eta hiritartasunetik herritartasunera.Herritartasunetik ... · • Erreferentzia kulturalen...

84
Herritartasunetik hiritartasunera eta hiritartasunetik herritartasunera. Ibilitako bidea

Transcript of eta hiritartasunetik herritartasunera.Herritartasunetik ... · • Erreferentzia kulturalen...

Herritartasunetik hiritartasuneraeta hiritartasunetik herritartasunera.

Ibilitako bidea

Desafio bat da, gaur, beti izan den bezalaxe, heztea.Ahalik eta erantzun egokiena eman behar diogu desafiohorri, hartara beste mundu posible bat eraiki ahal izandezagun.

Herritar kritikoak eta beste mundu posible bat eraikitze-ko konpromisoa dutenak heztea da, gaur egun, desafiohori. Horregatik, argitalpen honetan eta erantsita daka-rren CDan hainbat proposamen teoriko, esperientziapraktiko eta baliabide interesgarriak bildu ditugu, gureinguruan abian ipini ahal izan dezagun gure apustuadugun herritartasunerako hezkuntza.

Espero dugu informazio hori lagungarri izango zaizulabeste mundu posible horren aldeko apustuan gurekinbatera aurrera egiten.

265 x 210 port. solapa definitivas 16/10/06 09:14 Página 2

Egileak: ALBOAN Deustoko Unibertsitatearekinkoordinazioan.

Koordinatzailea: Concha Maiztegui Oñate.

Aholkulari taldea: Cristina de La Cruz, Felipe GómezIsla, Rosa Santibáñez Gruber, María Silvestre.

Kaleko lana: María Lezaun Tola,Raquel Rodríguez Álvarez.

Itzulpena: Elhuyar.

Diseinu eta maketazioa: Marra, S.L.

Inprimatzen du: Lankopi, S.A.

Lege-Zenbakia: Bi-2610-06

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 2

3

0. Ibilbidearen aurkezpena 5

1. Bideen elkargunea, herritarren elkargunea 9

2. Bide bat edo gehiago, hiritartasun bat edo gehiago 13

3. Ibiltaria: herritarren eskumenak 23

4. Hiritartasunean ibili eta hezi 29

5. Bideko hainbat mugarri 45

6. Etorkizuneko ibiltarientzako argibideak 79

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 3

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 4

5

Ibilbidearen aurkezpena

0.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 5

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 6

7

80ko hamarkadatik, hiritartasun-kontzeptuari buruzko eztabaida politiko etasozial handi batekin batera, nazioarteko erakundeek, instituzio publikoek, uni-bertsitateek, ikastetxeek eta komunikabideek arreta handiagoa jarri dute hiritar-tasunerako hezkuntzaren arloan.

Fenomeno hori azaltzeko, pentsaera politikoaren eta diziplina sozialen barne ebo-luziora eta arrazoi politikoetara (desberdinak, eremu geografikoaren arabera) jobehar da –sozialismoaren krisia, nazionalismoen suspertzea, Ongizate Estatuarendesegitea– (Pérez de Ledesma, 2000). Zailtasunek eta krisialdiek ere zerikusi han-dia dute. Hainbat faktore sozialek ere eragin dute horretan: bortizkeriaren haz-kundea ikastetxeetan, arrazakeria eta xenofobia Europako zenbait herrialdetan,herritarren parte-hartze eta interes urria bizitza publikoan, desberdintasunen haz-kundea, teknologia-arraila, gizartearen eta familiaren egonkortasuna apurtzenduen giza konplexutasuna, etab. Horiek guztiek, eta beste hainbatek, eskemazaharren haustura dakarte, baita zalantza-sentsazioa eta nortasun egonkorrarengalera ere (Giddens, 1993).

Instituzio politikoetatik urrun sentitzen diren eta jarduera politiko eta instituzio-nalean konfiantzarik ez duten hainbat herrialdetako eta gizartetako pertsonekduten joera dela esan daiteke (Bartolomé eta Silvestre, 2004; Subirats, 2005).

Egoera hori ikusirik, nabarmena da herritarren artean eginkizun publikoekikoardura sortzeko beharra, eszeptizismoa gainditu eta gizarte konplexu bateanparte-hartzeko beharrezkoak diren eskumenak beregana ditzaten (EuropakoKontseilua, 2004).

Hartara, “irudikatutako hezkuntzaren” narratiba moderno handietako bat bihurtuda herritarren hezkuntza, eta horrek erakusten du gizarte eta bizitza duinagobaterako hezteko utopiara doan bidea (Gimeno, 2003: 25).

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 7

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 8

9

Bideen elkargunea, herritarren elkargunea

1.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 9

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 10

11

Europako herri askotan eztabaidatu da hiritartasun-kontzeptuari buruz,baina, momentuz, ez da homogeneizatu ez edukietan ez eskola-curriculumeantxertatzeko moduetan. Adibidez, Finlandian edo Espainian garatzen ari diren tes-tuinguru multikulturaletan, balio eta berdintasun gaineko hezkuntza-gaiak dituardatz eztabaidak. Frantzian, Education civique, juridique et sociale (ECJS) izene-ko ikastaroa ematen da. Egungo gai politikoei buruzko eztabaida nabarmentzendu ikastaroak. Erresuma Batuan, nahitaezko ikasgaia da 2002ko irailetik hiritar-heziketa bigarren hezkuntzan, eta gomendatua lehen hezkuntzan. Horrelako ikas-gaien beharra beste hainbat herrialdetan ere eztabaidatu eta ezarri da; esatebaterako, Australian, Kanadan eta Estatu Batuetan (Berg, Graeffe eta Holden,2003; Kerr, 1994).

Pixkanaka, gai horri buruzko eztabaidek irakaskuntza ez-formalaren eta helduenirakaskuntzaren esparrua ere hartzen dute hiritar–hezkuntzarako eremutzat.Eboluzio hori azaltzeko, honako bi arrazoi nagusi hauek nabarmen daitezke:

• hezkuntza-proiektuak ikastetxeetatik (life wide learning)eta eguneroko bizimodutik kanpo garatzea ahalbidetzen duirakaskuntza ez-formala txertatzeak (Europako Kontseilua, 2002).

• bizitza osoan ikastea eskatzen duen (life long learning) prozesua dahiritartasuna. Irakaskuntza-proiektu asko pertsona helduenirakaskuntzaren bidez gauzatzen dira (Boggs, 1991; Bïrzéa, 2000;Europako Kontseilua, 1999; 2002; EAEA, 2004; Medel-Añonuevoeta Mitchell, 2003; Osler, 2001).

Alderdi horiek guztiak aintzat hartuta, hiritartasun-heziketan sakontzeko ibilbidebat aurkeztuko dugu. Bideen elkargune batetik abiatzen da ibilbidea. Gaur egun-go egoera eta hiritartasunaren adierak edo maila teorikoan agertzen zaizkigunbideak elkartzen dira bidegurutze horretan. Hortik, hiritarren eskumenen propo-samenak, irakaskuntza horren sustapenerako pertsona edo instituzio nagusiekegindakoak, zehazten saiatuko gara.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 11

12

Teorikoagoa den aurkezpen horren osagarri gisa, gurekin lanean ari diren taldeak,pertsonak eta esperientziak aurkeztuko ditugu, guztiak ere gurekin dabiltzanakahalegin horretan, munduarekin eta tokatu zaien egoerarekin konpromisoak har-tzen dituzten herritarrak heztea alegia. Eta, azkenik, eguneroko esperientziekzehaztutako hausnarketa teorikoen bidez, elkarrekin ibili behar dugun bide hone-tako ibiltarientzako argibideak aurkezten ausartuko gara.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 12

13

Bide bat edo gehiago, hiritartasun bat edo gehiago

2.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 13

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 14

15

Egoera sozial, ekonomiko, politiko eta kultural jakin batzuetako kontzeptu his-torikoa da hiritartasuna. Hortaz, haren esanahia ere aldatu egin da, gizakienbeharrak eguneratu ahala eta giza-eskubideak formalki aitortuz geroztik (Gimeno,2003).

Eredu klasikoan, nagusiki, estatustzat (gizabanakoaren eta Estatuaren artekokontratu batean oinarritutako eskubide eta beharren multzoa) eta rol sozialtzat(nortasun pertsonalarekin lotua) hartzen zen hiritartasuna. Definizio klasikoarenarabera, “komunitate bateko eskubide osoko kideei ematen zaien estatusa dahiritartasuna”. “Horrek dakartzan eskubide eta betebeharrei dagokienez, onura-dunak berdinak dira” (Marshall eta Bottomore, 1999:37). Marshallek komunitatebateko pertsonen arteko berdintasuneko oinarri bat aitortzen du, nagusiki hiruosagai hauen arabera: zibila, politikoa eta soziala. Bere iritziz, hiritartasunarenaurrebaldintza da Estatuko kide izatea.

Hori dela-eta, eskubide sozial eta ekonomikoen hornidurak hiritartasun-kontzep-tuarekin bat egin du, batez ere Europako estatuetan (ongizate-estatua).

Bestetik, azken urteotan proiektu neoliberalak kostu sozialak murrizten saiatudira, eta aldatu egin dute kolektiboen arteko harremana. Hiri- eta familia-alorre-koo erantzukizunak azpimarratze horrek (Gamarnikow eta Green, 1999) eraginkaltegarria izan du hiritartasun-kontzeptuak, eskubide politiko eta sozialak ken-tzen baitizkio.

Horren aurrean, errepublikanismo modernoak –Hanna Arendtek jarduera publiko-aren onurez eta demokrazia parte-hartzailearen alde egindako tesietan oinarritu-ta– hiritartasunaren praktika aldarrikatzen du, eta dio komunitatearekiko eginki-zunak ez betetzeak erabat osatu gabeko izaki bihurtzen duela pertsona.

Hortaz, “eskubide berberak aitortzearen egokitasunari buruzko adostasuna ez daizan garrantzitsuena, itxura denez, baizik eta ez aitortzearen bidegabekeriariburuzko desadostasuna, gizabanakoek eta gizabanako-taldeek eragina”(Muguerza, 2005:16).

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 15

16

Europako Kontseiluaren arabera (2002, 85. orr.) gizabanakoaren eta Estatuarenarteko harremanetik azaldutako hiritartasun-kontzeptu zaharra ordeztu egin dutehiritartasun berriek (indibidualagoak, arinagoak eta irakaskuntza ez-formalekotestuinguruetan sortuak).

Botere publikoek euskarri zituzten esparru produktibo, sozial eta familiarretanizandako aldaketa sakonak aztertuz gero, oinarri guztiak ahuldu direla ikusten da,erakundeak zatitu egin direla eta Estatuak garrantzia galtzen duela goitik (naziozgaindiko erakundeak), behetik (deszentralizazio-prozesuak) eta alboetatik (zer-bitzu publikorik gabeko kudeaketa, GKEak...) (Subirats, 2005). Nortasun pertso-nalaren sentimenduari eragiten dioten hiritartasun-jardueren aldaketak testuin-guru horretan izan dira (Bartolomé, 2005; CEPAL, 2000; Cice, 2001, Informa-zioaren Gizarteari buruzko Mundu Goi-bilera, 2005; Giddens, 1993):

• Aldaketak ongizate-gizartean, eta gizartearen zatiketa-prozesu gogorrak.

• Orain arteko sekula ikusi gabeko populazio-lekualdatzeak(turismoa, migrazioak, errefuxiatutako pertsonak, etab.).

• Emakumea lan-merkatuan sartzea eta horrek genero-roletan eta hainzehaztuta ez dauden estereotipoetan eragindako aldaketak.

• Iparralde eta Hegoaldearen arteko desberdintasunen sakontzea,lehendik zeuden lubakiak sakonago egiten dituena.

• Globalizazio eta mundializazio prozesua. (Nazio-estatuaren eskumenakmurrizten ditu, eta merkatuaren ahalmenak indartzen).

• Kontsumo-kultura (gizakion alderdi indibidualistak areagotzen ditu).

• Kontsumitzailea eta haren eskubideak berriro definitzea.

• Erreferentzia kulturalen aniztasuna (norberaren gurariakpertsonalizatzeko aukera).

• Diruaren, irudien eta sinboloen zirkulazio azkarra (nazioen arteko mugakdesegin egiten ditu).

• Berdintasun handiagoa informazioaren erabileran eta gune publikoetarakosarbidean, alde handiak badaude ere kolektibo batzuetatik besteetara.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 16

17

• Informaziorako sarbide unibertsala, nonahikoa, bidezkoa eta errazaeragozten duten oztopoak.

• Komunikabideen zeregina(alor publikoaren irudia aldarazi dute).

• Tradizioaren eragin txikiagoa eguneroko bizimoduaren eta nortasunpertsonalaren erakuntzan (tradizioa ez da jada horretarako iturri nagusi).

Hiritartasunaren adiera berriek prozesu soziala azpimarratzen dute, eta aipatuta-ko elementuei beste bat (osagarria eta funtsezkoa) eransten diete, beti ez badaere: komunitateko partaide izatearen sentimendua.

Testuinguru horretan sortzen da barneratzeko terminoa, hiritartasunari lotua.Horren arabera, hiritartasunerako sarbideak hasierako egoera legal bat bainogehiago eskatzen du. Izan ere, gehiengoa duten taldeen jarrerek eta jokabideekgutxiengoen barneratze-sentimenduetan eragin dezakete. Azken batean, aginta-ritza politikoaren araberako hiritartasun-definizioaren ordez beste hiritartasun-eredu bat sortzen ari da, alde soziala garatzen duena (jendea beste jende bate-kin elkarbizitzen, hainbat baldintza eta egoeratan) (Audigier, 2000; 9. orr.).

Irizpide horiek guztiak adierazten dituzte, bada, ‘hiritartasun’ hitzak eta harenadjektibazioek, bakoitzak asmo jakin batekin. Honatx horietako batzuk:

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 17

18

Egilea: Europako Kontseilua.

Terminoa: Hiritartasun demokratikoa.

Definizioa:

“Gizarte batean modu zehatz batean” bizi diren pertsonak dira. Berekindakar horrek beste hau: “pertsona batek gauzatzen dituen ekintzenmultzoa, komunitatearen (lokala, nazionala, eskualdekoa eta nazioartekoa)bizitzan eragina dutena. Horretarako, elkarrekin aritzeko leku publiko batenbeharra dute herritarrek” (Europako Kontseilua, 2003, 2. orr.).

Gakoak:

• Estatus sozial, politiko eta legala,

• zenbait eskubide eta erantzukizun dituena,

• estatuak bermatua.

Egilea: UNESCO.

Terminoa: Hiritartasuna eta bake kultura.

Definizioa:

Hezkuntza, giza eskubideak etahiritartasunaren konbinazioa, justiziaeta oinarrizko askatasunen bidez bakeasustatzeko diseinatutako sistema batennahitaezko osagaietan eratu dira.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 18

Egilea: Eurydice (2004) eta Europako Kontseilua.

Terminoa: Herritar arduratsuak.

Definizioa: Eskubideak eta betebeharrak, balio sozialak,demokrazia eta giza eskubideak ezagutzeaz eta erabiltzeazarduratzen diren herritarrak.

Gakoak:

Zenbait gizarte-baliotik hurbil dago kontzeptu hori, hala nola,demokrazia, giza eskubideak, parte-hartzea, kohesio soziala,elkartasuna eta aniztasunarekiko jasamena. Eskubide etabeharren ezagutzarekin lotutako hainbat gai ditu.

Egilea: Lasse Siruala (2005).

Terminoa: Herritar aktiboak.

Definizioa: Bizitza publikoan jarduten dena.

Gakoak:

Oinarrizko hiru ezaugarri

1. Inklusioa: Aipatutako beste helburuetako bat integrazio soziala da(Osler, 2001). Kohesio sozialarekin lotutako helburu orokor bat da(Crick, 1998). Aurrebaldintza modura, pertsonek errealitatea ezagutubehar dute, eskubideak eta aukerak, beren gaitasunak garatu etahiritartasunaren zenbait esparrutan parte-hartzeko aukerak izan.

2. Parte-hartzea: Komunitateko kide sentitzeak, inplikazio eta erantzukizunpertsonalek eta kanpoko zenbait baldintzak eragiten dute ere.

3. Eragina: Parte-hartzearen eta emaitzak lortzearen arteko zuzenekolotura. Horretarako, beharrezkoa da politika publikoen eta bestelakohezkuntza-eragileen laguntza

19

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 19

20

Egilea: Kubow, Grossman eta Ninomiya.

Terminoa: Hiritartasun multidimentsionala.

