Egape 50

56
2017 aldizkaria | www.egape.org

Transcript of Egape 50

2017 aldizkaria | www.egape.org

EgapE 50 urtE | 2017 aldizkaria | www.egape.org

abestia

Hezkuntza, hizkuntzasoka berean bi muturHasierako bide gogorrabihurtu zenuten xamureskuz esku irmo eta ziurIkastola sortu zenutenaniztasuna ikur

berrogeita hamar urte bideanoroitzapenak... ereindako hazi urrunakfruitu datozkigu

Ikasle bakoitzamundu oso ta askeanorbanakoaren bide zidorrak bilatu ta ikastea

parte hartuelkarrekin hazteaetorkizuna bidez beteta ilusioz nahastea

berrogeita hamar urte bideanoroitzapenak... ereindako hazi urrunakfruitu datozkigu

Egapetik mundurakabi eta aingura

Eskuz, esku, irmo eta ziurparte hartu, elkarrekin kantatu

02 | 03

editoriala50 urte, handiak, biziak, hoberenak eta okerrenak, tira, hoberen eta okerrenetakoak esango dugu absolutista ez jartzeagatik, baina barru-barruan daramatzagu denak. Oroitzapen horiek sortu baitzaizkigu errain sakonetik, amaren bularretik aldendu ginen lehen aldi hartako beldurretik, egin ezineko uste hartatik, pentsaezina lortu genueneko-tik, hartxintxarrekin egindako zaurietatik, ausentzien hutsuneetatik…

Eta noizbait gure hizkuntzan ikastea zen-tzuzkoena zela pentsatu eta aurrera egiteko ausardia izan zutenei zor diegu egun erai-kita dugun guztiak, erraineko arkitektura guztiak, euskarazko oinarri sendoak izatea.

Bihotzean daramatzagu 50 urte hauetan jasotako usainak, ostikoak eta laztanak.

historia Lehengo irakurtzen eta idazten ikastea helburu, ondoren euskaraz egitea.

EgapE 50 urtE | 2017 aldizkaria | www.egape.org

XVI. mendean zaila zen Gipuzkoan idaz-ten zekienik aurki-tzea. Gutxi ziren.

— ez da ba izango!

Lehen eskolak do-haintza pribatuei es-ker ireki ziren XVII. mendean. Pedro Viteri izan zen filan-tropo ezagun bat.

Viteri eskola.

04 | 05

denok idazten jakitea

erronka

erraz esaten da bainalkateek irakurtzen eta idazten jakin beharko zutela erabaki zutenean, Hernanin bildutako Batzar Nagusiek errealitateare-kin bat ez zetorren erabakia har-

tu zuten, izan ere, 1573an, Gipuzkoako herri askotan ez zegoen alkate izateko baldintzarik betetzen zuen biztanle-rik: baliabide ekonomiko jakin batzuk izatea eta alfabetatuta egotea asko eskatzea zen. Mende bat beranduago, 1682an, berriro onartu zuten dekretu bera, onartu bai baina betetzerik lortu ez zutelako. Orduan, egoera aldatuko zuen beste zerbait gertatu zen: XVII. mendetik aurrera ikastetxeak ireki-tzen hasi ziren Gipuzkoan biztanle pribatuen dohaintzei esker.

Apaizek ematen zituzten eskolak hasieran. Doktrina irakasten hasi eta bestelako gaiak ere sartzen zituzten. Hain justu, Urnietan ere, apaiz batek eman zituen eskola sortzeko lehen urratsak, eta berririk zaharrenek ere maisu apaiz bat aipatzen dute.

1675eko testamentu batean Nicolás de Azkonobieta parrokoak Idiazabal kaleko Miranda izeneko etxearen erdia maisuaren bizilekutzat utzi zuen. Hala ere, Udalak eta oinordekoek besterik adostu eta zoru aldaketa eta dukatak tarteko, azkenik plazako Balentegia etxea erosi zuten, beraz, pentsa liteke Urnietako lehen eskola eta maisuaren etxea plazan kokatu zela 1688-89 urte inguruan.

Artxibotan aurki daitekeen he-rriko maisu kontraturik zaharrena 1695ekoa da, ordura arte haurren maisu izandako Matheo de Lavayen hil egin zenez, Bautista Barcaíztegui apaiz urnietarra kontratatu zuten sei urterako, ikasleei idazketa, doktrina eta gaztelania, konkretuki «escritura, doctrina y lengua castellana» irakas-teko. Asko izan ziren ondoren etorri zirenak eta eskolak emateagatik eta erlojua zaintzeagatik kobratu zutenak. Antza, ez ziren oso lan baldintza onak, izan ere, kontratua bukatu baino lehen alde egin baitzuten askok. Esteban de Mutiozabal usurbildarrak, aldiz, urte asko eman zituen Urnietan maisu.

A

EgapE 50 urtE | 2017 aldizkaria | www.egape.org

Euskarak ez zuen presentziarik eskole-tan, XIX. mendean aldarrikatzen hasi eta ikastolak sortu ziren arte.

— hala diote!

Udaletxean1731n udaletxe berria eraikitzeko lanak bukatu eta, ohikoa zen bezala, bertara eraman zuten eskola. Udale-txe berri dotoreko areto berezi batean atondu zuten eskolako gela suontzi eta eserlekuekin: hiru idazten ikasten ari zirenentzat eta beste hiru irakurtzen ikasten ari zirenentzat.

Pixkanaka titulazioak eskatzen hasi ziren irakaskuntzan aritzeko. 1813an José Arrue urnietarrak Lehen Letre-tako Maisu titulua eskatu zion Foru Aldundiari eta, horretarako, bataio agiriaz gain, hiru testigantza aurkeztu zituen, ohitura oneko gizon zintzoa eta elizkoia zela eta maisua izateko gaine-rako gaitasunak zituela egiaztatzeko. Alor guztiei buruzko azterketa teoriko eta praktikoak gainditu ondoren eman zioten titulua. Orduz geroztik Urnie-tan aritu zen irakasle 1840ra arte.

