Aro modernoa

46

Transcript of Aro modernoa

Page 1: Aro modernoa
Page 2: Aro modernoa
Page 3: Aro modernoa

Amerikaren aurkikuntza Errege-erregina Katolikoek elkarrekin

gobernatzen zuten Gaztelako eta Aragoiko koroetan.

1492an, Granadako Erresuma konkistatu zuten.

Kanariar uharteen konkista ere burutu zuten -ehun bat urte lehenago hasi zen-, eta Napoliko Erresuma (Italia) ere mendean hartu zuten; eta Afrikako iparraldean lurralde txiki batzuk konkistatu zituzten. 1512an, Gaztelako koroak Nafarroako Erresuma anexionatu zuen.

1492 Errege-erregina katolikoek Kristobal Kolonen espedizioa finantzatu zuten eta Amerika aurkitu zuen.

Page 4: Aro modernoa
Page 5: Aro modernoa

Amerikaren konkista

Kristobal Kolon ziur zegoen Lurra biribila zela. 1492ko abuztuaren 3an, Kolon eta haren

espedizioa Palos de la Frontera (Huelva) porturik irten ziren. 2 hilabete geroago, lehorra ikusi zuten. Kolonek Japoniara iritsi zirela uste zuen, baina Karibeko uharte batera iritsi ziren.

Urte batzuk geroago, Ameriko Vespuzio italiar itsas-gizonak frogatu zuen lur haiek Asiakoak ez zirela, kontinente berri bat zela, eta Amerika jarri zioten.

Page 6: Aro modernoa
Page 7: Aro modernoa

Kolonaurreko herriak

Amerikan hainbat motatako herriak bizi ziren: Kolonaurreko esaten zaie. Herri horietako asko tribu txikiak ziren, baina beste herri batzuek inperio handiak sortu zituzten: inkek, aztekek eta maiek.

Inkak gaur egun Peru, Ecuador eta Boliviaren zati batean bizi ziren; aztekak Mexikoko haran osoan bizi ziren; eta maiak, gaur egungo Mexikoko hegoaldean, Guatemalan eta Hondurasen.

Page 8: Aro modernoa
Page 9: Aro modernoa

Lurraldearen antolamendua

1492tik aurrera, Amerika erregeordetzatan antolatu zen; erregeordeak ziren buru, eta botere handiak zituzten. Horrez gain, auzitegiak sortu ziren, funtzio judizialetarako.

Abeltzaintza-estantzi handiak sortu zituzten, bai eta nekazaritza-etxalde zabalak ere. Gainera, urre- eta zilar-meatzeak ustiatu zituzten. Metal preziatuak Espainiara eramateko, eskoltutako ontziak erabiltzen zituzten, itsaslapurren erasoak ohikoak izaten baitziren.

Page 10: Aro modernoa
Page 11: Aro modernoa

Gizartea Amerikako kolonietako bereizitako taldetan

antolatu zen. Espainiarrak: Gobernu-karguak zituzten, bai

eta jabetza handiak ere. Mestizoak: Gizon espainiarren eta emakume

indiarren seme-alabak ziren. Batzuek kargu garrantzitsuak zituzten; beste batzuk pobrezian bizi ziren.

Indiarrak: Oro har, gehiegikeria ugari pairatu zuten, nahiz eta haiek babesteko legeak egon.

Beltzak: Afrikatik ekartzen zituzten, esklabo izateko eta lanik gogorrenak egiteko.

Page 12: Aro modernoa
Page 13: Aro modernoa

Inperio Hispanikoa

XVI. mendean, Espainia oso inperio handia bihurtu zen, inoiz izandako handiena. Geroago, ordea, hurrengo mendean, inperio handi hori zatitu egin zen.

Page 14: Aro modernoa
Page 15: Aro modernoa

Inperioaren lurraldeak

Inperio Hispanikoak lurralde mota asko zituzten bere barnean: Espainia, Herbehereak, Italiaren

zati handi bat, zenbait lurralde Europako erdialdean, Amerikako koloniak eta beste jabetza asko Afrikan eta Asian. Gainera

1580an, Portugalgo Erresuma hartu zuen.

