Feminismoak indarra Willy Toledo Igorren erakutsi eban M8an … - Martia II... · 2019. 3. 13. ·...

16
314 Euskerazko 9 film labur Areatza, Dima eta Igorren Laburbiraren XVI. edizinoa da eta 2016 eta 2018 artean euskeraz egindako film laburrak ekarriko ditu. Ordubete inguruko saioan bederatzi istorio ikuste- ko aukerea egongo da: Begi-ninien koreografia, Shell Phone, Zapatak, Ama, June, Hotzean garbitu, Ilunpean, Erroak eta Handiak eta txikiak. 12. orrialdea Kolazinoko Mendi Eguna hilaren 23an izango da Bedian 11. orrialdea James Joyceren Dublindarrak antzeztuko dau Ados Teatroak Igorren 13. orrialdea 2019ko martiaren 14a hamabostekaria www.begitu.org Musik and Beer jaialdiaren aurkezpena hilaren 23an AREATZA Martiaren 23an, Musik & Beer jaialdiaren aurkezpena egingo dabe Areatzan. Jaialdiak blues, country, rhythm & blues eta Es- tadu Batuetako folk musikea eta garagardao dastaketea buztartzen ditu. Aurten, maiatzaren 31n eta bagilaren 1ean izango da. Hilaren 23an, 19:00etan, aur- keztuko dabe Aldamin tabernan aurtengo Musik and Beer jaialdia, eta herriko tabernetatik garagar- dao kata musikatua egingo da Detractors taldeagaz ondoren; 22:00etan, The Riff Truckers tal- deak kontzertua joko dau Bixer tabernan. Kata horretan sei garagardao desbardin dastatu ahal izango dira, nazinoartekoak zein Euskal He- rrikoak. 5. orrialdea Eukiontzi marroia txartel elektronikoagaz zabalduko da ARRATIA Arantzazun eta Ubiden aldatu ditue eukiontzi marroien tapa txikiak, eta zabaltzeko txartel elektronikoa erabilten dabe. Sistemea Arratia osora zabaldu gura dau lehenbailehen Arratiako Udalen Mankomunitateak. Eukiontzi marroia ipini zanetik, behera egin dau bere erabilereak eta %30 gitxitu da arratiarrak konposta egiteko ixten daben materia organikoa. 5. orrialdea Feminismoak indarra erakutsi eban M8an Eskualdeko herri guztiak kolorez jantzi dira Aratusteetan ARRATIA Horren lekuko dira irakurleak bialdu deuskuezan argazkiak eta eure- tako batzuk erdiko orrialdeetan atera doguz. Edade guztietako jenteak jantzi ditu mozorro tradizionalak edo-eta modernoak, eta eguneroko zereginak eta kezkak alde batera itxita, kalera urten da kuadrillan edo familian ondo pasetako asmoz. Animaliak, superheroiak, mitologiako personajeak eta irudimenak sortutako beste personaje ugari izan dira negu epel honetako protagonistak. 8. eta 9. orrialdeak G ure eskualdean be erakutsi eban bere indarra feminismoak martia- ren 8an izandako manifestazino eta konzentrazinoetan eta Bilboko manifes- tazino handian be izan ziran arratiarrak. Ha- mabostaldi honetan, egunaren inguruan an- tolatutako jarduera batzuk dagoz Arantzazun, Areatzan, Bedian eta Zeanurin. 5. orrialdea Willy Toledo Igorren egon zan zezeilean W illy Toledo aktore eta aktibistea, Igorren egon zan zezeilaren 20an, Venezuela, inperialis- moaren jomugan izeneko berbaldia emo- ten eta alkarrizketea emon eutsan begituri. Toledok ondo ezetuten dau Latinoame- rikako historia, batez be, atzenengo 100 urteetakoa eta interes berezia izan dau Kubako iraultza eta oingo Venezuelako bolibariar prozesuan. Venezuelan abiatutako bolibariar pro- zesua ezin dauala AEBko inperialismoak onartu eta horregaitik gertatzen dala Ve- nezuelan gertatzen dana dino. Sano ezkor agertzen da egoera honen bailakaereari buruz. Izan be, bere ustez, Txinak edo Errusiak bakarrik gelditu ahal dabe hau modu militarrean, eta urte luzeak iraun- go dauan gerra baten ateetan gagoz. 7. orrialdea

Transcript of Feminismoak indarra Willy Toledo Igorren erakutsi eban M8an … - Martia II... · 2019. 3. 13. ·...

  • 314

    Euskerazko 9 film labur Areatza, Dima eta Igorren

    Laburbiraren XVI. edizinoa da eta 2016 eta 2018 artean euskeraz egindako film laburrak ekarriko ditu. Ordubete inguruko saioan bederatzi istorio ikuste-ko aukerea egongo da: Begi-ninien koreografia, Shell Phone, Zapatak, Ama, June, Hotzean garbitu, Ilunpean, Erroak eta Handiak eta txikiak. 12. orrialdea

    Kolazinoko Mendi Eguna hilaren 23an izango da Bedian

    11. orrialdea

    James JoycerenDublindarrak antzeztuko dau Ados Teatroak Igorren

    13. orrialdea

    2019ko martiaren 14ahamabostekariawww.begitu.org

    Musik and Beer jaialdiaren aurkezpena hilaren 23an

    AREATZA

    Martiaren 23an, Musik & Beer jaialdiaren aurkezpena egingo dabe Areatzan. Jaialdiak blues, country, rhythm & blues eta Es-tadu Batuetako folk musikea eta garagardao dastaketea buztartzen ditu. Aurten, maiatzaren 31n eta bagilaren 1ean izango da.

    Hilaren 23an, 19:00etan, aur-keztuko dabe Aldamin tabernan aurtengo Musik and Beer jaialdia, eta herriko tabernetatik garagar-dao kata musikatua egingo da Detractors taldeagaz ondoren; 22:00etan, The Riff Truckers tal-deak kontzertua joko dau Bixer tabernan.

    Kata horretan sei garagardao desbardin dastatu ahal izango dira, nazinoartekoak zein Euskal He-rrikoak. 5. orrialdea

    Eukiontzi marroia txartel elektronikoagaz zabalduko da

    ARRATIA

    Arantzazun eta Ubiden aldatu ditue eukiontzi marroien tapa txikiak, eta zabaltzeko txartel elektronikoa erabilten dabe. Sistemea Arratia osora zabaldu gura dau lehenbailehen Arratiako Udalen Mankomunitateak.

    Eukiontzi marroia ipini zanetik, behera egin dau bere erabilereak eta %30 gitxitu da arratiarrak konposta egiteko ixten daben materia organikoa. 5. orrialdea

    Feminismoak indarraerakutsi eban M8an

    Eskualdeko herri guztiak kolorez jantzi dira Aratusteetan

    ARRATIA

    Horren lekuko dira irakurleak bialdu deuskuezan argazkiak eta eure-tako batzuk erdiko orrialdeetan atera doguz. Edade guztietako jenteak jantzi ditu mozorro tradizionalak edo-eta modernoak, eta eguneroko zereginak eta kezkak alde batera itxita, kalera urten da kuadrillan edo familian ondo pasetako asmoz. Animaliak, superheroiak, mitologiako personajeak eta irudimenak sortutako beste personaje ugari izan dira negu epel honetako protagonistak. 8. eta 9. orrialdeak

    Gure eskualdean be erakutsi eban bere indarra feminismoak martia-ren 8an izandako manifestazino eta konzentrazinoetan eta Bilboko manifes-

    tazino handian be izan ziran arratiarrak. Ha-mabostaldi honetan, egunaren inguruan an-tolatutako jarduera batzuk dagoz Arantzazun, Areatzan, Bedian eta Zeanurin. 5. orrialdea

    Willy Toledo Igorrenegon zan zezeilean

    Willy Toledo aktore eta aktibistea, Igorren egon zan zezeilaren 20an, Venezuela, inperialis-moaren jomugan izeneko berbaldia emo-ten eta alkarrizketea emon eutsan begituri.

    Toledok ondo ezetuten dau Latinoame-rikako historia, batez be, atzenengo 100 urteetakoa eta interes berezia izan dau Kubako iraultza eta oingo Venezuelako bolibariar prozesuan.

    Venezuelan abiatutako bolibariar pro-zesua ezin dauala AEBko inperialismoak onartu eta horregaitik gertatzen dala Ve-nezuelan gertatzen dana dino. Sano ezkor agertzen da egoera honen bailakaereari buruz. Izan be, bere ustez, Txinak edo Errusiak bakarrik gelditu ahal dabe hau modu militarrean, eta urte luzeak iraun-go dauan gerra baten ateetan gagoz. 7. orrialdea

  • LITERATUREA / ZERBITZUAK2 begitu 3142019ko martiaren 14a

    Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

    Babesleak:

    LarrialdiakGaldakaoko Ospitalea 94 400 70 00SOS DEIAK 112

    Guardiako Farmaziak09:00etatik 22:00etaraMartiaren 11tik 17raN. Arrieta Bereciartua. Lemoa. Atutxa Sailburua 1Tel.: 94 631 30 18 eta 688 732 86322:00etatik 09:00etaraGutierrez. Amorebieta-Etxano.Martiaren 18tik 24raRodriguez Martinez. Igorre. Agirre Lehendakaria 27 Tel.: 94 673 61 09 eta 688 635 15422:00etatik 09:00etaraGuarrotxena. Amorebieta-Etxano.Martiaren 25etik 31raTraver. Bedia. J.A. Agirreren enparantza z/gTel.: 94 631 39 50 eta 649 686 30522:00etatik 09:00etaraGoiria Montoya. Amorebieta-Etxano.Zeberiokoak ez dau guardiarik egiten.Urte osoan22:00etatik 09:00etaraGometza Ana. Francisco Kortabarria 2. Basauri.

    MedikuakArantzazu: 94 631 56 89Artea: 94 673 92 11Areatza: 94 631 71 52Bedia: 94 631 34 13

    Dima: 94 680 19 74Igorre: 94 600 74 63 Lemoa: 94 631 31 16Ubide: 945 38 50 14Zeanuri: 94 673 91 49Zeberio: 94 648 20 79

    UdaletxeakArantzazu: 94 631 56 89Artea: 94 673 92 05Areatza: 94 673 90 10Bedia: 94 631 42 00Dima: 94 631 57 25Igorre: 94 631 53 84Lemoa: 94 631 30 05Ubide: 945 45 03 22Zeanuri: 94 673 91 46Zeberio: 94 648 10 79

    Udalen Mankomunitatea94 631 17 17 / Faxa 94 631 92 15Gorbeialde94 631 55 25 / Faxa 94 631 71 01Parketxea 94 673 92 79Igorreko Kultur Etxea94 673 62 51Gorbeialde Irratia94 631 52 90Euskotren 902 543 210Areatzako Notariotza94 673 92 26

    Bizkaibus 94 612 55 55Zeanuri-Lemoa-Ospitalea-BilboLanegunetan: Lehenengoa 05:00etan.Ordu erdiro: 05:15etik 06:45era.Orduro: 06:45etik 21:45era. Azken zerbitzua 22:00etan. Zapatuetan: Lehenengoa 05:00etan.Orduro: 05:45etik 21:45era.Jaiegunetan: 07:45etik 21:45era orduro.Bilbo-Ospitalea-Lemoa-ZeanuriLanegun eta zapatuetan: 06:15etik 22:15era orduro.Jaiegunetan orduro 07:15etik 22:15era.Durango-Lemoa-Ospitalea-BilboLanegun eta zapatuetan: 06:30etik 22:30etara 30 minuturo, azkenengoa 22:15ean Galdakaoraino.Jaiegunetan: 07:00etatik 22:00etara 30 minuturo, azkenengo zerbitzua 22:45ean Galdakaoraino.Bilbo-Ospitalea-Lemoa-DurangoLanegun eta zapatuetan 06:30etik 22:30era 30 minuturo.Jaiegunetan 07:00etatik 22:30era 30 minuturo.Ubide-Otxandio-Lemoa-BilboUbidetik urteerak, lanegun eta zapatuetan: 06:45etik 20:45era bi ordurik behin.Jaiegunetan: 08:45etik 20:45era bi ordurik behin.Otxandiotik urtekerak: Lanegun eta

    zapatuetan: 06:55etik 20:55era orduro.Jaiegunetan: 08:55etik 20:55era orduro.Bilbo-Lemoa-Otxandio-UbideLanegun, zapatu eta jaiegunetan,Otxandiora: 06:45etik 20:45era orduro.Ubidera: 06:45etik 20:45era bi ordurik behin.Zeanuri-Lemoa-Bilbo (Autopistatik)Lanegunetan: 07:00etan lehena, eta 08:15etik 21:15era orduro.Zapatu eta jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Bilbo-Lemoa-Zeanuri (Autopistatik)Lanegunetan: 07:00etatik 21:00etara orduro.Zapatu eta jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Zeberio-UgaoLanegun eta zapatuetan:Zeberiotik: 7:00, 08:20, 09:10*, 11:00, 11:45*, 14:10, 15:00, 16:10, 18:30*, 20:20.* Basauriraino (Ariz) heltzean da. Gainontzekoak Ugaoraino. Jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Ugao-ZeberioLanegun eta zapatuetan:Ugaotik: 8:40, 10:20, 11:20, 14:30, 16:30, 19:40. Basauritik (Ariz): 10:00, 19:20. Jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Artea-Zeberio-UgaoLanegun eta zapatuetan: 6:50, 8:00*, 14:00,

    16:00.* Igorretik urteten da bost minutu lehenago.Jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Ugao-Zeberio-ArteaLanegun eta zapatuetan:Ugaotik: 7:20*, 13:05, 15:30, 20:40. Basauritik (Ariz): 12:45. * Igorreko Instituturaino heltzean dira.Jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Ermitabarri-ArrigorriagaJaiegunetan: 8:10, 11:10, 14:10, 17:10, 20:10.Arrigorriaga-ErmitabarriJaiegunetan: 10:20, 13:20, 16:20, 19:20.

