HAURTZAINDEGIA, ERANTZUNAREN ZAIN - OtxandioEuskara plana Herrian egindako hausnarketa...

12
ekaina 2008 6. zbkia. eta gainera: Udalaren antolaketa orokorra Zine zaharra Uraren tratamendua... HAURTZAINDEGIA, ERANTZUNAREN ZAIN

Transcript of HAURTZAINDEGIA, ERANTZUNAREN ZAIN - OtxandioEuskara plana Herrian egindako hausnarketa...

ekaina 20086. zbkia.

eta gainera: Udalaren antolaketa orokorra Zine zaharra Uraren tratamendua...

HAURTZAINDEGIA,ERANTZUNAREN ZAIN

Presoen argazkiak tabernetan Gabon aurrean, herriko taberna guztietan kanpaina egineban Otxandioko Preso Batzordeak, herriko presoenargazkiak tabernetan ipinteko. Lehenengo pausuatabernetara joatea izan zan, tabernariak ekimenean partehartzeko prest egozan galdetzera. Taberna guztietan, osoerantzun ona jaso eben.

Jarraian, presoen argazkiakaz koadroa egin eben, etatabernari guztiei eskaini eutseen. Gaur egun, tabernaguztietan dago presoen argazkia.

Iñaki Pujanaren egoera Gabonetako kanpainari jagokonez, esan behar da IñakiPujana kaleratzea eskatzeko egin zala lan Batzordean.Izan be, Iñakik beteak ditu, 2004ko otsailaren 25etik,zigorraren 3/4ak.

Bestalde, 2009ko otsailaren 23an, Iñaki Pujana otxandiarrakbetea izango dau zigor osoa, eta beraz, data horretarakoespero da kaleratzea, beranduenez.

‘Hamaika arrazoi dagoz...’ Otxandioko preso guztiak Euskal Herritik kanpo dagozalakontutan harturik, Preso Batzordeak ekimen desbardinakjarri ditu martxan 2008an, eskubideen urraketa horreeksalatzeko.

Alde batetik, jenteari dispersinoaren eragina zein danazaldu deutsie, ‘Hamaika arrazoi dagoz Euskal PresoakEuskal Herriratzeko’ idatziagaz. Bertan, hildakoen etazaurituen barri emoten da, eta familientzat egoera horrekdakarren gastua azaltzen da. Bestalde, kanpaina egin da‘Euskal Presoak Euskal Herrira’ banderolak leihoetanjarteko.

Presoakaz hartu-emona Batzordeak herriko presoei eskutitz bana idatzi eutsenGabonak aurretik, eurek euki ahal zituen arazo etabeharretarako laguntza eskainiz. Ekimen honegaz,batzordeko kideek espero dabe etenbako hartu-emonaizatea herriko presoakaz.

Euskara plana Herrian egindako hausnarketa estrategikoan, datozan lauurteotan bete beharreko helburuak finkatu zituen EuskaraBatzordeko kideek eta beste hainbat herritarrek. Helburuhorreen artean garrantzitsuenetarikoa erabilera bultzatzeazala erabagi eben, gazteen artean eta eskolako ume nahizgurasoen artean, batez be.

Hausnarketa honen ondorioz, igazko azaroan ‘Euskaraplana’ jarri zan martxan, eta apiril eta maiatzean, gazteenmotibazino saioak egin zituan Udaleko euskara teknikariakgazteakaz (Gazte Asanbladaren laguntzaz antolatutakosaioak izan ziran). Foro horreetan, gazteek zergaitik ezdaben euskara erabilten aztertu zan, zein arazo dituen ezerabilteko, eta bestetik, erabilera nola bultzatu leitekeanaztertu eben.

Eskolako esparrua lantzeko, barriz, Udaleko EuskaraBatzordeaz gainera, eskola barruan guraso eta irakasleentaldetxo bat egon behar zala erabagi zan, gurasoei etaumeei begira zer egin eitekean pentsetako. Talde horilanean dago jadanik, eta diseinetan dituen ekimenakBatzordeagaz koordinetan ditue.

Lankidetza horren barruan kokatzen dira Julio Ibarra etaIñaki Eizmendiren hitzaldiak. Bi egunetan etorri ziranOtxandiora eta bi hitzaldi eskaini zituen, bata euskarazeta bestea gaztelaniaz, gurasoei azaltzeko nola lagunduahal deutseen euren seme-alabei euskaraz egiten.

Otxandioko Udala UEMAn Otxandioko Udalak UEMAn (Udalerri EuskaldunenMankomunidadean) parte hartzea onartu dau 2008an.UEMAren helburu nagusia da euskaldunen kopurua osohandia dan herrietan baliabideak jartea euskaldunakeuskaraz bizi ahal izan daitezan. Ekainaren 14an egingodau UEMAk Otxandio mankomunidadearen barruan sartzekoonarpen ofiziala.

