marrazketa_normalizazioa

9
Askatasuna B.H.I. Unitatea: MARRAZKETA Orria: 1 AKTIBITATEA D.B.H. Normalizazioa TEKNOLOGIA Irakaslea: Arantza Martinez Iturri 5 Ordu 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 NORMALIZAZIOA Inguruan ditugun objektuak ez dira halabeharrez fabrikatzen, baizik eta beraien dimentsioak, egiteko erabiltzen diren materialak, kalitatea, ezaugarriak, e. a. nazioarteko mailan onartutako arau batuen arabera daude eginda. Edozein ekintza edo jarduera egiteko oinarrizko printzipio edo arau batzuk dira normalizazioak finkatzen dituenak. Arau hauek laguntzen digute hizkuntza internazional bat sortzen, munduko edozein teknikok ezagutu eta ulertu dezakeena. Zer gertatuko litzateke arauetan bat egingo ez bagenu? Arauak hitzartuko ez bagenitu? Ezin izango genuke sartu torlojo bat egindako zuloan edo azkoina handiegia izango litzateke eta torlojoari ez litzaioke egokituko. Horregatik, gaur egun, Produktu industrial gehienak normalizatuak daude, beraien formak erregulatuak, beraien koloreak (semaforoak), beraien neurriak (torlojoak, azkoinak, formatuak...) eta abar. Normalkuntzak industri garapenarekin batera sortu zen. Errepresentazioaz gain, lanean zuzentasuna ere dakar berarekin. Honakoa arautzen du normalizazioak: Marrazteko paperaren tamainak (formatuak) Arkatzen gogortasuna Eskalak Bistak eta hauen lorpena Lerroak Akotatzeko moduak Irudikapen laburtuak E. a. ASA (American Standard Association): ipar-ameriketan erabiltzen direnak. UNI (Unificazione Nell`Industria): arau italiarrak BSA (British Standard Association): arau britainiarrak AFNOR (L`Association Française de Normalisation): arau frantziarrak Normalizazioak hiru abantaila nagusi ditu: Ekonomia: serie fabrikazioan, espezializazio handiagoz, fabrikazio kostuak merkatzen dira. Honek eragina dauka produktuen prezioan. Trukagarritasuna: honek ordezko piezak lortzea eta konponketak egitea errazten du. Kalitatea eta segurtasuna: funtsezko ezaugarriak azaldu eta produktuak aurretiaz entseatu eta frogatzen direlako. ISO (International Standard Organization): arau internazionalak DIN ( Dast Ist Norm): arau alemaniarrak UNE (Una Norma Española): arau espainiarrak (1945ean sortuak. DIN arauekin antza handia dute.) Arau batzuk:

Transcript of marrazketa_normalizazioa

Page 1: marrazketa_normalizazioa

Askatasuna B.H.I. Unitatea: MARRAZKETA Orria: 1 AKTIBITATEA

D.B.H. Normalizazioa

TEKNOLOGIA Irakaslea: Arantza Martinez Iturri

5 Ordu 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18

NORMALIZAZIOA Inguruan ditugun objektuak ez dira halabeharrez fabrikatzen, baizik eta beraien dimentsioak, egiteko erabiltzen diren materialak, kalitatea, ezaugarriak, e. a. nazioarteko mailan onartutako arau batuen arabera daude eginda. • Edozein ekintza edo jarduera egiteko oinarrizko printzipio edo arau batzuk dira

normalizazioak finkatzen dituenak. • Arau hauek laguntzen digute hizkuntza internazional bat sortzen, munduko edozein

teknikok ezagutu eta ulertu dezakeena. • Zer gertatuko litzateke arauetan bat egingo ez bagenu? Arauak hitzartuko ez

bagenitu? Ezin izango genuke sartu torlojo bat egindako zuloan edo azkoina handiegia izango litzateke eta torlojoari ez litzaioke egokituko.

• Horregatik, gaur egun, Produktu industrial gehienak normalizatuak daude, beraien formak erregulatuak, beraien koloreak (semaforoak), beraien neurriak (torlojoak, azkoinak, formatuak...) eta abar.

• Normalkuntzak industri garapenarekin batera sortu zen. • Errepresentazioaz gain, lanean zuzentasuna ere dakar berarekin. • Honakoa arautzen du normalizazioak:

• Marrazteko paperaren tamainak (formatuak) • Arkatzen gogortasuna • Eskalak • Bistak eta hauen lorpena • Lerroak • Akotatzeko moduak • Irudikapen laburtuak • E. a.