Urnietako udaletxeak bi sute larri jasan zituen, bata Independentzia Ge-rretan zehar, 1811n, eta bestea, Lehen karlistaldian, 1937an, baina badirudi ez zutela oztopatu eskolak bertan ematea. Aldiz, 1905eko urtarrilaren 4tik 5erako gauean Urnietako udale-txea zeharo kiskali zen ustekabeko sute baten ondorioz: lau horma baino ez ziren zutik geratu.

Pedro Viteriren ekarpenaMisiolari oblatuek utzitako lokal batean jarraitu zuten mutikoek. Aldiz, nesken eskola jartzeko Oztatuberri etxea alokatu zuen Udalak, maistra-ren etxebizitza ere bertan kokatu zen, Idiazabal kalean.

Egoera honek eskola berri baten pre-mia nabarmendu zuen, hori dela eta, Pedro Viteri Arana arrasatearrarenga-na jo zuten. Viterik fama handia zuen hezkuntzaren filantropo lanengatik. Espero bezalako fruituak lortu zituz-ten urnietarrek eta Viterik, Urnietara bisita egin ondoren, eskolak eraikitzea erabaki zuen. 1907ko azaroaren 17an inauguratu zen Urnietako eskola pu-blikoa, Hernanikoarekin batera. hUra bai sasoia

Doña Pepita Goiburuko

eskolako bere ikasleekin,

Xoxokan, 1962an.

06 | 07

Goiburuko Landa eskolaEuskal Herriko baserrialde ia guztietan auzo maisu-maistra zeukaten. Nor-malean, bizitzeko gela baten eta janari mantenuaren truke ematen zituzten eskolak auzoko edozein baserritan egokitutako gela batean. Irakurtzen eta idazten irakasten zieten haurrei. Goi-buru zen Urnietako auzo handiena eta sakabanatuen zegoena eta baita analfa-betismo tasarik handiena zuena ere. Lau kilometro zituzten Viteriko eskoletara joateko, beraz, zaila zuten bertako berro-gei haur inguruk haraino jaistea.

Gauzak horrela, hutsik geratutako Kin-talaenea baserrian eskolak ematen hasi ziren baldintza kaxkarretan. Beranduago Larburura eraman zuten gela. 1925rako Udalak biztanleei Goiburuko eskola uni-tarioaren proiektua azaldu zien eta bile-rara agertutako 39 familiek laneskua eta eraikuntza materialak eskaini zituzten. Beraz, auzokoen laguntza paregabea izan zuen Udalak Xoxokan eskola eraikitzeko. 60 haur inguru aritzen ziren maistra bakarrarekin, baina askotan huts egiten zuten, batik bat mutilek, askok eguna lanean igarotzen zutelako. 1969an landa eskolan ari ziren 32 haurrak eskola nazionaletara eramatea erabaki zuten eta garraio zerbitzu berezia eskaini zuten horretarako. 1973-74 ikasturtean betiko itxi zuten Goiburuko eskola.

Ikastolen mugimenduaXIX. mendean eskola euskaldun edo gutxienez elebidunaren aldeko ahotsak jaiotzen hasi ziren, XX. mende hasie-ran Eusko Ikaskuntzak eskola berri eta euskaldunaren oinarriak landu zituen bere lehen kongresuan. Arturo Kanpionek eskola publikoa kritikatu zuen hizkuntzarekiko jokabideagatik eta Azkuek kritikekin bat egin eta bere ikastetxea ireki zuen 1896an.

Garai hartako mugimendu politiko eta intelektualak sortu zuen lehen ikas-tola 1914an, Donostian: Koruko Andre Mariaren ikastetxea. Baina Espainiako Gerra Zibilak ikastolen desagerpena eragin zuen eta 1944ra arte itxaron be-har izan zuen berpizteko. Orduan iritsi zen Urnietako ikastolaren txanda.

Siglos de trabajo para avanzar hacia una escue-la pública en euskeraCuando en 1573 las Juntas Generales de Gipuzkoa aprueban como condición para ser alcalde en el terri-torio el requisito de saber leer y escribir, se retrata la situación de la educación en Gipuzkoa, ya que eran muchos los municipios que no tenían a ninguna persona que cumpliera esos mínimos requisitos. Un siglo más tarde, se vuelve a aprobar la medida, con la diferencia que también se abren escuelas gracias a las iniciativas privadas.

Los primeros maestros fueron curas, también en Urnieta. Precisamente el párroco Nicolás de Azko-nobieta dejó en su testa-

mento de 1675 la mitad de la casa Miranda para que viviera el maestro. Pero desacuerdos y ducados de por medio, finalmente el Ayuntamiento compró la casa Balentegia de la plaza para que albergara la casa del maestro y la primera escuela de Urnieta, hacia 1688-89.

Fueron numerosos los profesores que pasaron por Urnieta, por lo que cabe pensar que no tendrían muy buenas condiciones para im-partir «escritura, doctrina y lengua castellana».

Cuando terminó la cons-trucción del ayuntamiento, en 1731, las escuelas se trasladaron allí, hasta que el incendio de 1905 solo dejó cuatro paredes de aquél edificio. Era evidente

la acuciante necesidad de unas escuelas nuevas, por lo que los urnietarras acudieron al conocido filántropo arrasatearra Pedro Viteri. Gracias a su ayuda económica se consi-guió inaugurar las escuelas públicas en 1907.

Mientras tanto, a cuatro kilómetros de las escuelas del pueblo se encontraba el barrio con mayor tasa de analfabetismo: Goiburu. Gracias a la estrecha co-laboración entre Ayunta-miento y vecinos del barrio en 1925 consiguieron abrir la escuela rural de Goiburu a la que acudían 60 niños y niñas. Y continuaron así hasta que decidieron poner transporte a las escuelas públicas y cerrar la escuela en el curso 1973-74.

euskara Etxeetatik kalera. Hizkuntzaren presentzia, erabilera akademikoa eta etorkizuna.

EgapE 50 urtE | 2017 aldizkaria | www.egape.org

gabonak gabon

Maripi Sarasola eta Aran-

txa Etxeberria Egape ikas-

tolako lehen ikasle taldeare-

kin, 1969ko gabonetan.

ama hizkUntzan ikastea

erabaki aUsartak

X. mende hasieran abian zen Euskal Herrian hezkuntza eta hizkuntzaren defentsan ari zen kultur mugimendua, Eusko Ikas-kuntzak 1918an egindako lehen

Batzarrean sistema hori kritikatu eta etorkizunerako urratsak aipatu ziren. Gerra Zibila bukatuta euskarazko irakaskuntzan aritzeko saiakerak egin ziren berriro: Elvira Zipitriak eskolak ematen zituen isilean eta andereñoak prestatzen zituen.

