AMODIOZKO GUTUNEN LEHIAKETA 2012

23
Kaixo, babo: Duela denbora ez dugula elkar ikusten, neska ilehori harekin txortan egin zenuenetik, hain zuzen ere. Tabernatik haserre irten nintzen, negarrez. Izan ere, arratsaldean maite ninduzula esan zenidan, eta nik sinestu behar; zergatik ez? Lagunik onenak ginen, orduak ematen genituen elkarrekin eta, musuka jan ninduzun azken egun hartan, nire bizitzan parentesi bat zabaldu zenuen. Koma barik, eragozpenik gabe. Ezarri gabeko tartearen denboraz kanpoko paragrafo berri bat idatziz joan zinen orrialde jauzi bat eginez, zerotik hasita. Ezkerreko bular azpiko aldean kokatu zinen, ohiz kanpoko formatua duen dokumentua sortzeko, erliebedun esaldiak, larriz eta nabarmenduak, letra artean ikur eta argazkiak erantsiz. Gorputz bakar baten diagrama bihurtu ginen. Gure bizitzako gidoia sortu genuen. Baina dena akabo! Ordu gutxira beste denbora-pasa baten bila aritu zinen eta ordura arte maite izan zintudan. Beno, ez naiz gezurretan ibiliko, maite zaitut jadanik. Begiratzen zaitudan bakoitzean dfyuifdisdidauhdg den zerbait nabaritzen dut gorputz osoan zehar, ez dakit ondo azaldu dudan, baina egia esan, hala da, ez dago sentitzen dudan hau guztia azaltzeko hitz konkreturik, baina zugatik ezinezkoa egingo nuke. Kondena bortitzena zure irribarrerik gabe esnatzea delako, kausa gabeko arrazoia naizelako eta zure entzumena faltan, nire musika hil egiten delako. Zu ez egoteak eragiten didan zauriaren jabea ni neu naiz bakarrik, barrutik odolez gainezka egiten duena eta zure

Transcript of AMODIOZKO GUTUNEN LEHIAKETA 2012

Page 1: AMODIOZKO GUTUNEN LEHIAKETA 2012

Kaixo, babo:

Duela denbora ez dugula elkar ikusten, neska ilehori harekin txortan egin zenuenetik, hain zuzen ere. Tabernatik haserre irten nintzen, negarrez. Izan ere, arratsaldean maite ninduzula esan zenidan, eta nik sinestu behar; zergatik ez?   

Lagunik onenak ginen, orduak ematen genituen elkarrekin eta, musuka jan ninduzun azken egun hartan, nire bizitzan parentesi bat zabaldu zenuen. Koma barik, eragozpenik gabe. Ezarri gabeko tartearen denboraz kanpoko paragrafo berri bat idatziz joan zinen orrialde jauzi bat eginez, zerotik hasita. Ezkerreko bular azpiko aldean kokatu zinen, ohiz kanpoko formatua duen dokumentua sortzeko, erliebedun esaldiak, larriz eta nabarmenduak, letra artean ikur eta argazkiak erantsiz. Gorputz bakar baten diagrama bihurtu ginen. Gure bizitzako gidoia sortu genuen. Baina dena akabo!

Ordu gutxira beste denbora-pasa baten bila aritu zinen eta ordura arte maite izan zintudan. Beno, ez naiz gezurretan ibiliko, maite zaitut jadanik. Begiratzen zaitudan bakoitzean dfyuifdisdidauhdg den zerbait nabaritzen dut gorputz osoan zehar, ez dakit ondo azaldu dudan, baina egia esan, hala da, ez dago sentitzen dudan hau guztia azaltzeko hitz konkreturik, baina zugatik ezinezkoa egingo nuke.

Kondena bortitzena zure irribarrerik gabe esnatzea delako, kausa gabeko arrazoia naizelako eta zure entzumena faltan, nire musika hil egiten delako.

Zu ez egoteak eragiten didan zauriaren jabea ni neu naiz bakarrik, barrutik odolez gainezka egiten duena eta zure presentziak soilik sendatzen duen zauria. Zure begiradaren, musuen eta zu osatzen zaituen gainerako guztiaren mirabea naiz, berriz.

Zure musuak itsulapiko batean gorde egin nituen, tristura zetorrenean, eltzetsua apurtu eta zu nigana musu itxuran buelta zintezen.

Eta orain, gauak pertsiana jaitsi du. Zure amodio-hitzak zurrunga egiten duten bitartean, ni zure etxeko lorategiko arrosa izoztua naiz, lurrin-usain gabekoa. Negu latz honi eutsi ahal izateko, laztandu egiten duten eskuen,

Page 2: AMODIOZKO GUTUNEN LEHIAKETA 2012

begirada sutsua duten altxorren eta irribarre gozo baten berokia duen udaberriaren zain dagoena.

Betazalak neka-neka eginda ditut, denbora igaro ez dela eta oraindik maite nauzula amesteagatik hautsiak.

Joko batean jolastu ginen, maitasuna sentitzeari uzten zion lehengoa galdu egingo zuela esan eta irabazle geratu nintzen. Zu, berriz, beste emakume bat zeureganatu zenuen.

Argi daukat, nik zugan irribarrea eragiteko gai izan nintzela prakak jantzita nituenean, eta beharbada hori neska horren eta nire arteko aldea izango da. Baina, egunen baten, plazer sexual horrek zu asetzeari utzi eta bero ematen dizun beste zerbaiten bila arituko zara. Baina su hori ez da praketan aurkitzen, bihotzean baizik. Orduan oroituko zara noizbait adeitasun hori jaso zenuela, eta ni horren jabe izan nintzela.

Ez ahaztu orduan, beti zure alboan egongo nintzela esan nizunean, ez zela irudi polita emateko, baizik eta ez nuelako inor hainbeste maite izan.

Baina, ametsetako mundu horretatik errealitatera lurreratu egin behar dut behingoz. Bost axola zaitudala onartzeko ordua da. Itxaroteaz, saiatzeaz eta barkatzeaz nekatzen hasi naizelako. Onena izatetik garrantzirik ez izatera pasa nintzelako, agurtzeko aukera izan gabe.

