Ikas Unitate Multimedia

16
Euskal Errepertorioa lantzen: (BILINTX)

description

Bertsolaritzari buruzko ikas unitatea

Transcript of Ikas Unitate Multimedia

Page 1: Ikas Unitate Multimedia

Euskal Errepertorioa lantzen:

(BILINTX)

Page 2: Ikas Unitate Multimedia

LMHko 6.mailarako IU•Euskal errepertoriko kanta bat ikasi

•Abestuz

•Kitarrarekin

•Autorea ezagutu

•Testuaren neurria aztertu

•Neurri bereko bertso bat egin

Page 3: Ikas Unitate Multimedia

Kanta dezagun!

Triste bizi naiz etahilko banintz hobebadaukat bihotzeanhainbat atsekabe.

Maite bat maitatzen detbainan haren jabesekulan izatekoitxaropen gabe.

Bihotz baten lekuanmila banituzke,zuretzako maitiaizango lirazke.

Baina milan lekuanbat besterik ez dethar zazu ba maitiabat hau mila bider.

Nere maite politanola zera bizi?Zortzi egun hauetanetzaitut ikusi.

Uste det zabiltzalanigandik igesiez didazu ematenatsekabe gutxi.

Page 4: Ikas Unitate Multimedia

Har dezagun kitarra!

- akordeak

- erritmoa

Page 5: Ikas Unitate Multimedia
Page 6: Ikas Unitate Multimedia

- 3ko erritmoa

- 3ko erritmoa kantaren akordeekin

Page 7: Ikas Unitate Multimedia

Kanta dezagun kitarrarekin!!

Page 8: Ikas Unitate Multimedia

Nor izan zen Bilintx?

Indalezio Bizkarrondo Ureña, edo Bilintx goitizenez ezaguna, (Donostia, Gipuzkoa, 1831ko apirilaren 30a - Donostia, 1876ko uztailaren 21a) euskal bertsolari eta poeta erromantikoa izan zen, ideia progresista eta liberalistengatik ezaguna.

Page 9: Ikas Unitate Multimedia

BiografiaIzen osoa Gillermo Joakin Indalezio zuen. Ama Joakina Ureña Alana zuen, eta aita Jose Maria Bizkarrondo Amunarriz. Amaren aldeko aitona andaluza zuen, Ayamontekoa (Huelva).Gaztetan eskaileretatik behera erortzeak aurpegia desitxuratuta utzi zion. Hortik zetorkion nonbait Indalezio Moko beste goitizena.Zorigaiztoa lagun izan zuen bere bizitza osoan Bilintxek. Soka-muturrean behin zezenak adarkatu eta hanketan zauri larriak eragin zizkion; handik aitzina, errenka ibili zen betirako.Nikolasa Erkizia Makazaga azkoitiarrarekin ezkondu zen Donostian, 1869ko apirilaren 5ean. Hiru seme-alaba izan zituzten: Benito (1869, ezkondu aurretik jaioa), Pio Francisco (1871) eta Maria Ana (1874).Liberala zen Bilintx, eta Donostiako liberalen laugarren batailoian gudukatu zen Hirugarren Gerra Karlistan, karlistek hiria inguratuta zutelarik. 1876ko San Sebastian egunean, karlistek Arratzain menditik botatako granada bat sartu zitzaion leihotik etxera, Antzoki Zaharrean bizi zelarik, bertako zaindari izan baitzen urtetan. Granada lehertu eta zangoak moztu omen zizkion. Sei hilabete luzetan oinaze izugarriak jasanda hil zen, uztailaren 21ean, euskal foruak deuseztatu zituzten egun berean.Hirugarren Gerra Karlista zela eta, Madrilgo egunkari nagusi baten berriemaile izan zen Donostian Manuel Curros Enríquez galiziar idazlea, Rosalia de Castrorekin batera Galiziako literaturaren berpiztea ekarriko zuena. Curros Enríquezek 1876ko urtarrilaren 21ean El Imparcial egunkarian kronika lazgarri bat argitaratu zuen, Bilintxen heriotzaz. Euskal poetaren gorazarrea egiteaz gain, azaltzen du Bilintxen etxera joan zela ikustera, zangoetan zauri izugarriak eragin zizkion leherketaren berri jakin orduko.