• ASA (American Standard Association): ipar-ameriketan erabiltzen direnak. • UNI (Unificazione Nell`Industria): arau italiarrak • BSA (British Standard Association): arau britainiarrak • AFNOR (L`Association Française de Normalisation): arau frantziarrak

Normalizazioak hiru abantaila nagusi ditu: • Ekonomia: serie fabrikazioan, espezializazio handiagoz, fabrikazio kostuak

merkatzen dira. Honek eragina dauka produktuen prezioan. • Trukagarritasuna: honek ordezko piezak lortzea eta konponketak egitea errazten

du. • Kalitatea eta segurtasuna: funtsezko ezaugarriak azaldu eta produktuak aurretiaz

entseatu eta frogatzen direlako.

• ISO (International Standard Organization): arau internazionalak • DIN ( Dast Ist Norm): arau alemaniarrak • UNE (Una Norma Española): arau espainiarrak (1945ean sortuak. DIN arauekin antza handia

dute.)

Arau batzuk:

Page 2: marrazketa_normalizazioa

Askatasuna B.H.I. Unitatea: MARRAZKETA Orria: 2 AKTIBITATEA

D.B.H. Normalizazioa

TEKNOLOGIA Irakaslea: Arantza Martinez Iturri

5 Ordu 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18

FORMATUAK Eskuineko taulan ikus ditzakezu formatu erabilienak. Formatuak marrazketa teknikorako erabiltzen ditugun paperezko laminak dira. Neurriak arauturik daude. Koadroan ikus daitekeenez, formatu ororen azalera bere aurrekoaren azaleraren erdia da. Beraz, formatuaren luzera aurreko formatuaren zabaleraren berdina da. Formatuak A, B edo C serietakoak izan daitezke. Marrazteko, A seriekoak erabili ohi dira eta, izendatzeko, serieari dagokion letra eta, ondoan, neurria adierazteko zenbakia aipatzen dira. DIN A4 (210 x 297 mm) da neurri ezagunena.

Formatua

Zabalera (mm)

Luzera (mm)

Azalera (m2)

DIN A0

841

1189

1

DIN A1

594

841

0.5

DIN A2

420

594

0.25

DIN A3

297

450

0.125

DIN A4

210

297

0.0625

DIN A5

148

210

0.0312

DIN A6

105

148

0.0156

Page 3: marrazketa_normalizazioa

Askatasuna B.H.I. Unitatea: MARRAZKETA Orria: 3 AKTIBITATEA

D.B.H. Normalizazioa

TEKNOLOGIA Irakaslea: Arantza Martinez Iturri

5 Ordu 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18

LERROAK Marrazketa teknikoan lerro mota bakoitzak berezko adierazpidea eta esanahi ezberdina dauzka. Honela, beraz: Lerro arautuak Lerro motak

Lodierak (mm. tan) Jarrai lodia 0.8

Jarrai fina 0.2 Marrak 0.2 Marra eta puntu lodia 0.8

Marra eta puntu fina 0.4 Esku altxatuaz • Lerro jarrai lodiak gorputzek ikusgai dauzkaten inguruak eta ertzak irudikatzeko

erabiltzen dira. • Lerro jarrai finak kotak markatzeko eta abarrerako erabiltzen dira. • Marra lerroak piezen ezkutuko ertzetarako erabiltzen dira eta marrazkia ulertzen

laguntzen dute, eta erabat deskribatzen dute pieza. Marra batez hasten dira beti, lerro bete baten jarraipena direnean izan ezik; honelakoetan tarte bat uzten da eta. Ezkutuko lerroek angeluak osatzen dituztenean, marrek bat egiten dute beti erpinetan. Marrak luzera berberaz irudikatu behar dira beti.

• Marra eta puntu fineko lerroa simetria ardatzak irudikatzeko erabiltzen da. Alde simetriko bat agertzen duten piezetan, simetria ardatzak marra eta puntuko lerro batez irudikatu behar dira; lerro hauek piezaren ingurunetik apur bat irtenda agertu ohi dira. Zirkunferentzietan elkarrekiko perpendikular diren bi simetria ardatz irudikatu behar dira, marraz hasi eta amaitzen direnak.

