Bertxoko

16
BerTXoko Euskal Herriko Bertsolaritza Aldizkaria Amets Arzallus: «Ez zitzaidan gustatu bukaeran erakutsi nuen aurpegi hori» ELKARRIZKETA KRONIKA “Atzetik aurrera” Maialen Lujanbio 2010ko Abendua 1.Alea

description

Bertsoaren inguruko aldizkaria

Transcript of Bertxoko

Page 1: Bertxoko

BerTXokoEuskal Herr iko Bertsolar i tza Aldizkar ia

Amets Arzallus:«Ez zitzaidan gustatu bukaeranerakutsi nuen aurpegi hori»

ELKARRIZKETA

KRONIKA“Atzetik aurrera”Maialen Lujanbio

2010ko Abendua 1.Alea

Page 2: Bertxoko

Larunbata da ta garbiketa egiten degun eguna amaren gela utzi nahi nuke dotore eta txukuna. Armarioan hasi naiz eta zer da hemen daukaguna? Likore marroi iluna amarentzako kuttuna inoiz ez nuen pentsatu baina seguru nago hau duna gauetan entzun izan ditudan negar tristeen laguna. (bis)

Ni saiatzen naiz egun argitan nere indarra ematen baina badakit egoera hau zaila dela eramaten. Hainbat urtetan maiteen falta nola ari den jasaten alargundu zen noizbaiten ta barruan zerbait eten. Geroztik gauak pasatzen ditu negarrez eta edaten baina goizetan zergatik ez dit sekula ezer esaten? (bis)

Askotan nahia eta aukera izaten ohi dira bana nahi luke baina poztu ezina malko artean darama nola hurbildu ote ninteke laguntzeko beregana? Nola kendu bere lana ta nola arindu drama? Gaurkoan berriz joaten bada hartzera hemen zeukana nere nota bat aurkituko du “Asko maite zaitut ama”.

Bertso hautatuak

Aitor MendiluzeGaia: Amaren armairuan zenbiltzala, koñak-botila erdi huts bat aurkitu duzu arropa arteanezkutatuta. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.Herria: Eskoriatza Eguna: 2003-11-16 Doinua: Txikitatikan edukia dut

Editoriala Datu orokorrakOngi etorri Bertsozale Bert-

xoko aldizkariko lehendabizikoalera!

Bizitza honetan erronka ez-berdinei aurre egin behar izatendiegu. Baina, azken batean, erronkahoriek dira egunerokotasun asperga-rri horri gatza eta piperra. Esperodugu guretzako erronka izan denhau zuretzat gustagarri eta atseginaizatea; arazorik gabe lagunduko di-zula gatza eta piperra botatzen zureegun edo egunei.

Besterik gabe, murgildu zaitezBertsoaren munduan. Horretarakobaitago egina aldizkari hau!

Zuzendaria: Beñat AlberdiZuzendari ordea: Beñat AlberdiArte zuzendaria: Beñat AlberdiEditorea: Beñat AlberdiSekzio zuzendaria: Beñat AlberdiErredakzio burua: Beñat Alberdi

Erredakzioa: Beñat AlberdiDokumentazioa: Beñat Alberdi

Diseinu eta maketazioa: Beñat AlberdiEdizio grafikoa: Beñat Alberdi

Erredakzioa eta administrazioaOlakua 9 3-C, 21000 Oñati Gipuzkoa, Euskal He-rria Telefono: 943 87 62 73 Fax-a: 943 76 28 32E-mail: [email protected]

2

Page 3: Bertxoko

Elkarrizketa

Aurkibidea

Amets Arzallus-i; Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoako BertsoTxapelketaren irabazlea. 11, 12, 13. orrial-

deak

Kronika

Albisteak

Agenda

Denborapasak

3

Maialen Lujanbio“Atzetik aurrera” 8, 9, 10. orrialdeak

6 eta 7. orrialdeak

14 eta 15. orrial-deak

15. orrialdeak

Page 4: Bertxoko

Sarrera

Xabier Amurizak bi puntutanhonela laburbiltzen du bertso-laritza: Neurriz eta errimaz kantatzea hitzahorra hor zer kirol mota den bertsolaritza.

Era berean, Joxerra Gar-zia, Andoni Egaña eta JonSarasuaren Bat-batekobertsolaritza liburuan, kan-tatuz, errimatuz eta neur-tuz burutzen den berbaldibat bezala definitzen da.Doinua, errima eta neurriabertsoaren alderdi tekni-koak baino ez dira, halaere. “Bertsoari kalitatemaila bere arrazoibidearenindarrak edo bere baliop o e t i k o - e r r e t o r i k o e kemango diote”.

Baina, hel diezaiogun orain-goz alde teknikoari.

Bertsolaria, oraingoz ezagut-zen ditugun munduko inpro-bisatzaile gehienak ez bezala,musika-tresnaren laguntzarikgabe aritzen da bertsotan. Jua-nito Dorronsorok, orain ar-tean arlo honetan lan gehienegin duen ikertzaileak, 3.040doinu ikertu eta sailkatu ditu.

