ZALOA URAIN Kokein taldearen ahotsaetakitto.eus/wp-content/uploads/2016/11/Txikitto-1631.pdf ·...

16
ZALOA URAIN Kokein taldearen ahotsa 2016ko azaroa 163

Transcript of ZALOA URAIN Kokein taldearen ahotsaetakitto.eus/wp-content/uploads/2016/11/Txikitto-1631.pdf ·...

ZALOA URAINKokein taldearenahotsa

2016ko azaroa

163

2016ko AZAROA2

Argitaratzailea“...eta kitto!” Euskara ElkarteaUrkizu, 11 - solairuartea. 20600 EibarTel: 943 206776.

Erredakzio kontseiluaAinara Lavado, Maider Aranberri,Ana Aizpurua eta Eibarkoikastetxeetako ordezkariak.

AdministrazioaMarisol Uriarte.

Erredakzioa eta maketazioaAinara Lavado, Maider Aranberri, AinhoaLuz eta Ana Aizpurua.

Argazkiak...eta kitto! aldizkariko argazki artxiboa.

Copyright-aTxikitto!

Lege-gordailuaSS-1111/96

Eibarko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako argitalpena

KULTURA SAILA

� Semeak amari:- Ama, gaur ez dut eskolara joateriknahi.- Zer gertatzen zaizu, Aitor, sememaitea?- Ba, hasteko logura naizela, geroaspertu egiten naizelako eta, azkenik, nire ileaz barreegiten dutelako.- Ba, badakizu zer esaten dizudan? Joan egin beharduzula. Lehenengo eta behin zure eginkizuna delako,bigarrenik 35 urte dituzulako eta, azkenik, eskolakozuzendaria zarelako.

Fatima

� Matematikako irakasleak Arantxaatera du arbelera.- Ea, Arantxa, praken poltsikobatean 50 euro badituzu etabestean 100 euro…- Uiii, ba beste baten baten prakak jantziko nituenorduan!

Irati

� Semeak aitari:- Aita, handia egiten naizeneanamonarekin ezkonduko naiz.- Baina semetxo, nola ezkonduko zara,ba, nire amarekin?- Eta zu ezkondu zinen, ba, nirearekin!

Anwar

2016ko AZAROA 3

� - Noiz jaio zinen zu?- Ez dut oso ondo gogoratzen,baina larunbatean edoigandean jaio nintzela ustedut.- Eta nola dakizu hori?- Egun horretan ez nintzelakoeskolara joan.� Eta Manueltxok galdera hau eginzion amari oso txikia zenean:- Ama, zuk non ezagutu ninduzun?

June Peribañez

� Bost urtekomutikotxoa asper-asper egindazegoen amaketengabebehartzen zuelakoeskuak eta aurpegiagarbitzera. Egunbatean lagun batekin topo egin eta esanzion honek:- Ene! Ikaragarri hazi zara Jontxu! - Jakina! Amak etengabe ureztatzen naueta!

Lamiaa

� Bixentek, NewYorken zegoela,telebista erosizuen familiariekartzeko. Etadendariak:- Han, EuskalHerrian, ez dago telebistarik ala?- Bai, noski, baina askoz politagoakdira hemengo programak.

Izei A.

4 2016ko AZAROA

Animalia basatiak

Labirintoa

Shalma Aghbalou eta Wissal Baya

Ana Martinez de Musito

Jeroglifikoa

Anna Bati

AURREKO HILEKO IRABAZLEAOraingoan ere langile jardun duzue, eta aurreko

hileko lehiaketako erantzun asko jaso ditugu.

Zozketa egin eta gero, irabazlea LibeFernandez izan da. Argazkian duzue saria

jasotzen. Liburua eta Coliseoan antzerkia

ikusteko sarrerak eraman ditu Libek etxera.

Zorionak!

Izen-abizena .............................................................................................................................

Adina .....................................................................Tel...............................................................

BIDALI ERANTZUNAK ABENDUAK 5 BAINO LEHEN....ETA KITTO! EUSKARA ELKARTEA. Urkizu 11. Eibar.

