Ipuin klasikoen jarraipena

2

Click here to load reader

Transcript of Ipuin klasikoen jarraipena

Page 1: Ipuin klasikoen jarraipena

IPUIN KLASIKOEN JARRAIPENAK

7 ANTXUMEAK ETA OTSOA

Antxumeek otsoa errekan ito zenaren ustez, etxera joan ziren amaren babesera. Bien bitartean errekan beheraxeago, arrantzale bat zebilen amuarrainak arrantzatzen eta errekaren ur korronteek bultzaturik otsoa gerturatu zitzaion amu ondoraino. Azken euriteek erabat zikindu eta lokaztu zuen errekako ura,ondorioz, arrantzaleak ezin zuen ongi ikusi zer zeukan amuaren puntan. Kanabera indarrez heldu eta tira egin zuenean, otsoaren belarrian lotu zen amua, tira eta tira azkenean lehorrera ateratzea lortu zuen. Arrantzalea aho bete hortz geratu zen arrantzatu berri zuen alearekin, ez baitzuen sekula kanaberarekin otsorik ehizatu, ezta halako gertakizunik inori entzun ere. Otsoa bizirik zela konturatu zenean, besoetan hartu eta korrika batean eraman zuen etxera.

Suaren epeltasunean jarri orduko, otsoak begiak ireki zituen eta eskuak sabelean jarri zituen, sekulako mina baitzeukan. Arrantzaleak, otsoaren sabelean zauri handi bat ikusi eta hura aztertzen jarri zenean, gortasun batzuk sumatu zizkion. Zauria ireki eta harri pila zituela konturatu zen, harriak banan banan atera eta goxotasun guztiarekin itxi zion berriro ere zauria. Otsoak konortea guztiz berreskuratu zuenean, antxumeekin gertatutako guztia kontatu zion. Arrantzaleak algara ederrak egin zituen orduan otsoaren kontura, baina otsoak aurpegia aldatu zuenean berehala isildu zen, kikildu ez ordea. Otsoari sekulako erretorika botatzen hasi zitzaion, bere bizia aurrera ateratzeko moduak ez zirela onargarriak eta elkarbizitza hobe baten alde egin beharra zeukala esanez. Otsoa orduan konturatu zen bere bizimoldeak aldatu beharra zeuzkala eta arrantzaleari eskatu zion laguntza. Arrantzaleak lagunduko zuela esan zion, baina trukean, berarekin bizi eta etxeko lanetan lagundu beharko zuen. Otsoak bostekoa eman eta gaur egun oraindik ere, elkarrekin bizi dira arrantzalea eta otsoa.

HIRU TXERRITXOAK

Teilatuan urratsak entzun eta gero, hiru txerritxoak,beraien etxeetatik alde egin eta bizi berri bat bizitzeko asmoarekin joan egin ziren segituan. Orduak pasa ziren ibiltzen zihoazela eta bat-batean herri txiki batekin topatu eta bertan bizitzea otu zitzaion txerri txikienari.

Salgai zegoen etxe bat erosi eta hantxe geratu ziren. Zaharrenak fruta denda bat ireki zuen, erdikoa berriz, matematikako irakasle bihurtu zen eta txikienak unibertsitateko ikasketak hasi zituen. Horrelaxe, hiru txerritxoak, beraien bizi berria sortu zuten.

TXANO GORRITXO

Txano Gorritxo, bere bizitzari aldaketa bat emateko, hirira joaten da bizitzera. Han, etxe bat alokatzen du beste bi neskekin. Hiru neskak irakaskuntza ari dira ikasten unibertsitatean. Txano Gorritxo oso ikasle ona denez, beka batekin ari da ikasten. Bere amona eta amak bisitan joaten dira bi astean behin.

Egun batean, irakasle berri bat etortzen da klasera ematera. Irakasle berria atetik sartu bezain azkar, Txano Gorritxo aho bete hortz gelditzen da, bere irakasle berria otsoa baita. Baina otsoak beste pertsona bat zirudien, bere aurpegia alai eta irribarre gozo batekin ageri delako. Beraz, Txano Gorritxo lasaitu egiten da eta arreta handiz jarraitzen du klasea.

Page 2: Ipuin klasikoen jarraipena

Horrela, egunak, asteak eta hilabeteak pasatzen dira eta Txano Gorritxo eta otsoaren arteko harremana hobetu egiten da eta lagun minak egiten dira. Harreman hori, gero eta sakonagoa egiten da eta Txano Gorritxo otsoaz maitemintzen da. Hiru urte pasa eta gero, Txano Gorritxo eta otsoa ezkondu egiten dira eta bi umetxo izaten dituzte. Laurak oso pozik bizi ziren betirako.