Mankomunidadeko teknikaria Iratxe Ibarra da, eta beraklagunduko deutso Euskara Batzordeari merkataritza etaostalaritzaren sektorean euskararen gaia lantzen etaetorkinei zuzendutako harrera plana prestatzen, eureiazalduz herrian euskararen erabilerak dauan garrantziaeta euskara ikasteko eta praktiketako dituen aukereninguruko informazinoa emonez.

Erremateak hainbat kaletan

Proiektu honi esker, Ospital kale eta Alde Zaharra arteankonpondu barik geratu diran kaleak urbanizauko dira. AldeZaharraren bukaeratik, Uribarrenatik, Atzekolandetaraino,hain zuzen be, eta baita Uribarrena bukaeratik Arrabalekozubiraino be. Bertan zintarriak ipiniko dira eta asfaltoabarriztauko da.

Alde Zaharraren Urigoienako bukaeran eta errotondaraino,asfaltau egingo da, zintarriak ipini eta aparkalekuakmarkauko dira. Igerilekuraino doan bidea be asfaltaukoda eta Mainerrota auzoan be asfaltoa barrituko da.

Obra honeek adjudiketa dagoz eta 250.000 eurokoaurrekontua daukie. Udalak lanik gehienak Santamañetarakoeginda egotea espero dau.

Alde zaharreko etxebizitza tasatuenhitzarmena Aurreko legegintzaldian udalak irisgarritasunagazerlazionatutako erexpide batzuk finkatu zituan aldezaharrean eraberritzen diran etxeei aplikau ahal izateko.Erexpide horreei esker salbuespen batzuk ezarten ziranigongailua jartearen obligazinoari jagokonean. Salbuespenhoneek kasu askotan igongailua jarteko zailtasun teknikoeta ekonomikoak dagozalako ezarri ziran.

Zentzu honetan heldu jakon proposamen zehatz batenondorioz, udalak interesgarri ikusi dau aurreko erexpideeietxebizitzen salmenta prezioa mugatzearen baldintzagehitzea. Hori dala eta, alde zaharrean igongailua ezjartearen salbuespena egiten dan kasuetan, etxe horreensalmenta prezioa tasatua izan daiten arautuko dauenordenantza bat garatu nahi da. Baldintza honetaz gainera,irisgarritasuna bermatuko daben beste neurri batzuk bejasoko ditu ordenantza honek.

Plazako proiektua Plaza eta inguruak urbanizetako proiektua burutu dauudalak. Proiektu honetan, bai Pasealekua eta bai Bolatokiabarriztetea be jasoten da. Horregaz batera, udaletxea etaelizaren kanpoko argiztapena be landu da, balioarkitektoniko altua daukien eraikuntza honeen edertasunanabarmendu asmoz.

Proiektuak 1.300.000 ¤-ko aurrekontua dauka, eta fasekaexekutatzen joatea espero da. Horretarako diru-laguntzaezbardinak eskatu dira, Eusko Jaularitzara, BizkaikoDiputazinora, eta baita Madrilgo gobernura be.

Uri Antolamenturako PlanOrokorraren onarpena Uri Antolamenturako Plan Orokorraren tramitazinoakaurrera jarraitzen dau. Azken hilabeteetan egitasmo honenbarruan sinatu beharreko hitzarmenak sinatu ditu Udalak.Guztira 3 hitzarmen sinatu dira:

Lehenengoa, Aulasa enpresagaz sinatu da eta, honen bidez,honek proiektatzen eban hazkundea permitidu eta, aldiberean, espekulazinoa ebitau ahal izango da. Hitzarmenarenhelburua birkalifikautako lurrak industri jardueratarakosoilik erabili daitezala ziurtatzea da, holan etorkizuneanemon daitekezan birkalifikazinoen aurrean espekulazinorikemon ez daiten.

Gainontzeko 2 hitzarmenek Basogaiko etxe bakarrekogunea redensifikatzea dabe helburu. Hitzarmen honeek 2eraikuntza enpresa ezbardinegaz sinatu dira, bata“Gorokai”-gaz eta bestea “Antolin y Juan”-egaz.Lehenengoari jagokonean, 2 etxe bakar egin ahal zirantokian 6 etxebizitza adosau egin ahal izango dira, etaudalak 240.000 ¤ jasoko ditu ordainetan. Bigarrenarijagokonean, 3. sektoreko erabileretara bideratuta egoanlur sailean 10 etxebizitza adosau egin ahal izango dira,eta udalak 450.000 ¤ jasoko ditu ordainetan.

Maiatzeko ohiko plenoan Uri antolamenturako planorokorraren behin-behineko onarpena burutu zan, etahonenbestez, herrian garatu beharreko prozesuari bukaeraeman jakon. Oin dokumentua Bizkaiko Diputazinora etaEusko Jaurlaritzara bidaliko da, eta honeek 6 hilabetekoepea eukiko dabe berau aztertu eta egoki deritxenzuzenketak proposatzeko. Behin Bizkaiko Diputazinoareneta Eusko Jaularitzaren aldeko txostenak izanda,dokumentuaren behin betiko onarpena burutuko da.Momentu horretan, Uri Antolamenturako Plan Orokor barriaindarrean sartuko da. Udalak espero dau 2008 urtearenbukaerarako plan barria indarrean egotea.