Eskutitz honekin agur esatea zen nahi nuen bakarra, baina idazten noan heinean malkoak tantaka isuri egiten ditut, nire burua deuseztatzen duen horrek nire bizitza kontrolpean duelako. Eta beharbada egia izango da zu barik ezin naizela inola ere bizi.

Agur esatea besterik ez zen, aio.

Laura Arnaiz 4.B

Lokalean ez dugu komunik. Txiza egiteko kalera atera behar genuen eta halaxe egin nuen nik. Atea zabaldu, momentuan itxi eta, buelta emon bezain pronto, nire aurrean aurkitu zintudan. Burua niregana bueltatu zenun. Ez dut nire bizitza osoan halako aurpegi ederrik ikusi

Page 3: AMODIOZKO GUTUNEN LEHIAKETA 2012

(ez nizun ipurdia begiratu normalean egiten dudan bezala, zer pentsatuko zenuke?). Gure begiak elkarri begira geratu ziren nahiz eta zure hankak konpasean Argalako plazara bidean mugitzen jarraitzen zuten. Ez nintzen gai izan ezer esateko. Nire sabelean ez nituen sentitu amodiozko pelikuletan aipatzen dituzten tximeletak eragindako kilikiliak, baizik eta honda cbr 750-aren motorra zazpimila reboluziotan. Nire bizitzako hiru segundorik bizienak izan ziren, eta une horretantxe konturatu nintzen gure bizitza jada betirako aldatu dela, eta dena desberdina izango dela aurrerantzean.

Gau horretan ordu eta erdi egon nintzen lo egin ahal izan barik (plus-marka pertsonala). Zure begirada oroitzen pasatu nuen denbora, eta ziur nengoen zu ere segundu batzuk gutxienez nire begi argietan pentsatzen igaro zenituela. Ez nizun izena galdetu eta ez zara hemengoa. Amorratuta sentitu nintzen, pentsatzean ez zintudala inoiz berriz ikusiko. Nola aurkituko zaitut? Nor zara?

Bost hilabete igaro ziren jada. Larunbata zen eta Bilboko diskoteka batera sartu nintzen lagunekin. DNI faltsua erakutsi nion gorilari eta sartzen utzi zidan. Neskarik ez zegoela ikusita, trago bat eskatzera joatea erabaki genuen. Aretoa betetzen hasi zen eta neska pila hasi ziren dantzan erdi-erdian. Bertara hurbildu ginen eta bakoitza neska batekin hasi ginen dantzan, niri tokatu zitzaidana polita zen baina ni ez negoen ligatzeko motibaturik, buruan beste bat nuen. Ezin nuen sinetsi nola ezagutzen ez nuen neska bat hain gogor sartu zitzaidan buruan. Neskari barkatzeko esan eta alde egin nuen. Diskotekaren goiko pisura igo nintzen, pentsatu nahi nuen. Maiteminduta ote nengoen? Ni? Ezin liteke. Geratzen zaidan gauza bakarra da zuri berdina gertatzen zaizula pentsatzea.

Aterpe antzeko batean nengoen beheruntz begira. Nire lagunak asko dibertitzen ari ziren, baina hura ez zen nire gaua. Halako batean burua altxatu nuen, ezin nuen sinetsi. Zu ikusi zintudan mutil batekin dantzan. Tipoak pena emoten zidan. Korrika jaitsi nituen eskailerak eta zuregana hurbildu nintzen. Mutilari alde egiteko esan eta aurrean jarri nintzen. Gogoratzen al dituzu gure lehenengo hitzak? Ez ditut inoiz ahaztuko.

Ni- Hemen nago.

Zu- Itxoiten egon naiz.

Eskuetatik hartu eta niregana hurbildu zintudan. Besarkatu egin nizun eta ezer gehiago esan barik gordeta nuen muxurik perfektuena eman nizun. Ondoren belarrira esan nizun inoiz ez ahaztea espero dudan zerbait: MAKTUB. Arrazoia nuen ezer ez dela berdina izango pentsatu nuenean. Horregatik idatzi dizut hau; izan ere, pelikuletan baino ez da

Page 4: AMODIOZKO GUTUNEN LEHIAKETA 2012

gertatzen gure artean gertatu dena. Hau guztia bizitza osorako izatea nahi dut, baina arazo bat dago, nor zara? Gauza bakarra dago argi.

MAKTUB, idatzita dago.

Goizaldeko kafea

Goizero-goizero, kafetegiko izkinan esertzen den irribarre politeko mutilari:

Gogoko dut kolore arrosa, gogoko dut kafesnea bi azukre koxkorrekin, gogoko dut saxofoiaren soinua, gogoko ditut Bilboko zazpi kaleak, gogoko dut leiho ondoan esertzea Berria egunkaria irakurtzeko, gogoko ditut begi urdinak, gogoko ditut usain gozoak … baina guztiaren gainetik, istorioak gogoko ditu; istorio labur zein luzeak entzutea, irakurtzea, kontatzea … Istorio propioak ere asmatzen ditut. Goizero, leiho ondoan esertzean, zerbitzariak kafea ekartzen dit. Bi azukre koxkor botatzen dizkiot eta hura hozten den bitartean, disimuluz, kafetegian ohikoak zareten bezero guztiok erreparatzen zaituztet. Zuen keinu, itxura, umore … zuen detaile denak kontuan hartuz zuen bizitza asmatzen dut.

Leku kutrea aukeratzen dugu denok goizez gosarirako. Onartu beharra dago kafetegia oso iluna dela, eta jende gutxi sartzen dela bertara,

Page 5: AMODIOZKO GUTUNEN LEHIAKETA 2012

baina txapeldun gizon horri ez dio axola; Mikelen (sukaldariaren) tortilla du gogoko, eta ez kafetegiaren itxura. Nire aburuz, gizona burusoila izateagatik konplexua du; horregatik txapela darama beti, euri ala eguzki iragarri, ez du inoiz kentzen, han esertzen da, barran, bere txapelarekin, tortilla jaten, lasai asko. Neska ilegorridunak, aldiz, ez dauka konplexurik, biziki maite du bere gorputza, beti lirain jantzita dator, txapelduna ez bezala. Kafea amen batean edan eta bizkor uzten du taberna. Halakoa da bizitza, zaharrek denbora soberan dute eta gazteok, aldiz, ozta-ozta gabiltza beti. Nire mahai ondoan esertzen den gorbatadun mutila gaur egun gizarteak desio duen negozio gizon horietakoa da. Begirada galdua eta sakona dauka, aurpegi nekatua, eta denbora guztia informeei eskaintzen die, papereko zenbaki eta letrei , errealitate tristeari.