Jatorriaren arabera, BertsoDoinuak hiru kategoriatansailkatzen dira:

Usadiozko doinu herrikoiak:gehiengo handia Neurriz parera datozendoinu berriak Propio osatutako doinuak

Musika-tresnen laguntzarikgabe kantatzeko, bertsolariakahots sendo eta belarri onabehar duela izan pentsa dai-teke, baina Joxerra Garzia,Andoni Egaña eta Jon Sarasuaadituen esanean “komunika-zioaren arrakasta edo porrotaez dago bertsolariaren ahotsa-ren kalitatearen baitan, auke-raturiko doinuaren eta hurakantatzeko moduaren egoki-tasunean baizik”.

Bertsoa puntutan zatitzen daeta puntu bakoitzak, neurria-ren arabera, silaba-kopurujakin bat izango du. Bat-ba-teko bertsolaritza liburuan ai-tortzen denez, “bertsolariak,bat-batean ari delarik, ez dusekula silaba-kopurua zenbat-

ZER DA BERTSOA?

Doinua

Neurria

4

Page 5: Bertxoko

Sarrerazen. Hori bai, doinuak etaerrimak laxotasun handiagoaizan dezaketen bezala, neu-rrian ez dago erdibiderik.Ongi neurtuko dugu edogaizki”.

Hauek dira bat-bateko bert-solaritzan sarrien erabiltzendiren neurriak:Zortziko handia Zortziko txikia Hamarreko handia Hamarreko txikia Bestelako zenbait egitura

Aurretiaz aipatutako neu-rriak dira plazaz plazako jar-dunean maizen erabiltzendiren neurriak. Hala ere, ba-dira beste neurri batzuk, ko-plak, tradizio handiadutenak eta oso erabiliak di-

renak eskerako eta erronda-rako. Kopla handiaKopla txikia

Bat-bateko bertsolaritza libu-ruan aipatzen denez, “asko-rentzat errimak osatzen dubertsoaren alderdi teknikoenardatza. Errimatuz ari bagara(nahiz errima guztiz aberatsaez izan), bertsotan ari gara”. Errima beti da sail berekoa,baina errima pobre eta abe-ratsak bereizten dira. Buruaeta ordua hitzek errima po-brea osatzen dute eta, aldiz,elizan eta gerizan hitzekerrima aberatsa, (an) atziz-kian errima-kide izatez gain,aurreko kontsonantean (z)eta honen aurreko bokalean

(i) eta hasierakoan (e) ere bategiten dutelako. Baina errima eta neurriabertsolariarentzat arau edomuga diren arren, laguntza-bide ere izan daitezkeela esa-ten da Bat-batekobertsolaritza liburuan. Izanere, “bertsolariak ez du se-kula nahi duen huraxe esa-ten. Esaten du, neurribatzuen barruan eta buruanbildu dituen errima-hitzekinune jakin batean esateko gaidena. Ez da bertsolaririknahi duena esan eta gainraneurtu eta errimatu egingoduenik. Badira bertsolariakaldiz, neurtu eta arrimatzeazgain, argitasun une batzuetanesan nahi luketenera askohurbilduko direnak”.

Errima

LEHEN BERTSOLARITZAGaur egun ezagutzen dugunbat-bateko bertsolaritzarenlaginik zaharrena XIX.mende hasierakoa bada ere,pentsa liteke ahozkotasuna-ren fenomenoak historiau-rrean duela jatorria. Izan ere,homo sapiens-ak bere izatea-ren %95 igaro du idaztea zerden jakin gabe. Historialariadituen arabera, ahozko tra-dizioa orain 10.000 urte jaiozen: “Gizakiaren bilakaeraklau urrats ditu: ehiztaria, art-zaina, nekazaria eta olagi-zona. Bertsolaritzaren

abiapuntua artzain-aroankoka genezake, historiau-rrean, ezbairik gabe.”

Ordutik XV. mendera arte,profazadoreak (plazaz plazaeta herriz herri ibiltzen zirenemakume abeslariak) etaerostagileak (gudu-kantuaketa eresiak egiten zituztenkantariak) izango dira, hileta-riekin batera, ahozkotasuna-ren enbaxadore nagusiak.

XIV. gizaldia “andere inpro-bisatzaileen” mendea izan

omen zen Esteban Garibayk(1533-1599) geroari azaldubezala. Ahozko tradizioarenbitartez jasotako aurreko bimendeetako gertakariakbildu zituen historialariak.

Kantu epikoak dira batzuk,eresiak besteak, emakumeeksenide eta lagun maitatuenheriotzei (ankerrak eta bortit-zak, orokorrean) eginak.Ikerketen arabera, esan dai-teke kopla Erdi Aroan inda-rrean zegoen neurria dela.