Modernizazio eta berritzea etorri ziren 60. hamarkadan, Euskal Herrian aldaketa ugari sortu ziren ekonomia, politika eta gizartean. Errealitate soziopolitiko horren fruituetako bat izan zen ikastolen sorrera. Hernanin, 1961ean jarri zen martxan ikastola.

Urnietan, ikastola sortu aurreko hezkuntzaren egoerak hutsune ugari zituen: eskola publikoan ez zegoen sei urtera arte sartzerik. Urnietako guraso zenbaiten artean ere kezka sortu zen 60. hamarkada bukaeran seme-alaben irakaskuntzaren kalitateari buruz. Ama hizkuntzan ikasteko aukera izatea eta euskarari gizartean merezi zuen tokia emateak bultzatu zituen sustatzai-leak ikastolaren proiektuari ekitera.

Sabina Arruarte, Maria Arizmendi, Xabier Larretxea, Benantzio Laskibar eta Antselmo Unanuek osatu zuten lehen batzordea, Hernaniko Urumea ikastolan antolaketa lan ugari egiten ari zen Hiazinto Fernandorena eta or-duan herriko apaiz zen Benantzio Las-kibarren laguntzaz. Haurrak gustatzen zitzaizkion eta ikasketak egiteko prest

egongo zen neska gazte baten bila hasi eta Maripi Sarasola konbentzitu zuten lanean hasteko.

Haurrak bilatzeko, etxez etxe hiru eta lau urteko haurren etxeetara joan ziren. Gurasoen artean erantzun desberdi-nak: batzuek ez zuten etorkizun handi-rik ikusten legearen kontrakoa zelako, beste batzuek hilean 15-20 duro inguru ordaindu egin behar zutelako, batzuen-gan beldurra ere nagusitu zen... Baina 20 haurren gurasoek erabaki ausarta hartu eta talde horrekin hasi ziren.

Elizaren lokaletan hasi zen ikastola, egun Sarobe dagoen tokian, Elizondo zinema izan zen horren ondoan lehe-nengo eta azpian beranduago. Izena pentsatzeko, aldiz, Elvira Zipitriaren gomendioari jarraitu eta EGAPE erabili zuten, babesa adierazi nahian. Horrela jaio zen EGAPE ikastola.

Ibiltzen hasi eta arazoak konpontzen orduak eta orduak ematen zituen: diru arazoak eta legez kanpokoa izateak batez ere. José Goya orduko apaizak emandako laguntza izugarria izan zen, berak uzten baitzion ikastolari dirua ateratzeko tonbola. Elizondo Zinema zenean elizak zituen lokaletan hasi zen Maripi haurrekin. Inspektoreak saihesteko nahikoa lan izaten zuten: «Halakoetan mendira eramaten geni-tuen haurrak», gogoratu du. Izan ere, Urnietara iritsi baino lehen inspekto-rea Andoainera joaten zen eta bertatik Egapera deitzen zuten, abisatzeko. Inspektorea Urnietako Egape ikastola-ra iristen zenerako gelak hutsik egoten ziren.

08 | 09

Urnietako guraso zenbaitek kezka zu-ten irakaskuntzaren kalitateaz eta euska-raren presentziaz. Ikastola sortzea era-baki zuten.

— ordUan ere baziren

X

Aprender en el idioma maternoA principios del siglo XX surgen voces que reclaman la necesidad de estudiar en euskera. Cuando termina la Guerra Civil, otra vez se ponen en marcha las iniciativas en favor de la enseñanza del euskera. El-vira Zipitria empezó a dar clases en euskera y a formar

andereños en la clandesti-nidad, en Donostia.

La situación de la educa-ción en Urnieta presentaba numerosas carencias. La actitud hacia el euskera era completamente contraria y se alzaban voces a favor de la enseñanza en la lengua materna. En Hernani se había puesto en marcha la ikastola en 1961.

Casa por casa presen-taron el proyecto de la ikastola entre las familias urnietarras. A pesar de las dudas y la incertidumbre, 20 familias decidieron apostar por la ikastola y así se formó un grupo de 20 ni-ños y niñas en los locales de la iglesia, en las inmedia-ciones en las que hoy en día se encuentra Sarobe.

EgapE 50 urtE | 2017 aldizkaria | www.egape.org

Eskoletan euskara sartzeko beharraEskolako kartilak lortzea ere ez zen batere lan erraza. Sei urterekin derrigorrezkoa izaten zuten ikaste-txeek kartilak ematea, ofizialak ziren eta ikastolak ez zuen inolako ofizial-tasunik, eskola guztiz klandestinoa zen. Hori dela eta Eskola Nazionaleko irakaslearekin hitz egin eta berak esan zuen neskei kartilak beteko zizkiela eskola hartara joango balira bezala, baina tren azpira erorita hil egin zen eta batere gabe geratu ziren.

1966 eta 1967an, Euskaltzaindiak, 1965ean Bilboko Resurrección Mª Azkue ikastolak legeztatzea lortu ondoren, Hezkuntza eta Zientzia Ministroari euskararen etorkizunaren inguruko kezka adierazi eta eskoletan hizkuntza sartzeko beharra adierazi zion. Horietan zeudela, 1967an pa-rroko berria iritsi zen Urnietara: Jose Goya eta paperak azkar egiteko gai-tasuna erakutsi zuen, izan ere, berak lortu zuen ikastola legeztatzea elizaren babespean.

1968an Gobernadore Zibilak «bai-menik gabeko zentroetan haur ugari» zeudela esan eta beren «kontroletik kanpo» zeudela adierazten duen zirku-lar bat zabaldu zuen. 1968ko azaroan Urnietako Lehen Hezkuntzako Juntak inspektorearen bisita zela eta egindako bilerako aktan honakoa jasotzen da:

«Se refiriere a las escuelas privadas o parroquiales. El señor párroco (don José) dice que la ikastola que funcio-naba antes se ha suprimido por no ser titulada la señorita que la regentaba y que actualmente están en preparación

los locales para los maestros titulados que han de ejercer una vez se arreglen los trámites necesarios».