Ostiralero, 9:30etan sartzen da Iñaki tabernara, auskalo zein den bere benetako izena, ez du ezta gure hizkuntza ere mintzatzen, baina Imanolek (zerbitzariak) “egunon, Iñaki” esaten dio ozen. Disko pirateatuak daramatza eskuan eta Imanolek beti baten bat erosten dio gizajoak diruren bat eskura dezan. Bihotz onekoa dirudi Imanol.

Zu izkinan esertzen den begi urdineko mutila zara, goizero-goizero tea hartzen duen mutila. Azukre apur bat botatzen diozu beti, eta hura hoztu arte itxaroten duzu, Gara irakurtzen duzun bitartean. Istorioak gogoko dituzu eta kafetegian sartzen diren bezero guztien umore, itxura, keinu … denak kontuan hartuz, haien bizitza asmatzen duzu. Bada bezero guztiengan gogokoen duzun bat, leiho ondoan Berria egunkaria irakurtzen duen neska, askotan zuri begira harrapatu duzuna, begi berdeduna.

Agian oker nabil, agian txapeldun gizonak neska ilegorridunak baino presa gehiago dauka, edo nire ondoan esertzen den gorbatadun gizonak noizbehinka errealitatetik ihes egitea gogoko duen horietakoa da. Agian Imanolek ez dizkio pelikulak erosten Iñakiri propinatxo bat emateko, agian igandeko arrastian denbora pasa emateko egiten du. Agian zuk ez duzu begirada nigana zuzendu inoiz, agian ez dituzu istorioak gogoko … Baina jakin badakizu nik gogoko dudala kolore arrosa, gogoko dudala kafesnea bi azukre kozkorrekin, gogoko dudala saxofoiaren soinua, gogoko ditudala Bilboko zazpi kaleak, gogoko dudala leiho ondoan esertzea Berria egunkaria irakurtzeko, gogoko ditudala begi urdinak, gogoko ditudala usain gozoak, gogoko ditudala istorioak … eta gogokoa dudala nire istorioan ageri den kafetegiko izkinako irribarre politena duen mutila.

Andere Molinuevo Martin B2A

Page 6: AMODIOZKO GUTUNEN LEHIAKETA 2012

KOLOREAK ENTZUTEN DIRENEAN...

Itsua baldin bazara, irakurri ezazu nire gorputza Braillez.

Elbarria izanez gero, lasai, zure G puntuaz gain, badaude beste hainbat. Zure gorputzeko atal guztiak ferekatu, laztandu, miazkatu,

igurtzi eta haztatuko ditut, zure alfabeto osoa deskubritu arte.

Gorra bazara, irakur itzazu nire ezpainak; goikoak eta behekoak.

Mutua izanda ere, trankil, nire orgasmoek jarriko dute soinu banda.

Edonola ere, guztiok aritu gaitezke sexuan.

Guztiok disfrutatu dezakegu.

Ez dago zeharkaezina den mugarik.

(Eguzkia aurpegian ematen dit, epeltasuna sumatzen dut sudur puntan eta masailak gorritu zaizkidala uste dut; lurrean harriak daude, edo harrien hotsa entzuten da behintzat ematen dudan pauso bakoitzeko).

-Beno ba, ordua heldu zaigu, ezta, Kizkurtxo? Goazen ba! Ekin diezaiogun bideari, mendi gailurrera igo behar dugu eta!

Page 7: AMODIOZKO GUTUNEN LEHIAKETA 2012

-Guau!

-Nire lagunik leialena zarenez gero, gauza bat aitortu behar dizut... Maitemindurik nagoela uste dut...

-Guau?

-Bai, niri ere arraroa iruditu zait, azken batean orainarte trebetasunez saihestu ditut Kupidok bidalitako geziak, baina antza denez, harrapatu egin nau madarikatuak.

Gogoratzen duzu, duela 3 hilabete edo, neska batekin egin genuela topo paseatzen genbiltzala? Gogoratuko ez duzu ba! Zu izan zinen nire eskuetatik ihes egin eta beregana ziztu bizian abiatu zinena! Zer eta jolastera! Ni, koitadua, han utzita... Zure erruz, edo hobeto esanda, zuri esker, ezagutu nuen MIRARi, baina lehen begi-kolpeko maitasuna ez zen izan behintzat. Oraindik gogoratzen ditut bere lehen hitzak: “zergatik eramaten dituzu betaurreko beltzak eguzkirik ez badago?” Bai, neska argia Mirari, hanka sartzen duen horietakoa... Agian hori da nolabait berezi egiten duena, desberdina, arraroa, BERA.

(Pum, pum, pum, purrumpumpum... bai aldapa garratza gero! Bularretik bihotza aterako zait! Txokolatea uzteko garaia iritsi zaidala uste dut, baina, egia esan, ez dakit ahalegin fisikoagatik izango den, edo maitasunaren sintomak ote?)

Gauza da, nahiz eta ez jakin bere ezpainak arrosak edo gorriak diren (horrelakoak direla entzunda daukat), badakit gominolen biguntasuna dutela, baina ez dute zapore bera, bai zera! Domeka goizetan batez ere, aurreko gauean parrandan egon ostean... Bere hatsa erradiaktiboa delakoan nago, hala ere, inoiz frogatuko dudan gauza erradioaktiborik goxoena dela uste dut.

Ez dakit zeintzuk diren bere oreztak, ezin ditut sentitu; baina bere garautxoak irakurtzen ditut; “mitxoleta” eta “ltxg” hitzak deskubritu dizkiot sorbalda osoan zehar (lehen “letxuga” jartzen zuen, baina badirudi estresatu eta garauak esplotatzeari ekin ziola).

(Gutxi geratzen dela uste dut, ordu eta erdi daramagu oinez Kizkurtxo eta biok. Brum, brum, BRUM... Motor baten hotsa gerturatzen ari dela sentitzen dut, txakurra zaunka hasten da eta nik ez dakit nora joan ezta zer egin ere, kabentxotx! Eta ikusten ez banaute? Eta mugitzean aurretik eramaten banaute? Haize bolada bat sentitzen dut. Gasolina usaina. Barre algarak. BRUM, brum, brum...)

