Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da...

56

Transcript of Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da...

Page 1: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,
Page 2: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

2

Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más crueles para con nuestros semejantes y más idiotas en sentido original, ya que idiotés nombra en griego clásico a quien delega indefinidamente en otros la gestión de aquello común, y por tanto suyo.

Antonio Escohotado

Page 3: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

3

AURKIBIDEA

Aurkezpena 4

Sarrera 6

Datuen azterketa

1. Zerbitzua jaso duen pertsona kopurua 8

2. Adinak 10

3. Ai Laket!! zerbitzua jaso duten pertsonak, sexuaren arabera 13

4. Kontsumoen prebalentziak 17

5. Polikontsumoa 21

6. Alkoholemia-frogak 23

7. Eskuragarritasunari eta arriskuari buruzko ustea 25

8. Banatu den informazioa 29

9. Analisi zerbitzua 36

10. Analizatutako substantzien konposizioa 41

Ondorioak 52

Eskerrak 56

Bibliografia 56

Page 4: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

4

Aurkezpena Ai Laket!! irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da eta bere lanaren eta

eskaintzaren helburua da legezko eta legez kontrako substantziek sortutako

ondorio kaltegarrienetako batzuk gutxitzea. 1998an kolektibo gisa sortu zen eta

irabazi-asmorik gabeko elkarte gisa 2002an osatu zen.

Elkartearen helburuak hauek dira: drogen erabilera arduratsurako ereduak

inplementatzea, arriskuak gutxitzea eta gozamena kudeatzea, eta droga-

hartzaileen eskubideak defendatzea eta, orobat, drogen legeztatzearen inguruko

eztabaida soziala sustatzea.

Ai Laket!! elkartearen metodologia droga-hartzaileen kolektiboarenganako

hurbiltasunetik abiatzen da eta haien eskaera eta beharrak jasotzen saiatzen da.

Elkartea droga-hartzaile eta hartzaile ohiek osatzen dute, hainbat esparrutan

aritutakoek, eta horrek haren proiektua garatzen laguntzen du, izan ere, hartzaile

potentzialen konfiantza eza gutxitzen du eta buruz buruko komunikazioa errazten

du. Faktore hori erabakigarria da mota honetako ekimenek arrakasta izan dezaten.

Ai Laket!! elkarteak, gaur egun, lau proiektu kudeatzen ditu. Drogen kontsumoari

lotutako arriskuak gutxitzeko esku-hartze prebentiboen ingurukoak dira lau

proiektuak.

Testing Programak (garai batean, gauzatzen zen lurraldearen arabera eta, beraz,

finantzatzen zuen entitatearen arabera funtzionatzen zuenez, Mugaz haraindikoa

eta Testing Gunea ere deitua), olgeta-guneetan esku-hartze prebentiboak garatzen

ditu, nerabe eta gazteen atsegin hartzeko droga-kontsumoari lotutako arriskuak

gutxitzeko asmoz. Esku-hartzeen oinarria da gaueko aisialdi-guneetan (txosna,

taberna, diskoteka, jai herrikoi, kontzertu, jaialdi eta abarrean) informazioa ematen

eta drogak analizatzen dituen zerbitzu mugikor bat. Horrela, kontsumitzen den une

eta toki potentzialetan bertan iristen da droga-hartzaileen kolektibora, arriskuen

gutxitzea jai-girotik bertatik landuz. Programa lekuan bertan garatzen da, modu

ibiltarian, laborategi mugikor erara egokituta dagoen eta karpa eratxikia duen

autokarabana batekin. Karparen barrualdea informazio- eta atseden-gune erara

prestatzen da, musikaz giroturik, eta, bertan, askotariko material grafikoak eta

kontsumogaiak eskaintzen dira.

Page 5: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

5

Beste programa bat Gune Finkoa da. Baliabide jarraitu eta iraunkorra da. Bere

jarduera urteko ostiral guztietan garatzen du, arratsaldez, 19:00etatik 22:00etara,

oro har, kontsumoaren aurretik. Informazioa ematea eta drogak analizatzea da

esku-hartzearen oinarria, eta hori elkartearen lokalean egiten da, Gasteizko

Errementari kaleko 88. zenbakian. Gasteizko aisia-gune batean dagoenez,

programa garatzeko leku aproposa da. Ohiko lan-bulegoaren barrualdea pertsona

hartzaileen arretarako gune bihurtzen da. Informazio- eta analisi-eremu gisa

prestatzen da, musikaz giroturik eta espazio erakargarri erara egokituta, bertan,

material grafikoak eta kontsumogaiak eskaintzen dira, analisi- eta informazio-

zerbitzuez gain.

Lonja Laket!! 2009tik Euskadiko lonjetan eta etxabeetan garatzen den proiektua

da. Arestian aipatutako programen helburuak ditu, baina haren berezitasuna da

gazte taldeek haien aisia kudeatzeko erabiltzen dituzten lonjetan edo etxabeetan

egiten duela esku-hartzea. Drogen kontsumoak eta aisi-gune pribatu bat

erabiltzeak dituen arriskuen inguruan informatzea eta sentsibilizatzea da Lonja

Laket!! proiektuaren helburua.

Bestalde, Ai Laket!! elkartea, Gasteizen, Gauekoak federazioaren partaide da (Udal

Programa Kudeatzeko Elkarteen Federazioa). Informazio- eta sentsibilizazio-

jarduerak eta, orobat, arriskuak eta gozamenak kudeatzeko bitartekarien

prestakuntza-jarduerak egiten ditu haren barruan. Substantziak hartzeak dituen

arriskuen inguruko informazioa helaraztea eta kontsumogaiak banatzea da

berariazko proiektu honen helburu estrategikoa, halako saioetan parte hartzen

dutenen kultura aniztasuna ahaztu gabe.

Programa horiek guztiak 16 urtetik gorakoei eta adin-nagusitasun juridikoa duten

pertsonei zuzentzen zaizkiela nabarmendu behar da, haien aisi-ohituretako bat

substantzia psikoaktiboak hartzea den droga hartzaileei edo hartzaileak ez direnei

eta haien inguru hurbilenean drogekin kontaktua dutenei edo/eta izan dutenei, hain

zuzen. Xede-populazioaren barruan sartzen ditugu, halaber, haien lanbidea dela eta

(hezitzaileak, elkarteetako kideak,…), proiektuaren inguruan, bereziki, edo

arriskuen gutxitzearen inguruan, oro har, informazioa behar duten pertsonak.

Page 6: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

6

Sarrera

2002 urtetik 2010eko ekainera arte, EAEko aisialdi-guneetan batik bat, Ai Laket!!

elkarteak egindako programa prebentibo ezberdinetan gure zerbitzua jaso duten

pertsonengandik lortutako emaitzak biltzen eta aztertzen ditu lan honek. Eusko

Jaurlaritzaren Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak, EAEko zenbait Foru Aldundik eta

Udalek eta, kasu zehatzetan, Eskualde Garapeneko Eskualde Funtsak (EGEF)

finantzatu dituzte jarduera horiek.

Azken 8 urteotan, drogen kontsumoarekin lotutako arriskuak ezagutzeko

populazioak duen interesa esker onez ikusi dugu, baita horiek ekiditeko metodoak

ere. Horrela, droga-hartzaileen profil ezberdinak eskuratu ahal izateko hainbat datu

soziologiko bildu ahal izan ditugu: adina, sexua, kontsumo-ohiturak,

polikontsumoa, irisgarritasun-aukerak, arriskuei buruzko usteak …

Droga-hartzaileen kolektiboaren eta haien kontsumo-patroien deskribapen

errealista eta zehatza eman nahi die ikerketak gizarte zerbitzuetako langileei, esku-

hartze prebentiboaren eremuan beharrezko informazioa baita. Horrez gain, droga-

mendekotasunen esparruan lan egiten duten beste profesional eta elkarte

batzuentzat, pertsona hartzaileentzat, komunikabideentzat … ere tresna baliagarria

izan daiteke.

Etorkizuneko esku-hartze prebentiboak tokian tokiko errealitatera egokitzeko

bitarteko bat ere izan daiteke, eta, halaber, udal-programen eta Ai Laket!!

elkartearenak bezalako programen artean, sarean lan egiteko bidea zabal dezake,

Komunitatearen Behaketa-Sistemetan egiten den moduan.

Jasotako substantzien analisien emaitzetatik lortutako informazioa da nabarmendu

beharreko beste alderdi bat. Kontsumitzaileen kolektiboaren eskuetara iristen diren

substantzien konposizio errealaren, purutasun-portzentajeen, aizuntze ohikoenen

eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa.

Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau, kalean

benetan kontsumitzen dena ezagutzeko oso eraginkorra baita. Izan ere, poliziak

konfiskatutako kontrabandoko drogen analisia, eskuarki, antzeko konposizioa duten

unitate errepikatuak dira, droga hartzaile batek aurkitzen duena benetan ezagutu

gabe. Horrez gain, laginketa kontsumorako gune potentzialetan egiten denez,

Page 7: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

7

hartzailearen eskuetara iristen diren produktuek izan ohi duten aizuntze-maila

erreala egiazta daiteke.

Era berean, nabarmendu nahi dugu elkarteko kideen artean droga-hartzaileak

egoteak mesede egiten diola berdinen arteko konfiantza eta lan giroa sortzeari.

Horregatik, uste dugu Ai Laket!!-en zerbitzua jasotzen duten droga-hartzaileek

lortutako informazioa hausnarketa zintzoen ondorio dela. Helburu hori nekez lor

daiteke konfiantzan oinarritu beharrean, inkesten metodologian oinarritutako beste

bide batzuen bitartez.

Page 8: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

8

1. Zerbitzua jaso duen pertsona kopurua

Egindako proiektu eta jarduera desberdinetan iritsi garen pertsona-kopuruaren

eragina jasotzen da atal honetan. Gure edozein programatan parte hartu duten

pertsona guztiak modu askean eta beren borondatez egin dute.

Informazio- eta analisi-programen ezaugarriei esker, kontaktatutako pertsonak,

gure zerbitzua jaso duten pertsonak eta substantziak analizatu dituzten pertsonak,

eta, orobat, hitzaldiak, tailerrak eta lege-aholkularitza jaso dituztenak bereiz

ditzakegu.

Grafiko honek erakusten digu guztira zenbat pertsonengana iritsi garen drogen

arriskuak murrizteko informazioa emateko xedez.

1. grafikoa. Ai laket!!-en zerbitzu ezberdinak jaso duten pertsonen kopurua

62.911

41.056

12.486

1.0180

10.000

20.000

30.000

40.000

50.000

60.000

70.000

Kontaktatutakopertsonak

Zerbitzua jaso dutenpertsonak

Analisiak egindituzten pertsonak

Beste batzuk

Landa-lana outreach-a eginez hasten da. Ekintza horrekin, programako langileak

kontsumo-eremuetan barna ibiltzen dira hartzaile potentzialei zerbitzuaren berri

emanez eta non ematen den esanez, baita, interesgarria dela jotzen denean,

informazio-materiala banatuz ere. Ekintza hori, batik bat “Testing”, “Mugaz

haraindikoa” eta “Testing Gunea” jardueretan egiten da. Horien bitartez, azken 8

urteetan gutxi gorabehera 63.000 pertsonekin jarri gara harremanetan. Kopuru hori

handiagoa izan daitekeela uste dugu, izan ere, udalek, aldez aurretik, kartelen eta

prentsaren bidez eta/edo irratiz iragartzen baitute aipatutako zerbitzua, pertsona

ezagunen artean egiten den ahoz ahokoaz gain.

Bigarren pausua, zerbitzu-gunera hurbiltzen den jendeari karpan harrera egitea da.

Guztira 40.000 pertsonek jaso dute Ai laket!!-en zerbitzu ezbedinak. Haei guztiei

drogen kontsumoaren arriskuen gutxitzearekin erlazionatutako informazioa eta/edo

kontsumogaiak eman zaizkie. Datu horrek erakusten digu aurretiazko oultrech-lana

arrakastaz burutzen dela, izan ere, zerbitzuaren berri eman zaien pertsonen %65

Page 9: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

9

hurbiltzen da. Oro har, substantziaren inguruan aritzen gara: haren konposizioa,

propietateak eta eraginak, dosiaren inguruan kontuan hartu beharreko alderdiak

(pisua, hartzeko moduak, nahasketak…), aztertutako substantziaren arrisku

nagusiak (bero-kolpea, deshidratazioa, tentsio jaitsierak…), eta erabilera

seguruagoa egiteko oinarrizko jarraibideak.