    La Union 94 427 11 11Bilbo-GasteizLanegunetan: Ubidekoak 09:15ean urtetan dau eta Otxandiokoak 16:00etan.Zapatuetan: Ubidekoak 09:00etan eta 16:30ean urtetan dau Bilbotik.Jaiegunetan: Ubidekoak 10:00etan urtetan dau eta Otxandiokoak 18:30ean.Gasteiz-BilboLanegunetan: Ubidekoak 09:00etan eta 16:15ean urtetan dau Gasteizetik eta Otxandiokoak 10:30ean.Zapatuetan: Otxandiokoak 10:30ean urtetan dau Gasteizetik eta Ubidekoak 16:30ean.Jaiegunetan: Ubidekoak 16:30ean urtetan dau Gasteizetik. Otxandiokorik ez dago.

    Argitaratzailea: ZERTU Kultur Elkartea.Helbidea: Herriko Plaza 24, 48142 Artea.Telefonoa: 94 631 73 14.Helbide elektronikoa: [email protected] Webgunea: www.begitu.orgZuzendaria: Iñigo Iruarrizaga.Erredakzino burua: Beatriz Azpiri. Telefonoa: 94 631 73 14 eta 649 979 112.Erredakzino taldea: Alvaro Rabelli eta Jon Urutxurtu.Maketazinoa: Beatriz Azpiri eta Iñigo Iruarrizaga. Publizidadea: Iñigo Iruarrizaga. Telefonoa: 94 631 73 14 eta 649 979 115.Banaketea: Laiene Pagazaurtundua (Arantzazu, Artea eta Ubide), Ibai Milikua (Areatza), Unai Agorreta eta Xabier Beitia (Bedia eta Lemoa), Amaia Uriarte (Dima), Oriol Fernandez eta Iker Perez (Igorre), Iratxe Arribas (Zeanuri), eta Berbizkunde Arroita (Zeberio).Tiradea: 7.300 ale.Inprimategia: Iparragirre Editoriala.

    Ale kopurua 7.300 / Lege gordailua SS-512/02 / ISSN zenbakia 1579-5519

    tele

    fon

    o in

    ter

    esg

    ar

    ria

    k

    NOJUD NAIZ, 10 URTE ETA DIBORTZIATUA

    Literatura txokoa Nojud AliItzultzailea: Karmen Gisasola

    Nojud naiz, 10 urte eta dibortziatua

    Erein argitaletxea

    174 orrialde

    Liburuaren tituluak erakusten deusku zer topatuko dogun ber-tan. Istorio gogorra, bortitza eta krudela.

    Irakurten hasita, amaierara hel-du arte irakurten ezin itxi daiteken kontakizuna aurkituko dozu.

    Yemenen dago kokatuta isto-rioa. Siriak, Nepalek eta Greziak alkarregaz okupetan daben bes-teko lur-eremua dauka Yemenek. Bertako ondasunak dira petrolioa, eztia (urregorria esaten deutsie), musikea, olerkigintzea... Lurralde horretan andra bitik bat analfa-betoa da. Halakoa da protago-nistearen ama. Hamasei seme-alaba izan ebazan Nojuden amak. Etxean gizonezkoak baino ez daukie agintea eta erabagia. Ha-landa ze Nojudek 10 urte euka-

    zala aitak ebatzi eban bera baino askozaz zaharragoa zan gizonagaz ezkontzea. Ezkontzeko atxakia, besteak beste, etxean jateko aho bat gitxiago izatea zan. Eskoleagaz amets egiten eban Nojudek, kolo-reetako margoakaz marrazteagaz, ezkutaketan olgeteagaz... Adin ho-rregaz, zer ederragorik hori baino! Amets horreek galdu eta infernua bilakatu zan Nojuden bizia. Mai-tasunik bako sasoi krudela heldu jakon protagonisteari.

    Bortizki, biolentzia handiagaz, tratetan eban senarrak; gainera, gogor joten eban. Tratu txarrak, egunean-egunean. Gauean lo egin ezinda... Infernua, gero eta handia-goa zan, hauxe ebatzi eban arte: etxetik alde egin, bizi eban sufrika-rioa epaitegietara eroan, dibortziau

    eta mundu osora zabaltzea bere adineko neskak, tradizinoak agin-duta, sufriduten daben infernua.

    Bildurrez baina ausardia handiz igesean ailegetan da epaitegira. Bere kontakizuna epailearenera heltzean danean, Nojudek galdu-tako arnasa errekuperauko dau. Aita eta senarra zigortu egingo dabez. Nojud jaiotetxera buel-tauko da, eta zorionez, ametsak egia bilakatuko dira. Eskolara bueltauko da.

    Bere nahia abogadua izatea da, Yemeneko neskak berak pa-sautakoa barriro pasau ez dagien. Heroina bera!

    Martiaren 8ko haizea gainean dogula, jasanezina da holakoakaz topatzea gaur egunean. Gure in-guruan holako kontakizunak urrun geratzen bajakuz be, gure gazte-txoak eta ez hain gaztetxoak iraku-rri beharko leukien liburuaren au-rrean gagoz. Zer gura, haxe lortu!

    Benetan merezidu dau liburuak, barruak astintzeko.

    Maite Bernaola

  • begitu 3142019ko martiaren 14a

    3BERBETAN

    Zure eretxia agertu gura badozu, Zeure Berbea atala zabalik daukazu. Ez da komenidu makinazko 15 lerro baino gehiago idazterik gutunotan. Izena, telefonoa, helbidea eta Nortasun Agiriaren zenbakia agertu beharko dira. Laburtu behar izan ezkero, begituk eskubidea dauka horretarako. Gutunak hona bidali: Zertu Kultur Elkartea. Herriko plaza, 24. 48142 Artea edo [email protected] helbidera.

    ZEURE BERBEA ERETXIA

    San Blas hari

    Kultura guztietan erabili dira kuttunak (saman, eskubitorrean) era guztietako bildurrai, osasun arlokoak be bai jakina, aurre egiteko. Jaiobarri eta umetxoakaz batez be. Kristau tradizinoak ohitura honeek bere egin ebazan. San Blas egunean, zezeilaren 3an, (sánblas ahoskatuta) samatik eskegita ipinten dan kordeltxo bedeinkatua da sanblas haria (sanblasárie, ahoskatuta). Bederatzi egunez aldean eroan eta gero, erre egin behar da. Gure inguruan ospetsuenak Bilboko San Nikolasekoak eta Urkiolakoak dira.

    ANGEL LARREA ETA JUAN REKALDE

    Aldaketa klimatikoa gelditutea danon eskuetan dago

    Aldaketa klimatikoa, a ze berba potoloa! Daborduko ohitu egin gara berba hau telebistan, irratian, egunkarietan, aldizkarietan edota sare sozialetan entzuteaz, eta ez gara konturatzen benetan arazo honek daukan ga-rrantziaz. Gai honen azkenengo barriak oin dala egun gitxi batzuk Donostian egin daben Aldake-ta Klimatikoaren Nazinoarteko Konferentziatik datoz. Aurkeztu dituen datuen arabera, 1880. ur-tetik gaurko egunerarte, planetako tenperaturea gradu bat igo da eta itsasoko ur mailak 23 zentimetro gora egin dau. Ez bajatzuz datu honeek esanguratsuak iruditzen, bildurgarria da holan jarraitu ezkero, 2100. urtean Donostiako Zurriola hondartza zelan egongo litzateken aurreikustea, egoerarik onenean, hondartzak 11 metro galduko ebazan eta txarrenean 23 metro.

    Donostiako zati handi bat ur az-pian gelditzen bada, Bilbo eta Eus-kal kostaldeko beste hainbat herri be arrisku bardinean egongo dira. Zer egingo geunke egoera horren aurrean? Walter Lippman idazle Estadu Batuarrak idatzi eban, giza-kiok, gugandik urrun gertatzen da-nari jagokon garrantzia emoteko, gertakari horreek identifikau ahal doguzan irudietara itzuli behar ga-rala, azken finean gizakia ohituta dagoanagaz identifiketan dalako. Ha-ta guzti be, nahiz eta Zurriola hondartza gugandik hur dagoan adibide bat izan, aldaketa klima-tikoari buruz daborduko argitaratu dituen milaka datuetariko beste batzuk besterik ez dirala pentsau daikegu, betiko kontuak!

    Zoritxarrez betiko kontua da, bai, baina ziur behin baino ge-hiagotan pentsau eta hausnartu dogula gaiaren inguruan. Nik zer egin ahal dot aldaketa klimatikoa ekiditeko? Gure buruari galdera

    ANA ETXEBARRIAIngurumen hezitzailea

    GEURE BERBATEGIAREN LEIHOTXUA

    hori eginda, lehenengo pentse-tan dogun erantzuna, egoerearen errudun nagusiak fabrikak eta enpresa multinazionalak dirala da, guk ezer gitxi egin daike-gula egoerea hobetuteko. Hori pentsau dozu zuk be? Holan bada, erratuta zagoz. Fabrika eta enpresa horreek gure eskakizunak asetzeko lan egiten dabe: eskaera handiagoa, kutsadura handiagoa eta beraz, aldaketa klimatiko na-barmenagoa.

    Zer egin? Gure arbasoak lez kobazuloetara itzuli? Aukera bat izango litzateke, baina ez litzateke logikoa izango gizakiak historian zehar egin dituan hainbat eta hainbat aurkikuntza eta asmaki-zun bat-batean suntsitzea. Eta oin arteko aurrerapen guztiak alkar- tzen badoguz eta danon artean aldaketa klimatikoa oztopatzeko indar egiten badogu?

    Bizkaiko Foru Aldundiak argita-ratutako datuen arabera, 2017an Arratiako biztanle bakotxak batez beste 1,15 kilogramo zabor sortu ebazan. Egia be bada birziklatzen eta berrerabilten diran hondaki-nen kopurua urtero apur bat gora egiten doala baina ez da nahikoa. Birziklatu eta berrerabili, ez bilatu atxakiarik, behin ohitura hartuta ez jaku ezer kostauko. Bailara guztitik zehar zaborra sailkatzeko era guz-tietako ontziak daukaguz, hainbat zerbitzu eta baita garbigunea be.

    Hobetzeko daukagun beste alor bat konsumoa da. Euskal kostal-dea ur azpian ikustea desatsegi-na izango balitz, pentsau egizue zein desatsegina izango litzateken Arratiako eta Euskal Herriko he-rriak komertzio txiki barik ikustea. Kaleak triste, dana hutsik eta edo-zer gauza erosi ahal izateko kotxea hartu eta merkatal gune handi eta itxietara joan behar izatea.

    Bestalde, herriko komertzioetan konsumitzen badogu, kalidadezko produktuak, osasuntsuak eta in-gurumenagazko errespetua dau-kienak eskuratuko doguz. Gaine-ra, bertako merkatari eta ekoizleai bultzada emongo deutsegu, herriko kaleak kolorez betez eta baita inguruko langabezi tasa jeitsi eta ekonomia egonkortuz. Me-rezidu dau ezta?

    Zeure Berbea

    Espazio hau irakurleentzako espazioa da. Irakurleak gura dauana adierazo-teko lekua. Bialdu zuen kexak, eske-rronak, hausnarketak, burutazinoak edota ideak karta baten bidez eta erabili begitu beste irakurleai zuen ikuspuntua helarazoteko. Argitara-tuteko derrigorrezkoa da izen osoa, NA-ren zenbakia eta herria emotea.

    Zeure Berbea hamar herritan entzungo da. Zeuk daukazu ber-bea. Entzuteko prest gagoz. Hauxe helbidea:

    Zertu Kultur Elkarteabegitu aldizkariaHerriko Plaza 2448142 ArteaEdo, helbide elektroniko honeta-

    ra bialdu zure gutunak: [email protected]

    BEGITU ALDIZKARIA

  • 4 PORRUSALDEA begitu 3142019ko martiaren 14a

    Etorkizunean aldaketa sakonak egongo dira gizartean

    IZASKUN ATUTXA

    BEGI TXINDORRA

    LUMATUTEN ZERTZEAN

    MAITE ARRIZABALAGA

    Asesinautako andrak, er-diesklabutzan lan egiten daben andrak eta La Manadaren epaiaren moduko epaiak, (libre ixten dabezanak gi-zonak bortxatzera urtengo dirala WhatsApp baten idatzi, bortxatu eta bortxaketea bideoan grabau ostean), inflexino-puntuak dira, kalean gizarte aldaketa sakona behar dala aldarrikatzen dauan gizartea irauli egin dabenak.

    Baina datu honeek iceberg-aren tontorra baino ez dira. Gizar-tearen antolaketea kolokan ipini da eta gizartea hasi da burrukan etxeko lanak bananduteko. Izan be, atzen ikerketen arabera, an-drazkoak gizonak baino ordubete t'erdi gehiago egiten dabe etxeko lanak egiten; eta enpleguari ja-gokonean barriz, andrak kaltetu-ten dauzan soldata-arrakala dago.

    "Oihu egin ezin dabenen ahotsak gara", "erresistentzia +

    erresilientzia + iraultza +" "Geu bagara naziak, zergaitik gara hilten diranak?" "Ez, ezetz da, eta malgu-tasuna gura badozu, hartu yogako klaseak", martiaren 8aren mani-festazinoan ikusitako kartel batzuk dira. "Bizitza erdigunean" goiburu- tzat daukan egun batek aurre egin behar deutse semiesklabutza erre-gimenean dagozan etxe barruko langile batzuk egiten dituen zaintza lanai. Euretako batzuek parte hartu dabe Mujeres no domesticadas liburuan argitaratutako ikerketan, eta etxe barruko beharginaren fi-gurea desagertzea eskatzen dabe.

