzten lau zifratako zenbaki guztiak bilatu:

• Lau zifren batura 13 da.• Hamarreko zifra zero da.

• Milako zifra unitatearenaren hirukoitza da.

Page 14: Matematika irakurtzen

P olik i i rak urr i

• Nekazari batek hiru lasto-fardo ditu soroan, eta lau lastategian. Denak elkartzen baditugu, zenbat lasto-fardo izango ditu?

Page 15: Matematika irakurtzen

P olik i i rak urr i

• Atzo, Mirenek lortu zuen ohetik bost metrora dagoen argia itzaltzea, eta gela ilunpetan gelditu baino lehenago oheratzea.

Page 16: Matematika irakurtzen

P olik i i rak urr i

• Ea asmatzen duzun jostailu bakoitzaren prezioa!

• Hori lortzen baduzu, izarraren atzean dagoen zenbakia ere asmatuko duzu.

Page 17: Matematika irakurtzen

E z presar ik izan

• Haur batek ordu batean jan du pastela. Zenbat denbora beharko dute bi haurrek bi pastel jateko?

Page 18: Matematika irakurtzen

E z presar ik izan

• Kaxa bakoitzak fruitu lehor bat du:

- Hurraren eta gaztainaren kaxek zenbaki bikoiti bana dute.

- Ezkurra eta intxaurrarenak unitatea baino handiagoa den zenbaki bakoitia dute.

- Ezkurra duen kaxa kentzen baduzu, urrarena erori egingo da.

Page 19: Matematika irakurtzen

E z presar ik izan

• Batuketa batean hiru zifra berdinak erabili ditugu. Batuketa horren batura 24 da, baina ez dugu 8 erabili. Zer zifra erabili dugu?

Page 20: Matematika irakurtzen

E z presar ik izan

• Sei lagunen artean 21 baso ur edan dute.

Bakoitzak baso kopuru bera edan ez badu, zenbat baso ur edan du lagun bakoitzak?

Page 21: Matematika irakurtzen

E z presar ik izan

• Zer koloretakoak dira joan den astean Martinek jantzi zuen txalekoaren mahukak?

Page 22: Matematika irakurtzen

E z presar ik izan

• Hogeita bost zenbakiari, zenbat aldiz kendu diezaiokegu bost?

Page 23: Matematika irakurtzen

E z presar ik izan

• Artzain batek hamazazpi ardi ditu. Bederatzi izan ezik, gainerakoak hil bazaizkio, zenbat gelditzen zaizkio?

Page 24: Matematika irakurtzen

E z presar ik izan

• Urkizu aldera nindoala zazpi agure ikusi nituen. Agure bakoitzak zazpi zaku zeramatzan eta zaku bakoitzean zazpi untxi.

• Zenbat untxi, zaku eta agure zihoazen Urkizu aldera?

Page 25: Matematika irakurtzen

K ontuz, tr ik imai lua du-eta!

• Nik sei seme ditut, eta seme bakoitzak, arreba bat.

• Zenbat seme-alaba ditut guztira?

Page 26: Matematika irakurtzen

K ontuz, tr ik imai lua du-eta!

• Basamortuan egarriz dagoen txori bat dago, eta erdi betea dagoen ur botila bat egokitu zaio moko aurrean.

• Arazoa da ezin duela mokoa barrura sartu, botila irauli edo puskatu. Zer egin dezake barruan dagoen ura edateko? Ea laguntzen diozun!

( kontuan hartu inguruan zer duen)

Page 27: Matematika irakurtzen

K ontuz, tr ik imai lua du-eta!

• Hamar txanpon hauek hiru edalontzitan sartu behar dituzu. Kontuan hartu edalontzi bakoitzean sartuko duzun txanpon- kopurua zenbaki bakoitia izango dela, eta guztietan sartu behar duzula baten bat.

Page 28: Matematika irakurtzen

K ontuz, tr ik imai lua du-eta!

• Hegazkin batek ordubete eta hogei minutu behar izan ditu hiri batetik bestera joateko. Itzultzeko, aldiz, 80 minutu behar izan ditu.

• Zer dela eta?

Page 29: Matematika irakurtzen

K ontuz, tr ik imai lua du-eta!

• Oso erraza da Santiren atzean Pedro kokatzea; baita Pedroren atzean Santi ere. Baina nola jar daitezke Santi Pedroren atzean eta Pedro Santiren atzean aldi berean?

Page 30: Matematika irakurtzen

I rak urr i , pentsatu eta erantzun

• Jostun batek 12 metroko pieza bat du, eta egunero 2 metro ebakitzen ditu.

• Zenbat egun barru agortuko da pieza?

Page 31: Matematika irakurtzen

I rak urr i , pentsatu eta erantzun

Ondo pentsatu ondoren bakarrik erantzun:

Zenbat denbora behar dugu arrautza gogorra egosteko?