Arestian aipatu bezala, eskaintzen den beste jardueretako bat substantzia

ezberdinen testak dira. Analisi horien bidez, hartzailearekin harreman hurbilagoa

izateko aukera dugu, ingurune isolatuago batean, kontsulta pertsonalizatuagoak

egin daitezkeen leku batean. Guztira 12.486 pertsonek erabaki dute konfiantza

izatea eta beren aisialdiaren minutu batzuk eskaintzea kontsumituko dituzten

substantzien konposizioa ezagutzeari, baita epe labur, ertain eta luzeko eraginak,

dosifikazioa, interakzioak, arriskuak murrizteko jarraibideak … ezagutzeari ere,

modu horretan, kontsumoari lotutako arrisku posibleak gutxituz. Izan ere, karpan

gure zerbitzua jaso duten pertsonen %22k analisiren bat egitea erabaki du.

Azkenik, 1000 pertsonek baino gehiagok elkartearen beste jarduera batzuetan

parte hartu duela nabarmendu behar da, hala nola hitzaldietan, tailerretan eta lege-

aholkularitzan.

Testing programakoak dira azterketa honek biltzen dituen pertsona gehienak,

gehiago irauten baitu eta jarduera kopuru handiagoa baitu, 2 urteko iraupena duten

gainerako programekin konparatuz.

2. grafikoa. Zerbitzua jaso duten pertsonak, proiektuka.

39.723

739323

271

Testing Gune FinkoaLonja Laket!!Gauekoak

Pertsona horien inguruan jasotako datuek jarraian ikusiko ditugun adierazleak

ebaluatzeko informazioa eskaintzen digute.

Page 10: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

10

2. Adinak

Adinari dagokionez, ikus dezakegu garatzen diren hainbat motatako jardueretan

oso adin ezberdinak nahasten direla. Horri esker 13-14 urteko adingabeen zein 70

urteko pertsonen gaineko informazioa dugu. Kalean gertatzen denaren isla bat da

hori, bertan adin eta kontsumo oso ezberdinetako pertsonak modu naturalean

nahasten baitira.

Hurrengo grafikoak islatzen du, azken hiru urteetako Testing esku-hartzeetan

arreta jaso duten pertsonen batez besteko adina, egin duten zerbitzuen

erabileraren arabera.

3. grafikoa. Testing zerbitzuan erregistratutakoen batezbesteko adina

18 18 18

23 23 24

0

5

10

15

20

25

30

Testing 2007 Testing 2008 Testing 2009

Gunean Analisian

Karpan gure zerbitzua jaso duten pertsonen adina modari dagokiona da, hau da,

espazio honetan gehien errepikatutako adin tartea. Horrela jasotzen da, informazio

gune honetara maizen doan populazioa zein den ezagutzeko nahiarekin. Informazio

hau gazteriari informazio jakin bat hurbildu nahi dioten udal instituzioentzako

erabilgarria da (udalak). Sentsibilizazio kanpainak informazio gehigarriaz hornitzeko

udalerri batzuen ekimenak, adibidez; hala nola genero indarkeria, sexu segurua,

bide-hezkuntza e.a.

Karparen kasuan, moda 18 urtetan egonkortua ageri da, arrazoi ezberdinengatik:

batetik, esku-hartzea egiten dugun lekuetan gehienak gazteak baitira. Bestetik,

legez kontrako droga batzuekin lehenbiziko kontaktuak adin horretan hasten

baitira; horregatik, esku-hartze hauek erakargarriak suertatzen dira publiko

horrentzako, bai informazio-materialengatik, baita banatzen diren

kontsumogaiengatik ere.

Beraz, ezinbestekoa ikusten dugu gazteen kolektiboaren beharrei erantzungo dien

etengabeko prebentzio lana egitea. Lan horren ardatzak, batik bat, izan behar du

Page 11: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

11

substantzien inguruko mitoak desaktibatzea eta kolektibo horretan drogen

kontsumo ludikoarekin lotutako babes-faktoreak sustatzeari lehentasuna ematea,

hartara norbere arduraren eta erabakiak hartzeko gaitasunaren inguruan hausnar

dezaten. Kontsumitzen ez den egoeretan, argudioek erabaki honen errefortzura

bideratuak izan behar dute.

Bestalde, analizatzera sartzen diren pertsonen adinetan ezberdintasunak antzeman

daitezke. Oro har, helduak dira eta batez besteko adina 23 eta 24 urte bitartekoa

izan ohi da.

Urte gehien dituztenen populazioari gai hauek interesatzen zaizkio gehien:

printzipio aktibo ezberdinen inguruko zalantzak argitzea, nola erabili eta zer

kontsumitzen ari diren jakitea, epe ertain/luzerako efektuak ezagutzea eta /edo

osasuna nola mantentzea. Izan ere, legez kontrako substantzien osasun kontrolik

ez dagoenez, gurea da emaitzak eskaintzeko aukera ematen duen toki bakarra, eta

epaituak izan gabe galdetu dezakete bertan.

Haien droga kontsumoari lotutako arazo bat sumatzen hasten diren pertsonentzat,

hasiera bat izan daiteke, laborategiaren barrualdean sortzen den konfiantza giroan,

horixe onartzea. Pertsona horientzat, erabil dezaketen baliabide eskuragarrien

zerrenda bat dago. Lehenik eta behin, droga-mendekotasunen prebentzioaz

arduratzen diren oinarrizko udal-zerbitzuei buruz hitz egiten dugu, baita Eusko

Jaurlaritzaren zerbitzua erabiltzeari buruz ere (DEITU).

Elkartearen askotariko zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonen adinean ere

ezberdintasunak antzeman dira.

4. grafikoa. Jarduera ezberdinetan erregistratutakoen batezbesteko adina

18

32

2016

24

32

20

0

5

10

15

20

25

30

35

Testing Gune Finkoa Lonja laket!! Gauekoak

Gunean Analisian

Page 12: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

12

Arreta deitzen du Gune Finkoko erabiltzaileek batez beste 32 urte izatea.

Normalean, ohiko droga-hartzaileak etortzen dira zerbitzua jasotzera, zenbaitetan

urte asko daramatzatenak kontsumitzen, eta baliagarri ikusten dutenak substantzia

psikoaktiboak hartzearekin lotuta sortuz doazen zalantzak argitzeko zerbitzu bat.

Jatorri, itxura edo eragin susmagarriak dituzten substantziak analizatzeko aukera

ematen die zerbitzu horrek, eta plazerrak eta arriskuak hobeto kudeatzeko bidean,

galdera zehatzagoei erantzun ahal izateko giro bat aurki dezakete.

Jarduera horretako parte-hartzaileen adinak adierazten digu, urteek aurrera egin

ahala handitzen doala kontsumoari lotutako arriskuen hautematea. Horrekin batera,

euren buruarenganako ziurtasuna handitzen doa, politika debekuzaleetan

oinarrituta gizarteak sortutako aurreiritziak alde batera utziz. Horregatik, analisi-

zerbitzua erabiltzeko erabakia errazago hartzen dute.

Lonja Laket!! zerbitzuan, aldiz, adina baxuagoa dela ikusten dugu, 20 urte. Hala ere

tartea aski zabalagoa da eta gure arreta 14 urteko zein 30 urteko pertsonetara

iristen da. Zentzuzkoa den bezala, lonja bakoitzeko parte-hartzaileek antzeko adina

dute, adin bertsuko lagun taldetan banatzen baitira.

Azkenik, Gauekoak ekimeneko esku-hartzeak nerabeei eta gazteei zuzenduak

daude; horregatik, logikoki, egiten ditugun jarduera guztien artetik, horko parte-

hartzaileenak dira adinik baxuenak; batez beste, 16 urte. Droga-kontsumorik

onartzen ez den guneak dira, beraz, ez da analisirik egiten.

Page 13: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

13

3. Ai Laket!! zerbitzua jaso duten pertsonak, sexuaren arabera

Hainbat motatako jarduerak egiten diren guneetan neskak eta mutilak elkarrekin

bizi dira. Populazio osoari zuzendutako programak izan arren, haiek diseinatzean

eta gauzatzean kontuan hartzen dira bi sexuen behar, baldintza eta egoera

ezberdinak, generoa ardatz, kontsumoak ezberdinak direlako eta arrisku

espezifikoak daudelako. Horrela, informazio bereizia jasotzen dugu, talde

bakoitzarentzat kontsumogai zehatzak banatzen ditugu eta esku-hartze taldeak

mistoak dira. Arreta berezia jartzen dugu hizkuntzaren eta irudien erabilera ez

sexista izan dadin, material grafikoan zein komunikazio prebentiboan. Diagnosian,

planifikazioan eta proiektuen ebaluazioan ere berdin aplikatzen dira irizpide horiek.

Sexuaren arabera jasotako datuei dagokienez, gizonezkoen parte-hartzea

emakumezkoena baino handiagoa da, jarduera guztietan. Horrela adierazten du

hurrengo grafikoak. Ikusten denez, gure zerbitzua jaso duten pertsonen %66,9

gizonak dira eta herena bakarrik dira emakumeak.

5. grafikoa. Zerbitzua jaso duten pertsonak, sexuaren arabera

66,9%

33,1%

Hombres Mujeres

Droga-mendekotasunaren Euskal Behatokiaren estatistikek diote emakumeek legez

kontrako droga gutxiago kontsumitzen dituztela (%20 emakumeek, %80 gizonek),

kontsumo horri lotutako arriskuen hautemate handiagoa dutela eta baita arriskuen

aurrean kontrol-gaitasun handiagoa dutela ere. Horregatik, 5. grafikotik atera diren

portzentajeak Euskadi eta Drogak txostenetatik lortutakoekin aldera daitezke.

Portaera hori egiten diren jarduera guztietan mantentzen da eta batzuetan

besteetan baino nabarmenagoa da. Hurrengo grafikoak adierazten du, sexuaren

arabera, jarduera desberdinetan gure zerbitzua jaso duten pertsonak.

Page 14: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

14

6. grafikoa. Jarduera desberdinetan zerbitzua jaso duten pertsonak, sexuaren arabera

66,6%77,8%

69,0%80,5%

68,0%

33,4%22,2%

31,0%19,5%

32,0%

0%

20%

40%

60%

80%

100%

Testing Gunea Testing Analisia Punto Fijo Lonja laket!! Gauekoak

Gizonak Emakumeak

Alor honetan, Testing Programa azpimarratzekoa da. Karpan zerbitzua jaso duten

mutilen %44 analisi-zerbitzutik ere pasatzen da, nesken kasuan, berriz, %23,6.

Beraz, esku-hartzean bilatzen eta erabiltzen duten jarduerari dagokionez, gizon eta

emakumeen artean jokaera ezberdina antzematen da. Emakumeak gutxiago doaz

drogak analizatzera, baina banatzen ditugun material grafikoak eta kontsumogaiak

ezagutu eta erabiltzeko interes handia agertzen dute .

Testing-gunearen atzetik, emakumezkoen parte-hartze handiena Gune Finkoa

programan ikus daiteke; izan ere, zerbitzua jaso duten pertsonen herena

emakumeak izan dira. Gunea diskretua eta lasaia da eta tratu pertsonalizatua

ematen da; hori izan daiteke arrazoia. Era berean, eragina izan dezakete

anonimotasunak eta kontsumoaren aurretik informazioa jasotzeko aukerak.

Parte-hartzeari dagokion ezberdintasun hori are nabarmenagoa da Lonja laket!!

zerbitzuan. Gune horietan gazte taldeak elkartzen dira eta gehienak gizonezkoak

dira, oso gutxitan dira mistoak.

Azken urteetan gure zerbitzua jaso duten pertsonen bilakaeraren sexuaren

araberako datuak ere jaso dira. Deigarria da, gizon eta emakumeen proportzioei

dagokienez, analizatu diren kasu guztietan aldaketa handiegirik egon ez izana, balio

horiek nahiko egonkor mantendu izana.

Hala ere, jardueraren arabera joera ezberdinak antzematen dira. Testing-ari

dagokionez, karpan eta analisi-zerbitzuan jokaera ezberdinak ikusten dira. Gunean,

emakumezkoen parte-hartzeak gora egiteko joera arina duen bitartean, testak

egiteari dagokionez, kontrakoa gertatzen da, %15 bakarrik dira emakumezkoak.

Page 15: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

15

7.grafikoa. Testing-ean zerbitzua jaso duten pertsonak, sexuaren arabera

*2004 eta 2005 urteetako Testing esku-hartzeetan, gunean zerbitzua jaso zuten pertsonen atalean, ez

ziren sexuari dagozkion datuak jaso.

Askotan, analizatzera sartzen diren emakumeak adiskide batek lagunduta edo bere

bikotearekin sartzen dira. Entzuteko eta informatzeko asmoarekin egiten dute,

analizatu nahi dituzten substantziak kontsumitzen ez dituztela adieraziz. Jarrera

horrek, askotan, ematen zaien zaintzaile eta babesle rolarekin du harremana.

Bestalde, analizatzeko zerbitzua erabiltzen duten emakumeak helduagoak izan ohi

dira, batez besteko adina baino nagusiagoak.