Baina ordurako bi urte zeramatzaten Maripi Sarasolak eta beranduago iritsi zen Arantza Etxeberriak ikastolan, egunero, lanean. Eta gero eta ume gehiago ziren ikastolara joaten zirenak. «Ilusio handia genuen, itxaropena. Bai-na zalantza asko ere bazeuden tartean. Ikastola zertara? Euskara etxerako bakarrik zen, ikasketak egiteko ez zen ikusten euskara inolaz ere. Gurasoen zalantzarik handiena hori zen, zein prestakuntzarekin aterako ote ziren umeak», gogoratu du Maripik. Ikas-tolen mugimenduaren hastapenetan etorkizunak kezka eragiten zuen, baina itxaropenak aurrera bultzatu zituen. Gurasoek lokal zaharra txukundu eta bertako gelak handitzeko lanak egin zituzten, izan ere, beraiek izaten ziren lokalak txukundu eta atontzen zituz-tenak eta berogailuaz ere arduratzen ziren.

1968a urte garrantzitsua izan zen ikastolen mugimenduarentzat. Gara-penerako krisia hasi zen, ikastolaren proiektuaren inguruko eztabaida sako-nari ekin baitzitzaion. Eztabaida ugari izan ziren eta erabaki asko hartu behar izan ziren, ez bakarrik legeztatzea ber-matzeko, baita euskara bateratuaren ingurukoa eta ikasleen erlijio hezkun-tzaren ingurukoa, besteak beste.

Ilusio handiz baina zalantza askorekin ekin zioten ikasto-laren proiektuari. Itxaropenak aurrera bultzatu zituen.

— oztopoei aUrre

10 | 11

Egape ikastolako ikasleak Urnietako elizako sakristian.

ero eta handiagoa egiten hasi zen Egape, gero eta zerbitzu gehiago eskaintzen. 1973an, ikastolan hasitako lehen ikas-leak Andoaingo Larramendi

ikastolara joan ziren OHOko 6, 7 eta 8. mailak egitera, Urnietako ikastolak ez baitzeukan horretarako baimenik. 1978an 6. maila egiteko aukera izan zuten ikasleek.

1980an Elizak utzitako lokaletatik Lizardi kaleko eraikin berrira pasa zen ikastola, ikastola berria deitzen zen hartara. Haur Hezkuntzako ikasleak, aldiz, frontoiko eta Burni-bide kaleko aretoetan aritzen ziren. Ordurako

Gipuzkoako ikastolen Federazioak elizaren babesa alde batera utzi eta erakunde zibil bihurtzeko erabakia hartu zuen. 1989an ikastolako ondarea administrazioaren eskuetara pasa zen eta Galileo 2000 preteknologia gela eta informatika gela sortu zituzten.

Jaialdi, zozketa, erakusketak... de-nak ziren beharrezkoak hazten ari zen ikastolen hezkuntza sistemari lagun-tza ekonomikoa emateko, erakunde publikoetatik jasotako laguntzak ez baitziren nahikoa ikastolen etorki-zuna bermatzeko, ezta Urnietakoa ere. 1977ko urriaren 16an Beasainen, lehenengo Kilometroak festa antola-

ikastola Proiektu bizia, dinamikoa, partaidetza bidez herri eragileekin eratua.

EgapE 50 urtE | 2017 aldizkaria | www.egape.org

Denborarekin izuga-rri garatu zen ikas-tola, zozketak egin beharretik publiko izatera pasa zen.

— nola diren gaUzak gero!

G

hegapetik hegaldira

egUndoko jaUzia

tu zen eta izugarrizko arrakasta izan zuen. 1990ean, Andoaingo Larramendi ikastolarekin batera, urte horretako Kilometroak festa antolatu zuen Egape ikastolak egoera ekonomikoa hobetu ahal izateko eta, bultzada horri esker, 1991an Haur Hezkuntzako eraikina estreinatu zuen Lehen Hezkuntzako eraikinaren ondoan.

Publikotasuna1995ean ikastola publiko bihurtu zen. Eztabaida luze eta gogor baten ondorio izan zen, baina erabakia hartuta Urnie-tako hezkuntza publikoarekin, Azkorte ikastetxe publikoarekin, bat egin zuen.

«Prozesu gogorra izan zen. Publiko eta ez publiko oso justu ateratzen zen, kopurua oso berdinduta zegoen. Ikas-tetxe pribatu gisa aurrera jarraitzeko zailtasun ekonomikoak zeuden, beti ematen dizu pena zurea den zerbait ematea. Ondarea galtzeko beldurra, ordura arte egindako esfortzu guztia uztea. Ziurtasuna ere ematen zuen. Nahiko gorabehera eta borroka izan ziren. Ekonomikoki beti zaude hobeto eta bitarteko hobeak daude publiko izanda. Baina ez da zurea, nolabait administrazioek zuzentzen dute. Baita irakasleak ere, lehen juntak aukera-tzen zituen irakasleak eta herrikoak

izatea lehenesten zen. Zuk bazenekien zein hartzen zenuen, eta sistema pu-blikoarekin ez du zerikusirik, adminis-trazioak irakaslea bidali egiten dizu. Ez dut esan nahi hobea edo okerragoa denik, baina beti dituzu zure zalan-tzak, jende berria sartu-ateran ibiltzen da», gogoratu du Maripi Sarasolak, Egapeko lehen andereñoak eta jubilatu arte Egape ikastolan lanean aritu denak.

1996an, eskola mapa berriarekin ba-tera, Urnietan Bigarren Hezkuntzako ikastetxea sortu zen. Egape Ikastola publifikatu egin zen eta Azkorte ikas-tetxe publikoarekin bat egin zuen. He-mendik aurrera bateratzetik sortutako fruituak Egape Ikastola izena hartuko zuen. Bi ikastetxeetako Organo Gore-nek ere bat egin zuten.

12 | 13

airetik begira

Urnietako ikuspegia eta Egape ikastola.

