IRAKURGAIEN SINTESIA

6
IRAKURGAIEN SINTESIA Eskolaren kultura eta aldaketei erresistentziak Lan honetan irakasleen pentsamendua eta jarrerak aztertzen dira eskola hobeago baten aldakuntza prozesuan baita eskola kulturari buruzko ikerkuntza sakon bat egin ere. Hau da, esplikazio sakon bat ematen da irakasleen izaerari buruz eta eskolaren aldaketa ematen deneko irakaslearen jarrera. Hezkuntza zentroa aldakuntza unitate bezala eta irakasleen erresistentziak Azken 30 urte hauetan aldakuntza prozesu asko bizi izan dira hezkuntza erreformen ondorioz, adibidez, aurkikuntza bidezko ikaskuntza, matematika berria, hezkuntza irakasleen profesionaltasunean oinarrituz, mastery leaming, hezkuntza basikoa. Hauen ondorioak hezkuntzako eguneroko bizitzan oso desberdinak izan dira. Erreforma guzti horietatik aldaketa gutxi eman dira eta ez dute irauten erreforma bertikalak direlako. Aldakuntzak eta erresistentziak eskolaren barnean diraute. Hezkuntza zentroetan gure bizitza ulertzeak irakasleak hobekiago ulertu eta bertan lana egiten duten taldeak ezagutzeko aukera ematen digu. Hauen jarrerak oso garrantzitsuak dira aldakuntza prozesu batentzat horregatik hauek ulertzeak erabilgarria izan daiteke aldakuntza prozesu hauetan esku hartzeko. Arazorik eta hori lantzeko markorik gabe ez dira posible aldaketak ematea hezkuntzan. Erresistentziaren inguruko ikerkuntza Irakasleen erresistentziaren ikerkuntza honen oinarrian, irakasleen pentsamenduaren eta hezkuntza zentroaren kulturaren inguruan dauden emaitzak aztertu dira. 50. hamarkadan egin zituzten ikerketak urruti geratzen dira (irakasleen beldurretan oinarritzen zirenak). Gaur egun irakaslearen lanean eragiten duenak, irakasle bakoitzak bere buruarengan duen pertzepzioan oinarritzen da. Eskolaren hobekuntza posible da berariaz ikasteko gai bada, baina ez du ikasten.

description

Hemen daude gelan landutako irakurgaien sintesiak.

Transcript of IRAKURGAIEN SINTESIA

IRAKURGAIEN SINTESIA

Eskolaren kultura eta aldaketei erresistentziak

Lan honetan irakasleen pentsamendua eta jarrerak aztertzen dira eskola hobeago baten

aldakuntza prozesuan baita eskola kulturari buruzko ikerkuntza sakon bat egin ere. Hau da,

esplikazio sakon bat ematen da irakasleen izaerari buruz eta eskolaren aldaketa ematen

deneko irakaslearen jarrera.

Hezkuntza zentroa aldakuntza unitate bezala eta irakasleen

erresistentziak

Azken 30 urte hauetan aldakuntza prozesu asko bizi izan dira hezkuntza erreformen

ondorioz, adibidez, aurkikuntza bidezko ikaskuntza, matematika berria, hezkuntza irakasleen

profesionaltasunean oinarrituz, mastery leaming, hezkuntza basikoa. Hauen ondorioak

hezkuntzako eguneroko bizitzan oso desberdinak izan dira. Erreforma guzti horietatik

aldaketa gutxi eman dira eta ez dute irauten erreforma bertikalak direlako. Aldakuntzak eta

erresistentziak eskolaren barnean diraute.

Hezkuntza zentroetan gure bizitza ulertzeak irakasleak hobekiago ulertu eta bertan lana

egiten duten taldeak ezagutzeko aukera ematen digu. Hauen jarrerak oso garrantzitsuak dira

aldakuntza prozesu batentzat horregatik hauek ulertzeak erabilgarria izan daiteke aldakuntza

prozesu hauetan esku hartzeko. Arazorik eta hori lantzeko markorik gabe ez dira posible

aldaketak ematea hezkuntzan.