Page 32: Matematika irakurtzen

I rak urr i , pentsatu eta erantzun

Imagina ezazu autobusa gidatzen zoazela.

Lehen geltokian 5 igo eta 3 jaitsi dira; gero, 5 igo eta 7 jaitsi dira; geroago, 3 igo eta ez da inor jaitsi; ondoren, 8 igo eta 4 jaitsi dira.

Zer adina du gidariaren aitak?

Page 33: Matematika irakurtzen

I rak urr i , pentsatu eta erantzun

• Zer irizpideren arabera ordenatu dira zenbakiak?

Page 34: Matematika irakurtzen

I rak urr i , pentsatu eta erantzun

• Gereziak zituen gereziondo batera igo nintzen. Ez nituen gereziak jan, baina ez nituen gereziak hor utzi.

• Zenbat gerezi zeuden gereziondoan?

Page 35: Matematika irakurtzen

I rak urr i , pentsatu eta erantzun

• Lasterketa batean parte hartzen ari zarela, bigarrena aurreratu duzu. Ez baduzu beste inor aurreratzen,

- zenbatgarren postuan amaitu duzu lasterketa?

- eta, azkenekoa aurreratzen baduzu?

Page 36: Matematika irakurtzen

I rak urr i , pentsatu eta erantzun

• Gai izango al zara lauki bat hiru zuzenerdirekin marrazteko?

Page 37: Matematika irakurtzen

I. Pentsatu egingo dugu( erantzunak)

• Zer zenbakik, aldrebes jarriz gero, balio du gutxiago? 9

• Zer zenbakik, erdia kenduz gero, balio du zero? 8

• Alkandora eta erdi, eta alkandora eta erdi; zenbat alkandora dira? Bi alkandora eta bi alkandora-erdi.

• Ogi bat, beste ogi bat, ogi bat eta erdi eta bost ogi-erdi, zenbat ogi dira? Sei ogi

• Bidaiatzeko asmoz,bi guraso eta bi seme geltoki batera joan dira. Txartel bakoitzak 10 euro balio du. 30 euro ordainduta, joan dira denak. Nola liteke?

Hiru pertsona dira: aitona, aita eta biloba.• Kopa bat bakarrik mugituta, ea lortzen duzun uztea, bat betea, bestea

hutsik, bat betea, bestea hutsik… Bigarren kopakoa bosgarren kopan botata.• Madrilen eta Parisen, zer gertatzen da egunero arratsaldeko 5etatik

6etara? Ordu bat.igarotzen da.

Page 38: Matematika irakurtzen

II. Poliki irakurri( erantzunak)• Hiru orduz behin, alergiaren kontrako pilula bat hartu behar duzu.. Zenbat ordu pasako dira lehenengo eta

laugarren pilularen artean? 9 ordu.• Hamaika bitan banatzen badugu, lortu al dezakegu sei? Bai, erromatar zenbakitan.• Zertan jolasten dira Alex, Marina eta Salvador?• Argibideak: 1. Salvador futbolean jolasten denarekin joan da zinemara. 2. Xakean jolasten denak esan du Salvador oso lagun ona duela. 3. Marina xakean jolasten den horren anaiarekin joan da eskolara. Salbador, golfean; Marina, futbolean; eta, Alex, xakean.• Baldintza hauek betetzen dituzten lau zifratako zenbaki guztiak bilatu: . Lau zifren batura 13 da. . Hamarreko zifra zero da. . Milako zifra unitatearenaren hirukoitza da. 9103 – 6502 - 3901• Nekazari batek hiru lasto-fardo ditu soroan, eta lau lastategian. Denak elkartzen baditugu, zenbat lasto-

fardo izango ditugu? Fardo bakarra izango du.• Atzo, Mirenek lortu zuen ohetik bost metrora dagoen argia itzaltzea, eta gela ilunpetan gelditu baino

lehenago oheratzea. Egunez oheratu zen.• Ea asmatzen duzun jostailu bakoitzaren prezioa! Hori lortzen baduzu, izarraren atzean dagoen zenbakia ere asmatuko duzu. txakurra→7 kuboa→3 izarra→25 xiba→8 hartza→2

Page 39: Matematika irakurtzen

III. Ez presarik izan( erantzunak)

• Haur batek ordu batean jan du pastela. Zenbat denbora beharko dute bi haurrek bi pastel jateko?