Hurrengo grafikoan, joera hori deskribatzen da, Gune Finko eta Gauekoak

zerbitzuetan. Lehenengo kasuan, emakumezkoen parte-hartzearen igoera

nabarmena ikus daiteke. Gauekoak-en, aldiz, kontrakoa gertatzen da eta 2008tik

nesken portzentajea 13 puntu jaitsi da.

Karpan zerbitzua jaso duten pertsonak, sexuaren arabera

63%

37%

67%66%67%61%

84%77%

33%34%33%39%16%23%

0%20%40%60%80%

100%

Testing2002

Testing2003

Testing2006

Testing2007

Testing2008

Testing2009

Testing2010

Gizonak Emakumeak

Analisi-zerbitzua jaso duten pertsonak, sexuaren arabera

85%

15%

86%81%80%77%75%74%79%

14%19%20%23%25%26%21%

0%20%40%60%80%

100%

Testing2003

Testing2004

Testing2005

Testing2006

Testing2007

Testing2008

Testing2009

Testing2010

Gizonak Emakumeak

Page 16: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

16

8.grafikoa. Beste jarduera batzuetan zerbitzua jaso duten pertsonak,

sexuaren arabera

*2003 urtetik 2009 urtera ez zen Gune Finkoa zerbitzua eskaini.

2003-2008 urteen artean, leku aldaketaren eraginez, eta arreta- eta kokapen-

baldintzen hobekuntza dela eta, Gune Finkoan zerbitzua jaso duten emakumeen

kopuruak progresiboki gora egin du.

Gauekoak programaren barruan, jarduera bakar batek grafikoan ikus daitekeen

joera markatu dezake. Zehazki, gizonezkoen kopurua nabarmenki handiagoa den

gune eta ordutegietan, edo eskaini den jardueragatik, mutilen presentzia handiagoa

denean.

Gune Finkoan zerbitzua jaso duten pertsonak, sexuaren arabera

66%

34%

79%68%

32%21%

0%

20%

40%

60%

80%

100%

2003 2009 2010

GizonakEmakumeak

Gauekoak ekimenetan zerbitzua jaso duten pertsonak, sexuaren arabera

73%

27%

60%65%

40%35%

0%

20%

40%

60%

80%

100%

2008 2009 2010

GizonakEmakumeak

Page 17: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

17

4. Kontsumoen prebalentziak

Elkarteak askotariko jardueretan jaso duen beste datu bat, kontsumoen

prebalentziei buruzkoa da. Droga-kontsumoa aisia-guneetan egiten da batez ere,

non droga ilegalen erabileraren igoera antzeman baitaiteke. Batik bat kontsumo

bakanduak direnez, kontsumoa esperimentala eta noizbehinkakoa da gehienetan.

Hala ere, kontsumo horiek ludikoak ez diren beste momentu batzuetara zabaltzea

gerta daiteke, ohiko kontsumo bilakatuz eta, ondorioz, arriskuak handituz.

Bi jardueratan jaso dira datuak: Testing eta Gune Finkoa jardueratan. 9. eta 10.

grafikoetan hainbat motatako kontsumo-ereduak ikusten dira.

9.grafikoa. Kontsumoen prebalentziak Testing 2004-2005

2004 eta 2005 urteetan Testing programaren analisi-zerbitzuan jasotako datuak

islatzen ditu aurreko grafikoak, hainbat motatako substantzia-kontsumo nagusien

inguruan. Esku-hartzearen momentuan kontsumitzen ari zenari dagokionez, %94k

alkohola edaten zuen, %83k tabakoa erretzen zuen eta %74k baino gehiagok

kalamua kontsumitzen zuela adierazi zuen.

Pertsonen laurdenak baino gehiagok, azken hilabetean, kokaina kontsumitu izana

baieztatu dute, anfetamina %17k eta estasia %14k. Kalamuaren eta ketaminaren

Gaur

83,0%

94,0%

74,5%

30,5%

44,0%

14,5%

3,5%

0%

20%

40%

60%

80%

100%

Tabakoa Alkohola Kannabisa Kokaina Anfetamina Estasia Ketamina

Azken hilabetean

5,0% 4,5%6,5%

26,5%

17,0%14,5%

6,5%

0%

5%

10%

15%

20%

25%

30%

Tabakoa Alkohola Kannabisa Kokaina Anfetamina Estasia Ketamina

Bizitzean behin

7,5%

1,5%

9,0%

14,0%

21,5%

36,0%

21,0%

0%

5%

10%

15%

20%

25%

30%

35%

40%

Tabakoa Alkohola Kannabisa Kokaina Anfetamina Estasia Ketamina

Inoiz ez

4,5%0,0%

10,0%

29,0%

17,5%

35,0%

69,0%

0%

10%

20%

30%

40%

50%

60%

70%

80%

Tabakoa Alkohola Kannabisa Kokaina Anfetamina Estasia Ketamina

Page 18: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

18

kasua deigarria da, izan ere, bi kasuetan, gure zerbitzua jaso duten pertsonen

%6,5ek azken hilabetean kontsumitu dutela adierazi dute.

Kontsumo esperimentalari dagozkion kasuetan, estasia nabarmentzen da,

pertsonen %36rekin; haren atzetik speed-a eta ketamina daude. Aipagarria da

alkohola bizitza osoan noiz edo noiz bakarrik kontsumitu izana adierazten duten

pertsonen portzentaje txikia, %1,5.

Inoiz kontsumitu ez diren substantziei dagokienez, nabarmentzekoa da alkoholaren

kasua: galdetu zitzaien pertsona guztiek noizbait kontsumitu zuten.

Izan ere, Droga-menpekotasunaren Euskal Behatokiaren 9. txostenak dionaren

arabera, alkohola da, oraindik ere, EAEn gehien kontsumitzen den eta orokortuen

dagoen substantzia. 15 eta 74 urte bitarteko pertsonen %91,7k, bere bizitzan

zehar, edari alkoholdunen bat probatu du.

Bestalde, 10. grafikoak Gune Finkoa zerbitzura heldu diren pertsonen kontsumo

nagusia adierazten du. Batez ere droga-hartzaileengandik jasotzen diren datuak

direla gogoratu beharra dago. Askotan, kontsumitzen eta hainbat motatako

drogekin esperimentatzen urte asko daramaten pertsonak dira, euren osasunerako

arrisku handiago edo txikiagoarekin.

Datuak jasotzen egon garen bi urte hauetan 229 pertsonari egin diegu inkesta eta

horietatik 154 (% 67) gizonak ziren eta 75 (% 33) emakumeak.

Zerbitzuaren erabiltzaileen profila izateko, inoiz kontsumitu ez dutenen kopurua

nabarmendu nahi dugu, kontsumitu dutenen aurrean.

Inoiz kontsumitu ez duten pertsonak

Substantzia Portzentajea Pertsonak

Alkohola 7% 15 Tabakoa 10% 24 Anfetamina 12% 27 Kannabisa 14% 33

Kokaina 18% 41 Estasia 20% 46

Haluzinogenoak 29% 66

Page 19: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

19

Ketamina 55% 127

Psikofarmakoak 66% 152

Heroina 79% 182

Alkohola, tabakoa eta anfetamina inoiz probatu ez izana ziurtatzen duen pertsona

kopuru eskasak arreta deitzen du. Portzentajea handiagoa bada ere, aipatzekoak

dira ere ketamina, psikofarmakoak eta heroina substantzien inguruko datuak.

10.grafikoan zerbitzua jaso duten pertsonen kontsumoari buruzko datuak jasotzen

dira, sexuaren arabera.

10.grafikoa. Kontsumo nagusiak Gune Finkoa 2009-2010

Erabiltzaileen portzentajeari dagokionez, oro har, elkarren artean oso ezberdinak

diren bi bloke ikus ditzakegu asteroko edo eguneroko kontsumoan. Lehenengo

kasuan islatzen da asteroko edo eguneroko tabako-alkohol-kalamuaren eta

anfetaminaren kontsumo handiagoa. Gainontzeko substantziek ez dute

protagonismorik. Azken 30 egunetan egindako kontsumoen artean anfetamina

gailentzen da %35tik gorako hartzaile kopuruarekin. Azken 12 hilabeteetan

egindako kontsumoetan, aldiz, kokaina eta estasia gailentzen dira. Beste

substantzia batzuk, hala nola ketamina eta haluzinogenoak, kontsumo

esperimentaletan dira nagusiagoak.

Bizitzean behin

4% 7%16%

33% 33%

68%

49%

8% 8%18%

8% 7%19%

6% 10%24%

35% 35%

49%

20%

0%10%20%30%40%50%60%70%80%

Taba

koa

Alko

hola

Kann

abisa

Anfe

tam

ina

Koka

ina

Esta

siaKe

tam

ina

Haluc

inog

enoa

k

Hero

ínaPs

ikofa

rmak

oak

Azken 12 hilabeteetan

1%

20%

35%

15%

1%5%

1% 3%

15%

31%

4%4%11%

25%

9%15%

29%

8%12%

6%

0%5%

10%15%20%25%30%35%40%

Taba

koa

Alko

hola

Kann

abisa

Anfe

tam

ina

Koka

ina

Esta

siaKe

tam

ina

Halu

cinog

enoa

k

Heroína

Psiko

farm

akoa

k

EmakumeakGizonak

Azken 30 egunetan

3%

27%

16% 16%

1%7%6%

25%

6% 8%12%

0%4%

35%

18%12% 14%

2% 4%

35%

0%5%

10%15%20%25%30%35%40%

Taba

koa

Alko

hola

Kann

abisa

Anfe

tam

ina

Koka

ina

Esta

siaKe

tam

ina

Haluc

inog

enoa

k

Heroína

Psikofar

mak

oak

Egunero/ Astero

79%

52%

0% 0% 0% 0% 3%

66%

29%

4%1%

16%

56%

4%2%3%1%2%

53%

74%

0%10%20%30%40%50%60%70%80%90%

Taba

koa

Alko

hola

Kann

abisa

Anfeta

mina

Koka

ina

Esta

siaKe

tam

ina

Halu

cinog

enoa

k

Hero

ínaPs

ikofa

rmak

oak

Page 20: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

20

Emakumeei dagokienez, ikus dezakegu portzentaje handi batek, % 50ek baino

gehiagok, adierazten duela haien asteroko edo eguneroko kontsumo-substantzia

nagusia tabakoa dela, eta ondoren alkohola eta kalamua, antzeko portzentajeetan.

Heren batek azken 30 egunetan anfetamina kontsumitu izana baieztatzen du eta

kokaina azken 12 hilabeteetan. Ketamina %68k probatu arren, azpimarratu beharra

dago haietatik oso portzentaje txiki batek kontsumitzen duela berriz.

Gizonen %18-20k heroina eta/edo psikofarmakoak probatu ditu gutxienez bizitzan

behin. Azken 30 egunetan gehien kontsumitutako substantzia kokaina da, hain

zuzen laurden batek adierazten du hura hartu izana. Eguneroko edo asteroko

anfetamina-kontsumoa esanguratsua da.

Kokainaren kasuan, emakumeek azken urtean kontsumitu izan dute batez ere.

Gizonek, aldiz, gehiagotan egiten dute. Tabakoa da egunero edo astero

emakumeek gizonek baina gehiago kontsumitzen duten substantzia bakarra.

Bestalde, gizonek, behin harekin esperimentatuta, gehiago kontsumitzen dute

ketamina. Tabakoa eta haluzinogenoak bizitzan inoiz kontsumitzen dutenen

portzentajea eta kalamua egunero edo astero kontsumitzen dutenen portzentajea

berdina dela ikus daiteke gizon eta emakumeen artean.

Garrantzitsua da datu hau azpimarratzea: EAEko kontsumo esperimentalaren tasa

Europakoa baino handiagoa da, eta, horrez gain, kalamua probatu dutenen artean,

kontsumitzen jarraitzen dutenen portzentajea ere handiagoa da. Lotura hori ez da

herrialde guztietan ematen.

Page 21: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

21

5. Polikontsumoa

Lehenengo esku-hartzeetatik gaur egunera arte ikusi dugu, droga-hartzaileen

kolektiboan EAEn egonkor mantentzen den faktore bat: gauean zehar edo jai-

giroan hainbat motatako substantziak nahastea. Substantzia horiek antzeko edo

kontrako eraginak izan ditzakete, eta arriskuak handitu daitezke, bai

gaindosifikazioagatik bai substantzien arteko elkarrekintzengatik.

Polikontsumoa oso normalizatua dago. Zaila da substantzia bakar bat hartzen duen

pertsona bat aurkitzea. Hori lan handia da arriskuen murrizketan lan egiten duten

teknikarientzat. Horregatik, polikontsumoari lotuta egon daitezkeen arriskuak

uneoro azpimarratu beharrean daude.

Polikontsumoaren ondorioak ezberdinak dira, nahasketan erabiltzen diren

substantzien arabera. Polikontsumo batzuk beste batzuk baino arriskutsuagoak

dira, substantzien, norbanakoaren eta hartzen diren testuinguruaren arabera. Horri

ezarritako kontsumo-patroia ere gehitzen zaio.