7 desberdintasunak

lehiaketa

2016ko AZAROA6

Gurutzegrama

Zazpi desberdintasunak

Eneko Esteibar eta Markel Esteban

2016ko AZAROA 7

- Gazia ala gozoa? Gazia.

- Kolore bat? Gorria, pasioa.

- Itsasoa ala mendia? Itsasoa.

- Uda ala negua? Uda.

- Zenbaki bat? 3.

- Musika talde bat? Pearl Jam.

- Miresten duzun norbait?Bizi osoa lanean eta borrokandiharduten emakume ugari.

- Umetako oroitzapen polit bat?Mendian gurasoekin.

- Ametsetako oporrak nora?Ezagutzen ez dudan mundukoedozein hiritara.

- Zer hiru gauza eramangozenituzke irla batera? Musika, lagun min bat eta idaztekokoadernoa eta boligrafoa.

- Birziklatzen duzu?Saiatu behintzat bai.

- Euskara osasuntsu dago? Ez nahi beste.

- Zer egin bultzatzeko? Maitatu eta erabili.

- Zerk pozten zaitu? Maite ditudanen barreak.

- Zerk haserretu? Gezur eta faltsukeriak.

- Umetan gehien gustatzenzitzaizun ikasgaia? Plastika, eta nerabezaroan filosofia.

- Eta gutxien? Fisika eta kimika.

- Nolakoa da zure egun perfektua?Maite ditudanekin hondartzan.

- Gogoan duzun egunik onena? Nire alaba jaio zen eguna.

- Txisteak entzun ala kontatu?Kontatzen oso txarra naiz, nahiagoentzun.

- Opariak jaso ala egin? Biak oso gogoko.

- Jatekorik gustukuena? Arroza, milioi bat eratan.

- Gutxien gustatzen zaizuna?Haragia.

- Zer eskatuko diozu Olentzerori? Nik beti sorpresa, oso gogokoditut.

ZALOA URAIN

Zaloa Urain irakaslea da Eibarko Aldatze ikastetxean eta, andereño izateazgain, abeslaria ere bada. Kokein musika-taldeari ahotsa jartzen dio, eta da-tozen egunetan aurkeztuko du taldeak disko berria: Lurpekhariä. Taldea-ren bosgarren diskoa izango da eta bederatzi abesti bildu dituzte lanberrian.

IZENA ZALOA

ABIZENA URAIN

JAIOTERRIA EIBAR

JAIOTEGUNA 1976ko uztailak 17

elkarrizketa

2016ko AZAROA8

San Andres eguna da…

erreportajea

Goizean goiz irekiko ditu ateak San Andres azokak.09.30erako prest egongo da eta bertan izangoditugu Eibar eta inguruetako baserrietako produktubikainak: barazkiak, lore eta landareak, ogia, eztia…Eta Ego Gainen, berriz, Ganadu Erakusketa, hainbatanimalia bertatik bertara ikusteko aukeraparegabea.

Eta iazkoari jarraituta, Arrate Kultur Elkarteak 2.Argazki Rallya antolatu du San Andres Egunerako,09:00etatik 14:00etara.

Haur eta helduek har dezakete parte, eta haurrenkasuan bi maila izango dira:

0-9 urte: Sorpresa parte hartzen duten guztientzat.

10-16 urte: Irabazlearentzat 50 euro eta uretakoargazki-kamera bat, eta bigarrenarentzat, berriz,uretako argazki-kamera bat.

Oinarriak eta gaiak Topalekuan banatuko diraegunean bertan, 09:00etatik 11:00etara.

11:30ean luntxa egongo da Topalekuan bertan.

Badakizue beraz, animatu zaitezte eta hartu parte!

Laster datoz, bai, San Andres jaiak Eibarrera. Azaroaren 30ean ospatzen dugu egunhaundi hori eibartarrok, baina aurreko egunetan ere izango dugu ondo pasatzekoaukera: eskolarteko bakailao-lehiaketa, Txistorraren Eguna, Luhartz taldearekin

berbena… Ikusten duzuen moduan, hamaika aukera eskaintzen dizkigute sanandresekondo pasatzeko.