-GUAU!!! GUAU, GUAU, GUAUU!

-Bai, lasai, badago, utziozu zaunka egiteari!

Nondik nihoan? Ah, bai, Mirari.

Zera, ez dakit zer arropa eramaten duen, ezta nolakoa den, baina nire atzamarrek bere gorputzaren bihurgunetatik bidaiatu dute, inork ezagutu gabeko leku sekretuak dakizkite, baita itzulerarik gabeko puntuak non dauden ere. Bere errepidearen zati batzuk leunak dira, lauak; baina aldapak ere badaude eta baita G seinale bat edo beste ere. Hau guztia ordea, abiadura muga zeharkatu gabe, pausagune barik, baina bidaiaz gozatu egin dugu; bere tuneletik irristatuz eta aldi berean, nire gozamenaren semaforoaren botoia sakatuz.

-...

Page 8: AMODIOZKO GUTUNEN LEHIAKETA 2012

-Motel, hitzik gabe utzi al zaitut? Ez da harritzekoa, nik ez nuen maitasunean sinisten, kimika kontua besterik ez zela uste nuen, testosterona eta estrogenoaren erreakzioekin zer ikusia du nonbait, baina testosteronarik gabe ere hau gerta daitekeela dirudi.

(Gailurrera heldu garela uste dut, ez dago aldaparik eta lurra biguna da; atzo euria egingo zuen. Gaur, aldiz, eguna ezinhobea da, txoriak entzuten dira urrunean eta belar usaina datorkit sudurrera; atsegina da neguko eguzkiaren epeltasuna haizearen freskotasunarekin sentitzea, meloia eta urdaiazpikoa elkartzea bezain goxoa).

-Heldu gara! Hau lasaitasuna!

Badakizu? Nahiko arraroa da hau guztia azaltzea, hain da subjektiboa, hain da apurkorra... Nork esango zidan niri honelako konkistatzaile sutsua aurkituko nuenik!

Nire gorputzeko maparen hiru lurraldeak bereak egin ditu Mirarik: iparraldeko buruan ezkutatuta dauzkadan pentsamenduak asmatzen ditu di-da batean; ekuatorean, nire bihotzak giltzaperatutako sentimendu guztiak azaleratu ditu; eta hegoaldean ditudan uharteen altxorrak deskubritu ditu nire desiorik basatienak egia bihurtuz.

Margolaria ere bada, iluntasuna koloreztatu baitit bere negar, irri eta doministiku bakoitzarekin.

Era berean, nire maistra bihurtu da; begiak ireki dizkit bizitzaren bide labur, zail, baina zoragarri honetan zehar, eta txiste txarrak eta dutxan desafinatzearen xarma maitatzen irakatsi dit.

Orain, mendi puntan gaudela, hitzok bere belarrietara ailegatuko diren itxaropenarekin nago; putz egitean desio bat eskatu eta hegan egiten duten lore zuri eta biribiltxo horien legez.

Beno ba, utz diezaiogun berba egiteari eta jaitsi gaitezen behingoz, azkenean berandutu egingo zaigu eta! Zer deritzozu?

-Guau!!!

Alazne Ochoa Arnaiz, 2.BATX.B

Page 9: AMODIOZKO GUTUNEN LEHIAKETA 2012

FINALISTAKPausu bat eman. Beste bat.

Han dago zu jesartzen zinen besaulkia, nire ametsetako besaulkia. Kearen usaina gorroto eta nahi dudan bakarra zuk pipa erretzen ikustea da. Oroipenak datozkit burura. Besaurrean jesartzen nintzenean, zure alboan. Kareizko betaurreko biribilak ipini eta amona imitatzen genuenean. Logela horretara sartzen naizen bakoitzean zuk han egotea espero dut, ni airean hartzeko eta nire aurpegia musuz betetzeko. Baina desio bat baino ez da eta horrela izango da betiko.

Logela horretan pasatu nuen nire haurtzaro ia osoa. Baina orain ez da berdina. Ez da batere berdina. Orain ez dago inor nirekin haserretuarena egiteko burusoil deitzen diodan bakoitzean. Ez dago inor Jaimito txisteak entzuteko. Ez dago inor nirekin barre egiteko. Ez zaude zu.

Nahiz eta errieta egin seguru sentitzen nintzen zure alboan. Ez nizun inoiz esan baina handia izatean zu bezalakoa izan nahi nuen. Eta oraindik horrela da. Ez nuke zutaz ezer aldatuko, maite zaitut horrelakoa zinelako. Ausarta eta segurua, burugogorra eta liskargilea, bihotz-zabala eta maitekorra. Baina benetan zinena; MAITEA izan zen.

Egun haietan pentsatzen nuen dena perfektua zela eta orain esan beharrekoa ez zela inporta. Horrela uste nuen zuk joan zinen arte. Gaur egun da konturatzen naizenean. Oso zaila, neketsua eta malkartsua egiten zait bizirik egotea nire alboan ez zaudenean; Ezinezkoa.Telebistan behin eta berriz esaten zuten esaldia hain gustuko zenuena orain ulertzen dut: “NO SABES LO QUE TIENES HASTA QUE LO PIERDES” . Txikitan niri azaltzen saiatzen zinen baina ordura arte galdu izan nuen bakarra teleñeko peluxe bat zen. Orain ulertzen dut, dena ulertzen dut.

Badakit ezin dudala ezer egin zu bueltatzeko. Badakit zerutik, hain urrutitik begiratzen nauzula, izarretatik. Eta jakin ezazu zeru-lurrak astinduko ditudala nitaz arro sentitzeko. Gorde eserleku bat niretzako han goian. Nire ordua ailegatzerakoan zure ondoan egon nahi dut berriro ere.

Gogoratzen dut zure altzoan jesartzen nintzenean. Denbora labur horietan beti pentsatzen nuena esateko momentua heldu dela uste dut. Zerbait garrantzitsua esan nahi izan dizut egun ilun eta euritsu artatik. Izan zinen, oraindik zara eta izango zinateke, badakit, munduko aititerik onena, ez daukat dudarik. Ez dizut inoiz ahaztuko, maite zaitudalako. Maite zaitut hemendik infinitura arte, Aitite.