5

Page 6: Bertxoko

Albisteak

Repentistak eta payadoreak Euskal Herrianizango dira datorren astean Datorren astean kongresu bat egingo dute Gasteizen, eta bertara gonbidatu dituzte Maria etaGabriel Luceno payadore uruguaytarrak eta Alexis Díaz Pimienta repentista kubatarra. Le-hendik ere Euskal Herrian izanak dira, 2003an egindako Nazioarteko Topaketen arira.Oraingo honetan ere zenbait emanaldi egingo dituzte bertsolariekin batera. Gainera, AngelLuis Aguilar eta Ruben Aguilar musikariak ere izango dituzte lagun.

Bertsolariekin batera egingo dituzte emanaldiak datorren aste guztian zehar. Hiru inprobisa-zio mota ezberdin (bertsolariak, payadoreak eta repentistak) elkarren ondoan ikusteko au-kera izango da beraz. Honako emanaldi hauek egingo dituzte:

AZAROAREN 30a, ASTE-ARTEAGasteizko Parral tabernan,iluntzeko 20:30etanRepentistak: Alexis Díaz Pi-

mienta Aguilar anaiekinBertsolariak: Iñaki Viñaspre

eta Izar Mendiguren

ABENDUAREN 1a, ASTE-AZKENAGasteizko Santa Maria kate-dralean 12etan

Payadoreak: Mariela Ace-vedo eta Gabriel LucenoRepentistak: Alexis Díaz Pi-

mienta Aguilar anaiekin bateraBertsolariak: Andoni Egaña

eta Maialen Lujanbio

Bilboko Alhondigan, ilunt-zeko 19:30etanPayadoreak: Mariela Ace-

vedo eta Gabriel LucenoRepentistak: Alexis Díaz Pi-

mienta Aguilar anaiekin batera

Bertsolariak: Sustrai Colinaeta Fredi Paia

ABENDUAREN 2a, OSTE-GUNAIruñeako Gurutze Plazan,iluntzeko 20etanPayadoreak: Mariela Ace-

vedo eta Gabriel LucenoRepentistak: Alexis Díaz Pi-

mienta Aguilar anaiekin bateraBertsolariak: Amets Arzallus

eta Julio Soto

Beñat Ugartetxeak irabazi du Gerni-kako finalaurrea eta Fredi Paia finaletik kan-pora gelditu da. 513 puntu lortu zituenUgartetxeak, zuzeneko sailkapena lortuz, etaPaiaren 503 puntuak ez ziren nahikoa izanBEC-erako txartela lortzeko.

Honenbestez finalistak: Onintza En-beita, Miren Amuriza, Beñat Ugartetxea, JoneUria, Etxahun Lekue, Pello Ormazabal, EnekoAbasolo Abarkas eta Arkaitz Estiballes .

Beñat Ugartetxea nagusiGernikan eta Fredi Paia fina-letik kanpo Askartzako Trebiñu sagardotegian jo-

katu zen aurtengo Bertxokoko finala, azaroak26an, ostiralean. Jone Uria algortarra, JulioSoto gorritiarra, Ainhoa Mujika beasaindarra,Asier Azpiroz zubietarra, Ander Solozabalgasteiztarra eta Odei Barroso urruñarra arituziren nor baino nor txapel beltza lortu nahian.

Lehia gogorra egon zen arren, azke-nean Julio Soto Nafarrak eraman zuen txa-pela. Bai 8 handian eta bai bakarka lanbikainak burutu zituen.

Julio Sotok irabazi du Bert-xoko saria, Askartzan

6

Page 7: Bertxoko

Albisteak

Joan zen asteburuan hasi zen XenpelarSaria, Errenterian. Aurtengoa 20. edizioaizango da. Ostiralean jokatu zen lehenengokanporaketa, hiru kanporaketetatik lehenda-bizikoa hain zuzen, eta honela gelditu zen sail-kapena:

1.- Alaia Martin 226 punturekin2.- Aitzol Barandiaran 218,5 punturekin3.- Unai Gaztelumendi 217 punturekin4.- Oier Aizpurua 209,5 punturekin5.- Iñaki Aleman 207,5 punturekin6.- Ekhi Erremundegi 195,5 punturekin

Larunbateko kanporaketan, berriz, ho-nela gelditu ziren puntuazioak:

1.- Agin Rezola 229 punturekin2.- Julio Soto 225 punturekin3.- Ane Labaka 224 punturekin4.- Patxi Iriart 207,5 punturekin5.- Saioa Alkaiza 201 punturekin6.- Izar Mendiguren 192,5 punturekin

Gauzak honela, Alaia Martin, AitzolBarandiaran, Agin Rezola eta Julio Soto fina-lean ariko dira kantuan. Gainerako bi finalis-ten izenak ostiral honetan jakingo dira.Honako bertsolari hauek ariko dira azkenekokanporaketan:

Jone UriaOdei BarrosoArrate IllaroHaritz CasabalManu GoioganaAsier Azpiroz

Alaia Martin, Aitzol Baran-diaran, Agin Rezola etaJulio Sotok egin dute au-rreraZarauzko Putzuzulo Gaztetxean lau-

garren Kopla txapelketa izango da aben-duaren 10ean, txapelketatik baino festatikazkoz gehiago duen ekitaldia. Aurtengoan10 bertsolari izango dira: Miren Amuriza,Sebastian Lizaso, Amets Arzallus, JulioSoto, Miren Artetxe, Rosi Lazkano, HodeiIruretagoiena, Ander Solozabal, Jone Uriaeta Jokin Uranga. Gehienak ekitaldi horre-tan parte hartu gabeak dira, eta tartean daJulio Soto, iazko zintzarriduna, zintzarriabaita saria. Azken hiru ediziotan ZarauzkoPutzuzulo gaztetxea lepo bete izanda, etaizugarrizko giroa sortu.