Definizioa:

Pertsona guztiek beren komunitateetako bizitza sozialean eta ekintzapublikoetan parte hartzea.

Gakoak:

Hiritartasunaren lau dimentsioak, eta goian aipatutako ezaugarriak(1. grafikoa).

1. grafikoa. Hiritartasun multidimentsionaleko eredua. Iturria: Kubow, Grossman eta Ninomiya(1998, 115. orr.).

1. Alorra:Alorra pertsonala

2. Alorra:Alorra soziala

3. Alorra:Alorra espaziala

4. Alorra:Denboraren alorra

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 20

21

Konpromiso sozial eta etikorako gaitasun pertsonalaren garapenaridagokio alor pertsonala. Indibidualtasuna eta erantzukizun sozialaditu ezaugarri. Horretarako, handitu egin behar da pentsaera kritikoeta sistematikoko gaitasuna, hango eta hemengo kulturak ulertzekoahalmena, arduren banaketa eta gatazkak modu ez-bortitzezkonpontzeko gaitasuna, baita ingurumena babesteko borondateona ere.

Pertsona guztiok gizartean garatzen garenez, ez dago hiritartasunikgizarterik gabe. Hiritartasunaren alor sozialaren arabera, ezaugarripertsonalak funtsezkoak diren arren, ez dira berez nahikoakhiritartasun multidimentsionala garatzeko.

Hona hemen zer den alor espaziala: herritarrek hainbatkomunitatetako kidetzat hartzen dute beren burua (tokikokomunitateak, eskualdekoak, naziokoak, nazioartekoak...).Hiritartasun multidimentsionalak eskatzen du zenbait mailatan(tokian tokikoa, nazioartekoa...) bizi eta lan egiteko gaitasuna.Elkarrekin lotuta daude, izan ere, gaitasun horiek.

Denbora-kontzeptuaren ikuspegi orokorra ematen du denborarendimentsioak. Denboraren ikuspegiak garrantzi handia ematen dioiragana gogoratzeari, alor pertsonal eta espazialekin lotutakoorainaldia eraikitzeko oinarria baita.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 21

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 22

23

Ibiltaria: herritarren eskumenak

3.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 23

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 24

25

1988an, ikerketa-ahalegin handia egin zen 110 herrialdetan XXI. mendeko herri-tarraren ezaugarriak zehazteko. Cogan eta Derricottek (1998) zuzendu zuten tal-dea (hainbat jakintza-arlotako 26 ikertzaile), eta bederatzi herrialdetako 110 adi-turen iritziak jaso zituzten: Japonia, Thailandia, Europa (Ingalaterra, Alemania,Grezia, Hungaria eta Herbehereak) eta Ipar Amerika (Kanada eta Estatu Batuak).Horrela adostu zituzten, bada, XXI. mendeko lehen hamarkadetako herritarrenzortzi ezaugarri:

1. “Gizarte orokor bateko kide gisara arazoak behatzeko eta ebaztekogaitasuna.

2. Beste pertsona batzuekin lankidetzan aritzeko gaitasuna, eta gizartearenbarruan norberak dituen eginkizunen eta kezken erantzukizuna bere gainhartzekoa.

3. Kulturen arteko ezberdintasunak ulertzeko, onartzeko, estimatzekoeta toleratzeko gaitasuna.

4. Sistematikoki modu kritikoan pentsatzeko gaitasuna.

5. Gatazkak indarkeriarik gabe konpontzeko borondate ona.

6. Ingurumena babesteko, norberaren bizimodua eta kontsumo-ohiturakaldatzeko borondate ona.

7. Gia eskubideez arduratu eta haien alde jarduteko gaitasuna(esate baterako, emakumeen eskubideak, gutxiengo etnikoenak...).

8. Politikan parte hartzeko borondate ona eta gaitasuna (herrian,herrialdean eta nazioartean)” (Kubow, Grossman eta Ninomiya,1998, 11. orr.).

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 25

26

2. grafikoa. Hiritar-heziketaren kuboa. Iturria: Crick (1998).

Nolanahi ere, proposamen gehienek diote hauek direla hainbat kulturaz osatuta-ko hiritartasunaren oinarrizko eskumenak:

• Eskumen kognitiboak: hasteko, ikuspegi zabal batetik ezagutu behar diraeskubideak eta betebeharrak. Hortaz, atal honetan gai oso ezberdinakjorratzen dira; esaterako, sistema politikoa edo kultura. Legeak ezagutzeaere sartzen da hor, beste batzuetatik babesteko herritarrak duen tresnabaita (Europako Kontseilua, 2000). Horretarako, informatu ere egin behar

Bestalde, beste idazle batek –Crick (1998)– beste herritar-eredu batzuetan aipatu-tako alderdi nagusiak jasotzen ditu (Bartolomé, 2002a; Crick, 1998; Lastrucci,2002, 2003; Remy, 1998; Osler, 2000) “Herritarren eskumenen kuboa” deritzonhonetan.

Jakintzaeta ulermenaDemokrazia eta autokrazia.

Lankidetza, berdintasuna eta

parekotasuna, justizia, legea eta

giza eskubideak, askatasuna eta

ordena indibiduala eta soziala,

boterea eta aginpidea, eskubideak

eta erantzukizunak.

Balioak:

errespetu aktiboa,

indarkeriarik eza,

erantzukizuna, askatasuna,

berdintasuna, solidaritatea,

tolerantzia eta elkarrizketa.

Jarduteko

gaitasuna:

Beste pertsona jardun,

bizi eta lankidetzan

aritzeko gaitasunak,

gatazkak bizikidetza

demokratikoaren

printzipioen arabera

konpontzekoa.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 26

27

dira, bai lege-arauei bai bizikidetza-arauei buruz, bizitza sozialean parte-hartzeko. Mundu globalizatuan, beste jakintza batzuk ere behar dira:ekonomiari buruzkoak (ekoizpena, kontsumoa, etab.), ingurumenekoak,baita gure gizartean bizi diren beste kultura batzuei buruzkoak ere(Ross, 2001; Banks, 1997). Beraz, pertsona eta kultura ezberdinen artekoharremanei eragiten dieten alderdi guztiak hartu behar dira kontuan,giza eskubideen ikuspegitik betiere.

• Alderdi etikoa eta axiologikoa: alderdi afektiboa adierazten du, zerbaitenpartaide izatearen sentimenduari lotua. Gai politiko eta geografikoekinzerikusia du, ez soilik identitate lokalarekin, baizik eta beste talde batzuei–lokalak zein globalak– lotutako identitatearen sorrerarekin ere(Intermonoxfam, 2005; Roland-Levy & Ross, 2003). Hauexek diragizabidezko etikaren zenbait balio: askatasuna, berdintasuna,elkartasuna, tolerantzia, erantzukizuna, errespetu aktiboa, elkarrizketaeta indarkeriarik eza (Camps, 1993; Cortina, 1999).

• Jarduteko gaitasuna: Alderdi honek garrantzia ematen diogizarte-prozesuan era aktiboan parte-hartzeari. Jakintza teoriko hutsetikharago doa, giza eskubideak babestea eta haien alde jardutea baitakarberekin. Hortaz, gaitasun hauek behar dira, besteak beste: beste pertsonabatzuekin bizitzea eta lankidetzan aritzea, gatazkak bizikidetzademokratikoko printzipioen arabera konpontzea. Horretarako, bestegaitasun batzuk ere eduki behar dira; esate baterako, modu sistematikoaneta kritikoan pentsatzen jakitea (Cogan eta Derricott, 1999).

1 Europako Kontseiluaren arabera (2000), hauexek dira hiritarrentzako hezkuntzak jasotzen dituen alderdiak: • Alderdi politikoa: erabakitzeko prozesuan parte-hartzea eta aginte politikoa erabiltzea.• Alderdi legala: arauaren legea, hiritar izateak ematen dituen eskubide eta betebeharren kontzientzia

hartzea.• Alderdi kulturala: dibertsitatea eta oinarrizko balore demokratikoak errespetatzea, herentzia historikoa

partekatzeko beharra eta kulturen arteko harreman baketsuetan laguntzea.• Alderdi soziala eta ekonomikoa: bereziki, pobreziaren eta bazterketaren aurka borrokatzea. Horretarako,

lan egiteko eta komunitatea garatzeko modu berriak pentsatu beharko dira, eta gizarte-erantzukizunkorporatiboa ere kontuan hartuko da.

• Alderdi europarra: europako kulturaren batasunaren eta dibertsitatearen kontzientzia hartzea, europakotestuinguruan bizitzen ikastea, europako erakundeak eta eskubideak zein diren jakitea.

• Alderdi globala: elkarren arteko mendekotasuna duen onarpen eta sustapen global solidarioa.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 27

28

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 28

29

Hiritartasunean ibili eta hezi

4.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 29

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 30

Funtsezko hiru muga ditu herritarrak hezteko proposamenen ikerketa etaazterketak (Audigier 2000, 10. orr.):

1. Hiritartasuna terminoaren beraren konplexutasuna (ikuspegi orokorraeskatzen dute haren heziketa-proiektuek).

2. Heziketa-prozesu sakon baten menpe daude hiritartasuna zein hiritarrenhezkuntza. Prozesu horrek bizitza sozialaren alderdi guztiei eragiten die.Beraz, arlo horiek ezin dira mugatu, zenbait arlo ahazteko edo berriaksortzeko arriskua baitago, egileen subjektibotasuna dela eta.

3. Esparru horren ikuspegi idilikoa aurkezteko arriskua dago, baita harasartzeko baldintzak argi ezarri gabe esparruari buruz etengabe hitzegitekoa ere. Beste era batera esanda, badago aldea ikuspegiteorikoaren eta heziketa-proiektuak testuinguru jakin batzuetanaplikatzeak dakarren alor pragmatikoaren artean. Batzuetan,alderdi praktikoa (ezinbestekoa alor horretako jendea aztertzeko)ez da bateragarria aurrekoarekin.

Hori dela-eta, hiritar-heziketaren hainbat definizio azalduz hasiko gara:

31

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 31

Egilea: Europako Kontseiluko Hezkuntza Ministroen Kontseilua (2000).

Terminoa: Hiritar-heziketa.

Definizioa:

Bizitza osoko heziketa-prozesua da, jakintzei, jokabideei, balioei eta gizartedemokratikoan jarduteko gaitasunei garrantzi bera ematen diena. Erronkagarrantzitsua da, autonomia, sormena, pentsamendu kritikoa, eskubideeta erantzukizunen kontzientzia eta lantaldeetan, negoziazioetan etaelkarrizketetan parte-hartzeko gaitasuna eskatzen duelako.

32

Egilea: UNESCO.

Terminoa: Hiritartasuna eta bake kultura.

Definizioa:

Justizia eta oinarrizko askatasunen bidez bakea sustatzeko diseinatutakosisteman ezinbesteko elementua da hezkuntzaren, giza-eskubideeneta hiritartasunaren arteko elkarlana.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 32

33

Egilea: Europako Kontseilua.

Terminoa: Hiritar-heziketa demokratikoa.

Definizioa:

Bai gazteei bai jende helduari demokraziaren eginkizunetanaktiboki jarduten eta gizartean dituzten eskubide eta ardurakerabiltzen laguntzeko sortutako zenbait jarduera eta eginkizun.

Lorpenak:

“Bizitza osoan jarraitzen den ikaskuntza-esperientzia da etahainbat testuingurutan garatzen den parte-hartze prozesua:familian, hezkuntza-erakundeetan, lantokian, erakundeprofesionalen, politikoen edo gobernuz kanpokoen bidez, tokikokomunitateetan eta aisiaren bidez, kultur jardueren bidez,komunikabideen bitartez, baita ingurumen naturala edo pertsonekeratutakoa babesteko edo hobetzeko jardueren bidez ere.

Bizitza publikoan eginkizun aktiboa edukitzeko gaitasuna ematendu, baita norberaren eta gizartearen etorkizuna ardurazpartekatzeko ere, giza eskubideen kultura bat ezartzen laguntzendu, eskubide horien errespetu osoa bermatuko duena eta eskubidehoriek dakartzaten erantzukizunak ulertzen dituena, hainbatkulturaz osatutako gizartean bizitzeko prestatzen ditu pertsonak,eta ezberdintasunaren aurrean jakintzekin, sentsibilitatearekin,tolerantziaz eta moralarekin jarduteko ere.”(Europako Kontseilua, 2001)

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 33

34

4.1. Hezkuntza-oinarriak

Delors txostenean aipatutako hezkuntza-oinarriak jasotzen ditu hiritar-heziketak:

• eskubide eta betebeharrak ezagutzea,

• dibertsitate eta kulturartekotasunaren elkarbizitza,

• gizabidezko bertuteak garatzea eta komunitatea egitea/komunitatean parte-hartzea.

Hiru euskarri dituzte printzipio horiek (izaten ikastea, ezagutzen ikastea eta egi-ten ikastea), hirurak ere alor pertsonalekoak. Alor sozialeko euskarri bat erebadago (laugarrena): elkarrekin bizitzen ikastea.

Hiritartasunari eta giza balioei buruzko gaur egungo eztabaidaren zati handibatek esplizitu bihurtzen ditu ikastetxeetan, askotan, curriculum ezkutuan bazter-tuta geratzen ziren eduki eta balioak. Parte-hartzea da gehien aipatzen den gaie-tako bat, eta gatazkatsuenetakoa. Horretaz mintzatuko gara.

Parte-hartzea

Parte-hartzearen printzipioa da hiritar-heziketaren funtsezko osagaietako bat.Prozesu hori bi alderdik osatzen dute: pertsonalak eta sozialak. Honelaxe definidaiteke: “Prozesu interaktiboa, zeinaren bidez jendeak aldaketa pertsonal etasoziala izaten duen, zeinak beren bizitzetan eta bizi diren komunitateetan eragi-ten duten erakunde eta elkarteetan nolabaiteko eragina lortzeko ekintzetan partehartzeko gaitasuna ematen dien” (Gyamarti, 1992).

Bi helburu hauek izan behar ditu parte-hartzeak:

• erakundeen egitura eta prozesuak aldatzea, kide guztien interesetarahobeto egoki daitezen,

• eragin pedagogikoa deritzona, berez baitira eskola bat prozesuarenemaitzak eta emaitza horien atzeraelikadura. Inongo ikaskuntza intelektualhutsak ezin du ordezkatu eskola hori (Gyamarti, 1992).

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 34

35

Halaber, baldintza hauek bete behar ditu:

• ziurtatu behar du pertsona bakoitzak eginkizun bat hartu ahal duela bereingurunean, gaitasunak garatu ahal dituela eta garapen horren bideandauden oztopoak murriztu,

• parte-hartze prozesua hezkuntza-prozesutzat hartu behar da, eta askotankontuan hartzen ez diren alderdiak izan behar dira kontuan; esatebaterako, talde-lana.

• lan egiteko eta harremanetan jartzeko modu berriak eskatzen ditu,politikariek, teknikariek eta herritarrek batera lan egin ahal izan dezaten(Rebollo, 2002).

Parte-hartze horrek ez du beti indar bera izaten, eta parte-hartzaileek hartzenduten erantzukizunaren arabera ezartzen dituzte parte-hartze mailak zenbait iker-larik (Díaz Bordenave, 1998; Kaleidos Fundazioa, 2003):

1. Partaide izatea: pertsona bat talde bateko parte izatea. Sare edo taldebatean sartuz gero, komunikazio-sistema bati lotzen zaio pertsonaSistema horretan, pertsona bakoitza hartzailea eta igorlea da aldi berean.

2. Parte sentitzea: ezinbestekoa da sentimendu hori pertsonenautonomiarako. Pertsona harreman sozialetan zuzenean sartzen dahorri esker.

3. Parte hartzea: talde edo komunitate batean funtzio bat izateko aukeraegotean datza, modu iraunkorrean eta erantzukizun eta konpromisomaila nahikoarekin.

4. Parte edukitzea: ekintza posible, etengabe eta koherente batzukzuzenean egitean datza, taldean erantzukizun bat dakartenak.Hori dela-eta, agintea beste era batera banatzen da.

4.2. Hiritar-heziketaren helburuak

Herritarren demokraziarako heziketa garatzeko nahia adierazi du EuropakoKontseiluak (2001). Demokrazia hori herritarren eskubide eta betebeharretan etagazteek gizartean duten parte-hartzean oinarritzen da, bi mailatan: eragiketa-mailan eta politikoan.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 35

36

• “Gizon-emakumeei tresnak ematen dizkie, bizitza publikoan gizartearenparte aktibo izan daitezen eta haien etorkizuna eta gizartea arduraz osaditzaten.