Egun osoan izango da festa, bertsolariak,trikitilariak, kalejirak, erromeria, sari-banaketa…

ARRATEKO ANDRA MARI ikastetxeko LHko 5. mailakoakPortaleara joan ziren “Tramankuluak ikasgelan” antzezlanaikustera, eta 3. mailakoek Ipuruako Ludoteka berria ezagutuzuten. Azaroaren 14an Gaztañerre ospatu genuen, abesti,bertso eta gaztaina artean. Azaroaren 18an LHko 3., 4., 5. eta6. mailako ikasleek Goazen

telesaileko aktoreakezagutzeko etaeurekin solasaldiaizateko aukera izanzuten eskolan bertan.Eta azaroaren 22 eta23an, 5. eta 6.mailakoak ArotzEneako barnetegianizan dira.

AMAÑA ikastetxetik gure baratzearen berri eman nahi dizuegu.Iraileko azken astean garbiketa egin eta udazkenerako prestatugenuen. Ikusten duzuenez, dagoeneko landatu ditugu hainbatgauza: azak, porruak, marrubiak eta ikusten ez diren haziak erebai. Nahi duenak ikus dezake. Espero dugu janari goxoa jasotzeahemendik.

Urriaren 20an, URKIZU ikastetxeko 2. zikloko ikasleakMadariagako Dorrera joan ziren. Azaroaren 14an, bestalde,Gaztañerre Eguna ospatu genuen eskolan.

2016ko AZAROA 9

ITURBURUN Animen Gaua girotzen

Azken urteetan Halloween ohiturak zabaltzen dihardu gure kale etaikastetxeetan. Baina ikastolan ez dugu ahaztu nahi ANIMEN EGUNAospatzeko bertako erak ere baditugula. Data horren inguruan,Iturburuko liburutegian saio bereziak prestatzen ditugu: ipuinbeldurgarriak kontatu, irakurri edo asmatu. Argazkian 2. mailakoakagertzen dira; txotxongilo eta itzalekin pasarte beldurgarriak kontatuzituzten. Ederto pasatzen dugu horrelako jolasak egiten. Agiankaleetan mozorrotutako batzuk aurkitu zenituzten hitz hauekineskean: “Xanduli, manduli kikirriki, eman gozokiak guri”.

ikastetxeetako berriak

LA SALLE ikastetxean Agenda 21eko brigadak jarri ditugumartxan. Txipli-txapla igeriketa-ikastaroetan ere ibili gara eta4. mailakoak Lurraskan izan dira.

2016ko AZAROA10

BIRZIKLATUTAKO MARGOAK

Kartoiarekin egin ezazu arkatzontzia. Ordenagailuaren teklatuzaharra hartu eta kendu teklak. Atzetik soberan duten zatiaaliketekin moztu eta itsatsi teklak kartoiaren gainean. Hara horteklapote dotorea! Etxean ditugun gauzekin birziklatua gainera!

TEKLAPOTEA

MATERIALA

� Margo zati zaharrak (plastidekorrak,argizarizkoak…)

� Silikonazko moldeak (izar, bihotz…itxurakoak)

� Labea

P

1.- Margo zatiak moldeetan sartu. Kolorebakarreko multzoak egin ditzakezu edohainbat kolore nahastuta, norberarengustuaren arabera. Laberaino eramateko filmplastikoarekin estali ditzakezu moldeak,margorik eror ez dadin. Molde batzuetanpurpurina ere bota dezakezue.

2.- Sartu moldeak labean (aldez aurretikberotuko dugu 200 gradutan), eta utzi 30-40minututan. Atera eta hozten utzi.

3.- Kontu handiz atera moldeetatik eta hordituzue margo berriak! Zotz batekin eta kontuhandiz zulotxoa eginez gero, lepoko politakegingo dituzue.

Ti-ta!

PAUSOAK

etxeko artista

Birziklatzea zein garrantzitsua den guztiok dakigu. Eta zeinek ezdu etxean margo zati txiki mordoxka bat? Zakarrontzira botabeharrean, hona hemen margo horiek birziklatzeko ideia polita.Margo bezala berrerabili ditzakezue edo baita apaingarrimoduan ere. Kontuz! Eskulan honek labea behar du.