Orain artekoan, bi minutuko koplasaioak izan dira, gaiekin zein librean, etapubliko artean banatutako epaimahaiakematen du saria.

Laugarren Kopla Txapel-keta abenduaren hama-rrean, Zarauzko gaztetxean

Bertso abentura egingo daOzaetan

Aurten ere Arabako Bertsozale El-karteak, Asparrengo Udalak eta LautadakoBertso-Eskolak Bertso Abentura antolatudute Ozaetan. 8 eta 12 urte bitarteko hau-rrei zuzendutako bertso barnetegi bat da.

Helburua euskararen erabilera bult-zatzea da, batez ere erregistro ludikoenean.Gainera, ondare kulturala ere sakonagoezagutu ahal izango da. Barriako aterpet-xean izango da egonaldia. Prezioa 35 euro-koa da.

Irakasleak maila gorenean lehiatzen direnbertsolariak izango dira.

7

Page 8: Bertxoko

MAIALEN LUJANBIO

Kronika

Atzetik aurrera

Ibilbide bat, atzerantz. Txapelbaten barrualdea den zulo belt-zean sartu eta abiatzen dut denbo-ran atzeranzko bidea. Izoztutageratu diren gertakizunen ondo-tik, bizidun ni, eurak geldi. Bizipe-nez gainezka egon zen paisaiaorain mortu bat. Izan zenari alda-menetik begira, oinez noa.

Elurrak zuritutako Hernaniko ka-leetan eman ditut lehen pausoakastelehen hotz batean barna. Jen-dea ilaran dago Udaletxepean.Neke giro eta poza. Gazte taldebat lore-sorta bana eskuetan duelapleno aretoan, txal jotzen diete he-

rritarrek. Epaile antolatzaile etabertsolariak dira, herriko bertsoeskolakoak. Lanaren nekeak hus-tutako begi-zuloak eta lañarenekeak betetako barruak. Haurrekautografoak eskatzen dituzte egu-neko egunkarien argazki gainetan.Egunkari orriak eta orriak. Egun-kariak eta egunkariak elkarren gai-nean da uda goizean goizTxalaparta elkarteko mahaian.Gastronomiaren lekuan kamerak,kableak, fokuak eta kazetariak, errenkan pasatzen dira zeinak gal-dera bat desberdina egingo. Bez-perako sentsazio oldeak berebarruan ubideak sortu ditzan

baino lehen, emari destilatua, aha-lik ordenatuena eskatzen diote.Nola ordenatzen da ura?Nola

Txapeldunaren finaleko kronika“Gazte talde batlore-sorta bana es-kuetan duela plenoaretoan, txalo jotzendiete herritarrek.Epaile antolatzaileeta bertsolariak dira,herriko bertso esko-lakoak.”

8

Page 9: Bertxoko

Kronika

zen da ura? Nola sailkatzen isuria?Nola sentitu aurretik azaldu? Nihan izan ahal nintzen? Ni al nint-zen han zena? Bere argazkiak be-giratzen ditu egunkarietan, bereburuari kanoik so, bere baitatikirten bailitzan, zomorroa azal-mudan bezala oskola bertan utziz,eta ikusten du atzean utzitakoa, ar-gazki egina, bere molde fosila,bere begiak eta ahoa, bere gor-putza eta arropak dituena. Lo batbaino ez da pasa. Gau bat eta lobat. Berak ere uste ez zuela lodago igande gauez. Objektu be-rriak ekarri ditu etxera goizaldean,sarreran lurrean utzi, akitua da etaastunak dira, brontzezkoak, eta ar-tilezko txapela bat ere bai, arinagoa

kargaz, sofa gainean geratu dena.Bakardadera dator, jendartetik.Txaloen oihartzuna diminuendobelarri zuloetan, bihotzeko erreso-nantzia kutxan. Azkenak prent-saurrekoak izan dira. Kazetariektxaloka hartu dituzte prensa-are-toan. Xumea eta ederra izan da.Galderak. Presa eta Prensa errimabikote beti. Logika horretan sar-tuta daude denak, bertsolari zeinkazetari: ahalik azkarren zabala-razi, ahalik azkarren eman, zintzi-likatu, igo. Jaitsi. Jende kuttunadago zain oholtzatik jaitsieran. El-kartekide, lagun eta familiako.Malkoak eta irribarreak aldi be-rean, barruan ezin kabitu. Lehertuda tentsioa, bukatu da finala. Be-sarkadak, estu, ero, benetako.Husten ari da BECeko matriuska,banako txikiz eginiko osotasuna.Bertsoen oihartzunak aireandirau. Eta iraungo. Jendea geldirik,magia airean, isiltasuna. Jaikitzen