• Giza eskubideen kultura bat ezartzea proposatzen du. Horretarako,giza eskubideekiko errespetua bermatu behar da.

• Hainbat kulturaz osatutako gizarte batean bizitzeko prestatzen du jendea,baita bestelako jakintza edo iritziekin, tolerantziaz eta moralitatezbizitzeko ere.

• Gizarte-kohesioa, elkar ulertzea eta elkartasuna sendotzen ditu.

• Adin-talde eta gizarteko sektore guztiak hartu behar ditu kontuan.”

Gizartearen ikuspegitik, epe luzera, gizarte demokratikoak sendotzea da herrita-rrak heztearen helburua, eta gizarte tolerante eta askeagoa eraikitzea (EuropakoKontseilua, 2005). Beraz, eskubideen parekotasuna edo berdintasuna sustatu etagizarte kohesioa hobetu behar da. Horretarako, pertsona guztien bizi-baldintzakhobetu behar dira, eta, bereziki, gizartea banantzen duten oztopoak kendu behardira.

Europako Batasunean helduak (G taldea) hezten aditu direnek azpimarratzendutenez, hiritartasun demokratikorako heztea funtsezkoa da hau sustatzeko:“duintasuna, askatasuna, berdintasuna eta elkartasuna giza balio unibertsalak,eta demokrazia eta araurako errespetua printzipioak”.

Hortaz, norberaren helburuak eta gizartearenak elkartzen dira heziketa-prozesua-ren une guztietan. Herritar aktibo, arduratsu, kritiko eta kulturanitzentzako zen-bait helburu pertsonal eta sozial garatu ditu Flor Cabrerak (2002). Zenbait helbu-ru pertsonal eta sozial sailkatzen ditu egile horrek, demokrazia sendotzeko, baz-terketaren aurka borrokatzeko, gizarteratzea bultzatzeko eta kulturen artekoelkarrizketa sustatzeko balio dutenak. Maila berean aipatzen diren arren, aurre-tiazko beste helburu batzuk dira gizarte-erantzukizuna, zentzu kritikoa etadibertsitatea estimatzea, edo helburu horiek lortzen laguntzen dute.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 36

373. grafikoa. Hiritartasun-proposamena. (Iturria: Cabrera, 2002, 98. orr.)

1. Demokraziasendotu.

2. Gizarteratzeaerraztu etabazterketarenaurka borrokatu.

3. Gizarte-erantzukizunasustatu.

1. Gure kulturarenikuspegi kritikoaeduki.

2. Aniztasunaribalioa ematea,ondasun publikoadelako.

3. Kulturen artekoelkarrizketasustatu.

pertsonenganhonako hauek

sustatzeko:

tresna izatenlagunduko duena

Aktiboak etaarduratsuak

Kritikoak etakulturaanitzekoak

Honelakohiritartasunaren

eraikuntzadefendatzen dugu:

• Parte-hartzea balio gisa.

• Giza eskubideen defentsa.

• Espazio publikoan gehiagoagertzea.

• Gizabidezko esku-hartzea.

• Gizarte-konpromisoa.

• Pertsonaren autonomia.

• Gizartea berreraikitzea.

• Aldaketaren eragileizatea.

• Dibertsitateari balioaematea, gizabidezkobalioa delako.

• Kulturen artekoeskumenak.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 37

38

4.3. Hiritar-heziketaren curriculuma

Heziketa-prozesuaren helburua da gizalegezko kontzientzia duten herritarraklortzea, tokiko arazoak eta orokorrak norberarenak balira bezala sentitzeko gaidirenak, kultura demokratikoa bere egiteko prest dauden pertsonak, eta, beraz,erantzukizun, konpromiso eta nortasun argiak bere egiteko prest daudenak(Camps, 1993). Horretarako, eskola-curriculumean kontuan hartu behar dira zen-bait alderdi kognitibo, trebeziakoak eta jokabidekoak, antolakuntzakoak etametodologikoak. Hemen aurkeztuko ditugu alderdi horiek.

Hala ere, herritarrak hezteko azterlan eta proposamen askotan gauza bat errepi-katzen da; hain zuzen ere, gida-oinarri batzuk proposatzen dira, giza eskubideeiburuzko heziketan egiten den bezala. Hauexek dira printzipio horiek: osotasunaeta zeharkakotasuna (Gómez Isa, 2000).

Edukiak

Egile askok –Osler-ek eta Starkey-k (2005, 79. orr.) besteak beste– gomendatzendutenez, lehen, bigarren eta hirugarren belaunaldiko eskubideak zabaltzeaz etaulertzeaz arduratu behar da hiritar-heziketa lehen urrats batean, horixe baitademokraziari eusten dion ardatza eta munduan justizia eta bakea sustatzekooinarriak ematen dituena. Hori dela-eta, Haurren Eskubideen Hitzarmena funtsez-koa da haurrak eta pertsona gazteak beren eskubideen eta betebeharren jakitunizan daitezen eta eskubide horiek aldarrikatzeko edo erabiltzeko moduan egondaitezen (Osler eta Starkey, 1998).

Gure gizartean, garrantzi berezia ematen zaio bidegabeki ditugun eskubide etabetebeharrak argi identifikatzeari. Horri esker, geure buruari ematen dizkioguneskubideak eta gure gain hartu behar ditugun erantzukizun batzuk orekatuak izanahalko dira. Gainera, mugatu egin behar ditugu geuretzat hartzen ditugun esku-bide asko, eta guztiak eskubide ez direla onartu.

Halaber, gaur egun erronka dira hirugarren belaunaldiko eskubideak edo elkarta-sun-eskubideak, herritar kosmopolitak sortzen eta hiru ekarpen egiten ari baitira:giza eskubideak unibertsalizatzea, nazio-estatuak ahultzea eta arazo eta irtenbi-deen arteko mendekotasun globala (García Roca, 2004, 22. orr.).

Nortasun nazionala gordetzeko kezka da hiritartasunkontzeptuaren gainekoarduraren beste ezaugarri bat. Askotariko nortasunak onartzea da gaur egungoerronka –askotan, nortasun hibridoa–, eta nortasun hibrido horiek sortzen lagun-

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 38

39

tzea da hezkuntzaren eginkizuna. Hori dela-eta, programa bakoitzak bere testuin-gurura egokitu behar du. Nolanahi ere, pedagogiatik, bistakoa dirudi hezkuntza-eredu baten abiapuntua hurbileko talde erreferenteekin identifikatzea izan behardela. Horren ondoren, beste talde batzuekin identifikatzeko prozesua hasiko da,eta hiritartasun askotarikoa eta kosmopolita lortuko da (Osler eta Starkey, 2005).

Trebeziak

Herritarren arteko konpromisoa eta bizikidetza garatzeko aukerak ematea da hiri-tar-heziketaren bidez bultzatzen diren trebezia guztien helburua. Beraz, herritaraktiboak, adituak sortzea da helburua, guztien arazoez arduratzen direnak, etaprozesu sozial eta politikoen garapenean esku hartzea eskatzen dutenak(Benedicto eta Morán, 2002, 118. orr.).

Horretarako, gaitasun hauek sustatzen ditu hiritar-heziketak, besteak beste:

• gizarte-trebeziak garatzea,

• norberaren trebeziak: jendaurrean hitz egitea, izaera kritikoa…

• talde-lanean konfiantza izatea,

• giza eskubideak defendatzea eta horren arabera jardutea,

• beste pertsona batzuekin bizitzea eta lankidetzan aritzea,

• gatazkak bizikidetza demokratikoaren printzipioen arabera konpontzea,

• modu sistematikoan eta kritikoan pentsatzen jakitea.

Hezkuntza-ikuspegiak benetako parte-hartzearen (Hart, 2000) kontzeptuari lotu-tako herritarren ikuspegia ematea da gaitasunak garatzeko funtsezko osagaieta-ko bat, eta ez parte-hartze erretorikoari lotutakoa.

Esparru horretan, parte-hartze maila txikienak gainditzen lagundu behar du hezi-keta-prozesuak, eta, gutxika-gutxika, erantzukizun maila handiagoa lortu behardu prozesuan, duen interesaren eta gaitasunaren arabera. Parte-hartze mailaigotzen bada, herritarren eskumenen maila jakin bat eskuratzen da; esaterako,eskariak adierazteko gai izatea, eskari horien ondorioz sortutako erantzukizunaknorberaren gain hartzeko gai izatea. Horrez gain, gizarte-estatus bat ere lortukodu pertsonak auzoan edo bizilekuan, eta aukera izango du leku horren garapenakontrolatzeko (Europako Kontseilua, 1999).

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 39

40

Edozein parte-hartze prozesu egiteko, gizarteko hainbat eragile harremanetanjarri behar dira eta konpromiso bateratu bat egon behar da.

Edozelan ere, trebezia horiek sustatzeko, gogoan izan behar da ikasketa formalaeta ez-formala uztartzen dituen hezkuntza hartu behar dela kontuan, baita egune-roko bizitzako oztopoak gainditzen lagunduko duten neurri politikoak ere.Esparru formalean, horrelako proiektuek funtsezko aldaketa eskatzen dute hez-kuntzaren arloko kulturan, maila guztietan. Horren bidez, harreman esangura-tsuak eraikiko dira, arlo publikoan egoten jarraitzeko konfiantza eta borondateinstituzionalean oinarritutako harremanak, hain zuzen ere (Morán eta Benedicto,2000).

4.4. Antolakuntzari buruzko oharrak

Europako Kontseiluak (2002) curriculumean hiritarren hezkuntza ezartzea gomen-datzen du, bai irakasgai espezifiko gisa, bai zeharkako irakasgai gisa.

Hala ere, Eurydicek (2004) egindako ikerketak erakusten duenez, Europan etahezkuntza arautuan modu ezberdinetan antolatzen da: alde batetik, ikastaroespezifikoak ematen dira, nahitaezkoak edo hautazkoak; bestetik, beste irakas-gai batzuetan txertatutako ikastaroak ematen dira; esaterako, historian edo geo-grafian.

Lehen hezkuntzan, Estonian, Suedian eta Errumanian baino ez da eskaintzen ira-kasgai espezifiko bat. Gainerako herrialdeetan, beste ikastaro batzuetan txertatu-ta dago, edo zeharka eskaintzen da. Nolanahi ere, lehenengo adinetan gizalegez-ko balioen hasierako kontzientzia sortu nahi da, eta txikitatik prestatu nahi dirahurrengo etapetarako. Ideia horri jarraituz, haurrak adinez oso txikiak direneanhasten dira Europako curriculum gehienak (Eurydice, 2004, 20. orr.). Bestalde,lehen hezkuntzan garrantzi handia ematen zaio adin berekoekin eta pertsona hel-duekin errespetuzko harremanak hasteko eta edukitzeko gaitasunak garatzeari.Horrez gain, giza eskubideak, kultura-dibertsitatea, tolerantzia eta konpromisoaere modu esplizituan aipatzen dira.

Suedian, Estonian eta Errumanian soilik ematen dira lehen hezkuntzan hiritar-heziketako ikastaroak. Hala ere, txosten horrek berak adierazten duenez, 13herrialdek baino gehiagok ikastaroak ematen dituzte bigarren hezkuntzan.Askotan, zeharkako beste gai batzuekin batera lantzen dira, edo irakasgai-multzohandi baten barruan daude: historia, gizarte-ikasketak, geografia, erlijioa eta hez-

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 40

41

kuntza morala, etika, filosofia, atzerriko hizkuntzak, ingurumena, antzinako litera-tura, osasun-hezkuntza, etab. Bigarren hezkuntzan, nabarmentzekoa da Suediak(95 ordu) eta Poloniak (81 ordu) proposatutako ordu-kopurua. Kopuruaren alde-tik, hurrengoak Finlandia eta Austria dira (50 ordu inguru). Estoniak, Letoniak,Lituaniak eta Errumaniak, berriz, 20 ordu baino gutxiago gomendatzen dituzte.Curriculumetan ezartzen den urte-kopuruari buruz ere ezberdintasun handiakdaude.

Hala ere, teoriak dioenez, heziketa-prozesuak hezkuntza formaleko irakasgaia-ren esparrua gainditu egin behar du, eta ikastetxeen eta eskolako kultura parte-hartzailearen zati izan behar da. Proposamen horrek zerikusi handia du komuni-tate bateko taldeen arteko interakzioarekin; besteak beste, ikasleak, irakasleak,familiak eta bestelako gizarte-eragileak (Eurydice, 2004). Hezkuntza formalean,antolakuntzak ikasleak animatu behar lituzke beren interesak modu antolatuanerakuts ditzaten eta kontsultarako edo erabakiak hartzeko prozesuetan parte-har dezaten (Eurydice, 2004, 27. orr.). Maila ezberdinak egoteko aukera egongolitzateke bai hezkuntzan (oinarrizkoa, lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza edohelduak), bai instituzioetan (eskola, ikastetxea, hiria, eskualdea, herrialdea,nazioartea) zein inplikazioaren aldetik (kontsultatik erabakiak hartzeraino).

Herritarren prozesuetan heztearen esperientzia propioak hartu behar ditu barne-an hiritar-heziketaren ikuspegiak. Gehienak hezkuntza ez-formal edo informalekoesperientzietan garatu dira, eta herritarren eskumenak gauzatzen dituzte.

Alde horretatik, zenbait gai garrantzitsu aipatu behar dira:

• Hezkuntzaren esparruan arduraren bat duten pertsona guztiak izan beharlirateke prozesu horretako eragileak, hezkuntza formalean zeininformalean eta ez-formalean arduraren bat dutenak; beraz, familia,ikastetxeak, GKEak, tokiko agintaritzak eta komunikabideak.

• Irakasleek funtsezko eginkizuna dute prozesuan; dena dela, ez zaie betiematen behar bezain beste laguntza eta trebakuntza funtzio horiekegiteko (Europako Kontseilua, 2002; Eurydice, 2004).

2 Estonia, Polonia, Eslovenia, Errumania, Txekiar Errepublika, Austria, Letonia, Lituania, Eslovakia, Suedia, Frantzia,Luxemburg eta Norvegia (Eurydice, 2004).

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 41

42

3.3 Metodologia-oinarriak

Hemen aipatuko ditugun faktoreak ez dira eragina izan dezaketen bakarrak, eta,zenbait kasutan, ez dira egokienak, baina ikuspegi orokor batetik, horrelako hez-kuntzan eragina izan dezakete:

• Ikasketa aktiboa: ekintzaren bidez jakintzak eskuratzeko prozesua.Heziketa-prozesu bat da. Prozesu horretan, ikaslea ikasketa-prozesuarenkide aktiboa da, eta ez soilik jakintzen hartzaile pasiboa. Pertsonek edotaldeek hobeto ikasten dute beren ikasketan modu aktiboan parte-hartzendutenean. Aukeratutako metodoek pentsatzeko, jardutekoeta hausnartzeko aukera eman behar diete ikasleei.Pertsona osotasunean hartzen du kontuan ikasketa aktiboak.

• Lankidetzan ikastea: beste pertsona batzuengandik eta beste pertsonabatzuekin ikastea. Ikasketa sozial eta interaktiboa da, eta talde-prozesuakdira alderdirik garrantzitsuena. Lankidetzan ikasteko jarduerei esker,pertsonek elkarrekin ikas dezakete, proiektuetan batera lan eginez.Lankidetzan ikasteko jarduerak erabiliz gero, bakarkako ikasketareneta ikasketa kolektiboaren arteko oreka egongo da.

• Analisi kritikoa eta hausnarketa: prozesu horren bidez, pentsamendukritikoari lotutako gaitasunak garatzeko eta erabiltzeko bultzada etalaguntza ematen dute irakasleek. Analisi kritikoa eginez gero, azalpenerrazak ez dira nahikoa izango norberarentzat eta auziak modukonplexuagoan aztertuko dira. Kontzientzia kritiko eta soziala osatzekofuntsezko zatia da, eta, beraz, hiritar-heziketaren ezinbesteko alderdia.Analisi kritikoa eta hausnarketa aldi berean egin behar dira; izan ere,beharrezkoak dira jakintzen eta esperientzien arteko lotura ulertzeko;errealitatearen eta teoriaren arteko zubiak sortzeak zentzua ematen dioekintzari, eta alderantziz. Era berean, hausnarketak funtsezko eginkizunadu emantzipazio-jabetze prozesuan, hau da, metakognizio izenekoprozesuan. Philipe Meirieuren iritziz (1998, 117. orr.), jakintzarentransferentzia lantzeko modu bat da ikasketa-prozesua gainbegiratzeaeta kanpotik zalantzan jartzea, beste ikasle batzuen eta irakasleenlaguntzarekin.