2016ko AZAROA 11

OSAGAIAK �6 LAGUNENTZAT�:

PAUSOAK

Errezeta honetarako 6 sagar erabiliko ditugu, gorriak edoberdeak, norberaren gustuaren arabera. Lehenik eta behinegurrezko makiltxoa sartuko diogu sagarrari. Urtu txokolateaeta jarri plater batean kakahueteak txiki-txiki eginda. Bustisagarrak txokolatean eta, ondoren, kakahueteak itsatsitxokolatearen gainean. Utzi hozten hozkailuan 2 ordu.

Ti-ta!

OILASKO NUGGETAK

TXOKOSAGARRAK

sukal-kitto

� Oilasko-bularkitxikitua (bularkibakarrarekin 14nugget irteten dira)

� Arrautza bat� 2 moldeko ogi xerra� Esne apur bat (ogia

bustitzeko)� Arto-irin (maizena)

koilarakada bat(orea egiteko) etaohiko irinaerrebozatzeko

� Arto-krispetak(azukre gehigarririkgabe)

� Gatz eta piperbeltzapur bat

1.- Bi ogi xerrak esnetan busti (ezgehiegi). Eskuekin desegin pastaegin arte.

2.- Oilaskoa arrautza, ogia, maizenaeta gatz eta piperbeltz apurbatekin nahastuko dugueskuekin. Irinez betetako platerbatean bota masa-bolatxoak eta,

behin irinetik pasa eta gero,errazago emango diegu forma.

3.- Arto-krispetak sartu plastikozkopoltsa batean (izozkailurakoerabiltzen ditugunak, adibidez)eta eskuekin apurtu pixka bat.

4.- Nuggetak arrautzatik pasatu etaondoren krispetetatik. Laberako

paperean edo ontzi batean oliopixkatxo bat igurtzi eta jarrigainean nuggetak. 10 minutuzedukiko ditugu bertan 250gradutara (5 minutu aldebakoitza) urre kolorea hartu arte.

5.- Nahi duzuen saltsarekin lagundu.

12 2016ko AZAROA

� Azaroak 26, zapatuaZapatuko ipuina:Amatxiren istorioak. Amelieta xirrikituen jostunek.18:00etan umeenliburutegian.

XIV. Txistorraren Eguna. Kilometro batekotxistorra prestatu eta salgai jarriko da. Horrezgain, kirol-erakustaldiak, musika, jokoak…

� Azaroak 27, domekaXXIV. Bakailaotxapelketa.11:00etatik aurreraUntzagan.

San AndresBertso Jaialdia.18:30etik aurreraPortaleko aretonagusian.

� Azaroak 29, martitzenaDantzaldia Luhartz taldearekin. 18:30-21:00Untzagan.

� Azaroak 30, eguaztena09:30etik aurrera SanAndres Azoka. GanaduErakusketa Ego Gainen.

12:00etan GipuzkoakoAizkolari Txapelketabikoteka. Trikitilarienkalejira.

12:30ean PlazaraDantzara ErromeriaKezka Dantzataldearekin.

13:00etan azoka, pintxoeta kartel lehiaketetako sari banaketa.

azaroko agenda

ARIESIkasketak: Ortografia zaindu! Maitasuna:Datozen egunotan izugarri egongo zara,aprobetxatu! Asteko eguna: Osteguna.TAURUSIkasketak: Ze ondo irakurtzen duzun! Jarraituhorrela. Maitasuna: Zeini jartzen dizkiozubegitxo horiek? Eee? Asteko eguna: Asteazkena.GEMINISIkasketak: Matematikan zoragarri, baina arretagehiago jarri ingelesean. Maitasuna:Familiarekin egun politak biziko dituzu. Asteko eguna: Ostirala.CANCERIkasketak: Azterketa duzula ez ahaztu,mesedez! Maitasuna: Aspaldiko lagun batendeia jasoko duzu, umm… Asteko eguna: Zapatua.