    Martiaren 8 gehiago behar dogu urteko egun guztietan, fetxa horretan publiketan diralako pro-posamen gehien hedabideetan eta proposamen horreek gauzatu ezkero, pausu barriak emongo doguzalako feminismoaren hel-buruak lortzeako. Izan be, gizar-tearen erantzun honen ondoren, mobimentu feministea, eragile politiko barri moduan finkatu da eta bere aldarrikapenak alderdi po-litikoen programetan agertzen dira.

    Testuinguru honetan eta inork ez dauanean dudarik egiten feminis-moa bardintasunagaz identifiketan dala, aita santuaren adierazpen batzuk agertu dira, esaten dabenak "feminismo guztiak gonadun ma-txismo" bilakatzen dirala. Behar-bada, feminismo berbearen ordez eleiza berbea ipinten badogu defi-nizinoa zuzenagoa izango da, janz- kerea (sotana) kontuan hartuta. Seguruenik, Eleiza euren erakun-deetan ezta bardintasun teorikorik be sartu ez dauan erakunde gitxien artean egongo da.

    Gogoaren lurrin hezeazase duzu nire nahiamaitasuna, larrua edo beharrizanadesira eta irrikaegunsentiko argitasunagauaren gaizkide.

    Zara benetakoa, gordinabegi dardartiekin begiratzen nauzuneanzure ahotsa mututu egiten deneanazala usaintzen didazuneansekretuak lurperatzen ditugunean.

    Zara, filosofiaren zergaitiaarrazoiaren egiahitzen esanahiamusikaren melodiaepelaren gozoazentzuaren gidaria.

    Garabegirunez lotutako adiskideakametsen zaindariamodioaren jostunakerrespetuaren epaileirriaren margolariakmaiteminaren dantzari.

    Izan nahi dutzure minaren sendabideazorionaren gordelekuzure sutondoa, magalaeta galduta zaudeneanzure iparrorratza.

    Tarte hau zeuretzako be dago zabalik, holango sormen-lanak begitun argitaratu gura izan ezkero, eskatu egiguzuz argitaratzeko baldintzak [email protected] helbidean.

    * Zertzean atalean argitaratuko doguzan testuak, literarioak edota sormenekoak diranez, heltzean diran moduan argitaratuko doguz eta ez doguz gure euskera ereduan ipiniko.

    Martiaren 8aren inguruan aldarrikapen feministak ozen en-tzun dira Arratian, eta urtero legez, eskualdean antolatutako ekintza guztietan egon dira eta egongo dira Arratiako an-drak. Aldarrikapenok, erdigunean zein periferian egin ditue, bizitzak erdigunean ipinteko.

    Akaso erdigunea Arratia da eta periferia Bilbo eta Donostia. Edo alderantziz. Seguruenik ikuspuntu desbardinak dagoz, norberaren kokapenaren araberakoak. Holan ba, Arratian eta uriburuetan egon dira arratiarrak, milaka andrakaz batera, feminismoak daukan inda-rra erakusten. Bilboko manifestazino historikoan, berbarako. Han, 50.000 lagun baino gehiago batu ziran eta Arratiakoak be bertan egon ziran.

    Donostian be baeukien beste hitzordu bat. Izan be, Lilatoiak, bar-dintasunaren aldeko lasterketarik mitikoenak 30 urte bete ditu aur-ten. Eta han be Arratiako ordezkaritzea egon zan. Batzuek galapan egin eben, beste batzuek txalo, eta danak, andrazkoak ez dabela atzera pausurik egingo argi itxi eben.

    Argazkian Lilatoira joandako arratiar batzuk.

  • 5HERRIAI BEGITUTENbegitu 3142019ko martiaren 14a

    AREATZA

    Areatzako Musik & Beer jaialdiaren aurkezpena martiaren 23an

    Martiaren 23an, Areatzako Garagar-dozaleen Elkartea-Beerllarok, Musik & Beer jaialdiaren aurkezpena egin-go dau. Jaialdia maiatzaren 31n eta bagilaren 1ean izango da, eta ber-tan, blues, country, rhythm & blues eta Estadu Batuetako folk musikea entzun, eta garagardao artisauak dastatu ahal izango dira.

    Hilaren 23ko auzkezpenean, Areatzako tabernetatik kata musika-tua egingo da Detractors taldea-gaz. 19:00etan jaialdia aurkeztuko da Aldamin tabernan. Detractors taldea Priscilla Band-eko partaide batzuek sortu eben, delta blues estiloa landuteko. Gaur erabilten ez diran musika tresnak konpondu eta erabili egiten ditue jatorrizko blue-sa egiteko. Areatzako tabernetatik ibiliko dira, kata ibilitariari musikea ipinten. Bertan, "sei garagardao desbardin dastatu ahal izango dira, nazinoartekoak zein Euskal He-rrikoak, baina danak kalidadezkoak. Hainbat estilo aurkeztuko doguz, batzuk ezagunak (Pilsen txekiarra, Bitter ingelesa...) eta beste batzuk apurka-apurka gurera datozanak eta daborduko arrotzak sentitzen ez doguzanak: IPA amerikarra, Stout ingelesa... Txartelak 10 euroko prezioan salduko dira Motxo taber-

    Erredakzinoa nan" dinoe antolatzaileak. Bertako garagardao ekozleai ba-

    besa indartu gura deutsee antola- tzaileak aurten. Hori dala-eta, urte osoan egiten diran garagardao ar-tisauak zein uda eta udabarrikoak dastatu ahal izango dira Areatzan.

    22:00etan, The Riff Truckers taldeak kontzertua joko dau Bixer tabernan. Ean sortutako taldea da eta blues, country eta rock and roll estiloko kontzertua emongo dau.

    Indartzen doan jaialdiaGaragardaoaren jaialdia Areatzako Garagardozaleen Elkartea AGE-Beer-llaroren eskutik sortu zan 2016an. Garagardaoaren Eguna antolatu eben orduan, "garagardao desbardi-netako katak, ekoizpen artisaua eta kalidadezko konsumoa bultzatzeko". 2017an, Areatzako Tabernarien Elkarteak, Areatzako Udalak, AGE Beerllarok eta AKKBk (Areatzako Kirol Kultur Batzordea) indarrak batu ebezan Blues and Beer Lehenen-go Nazinoarteko Jaialdia sortzeako. 2018an barriz, bluesaz gainera, folk, rhythm & blues eta funk estiloko musikea egon zan eta Musik and Beer izena hartu eban jaialdiak. Aurten, izenari eutsi deutso eta Beerllaro Garagardozaleen Elkarteak antolatuten dau Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeagaz.

    ARRATIA

    Eukiontzi marroia txartel elektronikoagaz zabalduteko sistemea ipinten dabiz

    Laster Arratia osoan zabaldutea espero dau Aitor Uriguen Arra-tiako Udalen Mankomunitateko Ingurumen Teknikariak, hobeto kudeatuteko informazinoa emon-go daualako. Izan be, eukiontzi marroiaren erabilerea %30 inguru jeitsi da Arratian 2012an martxan ipini zanetik.

    Txartel elektronikoa erabilten dauan sistema barria kudeatze-ko AUMk software-a erosi eban horretarako jasotako diru lagun- tzeagaz. Horrek lagunduko dau jakiten ea eukiontziak ondo koka-tuta dagozan ala ez, non erabilten diran gehiago eta non gitxiago.

    Boltsa konpostagarriak be txar-telagaz jasoko dabez erabiltzai-leak horretarako ipiniko dituen makinetan. "Ez bakarrik udale-txeetan, astegoienetan zabalik dagozan eraikin publikoetan, kiroldegi, edo kultur etxeetan, esate baterako, ipintea pentsau dogu. Eta herri txikietan dendaren baten edo" dino Mankomunida-dekoak. Izan be, goizetan bakarrik zabalik dagozan lekuetan ipini ezkero, askok ezin izango dabez boltsok jaso eta ez dabe egingo.

    Sistema barria lehenbailehen Arratia osoan zabalduteko asmoa dago eta kanpaina bat egingo da jente gehiago apuntau daiten.

    Momentuz organiko begetala bakarrikHasikera baten 2.100 familiak emon eben izena baina askok ez dabela organikoa eukiontzi ma-rroian botaten ikusi da. Ez baka-rrik eukiontzi marroietan jasoten dan kantidadea txikiagoa dalako,

    Erredakzinoa

    Arantzazun eta Ubiden aldatu ditue eukiontzi marroien tapa txikiak, eta

    zabaltzeko txartel elektronikoa erabilten dabe apuntauta dagozan erabiltzaileak.

    "txartelak banatzerakoan hasi gi-nan deitzean apuntauta egozan guztiai eta ikusi dogu askok ez dabela egiten. 2100 familiatik 1.700 edo holan izango dira" or-ganikoa eukiontzi marroira bota-ten dabenak Uriguenen arabera.

    Gipuzkoan ez bezala, Bizkaian organiko begetala baino ezin da bota eukiontzi marroian. Urigue-nen ustez, hori be izan daiteke errazoi bat, erabilerearen jeitsie-rea azalduteko. Batez be, jantoki handi eta ostalaritzearen kasuan. Izan be, soberakinak botatean, gatx egiten da begetala eta bes-tea bananduten ibiltea. Horregai-tik uste dau, eukiontzi marroiaren erabilerea asko bultzatuko leu-kela organiko guztia bota ahal izateak marroian. "Pentsetan dot datorren urterako barri onak izan-go doguzala" dino Uriguenek.

    Lea-Artibai eskualdean, proiek-tu pilotu bat ipini dau Foru Aldun-diak organiko guztia batzeako. Handik ateratako konposta kalida-dekoa bada, Bizkaia osoan bota ahal izango da organiko guztia. "Orduan bai egin beharko dogula kanpaina potentea, berreskura- tzeko ostalaritzako guztiak".

    Organiko guztia marroira bota-

    tzerik dagoanean, Arratiako etxe guztietara txartel elektronikoak bialtzeko asmoa dauka AUMk.

    Errefusa gitxitu Organiko guztia erabili daiteke-nean konposta egiteko, ezin izan-go dala boluntario izaten jarraitu uste dau Ingurumen Teknikariak. "Atzenean, gauza bakotxa bere lekura bota behar da".

    Hurrengo pausua, leku batzue-tan egiten dana eta akaso Arratian be egin daitekena da errefusa ren eukiontzia txartelagaz zabaldu behar izatea. Izan be, gauza bako-txa bere eukiontzira bota ezkero, errefusa %20 baino ez da izaten eta hatsik be ez dau sortzean, or-ganikoak sortzean daualako hatsa. "Orduan errefusara edozein gauza ez botateko txartela ipinten da eta igoal astean behin bakarrik zabal-du ahal dozu. Ez da gehiagorik behar izaten".

    Konpostari jagokonean, Arra-tian lau eskolatan, Institutuan eta hainbat etxetan konposta egiten dabe. Eukiontzietan jasoten dan beste tratetan dabe eskola eta Institutuan. Etxean konposta egin gura izan ezkero, AUMk konpos-tagailuak daukaz bananduteko.

    ARRATIA

    Andren Nazinoarteko Egunaren inguruko jarduera kulturalakErredakzinoa

    Martiaren 8aren inguruan antola-tutako programazino gehiena mar-tiko lehenengo hamabostaldian izan bazan be, bigarren hamabos-taldi honetarako be aurreikusita dagoz hainbat jarduera. Berbal-diak, mahai-ingurua eta umorezko ikuskizuna egongo dira Zeanurin, Arantzazun, Bedian eta Areatzan.

    Holan, hilaren 15ean, 19:00etan, Zeanuriko Eguzkiolan, Anabel Sanz FeministAldeko partaidearen ber-baldia egongo da. Denontzako feminismoa %99rentzako titulu-pean, gizartea hobetuteko feminis-moaren preminaz egingo dau ber-ba, andrai eta gizonai zuzendutako berbaldian.

    Hurrengo egunean, 19:30ean,

    Arantzazuko Kultur Gunean, Bea Egizabal eta Ane Labakaren Erra-dikalak gara umorezko ikuskizuna dago programauta.

    Hilaren 22an barriz, aukera bi dagoz. Bediako Liburutegian 19:00etan, Emakumea, euskara eta kirola mahai-ingurua antolatu dabe. Bertan, Oihana Azkorbebeitia, Ainhoa Lendinez eta Igone Campos mendi lasterketariak egongo dira.

    Egun berean, Areatzan, 18:30ean, Skolastikako Josune Muñozek Emakumeenganako indarkeriak komikietan aztertuko dau tailer ba-ten. Tailerrean, Ondo maite nazazu komikia be aztertuko da. Izan be, zemendiren 25aren inguruan Area-tzan, liburu horren irakurketa-katea antolatu zan, eta partaideak komikia komentetako aukerea izango dabe.

    ARRATIA

    Herrien besarkadarako giroa berotuteko hainbat ekintza

    Erredakzinoa

    Ongi Etorri Errefutxiatuak Platafor-meak, maiatzaren 5ean, neofaxis-moaren aurrean, bizitza eta mi-gratzeko eskubidea defendiduten dauan Europar ekimen bat prestatu dau, "Herrien besarkada" izenekoa. Egun horretan, 12:00etan, Euro-pako hainbat uri eta herritan, "talde

    besarkadea, herri persona eta giza eskubideen europar besarkadea" egingo dabe. Euskal Herrian, Du-rangon izango da eta horren harira hainbat ekintza prestatu ditu Arra-tiako Ongi Etorri Errefuxiatuak-ek.

    Lehenengoa martiaren 21ean izango da. Juan Hernandez OEE-koaren berbaldia egongo da, De la necropolítica al neofascismo, eta

    M5aren aurkezpena, 19:00etan, Lemoako Kulturgunean. Hurrengo eguenean, hilak 28, 19:00etan, Gerra hemen hasten da doku-mentalaren aurkezpena egingo dabe Areatzan.

    Aprilaren 5ean, Arratian mahai informatiboak ipiniko ditue; Ar-tean, 20:30ean, bideoklipa gra-bauko dabe eta ondoren, Kantu bat gara-poesia taldeagaz saio erreibindikatiboa egingo dabe. Maiatzaren 2an, 20:00etan Igo-rreko Zineklubak La jaula de oro pelikulea eskainiko dau Lasarte Aretoan.