Page 10: AMODIOZKO GUTUNEN LEHIAKETA 2012

Lucía del Río, 4DBH

Kaixo David:

Lehenik eta behin, ez dakit zer esan. Ez zaitez samindu, baina eskultura bat zara, hori bai, bizitza betiko aldatu zidana. Ez daukazu, beraz, sentimendurik, igortzeko edo jasotzeko ahalmenik; hala ere, nire pentsatzeko era guztiz aldatu zuen zerbait transmititu zenidan. Oraindik ere ez dut oso argi zer izan zen. Gau anitz eman ditut azalpen baten bila... alferrik!!

Zeure begirada sakona nire metamorfosi harrigarriaren “erruduna” izan litekeela ondorioztatu nuen behin. Denboraren poderioz, berriz, teoria hori alde batera utzi eta burmuina ustiatu egin dut, asetuko nindukeen erantzun baten bila.

Tamalez, hamarkada bat igaro egin da eta oraindik ere galduta nabil oroitzapenen munduan: “Zer izango ote zen?” galdetu egiten diot behin eta berriro neure buruari. Horregatik, atsekabetu egiten nauten zalantzak argitzeko, zu bizitatzea erabaki dut. Euskal Herri osoa zeharkatu egingo dut, ea oraingoan elkar berriro ikustean, aurrekoan antzemandako sentsazio horrek berriro ere gorputza astintzen didan edo ez. Baliteke bidaia hori egin eta gero, ezer gertatu izan ez balitz bezala gelditzea. Gutxienez, lasaiago geldituko nintzateke =) Azken finean, Esne Beltza taldeak esango zukeen bezala, “Emaidazu berriro ongi etorria, zeu zara nire poz guztien etorria, emaidazu berriro ongi etorria, gelditzeko nator eta” Zu berriro ikusi nahi zaitut. Zu berriro ikusi BEHAR zaitut.

Zeure aurpegiaren argazkiak (gorputzean begirada ia pausatu ez nuelako) makina alditan miresten egon naizen bitartean, zure ahoa neure buruhausteen errua izan zitekeela pentsatu nuen. Izan ere, (niri) zerbait esan nahian ariko bazina bezala ematen du; neraman bizitza kaskar, faltsu eta mespretxagarri hori aldatzeko beharrezkoa nuen bultzada entzun behar nuen, eta garrantzitsuagoa dena, entzun NAHI nuen, baina gauzak hotzean aztertuz gero, ezinezkoa da zure

Page 11: AMODIOZKO GUTUNEN LEHIAKETA 2012

ahoak ahoskatutako edozer entzutea, guztiz ezinezkoa. Burutik sano

ez nagoela pentsa dezakezu, arraroa egongo zaizulako gizabanako batek idatzitako gutun bat jasotzea.

Dena den, seguraski ez zara nitaz gogoratuko. Izan ere, 10 urte pasatu dira azkenengoz, eta lehenengoz, ikusi zintudanetik. Txiripaz ezagutu genuen elkar, Bilboko Berreginen Museoan. Ez nituen artelanak gustuko eta soilik irakasleak makina alditan eskatu zidalako onartu nuen bertara joatea. “Uffff, eskerrak!!!” esan dezaket gaur egun.

Zure hobezintasuna( PERFEKZIOAK), zure armonia, zure lasaitasuna ikusi arte,  Bizitza aldatu, nire aho lotsatian izarrek duten berezko argitasuna ezarri zenuen, aurpegia piztu zenidan. Zulo beltz batek arima xurgatzen ariko balit bezala ibiltzen nintzela esaten zidan amama maitiak, noraezean, drogen mundu madariku horretan galduta eta atera ezinik. Zugatik izan ez balitz...

Guggenheimeko txangotik bueltan, amak zerbait berezia somatu zuen neure ariman; desberdin ikusi ninduen, eta egia esatekotan, bizitzan zerbait edo norbait (Ez zaitez haserretu = ) ) imitatu nahi nuen estreineko aldia zen.

Ordura arte, ez nuen sekula santan zu bezalako inor ezagutu. Zu hor zeunden, han, geldirik, irmoki, jainkotasunaren edo, hobe esanda, perfekzioaren eredu. Zu kopiatzen saiatu nintzen, baina fisikoan ez ezik, hobezintasun hori, neure bizitzako alderdi guztietara zabaldu gura izan dut; ikasketetara, lagun eta familiarteko harremanetara, futbolera...

Hainbat lagunek txoratuta nagoela diote, beste batzuk ordea, ulertzen nautenek, zu ulertzen zaituztenek, oso pozik jarri egin dira; nigatik, zugatik... azken finean, zure eredua bizitza errealean, hau da, gizakien bizitzan, islatzea da gaurkoz nire itxaropenik handiena.

Ez dakit lortuko dudan, zaila da oso, baina behintzat saiatu egingo naiz.

Page 12: AMODIOZKO GUTUNEN LEHIAKETA 2012

Zugan sinesten ez dutenek, perfekzioa neure irudimenen emaitza baino ez dela ziurtatzen dute.

Hala ere, argi dagoen gauza bakarra zera da; mila esker David, benetan, bizitza guztiz aldatu didazu, miseriatik atera nauzu... Lagunek eskerrak ematen dizkizute, familiak ere, nik NOSKI.

Agur David, laster arte = ]

JON GUTIERREZ, 4DBH

Bost minutu laburrez besoen artean eduki nuen semeari:

50 urte pasatu dira jada, bizitza erdia askorentzat.

1962 urteaz geroztik gauza asko aldatu izan dira; moda berriak, janari berriak, alderdi politiko berriak...Dena da berria, liluragarria. Baina badira gauza batzuk 50 urteetan oraindik bizirik dirautenak, horien taupadak gau zaratatsuenetan ere entzun daitezkeenak.

Duela 50 urte galdu zintudan eta oraindik ere zu aurkitu nahian nabil.

Istorio lazgarri eta errealenak ere badute hasiera, kondenatuen ahotik entzunda. Ni isiltasunera kondenatua nengoen, baina bada garaia estutzen nauen saminaren arrastoak desagerrarazteko.