LEOIkasketak: Irakasleak zenbat aldiz errepikatubehar dizkizu gauzak? Adi egon. Maitasuna:Lagunen arteko maitasuna baino gauzahobeagorik! Asteko eguna: Asteazkena.VIRGOIkasketak: Langile zabiltza eta igartzen da,zorionak! Maitasuna: Maitagarria zara benetaneh? Segi horrela! Asteko eguna: Ostirala.!LIBRAIkasketak: Gehiago irakurri beharko zenuke,ondo etorriko zaizu. Maitasuna: Zergatikgorritzen zara horrenbeste? Zeinek du errua?Asteko eguna: Domeka.SCORPIUSIkasketak: Etxekolanak egiten txintxo zabiltza,oooso ondo! Maitasuna: Lagunak zaintzendituzunez, lagun pila bat izango duzu. Astekoeguna: Zapatua.

SAGITARIUSIkasketak: Etxekolanak horixe dira, ETXEANEGITEKO LANAK. Maitasuna: Ezusteko bat jasokoduzu, adi egon. Asteko eguna: Ostirala.CAPRICORNIUSIkasketak: Txirula gehiago praktikatu beharkozenuke. Maitasuna: Aprobetxatu egun hauekfamiliakoekin jolasteko. Asteko eguna:Astelehena.ACUARIUSIkasketak: Liburutegira joan, liburu mordoxkabat dago-eta. Maitasuna: Tximeletak sabelean…maitasuna ote da?? Asteko eguna: Asteartea.PISCISIkasketak: Gelan leihotik begira? Hobe zenukearbelera begiratzea. Maitasuna: Gauzak hitzegiten konpontzen dira, badakizu. Astekoeguna: Osteguna.

horo

skopoa

JUAN

SAN

MARTIN

LIB

URU

TEG

IAN

EIB

ARKO

LIB

URU

DEN

DETA

N

KARAKOLAREN BARRUAN (10 urtetik aurrera)

Aurkikuntza handia izan zen Ikerrentzat amonaren logelan aurkitu zuen itsaskarakola hura, urru�ko eta hurbileko hotsen gordetzailea. Ipuin honetan argiikusten den bezala, izugarria da pertsonok dugun komunikatzeko beharra, etabatez ere gure sendikoekin. Bizitzako gertakizun batzuk tarteko, Ikerrek inork bainobiziago sen�tzen du behar hori.

LESTERREN LOGIKA (12 urtetik aurrera)

Lesterrek logika oso arrazoizkoa du, baina batzuetan ez da erraza baten logikabesteei ulertaraztea. Lester, izan ere, mutiko serio bat da, nahiz eta umore handiaizan, eta hamar urte betetzeko amorratzen dago, hamar urterekin ume bat gazteserioa bilaka litekeleelako, eta denek serio har dezaten aukera gehiago dituelako.

TONINO (6 urtetik aurrera)

Pinguino honek Tonino du izena: jaka iluna, ipurdi gizena, moko laranja, begipare beltza eta ibilera traketsa. Toninori aspergarria zaio bere ingurua, ez dumaite hango bizimodua: beti Polo triste izoztuan irrist egiteko arriskuan.Toninori bost axola besteen esanak, zer dioten ondokoek, eta zer dioen amak.Basamortuarekin amesten du eta inork ezingo dio burutik kendu.

BALOIAK ARBOLETAN (8 urtetik aurrera)

Zergatik dago eskolako ate beltza beti itxita? Bai, bai, idazkaritza aurreandagoena. Behin Jonek irekita ikusi zuen eta, haren atzean, eskailera batzukaurkitu zituen. Eskailerak jaisten ari zela, irristatu, erori eta baso berezi bateanamaitu zuen. Baso hartako arbolen adarretan baloiak zeuden zintzilik!?

BERBONTZI (10 urtetik aurrera)

Berbontzi liburujale bat da. Eta, liburujale guztiei gertatzen zaien bezala, tintaeta papera dira bere mokadurik gustukoenak. Arazo bakarra honako hau da:Berbontzik, noizbehinka, irakurri berri dituen istorioak ahoko zulotik kanporabotatzen dituela burbuila grisen itxuran, eta bere inguru osoa fantasiazbetetzen da.

