Egape txo 2 (16 17) (sólo lectura)

16
EGAPE_ TXO! 2 3. ZIKLOA (2016- 2017)

Transcript of Egape txo 2 (16 17) (sólo lectura)

Page 1: Egape txo 2 (16  17) (sólo lectura)

EGAPE_TXO! 2

3. ZIKLOA (2016- 2017)

Page 2: Egape txo 2 (16  17) (sólo lectura)

2

AURKIBIDEA BERRIAK MOTZEAN……….….… 2-3 NEGUKO KIROLEN BERRI………. 4-5 ELKARRIZKETA: Imanol Ansa……. 6 .KORRIKA .......................................... 7-8 MUNDUAN, ZE BERRI?.....................8-9 GO!AZEN…………………...………... 10 .MUGIKORRERAKO APP BERRIAK ...11

ZIENTZIALARIAK……………....….. 12 ZINEA ETA MUSIKA………….13-14 TXISTEAK / ASMAKIZUNAK… 15 DENBORAPASAK…………… -16

BERRIAK MOTZEAN... Euskararen eguna: Imanol Ansa (erremontista) etorri zen guri erremonteari buruzko kontuak esplikatzera. Oso ondo egon zen. Arratsaldean dantzatu egin ge-nuen jartzen zituzten kantekin, jo-lasak egin genituen tailerretako taldeekin, DBHkoak ere etorri zi-ren. Oso dibertigarria izan zen. Azkenik, txokolatada egin ge-nuen. Zaharren egoitza: 2016ko Azaroaren 14ean 5.mailako ikas-leak zaharren egoitzara joan ziren, eta bi ipuin kontatu zieten: “Edurne zuri” eta “Errauskine”. Ikasleek, aiton amonei. Ahoz irakurri genien bi taldetan. Beraiek oso gustura egon ziren gu-rekin.Gero emakumeei buruz hitz egin ge-nuen: Etxeko lan guztiak beraiek egiten zutela eta horrelako gauzak.

Eguberritako lehiaketa: Jaiotza eta txartel sari bana-keta Irati Etxeberria, Nora Muro, Fatima Abla eta Naiara Segueskek irabazi zuten be-lena eta txartela Urko Revuel-tak irabazi zuen. Oso diberti-garria izan zen.

Page 3: Egape txo 2 (16  17) (sólo lectura)

3

Neguko azoka: 5.mailako eta 6.mailako ikasleek postreak pres-tatu zituzten eta umeei eskaini zizkieten. Ondoren, eszenariora igo ziren ume batzuk eta irrintzi batzuk bota zituzten. Hortik 5

minutura batzuk bertsoak bota zituzten. Azkenik, txorimaloen sariak banatu zituzten. Oso ondo pasa genuen. Kantu eskean: 2016ko abenduaren 24ean 6.mailako, 5.mailako eta 4.mailako ikasle batzuk kantu eskean joan ginen baserriz baserri. Azke-neko momentueta 5.mailako dantzariak Urnie-tako plazara joan ziren Anttonek eramanda dan-tzatzera. Oso polita izan zen. Herriko liburutegira: 2017ko Urtarrilaren 18an Urnietako liburutegira joan ginen 6.mailako ikas-leak. Han Aitziberrek eta Aitorrek liburu bat erre-serbatzen, liburuak hartzen, liburuek zituzten go-

metsen arabera liburuak ordenatzen … erakutsi ziguten. Danborrada: 3 urteko gelako ikas-leak, 4 urteko ikasleak, 5 urteko ikas-leak 1. Mailako ikasleak, 2.mailako ikasleak eta 6.mailako ikasleek danbo-

rra eta barrilak jo zituzten eta 4.mailako dantzariek dantzatu egin zu-ten. Parte hartu zuten ume guztiei merienda eman zieten.

URKO ETA IRATI

Page 4: Egape txo 2 (16  17) (sólo lectura)

4

NEGUKO KIROLAK: Bandy, curling, luge, skibike

http://www.deportesinvierno.info/Skibike.html https://eu.wikipedia.org/wiki/Kategoria:Neguko_kirolak

ESKIBIKE: Eskibike bizikleta moduko bat baina gur-pilak ordez eski txiki batzuk dituen kirol bat da. Elurrezko mendietan egiten da ki-rol hau. Alpeetan eta beste mendi batzuetan ere praktikatzen da.