Argazkia: Juantxo Sardon / Pixel

hegapetik hegaldira

Del nido protector a alzar el vueloFestivales, sorteos,… todo era necesario. Las ayudas públicas no eran suficientes. En 1990 Urnieta organizó el Kilome-troak junto con la ikastola de Andoain y gracias a ese dinero se construyó el edificio de Edu-cación Infantil en 1991.

En 1995 la ikastola tomó una difícil decisión: conver-tirse en centro público. El proceso decisorio fue duro. Finalmente, una notable mayoría optó por la publifi-cación y Egape se unió con el colegio público Azkorte. La fusión se denominó Egape Ikastola. Como en toda unión vivieron un proceso de adaptación, pero ense-guida recogieron los frutos: Urnieta tiene una puntera oferta de educación pública desde Educación Infantil hasta Educación Secundaria Obligatoria.

Urnieta no para de crecer y el edificio de Azkorte ha quedado obsoleto. Por eso, ahora Egape Ikastola trabaja para construir otro renovado edificio cerca de los otros dos y así crear un campus edu-cativo completo y preparado para el futuro.

Egape + Azkorte: Egape Ikastola PublikoaLehenengo urtean 1 eta 2. DBH maila-tan bakarrik hasi ziren. Guztira, 3 gela. Administrazioak 50.000 pezetako au-rrekontua eman zuen eta diru horrekin ekin zitzaion etapa berriari.

«Metodologia gurea (ikastolakoa) jarraitu genuen. Ezkontza guztietan izaten dira halako gorabeherak, baina ondo moldatu gara», uste du Maripik. Izan ere, publifikazioaren alde egitea-ren faktore garrantzitsua bitarteko ekonomiko hobeak lortzeko aukera zen.

Publifikazioa gurasoen kooperati-baren gehiengo nabariak hartutako erabakiarekin onartu zen, horretarako zerikusi handia izan zuen garai hartan Eusko Jaurlaritzak egindako eskain-tza: ikastetxearen kudeaketa osoa bere gain hartzea eta Urnietan Bigarren Hezkuntzarako ikastetxe publiko bat jartzea, ikasleek aurreko etapan hasi-tako ikasketak bertan buka zitzaten.

Modu horretan, DBHrako zentro pu-blikoaren lorpena eta aintzinako esko-laurre eta OHOko ikastola pribatuaren publifikazio prozesua erabat uztartuta daude eta batak bestearengan era-gina du. Harrezkero, Urnietak Haur Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara bitarteko eskaintza publikoa izango du eta bi ikastetxeak, Egape Ikastola izena erabiliz, nahiz eta legez burujabeak izan, eskola erakunde eta pedagogia arloetan koordinatuta daude.

Beraz, LOGSEren ezarketa eta EAErako eskola maparen behin betiko onarpenarekin, antzinako OHOko herri ikastetxea gaurko DBHkoa bilakatu zen, horretarako legeak eskatutako gu-txienezko eta premiazko egokitzapenak eginez: tailer ezberdinak, bainugelak...

Ikastetxeko jarduera eta ekimen pedagogikoek aurrera jarraitu zuten eta 2001ean, Egape ikastolako dantza taldea, Juanito Sanchisen ardurapean hainbat urtetan egon ondoren, Edu Murumendiaraz puntako dantzariak berrikuntzak ekarri zituen eta talde berria osatu zuen. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako guraso elkartea

sortu zen. Aballarri ikastolako infor-mazio aldizkariari itxura berria eman zitzaion: formatu berrian eta koloretan argitaratzen hasi zen hiruhilero. Lehen Hezkuntzako haurrentzat, gitarra eta txalaparta jarduerak eskaini ziren eguerdian.

xxi. mendeko eraikin berriaUrnietako ikastetxeko irakasle, zuzen-daritza talde zein gurasoek etorkizu-neko Bigarren Hezkuntzako eraikin berria lortzeko lanean jarraitzen dute 2000. urtean horren beharra antzeman

zutenetik. Bigarren Hezkuntzako ikastetxea kokatuta dagoen orubea-ren jabetza Udalarena da, baina bere gestioa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren esku dago.

Bi eraininek osatzen dute Egape Ikas-tola ikastetxe publikoaren azpiegitura. Antzinakoena, 1907 urtean Viterik emandako diruarekin eraikitakoa, zaharkituta gelditu da eta eraikin berria noiz edukiko zain daude. Ondoan duen eraikinak 1.092 metro karratu inguru ditu, 1970. urtekoa da eta aurrekoaren erantsi gisa eraiki zen OHOko ikaste-

EgapE 50 urtE | 2017 aldizkaria | www.egape.org

txe bezala erabiltzeko. Etapa hori buka- tu eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe bilakatu zenean funtzio horretarako presaka egokitutakoa zela nabari zaio 47 urte beranduago. Lau solairu ditu, bertan, ikasgela arruntak, informatika eta teknologia gelak, sukaldea, jangela, irakasle gela, duela gutxi eraberritutako bulego desberdinak eta komunak daude (hiru solairuetan).

Urnietako biztanle kopurua gora egiten ari da, Udalaren aurreikuspenen arabera, herriaren demografia haz-kundea urte gutxian 8.000 biztanlera iritsi daiteke. Gainera, jaiotze tasa ere igotzen ari da urteetako geldialdiaren ondoren. Errealitate sozial berriei egokitutako zerbitzu publiko duinen planifikazio eta hornikuntzaren beha-rra nabari dute zuzendaritza taldekoek zein guraso elkarteak. Etorkizunari baikortasunez begiratzeko aukera ema-ten duten matrikula datuek DBH (154, 2016-2017 ikasturtean) eta Haur zein Lehen Hezkuntzan (427).

Aspaldidanik tinko lanean ari dira ikastolako kideak beren helburua lortzeko: seme-alabentzako Bigarren Hezkuntzako ikastetxe gaurkotu eta funtzional bat, bertako beharrei egoki-tutakoa.

Baina kezka ere nabaria da ikaste-txeko arduradunen artean, «ez dakigu zenbat denbora egon beharko dugun hemen, Azkorteko eraikin zaharki-tuan», adierazi du Manu Mariasek.

