Bertokoari lekua...2021/01/22  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu...

20
Bertokoari lekua ELGOIBAR - 1187. zenb. XXVIII urtea - 2021-01-22

Transcript of Bertokoari lekua...2021/01/22  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu...

Page 1: Bertokoari lekua...2021/01/22  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus

Bertokoarilekua

ELG

OIB

AR

- 118

7. z

enb.

XXV

III u

rtea

- 20

21-0

1-22

1187 azala:Maquetación 1 21/01/21 10:51 Página 1

Page 2: Bertokoari lekua...2021/01/22  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus

1187 azala:Maquetación 1 21/01/21 10:51 Página 2

Page 3: Bertokoari lekua...2021/01/22  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus

IRITZIA

Aita Agirre Kulturgunea, 3, 3. ezk. - 20870 ELGOIBAR943 744 112

Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

[email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragarkiaklekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gain hartzen Iri-tzia, Hitz eta klik eta eskutitzak ataletan adierazitakoen erantzuki-zunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa Andonegi KAZETARIAK AinhoaAndonegi, Asier Orbea, Ainara Argoitia HIZKUNTZA ARDURADUNA

Ainara Argoitia PUBLIZITATEA Leire Rubio MAKETATZAILEA/DISEINATZAI-LEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA

Aitor Lauzirika ADMINISTRARIA Amaia Arrizabalaga KOLABORATZAI-LEAK Ibon Serrano, Eire Vila, Manu Sanchez, Iosu Juaristi, IñigoLamelas, Edurne Izagirre, Paula Heras, Enetz Ezenarro, Ane As-tiazaran, Irati Agirreazaldegi, Jone Olaizola, Juan Luis Mugertza,Izaro Etxegibel, Iñigo Otaño, Iñaki goitia, Jose Ramon Cabrera,Alex Segade INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA 4.885 ale LEGEGORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

BABESLEA:

Urtarrilean ditugun Unibertsitatekoazterketa finaletarako ikasi beharizan dudanez, eta Gabonetako

oporretan nengoela aprobetxatuz, ez dutalbisteak jarraitzeko denborarik izan. Eztelebistan, ez irratian, ezta telefonoan ere.Egoera honetan, koronabirusaren egune-rokotasunetik urrundu naiz, eta nabarmen,gainera. Hirugarren olatua, txertoak, ku-tsatzeak, intzidentzia metatua... eta bes-

telako hitzak entzuteari utzidiodanez, COVIDaren frenesi

hartatik ihes egin dut, eta orain,askoz ere lasaiago nago. Den-

bora asko daramagu kontu hone-kin eta asko nekatuta gaude,

komunikabideetan gai bera behin etaberriz entzuten dugulako.

Ez zait gustatu ikus-entzunezko komu-nikabideek, bereziki telebistak, nola tra-tatu duten pandemia hau. Askotankomunikabideek egoeraren ziurgabeta-suna eta asperra sustatu baino ez duteegiten. Badakit garrantzitsua dela murriz-keten edo dena delakoen berri ematea,baina hainbeste entzuteak, korona hankorona hemen, ez du laguntzen egoerabaikortasunez ikustea. Gainera, berrigehienetan jarrera eta datu txarrak azpi-

marratzen dituzte komunikabideek. Kontuan izan behar dugu jarrera ho-

riek salbuespenak direla eta orokorreanarauak oso ondo betetzen direla. Infor-matu behar dute, baina ez pandemiarenalde txarrak bakarrik. Hasieratik gaur egu-nera arte hobetu duguna nabarmena izanda. Biztanleriaren kontzientziazioa zabal-duago dago, martxoan eta apirilieanbaino test gehiago egiten dira, txertoa iri-tsi da... Gauza horiek behar bezala esa-ten ez diren sentipena dut.

Horregatik, irakurleei gomendatzendiet uzteko albisteak jarraitzeari gutxienezastebetez, egunerokotasunaz deskonekta-tzeko eta atseden bat hartzeko. Niri,behintzat, kontua normaltasun handiago-rarekin hartzen eta egoera beste ikuspuntubatetik ikusten lagundu dit.

ALEX SEGADE Ikaslea

“Irakurleei gomendatzen diet uzteko albisteak jarraitzeari gutxienez astebetez, egunerokotasunaz deskonektatzeko eta atseden hartzeko”

Deskonektatu

3

1187 alea:Maquetación 1 21/01/21 10:50 Página 3

Page 4: Bertokoari lekua...2021/01/22  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus

GUTUNAK4

u LEKUKO BILA Abuztuaren 8an istripu bat gertatu

zen 634 errepidean, eta lekuko bilagabiltza. Moto batek gizonezko bat ha-rrapatu zuen Txankakuako eta Sigmakozubien arteko errepide zatian. Gizonahurrak batzen ari zen harresiaren ingu-ruan, errepide bazterrean, eta Eibarre-rantz zihoan moto batek harrapatu eginzuen. Gizona ospitaleratu egin beharizan zuten, eta kolpeen eraginez ondo-rio larriak ditu. Haren familiakoak le-kuko bila gabiltza, gertatutakoaargitzeko. Inork ezer ikusi bazuen, es-kertuko genioke gurekin harremanetanjartzeko, ondorengo telefonora deituta:628 115 677

L.B.

u OSASUNA, INGURUMENA ETAJUSTIZIA

GuraSOSek giza katea antolatu dularunbat honetarako,12:00etan Donos-tian, Osasuna, ingurumena eta justizialemapean. Azken egunotan Zubietako(Donostia) erraustegian izan eta Gura-

SOSek salatu duen hirugarren suteagertatu berritan egingo da giza katea.

Aldarri honi lotutako hiriburuko puntusinbolikoak lotuko ditu giza kateak.Giza katearen bidez, erakundeek se-gurtasunarekiko, osasunarekiko eta in-gurumenarekiko duten mespretxuasalatuko da, eta eskari hori sinboliza-tzen duten lau puntu egongo dira. Eraberean justiziak dagokion legezkotasun-kontrola egin dezan eskatu nahi da.

Jende pilaketak saihesteko lau zati-tan banatuko dute ibilbidea. Zati bakoi-tzean eskualde ezberdinetakoherritarrek parte hartu dute. Bakoitzakdagokion kate zatian egon beharko du,mobilizazioa hasi baino 10 minutu le-henago, 11:50ean:

1. zatia: Andia-Diputazioa: UrolaKosta-Debabarrena

2. zatia: Diputazioa-Okendo/Aska-tasunaren hiribidea 5 (Bankoa) Deba-goiena-Goierri-Tolosaldea

3. zatia: Askatasunaren hiribidea,5. zk., Santa Katalina zubia: Donostial-dea.

4. zatia: Urumea-Kalkuta plaza:Oarsoaldea-Bidasoa-Buruntzaldea

Animatu zaitezte, guztion osasunajokoan dago eta!

A.I.