Page 16: Aro modernoa
Page 17: Aro modernoa

Karlos l.aren erregealdia

Karlos l.a Errege-erregina Katolikoen biloba zen, Flandesen hezia. 1516an, Espainiako tronua hartu

zuen. Egoera horren ondorioz, 1520an Komunitateen Matxinada izan zen Gaztelako hiri

nagusietan. Espainiatik kanpo, Frantzia bihurtu zen arerio nagusia, Europako boterea lortzeko. Hori dela eta, Karlos l.askotan izan zituen gatazkak Frantziako erregearekin. Gainera, Europako

erdialdean, luteranoei egin zien aurre, ez baitzuten Aita Santuaren autoritatea onartzen; luteranoen

aurka gudu asko irabazi zituen arren, ez zuen lortu haien hedapena geldiaraztea.

Page 18: Aro modernoa
Page 19: Aro modernoa

Felipe ll.aren erregealdia

Arazo handiak izan zituzten inperioari eusteko. Hasieran, Frantzia garaitu zuen; baina

erregealdiaren amaieran, berriro piztu zen bi herrialdeen arteko gatazka. 1571n, turkiarrak

garaitu zituzten, Lepantoko Guduan. Herbehereak oso eremu gatazkatsua izan ziren. Ingalaterrak martxinoen alde egin zuen, Felipe

ll.ak Itsas Armanda Garaitezina bidali zuen haien aurka egiteko; ontzidi boteretsua bazen ere, 1588an garaitu egin zuten. Gerra horiek

guztiek gastu izugarriak sortu zituzten. Horren ondorioz, herritarrak pobretu egin ziren.

Page 20: Aro modernoa
Page 21: Aro modernoa

Imperioaren krisia

XVlll. mendean, beste dinastia batek hartu zuen Espainiako tronua: borboitarrek. Politika

antolatzeko ideia berriak ekarri zituzten errege horiek.

Page 22: Aro modernoa
Page 23: Aro modernoa

Inperioaren zatikatzea

XVll. Mendeko erregeek, Felipe lll.ak, Felipe lV.ak eta Karlos ll.ak, balidoen esku utzi zuten

gobernua. Haietako batzuek botere handia lortu zuten, hala nola Lermako dukeak eta

Olivaresko konde-dukeak.1640.urtearen inguruan balidoen erregearen boterea areagotu

nahi zutenez. Horregatik, protesta-altxamenduak izan ziren Katalunian, Italian eta

Portugalen ezkenean, Espainiarekiko independentzia lortu zuen.

Page 24: Aro modernoa
Page 25: Aro modernoa

Ondorengotza Gerra

1700ean, Karlos ll.a oinordekorik utzi gabe hil zen. Bi erregegai aurkeztu ziren hura

ordezkatzeko. Europako herrialdeek bataren edo bestearen alde egin zuten, interesen

arabera. Egoera horretan, Ondorengotza Gerra sortu zen: nazioarteko gerra eta gerra zibila

izan zen. Gerra 1713an amaitu zen, Utrechteko Itunen bidez.

Page 26: Aro modernoa
Page 27: Aro modernoa

Borboitarrek tronua hartu zuten

Felipe V.ak gobernu mota berri bat ezarri zuen: monarkia absolutua; sistema horretan, erregeak zituen estatuko botere guztiak.

Erregea Espainiako lurralde guztiak uniformizatzen saiatu zen. Horretarako, 1707tik

eta 1716ra bitartean, Planta Berriko Dekretuak aldarrikatu zituzten: haien bidez,

Kataluniako, Aragoiko, Valentziako eta Mallorcako Gorteak desegin eta bertako foruak

edo legeak bertan behera utzi zituen.

Page 28: Aro modernoa

c

Page 29: Aro modernoa

XVlll. mendeko erreformak

XVlll. Mendeko erregeek Felipe V.ak, Fernando Vl.ak, Karlos lll.ak eta Karlos lV.ak erreforma asko jarri zituzten abian:

Administrazioaren erreformak: Balidoen ordez, estatu-idazkariak edo ministroak izendatu zituzten, erregeari gobernu-zereginetan laguntzeko; esaterako, zergak biltzeko.