Etorkizuna: hezkuntza campusa helburuEgape Ikastolako gurasoen elkarte zein zuzendaritza batzordeak etorkizune-rako eraikin berri baten alde gogor lan egin du. DBHko ikastetxe berria erai-kitzeko gai diren erakunde administra-tiboekin, alegia, Eusko Jaurlaritza eta Udalarekin, harreman estuak izan ditu eskola komunitateak eta bi administra-zioetako arduradun politikoek behin eta berriro azaldu dute berau egiteko aukera eta asmo sendoa.

Guztiak lanean ari dira, etorkizune-ko hezkuntza campusaren proiektua errealitate bihur dadin.

14 | 15

Azpiegitura, eskain-tza eta ekimen pe-dagokikoek moder-nizazio etengabea izan dute garaian garaiko beharretara egokitzeko.

Urnietako biztanle kopurua gora doa eta lanean ari da ikastola Bigarren Hezkuntzako ikaste-txe gaurkotu eta fun-tzionala lortzeko.

— batetik — bestetik

bUrU-belarri

Egape ikastolako ikasleak gelan.

gape Ikastolak ikasleen indi-bidualtasuna kontutan hartuz, hezkuntza integrala bilatzen du, norbanakoak dituen gaitasun guztiak garatzen saiatuz. Haur-

tzaroko menpekotasunetik abiatuz, heldutasun eta autonomiarantz bide-ratzen laguntzen saiatzen dira, bere erabakiak hartzeko ahalmena eman eta erabaki horien erantzule izateko jarrerak bultzatuz. Gainera, ikastola bere ingurunera irekita dago, erreali-tatea arakatzeko eta gaiak aberasteko kalera irtetzea interesgarritzat baitu.

Egape Ikastola, hezkuntza erakunde bezala pluralistatzat du bere burua, beraz, guraso, irakasle eta ikasleen aukera politiko, sozial eta erlijiozko guztien elkarbizitza eta errespetua indartzeko helburua du. Haurrak gizarteratu ahal izateko besteekiko eta norberekiko errespetuan oinarrituriko balore demokratikoak landuko ditu, besteak beste, solidaritatea, askatasun zentzua eta tolerantzia azpimarratuz.

egape Proiektu bizia, dinamikoa, partaidetza bidez herri eragileekin eratua.

EgapE 50 urtE | 2017 aldizkaria | www.egape.org

E

etorkizUna eraikiko dUten

Urnietarrak

hezkUntza proiektUa

hobetzeko helburuak1

2

3

4

5

Ikastetxeko lan taldeaOrotara, Ikastolako etapa guztien artean, irakasleak eta ez irakasleak diren langileak kontuan hartuz, ia 90 pertsona jardunean ari dira. Langi-le guztien inplikazioa eta elkarlana beharrezkoa da Ikastolaren zeregin hezigarria aurrera eramateko. Irakas-leek esperientzia handia eta gaurkotua duen taldea osatzen dute. Batzorde Pedagogikoak zuzentzen du irakasleen jarduera, hauek zikloka eta departa-mentuka biltzen direlarik.

Guraso elkarteaGarrantzitsua da guraso eta eskolaren arteko harremana dinamizatzeko, jar-duerak partekatzeko eta komunitatea sendotzeko.

Aballarri Guraso Elkartea legalki osaturik dago eta zuzendari batzor-de bat dauka. Bere esku dago eskolaz kanpoko jarduera ugarien antolaketa eta kudeaketa.

Egape Proiektua (DBHko ikaste-txearekin partekatua) arlo eta gune ezberdinetan sendotzen jarraitzea: mota ezberdinetako koordina-zioa areagotuz, LHko eraikinaren eraberritzeko urratsak emanez, eta harremanak familiekin eta herriare-kin hobetuz.Euskal kultura eta euskararen erabilera eskola-komunitate osoan indartzen eta hedatzen jarraitzea, ikastetxe esparrua ere gaindituz.Ikasleak oinarrizko eta funtsezkoak diren baloreetan hezten jarraitzea, ikastetxean protagonismo eta ardu-ra handiagoa emanez.Berrikuntza metodologikoekin jarraitzea, horretarako irakasleen formazioa sustatuz.Eskola komunitatea osatzen dute-nen asebetetze maila mantentzea ikastetxearen proiektuarekin eta funtzionamenduarekin.

16 | 17

Hezkuntza integrala bilatzen du Egapek, gaitasun guztiak garatu eta helduta-suneranzko auto-nomiarantz bide eginez.

— bide eginez

besoak gora!

Atzoko eta gaurko ikasleak, etorkizuna erai-

kitzen ari direnak eta eraikiko dutenak.

egape Proiektu bizia, dinamikoa, partaidetza bidez herri eragileekin eratua.

EgapE 50 urtE | 2017 aldizkaria | www.egape.org

Proiektuak eta programak

Euskararen erabilera normali-zatzeko Plangintza / Normalización del euskeraEuskararen erabilera sustatzea eta indartzea helburu duen plana.

Agenda 21Ikasleek beren ingurumen hurbilaren arazoa aztertu eta ulertzeko lagungarri da eta hiritar gisa bidezkoagoa eta ekolo-gikoki jasangarriagoa izango den gizarte baten alde aritzeko prestatzen ditu.

Elkarbizitza / ConvivenciaIkastolako estamentu guztien artean Elkarbizitzaren definizio bat sortu zen:«Ikastolako kide guztion parte hartzea esparru batean, non denok, adostutako

funtzionamendu arauak egonik, gustu-ra sentitu, errespetuz eta askatasunez erlazionatu eta gatazkak era positiboan eraldatzeko gai izango garen.» Hori lortzea da helburua.

IKT / TICsIkastetxean IKTen ezarpena zabaltzea eta erabilera areagotu eta hobetzeko lanean ari da.

Ikaskuntza Kooperatiboa / Aprendi-zaje cooperativoIkaskuntza kooperatiboaren bitartez ikasleek beraien ikaste prozesuan par-te aktiboa izango dute.

Ikasteko irakurri / Leer para aprenderIrakurketei ahalik eta etekin handie-na ateratzeko ikasleei behar dituzten tresnak ematea da helburua.

