Laranja

1
Laranja H iru bat urte izango dira Tourma- leteko La Mongiera iritsi nintzela txirrindulari euskaldunek tontor hura nola igarotzen zuten ikustera. Iritsi eta hurrengo egunean opari gisa eskai- nitako elastiko batzuei esker goi hura la- ranjaz margotu zen. Bat-batean denak Euskaltelekoak ginela zirudien. Halako LORETOPETIKJUAN KRUZ MENDIZABAL ‘KAKUX’ (APAIZA) itxura ematen baitzuten kolorezko kami- seta haiek… Bada, hemen, Madrilen ez dago tonto- rrik. Nik dakidala, behintzat, ez da Fran- tziako Tourra iritsi ere.Baina,lau egunez Donostiako 60 gaztek hiri handi eta ika- ragarri hau laranja kolorez margotu dugu, lepoan jarritako zapiari esker; guztia izan ez arren, puska bat behin- tzat. San Bizenteko eta Santa Maria parro- kiako Xirimiri gazte taldea bisitan etorri zen aurreko astean Madrilera lelo hau jorratu nahian: ezagutuz, errespetatu. Bazterrak ikusi ditugu, hiri handian txiki sentitu gara galtzeko beldurrez, hiri kosmopolita honek zenbat kolore eta soinu izugarri dituen ezagutzean. Eta gazteek ez zuten zapi laranja uzten inola ere...! Hura baitzen elkar ezagutzeko ezaugarria: laranja. Jendeak oso ondo hartu gaitu. Madri- len igandero euskaraz meza ematen den San Inazio elizako beheko lokaletan lo egin dugu hiru gauez. Hemengo gauak desberdinak dira: atsedenik har- tzen ez duen hiria baita Madril. Beti, etengabe, lanean ari da eta, batek buka- tzen duenean, besteak hartzen du txan- da.Metroko geltokiak jendea irentsi egi- ten du beste zulo batetik askatu arte.Tu- tuak eta autoen zaratak ez direla amai- tuko baitirudite. Baina, beti, itxurazko zarata eta anoni- matu horretan, hiriaren giza larrua age- ri da. Eta Xirimiriko gazteak horretara joan dira: elkar errespetatzeko ezinbes- teko baldintza elkar ezagutzea delako. Nola, bestela, konpondu nor garen jakin gabe? Nola bestearen beharrei eran- tzun zer nahi edo behar duen ezagutu gabe? Ezberdintasunak zailtasunak eta beldurra sortzen ditu guregan: desber- dina dena onartu eta errespetatu. Bai- na, aurrera egin ezkero, zalantzarik gabe, gizakiagoak izango gara.

description

Juan Kruz Mendizabal "Kakux"ek Irutxuloko HITZAn idatzitako iritzi artikulua. Artículo de opinión escrito por Juan Kruz Mendizabal "Kakux" en Irutxuloko HITZA.

Transcript of Laranja

Page 1: Laranja

�zure iritziaren berri emateko,[email protected] eta KatalinaEleizegi 36 behekoa helbideak edo 943 44 65 32 faxa erabili, izenaadierazita; HITZAk mozteko eskubidea du�IRUTXULOKO HITZAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitako esaneneta iritzien erantzukizunik

2 irutxuloko hitzaOSTEGUNA, 2006ko apirilaren 27a PLAZA BERRIA

Laranja

H iru bat urte izango dira Tourma-leteko La Mongiera iritsi nintzelatxirrindulari euskaldunek tontor

hura nola igarotzen zuten ikustera. Iritsieta hurrengo egunean opari gisa eskai-nitako elastiko batzuei esker goi hura la-ranjaz margotu zen. Bat-batean denakEuskaltelekoak ginela zirudien. Halako

LLOORREETTOOPPEETTIIKK�JUAN KRUZ MENDIZABAL ‘KAKUX’ (APAIZA)

itxura ematen baitzuten kolorezko kami-seta haiek…

Bada, hemen, Madrilen ez dago tonto-rrik. Nik dakidala, behintzat, ez da Fran-tziako Tourra iritsi ere.Baina, lau egunezDonostiako 60 gaztek hiri handi eta ika-ragarri hau laranja kolorez margotudugu, lepoan jarritako zapiari esker;guztia izan ez arren, puska bat behin-tzat.

San Bizenteko eta Santa Maria parro-kiako Xirimiri gazte taldea bisitan etorrizen aurreko astean Madrilera lelo haujorratu nahian: ezagutuz, errespetatu.