El proyecto de la plazaEl Ayuntamiento ha desarrollado un proyecto para urbanizar la plaza, pasialeku y la bolera. Además, se cambiará la iluminación del exteriordel Ayuntamiento y la iglesia, para destacar la belleza de dos construcciones de tan importantevalor arquitectónico.El proyecto tiene un presupuesto de 1.300.000 ¤ y el Ayuntamiento ha solicitado subvencionesa la Diputación, el Gobierno Vascoko y el gobiernode Madrid.

Udalaren antolaketa orokorra Legegintzaldi honetan zehar udalaren berrantolaketaorokor bat burutuko da. Bi dira berrantolaketa honenbeharra adierazoten daben arrazoiak:

· Momentu honetan udala ez da gai oinarrizkoak diranhainbat lan behar dan bezala burutzeko (zona berdeenmantenua, garbitasuna, mantenu urbanistikoa, herritarreneskarien jarraipena, etab.).· Tokiko 21 Agenda Estrategikoan garapenak udalarenberrantolaketa orokor bat eskatzen dau. Momentu honetandokumentuaren erredakzinoan murgilduta dago udala, etaurte bukaerarako prest eukitea espero da.

2009 urtean zehar aurkeztuko jakoz herriari Tokiko 21Agenda Estrategikoaren edukiak, eta ontzat emon ezkero,bertan jasotako neurri ezbardinen inplementazino gradualariekingo jako.

Dana dela, udala zenbait pausu emoten hasia da jada.Lehenengo pausua mantenimentu langileen funtzio etaardurak banatzea izan zan, holan gabezia eta inefizientziaknon dagozan identifikau ahal izateko. Ondorengoa daburututako funtzino banaketa:

1 langilea:· Garbitasuna: kaleak garbitu, sumideroak garbitu,paperontziak batu, kontenedore inguruak garbi mantendu,Vulkano garbitu, orriak, etab.· Mantentze urbanistikoa: arketak, baldosak, mobiliariourbanoaren mantentzea, etab.· Ur kaptazinoen mantentzea: Atxin, Iturrigorri etaVulkanoko kaptazinoen mantentzea.· Kontadoreen irakurketa.· Eskolaren mantentzea.· 4x4 ibilgailuaren mantentzea.· Edurra: material ezbardinaren prestaketa.

2 langilea:· Espazio berdeen mantenua: bedarrak, inausketak,basabisita, etab.· Eraikuntza publikoen mantentzea: Udaletxea, KulturEtxea, Andresa Landa, etab.· Frontoiaren mantentzea.· Fosa septikoen mantentzea.· C15 ibilgailuaren mantentzea.· Makinaria ezbardinaren mantentzea: bedarra ebagitekomakina, etab.· Ur eta saneamentu sarearen mantentzea.· ETAP eta EDAR instalazinoen mantentzea.· Igerilekuen mantentzea.· Argiteria publikoa.

Ardura konpartiduak:· Kioskoa, aulkiak, jaiak, etab.· Notifikazinoak, bandoak, buzoneoa, etab.· Edurraren garbiketa

Honegaz batera, funtzinoak egoki beteteko beharrezkoakdiran bitartekoak definidu dira, eta beste neurri batzuenartean, barredora automatiko bat erostea erabagi da.

Funtzino banaketa hau 2007 urteko irailetik dago indarrean,eta urte oso bateko esperientziaren ondoren,funtzionamentuaren inguruko balorazino bat burutu etahartu beharreko neurri zuzentzaileak finkatuko dira.

Honegaz batera, izakera definitiboa ez daben kontratazinobarri bi be egingo dira:

Arkitektoa

Oin arte Udalak arkitekto aholkularia izan dau, astean 5orduz kontrateta. Gaur egun dagoan lan kargari aurreegiteko nahikoa ez danez, arkitekto barri bat kontratauda, aurrekoa ordezkatuko dauena eta astean 30 orduralan egingo dauena. Astelehenetik eguenera egongo daUdaletxean. Behin urte bat edo biko esperientziarenondoren, eta Tokiko 21 Agenda Estrategikoaren garapenegoki bat bermatu ahal izateko, arkitekto lanpostuakonkurtso publikora ateratea da udalaren hasierako asmoa.

Arkitektoaren betebehar nagusiak honeek izango dira:planeamentu urbanistikoaren exekuzinoaren jarraipena,emoten diran lizentzia ezbardinen jarraipena,mantenimentu lanen antolaketa, planifikazinoa etajarraipena, proiektu txikien erredakzinoa eta obrenzuzendaritza eta jarraipena.