Lan publikoak. Errepideak eta ubideak eraiki zituzten, eta komunikazio-bideak hobetu ziren.

Erreforma ekonomikoak. Ekonomia hobetu nahian, errege-manufakturak sortu ziren erregeak babestutako lehenengo fabrikak, bai eta merkataritza-konpainak ere, erregearen babesaz Amerikarekin merkataritzan aritzeko.

Page 30: Aro modernoa
Page 31: Aro modernoa

Aro Modernoaren amaiera

XVIII.mendean zehar,erregeek gatazka izan zituzten Britainia Handiarekin eta Portugalekin. Horregatik, Espainiaren eta Amerikaren arteko merkataritza oztopatzen zuten.

Gerra horiek gastu izugarriak sortu zituzten, eta haiei aurre egiteko, erregeek zergak areagotu zituzten. 1808an, Aranjuezko Matxinada izan zen, eta horren ondorioz, Karlos IV.ak abdikatu egin behar izan zuen, bere seme Fernando VII.aren alde.

Page 32: Aro modernoa
Page 33: Aro modernoa

Gizartea eta kultura

XVI.mendearen erdialdetik XVII.mendearen amaierara bitartean, kalitate handiko literatura-lan eta artelan ugari sortu ziren Espanian. Hori dela eta, aldi horri Urrezko Mendea esaten zaio.

Page 34: Aro modernoa
Page 35: Aro modernoa

Gizartea

Noblezia eta kleroa pribilegiodunak ziren.

Nekazariek eta burgesiak -merkatariak eta eskulangileak- pribilegiorik gabeko klasea edo herri xehea osatzen zuten.

Erlijioari dagokionez, Aro Modernoko gizartea ez zen batere tolerantea izan. 1492an juduak kanporatu zituzten, eta 1609an, moriskoak.

Page 36: Aro modernoa
Page 37: Aro modernoa

LiteraturaInprimategiak -XV. mendean asmatua- idazleen

lanak hedatzen lagundu zuen.

XVI. mendean, idazle hauek nabarmendu ziren: Santa Teresa Jesusena eta San Joan Gurutzekoa, eduki espiritualeko lanen idazleak; eta Garcilaso de la Vega olerkaria.

XVII. mendean, hauek izan ziren idazle nagusiak: Miguel de Cervantes, Francisco de Quevedo, Luis de Góngora, Lope de Vega eta Calderón de la Barca.

XVIII. mendean, ilustratuak nabarmendu ziren, hala nola Gaspar Melchor de Jovellanos. Espainiako arazoez hausnartu zuten ilustratuek

Page 38: Aro modernoa
Page 39: Aro modernoa

Artea

Arkikekturan, XVI. mendean, herreriar estiloko eraikinak egin zituzten: itxura soila zuten, eta apaingarri gutxi. XVII. mendean, berriz, eraikin barrokoak nagusitu ziren: lerro kurbatu ugari zuten, eta apaingarriz betetzen zituzten. XVIII. mendean, eraikin neoklasikoak egin zituzten, erromatarren garaiko eraikinen antzera

Eskulturan, aldareak apaintzeko erretaulak eta zur polikro-matuzko erlijio-irudiak nabarmentzen dira.

Pinturan, Greco nabarmendu zen XVI. mendean: oso irudi luzangak marrazten zituen. XVII. mendean, errealismoa nagusitu zen pinturan.

Page 40: Aro modernoa
Page 41: Aro modernoa

Zientziaren garapena XVIII. mendean

XVIII. mendean, zientzia-erakunde asko sortu ziren, hala nola museoak, behatokiak eta lorategi botanikoak.

Hezkuntzari ere garrantzi handia eman zioten. Horregatik, akademiak sortu zituzten, hala nola Hizkuntzaren Errege Akademia, bai eta elkarte ekonomikoak ere, adituek ekonomiaz hausnartzeko.

Page 42: Aro modernoa
Page 43: Aro modernoa
Page 44: Aro modernoa
Page 45: Aro modernoa
Page 46: Aro modernoa