Eajren egingabeak

7
GETXOKO EAJREN GOBERNU TALDEAREN BETEGABEKO PROMESAK EAJk gutxiengo nabarmen batean (10 zinegotzi 25etik) gobernatu du Getxoko udala azken 4 urteotan. Bere makro-proiektu faraoikoak (Getxo Antzokia eta Romoko Kultur Etxea), lehendik bideratuta zeuzkalako edota bere harrotasunagatik, ez du nahi izan beste taldeekin akordioak egin eta ez du hauteskunde kanpainan aldarrikatutako hainbat promesa bete. Oso luzea izan daitekeen zerrenda ez dugu osatu nahi izan, baina gure ustetan gabezi nabarmenenak adieraziko ditugu: 1) “Rigor, honestidad y transparencia” zen EAJren leloa kanpaina garaian. Ondo egiteari dagokion esparruan azpimarra dezakegu Kontuen Euskal Epaitegiak (TVC) Getxoko kontuei buruzko bere txostenean argi esan zuela zenbait kontratu gaizki sailkatuta zeudela (parke eta lorategien mantentzea, Getxo Antzokiaren 2. fasea, Itzubaltzeta Romoko hodi-biltzailearen berritzea, eta abar). Baita, esleipenetan emandako prezioen handitzeak (Getxo Antzokiaren obra-zuzentzea, adibidez, %86an handitu zen) kontratuen jatorrizko esentzia indargabetu zutela. Hau ez da lana artez egitea. EAJk kudeatzaile ontzat du bere burua, baina ¿nola da posible hainbeste kontratu publiko epemuga gainditzea berria prest izan gabe? (zaborrak, etxeetako arretako zerbitzua, lorezaintza, eraikin barruko garbiketa ...). Honek ekarri du zerbitzuak kontraturik gabe ematea eta Plenoan eztabaida luzeen ondoren fakturen ordainketa onetsi behar izatea, 15 milioi eurotik gora eta 12 hilabetez jarraian. Gardentasunari dagokionean gure ustez gabeziarik handiena Getxoko Aurrekontuak osoko bilkurara lau urtetan behin ere ez ekartzea izan da. Udal gobernu guztiek udal foro publiko handiena den osoko bilkuraren aurrean aurkeztu beharko lukete aurrekontu proiektua, baina Getxoko EAJk, bere ezintasunaren lotsaz edo, ez du legegintzaldi guztian aurrekonturik ekarri eta debatea lapurtu diete gainontzeko talde politikoei eta herritarrei.

description

 

Transcript of Eajren egingabeak

Page 1: Eajren egingabeak

GETXOKO EAJREN GOBERNU TALDEAREN BETEGABEKO PROMESAK

EAJk gutxiengo nabarmen batean (10 zinegotzi 25etik) gobernatu du Getxoko udala azken 4 urteotan. Bere makro-proiektu faraoikoak (Getxo Antzokia eta Romoko Kultur Etxea), lehendik bideratuta zeuzkalako edota bere harrotasunagatik, ez du nahi izan beste taldeekin akordioak egin eta ez du hauteskunde kanpainan aldarrikatutako hainbat promesa bete. Oso luzea izan daitekeen zerrenda ez dugu osatu nahi izan, baina gure ustetan gabezi nabarmenenak adieraziko ditugu:

1) “Rigor, honestidad y transparencia” zen EAJren leloa kanpaina garaian. Ondo egiteari dagokion esparruan azpimarra dezakegu Kontuen Euskal Epaitegiak (TVC) Getxoko kontuei buruzko bere txostenean argi esan zuela zenbait kontratu gaizki sailkatuta zeudela (parke eta lorategien mantentzea, Getxo Antzokiaren 2. fasea, Itzubaltzeta Romoko hodi-biltzailearen berritzea, eta abar). Baita, esleipenetan emandako prezioen handitzeak (Getxo Antzokiaren obra-zuzentzea, adibidez, %86an handitu zen) kontratuen jatorrizko esentzia indargabetu zutela. Hau ez da lana artez egitea.

EAJk kudeatzaile ontzat du bere burua, baina ¿nola da posible hainbeste kontratu publiko epemuga gainditzea berria prest izan gabe? (zaborrak, etxeetako arretako zerbitzua, lorezaintza, eraikin barruko garbiketa ...). Honek ekarri du zerbitzuak kontraturik gabe ematea eta Plenoan eztabaida luzeen ondoren fakturen ordainketa onetsi behar izatea, 15 milioi eurotik gora eta 12 hilabetez jarraian.

Gardentasunari dagokionean gure ustez gabeziarik handiena Getxoko Aurrekontuak osoko bilkurara lau urtetan behin ere ez ekartzea izan da. Udal gobernu guztiek udal foro publiko handiena den osoko bilkuraren aurrean aurkeztu beharko lukete aurrekontu proiektua, baina Getxoko EAJk, bere ezintasunaren lotsaz edo, ez du legegintzaldi guztian aurrekonturik ekarri eta debatea lapurtu diete gainontzeko talde politikoei eta herritarrei.