AOT (Administrazino orokorreko teknikaria)

Administrazinoan epe laburrera dagoan lan karga dalamedio, urtebeteko iraupenez AOT bat kontratauko da.Kontratazino hau behin-behinekoa izango da, Tokiko 21Agenda Estrategikoan jasoko dan organigrama barriamartxan jarri arte.

Organización general del AyuntamientoDebido a la imposibilidad del Ayuntamiento de desarrollardeterminados trabajos y a las exigencias de la AgendaEstratégica Local 21, que será presentada durante 2009,el Ayuntamiento llevará a cabo una reorganizacióngeneral de su organización.Aún así, ya se han dado los primeros pasos, como ladefinición de las funciones y obligaciones de cada unode los trabajadores del área de mantenimiento, así comosus deberes compartidos.Además, se contratarán de manera no definitiva a unarquitecto que trabajará durante 30 horas semanalesy a un Técnico Administrativo General, cuyo contratotendrá una duración de un año.

Pasialekuko obrak Pasialekuko barritze lanak egiteko, Garapen EkonomikoarenBatzordeak dirulaguntza eskatu deutso Bizkaiko ForuAldundiari. Guztira 55.000 euroko aurrekontua daukieobrek, eta aurton 11.000 euroko partidea ipini daaurrekontuetan. Pasialekuaren konponketan, teilatuabarrituko da, egurrari tratamentua emonez, eta margotuz,eta hormak harea-txorroagaz garbituko dira. Bestalde,instalazino elektrikoa be barrituko da.

Zine Zaharraren aurreproiektuaKultura Batzordeak 85.000 euroko aurrekontua daukaaurten Zine Zaharraren aurreproiektua egiteko. ZineZaharra, edo Kultur etxe barri hau, herriko kultur etakirol talde guztien bilgune bihurtzeaz batera, taldehorreen guztien artean sortutako Batzorde Soziokulturalbatek kudeatuko leuke.

Aurreproiektua garatzen hasi ahal izateko, taldeguztiakaz bilera egin zan otsailean. Bilera horretan,Plan Estrategikoan agertzen diran jarraibideak azalduziran, eta handik hile bigarrenean, apirilean, bigarrenbilera ospatu zan, taldeen eretxiak, beharrak, galderak,ideiak, akatsak… jaso ahal izateko. Bilera honeetanazaldutakoa kontuan harturik, aurreproiektuabideratzeko erabagia hartzekotan dabil KulturaBatzordea, ondoren arkitektoek planoetan gauzatu ahalizateko.

Bestalde, Zine Zaharra eraikina erabilerasoziokulturaletarako katalogeta dago, beraz, Udalakerosi egin beharko dau.

Gerra Zibila Oin dala urte bi, Andikonako bonbardeaketaren 70.urteurrenean, sarraski haretatik bizirik urten ebeneiomenaldia egin jaken. Antolaketan parte hartu ebantaldeak lanean jarraituko ebala erabagi eban,dokumentazino eta testigantzen bilketan, 75.urteurrenaren aurretik gure herriko “memoria historikoa”idatziz eta soporte bideografikoan jasota geratu daiten.

Ordurako be, Andikonako plaza barriztau eta urbanizaukodanez, han bertan oroigarri edo eskulturaren batipinteko asmoa be badago, jenteak gertatutakoagogoratzeko.

Horretaz gainera, aurten, 1937ko apirilean 4an Otxandiodefendiduten hil ziran otxandiotarrei eta kanpotiketorritako gudariei be omenaldia egin jaken. Omenaldihonetan, leku berezia izan eben Benardino Bengoaketa Sebastian Astolak, gudariakaz intendentzia lanetanibilitakoak biak.

Udal terrenoen esleipenak Era biko eskaerak egoten dira; alde batetik, abeltzainekegindakoak, eta eskaera honeek izaten dira bedartza edolandak. Udal aruadi bat dago horren inguruan, etanormalean bost urterako emoten da terrenoen erabilpena.Aurten eskaera barri gitxi egon dira, eta batez be egindana izan da beste bost urterako luzatzea lehengoesleipenak.

Beste alde batetik, ortu bat ipinteko dagozan eskaerakdagoz. Honeek be bost urterako luzatzen dira normalean.Aurten dagozan eskaera barriak, igerilekuaren eta errekarenartean dagoan terrenorako dira.

Egurra Gogoratu herritar guztiei, nahiz eta aurten "sortarik" ezdan egongo, edozein momentutan eskatu ahal dabela eguraprobetxamentua. Eskaera udaletxean egin behar da, betibe aitatuz bakotxak ze ingurutan nahi dauanaprobetxamentua. Gero, udala basozainagaz egongo da,eta berak markauko dau aprobetxamentua eta jarriko dauzbaldintzak (noiz egin ahal dan, etab.).