Erresistentziaren inguruko ikerkuntza

Irakasleen erresistentziaren ikerkuntza honen oinarrian, irakasleen pentsamenduaren eta

hezkuntza zentroaren kulturaren inguruan dauden emaitzak aztertu dira. 50. hamarkadan

egin zituzten ikerketak urruti geratzen dira (irakasleen beldurretan oinarritzen zirenak). Gaur

egun irakaslearen lanean eragiten duenak, irakasle bakoitzak bere buruarengan duen

pertzepzioan oinarritzen da.

Eskolaren hobekuntza posible da berariaz ikasteko gai bada,

baina ez du ikasten.

Aldakuntzak ez du soilik irakasleengan eragina baizik eta zuzendaritza eta ikasleen

gurasoei ere. Hauetako bat ez bada aldakuntzan alde jartzen oso zaila da aldakuntza bat

ematea. Eskolak, ez badu horrela ematen, enpresak baino organizazio konplexuagoak dira.

Harremanen inguruan daude eraikiak eta harreman hauek statu quo-an eragina dute.

Hezkuntza instituzioa hierarkiakoa eta monolitikoa da eta politizatua dago.

(estandarizatutako test-ak).

Grammar of Schooling

Munduan zehar, badira proiektu asko non ikasleak TIC-en laguntzaz, haien interesekoak

diren gaiak lantzen dituzten eta erlazio zuzena dutenak kanpoko bizitzarekin. Proiektu hauek

klasearen eta kanpoko munduaren mugak erabat puskatzen dituzte.

TIC-ak erabiltzen dituzten proiektuak, ikasleen arteko interakzioa bultzatzen dute. Honez

gain, konpetentzia linguistikoen garapena eta honek konpetentzia interkulturalaren garapena

bideratzen duelarik. Proiektu hauek, ikasleen ikaskuntza eremua zabaltzen eta bideak

irekitzen dizkie, ikasleek gustukoak dituzten ikerketak egin ditzaten. Badira bi proiektu

aipatzeko, “Pincel y Raton” eta Arazi enpresak egindakoa:

Pincel y Raton, guztiz boluntarioa den proiektua da, bertan ikasleak haien marrazketa,

margotzea eta eskultura gaitasunak garatzen dituzte TIC-ak erabiliaz. Honi esker, hauen

irudimena garatzeko aukera dute.

Arazi enpresako proiektuan, ikasleek haien ingurune fisikoa eta Erroma garaiko puntu

arkeologikoak hobeto ezagutzeko pentsatua dago Euskal kostaldean zehar. Hauek informazioa

bilatuko dute internet bidez, eta apunteak hartuz, argazkiak ateraz, haien inguruko

elementuak ikertuko dituzte.

Bi proiektu hauek dialogoa, kreatibitatea eta produkzioa garatzen dute ikuspegi aktibo

batetik, non ikasleak estimulatuak izango diren eta norbanakoaren kuriositatea piztuko den.

TIC-ak ikaskuntza metodoak aldatzeko potentziala dute, eta metodologia tradizionalak

erabiltzen dituzten zentroetan integratu beharko genituzke. Honela, hauek duten potentziala

zabaldu eta handituko genuke. Modu honetan, gaur egungo eskola bat izango genuke, gure

garaiko beharretara egokituta dagoena.

Ikerketa eta berrikuntza gure mundua ikertzen proiektuan (6-

12). Egungo eta historiako gizarteen adibidea irakasleen

hasierako formazioan

Artikulu honetan autoreek irakasleen hasierako formazioan emandako berrikuntzak eta

ikerketak aztertzen dira. Curriculumean zehazturiko zertarako, zer eta nola galderak

oinarritzat hartuz, historiako eta egungo gizarteak aztertzen dituzte.

1.CURRICULUM PROIEKTUTATIK IKERTU ETA BERRITU:

Hezkuntza tradizionaletik aldenduz, irakasleriaren formazioa eta ikerketa didaktikoa

bultzatzen dira. Izaera integratzailea du eta eskolako ezagutzaren eraikitze eta egituratze

progresiboa indartzen du ingurune sozionaturalaren erlazionatutako arazo zehatzekin. Bertan,

maila desberdinak bereizten dira.