2) Herritarren Parte-Hartzean sakondu nahi omen zuten. Oposizioak behartuta udalaren barne araudia negoziatzera jarri zen gainontzeko talde politikoekin. Eztabaidak publiko egiteko EH Bilduren nahia eta lehenengo bileren akta adostuak gure webgunean argitaratzea aitzakia ederra izan zitzaien negoziazioak eta eztabaidak bertan behera uzteko. Akabo herritarren parte hartze zabalagoa ekarriko zuen araudi berria!

3) Aurreko legegintzalditik hitzartuta zeukaten 145 etxebizitza eraikitzea Getxoztar gazteei alokairuan eskaintzeko. 80.000 biztanle dituen herri honetarako alokairu eskaintza hau eskasa iruditzen zaigu, baina lau urte hauetan hauek ez gauzatzea eta beste asko ez sustatzea gabezia itzela dela iruditzen zaigu.

4) Zilindrada handiko ibilgailuei tasa igo zitzaien eta gain tasa horretatik 250.000 euro bideratuko zituzten behar gehien duten herritarrei IBI zerga ordaintzen laguntzeko, EH Bildurekin hitzartuta. Dirua soberan gelditzen bazen EH Bilduk proposatutako helburu sozial batera bideratuko zen. EH Bilduk gazteei etxebizitzen alokairua ordaintzen laguntzeko proposatu zuen baina EAJk, bere hitza janda, diru laguntza hau martxan jartzeko udaletxean nahiko baliabide tekniko eta pertsonalik ez zuela argudiatu zuen akordioa ez betetzeko. Oraindik 150.000 euro baino gehiago gelditzen dira banatu barik.

Page 2: Eajren egingabeak

5) Euskara eta euskal kultura izango omen ziren EAJren ikurretako batzuk, baina ez da horrela izan; aitzitik, arlo bietan aplikatu dituzte murrizketarik handienak lau urteotan. Horrez gain, euskararen aldeko benetako urrats eraginkorrak emateko euren borondate faltak ekarri du Getxon euskararen erabilera arautuko zuen ordenantzarik gaur ez izatea.

6) Aurreko kanpainan herritar guztien parte hartzeaz Areetako geltokiko plaza birmoldatuko zutela agindu zuten. Horretarako lehiaketa egin zuten eta bertara 26 proiektu aurkeztu ziren, jendearen aurrean jarri behar zirenak. Herritarren nahia eta udal gobernuarena ez omen datoz bat, eta euren hitza janda, proiektuak kajoi batean ditu gordeta EAJk, ez ditu gainontzeko talde politikoekin partekatu eta ez dizkie herritarrei erakutsi euren iritzia eman dezaten.

7) Getxo irisgarriagoa egin nahi omen zuten baina arlo honetan ere Getxok okerrera egin du. Lau urteotan EAJk ez du aparkaleku publikorik ezta igogailu edo arrapala berririk egin. Aitzitik, azken urteotan Ereagako igogailuan eta arrapala gehienetan dauden matxurak ohikoak bihurtu dira eta getxoztar atso eta agure askoren haserrea sortu dute.

Amaitzeko, beste bi gai ekarri nahi ditugu jendartera EAJren interes faltagatik edo interes elektoralagatik legegintzaldi honetan gauzatu ez direnak:

1) Terrazen ordenantza berria . Luzez eztabaidatu ondoren EAJk ez du ekarri Osoko Bilkurara ordenantza berria, non espazio publikoaren erabileran interes publikoak lehenesten ziren pribatuen gainetik, eta non dendarien nahia jasotzen zen. Ez al dira ausartu hurrengo hauteskundeetan “lagunen” babesa galtzeko beldurrez?

2) Hileta zibilak egiteko toki publikoa . Nahiz eta getxoztar askok eskatu eta Osoko Bilkuran onartua izan, EAJren lehentasunen artean ez zegoen eta ez dute landu nahi izan. Argi dago EAJk soilik PNVkoentzat gobernatzen duela eta ez dituela kontutan hartzen besteengandik datozen iniziatibak euren programan ez badaude.

Page 3: Eajren egingabeak

LAS PROMESAS INCUMPLIDAS DEL GOBIERNO DE GETXO DEL PNV

EL PNV ha gobernado Getxo los últimos 4 años en franca minoría (10 concejales sobre 25). Bien porque tenía bien atados sus proyectos faraónicos (Getxo Antzokia y Casa de Cultura de Romo) o bien por su soberbia, no ha querido llegar a acuerdos con las demás fuerzas y no ha cumplido varias de sus promesas electorales. No hemos querido hacer una lista interminable, pero sí hemos querido señalar las que en nuestro entender son los más remarcables:

1) “Rigor, honestidad y transparencia” era un lema de la anterior campaña electoral del PNV. En cuanto al rigor queremos recordar que el propio Tribunal de Cuentas del País Vasco señaló al revisar las cuentas municipales que bastantes contratos estaban mal clasificados (el de mantenimiento de parques y jardines, la segunda fase del proyecto del Getxo Antzokia, la renovación del colector de Romo, etc.). También decía el TVC que los tremendos incrementos de precios que se daban en algunos contratos a posteriori (la dirección de obra del Getxo Antzokia se había incrementado un 86% entonces) desvirtuaban la esencia del contrato original. ¡Esto no es trabajar con rigor!