Ermiten errekuperazinoa San Martin eta San Bernabe ermitak errekuperetakoproiektua martxan ipini dau Batzordeak, eta lanok aurreraeroateko, 11.500 euroko inbersinoa egin da. San Martinen,ibilbidea errekuperauko da; inguruan dagozan terrenoakgarbitu eta zuhaitzak ipiniko dira, aparkalekuak egingodira eta ondoan dagoan bolatokia be berreskuratzekoasmoa dago. Gainera, ermita eta norabidea arteko terrenoatrukatu eta errekuperatuko da, inguruak hesiakaz babestukodira eta interpretazino panela ipiniko da.

San Bernaben, inguruko terrenoak garbituko dira,autoktonoak ez diran zuhaitzak botako dira, hormengarbiketa egingo da eta seinalizetako asmoa dago. Horrezgainera, begiratoki bi egingo dira, bata Otxandiora begiraeta bestea Uribarriko urtegira begira, eta panelinterpretatiboa ipiniko da.

Atzekolandetako zubia Euria egiten dauanean eta ura altzetan danean,Atzekolandetan dagoan zubia urak hartzen dau, etaherritarrei arazo larriak sortzen deutsez. Horregaitik, zubiametro batetik gora altzetako proiektua egin nahi dauUdalak. Proiektua egiteko 63.000 euroko aurrekontua dago,eta aurten aurrera eroateko asmoa dauka Batzordeak.

Garapen turistikoa martxan Garapen turistikoaren plana egiteko lehenengo pausuakemon dira jadanik. Proiektu garratzitsua da hau,turismoaren aldetik datozan urteetan herriak hartukodauan norabidea ezagutzeko. Horretarako dirulaguntzajaso dau Batzordeak, eta aurten garatzeko asmoa dauka.Plana aurrera eroan ahal izateko, herritarren eta Otxandioinguruko zerbitzugune profesionalen laguntza ezinbestekoaizango da Batzordearen ustez.

Berdeguneak zaintzeko plana Otxandioko berdeguneen garbitasuna eta egoera orokorrahobetzeko, Batzordeak espazio horreek eta sortuko diranlorategi barriak identifikauko dauz. Horrez gainera, zuhaitzlandaketa non egingo dan, ondo zaindutako bedarguneakzeintzuk izango diran, garbiketa eta mantentze lanengainekoak, bedar mozketa… finkatuko ditu.

Zugatxak ebagitea Herriko zugatx batzuk bota behar diralako zurrumurruazabaldu da. Hemen gure eretxia:

Iturrizargo bidea:Bertako zugatxak nahiko txarto dagoz, eta bidetik oso hur,ezer onik egiteko. Asmoa zugatx barriak landatzekoa izangolitzateke, gaur egungo berdegunean.

Atzekolandeta:Oso zigortutako gune hau berreskuratzeko asmoa dogu;beste gauza batzuen artean, zubia eregiz, ahal dan neurrian,uriolek ez daien harrapau. Bardindu, bedarra erein etagero zugatxak landatzea izango litzateke asmoa.

Urbiribil:Bide bazterrean ziran platanoak botateko erabagia hartuzan, oso gatxa eta arriskutsua zalako inausketak egitea.Inguru hau berreskuratzeko proiektu zehatza egingo dogu,bertoko zugatxak landatuz, berdegunea eta aisialdikogunea egiteko asmoagaz.

Herriko garbitasunaren plangintzaHerriko garbitasunari jagokonez, Udala hau aurrera eroatekoplana egiten dabil, garbiketa zenbat bider egin behar daneta zeinek egin behar dauan zehazteko. Plangintza honenlehenengo pausua, garbiketa makina erostea izango da,uda baino lehen, eta horretan 85.000¤ inbertiduko ditu.Diru kopuru hori 5 urtean ordainduko dau, leasing bitartez.Plan turístico en marcha

El Ayuntamiento ha dado ya los primeros pasospara el desarrollo del plan turístico de Otxandio,que marcará la dirección que tomará el puebloen materia de turismo.El proyecto, que ha recibido ya una subvención,se desarrollará durante este año y, para ello,será necesaria la colaboración de la ciudadaníay de servicios profesionales.

Ondoren, barredora eta udal langileen garbiketa ahalmenaikusteko aukera egongo da, eta honen ostean, leku bakotxazelako maiztasunagaz garbitu behar dan zehaztuko da.2008a azterketarako urtea izango da eta 2009. urteansortutako plana martxan ipini ahal izango da.

Honek guztionek ez dau behar bezalako emoitzarik emongo,otxandiarron artean garbiketa eta zakarren gaiazkontzientziazino maila handiagoa lortzen ez badogu.Honetan be saiatuko da udala, baina herritarrek eurekizan behar dabe benetako protagonista, hurrengo irudietanagertzen diran bezalako itxikeria adierazpenak herritikdesagerrarazoteko.

Frontoiko kirol ekipamentua Herriko kiroltaldedesbardinekfrontoiaerabilten dabe(pelota,vulkanoa,multikirola, …),eta horrenekipamentuaosotzekoahalegina eginda.