• Marra eta puntu lodiko lerroak ebaketa nondik egin den adierazten du. • Esku altxatuzko lerroak hausturak, ebaketa partzialak eta krokisak irudikatzeko

erabiltzen da. Lerro gainezarrien nagusitasuna Batzuetan bista berean lerro mota ezberdinak ager daitezke gainezarririk, baina lerro jarraituak nagusitzen dira, ikusgai dagoen lerroa irudikatzen dutelako. Beraz, ezkutuko lerro bat ikusgai dagoen beste batek erabat edo partzialki ezkutaturik badago, gune komunean lerro jarrai marraztuko da. Beraz, bista batean hainbat lerro mota elkartuz gero, honako lehentasun ordena ezarriko da: 1. Lerro jarraituak 2. Marra lerroak 3. Marra eta puntuko lerroak

Page 4: marrazketa_normalizazioa

Askatasuna B.H.I. Unitatea: MARRAZKETA Orria: 4 AKTIBITATEA

D.B.H. Normalizazioa

TEKNOLOGIA Irakaslea: Arantza Martinez Iturri

5 Ordu 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18

ARKATZAK Arkatzak ere sailkatuak daude. Hona hemen taula bat datu guztiak laburbiltzen duena:

BIGUNAK ERTAINAK GOGORRAK OSO GOGORRAK

ZENBAKIAK 0-1 2-3 4-5 6-7 LETRAK 7B, 6B, 5B, 4B,

3B 2B, B, HB, F H, 2H, 3H, 4H 5H,6H, 7H,

8H,9H ERABILERA Marrazki

artistikoetarako: itzalak,

inguruak, e.a.

Lerroaren sendotasuna

handia eskatzen duten zirriborro, krokisak, e.a.

egiteko.

Marrazki teknikoetako lerro finen trazaketan.

Paper begetala marraztu edo objektu oso gogorren gainean idazteko.

Beste aldetik, arkatz-zorroetan aurkitzen ditugu minaren lodiera edo diametro desberdinak: 0.3, 0.5, 0.7, 0.9

Page 5: marrazketa_normalizazioa

Askatasuna B.H.I. Unitatea: MARRAZKETA Orria: 5 AKTIBITATEA

D.B.H. Normalizazioa

TEKNOLOGIA Irakaslea: Arantza Martinez Iturri

5 Ordu 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18

ERROTULAZIOA Marrazki tekniko baten idazkera ere arauturik dago: letraren lodiera bat dator altuerarekin. Errotulazioa marrazki teknikoan agertzen diren letra, zenbaki eta ikurrek osatzen dute. Araudiak letren forma eta proportzioei buruzko guztia ezartzen du. Marraren lodiera, letren zabalera eta hitzen eta letren arteko distantziak letraren altuerarekin zerikusia daukaten baloreak dira; beraz planoetan ezin da norberak nahi bezala idatzi.

Oro har, letraren lodiera = bere altueraren 1/10. Araututako altuerak honakoak dira: 2,5; 3,5; 5; 7; 10; 14 eta 20 mm. • Letra xeheen altuera letra

larrienarenak zehazten du. Hortaz, 20 mm-ko altuera hautatzen badugu, letra xeheek 14 mm izango dituzte. Honen ondorioz 2,5 mm-ko altueraz idatziz gero, letra larriak baino ez dira erabiliko.

• Hitz baten zeinuen arteko espazioak lodieraren bikoitza behar du izan.

• Hitzen arteko espazioa altueraren 6/10ekoa izango da.

• Lerroen artean altueraren 14/10eko distantzia egongo da.

NOLA ERROTULATZEN DA? Lehenbizi, marrazkirako letra-altuerarik egokiena aukeratu eta altueraren gutxi gorabehera 1/10-eko lodierako estilografo edo errotuladorea erabiltzen da. Errotulatzeko metodoak:

1. Esku altxatuaz (gutxitan erabilia). 2. Letra itsaskorrez (gutxitan erabilia). 3. Errotulatzeko txantiloiez. 4. Automatikoki: ordenadoreekin, makina elektrikoez...

Ariketa: Prestatu taula bat goian aipaturiko neurri guztiak adierazteko: altuera (h), letra xeheen altuera (h´), lodiera (g), letren arteko distantzia (2g), lerroen arteko distantzia (14/10 h), hitzen arteko distantzia (6/10h).

Page 6: marrazketa_normalizazioa

Askatasuna B.H.I. Unitatea: MARRAZKETA Orria: 6 AKTIBITATEA

D.B.H. Normalizazioa

TEKNOLOGIA Irakaslea: Arantza Martinez Iturri

5 Ordu 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18

AKOTATZEAN ERABILTZEN DIREN ELEMENTUAK

Kota lerroak

Ipintzen dira gutxienez irudien hertzeetatik 8 mm-ra.

Bi kota lerroen arteko distantzia izan behar da 5 mm.

Erreferentzi lerroak edo lerro lagungarriak

Batzuetan bat egiten dute irudiaren

ertzekin Orokorrean ez Kota lerroekin bat egiten dutenean,

beste 2 mm baino ez ditugu behar Kota bat mugatzeko jarri behar

ditugu 2 erreferentzi lerroak bista berean egon behar dute.