ESKUTITZEI BURUZKO ARAUDIABARRENen edozein gutun argitaratu ahal izateko, honako baldintza hauekbete beharko ditu nahitaez:1. Eskutitz guztiek identifikatuak egon behar dute: izen-abizenak, telefonozenbakia eta NAN zenbakia derrigorrezkoak dira.2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak.3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekin argitaratukodira. Ezizenarekin ezingo dira sinatu gutunak. Onartu egingo dituguidentifikagarriak diren taldeak: “Ikastolako irakasleak”, esaterako.Bestalde, sinatzailearekin batera beste lagun batzuk ere daudenean,hauek ere identifikatuta egon behar dute.4. Pertsona eta erakundeek gutun-egilearen izen-abizenak jakitekoeskubidea izango dute gutun horretan euren izena aipatu edoerreferentziaren bat egiten bada eta gutuna inizialekin sinatuta badago.5. Ez dira onartuko: biraoak, gutun iraingarriak eta errespetu faltazidatzitakoak, buzoneatzeko edo kale banaketa egiteko idatzitakoidazkiak, pertsona eta erakundeei zuzenduriko mehatxuak…6. Ez dugu gazteleraz datorren eskutitzik argitaratuko

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

Pepi Astigarraga Iriondo2021eko urtarrilaren 7an hil zen, 91 urte zituela.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

I. URTEURRENA

Eugenio Intxausti Zubizarreta 2020ko urtarrilaren 13an hil zen, 83 urte zituela. Haren oroimenez

I. urteurreneko meza izango da, domekan, urtarrilaren 24an, 11:30ean, Elgoibarko Bartolome Deunaren eliz-parrokian.

Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

1187 alea:Maquetación 1 21/01/21 10:50 Página 4

Page 5: Bertokoari lekua...2021/01/22  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus

MOTZEANM5

Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak bisitan izanziren astelehenean Added Value Systems (AVS) enpre-san. AVS enpresakoak NASAren M2020 misioan

parte hartzen ari dira, eta ondo bidean, otsailaren 18an lurrera-tuko da misio hori Marten. AVS-k Perseverance izena duen Roberesplorazio espazialeko ibilgailuaren zazpi zatietatik bi diseinatu,probatu eta eraiki ditu: MEDA (Mars Environmental DynamicsAnalyzer) tresnaren sentsoreak, zeinaren bidez haizearen abia-dura eta norabidea, presio atmosferikoa, hezetasun erlatiboa,giro tenperatura eta eguzki erradiazioa neurtuko dituzten, eta Su-perCam kalibrazio sistema, kamera, laserra, eta espektometrobat erabiliz Marteko haitzen kimika urrunetik aztertzen duen ins-trumentua. Ustekaberik ezean, robotak V-541 Atlas zuritik askatuondoren ekingo dio lanari. Guzti horregatik eta gehiagogatik,enpresen berrikuntzan egindako ahalegin irmo eta etengabeanAVS “enpresa eredugarria” dela esan zuen Markel Olano ahaldun nagusiak. Horregatik eta urtero fakturazioaren %30 bideratzen duelakoenpresak zeregin horretara. Horren harria, I+G+Bren aldeko apustua indartzeko deia egin zien Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainei,pandemiak sortutako krisiari aurre egiteko eta modu horretan euren merkatuetan “aukera berriak” sortzeko.

NASA eta ESA espazio agentzien konfiantzazko enpresaNASA agentziaren misio horretan parte hartzeari esker, planeta gorrira egingo duten hurrengo misiorako MSR (Mars Sample Return).

“ondo posizionatua” dagoela esan zuten, bai aldundiko ordezkariek, bai eta enpresakoek ere. 2026an aireratuko duten misio horretanlaginak bilduko dituzte Marten, eta historian, lehenengo aldiz, Lurrera ekarriko dituzte, sakon aztertzeko. AVS fidagarritasun oso handikosistema mekatronikoen garapenean espezializatuta dago. Sistema horiek muturreko baldintzetan funtzionatzen dute, eta horren ondorioz,NASAk konfiantza izan du eurengan tresna horiek diseinatzeko eskatzeko. Misio hori behar bezala gauzatzeko “funtsezko tresnak” dira.Izan ere, ibilgailuak oso baldintza gogorretan egin beharko du lan: lur idorrean, hauts ekaitz artean eta 0 azpiko 80 gradura arteko ten-peraturetan. Era berean, misio horiei esker, indartu egin da AVS enpresak Europako Espazio Agentziak datozen urteetan ilargia esplora-tzeko dituen proiektuetan izango duen posizionamendua, agentzia horrek ere Marteko laginak Lurrera bueltan ekartzeko misioan partehartuko baitu. AVS enpresaren eta ESAren arteko lankidetza duela urte batzuk hasi zen, asteroideen laginak biltzeko sistema diseinatuzutenean. Geroztik, hogei kontratu baino gehiago sinatu dituzte.

Otsailean Marten lurreratuko den NASAren M2020 misioan parte hartu du Elgoibarko AVS enpresak

Autonomoentzako eta enpresa txikientzako aholkularitza zerbitzua

Autonomoei eta enpresa txikiei laguntzeko aholkularitza-zerbitzua jarri du martxan Debegesa Debabarreneko GarapenAgentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan. COVID-19ak eragindako zailtasun ekonomikoak dituzten enpreseizuzenduta dago zerbitzua, eta garapen agentziatik jakinarazi dutenez, modu pertsonalizatuan emango diete arreta.

Enpresen egungo egoera aztertzea, negozioaren diagnostikoa egitea, etorkizuneko urratsak finkatzea eta diru-laguntzen/la-guntza-programen berri ematea da programa honen helburua. Aholkularitza programa honen lehen urratsa autonomoen edoenpresa txikien COVID-19aren ondorengoko egoera aztertzea izango da. Ebaluazioa egin ondoren, hobetzeko ekintza ze-hatzak identifikatuko dituzte, funtsezko atalak kontuan hartuta: besteak beste, finantzaketa edo bezero berriak topatzeko pro-zesua. Bestalde, etorkizuneko beharrak asetzeko eskuragai dauden dirulaguntzen eta laguntza programen inguruan informazioaemango dute. Zerbitzua doan emango dute. Interesa dutenek Debegesako Enpresa eta berrikuntza teknikariarekin jarri behardira harremanetan, Ane Iturzetarekin. Bi bide daude horretarako: posta elektronikoz ([email protected]) edota telefonoz(943 820 110). Apirila baino lehen egin behar da kontaktua.

1187 alea:Maquetación 1 21/01/21 10:50 Página 5

Page 6: Bertokoari lekua...2021/01/22  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus

Elgoibarko UdalakArkhiru Arkitektoakherriko enpresari

esleitu dio ElgoibarkoEmakumeen Etxea har-tuko duen gunea egoki-tzeko obra, etajakinarazi dute hilamaiera aldera ekingodiotela haiek lanari. SanFrantzisko kaleko 21. zenbakian, lehen Gotzon Garate Udal Liburutegia egonzen lekuan, zabalduko dute. Liburutegiak izan zuen azaleraren erdia hartuko duespazio horrek, 150 metro koadro inguru, eta obra bera bi fasetan egingo dute.83.400,44 euroko aurrekontua du proiektuak, eta urteko lehen seihilekoan bu-katuta izatea nahi lukete. Emakumeen etxea herriko emakume elkarteeen eta mu-gimendu feministaren aspaldiko eskaera dela gogora ekarri du Ane Beitiaalkateak. Era berean, nabarmendu du berdintasuna lortzeko bidean beste pausobat dela espazio hori sortzea. Udalak Emakumeen kontseiluarekin eta herrikobeste hainbat elkarte eta talderekin elkarlanean diseinatu du espazioa.

MOTZEAN M6

Hil azkenera hasiko dira Elgoibarko Emakumeen Etxea izango dena egokitzen

Eukaliptoari buruzko hitzaldiaantolatu dute

Mendaron hilaren 29rako

Arturo Elosegi, Euskal Herriko unibertsitatekozientzia eta teknologia fakultateko irakasle katedra-duna, eta Aitor Onaindia, Baso elkarteko teknika-ria, gonbidatu ditu Mendarora Udalak, eukaliptoazhitz egiteko. Urtarrilaren 29an izango da hitzaldia,18:00etan, San Agustin kulturgunean. Gonbida-pena udaletxean eskatu behar da (943 033 282).