LUGE

Luge edo Lera oso kirol azkarra da eta ki-rol horren xedea denbora kontrolatzea da. 1883an hasi zen Luge praktikatzen. 1964an hasi ziren jolasten neskak eta mu-tilak. Bi forma daude jolasteko bakarrik edo bi-naka.

Erlojuz aurka jokatzen da. Pistaren luzera aldatzen da, banakako lehiaketan 1.000 edo 1.300 metroko luzera izaten du; bikotekako lehiaketetan, be-rriz, 800 edo 1050 m. Jelaz estalitako ze-mentuzko pistak dira,

Page 5: Egape txo 2 (16  17) (sólo lectura)

5

CURLING

Partiduan ekipo bakoitzean lau jokalarik jolasten dute. Joko honetan egin behar dena da harri batzuekin beste zelaiko zirku-luan harria sartzea eta bitartean taldeko beste bi makil batzuekin daude. kirol honetan zehaztasuna, kontrola eta kontzentrazioa ezin-bestekoak dira. Kanadan kirol nazionala da. 1998ko Naganoko neguko joko olinpiar geroztik kirol olinpikoa da. Donostian TXURIBERRI izotz klubean jokatzen dira partidak.

ELURRETAKO MOTORRAK Kirol hau elurretan edo izotzetan egiten da. Lehiaketak ere egiten dituzte. Kirol hau azkarra denez indar asko behar da. Izotz gainean mugitzeko prestatuta daudenez motorrak, ez dute behar ez pista ez biderik.

EÑAUT ETA XANET

Page 6: Egape txo 2 (16  17) (sólo lectura)

6

ELKARRIZKETA: IMANOL ANSA

Noiz jakin zenuen erremontista izan nahi zenuela?

Txikitan eskuz aritu nintzen, baina 14 urterekin Erremontean hasi nintzen. Ez nengoelako gustura.

Zuk nahiko al zenuke erremontean ospe-tsuago izatea?

Ospetsu izateko ez dut interesik, baina kirol maila igotzeko bai.

Nork entrenatzen zaitu ? Barrenetxearekin, profesionaletara iritsi

arte eta fisikoki, Unai Legarreta ur-nietarrarekin.

Zer da erremontea? Eskuzko modalitate bat da, zesto batekin jolasten da eta erremontea

izena du. Nola jolasten da? Pilota saskian sartu behar da eta muturretik atera, mugimendu azkar

batekin. Non jolasten da? Frontoietan, Galarretan, frontoi luzeetan eta Iruñeko Uharten Zer behar da jolasteko? Zestoa, pilota eta segurtasunagatik kaskoa. Zein da zure erremontistarik gustukoena ? Koteto Ezkurra da. Nola ezagutu zenuen erremontea ? Nire aitaren bitartez. Zenbat urterekin hasi zinen jokatzen ? 15 urterekin, eta profesionaletara 19 urterekin. Nola animatuko zenuke gure adinako norbait erremontea ikastea ? 16 urterekin hastea gomendatuko nuke Erremontista izanez bakarrik bizi al daiteke ? Ez, baina orain dela 10 urte bai. Zertan desberdintzen dira Zesta eta Erremontea? Zestarekin pilota hartu, mantendu, eta bota. Erremontean ezin duzu pi-

lota mantendu. Erremontea Euskal Herrian bakarrik jolasten da, baina zesta Ameriketan eta iparraldean.

ESKERRIK ASKO GURE GALDERAK ERANTZUTEAGATIK ETA ZORTE ON! NAROA ETA ARKAITZ

Page 7: Egape txo 2 (16  17) (sólo lectura)

7

20. KORRIKA http://korrika.eus/ezagutukorrika/zerdakorrika Datorren udaberrian zeharkatuko ditu KORRIKAk Euskal Herri osoko bideak eta errepideak, martxoaren 30etik apirilaren 9ra bitartean. Otxandiotik Iruñera joko du 20. KORRIKAk AEKren AIZU! aldizkarian 20. KORRIKA ren ibilbi-dea ezagutarazi digute.