El PNV se las da de buen gestor, pero ¿cómo es posible que les venzan los plazos de varios grandes contratos públicos sin tener preparada la renovación de los mismos? (ocurrió con el contrato de basuras, el de asistencia domiciliaria, jardinería, limpieza de interiores de edificios municipales, …). Esto obligó a que se dieran estos servicios sin ningún contrato que los amparase y que las facturas para su pago se aprobaran por excepción en el Pleno municipal durante 12 meses por un importe total superior a los 15 millones de euros.

En cuanto a la Transparencia, en nuestra opinión el mayor fraude que han cometido ha sido el no traer, ni una sola vez en cuatro años, los Presupuestos de Getxo al Pleno municipal para su discusión y aprobación o rechazo. Todos los gobiernos deben traer su proyecto de Presupuestos al mayor foro público municipal que es el Pleno, pero el PNV de Getxo no; seguramente por vergüenza de su impotencia para negociar, no lo ha traído ni una sola vez, y así nos ha privado a los demás grupos municipales y a la vecindad en general de poder debatirlos.

2) Decían que querían profundizar en la Participación Ciudadana. Se sentaron a negociar el Reglamento Orgánico Municipal obligados por los grupos de oposición. El deseo de EH Bildu de incorporar a las asociaciones y ciudadanía en los debates y el hecho de hacer públicas en Internet las actas consensuadas por todos de las primeras reuniones, fue la excusa que esgrimieron para dar carpetazo a las reuniones y acusarnos a nosotros de abortar el proceso. ¡Se acabó el proceso de revisión del Reglamento que podría permitir a la ciudadanía participar más en la actividad municipal!

3) De la anterior legislatura traían el acuerdo para construir 145 viviendas en régimen de alquiler social para jóvenes. A nosotros nos parecen muy pocas viviendas en alquiler social para un pueblo de más de 80.000 habitantes, pero lo que no nos parece de recibo es que no se hayan terminado éstas y que no se haya acometido la promoción de más viviendas sociales en alquiler social.

Page 4: Eajren egingabeak

4) Se subieron las tasas a los vehículos de gran cilindrada y 250.000 euros del excedente se dedicarían a ayudas para el pago del IBI de las familias más necesitadas, según acuerdo suscrito con EH Bildu. Si no se consumía todo el dinero, se dedicaría a otro fin social propuesto por EH Bildu. Propusimos dedicar el dinero sobrante a ayudar a los jóvenes más necesitados en el pago del piso en alquiler, pero el PNV, faltando a la palabra dada, pone como excusa que no tiene recursos para implementar estas ayudas y no cumple la palabra dada ni el acuerdo escrito. ¡Aun quedan más de 150.000 euros por repartir!

5) El euskara y la cultura vasca iban a ser unas de las enseñas del PNV, pero no ha sido así; al contrario, han aplicado los recortes más grandes en estas dos áreas en los últimos cuatro años. Además de esto, la falta de voluntad del PNV para implementar medidas eficaces en favor del euskara ha hecho que a día de hoy sigamos sin contar con una ordenanza que regule el uso del euskara en Getxo.

6) Prometieron que iban a remodelar la plaza de la estación de Las Arenas con la participación de la vecindad. Prepararon un concurso público al que se presentaron 26 proyectos, sobre los que en teoría las vecinas y los vecinos tenían que opinar. Parece ser que el PNV ha visto que la voluntad de la ciudadanía no era la suya propia, y faltando a su promesa una vez más, se ha guardado los 26 proyectos en un cajón y no los ha compartido con los demás grupos políticos ni ha permitido que los vecinos y vecinas voten los distintos proyectos.

7) Decían querer hacer un Getxo más accesible pero también en esto Getxo ha ido a peor. En estos cuatro años no se ha construido ningún parking público ni ninguna rampa automática nueva. Al contrario, las averías en el ascensor de Ereaga y en casi todas las rampas automáticas se han hecho habituales y han provocado el enfado de muchos ancianos y ancianas de Getxo.

Por último, queremos presentar ante la sociedad otros dos temas que no se han llevado a cabo en esta legislatura bien por cálculos electoralistas o bien por falta de interés del PNV:

1) Nueva ordenanza de terrazas . Tras muchos debates y cuando está lista el PNV no ha querido traer la nueva ordenanza al Pleno municipal para su aprobación. En la misma se va a priorizar el interés público sobre el privado en el uso de los espacios públicos y en donde se recoge el anhelo de los comerciantes para sacar sus productos a la calle. ¿No se han atrevido por temor a perder algunos votos amigos en las próximas elecciones?

2) Lugar público para ceremonias civiles . A pesar de ser una petición de muchos getxotarras y de que fue aprobado en el Pleno municipal, el PNV no lo tiene entre sus prioridades y no lo ha querido estudiar. Esta claro que el PNV solo gobierna para los suyos y que no acepta iniciativas de otros que no estén en su programa.