Harrizko eserlekuak eta lorontziak jarri dituzte Aita Agirre plazan

‘Osasuna eta COVID-19a’ hitzaldia emango dute

urtarrilaren 29an Elgoibarren

Osasuna eta eskubideak elkarteak antola-tuta Osasuna eta COVID-19 izenburuko hitzal-dia izango da Elgoibarren gaur zortzi,urtarrilaren 29an, Aita Agirre Kulturgunekoareto nagusian, 18:00etan. “COVID-19 gai-tzaren eraginez bizi ditugun garai zail hauenaurrean hiritarrok osasun erakunde ofizialetatikagintzen zaizkigun neurri debeku eta aholkuezgain, gure defentsak eta immunitate sistema sen-dotze aldera eskura dauzkagun aukerez hitzegingo dute hizlariek”, zabaldu dute antolatzai-leek. Hiru izango dira hizlariak: Juango Marti-nez Kirurgia orokorreko eta digestio aparatukosendagilea; Ricardo Arriola, sendagile, home-opata eta akupunturan aditua; eta Silvana Hue-gun diestista. Sarrera doan izango da etahizlaria nagusiki gazteleraz izango dela aurre-ratu dute. Pandemia kontuengatik 25 lagunsartu ahal izango dira gehienez.

Aita Agirre plazan etaeraikinaren arkupeetanhainbat eserleku jarri dituElgoibarko Udalak, bai etalorontzi batzuek ere. Griskolorekoak dira eserlekuberriak, harrizkoak, etahainbat formatakoak.

Orri markagailuen lehiaketa martxan da

Gotzon Garate Udal Liburutegiak orri mar-kagailuen lehiaketa antolatu du. Aurtengorakogaia negua da, eta urtaro horrekin lotura dutenirudiak aurkeztu beharko dira. Interesatuek urta-rrilaren 29ra arteko epea dute parte hartzeko.

Mendaroko Egile Mechanics enpresak hamabi langilekaleratu dituela salatu du LAB sindikatuak

Hegazkigintza sektoreko krisiak Deba eskualdea ere kolpatu duela azaldudu LAB sindikatuak. Salatu dutenez, Mendaroko Egile Mechanics enpresakhamabi langile kaleratu zituen 2020ko abenduaren amaieran, aldi baterakoenplegu espedientea (ABEE/ERTE) aplikatu ostean. LAB sindikatutik jakiteraeman dutenez, kaleratze hauekin agerian geratu da patronalak ABEEak be-zalako neurri koiunturalak zein kaleratzeak moduko tresna estrukturalak erabi-liko dituela COVID-19ak sortutako egoerari aurre egiteko, “sektorekoetorkizuneko lan baldintzak kaskartuz”.

1187 alea:Maquetación 1 21/01/21 10:50 Página 6

Page 7: Bertokoari lekua...2021/01/22  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus

ERREPORTAJEA 7

Naturari laguntzea irabaziasmo bakarra

Basoak lehengoratzeko ahaleginean dihar-dute Lurgaia fundaziokoek eta egiteko ho-rren barruan, Zirardamendin bertoko zuhaitzespezieak landatzera deitu zuten zapatu-rako. 40 bat lagun batu ziren deialdira.Orain arte, Bizkaian aritu izan dira batezere, baina Gipuzkoan ere indarra hartzen aridira pixkanaka. Euren bazkideen ekarpene-kin, erakunde eta enpresekin egindako hi-tzarmenekin eta administrazio publikoenunean uneko dirulaguntzekin finantzatzendute Lurgaiaren proiektua eta laguntza pu-blikoen mende ez egoteak beren indepen-dentzia zaintzen eta proiektuenegonkortasuna bermatzen laguntzen die. In-formazio gehiagorako: lurgaia.org. Bideoaikusteko: barren.eus.

Elgoibartik Zirardamendira, Aiastia auzora, oinez igotzekoasmoa zuten izatez, baina azkenean, autoz egin zutenbidea. Oinetako egokiak eta lanerako jantziak eramateko

eskatu zieten boluntarioei Lurgaia fundaziokoek, ekimenaren sus-tatzaileek, eta halaxe agertu ziren 40 bat lagun, lanerako gertu.Herriko lagunez gain, Eibartik, Soraluzetik, Azkoititik, Beasaindiketa Zumarragatik etorritakoak zeuden boluntarioen taldean.Zuhaitz landaketa batean parte hartzen zuten estreinako aldiazuten batzuek, baina baziren beteranoagoak ere. Zirardamendibaserri inguruan autoak laga, erremintak, arbola-landarak eta ba-besgarriak hartu eta abiatu ziren denak mendian gora. Eta hantxe,Zirardamendiko gailurretik gertu, Elgoibarrera ematen duen mendi-magalean, ekin zioten lanari, lau laguneko taldetan banatuta.Otea eta sastraka bada inguruan, eta ez zitzaien erraza egin ba-tetik bestera mugitzea, baina bi orduren bueltan 300 bat landarasartu zituzten, eguraldi ederra lagun.

Jon Hidalgo Lurgaia fundazioko kideak eman zizkien azalpe-

nak boluntarioei, lanean hasterako. Hark azaldu zien, esaterako,sastrakarik ez egoteak erraztuko liekela lana, baina ez zela ko-menigarria kentzea, bestela higadura handiagoa sortuko lukete-lako eta gainera, ingurua garbiago egonda animalia gehiagosartuko liratekeelako zuhaitz-landara gazteak jatera. Azaldu zute-nez, sasiak oso garrantzitsuak dira lurra lehengoratzeko. “Zuhai-tzek, gainera, hazi ahala, itzal handiagoa egingo diete sasiei etaberen kabuz ere gutxiko dira”. Dena den, bost bat urte barru,zuhaitzen ondoak garbituko dituztela aurreratu zuten.

Sastrakak babesa ere badira beraz zuhaitz gaztearen lehe-nengo bizi urteetan. Nolanahi ere, plastikozko babesgarriekin in-guratu zituzten zapatuan, orkatzek-eta ez ditzaten kimuak jan.Hamarkada batzuk pasatu beharko dira Zirardamendiko basoakbenetako baso itxura har dezan, baina zapatuan landatu zituztenharitzak, gurbitzak, makatzak, gerezi-ondoak, otso lizarrak etagainerako espezie autoktonoak etorriko dira goruntz, eta urte gu-txiren buruan, beste itxura bat izango du inguru horrek.

- ASIER ORBEA / AINARA ARGOITIA - Lurgaia fundaziokoen deialdira batu zirenetako boluntario batzuk aitzurrean,

zuhaitz-landarak landatzen.

1187 alea:Maquetación 1 21/01/21 10:50 Página 7

Page 8: Bertokoari lekua...2021/01/22  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus

ERREPORTAJEA8

“Besteen zain egon gabe, ekintzara pasatu gara, eginez egiten delako bidea”

Lurgaia fundazioko kidea da Sergio Ga-llego. 2002an sortu zuten Lurgaia eko-logista batzuek, ingurumenaren aldekoekintza gizarte zibiletik gauzatzekoasmoz. Gaur egun, 400 bazkide ingurudira, eta bertoko basoak eta biodibertsi-tatea zaintzeko ari dira lanean. Eurenegitekoen eta egiteko moduen berri emanzuen Gallegok zapatuan, Zirardamendin.

w Zerk bultzatuta etorri zarete zuhaitzlandaketa hau egitera?

Lurgaia fundazioak 18 bat urte dara-matza halako ekimenak bultzatzen. Ira-bazi asmorik gabeko erakundea da gureaeta Urdaibai ingurua da gure lan eremunagusia, baina aspaldi honetan handikkanpora ere ari gara lanean. Hala, duelahilabete inguru, Zirardamendiko lur sailhonen jabearekin egin genuen harre-mana. Lur sail hau eskaini zigun, basoatlantikoa, bertako basoa, sortzekohemen. Lur hau utzi zigun, guk kudea ge-nezan. Hala, zuhaitz landaketarako deial-dia egin genuen guk eta Eibarko,Azkoitiko, Beasaingo, Zumarragako, So-raluzeko eta Elgoibarko hainbat lagunbatu zaizkigu gaur, guztira 40 bat lagun.Eta denon artean 300 bat arbola-landaralandatu ditugu. Hemen bertako espezieak

dira denak: haritzak, gurbitzak, makatzak,gerizi-ondoak, otso lizarrak... Eta ekimenhonen bueltan, halakoetan beti egin ohidugun bezala, Lurgaia zer den ere azaldudiegu hurbildu zaizkigunei, bai eta zer,nola eta zertarako egiten dugun hau ere.w Noizko aurreikusten duzue honekbaso itxura hartzea?