  • begitu 3142019ko martiaren 14a

    6 HERRIAI BEGITUTEN

    Maite Losadaren kantaldia IGORRE

    Erredakzinoa

    Maite Losada eta bere taldeak, Notas sensibles izenekoak, kan-taldia eskainiko dabe Igorreko parrokian datorren martiaren 29an, arrastiko 19:30ean. Sarre-rea debaldekoa izango da aforoa bete arte.

    Maite Losada konpositore bil-botarrak, ahots koruaz gainera, gitarra eta tekladuagaz lagundu-ta eskainiko dau hainbat abesti, pop-rock bere estiloa erabiliz.

    Kantaldian, Arratiako hainbat umek be parte hartuko dau, Lo-sadari kanta batzuetan lagunduz eta koroak eginaz.

    Maite Losada GurtubaiLanbidez irakaslea da Maite Losa-da, baina bere pasinoa beti izan da musikea, baloreak, alaitasuna eta poza zabaltzeko tresna mo-duan. Bere burua konpositore lez aurkezten dau, kantari legez baino gehiago. Azken urteotan Notas sensibles izeneko aurkez-

    penak egin ditu koruagaz batera.Hamaika disko ditu argitaratu-

    ta, 150 kanta, euskeraz zein er-deraz. Lau disko euskeraz grabau ditu: Ixiltasunean, Bihotz berriak, Irribarreak eta Hegoak. Disko honeek bersinoa daukie gaztela-niaz be. Beste lauzpabost gazte-laniaz baino ez dagoz. Igorreko kantaldian batez be euskerazko bersinoak entzungo dira eta Cien veces más kantearen euskerazko bersinoa lehenengoz entzungo da jente aurrean Igorren. Izan be, kantaldi honetarako beren-beregi prestautako bersinoa da.

    Arratiako Eleizak antolatutaEz da lehen aldia Arratiako Elei-zak holango kantaldiak eratzen dituana. Organo eta abesbatzen musikeaz gainera, musika moder-noari be tartea egin deutso bere programazinoan: azken urteotan gure artean izan dira, adibidez, Peio Ospital, Michel Ducau eta bere taldea, Igorren, edota Juanjo Elezkano Lemoan.

    IGORRE

    Orratzak talde feministak hainbat ekintza prestatu ditu martiaren 22rakoErredakzinoa

    Talde feminista barria jenteari ezetuten emoteko asmoz, Kiñu Gaztetxean tailer bat, eta musike-agaz lagundutako beste ekintza batzuk herrian antolatu dauz Orratzak taldeak, "Herria sorgin-duten goaz!" lelopean.

    Arrastiko 18:00etan hasiko dira ekintzok. Orduan, taldekoak, Desheterosexualizazio tailerra emongo dabe gaztetxean. Gero, 19:30ean, herriko jentearengana hurreratuteko eta taldea ezetuten emoteko helburuagaz, poteo mu-sikatua egingo dabe. Taldekideak, tabernaz taberna ibiliko dira, baffle bategaz musikea ipinten. Ondo-ren, 21:30ean, erromeria egongo da Beranduegi taldeagaz Kiñun.

    Jaia ordu txikietaraino luzatuko

    da. Izan be, gauerdian, reggaeton feminista egiten dauan Tremen-da Jauriaren ildotik sortutako Tre-menda Sangria taldearen emo-naldia egongo da Troka tabernan.

    652 702 650 / 672 481 370 Lehendakari Agirre 4 · Igorre

    [email protected]

    DIZIPLINA ANITZEKO

    ZENTRUA

    · Psikologia· Logopedia

    . Fisioterapia· Ulermen tailerra· Jarrera arazoak

    · Emozioen tailerra· Psikomotrizitatea· Adimen emozionala

    · Trebetasun sozialak· Estimulazio goiztiarra

    · Eta askoz gehiago...

    Arratiako Bulkada Eguna Lemoan

    LEMOA

    Erredakzinoa

    Martiaren 16an, "Bulkada berrien garaia da!" dinamika barruan, Ernaik eta Aintzinak antolatuta, Arratiako Bulkada Eguna! izango da, "gaz-te eta ez hain gazteak" burrukara batzeako, Lemoako Karabie Gaz-tetxean. 15:00etan, bazkaria eta ostean Aissa Intxausti eta Xabat Galletebeitia bertsolariak izango dira. 17:30ean, eskulan tailerra; 19:00etan, mobilizazinoa eta os-tean Bafle-poteo-kartelada eta kantu poteoa. 22:00etan, Etabar taldearen kontzertua eta Runto Selektorra Dj-a izango dira Gaztetxean. Bazkarirako tiketak Igorreko Herriko Tabernan, Lemoako Karabie Gaztetxean eta Dimako Axlor Tabernan dagoz salgai.

    40. UrteurrenaZemendiaren 30ean "Bulkada be-rrien garaia da!" dinamikea Igorre-ko Kultur Etxean aurkeztu zanetik, hainbat ekintza egin dira gazte anto-lakundearen 40. urteurrena ospatu-teko. Beste batzuen artean, bulkada barrien triki-poteoa, belaunaldien ar-teko afaria, errepresinoaren inguruko mahai-ingurua preso ohi, senide eta 40ak Libre sumarioko kideakaz, ar-gazki eta poster erakusketea.

    Euskal Herrian zehar 30 Bulka-da egun baino gehiago antola-tuko ditue Ernai eta Aitzina gazte antolakundeak.

    Karlos Idirin Gorrotxategi izango da EAJ-PNVren zerrendaburu maiatzeko udal hauteskundeetan

    ZEBERIO

    Erredakzinoa

    Karlos Idirin Gorrotxategi, Zebe-rioko gaurko alkatea, izango da EAJ-PNVren alkategaia maiatza-ren 26ko udal hauteskundeetan. Zeberioztarrak alkate aukeratzen badabe, Idirinen bigarren lege-gintzaldia izango da alkatetzan.

    Idirinek 58 urte ditu. Kirolzalea da eta batez be pelotea eta fut-bola ditu gustuko. Hautagai jel- tzaleak oso balorazino positiboa egin deutse bere udal taldeak oingo legealdian egindako jardue-

    rai. Herrian zuntz optikoa ipini; Errementari Museoa abiatu, San Antonio baseliza berregin, udal apartamentu turistikoak martxan ipini, eta Bardintasun saila sortu izana dira jardueretako batzuk.

    Datorren legegintzaldian, beste batzuen artean, Aresandiagatik Ugao-Miraballeseko mugan da-goan zubiraino oinezkoentzako bidea egin; ekitaldi sozial eta kul-turalak egiteko lokala; Zubialde enparantza urbanizau eta herria ze-harkatzen dauan kaminoaren zatiak berreskuratu gura dabe jeltzaleak.

    Autoezagutza eta autoestimua landuteko ikastaroa Igorren

    ARRATIA

    Erredakzinoa

    Martiaren 29an hasita eta maia- tzaren 24ra arte, Inma Merino de Castrok autoezagutza eta autoesti-mua landuteko ikastaroa emongo dau Igorreko Kultur Etxean, Arra-tiako Andren Jabekuntza Eskolako programazinoaren barruan. Eskolak 18:00etatik 20:00etara izango dira.

    Tailerraren bitartez, autoesti-mua landuko da hainbat tresna-gaz, ariketa erraz eta praktikoakaz, partaideen bizipenai lotuta. Au-toestimua, beste gauza batzuen artean, norberaren burua mai-tatzeko, errespetetako eta balo-retako gaitasuna da. Sistema pa-triarkalaren eraginez, andra askok arazoak ditue behar dan besteko autoestimua izateko.

    Inma Merino de CastroInma Merino de Castro Hezkun- tzan diplomadua da eta andren kontrako indarkeria eta ahaldun- tze prozesuetan aditua.

  • 7HERRIAI BEGITUTENbegitu 3142019ko martiaren 14a

    Willy Toledo: "Ebitaezina dan gerra batera goaz, momentuz Latinoamerikan hasiko dana"

    IGORRE

    Erredakzinoa

    Aktore eta aktibistea biak buztartuta, ezta? Zelan sortu zan hori?Animalarion antzerkia erabili gura genduan burruka tresna moduan eta antzerki politikoan zentrau ginan. Gainera, politikeari jagoko-nean, familia ezkertiar baten sortu nintzan eta honek begiak zabaldu eustazan bizi garan mundua uler-tuteko. Batez be artea eta kulturea erabiliz, baina baita militzantzia hutsari esker, teoriko anarkista, komunista, sozialista eta abarren obrak irakurten nebazan, gure fa-milian oso presente izan dira eta. Kantautore latinoamerikarrak be hor egon dira, Victor Jara, Silvio Rodriguez... Eta hemengoa zan Paco Ibañez be bai. Eta horrek da-nak arrastoa ixten dau. Zorionez, nigan arrastoa ixten dabe mun-duko edozein lekutan gertatzen diran Giza Eskubideen urraketak. Apurka-apurka organizazinoetan sartzean joan nintzan, militat-zen, burruketan parte hartzean... eta gaur arte. Asko Ameriketako kontinentean oinarritu dira, ni-retzat obsesino bat da-eta txikia nintzanetik. Uste dot oso ondo ezetuten dodala Latinoamerikako historia, batez be atzenengo 100 urteetakoa, eta horrek eroan nau Kubako iraultza eta Venezuelan abiatutako bolibariar prozesua de-fendidutera.Igorrera Venezuelaren gaineko berbaldia emoten etorri zara. Beste leku batzuetan be baza-bilz berbaldi hau emoten?Bai, ahal dan leku guztietan. Inpe-rialismoaren momentu kritikoan gagoz. Barriro be bere atzaparrak erakusten dabil: heriotzea, sun-tsipena, harrapeketea eta lapu-rretea. Momentu garrantzitsua da eta deitzean deuskuen lekuetan egongo gara gertatzen dana sa-latuteko eta iluntasun honetan argi apur bat ipinten saiatzeko. Hedabideak guzurra eta desitxu-raketea baino ez dabe esaten, inperialismoaren alde ipini dira eta gura dabena da Venezuelan inperialismoak garaitzea. Horrek ekarriko leuke gatazka armatua

    hamarkada luzeetan eta seguru asko kontinente osora zabalduko litzateke. Egia da hedabideak gatazken aukeraketea egiten dabela eta Venezuelakoak orrial-deak hartzean dituala eta Haitikoak, berbarako, ez. Haiti izan zan kolonia euro-pearretatik independizau zan lehenengo herrialdea, mundu osoko lehenengo herrialde baltz independientea izan zan eta ez Frantziak, ez AEBk, ezta munduko inperialismoak ez deutsie hori inoz parkatu. Frantziarrak joan ziran baina ez ziran joan. Haitiko estaduan zor handia itxi eben. Eta zergaitik deitu atentzinoa eurak sortutako egoera bat salatuteko?

    Baina egia da Venezuelan be antzekoa gertatzen dala. Egia da Venezuelan hornidura arazoak dagozala eta jentea sufriduten da-goala. Baina hedabideak ezin dabe sufrimentu hori salatu kausak azal-du barik. Eta sufrimentu horren oinarrizko kausak dira Venezue-lari egindako blokeo ekonomiko eta finantzario hiltzailea, Kubako herriak 56 urteotan sufriduten

    dauan parekoa. Urtero, munduko 197 herrialdeetatik 195ek Kubako blokearen kontra emoten dabe botoa. Salbuespenak, jakina, mun-duko herrialde terrorista handi biak dira, AEB eta Israel. Venezuelan politika kriminal bardina apliketan dabilz, Giza Eskubideen babesa-ren guzurrezko argudioagaz.

    Baina sakonean zer dagoan ikus-ten da, ezta? Venezuelak daukazan baliabide naturalak. Momentu honetan Venezuela da munduan baliabide natural gehien daukan herrialdea. Beste errazoi bat da, AEBk ez dauala gura berari obedit-zen ez deutsan gobernu disidente bat egotea euren atzeko patiotzat beti jo izan daben horretan. Vene-zuelako eredua ezin dabe onartu. Kubari egindako erasoen oinarrizko errazoietako bat be horixe zan: ejenplua ez zabaltzea, munduko herrialdeak ez errekonozidutea kubatar esperientzia eta kapitalis-motik kanpo gauzak beste modu baten egin daitekezala. Venezuelan be gauza bera saiatzen dabilz, nahiz eta Venezuela herrialde kapitalista izan, beste eredu bat probetan da-bilalako.

    Willy Toledo Igorren.

    Willy Toledo aktore eta aktibistea, Igorren egon zan zezeilaren 20an, Agustin Otxotorenagaz batera,

    Venezuela, inperialismoaren jomugan izeneko berbaldia emoten eta begitu beragaz berbetan egon zan.

    Hogeta bi urtegaz hasi zan aktore lanetan, Alberto San Juan, Natahalie Poza eta Ernesto Alteriogaz

    sortutako Animalario teatro konpainian. Ia hogei urte egon zan konpainia horretan eta bitartean zinea eta

    telebista be egin eban. Aspaldion, aktibismo politikoan dabil batez be.

    Horreek dira AEBn errazoiak eta Europar Batasunak, jakina, bat egiten dau horreekaz AEBn morroia dalako. Eta morroirik handienak, presidente espainia-rrak izan dira eta dira: han egon zan Felipe Gonzalez Jugoslavian; Aznar, Iraken izan genduan; Zapa-tero, Libian; Rajoy, Sirian eta oin daukagu Pedro Sanchez europar morroitzaren lehenengo lerroan AEBko eta Espainiako enpresa pribaduen zerbitzura, Repsol eta BBVA moduko enpresen zerbit-zura, hain zuzen be. Hau da, elite europear eta estadu batuarren interes ekonomikoak defendidu-teko, ehun milaka personen bizi- tzen prezioan. Betikoa! Betiko his-toria! Txarrena da Irakeko gerraren kontra milaka persona urten zala kalera mundu osoan, baita estadu espainiarrean be. Eta oin, antza, hedabideak egindako 20 urteko adoktrinamentuak eragina izan dau eta helburua lortu dau. Oin, bere ezaugarriakaz baina Irakeko egoera bardinaren aurrean, ez dago erantzunik kaleetan. Eta zergaitik izan da hori? Zertan aldatu da gizartea?