Hurrengo grafikoetan 2009ko Testing esku-hartzeetan 938 pertsonen

polikontsumoaren inguruan jaso diren datuak ikus ditzakegu.

11. grafikoa. Polikontsumoa Testing 2009

0% 5% 10% 15% 20% 25% 30% 35% 40% 45%

Substantzia bakarra kontsumitzen dute

Alkohola + Kannabisa

Alkohola + Kannabisa + Bizigarriak

Alkohola + Bizigarriak

Kannabisa + Bizigarriak

Alkohola + Kannabisa + Bizigarriak + Bestelakoak

Alkohola + Bestelakoak

Kannabisa + Bestelakoak

Bizigarriak + Bestelakoak

Konbinazio erabiliena, alde handiarekin, alkohola gehi kalamua da, 387 pertsona

(%41). Jarraian, alkohol, kalamu eta bizigarri konbinazioa. Horietan, bizigarri bat

depresore batekin eta enteogeno batekin nahasten da. Pertsonen %17k nahiago du

substantzia bakarra hartu eta %11k alkohola gehi bizigarriren bat. Aipatzekoa da

%5ek adierazten duela lau substantzia edo gehiago nahasten dituela.

Page 22: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

22

12. grafikoan, sexu bakoitzak egiten dituen substantzia-konbinazio ezberdinak

zehazten dira. Konbinazio ohikoena, alkohola gehi kalamua, gizon eta

emakumeetan antzekoa izateak arreta deitzen du. Droga-menpekotasunen Euskal

Behatokiaren datuekin bat dator hori, zeinak adierazten baitu polikontsumo mota

horiek asteroko kalamu-kontsumitzaileen artean eta asteburuko arriskuko

edaleetan nagusitzen direla.

12. grafikoa. Polikontsumoa Testing 2009, sexuaren arabera

0% 5% 10% 15% 20% 25% 30% 35% 40% 45%

Substantzia bakarra kontsumitzen dute

Alkohola + Kannabisa

Alkohola + Kannabisa + Bizigarriak

Alkohola + Bizigarriak

Kannabisa + Bizigarriak

Alkohola + Kannabisa + Bizigarriak + Bestelakoak

Alkohola + Bestelakoak

Kannabisa + Bestelakoak

Bizigarriak + Bestelakoak

Emakumeak Gizonak

Emakumeek nahiago dute substantzia bakarra hartu, arriskuko portaerak

kontrolatzeko gaitasun handiagoa baitute. Gizonezkoek, aldiz, 2-3 edo substantzia

desberdin gehiago konbinatzeko joera handiagoa dute.

Ai laket!!-etik hartzaile-kolektiboari substantziaren bat hartzekotan, bakarra

hartzea hobe dela adierazten diogu, gauean zehar substantzien arteko elkarrekintza

posibleak eta nahi ez diren ondorioak ekiditeko. Horrela, aukeratu den

substantziaren eraginak indartzen dira eta arriskuak printzipio aktibo bakarrarenak

izatea lortzen da. Hala ere, jakin badakigu pertsonek substantziak hainbat

motatako xederekin konbinatzen dituztela; hori dela eta, kontsumo-patroi horretan

arriskuak gutxitzeko helburuarekin, arrisku gehien duten nahasketak zein diren

jakinarazten dugu.

Page 23: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

23

6. Alkoholemia frogak

Gidatzeari lotutako alkohol-kontsumoari buruzko informazio espazifikoa osatzeko,

Testing zerbitzuan alkoholimetro bat dugu. Horri esker, nahi duten gidariek

alkoholemia-test bat egin dezakete eta errepidera joan aurretik euren egoera

ezagutu, istripu eta arau-hauste posibleak ekiditeko.

Pisua, sexua eta kontsumitu diren edari-unitateen arabera, gutxi gorabeherako

alkoholemia maila kalkulatzeko erregletak ere banatzen dira. Eusko Jaurlaritzako

Droga-menpekotasunaren sailak eta Arabako Foru Aldundiak argitaratu dituzte

erregleta horiek.

25 mg/l-tik gorako aireko alkohol-maila eman duten pertsonen datuak agertzen

ditu 13. grafikoak, 2006-2009 artekoak.

13. grafikoa. 25 mg/l -tik gorako alkoholemia tasak

83%79% 84% 78%

0%10%20%30%40%50%60%70%80%90%

100%

Testing 2006 Testing 2007 Testing 2008 Testing 2009

25 mg/l bainoalkohol tasahandiagoa

1700 pertsonak baino gehiagok alkoholemia-froga kuantitatiboak egin dituzte.

Horietatik % 19k bakarrik zuen gidatzeko baimendutakoa baino maila txikiagoa.

Gainontzekoei aholku aproposak eman zitzaizkien, kotxea hartzekotan itxaronaldi

luze bat egin zezaten aholkatuz eta erabilera bakarreko alkoholimetroez baliatzeko

esanez, euren maila kontrolatzeko.

Nork bere gidatzeko gaitasuna kontrolatzeko bitartekoak dira. Alkoholimetroa

lekuan bertan esku-hartzeko tresna egokiak direlakoan gaude. Horrela, alkohol-

hartzaileei duten arriskuez ohartarazten zaie, mozkortuta errepidera irten ez

daitezen. Modu horretan indar polizialen ohiko kontrol-gune prebentiboei aurrea

hartzen zaie, zeinek arau-hausle posibleak dagoeneko errepidean daudenean

bakarrik har baitezakete esku.

Page 24: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

24

Alkoholemia frogak egitera edo alkoholari buruzko kontsultaren bat egitera datozen

pertsonei, alkohola-gidatzea binomioaren arriskuen inguruan oharpen berezia

egiten diegu. Garrantzitsua da azpimarratzea nerbio-sistema zentralean eragiten

duen substantzia depresore bat dela. Orobat, garrantzitsua da gogoraraztea,

garunean ondorioak eragiteaz gain, koordinazioa, arreta edo oroimena bezalako

funtzio batzuk ere aldarazten dituela.

Euskal lurraldean barna horren hedatua eta sustraitua dagoen substantzia batek

horrenbeste arrisku izatea nekez antzeman daiteke. Horiek azpimarratzen ditugu,

gaueko jai-giroan alkohola gehi beste substantzia batzuk kontsumitzen dituen

jendea aurkitzea ohikoa delako.

2009an erregistratutako 97 alkoholemietatik % 64 gizonenak dira, eta % 36

emakumeenak, 17-61 urte bitartekoenak.

14. grafikoa. Testing 2009-an erregistratutako alkoholemia tasa

1,4

1,63 1,641,82

0

1,351,49

0,8

1,411,49

1,571,65

00,20,40,60,8

11,21,41,61,8

2

14-18 urte 19-24 urte 25-30 urte >30 urte

mg/

l Gizonak

Emakumeak

Batez bestekoa

Gizonetan alkoholemia-maila handiagoa ikusten da, batez ere, 30 urtetik gorakoen

artean. Gizonetan zenbat eta nagusiagoak izan, orduan eta maila handiagoa

ematen den bitartean, emakumeetan 30 urtetik gora maila hau nabarmen jaisten

dela azpimarratu beharra dago. Gidatu behar zutela baieztatzen zuten pertsonen %

16,5ek bakarrik ematen zuen legez baimendutako maila edo hura baino txikiagoa.

Page 25: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

25

7. Eskuragarritasunari eta arriskuei buruzko ustea

Gune Finkoa zerbitzuak beste jarduera batzuetan lortzen zailagoak diren datuak

eskuratzea ahalbidetzen digu. Batetik, erabiltzaileak jasotzeko denbora mugagabea

baitugu, eta, bestetik, jaian bertan ez daudenez, pertsona horiek lasaiago baitaude

eta hitz egiteko egoera errazagoa baita.

Jasotzen dugun datuetako bat da, pertsona bakoitzak duen ustea substantzien

eskuragarritasunaren inguruan eta euren arriskuen inguruan. Puntuatzeko modua

1etik 5erakoa da: 1 “eskuratzeko oso zaila” eta “arrisku oso gutxikoa” da, 2

“eskuratzeko zaila” eta “arrisku gutxikoa” da, eta horrela, ondoz ondo, 5 arte, zeina

“oso eskuragarria” eta “oso arriskutsua” baita.

15. eta 16. grafikoek, batetik, gizon eta emakumeen artean eskuragarritasunean

eta arriskuetan dauden ezberdintasunak islatzen dituzte. Bestetik, adinaren arabera

dauden ezberdintasunak islatzen dituzte; izan ere, pertsona bakoitzak askotariko

drogak lortzeko izan ditzakeen erraztasun edo zailtasunek kontsumoan erangin

dezakete.

Substantziaren arabera ezberdintasun nabarmenak ikus daitezke

eskuragarritasunean. Hartzaile-kolektiboarentzat eskuragarrienak dira, zalantzarik

gabe, substantzia legalak (tabakoa eta alkohola). Hurrengoa kalamua da (4 puntu

baino gehiago); ez da harritzekoa, bere kontsumoa EAEn barna oso hedatua

baitago. Arreta deitzen dute anfetamina eta kokainaren emaitzek (3,5 puntu baino

gehiago), psikofarmakoen aurretik (3 puntutik gora dituzte). Jaso diren datuen

arabera, eskuragarritasun txikien duten substantziak, estasia, ketamina,

haluzinogenoak eta heroina dira. Azken hori da puntuaziorik txikiena duena (2

baino txikiagoa).

Aipagarria da, eskuragarritasunari buruzko ustean, gizonen eta emakumeen artean

ia ezberdintasunik ez egotea. Hala ere, tabakoa, alkohola eta psikofarmakoak

eskuragarriagotzat jotzen dituzte emakumeek gizonek baino. Azken horientzat,

legez kontrako drogak dira eskuragarriagoak.

Page 26: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

26

15. grafikoa. Substantzien eskuragarritasunari eta arriskugarritasunari

buruzko ustea, sexuaren arabera

Arriskugarritasunari buruzko ustearen grafikoak erakusten digu, hartzaile-

kolektiboaren arabera, substantzia arriskutsuena heroina dela, ketamina ondoren.

Atzetik kokaina dago, eta harrigarria da tabakoa, alkohola eta psikofarmakoak

harengatik ez hain hurrun egotea. Aipagarria da hartzaileen ustez arrisku gutxien

duten lau substantziak anfetamina, estasia, haluzinogenoak eta, azkenik, kalamua

izatea.

Gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunei dagokienez, ikus daiteke

arriskugarritasunari buruzko ustean ezberdintasun handiena ketaminan ematen

dela. Gainontzeko substantzietan, arriskugarritasunari buruzko ustea antzekoa da

edo pixka bat handiagoa emakumeetan gizonetan baino, tabakoan, alkoholan eta

psikofarmakoetan salbu.

Substantzia ezberdinen eskuragarritasunari buruzko ustea

0,00,51,01,52,02,53,03,54,04,55,0

Taba

koa

Alco

hola

Kann

abisa

Anfe

tam

ina

Koka

ina

Esta

sia

Keta

min

aHa

luzin

ogen

oak

Hero

ína

Psik

ofar

mak

oak

Gizonak Emakumeak

Substantzia ezberdinen arriskugarritasunari buruzko ustea

0,00,51,01,52,02,53,03,54,04,55,0

Taba

koa

Alco

hola

Kann

abisa

Anfe

tam

ina

Koka

ina

Esta

sia

Keta

min

aHa

luzin

ogen

oak

Hero

ína

Psik

ofar

mak

oak

Gizonak Emakumeak

Page 27: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

27

16. grafikoak erakusten digu, zein den hartzaileen eskuragarritasunari eta

arriskugarritasunari buruzko ustea, adin-tarteka.

16. grafikoa. Substantzien eskuragarritasunari eta arriskugarritasunari

buruzko ustea, adin-tarteka.

Eskuragarritasunari dagokionez, tabakoa eta alkoholaren artean ezberdintasunik ia

ez dagoela ikusten dugu adin ezberdineko pertsonen artean. Psikofarmakoetan,

anfetaminan eta heroinan, aldiz, pertsona zenbat eta helduagoa izan, orduan eta

eskuragarriagoak direla uste du. Kalamuari dagokionez, gazteenak dira

eskuragarritasun handiena hautematen dutenak.

24-29 urte arteko adin-tartea da, oro har, substantziak eskuragarritasun handiagoz

hautematen dituena. Azpimarragarria da 40 urtetik gorakoen ustez

eskuragarritasun handiagoa dutela anfetaminak, heroinak eta psikofarmakoek.