17 urte nituen, seme. 17 urte eta bizitza oparoa nire esperoan, nire barrenean zu zeundela jakin nuenean.

Bilbon jaio nintzen. Dena zen hain grisa, hain tristea. Tristura horrek azaleko zulotxoetatik sartzen zitzaigun kalera gindoazenean ere, bigarren eskuko zapatatxoekin euriak sorturiko putzuak plis-plas eginez zeharkatzen genituenean.

3 edo 4 anai-arreba ginen, bai. Gutxi akordatzen naiz nere senideez. Egur usaina gogoan daukat. Aita arotza zela uste dut eta egurra moztean sortzen ziren kiribiltxoak jertse berdeari itsasten zitzaizkion. Ez dut bere aurpegia gogoratzen. Amaren arrosarioa gordetzen dut

Page 13: AMODIOZKO GUTUNEN LEHIAKETA 2012

nirekin eta bere esku hotzak gogoratzen ditut, nere ipurdia gorritu nahian. Ez dut uste inoiz irribarre egin zuenik.

Madrilera eraman ninduten “señora” bati zerbitzatzera, 14 urte eskas nituenean. Kolpez eta irainez ikasi nituen etxe horietako legeak, makurtuta bizitzera, negarrik ez egitera, “señorito”-aren esku finak izterretatik behera bidaiatzen zutenean, “Estate callada” esaten zuen bitartean. Hilzori horrek beste 3 urte iraun zuen, goragalea eta hilabetero etortzen zen odol usaina desagertu zen arte.

Haurdun zegoen emakumea nintzen.

Hilabeteak hilabete, indartsuago bihurtzen zinen nire barrenean, eta aldi berean umetu. Sabel puztua ukituz, gu biok eraikitako etorkizun hobea batekin egiten nuen amets. Ez zitzaidan inporta zorua garbitzerakoan makurtzeko zailtasunak edukitzea, beti izaten bainuen zuretzat sekretu bezala gordetako irribarreren bat, laztantxoren bat.

Jainkoa eurian dagoela esan zidan norbaitek behin, eta zuri gau euritsu batean sartu zitzaizkizun anabasa denaren mundua ezagutzeko irrikak. Nekez sartu nintzen ospitaleko burdinezko atera, ihauterietako ziripot traketsaren pertsonaia antzeztu nahiean. Moja batzuek abegi ninduten, eta inoiz izan dudan ohe beroenetariko batean kokatu.

Arnasa sakon hartu, indar egin, arnasa sakon hartu, indar egin, zorabiatu eta kaka egin nuela uste dut.

Baina bat-batean entzun nuen esperantzaren oihua, negarra. Zu zinen, amets gaiztoaren salbatzaile txikia, nire odol gorriaz bustita, etorkizun argitsuari keinuka. Erdi-ume erdi-emakume zoriontsuena izan nintzen momentu horretan, beso artean zintudala. Musuak ematera ohituta ez zeuden ezpain dardartiek musukatu zintuzten buru borobiltxoan. Moja zaharra zegoen bitartean eszena bitxia ikusten.

“Ba al du aitarik?”, “Ba al duzu lan edo dirurik mantentzeko?” galderek logela lausotu zuten. Nik ez nekien zer erantzun, laztana. Baina gogor eusten nintzaizun neure beso gazte eta urratuekin. Ikuskatze arin bat egiteko helburu faltsuaz, Jaungoikoaren doktrina amorratuaren menpe zeuden besoek heldu zintuzten betiko.

Luze itxaron nuen. “Hilda dago, neskato. Kosta egiten zitzaion arnastea, eta ezin izan du biziraun. Jesusek eduki dezala bere erreinuan.” Erlijioaren joera egoista madarikatu nuen, baina zaila egiten zitzaidan zu jada gurekin ez zeundela aitortzea.

Horregatik ziurtasunez esan nezakeen gezurra zela.

Page 14: AMODIOZKO GUTUNEN LEHIAKETA 2012

Negarra begietan nuela, zure gorpua ikustea erregutu nion andreari, baina honek ez zidan entzun nahi izan. Arima eta ospital osoa urratzen zuen garrasia bota nuen, zure jaioberri oihutxoaren zain.

Esku busti eta dardartiak ditut orain. Zahar orbanaz beterik, jaioberri baten pisuaz tolesten dira airean oraindik ere.

Kaletik noala zure enkontruarekin amets egiten dut. Zein polita izango litzateke zure eskua nire sorbaldan somatzea eta “ama” goxo batez 50 urtez iraun duen istorioari behin-behineko amaiera ezartzea. Badakit zure lehen pauso traketsen lekukoa ez naizela izan, ez naizela zurekin eskolara joan, ezta lo aurreko liburu bat irakurri ere, ez dudala zurekin neskei buruz hitzegin, edota zinemara joan.

9 hilabetez eta 5 minutuz eduki zintudan nirekin. Baina nik zuretzat gordeta izan dudan maitasuna ezin da minutu edo hilabetekin kontatu.

Urruntasunetik, gertutasunetik, argitasunetik, iluntasunetik ere beti maite izango zaituen erdi-emakume eta erdi-ume izan zen ama.

ANE ARNAIZ- 1 BATX

Kaixo amama:

Jada ez zaude nire ondoan, ez da urte bat pasa joan zinenetik. Baina nik sekulako falta sumatzen dut. Amama ona zinen, amama ona zara.

Zenbat momentu elkarrekin, zenbat barre eta zenbat bronkatxo. Baratzean edo ukuiluan aritzen ginen lan eta lan. Beno, hobe esan, jolastu eta jolastu. Primeran pasatzen nituen orduak belar zaharrak kentzen edo ukuiluko animaliatxoei janaria ematen. Gero, "lantxo" horiek bukatzean, Zolloko presara joaten ginen digestioa egiteko. Bidetik mallukiak hartu eta belartxoetan sartzen genituen, gero, presa begira bitartean, jateko. Gaua heltzen zenean, bidean hontz bat entzuten genuen pinuen artean ezkutatuta. Zu, bere soinua imitatzen hasten zinen, begiak asko irekitzen eta ahoa moko baten antzera jartzen. Barre egiten genuen elkarrekin. Baserrira heltzean, sukaldera sartzen ginen txapako berora, zuk zure laukidun amantal gorria jartzen zenuen eta aititeren zopak prestatzen hasten zinen; bitartean, aititeren gailetak jaten zenituen. Baina aitite heldu baino lehen, kutxatzarrean sartzen genituen berriro eta briskan jolasten ginen, nahiz eta asko ez ulertu.