• Curriculumaren garapen moldagarria: ikasleen premiei erantzuten dietenikasketa-esparruak sortzea da haren helburua. Hortaz, ez dira moldatuezinezkoak izan behar; ordea, behin eta berriro ebaluatzea eta etengabeko

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 42

43

aldaketak egitea da ezinbesteko baldintzetako bat, hiritar-heziketarenesparruko irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren arloan ideia berriaksortu ahala.

• Ebaluazioa: prozesu horren bidez agerian jartzen da hobetzekogogoarekin egin dena. Ebaluazioan ez da egindakoa bakarrik ageri;hobeto egin daitekeena ere azaltzen da. Hori dela-eta, hausnarketa-eta ekintza-prozesua da. Xedeak, helburuak eta asmoak ezarri, parte-hartzaileak aukeratu, datuak bildu, aztertu eta zabaldu daitezke prozesuhorren barruan. Bestalde, garrantzitsua da ebaluazioak prozesu gisaraduen zentzua kontuan hartzea, ez baita azterketa-puntu zehatz bat;aitzitik, aurrera egiten den neurrian ere kontuan hartu behar da,hau da, gomendagarria da proiektua abian dagoenean ebaluazioa egitea.Arrazoi horregatik beragatik, hasierako ebaluazioa, etengabekoaeta amaierakoa proposatzen ditugu. Horrela, irakaskuntza-ikaskuntzaprozesuan eragiten duten alderdien xehetasunik ez da galduko,eta ikaskuntza esanguratsua lortuko da.

Alde horretatik, Edgar Morinek (2001) garatutako pentsamendu konplexuarenideiara hurbiltzen da hiritar-heziketak gehien gomendatzen duen metodologieta-ko bat. Pentsatzeko modu horri esker, aldi berean ikasten dira testua eta testuin-gurua, izakia eta ingurunea, lokala eta globala, hainbat dimentsiotakoa, baldintzaobjektiboak eta subjektiboak. Horretarako, eztabaidagaiak erabiltzea gomenda-tzen da, hau da, hainbat iturritako informazioa batzeko aukera ematen duten gaieztabaidagarriak erabiltzea, informazio hori alderatzea eta ikuspegi ezberdinakintegratzea, eta, horren bidez, batasuna eta ugaritasuna lortzea (Berg, Graeffe etaHolden, 2003).

Hurbilpen teoriko eta metodologiko horri kritikak egin zaizkio. Hemen aipatukoditugun biak dira gehien errepikatu direnetakoak:

• Zenbait ikerlarik diote batzuetan ikaskuntzaren alderdi esperimentalariematen zaiola garrantzia eta ikaskuntzaren emaitzak ahazten direla(Ross, 2003).

• Bestalde, hiritar-heziketari buruzko eztabaidaren zati bat, edo,hobeto esanda, gizabide-heziketa deiturikoa, neutraltasunareneta beligerantziaren kontzeptuetan oinarritzen da, eta kontzeptu horiekdituzten aldagaietan (Trilla, 1995).

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 43

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 44

45

Bideko hainbatmugarri

5.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 45

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 46

47

Cogan eta Derricotek sortutako XXI. mendeko hiritartasunaren zortzi ezauga-rrien sailkapenetik abiatuta, ikerketa honetan bederatzi irizpide ezarri ditugu.Ikertu beharreko hezkuntza-esperientziak aukeratzean, hiritar-heziketako aldeteoriko nagusiak biltzen dituzte irizpideok.

1. Gaiekin lotutako alde teorikoak integratzen ditu.

2. Balioei buruzko heziketa gehitzen du.

3. Ekintzarako gaitasunak gehitzen ditu.

4. Parte-hartzaileei arlo honetako esperientzia praktikoez gozatzeko aukeraematen die.

5. Esperientzia kudeatzeko eta kontrolatzeko lanetan parte-hartzeaerrazten du.

6. Hainbat eragile sozialek (ikasleak, GKEak, erakundeak, familiak)antolatua da.

7. Baztertze-arriskuan dauden kolektiboen (gutxiengoak,pertsona ezinduak, hirugarren adina...) parte-hartzea errazten du.

8. Gutxienez, bi urteko gauzatze jarraitua behar du.

9. Beste taldeek esperientzia honetatik ikas dezakete.

Irizpide horiekin, honako hezkuntza-esperientzia hauek aukeratu dira EAEn etaNafarroan, alor horretan egiten ari den lana sakonago ezagutzeko.

a. Aldatzeko pentsatu: Gasteizko Jesusen Bihotza ikastetxean gauzatutakoesperientzia. Eskola-curriculumean txertatutako hiritar-heziketakoproiektu bat abiatzea da helburua.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 47

48

b. Gure munduko protagonistak gara, Donostiako San Ignazio Ikastetxea:bigarren hezkuntzan hiritartasun globaleko proiektu batetik abiatuta,zentro-proiektu baten bidez elkartasuna lantzen duen ikastetxe batenesperientzia.

c. UNICEFeko haur eta gazteen aholku-batzordea: UNICEFek lehenhezkuntzako ikastetxe batean eta boluntario gazteekin garatutakoparte-hartze esperientzia.

d. Lamiako eskola publikoa: ikastetxe hori hezkuntza-komunitate moduradago eratua eta eskarmentu handia dauka familien parte-hartze etalankidetzan.

e. Sestaoko La Salle: memoria historikoa berreskuratzeko UNESCOeskola-sareko ikastetxe baten esperientzia.

f. Opre Roma. Kaledor-Kayikó elkartea: ijitoen eskolatzea hobetzekoesperientzia.

g. Eskolako 21 Agenda Samaniego ikastetxe publikoa:hezkuntza-komunitatea (ikasleak, irakasleak, irakasleak ez direnlangileak, familiak) inplikatzen duen ingurumen-hezkuntzako esperientzia.

h. Altzako garapen komunitarioko plana. Donostiako Udala. Donostiakoauzo horretan gauzatzen den garapen komunitarioko plana.

i. Osaginez: Osaginez elkarteak garatutako osasun- eta hiritar-heziketakoesperientzia.

j. Gauekoak. Gasteizko Udala: gazteentzako aisiako esperientzia, Gasteizkoudaleko gazteria-sailak eta udalerriko hainbat elkartek elkarrekinantolatua.

k. Gernika-Lumoko bizikidetza-plan integrala. Gernikako Udala eta Hazisarea: Jean Paul Lederachen ikuspegiei jarraitzen zaien diagnostikoparte-hartzaileko esperientzia.

l. Parte Hartze Sozialeko Belaunaldien arteko Foroa.Nafarroako Unibertsitatea: belaunaldien arteko esperientzia,gazteen eta adineko pertsonen artean herritarren eskumenak garatzeko.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 48

49

Ondoren, gure testuinguruan hiritar-heziketako praktiken ondorioz egiaztatu ditu-gunak.

5.1. Hiritar-heziketa, ibilitako bidetik abiatuta

Ikerketa honetan, Europako ikerketetan aurkezten zen moduan, egin beharrekolehenengo egiaztapena hauxe da: hiritar-heziketarekin lotutako kontzeptu, gaieta terminologia asko daude (Bïrzéa, et al, 2005). Erabilitako metodologia dela-eta, egoera hau proiektuetan islatzen da: giza eskubideak (UNICEFeko haur etagazteen aholku-batzordea), ingurumen-hezkuntza (Samaniego ikastetxea), osa-suna eta rol maskulino eta femeninoen azterketa (Osaginez), nortasun kulturala-ren eboluzioa (Opre Roma), tokiko historia (Sestao), parte-hartzea (Gauekoak;Altza, Lamiako, Gernika, Iruñea) eta globalizazioa (Piensa para cambiar eta Guremunduko protagonistak gara), besteak beste.

Aztertutako proiektuek ageriko helburu kognitiboak egin ohi dituzte, eduki horie-kin edo ezagutza teorikoekin lotuak. Bestetik, eta Europako bestelako hezkuntza-ko ikerketa eta proposamenekin alderatuta, aztertutakoetan, esparru instituzio-nal politikoaren ezagutzari ekiten dioten proiektuen (politika, legeak, instituziopublikoen funtzionamendua) gabezia nabari da. Gai hori hainbat erakundek hiri-tartasunerako hasierako hurbilketa batean gomendatu zuen (Bïrzea et al, 2005;Europako Kontseilua, 2001b; UNESCO, 2005), baina orain arte gure inguruanegindako praktiketan ez da azaldu.

Bestalde, gizartea hobeto ulertzeko asmoa behin eta berriz agertzen da. Helburuhorrekin, gaur egungo hainbat gairi buruz kritikoki eta sistematikoki pentsatzeaindartzen da: kulturen elkarbizitza, aniztasun eta pluralismoarekiko interesa,ingurumenaren babesa, rol-ezberdintasunak eta familiako arduren banaketa,besteak beste. Metodologia horiek honako trebetasun eta gaitasun hauek indar-tzen dituzte: ulertzeko sentsibilitatea, elkarrizketa eta erantzukizun pertsonala(proiektu global eta nazionalei dagokienez, makro mailan; eguneroko bizimodukoakordio pertsonalen osagai gisa, mikro mailan).

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 49

1999. urtean, Gasteizko Jesusen Bihotzaikastetxeak hezkuntza-esperientzia batabiatu zuen, ikasleak Iparralde-Hegoaldeharremanen inguruan sentsibilizatzeko.Cambia el sur de tu coco deitzen zenesperientzia, eta Arabako GKEen Koordi-nakundeak eta Hezkuntza Sailak bultza-tu zuten, gazteak Hegoaldeko Herrietakoegoeraz ohartarazteko.

Bigarren hezkuntzako ikasleak errealita-tearen irakurketa eta analisi kritikoanheztea zuen helburu esperientziak, me-todologia sortzaile eta parte-hartzailea-rekin, jakintza-alorren aniztasuna etazeharkakotasuna oinarri harturik. GKEekgaiak, egokitutako materialak eta irakas-leen lankidetza proposatzen zuten. Ikas-tetxeak bigarren hezkuntzako hirugarrenmailako ikasleekin jartzen zuen martxanproiektua.

Lehenengo proiektu horren ostean, etasortutako interesari esker, aldaketakburutu ziren, urtero, gaur egun DBHkolau ikasturteak hartzen dituen proiektu

global bihurtu arte. Bestalde, ikasgaigehienak hartzen dituen jakintza-alo-rren arteko eta zeharkako lan-eredua da.Ikastaro bakoitzak gizarteko gai eta erre-alitateak jorratzen ditu, ikasleengandikhurbilen dagoen errealitatetik hasita etaurrunago dauden gizarte-errealitateeta-ra doan jarraikortasunari eutsiz.

• DBHko 1. maila: Handitu zure mun-dua. Giza eskubideak lantzen dituzte.

• DBHko 2. maila: Jantzi bidezko arro-pa. Bidezko merkataritza, haurrenlana, esplotazioa lantzen dute.

• DBHko 3. maila: Ikusi zer garen.Norberaren elikadura aintzat hartu-ta, esparru horretan munduan dago-en egoera aztertzen dute: globaliza-zioa, multinazionalak, etab.

• DBHko 4. maila: Aldatu zure burukohegoaldea. Hurbileko errealitatetiketa hegoaldeko herrien ikuspegitikabiatuta, topikoak aztertzen dituzte,eta aldatu nahi dutena bilatzen.

Aldatzeko pentsatu, Gasteiztik hiritartasun globala.Jesusen Bihotza Ikastetxea

50

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 50

Urte hauetan, proiektua sendotu egin da,eta lau proiektuei izen generiko bateman zaie: Aldatzeko pentsatu (Derri-gorrezko Bigarren Hezkuntzako mailaguztietan garatutako jakintza-alor ani-tzeko eta zeharkako lan-prozesu batenizendapen globala).

Bost irakasleko talde batek koordinatzendu proiektua, ikasgai eta maila guztieta-ko 36 irakasle eta kanpoko aholkularie-kin elkarlanean. Lehenengo fasean, taldekoordinatzailea irakasleekin elkartzenda. Aurrez, hausnartzeko materiala pres-tatzen du eta, programazio-lanak, ekin-tzen zehaztapena eta sistematizazio etaebaluazioa koordinatzen ditu. Horrela,proiektua prozesu gradual bihurtu da.Ikastaroaren iraupena eta lantzen direngaiak zein diren zehaztu eta aste edohilabete batzuetako ekintzak eta progra-mak egiten dira prozesu horretan.

Denbora luze eman zaio unitate didakti-koak diseinatzeari, ikasgai bakoitzarencurriculum-edukietan sakontzeko asmoz.Horri esker, lehenengo ekintzak egin etagero, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua-ren barruan kalifika daitezke, gai bakoi-tzean programatuta dagoen bezala.Ikastetxearen eguneroko bizitzan beste-lako gaiak eta lan egiteko moduak inte-gratzeko helburua duen talde-lana da.

Aplikatutako metodologia, funtsean,sortzailea eta parte-hartzailea da.Ikasleengandik hurbilen dagoen erreali-tatetik urrunen egon daitekeen bainaarrotz ez zaienera mailakatzen diraekintzak. Lehenengo fasean ikerketa batproposatzen da hurbileko errealitateaezagutzeko; ondoren, bigarren fasean,mota honetako galderetan trebatzeko:Zer dakigu urrun ditugun errealitateez?Nolakoak ote dira Hegoaldeko herrialde-ak, han bizi den jendea? Zein dira haienhistoriak, itxaropenak, kezkak...?

Ikasle bakoitzak bere iritziak eta haus-narketak azaltzeko bideak zabaltzensaiatzen da, intelektualtasuna lehenengoplanoan egon ez dadin. Era berean,talde-lana eta lan kooperatiboa hobetsida, lan indibidual eta lehiakorraren gai-netik. Aldatzeko pentsatu proiektuakhausnartzera, ikertzera eta gaur egungogaien gainean (elikagai transgenikoak,kirol-markak, hainbat herrialdetako ira-kaskuntza, etab.) iritziak trukatzeraohitu ditu ikastetxeko irakasleak etaikasleak.

MIla esker Jesusen Bihotza ikastetxekoPablo Berozperi, eman digun laguntza-gatik.

51

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 51

Lehen azaldu bezala, konplexuagoak diren gizarteetan beharrezkoa da nortasu-naren gaia jorratzea. Bakoitzaren nortasunaren identifikatze eta aitortze proze-sua eta bestelako nortasunak dituzten pertsonekiko elkarbizitza eskatzen dutennortasun hibridoak eratuz doaz gaur egun. Aniztasunaz eta elkarbizitzaz mintza-tzean argi eta garbi sortzen den erronka da. Aztertutako kasuak erakusten duenmoduan, gure gizartean aspalditik dauden nortasunetatik eta esperientzietatikikas dezakegu. Nortasunari buruzko gai honek estereotipoei buruzko lan bateskatzen du, kultura gauza bizi bezala ikustea, gizarteko kide guztiek landu beha-rrekoa, kultura jakin batekoek zein harekin bizi direnek.

Baina nortasunak eta identifikazio pertsonalak beste ikuspegi bat dute. Izan ere,identifikazio pertsonaleko sentimendua, proiektu baten alderdi den aldetik, hez-kuntzako proiektu eta prozesu hauen garapeneko alde eraginkor bat da.Elementu hori hiriko prozesuetan parte hartzeko funtsezko alderdia ere bada.

Opre Romá, Ánimo Gitano. Kale dor Kayiko elkartea, Bilbo.

52

Kale dor Kayiko (KDK) elkartearenproiektua da Opre Romá, ijitoen eskola-tzea hobetzeko eta kolektibo horretandagoeneko existitzen den eskola-arra-kasta erakusteko sortua. Helburu horre-kin erabaki zuten 2000. urtean ijitoenarteko eskola-arrakastaren saria sortzea,lehenengo eta goiko mailetatik. Sarihori, BBKko Gizarte Ekintzaren laguntza-ri esker, aldatu egiten da, eskola-maila-ren arabera. Erloju bat edo ordenagailueramangarri bat izaten da saria, baitaeskola-materiala erosteko diru-kopurubat ere (60 euro). Baina, batez ere, saria-ren banaketa aukera bat da urte osokolana erakusteko, ikasleen, familien eta

irakasleen ahaleginak indartzeko etagizarteari mezu positibo bat bidaltzeko.

Proiektuak eskolatzea nabarmentzen du,hiru ardatz osagarri hauetako lanetikabiatuta: eskola, haurrak eta familia.Beharrezkoak dira guztiak; izan ere, hel-burua da haurrek eskolan parte-hartzea,familiak ere eskolan parte-hartzea etaikastetxeak komunitatean parte-hartzea.Elkarteak hiru ardatzak bateratzen ditu,alde guztiak elkarri hurbiltzeko eta elkarulertzeko.