Arriskugarritasunari dagokionez, gazteak dira gehien hautematen dutenak, legez

kontrako substantzietan batik bat, kokainaren kasuan izan ezik. Legezko drogetan,

Substantzien eskuragarritasun pertzepzioa adin tarteka

0,0

1,02,03,0

4,05,0

15-18 urte 4,8 4,8 4,5 3,4 3,4 2,4 2,1 2,4 1,5 1,3

19-23 urte 5,0 5,0 4,2 3,6 3,3 2,4 2,5 2,4 1,4 3,0

24-29 urte 5,0 5,0 4,3 3,9 3,9 3,0 3,1 2,9 1,7 3,2

30-39 urte 5,0 5,0 4,1 3,7 3,5 2,7 2,3 2,5 1,8 3,2

>40 urte 4,9 4,9 4,4 4,2 3,4 2,7 2,3 2,1 2,1 3,7

Tabakoa Alcohola KannabisaAnfetamin

aKokaina Estasia Ketamina

Haluzinogenoak

HeroínaPsikofarm

akoak

Substantzien arriskugarritasun pertzepzioa adin tarteka

0,0

1,0

2,0

3,0

4,0

5,0

15-18 urte 3,5 2,6 3,0 4,0 3,8 4,0 4,8 4,0 5,0 4,8

19-23 urte 3,7 3,7 2,7 3,8 4,4 4,0 4,4 3,7 4,9 3,9

24-29 urte 3,1 3,1 2,3 3,2 3,9 3,6 4,2 3,5 4,5 3,6

30-39 urte 3,9 3,6 2,5 3,2 3,8 3,2 4,0 3,2 4,4 3,8

>40 urte 4,4 4,6 2,9 3,6 4,2 3,6 4,5 3,6 4,5 4,6

Tabakoa Alcohola KannabisaAnfetamin

aKokaina Estasia Ketamina

Haluzinogenoak

HeroínaPsikofarm

akoak

Page 28: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

28

aldiz, 40 urtetik gorakoak dira arriskugarritasunari buruzko hautemate handiena

dutenak. Azpimarratzekoa da gazteenak izatea alkoholari arrisku txikiena ikusten

diotenak.

Bi adierazleei erreparatuta ikusten dugu 24 eta 29 urte bitarteko hartzaileak direla

substantzien eskuragarritasun handiena eta arrisku txikiena hautematen dutenak.

8. Banatu den informazioa

Page 29: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

29

Hainbat motatako ekintzen eta hartzaile bakoitzaren beharren arabera, edozein

droga-kontsumotan arrisku orokorrak gutxitzeko, kontuan izan beharreko

jarraibideak zabaldu eta eskaintzen ditu Ai Laket!!-ek.

17. grafikoak islatzen duen moduan, Testing zerbitzuan, gainontzeko programetan

bezala, substantziei buruzkoa izan da gehien eskatu den informazioa. Jendeak

eskatzen duen beste gaietako bat dosifikazioari buruzkoa da, izan ere, substantzien

konposizioan izan daitekeen aldakortasun handiaz kontziente izanik, kontsumoa

kudeatzeko modu baten inguruko interesa dute. Droga-kontsumoarekin

erlazionatutako arriskuak ezagutzeko interesa ere erakutsi du jendeak eta modu

seguruan nola hartu ere bai. Mendekotasuna, alkohola-gidatzea binomioa eta sexu

segurua izan dira landu diren beste gai batzuk.

17. grafikoa. Banatu den informazioa

27,8%24,4%

20,6%18,3%

4,1%

0,5%

4,3%

0%

5%

10%

15%

20%

25%

30%

Substantzieninformazioa

Dozifikazioa Erabilpen segurua Arriskuak M enpekotasuna Sexu segurua Alkohola + Gidatu

Pertsonei informazioa helarazteko material grafikoak banatzen dira hainbat

motatako eduki eta formatutan eta hainbat hizkuntzatan.

Flyer orokor batzuk eskaintzen ditugu eta bertan, zerbitzuen ezaugarri nagusiak

laburtzen dira eta oinarrizko informazioa ematen da erabaki arduratsuak hartzea

sustatzeko. Hori da jardueretan gehien banatzen den materialetako bat.

Page 30: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

30

Era berean, drogei buruzko informazio espezifikoa presente dago komiki

monografikoetan, modu labur eta arinean eta, baita substantziei buruzko

liburuxketan ere, zeinak zabalagoak eta zehatzagoak baitira.

Guztira, hainbat gairen inguruko 21.331 dibulgazio-material grafiko banatu dira.

Aipatzekoa da komiki monografikoak eta substantziei buruzko orriak izan direla

gehien eskatu direnak.

11,98%

9,10%

12,05%

8,35%

8,96%

6,55%

9,50%

6,52%

6,60%

4,88%

8,15%

7,32%

0%

5%

10%

15%

20%

25%

Kannabisa Alkohola Anfetamina Kokaina Estasia Ketamina

18 grafikoa. 2008 eta 2009an banatu diren komikiak

Gaztelania Euskera

Grafiko honek erakusten digu, substantzia bakoitzari buruz banatu diren komikiak,

euskaraz zein gaztelaniaz. Gehien eskatu diren substantziak kalamua eta alkohola

izan dira, ondoren, kokaina eta ketamina.

Page 31: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

31

Gure lanarekin bat datorren beste material grafikoetako bat eta esku-hartzeetan

eskatzen denean banatzen dena, substantziei buruzko orriak dira. Monografiko

tolesgarriak dira eta substantzia bakoitzari buruzko informazio zehatzagoa dute.

Formatua modernoa da, erakargarria eta irudiz betea, horregatik, asko banatzen

dira. Gehien banatzen diren substantzia-orriak kalamua eta kokainari buruzkoak

direla esan dezakegu.

2005ean Ai Laket!! web orria martxan jarri zen; bertan, populazioaren eskura

jartzen da informazioa lortzeko beste modu bat. 19. grafikoan orrialde bisitatuenak

Page 32: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

32

zehazten dira eta, ondorioz, jendearen artean jakin-min gehien pizten duten

substantziak zeintzuk diren.

0

500

1000

1500

2000

2500

Alko

hola

Taba

koa

Kann

abis

a

Koka

ina

Anfe

tam

ina

Esta

sia

Keta

min

a

Kafe

ina

Ond

doak

Her

oína

GH

B

LSD

Met

anfe

tam

ina

19. grafikoa. Ai Laket!! web orrian substantzia bakoitzari eginako bisitak

Gaztelania

Euskera

Internet bidez gehien eskatu den informazioa kalamuari buruzkoa da, material

grafikoen zuzeneko banaketan gertatu bezala. Aitzitik, ezberdintasun handiak

aurkitzen ditugu, izan ere, bide horren bitartez estasiaren, LSDaren, onddoen,

anfetaminaren eta metanfetaminaren inguruko informazio zehatzagoak eskatzen

dira. Gutxiago alkoholaren eta tabakoaren inguruan, gizartearentzako

eskuragarriagoak baitira beste esparru batzuetan

Page 33: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

33

Material grafikoen bidez edo webetik deskargatuz informazioa zabaltzeaz gain,

kartel-erakusketa mugikor bat dugu, zeina esku-hartze bakoitzean paratzen

baitugu eta, horrez gain, etengabe baitago Gune Finkoa zerbitzuan. Hartara,

zerbitzua jasotzeko itxaronaldian, pertsonek Ai Laket!!etik bidaltzen diren mezuak

jaso ditzakete.

Esku-hartze guztietan, eskatzen denerako eskaintzen dugun beste materialetako

bat kontsumogaiak dira. Material horien bidez, hainbat arrisku gutxitzea da

asmoa, baita hartzaile potentzialen arreta erakartzea ere.

Gehien banatzen diren kontsumogaiak preserbatiboak dira, gizonezkoenak nahiz

emakumezkoenak. Programak burutu diren 8 urte hauetan zehar banatu den

kopuruaren zifra zehatza ematea zaila da. 50.000 unitatetik gora direla baiezta

dezakegu.

Turutoak eskaintzen ditugu behar duten pertsonek eskatzean. Erabilera bakarreko

esnifagailuak dira. Billetea erabiltzeak eta partekatzeko ohiturak dakartzaten

arriskuak ekiditeko xedea dute, hartara gaixotasun infekziosoak kutsatzea

saihesteko. Duela gutxi diseinua berritu da. 40.000 ale banatuko direla kalkulatzen

dugu. Turutoekin batera serum fisiologikoa eskaintzen dugu esnifatu ondoren

garbiketa egiteko xedez eta sudur-hobietan kalte posibleak saihesteko. Dagoeneko

20.000 aletik gora banatu dira.

Page 34: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

34

Erabilera bakarreko alkoholimetroak ere eskaintzen ditugu. Alkohol-maila gidatzeko

baimenduta dagoena baino handiagoa den detektatzen dute kontsumogai horiek.

Haien eraginkortasuna mugatua da, logikoki; hala ere, asko eskatzen da eta

alkoholaren eta gidatzearen aurrean pertsonek hartu beharreko erabakian

sentsibilitatea eta ardura indartzen ditu. Gutxi gorabehera 20.000 ale banatu dira.

Belarrientzako tapoien banaketa ere azpimarratzekoa da. Belarriak altuegi dagoen

musikatik babestea da asmoa, batez ere diskoteketan, jaialdietan… Guztira 12.000

ale banatu dira.

Badira bi urte erretzeko kotoizko iragazkiak ere banatzen direla. Kalamua eta

tabakoari dagokienez, arnastuko den kea iragaztea komeni da. 18.000 ale banatu

direla kalkulatzen dugu.

Page 35: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

35

Aurkeztu ditugun materialez gain, ohikoa da beste elkarte batzuekin sare-lana

egitea, eta haien materiala ere banatzen dugu; adibidez Arabako eta Bizkaiko

Hiesaren Kontrako Batzordeen materiala, edota genero bortxakeria, alkohola, sexu

bidezko gaixotasunak… lantzen dituzten instituzio-kanpainen berariazko materialak

(Eusko Jaurlaritza, Osakidetza, udalak,…).

Page 36: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

36

9. Analisi-zerbitzua

Ai Laket!!ek bere jardueretan egiten duen analisi zerbitzua da doako aukera

bakarra hartzaileek kontsumitzen dutenaren konposizio erreala ezagutu dezaten.

Oso baliabide erabilgarria da, erakartzeaz gain, hartzaileei legez kontrako

substantziak analizatzea ahalbidetzen dielako, informazioa zabaldu eta haien

kontsumoak hobeto kudeatzeko helburuarekin.

20. grafikoak lehen aldiz analizatzen zuten pertsonen sarrerak erakusten ditu.

Zerbitzua behin eta berriz erabiltzen duen pertsona kopurua ezagutu dezakegu

horrela. Hartara, jarraibideak barneratzen dituzten jakin dezakegu, baita esku-

hartzeen eragina zenbatekoa den ere.

20. grafikoa. Lehen aldiz analizatzen duten pertsonak

27,8%

72,2%

Ez

Bai

Analizatzen duten pertsonei dagokienez, % 72,2k lehen aldiz egiten dute. Modu

horretan, lehenago erabili ez duten gune prebentibo bat erabiltzen dute eta

kontsumorako momentu potentzialetan dauden arrisku eta gozamenen gaineko

kontzientzia hartzeko informazioa eskuratzen dute.

Horrek gure esku-hartzeen egokitasuna egiaztatzen du; izan ere, oraindik bada

populazioaren portzentaje handi bat gune prebentibo honetara joan ez dena.

21. grafikoan islatzen den beste kontu adierazgarri bat da urtero errepikatzen duen

pertsona kopuruaren bilakaera.

Page 37: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

37

21. grafikoa. Lehenago ere analizatu duten pertsonen jarraikortasuna

34,3%

21,2%24,3%

32,3%

29,2%

0%

5%

10%

15%

20%

25%

30%

35%

40%

2005 2006 2007 2008 2009

Analisi-zerbitzuan errepikatzen duen pertsona kopurua, azken 5 urteetan 13 puntu

baino gehiago igo dela ikusten dugu. Datu horrek, epe ertainean, erreferentziak

eskaintzen dizkigu, xede-populazioaren kontsumo eran zerbitzu mota honek izan

dezakeen eraginaren inguruan. Bestalde, dagoen jarduera honen eskaria bermatzen

du, izan ere, jendeak urtez urte errepikatzen badu, jasotzen duen informazioa

erabilgarria eta interesgarria dela uste duelako da, noski. Ondo zaindutako

programa jarrai batek hartzaile kolektiboaren zati baten fideltasuna lor dezakeela

erakusten digu, hain zuzen, interesatuen dauden pertsonena eta informazioaren

erabilera egokiena egingo dutenena. Zerbitzuaren kokapena gorabehera, bertaraino

joan eta baliabide hau erabiltzen duen populazio talde bat badagoela egiazta

dezakegu.

Egin diren analisietan arreta jarriz, 8.139 test egin dira guztira. Haxixa izan da

aztertzeko gehien eman den substantzia (2.936 lagin), anfetamina ondoren, (1.938

analisi). Gehien analizatu den hirugarren substantzia kokaina izan da (1.403), eta

marihuana ondoren (987). Estasia, bosgarren (695 lagin) eta ketamina eta beste

substantzia batzuk, heroina edo haluzinogenoak kasu, gutxien.