Alde batetik, saskibaloirako saskiakipini eta zelaiak margotu dira, etabestetik, boleibolerako posteak etasareak anklajeakaz ipini dira, errazkendu eta ipini ahal izateko.Frontoiaren atzekaldean, pelotaleku txiki baten marrakmargotuko dira, gazteenek sakeak edo beste entrenamentumuetak egin ahal izateko. Futbitoko ateak ateratekogurpildun karrotxo batzuk be erosi dira.

Horrez gainera, talde bakotxak metalezko armairua izangodau biltokian (kaiola antzerakoa), euren materiala gordeahal izateko.

Auzoetako buzoien aldaketa Makina bat auzo ditu Otxandiok urigunetik aldenduta, etapostariari lana errazteko-edo, gune bardineko hainbatbuzoi leku berean ipinten dira. Gaur egun dagozan buzoiakegurrezkoak dira, eta gehienetan apurtuta edo osozaharkituta dagoz. Horregaitik, eta auzoetako lagun batzueneskariak aintzat harturik, dirulaguntza eskatu dau UdalakGorbeialdera.

Dirulaguntzaonartu ezkero,auzokideakazkontaktuanipiniko litzatekeBatzordeaberehala, buzoienkokapen zehatzaeta ezaugarriakaztertzeko.

Nagusien egoitza Nagusien egoitzako lanak amaitzeko puntuan dagoz, etagaragarrilerako barriro be irekita egotea espero da. Guztira1.300.000 ¤-ko kostea izan dabe, eta momentuz 200.000¤-ko diru-laguntza bat jaso da. 2008 urtean be diru-laguntzak eskatu dira, baina momentuz udalak ez dauerantzunik jaso.

Diru-laguntzez finantzatzen ez dan obra zatia egoitzakudeatzen dauen GSR enpresak ordainduko dau, 30 urtekoepean ordaindu beharreko alokairu kontzeptu batenbitartez. Behin egoitza barria martxan dala, bertatikzerbitzu barriak eskaintzen hastea aurreikusten da.

Hamabi buzoi talde jartzeko asmoa,hurrengo auzoetan: San Antonio,Andaparaluzeta, Gomilaz, Kerixara,Zelaietabide, Oletakobide, Marintarrena,Morgola eta Mekoleta.

Talde bakoitza 4 eta 10 buzoi artekoa. Aurrikusitako kostua 13.824,46 ¤.

Likidazioa2007 urteko likidazioa bukatu berri da eta 349.769,58 ¤-ko superabita eman du.

Zerrako pabiloia, UdalerakoZerrako pabiloiko lanak martxan dagoz jada, etagaragarrilerako amaituta egotea espero da. Udalak izangodauen azpiegitura barri honeri esker, eta 2008 urteanhartuko diran beste hainbat neurriren laguntzagaz, 2009urtetik aurrera herriaren mantentze lan ezbardinetan(garbitasuna, zona berdeak, mantenu urbanistikoa,)hobekuntza nabarmen bat emotea espero dau udalak.

Lanek gain koste bat izan dabe, zimentazinoa egitekopilotatu behar izan dalako. Lanak 250.000 ¤-tan esleituziran arren, koste osoa 280.000 ¤-koa izango da.

Ospital kaleko obrak bukatuta750.000 euroko kostea izan daben obra honeek bukatzekozorian dagoz daborduko.

Jaien aurrekontuakAurtengo jaiak prestatzeko ahalegin berezia egin daaurrekontuei jagokenez: Mekoletako jaiek 3.000 eurokoaurrekontua daukie, eta Santa Mañakoek 30.000 eurokoa.Jaien antolaketan parte hartu nahi daben guztientzatbatzar zabal baterako deia egin eban Kultura Batzordeak,eta bertara “Santa Maña” kultur taldea aukeztu zan;beraz, beragaz sinatu da aurtengo jaien antolaketarakohitzarmena.

Oskorriren ‘Banda band’Otxandioko Bandari bultzada emoteko, Oskorri taldeaaurkezten dabilen ‘Banda Band’ kantaldia herrira ekarteapentsau zan (kontzertu honetan, talde ezagun honek,herriko banden laguntzagaz abesten dau).

Kanta emonaldia garagarrilaren 20an izango da, etamartiaren 16a ezkeroztik, Durangaldeko txistulari eguneanparte hartu eta gero, buru-belarri dabilz bandakoekOskorrigaz batera emongo daben kontzertua prestetan.

IgerilekuaHiru urtean behin igerilekuaren kudeaketa egiteko esleipenaegoten da. Aurten egin da datozan hiru urterako esleipena,eta, honetara, enpresa bakarra aurkeztu da. Azken urtehoneetan zerbitzua emon dauan enpresa bardina da, etaberari emon jako zerbitzua emoteko agindua.