1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen lehen Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsu-

enetakoa da. Ordudanik, 19 Korrika eta 37 urte igaro dira. Bi mila kilo-metro baino gehiago korritzen dira. Korrika hasi eta amaitu arte, leku-koa pasatzen da eskuz esku eta kilo-metroz kilometro korrikalarien ar-tean; lekuko horren barruan, euskal-dun ezagun batek Korrika helmu-gara iristean idatzi eta irakurriko

duen mezua gordetzen da, ordura arte sekretupean gordetzen dena.

Page 8: Egape txo 2 (16  17) (sólo lectura)

8

20. Korrikak Korrikaren sortzaileak proposatu ditu omentzeko, Korri-karen ideia saritzeko. Zergatik Korrikaren sortzaileak? 1980an sortu, eta Korrikak 20. edizioa beteko du. Garai hartan ideia zoragarri be-zain eroa izan zuten horiei esker, Korrika euskararen aldeko ekintza-rik handiena eta parte-hartzaileena bihurtu da.

20. Korrikaren hasieran eta amaieran parte hartuz: zatoz Otxandiora martxoa-ren 30ean eta Iruñera apirilaren 9an! Bizkarrekoa jantzita korrika egi-nez; euskara ikasi, hitz egin eta euskaraz bizi nahi dugula era-

kusteko.

JOANA ETA UNAI

Page 9: Egape txo 2 (16  17) (sólo lectura)

9

MUNDUAN ZER BERRI?

GALAXIA FORMA DUEN LORATEGIA...

http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/4445020/lorategi-batek-esne-bidea-irudikatuko-du-irunean-eskalan/

Lorategi batek Esne Bidea irudikatuko du Iruñean. Eska-lan Iruñea "Galaxiako Lora-tegi" bat izango duen lehen hiri europarra izango da, eta bigarren mundu osoan.

Lorategi bat egin dute gure galaxiaren formarekin. Lore askorekin egin dute eta oso polita geratu da.Landare asko erabili dituzte hori dena egiteko.Galaxiaren erdian iturri bat dago eta lore ilunekin egina dago. Yamaguchi parkean egin dute galaxiako forma hori 250 zuhaixka landatu dituzte kiri-bila izango da.

JAIO ZEN EGUN ETA ORDU BEREAN HIL http://www.eitb.eus/eu/albisteak/bitxikeriak/osoa/4460309/jaio-zen-eta-ordu-berean-hil-da-erresuma-batuan/ Jimmy Newell 103 urterekin hil zen. 1913an jaio zen egu-erdiko 12:00etan, eta 2016ko urriaren 11ean hil zen eguer-diko 12:00etan, kasualitateak zer diren, Newell jaio zen egun eta ordu berean hil zen. Torbay ospitalean ikusi zuten hilda eta semeari esan zioten aitona hil berria zela, erlojua begiratu zuten eta justu jaio zen orduan hil zen.

NAGORE ETA ANDOITZ

Page 10: Egape txo 2 (16  17) (sólo lectura)

10

GO!AZEN Go!azen etb 1eko telesail musikala da, egileak hauek dira: etb eta pausoka ekoiztetxeak. Basakabi deitzen da udalekua. Go!azeneko pertsonaiak hauek dira: Haizea,Elene, Markel, Jontxu, Ane, Nora, Mikel, Urko, Gari, Eli, Desi, Irati, Zuzen, Peio (Pitter). Ostiraletan botatzen dute etb baten gaueko 21:00etan eta gutxi gora-behera 60 minutu irauten du. 2008an sortu zen etbko musikal bat bezala eta 2016an berreskuratu zen eta Go!azen 3.0. Orain pertsonai batzuei buruz hitz-egingo dizuegu, hauek dira: Haizea eta Elene bikiak dira, Markel eta Jontxu lagunik onenak dira, Ane eta Nora Haizea eta Eleneren lagunak dira, Mi-kelek Basakabin lana egiten du, Urko eta Gari gaiztoak dira, Elik gaiztoa ematen du baina ez da, Irati eta Peio irakasleak dira eta Zuzen zuzendaria da.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Go!azen Gomendatzen dugu, dibertigarria da eta maitasuna dago, udarako lekurik hoberena da. ANIMATU ETA IKUSI SAIOA! GOGORATU OSTIRAL GAUETAN!!!!