Page 38: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

38

22. grafikoa. Analizatu diren substantziak

36%

12%

17%

24%

9%

1%

1%

0% 5% 10% 15% 20% 25% 30% 35% 40%

Hachis

Marihuana

Cocaína

Anfetamina

Éxtasis

Ketamina

Otros

Lehenago aipatu bezala, elkarteak gaur egun garatzen dituen mota askotako

jarduerak hainbat populazio talderengana iristen dira. Horietan, hurrengo grafikoak

erakusten duen bezala, askotariko analisiak egiten dira. Lonjetan kalamua gehiago

analizatzen dela ikusten da. Gune Finkoan, berriz, anfetamina eta “besteak” delako

taldeari dagozkion substantziak (research chemikal, haluzinogenoak eta opiodun

substantziak) analizatu dira gehien. Estasiaren analisiaren igoera ikusi da zerbitzu

honetan, 2009an egon zen iruzur kopuru handiagatik eta MDMAren eskasiagatik

ziur asko. Testing programan haxixa, anfetamina eta kokaina izan dira gehien

analizatu diren substantziak.

23 grafikoa. Analizatu diren substantziak, proiektuka

0%5%

10%15%20%25%30%35%40%45% Testing

Gune Finkoa

Lonja Laket!!

Testing 36,7% 11,6% 17,7% 23,5% 8,5% 1,3% 0,7%

Gune Finkoa 16,2% 13,3% 9,4% 38,1% 11,1% 0,4% 11,5%

Lonja Laket!! 43,2% 42,1% 4,5% 4,5% 1,2% 4,5% 0%

Haxixa Marihuana Kokaina Anfetamina Estasia KetaminaBeste batzuk

Droga-kontsumoa, eskuarki, jai giroarekin lotuta dago. Bertan jendeak ongi

pasatzea bilatzen du, sozializatzea, errutinak etetea… , baina jakin badakigu hori ez

dela drogak kontsumitzen diren une eta leku bakarra.

Horrek erakusten digu, prebentzio-guneak ezin direla soilik gaueko aisialdi-

esparrura mugatu. Droga-kontsumo handiena bertan egiten bada ere, beste leku

Page 39: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

39

batzuetan ere kontsumitzen da eta, ondorioz, hari lotutako arrisku batzuk ere

badaude.

Hurrengo atalak azken 8 urteetan analizatu diren substantzien joera deskribatzen

du:

Haxixaren eta marihuanaren analisia

41%

30%

39% 37%41%

33% 35%30%

34%

8%4% 5% 7%

9%

18% 18%23% 21%

0%

10%

20%

30%

40%

50%

2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010

Haxix Marihuana

Kokainaren, anfetaminaren eta estasiaren analisia

12%

21%23%

21%18%

16% 15%12%

10%

25% 26%23% 24% 23% 23% 24% 25%

21%

12%

18%

8% 9% 8% 8%6% 5%

7%

0%

5%

10%

15%

20%

25%

30%

2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010

Kokaina Anfetamina Estasia

Ketaminaren eta beste droga batzuen analisia

2%

4%

2%

3%

0,4%1%

0,6%

2%2%

0,6%0%

0,6%1%

0,4% 0% 0%

3%

1,4%

0%

1%

2%

3%

4%

5%

2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010

Ketamina Beste batzuk

Page 40: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

40

Kalamudun substantziei dagokienez, 2007tik aldaketa bat ikusten dugu. Haxixaren

analisi-portzentajea jaitsi egin da eta marihuanarena modu esanguratsuan igo da.

Jarrera hori, ziur asko, hartzaile askok beste pertsona batzuek emandako haxixaren

erretxinaz uste onik ez dutelako da, psikoaktibitate oso baxuko produktuak izan

daitezkeelakoan. Horregatik nork berea lantzeko aukera egiten dute, prozesu

horretan, hartzaileak berak lantzen ditu marihuana landareak eta haien egoera

uneoro kontrolatzen du.

Hainbat suspergarriren analisi-portzentajeen beherakada ikusten da, anfetamina,

kokaina eta estasiarena adibidez. Anfetaminak ez du aldaketa askorik izan.

Kokainaren analisi portzentajea, aldiz, progresiboki jaitsiz joan da, azken 6

urteetan, % 13ko jaitsiera izatera iritsi da. Estasiari dagokionez, 2003an egin ziren

testen portzentajean igoera nabarmena ikusten da, urte hartan Mugaz Gaindiko

proiektuarekin diskoteketara joaten baikinen.

Azpimarratzekoa da, ketaminaren eta beste substantzia batzuen analisi kopuruaren

igoera proportzionala eta esanguratsua. Testing zerbitzuaren bidez zaila da droga

horietara iristea, testuinguru horietan oso gutxi kontsumitzen delako. 2008an

ematen da igoera handiena eta Lonja Laket!! eta Gune Finkoa zerbitzuak martxan

jartzearekin batera gertatzen da.

Page 41: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

41

10. Analizatu diren substantzien konposizioa

Hainbat urtetan zehar EHUko Jose Mari Korta Zentroko Kimika Organikoko

laborategira bidaltzeko laginak jasotzen aritu ondoren, asko dira eskuratu ditugun

datuak. 1.198 lagin izan dira guztira, zer kontsumitzen duten jakiteko asmoarekin

laginok ematea onartu duten pertsonena.

Datu horiek datu-base batean jaso eta ordenatu ditugu, eta horri esker drogen

konposizioaren ikerketa bat egin dezakegu. Iruzur posibleak eta giza kontsumorako

substantzia toxikoak hauteman ahal izan ditugu lan horretan, baita purutasun

joerak egin eta substantzia bakoitzaren batez besteko kontzentrazioa atera ere.

Analisian antzemandako substantziak 5 talde ezberdinetan sailkatzen ditugu, euren

funtzioaren arabera. Batetik, printzipio aktiboa dago, organismo bizi batean

ondorioak eragin ditzakeen substantzia kimikoa. Kasu honetan, ondorio

psikoaktiboen inguruan ari gara. Bestetik, aizuntzaileak ditugu, farmakologiari

dagokionez, aktiboak diren konposatuak. Jarraian aizuntzaileak ditugu.

Farmakologiari dagokionez konposatu aktiboak dira eta printzipio aktiboaren

ezaugarri fisiko eta/edo kimiko antzekoak dituzte. Honi gehituta bere eraginetako

batzuk imitatzen dituzte aizuntzaileek eta, batzutan, ordezkatzera ere hel daitezke.

Beste talde bat disolbatzaileena da. Jarduerarik gabeak dira eta eszipiente gisa

erabiltzen dira printzipio aktiboa errazago xurgatzeko. Kasu horretan, hala ere,

ohikoagoa da karga-funtzioa izatea laginaren pisua handitzeko eta, ondorioz, etekin

ekonomikoak areagotzeko. Ezpurutasun-erreakzioak dira erabili den lehengaian edo

egin den sintesi kimikoan jatorria duten azpiproduktuak. Azkenik, kantitate oso

txikitan, agertzen diren materiak daude; horiek besteak taldean sartzen ditugu eta,

batzuetan, kutsadurak dira.

Kokaina

Guztira 295 lagin analizatu dira eta substantzia-aniztasun handia antzeman da.

Laborategian analizatzeko eman diren substantzien artean bigarrena da kopuruan.

Hauts zuri eta kristal-eran aurkezten da eta, jende askok hala uste arren, haren

purutasuna ez da hain baxua eta laguntzen duten osagaiak ez dira hain toxikoak.

Kokainarik gabeko laginak 3 baino ez ziren.

Page 42: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

42

25. grafikoa. Kokainaren purutasunaren joera

0102030405060708090

100

1 14 27 40 53 66 79 92 105 118 131 144 157 170 183 196 209 222 235 248 261 274 287

Gaur egun purutasun-maila ertaina/handia mantentzen duen substantzietako bat

izanik ere, purutasun horrek jaisteko joera duela erakusten digu aurreko grafikoak.

% 93koa zen 2000an eta % 60koa 2010ean. Azpimarratzekoa da, halaber, lagin

gehienak % 65-95 artekoak direla, eta gutxi dira % 20tik beherako purutasuna

dutenak.

26. grafikoak islatzen du kokaina-laginen batez besteko konposizioa zein den.

Printzipio aktiboaren batez bestekoa % 66,9koa da. Gainontzeko osagaien % 13

aizuntzaileak dira, % 8 disolbatzaileak eta % 10 ezpurutasunak. % 1,26 besteak

taldeari dagokio eta bertan taldekatzen ditugu, gutxien edo kontzentrazio oso

txikitan agertzen diren substantziak. Batzuetan, kutsadurak ere izan daitezke.

26. grafikoa. Kokainaren batez besteko konposizioa

66,90%

13,40%

8,41%

10,03%

1,26%

Kokaina

Aizuntzaileak

Disolbatzaileak

Ezpurutasunak

Beste batzuk

Aizuntzaileen artean eragin ezberdineko substantziak aurkitzen ditugu, zeinak

kokainaren berezko ondorioak imitatzen ahalegintzen baitira. Batetik, analgesikoak

aurkitzen ditugu. Horien artean parazetamola antzematen hasi zen eta 2006 urte

aldera fenazetina agertzen hasi zen. Anestesikoak dira beste aizuntzaile batzuk eta,

erabilienak benzokaina eta lidokaina dira, hurrenez hurren. Batzuetan kafeina ere

Page 43: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

43

antzeman da, zeina kafearen, guaranaren eta tearen gisako landareetatik

eskuratzen den bizigarri bat baita.

Disolbatzaileen artean aurkitzen ditugu azukreak, hala nola laktosa eta manitola,

eta disolbaezinak, hala nola kaltzio-sulfatoa. 2002 urtearen erdialdera beste

substantzia batzuk antzematen hasi ziren, ezpurutasunak. Landare-jatorrikoak

landarearen beraren hondarrak dira, ekgonina benzoatoa esaterako. Bestalde,

kokaina kloro-hidratoaren sintesi jatorriko hondarrak daude, butanola, esaterako.

Energy Control edo Toxikologiaren Institutu Nazionala gisako erakundeek egin

dituzten hainbat analisirekin bat datoz datu horiek. Analisi horien emaitzek kokaina

dosi batek osagai hauek dituela adierazten dute: kokaina kloro-hidratoa % 60,

analgesikoak % 20, anestesikoak % 8, kafeina % 8 eta kopuru txikiagoan agertzen

diren beste substantzia batzuk % 4.

Anfetamina

587 anfetamina-lagin analizatu dira guztira. Horietatik, % 98k baino gehiagok zuten

anfetamina eta % 86 kafeinarekin aizunduta zeuden.

27. grafikoa. Anfetamina eta kafeina portzentajearen joera

0

20

40

60

80

100

1 31 61 91 121 151 181 211 241 271 301 331 361 391 421 451 481 511 541 571

Anfetamina Kafeina Lineal (Anfetamina) Lineal (Kafeina)

27. grafikoan anfetaminaren purutasunaren joera islatzen da eta, horrekin batera,

lagin bakoitzaren kafeina-proportzioaren joera. Izan ere, aurretik aipatu bezala,

analisien % 85ek baino gehiagok kafeina agertzen du. Urteen buruan anfetamina-

proportzioa jaitsiz doala argi ikusten da, kafeinarena igotzen den bitartean, 2007tik

batez ere. Urte hartan, anfetaminaren batez besteko purutasuna % 49koa izatera

heltzen zen eta kafeinaren proportzioa, berriz, % 31koa zen. 2010ean kafeinaren

proportzioak (% 57) anfetaminarena bikoiztu egiten du (% 27).

2000-2007 2008 2009 2010

Page 44: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

44

Hurrengo grafikoak erakusten duen bezala, kafeinaz gain anfetamina-laginek beste

konposatu batzuk ere badituzte.

28. grafikoa. Anfetaminaren batez besteko konposizioa

31,1%

49,8%

16,9%

0,6%

1,6%

Anfetamina

Aizuntzaileak

Disolbatzaileak

Ezpurutasunak

Beste batzuk

Kafeina, antzeko ezaugarri fisiko eta kimikoak dituenez eta merkea denez, era

masiboan erabiltzen da etekin ekonomikoak lortzeko. Gutxiagotan, parazetamola

antzeman da, eragin analgesikoak dituen aizuntzailea.

Disolbatzaileen artean, disolbaezinak dira erabilienak, kaltzio-sulfatoa, azido

borikoa edo kaltzio-karbonatoa, adibidez. Horiez gain azukreak kantitate handitan

aurkitzen dira, manitola edo laktosa, adibidez. Produktu horiek kontsumitzeak ez du

arrisku handirik eragiten, izan ere, industria farmazeutikoan erabili ohi dira,

medikamentuen eszipiente gisa.

