Jarduera eta ariketa guztien emaitzak

14
1. Lerroa: marrazki ikonikoa, marrazki ikonotasun ertainrekin, marrazki abstraktua eta marrazki oso abstraktua. ARIKETAREN IZENBURUA Urtxintxa desagertzen HELBURUAK EDUKIAK Ikonotasun maila ezberdinak lantzea Kalko mota ezberdinak ezagutzea Euskarri ezberdinak erabiltzea Material ezberdinak ezagutzea eta erabiltzea Sormena lantzea Tresna bakoitzaren erabilgarritasuna ezagutzea Kontzeptuzkoak: Tresna eta euskarri ezberdinen izenak jakin Ikonotasun maila ezberdinak bereiztu Jarrerazkoak: Talde lanean aritzea Laguntza eskaini Prozedurazkoak: Kalkoa landu Inguru, objektu eta itzaleztatzeko lerroak landu Trazu mota ezberdinak landu Abstrakzioa eta sinplifikazio prozesua landu TEKNIKAK MATERIALAK TRESNAK EUSKARRIAK Kalkoaren teknika Azetatoaren gainean kalkoa egitea, baina trazu mota geometrikoekin Material naturalekin kopia egin Argazki inprimatua Kalko papera Zeloa Material librea Tenpera beltza Fotokopia azetatoan Grafitozko arkatza 2B Argizari beltza Errotuladore beltza Erregela Argia Erretroproiektorea Pintzel lodia Kartulina DIN A4 Azetatoa Paper begetala Paper lodia UMEENTZAKO GAKOAK/JARRAIBIDEAK/GALDERA ERAGILEAK Jarduera hau lau pertsonako taldeetan egingo da. Haurrei jarduera honen helburua, jardueraren fase ezberdinetan erabiliko ditugun tekniken bidez, fotokopian dugun urtxintxa desagertzea dela azalduko diegu hasieran. Jarduera honen lehenbiziko pausua kalko beltzeko papera fotokopia azpian eta euskarriaren gainean jarri, eta ondoren arkatzarekin inguru, objektu eta itzalezko lerroak errepasatu. Kalkoa egin ostean argizariarekin itzalak egin ikonotasun maila altua lortzeko. Zailegia izatekotan irakaslea egongo zitekeen laguntzeko. Bigarren fasea egiteko azetatoa fotokopiaren gainean jarriko dugu, eta erregelaren laguntzarekin errotuladore beltz batekin kalkoa egin beharko da, baina lerroen trazu motak geometrikoak izan beharko dira. Hirugarren fasea bi azpifasetan garatuko da. Lehenengoan paper begetalean kalkoa egingo da, baina irudiari ikonotasun maila jaitsiz. Ondoren, bigarren azpifasean egingo dena etxetik ekarritako materialarekin paper begetalean egin duten irudia osatzea izango da. Azkeneko fasean proiektorean jarriko da irudiaren fotokopia eta paper lodia horman itsatsiko dute. Ondoren, azken fase honetan irudi abtraktua bat egin behar denez, haurrek aukeratuko dituzte irudiaren lerro batzuk eta horiek kalkatuko dituzte. Ostean, marra horiek tenperekin birpasatuko dituzte, baina irudi errealean zituzten

Transcript of Jarduera eta ariketa guztien emaitzak

1. Lerroa: marrazki ikonikoa, marrazki ikonotasun ertainrekin, marrazki abstraktua eta marrazki oso abstraktua.

ARIKETAREN IZENBURUA Urtxintxa desagertzen

HELBURUAK EDUKIAK

Ikonotasun maila

ezberdinak lantzea

Kalko mota

ezberdinak ezagutzea

Euskarri ezberdinak

erabiltzea

Material ezberdinak

ezagutzea eta

erabiltzea

Sormena lantzea

Tresna bakoitzaren

erabilgarritasuna

ezagutzea

Kontzeptuzkoak:

Tresna eta euskarri ezberdinen izenak jakin

Ikonotasun maila ezberdinak bereiztu

Jarrerazkoak:

Talde lanean aritzea

Laguntza eskaini

Prozedurazkoak:

Kalkoa landu

Inguru, objektu eta itzaleztatzeko lerroak landu

Trazu mota ezberdinak landu

Abstrakzioa eta sinplifikazio prozesua landu

TEKNIKAK MATERIALAK TRESNAK EUSKARRIAK

Kalkoaren teknika

Azetatoaren gainean

kalkoa egitea, baina

trazu mota

geometrikoekin

Material naturalekin

kopia egin

Argazki

inprimatua

Kalko papera

Zeloa

Material

librea

Tenpera

beltza

Fotokopia

azetatoan

Grafitozko arkatza

2B

Argizari beltza

Errotuladore beltza

Erregela

Argia

Erretroproiektorea

Pintzel lodia

Kartulina

DIN A4

Azetatoa

Paper

begetala

Paper

lodia

UMEENTZAKO GAKOAK/JARRAIBIDEAK/GALDERA ERAGILEAK

Jarduera hau lau pertsonako taldeetan egingo da. Haurrei jarduera honen helburua, jardueraren fase

ezberdinetan erabiliko ditugun tekniken bidez, fotokopian dugun urtxintxa desagertzea dela azalduko diegu

hasieran.

Jarduera honen lehenbiziko pausua kalko beltzeko papera fotokopia azpian eta euskarriaren gainean jarri, eta

ondoren arkatzarekin inguru, objektu eta itzalezko lerroak errepasatu. Kalkoa egin ostean argizariarekin itzalak

egin ikonotasun maila altua lortzeko. Zailegia izatekotan irakaslea egongo zitekeen laguntzeko.

Bigarren fasea egiteko azetatoa fotokopiaren gainean jarriko dugu, eta erregelaren laguntzarekin errotuladore

beltz batekin kalkoa egin beharko da, baina lerroen trazu motak geometrikoak izan beharko dira.

Hirugarren fasea bi azpifasetan garatuko da. Lehenengoan paper begetalean kalkoa egingo da, baina irudiari

ikonotasun maila jaitsiz. Ondoren, bigarren azpifasean egingo dena etxetik ekarritako materialarekin paper

begetalean egin duten irudia osatzea izango da.

Azkeneko fasean proiektorean jarriko da irudiaren fotokopia eta paper lodia horman itsatsiko dute. Ondoren,

azken fase honetan irudi abtraktua bat egin behar denez, haurrek aukeratuko dituzte irudiaren lerro batzuk eta

horiek kalkatuko dituzte. Ostean, marra horiek tenperekin birpasatuko dituzte, baina irudi errealean zituzten

nolakotasunak kontuan hartuz birpasatzerako orduan (argitasuna, loditasuna…).

UMEEK ALDEZ AURRETIK ETXEAN EGINBEHARREKOAK

Udazkenarekin zerikusia duten material ezberdinak jaso, hirugarren fasea egin ahal izateko.

LORTUTAKO EMAITZAREN ANALISIA: deskribapena (denotazio mailan) eta interpretazioa (konnotazio

mailan)

Hasieran lortu nahi izan diren helburuak zein edukiak lortu dira erabilitako teknika, material, tresna

eta euskarriak egokiak izan direlako. Horretaz gain, jarritako helburuak ez dira oso zailak izan

betetzeko. Gainera, jarduera honen fase ezberdinak egiteko denbora nahiko izan dute haurrek eta ni

beti egon naiz zalantzak argitzen eta laguntza eskaintzen.

Jarduera honen helburu orokorra abstrakzio maila igotzea denez (denotazioa), jarduera hau egin

ostean konnotazio maila egokia dela ikus dezakegu, urtxintxaren irudia gero eta abstraktuagoa

bihurtu delako.