    Kapitalismoaren aurrerantzako ige-sa ez da bakarrik iges ekonomiko, finantzario eta militarra, kulturala be bada. Eta lan hori oinarrizkoa da. Hau da, Europako herritarrai konbenzidutea geu garala egiaren jaube; gure demokraziak beste inongo demokraziak baino kalida-de hobea daukala; zuriak garala eta zurien nagusitasuna beste azal koloreai gailentzen jakola; geuk eroan dogula zibilizazinoa eta kultura munduko beste herrial-deetara, danak basatiak ziralako eta euren kulturak piperrik be ez ebelako balio... Eta hau danau bar-neratzen dau jenteak. Gizaki bateri ondoan daukanaren aldean gehia-go sentiduteko aukerea emoten deutsazun bakotxean, genero, azal kolore, ideologia edo nazionalida-deagaitik, zoritxarrez, miloeka giza-kik hartuko dabe jarkera hori. Nik beti esan dot, iraultza sozialistea-ren arazo nagusia, kapitalismoaz gainera, gizakiok garala.Orduan honek ez dauka ur-tenbiderik?Venezuela, Yemen edo kapitalis-moaren ezaugarrietatik harago, holan jarraitu ezkero, esplota-zino kapitalista eredu honegaz, hemendik 20, 30 edo 40 urtera ez da egongo ez sozialismorik ez ezer, Lurrean ez gara existiduko eta. Ez, ez dago urtenbiderik hemen inor ez dagoalako prest gelditu, pentsau eta esatera zer behar dan etxe barik ez gaitezan geratu. Eta behin planeta suntsituta alferrik da iraultzaz, sozialismoaz, femi-nismoaz edo beste ezertaz berba egitea, kezka bakarra ogi zati bat topetea izango da eta.

    Nik uste dot kapitalismoa atze-nengo fasean dagoala, inperialis-mo basatienaren fasean, eta ez dago prest atzera egiteko, aurre-rantzako igesa da. Ekonomiaren aldetik kapitalismoa kiebran dago eta lehertu egingo da gaur edo denpora bat barru. Krisi bakotxa-ren ostean kapitalismoak mundu mailako gerrea eragiten dau. Era-bateko gerrea. Eta ni konbenzidu-ta nago inork ez dituala geldituko.

    Geldituteko modu bakarra mi-litarra da, eta Errusiak edo Txinak berbarako, egin leikie. AEB eta bere morroi europearrak gelditute-ko modu militarra baino ez dago, eta orduan ea zer gertatzen dan! Orduan uste dozu hau dala mundu mailako gerrearen hasikerea?Bai, zoritxarrez, hori da nire eretxia. Ebitaezina dan gerra batera goaze-la uste dot, momentuz Latinoame-rikan hasiko dana. Latinoamerika beste Ekialde Hurbil bat izatea gura dabe. Han ehun urte daroe gerrak, suntsipena eta sarraskiak sufriduten. Latinoamerikara eroan gura dabe hau. Askoz hobeto da han, merkeagoa da, arma gehiago ekoiztu behar dira... Nik uste dot ez dagozala geldituteko prest eta lehertu egingo dala.

  • 8 BEGITANDU begitu 3142019ko martiaren 14a

    ARATUSTEAK

    Arratiarrak irudimen handiko mozorroak jantzi eta kaleetara urten

    ziran aurtengo giro epeleko Aratusteetan. Mozorroak soinean,

    egunerokoa bazterrean itxi eta mundu barriak amestu eta bizi izan

    dabez egunotan umore onean.

    Aratusteak, beste bizitza batzuk biziteko aukerea

    Igorre.

    Artea.

    Arantzazu.

    Arantzazu.

    Dima.

    Areatza.

    Igorre.

    Areatza.

    Bedia.

  • begitu 3142019ko martiaren 14a

    BEGITANDU 9

    Zeberio.

    Zeberio.

    Zeanuri.

    Zeanuri.

    Bedia.

    Dima.

    Lemoa. Lemoa.

  • begitu 3142019ko martiaren 14a

    KIROLA10

    MENDIA

    Arginatx barriztu batek hamar urte beteko ditu

    Arantzazuko biztanleriaren here-na, Arginatxeko bazkide da. Luis Manuel Uriarte izan da Arginatxe-ko presidentea 2019ra arte eta Maite Revillak hartu dau haren lekukoa zuzendaritza barrian.

    Arginatx Mendi Elkartea oin hamar urte sortu zan. "Egun ba-ten lauzpabost lagun batu ginan herrian zerbaist egiteko asmoa-gaz eta mendira urtekerak egitea izango zala onena ebatzi genduan. Mendi ibilaldiak, txangoak... Eta Arginatx Mendi Elkartea sortu gen-duan. Lehenengo batzarra 2009ko bagilaren 19an izan zan" azaldu deutso begituri Uriartek. Ez da klub bat, alkarte bat baino eta horregai-tik ezin dabe jentea federau.

    Zuzendaritza barriaTaldeari "gatz eta piper" apur bat falta jakola eretxita, Zuzendaritza Batzordekoak Batzar Orokor ez ohikoa deitu eben, dimisinoa emoteko. Batzar haretan, Maite Revillak taldea bertan behera geratzea penea izango zala ere-txita eta gazteak zuzendaritza har- tzeako prest egozala jakitun zala,

    MENDIA

    Bilbao Mendi Film Festivaleko onena Igorren

    Erredakzinoa aurkeztu zan alkarteko presidente izateko. "Gero, prest egozan gaz-teakaz sortu dogu Zuzendaritza Batzorde barria. Zazpi gara, 20 eta 34 urte bitartekoak. Neu naz neska bakarra" dino Revillak.

    Kide barriak hainbat barrikun- tza ekarri dabe daborduko: logo barria, webgunea, sare sozialetan presentzia... eta gauza desbardi-nak egin gura dabez. "Gorbeiara gauez joan, esate baterako. Etor-kizunari begira, herritarrak fede-rau gura dabenez, alkartea klub bihurtu behar izango dogu, trami-te asko egin behar izango dira".

    Edadekoak pozik dagoz, oin mendi ibilaldietara gazteak be joaten diralako.

    Arginatx mendi talde bat bai-no gehiagoHerriko jenteak alkarren arteko hartu-emonak izaten lagundu-teko sortu zan Arginatx eta bi-zitasun handia emon deutsala herriari dinoe oingo presidenteak eta aurrekoak. Mendi ibilaldiak eta txangoez gainera, sano modu aktiboan hartzean dabe parte jaietan, sanjuanetan eta abar, ekintzak antolatuz.

    Erredakzinoa

    Aurten be, Ganzabal Mendi Taldeak, Mendi

    Amesgarriak saioetarako, 2018an Bilboko Mendi Film

    Festivalen izandako pelikularik onenak ekarriko ditu

    Igorrera. Saio bi izango dira.

    Lehenengoan, martiaren 22an, Viacruxis 2018ko film labur onena eta The Dawn Wall, epaimahaia-ren saria ikusi ahal izango dira. Hu-rrengo barikuan, hilak 29, Wallma-pu, Notes From The Wall eta This Mountain Life sail ofizialeko filmak egongo dira ikusgai. Emonaldi biak 19:30ean, Igorreko Lasarte Are-toan izango dira.

    Viacruxis Ignasi Lopezen 11 mi-nutuko animazinozko filma da. Mar-cel eta Andrezj mendizaleen istorioa kontetan dau. Mendirik altuenak eta gatxenak igon ditue eta izakera sano desbardinak izan arren, inork zapal-du ez dauan mendirik altuenaren tontorra zapaltzeko erronkeari egin behar deutsie aurre.

    Horren ondoren The Dawn Wall dokumental luzea proiektauko da. 2015ean, Tom Caldwell eta Kevin Jorgesonek Yosemite parkean da-goan ia kilometro bateko pareta

    eskalau eben. Eskalatzaileak pare-tean bizi izan ziran hainbat astetan. Caldwellek pareta hori eskalatze-agaz 7 urtez izan eban obsesinoa be kontetan da filman. Josh Lowell eta Peter Mortimer dira film honen zuzendariak.

    Bigarren saioaMartiaren 29an, hiru pieza ikuste-ko aukerea egongo da. Lehenen-goa, sei minutuko Wallmapu film laburra. Wallmapu maputxe nazi-noaren lurraldea da. Ben Sturgu-lewskik zuzendutako AEBko film honek Txileko sumendi handi bat erakutsiko dau. Han eskiatzaileen modernidadea eta pehuenche, Andeetako herri indigenearen bi-zimodu eta mundu ikuskereak bat egiten dabe.

    Ondoren Notes From The Wall Siebe Vanhee eta Guillaume Lionek zuzendutako 35 minutuko filmaren txandea izango da. Hau be Txilen grabauta dago. Sean Villanueva,

    Nicolas Favrese eta Siebe Vanhee, Patagonian dagoan "El regalo de Mwono" eskalatzen saiatuko dira. Horma handi gatxenetakoa da eta filman ez dira faltauko umorea, mu-sikea eta laguntasuna.

    Saioari amaierea emongo deutso Kanadako produkzino batek, Grant Baldwinek zuzendutako This Moun-tain Lifek, hain zuzen be. Filmak 77 minutuko iraupena dauka eta Marti-na eta 60 urteko Tania amaren Ka-nadako mendietan zeharreko eski zeharkaldia kontetan dau. Paraje ederrak eta personaje interesgarriak agertuko dira abentura honetan.

    Mendirik Mendi argazki erakus-keteaLasarte Aretoan, aprilaren 4ra arte, Ganzabal Mendi Taldeak anto-latutako Mendirik Mendi argazki erakusketea egongo da. Mendi tal-de honetako bazkideak, euren ur-tekeretan egindako argazkiak dira.

    Arantzazuko Arginatx alkartea 2009ko bagilean

    sortu zan, herriari bizitasuna emoteko helburuagaz

    mendirako urtenaldiak sortzeako. Hamar urte

    honeetan, mendi ibilaldiak eta ekintzak jaietan antolatu

    ditue. 2019ko urtailaren 18an, Zuzendaritza Batzordea

    barriztu eta gazteak hartu eben, oin artekoari

    jarraipena emon eta proiektu barriak abiatzeko.

    MENDIA

    Nardi eta Ballarden errekastean izan da Txikon Erredakzinoa

    Martiaren 10ean, Alex Txikon Bi-garren Kanpalekura bueltau zan, astebete Nanga Parbaten ibili os-tean, Daniele Nardi eta Tom Ba-llarden bila. Nardi eta Ballard-en arrastoa galdu zan eta Txikonek eta bere taldekide batzuek erres-kate lanetan parte hartu eben. Zoritxarrez, hilda aurkitu ebezan mendizale biak.

    Nanga Parbat-etik K2a neguan igoteko asmoagaz bueltau da le-moaztarra Bigarren Kanpalekura. Egun gitxi geratzen dira negua amaitu eta udabarria heltzeako eta ikusi egin beharko da egun horreetan eguraldiak aukerea emoten dauan tontorrerako saiakerea egiteko.

    Oztopoak oztopoEguraldiak lagundu arren be, gatx eukiko dabe Txikonek eta espedi-

    Erredakzinoa

    Binakako Promozinoko Txapelketan sano ondo dabilz Aitor Elordi eta Oier Etxebarria pelotari igorreztarra. Izan be, finalerdietan jokatutako partidu biak irabazi dabez. Malla-bian jokatuko dabe finalerdietako atzen partidua martiaren 15ean Ugalde eta Jaunarenaren kontra.

    Lau bikote sailkatu ziran finalerdie-tarako: Elordi eta O. Etxebarria, Agirre eta Salaverri, P. Etxeberria eta Gar-mendia eta Ugalde eta Jaunarena. Finalderdietan, Agirre eta Salaverriri irabazi eutseen Elordi eta O. Etxeba-rriak 18-22 Iruñean, hilaren 2an joka-tutako partiduan. Hurrengo partidua, Eibarren jokatu eben, 10ean, eta 22-21 nagusitu jakien P. Etxeberria eta Garmendiari. Finalera sailkatzeko atzen probea Mallabian izango dabe Ugalde eta Jaunarenaren kontra.

    Finala martiaren 31n jokatuko da.

    Hirugarren finalaurrekoaMallabian

    PELOTEA

    zinokideak tontorrera heltzeako. Izan be, taldea ez da 6.700 me-trotik gora izan eta horrek esan gura dau lan asko dagoala oindi-no ibilbide guztia ekipetako. Gai-nera, 7.000 metrotik gora ez di-ranez egon, aklimatazinoa behar izango leukie tontorreko 8.611 metrotara igoteko.

    EspedizinokideakTxikon Nanga Parbaten egoan bitartean, espedizinokide bat joan behar izan zan izozte batzuk osatzeko. Hori dala eta, Txikonez gainera, Felix Criado, Nuri, Chhe-pal, Geljen, Wallung eta Pasang dira espedizinokideak momentu honetan.

    K2ko tontorra egiten saiatzen egoan beste espedizinoak saiake-rea bertan behera ixtea ebatzi dau. Mendizale errusiarrak, kazakhstan-darrak eta kirgizistandarrak osotu-ten eben espedizinoa.

  • KIROLA 11begitu 3142019ko martiaren 14a

    AZKOREA

    Urrezko txapelik ez arratiarrentzatErredakzinoa

    Martiaren 2an jokatu ziran Az-peitiko Izarraitz pelotalekuan Urrezko Aizkorako finalak. Gizo-nezkoen binakakoan, Aitzol Atu-txa Dimakoak eta Julen Alberdik osotutako bikoteak bigarren egin eban. Txapela, Vicente eta Sarale-girentzat izan zan. Andrazkoetan, Banakako finalean, Zeanuriko Irati Astondoak hirugarren egin eban, Maika Aristegiren atzetik. Txapela, Nerea Sorondorentzat izan zan.