Kale dor Kayikoko hezitzaileen lan egite-ko modua kolektiboetara egokitzen da.Eskarmentu handia daukate irakasleak

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 52

53

trebatzen eta laguntzen. Gainera, ADA-RRA pedagogia-kolektiboarekin, irakasleijitoen elkartearekin eta Ijitoak Sustatze-ko Euskal Kontseiluarekin elkarlaneanaritzen da.

Eskolaren eginkizuna erakustea da fami-liekiko erronka nagusietakoa. Hainbatestrategia erabiltzen dira egunerokoharremana sortzeko eta prozesuari la-guntzeko: elkarrizketa informalak –kafebat hartuz– proiektua azaltzeko, telefo-no-deiak, bisitak azoketara edo etxeeta-ra prozesuaz mintzatzeko, etab. Bestebaliabide garrantzitsu bat da eskolatzea-ren alde dauden familia ijitoen eredua.Oro har, harremana humanizatzea etaeguneroko bizitzan inplikatzea da Kaledor elkartearen asmoa, baina ikuspegiprofesionaletik.

Ikasleekiko lana prozesu erara antolatzenda, zenbait mailatan. Bigarren hezkun-tzako lehenengo mailetan, asterokotutoretzak egiten dira. Bigarren zikloan,garrantzitsuak dira praktikotasuna etaikasketa eta lanerako orientazioa. Etapahorretan, lehenengo zikloa gaindituduten ikasleekin talde-ekintza gehiagoegiten dira, autonomiaren garapenalantzen da. Hala, estrategiak bilatzendira gazteak elkartera bere kabuz hurbil-du eta han lekua izan dezaten. Kasuhorretan, irakasleek jarraitzen dute tal-dearekin harremanetan, baina gauzakerrazten laguntzeko.

Nerabezaroa garai inportantea da. Izanere, tradizioz, ezkontzeko adina zen, eta,

ondorioz, neska-mutilek ardura berriakhartzen hasten ziren. Gaur egun, ezkon-tzeko adina atzeratu denez, ez dute ar-dura hori hartzen, eta ijitoen ohiko hez-kuntza ez da eredugarri haientzat. Horidela eta, kasu askotan, familiak tresnarikgabe geratu dira, ijitoen belaunaldi batberen nagusiak ez bezala bizitzen hasibaita. Beraz, nerabezaroa eta hezkuntza-ildoak eraberritu egin behar dituzte. KDKsaiatzen da helduei eta nerabeei lanhorretan laguntzen. Horrenbestez, aso-ziazionismoa sustatzen ari da, gazteekbere iritzia adierazteko eta sormenagaratzeko modu emankor eta hezigarriabaita. Gazteekiko lana lau gai-motareninguruan antolatzen dute: ikastekomotibazioa eta adorea; gatazken kon-ponketa; ikasteko trebeziak eta tresnak,eta, azkenik, ijito-nortasuna eta auto-kontzeptua.

Beste gai garrantzitsu bat da KDKkohezitzaileen etengabeko prestakuntza,beren lan-gaitasunak indartzeko. Horre-tarako, tutoretza-eskuliburu bat egitenari da, oinarri eta erreferentzia-gida mo-duan erabiltzeko.

Laburbilduz, proiektu konplexu bat da,ijitoek eskolan eta gizartean parte-hardezaten sortua, beren kultura-nortasu-naren harrotasuna aintzat hartzenduena.

Kale dor Kayikoko Gizarte zein Hezkun-tza Esku-hartze Saileko Zuzendaria denJuanjo Lozanori eskerrak ematen dizkio-gu, eman digun informazioagatik.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 53

54

Hautatutako kasu gehienetan, alderdi pertsonalak garrantzi handiagoa dauka.Hala, aztertutako elkarrizketa eta dokumentuetan gaitasun pertsonalen garapenaaipatu da konpromiso sozial eta etikoa lortzeko edo hobetzeko oinarri gisa.

Ikastetxeetako proiektu gehienek ikasleen garapen pertsonala dute helburu, etahiritar-eskumenetako hiru osagaiei dagozkie: ezagutzak, balioak eta gaitasunak.Proiektu komunitarioek, ordea, gaitasun pertsonalak azpimarratzen dituzte.Proiektu batzuek ez daukate eduki kognitibo espezifikorik; prozesutan oinarritzendira. Ikuspegi horretatik, jardunbideek hezkuntza-egiturak osatzen dituzte, hauda, hiritar-eskumenak garatzeko laborategiak. Elkarrizketatutako pertsona guz-tiek jarrerak eta gaitasunak (irekitasuna, ezberdintasun kultural eta sozialekikobegirunea, zintzotasuna, konfiantza, konpromisoa) nabarmentzen dituzte proiek-tuetako helburutzat:

• “Bizitzeko modu bat eta jokabide batzuk sortu nahi dira ikasleengan.”

• “Ingurumena errespetatzea eta zaintzeko sentsibilizatzea.”

• “Munduan beste errealitate batzuk daudela ohartaraztea ikasleak.”

• “Besteen eskubideekiko elkartasuna eta begirunea garatzea.”

• “Aukeratzeko askatasuna hobetzea.”

• “Ikasleen burua irekitzea eta bizi diren gizartean parte hartzekojarrerak eta gaitasunak garatzea.”

Helburu espezifikoen artean, ahozko eta idatzizko komunikazioarekin lotutakozenbait oinarrizko gaitasun (ulermena, testuen adierazte eta komunikazioa, jen-daurrean hitz egitea, adierazten jakitea, etab.) dituzte aztertutako proiektu askok.Parte-hartzaileen jabekuntza-prozesurako lagungarriak dira trebakuntza horiek.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 54

Iraunkortasunean hezi: Eskolako 21 Agenda. Samaniego Ikastetxe Publikoa.

55

Garapen iraunkorrarekin konprometitu-tako hezkuntza abiatzeko aukera bat daikastetxeen Tokiko 21 Agendetan parte-hartzea. Honela islatzen da Eskolako 21Agendako helburuetan: Gizakiak, gizar-tea eta –ingurumenaren arteko harre-manak hobetzea eta herritar trebeak etaarduratsuak heztea, bizi- eta inguru-men-kalitatearen arteko oreka dinami-koa lortzen edo bermatzen indibidualkiedo kolektiboki inbertitzeko irrikaz dau-denak.

Testuinguru horretan, ikasleek parte-hartzeko foro bilakatzen dira ikastetxeak,Hezkuntza-komunitateak eskola-iraun-kortasuneko adierazleak adosten dituikastetxeetan, helburu nagusiak ezartzen,arazo batzuk lehenesten beste batzuengainetik, ekintzak antolatzen, aplikatzeneta ebaluatzen, eta emaitzen berri ema-ten du. Bestetik, eskolaren inguruneagainditzen duen esperientzia bat da, bikanpo-ekintza hartzen baititu: ondorioakudalbatzara eramatea eta hiritarren par-taidetza-foroan esku-hartzea.

Duela hamar bat urte TolosakoSamaniego ikastetxean ingurumenaikasleekin lantzea erabaki zuten, esparruhorretan antzemandako beharrak zirelaeta. Une hartan, Eusko JaurlaritzakoEkoeskola proiektuan parte hartu zuten.Orduan, ingurumen-batzorde bat eratuzen. Han elkartzen ziren irakasleak,familiak eta ikasleak. Borondatezko lan

hari esker, ikastetxeko IngurumenBatzordea sendotu egin zen.

Dena den, 21 Agendan parte hartzendutenetik, antolakuntza aldatu egindute, eskakizun berrietara egokitze alde-ra. Orain hiru osagai nagusi dituzte:eskola-ingurunearen kudeaketa iraun-korra, curriculumaren eraberritzea etakomunitatearen parte-hartzea. Eskola-ingurunearen kudeaketa iraunkorrean,hainbat gai lantzen dituzte. Curri-culumaren eraberritzearen bidez, hona-ko hauek garatzen dituzte: parte-har-tzea, jakintza-alorren artekotasuna,kudeaketa demokratikoa, gizarte-ingu-rumeneko arazoen azterketa, elkarbizi-tza (ikastetxeko giroa), talde-lana (lanki-detz), helburu eta metodologiaren kohe-rentzia, kalitatea eta giza garapena.Globalki lan egiten dute, ingurumenarieragiten dion guztia aintzat hartuz(zaborraren sailkapena, energia-kontsu-moaren murrizketa eta lantokira joatekogarraio-sistema, besteak beste). Azkenik,komunitatearen baliabideen aprobetxa-mendua, desberdintasunen konpentsa-zioa eta Tokiko 21 Agendako partaidetzajorratzen da parte-hartze komunita-rioan.

Aipatzekoa da Samaniego ikastetxekoproiektuan ikastetxe osoak hartzne duelaparteparte-, Haur Hezkuntzan eta LehenHezkuntzan, batez ere, 3. mailatik aurre-ra. Hala ere, lehen eta bigarren mailako

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 55

56

txikienen partaidetza ez da sistematikoa.Bestalde, proiektuaren aplikazioaz ardu-ratzen den kolektiboan denetarik dago:gurasoak, administrazioko langileak, ira-kasleak, ikasleak eta ikastetxea errealita-tetik hurbilagoko ikastetxe bihurtu nahiduten pertsona guztiak, komunitateanintegratuagoa, parte-hartzailea, plurala,kritikoa eta osasungarria. Hau da, hez-kuntza-komunitate osoa.

Hala, parte hartzeko modu egonkor etaantolatua eratu da, bi mailatan lan egi-ten duena: batetik, herrian, hiritartasu-naren esparruan, eta, bestetik, ikastetxe-aren esparruan, barne-kudeaketan. Egin-dako proposamenak aintzat hartzealortu dute, erakundeen arteko (CEIDA;

Udala, bestelako zentroak) elkarlanaarieta administrazioaren jarrera irekiariesker. Bestelako lorpen garrantzitsu bat-zuk ere erdietsi dituzte, hala nola,garraiobide publikoa ikastetxeraino hel-tzea, ibilgailuak konpartitzea edo bizi-kleta garraiobide modura erabiltzea.

Hori dela-eta, jarrera-aldaketa prozesugeldoa den arren, neurri batean, ikaste-txean parte hartzen duten pertsona guz-tiak ingurumenarekiko sentsibilizatu etaingurumenaz kezkatzen direla esangogenuke.

Mila esker Arantza Iruretagoienari etaSamaniego Ikastetxeari, eman diguteninformazioagatik.

Hainbat mailatan, helburu eta prozesu moduan, bizitza komunitarioko inplikaziopertsonalaren beharra da proiektu askok sustatzen duten elementu nagusia.

Hala ere, alderdi soziala ere agertzen da, bigarren mailan bada ere, proposamenguztietan. UNESCOren hezkuntzako laugarren zutabeari (elkarrekin bizitzen ikas-tea) dagokio alderdi soziala eta aurrekoaren osagarri beharrezkoa da, gaitasunpertsonalen aplikazio praktikoa ahalbidetzen baitu. Aztertutako esperientzietan,hainbat ikuspegirekin agertzen da. Oro har, horrelako gaitasunei mesede egitendiete heziketa formal eta ez-formaleko prozesuek, kolektiboen arteko elkarlana-ren garapenean oinarritzen baitira.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 56

Komunitatearen garapena. Altza Plana, Donostia.

57

Herritarrek parte-hartzeko proiektua daAltzako Garapen Plan Komunitarioa, etaDonostiako auzo horretan gauzatzen arida. 1960ko hamarkadan oso hazkundeazkarra izan zuen auzo horrek. Auzo-elkarteen mugimendua (beren arazo etabeharrei aurre egiteko sortua) indartsuada. Hala ere, azken urteotan, egungoboluntarioen ordezko belaunaldirik ezdela ageri nabari da.

2002. urtean, garapen komunitarioarengauzatzea proposatu zuen Udalak etalehiaketa publikoa zabaldu zuen, proze-suaren ardura hartuko zuen talde tekni-ko bat antolatzeko.

Ikerketa-ekintza-partaidetza metodolo-gia erabili dute, komunitateari emannahi zitzaizkion helburu, estilo, lan-erritmo eta protagonismoarekin bat egi-nik. Herriak eta komunitateak berenerrealitateaz jabetzea eta kolektiboarenmobilizazioaren bidez hobekuntza sozia-lak lortzea da metodologia horren hel-burua. Hauexek ditu ezaugarriak: talde-ak, prozesuaren oinarri; taldeen anizta-suna, ikerketa-ekintza-partaidetza taldebakoitzari laguntzeko gai diren pertso-nen garrantzia eta herriarekiko konpro-misoa.

Garapen Komunitarioko planen aplikaziometodologikoarekin bat egiten du pro-zedura horrek. Plan hori lau fase haue-

tan zehazten da: diagnostikoa, plangin-tza, gauzatzea eta ebaluazioa.

Diagnostikoaren fasea bete da, batik bat,elkarteei eta eskualdeko profesionaleiegindako elkarrizketa pertsonalizatueiesker. Alabaina, egituretan eta elkartee-tan parte hartzen ez duten pertsonakbaina beren iritziak adierazteko interesadutenak sartzen saiatu dira. Haientzatere komunikazio-kanalak ireki ziren.

Nabarmentzekoa da hain talde ezberdi-nak izanagatik eta, askotan, kontrakointeresak edukiagatik, harrera-, entzute-, topatze- eta begirune-jarrera izan delalanaren oinarri. Portaera horri esker,auzoan eta Udalean onartutako proiek-tua garatu ahal izan da.

Horrela, bada, ibilbideak itxaropen han-diak sortu ditu. 2004ko martxoarenamaieran egindako tailer batekin finkatuzen lehenengo fasea. Tailer horretan,politikariak, teknikariak, elkarteetakoordezkariak eta herritar arruntak elkartuziren, egun bateko lan-saioan. Hiri-gintza,mugikortasuna, gazteria... gaiakjorratu zituzten, elkarrekin, eta etorkizu-nerako urratsak sendotu.

Mila esker Altzako Garapen Plan Komu-nitarioko lantaldeari eta DonostiakoUdaleko Auzoak eta Herritarren Partai-detzako departamentuari, eman digutenlaguntzagatik.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 57

58

Metodologia

Metodologiak hurbil daude konplexutasunaren paradigmatik, non gizabanakoenelkarreraginak batasuna eta aniztasuna sortzen duen, nortasun konplexu berriaksortzen diren lekuan elkarreragiten duten iritzi eta ideien ulermenean oinarriturik(Luengo, 2001; Morin, 2001).

Prozesu-mota horiekin lotzen dira honako jarduera hauek: talde-lana, gatazkenkonponketa, eztabaida, aurkezpenak prestatu eta egitea, role playing-a, hez-kuntza-ikerketa, etab. Ikastetxeetan metodologia aktiboek bideak irekitzen dituz-te“ikasleek beren iritziak eta ondorioak adieraz ditzaten”.

Talde elkarreragileen bidezko lana ere sustatzen da. Talde horietan, helduek (ira-kasleak eta senideak) eta berdinen arteko taldeko beste hainbat jendek hartzendute parte.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 58

Gure munduko protagonistak gara. Loiolako San Ignazio Ikastetxea, Donostia.

59

Denbora dezente da San Ignazio ikaste-txean lankidetza eta elkartasuna lantzendirela une jakin batzuetan: Ghandirenheriotza oroitzen duen bakearen aldekoekintza bat; ‘ogitarteko solidarioaren’eguna (ikasleek eta irakasleek patioanerositako ogitarteko bat jaten dute, ikas-tetxean bertan, eta diru hori garapene-rako lankidetza-proiektuetarako ematendute); edo ikasgelan lantzeko ManosUnidasek emandako unitate didaktikoakegiten dituzte.

2001. urtean, erabaki zuten ekintzahoriek ez zirela nahikoak, elkartasuna ezbaita aldian aldiko ekintzekin bakarrikgaratzen. Une hartan, Hegoaldekoherrietan bizi-esperientziak izandakopertsonak zeuden ikastetxean, etaALBOAN gobernuz kanpoko erakunde-arekiko harremana. Horrenbestez, sei ira-kasleko talde bat sortzea erabaki zen,ikastetxean elkartasunarekin lotutakogaiak antolatzeko eta horietaz pentsa-tzeko. Elkartasun-batzorde bat eratuzen. Galdera honi erantzutea zen hareneginkizun nagusia: zer egin ikasleek–bereziki– eta hezkuntza-komunitateak–oro har– gehiago parte-hartzeko etagizartean hiritar bezala inplikatzeko?Horretarako, ALBOANen aholkuak etaMunduko herritarrak proiektuko mate-rialak izan zituzten. Gure munduarenprotagonista gara. Ikastetxeko hezkun-tza-proiektu bat da. Hiru urtez jarraian

garatzea proposatu zen: irakaskuntzara-ko hainbat material eta baliabide daukaproiektuak, ikasgelan ikasgai guztietanlantzeko.