Liburutegiko obrakGaragarrila baino lehen, liburutegiko teilatua konpontzekoasmoa dago. Obra honeek irauten daben bitartean,liburutegia zabalik egongo da seguruenik. Teilatua bukatueta segidan, margotu eta enmoketau egin behar daliburutegia barrutik, eta bigarren fase honetan, liburutegiaitxita egongo da, oporretan seguruenik.

Mendi-bizikleta martxaUrtero bezala, aurten irailean, mountain bike mendi martxaantolatuko dogu. Martxa honetan gero eta zale gehiagokhartzen dabe parte, eta aurten be, aurreko urteetakoparte hartzea gainditu nahi da.

Web orrialdea prest

Azken ikutuak emon eta gero, daborduko martxandago Otxandioko webgunea.

PasabideakGR eta PR ibilbideak lotzeko falta ziran 7pasabideak bukatuta dagoz; horreekaz batera,beste bat gehiago Amezolako errekan ipini da.Azkenean, guztira 8 pasabide montau dira.

Haurreskola: erantzunaren zainHaurreskola eta eskolarentzako erabileraaskotarako gela joango dan eraikina egin ahalizateko, dirulaguntza eskatu deutso UdalakEusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, eta oinhonen erantzunari begira dago. Dirulaguntzaeskatzeko, lehenengo eta behin oinarrizkoproiektua aurkeztu zan, eta handik hile bira,exekuzino proiektua aurkeztu behar izan eban.

Honen arabera, haurreskola herriko eskolarenaurrean kokatuko litzateke, eta honegazbatera, eraikin bardinean, eskolak erabilteko200m2ko azalera dauan gela barria izangoleuke, bai heziketa fisikorako zein besteerabilera askotarako areto moduan erabiliahal izateko.

Zehazketa honeek egiteko, eskolagaz, gurasoalkarteagaz, haurreskolak ezagutzen dituenherritarrakaz... berba egin da. Proiektua iaguztiz definiduta dago, nahiz eta azken ordukoaldaketak egon ahal diran.

Aitatzekoa da energia barriztagarrien aldeegin nahi dan apustua be. Beroketa sistemaguztiaren funtzionamenturako aukera bi aztertzen dabil Udala:

1.- Energia geotermikoa.

2.- Energia geotermikoa, biomasaren laguntzagaz (egur zatiprentsatuakaz).

Gai hau dala-ta, EVEgaz harremanetan dago Udala. Hau, sondaketabat doan egitera konprometidu da, lurraren ezaugarriak ezagutzeko:eroangarritasuna, zer bero transmititzen dauan… Eta, horren arabera,aukera bietarik bategaz geratuko dira: lurra egokia bada, geotermikohutsa ipiniko da; horretarako hain aproposa ez bada, geotermikoa etabiomasa batera erabiliko dira. Bestalde, berokuntza sistemea,erradiadoreen bitartez izan barik, lur erradianteagaz izango da.

Zerbitzu Batzordeak urtea bukatu baino lehen Eusko Jaurlaritzarenerantzuna izatea espero dau, lanak aurten bertan hasi ahal izateko.

Guardería de OtxandioPara poder construir el edificio que acogerá la guardería y la sala multiusos de la escuela, de 200m2, elAyuntamiento ha solicitado una subvención al Departamento de Educación del Gobierno Vasco y se encuentra ala espera de una respuesta. La guardería se ubicará frenta a la escuela del pueblo.En el proyecto destaca la apuesta por las energías renovables en el sistema de calefacción, que estará compuestopor enería geotérmica o energía geotérmica más biomasa, según el estudio que desarrolle el EVE al respecto.El Ayuntamiento espera recibir una respuesta y poder comenzar las obras antes de que finalice el año.

Otxandioko biztanleakOtxandioko biztanleen % 6,42 Espainiako Estatutik kanpokoak:

Alemaniarrak 2Argeliarrak 3Argentinarrak 1Boliviarrak 3Kolonbiarrak 5Kubatarrak 3

Ekuadortarrak 3Irlandarrak 1Italiarrak 1Marokiarrak 1Mauritaniarrak 1Peruarrak 4

Portugal 13Rumania 17Senegal 3Suedia 1Venezuela 17

2008. urtean herriaren eraldaketa urbanistikoa gauzatu daben urbanizazinolanik garrantzitsuenei amaierea emongo jake. Oraindino be gelditzen dirabarritzea behar daben guneak (Plaza Nagusia eta Andikona plaza, esate baterako),baina esan leiteke herriaren egituraketa barria osotuta gelditzen dala. 2009.urteari begira, 3 erronka nagusi finkatu doguz: kaleen eta azpiegitura publikoen mantenu urbanistikoegoki bat garantizatzea, herriaren garbitasuna nabarmen hobetzea, eta espazio berde eta lorategienmantenuan salto kuantitatibo bat emotea. Horretan gabiz, eta datorren udabarrirako emoitzak begibistakoak izango diralakoan gagoz.