Hemen benetako baso bat ikusteko100 bat urte beharko ditugu, baina 2-3urteren buruan beste itxura bat izango duhonek, eta hamar bat urteren barruan,zuhaitz ederrak izango ditugu.

w Zenbat metro koadroko lur saila da? Hamahiru bat hektareako saila da,

baina, gaur, hektarea erdi batean aritu-gara lanean. Hektareako 600-650 lan-dare sartzen ditugu normalean.w Auzolanean ari zarete gaur. Hau dabeti zuen lan egiteko modua?

Ez beti. Lekuaren eta daukagun dirukopuruaren arabera izaten da hori asko-tan. Finantziazio pribatua eta dirulagun-tzak ere jaso izan ditugu, baina halakorikez daukagunean, guk geuk egiten duguordaindu ezin dugun lan hori. Hala ere,

u SERGIO GALLEGO LURGAIA FUNDAZIOKO KIDEA

HARITZA GURPITZA MAKATZA GEREZI-ONDOA LIZARRA

1187 alea:Maquetación 1 21/01/21 10:50 Página 8

Page 9: Bertokoari lekua...2021/01/22  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus

guretzat oso garrantzitsua da, bai, auzo-lanaren kultura sustatzea, horrek bideaematen digulako dibulgazio eta kontzien-tziazio lan bat egiteko ere, eta konpromi-soa hartzera ere behartzen duelakojendea. Izan ere, auzolanean egindakolandaketa hauetan aukera izaten dugu Lur-gaiak egiten duen lanaren berri ematekoeta gure helburuak azaltzeko. Pinuak etaeukaliptoa moduko arbolek gure lurretanzer eragin duten azaltzeko eta gure alter-natiba zein den azaltzeko ere baliatzenditugu aukera hauek.w Zer motatako hitzarmena sinatuduzue lurjabearekin?

Lagapen-hitzarmena. Baso autokto-noak berreskuratzeko eta zaintzeko kon-tserbazio-hitzarmena sinatu dugulurjabearekin. Horrek zer esan nahi du?Jabetzan eman ordez, lur hau hainbaturtez erabiltzeko baimena eman digula ja-beak guri. Guk kudeatuko ditugu lurhauek, baina kudeaketa biodibertsitateamantentzeko eta basoa lehengoratzekoizango da beti, eta gutako inork ez du ete-kin ekonomikorik aterako hemendik; ezegurrik, ez onddorik, ez beste ezer. w Zer da, gaur, Lurgaia? Zein dimentsiohartu du?

Lurgaiak 500 hektarea inguru kudea-tzen ditu gaur egun. Lur sail batzuk geukerosi ditugu, eta beste batzuk laga egindizkigute geuk kudeatzeko. Egitasmo na-gusia Urdaibain daukagu martxan. Urdai-

bai Biosfera Erreserbako harizti misto han-diena sortzen ari gara. Inguru hartan, Iba-rrurin, Muxikako udalerrian (Bizkaia), pinueta eukalipto landaketa handiak egiten arizirela ikusita, kezkatuta jo zuen hango fa-milia batek guregana. Ez zuen bere etxebueltan pinurik eta eukaliptorik nahi etahalaxe sinatu genuen gure lehenengozaintza-akordioa, 2008an. Lur sail harihektarea gehiago eman nahi dizkiogu etahorretarako abenduan crowdfundig edofinantzaketa kolektiborako kanpaina hasigenuen, 48 bat hektareako lurra erosteko.Basoa benetako basoa izan dadin, den-bora eta sailak lur-azalera jakin bat izateabehar dira eta gure helburua lortuz gero,laster 163 hektareako basoa izangodugu Undabason. Momentuan 105 bathektareatan landatu ditugu bertoko arbo-lak, baina asmoa dudarik gabe, basohori handitzen joatea da. w Duela 18 urte hasi zenuten proiektuhau. Zer balorazio egiten duzue?

Oso pozik gaude. Normalean asteroantolatzen ditugu gaur bezalako jardunal-

diak eta jende berria batzen zaigu, bainaez gaur beste: gaur denek dute hemen es-treinako aldia, eta horrek poza emandigu. Pozgarria da, era berean, bai So-raluzen, bai Elgoibarren eta baita Eiba-rren ere, gure mendien egoeraz kezkatutadagoen jende bat elkartu izana. Denahain daukagu intentsifikatuta, ia-ia basorikere ez daukagula Gipuzkoan eta Biz-kaian. Protesta egitetik ekintzara pasatuginen gu duela urte batzuk eta guretzakohau da bidea: ekintzara pasatzea. Jarraitubeharko dugu instituzioei euren politikakaldatzeko eskatzen, eta noizbait aldatubeharko dituzte arauak-eta, baina mo-mentu hori iritsi zain egon gabe, lanariekin diogu guk, iruditzen zaigulako eginezegiten dela bidea.w Eukaliptoaren inguruan bada kezkabazterretan. Zuek Bizkaitik zatozte etazuen inguruan, hemengo aldean, euka-lipto asko ikusten da aspalditik. Zerduzue esateko?

Beharragatik landatzen dute batzuekeukaliptoa, baserritik bizi direlako eta zer-bait behar dutelako, baina badira iner-tziaz, lurrari beti etekin bat atera nahihorregatik, eukaliptoa landatzen ari dire-nak. Belaunaldi aldaketa bat eman da,baina, eta gero eta jende gutxiago bizida baserritik. Askok oinordetzan jaso di-tuzte lurrak, baina kalean ateratzen dutebizimodua, baserrian bizi ala ez, eta ho-rietako batzuk hasi dira euren buruei gal-

ERREPORTAJEA 9

“Laga egin dizkigu jabeak lur hauek gukkudeatzeko, baina gutako inork ez duetekin ekonomikorikaterako hemendik”

1187 alea:Maquetación 1 21/01/21 10:50 Página 9

Page 10: Bertokoari lekua...2021/01/22  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus

ERREPORTAJEA10

“Baso Biziak taldea sortu dugu Soraluzen Lurgaia fundaziokoekin batera lan egiteko eta gure herrian erebertako zuhaitzak landatzen hasteko. 87 bazkide gara momentuan taldean, eta hilean 5 euroko kuota or-daintzen dugu; 60 euro urtean. Diru horrekin lur sailen bat erosi nahiko genuke zuhaitz autoktonoak landatzeko,

baina ahaleginduko gara lurjabeekin lagapen-hitzarmenak lotzen ere. Ikusten ditugu gure inguruko mendiak nola dauden eta iruditzenzaigu inflexio-puntu batean gaudela eta erabaki behar dugula lurra esplotatzen segi edo egoera honi buelta ematen ahalegintzearen ar-tean zer egin. Lurgaiakoek esaten duten bezala, gu ere ez gaude lurrak ustiatzearen kontra, baina iruditzen zaigu oreka bat egon behardela eta naturari ere laga behar zaiola lekua bere bidea egin dezan. Eibarren eta Soraluzen eratu ditugu taldeak eta uste dut elgoibartarroiere ondo etorriko litzaizuekela Baso Biziak sortzea, sare bat sortzeko eta instituzioei presioa egiteko”.

ANTXON ALBERDI, Soraluzeko Baso Biziak talde administratibokoa

“Ez gaude lurrak ustiatzearen kontra, baina iruditzen zaigu naturari ere lekua utzi behar zaiola bere bidea egin dezan”

“Eukalipto landaketarekin sortzen ari zen arazoaren berri izan genuenean batu ginengu proiektura. Bideo pare bat ikusi genituen, sartu ginen Lurgaia fundazioaren webgunerazer zen eta nola lan egiten zuten ikustera, batu ginen gero interesa agertu genuen lagunbatzuk eta gure lehenengo pausoa landaketa hauetan parte hartzea izan da. Ekimen interesgarria iruditzen zaigu. Egiteko erraza, etagure aletxoa jartzen ari gara zerbait ondo egiteko bidean. Goiz-pasa ederrak pasatzen ditugu gainera arbolak landatzen eta pozikgaude. Beasaindarrak gara gu biok, nahiz gaur egun Ordizian eta Lazkaon bizi garen. Hirugarren lagun bat ere etortzekoa zen gaurgurekin Beasaindik, baina eremu gorrian sartu dira, eta ezin izan du etorri”.