Bazterrak ikusi ditugu,hiri handian txikisentitu gara galtzeko beldurrez, hirikosmopolita honek zenbat kolore etasoinu izugarri dituen ezagutzean. Etagazteek ez zuten zapi laranja uzten inolaere...! Hura baitzen elkar ezagutzekoezaugarria: laranja.

Jendeak oso ondo hartu gaitu. Madri-len igandero euskaraz meza ematenden San Inazio elizako beheko lokaletanlo egin dugu hiru gauez. Hemengogauak desberdinak dira: atsedenik har-tzen ez duen hiria baita Madril. Beti,etengabe, lanean ari da eta, batek buka-

tzen duenean, besteak hartzen du txan-da.Metroko geltokiak jendea irentsi egi-ten du beste zulo batetik askatu arte.Tu-tuak eta autoen zaratak ez direla amai-tuko baitirudite.

Baina,beti, itxurazko zarata eta anoni-matu horretan, hiriaren giza larrua age-ri da. Eta Xirimiriko gazteak horretarajoan dira: elkar errespetatzeko ezinbes-teko baldintza elkar ezagutzea delako.Nola,bestela,konpondu nor garen jakingabe? Nola bestearen beharrei eran-tzun zer nahi edo behar duen ezagutugabe? Ezberdintasunak zailtasunak etabeldurra sortzen ditu guregan: desber-dina dena onartu eta errespetatu. Bai-na, aurrera egin ezkero, zalantzarikgabe, gizakiagoak izango gara.

EESSAANNAA�

ISABEL EIZMENDIATLETA

«Pena handia da niretzatEuskadirekin markaklortu ezin izana; azkenurteotako gorakada eznuen espero»

«Lana eta atletismoauztartzea gogorra da;aisialdi gutxi dut, oporegun dexente xahutzenditut txapelketetan»

DDAATTUUAA�

5.391.170kilometro egin zituztenautobusek iaz. TranbiaKonpainiako autobusek bostmilioi kilometro baino gehiagoegin zituzten iaz; inoiz bainokilometro gehiago egin zituzten2005ean. Izan ere, 2004an5.004.171 kilometro eginzituzten; 2003an 4.953.043egin zituzten. 2002an4.812.413, 2001ean4.708.843 eta 2000. urtean4.678.191.

Olatuen gainean dantzan

IIRRUUDDIIEETTAANN�

ASIER COLOMA

Surf zaletasun handia dagoDonostian. Surflari asko urteosoan zehar aritzen dira norkolaturik handiena hartu lehian.Hotz nahiz bero, udara zeinnegu, han izaten dira surflariausartak olatuaren gaineraigotzeko zain.

Beste asko udaberriarenedo udararen zain egoten dirasurf taula zorrotik ateratzeko.Zurriolako hondartza toki bi-kaina da olatuen gainean dan-tzan egiteko; azken egunotansurflari asko dabil bertan. Sur-flarien lasaitasunak, baina, ezdu asko iraungo, hondartzadenboraldia hastearekin bate-ra jendez beteko baita Zurrio-la.

Zurriola ez da Malibu, bainaolatu bikainak daude. Eskuine-ko argazkietan, surflaria olatuamaisuki hartzen, Zurriolakouretan.

Golfean, etaeuskarazGolfa, paddle-a, squash-a...jauntxoen kirolak irudituzaizkit betidanik. Igandean,ordea, kirol horiekiko dudanikuspuntua zertxobait aldatuzen. Kontxako pasealekuannenbilela, jendetza ikusinuen hondartzan, lehenswing-a jotzeko zain haieta-ko asko. Jose Maria Olazabaleta alkatea bera, tartean.

EAEko Golf FederazioakKontxako hondartzan golferakustaldi bat antolatuzuen kirol hau herritarreigerturatzeko. Ni bertan egonnintzen ordubetean, baina,ez zuten tutik esan euskaraz.Golfa eta euskara ez ote dirabateragarriak?

ANE LABAKA�ERDIALDEA

GGUUTTUUNN@@KK�

IIRRUUTTXXUULLOOKKOOHHIITTZZAA..IINNFFOO

Eztabaida. Eztabaida berriadago webgunean. Honahemen galdera: Zer iruditzenzaizkizu Cristina Enean egitenari diren berritze lanak?�«Gladys Enea Donostiakoparkerik ederrenetakoa da,eta zementupean ehorzten aridira. Hobe zuten zegoenbezala utzi balute!». Zotz.�«Batzuek egiten denguztiaren kontra daude.Badirudi edozer egiten delaere, beti ingurumenarenkontrakoa dela. Hauek betiberdin». Hawk.