Hobekuntza Plana / Plan de mejoraDiagnostiko Ebaluazioaren kudeake-taren arduratuko duen Koordinazio-Batzordea du Egapek.

Hezkidetza Plana / CoeducaciónIkastetxeak ekimen orokorra eta estra-tegikoa egingo du, indarkeria matxis-tarekin loturiko hezkidetza, berdinta-suna eta prebentzioa lantzeko.

18 | 19

Ikastolako zerbitzuak

Liburutegia / BibliotecaEkintza honen helburu nagusia haurren artean irakurzaletasuna bul-tzatzea, lanak egiterakoan kontsulta liburuak eta informazioa iturri desber-dinetatik bilatzen ohitzea eta liburu-tegia lana egiteko leku bezala hartzea. Sarean zintzilikatuta dagoen dokumen-tuan, azaltzen joango gara urtean zehar irakurzaletasunaren inguruan egiten diren jarduerak.

Garraioa / TransporteIkastolak doako garraio-zerbitzua eskaintzen du. Horretarako, Hezkuntza Sailak HH, LH eta DBHko ikasleentzat autobus bakar bat finantziatzen du. Autobus honek egunero egiten duen

ibilbideak jarraian aipatzen diren gel-tokiak ditu: Galarraga, Gurutzia, Goibi-dieta, Barkaiztegi, Ormaxar, Oiarbide, Xoxoka, Bentas, Azkonobieta, Upategi, Irurain eta Ikastola.

Zerbitzu hau erabiltzeko eskubidea izateko, distantzia-baldintzak bete be-har dira: 2 km izatea etxetik eskolara. Garraio eskubidea duten ikasleek es-kola jangelan prezio-murrizketa dute. Guztira, 25 ikasle garraiatzen dira.

Goizeko eskola / Servicio matutinoGuraso Elkarteak antolatuta Ikastolak goizeko-eskola zerbitzua eskaintzen du egunero goizeko 7:30etatik aurrera Etxe-berri Plazako 2 urteko eraikinean eta Lizardi kaleko Psikomotrizitate gelan.

Arratsaldeko zaintza / Servicio vespertinoGuraso Elkarteak antolatuta Ikastolak irailean eta ekainean arratsaldeko zer-bitzu zaintza antolatzen du. Lizardiko eraikinean eskaintzen da 14:30 etik 16:30era.

Jangela / ComedorEgape Ikastolako jangela kudeaketa zuzenekoa da, beraz, bertan presta-tzen da janaria. 3 sukaldari, 14 begirale eta jangelako arduraduna aritzen dira lanean.

edUCar el FUtUro

Egape trabaja en numerosos programas y proyectos para conseguir una sociedad mejor en la que las urnieta-

rras del futuro aporten valores, crecimiento y diversidad, entre otros. Además, numerosos servicios ofrecen

comodidad a padres, madres y alumnado.

kastola bere barne ekintzak ezagu-tzera ematen saiatuko da Urnietako kultur jardueratan parte hartuz. Eta euskara gure herriaren hizkuntza eta kulturaren ardatz denez, lau

haizetara zabalduko du kalez kale eta plazaz plaza. Herrian antolatzen di-tuen ekitaldi eta jaialdiak dira horren erakusgarri.

egape Proiektu bizia, dinamikoa, partaidetza bidez herri eragileekin eratua.

EgapE 50 urtE | 2017 aldizkaria | www.egape.org

I

gelatik plazara

laU haizeetara

20 | 21

egape Proiektu bizia, dinamikoa, partaidetza bidez herri eragileekin eratua.

EgapE 50 urtE | 2017 aldizkaria | www.egape.org

22 | 23

Urnietari errotuta dago Egape ikastola eta hala erakusten du kultur jarduere-tan parte hartuz.

— herriarekin bat

ezker-eskUin

Agate Deunaren 1977ko kintako ikasleak santa eskean, Argitxo-

ren festa, San Juan ospakizuna, danborrada jotzen eta Egape

dantza taldeko kideak.

egape Proiektu bizia, dinamikoa, partaidetza bidez herri eragileekin eratua.

EgapE 50 urtE | 2017 aldizkaria | www.egape.org

pasioak garatUz hazi

barrU-barrUtik

Musika ikasteko Sistema propioa: Pentagrama eneaPentagrama enea ipuin-antzerki didaktiko bat da. Egape Ikastolako Antton Jauregi musika irakasleak sortu zuen duela 20 urte eta gaur egun Euskal Herriko ikastetxe askotan erabiltzen da musika lengoaiaren lehen pausoak emateko. Metodo honen bitartez, ikasleek modu ludiko eta dibertigarri batean musika notenganako lehen hurbilpena egiten dute. Pentagrama eta etxe baten artean dagoen parale-lismoa du abiapuntua eta bertan bizi dira Solferino alkate harroputza, Mikel Minali munduko futbolaririk hoberena eta Repe Rokeroa, besteak beste.

Informazioaren gizartean nabi-gatzen jakinIkasketaren ikuspegi globalagoa bila-tzen du Egape Ikastolak. Norbanakoa bizitzako lehentasunen arabera joka-tzera bultzatzen duten barne idealak garatu nahi dira, pertsona aktibo, enpatiko eta kritikoak hezteko. Ikasi bakarrik ez, jakiterako bidean pentsa-tzeko gai izatea nahi dugu, ezagutzaren balioa zein den jakin dezaten. Ikasle autonomo eta aktiboek beren akatsez ikasi eta egia bilatu behar dute bizitza-ren edozein alorretan eta, noski, tek-nologia berrien ozeanoan aukeraketa egiten jakin beharko dute, informazio ona eta txarra bereizten, irizpidea due-na zurrumurruetatik bereizten, sarean eta bizitzaren alor guztietan.

24 | 25

Antzerki eskolaJoxemari Berasategi aktore urnie-tarrak hartu du Egapeko antzerki taldearen ardura. Horrela, aisialdian Euskara erabili eta norbere baliabideak ezagutzeko modu aparta da antzerki tailerra. Talde lanean norbere mugak eta besteenak ezagutzeko modu bikaina da antzerkia. Joko dramatikoa lan-tzen da psikomotrizitatea eta musika baliatuz.