LOREN ETA AIXA

Page 11: Egape txo 2 (16  17) (sólo lectura)

11

APP BERRIAK

Ba al dakizue hiztegiak eta beste-lako zenbait hizkuntza-baliabide kontsultatzeko aplika-zio berri bat kaleratu duela Elhuyarrek mugikorretarako? Hiz-tegiAPP.

HiztegiAPP hiztegi bat baino gehiago da; zehazki, 36 hizkuntza-baliabide aldi be-rean kontsultatzeko aukera ematen du. Tartean, euskarazko hiztegi elebidunak, eleaniztunak, sinonimoen hiztegiak, cor-pusak, Xuxen zuzentzaile ortografikoa eta abar eskaintzen ditu. ANIMATU, INSTALATU ZUEN MU-

GIKORRETAN ETA ERABILI!!!! https://www.elhuyar.eus/eu/site/prentsa-aretoa/147/hiztegiapp-mugikorretarako-aplikazio-berria Elhuyarrek 'Zientziapp' egin du, zientzia edukiak euskaraz es-

kaintzen dituen doako aplikazioa. Zientzia edukiak euskaraz edo non eta edo noiz eskura iza-teko lehen aplikazioa da, albis-teak, audioak, bideoak eta agenda eskaintzen ditu. Aplikazioak zientzia-eduki be-rriak eskainiko ditu egunero: zi-entzia eta teknologiari buruzko azken albisteak, bideoak eta au-dio-artxiboak, informazioa nonahi eta noiznahi jasotzeko, na-hieran. Eduki guztiak Elhuyar Zientzia erredakzioan aukeratu eta landuko dira ere argitaratuko dira. Horrez gain, zientzia eta teknologiaren inguruko ekitaldiaren berri ere emango du, agendaren bitartez. https://www.elhuyar.eus/eu/site/prentsa-aretoa/189/zientziapp-garatu-du-elhuyarrek

http://www.diariovasco.com/tecnologia/201612/15/zientziapp-zientzia-edukiak-euskaraz-20161215123125.html Nora eta Jon

Page 12: Egape txo 2 (16  17) (sólo lectura)

12

ZIENTZIALARIAK HUTSEGITEAK...

Ez da hutsala huts egitea espazioko hutsean. Izugarri garestia da.

2016ko abenduaren 2an Nazioarteko Espazio Estazi-ora jana eta bestelako ezinbestekoak zeramatzan Errusiako Progress MS-04 kohetea lehertu egin zen,

aireratu eta sei minutura. Urriaren 19an, Marteko azal gogorra jota suntsitu zen Europako Espazio Agentziaren Schiaparelli zunda. Txiste erraza egin nahi izanez gero, Akatsuki zundak hu-tsegitea izenean bertan zuela esan daiteke. Baina, serio esanda, japonieraz egunsentia esan nahi duela argitu be-harko da. 2010eko abenduaren 6an hasi zen gailua Artiza-rraren orbitan jartzeko maniobra. «Motor nagusiak huts

egin zuen, eta pasatu egin zen, Eguzkiaren orbitan geratu arte». Zorionez, ez zen izan erabateko porrota, Artizarrera hurbildu zen hurrengoan, haren orbitan jarri zuten.

http://www.berria.eus/paperekoa/1840/038/001/2016-12-02/hutsean_huts.htm

EKLIPSEAK

Negu astronomikoa 2016ko abenduaren 21ean Urtaro berri horretan, ilargiaren ilunantz eklipse bat eta eguzki eklipse bat izango ditugu. Biak ala biak otsailean izango dira. Neguko solstizioak 88 egun eta 23 ordu iraungo ditu, eta 2017ko martxoaren 20an buka-tuko da, orduantxe hasiko baita udaberria. Neguan Jupiter eta Saturno planetak ikusi ahalko ditugu goizean, eta iluntzeetan, Artizarra, Marte eta Urano, Espainiako Behatoki Astronomikoak emandako datuen arabera. Otsailaren 26an, eguzki eklipsea egongo da, baina Hego Amerikan, Antartikan eta Afri-kako herrialde batzuetan bakarrik ikusi ahalko da (Txile hegoaldean, Argentinan, Angolan, Zambia ipar-ekialdean eta Kongon). Neguko lehen ilargi betea 2017ko urtarrilaren 12an izango da, eta gerora, otsailaren 11n eta martxoaren 12an. Meteoro euriei dagokienez, Kuadrantidak ikusi ahalko ditugu urtarrilaren 3an.