    Iker Vicente eta Ruben Saralegi nafarrak ziran igazko txapeldunak eta faboritoak, eta probearen ha-sikeratik ipini ziran aurrean. Lan guztiak egiteko 27 minutu eta 9 segundoko denporea behar izan eben; Atuxak eta Alberdik barriz

    Kolazinoko Mendi Egunaren bosgarren edizinoa hilaren 23an

    MENDIA

    Erredakzinoa

    Tiritu Kultur taldeak antolatutako Kolazinoko Mendi Egunaren V. edizinoa martiaren 23an izango da. Bertan 500 kirolari inguruk hartuko dabe parte, lasterketa, ibilaldi eta bizikletako probetan. Lasterketea Euskal Mendizale Fe-derazinoko rankingerako puntuga-rria da.

    Lehenengoak urteten mendi ibilaldiko partaideak izango dira. Honeek 08:00retan abiatuko dira plazatik 20 kilometroko ibilbidea egiteko. Hurrengoak, BTT laster-ketako bizikletariak izango dira; 09:00etan urtengo dira 34 kilo-metro eta 1.300 metroko desni-bel positiboko ibilbidea egiteko. Beste batzuen artean, lau aldiz lasterketa hau irabazi dauan Julen Zubero, 2017ko irabazlea Alexan-der Ordeñana, behin irabazi eta beste behin bigarren izan dan Zu-riñe Frutos edo Jessica Hernandez txirrindulari ezagunak izango dira bertan.

    Ondoren, proba nagusiaren txandea izango da, mendi laster-ketearena, hain zuzen be. Laster-ketea, 10:00etan hasiko da; ibilbi-deak 24 kilometro ditu eta 1.500 metroko desnibel positiboa. Inoz baino gogorragoa. Aurtengoan Euskal Mendizale Federazinoko rankingerako puntuagarri izateaz gainera, Bizkaiko Mendizale Fe-derazinoak antolatuten dauan li-gearen parte be bada. Partaideen artean, Oihana Azkorbebeitia, Igo-ne Campos edo Onditz Iturbe igo-rreztarra egongo dira. Baita, Xabi Lete, Beñat Katarain edo Aingeru Artetxe arratiarra be.

    Atzenengo probea, Junior eta Kadeteentzako mendi lasterketea

    izango da. Gaztetxoak 10:30ean urtengo dira plazatik 15 kilome-troko karrerea egiteko.

    Egun osoko jaiaAurreko edizinoetan lez, Kola-zinoko Mendi Eguna dala eta, jaigiroa izango da nagusi Bedian. Mendi lasterketa edo martxako partaideak, eurekaz joandakoak eta gura daben guztiak alkarregaz bazkaltzeko aukerea izango dabe. Horretarako, helmuga ondoko txosnan erosi ahal izango dabez bazkarirako tiketak.

    Umeentzako jolasak, puzgarriak eta ekintzak egongo dira egun osoan zehar eta arrasti-iluntze partean erromeria egongo da.

    Mendi lasterketarien mahai-inguruaBezperan, hilak 22, 19:00etan Be-diako Liburutegian, Oihana Azkor-bebeitiak, Ainhoa Lendinezek eta Igone Camposek andrazkoak, kirola eta euskerearen inguruan egingo dabe berba. Hirurak dira ezagunak Euskal Herrian zein na-zinoarteko mailan mendi lasterke-tetan lortutako emaitzakaitik.

    Izan be, Oihana Azkorbebeita abadinoztarra mendiko lasterke-tak egiten hasi zanetik lortutako txapelak kontaezinak dira; tartean dagoz, Espainiako Kilometro Ber-tikaleko Txapelketea eta Lemoatx Trail 2018an. Ainhoa Lendinez Elgoibarko EITBko kazetariak, sano emaitza onak izan ditu mendi las-terketetan eta Azkorbebeitia legez, Euskal Selekzinoan dago. Igone Campos mendi lasterketaria iza-teaz gainera, eskiatzailea be bada eta zezeilaren 23an, Euskal He-rriko mendiko eskiko Txapelketea irabazi eban.

    28 minutu eta 16 segundo.Emakumeen Urrezko Banakako

    Txapelketan be, txapela jantzi ebana zan faborito nagusia. Ne-rea Sorondok 6 minutu eta 33 segundoko denporan amaitu eban lana. Maika Aristegik 7 mi-nutu eta 41 segundo behar izan ebazan eta Irati Astondoak 8 mi-nutu.

    Urrezko Banakako Aizkolari TxapelketeaUrrezko Banakako Aizkolari Txa-pelketako bigarren kanporake-tea jokatuko da martiaren 16an Ubideko pelotalekuan, arrastiko 18:00etatik aurrera.

    Bertan 12 aizkolari neurtuko dira eta bi baino ez dira sailka-tuko hurrengo faserako. Lehia-

    tuko diranen artean arratiar baka-rra dago, Xabier Garcia "Utxu" lemoaztarra, hain zuzen be.

  • begitu 3142019ko martiaren 14a

    12 KULTUREA

    LABURBIRA

    Euskerazko film laburrak Areatza, Dima eta Igorren proiektauko dira Laburbiraren XVI. edizinoan

    Diman eta Areatzan, martiaren 29an proiektauko dira. Diman, 19:00etan, eskolan eta Areatzan, 19:30ean, Udaleko Areto Nagu-sian. Igorren, emonaldia aprilaren 11n izango da, Kultur Etxean iluntzeko 20:00etan. Zertu Kultur Elkarteak antolatu ditu emonal-diok Areatza eta Igorreko Udalen laguntzeagaz eta Dimako Udalak Diman.

    Edizino honetan hurrengo fil-mak egongo dira ikusgai: Arrate Fernandezen Begi-ninien koreo-grafia; Miren Mujikaren Shell Phone; Irati Muruaren Zapatak; Josu Martinezen Ama; Arantza Ibarraren June; Maddi Barrene-txea eta Marta Teijeiraren Ho- tzean garbitu; Iker Maguregi eta

    Erredakzinoa Andrea Martinezen Ilunpean; Ane Zuazubiskarren Erroak eta Laida Ruizen Handiak eta txikiak.

    Film guztiak 2016 eta 2018 bitartean egindakoak dira. "Mai-tasun istorioak, tensino bizikoak, animazinozko lan bi, iraganeko kontakizunen bat, Behe Nafa-rroko istorio bat, magia, intrigea eta umorea dira, besteak beste, aurtengoak dakarrena" dinoe an-tolatzaileak.

    LaburbiraEuskaltzaleen Topaguneak an-tolatzen dau Laburbira zirkuitu ibiltaria helburu bigaz: "euskeraz egindako sortzaileen film labu-rrak ezetuten emotea eta ikusleai ordubete inguruko proiekzino entretenigarri bategaz gozatu ara-zotea".

    ANTZERKIA

    Erradikalak gara ikuskizuna Arantzazun

    Erredakzinoa

    Ez da ez lehenengo aldia, ezta bi-garrena be, Beatriz Egizabal akto-re eta ipuin kontalariak eta Ane Labaka bertsolariak Erradikalak gara ikuskizuna Arratiara ekarten dabena. Martiaren 16an, iluntze-ko 19:30ean egongo da Arantza-zuko Kultur Gunean.

    Ikuskizunak bertsoak eta baka-rrizketak batzean ditu eta, umo-rez, ikuspegi feminista batetik, gi-zarte honen kontraesanak ipinten ditu begien aurrean. Ekintza hau martiaren 8ko Andren Nazinoar-teko Egunaren inguruko progra-mazino barruan dago.

    Labakak eta Egizabalek, bertsoa oinarri daukien emonaldi barriak sortzeako lehenengo Lanku Be-kea irabazi eben Erradikalak gara proiektua garatuteko. 2017an estrenau eben eta harrezkeroztik Euskal Herriko hainbat herritan taularatu dabe arrakasta handiz.

    KONTZERTUAK

    Izaki Gardenak eta Duluth Kiñu GaztetxeanErredakzinoa

    Iluntzeko 20:30ean zabalduko ditu ateak Igorreko Kiñu Gazte-txeak, Izaki Gardenak eta Duluth taldeak martiaren 15ean eskai-niko dabezan kontzertuetarako.

    Izaki Gardenak pop-rock mu-sika taldea 2012an sortu zan Gasteizen eta daborduko bost disko ditue kalean: Itsasargiak (Oihuka, 2012), Amaieratik hasi (Oihuka, 2013), Aurri gara (Oi-huka 2015), Oinak lurrean (Elkar, 2017) eta Dena oskol (Erraia, 2018). Jon Basaguren, Libe Gar-cia de Cortazar, Dani Arrizabalaga, Fede Eguiluz eta Danilo Forondak osotuten dabe taldea.

    Duluth be Gasteizko taldea da. 2017ko urrietan sortu zan eta Aitor Aguirrek, Ander Sevillak, Asier Erdo-zainek eta Jon Salvadorrek osotu-ten dabe taldea. "Rock intimistea eta introspektiboa" egiten dabe.

    Sarrerak salgaiKiñu Gaztetxean emongo daben kontzerturako sarrerak, Igorreko Herriko Tabernan, Kukuman, Txa-parro jatetxean eta Gau Lora akei-tegian erosi daitekez 5 euroko prezioan. Baita online be, izaki-gardenak.com webgunean.

    Hotzean garbitu filmaren irudia.

    Martiaren 18tik aprilaren 17ra, Laburbiraren XVI.

    edizinoan euskeraz egindako 9 film labur ikusi ahal izango

    dira Areatzan, Diman, Igorren eta beste 32 herritan.

    ZINEA

    Zinegoak zinemaldiko sei film labur ikusteko aukerea IgorrenErredakzinoa

    Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans 16. Nazinoarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiko sei film labur ikusteko aukerea egongo da martiaren 15ean, arrastiko 20:00etan, Igorreko Lasarte Aretoan. Filmok, Anders, Vidi Ja Ti Nea, Devi, Malik, Oasis eta Nomeolvides dira. Sei film labur, munduko sei lekutako istorioak kontetan dabenak.

    Anders Reinout Hellenthalek 2017an zuzendutako, hamazortzi mintu t'erdiko filma da. Alex nerabe problematikoaren istorioa kontetan dau. Nederlanderaz dago euskeraz eta gaztelaniazko azpitituluakaz.

    Vidi Ja Ti Nea (Begiratuko ze-niokete?) pelikulea Goran Stolevski mazedoniarrak zuzendutako filmak neska marimutil bat dauka prota-gonistatzat. Jatorrizko bersinoan, euskeraz eta gaztelaniazko azpititu-luakaz ikusi ahal izango da.

    Hurrengo pelikulea, hindiera, bengalera eta ingelesez dago. Ka-rishma Dev Dub-ek zuzendutako Devi (Jainkosa) da. New Delhin girotutako film labur honek, gaur egun Indian lesbiana izatea eta armairuan bizitearen errealida-

    dea aztertuten dau.Malik, Nathan Carlik 2018an zu-

    zendutako 15 minutuko produkzino frantziarra da. Frantsesez dago, eus-kera eta gaztelaniazko azpitituluakaz.

    Alejandro Zuno zuzendari mexikarraren Oasis pelikulan, Ofelia, Oasis izeneko gay taber-nara doa bere senarraren bila. Gaztelaniaz dago eta ingelesezko azpitituluak ditu.

    Amaitzeko, Ferran Navarro-Bel-tran espainiarraren Nomeolvides film laburrak kanposantuan topo egiten daben Irene eta Luisa 70 urteko andren istorioa kontetan dau gaztelaniaz.

    MUSIKEA

    Larregi taldearen bideo barria ikusgai Youtuben

    Erredakzinoa

    Larregi taldeak, Bide bat bere kantarik zaharrena grabau eta bideo barria argitaratu dau. Argi-taratu eben lehen laneko lehen abestia da Bide bat; baita hamar urte beteten ziranean argitaratu-tako Loreak desertuan diskoaren atzena be. Kantu honek Lemoako taldearen hamarkada bat zabaldu eta zarratu egin dau beraz.

    Oin grabau daben bersinoa, igaz argitaratutakoa da; bersino akustikoa eta hasikerakoa baino lasaiagoa.

    Larregi taldea Unai Santosek (gitarrea eta abotsa), Iñigo Santo-sek (bajua eta koruak) eta Gontzal Hocesek (bateria) osotuten dabe. Bersino honetan, Ane Goienetxe pianojole lemoaztarra, eta, gitarra elektrikoa joten, Desore taldeko Endika Parraren kolaborazinoak izan dabez.

    Bideoa North Movi enpreseak egin dau eta Youtuben ikusi dai-teke.

    Hamar urteko bideaBide bat kantua berezia da Larre-gikoentzat ez bakarrik maketako

    lehen abestia izan zalako, baita Euskadi Gaztean Entzuleen Saria irabazi ebelako kanta horreri es-ker be. Holan, modu ezin hobean emon eutsien hasikerea hamar urteko bide honeri.

    Grabau eben lehenengo lana, Larregi izeneko maketea izan zan 2008an. Gero, Bidea dugu helmuga (2010), Pantomima (2015) eta Loreak desertuan (2018) etorri ziran. 2013an, Ha-rro bizi euskaraz Lemoako kantua sortu eben. Taldeak 2014ko Ban-den Lehia irabazi eban eta BBK Live jaialdian be jo dau.

  • KULTUREA 13begitu 3142019ko martiaren 14a

    BERTSOAK

    Egaña, Enbeita, Ibarzabal eta Iturriaga Igorreko San Josetako bertso saioanErredakzinoa

    Gure kulturatik edaten dogu!