2016ko AZAROA 13

BIDEGORRIKO FESTA (8 urtetik aurrera)

Erramunek, gelako tutoreak, Nekaneri lan bat egitea eskatu dio, lan berezi etadelikatu bat: Bidegorriko festan zer gertatu zen aztertzea. Hori dela eta,Nekaneri ikerlari finaren lana egitea egokitu zaio: ikaskideek gertatutakoarenberri emango diote, bakoitzak bere erara, eta Nekanek benetako egiarenmataza azaleratu beharko du.

zer irakurri

2016ko AZAROA14

Kolibriek asko bidaiatzendute. Uda Alaskanpasatzen dute eta neguaMexikon. Joan-etorrikobidaiak 9.600 kilometroditu!

Jirafa da mundukoanimaliarik garaiena.Lepo luze horrekineraikin baten bigarrensolairuan gertatzen denaikus dezake.

Danimarkan txerrikopurua pertsonenbikoitza da.

Armiarmak, zortzi begiizan arren, miopeak dira,urrutira ez dute ondoikusten.

Hamar urterekin 13.000amets izan ditugu. Bainagehienak ez ditugugogoratzen. Pentsabizitza osoan zenbatamets egiten dugun!

Giza gorputzak 650 giharditu eta horiei eskermugitzen gra.

Erromatarren Inperioaoso handia zen. Puntabatetik bestera joateko100 bat egun behar ziren.Bide osoak 5.000kilometro neurtzen zuen.

Egunero guregorputzeko 14 gr azalsiku erortzen zaigu.Bizitza osoan 380 kg.

Munduko kalabazarikpisutsuenak 681,3 kgpisatzen zuen.Halloween-eko kalabazaerraldoi bat egitekoerabili zuten.

Marrazo erromesak 40kotxek adina pisatzen du.Munduko arrainikhandienetakoa da.

Ipar Amerika eta Europabata bestetik 4 cmaldentzen dira urtean.

Munduan 500 sumendiinguru daude aktibo.Horietako %20 itsasoazpian daude.

bitxikeriak

azen behin Alina izeneko neska bat.Herri txiki batean bizi zen bereaita Tadeorekin. Oso pozik biziziren euren herrian. Aitazientifikoa zen eta makina askoegiten zituen. Alina 5. mailanzegoen.

Egun batean esan zion Alinak aitari:

- Aita, zergatik jausten dira hostoak zuhaitzetatik?

- Orain ikusiko duzu, Alina- esan zion aitak.

Parkera joan ziren eta han zuhaitz pila batzeuden.

- Ikusi lupatik, Alina.

- Hara! Ipotxak dira!

- Bai, ipotxek kentzen dituzte hostoak, udazkenaeta negua laster etorriko dira-eta.

- Ongi! Eta kandela metxeroarekin, nola piztenda?

- Goazen etxera eta han erakutsiko dizut nola.

Bidean Alina oso urduri zegoen ez zekielako zeresango zion bere aitak. Sukaldean sartu zireneanaitak esan zion:

- Bale, hartu kandela bat, Alina.

- Tori, aita.

- Ikusi lupatik.

- Ez da posible! Maitagarriak dira!

- Oso ondo, Alina. Beste galderarik?

- Bai. Ez dut gogoratzen ondo hodeiak zerezeginda dauden…

Orduan aitak gogoratu zuen makina bat zeukalagarajean, gaztea zenean egin zuena. Etxera joanziren makina hartzeko. Harrituta geratu zen Alina:

- Zoragarria da!!!

Koloretako makina zen. Metalez, plastikoz…mota desberdinetako materialez eginda zegoen.Makinan sartu ziren. Soinu arraroa entzun zuten eta,konturatu zenean, hodei gainean zebilen. Ateraaurretik jantzi espezial batzuk jantzi zituztenkanpoan hotz handia zegoelako. Orduan, espraimagiko bat bota zuen aitak hodeietan, hodeiengainean ibiltzeko. Arratsalde osoa pasatu zutenhodeien gainean eta hodei-gerrara jolasten. Jaitsizirenean, Alinak esan zuen:

- Nire egunik onena izan da!!!

Naira

2016ko AZAROA 15

BALINA BITXIA

Eskatu aitari edoamari ipuin hau gaurgauean kontatzeko.

MEREZI DU...

zu margolari!