2.EGUNGO ETA HISTORIAKO EGITURAK ESKOLAKO IKERKETA MODUAN

Eskolan gure mundua ikertzean, bere alde guztiak ezagutu behar dira eta honek mundua

Unibertsoko planeta den moduan ulertu behar da, eta bertan izaki bizidunak bizi direla non

gizakia ere aurkitzen den. Gizakia gizarteko elkarteetan integratzen da eta integratu da

historian zehar. Beraz, espazio geografikoa, bertan egindako aldaketa eta ustiaketak

(jarduera ekonomikoak), fenomeno kultural eta pentsamoldean eginikoak aztertu behar dira.

3.ZERTARAKO IRAKASTSI EGUNGO ETA HISTORIAKO ELKARTEAK

Ikerketa honen bitartez erantzuna errealitatea sozialaren ezaugarriei erantzuna eman nahi

da, berriro ere lehen hezkuntzako helburu eta konpetentziak planteatuz eta zientzia sozialen

helburu orokorrak aztertuz. Modu honetan, ikasleei hainbat galdera egin zaizkie:

• 1. zikloko ikasleei zuzenduta: ezagutzen al dugu gure auzoa?

• 6. mailako ikasleei zuzenduta: zergati daude gerrateak?

4.ZER IRAKATSI EGUNGO ELKARTEAN ETA HISTORIKOETAN?

Lehenengo mailaketan, arlo akademikoari loturiko alderdiak mugatzen dira: disziplina, hau

da, Zientzia Sozialak azterturiko fenomeno politiko, sozial eta kulturalak. Baita historiari

loturikoak ere, baina informazio kantitatea laburtuta.

Bigarren mailaketan, hezkuntza da helburu nagusia, baina beste hainbat ikuspuntu bereiz

daitezke aldi berean. Beraz, materia hiru iturri nagusietatik aukeratzen da: aipaturiko

diziplinaren ikerketa, egitura epistemologikoaren analisia eta onarturiko ikaskuntzaren teoria

eta teoria horri ezarritako metodologia.

5.NOLA IRAKATSI: ARIKETA MOTA ETA SEKUENTZIA

Proposamen hau ez da zuzenean ikasgelan lantzen, baizik eta ikasleen zailtasunak

kontutan harturik metodologia berri bat plazaratzen da. Modu honetan, ikertu beharrezko

arazoak, kontzeptuak, lantzen diren prozedura eta jarrerak eta egiten diren ariketak ikasleen

zailtasunen arabera egokituta egon behar dute. Aurrera eramaten den metodologiak, mota

desberdinetako ariketak bultzatzen ditu arau konstruktibisten bidez (arazoak ezagutu,

norbere ideiak identifikatu, informazio iturriekin alderatu, zalantzan jarri, berriro egin

etab.).

6.UNITATE DIDAKTIKOEN PROPOSAMENA

Egungo eta historiako elkarteen antolaketa politikoaren, erlazio sozialen eta manifestazio

kulturalekin erlazionatutako edukiak lehen hezkuntzako 3 zikloetan presente egon behar

dute.

PRAKTIKEN ZAILTASUNAK

Hezkuntza berrikuntza ikerketa didaktikoaren motor nagusia da. Berrikuntzak, hezkuntza

ikerketari lotuta egon behar du, eta hau praktikatik hasi behar da, irakasleari irakaskuntzan

sortzen zaizkion arazoetatik eta ikasleari ikaskuntzan sortzen zaizkion arazoetatik.

Hezkuntza ikerketa erabilgarria eta praktikoa izan behar da, eta ikasleen ikaskuntzan

lagundu behar du. Irakasleek parte hartu behar dute ikerketa horretan, eta irakaslerian

emandako berrikuntzak planifikazio eta hobekuntza prozesu bat du helburu. Horretarako,

irakasleen disposizioa nahitaezkoa da, baita haien sormena ere.

Baina hezkuntza berrikuntza eragozten duten zenbait faktore daude:

-Irakasleen desadostasunak eta errutinak.

-Indibidualismoa

-Irakasleen ezkortasun eta egonezina.

-Curriculum bikoitzeko paradoxak.

-Eskaintza pedagogikoaren saturazioa.

Faktore hauek direla eta oso zaila suertatzen da hezkuntzan aldaketak eman ahal izatea.