dira eta esertzen bertsolariak. El-karri hitz gutxi batzu aulkitik aul-kira. Tentsioa. Tentsio baremoduko bat. Zapi beltza buruaneta aurrealdean patrikarik ezduten galtzekin ausartu da finalekoapustuari aurre egiten. Heldu lekubat gutxiago, segurtasun guztiabehar den plazan. Zer egin eskue-kin. Zortzi esku dira, zortzi, pa-pertxoak bezainbat. Eserlekuanzozketan atsegina da giroa aldage-lan, hasi aurreko bertigoaren ba-rretxoak, triste urduriak, plazaizugarri horretan protagonista iza-tearen laineza, poza eta ohorekonpartitua. Bakoitza bere bidetikheldu dira. Banako txikiak. BE-Ceko matriuska osatze dute pix-kanaka. Autopistatik irteeranauto-ilara, eta atzeko eserlekuaneseritako neskak burua hazkatzen

du zapipean, nerbioei ezin eutsi-rik, ezin ote duen final batera eregaraiz heldu! A8an barna diosalaegiten diote aurreratu ahal autoe-tatik, ukabila gora kristal atzeetan,irribarreak handi. A8ak norabidebakarra du gaur. Abieran, koa-derno bat etxeko mahai gaineanzabalduta geratu da, utzita beza-laxe. Ia azkenera arte betea, kolo-

“Bertsoen oihartzu-nak airean dirau. Etairaungo. Jendea geldi-rik, magia airean, isil-tasuna”

Maialen LujanbioAzken Bertsolari TxapelketaNagusian txapela irabazi os-tean

9

Page 10: Bertxoko

Kronika

eta bertsoak, geziak gora behera.Ezinezkoa du bertsoak ordenagai-luz egitea. Ahozkoa eskuz. Lanke-taren arrastoa paperean.Abenduaren 12an gelditua betirako.Zain. Etxe huts batean, zain. Etxeberetzat berri batean. Txapelketarosuertatu zaio etxe desberdin bateanegotea. 4 txapelketa eta 4 etxe. 4 txa-pelketa eta 33, 29, 25, 21 urte. Ilbe-rak, Ilberriak, Ilgorak, Ilbeteakdenetarik bizi-aroen marean. Azkenaurrena izango duen koaderno orriazikintze ari dela telefono mezuakttik-ttik ttik-ttik bezperaren bezperadella gogorarazten dute. Animoaketa aupadak uhin erradiaktibo zapo-reko maitasunez. Telefonoa etxeanabandonatuta, oinez joan da, oinezdator. Mendi buelta jakin bat emanadio aurtengoari. Ibilbide bat, paisaiabat. Pauso baretan, pentsakor, jarre-rako eta nahiak, doinuak, gaiakpentsatzeko, proiektatzeko. Onddinbarna. Zer egin nahi lukeen, nola,zein doinukeratan, neurriak zenba-teraino luze, errimak zenbaterainoestu, nondik begiratu gaiei, zeresango lukeen hitz lauz ariko balitz,

zenbateraino edertu zenbaterainoidortu… oinez mamitzen dira erdi-raino betetako koadernoan zirribo-rratuak. Goizak leihotik koadernoraeta koadernotik leihora begira. Etamusika entzutera etzaten da. Bestebidaia bat. Musika ozen, ahots hautsibat, barrutik ari, berunezko gitarrabaxuak eta bateria astun bat. Denaez da buru lana. Musika, indarra etaemozioa. Gorputza sofan, gogoaurrun. Biraka bada ere. Pauso txiki-tan urrutira gabe korrika ekiten dio.Zangoen nekea, burukoa askat-zeko, bakarkako nekea, jendau-rreko nekea irudikatzeko. Luzeizango da bidea. Koadernoa laur-den bat baino ez du zikindu artean.Bertso eskolan botatakoak idatzizeta zuzenduz bertan. Lagunek jarri-tako gaiei kantatu, eta etxean izanzena oroitu eta izan zitekeena sortu,

beranduegi bertso horientzat, bainagaraiz datozkeenentzat. Bertso esko-laren lokalean biltzen hasi dirabertso-kideak. Egurrezko mikroakedozer entzun dezake, grabatuko ezduen lasaitasunaz. Bozetan ari dira,frogan. Doinuak, doinu izan nahi lu-ketenak, estropezuak, barruko isilu-neak, bukaera galduak… Barreak,kritikak, lagun giroa eta talde lana. Ezdu errez tentsioa lortzen bertso es-kolan, baino neurtzen laguntzen diopretaketa puntua, bertsoak oraindiknahi lukeenerako trakets xamar irtenarren. Hasiera baita. Hotz dagooraindik makinaria. Koaderno berribat estreinatzera doa. Burua garbit-zeko ahalegin xumeena, koadernogarbi bat. Azal urdineko koadernoa.Lehen orria zuri-zuri. Hasi:

…Nola bukatuko ote da aurtengoa?