    DUNBA

    Gure hizkuntza zaharretik beti ba-rri dan euskerea erabilten jarrai-tuteko, aurten 5. mailako ikasleak euskal kulturea landuten egon gara. Euskerea gure herriaren bihotza dalako. Gure kultureagaz lotura daukien persona batzuen gaineko lan monografikoak egin doguz: Txillardegi, Bixenta Mogel, Azkue, Miren Amuriza, B. Atxa-ga, Amets Arzallus, M. Lujanbio, Eider Rodriguez, X. Lete, B. Etxe-pare, Maurizia eta Leon, Anari, G. Aresti, Uxue Alberdi... Personaje honeekaz antzerki bat sortu eta gabonetan eskolan antzeztu gen-duan.

    Zezeilan, Asier Altuna zinema zuzendaria be gure eskolan egon

    Zeanuriko eskolako 5. mailako ikasleak

    zan eta beragaz Euskal zinemari buruzko berbaldi polit bat anto-latu genduan. Film labur batzuk ikusi...

    Aprilean be, Juan Kruz Igerabi-de idazlea Zeanuriko eskolara etorriko da. Gelan berak idatzi-tako liburu bat irakurten gabiz eta berarentzako be sorpresatxo bat prestatuko dogu.

    Dana dala, eskolan Euskal kul-turearen gaian sakontzeko Mikel Laboa eta Joxanton Artze omen- tzea eta gogora ekartea izan dogu atxakia. Bien lanak landu eta az-tertu ostean, omenaldi bat egin deutsegu. Artzeren olerkiak eta Laboaren doinuak erabiliz, Zea-nuriko argazki zaharrak batu eta bideo bana sortu eta editau gen-duan. Gero bideoak, Youtubera igo genduzan; Zeanuritik Mikel

    Laboarentzat eta Zeanuritik Joxanton Artzerentzat izenekoak. Itzela izan da artista honeek biak Euskal kulturan egin daben ekar-pena eta sortu daben mundu magiko, eder, sakon eta zabala.

    Maite doguz maite gure bazte-rrak lanbroak... eta ee, zuek ahobi-

    Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal eta Unai Iturriaga, izango dira aurtengo Igorreko San Josetako bertso saioan bertsotan jardungo daben lau bertsolariak. Bertsozaleak, hilaren 19an, arras-tiko seiretan daukie zitea Igorreko Kultur Etxean.

    Urtero lez, bertsolari handiak eta Arratian askotan izandakoak iragarri dabez antolatzaileak uda-barri ateetan izaten dan euskalde-ko bertsozaleakazko zita honeta-rako.

    Bertsotan izango da Andoni Egaña zarauztar beteranoa. Ega-ña, Euskal Herriko Bertsolari Txa-pelketa Nagusia lau aldiz jarraian irabazi dauan bertsolari bakarra da; 1993an, 1997an, 2001ean eta 2005ean, hain zuzen be. Idazle ezaguna be bada eta lite-raturan eta kazetaritzan esparru desbardinak landu ditu eta Eus-kaltzain urgazlea da.

    Onintza Enbeita (Muxika, 1979) umetatik hasi zan bertsotan eta 2006an heldu zan lehenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera. 2005, 2009, 2013 eta 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusian hartu eban parte. Ber- tsolaria izateaz gainera, euskera irakaslea, kazetaria eta politikaria be bada. Berrian idazten dau eta Espainiako Diputaduen Kongre-suan diputadua izan zan 2012tik

    ANTZERKIA

    Martiaren 16an, 20:00etan, Gar-bi Losadaren zuzendaritzapean, Asier Hormazak, Naiara Arnedok, Lierni Fresnedok, Iñake Irastorzak, Klara Mendizabalek, Isidoro Fer-nandezek, Aitor Beltranek eta Asier Sotak James Joycek sortutako personajeak antzeztuko dabez Igorreko Lasarte Aretoan. Joyceren Dublindarrak narrazinoen egoki- tzapena Jose Antonio Vitoria eta Garbi Losadak egin dabe.

    Erredakzinoa

    2016ra arte.Nerea Ibarzabal da laukote ho-

    netan gazteena (Markina-Xemein, 1994). Bertsolaria eta kazetaria da eta 2018an, Bizkaiko Bertso-lari Txapelketan parte hartu eban eta bota eban bertso bat birala bihurtu zan. 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusian, finalaurre-kora heldu zan.

    Laukotea osotuteko Unai Iturria-

    ziak! Oin dala gitxi Euskaraldia joan jakun bezala laster korrika jatorku! Beraz, gure arbasoak egin eben lez, danok batera lagundu dagio-gun gure egunerokotasunean eus-kereari hegoak zabaltzen. Euskeraz berba eginez, lan egin, jolastu, ika-si, lagundu eta gozatu.

    "Ama, aita esaidazue, zergatik ote da uda nahiz negu, beti udabarri zerualdean, gauean oskarbi dagoenan?". (Artze)

    "Gauero itzaltzen da gizakumea,goizero bizten,eta bien bitarteanamets du egiten.

    Goizero bizten da,Gauero itzaltzen,eta bien bitarteanamets bat du bizitzen". (Artze)

    Ados Teatrok James Joyceren Dublindarrak narrazino laburren egokitzapena taularatuko dau Lasarte Aretoan

    Dublindarrak Dublinen koka- tzen da 1904ko Errege egunean. Irlandak garai hartan bizi eban pa-ralisi moral eta espirituala dauka berbagai. Kontakizun honetan, Morkan andereñoak urtero anto-latzen daben afarira maila ertain-altuko personaje batzuk doaz. Etxe-giro goxoa da eta umorea ona. Baina hilda dagoz, pasinoz biziten jakin ez dabenak, jolasetan galdu diranak eta euren mundua jausi eta erremedio barik atzetik jausi diranak hilda dagozalako.

    Dublindarrak.

    ga durangarra eta San Josetako bertso saioetako ohikoa egongo da. Iturriagak ibilbide garrantzitsua egin dau bertsolaritzan, literatu-ran eta musikan. Bitan izan da Bizkaiko txapeldun eta Bertsolari Txapelketa Nagusietan, sei aldiz izan da finalista. Musika arloan, Igor Elortzagaz eta Josu Zabalagaz batera 7 Eskale eta Gu ta gutarrak taldeak osatu ditu.

    Bizkaiko Taldekakoa Txapelketako saioa Igorren

    Aramotzetik Itxinera Arratiako tal-dea neurtuko da bertsotan, Berriz-Elorrioko Miotako Bidelapurrak eta Santutxuko Otsoa & Co. taldeakaz Igorren, martiaren 23an, arrastiko 19:00etan. Kanporaketea Igorre-ko hiru tabernatan jokatuko da.

    Saioan, talde bakotxeko sei partaide egon behar dira: hiru bertsolari, gai-jartzailea, epai-lea eta laguntzailea, hain zuzen be. Hiru talde izaten dira lehian kanporaketetan, eta saio bakotxa puntuetako hiru epaileen balora-zinoa eta publikoaren eretxia har-tuten dira kontuan. Danan artean

    ebatziko dabe ze taldek egingo dauan aurrera; hau da zein sailka-tuko dan hurrengo faserako.

    Aramotzetik ItxineraIñaki Iturriotz, Illart Gumuzio, Igor Menika, Juanjo Respaldiza, Katta-lin Burgoa, Olatz Urigoitia, Jesus Angel Santa Cruz, Irati Santa Cruz, Garazi Santa Cruz, Amaiur Atxa eta Maddi Zabalok osotuten dabe Aramotzetik Itxinera Arratiako taldea. Igorreko kanporaketan sei lagunek hartuko dabe parte; esandako moduan, hiru bertso-larik, gai-jartzaile batek, epaile ba-tek eta laguntzaile batek. Nortzuk izango diran, zehaztu barik dago. "Danok edo gehienok agertuko gara eta ebatziko dogu" azaldu deutso begituri Illart Gumuzio tal-deko bertsolariak.

  • ASTIA14 begitu 3142019ko martiaren 14a

    AGENDEA

    Martiak 14ARTEA16:00etatik 19:00etara, martiaren 18ra arte, Izadi sublimea erakusketea Kultur Etxeko areto nagusian.

    Torontilek antolatuta, martiaren 22 eta 29an eta aprilaren 5 eta 12an 18:00etatik 21:00etara Mataderoan egingo dan Serigrafia ikastaroan izena emoteko epea zabalik. Izen emotea [email protected] edo 622 390 883 telefonoan. Saio 1, 50 euro, 65 euro saio bi eta 75 euro hiru saio.BEDIA16:30etik 19:30era, hilaren 22ra arte, garagarrilaren 1etik 12ra izango dan Txiki Txokorako, Udalekuetarako eta garagarrilaren 14tik 24ra izango dan "Bediako Uda Gaztean"en izen emotea Liburutegian.

    Hilaren 18ra arte, Kolazinoko Mendi Eguneko lasterketetan izena emon daiteke www.kolazinokomendieguna.com webgunean.DIMAHilaren 17ra arte, Jaietako Pelota Txapelketan izena emoteko epea 688 653 473 telefonoan.

    19:00etan, Korrika Batzordearen batzarra udaletxean.IGORRE11:30ean, XXVII. Bertsolari Gazteen BBK Sariketeari Igorreko Arratia Institutuan. Arratia-Hego Uribe.

    Aprilaren 1era arte, Ganzabal Mendi Taldearen Mendirik Mendi argazki erakusketea Lasarte Aretoan.

    Aprilaren 2ra arte, aprilaren 28tik maiatzaren 7ra arteko Fiteroko bainuetxean egonaldi eta tratamentuetarako izena emoteko epea jubiladuen txokoan.

    Martiak 15AREATZA17:00etatik 20:00etara, Andren Jabekuntza Eskolako Maitasun erromantikoa vs maitasun askea tailerra Josebe Iturriozen eskutik. Udal Aretoan.ARTEA17:30etik 19:00etara, Jubiladuen alkarteak, Udalak, Arteako eskoleak, IHOBEk, Udalsarea 21ek, Bizkaikoak-ek, Arteako Herriko Bentak eta Guraso Elkarteak antolatuta, Emociones y pensamiento positivo ikastaroa jubiladuen egoitzan.BEDIA18:15ean, 19ra arte, urtekerea eskiatzera Baqueira Beretera. Autobus geralekuan.IGORRE08:15ean, Gurutze Gorriak antolatutako mendi ibilaldia jubiladuentzat. Zumeltza-Zuhaitzetxea-Ubide. Dimako autobusaren geralekuan.

    20:00etan, Zinegoak, Bilboko Gaylesbitrans 16. Nazinoarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiko sei film labur Lasarte Aretoan.

    Ganzabalek antolatuta, mendi urtekerea. Portilla-Berganzo I Txulato (946 m.)-Moratza (1.058 m.).

    Martiak 27BEDIA17:30ean, Liburu-maleta ibiltaria Onditz Mendizabalegaz Liburutegian.

    Martiak 29AREATZA19:30ean, Zertu Kultur Elkarteak antolatuta, Laburbira, film laburren proiekzinoa Udal Aretoan.

    ARTEA18:00etan, Torontilek antolatuta, Serigrafia ikastaroa Mataderoan.

    17:30etik 19:00etara, Emociones y pensamiento positivo ikastaroa jubiladuen egoitzan.DIMA19:00etan, Dimako Udalak antolatuta, Laburbira, 9 film laburren proiekzinoa eskolan.IGORRE18:00etatik 20:00etara, Arratiako Andren Jabekuntza Eskolako ikastaroa Autoconocimiento y autoestima Kultur Etxean.

    19:30ean Ganzabal Mendi Taldeak antolatuta, Mendi Amesgarriak, Bilbao Mendi Film Festivaleko filmak. Wallmapu, Notes From The Wall eta This Mountain Life Lasarte Aretoan.

    19:30ean, Maite Losada eta Notas sensibles taldearen kontzertua parrokian.

    19:30ean, azkenengo barikuetako presoen eskubideen aldeko konzentrazinoa; 20:30ean, Azken bariku dantza Igorreko Axular Herrikoan.

    20:00etan, olerki topaketea, Rapsodia Olerki Taldearen eskutik Liburutegian.

    Martiak 30IGORRE22:00etan, zinea Green Book Lasarte Aretoan.LEMOA16:00etan, Eskualdeko Bola Txapelketea, Elorriagako bolalekuan.ZEANURI09:30ean, Gorbeia Jubiladuen Elkarteak antolatuta mendi ibilaldia. Plazea (autobusez)-Barazar-Saldropo-Santa Ageda-Ipiña (hamaiketakoa)-Arbina-Plazea. Sagarna portalean.

    19:00etan, Fausto Mota eta Oscar Romero motorzaleen berbaldia eta ikus-entzunezkoa Kultur Etxean.

    Martiak 31IGORRE17:00etan, zinea Mirai, mi hermana pequeña; 19:30ean, Green Book Lasarte Aretoan.LEMOA09:00etan, Bagabiz badatoz-ek antolatuta, Elkartasun Mendi Martxea presoen alde. Ibilbidea: Elizondo-Iturritxe-Izertza-Kabrerue-Aramotz (511 m.)-Elorria-Larrabeiti-Elizondo. Amaieran jatekoa egongo da.

    10:00etan, Lemoa Txirrindulari Elkarteak antolatuta urtekerea kiroldegitik.

    17:30etik 19:00etara, Jubiladuen alkarteak, Udalak, Arteako eskoleak, IHOBEk, Udalsarea 21ek, Bizkaikoak-ek, Arteako Herriko Bentak eta Guraso Elkarteak antolatuta, Emociones y pensamiento positivo ikastaroa jubiladuen egoitzan.BEDIA19:00etan, mahai-ingurua Emakumea, euskara eta kirola. Hizlariak: Oihana Azkorbebeitia, Euskal Herriko txapelduna mendi lasterketetan, Ainhoa Lendinez eta Igone Campos Pyrennes stage run lasterketako irabazleak. Liburutegian.DIMA18:00etatik aurrera, ume eta gazteen 3. asanbladea Dimesten-en eskutik. 18:00etatik 19:00etara, 2014 eta 2006 bitartean jaiotakoak (biak barne); 20:30etik 21:30era, 2006 eta 2001bitartean jaiotakoak (biak barne).IGORRE19:30ean Ganzabal Mendi Taldeak antolatuta, Mendi Amesgarriak, Bilbao Mendi Film Festivaleko filmak. Viacruxis eta The Dawn Wall Lasarte Aretoan.