AITOR ARANBURU eta XABIER AIZPURU, boluntarioak

“Egiteko erraza da zuhaitzak landatzea, eta gure aletxoa jartzen ari gara zerbait ondo egiteko bidean”

“Ramon eta biok Soraluzetik etorri gara gaur hona, Lurgaia fundaziokoekin baterazuhaitz landaketa honetan parte hartzera. Arbola landaketak zelan egiten dituzten ikastera

etorri gara, Soraluzen ere gauza bera egiten hasi nahiko genukeelako etorkizunean, Lurgaiakoekin eta herriko boluntario taldearekin.Eguraldi ederra daukagu gaur, eta goiza aprobetxatzen eta ingurumenaren alde nola egin ikasten ari gara”.

IKER ALDAZABAL (Soraluzeko alkatea) RAMON GALLASTEGI (Ingurumen batzordeburua)

“Landaketak zelan egiten dituzten ikastera etorri gara,Soraluzen ere gauza bera egiten hasi nahi genukeelako”

dezka zertarako behar dituzten lur horiek.Natura eta mendia gustuko dituen jendeaizaten da normalean guregana gertura-tzen dena, baso atlantikoa berreskura-tzeko bere alea jarri nahi duen jendea.Etekin bat atera nahi izanda ere, nik eznuke pinua edo eukaliptoaren aldeegingo, ez eta hemen hainbeste ikustenden cryptomeria japonicaren alde ere.

Nik bertakoaren alde egingo nuke, bistadan, baina dena den, gure helburuabeste bat da: biodibertsitatearen kon-tserbazioa eta natura-ondarearen kude-aketa sustatzea: espezieak, habitatak,lotutako prozesu ekologikoak eta pai-saia. w Paisajea sano aldatu da gure inguruhonetan. Zer ondorio izan du horrek?

Pinu sail handiak bota dituzte lurja-beek, denak batera, eta horrek ekarri dubatetik, egurraren prezioa dezentez mer-katzea, eta bestetik, ingurumenean higa-dura larri bat eman izana. Mendian,makinaria astuna sartu dute, bide berriakegin behar izan dituzte pinuak atera-tzeko, ibaiak basaz bete dira eta horrekondorio ekologikoak eragin ditu.

1187 alea:Maquetación 1 21/01/21 10:50 Página 10

Page 11: Bertokoari lekua...2021/01/22  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus

KIROLA 11

Eskola Kiroleko entrenamenduak hasi dituzte Elgoibarren Eskola Kiroleko entrenamen-

duak berriro hastea baimendu duJaurlaritzak eremu gorrian ez dau-den herrietan, eta Elgoibarko Es-kola Kirolak eguaztenean,urtarrilaren 20an, ekin zion berrirobere jardunari. Gehienez ere seilaguneko taldetan antolatuta ibilibeharko dute. Taldea beti per-tsona berek osatuko dute, etaezingo dira aldagelak erabili.Hori bai, intzidentzia-tasa 500etikgorakoa den herrietan bertan be-hera laga beharko dira Eskola Ki-rolko jarduerak.

Garaipen bat, porrot bat eta berdinketa bat eskuratu dituzte Sanloko senior taldeek asteburuan

Gabonetako atsedenaldia etagero, lehiara itzuli dira Sanlokosenior mailako taldeak. Alcortak

zein Gaurvek etxean jokatu zituzten urtekolehen partidak. Senior gizonezkoen Al-corta taldeak gainera, bi partida jokatu zi-tuen asteburuan, 48 orduko tartean, etagero beste partida bat eguaztenean, Ata-rrabian. Urtarrilaren 15ean Olaizagan jo-katu zuten lehen partidan garaipengarrantzitsua eskuratu zuten elgoibarta-rrek, Huescako Avefor taldearen aurka.Partida hori laugarren jardunaldian jokatubehar zuten, joan den urrian, baina ber-tan behera laga zuten koronabirus kasuen-gatik. Defentsak erasoari nagusituzitzaizkion partida estu baten ostean, Al-cortak azken segunduetan lortu zuen ga-raipena, 20-19ko emaitzarekin. Hala,aurkari zuzen bati gailendu zitzaion;eta, aldi berean, Lehen Nazional mai-lako sailkapenean hiru postu aurreratu zi-tuzten. Domekan, berriz, Tolosa taldearenaurka jokatu zuen Alcortak, eta 16-27galdu zuten. Lehen zatia parekatua izanzen, eta hiru goleko errenta (7-10) eramanzuten tolosarrek aldageletara. Alcortakojokalaririk aipagarrienak izaten ari ziren

bi jokalarik min hartu izana, baina, era-bakigarria izan zen partidaren bilakae-ran. “Egoera aldakorra izaten ari dadenboraldi honetan, baina taldea ilusiozgainezka dago eta ezina ekinez eskura-tzen dela badakigu”, esan dute SanlotikAlcortaren denboraldiaz. Ia atsedenik har-tzeko astirik gabe, eguaztenean, jokatuzuten ligako beste partida bat, hori erepandemiagatik atzeratutakoa. Atarrabianjokatu zuten Beti-Onak taldearen aurka.Gaurve Asesoresek ere, Sanloko senioremakumezkoen taldeak, etxean jokatukozuen zapatuan, eta 21na berdindu zutenBarañaingo Lagunak taldearen aurkako

neurketan. Parez-pare aritu ziren bi tal-deak partida guztian, atsedenaldira ere13nako berdinketarekin ailegatu baitzi-ren. “Erasoan zein defentsan ondo hasigenuen partida, eta minutuak aurrera joanahala defentsan ondo moldatzen jarraitugenuen arren, erasoan gehiago kostata zi-tzaigun”, esan dute taldeko arduradunek.Bigarren zatia lehenengoaren ildo beretikjoan zen, bi taldeak erasoan baino ho-beto aritu ziren defentsan, eta etxeko tal-deak ez zuen asmatu azken minutuetanmarkagailuan izan zuen aldea kudeatzen.Azkenean, puntu bat lortuta hasi du Gaur-vek Ligako bigarren itzulia.

1187 alea:Maquetación 1 21/01/21 10:50 Página 11

Page 12: Bertokoari lekua...2021/01/22  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus

ELKARRIZKETA12

“Sormena da gure jainkosa etabeste bide bat hartzera

eraman gintuen”

Vendetta taldean hamar urtez aritu ostean, Zetak taldea sortu zuenPello Reparazek (Arbizu, 1990) 2019an. Musika elektronikoa duoinarrian, eta dagoeneko bi disko kaleratu dituzte. ‘Zetak’ izanzen taldearen estreinako lana, eta ‘Zeinen ederra izango den’ dis-koa izan da bigarrena, konfinamenduaren gogorrenean ekoiztuta-koa. Taldea sortu eta berehala kultur ikuskizunak eten eginzituzten, eta bertan behera laga zituzten hamaika emanaldi, bainaorain aretoetara itzuli dira, eta bihar Elgoibarren izango dira. For-mato akustikoan eskainiko dute kontzertua, 17:00etatik aurrera,Herriko Antzokian. Sarrerak agortuta daude.

w 2019ko amaiera aldera sortu zenuten Zetak taldea, etabete-betean harrapatu zintuzten koronabirusaren pande-miak. Zein eragin izan du zuengan?

Uste dut jakin dugula pandemiaren olatua surfeatzen, nola-bait. 2020rako kontzertu asko genituen lotuta eta bat-bateandena bertan behera geratu zen. Apur bat egoera baretu zenean15 kontzertu iragarri genituen eta denetarako sarrerak agortutadaude. w Zein motako publikoari begira sortu zenuten Zetak?