Hasierako argazkia

1.1 Ikonikoa 1.2 Ikonotasun ertainia

1.3 Abstraktua

1.4 Oso abstraktua

2. Ehundura grafikoak.

ARIKETAREN IZENBURUA Udazkenaren ehundurak

HELBURUAK EDUKIAK

Udazkenarekin

erlazioa daukaten

ehundurak ezagutzea.

Ehundurak egiteko

teknika desberdinak

ikastea.

Udazkenaren

inguruko ehundurekin

2Dko muntaketa

egitea.

Material desberdinak

ezagutzea.

Sormena lantzea.

Kontzeptuzkoak:

Organikoa eta geometrikoa desberdindu.

Naturala eta artifiziala landu eta desberdindu.

Ehundurak egiteko tresna eta baliabide desberdinak erabiltzeko eta

zaintzeko moduak ezagutu.

Jarrerazkoak:

Elkarri lagundu.

Esperimentatu.

Prozedurazkoak:

Ehundura landu.

Ehundurak bilatu eta hautatu.

Ehundurak kalkatu eta estanpatu.

TEKNIKAK MATERIALAK TRESNAK EUSKARRIAK

2D-tan:

Marraztu.

Kalkatu.

Lainoztatu.

Estanpatu.

Argazkiak atera.

Fotokopiatu.

Tenperak.

Ura.

Margoak.

Argizariak.

Grafitozko lapitza

biguna.

Pintzela.

Belakia.

Lainoztagailua.

Erregela.

Plastikozko

ontziak.

Hortzetako eskuila.

Ordenagailua.

Argazki kamera.

Kartulina DIN A4 eta esperimentatzeko, nahi duten euskarri mota (kartoia, aera, kartulina,…)

UMEENTZAKO GAKOAK/JARRAIBIDEAK/GALDERA ERAGILEAK

Jarduera hau egiteko lau pertsonetako taldeak osatuko dira. Jarduerarekin hasi baino lehen, haurrei azalduko

diegu ze pauso jarraituko ditugun jardueraren zehar. Bestalde, ehundurak sortzeko erabili ahal dituzten material

eta tresna guztiak aurkeztuko dizkiegu, gero haiek arazorik gabe erabili ahal izateko.

Lehendabizi, talde bakoitzak udazkenaren inguruko ehundurak pentsatu eta bilatuko dituzte pation. Aukeratutako

ehundura grafiakoak sortzeko, materialez eta tresnez baliatuko dira eta nahi duten euskarriaren gainean (haien

eskura zehaztutako euskarriak jarriko ditugu) esperimentazioaren bidez egingo dute.

Gero, esperimentatu ostean, sortutako ehunduren zati konkretuak aukeratuko dituzte, hauek mozteko, bai

eskuekin bai artaziekin egiteko aukera daukate.

Azkenik, zati desberdinak aukeratu dituztela, DIN A4 tamainako kartulina baten gainean (nahi duten kolorekoa)

konposizio desberdinak probatzen hasiko dira. Konposizio desberdinak probatu ostean, gustatzen zaien bat

aukeratu eta pegatu egingo dute kartulinaren gainean.

UMEEK ALDEZ AURRETIK ETXEAN EGINBEHARREKOAK

LORTUTAKO EMAITZAREN ANALISIA: deskribapena (denotazio mailan) eta interpretazioa (konnotazio

mailan)

Jarduera honen helburua, udazkenaren ehundurak lantzea izanez, konnotazio maila altua lortuko

dugu. Haurrak udazkeneko materialekin egingo dituztelako ehundurak.

3. Materiazko ehundurak.

ARIKETAREN IZENBURUA KUTXA MATERIZKOA.

HELBURUAK EDUKIAK

Ehundura desberdinak

ezagutzea

Ehundura desberdinak

ukitzea eta

identifikatzea.

Psikomotrizitate fina

lantzea.

Kontzeptuzkoak:

Ehundura.