Dantza taldeaEdu Muruamendiaraz dantzari ezagu-nak gidatzen du 1998ean abian jarri-tako Egape Ikastolako dantza taldea. Tradizioan oinarriritutako pausoekin sortutako koreografia berritzaileak es-kaintzen dituzte dantzariek. Dagoene-ko Egape Dantza Taldearen presentzia eta parte-hartzea ezinbesteko bihurtu da herriko festa eta ospakizunetan. Tradizio handiko dantzak berreskuratu dituzte: dantza-soka eta kaledantza.

Jarduera osagarriakIrratia / RadioIkasleek beren testuak modu ludiko batez ezagutarazteko erabiltzen da Egapeko irratia, lehenengo mailatik seigarren maila bitartean.

Tailerrak / TalleresInformatika-Prentsa, Marrazkigintza, Marketeria eta Eskulanak. Abenduan, Gabonak izeneko tailerra antolatzen da, txartel lehiaketan parte hartzeko

BertsolaritzaHirugarren zikloko ikasleek Ni ere bertsolari proiektuan parte hartuko dute ahozkotasuna lantzeko helburua-rekin. Ikasturte bukaeran, bertso jaial-dia eta emanaldia izaten dira herriko frontoian.

Igeriketa / NataciónBigarren eta hirugarren mailako ikas-leek igeriketa ikastaroa egingo dute Foru Aldundiak antolatzen dituen kirol jardueren barruan.

Tinko (zinema euskaraz / cine en euskera)Zinea erabiltzen da tutoretzan gaiak lantzeko.

Haur eta Gazte Literaturaren Eguna (martxoaren 27an) / LiteraturaEgun hau ospatzeko irratsaio bereziak, ipuin kontalariak, irakurketak, liburu trukaketak eta abar luzea antolatzen dira.

Gabonetako abesbatzak / Coros navideñosHaur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek parte hartzen dute Kultur Etxeak antolatzen duen jarduera honetan.

Jolas eta SolasTTAKUN elkartearen eskutik, Haur Hezkuntzako 5 urte eta Lehen Hekun-tzako 1. Mailakoek euskararen era-bilpena eta motibazioa suspertzeko, zenbait ekintza burutzen dituzte ikasturtean zehar.

Pentagrama eneaEl profesor de Egape Antton Jauregi desarrolló un sistema propio de apren-dizaje de música. Así, el alumnado puede acercarse a la música de forma lúdica y divertida.

Grupo de baileEdu Muruamendiaraz dirige el grupo de danza Egape Dantza taldea. Desde que se puso en marcha en 1998, ofrece nuevas coreo-grafías basadas en pasos tradicionales. La presencia del grupo de danza se ha convertido en un impresin-dible de las celebraciones de Urnieta.

Desenvolverse en la so-ciedad de la información El objetivo es que el alum-nado no sólo estudie, sino que oriente su pensamiento hacia el saber, hacia el conocimiento como algo valioso. Para ello necesitan saber manejarse en la socie-dad de la información.

Taller de interpretaciónEl actor urnietarra Joxemari Berasategi está al cargo de la escuela de teatro. Supone, entre otros, una forma fantástica de conocer los própios límites y los de los demás. Trabajan el juego dramático median-te la psicomotricidad y la música.

airera!

Egape dantza taldea.

Carlos de Cos.

egape Proiektu bizia, dinamikoa, partaidetza bidez herri eragileekin eratua.

EgapE 50 urtE | 2017 aldizkaria | www.egape.org

50 belaUnaldi +1 etorkizUna eraikitzeko

atzo bezala gaUr

0 urteotan Egape ikastolak helburu argia izan du: ikasleak. Norbere gaitasunak garatuz, gizartean trebe manejatuko ziren pertsonak. Heldutasun eta auto-

nomiaranzko bidean Egape ikastola lagun izan dutenak asko izan dira, ehunka, 50 urteotako protagonistak. Hemen zaudete.

5

26 | 27

‘63

‘64/‘65/‘66

‘63 a

EgapE 50 urtE | 2017 aldizkaria | www.egape.org

‘67

‘69-‘72

‘68

28 | 29

‘70

‘72

‘71

EgapE 50 urtE | 2017 aldizkaria | www.egape.org

‘73

‘75

‘74

30 | 31

‘76

‘76 B

‘76 a

EgapE 50 urtE | 2017 aldizkaria | www.egape.org

‘77

‘78

‘77 B

32 | 33

‘79

‘81

‘80

EgapE 50 urtE | 2017 aldizkaria | www.egape.org

‘82

‘83

‘82 B

34 | 35

‘84

‘86

‘85

EgapE 50 urtE | 2017 aldizkaria | www.egape.org

‘87

‘88 B

‘88

36 | 37

‘89

‘90

‘89 B

EgapE 50 urtE | 2017 aldizkaria | www.egape.org

‘91

‘92 B

‘92

38 | 39

‘93

‘94

‘93 B

EgapE 50 urtE | 2017 aldizkaria | www.egape.org

‘94 B

‘95 B

‘95

40 | 41

‘96

‘97

‘96 B

EgapE 50 urtE | 2017 aldizkaria | www.egape.org

‘97 B

‘98 B

‘98

42 | 43

‘99 a

‘99 c

‘99 B

EgapE 50 urtE | 2017 aldizkaria | www.egape.org

‘00 a

‘01

‘00 B

44 | 45

‘01 B

‘02 B

‘02

EgapE 50 urtE | 2017 aldizkaria | www.egape.org

‘02 c

‘03 B

‘03 a

46 | 47

‘04 a

‘05 a

‘04 B

EgapE 50 urtE | 2017 aldizkaria | www.egape.org

‘05 B

‘06 B

‘06 a

48 | 49

‘07 a

‘08 a

‘07 B

EgapE 50 urtE | 2017 aldizkaria | www.egape.org

‘08 B

‘09 B

‘09 a

50 | 51

‘10 a

‘11 a

‘10 B

EgapE 50 urtE | 2017 aldizkaria | www.egape.org

‘11 B

‘12 B

‘12 a

52 | 53

‘13

EgapE 50 urtE | 2017 aldizkaria | www.egape.org

‘14 50+1 etorkizuna

54 | 55

egap

e ik

asto

la50

Ur

te