    Martiak 23ARANTZAZUArginatx Mendi Taldeak antolatuta, mendi urtekerea Errieltabasora.AREATZA19:00etan, Areatza Musik & Beer-en aurkezpena Aldamin tabernan. Ostean garagardao kata musikatua tabernetatik Detractors taldeagaz; 22:00etan, The Riff Truckers taldearen kontzertua Bixer tabernan. Katarako txartelak 10 euroan salgai Motxo tabernan.

    BEDIAV. Kolazinoko Mendi Eguna. 08:00retan, Mendi Martxea; 09:00etan, BTT Lasterketea; 10:00etan, Mendi Lasterketea; 10:30ean, Junior/Kadete Mendi Lasterketea herriko plazatik urtenda. Jolasak, puzgarriak eta ekintzak umeentzat. Iluntzean erromeria.LEMOAGanzabal Mendi Taldeak antolatuta, umeen urtekerea. Korrikaren aldeko mendi ibilaldia. Altungana (765 m.).ZEANURI19:00etan, berbaldia Iruña-Veleia: zergaitik ez dabe argitu gura? Kultur Etxean.

    Martiak 24IGORREIgorreko I. Dantzari Txiki Eguna. 11:00etan, harrerea eskolan; 11:30ean, kalejirea; 12:30ean, jantza saioa eta 14:00etan, bazkaria.

    17:00etan, zinea La Lego pelicula 2; 19:30ean, La mujer de la montaña Lasarte Aretoan.LEMOA08:00retan, Lemoan eta 08:10ean, Igorren.

    Flamenkoa euskeraz Lasarte Aretoan

    Martiaren 23an, 21:30ean, Sonakay taldeak emonaldia eskainiko dau Igorreko Lasarte Aretoan.

    Talde donostiarrak, harrituta itxi eban mundu guztia, Telecincoko Got Talent saioan, Txoria txori kantuaren moldaketa flamenkoa egin eba-nean. Ondoren disko bat argitaratu dabe Sonakay denontzat izenekoa eta bertan lau euskal kanturen moldaketak dagoz: Benito Lertxundiren Loretxoa; Urkoren Lehenengo ikasgaia; Pier Paul Berzaitzen Denbora-reki eta Laboaren Txoria txori.

    20:30ean, ateak zabaldu. Izaki Gardenak eta Duluth taldeen kontzertuak Kiñu Gaztetxean.ZEANURI19:00etan, Eguzkiolak antolatutako berbaldia Denontzako feminismoa %99rentzako FeministAldeko Anabel Sanzen eskutik Eguzkiolan.

    Martiak 16ARANTZAZU19:30ean, Erradikalak gara umorezko ikuskizuna Kultur Gunean.AREATZAParketxeak antolatuta, Ibilbide didaktikoa: Life Oreka Mendian proiektuagaz lotutako urtekerea Arrabako zelaietara, Amador Prieto botanikoagaz. Izena emon 94 673 92 79 telefonoan edo [email protected] helbidean.

    10:00etatik 13:00etara, Arratiako Andren Jabekuntza Eskolako ikastaroa Maitasun erromantikoa vs maitasun askea Josebe Iturriozen eskutik. Udal Aretoan.IGORRE20:00etan, Ados Teatroa konpainiaren Dublindarrak Lasarte Aretoan.LEMOA09:00etatik 14:00etara, Hiri-Baratzezaintza tailer trinkoa. Lorezaintza eta ortuen sorrera etxerako (hormetan, balkoietan, terrazetan...) Elizondo Kulturgunean.

    Bulkada berrien garaia da! eguna.

    15:00etan, bazkaria; ostean, Aissa Intxausti eta Xabat Galletebeitia bertsolariak; 17:30ean, eskulan tailerra; 19:00etan, mobilizazinoa eta ostean Bafle-poteo-kartelada eta kantu poteoa; 22:00etan, Etabar taldearen kontzertua eta Runto Selektorra Dj-a Gaztetxean. Bazkarirako tiketak erosteko atzen eguna. Igorreko Herriko Tabernan, Lemoako Karabie Gaztetxean eta Dimako Axlor Tabernan salgai. ZEANURIJoko Alaik antolatuta, sagardotegira urtekerea.

    Martiak 17IGORRE17:00etan, zinea Dragon Ball Super Broly; 19:30ean, Destroyer Lasarte Aretoan.

    Martiak 19IGORRE18:00etan, San Josetako Bertso Saioa. Bertsolariak: Andoni Egaña, Onintze Enbeita, Nerea Ibarzabal eta Unai Iturriaga Kultur Etxean.

    Martiak 20ZEANURI18:00etan, Gorbeia jubiladuen alkarteak antolatuta, Arnasketa eta bere onurak berbaldia. Hizlaria: Graci Chacon.

    Martiak 21LEMOA19:00etan, Arratiako Ongi Etorri Errefuxiatuak-ek antolatuta, Juan Hernandezen De la necropolitica al neofascismo berbaldia eta M5aren aurkezpena Lemoako Kulturgunean.

    Martiak 22AREATZA18:30ean, berbaldi tailerra Ondo maite nazazu komikia aztergai Skolastikako Josune Muñozen eskutik. Udal Aretoan.

    17:00etan, 2002-2003 urteetan jaiotakoentzat, garagarrilaren 16tik 23ra Europako uriburu batera egingo daben biajea dala eta, batzarra. Pleno aretoan.ARTEA18:00etan, Torontilek antolatuta, Serigrafia ikastaroa Mataderoan.

  • 15begitu 3142019ko martiaren 14a

    IRAGARKI LABURRAK / KOMIKIA

    AKIMIKO

    Zorrozkilo

    IRAGARKI LABURRAK

    SalduBASERRIA SALGAIBaserri barriztua saltzean da Areatzan. 210 m2, 3 solairutan bananduak. 4 logela, komun bi. Terrenoa etxe inguruan. Herritik oso hur. 685 717 504 (Garazi).BIZITZA BIKO ETXEA SALGAIBizitza biko etxea saltzean dot Diman, plaza ondoan. 210 m² ditu, hiru solairutan bananduta, lursaila etxe inguruan eta atzean. 635 737 879 (Aiora).

    danerikTRIKITIXEA EROSTEN DOTBigarren eskuko trikitixea erosten dot, Sol tonoan balego hobe. Interesdunak 657 707 725 telefonora deitu.ALOKAIRURAKO LAGUN BILADimako Egiraun auzoan leku eder baten baserri dotore eta polit baten alokairua konpartiduteko personen bila gabiz. 450 euro. Ortua, tenis zelaia eta bainua hartzeako aukerea. Interesdunak 607

    482 499 telefonora deitu.ETXE BILAAreatzan pisu/etxe bila gabilzan familia gara. Alokatzeko zein erosteko prest. Herrigunetik hur egotea gustauko litxakigu. Interesdunak 653 745 838 telefonora deitu.ORTU BILALur zati baten bila gabiz Igorren ortu txiki bat eta animalia batzuk ipinteko asmoagaz. Interesdunak 660 638 324 telefonora deitu.

    Zeozer saldu, erosi, alokatu, trukea egin, behar edo behargin bila bazagoz, bidali asko jota 25 berbako mezu bat. [email protected]. Mezuak doban dira.

    Zerturen

    argitalpenak

    jasoko dozuz,

    zozketetan

    sartuko zara.

    begituk 16

    urte eta

    ehundaka

    lagun.

    Begitu-lagunen txokoa

    94 631 73 14 | www.begitu.org | [email protected]

    Zenbaki honetako saridunak:

    1 2Beatriz Arza (Igorre)Begoña Picaza (Igorre)

    Eba Urizar (Dima)Asier Txarterina (Lemoa)

    Igorreko Kultur Etxeak emondako bina sarrera Dublindarrak antzezlanerako.

    Igorreko Kultur Etxeak emondako bina sarrera Sonakayren kontzerturako.

  • 16 ALKARRIZKETEA

    Komunikabideetan ikusi zai-tugu Igorreko EPA zentroko euskera taldearen egoerea salatzen. Zer dala eta?Hasteko esan behar dot euskera ikaslea nazala, aspalditik Zeanurin bizi naz, seme-alabak euskeraz hazi dodaz, eta oin nire txandea zan, niri toketan jatan euske-rea ikastea, horregaitik, Igorreko EPAko euskera taldera joaten hasi nintzan. Egoerea, baina, sano eskasa izan zan hasikera-tik. Akorduan euki behar dogu EPAk ez daukala lokal propiorik Igorren, gu hasikeran parrokiak itxitako soto ilun eta hotz baten gengozan. Tira, horregaitik ni ez nintzan arduratzen, beste batzuk bai ordea, beti kejaka ebilzan, eta gainera batzuei parrokian

    NADIA ZAMKOVA

    Nadia Zamkova Zeanuriko Altzusta auzunean

    bizi da, aspaldian etorri zan Moskutik. Igazko

    urri bigarrenean, ikasturte barriagaz batera,

    komunikabideetan azaldu zan Igorreko EPA zentroan

    euskera taldeak bizi eban egoerea salatzeko.

    Alvaro Rabelli eskolea emotea ez jakien ondo begitantzen. Halanda be, hogeta bat laguneko taldea ginan eta ni gustura nengoan. Kontua da, ikasturte barriagaz batera, guri ezer esan barik, euskera taldea bertan behera itxi ebela, eta aldi berean, gaztelaniazko bi zabaldu ebezala. Benetan, ez dot aituten zelan Arratian kanpoztarren ar-tean gaztelania bultzatzen daben, kanpoztarrak diralako gehien bat EPAra doazenak. Euskerearen kontrako neurria iruditzen jata.AEK-ra joatea ez zan urtenbi-de egokiagoa?Ez, batzuk Galdakaoko EPAra joaten hasi ziran. Baina, begiratu, guk baliabide ekonomiko urriak daukaguz, eta diru-laguntzak gorabehera, AEK-ko ikastaroak sano garestiak dira guretzat; gai-nera, beste disponibilidade bat

    gehiago etorriko dira. Bestalde, harrigarria da zein baliabide gitxi ipinten daben Arratiako insti-tuzinoak euskerea benetan ikasi daigun; eta baliabideak egon ba-dagoz.EPAren zereginagaz, oro har, kritiko samarra zara. Zergai-tik?EPAgaz bakarrik ez, hezkuntza sistema osoagaz, zer egiten dabe umeak akademietan? Bada, aka-demietan badagoz, zarratu behin-goz eskolak, ikasteko ez badabe balio, ezta? Baina, bai, nire ustez EPAk beste zeregin bat bete be-harko leuke helduen irakaskun- tzan. Badira hemen ia ezer ez dakien helduak, eta, jeneralean, heldu guztiok geure ezagupenak barritu behar doguz gizarteko arazoai aurre egingo badeutsegu. Nik neuk EPA horretara bideratuko neuke.Moskutik Altzustara etorri zi-nan behin.Bai, Mosku 1991n itxi neban, Sobiet Batasuna jausten hasi za-

    "Ulergatxa begitantzen jata kanpoztarren kasuan erdereari lehentasuna emotea Arratian"

    nean. Lehenengoz Algortara etorri nintzan, gero Altzustara ezkondu nintzan. Leku askotan lan egin be-har izan dot, batzuetan errusiera irakaslea izan naz. Oin dana aldatu da, baina akorduan daukat Altzus-tara etorrita oindino sasoi haretan behi pareagaz landuten zala lurra, traktorerik ez egoan eta. Gauzak zer diran, nik euskerea ikasi gura, baina Altzustako andrak, nire eda-dekoak, ez deuste euskeraz egi-ten, ez daukie nigaz pazientziarik. Eta nik euren hitanoa eta guzti ikasi gura neuke.Errusia gugandik urrun?Europan gugandik urrunen da-goan herrialdea da bai, baina gaur sano erraz ailegau zeintekez hara. Nire bigarren etxea da, itxarope-nez ikusten dot. Errusiak egun-doko hazkunde ekonomikoa euki dau, baina hango politikea dala eta ez dala jentea bildur da iraba-zitako apurra galtzeako. Emoten dau, halanda be, apurka-apurka Errusiako gizarteak konformis-moari aurre egingo deutsala.

    eskatzen deutsue, astean lautan joan behar dozu eskolara, nik ez daukat denpora hori, eta hori gitxi balitz, euskaltegiko eskolak titu-luak aterateko bideratuta dagoz, ez hizkuntzea ikasteko. Horreri be ez deritxat ondo, guri ez jatorku bat be ondo euskera azterketen sistemea, batzuk helduak gara-lako, beste batzuk ikasketarik ez daukielako...Zertan dago kontua oin?Bada, sano argi neukan Galdakao-raino ez nintzala joango, zergaitik haraino? Eta hemengo baliabi-deak? Haraino joateko denporea emon behar dozu, garraioa behar dozu, ez. Horregaitik arazoaren barri emoteari ekin neutsan, zen-baitetan salatu behar da gauzak konpontzeko, eta emoten dau salaketak zeozer lortzeako ba-lio izan ebala, ze, handik gitxira aukerea emon euskuen Igorreko Kultur Etxeak itxitako areto baten jarraitzeko. Beste irakasle bat ipini euskuen. Oin ez gara hainbeste ikasle, esan lez, batzuk Galdakao-ra joatea ebatzi ebelako, baina, tira, taldeari eutsi ezkero, ikasle

    "Gauzak zer diran, nik

    euskerea ikasi gura, baina

    Altzustako andrak ez

    deuste euskeraz egiten"