http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/4549959/eklipseak-2017-ilargi-eklipsea-eta-eguzki-eklipsea-izango-dira-neguan/

OINATZ ETA MAREN

Page 13: Egape txo 2 (16  17) (sólo lectura)

13

ZINEA:

PIXI ETA POST ETA OPARI BANATZAILEAK

www.pixipost.net/index.php/eu/zerda-eu/sinopsi-eu Orain dela mende asko, Gabonetako Jeinuen Biltzarrak Mo-nopolish izeneko jeinua kanporatzea erabaki zuen, Mundu osoko umeak bereganatu eta Jeinu Bakarra izateko asmoa zuelako. Monopolish gizakien artean ezkutatu zen eta mende-katzeko plan bat landu du mendez mendez: jeinu guztiak Ga-bonetako iragarki bihurtzea. Saiakera batzuen ondoren, azken kolpea emateko prest dago. Baina jeinuek ere badute ustekabe bat berarentzat…. • Iraupena: 91 minutu • Generoa: Animazioa, Abentura. • Adina: 4-9 urte • Hizkuntzak: Euskara, Gaztelera. • Urtea: 2016 EA IKUSTEKO AUKERA DUZUEN...

Aitor eta Laida

Page 14: Egape txo 2 (16  17) (sólo lectura)

14

MUSIKA: HUNTZA.MUSIKA TALDEA

http://www.maukamusik.com/artists/huntza/

Huntza 2014an Bilbao kalian sortutako musika taldea da. Unibertsitate giroan elkartutako 6 gaztek osatzen dute eta beraien helburua, sortzen duten musi-kaEuskal Herri osora zabaltzen da. Ostegun iluntzeetako trikipoteo eta Eguenero elektro-txarangan ezagutu eta no-izean behin elkartzen hasi ziren ondo pasatzeko asmotan. Taldeari forma ematen joan ziren heinean, kantuak konposatzen hasi ziren, bakoitzak bere es-perientziatik jasotakoa elkarbanatuz. Aipatu bezala, Bilbon sortutako taldea den arren, talde-kide guztiak gipuzkoarrak dira. Aldapangora, Uholdea, Adrenalina….. Dira berai-en kanta ezagunak Josune Arakistain(trikitilaria eta ahotsa) Uxue Amonareiz Zubiondo(panderoa eta ahotsa) Aitor Huizi Izagirre(bioliña) Aitzol Eskisabel Ruiz (gitarra) Peru Altube Kazalis(batería)

AITOR ETA LAIDA

Page 15: Egape txo 2 (16  17) (sólo lectura)

15

TXISTEAK: PATXIKU Patxiku bere ikaskide batekin: -Alazne, zu non jaio zinen? -Ni gurasoen etxean. Eta zu? -Ni? Ospitalean. -Zer dela eta? Gaixorik al zeunden edo?

MATEMATIKA Matematika liburu batek bere burua beste egin

zuen...zergatik? Problema asko zituelako.

Gizon bat medikuarena joan zen eta esan zion: -Mediku jauna,arazo bat daukat. Nire puzkarrek ez dute usainik. -Hori ez da posible.Bota ezazu bat oraintxe bertan -Prrrrrrrrrr ! -Hori larria da. Ebakuntza bat behar duzu . --Ipurdian? Ez gizona,sudurrean.

ASMAKIZUNAK Fruta gozo- gozoa naiz Txiki-txikian eta gorria, Pilotik bat hartu, Eta denek irten nahi Zer naiz?

Astoa nintzen aspaldi , Behin nuen pijama jantzi ,

Eta geroztik,igarle, Ez dut sekula jantzi.

Zer naiz? Zuri-zuri biribil , Iluntasuna aritzen dabil. Zer da? ENERITZ ETA BRANDON

Page 16: Egape txo 2 (16  17) (sólo lectura)

16

NONGO PERTSONAIAK SARTU DITUGU HIZKI ZOPAN?............................. ELI ELENE GARI HAIZEA IRATI JONTXU MARKEL NORA PEIO ANE

BRANDON ETA ENERITZ