% 0,6 ezpurutasunak dira eta, anfetaminaren kasuan, sintesiaren beraren

hondarrak izan ohi dira, adibidez metanola (% 0,2-23 artean agertu da). Alkohol

toxiko bat da metanola eta 2008an antzematen hasi zen.

Besteak atalean substantzia aniztasun handia taldekatu da. Haien kantitate eskasa

dela eta, kutsadurak direlakoan gaude, baita koloranteak ere. Substantziari kolorea

ematea da horien xedea, hartara hartzaileek ezagut ditzaten.

Azpimarratzen dugun alderdietako bat da, substantzia honen purutasunean

aurkitzen dugun aldakortasun handia. Izan ere, herri berean % 4ko eta % 85eko

purutasuna duten laginak aurkitu ditugu. Ondorioz, substantziak gutxi gorabehera

zer purutasun duen ez jakiteak dosifikazioa zailagoa egiten du eta gaindosifikazio

aukerak handitzen ditu.

Page 45: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

45

Estasia

200 lagin analizatu dira guztira. Estasia substantzia berezia da konposizioari

dagokionez. Izan ere, bi modutan aurkezten da eta horrek laborategiko emaitzak

elkarren artean ezberdinak izatea eragiten du. Laginen purutasunean ezberdintasun

handia dago aurkezteko moduaren arabera; horrela “kristalak” % 98tik gorako

purutasuna izan ohi du, pilulek, aldiz, purutasun txikiagoa izan ohi dute eta

disolbatzaile kopuru handiagoa. Azken horiek substantzia trinkotzen dute edo

eszipiente gisa funtzionatzen dute.

29. grafikoan argi eta garbi ikusten da lehenengo 5 urteetan analizatu ziren laginek

% 20 eta % 90 bitarteko purutasuna zutela. 2006an agertzen dira lehenbiziko

kristal laginak, % 98tik gorako purutasunarekin. 2009an MDMA eskasiak gertakari

kezkagarri bat eragin zuen: laginen emaitzek % 98ko purutasuna zuten edo % 0ko

printzipio aktiboa. Izan ere, urte hartan jasotako laginen % 34k ez zuen MDMArik,

bai ordea, hainbat albo-ondorio eragiten zuten antzeko substantzia batzuk,

adibidez, MCPP-a, DXM-a –eztulkontrako xarabeetan erabilitako opio-deribatua–,

edo azukreak bere osotasunean. 2010ean analisien emaitzak normalizatu egiten

dira berriz ere. “Kristal”-laginen kopuruaren igoera nabari da gainera, purutasuna

ere % 59ra igoz.

Page 46: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

46

29. grafikoa. Estasiaren purutasunaren joera

Batez besteko estasi-konposizioak agertzen du, 2009ko iruzurrak alde batera

utzita, analizatutako estasi-lagin guztien batez besteko purutasuna % 63koa dela.

% 26 baino gehiago disolbatzaileak dira, kaltzio-sulfatoa, laktosa edo azido borikoa,

esaterako. Kasu zehatzetan aizuntzaileak aurkitu dira, adibidez, kafeina,

parazetamola, anfetamina eta fenazetina. Beste substantzietan ez bezala,

aizuntzaileak ez dira era deigarrian erabiltzen estasian. Substantzia sintetiko bat

denez, ez da landare-jatorriko ezpurutasunik antzematen, bai ordea, sintesitik

beratik datozen substantziak, fenetilamina, esaterako. Substantzia horretatik,

ondoren, askotariko bizigarriak lortzen dira, kasu honetan, estasia. Besteak

atalean, kasu zehatzetan, beste substantzia batzuk agertu dira GBH, MDA eta PCP,

esaterako. Substantzia psikoaktiboak dira eta, agertzen direnean, kantitate

handitan agertzen dira eta kontsumitzaileari arriskuak areagotzen dizkio.

Estasiaren purutasunaren joera, 2000-2005

0102030405060708090

100

1 3 5 7 9 11 13 15 17 19 21 23 25 27 29 31 33 35 37 39 41 43 45 47 49 51 53

Estasiaren purutasunaren joera, 2006-2010

0102030405060708090

100

1 8 15 22 29 36 43 50 57 64 71 78 85 92 99 106 113 120 127 134 141

Page 47: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

47

30.grafikoa. Estasiaren batez besteko konposizioa

63,1%5,3%

26,8%

1,2%

3,6%

MDMA

Aizuntzaileak

Disolbatzaileak

Ezpurutasunak

Beste batzuk

Ketamina

Azken 8 urteetan 47 ketamina-lagin analizatu dira guztira. Urtez urte analisiak

areagotu egin dira: 2002an 2 besterik ez ziren, 2007an 7ra igo ziren eta 12 ziren

2010eko lehenengo 7 hilabeteetan. Hasieratik % 80tik gorako purutasunak

aurkitzen ziren, baina grafikoak adierazi bezala, ketaminaren purutasunak gora

egiteko joera du eta jaso diren lagin gehienetan % 98tik gorakoa izatera heltzen

da.

31. grafikoa. Ketaminaren purutasunaren joera

70

75

80

85

90

95

100

1 3 5 7 9 11 13 15 17 19 21 23 25 27 29 31 33 35 37 39 41 43 45 47

31. grafikoak azken urteetako ketaminaren batez besteko konposizioa erakusten

digu. Konposizio ia guztia ketamina-klorhidratoa da, nahiz eta kasu zehatzetan,

beste substantzia batzuk aurkitu, hala nola kafeina, manitola edo kaltzio-

karbonatoa, % 1 baino kantitate txikiagotan.

Page 48: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

48

32. grafikoa. Ketaminaren batez besteko konposizioa

98,2%

0,5%

1,3%

Ketamina

Aizuntzaileak

Disolbatzaileak

Horren arrazoia da, prestatzen denetik kontsumora heltzen den arte ez dela esku

askotatik pasatzen. Batzuetan, hartzailea bera da substantzia bera prestatzen

duena, gero, gertuko jendearekin edo lagun taldearekin kontsumitzeko.

Purutasunean aldagarritasunik ia ez duenez, hartzaileek errazago kudea ditzakete

ketaminak eragindako gozamenak eta arriskuak. Hala ere, purutasun-mailaren

ezjakintasunak nahi ez diren gertaerak sor ditzake, dosifikazioaren arabera oso

ondorio ezberdinak eragiten dituelako.

Hurrengo taula beste grafikoen osagarri gisa gehitu dugu. Bertan urtez urte,

anfetaminaren, kokainaren eta estasiaren batez besteko purutasuna laburtzen da.

Estasiari dagokionez kristal- eta pilula-laginak hartzen dira kontuan; horregatik,

purutasunaren batez besteko emaitza aldatu egiten da, analizatzen den formatu

bakoitzeko lagin kopuruaren arabera.

Batez besteko kontzentrazioa Urtea anfetamina kokaina estasia

2000 10% 93% 40% 2002 25% 83% 51% 2004 30% 72% 56% 2005 34% 77% 72% 2006 35% 78% 67% 2007 49% 63% 82% 2008 33% 63% 81% 2009 26% 60% 46% 2010 27% 60% 59%

Page 49: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

49

Beste substantzia batzuk

Atal honetan sartzen ditugu, laborategiko analisietan gutxien agertzen diren

substantziak. Izan ere, horien kontsumoa mugatua da, gure lagin hautaketari

dagokionez eta esku-hartzeak egiten ditugun testuinguruetan.

Hainbat substantziren 69 lagin analizatu dira guztira, eta horien artean badira

eragin psikoaktiborik ez dutenak. Substantzia horien analisien igoera ikusi da 2009

urtean eta Gune Finkoa zabaltzearekin bat egiten du. Testing zerbitzuarekin iristen

garen gaueko aisia-guneetan aurkitzen zailak diren substantziak jasotzeko aukera

eman digu zerbitzu horrek. Izan ere, substantzia horien % 70 2009 eta 2010 artean

jaso dira. Droga horiek kontsumo mugatua izan arren, uste dugu garrantzitsua dela

hartzaile horiekin harremana izatea eta haiekin batera jarraipena egitea, beste

edozein substantziak bezala, honek ere arriskuak baitakartza.

20 substantzia desberdin baino gehiago analizatu dira eta taldeka sailkatu dira,

ondorioen edo familien arabera.

33.grafikoa. Beste substantzia miunoritario batzuk

9

1316

10

2 1 2

16

02468

1012141618

Opiaz

eoak

Haluzin

ogen

oak

Rese

arch

chem

icals

Bizig

arria

k

Este

roidea

k

Taba

koa

Psikofar

mak

oak

Printzipio akt

ibor

ik g

abe

Orain gutxi arte ezezaguna zen substantzia talde bat jasotzeko eta analizatzeko

aukera eman digu Gune Finkoa zerbitzuak. Research chemicals direlakoak dira

(RC´s), substantzia sintetikoak eta psikoaktiboak. Horietatik batzuk, gaur egun,

mundu mailan fiskalizatu gabe daude eta Internet bidez lan egiten duten

hornitzaileek saltzen dituzte, batez ere. 12 substantzia desberdinen 16 lagin

analizatu dira guztira, nahiz eta beste erakunde batzuek egindako azterketen

arabera, ehundik gora konposatu desberdin dauden. Aipagarria da analizatutako 16

substantzietatik 9k % 98tik gorako purutasuna dutela, eta beste batek % 94tik

gorakoa. Printzipio aktiboaren portzentaje txikiko laginak ere antzeman dira,

zelulosa euskarri batek lagunduta zeudelako. Oso ohikoa ez den arren, beste droga

batzuetan gertatu bezala, printzipio aktiborik ez zuten bi lagin aurkitu dira, horren

Page 50: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

50

ordez, batean % 98 zelulosa zen eta, beste batean % 98 boraxa zen. RC´s-en

konposizioan substantzia hauek ere antzeman dira: azido borikoa, benzokaina eta

kaltzio-karbonatoa. Zenbaitetan horien portzentajea % 88 ingurukoa zen.

Analizatu diren laginetatik 13 haluzinogenoak ziren, mongiak, meskalina edo LSDa,

esaterako. 6 onddo edo mongi analizatu dira eta horietan psikozibina

kontzentrazioa % 0,13-2,44 bitartekoa izan da. Freskoa edo lehorra izateak

kontzentrazio hori aldatu egiten du. Konposizioaren gainerako zatia landare-

jatorriko ezpurutasun organikoek osatzen dute.

Meskalina zuten 3 lagin antzeman dira. Meskalina indar haluzinogeno handiko

kaktus baten printzipio aktiboa da. Horietatik bi, haien aurkezpen era naturalarekin

analizatu ziren: batek % 1eko printzipio aktiboa zuen eta, besteak, landare

jatorriko ezpurutasunak zituen, besterik ez. Hirugarren laginaren aurkezpenak

arreta deitu zigun. Hauts marroia zen eta % 30eko meskalina portzentajea zuen,

azido borikoarekin eta sakarosarekin batera. Eduki haluzinogeno handia du

prestakin horrek eta hartzaile mota zehatz bati zuzendua dagoela ondorioztatzen

dugu.

Guztira 4 laginek zuten LSDa eta substantzia hori psilocibina baino 100 aldiz

indartsuagoa da. Haien kontzentrazioak % 2 ingurukoak ziren eta gainontzekoa

zelulosa zen. Zelulosa printzipio aktiboz bustitzen da kontsumitzeko. Azido

lisergikorik ez zuen LSD-lagin batek deitzen du arreta; aitzitik, anfetamina eta

kafeina antzeman ziren, kutsadura posible batengatik.

Hirugarren lekuan bizigarriak ditugu, metanfetamina batez ere. Anfetamina baino

bizigarri indartsuagoa da eta kasuen % 77k % 90etik gorako purutasuna zuen.

Horietatik hirutan beste substantzia batzuk antzeman dira, kaltzio-sulfatoa eta

kaltzio-karbonatoa adibidez, eta horietako batean % 95etik gora kafeina. Aurten

substantzia berri bat aurkitu da, fentermina. Anfetamina bailitzan erosi zen bizigarri

hori eta hartzaileak haren ondorio arraroengatik ekarri zuen analizatzera.

Substantzia hark kaltzio-sulfatoa ere bazuen.

Opiodun substantziek osatzen dute beste talde bat. 8 heroina-lagin eta opiotik

ateratako erretxin bat analizatu dira guztira. Heroina da, zalantzarik gabe, kalean

dagoen drogarik aizunduena. Egin diren analisien arabera, purutasunaren batez

bestekoa ez da % 11ra iristen. Aizuntzaileek, hala nola kafeinak edo

parazetamolak, aldiz, kontzentrazioaren %30 gainditzen dute. Antzeman diren

gainerako substantziak landare-jatorrikoak, disolbaezinak eta azukreak izan dira.

Analizatu den opioak bere ohiko osagaiak zituen.