Horrela antolatu zen gaur egungo progra-ma, hiru urteko lan-ildo jarraituarekin.Hasteko, eskubideen eta betebeharrenarteko oreka landu zuten; ondoren, orekahori eguneroko bizitzan txertatzeko beharden inplikazioaz eta parte-hartzeaz lanegin zuten, eta, azkenik, beste pertsonabatzuekin lan egin eta bizitzeko gataz-kak bake-bidez konpontzearekin lotutazegoen hirugarren blokea.

Ikastetxean egiten den curriculum-lanazgain, ikasturteko gaiekin lotutako koo-perazio-proiektu batekin bat egiten daurtero.

Hezkuntza-prozesuan sakondu egin duteurte hauetan; izan ere, ikastetxean jakinbadakite beren ekintzen oihartzuna en-tzun nahi dutela ikasleek. Hori dela-eta,hainbat proiekturekin osatu dituzte ikas-gelan landutako materialak, berenparte-hartzeak erantzun zehatz batekin,konponbideekin eta ondorioekin lotzeko.

Egun, elkartasuna ikastetxeko esparruguztietan egotea da helburua. Horrega-tik, proiektua handitu egin da eta ikas-turte osoan hezkuntza-komunitateari,gurasoei, ikasleei eta irakasleei zuzendu-tako ekintzak gauzatzen hasi dira.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 59

60

Ikastetxe barruan pertsona guztiei dago-kien eta herritarra zer den hausnartzerabultzatzeko estilo solidarioa sortzea dahelburua. Urte osoan zehar eta mailaguztietan proposatzen dira ekintzahoriek: haur hezkuntzatik (3 urte)Batxilergora (18 urte). Horretarako, ego-kitzapen espezifikoak egiten dira.Lankidetza-proiektua ere ikastetxeosoan gauzatzen da. 1.600 ikaslek eta400 bat familiak hartzen dute parte.Ikasleek hainbat ardura hartu dute bere

gain: batzuk, antolakuntzari dagozkio-nak; beste batzuk, sormenaren alorreko-ak (antzerki-obra bat, landutako gaiakabiapuntu harturik). Irakasleengan gaihoriei buruzko ardura sortzea eta man-tentzea lortu da, baita beren ikasgaietanintegratzeko lagungarri izan dakizkiekenbeste informazio batzuk edo lan-mate-rialak bilatzea ere.

Mila esker San Ignazio ikastetxeari,eman digun laguntzagatik.

Metodologiaren alderdiekin jarraituz, parte-hartzaileek ikastea dute xede proiek-tuek:

• informazioa aurkitzea, arduradunek informazioa banatzea baino gehiago,

• informazioa bilatzeko eta integratzeko beharrezko gaitasunak,

• jakintza-alor eta ikasgaien arteko lankidetza.

Gaiaren ikuspegi orokorra izateko ezin hobea da egoera hori. Bestalde, antola-tzaileek alderdi metodologikoak ezagutu eta koordinatzeko ahalegina egin behardute, ikasteko modu berri baterako bideak irekitzeko. Bestetik, motibazio- etainplikazio-maila handiagoa lortu behar dute prozesu hauetan parte-hartzen dute-nek, beren ikaste-prozesuko protagonista bihurtzen baitira. Hartara, parte-har-tzaileek esperientzia gauzatu eta berdintasun-giroan lan egin beharraz ohartudira, non pertsona guztiek proiektu beraren alde egiten duten (Osler, 2000,130.orr.).

Proiektu hauek erakutsi dutenez, lotura pertsonalak sortu beharra dago konfian-tza-giroko elkarbizitzarik izango bada. Taldeen artean eta talde barruan agertubehar du konfiantzak. Batez ere, aisialdian sortzen eta sustatzen da hori.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 60

Hartueman ez-formalak ere lotura afektiboak sortzeko une garrantzitsutzat har-tzen dira. Sarritan, une horiek programatzen dira proiektuetan, baina nabaritzenda horri buruzko iruzkinen eza haurrentzako proiektuetan.

Adineko pertsonen parte-hartzea: Parte Hartze Sozialeko

Belaunaldien arteko Foroa. Nafarroako Unibertsitatea

61

Nafarroako Unibertsitateko HezkuntzaSailak 1996. urtetik zeraman erretiratu-elkarteetan lan egiten esku-hartze pro-gramekin. Memoria eta gizarte-trebeziaklantzeko ikastaroak egiten ziren, nagusi-ki, programa horien bidez, eta eskariaoso handia zen. Baina beste plangintzabati ekitea pentsatu zuen zuzendaritza-taldeak. Ardura bat zuen talde horrek:zergatik geratzen da bigarren mailangiza kapital garrantzitsu hori gizartearieragiten dioten gai orokorretan? Beraz,programa berria proposatzea erabakizuten, gizarte eta hezkuntzako esku-hartze ereduak garatzeko beharrarierantzuteko, eta, horren bidez, gizarteanparte-hartzeko bide berriak sortzeko.Adineko pertsonak jardueren hartzailetekniko edo parte-hartzaile baino gehia-go izan zitezen nahi zuten, jarduerakzuzentzen hasteko aukera izan zezaten.Alde horretatik, adineko pertsonak moti-

batzea da helburu nagusia, hainbat be-launaldiz osatutako esparru batean berenbizi-kalitatea igo dadin, eta horren be-netako protagonista gisa goza dezaten.

Foroaren ezaugarri nagusiak jasotzenditu gaur egun duen izenak, hain zuzenere, Gizarte Parte-hartzeko Belaunaldiarteko Foroa. Izan ere, metodologia(foroa), parte-hartzaileak (belaunaldiartekoa) eta helburuak (parte-hartzea)aipatzen ditu.

Gaurkotasuna edo interesa duen gai batiburuzko eztabaida publikoa da foroa, etahilero egiten da. Elkarte, kultur erakundeedo adineko pertsonen elkarte bat ardu-ratzen da foroa dinamizatzeaz bilerabakoitzean. Nafarroako Unibertsitateakforoa prestatzeko eta abian jartzeko pro-zesuan laguntzen du, HezkuntzaGerontologia irakasgaiaren bidez. Horidela-eta, foroaren ardura duen elkartea

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 61

62

unibertsitatean bertan egun batez lanegitera gonbidatzen du. Adineko pertso-nek aukeratzen duten gai bat jorratzenda bilera bakoitzean, haien interesenarabera. Bilera horretan irakasgaiko ikas-leek ere parte hartzen dute; hortaz, ikus-pegi ezberdinak entzuten dira, eta hain-bat belaunaldiren ikuspegia ematen zaieeztabaida eta oharrei. Bukatzeko, gaiariegiten zaizkion bi hurbilketa laburbiltze-ko bi agiri egiten dira.

Gero, foro-egunean, esperientziadunikasle batek moderatzaile-lana egitendu, eta agiriak prestatu dituzten pertso-netako bik ondorioak eta oharrak adie-razten dituzte hitzaldietarako mahaibatean. Antolamendu horrek erraztuegiten du elkarrizketa eta hainbat belau-naldiz osatutako talde txikietan lan egi-tea, baita talde handian egin beharrekoeztabaida ere. Azken solasaldian egune-

roko bizitzan jarduteko proposamenakegitea da helburua, taldearen oharraketa iradokizunak abian jartzeko. Dina-mika horrek bi ordu eta erdi irauten du,gutxi gorabehera.

Elkarren arteko mendekotasuna dutenbelaunaldien talde bateko partaide iza-tearen kontzientzia sustatu du prozesuhorrek parte-hartzaileen artean. Eraberean, elkarrizketa eta bizikidetzaerrazteko loturak sortzeko premia ikusida. Ideia horrekin, hurrengo aldian, adinguztietako parte-hartzaileen artekotopaketa informalak bultzatuko dira(otordua, kafea...).

Ipar Kutxak koordinatzen du proiektua,eta Nafarroako adineko pertsona guztiekparte har dezakete.

Mila esker Carmen Urpíri eta HezkuntzaSailari eman diguten laguntzagatik.

Ikuspegi teorikoetan zein kasu praktikoetan agertzen da parte-hartzea, helburueta metodologiatzat, hezkuntza-prozesuko gakotzat eta lortu nahi den prozesukoemaitzatzat.

Edonola ere, argi izan behar da parte-hartzea, berez, prozesu bat dela, eta pertso-na guztiek ez dutela parte hartu behar indar berberarekin prozesuko ekintza, jar-duera edo une guztietan. Hala ere, komunitateko proiektuetan ardurak hartzenhastea eta kogestio-maila hobeagoetara heltzea ahalbidetu behar du parte-har-tze horrek.

Horrenbestez, parte-hartzea ardurak hartzea dela uste da. Gure ondoko pertsonaheldutzat hartzen da, asmatzeko edo huts egiteko aukerak dituena eta, emaitzahorrek (edozein dela ere), hiritartasun kritiko eta konprometitua eraikitzeko ikas-bide garrantzitsuak ekar ditzake.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 62

Haurrak ere parte-hartzaile: Haur eta Gazteen Aholku Batzordea.

UNICEF, Euskadi.

63

UNICEFek egindako lan guztiaren zehar-kako lerroa da partaidetza-eskubidea.Lerro horrek zeharkatzen du garapenera-ko lankidetza-lana, batzorde nazionale-na, sentsibilizazio- eta informazio-lanaeta diru-bilketa. Hala ere, batzuetan, ezda erraza izaten filosofia hori praktikanjartzea. Horregatik, eta kezka horrekin,2002/3 ikasturtean, Bizkaiko hainbatikastetxetako lehen eta bigarren hez-kuntzako ikaslek Haur eta GazteenAholku Batzordea abiatu zuten.

Sentsibilizazioa eta haur eta gazteentza-ko material ugari sortzea du eginkizunnagusietakoa UNICEF-Euskadiko Batzor-deak. Askotan, alde handia egoten damaterialen eta ekintzen artean, intere-sen eta hartzaileen ulermenaren artean.UNICEF-Euskadiko Batzordean kontura-tu ziren ezinezkoa zela metodologian etadiseinatze-prozesuan parte-hartzen ezzuten hartzaileentzako ekintza bat pla-nifikatzea eta/edo material batzuk disei-natzea. Horrela, urtean zehar haur etagazteen talde batek, gaiei buruz dituzteniritziak eta ideiak ekarriz, UNICEFekinelkarlanean jarduteko eta haren lanabaliozkotzen laguntzeko ideia sortu zen.

UNICEFen lanean eta gizartean haurrenbenetako parte-hartzea sustatzea zenhelburua. “Bakoitzaren bizitzan zeinbakoitzari dagokion gizartearen bizitzaneragina duten erabakiak partekatzekoprozesua da parte-hartzea. Helburu

horrekin, proiektu-mota horrekin sentsi-bilizatuta zeuden eta ikasleekiko harre-mana errazten zuten zenbait ikastetxe-rekin harremanetan jarri ziren. Horrela,ikastetxeetako irakasleek esperientziagauzatzen laguntzen dute.

Parte-hartzea borondatezkoa da. Haurrentaldean, eskolaz kanpoko ekintza gisagauzatzen dira saioak, baina eskola-orduetan. Gazteen Batzordean, ordea,eskola-orduetatik kanpo egiten dira bile-rak, astean behin. Kide-kopurua ez daitxia: haurren sailean, 25 bat haurrekhartzen dute parte; gazteen sailean,batez beste, 15 lagunek. Proiektuaninteresa izatea eta ikasturte osoan inpli-katzen diren pertsona konprometituaketa serioak izatea da proiektu horretanparte-hartzeko baldintza bakarra. Espe-rientziak erakutsi du batzuetan taldeakmotibazioa galtzen duela eta, beste bat-zuetan, errazago inplikatzen dela. Beraz,beren borondatez bultzatzen duten lan-kidetza-proiektu seriotzat azaltzen zaieprozesua.

UNICEF – Euskadiko Batzordeko teknika-ri bat koordinazio orokorraz arduratzenda. Jorratzen den gaia zein den, erakun-deko kide guztien laguntza izaten du(adituak, sailetako adituak...). Ibilbidearibegiratuz gero, ondorioztatzen dakomunikabideetako arduradunarekikolankidetza ezinbestekoa dela. DeustukoUnibertsitateko Pedagogia Sailarekin ere

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 63

64

elkarlanean aritzen da. Proiektua Euska-diko Batzordean abiatu zen, eta duela biurtez geroztik beste autonomia-erkidegobatzuetan ere garatzen ari da.

Hainbat erakunde, talde eta elkarterekinelkarlanean aritzen da UNICEF. Erakundeeta elkarteekiko koordinazio hori ezin-bestekoa da, parte-hartzaileei aberasga-rri suerta dakien. Aipatzekoa da, adibi-dez, udalekin, komunikabideekin, EuskoJaurlaritzako Immigrazio Zerbitzuarekineta hainbat herrialdetako elkarteekinduen lankidetza.

Parte-hartzeko gaitasunetan trebatzeko,alderdi teorikoak (bereziki, HaurrenEskubideei buruzko Konbentzioarekinlotutakoak), balioak (elkartasuna, ardura,begirunea) eta martxan jartzeko gaita-sunak –testuak ulertzeko gaitasuna (zer-bait irakurtzea, ulertzea eta azaltzenjakitea), taldean aritzea, adierazten eta

ondo ulertarazten jakitea– hartzen dituaintzat proiektuak. Horretarako, meto-dologia aktiboak erabiltzen dira, etaeztabaida eta gatazken konponbidebaketsua praktikatzen.

Aholku Batzordeko kideak irits daitezke-enez beste haurren esku ez dauden gaie-tara eta informaziora (egunkaria irakur-tzen ez dutelako edo albistegiak ikustenez dituztelako), zenbait gairekin sentsi-bilizatuago daude eta elkarrizketetangehiagotan hartzen dute parte, etxeanedo lagunekin. Proiektuaren helburueta-ko batekin lotuta dago egoera hori:eskolatik irtetean, prozesua amaitzeaneta esperientzia gauzatzen den bitarteaninformazio hobea eta parte-hartze han-diagoa sustatzea.

Mila esker UNICEFeko Cristina Junquera-ri eman digun laguntzagatik.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 64

65

Aztertutako ikerketetan aurkitu dugunez, askotan, hiritarren hezkuntza ikastetxe-etan eskaintzen hasten denean, prozesuak denbora eskatzen du. Prozesu horrekhainbat etapa ditu:

• Lehenengo mailan, irakasle talde txiki bat hiritarren hezkuntzari buruzkoikastaro batera doa. Une horretatik aurrera, gai hori beren eskoletansartzen dute, eta esperientziak trukatzeko sare informalak antolatzen.Une horretan, ikastetxearen proiektuan oraindik ez da ageri gai hori,eta irakasleek bakartuta eta laguntza gutxirekin sentitzeko arriskua dute.

• Bigarren mailan, hiritar-heziketa dagoeneko curriculum nazionalean dago.Horrenbestez, irakasleei erantzun antolatuagoa eskaintzen zaie esparruhorretan; esate baterako, ideiak eta esperientziak trukatzeko sareetanantolatzea. Ikastetxeetan, maila hori ikasleekin egiten diren lehenharremanetan ageri da, ikasleen kontseilua antolatzeko.

• Hirugarren mailan, hiritar-heziketako prozesuak ikastetxeetakocurriculumetan sartzen dira; beraz, ikasketaburuek plangintzan sartzendituzte. Gaia ageriagoa da, eta haren printzipioak publikoak izango diraposter eta kartelen bidez.