Adin desberdinetako jendeak gozatzeko moduko proiektuadela esango nuke. Are gehiago, Vendettaren garaitik gaur egu-nera ditugun jarraitzaileen batez besteko adina igo egin delaohartu gara. Hasieran zalantzak genituen Vendettaren jarraitzai-leekin zer gertatuko zen, baina datuek erakusten digute horie-tako asko Zetaken jarraitzaile ere bihurtu direla. Niretzataldaketa naturala izan dena, badirudi beste askorentzat erehala izan dela eta hori poztekoa da. Oso eskertua nago.

- AINHOA ANDONEGI-

u PELLO REPARAZZETAK TALDEKO KANTARIA

1187 alea:Maquetación 1 21/01/21 10:50 Página 12

Page 13: Bertokoari lekua...2021/01/22  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus

ELKARRIZKETA 13

w Zer esan nahi du Zetak izenak?Idatzi nituen lehen abestiak pertsonai ilunetatik eta egoera

nahiko traumatikoetatik sortu ziren, eta horiek deskribatzerako or-duan Zetak hitza suertatu zen. Nor dira Zetak? Bukaerarako uztendiren horiek; nolabait esateko, ahaztuak, alboratuak... Horiei egi-ten die erreferentzia. w Bi lan dituzue merkatuan, eta bigarrena konfinamenduarengogorrenean sortua, gainera: ‘Zeinen ederra izango den’.Konfinamendua bera inspirazio izan zen?

Agian bai. 2019an sortu genuen lehen diskoa, eta 2020andisko hori han eta hemen aurkezteko asmoa geneukan, bainabete-betean etorri zen egoera berezi hau eta planak erabat aldatubehar izan genituen. Zetak oso proiektu aktiboa da, eta sormenaridagokionez oso bizirik gaudenez, letrak idazteari ekin nion kon-finamenduan. Covid egoera honi lotutako hausnarketen emaitzaizan da Zeinen ederra izango den lana. Lehen diskoan pertsonakziren gehiago protagonista eta saiatu izan naiz haien azaleanjarri eta haien sentipenak bizitzen. Nahikoistorio traumatikoak izan ziren batzuk, etaesperientzia kañeroa izan zen. Bigarrenlana askoz introespektiboagoa da etagehiago enfokatu dut nire bizipenetatik.w Vendettarekin hamar urteko ibilbideaegin zenuen eta gorenean zegoeneanerabaki zenuten amaiera ematea. Halaizan behar zuen?

Bai; azken batean sortzaileak garaeta sortze prozesuak eramaten gaituen bi-detik jo behar dugula sinesten dut. Sormena da gure jainkosa etasormenak beste bide bat segitzera eraman gintuen. Oso urte ede-rrak izan ziren Vendettarekin bizi izan genituenak, eta bai, one-nean geundenean utzi genuen, eta, bai, hala izan behar zuen. w Ska doinuetatik, musika elektronikora. Aldaketa ausartaizan dela esango al zenuke?

Sormenak ireki digun bideari jarraitu baino ez dugu egin.Azken urteetan musika elektronikoarekin harreman handia neukanentzule eta kontsumitzaile moduan, eta alor horretan esperimentatunahi nuen. Vendetta amaitu zenean paper zuri baten aurrean jarrieta bide horri jarraitu nion. Oso pozik eta eroso sentitzen naiz.Aldaketa potentea izan den arren, aldaketa naturala izan delauste dut. w 17 urte besterik ez zenituela sortu zenuten Vendetta. Labur-bilduko diguzu apur bat honaino iritsi arte izan duzun musikaibilbidea?

6 bat urterekin hasi nintzen Etxarriko musika eskolan eta 8 ur-terekin tronboia ikasten hasi nintzen. 12 urterekin igo nintzen es-treinakoz taula gainera Altsasuko Gaztetxean, eta ordutikkolaborazio desberdinak egiten hasi nintzen, gauza pila bat ikas-ten eta nire denboraren gehiena musikari dedikatzen. 17 urterekinhasi nintzen Vendettan, eta horrek eraman ninduen ordura arte pa-sioa zena nire lanbide bilakatzera.

w Distantziatik begiratuta, zer izan da Vendetta zuretzat?Nire unibertsitatea izan da, eta ez bakarrik musikari dago-

kionez. Alor pertsonalean ere oso aberasgarria izan da. Tal-dekideek euren jakintza guztia konpartitu zuten nirekin, nikbaino gehiago zekiten-eta. Hilko naizen arte, nire bizitzakourterik garrantzitsuenetarikoak izan dira Vendettakoak. w Vendetta amaitu zenean, argi zeneukan zein izango zenzure hurrengo pausoa?

Sortze prozesua bakarkakoa izan zen. Lehenengo diskoasortu nuen, eta ondoren, taldea. Sortze prozesua berezia dabeti, eta nire ustez ezin dugu pentsatu soilik taula gaineraigoko diren pertsonengan. Adibidez Iratxe Reparaz arte zu-zendaria da, Joseba Razkin beti nire alboan dago, ArtzaiIraurgi... oso garrantzitsuak izan dira proiektuan, eta gero,jakina, Leire Colomo, Gorka Pastor eta Iban Larreburu beza-lako musikariekin lan egiteak beste dimentsio bat ematen du.Baina sortze prozesua dena izan da berria, eta ez da erraza

izan. w Irakaskuntza ikasketak ere badituzu,eta umeekin baloreak lantzeko proiek-tua ere martxan daukazu. Zertandatza?

Ikaragarri gustatzen zait umeekin lanegitea. Etxarriko eskolan aritu nintzen la-nean, baina aldi berean musikan ere ba-nenbilen, eta iritsi zen une bat musikakdenbora asko kentzen zidana eta irakas-kuntza utzi behar izan nuena. Pena han-

dia eman zidan, eta erabaki nuen hezkuntzarekiko neukankonpromiso hori beste modu batean lantzea. Hortik sortu nuenBaloreak proiektua. Giza balioak haurrekin jorratzeko proiektuada, eta harrera oso ona izan zuen. Harro nago egindakolanaz. w Elgoibarko kontzertua formatu akustikoan izango da.Zer eskainiko duzue?

Egoera berezi honetan bi motako saioak eskaintzen arigara: leku batzuetan formato elektrikoan aritzen gara ekipoguztiarekin, eta beste batzuetan, akustikoan. Kasu honetantaula gainean Gorka piano-jolea eta biok arituko gara, bainalantaldeko kide gehiago ere etorriko dira. Oso serio hartzendugu formato akustikoa ere, ez da bata bestea baino garran-tzitsuagoa. Formatu akustikoa oso aproposa da ezagutzekoabesti bakoitzaren atzean zer dagoen, nolabait esateko,abesti bakoitzaren ardatza eta bizkarrezurra zein diren eza-gutzeko. Kontzertura doazenei eskatuko nieke jarrera irekia-rekin joateko. Abestiekin bidaia bat egingo dugu eta esangonieke joan daitezela abesti bakoitzaren atzean dagoen horiezagutzeko jarrerarekin. Eskerrak eman nahi dizkiet kontzer-tura joango direnei, eta sarrerarik gabe geratu direnei esannahi diet topatuko dugula bidean elkar, eta izango dutela au-rrerantzean ere Zetak ikusteko aukera.

“Nire unibertsitatea izan da Vendetta, eta ez bakarrik musikari

dagokionez. Alor pertsonalean

ere bai”

1187 alea:Maquetación 1 21/01/21 10:50 Página 13

Page 14: Bertokoari lekua...2021/01/22  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus

KULTURA14

Asto zurixa allegau: Logurea iritsi. Allau al da asto zurixa, umia?

Ikus Txomin(txo) etorri.