Finaleko MomentuakGoian BEC lepo Finalaren egu-

nean. Goian eta ezkerrean Maia-len mikrofonora gerturatzen

Ezkerrean Maialen eta Ametselkar besarkatzen epaimahaiarenerabakia entzun ostean. Biak lei-

hatu ziren buruz-burukuan txa-pela nork eramango

“...telefono me-zuak ttik-ttik ttik-ttik bezperarenbezpera dela gogo-rarazten dute. Ani-moak eta aupadakuhin erradiaktibozaporeko maitasu-nez.”10

Page 11: Bertxoko

Elkarrizketa

Nafarroa Behereko, Lapur-diko eta Zuberoako BertsulariXapelketako Amets Arzallus(Hendaia, 1983) txapeldunakherrialdeotan euskararen ego-erak eragiten dion minetikkantatu zuen larunbatean Do-nibane Lohizunen jokatu zenfinalean. Egoerari onurak ai-tortzen dizkion arren, ezkor dahiru herrialdeotako egoeraz.

Larunbateko biharamunaazken hiru urteotan jokatu-tako hiru txapelketen bihara-muna ere bada? Bai. Hiru txapelketak osoongi askatu gabe daude elka-rrengandik, nahiko aldapaberdinaren baitan harrapatuditu hirurak. Ez dut berezikigauza txar bezala esaten; be-harbada, lagundu ere egiten

du tiroi batean horrela arnasluzera jo, eta batean harrapat-zeak. Aurtengo urte erdianurte bukaerako txapelketaribegira nahiko buru edo min-gain astuneko sentitzen nint-zen, eta ilusioak nik bilatubehar nituen, ez zitzaizkidangoizero argitara ateratzen.Behin hasi denean txapelketagure bide pertsonalak baino,

Amets Arzallus:«Ez zitzaidan gustatu bukaeranerakutsi nuen aurpegi hori»

11

Page 12: Bertxoko

Elkarrizketahain sakonago eta zabalagosentitu dugu taldearen giroa,taldearen funtzioa, taldearenkezkak eta talde honenzentzu kolektibo hori, minkolektibo hori eta aldarrika-pen eta festa behar hori.Uste dut hori izan dela iazentzua eman diona, eta zureaztarrika ibili behar horri hit-zen artean, zure bilaketapertsonal horri ere ilusioguztia eman diona. Denenbiharamun da, baina nahikobiharamun goxoa gertatu zaitegia esan. Ezer berririk ekarriko dizuazken emaitza honek?Ez dakit, ez dut uste nirebertso bideari dagokionez in-ongo iraultzari suposatu due-nik. Garbi neukan hasi bainolehen, eta bukatu eta gero,garbiago. Beharbada, berriabakoitza desberdina delako,eta bakoitzak bizitzako fasedesberdin batean harrapat-zen zaituelako. Bai, zure kez-ken mundua aberaste aldera,beharbada, gure hiru pro-bintzietako egoeraz sako-nago hausnartzeko astiaeman dit, eta uste dut horrekgerora eman lezakeela berebide edo bere adaskak ernet-zen zaizkiola kezka bakoit-zari. Kanpotik irudi lezake duzunmaila izanda eta oraindikorain dagoen maila egondahiru herrialdeotan, ez duzulaera berezia prestatu beharriktxapela janzteko eta maila

ona emateko, baina nola biziduzu zuk?Nik, egia esan, ez dakit zerden era berezian prestatzea,bakoitzarentzat zentzu bere-zia izango du, baina gogozprestatu dut. Esan dut au-rreko Euskal Herrikoak in-kontzientzian dimentsioahanditzen dizu nahi gabe, etaorduan, intentsitatea horrenarabera eramaten duzu. Be-harbada, lurraldekakora kos-tatzen zaizu intentsitate horihartzen, txapelketa hura ereluzeagoa bada, baina hauprestatu dut. Ez naiz lasait-zen pentsatuz maila errazagolor nezakeela edo txapelketa-ren itxurazko lorpen horieta-tik errazago hurbildunaitekeela pentsatuz ez naizinola ere lasaitzen. Prestatudut, batez ere, prestaketakberak ere baduelako berealde polita eta bere plazeraeta bestetik, ardura sentitzennuelako nire mailari eutsi be-harra, ahal baldin bazen igobeharra, eta gure zentzu ko-lektiboari aportatzeko onenazelako bakoitzak bere bideanahalik eta urrunen joatea.