• Laugarren mailara iristeko, epe ertaineko prozesua behar da. Prozesuhorretan, hiritar-heziketako planak ez dituzte soilik bere gain hartzenzuzendaritza-taldeak eta irakasleek, ikastetxeko kudeaketa-organo guztiekbaizik. Adostutako proiektuen inguruan lan egiten duten gizarte-eragileguztien (irakasleak, ikasleak, familiak) adostasunean oinarritzen daegoera hori.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 65

66

Aztertutako kasu gehienetan, esparru horretan interesa duten irakasle gogo-tsuek jarri dute abian ekimena, GKEen laguntzaz. Irakasle horiek ikasgela edoziklo batean hasi dituzte ekimenak, eta, gero, ikastetxeek bere egin dituzte eki-men horiek. Ikastetxeetako zuzendaritzaren laguntza izaten dute, eta irakasleakkoordinatuta egoten dira. Bestelako eragile batzuen ikuspegiak ere entzutendituzte irakasleek; esaterako, familia edo ikasleenak. Hori soilik gertatzen dazuzendaritza-taldeek, irakasleek eta gainerako langileek aukerak ematen badiz-kiete ikasleei hiritar-gaitasunak ikastetxeko eguneroko bizitzan erabiltzeko. Halaere, azterketak dioenez, prozesua ez da hain sakona izaten eta ikasleen parte-hartzea txikiagoa izaten da (Hart, 2000). Izan ere, proiektuek metodologia parte-hartzaileei ematen diete garrantzia, baina ez dira ikasgelatik kanpo lantzen.

Ikastetxea,GKEekin,erakundeekinlankidetzan

Alumnado

Alumnado

Alumnado

Alumnado

Hiritar-heziketa lantzeko proiektua

Hiritar-heziketa lantzeko proiektua

Hiritar-heziketa lantzeko proiektua

Hiritar-heziketa lantzeko proiektua

Erakundea

Erakundea

Gizarte Zibila

Elkartea eta/edoherritarrak

Herritarrak

Elkartea

Herritarrak

Hiritar-heziketa lantzekoproiektua

4. koadroa: Hiritar-heziketa antolatzeko ereduak.

Ikasleak

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 66

Iragana berreskuratuz eta zabalduz:

Labe Garaietako kutxa bidaiaria. La Salle, Sestao

67

Ikastetxe horretan, hurbileko historiariburuzko interesa berreskuratzeko premiasentitu zuten, baita ikasleen jatorria etaidentitate historikoa lantzeko beharraere. Gizarte Zientzietako irakasleak kon-turatu ziren Iraultza Industriala ikastean,adibidez, ikasleek beren errealitatetikurrun ikusten zutela gai hori, eta hurbi-leko zenbait osagai egoteak (esaterako,Labe Garaiak), han lan egin zuten aitonabatzuei buruzko oharren bat bakarriksortzen zuela, baina sakontasunik gabe-koa. Belaunaldi berriek iragana ahaztuegiten zutela eta beren herriko historiahurbilena arrotz egiten zitzaiela ohartuziren.

Testuinguru horretan, 2003-2004 ikas-turtean, UNESCOri lotutako eskolensareak antolatutako monumentu zaha-rren berrirakurketan parte hartzea pro-posatu zen ikastetxean. DBHko laugarrenmailako ‘Euskadiko historia eta geografiaikertzeko lantegia’ hautazko irakasgaia-ren barruan proiektu bat proposatzekoaukera zegoen. Irakasgai horrek ikaslegutxi zituen (14 lagun) eta, beraz, horre-lako proiektu bat egiteko aukera ematenzuen. Bizkaiko Labe Garaiei buruzkomaterialez eta lan-arloez osatutakokutxa bat egitea izan zen proposamena.Gai horrek osagai afektiboa ere badu.Izan ere, ikastetxea Labe Garaietako lan-gileen seme-alabek eta seme-alabentzat

sortua da. Gaur egun, amaitu eta lehia-ketara aurkeztu denean, proiektuarekinjarraitzen da. Hain zuzen ere, ikastetxekogizarte-zientzietako irakasgaietan mate-rial didaktiko gisa erabiltzen da proiek-tuko materiala.

Lan horrek alderdi oso praktikoa etaaktiboa izan du, dokumentazioa bilatueta materialak sortu ahal izateko.Horretarako, hainbat metodologia-motaerabili ziren; esate baterako, ikerketahistorikoa eta trebakuntzakoa. Horrezgain, zeuden funtsak zehaztasunez begi-ratu ziren; zenbait langileren, historiala-riren, irakasleren ahozko testigantzakjaso ziren, hitzaldietara joan, etab.

Nabarmentzekoa da materialen edukiaketa dokumentazioa aukeratzeko irakasleeta ikerlari talde baten laguntza etaaholkuak izan dituztela. Informazioabilatzen, materialak sortzen, etab. lagun-du zuten pertsona eta erakundeenharreman-sarea antolatu zen. Esatebaterako, Industria Arkeologiaren Elkar-tearekin, Gallartako museoarekin eta Al-dundiko liburutegiarekin lan egin dute.Dokumentazioa eta umeentzako mate-rial didaktikoak egitera eta antolatzeraohitzeko, Arte Ederren eta Guggenheimmuseoetako hezkuntza-sailei ere eskatuzitzaien aholkua. ONCEren laguntzariesker, materialak braillera itzuli ziren,

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 67

68

etab. Hortaz, hainbat jakintza-alor bat-zea da esperientzia horren ezaugarrinagusietako bat. Izan ere, eskuekin lanegiteko gaitasun teknikoak zein norbe-raren balioak erabili dira, baita ikasgaia-ren jakintzak ere.

Erakundeez gain, gizon-emakume askokere lagundu zuten, gehienak LabeGaraietako erretiratuak edo gaia ondoezagutzen zuen jendea. Pertsona horiekutzi zizkieten argazki eta erabilitakozurezko eredu gehienak ikasleei. Aipatubeharra dago erretiratuak asko motibatueta poztu zirela, beren ‘fikziozko ilobei’erakutsi ahal izan zietelako zer izanziren, eta zergatik dagoen Sestaonhorrenbesteko jende nahastea, hainbes-teko barietatea. Horrenbestez, egiaztatuegin zen batera egindako lanak elkarhobeto ezagutzen eta elkarrekin bizitzenlaguntzen duela. Ikasle eta irakasleen-tzat ere motibazioa handia izan zen.Hainbeste motibatu ziren, ezen eskolako

ordutegiaz kanpo ere lanean jarraituduten.

Proiektuak udalerrian eta inguruneanduen oihartzuna eta onarpena da bestealderdi interesgarri bat. Hori dela-eta,proiektua aurkezteko, hitzaldi irekiaantolatu zen Sestao udalerrian. UNES-COko Eskola Elkartuen urteroko topake-tetan (El Ejido eta Pontevedra) ere espe-rientziaren berri eman zen, baitaBizikidetza eta Tolerantzia jardunaldie-tan ere (Gasteiz), etab.

Beraz, esperientzia motibatzailea izanzen; gaiari buruz gehiago jakiteko kezkaeta jakin-mina sortu zuen, eta gizartekobidegabekerien gainean kontzientziatuzituen ikasleak, baita pertsonen artekoeskubide-berdintasuna eragozten dutenoztopoak ezabatzeko premiari buruz ere.

Mila esker Marisa Bergóni eta La Salleikastetxeari eman diguten laguntzagatik.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 68

69

Komunitate-esperientzietan, hiru antolakuntza-eredu atzeman dira:

a. Tokiko erakundeek hasitako proiektuak (esate baterako, udalek),elkarte-sareari zuzendutakoak eta, batzuetan, elkarteetan ez daudenhiritarrei zuzendutakoak ere. Parte-hartze prozesuak errazteko edohobetzeko esperientziak izan ohi dira, bai kontsulta bidezkoparte-hartzekoak (esaterako, Gernikan), edo ardura-mailahandiagoetarako aukerarekin (adibidez, Altzan).

b. Erakunde publikoek sustatutako proiektuak, non sozietate zibilak geroraaitzindaritza bere gain hartuko duen. Kasu horretan, erakundeek lehenesperientzia bat erraztu ahal izan dute, baina herritar-talde bateninteresari eta motibazioari esker baino ezin da sortu elkarte-sarea(esaterako, Lamiakoko emakumeen elkartea edo Osaginez elkartea).

c. Gizarte zibileko talde batzuk antolatuta daude eta parte-hartzea hobetunahi dute. Beraz, beren etorkizuna zuzentzen hasten dira, eta herritargisa dituzten eskubide eta betebeharrak erabiltzea pentsatzen dute.Horren ondoren, proiektuak herritar guztientzat edo talde jakin batentzatprestatzen hasten dira –esate baterako, Opre Roma proiektua(ijitoen kolektiboa) edo Gauekoak (gazteria)–.

Komunitatearekin dituzten erantzukizunen jakitun diren pertsonen erantzun akti-boa eskatzen dute hiru prozesu-motek. Pertsona horiek informatuta egon behardute, eta erabakiak hartzeko eta eztabaida publikoan jarduteko gai izan behardute (Espainiako Gazteriaren Kontseilua, 2005). Dirudienez, pertsona helduentza-ko programetan haurrentzakoetan baino jende gehiagok parte hartzen du, orohar. Hala ere, ikastetxean ikusi denez, esperientzia zabalak susta daitezke.Familien eta irakasleen arteko berdintasunezko harremanen bidez, hurbiltasune-an eta erabakiak era parekatuan hartzean oinarritutako hezkuntza-inguruneakgaratzea ahalbidetzen dute esperientzia horiek.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 69

Gazteekin egindako proiektu bat: Gauekoak. Gasteizko Udala.

70

1997an, Abierto hasta el amanecer(Eguna argitu arte zabalik) proiektuasortu zen Gijonen. Gazteentzako gauera-ko aisia esperientzia berritzailea zen.Orduan, une hartan eskaintzen zenarenezberdina izango zen zerbait egitea era-baki zuten auzoko boluntariotzan zihar-duten pertsona batzuek. Gazteen joeraberrietara egokitu nahi zuten. Beraz,egunez baino gehiago gauez dibertitzendiren gazteengana jotzea erabaki zuten,eta aisia sortzailea edo trebakuntzakoabilatu beharrean kontsumoko aisia bila-tzen zutenengana. Programa sendotuegin zen, eta beste udalerri batzuetarazabaltzen hasi zen.

Hain zuzen ere, Gasteizen udalbatzakmozio bat onartu zuen antzeko proposa-men bat garatzeko. Udaleko GazteriarenKontseilu batean, programaren ardurahartzeko interesa erakutsi zuten herrikoaisialdiko taldeek eta gazteekin lan egi-ten zuten pertsonek.

Udalak ideia jaso zuen, eta baliabideakemateko konpromisoa hartu zuen. EtaGazteria Zerbitzuak deialdia egin zuen,ezaugarri horiekin programa antolatze-ko. Proposamen irekia egin zieten aisial-diko talde tradizionalei (eskautak, parro-kiak, etab.) eta gazteei zerbait eskainiahal zieten beste elkarte batzuei (drogenaurkako kirolariak, hiesaren aurkako ba-

tzordea, kulturaren inguruko gaiak lan-tzen zituzten taldeak, etab.). Horrela,hainbat pertsona eta kolektibo batuziren, une oro gazteekin harremanetanegon zitezen. Bestalde, udal egiturakerabil zitzaketen (esaterako, gizarte-etxeak). Hortaz, programa ondo egokitu-tako tokietan egiteko aukera zuten.

Une hartan erabaki zen Udalak gauzakerraztu eta sustatu egin behar zituela.Teknikariak arduratzen ziren bilera-deial-diak eta -prestakuntzak egiteaz (egunekogai-zerrenda egitea, udalean bertan balia-bideak bilatzea programan jartzeko, deial-diak egitea, etab.). Gauekoak programarenlehen fasean, denbora asko eskaini beharizan zitzaion Udal barruko lanari, udalekohainbat arloren laguntza beharrezkoabaitzen (kirol-jokalekuak, gizarte-etxea,etab.).

Gaueko 10etatik aurrera herriko elkarte-ek soilik kudeatzen duten gizarte-etxebat egotea da Gauekoak programarenlorpenik handiena. Lehenago ez zenhorrelako esperientziarik pentsatu, gi-zarte-etxeek udaleko langileak baitituz-te, hango zereginak egiteko kontratatu-takoak. Orain, eskaintza zabaldu egin da,Aldabetik udalaren beste gune batzueta-ra. Beraz, Gauekoak programak erakutsiduenez, elkarteek ardurak har ditzaketeeta, horrela, administrazioak elkarteen

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 70

71

Parte hartu behar duten pertsonen prestakuntzaren eta trebakuntzaren menpedago, neurri handi batean, hiritar-heziketaren kalitatea, prozesua baino lehen etaprozesuan bertan (Europako Kontseilua, 2001b; Eurydice, 2004). Hezkuntzakoeragileen lana funtsezkoa da herritarren eta nortasunaren ikaskuntza eta espe-rientzia abian jartzeko.

Heziketa-prozesu formaletan lan egin dutenen iritziz, garrantzitsua da hausnar-tzeko edo GKEek eskainitako materialak ezagutzeko trebakuntza-prozesuetanedo trebakuntza-ikastaroetan parte hartu izana. Komunitateko proiektuei dago-kienez, interesgarria da lanean laguntzen duten gai jakin batzuetan (parte-har-tzea, kudeaketa, etab.) trebakuntza-ikastaroak egin ahal izatea. Oro har, kalita-tezko trebakuntza izan daiteke, baina partziala, zatikatua edo ez sistematikoa iza-teko arriskua du, hainbat eragilek edo erakundek eskainitako ikastaroz, mintegizeta hitzaldiz osatutakoa.

gainean duen konfiantza handitu eginda, baita jardueretara doazen gazteen-gan duena ere.

Dibertsitatearen aldeko lana ere nabar-mentzekoa da, hainbat taldek moduintegratuan parte hartzea ahalbidetubaitu. Esate baterako, ikusi da kirolean

kultura ezberdinek berdintasunean partehartzen dutela.

Mila esker Gauekoak programako gazte-elkarteei, Pilar Abellari eta GasteizkoUdaleko Gazteria Zerbitzuari.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 71

Guztia ez da berdina izan behar; zerbait egin dezakegu.

Osaginez elkartea, Bilbo.

72

Gurasoen Eskolan Komunitateko ProzesuZuzentzaileen metodologiari buruzkoikastaro baten lehen maila egin zutenpertsona talde batek sortu zuen elkartehori. Bilboko Udaleko Eskola OsasunekoSailak antolatu zuen ikastaroa. Esperien-tzia hain interesgarria egin zitzaien,ezen, amaitzean, batzea eta elkarte batsortzea erabaki zuten. Ikastaroak arra-kasta izan zuen taldearentzako gune batsortu zelako interesak eta kezkak parte-katzeko. Alderdi horri balio handia emanohi zaio, gaur egungo gurasoei oso zailaegiten baitzaie umeak heztea; hortaz,eskertu egiten dute beren kezkak parte-katzeko leku bat edukitzea, ezinegonariedo guztien esperientziei buruz hitz egi-tea eta alternatibak bilatzea. Egunerokobizimoduko eszenak egitea eta dramati-zatzea du oinarri Komunitateko ProzesuZuzentzaileen metodologiak. Eszenahorietatik abiatuta, parte-hartzaileeklehenago ikusten ez zituzten gauzakikusten dituzte, nola edo hala, eta azter-tu eta landu egiten dituzte. Lehen mailaprozesu baten hasiera da. Parte-hartzai-leei bilaketa-sentimendua eragin ohi die,eta hainbeste lagundu dien eta gozatuere egin duten eremu horretan sakon-tzen jarraitzeko interesa emate.

Kasu honetan, ikastaroan parte hartuzutenek bigarren maila ere egin zuten.Horrela, gutxika-gutxika, haien arteko

konfiantza handituz joan zen, eta auto-nomoagoak izaten saiatzeko eta haus-narketarako gune propio bat sortzekoideia sortu zen. Interesgarria iruditzenzitzaien bilerekin jarraitzea, elkarrekinbatzea, interesatzen zitzaizkien gaieiburuz hausnartzeko, informatzeko etatrebatzen jarraitzeko. Gogoan izan gura-soentzako eskolaren helburua ez delasoilik errealitatea ezagutzea, baizik etaerrealitatean esku hartzea eta huraaldatzea ere. Hortaz, horri erantzuteko,Osaginez-Crecer en Salud guraso-elkar-tea sortu zuten.

Hasieran, ekimena 20 bat pertsonarenazen, baina hazi egin zen, eta gaur egun45 bat kide ditu. Herritar autonomoaktrebatzea du helburu. Bultzatzaileen iri-tziz, hiru mailatan aurrera egitea eska-tzen du horrek:

a. Norberari buruz hausnartzea: zergertatzen ari zaizun jakitea, eta zer-gatik.

b. Gizartea zuzentzen duten mekanis-moak zein diren jakitea.

c. Errealitatea alda daitekeela onartzeaeta horretarako gaitasuna dugulaikustea.