Page 15: AMODIOZKO GUTUNEN LEHIAKETA 2012

Egun batean zu gaixotu egin zinen. Ezin nuen ulertu, zu indartsua zinen eta ez zinen inoiz gaixotzen. Ospitalera bisitatxo bat egitera hurbildu nintzen. Baina 210. atea zeharkatzean, ez zintudan han ikusi, bizitzeko gogoa zeukan amama ez nuen ohean ikusi. Emakume amatatu bat zegoen, argala oso, eta zena baino askoz zaharragoa. Dena amaitzeko zorian zegoen, kolorea berreskuratzen hasi zinen, aurpegiko barrea berriro agertzen zegoen, baina, ilusio ergel bat besterik ez zen izan. Hortik aurrera gehiago gaixotu zinen, ez zenuen ezer jaten, ez zenituen begiak ere irekitzen, etsita zeunden. Azkenenan, agur egin zenion mundu petral eta latz honi.

Orain lotan zaude lasaitasunean, betiko lasaitasunean. Beti egoten zinen urtxintxak bezala, gora eta behera, leku batetik bestera, baina beti alai. Orain, isilik dago plaza, elizako kanpaiak entzuten dira, zure arima eramateko asmoz. Baserria, jada, ez da berdina, zure lorategia siku dago, bidean malluki asko ustelduta daude gu biok noiz hartzeko zain, eta ni aititeren gailetak, aititeren ezkutuan jateko zain nago, briskan jolastu bitartean. Amama, zure maitasuna behar dut, zure barre algarak entzun nahi ditut berriro, zure kontakizunak mila bider entzun zure eskuak nire bizkarran sentitu. Orain, zuk oparitutako hontz eta urtxintxa figuratxoak begiratzen, amesten hasi naiz, zure ondoan nagoela sentitu dut berriro. Ontzaren soinua entzun dut berriro. Eta zure barrea nire ezpainetan agertu egin da berriro.

Maite zaitut amama.

SIRATS SAGARDUY, 1 BATX

GAUR AMESTUKO DUT, ZIUR NAGO

Berandu zen, oso. Etxerantz nindoan bakarrik, laguna aurreko kalean utzi eta ia egunero egiten nion bideari ekin nion . Gaua zen. Mediku ondoko erlojuak goizeko ORDU biak markatzen zituen. Amak esaten zidan zerbait arriskutsua gerta zekidakeela hortik ibiltzean baina, tira, hori beste kontu bat da. Kale nagusia zeharkatu eta etxeko giltzak atera nituenean kotxe berde bat igaro zen abiadura handiz, baina hurbiltzean lasai gelditu zena nire aurrean. Bai, zeu zinen, zigarroa errez listua bota zenuen leihotik eta begia kliskatu zenidan. Ez zitzaidan berandu heltzea inporta jada, kotxea aurretik pasatzea eta inoz alde ez egitea nahi nuen, inoiz baino gehiago. Gaua izan arren, kotxe barruan nor ote zihoan jakin nahi nuen, zure neska laguna akaso? Ez, ez zirudien neska laguna, edo hori behintzat sinetsi nahi nuen. Alkondara zuria zeneraman, goiko botoiak zabalduta zenituen eta goiko ezkerreko poltsikoan zigarro paketea ikusi nuen. Beste bat atera zenuen eta piztu, berak piztu. Nahikoa zen, hainbat gauza imaginatzen hasi nintzen eta etxera joatea erabaki nuen, nora joanjo

Page 16: AMODIOZKO GUTUNEN LEHIAKETA 2012

ote zinen galdezka. Etxera? Berarekin? Biak? Ni eramango ninduzun, ziur nago,...

Gaur medikuak deitu du, bakarrik nengoen etxean. Bai, ikusmena galduko duzula ziur dago. Kotxea hartu eta ospitalerako bideari ekin diot. Han zeuden, logelan, hoditxoz beterik baina irrifarretsu, beti bezala. Lehen aldiz hitz egin zenidanean kotxean zeunden, zure kotxe berdean. Orain, berrogei urte geroaro ikusi zintudan lehen egunean bezala maite zaitut. Ez dakit baina banekien elkarrekin egongo ginela, eta halaxe izan da. Amets egin nahi nuen egun horretan eta egia bihurtu zen, oraindik ere bada.

Gauzak horrela azken egunak igaro nahiko nituzke zurekin, biok. Badakit hor egongo zarela, baina zure begiak itzali egingo dira betiko, ezin izango nauzu ikusi ezta nire irrifarrearekin gozatu, amestu. Zure begiradak liluratu ninduten eta zure begi berdeek gozamenara eraman.

Eskuarekin keinu egin eta hurbildu natzaizu. Lasai zeunden edo hala zirudien behintzat. Burua hartu eta hitz gozoak esan dizkidazu belarrira”maite zaitut, eskerrik asko hor egoteagatik” barre txikia atera zait.”Barre egiten duzunean atsegin dut baina are gehiago neu naizenean arrazoia” esan diot. Begiak itxi eta ametsetan hasi naiz, lehenengo garaiak gogoratzen, gazte ginenean eta dena erreza zenean, inolako kezkarik gabe. Gogoratzen dut etxeko postontzira bidali zenidan gutuna ireki nuenean eta halaxe hogei bat irakurri nituenean barnean uzten zenizkidan abesti zatiek Elantxobeko hondartzara eraman nindutenean. Gau hartan ikusi zintudanean alkondara bera zeneraman, zuria, nire gustokoa. Hondartzako haitzetan eseri ginen ilargiari begira, gure begiek elkarri begira. Zoragarria izan zen, ahaztezina,...ez dut hitzik. Lepotik gozo hartu eta lehenengo musua eman zenidan, epela eta luzea...Alkondaratik zigarro hartu eta piztu zenuen. Ederra zeunden, berdin zitzaidan zigarroa, hotza,...niretzako nahi zintudan, niretzako bakarrik.