Organikoa

Naturala

Artifiziala

Ehundurak sortzeko material, tresna eta euskarrien izenak eta

ezaugarriak.

Ehunduren esangurak: Leuna /latza , laua / bikortsua, biguna /

gogorra

Jarrera:

Esperimentuak gordetzeko beharra.

Ekintza plastikoak antolatzeko beharra.

Pazientzia izan beharra.

Elkartasuna.

Ikaskideen lanekiko errespetua.

Materialak, euskarriak eta tresnak zaintzeko beharra, ohitura.

Prozedurak:

Ehunduren bilaketa, behaketa eta hautaketa.

Materiazko ehundurak estanpatzeko beste modua.

Materialak, euskarriak eta tresnak erabiltzeko eta zaintzeko erak

erakutsi.

TEKNIKAK MATERIALAK TRESNAK EUSKARRIAK

Materiazko

ehundurak bilatu,

materialak itsatsi.

Haurrak

hautatutako

materialak(ka

fea, area,…),

kola,

hostoak,

kartulina.

Kola. Hostoak,

kartulina.

UMEENTZAKO GAKOAK/JARRAIBIDEAK/GALDERA ERAGILEAK

Etxetik ekarritako materialen aurkezpena egingo dugu ezaugarriak, ehundura, etb ezagutuz. Ondoren horiekin

materiazko ehundurak egingo ditugu guztiok batera. Horretarako ume bakoitza etxetik ekarritako hostoetan kola

bota eta bertan materiala botako ditu. Gero, kola lehortzen denean, kutxa handi batean hostoak estanpatuko

ditugu, ehundura materiazkoen kutxa sortuz.

UMEEK ALDEZ AURRETIK ETXEAN EGINBEHARREKOAK

Udazkeneko ezaugarriak identifikatzea eta haien inguru hurbilenak ezaugarri horiek dituzten materialak bilduko dute. Adibidez udazkeneko koloreak dituzten materialak area, hostoak, kafea,…

LORTUTAKO EMAITZAREN ANALISIA: deskribapena (denotazio mailan) eta interpretazioa (konnotazio

mailan)

Denotatiboan kutxa batean forma ikusten da bertan material desberdinez osatutako hostoak itsatsita kutxaren 4 aldeetan..

Oso koloretsua da eta material dibertsitatea antzematen da.

Konotatiboan ordea antzeman daitezke kolore horiek udazkeneko koloreekin identifikatu daitezkeeta.

4. 2Dko horma - irudia.

ARIKETAREN IZENBURUA Zuhaitz magikoa

HELBURUAK EDUKIAK

Forma organikoak

eta geometrikoak

ezagutzea.

Sormena lantzea

Material eta teknika

desberdinak

ezagutzea

Konposizio

estatikoak lantzea

Esperimentazioa

Kontzeptuzkoak:

Formak Ezagutu

Jarrerazkoak:

Elkarren laguntza bultzatu

Prozedurazkoak:

Forma organikoak sortzeko teknika desberdinak landu

Forma geometrikoak sortzeko teknika ezberdinak landu

Autonomia landu

Material eta teknika ezberdinak ezagutu eta landu

Konposizio estatikoak egin

TEKNIKAK MATERIALAK TRESNAK EUSKARRIAK

Klesografia

Collage

Tenpera tantak putz

egin

Marraztu

Oinarrizko forma

moztu eta forma

konplexuagoak

sortu eta abar

Tenperak

Etxetik

ekarritako

materialak

Tximeleta

txintxeta…

Artaziak

Kola

Arkatza,

argizaria,errot

ulkiak,

tenperak…

Folioa

Kartulina

zuria DIN

A3

UMEENTZAKO GAKOAK/JARRAIBIDEAK/GALDERA ERAGILEAK

Haurrei jardueraren aurkezpena egingo zaie. Ariketa binaka egingo da Asken produktua horma irudi bat

sortzea izango da.