Horreei eta gainerako erronka guztiei PNVko zinegotzien laguntasun barik egin beharko deutsegu aurre,zoritxarrez, eta lan egiteko zein proposamenak luzatzeko ate guztiak zabalik izan arren, norabiderikbako oposizino partidista bat egiteko erabagia hartu dabe eta.

URAREN TRATAMENDUAUraren gaia hasiera baten emoten dauana baino askozaz sakonagoa eta konplexuagoada, eta ezin leiteke, askotan jazoten dan lez, prezioaren inguruko eztabaida hutseramugatu. Jakina da ura gero eta urriagoa dan errekurso natural oinarrizkoa dala, etahori dala-eta, beronen gestinoa etekina ateratea helburu daben enpresa pribaduenjomuga bihurtu da. Zentzu horretan, honezkero badira uraren gestinoa pribatizautadaukien herrialdeak.

Eusko Legebiltzarrak 2005ean onartutako Uraren Legeak, gure eretxian kritikagarriak eta okerrak diran erispideei jarraituz,herritarrek ordaintzen dituen ur tasen bitartez uraren ustiapenagaz zerikusia daben kostu guztiak, inbersinoena barruandala, errekuperetako obligazinoa ezarri eban. Horrek bete-betean zabaltzen deutsaz ateak uraren gestinoaren pribatizazinoari,behin kostu guztiak tarifen bitartez errekuperatu ezkero, errentagarria bihurtzen dalako. Danok dakigu argindarra edogasa lako zerbitzuak pribatizatzeak ze ondorio izan dituan familien ekonomian, eta uragaz bardina jazo ezkero, ondorioakoraindino okerragoak izango lirateke. Hori da, apurka-apurka, eta epe luzera dituan asmoak argitu barik, PNV jorratzendabilen bidea.

Testuinguru horretan kokatu behar da Otxandioko udalak gure herriak behar dauan araztegi barria dala-eta BizkaikoDiputazinoagaz dauan gatazka. BATIAk gure errekurso naturalen kontrola herriak izan behar dauela defenditzen dau, etaPNVk barriz, Bizkaiko Ur Partzuergora bideratu gura gaitu, gure ura Bilbo Handia osotzen daben udalen kontrolpean itxiz.

Otxandioko PNV, goitik iristen jakezan aginduak betez, Otxandio Bizkaiko Ur Partzuergoan sartu daiten tematuta dabil.BATIAtik ondoko erronka luzatzen deutsegu. Legegintzaldi honetan zehar uraren gaiaren inguruan eztabaida prozesu batzabaldu eta ariketa demokratiko bat egingo dogu. Hain seguru badagoz Ur Partzuergoan sartzeak abantailak baino ezdeutsazala ekarriko gure herriari, eztabaida prozesu horretan egongo dirala pentsetan dogu, euren ikuspegia azaldu, etaherritarrek eritxi kualifikatu bat izateko osagai guztiak izan daiezan.

Eusko Legebiltzarrak 2005ean onartutako Uraren Legeak ezarten dauenaren arabera,uraren ustiapen zerbitzuagaz zerikusia daben kostu guztiak, hau da, inbersino, mantenueta ustiapen zein ingurumenagaz eta errekurso naturalen ustiapenagaz zerikusia dabenkostu guztiak, herritarrek ur zerbitzuagaitik ordaindu behar dituen tasen bitartezerrekuperau behar dira.

Gaur egun Otxandiok ur arloan dituan azpiegituren beharrizana handia da, eta inbersinobeharrezkoenetariko bat ur araztegi barria litzateke.

Orain otxandiotarrok ordaintzen dogun ur taseagaz –Konsorzioko kide diran herriek beste- beste bizkaitar batzuek dabenabaino zerbitzu gitxiago eta eskasagoak jasoten doguz. Ez dira aste bi, sei egunean, ura lohi eta baltz antzean etortenzala gure etxeetara.

Gestino amankomunak ez dakar herriaren autonomia galerarik eta bai, ostera, herritarren diru ekarpen bardinakaz zerbitzugehiago izatea. Prezioaren kontua gaindituta, ze arrazoi dago ba onurak baino ekarriko ez deuskuzan gestino era aukeratzeko?

Argi dago Otxandio lako herri txiki baten ur zerbitzu egoki eta kalitatezkoa emoteko beharrezko diran inbersino,mantenimendu eta ustiapenak kostu altuegia dabela 1.200 biztanle inguruk bakarrik ordaintzeko eta Eusko Legebiltzarrak2005eko urrian onartutako uraren legeak dinoana beteteko –hau da, uraren ustiapenagaz zerikusia daben kostu guztieitarifen bitartez aurre egin behar jakela, “lohitzen dauanak ordaindu egin behar dau” printzipioagaz bat etorriz-

Udal guztien helburua izan beharko litzateke eskura dituen errekursoak ahalik eta era efizienteenean gestionau etaherritarrei ahalik eta zerbitzu gehien eta onenak emotea.

.........................................................

PNV - EAJ