San Joseren irudi berria egin du Arturo Andrade eskultoreaketa eguaztenean jarri zuen berak Morkaikon

Elgoibarko Udalak zehaztu du 2022ko egutegia osatzekoargazki lehiaketaren gaia: Elgoibarko baserrietako bizimodua,ohiturak eta lanak. Antolatzaileen helburua da landa-eremuarenerrealitatearen ezagutza sustatzea, baserritarren lanetan etalanda-eremuko ohituretan arreta jarrita. Argazkiak aurkeztekoazken eguna 2021eko urriaren 7a izango da; eta lanak AitaAgirre kulturgunean edo [email protected] helbide elektro-nikoan aurkeztu ahal izango dira. Partaide bakoitzak, gehienezere, sei argazki aurkeztu ahal izango ditu; baina, gehienez ere,pertsona bakoitzeko hiru argazki sarituko dira. Elgoibarko Uda-leko eta Ongarri argazkilari elkarteko ordezkariek osaturikoepaimahaiak hamabi argazki aukeratuko ditu egutegi handi-rako, eta beste argazki bat, egutegi txikian jartzeko, eta Txan-kakua merkatari elkarteko dendetan gastatzeko 80 eurokobonuarekin sarituko dute aukeratutako argazki bakoitza.

Arturo Andrade eskultore elgoibarta-rrak Morkaiko Mendizale taldea-rentzat egindako brontzezko

jaiotzari San Joseren irudia falta zitzaiolajabetu ziren Morkaikoraino igo ziren hain-bat herritar. Abuztuan igarri zuten harenfalta. Tristuraz hartu zuen berria eskulto-reak, eta inguruetan bila aritu zela aitortudu, figura aurkituko zuen esperantzaz.Baina irudia inon agertzen ez zela ikusita,berria egitea erabaki zuen. Sortu du piezaeta Andradek berak jarri zuen eguazte-nean zegokion lekuan, Morkaikon, jaio-tzako gainerako piezen ondoan.

Elgoibarko baserrietako bizimodua, ohiturak eta lanak izango da 2022ko egutegirako argazki lehiaketako gaia

Amaren Intxaurrak antzezlana aurkeztuko dute gaur Herriko Antzokian Pirritx, Po-rrotx eta Marimotots pailazoek. Heriotza du ardatz proiektuak. Naturak heriotza uler-tzen lagundu die Pirritx, Porrotx eta Marimototsi, azken batean, bizitzaren parte delakoheriotza ere. Marimototsen ama Loreto hil ondoren landatutako intxaurrondoak lehe-nengo intxaurra ematen duen unean hasten da istorioa, eta hortik abiatuko da ema-naldia. Bi saio eskainiko dituzte, 17:00etan lehenengoa eta 19:00etan bigarrena.Sarrerak agortuta daude.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots gaur, Herriko Antzokian

1187 alea:Maquetación 1 21/01/21 10:50 Página 14

Page 15: Bertokoari lekua...2021/01/22  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus

KULTURA 15

‘Aladdin’, San Agustin kulturgunean

Mendaroko Zubigazte elkarteakantolatuta, Aladdin filma emango dutedomekan, San Agustin kulturgunean,17:00etan.

675. urteurreneko logotipo lehiaketa

Elgoibarko Udalak jakinarazi du675. urteurreneko logotipo lehiaketanparte hartu zuten herritarrek dagoe-neko jaso ditzaketela pendrive-ak, He-rritarren Arreta Zerbitzuan.

Udal Txistulari Taldeak diana berezia prestatu zuen San Anton Egunerako, etaiazko Trinitate jaietan egin zuten moduan, hiru taldetan banatuta irten ziren kale-jiran. 9:00etan batu ziren Kalegoen plazan, eta handik abiatuta, herriko kaleeta auzo guztiak bisitatu zituzten.

Filatelia elkarteen Euskal Federazioak urtekolehen batzarra egingo du bihar, 11:00etatik au-rrera, Kultur Etxean, eta horren ostean,

12:30ean hasiko dute zigilu erakusketako itxiera eki-taldia. Aurten Julen Zabaletari eta Koldo Lizarralderieskaini diote erakusketa, eta, batetik, haien senideeiomenaldi txiki bat egiteko baliatuko dute biharkoa,eta bestetik, erakusketan parte hartu duten guztiei es-kerrak emateko. Aurtengo erakusketan 85 bildumajarri dituzte ikusgai.

Kalejiran irten ziren txistulariak San Anton Egunean

San Antonetako zigilu erakusketan parte hartu dutenei eskerrakemango dizkiete bihar, erakusketaren itxiera ekitaldian

‘Antonio Gaztañetaren bidaia’ aurkeztuko du Musbika Ensemblek hilaren 31n

Musikaren sentsibilizazio eta difusiorako sortutako proiektua da Musbika.Musika klasikoa eta antzinako musika pertsona ororengana iristeko daudenoztopoak gainditzeko asmoz, berritasunez hornitu dute proiektua. ElurArrieta elgoibartarra da Musbika Ensembleko musikarietako bat. 2016koabenduan estreinatu zuten taldea Elgoibarren, San Bartolome parrokiarenmendeurrenean, eta ordutik hainbat egitasmo berri dituzte eskuartean, esa-terako Antonio Gaztañetaren bidaia. Iazko martxoan aurkeztu behar zutenobra hau Elgoibarren, baina koronabirusaren eraginez bertan behera geratuzen emanaldia, eta datorren urtarrilaren 31n taularatuko dute. Euskal He-rriko itsas-gizon garrantzitsua izan zen Antonio Gaztañeta (Mutriku, 1656-1728), eta Musbika Ensemblek bere itsasontzian bidaiatzeko aukeraeskainiko digu, musikaren bidez. 12:30ean izango da emanaldia.

1187 alea:Maquetación 1 21/01/21 10:50 Página 15

Page 16: Bertokoari lekua...2021/01/22  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus

MERKATU TXIKIA

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-

raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-

puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-

tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

ROSA Mª PINTADO

AHOLKULARI KOLABORATZAILEASan Bartolome, 2

Jabeen azken batzarrean ez zen akordiorik lortu komunitateari da-

gokion gai batean. Jakin nahi nuke jabeen batzarrean gehiengorik

lortzen ez denean posible den gai-zerrendako puntu berarekin beste

batzar batera deitzea eta, hala bada, deialdian gutxieneko eperen bat

errespetatu behar den.

Legeak ez du debekurik ezartzen ildo horretan, eta ez du epe jakin bat

igarotzea eskatzen gai bat beste jabekideen batzar batean eztabaidatzeko eta

bozkatzeko eskaera berriro aurkezteko. Egia esan, ezin da debekuaz hitz egin;

izan ere, jabeen batzarrak iritzia alda dezake jabeen informazio berri edo ho-

bearen ondorioz edo aurreko bozketan kontuan hartutako inguruabarrak al-

datzearen ondorioz, bozketa horretan ez baitzen inolako akordiorik lortu.

Legeak ez ditu behartzen jabekideak ekitate-judiziora jotzera adostasunik

lortu ezin bada, baina horretarako ahalmena ematen die. Beraz, baliteke me-

kanismo horretara ez jotzea eta akordio bat lortzeko ohiko zein ezohiko beste

batzar batera deitzea akordioa lortzeko.

Ondorioa: Kontua ez da lortutako akordio lotesleak aldatzea, bai-

zik eta jabeen arteko akordiorik ez dagoenean ekitea. Beraz, akordioa

ondorengo beste batzar batean hartzen bada, azkenean lortutako Ko-

munitatearen borondatea babestu behar da. Beraz, esku-hartze judi-

ziala jabekideek benetako borondate komuna lortzeko ezintasuna

duten kasuetarako baino ez da erreserbatzen.

16

Merkatu txikiko iragarkiak hiru astez argitaratzen ditugu. Salmenta eta alokairu iragarkiak ordaindu egin behar dira.

Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 18€ (alokairua) - 22€ (salmenta). Autoak saltzea: 18€ . Bestelakoak: 10€.