Geziak

Triangelu edo hiruki bat da. Angeluak 15º dauka Bere luzera, marrazkiaren lerro

lodien lodieraren baino 5 aldiz handiagoa izan behar da. Adibidez: 0,8 x 5 = 4 mm edo 5 mm

Sartzen ez direnean geziak puntak kanpoaldean paratzen dira, hau da, dimentsio txikiak ditugunean.

Bi dimentsio txiki edo gehiago elkarren ondoan ditugunean akotatzen direla bata bestearen atzetik, geziak ipintzeko tokirik ez dagoela, hauek puntu batekin adierazten dira.

GAIZKI ONGI

GAIZKI ONGI

Akotatzean erabiltzen diren arauak UNE 1-039-75 arau normalizatuan daude jasota.

AKOTAZIOA Akotazioa marrazkiari, orokorrean bistei dimentsioak edo neurriak jartzea da,

irudia definitua gera dadin. Modu honetan edozein pertsonek egin edo fabrikatu ahal izanen du pieza hori,

marrazkian neurtu gabe edo beste neurriak atera behar izan gabe batuketaz edo kenketaz.

Page 7: marrazketa_normalizazioa

Askatasuna B.H.I. Unitatea: MARRAZKETA Orria: 7 AKTIBITATEA

D.B.H. Normalizazioa

TEKNOLOGIA Irakaslea: Arantza Martinez Iturri

5 Ordu 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18

Kotak

Beti milimetrotan adierazten dira. Benetako dimentsioak adierazi

behar dituzte, eskala albo batera utzita.

Zenbakiak errotulatu behar dira, eta oso argiak izan behar dira.

Kotak horizontalak direnean, kota lerroen gainean, erdian eta pixka bat bananduta paratzen dira, behetik irakurri ahal izateko.

Kotak bertikalak direnean erdian, ezkerrean eta pixka bat bananduta ere eta eskuinetik irakurtzeko modukoak paratuko dira.

Sinbolo eta zeinuak

Diametroa ∅

Jartzen da kotaren aurrean erreboluzio azalerak adierazteko: zilindroa, konoa, eta abar.

Zirkunferentzia baten ez da paratu behar.

Erradioa R Bere altuera zenbakien

altura izanen da Paratzen da zentroa non

dagoen ez badakigu Edo tokirik ez dagoenean

Page 8: marrazketa_normalizazioa

Askatasuna B.H.I. Unitatea: MARRAZKETA Orria: 8 AKTIBITATEA

D.B.H. Normalizazioa

TEKNOLOGIA Irakaslea: Arantza Martinez Iturri

5 Ordu 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18

Page 9: marrazketa_normalizazioa

Askatasuna B.H.I. Unitatea: MARRAZKETA Orria: 9 AKTIBITATEA

D.B.H. Normalizazioa

TEKNOLOGIA Irakaslea: Arantza Martinez Iturri

5 Ordu 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18

EBAKIDURAK, HAUSTURAK ETA SEKZIOAK

Ebakidura piezaren barneko formak erakusten dituen errepresentazioa da. EBAKIDURA EGITEKO ARAU OROKORRAK

1. Piezaren barneko formak hobeto definituko dituen lekutik finkatzen da ebaketa-planoa. Plano hau gardena da. Beraz honen atzean dauden lerroak ikusgai geratzen dira.

2. Pieza irudimenez, ebaketa planotik “zerratu”

egiten da.

3. Ebaketa-planoaren eta behatzailearen arten

dagoen pieza-zatia irudimenez kendu egiten da. 4. Geratzen den zatiaren proiekzioa (bista)

marrazten da. Ebaketa bakarrik egin den bista horretan irudikatzen da, ez guztietan. Jarraitu den ebaketa planoa adierazten da puntu eta lerroko marrekin (ardatz-lerroekin) eta muturrak loditu egiten dira. Horrez gain, muturretan bi gezi paratzen dira planoa bultzatzen dutenaren efektua egiteko. Gezi hauek adierazten dute nondik ikusten da.

5. Ebakidura azalaren gainean ez da ezer marraztu

behar (ertzak edo ikusgai ez dauden lerroak). 6. 45º-tara eta lerro mehez, “zerra” pasatu den

gainazala marraztu egiten da. Marren arteko distantzia berdintsua izan beharko da.

Ebakiduran, ebaketa-planoa pasatu den lekua (marratua) eta bere atzean dagoen zona (marratu gabea) marrazten dira. Sekzioan, ebaketa-planoa pasatu den zona bakarrik (marratua bakarrik) paratzen da.