Serio, tentso antzematen zit-zaizun oholtzan...Bai, eta nahiko kuriosoa daze serio ikusten zen nireburua eta gero, aski umore-tik joan zen nire finalaren le-henengo erdiaren ofiziotakolana. Han ez nintzen ohartu,baina bai nire burua ikusi du-danean gero telebistan, batezere bukaeran, harrigarri serioeta nahiko serio nengoen. Ezdakit, ematen zuen haserrenengoela pixka bat, eta na-hiko kezkatua utzi ninduenedo ez zitzaidan gehiegi gus-tatu eman nuen bukaerakoaurpegi hori. Hasten naiz az-

“Ez naiz lasaitzenpentsatuz mailaerrazago lor nezake-ela edo txapelketa-ren itxurazko lorpenhorietatik errazagohurbildu naitekeelapentsatuz ez naizinola ere lasaitzen”

12

Page 13: Bertxoko

Elkarrizketa

tertzen memoria hurbilera etabeharbada, eman niezaiokeenesplikazio bakarra da saioarenlehenengo erdian serio egoteanormala izan liteke lan handiasentitzen duzulako egiteko, etalan horri pultsua pixka bat ga-noraz bota arte ezin duzulakogehiegi erlaxatu. Gero, ustedut, kartzelatik etorri nintze-nean, denbora egin nuen kart-zelan, sentitzen nuen orduraarteko pultsua nahiko ongibotea nuela, eta ez dakit bate-gatik edo besteagatik ala biakelkartuta tentsio galera arraro

bat izan nuen, eta kosta zitzai-dan berriz nire burua bertsota-rako tenple egokian aurkitzen.Egiten nuen ari nintzen, bat-zuetan gozatzen nuen, ez asko-rik, baina uste dut nahikoaldarte arraroan aurkitzen nint-zela eta horrek berak haserra-razten ninduela pixka bat nireburuari begira. Ikusi dudaneantelebistan izendapenak eman-dakoan eta emaitzak emanda-koan, ematen du ez direla ezerberezia esaten ari eta ez dut iakeinurik aldatzen. Ematen duhaserre nengoela, eta ez nen-goen bereziki haserre ez bazennire aldarte nahi hori ezin bila-tuarekin. Haserre utzi nau hanikusi dudan nire aurpegiak. «Euskararen egoerak eragitenduen minetik» kantatuko ze-nuela adierazi zenuen finala-ren aurretik. Zertan eragitendizu min horrek bertsotan etabertsolari gisa?Sentimendu bat bilatzen duzu,eta sentimendu bat eta kezkabat duzu barruan. Sentitzenduzu min horrek merezi duelabertsoa eta bertsotan ongi egi-tea bertsoa hizkuntzaren ingu-ruko jolasa delako azkenean,eta jolas horretatik sinesten du-zulako hurbildu daitekeela be-harbada euskararen mundutikaldenduago edo ez hain kezka-tua dagoen jendea eta jolasa-ren plazer horretatik billitekeela aldarrikapenak eskat-zen duen kezka maila horre-tara. Sentimendu horretatikkantatzen dut, eta sentimendu

horretatik ateratzen zaizu jo-lastu beharra eta jolastuz ingu-rua biltzeko premia. Uste dutzerbait sentitzea bertsotarakobereziki garrantzitsua dela,bestela, nahiko huts sentitzenduzu zure bertsoa eta zurebertso bidea. Kristoren bertsoabota zenezake edo kristorenbertsolaria izan zintezke, bainasakonean sentimendu, min,kezka batzuk ez baldin ba-daude, bertsoaren formak ezdio zutik asko eusten bere bu-ruari, nahiko erraz erortzenda. Min horrentzat zer izan da la-runbateko saioa?Uste dut dela basamortu ba-tean ibili eta derrepente urputzu izugarri bat bilatzea be-zala. Orain, badakigu ur putzuhorren atzetik berriz ere basa-mortua datorrela, eta berrizere ibilbide luzea dagoela etahaizeak jotzen duela bi aldee-tatik. Berriz, menturaz, eto-rriko da beste egun bat edotxapelketa buelta bat gozatzekoeta disfrutatzeko. Tartean-tar-tean egongo dira saioak edobertsoa ez den kultur mun-duko sormena edo ikastolenfestak bide horretan segitzeko.Kontziente gara hori bereindar guztian disfrutatu behardugula, baina disfrutatze horiaurrera pausuan arinago eta in-dartsuago segitzeko indar batizan behar dela, eta ez eguna-ren euforiaren horretan segit-zeko eta orgasmo horretangelditzeko bakarrik.

Amets Arzallus eta SustraiColinaTxantxetan oholtzaratu au-rretik

“Basamortu ba-tean ibili eta derre-pente ur putzuizugarri bat bilatzeabezala izan da”

13

Page 14: Bertxoko

Agenda

AIHERRABertso-afariaProtagonistak: Gillen Hiriba-rren, Amaia Agirre

IRUÑEABertso-saioaLekua: Gurutze Plazako insti-tutuko areto nagusia Ordua:20:00 Antolatzailea: NAFA-RROAKO BERTSOZALEELKARTEA Protagonistak:Maialen Lujanbio, Oskar Es-tanga, Andoni Egaña, AitorSarriegi, Julio Soto, SustraiColina Gai-jartzailea: AinhoaAranburu

VILLABONABertso bazkariaAuzoa: Amasa Ordua: 14:00Protagonistak: Patxi Etxebe-rria, Imanol Lazkano

AMEZKETASan Martin eguna. Bertsola-riakLekua: San Martin ermitaOrdua: Eguerdia Protagonis-tak: Bixente Gorostidi, AnjelMari Peñagarikano