Iragarkiari erretratua jarriz gero, 6€ gehiago ordaindu behar dira.

BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK:

Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 15€ (alokairua) - 20€ (salmenta). Autoak saltzea: 15€. Bestelakoak: 8€.

Iragarkiari erretratua jarriz gero, 5€ gehiago ordaindu behar dira.

LANA...............................................EskaerakAdinekoak zainduko nituzke. Etxeko langilearitzeko prest, bai eta orduka lan egiteko ere,baita asteburuetan ere ( 688 735 551-------------------------------------------------------------------------------------------------Neska euskalduna LH eta DBH mailako hau-rrei partikularrak emateko prest. ( 687 729 418-------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Titulua etaesperientzia ditut. Elgoibarren bizi naiz ( 660 511 781 / 943 742 330 (Elena) -------------------------------------------------------------------------------------------------Gauetan pertsona nagusiak zaintzeko prestnago. Etxeetan garbiketa lanak ere egingo ni-tuzke, orduka. ( 690 134 485 -------------------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak nahiz zaintza lanak egitekoprest nago. Euskalduna naiz, eta mendekopertsonen zaintzarako ziurtagiria daukat. ( 626 490 986 -------------------------------------------------------------------------------------------------

Haurrak zainduko nituzke arratsaldeetan. Eus-kalduna naiz. ( 688 624 315 -------------------------------------------------------------------------------------------------Neska euskalduna eskaintzen da pertsonaedadetuak zaintzeko. ( 617 571 210 -------------------------------------------------------------------------------------------------Asteburuan lan egiteko prest nago, pertsonanagusiak eta umeak zaintzen. Etxeko garbi-keta lanak egiteko prest nago. Esperientziaeta titulua ditut. ( 631 342 098 -------------------------------------------------------------------------------------------------EskaerakUmea goizez eskolara eramateko pertsonabat behar dut. 8:30ak aldera. ( 650 095 932

GARAJEAK......................................Garaje itxia alokatzen dut San Roke auzoan,kiroldegitik gertu. ( 679 851 185 -------------------------------------------------------------------------------------------------

Garaje itxia alokatzen dut Urazandin, Kala-mua kalean. ( 943 531 131 -------------------------------------------------------------------------------------------------Garaje itxia alokatzen dut Lekuederren. ( 660 042 159

ETXEBIZITZAK..................................Alokairuan edo etxe konpartituan bizitzekopisu baten bila nabil Elgoibarren (heldua etaumea). ( 632 139 635

BESTELAKOAK..................................Abuztuaren 8an moto batek gizonezko batharrapatu zuen Txankakuako eta Sigmako zu-bien arteko errepidean. Gertatutakoa argi-tzeko lekuko bila gabiltza. ( 628 115 677

1187 alea:Maquetación 1 21/01/21 10:50 Página 16

Page 17: Bertokoari lekua...2021/01/22  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus

ZORIONAK 17

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Zorionak gureetxeko berritsuari!3 urte potolo betezenituen atzo etaederki ospatu ge-nuen! Muxu handibat, Beñat, etxe-koen eta, bereziki,Aneren partez!

Z o r i o n a k ,Eneko, urtarrila-ren 27an 8 urtebeteko dituzulako.Muxu bat laguneneta etxeko guztionpartez. Ospatuondo-ondo!

Erretratu bakarreko agurra: 4’50€. Argazki bikoitza: 7€. Hirukoitza: 9€. Hiru lagunetik gorako taldeak:15€

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK Erretratu bakarreko agurra: 3’50€. Argazki bikoitza: 6€. Hirukoitza: 8€. Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€

1187 alea:Maquetación 1 21/01/21 10:50 Página 17

Page 18: Bertokoari lekua...2021/01/22  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus

AGENDA

24 DOMEKA17:00 Zinea: 'Aladdin’. MendarokoSan Agustin kulturgunean, Zubigaztek an-tolatuta.

25 ASTELEHENA18:00 Emakumeentzako jabekuntza tai-lerra: ‘Elikadura kontzientea; ondo maitatuzure burua’. Dinamizatzailea, Loredi Sa-legi. Berdintasun Sailak antolatuta, KulturEtxeko hitzaldi gelan. Doan.

27 EGUAZTENA16:30 Ipuin kontalaria: Lupe Lekuona.LH1eko ikasleentzat. Liburutegian.17:15 Ipuin kontalaria: Lupe Lekuona.LH2ko eta LH3ko ikasleentzat. Liburute-gian. 19:00 Epeletan Literatura Tailerra:‘Dendaostekoak’, Uxue Alberdi. Go-tzon Garate Udal Liburutegiak antola-tuta, Liburutegian bertan.

29 BARIKUA18:00 Eukaliptoei buruzko hitzaldia,Mendaroko San Agustin kulturgunean.Hizlariak: Arturo Elosegi EHUko zientziaeta teknologia fakultateko irakasle katedra-duna eta Aitor Onaindia Baso elkartekoteknikaria. Gonbidapena behar da etaudaletxean eskatu behar da. Telefonoa:943 033 282. 18:00 Hitzaldia: 'Osasuna etaCOVID19-a'. Hizlariak: Juanjo Martinez,kirurgia orokorra eta digestio aparatukosendagilea; Ricardo Arriola, mediku, ho-meopata eta akupunturan aditua eta Sil-vana Huegun, dietista. Aita Agirrekoareto nagusian, doan. 19:00 Bideo foruma: ‘Mujeres del sigloXX’. Loredi Salegik dinamizatuko du.Haizeak antolatuta, Kultur Etxeko hitzaldigelan.

Zinea (Herriko Antzokian)

‘Hasta el cielo’ 23 zapatua: 19:00 24 domeka: 19:00 25 astelehena: 19:00

‘Los Crodos: una nueva era’24 domeka: 16:30

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

Urte guztian, gauez: 22:00-09:00Arantzazu Izpizua, Ibarkurutze, 7 (Eibar)

943 201 912

* Fernandez: Herriko Enparantza, 4Garagartza (Mendaro)

943 756 142

* Ibañez:Rekalde, 1 (Soraluze)

943 751 638

* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze)

943 751 384

22 BARIXAKUA 23 ZAPATUA 24 DOMEKA 25 ASTELEHENA 26 MARTITZENA 27 EGUAZTENA 28 EGUENA 29 BARIXAKUA

Egunez Arriola

Egunez

* Fernandez Garitaonandia

Egunez

* FernandezEgunezYudego

Egunez

* OruesagastiEgunez

BarrenetxeaEgunez

* IbañezEgunez

Garitaonandia

Iluntzean Arriola

Iluntzean---

Iluntzean---

Iluntzean Yudego

IluntzeanBarrenetxea

IluntzeanBarrenetxea

Iluntzean Garitaonandia

IluntzeanGaritaonandia

GUARDIAK Egunez: 09:00-22:00 Iluntzean: 20:00-22:00 Larunbatak: 9:00-14:00 (*)

..............................

22 BARIKUA 17:00 eta 19:00 Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Herriko Antzokian.

23 ZAPATUA 11:00 Filatelia elkarteetako Euskal Federazioaren batzarra. Kultur Etxeko hi-tzaldi gelan. 13:00 Zigilu erakusketako partaide eta laguntzaileei eskerrak emateko ekital-dia. Kultur Etxeko sotoan. 17:00 Zetak taldearen kontzertua, Herriko Antzokian.

18

SAN ANTON JAIAK

1187 alea:Maquetación 1 21/01/21 10:50 Página 18

Page 19: Bertokoari lekua...2021/01/22  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus

Osa

sun

gida

Osa

sun

gida

Osa

sun

gida

Osasun gida O

sasun gida Osasun gida

1187 azala:Maquetación 1 21/01/21 10:51 Página 3

Page 20: Bertokoari lekua...2021/01/22  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: barren@elgoibarkoizarra.eus

1187 azala:Maquetación 1 21/01/21 10:52 Página 4