Etxebizitza

4
GETXO PUNTUZ PUNTU. ETXEBIZITZA 2015-2019

description

 

Transcript of Etxebizitza

GETXO PUNTUZ PUNTU.

ETXEBIZITZA

2015-2019

.ETXEBIZITZA

EH Bilduk etxebizitza eskubide subjektiboa dela uste du, eta ondorioz, helburu hori lortzeari begira beharrezkoak diren ekintzak lagunduko ditu, etxebizitza merkatuaren logikatik kanpo utziz eta horregatik proposatzen du:

1. Egun dagoen etxebizitza parkearen erabilera eraginkorra bultzatzea; parke hori handitzekotan (beti ere 2001eko PGOUn zehaztutako mugen barruan), etxebizitza berriak alokairu sozialerako bideratuko dira soil-soilik.

2. Etxebizitza hutsen errolda egitea, gure udalaren errealitate zehatza ezagutu ahal izateko.

3. Egunerokoak ez diren etxeetan, OHZ errekargu neurriak ezarriko ditugu. Neurri hau ezartzearen onurak, bere osotasunean, etxebizitza politikan erabiliko ditugu.

4. Etxebizitzak birgaitzeari begirako neurriak bultzatuko ditugu, etxebizitzaren funtzio soziala bermatu asmoz eta baldintza duinak dituela ziurtatzeko: eraginkortasun energetikoa, ingurugiroaren zaintza, erabilerraztasuna eta segurtasuna bermatze aldera.

5. Aurreikusitako neurriak gauzatu nahi ez dituzten pertsonen kasuetan, udalek derrigorrezko birgaitzen bidea ezarriko du indarrean, azken helburua izanik etxebizitzek baldintza duinak izan ditzatela.

6. Ondare higiezinaren gaineko jabetza mantentzea, lurzoru publikoena hala nola aurrekontuaren ehuneko bat alokairuko etxebizitza publikoa areagotzera zuzentzea.

7. Diru publikoz eraikitako etxebizitza guztiak alokairurako eskainiak izango dira; diru publikoa pribatizatzea alde batera utziko da.

8. Alokairuzko etxebizitza publikoen parkea sortzeko pausuak emango dira: hitzarmen urbanistikoen bidez alokairuan jartzeko etxebizitzak lortzea, lehentasunezko erosketa aukeraren bidea ahalik eta gehien probestu babeseko etxebizitzak lortu ahal izateko, eta alokairuzko etxebizitza parkeari atxiki.

9. Alokairuaren zenbatekoa sarreren arabera zehaztuko da, horien % 30etik gorakoa izan gabe, eta alokairu sozialen kasuetan %15a baino gutxiagoko zenbatekoa zehaztuko da. Gainera, behartsuen dabiltzan pertsonek aukera gehien izan dezaten, baremo batzuen arabera esleituko dira etxeok, lehentasunezkoa izanik diru sarreren zenbatekoa.

10. Gaurko familia ereduetara moldatzeko, eraikitako etxebizitza bolumena aldatu barik etxebizitza gehiago izateko, etxebizitzen banantzea bideratu ahal izateko araudia aldatzea.

11. Pertsona guztion beharrak kontutan hartuko dituzten etxebizitzak egin ahal izatea bermatuko duten teknologia berrien alde jokatu (zerbitzu eta instalazio komunitarioak, eta abar).

12. Errentarien ahalmen ekonomikoaren araberako etxebizitzen alokairurako dirulaguntzen programa abiatzea.

13. Gure herrietako eraginkortasun energetikorako, eraikinetan energia berriztagarriak eskuratzeko sistemen ezarketa ahalbidetzen duen eraikuntza kodea bermatzea.

14. Etxe-kaleratzeek kaltetuak zein horren aurka lanean dabiltzanekiko harreman iraunkorrak izango ditu Udalak, bitartekaritza zerbitzua eskainiz.

15. Udalak etxe-kaleratzeak gelditzea eskatuko du eta bestelako irtenbideak hartzea proposatuko du. Udalak baloratuko du finantza erakundeen jarrera eta horiekiko dituen harremanak aztertuko ditu, beharrezkoak diren neurriak hartu ahal izateko.

16. Udalak ez du inolako etxe-kaleratzerik bultzatuko eta ez du holakoetan parterik hartuko. Gainera, bestelako bideak hautatuko ditu gerta daitezkeen arazoak konpontzeko, eta hasieratik etxebizitzarako eskubidea bermatuko dio kalean geratu denari.

17. Etxe-kaleratzea jasan dutenei udalak informazioa, aholkularitza eta oinarrizko arreta eskainiko die, beraien etxebizitza eskubidea betetzeko asmoz.

18. Euskal Herrian ematen ari diren okupazio dinamikei EH bilduk bere errespetua adierazten die, eta beraien kriminalizazioaren aurka dago. Ondorioz, okupazio dinamikek arazoak sortzen badituzte elkarrizketaren bidez konpondu beharko dira.

19. Aurretiaz esandakoa kontutan hartuz EH Bilduk ondoko konpromisoak hartzen ditu:

a)Getxoko Udalak zein udal langileek ez dute parte hartuko etxe-kaleratzeetan.

b)Getxoko Udalak paper aktiboa bereganatuko du etxe-kaleratzeak saihestu daitezen eta bertan behera gelditu daitezen okupatutako eraikinen aurkako aktibitateak. Horrez gain, beharrezkoa balitz, eraikina okupatu duten pertsonak eta jabeen arteko bitartekari lanak hartuko ditu bere gain Udalak.

20. Bizitzako momenturen batean etxebizitzarik gabe daudenek etxebizitza puntuala izateko eskubidea bermatua izateko harrera etxea.