HEZKUNTZAKO BERRIKUNTZAK

2

Click here to load reader

description

Hezkuntzako berrikuntzak

Transcript of HEZKUNTZAKO BERRIKUNTZAK

Page 1: HEZKUNTZAKO BERRIKUNTZAK

HEZKUNTZAKO BERRIKUNTZAKHezkuntzaren esparruan berrikuntza bat ematea aurretik ezarritako eredu bat moldatzea da, hura

hobetzeko asmoa duelarik. Hala ere, berrikuntza bat emateak ez du esan nahi beti ere hoberako izango denik.

Berrikuntza emateko zenbait faktore dira garrantzitsuak, baina bereziki, irakasleen nola ikasleen disposizioa azpimarratu nahi ditugu. Iruditzen zaigu oso garrantzitsua dela denak ados egotea edo berrikuntza egokia iruditzea.

Ildo beretik, hezkuntza esparruan hainbat berrikuntza posible dira: hasteko, gure ustez, nabarmenetako bat irakasleen roletan aldaketak ematea da. Orain arte, eta oraindik ere gertatzen da irakasleen rola autoritarioa eta prestigioduna dela, eta honek ikasle – irakasleen arteko erlazioa aldentzen du. Honen ondorioz, zenbait ikasle larriturik sentitzen dira irakasleari zuzentzean (galderak, zalantzak galdetzeko). Ondorioz ikasleak ez du ongi barneratzen ikaskuntza berria.

Hau ikusirik guretzat hezkuntzako berrikuntzarik egokiena ideologia aldaketa bat ematea izango litzateke irakasle - ikasleen artean. Irakasleak duen rola aldatzea proposatzen dugu bere autoritatea gutxitzeko beldur horri aurre eginez. Onartzen ikasi behar du ikasleek arrazoia izan dezaketela, beraiek baino gehiago jakin dezaketela.

Curriculum ereduaren konpetentzietan eta helburuetan eman daitezke berrikuntzak, izan ere, ia 4 urteko ematen dituzte berrikuntzak Curriculumean. Horren eredu LOMCE, LOE, LOGSE, etab. Bestalde, ikastetxeko baliabideetan ere berrikuntzak ematen dira. Arbel digitalak, teknologia berriak, etab. aplikatu dira geletan, eta berrikuntza suposatu dute, lehen ez baitzegoen horrelako baliabiderik.

Gelako ratioak ere berrikuntza mota bat dira. Taldekatze motak izan daitezke ratioen berrikuntzaren ondorio bat, baita klasean irakasle bat baino gehiago egotea ere.

Gelako diziplinan ere berrikuntzak eman dira, irakasleek ez baitute lehenagoko jarrera ikasleekiko (ikasleak jotzea, adibidez).

Baina berrikuntza guztiek ez dute zertan onak izan behar, izan ere, hobetzeko helburuarekin planteatu arren kaltegarriak izan daitezke. Adibidez: curriculumaren ereduak etengabe aldatzea oso kaltegarria suertatzen da ikasle eta irakasleentzako.

Berrikuntzaren, erreformaren eta aldaketaren arteko erlazioa zuzena da. Askotan hezkuntzan erreformen bitartez ematen dira berrikuntzak, baina honek ez du esan nahi berrikuntza guztiak erreformen bitartez egiten direnik. Askotan ikastetxeak berak aldaketak proposatzen ditu hezkuntza maila hobetzeko helburuarekin. Honen adibide ikastetxeko curriculum proiektuan egiten diren aldaketak.