Egoera honen aurrean zenbait proposamen egiten dira hezkuntza berrikuntza eman dadin.

a) Beharrezkoa da irakasleen formakuntza garatua. Hezkuntza berrikuntza ikaskuntza hobetzeko

giltza garrantzitsua da, baita irakasleriaren garapen profesionalerako ere.

b) Berrikuntza eman dadin talde lana beharrezkoa da, ezin da indibidualismotik berrikuntzarik

eman.

c) Talde egonkorrak behar dute egon berrikuntzen hedapena ziurtatuko dutenak.

d) Irakasleen arteko komunikazioa hobetzea beharrezkoa da berrikuntza arrakastatsua emateko.

e) Unibertsitateen eta ikastetxeen arteko harremanak lotu behar dira berrikuntzarako proiektuak

aurrera eramateko. Gainera, irakasleei IKT-en garrantzia erakutsiko zaie, haiek erabil

ditzaten eta horrela irakasleen arteko harremana hobetu dadin.

f) Berrikuntza eta irakasleen garapen profesionala loturik joango dira.

g) Ikerketa zientifikoa praktikari lotuta egon behar da.

ISPATER IKASTOLAKO IKT PROIEKTUA

Praktika honetan Bizkaiko eskola rural batek burututako proiektua lantzen da, haiek

jarraitutako pauso guztiak azalduz.

Tailer hau aukera aproposa izan zen IKT-ak erabiltzeko metodologia eta irakaste

proiektuak burutzeko. Arto lapurraren ipuina, ikastolak burututako ikerketa lan baten

emaitza da, zeinaren bidez, komunitateko pertsona helduen memoriak eta ipuin popularrak

gogoratzen diren.

Hauek izan ziren gelakideek eta irakasleak jarraitutako pausoak:

1.Gaia aukeratu, horretarako informazioa konpartitu aukeraketa egiteko.

2. Programak, helburuak eta ebaluazio irizpideak ezarri.

3. Errekurtsoak identifikatu.

4. Aurreko errekurtsoak identifikatu ,horretarako klase berezi bat prestatu:

A) Nola definitu eta garatu proiektu konplexu bat

B) Edozein datu edo elementu identifikatu eta proiektua burutzeko informazioa lortu, eta

hau lortzeko bideak erakutsi.

C) IKT-en inguruko edozein zailtasun edo jakintza argi utzi eta ikasleak lagundu.

D) Proiektuaren helburuak ezarri.

5. Taldeak sortu.

6. Jakintzak partekatu eta gaiari buruzko ideiak eskaini zein proiektu burutuko duten

erabakitzeko.

7. Gaiaren jakintza eremua barneratu eta jakintza berriak jaso.

8. Plan bat osatu, errespontsabilitateak banatu eta taldea antolatu.

9. Irakaslearen erretroelikadura,oso garrantzitsua da helburuak hobeto lortzeko.

10. Berrikusketak egin irakaslearen erretroalimentazioari.

11.Ziurtatu ikasleak helburu guztiak betetzen joaten direla, batez ere lan plangintza

banatzea eta ondo antolatzea taldearen artean helburuak lortzeko.

12. Irakaslearen laguntzaz, taldeek bere proiektua definitzen jarraituko dute.

13. Taldekideek parte hartuko dute problemen ebazpenean eta lankidetzan helburuak

lortzeko.

14. Autoebaluaketa eta elkarrekiko ebaluaketa, irakaslearen laguntzaz erretroelikatuko dira.

15. IKT-en erabilpena eta planifikazioa produktu bat burutzeko izango da, gero aurkeztua

izango dena.

16. Pausuak errepikatuko dira

17. Proiektuari azkeneko errepasoa eman eta aurkezpena prestatu

18. Azken ebaluaketa. Proiektua aurkeztuko da klasearen aurrean

19. Taldeak haien produktuak baloratu eta ebaluatuko dituzte, jasotako erretroelikaduraz

jabetuz eta baloratuz.

20. Bukaerarako prestatu, gelan ahozko aurkezpen bat prestatu eta debaterako prest egon.

21. Erregistro bat egin, hurrengo proeiktuetarako zer hobetu behar den azalduz.