ALKIZA“Piano bat bertsotan” emanal-diaOrdua: 20:00Lekua: Alkizako Udaletxea-ren Kultur Etxea

LAUDIOBertxoko sariketaLekua: Basalarrina elkarteaOrdua: 20:30 Antolatzailea:HALA BEDI, ARABAKOBERTSOZALE ELKAR-TEA Aurkezlea: Olatz BayerProtagonistak: Pello Ormaza-bal, Ainhoa Mujika, JulioSoto, Izar Mendiguren,Aimar Karrika, Iker Agirre

GETXOBihotza GazteAuzoa: Algorta Lekua: ThePiper’s irish pub Ordua:21:00 Antolatzailea: ALGOR-TAKO BERTSOLARI ES-KOLA Protagonistak: AnjelLarrañaga, Jose Luis Gorrot-xategi, Imanol Lazkano

ATAUNBertso-jaialdiaLekua: Antzokian Ordua:22:00 Antolatzailea:ATAUNGO UDALA Prota-gonistak: Anjel Mari Peñaga-rikano, Iban Urdangarin,Sebastian Lizaso, Aitzol Ba-randiaran, Amets Arzallus,Andoni Egaña

ZESTOABertso-afariaAuzoa: Iraeta Lekua: GureOrdeka elkartea Ordua:21:00 Antolatzailea: ZESTO-AKO UDALA Protagonistak:Jon Maia, Iker Zubeldia

TOLOSABertso-afariaLekua: Iurre elkartea Ordua:21:00 Antolatzailea: GALT-ZAUNDI EUSKARA TAL-DEA Protagonistak: UnaiMuñoa, Bixente Gorostidi

ITURENBertso-bazkariaAuzoa: Aurtitz Protagonistak:Sebastian Lizaso, Iker Zubel-dia

BERGARA“Piano bat bertsotan” emanal-diaAuzoa: Osintxu Ordua: 22:30

AZKOITIABertso parranda 2010. 2. kan-poraketaLekua: Etxe Aitz taberna Ordua:23:00 Antolatzailea: ERNIA-RRAITZ BERTSOZALE EL-KARTEA Protagonistak: JosuOiartzabal, Jokin Sudupe, JoxinIriarte, Leire Ostolaza, Arkaitz Ze-laia, Josu Azpillaga

DONIBANE LOHIZUNEXiberoa, Lapurdi eta Baxenaba-rreko Bertsulari Xapelketa. FinalaLekua: Jai-Alai pilotalekua Ordua:17:00 Antolatzailea: BERTSU-LARIEN LAGUNAK Protago-nistak: Miren Artetxe, AmetsArzallus, Odei Barroso, SustraiColina, Ekhi Erremundegi,Xumai Murua, Joanes Etxeberria,Eneritz Zabaleta

Azaroak 10

Azaroak 11

Azaroak 12

14

Page 15: Bertxoko

Agenda

VILLABONABertso-jaialdiaAuzoa: Amasa Lekua:Frontoia Ordua: 22:30 An-tolatzailea: AMASAKOGAZTEAK Protagonistak:Julio Soto, Beñat Gaztelu-mendi, Uxue Alberdi, An-doni Egaña Gai-jartzailea:Amaia Agirre

GOIZUETABertso-bazkariaProtagonistak: Xabier Silveira,Eneko Lazkoz

ORIOBertso-afariaAuzoa: Ortzaika Lekua: Olidenjatetxea Ordua: 21:00 Antolat-zailea: SAN MARTIN AU-ZOKO JAI BATZORDEAProtagonistak: Anjel Mari Peña-garikano, Jexux Mari Irazu

FORUASan Martin jaiak. Txerri afariabertsolariekin

SORALUZEBertsolariakOrdua: Eguardian eta bazkalon-doan Protagonistak: AndoniEgaña, Sebastian Lizaso

IBARRANGELUBertso-afariaLekua: Arboliz txokoa Ordua:21:30 Antolatzailea: IBA-RRANGELUKO UDALAProtagonistak: Jon Maia, Sebas-tian Lizaso

AIASan Martin festak. Txahal janaAuzoa: Urdaneta Ordua: 21:00Protagonistak: Beñat Lizaso,Iban Urdangarin

BERASTEGI

Kultur astea. Bertso-saioaLekua: Eskolako gimnasioaOrdua: 22:30

ANTZUOLAIndependentzia eguna. Bertso-afa-riaOrdua: 20:30 Protagonistak: Ait-zol Barandiaran, Unai Gaztelu-mendi

HERNANI“Hiru, bi, zast... egizu jolas!” gaz-tetxoentzako bertso emanaldiaAuzoa: Ereñozu Lekua: Kulturetxea Ordua: 11:30 Antolatzailea:EREÑOTZUKO OLAKAUZO ELKARTEA

GERNIKA-LUMO“”Hiru, bi, zast... egizu jolas!”gaztetxoentzako bertso emanal-diaLekua: Lizeoa Ordua: 17:00

Azaroak 13

Azaroak 14

Denborapasak

15

Page 16: Bertxoko

Nonahi ZUREKIN