Begiak zabaldu eta ohean ikusi zaitu berriro ere. Triste nago, itsu. Noraezean begiratu zaitut eta nire begiak malkotan itzali egin dira. Medikua berriro etorri da ere eta ikusmena guztiz galtzeko gutxi falta dela ohartarazi dit. Ez zait inporta, hor zaude, hor gaude eta egongo gara beti. Bizitzak askotan zailtasunak jartzen ditu baina hor zaudenean dena aldatzen da eta aldatzen nauzu. Eskerrik asko momentu zoragarri hauengatik, zure irrifarragatik, zure musuengatik, zu zeu izan zaren bezala izateagatik. Beti maite izango zaituen pertsona, gaur bihar eta betiko. Ez ahaztu, begik itzali egin zaizkizu baina bihotza indartu, taupadak arindu, azkartu,...Gogora itzazu nire musuak, nire azala. Bihar Elantxobera joango gara berriro, ilunpetan. Begiak itxiko ditut nik ere eta haitzetan eseriko gara berriro, bat garelako, biok bat. Alkondara txuria eramango duzu, besarkatuko nauzu. Etxera itzuliko gara eta lo egingo dugu, begiak gogoz itxiz eta

Page 17: AMODIOZKO GUTUNEN LEHIAKETA 2012

elkarri besarkatuz.Hor zaitut, nirekin eta horrek izugarri pozten nau. Malkoz bete zait aurpegia. Gaur zurekin amestuko dut, ziur nago.

MARTA VILLARREAL 2 BATX

BETIKO ORDUAN ETA BETIKO LEKUAN

Badakit, ez naiz ez urdina ezta perfektua ere, ikusten duzuna baino ez

naiz. Ez dut zaldizko gurdirik ezta lurrik, dirua ere soberan dudanik

ezin esan. Baina maite zaitut. Ez al da hori nahikoa? Pixkana-

pixkanaka zutaz maitemindu naiz, zure ezpain mamitsuez, zure ile

luzeaz, zure begiradaz, irri egiten duzun bakoitzean masailetan

ateraten zizkizun zulotxoez. Hasieran, joku bat baino ez zinen

niretzat, txikitako playmobilen antzekoa, hasieran jolasten duzu

baina gero aspertu eta edonora botatzen duzun horietakoa. Inoiz ez

zintudan serio hartu, baina denborarekin konturatu naiz ze tentela

izan nintzen; horregatik gorroto dut neure burua. Orain edozer egingo

nuke zurekin egotearren, bizitako uneak berriro bizi ahal izateko. Zuk

erabaki zenuen, ordea, ez zenuela gehiagotan geratu nahi.

Emaidazu aukera bat, ez zara damutuko. Beldurra ematen zidan

sentitzeak, nahiz eta beti haragi kontua izan den, zure sareak

gatibatu egin nau; alde egiten saiatu naiz, baina sareak estutzen nau,

eta ezin dut apurtu. Batzuetan arnastea ere kostatzen zait.

Ez nuen ni izatetik gu izatera igaro nahi, beti beldurra izan diot

konpromisoari. Bakarrik baldin bazaude errazagoa da, ez duzu zertan

bi pertsonentzako planik egin, lagunekin denbora gehiago ere igaro

dezakezu. Maitasun kontuetan ez naiz trebea eta horregatik erabaki

nuen ezer ez sentitzea, minik ez sentitzeko, beti txarto amaitu izan

dudalako.

Barkaidazu!!! zurekin egon nintzenetan zuk nahi bezala tratatu

ez izateagatik. Barkaidazu!!! zurekin geratu arren eta maite zintudala

Page 18: AMODIOZKO GUTUNEN LEHIAKETA 2012

esan arren, sentitzen ez nuelako. Bai!!!, gezurra esan nizun nahi

nuena lortzeko. Beranduegi konturatu nintzen zurekin egon nahi

nuela, beranduegi ikusi nuen zure begien dirdira, eta beranduegi

konturatu nintzen zure berezitasunaz. Inoiz ez diot horrelakorik inori

esan, bihotza zabaltzea kostatzen zait. Badakit betiko kontua dela,

baina mutilak gogorrak izan behar direla diote, horrela bizitza

errezagoa delakoan, baina nire barneko oihuak askatu beharrean

nago gaurkoan. Nire irudi sendoaren barnean bihotz bat dago,

hauskorra dena, zuri maitasuna eskaintzeko prest, eta zure eskuetan

dagoena milioika zati txikitan apur litekeena, edo ez.

Gauza txikienak dira zugan gehien gustatzen zaizkidanak: gona

daramazunean hankak gurutzatzeko duzun era; ingurura begiratzen

duzunean lotsatuta bezala, edota eguzki izpiek zure ilearen aurka

jotzean ileak hartzen duen kolore gorrizka; edota urduritzen zarenean

edozer gauza eskuen artean estutzen duzunean.

Emaidazu beste aukera bat, mesedez. Zin dagizut zure

ametsetan bezalakoa izango dela, hainbestetan errepikatu zenidan

hondartzara joango garela eta han galduko garela ilunabarrean. Gure

muxuek piztuko dituzte zeruko izarrak gure izarak izan daitezen.

Utzidazu gaurik ilunenak argitzen, zure printze urdina ezin naizela

izan badakidan arren, utzidazu bere zaldi zuria izaten, pausu

bakoitzean pasaia zuri-beltzak kolorez argiarekin betetzen dituena.

Eskatzen dizudan bakarra zure irrifarrea da, ez dut ezer gehiago

behar, nire ondoan zoriontsu zarela sentitzea, hori baino ez.

Arratsaldean betiko lekuan eta betiko orduan itxarongo zaitut. Baldin

bazatoz ahal dudan guztia egingo dut zure irribarrea gal ez dadin,

zure izarak ametsez beteko ditut. Eta ez bazatoz bakean utziko zaitut,

badakit min egin nizula baina utzidazu saiatzen mesedez, pertsonak

aldatzen dira eta ez dakizu zenbat damutzen naizen zu erabili izanaz.

Gainera, guztiok bigarren aukera bat merezi dugula diote. Hala ere,

ez bazatoz ulertuko dut. Maite zaitut. Etorri zaitez mesedez, ez zara

damutuko.

Page 19: AMODIOZKO GUTUNEN LEHIAKETA 2012

XABIER GOROSTIZAGA, 2 BATX