GutunaEus

2
Basaurin, 2011ko irailaren 11n Aurtengo hasieran, “Eman dezagun urratsa” leloa zuen manifestazio jendetsua izan zen Bilbon . Euskal Herriko preso politikoen aldeko manifestazio honek “Egin dezagun bidea” ekimen berriari bidea eman zion. Ildo honetan dago Basauriko Herri Bilgunea. Bertan, euskal preso politikoen egoeraz kezkatuta, herri honetako zenbait auzokide gaude. Eskutitz honen helburua, Basauriko Herri Bilgunearen sorrera azaltzea da eta, batez ere, herriko semea den Txus Martin Hernandogatik dugun kezka larriaren berri helaraztea. Txus 2002an atxilotu eta espetxeratu zuten Frantzian. Bost urte latzak eman zituen kartzelan; denbora honetan guztian bakartuta zegoela. Pairatutako egoera gogor honek zenbait síntoma sikotiko eragin zituen Txusengan . Azkenean, susperraldi sikotiko batek jota, bere buruaz beste egiteko saiakera bat egin zuen 2010eko irailean. Jasandako bakartzeak eta gizatxarreko tratuak: espetxetik espetxerako bidaiak eskuak eta hankak lotuta zeuzkala, aitzakia handirik gabeko zigorrek, lagunen bisitak hartzeko debekuak( familia eta bikotekidea besterik ez), aislamenduak, babes ezak…errealitatearen distortsioa eragin dute Txusengan. 2010eko urrian, Txus espainaratua izan zen. Sendagileen bisita eskas bi hartu eta gero, eta espetxeko zuzendaritzak debekatutako proba tinkoak egiteke, Txus trastorno sikoafektiboak jota dagoela diosku konfidantzako medikuek egindako aurrediagnostikoak. Gaur egun, Txus Soto del Real kartzelan dago , diagnosi egokia egiteko beharrezko probak oraindik egin gabe( honelako gaisotasunetan eskanerra egitea ezinbesteko baita), bere medikuak eta sikologoak txosten medikuak irakurtzerik ez dutela, mediku-bisita hilean behin baino ez duela, eta “Buruhiltzearen prebentziorako protokoloa” ezartzeko aholkua dagoela. Aholku hau ez da apenas betetzen Soto del Real espetxea transito zentrua delako eta ez du bermatzen ziegakide berbera baten laguntza, protokoloak eskatzen duen moduan. Falta diren probak egiteke daudela, diagnosia nahiko larria da Txus etxeratu dadila eskatzeko lain, giza arrazoiak direla medio. Basauriko Herri Bilgunea-SOS Txus ekimenekook ………………………………….…ekin harremanetan jarri nahi dugu Txus Martinen egoeraren berri zehatza emateko. Zuen erantzunaren zain, begirunez agurtzen zaituztegu.

description

Eragileei bidalitako gutana.

Transcript of GutunaEus

Page 1: GutunaEus

Basaurin, 2011ko irailaren 11n

Aurtengo hasieran, “Eman dezagun urratsa” leloa zuen manifestazio jendetsua izan zen Bilbon . Euskal Herriko preso politikoen aldeko manifestazio honek “Egin dezagun bidea” ekimen berriari bidea eman zion. Ildo honetan dago Basauriko Herri Bilgunea. Bertan, euskal preso politikoen egoeraz kezkatuta, herri honetako zenbait auzokide gaude.

Eskutitz honen helburua, Basauriko Herri Bilgunearen sorrera azaltzea da eta, batez ere, herriko semea den Txus Martin Hernandogatik dugun kezka larriaren berri helaraztea.

Txus 2002an atxilotu eta espetxeratu zuten Frantzian. Bost urte latzak eman zituen kartzelan; denbora honetan guztian bakartuta zegoela. Pairatutako egoera gogor honek zenbait síntoma sikotiko eragin zituen Txusengan . Azkenean, susperraldi sikotiko batek jota, bere buruaz beste egiteko saiakera bat egin zuen 2010eko irailean.

Jasandako bakartzeak eta gizatxarreko tratuak: espetxetik espetxerako bidaiak eskuak eta hankak lotuta zeuzkala, aitzakia handirik gabeko zigorrek, lagunen bisitak hartzeko debekuak( familia eta bikotekidea besterik ez), aislamenduak, babes ezak…errealitatearen distortsioa eragin dute Txusengan. 2010eko urrian, Txus espainaratua izan zen. Sendagileen bisita eskas bi hartu eta gero, eta espetxeko zuzendaritzak debekatutako proba tinkoak egiteke, Txus trastorno sikoafektiboak jota dagoela diosku konfidantzako medikuek egindako aurrediagnostikoak.

Gaur egun, Txus Soto del Real kartzelan dago , diagnosi egokia egiteko beharrezko probak oraindik egin gabe( honelako gaisotasunetan eskanerra egitea ezinbesteko baita), bere medikuak eta sikologoak txosten medikuak irakurtzerik ez dutela, mediku-bisita hilean behin baino ez duela, eta “Buruhiltzearen prebentziorako protokoloa” ezartzeko aholkua dagoela. Aholku hau ez da apenas betetzen Soto del Real espetxea transito zentrua delako eta ez du bermatzen ziegakide berbera baten laguntza, protokoloak eskatzen duen moduan.

Falta diren probak egiteke daudela, diagnosia nahiko larria da Txus etxeratu dadila eskatzeko lain, giza arrazoiak direla medio. Basauriko Herri Bilgunea-SOS Txus ekimenekook ………………………………….…ekin harremanetan jarri nahi dugu Txus Martinen egoeraren berri zehatza emateko.

Zuen erantzunaren zain, begirunez agurtzen zaituztegu.

Page 2: GutunaEus