Page 10: Ikas Unitate Multimedia

IdazleaBaserri munduko idealizaziotik urrunduta, amodiozko poesia landu zuen batez ere Bilintxek. Koldo Mitxelenaren iritzian, bera da euskal literaturan ahots benetan erromantikoena.Alabaina, ez da poeta erromantiko klasikoen gisara izakion zorigaiztoa txarrestera emana, baizik umore gazi-gozoko idazlea; umore itxuraz azalekoa edo mamirik gabea, baina munduaren garratzetik babesteko gotorlekutzat hartu zuena.Sentimendu handiko idazlea zen, amodioaren aurrean biluzik agertzeko lotsarik ez zuena, hain zuzen ere literaturan barne-aitorpen oro bazter uztea agintzen zuen joera nagusi zen garaian. Horretan, Bilintx poeta bakartia izan zen bere garaian. Bilintxen begi zorrotza eta luma zorrotzagoa oso agerian gelditzen dira bere poema satirikoetan. Satiraren zertzelada nagusiak ongi marrazten zituen beti, baina gordinkeriarik gabe, mendekurik gabeko irribarre errukibera gordeta beti.Literatura kritikariek hizkera arruntegi edo pobrea leporatu izan dioten arren, esan daiteke Bilintxen bertsoetan Donostiako euskara urbano zaharra mintzo dela garbi.

Page 11: Ikas Unitate Multimedia

Testuaren neurria azter dezagun:

Triste bizi naiz etahilko banintz hobebadaukat bihotzeanhainbat atsekabe.

Maite bat maitatzen detbainan haren jabesekulan izatekoitxaropen gabe.

Page 12: Ikas Unitate Multimedia

Triste bizi naiz eta

hilko banintz hobe

badaukat bihotzean

hainbat atsekabe.

Maite bat maitatzen det

bainan haren jabe

sekulan izateko

itxaropen gabe.

Lehenengo estrofaren barruan bi zati nagusi ditugu.

Zati nagusi bakoitza bi esalditan banantzen da. Hauetariko esaldi bakoiza PUNTU bat da.

Triste bizi naiz eta

hilko banintz hobe

PUNTU bakoitza bi azpiesalditan banatzen da:

1. Azpiesaldiak 7 silaba dauzka.

2. Azpiesaldiak 6 silaba dauzka.

Page 13: Ikas Unitate Multimedia

Triste bizi naiz eta

hilko banintz hobe

badaukat bihotzean

hainbat atsekabe.

Maite bat maitatzen det

bainan haren jabe

sekulan izateko

itxaropen gabe.

7 + 6 silabeteko neurriari ZORTZIKO TXIKIA deitzen diogu. Bilintxen zortziko txiki hau oso erabilia da bertsotan. Guztira 4 PUNTU edo LERRO dauzka, eta guztiek 7 + 6 silabetako neurria mantetzen dute.

PUNTU edo LERRO bakoitzaren amaieran, eta beti ere neurria mantenduz, OINA kokatzen da. OINAK berba errimadunek edo ahotskideek osatzen dituzte, eta bertsoaren osagairik garrantzitsuenak dira.

Laburbilduz, kanta bat, hainbat bertsok osatuta dago, kasuan, hiru ZORTZIKO TXIKIk.

Zortziko Txiki batek 4 LERRO edo PUNTU dauzka, eta puntu bakoitzak OIN bat dauka bere amaieran.

Baietz geu ere bertsotan!!

Page 14: Ikas Unitate Multimedia

Lehenik eta behin, OINAK ondo pentsatu...

Nik

Barik

Eginik

dakit

Alferra

Gerra

Txikerra

ederra

Bertsoa

Lausoa

Pausoa

goxoa

Ardura

Ohitura

Burura

duda

edo edo edo

Ondoren, hitzak baino ez ditugu lotu behar, beti ere ZORTZIKOaren neurria mantenduz:

bertsoa

bertsoa

bertsoa

bertsoa

Page 15: Ikas Unitate Multimedia

Azkenik, musikatu ditzakegu gure bertsoak ikasi dugunarekin...

...seguru aski, ez zaigu berari bezain ondo geratuko, baina ederto pasa dezakegu...

Page 16: Ikas Unitate Multimedia