Talde-lana da proiektuaren alderdi garran-tzitsuenetakoa, erreferentzia baita egu-neroko bizitzaren prozesuan. Bestalde,

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 72

73

arindu egiten du arazoen aurrean per-tsonek sentitzen duten exijentzia-mailahandia.

Haien lanak eragina du gizartean, batezere gai bitan. Alde batetik, aldatu egitendira, eta horrek seme-alaben hezkuntza-ren gaineko ondorioa dakar; bestetik,ikastaroak eta hitzaldiak antolatzendituzte gainerako hiritarrentzat. Horrez

gain, interesgarria da esperientziahorren beste lorpen bat ere: gaur egun-go gizartean gizonak duen eginkizunariburuz pentsatu eta hausnartzen duentaldea antolatzea lortu dute.

Mila esker Osaginez elkarteko AndreasSchäfter, Ana Grande eta Teresa Eguida-zuri, eman diguten laguntzagatik.

Komunikazioa faltan dagoen osagai bat izaten da askotan, baina ezinbestekoa daproiektua ezagutzeko eta proiektuak ondo funtziona dezan.

Alde horretatik, ikastetxeek askotan azpimarratu dute proiektuek barne-komuni-kazioko prozesuak hobetzen lagundu dutela.

Komunitateko proiektuetan, berriz, komunikaziorako hainbat bitarteko erabiltzendira. Informazioa hainbat bidetatik heltzen zaie hiritarrei: panelak, bileretarakodeialdiak edo ‘ahoz ahoko’ prozedura tradizionala. Web orriak edo materialakargitaratzea dira proiektuaren ‘emaitzak’ aditzera emateko beste bide batzuk.

Kasu guztietan aipatzen da komunikabide gehiagotan agertu behar lukeela infor-mazioak, baita foro publikoetan ere. Sariek, adibidez, komunikabideetan gehiagoagertzeko aukera ematen dute.

Komunikabideetan agertze horrek bi ezaugarri ditu:

1. Alde batetik, publikoki agertzeak proiektua agerian jartzen laguntzen du,eta, beraz, parte-hartzaileak agertzeak eragin ona izan dezake haienautoestimuan, bereziki, proiektua zabaltzen erantzukizun handiena dutenparte-hartzaileengan.

2. Bestalde, aztertutako kasuetan eta, bereziki, biztanle gazteagoekin,komunikabideetan agertu aurretik, trebatu egiten dira, gaitasunakgaratu ditzaten (esate baterako, jendaurrean hitz egiten, gaiak aldezaurretik aztertzen irakasten zaie).

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 73

Elkarrekin bizitzen ikasten. Gernika-Lumoko bizikidetza-plan integrala.

74

Hazi sareak bultzatuta sortu zen proiek-tua. Sare hori Gernika Gogoratuz Bakea-ren Ikerkuntza Zentroak, Gatazkak Eral-datzeko Unibertsitate Zentroak (GEUZ) etaFOMED Bitartekaritza Institutuak osa-tzen dute. Guztiek dute esperientziazabala gatazkak konpontzen eta komu-nitatearen arloan.

Gernikak Bakearen Hiri gisa duen baliosinbolikoa eta esparru horretan berri-tzaile diren proiektuetan duen esperien-tzia funtsezkoak izan ziren proiektu pilo-tu hau hasteko.

Prozesu parte-hartzaileetatik abiatuz,bizikidetzara eta bakea eraikitzera hur-biltzea du oinarri proposamenak. Horre-tarako, Lederachek ideiak (1998) jarraituzituen ereduak, bakea eraikitzeari dago-kionez:

Eraikuntzaren eragileak eta ikuspegiak.Gernikan hiru mailatan lan egin zen:maila politikoa (udalbatza), antolakun-tza-maila (erakunde publikoak eta pri-batuak) eta herritarren edo antolatugabeko biztanleen maila.

Gaietatik arazoetara. Gaiak, erlazioak,azpisistemak eta sistemak barne hartudituen lana proposatu zen.

Denbora. Eragileen artean lortu denadostasunaren arabera antolatu zirenfaseak.

Plana egiteko, bost jarduera-fase ezarriziren:

1. fasea. Mobilizazioa eta proiektuarenberri ahalik eta jenderik gehie-nari ematea.

2. fasea. Bizikidetzaren alde lehenagoegin diren ekintzak ebaluatzea.

3. fasea. Bizikidetza balioztatzea. Ingu-runeko benetako arazo eta/edogatazkak zein diren jakiteko au-kera eman du.

4 fasea. Bizikidetza hobetzeko egin be-har diren esku-hartzeen propo-samenak zehaztea.

5. fasea. Elkarrekin bizitzeko plan osoaegitea.

Plana egiteko hainbat metodologia era-bili ziren(galdera-sortak, eztabaida-tal-deak, edukiak aztertzea, etab). Alderdihori oso garrantzitsua izan zen, proiek-tuaren helburua bikoitza baitzen: udale-rrian egon zitezkeen gatazkei buruzkobalioztatze parte-hartzailea egitea, etahainbat esparrutako proposamenakjasotzea (herritarrak, elkarteak eta poli-tika-arlokoak). Baina, horrez gain, erabi-litako metodologia berriro formulatunahi zen, beste udalerri batzuetan berri-ro erabili aurretik hobetzeko.

Ikusten denez, ezarritako bi helburuakbete nahi dituen asmo handiko proiektubaten lehen faseaz ari gara. Alde batetik,

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 74

75

Kasu guztietan agerian geratzen denez, heziketa-prozesu horiek balioztatzeaerronka handia da. Gehienetan, hausnarketa-prozesu bat ezartzen da ekintzakirauten duen bitartean. Prozesuaren ebaluazioa eta parte-hartzaileen gogobete-tze-maila ere kontuan hartzen dira.

Samaniego ikastetxearen eskolako agenda 21ek, adibidez, honela dio:“Hezkuntzari, testuinguruari, baliabide materialei, pertsonalei eta finantzazkoeieta emaitzei buruzko adierazleen bidez egiten da ebaluazioa. Proba estandarrakdira, eta ikastetxea non dagoen, norantz doan eta helburuetatik hurbil edo urrundagoen jakiten laguntzen dute”.

Dena dela, beharrezkoa ikusten da ebaluazio sakona egitea, hiritar-heziketarenedukiak ondo ulertu diren eta printzipioak (balioak eta trebeziak) eguneroko bizi-tzan erabiltzen diren jakiteko.

Hala ere, proiektuen bilakaeran zein pertsona arduradunekin egindako elkarrizke-tetan egiaztatu denez, proiektuak hazten eta hobetzen ari dira. Jarduerei etagogoan dituzten helburuei buruz hausnartzeko interesa ere badago.

udalerrian esku hartzeko proposamenbateratuak egin nahi dira, eta, bestetik,metodologia egokitu eta etorkizunekoproiektuetan aplikatu gura da.

Mila esker Gernika Gogoratuz elkartekoYolanda Muñozi, eman digun laguntza-gatik.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 75

Eskola bat gure komunitatean. Lamiakoko ikaskuntza-komunitatea.

Lamiakoko ikaskuntza-komunitateaksakon aztertu ditu azkeneko urteotanikastetxe horretan erabiltzen ari zirenirizpideak. Eskolan bi hezkuntza-lerroparalelo (familiarekin, bata; ikastetxekoprofesionalekin, bestea) ari zirela gara-tzen ohartu ziren arduradunak, etahorregatik ekin zioten azterketari. Zu-zendaritzaren iritziz, bi lerroak bat eginbehar ziren, hezkuntza hobea eta kohe-renteagoa eskaintzeko. Hortik sortuzen, bada, familiekin elkarlanean jardu-teko eta haiek ere eskolako martxanaritzeko proiektua (“esku-hartze etaberrikuntza-proiektua”).

Heziketa-teknika ez-formalak erabili zi-ren aldeak elkarrengana hurbiltzeko.Besteak beste, auzotar guztiei dei eginzitzaien ikastetxera, kafea hartu etaliteraturari buruzko mahai-inguru bate-an parte hartzera. Hala, bada, ikastetxe-ko ateak zabaldu zituzten, eta hainbatfamilia bertaratu ziren. Lehenbizikoordu-erdian kafea hartzen eta egunka-riak irakurtzen aritu ziren. Handik aurre-ra, trebakuntza-tailerrak eta -moduluakegitea proposatu zen, zenbait hizlarimintzatu ziren... Gaur egun, parte-har-tzaileen nahiaren arabera erabiltzen edoaldatzen dira modulu horiek. Ebaluazioaegiten da urte-amaieran, baita hurrengoekitaldirako urratsak erabakitzen ere.Hona hemen prozesuaren emaitza aipa-

garrienetako bat: emakumezkoen kultu-ra-elkarte bat sortu zen antzerki-proiek-tu batetik.

Ikaskuntza-komunitateak, bestalde, he-rrian integratzen ere laguntzen du.Garrantzitsua da hori Lamiakon, kanpoanbaitaude zerbitzu gehienak (anbulatorioa,herritar-zentroa...) eta ez baita erraza jen-deak auzoarekiko atxikimendu handiriksentitzea. Orain, ordea, jendeak gehiagohartzen du parte Lamiakoko bizitzan,Eskolak bultzatutako proiektuei esker.

Laneko sistema, berriz, hauxe da: bera-riazko proiektuak, ikastetxearen ideiaorokorrekin uztartzen direnak. Oso dina-mikoa eta aktiboa da eragileen jarduera.Familiak, adibidez, ikastetxeko egunero-ko bizimodura moldatu dira, ikasgeleilaguntzen diete talde interaktiboekin etabadute prestakuntza-plana (irakasleena-ren paraleloa). Hainbat komunikazio-tresna ere jarri dituzte martxan; besteakbeste, aldizkaria. Ikasleek, irakasleek etafamiliek hartzen dute parte aldizkarian,eta hezkuntza-komunitate osoarenbaliabidea da.

Zenbait aldaketa egin zaizkio prozesuariingurunera egokitzeko. Gaur egun, ahalduten heinean hartzen dute parte fami-liek; bestalde, atzerriko gero eta familiagehiago dago, ikastetxeko eginkizunetan

76

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 76

77

aritzeko denbora gutxiago dutenakgehienak. Hala eta guztiz ere, partaide-tza-indizea oso handia da. Horri esker,goitik behera aldatu da ikastetxekomartxa.

Mila esker Nieves Sarachagari eta ama-taldeari, baita Lamiakoko ikastetxeariere, eman diguten laguntzagatik.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 77

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 78

79

Etorkizuneko ibiltarientzakolaguntza

6.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 79

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 80

81

Aztertutako prozesu eta proiektuetatik ateratako hausnarketa nagusiak aur-keztuko dizkizuegu. Besteak beste, honako alderdi hauek azpimarratzen ditugu:

• Gaiari buruzko interes gero eta handiagoa dago, hainbat testuingurugeografiko eta tematikotan agertzeak erakusten duenez.

• Ohikoa izan da proiektu pilotuetatik esperientzia sendoetara haztea.

• Lan-talde sendoak daude, ekimenekin konpromisoa hartu dutenak.

• Esperientziak eredu bihurtzen dira komunitateetan. Ingurunera zabaldudirela nabaritzen da, eta bideak sortu dituztela interesa duten pertsonaeta taldeek parte har dezaten.

• Erakundeen, eragileen eta herritarren arteko sare-lana egin da.

• Hiritar-heziketak gizartean balioei eta nortasunari buruz hausnartzekoaukerak ematen dituela ikusten da.

• Ikasleen edo erabiltzaileen ikuspegi tradizionala eduki ostean,orain protagonista gisa ari dira.

• Guneak eta mekanismoak sortzeko premia dago, parte-hartze mailahandiak lortzeko.

• Hainbat talderentzat balioko duten proiektuak garatzeko interesa ikusi da.

Jarduera gehienek alde onak eta txarrak dituzte, baina egoera guztietatik ateradaiteke ikasgairik, arrakasta izan dutenetatik eta porrot egin dutenetatik. Beraz,komeni da atzemandako zenbait zailtasun azaltzea:

• Proiektuen lekua eta estatusa bermatzea eskola-curriculumeanzein udalerrietako edo elkarteetako agenda politikoan.

• Ilusioa eragiten duten proiektuak sortzea, hainbat parte-hartzaileklagun dezaten.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 81

82

• Hezitzaileen eginkizuna aldatzea, heziketa-prozesuak errazten dituztenpertsonak izan daitezen.

• Parte-hartze maila handien alde egitea.

• Herritarrak proiektuekin identifikatzeko lotura afektiboak garatzea.

• Herritarrak motibatzea, aisialdian prozesu parte-hartzaileetanmurgil daitezen.

Komunitate bat dago, eta inplikatutako eragile guztiek (politikariek, teknikariek,gizarte-sareak eta herritarrek) horri buruz hausnartu behar dute, eta gaur egune-rako eta etorkizunerako oinarriak ezarri behar dituzte herritarren parte-hartzeaizeneko esparruan. Testuinguru horretan, hezkuntza formalari eta ez-formalariegokitutako gomendio batzuk aurkeztuko ditugu.

A. Hezkuntza formaleko testuinguruan hiritar-heziketa eskaintzekogomendioak

• Oso motibatuta egongo den talde sustatzailea antolatzea.

• Proiektua eta haren helburuak argi zehaztea.

• Denbora bat ematea proiektua aldez aurretik prestatzen,ikuspegi orokor batetik.

• Irakasleak modu espezifikoan trebatzea, metodo parte-hartzaileekinlan egiten ikas dezaten.

• Alderdi teorikoak, afektiboak eta herritarren gaitasunak jasotzea.

• Metodologia aktiboak erabiltzea.

• Loturak sortzea haurren eta bestelako eragileen benetakoesperientziarekin.

• Hausnarketa pertsonaleko guneak bultzatzea, esperientziak bateratzenlaguntzeko.

• Erabakiak taldean hartzea.

• Haurren iritziak eta proposamenak aintzat hartzea.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 82

83

• Tokiak, informazioa eta proposamenak parte-hartzaileenadinaren arabera egokitzea.

• Proiektua ikastetxearen proiektua izatea, kontraesanak saihesteko(ikastetxeko proiektua, kudeaketa-egiturak).

• Gutxika-gutxika, parte-hartze prozesuak hainbat mailatan abian jartzea,ikasgelatik hasi eta ikastetxearen kudeaketaraino.

• Hezkuntza-arloko beste eragile batzuk inplikatzea (familiak, GKEak…).

• Balioztatze-sistema bat ezartzea, proiektua nola doan jakitekoeta hura hobetzeko.

B. Hezkuntza ez-formal eta informaleko testuinguruetanhiritar-heziketa emateko gomendioak.

• Talde sustatzailea antolatzea lanean ari diren kolektiboetakoordezkariekin. Lantalde horrek oso motibatuta egon behar du.

• Proiektua eta haren helburuak argi zehaztea.

• Elkarrekin egoteko gune informalak sortzea, loturak eta konfiantzazkogiroa errazago sortzeko.

• Parte-hartzaileek elkarrekin lan egiteko proiektuak bultzatzea.

• Parte-hartzaileen benetako esperientziarekin loturak sortzea.

• Hausnarketa pertsonaleko guneak bultzatzea, esperientziakbateratzen laguntzeko.

• Gutxika-gutxika, parte-hartze prozesuak abian jartzea hainbat mailatan,ikasgelatik hasi eta proiektuaren kudeaketaraino.

• Lanean ari direnen iritziak eta proposamenak aintzat hartzea.

• Erabakiak taldean hartzea.

• Tokiak, informazioa eta proposamenak parte-hartzaileen ezaugarrieneta interesen arabera egokitzea.

• Hurbileko komunikazioa errazten duten gune informalak eskaintzea.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 83

84

• Interesatuta dauden beste herritar batzuen partaidetza bultzatzea(erakundeak, familiak, bestelako kulturak).

• Proiektua iraunkor izateko estrategiak sortzea.

• Beste gizarte-eragile batzuekin sarean lan egitea.

• Arduradunak trebatzea talde-dinamiketarako tekniken bidez,talde-lanaren bitartez, etab.

• Balioztatze-sistema bat ezartzea, proiektua nola doan jakitekoeta hura hobetzeko.

Aztarna eta jarraibide hauekin bideak sortzen eta bidexka berriak asmatzenjarraitzera animatzen zaituztegu, zuek ibiltariak. Horretarako, atxiki dugun CDaninformazio gehigarria aurkituko duzu, hala nola, argitalpen hau ahalbidetu duenikerketa, erabilitako bibliografía eta aipatutako dokumentu eta aztertutako espe-rientziei buruzko informazioa.

165 x 210 euskera 16/10/06 09:12 Página 84