Page 51: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

51

Datu-baseak beste substantzia batzuk ere jasotzen ditu, anabolizatzaileak,

psikofarmakoak eta tabakoa, adibidez. Horiek, ustez, osasun-kontrola daramate eta

ez zen bestelako printzipio aktiborik aurkitu.

Printzipio aktiborik ez duten substantziak eta iruzurrak biltzen ditu azken taldeak.

Horietako piluletako batzuk bitamina-konplexuak edo analgesikoak dira. Beste

batzuk % 100 azukrea edo harea dira. Beste substantzia batzuek, aldiz, kafeina edo

MCPP portzentaje handia dute, ondorio psikoaktibodun beste osagairik gabe.

Page 52: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

52

Ondorioak

Prebentzioaren arloan zortzi urtetako lanaren ondoren eta datu hauek guztiak

ikusita, ondoriozta daiteke, ez dagoela droga-hartzaile profil bakarra. Ai Laket!!-en

hainbat motatako programen bidez egiaztatu ahal izan da pertsonen eta kontsumo-

ereduen profilak askotarikoak izan daitezkeela, berariazko ezaugarri eta beharrekin.

Gaueko aisia-guneetako esku-hartzeetan jasotako profil gehienek ezaugarri hauek

dituzte: gazteak, gizonezkoak gehienak, substantzia bat baino gehiago hartzen

dutenak gauean zehar eta haien kontsumoaren zati handiena asteburuetan egiten

dutenak. Publiko hori bestelako gune pribatuetan ere aurkitzen dugu, lonjetan,

alegia, eta beste jarduera eta kontsumo mota bat egiten dute han. Alkohol- eta

kalamu kontsumoa izan ohi da, bai astean zehar baita asteburuetan ere. Bestalde,

gune egonkor batean egindako esku-hartzeak, Gune Finkoa zerbitzuan egindakoak

adibidez, publiko helduagoa jasotzen du, ohiko kontsumoa eta, batzuetan,

intentsiboa egiten duena, eta horrez gain, emakumezkoek gehiago hartzen dute

parte zerbitzu mota horretan. Bestalde, kontsumorako ez diren gune publikoetan

programatutako jardueretan nagusitzen den publikoa askoz gazteagoa da. Drogekin

lehenbiziko esperientziak izaten hasten den publikoa da eta haiei loturiko arriskuen

aurrean ahulagoa.

Hartzaileengana iritsiko diren esku-hartze eraginkorrak egiteko, beharrezkoa da

aurretiko esperientzia horiek kontuan izatea. Gune, ordutegi, material, diskurtso

eta helburu batzuetara egokituko dira esku-hartze prebentiboak. Erabiltzaileen

ezaugarriei egokitutako talde bat ere egongo da, zeinak aintzat hartuko baititu

erabiltzaileen adina, sexua, kontsumo mota, eskuragarritasunari eta arriskuari

buruzko ustea e.a.

Testingean preserbatiboak, kontsumogaiak eta kotoizko iragazkiak banatzeak

gazteak erakartzen laguntzen digu. Eskaintzen diren substantzien analisiek, aldiz,

publiko helduagoa erakartzen dute. Eskaintzen dena nagusiki analisia bada, drogei

buruzko informazio zehatzagoarekin, gure zerbitzua jaso duten pertsonen adina igo

egiten da. Gune Finkoa zerbitzuaren kasua da hori, zeinak kontsumoaren aurretiko

esku-hartzea ahalbidetzen baitu.

Page 53: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

53

Gure programetara etortzen den jendea nagusiki gizonezkoa den bitartean, Gune

Finkoan emakumeen igoera progresiboa ikusten dugu. Lokalak, egokitua dagoen

moduagatik, aisia-lokal baten antza du eta arreta pertsonalizatua eskaintzen du

denbora mugarik gabe eta giro lasaian, musika, edari eta zizka-mizkez lagunduta.

Horrela, bestelako jarduera batzuen bidez nekez iritsiko ginatekeen publiko

batengana iristen gara, 25 eta 40 urte bitarteko emakumeengana kasu.

Gune Finkora doazen pertsonak helduenak izateaz gain, droga sintetikoen

kontsumo ugariagoa egiten dutenak dira. Anfetamina nagusitzen da nabarmen eta

astero edo egunero kontsumitzen den laugarren substantzia izatera heldu da. Izan

ere, aizunketa-mailaz eta purutasunaren aldakortasunaz kontziente izanik,

anfetamina-hartzaileak dira analisi-zerbitzua erabiltzen interes handiena dutenak.

Ondorioz, osasun-eragile gisa, hartzaile horien parte-hartzea sustatzeko beharra

ikusten dugu, baita kalteen gutxitzearen gaineko ezagutzak indartzeko beharra ere,

arreta-zerbitzua ematen duten pertsonen artean.

Substantziak kontsumitzeko maiztasunaz gain, jarduerak hasi zirenetik errepikatzen

den faktore bat behatu dugu: polikontsumoa. Beharrezkoa da polikontsumoaren

praktikari erreparatzea, bai ezagunak diren hainbat motatako arriskuei buruzko

informazioa banatzen, baita informazio berria eta haren ondorioak biltzen eta

erregistratzen ere. Informazio hori erakundeen artean modu azkar eta errazean

partekatzeak aurrerapen handia ekarriko luke polikontsumoak barne hartzen dituen

alor desberdinetan; izan ere, eremu honetan ez dago ikerketa eztabaidaezinik.

Burutzen ditugun jardueren bitartez pertsona kopuru jakin batera iristen gara, batik

bat 25 urtetik gorakoengana, zeinek alkoholaren gehiegizko kontsumoa egiten

baitute eta ez baitira horren kontziente, ondorioz haien osasunerako arriskuak

hartuz. Horretaz gain, alkoholemien gainean jasotako datuek islatzen dute,

alkoholaren eraginpean gidatzen jarraitzen dela. Horregatik, uste dugu

garrantzitsua dela prebentzio-kanpainen konstantzia, eta, orobat, haiek hobetzea,

batik bat adin-tarte honetako pertsonengan duten eraginari dagokionez.

Droga-hartzaileentzat garrantzitsua da era berean, substantzia batzuen

legezkotasunik ezari eta haien ondorioei buruz informatzea. Alderdi horri

Page 54: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

54

dagokionez, 24 eta 29 urte bitarteko adinak dira drogen eskuragarritasunari buruz

pertzepzio handiena dutenak. Horregatik, uste dugu beharrezkoa dela

legezkotasunari buruzko informazio-kanpainak zuzentzea adin-tarte zehatz horri.

Arriskugarritasunari buruzko usteei dagokienez, drogak arriskutsuen ikusten dituen

adin-tartea 15 eta 18 urte bitartekoa da, kokaina alde batera utzita. Adin-tarte hori

eta 30 eta 39 urte bitartekoa dira kokainaren arriskuei buruz pertzepzio gutxien

dutenak. Horregatik, komenigarria dela uste dugu bi talde horiei zuzendutako

informazio-lan bereizi bat egitea, kokaina hartzeak dituen arriskuei buruzkoa.

Oso garrantzitsua da informazio-materialak xede-publikoari egokitzea. Pertsona

gazteenentzat materialek bereziki erakargarriak eta ikusgarriak behar dute izan,

genero baldintzatzaileak kontuan hartuta, aldarte kritikoa eta kontzeptuak oso ongi

irudikatuko dituzten irudiak ahaztu gabe.

Pertsona helduentzat material horiek, edukiei dagokienez, berritzaileak behar dute

izan. Material praktikoagoak, baina batik bat, euren kontsumoei hobeto egokitutako

edukiekin, azken finean, beste bide batzuetatik lortzen zaila den informazioarekin.

Bestalde, sare sozialak informazioa zabaltzeko tresna bat dira. Informazioaren

irismena areagotu dezakete, berdinen artean mugitzeko duten berezko

konfigurazioagatik. Gaur egun errealitate hori gutxiegi erabiltzen da instituzioen

kanpaina prebentiboetan.

Informazio-material objektibo eta egiazko bat eskaini ahal izateko, ezinbestekoa da

kalitatezko analisi bat izatea, legez kontrako substantzien egiazko konposizioa

ezagutzea ahalbidetuko duen kalitatezko analisia eta, horrez gain, aizuntzaileak edo

ezpurutasun bereziki arriskutsuak antzemango dituena.

Hain ohikoak ez diren substantzien analisi kopurua, “besteak” atalean sailkatuak,

azken bi urteetan sei aldiz biderkatu da. Horregatik, interesgarria litzateke,

Page 55: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

55

substantzia horien kontsumoan sakontzeko ikerketak egitea eta sustatzea, hartara

esku-hartze prebentiboak droga eta kontsumo berrietara egokitzeko.

Marihuana-analisiak nabarmen igo dira eta haxix-analisiak proportzionalki jaitsi

dira. Nork berea hazteko joera igo da, kalitate handiagoko substantziak lortzeko

bitarteko gisa. Horrek eragin dezake, merkatu beltzean saltzen den haxixaren

psikoaktibitatea igotzea.

EHUko Jose Mari Korta zentroko Kimika Organikoaren departamentuan egin diren

analisietan ikus daiteke substantzia batzuek purutasun altua mantentzen dutela,

beste batzuena era progresiboan jaisten dela, eta beste batzuek, berriz, nahi den

printzipio aktiborik ere ez dutela. Analisi horien balioa adierazi nahi dugu, legez

kontrako substantziek osasun-kontrola izateko metodo bakar gisa. Drogen

purutasun- eta aizunketa-proportzioen benetako konposizioari buruzko ezagutza

izateak eta horiek zabaltzeak, batetik, zeharkako eragina du legez kontrako

merkatuan, eta, bestetik, kontzientzia harrarazten du kontsumitzen denari buruz

eta, ondorioz, osasunerako arriskuei buruz.

Gaur egun, eta 40.000 pertsonek gure zerbitzua jaso ondoren, uste dugu

beharrezko dela programa ibiltarien (Testing edo Lonja Laket!!, adibidez) aldeko

apustua egitea, baita hartzaileentzako zerbitzu egonkor eta eskuragarrien aldeko

apustua egitea ere (Gune Finkoa, esaterako). Pertsona kopuru handiagoari arreta-

zerbitzua eskaintzea lortuko da: batetik, haien kontsumoa utzi nahi ez dutenei

begira, gozamenak eta arriskuak hobeto kudeatzen laguntzeko, eta, bestetik,

kontsumoa utzi ezin dutenengana iritsiko gara, zeinei arriskuei, kalteei eta

existitzen diren beste baliabide batzuei buruzko informazioa emango baitiegu.

Ikerketa hau kalean bertan jasotako datuetan oinarritzen da eta hartzaileen parte-

hartze boluntarioari esker egin da. Haiei eta haien kontsumoari buruzko ikuspegi

gertuagoa ematea du helburu, neurri prebentiboak hobetzeko eta ezagutzaren

kudeaketa hobetzen laguntzeko. Zentzu horretan, etorkizunean laguntza gehiago

izatea espero dugu, alde guztien artean sarean lan egitea, azken finean.

Page 56: Demonizar las drogas sólo nos ha hecho más inermes, más ......eta toxikotasunaren ingurukoa da informazioa. Informazio hori izatea oso positibotzat jotzen dugu, laginketa mota hau,

56

Eskerrak

Eskerrak eman nahi dizkiegu 8 urte hauetan zehar Ai Laket!! elkartearen

programetan parte hartu duten pertsona guztiei, era boluntarioan eman diguten

informazioagatik; elkartean lagundu duten pertsona guztiei, euren lanagatik; gure

jardueretan era aktiboan lagundu duten elkarteei eta gure lana babestu dutenei eta

babesten dutenei; eta, orobat, parte-hartu duten udaletako lantalde teknikoei eta

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzari, proiektuetan izan duten

konfiantzagatik.

Bibliografia

*Ai Laket!! elkartearen datu-basea

- Askotariko programetan egin diren esku-hartzeetako memoriak

- 2004 eta 2005 urteetan Testing-zerbitzuan egin diren inkestak

- Elkartearen beste jarduera batzuetan jaso diren datuak (hitzaldiak, tailerrak,

lege-aholkularitza,…)

- “Estudios sobre la composición de las muestras recogidas desde el 2002

hasta el 2008”. 2008. Ai Laket!! elkartea.

- “Análisis de las muestras recogidas durante el año 2009”. 2009. Ai laket!!

Elkartea.

* “Informe 9 del Observatorio Vasco de Drogodependencias”.2010. Enplegu eta

Gizarte Gaietako saila.

* “Gestionando las drogas. Conferencia de consenso sobre reducción de daños

relacionados con las drogas: cooperación e interdisciplinariedad”.2000. Bartzelona.

* “VII Encuentros Municipales sobre Drogodependencias. Consumos recreativos

juveniles de drogas ilegales.” 2004. Bilboko Udala