Bi haurrek bi ordu behar dituzte bi pastelak jateko.• Kaxa bakoitzak fruitu lehor bat du: - Hurraren eta gaztainaren kaxek zenbaki bikoiti bana dute. - Ezkurra eta intxaurrarenak unitatea baino handiagoa den zenbaki bakoitia dute. --Ezkurra duen kaxa kentzen baduzu, urrarena erori egingo da. ezkurra→5 hurra→2 gaztaina→4 intxaurra→3• Batuketa batean hiru zifra berdinak erabili ditugu. Batuketa horren batura 24 da, baina ez

dugu 8 erabili. Zer zifra erabili dugu? 2a da erabili dugun zifra. 2+22=24• Sei lagunen artean 21 baso ur edan dute. Bakoitzak baso kopuru bera edan ez badu,

zenbat baso ur edan du lagun bakoitzak? 1, 2, 3, 4, 5 eta 6• Zer koloretakoak dira joan den astean Martinek jantzi zuen txalekoaren mahukak? Txalekoak ez du mahukarik.• Hogeita bost zenbakiari, zenbat aldiz kendu diezaiokegu bost? Behin bakarrik. Hurrengoan hogeiari kendu beharko diogu-eta.• Artzain batek hamazazpi ardi ditu. Bederatzi izan ezik, gainerakoak hil bazaizkio, zenbat

gelditzen zaizkio? Bi erantzun izan daitezke zuzenak: 9( bizirik geratu direnak) 17( 9 bizirik eta besteak, hilik)• Urkizu aldera nindoala zazpi agure ikusi nituen. Agure bakoitzak zazpi zaku zeramatzan

eta zaku bakoitzean zazpi untxi. Zenbat untxi, zaku eta agure zihoazen Urkizu aldera? Neu nindoan Urkizura.

Page 40: Matematika irakurtzen

IV. Kontuz, trikimailua du-eta!( Erantzunak)

• Nik sei seme ditut, eta seme bakoitzak, arreba bat. Zenbat seme-alaba ditut? 7 seme-alaba ditut( sei mutil eta neska bat)• Basamortuan egarriz dagoen txori bat dago, eta erdi betea dagoen ur botila bat

egokitu zaio moko aurrean. Arazoa da ezin duela mokoa barrura sartu, botila irauli edo puskatu. Zer egin dezake barruan dagoen ura edateko? Ea laguntzen diozun!( kontuan hartu inguruan zer duen)

Basamortuan hondarra asko dago. Botilaren barruan hondarra sartzen badu, urak gora egingo du eta edan ahal izango du.

• Hamar txanpon hauek hiru edalontzitan sartu behar dituzu. Kontuan hartu edalontzi bakoitzean sartuko duzun txanpon-kopurua

zenbaki bakoitia izango dela, eta guztietan sartu behar duzula baten bat.

• Hegazkin batek ordubete eta hogei minutu behar izan ditu hiri batetik bestera joateko. Itzultzeko, aldiz, 80 minutu behar izan ditu. Zer dela eta?

Ordu bete eta hogei minutu= laurogei minutu• Oso erraza da Santiren atzean Pedro kokatzea; baita Pedroren atzean Santi ere.

Baina nola jar daitezke Santi Pedroren atzean eta Pedro Santiren atzean aldi berean?

Bizkarra emanda jarri behar ditugu.

Page 41: Matematika irakurtzen

V. Irakurri, pentsatu eta erantzun.( Erantzunak)• Jostun batek 12 metroko pieza bat du, eta egunero 2 metro ebakitzen ditu. Zenbat egun

barru agortuko da pieza? Pieza bost egun barru agortuko da.• Ondo pentsatu ondoren bakarrik erantzun: Zenbat denbora behar dugu arrautza gogorra

egosteko? Gogorra badago, ez dugu egosi behar, egosita dago jadanik.• Imajina ezazu autobusa gidatzen zoazela. Lehen geltokian, 5 igo eta 3 jaitsi dira; gero, 5

igo eta 7 jaitsi dira; geroago, 3 igo eta ez da inor jaitsi; ondoren, 8 igo eta 4 jaitsi dira. Zer adina du gidariaren aitak?

Zu zara gidaria; beraz, badakizu zein den zure aitaren adina, ezta?• Zer irizpideren arabera ordenatu dira zenbakiak?

Alfabetoaren arabera daude ordenatuta.• Gereziak zituen gereziondo batera igo nintzen. Ez nituen gereziak jan, baina ez nituen

gereziak han utzi. Zenbat gerezi zeuden gereziondoan? Bi gerezi zeuden. Nik gerezi bat jan nuen; beraz, gerezi bakarra gelditu da.• Lasterketa batean parte hartzen ari zarela, bigarrena aurreratu duzu. Ez baduzu beste inor

aurreratzen, - zenbatgarren postuan amaitu duzu lasterketa? Bigarren postuan amaitu dut - eta, azkenekoa aurreratzen baduzu? Azkenekoa ezin dut aurreratu.• Gai izango al zara lauki bat hiru zuzenerdiekin marrazteko?