Bikote bakoitzak bere aukerak egin dezaten,hainbat teknika ezagutu eta landuko ditugu, horrela nahi

duten teknikarekin esperimentatuko dute.

Forma organikoak sortzeko klesografia, tenpera tantak putz eginez, estanpatu, collage.. teknikak

erabiliko ditugu.

Forma geometrikoak sortzeko marraztu, collage, oinarrizko forma geometrikoak moztu eta forma

konplexu berriak sortu, oinarrizko forma baten errepikapenak erabili…

Saio batzuk egin ondoren teknika hauek esperimentatuz, bikote bakoitzak erabakiko du zer nolako irudia

egingo duten eta udazkeneko gaia lantzen ari garenez irudia gai honekin lotutako errepresentazio bat

izango da ikonotasun maila txikiarekin ., eta konposizio ezberdinak esperimentatu ondoren asken aukera

egingo dute.

UMEEK ALDEZ AURRETIK ETXEAN EGINBEHARREKOAK

Udazkenarekin lotuta dauden materialak ekarri

LORTUTAKO EMAITZAREN ANALISIA: deskribapena (denotazio mailan) eta interpretazioa

(konnotazio mailan)

Ziurtatzeko konnotazio maila altua dela, hasieratik zehaztu beharko genuke zer kolore erabili eta

formekin ere kontuz ibiliko gara.

5. 3Dko instalazioa. Udazkenaren etxea

Helburu nagusia, Haur Hezkuntzako ikasleei udazkenarekin zer ikusia duen espazio interaktibo bat eskaintzea da. Horretaz gain, beste helburu asko ere badaude; esperimentatzea, sormena lantzea, material espezifikoarekin jolas

librean aritzea, udazkenaren elementu ezberdinak manipulatzea, leku berri eta ezberdina batean erlazionatzea eta motibazioa sustatzea.

Jarduerarekin hasi baino lehen, haurrei azalduko diegu beste gela batera joango garela eta zer material mota topatuko duten bertan. Ondoren,modu libre batean jolastuko dutela esango diegu. Guzti hau modu positibo batean eta oso ondo pasatuko dutela nabarmentzen, haien gogoak eta motibazioa bultzatzeko. Euskarri moduan gelan egongo den papera erabiliko dute (horman eta lurrean egongo dena), buztina, makilak eta ura egongo dira tresna giza eta hostoak eta puxikak material moduan. Jarduera askatasunez burutuko da, hezitzailearen papera behatzailearena izango da eta soilik esku hartuko du, azkeneko 5 minutuetan haurrak lasaitzeko eta berriro gelara bueltatzeko.

6. Argia: argazkia.

6.1 Argi zuzena (gogorra)

6.2 Argi zehaztugabea (leuna)

7. Hitz - irudizko mezua. Udazkena klasean

Jarduera hau, haurren laguntzarekin haurrera eramango dugu.

Helburuak; psikomotrizitate fina lantzea, talde lana sustatzea, sormena lantzea eta esperimentazioa lantzea izango dira. Euskarri moduan kartulina handi bat erabiliko dugu, tresna bezala kola eta artaziak eta erabiliko dugun materialak haurrak etxetik aldez aurretik ekarri beharko dute (aldizkariak).

8. Irudi sekuentzia. Mugimendua

Jarduera honen helburuak, Ikt-ak erabiltzea, ordenagailuarekin trebatzea, espazioa eta denbora lantzea, iraupena lantzea eta abiadura lantzea izango dira. Jarduerarekin hasi baino lehen movie maker zelan erabiltzen den azalduko diegu haurrei, gero haurrak bakarrik erabiliko dute, baina guk zalantzak argitzeko eta laguntzeko hurbil egongo gara. Jarduera honetarako erabiltzen den tresna bakarra ordenagailua izango da eta bertan egongo diren argazkiak.

Ordena:

Bideoa:

Irudi - sekuentzia (osoa).wmv